50535 emaitza bilaketarentzat - [10001 - 10050] bistaratzen.

bikotekide
iz. Bikote bateko kidea bikoteko beste kidearentzat; bereziki, amodio harreman bat duten bikoteetan, kideetako bat bestearentzat. Ik. bikote lagun. Tolosako hotel batean nengoela, nire bikotekidea izango zena ezagutu nuen.

Aztergaia: bikotekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. iritzi-emailearen oharra s.u. bikote.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

bikromia
iz. Bi koloretan egiten den inprimatze teknika.

Aztergaia: bikromia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: bicromia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

(inprimatze-teknika).

biktima
1 iz. Ekintza edo egoera baten ondorioz kalteak izan dituen pertsona. Izurriteak eragindako biktimak. Erasoaren biktimen senideei doluminak eman zizkien. Biktima guztiek dakigu zer den mina, denek sufritu dugu.
2 iz. Opagaia; oparia. Eta biktima hura da bakarrik haren kolera ema dezakeena.

Aztergaia: biktima

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bitima : Monho; MarIl; Jaur; Dv LEd; Dv Act 7; Hb Egia; Zby RIEV 1908; Jnn SBi; Ip Hil; Arb Igand; UNLilia; Xa Odol; biktima : Lg II; Mih; CatLan; Brtc; Dh; Gy; Lard; CatS; Elsb Fram; CatJauf; Mde Pr

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biktima forma bakarrik agertu da, 48 aldiz (EB-EgAs: 48; G: 1; B: 1)

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa
Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-kt-

biktimismo
iz. Bere burua biktimatzat hartzen edo erakusten duenaren jarrera. Askotan errealitateari begiratu beharrean biktimismoa erabiltzen dugu. Mugak gainditurik eta biktimismo antzurik gabe.

Aztergaia: biktimismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biktimismo 78: Consumer 2 (adib.: “arduragabekeria, perfekzionista izan nahi izatea, biktimismoa, beldurra eta errua”), Berria 42 (adib.: “Antonio Basagoitik ‘biktimismoa’ egiteari uzteko galdegin dio Ibarretxeren gobernuari”), EiTB 18 (adib.: “Beste alderdi batzuek koalizioari "biktimismora" mugatzea leporatu diotela”), Argia 16 (adib.: “Ez omen dugu, baina, biktimismoan erori behar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biktimismo 13: Berria 12 (adib.: “Ez du biktimismorik eginen baina irmotasunez jokatuko dugu nafarren eta espainiarren interesen defentsan», argudiatu zuen”), Iñaki Segurola (“Bai urrun, gerora gailenduz joango zen Euskalgintza izeneko industriaren biktimismo esentzialetik!”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: biktimismo . Batzuetan, 'biktimarena egin' ere erabil daiteke. San Gilen ustez, Ibarretxek «biktimismoa» egiten du*[e.] San Gilen ustez, Ibarretxek «biktimarena» egiten du.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es victimismo / fr victimisme: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: biktimismo.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

biktimista
1 adj./iz. Bere burua biktimatzat hartzen edo erakusten duena. Biktimistatzat gaituzte; gehiegi miazkatzen omen ditugu gure zauriak.
2 adj. Biktimistarena, biktimistari dagokiona. Gainerako alderdietako ordezkariek jarrera biktimista izatea egotzi zioten.

Aztergaia: biktimista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBLk 3. itzulian biktimismo proposatua.

LBeh (2016-10-26): biktimista 23: Aizu, Deia 2, Berria 14, EiTB 3 , Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biktimista 3: Berria 2, Anjel Lertxundi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu biktimista formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es victimista / fr : Elhuyar: - / NolaErran: / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da, eta beste gabe onartzekoa. Ez da gehiegi erabili, baina proposatua dugu biktimismo; batera jasotzekoak izan litezke.

biktimizatu, biktimiza, biktimizatzen
du ad. Norbait biktima bihurtu. Hemen emakume musulmanak biktimizatu egiten dituzue, eta biktimizatu baino gehiago ergeltzat hartu. Jarrera hori agertzen denean, biktimekiko elkartasuna adierazi ordez, are gehiago biktimizatzen ditugu.

