oker
1 adj. Lerro zuzena bezalakoa ez dena, artez ez dagoena. Ik. makur1 1. Akerrak adarrak okerrak ditu. Azazkal okerrak. Kale estu eta okerrak. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. 2 adj. Zuzena ez dena. Ik. makur1 2. Lagun okerrak. Gaizkilerik okerrenak. Ene ibilera okerren berri ongi zekien batek. Uste zuzenez nahiz okerrez. Bigarren alde txarra okerragoa da agian. Gorrotoa baino okerrago izan ohi den axolagabekeria. Okerretik okerragora doazela. Ondore txarra guretzat eta, geroan, okerrago dena, erlijioarentzat. Ez da hori okerrena. 3 adb. Zuzena ez den eran. Oker dago zuhaitz hori. Txapela oker zeraman. Honela oker goaz. Liburu honetan oker ezarri diren hitzak zuzentzeko bidea. Kukuak oker jo dio (Ik. kuku). Oker atera da egin dugun gauza. Behin oker jokatu nuelako. Norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, lantzen ez badu, lantzeke geldituko da alorra. Gu baino okerrago bizi da. Inoiz baino hobeto ari beharrean, ezin okerrago jokatuak gara. Hainbat okerrago guretzat. Hori gaizki dago, eta beste hori okerrago. Baina hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Bere hutsegiteak eta oker esanak zuzentzeko. Zu Erramuntxo deitzen zara; oker ari al naiz? 4 iz. Makurra, hutsa; oker dagoen gauza. Gure hutsegite, oker eta gaiztakeria guztiak. Barka bekit, okerrik itzurtzen bazait, presakaegi irakurri dudalako. Prest nago okerrak zuzentzeko, erakusten dizkidaten bezain laster. Maiz esan da, eta okerrik gabe, noski, irakurgai irakurgarrien beharrean gaudela. Nahasmendu hori, zuzen-okertzaileek berek sortu dute, gero oker-zuzentzaile ager daitezen. Zuzenak okertzen, okerrak makurtzen.
5 iz. Kaltea, gaitza. Ik. oker egin 1. Ez zuen uste lanbide horretatik okerrik etorri behar zitzaionik. Izurrite edo gaitzaldi edo oker handiren bat gertatzen denean. 6 adj./iz. Begibakarra. Zuk, okerraren begia sendatu duzunak, zergatik ez duzu hil hori ere piztuko? Euskaldun bat bazen konkorra eta okerra.