zuhaitz
1 iz. Landare iraunkorra, lurretik halako garaiera batean adarkatzen den zurtoin zurezkoa duena. Ik. arbola; zuhamu. Zuhaitz ugariz jantziriko lurraldea. Zuhaitz hostodunak. Zuhaitz handi eta sendoa. Zuhaitz lerdena eta luzea. Zuhaitz loratua. Zuhaitzaren azalean. Zuhaitzaren enborra eta burua. Zuhaitz motak. Zuhaitz landareak aldatzeko. Zuhaitz gainera igo behar zuen. Zuhaitz-gerrian irteten diren hosto, muskil eta horrelakoak ebaki zuztarretik. Zuhaitz hostoak, beren sorlekuetatik ihes eginda. Zuhaitzak aizkorari dio beldurra. 2 iz. Zuhaitz baten itxurako irudia, osotasun edo multzo bateko osagaiek elkarren artean duten lotura erakusten duena. Izebak familiako zuhaitz genealogikoa egin du, eta 400 senide baino gehiago aurkitu ditu. Ni sintaxiaren mundutik nator eta hauek aztertzen ditut, besteak beste: zuhaitzak eta hitzen arteko loturak.