Aztergaia: biktimizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 19, Berria 7, Elkar 3, Jakin 1); ETC 98

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: biktimizatu du ad. victimizar genero-indarkeria jasaten duten emakumeak biktimizatu ordez, eredu positiboak helarazi behar dizkiegu: en lugar de victimizar a las mujeres que han sufrido violencia de género, tenemos que ofrecerles ejemplos positivos / Adorez: 0 / Labayru: biktimizatu 1 ad. dau victimizar / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0 / BerriaEL: 0 / Feminismoa eta berdintasuna hiztegia: 0.

Erdaretako formak

es victimizar / fr victimiser: Elhuyar: biktimizatu, biktima bihurtu / Adorez: 0 / Labayru: biktimizatu, biktima bihurtu / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

biktimizazio
iz. Norbait biktima bihurtzea. Biktimekiko elkartasun kode etikoaren helburua biktimizazioa gainditzen laguntzea dela.

Aztergaia: biktimizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh61 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu biktimizazio formarik.

biktimizazio 60: Argia 18, Berria 20, DiarioVasco, EiTB 6, Euskaltzaindia, Jakin, Laneki, UEU 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biktimizazio 6, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: biktimizazio (4).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bikun
1 adj. Bikoitza; bi osagaiz osatua. Soineko bikuna.
2 adj. Bi halako dena. Kamiseta grisa, lepo garai bikuna daukana.

Esaera zaharrak

Atsegina bikun da, denean laster egina.

Aztergaia: bikun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
bikundu, bikun/bikundu, bikuntzen
da/du ad. Bi aldiz handiago egin. Ik. bikoiztu.

Aztergaia: bikundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bikundu, bikun(du), bikuntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bikundu, bikun(du), bikuntzen

bil-bil egin
da/du ad.-lok. Estu bildu. Zapi zuri batean bil-bil eginda. Ardi eta artzainak bil-bil egin ziren.

Aztergaia: bil-bil egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak
bila
1 adb. Bilatzen. (Osagarritzat izen sintagma bat duela; izen sintagma horrek, mugatua denean, -en atzizkia hartzen du). Egiazko Jainkoaren bila. Euskararik garbienaren bila. Haur galduen bila atera zirenean. Ignazioren bila joan ziren. Bide berrien bila agertu zitzaigun. Zure bila dabil. Ea zeren bila dabilen. Matematika irakasle baten bila ari dira. Atzo galdu zituzten bi aizkoren bila. Bi aizkoraren bila.
2 (Zehar-galdera bati dagokiola). Apaiz nagusi eta lege irakasleak hura nola galduko zuten bila zebiltzan. Gaitza zer den bila ibili nintzen.
3 (Dagokion izen sintagma mugagabea denean eta izen arrunt batek edo izen eta izenondo batek osatua, -en atzizkirik gabe). Lan bila. Sagar bila atera. Lur berri bila. Jainkoaren bila nabil, ez jainko bila.
4 (Izen sintagmarik gabe). Nondik hasi bila?

Aztergaia: bila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilaka
adb. Bila.

Aztergaia: bilaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilakabide
iz. Zerbaitek bere bilakaeran segitzen duen bidea. Eritasunaren bilakabideaz jabetzeko.

Aztergaia: bilakabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilakaera
iz. Mailaka eta norabide berean egiten diren aldaketen segida. Ik. eboluzio. Etengabeko bilakaera. Bilakaeraren uneak, aldiak. Hizkuntzen bilakaera. Kapitalismoaren bilakaera.

Aztergaia: bilakaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilakaide
iz. zub. zah. Lehiakidea; etsaia. Ik. bilakari.

Aztergaia: bilakaide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

liskar-kidea, etsaia.

bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten
du ad. Bilakatzera behartu, bihurrarazi. (Predikatu-osagarria, izen soila denean, beti mugagabean doa). Eta ur hura ardo bilakarazi zuen. Aberatsak behartsu bilakarazi. Ohoinak direlako, legea bera ohoin bilakarazia dute. Santu bilakarazi nahi gaitu.

Aztergaia: bilakarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten

bilakari
adj. zub. g. er. Borrokalaria.

