labur
1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Beroki arinaren azpitik gona labur bat zuela iruditu zitzaidan. 2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Badakit labur dela bizia. Neguko gau laburretan. Atsegin labur bat hartzeagatik. Bitarte labur hartan. Geldialdi, isilune labur bat. Iraute laburrekoa.
3 adj. Dohainez, gaitasunez eta kidekoez mintzatuz, urria, gutxieneko neurri edo mailara iristen ez dena. Ik. motz 4. Begi laburra. Adimen laburrekoa. Nire indar laburren arabera. Fede laburreko kristauak. Nekerik gogorrena eta irabazirik laburrena. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak. 4 adb. Laburki. Auzia labur azalduko dut. Labur esateko, (...).
5 adb. Urri. Asko agindu, eta ematean labur gelditu.
6 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Bizia eta sarkorra da bere laburrean.