ondare
1 iz. Gurasoengandik jasotzen diren ondasunen multzoa. Ik. seniparte. Oinordekoa hil dezagun, eta bere ondarea guretzat izango da. Gurasoak hilda, ondarea hiru senideek, nork bere zatia, hartu zuten. Aitak utzitako ondaretik bizi zen. 2 iz. Norbaitek une jakin batean dituen ondasunen multzoa. Seat 127aren truke eman zidaten dirua nuen ondare bakar, eta larri genbiltzan beti diruz. Galdutako ondarearen trukean, 1,6 milioi euro jaso ditu Elizak.
3 iz. Herri batek arbasoengandik edo aurreko garaietatik jasotzen dituen ondasunen, ideien edo lanen multzoa. Gure dantza-ondare aberatsaren hondakinak. Bazekien Eleizaldek euskarak ez zuela asabengandik zetorkion ondarea galera gaitzik gabe gorde. Ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leial. Berrogei urteko diktadurak utzi digun ondare ikaragarria.