Aztergaia: bilakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

borrokalaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bilakatu, bilaka/bilakatu, bilakatzen
da/du ad. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatu. (Predikatu-osagarria, izen hutsa denean, artikulurik eta kasu markarik gabe doa. Izen horrek izenondoak, izenlagunak edo kidekoak hartzen baditu, orduan artikulua darama askotan). Ik. bihurtu. Ene bi begiak bilaka daitezela negarrezko bi iturri. Ura ardo bilakatu zen santuaren ezpainetara zeneko. Hain dira gor eta itsu bilakatuak. Alegiazko Euskal Herria egiazko Euskal Herri bilaka dadin. Ez dira erdal testuak euskal testu bilakatzen k bat gorabehera. Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai. Harri horiek urre bilaka itzazu. Hainbat hoztasun, hainbat nagitasun, asmo haien balioa ezdeus bilakatzen dutenak. Den baino ere gogorragoa bilaka bekit bizia.

Aztergaia: bilakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilakatu, bilaka, bilakatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilakatu, bilaka, bilakatzen

bilakatzaile
adj. g. er. hizkl. Bihurtzailea.

Aztergaia: bilakatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihurtzailea.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gramatika sortzaile eta bilakatzailea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2016-02-26): Adibidea kentzea erabaki da eta bihurtzaile formari sarrera ematea.

bilakatze
iz. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatzea.

Aztergaia: bilakatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bilaketa
iz. Bilatzea. Ez zela sekula Orixe bide nagusitik baztertu ez errebelatu bilaketa luze horretan.

Aztergaia: bilaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilaketa tresna, bilaketa-tresna
iz. inform. Interneten informazioa bilatzeko aukera ematen duen programa; testu digitaletan hitz, esaldi edo testu zatien bilaketak egiteko programa. Ik. bilatzaile 2. Internet informazio-iturri ikaragarria da gaur egun, eta, bilaketa-tresna egokiekin, corpus erraldoi gisa ere erabil daiteke. Bilaketa-tresnen artean honako hauek dira handienetarikoak: Google, Fast-Alltheweb, Webtop, AltaVista eta Excite. Argitalpen horrentzat berariazko bilaketa tresna ere sortu da.
bilakizun
iz. g. er. Bilatzekoa, bilatzeko dagoen gauza. Laguntzaileei esker aurkitu du bilakizun zena.

Aztergaia: bilakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean eta argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bilakizun 4 aldiz ageri da, M. Etxeberriaren Euskaldunen ipuin harrigarriak obran ("Indarraren nahiz maltzurkeriaren bidez, eskuratzen du lehen-pertsonaiak bilakizun zena. Gauza bera, baina pertsonaiaren batek norbait behartu egiten du bilakizun aurkitua hartzera", "Zenbait laguntzaileren artean eskuratzen da bilakizuna", "Ehizeari esker eskuratzen da bilakizuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

idazle bakarrak erabilia, baina osaera argi-gardenekoa (edo eratorbide emankorrekoa).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laguntzaileei esker aurkitu du bilakizun zena.

bilakuntza
1 iz. Azterketa, aztertzea.
2 iz. Bilaketa.

Aztergaia: bilakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bilaldi
iz. Aldian-aldian biltzen den talde baten bilera. Euskaltzaleak deritzan bazkunaren azken bilaldian.

Aztergaia: bilaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilan
iz. Ipar. Balantzea. Azken sei urteen bilan baikorra egin du auzapezak.
bilarazi1, bilaraz, bilarazten
du ad. Bilatzera behartu. Jezabel erreginak bilarazi zituen bi lekukoak. Ene tristeziak bilarazten dizkit ilunpeak.

Aztergaia: bilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilarazi, bilaraz, bilarazten. du ad. 1 'bilatzera behartu'. 2 'biltzera behartu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilarazi, bilaraz, bilarazten

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bilatzera behartu; 2. biltzera behartu

bilarazi2, bilaraz, bilarazten
du ad. Biltzera behartu. Herodesek gortea bilarazi zuen. Tribunoak biharamunean juduen batzarra bilarazi zuen. Hiltzera zihoala ikusi zuenean bere seme guztiak bilarazi zituen etxera.

Aztergaia: bilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilarazi, bilaraz, bilarazten. du ad. 1 'bilatzera behartu'. 2 'biltzera behartu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilarazi, bilaraz, bilarazten

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bilatzera behartu; 2. biltzera behartu

bilari
adj./iz. Bilatzailea. Ardi galdu direnen artzain bilaria. Jesus, arimen bilari kartsua. Gizon eta emazte, mediku, apaiz, oro laguntza emaile edo bilari. Gazte harro, gezur-bilari, etxekalteak.

Aztergaia: bilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilarrauzi
iz. zah. Aratxea, txahala.

Aztergaia: bilarrauzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

aratxea, txahala.

bilasari
iz. bizk. g. er. Zerbait aurkitzen duenari ematen zaion saria.

Aztergaia: bilasari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

bilateral
adj. Aldebikoa.

Aztergaia: bilateral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-05-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. aldebiko / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. aldebiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

bilatu, bila/bilatu, bilatzen
1 du ad. Zerbait aurkitzen saiatu edo ahalegindu. Ik. xerkatu. Galdu dena bilatu. Bilatu zuen, baina ez zuen aurkitu. Hutsik nabarmenenak ere, egingo nuke, ez dituzte behar den lekuan bilatzen. Eman iezadazu argia Zu bilatu eta aurkitzeko. Arazoari irtenbideren bat bilatzen saiatu.
2 du ad. Heg. beh. Aurkitu. Ik. topatu. Alde egiteko aitzakia bat bilatu ezinik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilatu, bila, bilatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 'bila ibili, xerkatu'. 2 Heg., gaur Beh. 'aurkitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilatu, bila, bilatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bilatu / aurkitu: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Ba ote dute eremu semantiko amankomunik?" (1994-07-22)

bilatzaile
1 iz. Zerbaiten bila ari den pertsona. Ik. bilari. Atsegin-zaleak eta josteten bilatzaileak. Bilatzaileengandik ihes eginik. Bilatzaileak aurkitzen baitu. Urre-bilatzaileak.
2 iz. inform. Interneten informazioa bilatzeko aukera ematen duen programa; testu digitaletan hitz, esaldi edo testu zatien bilaketak egiteko programa. Ik. bilaketa tresna. Interneten nabigatzean, zerbaiten inguruko informazioa bilatu nahi denean, betiko bilatzaile erraldoietara jotzen da normalean, hau da, Google, Yahoo eta MSN Live bilatzaileetara. Hegaldi merkeak aurkitzeko bilatzaile ugari daude sarean. Termino zehatzen bat topatu nahi izanez gero, bilatzaile bat ere badu.

Aztergaia: bilatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilatze
iz. Zerbait aurkitzen saiatzea edo ahalegintzea. Aitzin gaueko bilatze etsi itsuan behin baino gehiagotan iragan nintzen haren ondotik, batere ikusi gabe. Iturri-bilatze hau, etxe-garbiketa bezala, ez da beharbada eguneroko eginbeharra. Bilatze lanak lurrean eta itsasoan egin ziren.

Aztergaia: bilatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bilau
1 iz./adj. Erdi Aroan, jaun baten mendeko ez zen laboraria; herri xehekoa. Ez bilau, ez aitoren seme. Zaldun ala bilau, langile ala arlote, denei ohore zitzaien josteta horretan baltsatzea.
2 adj. Edozein doilorkeria edo saldukeria egiteko gauza dena. Ik. doilor. Mairu bilauen kutsua aienatzeko. Morroi bilau gaiztoak galdu nahi izan zuen. Hura bezalako ugazaba bilau maltzur bat.
3 adj. Ekintzez eta gauza abstraktuez-edo mintzatuz, gaitzesgarria, duintasunik gabea. Saldukeria bilau hura egin ziolako. Zikinkeria bilauen artean ibiltzen. Gauzarik bilauena bazina bezala.

Esaera zaharrak

Bilauaren eskerra, pokerra. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak.

Aztergaia: bilau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bilau(n)

bilaukeria
iz. Bilauari dagokion egite makurra. Ik. doilorkeria. Bilaukeria doilorra. Esker gaiztoko bilaukeriarik beltzena. Egin zion bilaukeriagatik. Emaztearen bilaukeria ez diot aitatu nahi izan.

Aztergaia: bilaukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilaukiro
adb. g. er. Doilorki.

Aztergaia: bilaukiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

bilautasun
iz. g. er. Bilaua denaren nolakotasuna. Ik. bilaukeria.

Aztergaia: bilautasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bilautzar
adj. g. er. adkor. Bilaua.

Aztergaia: bilautzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bilaxka
iz. Batez ere zub. Borroka. Ezdeus bategatik hasi da bilaxka bat, eta gaizki bururatu.

Aztergaia: bilaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

borroka.

bilaxkatu, bilaxka/bilaxkatu, bilaxkatzen
da ad. Batez ere zub. Borrokatu.

Aztergaia: bilaxkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bilaxka(tu), bilaxkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

borrokatu.

bilbadura
iz. Elkarri perpendikular lotutako oholez eginiko egitura, eraikuntza-lanetan euskarri gisa erabiltzen dena. Lurrunaren hezetasunak ez die bilbadurako egurrei kalterik egingo.

Aztergaia: bilbadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bilbadura 5: P. Iztueta 2 ("Hala ere, bere saihets batean halako material-ahulezia agertzen du, zurezko bilbadura eta pezoarekin", "Horretxegatik igotzen dira batzuk jabaloiak indartzen dituzten paldoetan gora, batez ere bilbadurazko barietateez baliatuz"); J.A. Berriotxoa 2 ("Aipatu dugun Segurako etxeak fatxada sistema hori jarraitzen du, behekaldean harria, eta horren gainean egurrak, eta horien buruetan jartzen da bilbadura, solerak eta oin zuzenek osatua", "egurrezko bilbaduraren erabilera"); GAO 1990 1 ("sasi-sabaiko bilbaduraren behekaldea"); zalantzazko izentasuneko bilbatze 1 (Garm Bidasoa: "Denporaz, bere jaioterrira itzulirik, lantegia idekitzea erabaki zuenean, konturatu zan etzela gauza otargintza lana bear bezela burutzeko, bilbatzea, zumitz-eiotzea lortu ezin zuelako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bilbadura : HiztEn ("Eraik. Elkarri lotutako edo bilbatuz bezala elkartutako oholez eginiko armazoia, eraikuntza-lan baten euskarri gisa erabiltzen dena"), Euskalterm 6 (entramado); bilbatze : LurE ("bilbatu aditzaren aditz izena"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: bilbadura : HiruMila, ElhHizt (eraik. entramado); bilbatze : EuskHizt (bilbatu-ren aditz izena), HiruMila (1 acción de hacer la trama de un tejido; 2 alcanzar algo difícil). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berri, egoki, premia bati erantzuten diona.

bilbatu, bilba, bilbatzen
1 du ad. Bilbearen haria irazkiaren harien artetik zeharka igaroarazi. Ehulearen etxera zoaz bilbatzera. Berak bilbatutako gerriko txukuna gerrian.
2 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Ik. josi 2. Bilba itzazu eraz hitzak eta ez zaitez irten haritik. Deabruak bilbatutako olerkiak.
3 du ad. Engainu bat edo azpikeria bat trebeki edo hainbat trikimailu erabiliz prestatu. Zergatik, bada, bilbatu duzu iruzur hori zeure bihotzean?

Aztergaia: bilbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bilbatu, bilba, bilbatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilbatu, bilba, bilbatzen

bilbe
1 iz. Ehuna egitean, irazkiko harien artetik zeharka pasatzen den haria; ehunean, zeharkako harien multzoa. Ehule trebearen eskuetan irazkia eta bilbea elkarrekin trabeskatzen diren bezala. Bilbea askatu.
2 iz. Kontakizun baten haria. Ik. hari 7; gertakizun 3; trama. Idazkera bikaina da, istorioen bilbea akatsik gabea.

Aztergaia: bilbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilbotar
1 adj. Bilbokoa, Bilbori dagokiona. Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazlearen ondare literarioa eta giza balioak.
2 iz. Bilboko herritarra. Bilbotarra zen jaiotzez.

Aztergaia: bilbotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-30 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

bildoski
iz. Bildotsaren okela. Berrogeiren bat sabelkoi bildoskiz ase ezinik.

Aztergaia: bildoski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildostegi
iz. Bildotsak biltzeko tokia. Ik. artegi.

Aztergaia: bildostegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bildots
iz. Ardiaren umea, batez ere urtebete ingurukoa. Ik. arkume; axuri. Bildots orotsak eta urrixak. Hogei bildots urtebetekoak. Artaldeko bildotsik gizenenak Jainkoari eskaintzeko. Bildots ilea. || Pazko bildotsa. Bildots errugabea!
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Antxu txarra, beti bildots. Ardi txikia, beti bildots.

Aztergaia: bildots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bildots-mihi .

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper