50535 emaitza bilaketarentzat - [10051 - 10100] bistaratzen.

bildots-mihi
iz. Zain-belar mota, ohikoa baino txikiagoa.

Aztergaia: bildots-mihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: Ik. plantain / LurE: AS: bildots mihi / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: bildots mihi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mihi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bildots sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(plantain-mota).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bildots-mihi izeneko landarea Plantago media dela dirudi. / Kontu izan landare hauek (Plantago generokoak) tradizio handia izan dutela sendabelar bezala eta izen asko dituztela: zain-belar, plantain, plantila-belar, bost-zain-belar... Bestalde, genero bereko landare espezie asko samar daude, denak ere antz handikoak, eta elkarren artean nahas daitezkeenak: P. major, lanceolata, media, coronopus..." (2004-11-03)

bildoztar
1 adj. Bildozekoa, Bildozeri dagokiona.
2 iz. Bildozeko herritarra.
bildu, bil, biltzen
1 du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ik. batu. Malkoz erein bazuten, pozez bilduko dute. Ardiak bildu nahiz bere korralera. Gaztainak biltzen ari zela. Limosna bildu. Baionako apezpiku zinenean, Nafarroako hiru estatuak bildurik, joan zinen Gortera. Esaera zaharrak bildu. Liburu santuetatik Sarako erretoreak bildua. Bildu dituen argitasunak. Mantalean bildu dituen artaleak. Hor aditzera emanak liburuxka batera bildu zituen gero.
2 du ad. Bat egin, elkartu. Hala mintzo direnak mintzo baitira mihiaren puntaz eta ezpainak bilduz. Biak bildu zituen lokarria ez zuen heriotzak berak eten.
3 du ad. Pilatu; eskuratu. Abertzaleek boz gutxi bildu dutela. Atsekabeak maizago bilduko ditu atseginak baino. Galoiak bildu nahi lituzke kasernako zoko batean egonez.
4 du ad. Besteren gogoa bereganatu. Etsaiak emeki-emeki bildu ditu eta lokarrarazi. Norbait lausenguz bildu.
5 du ad. (Kalteren bat) hartu, (ezbehar bat) pairatu. Buruan bildu kolpe tzar baten ondotik hiltzera zihoan.
6 da ad. Zenbait lagun toki jakin batean elkartu. Jende oro bat dakion Josafaten bildurik. Afaritako bildu ginen. Euskaltzaindia Donostian bildu zen atzo. Biharamunean Anas, honen suhi Kaifas eta gainerakoak batzarrean bildu ziren. Irakasle bakoitza bere ikasleekin bildu da. Hainbeste tokitatik bilkura honetara bildu zareten guztioi. Festa ikustera bildu zirenak. Ahaideak elkarrengana bildurik.
7 da/du ad. Hitzaldi edo idazki batez mintzatuz, laburtu, funtsezko den ezer kendu gabe. Ik. laburbildu. Jainkoaren hamar aginteak bitara biltzen dira. Legea eta profeten esan guztiak hitz labur horietan biltzen dira. Irudi batean biltzen du Joan Gurutzekoak bere irakaskuntza guztia.
8 du ad. Zerbait estali, paperez edo ehunen batez inguratuz. Paperean bilduta ekartzen zituen adreiluak. Maindire batean bildu zuten Jesusen gorputza. Haurtzaroko ametsetan, troxetan bezala, bildua zebilen Leturia.
9 du ad. Tolestu, tolestuz batu. Zangoak bildu. Hasten zaio ukabila bildurik, mehatxuka. Hegoak bildurik. Belak bildu. Baina laster bildu behar izan zituen oihalak eta arraun indarrez ontziak erabili. Soinekoa gerrian bildu eta lotua. Mahuka ukondoraino bildurik. Gona bildu.
10 du ad. Jetzi. Ik. batu 9. Behia bildu.

Esaera zaharrak

Laster bildua, laster urratua.

Aztergaia: bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bildu, bil-

Euskaltzaindiaren Arauak

bildu, bil, biltzen. da eta du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bildu, bil, biltzen

bilduki
adb. Bildutasunez. Zein bilduki egiten zuen bere otoitza!

Aztergaia: bilduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildukin
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bildukin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bilkin].

Aztergaia: bildukin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bilduki a 'doblando, plegando': Or Mi ("Goiz artan, neska bakarrik zegoen iturrian, eta besouts, eta magala bilduki gazta-zumitzak garbitzen ari zen azari-belarrarekin"). Eta corpusean beste bat: "Ta eguzkiak, bere mako ederrean astiro bilduki, Yainkoaren bakean uzten ditu aintzirak eta urmael aundiak"; b 'con recogimiento': JesBih ("O zein bilduki, atentzionerekin eta khartsuki egiten zuen bere othoitza!"; "Egun hau iraganen duzu bilduki eta khar handirekin"); c 'collectum'.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bildukin EB 9: Elhuyar 2 (adib. "Larbak, beren garapen handienera iristen direnean, bildukin edo kapulu batean itxita geratzen dira mugitu gabe"); I.A. Berriotxoa 2 (adib. "Geruza hauek zelula mota desberdinak agertzen dituzte, betebehar ugariekin, babeslea, bildukin, sentimen, uzkurgarri, betekinekoak eta abar."); M. Lorda 5 (adib. "Gasteromizeto guztiak bezala, bi bildukin azaltzen ditu, hauetako kanpokoa edo kanpoko peridioa oso lodia da eta zenbait laziniatan irekitzen da, izar gisa"; "onddoaren errestoa, bere barruko bildukinaz, erdian esfera gisa geratzen da"); bilduki IE 1 (Baionako diosesako katixima: "Behar da othoitz egin umilki, bilduki, konfidentzia eta iraupenekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bildukin : HiztEn (Biol. Zerbait inguratzen duen egitura), LurE, Euskalterm 11 ('envoltura', 'envuelta'; hauetan bildukin kutinizatu, b. gelatinakara, b. apaindu, b. zelulanitz, b. zurrun, lore-b., babes-b.); bilduki : HiztEn-LurE (bildutasunez). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bildukin : HiruMila, EskolaHE; bilduki : EuskHizt, ElhHizt (1 Con recogimiento. 2 Bot. envoltura), HiruMila, EskolaHE, DRA. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Saih. Ik. bilkin (hots: forma hau dagokio eratorriari, arautu denez; adieraz, berriz, ez du 'biltzen duena' esan nahi, baizik 'biltzearen ondorioa, bildu dena').

Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

bilduma
1 iz. Multzoa, elkarketa. Dohatsuen bilduman. Infernua, gaitz guztien bilduma. Ez zela XVIII. mendea, mende guztien bilduman, zoko bakoitzeko hizkuntzaz nahiz dialektoaz gehien arduratu izan dena.
2 iz. Arrazoiren batengatik biltzen diren kideko gauzen multzoa. 260 argazkiz osatutako bilduma. Lekuona jaunaren omenezko idazki bilduma. Txirritaren bertso bilduma. Atsotitz bildumak. Lege bilduma. Bilduma aberatsa. Bilduma osoa.
3 iz. Modan eta kideko alorretan, denboraldi edo urtaro jakin baterako aurkezten den jantzien modelo multzoa. M. Miranda bitxigile ezagunak gaur bertan kaleratuko du bilduma berria. Africa Fashion Week Nigeria jaialdirako bilduma bat diseinatzen dihardu gaur egun.
4 iz. Bildumena, laburpena. Mendiko sermoian aurkitzen da kristau dotrinaren bilduma.
Azpisarrerak

Aztergaia: bilduma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bilduma egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bilduma egin

bilduma egin
du ad.-lok. Eulien bilduma egitea gogoko badu, egin dezala. Antzinako autoen bilduma egiten zuela.

Aztergaia: bilduma egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

bilduma

bildumagile
iz. Aipatzen dena bildumatzen duen pertsona. Ik. bildumari; bildumazale. Frantziako bildumagile pribatu batek Jean Hebuternek eta bere anaia Andrek margoturiko 14 margolan gordetzen ditu.

Aztergaia: bildumagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildumari
iz. Aipatzen dena bildumatzen duen pertsona. Ik. bildumagile. Tximeleta bildumaria.

Aztergaia: bildumari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildumatu, bilduma/bildumatu, bildumatzen
du ad. Bilduma bat osatzeko mota jakin bateko gauzak bildu. Tximeletak bildumatu. Liburu zaharrak bildumatzen ditu. Foruak bildumaturik agertzen dituen liburua.

Aztergaia: bildumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bildumatu, bilduma(tu), bildumatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bildumatu, bilduma(tu), bildumatzen

bildumatze
iz. Bilduma bat osatzeko mota jakin bateko gauzak biltzea. Eskertzekoa da doinu herrikoien bildumatze ahalegina.

Aztergaia: bildumatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskertzekoa da doinu herrikoien bildumatze ahalegina.

bildumazale
adj./iz. Bildumagilea. Margolana urte luzez bildumazale pribatuen eskuetan egon bada ere, gaur Musée d'Orsay-n dago ikusgai.

Aztergaia: bildumazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bildumazale 68: Berria 32 (adib.: “Futbol zaletasunak bihurtu du bildumazale”), EiTB 32 (adib.: “Picasso eta Rousseau bezalako margolari ospetsuen 30 margolan inguru lapurtu dituzte bildumazale baten etxean herri frantziarrean, herrialdearen hego-ekialdean”), Jakin (“paperezko liburuak opari bezala salduko dira, bildumazaleentzat, irakurketa inprimatuaren zaleentzat, maila goreneko arte-liburu eta argazki-liburuak soilki aterako dira edizio analogikoan”), Argia 2 (adib.: “Izango al dituzte museo horretako leihoek burdinazko hesiak, bildumazale etsien asmo suizidak uxatzeko?”), DiarioVasco (“Gazteagoa da Charo Pita, irakurle amorratua, abeslaria, harri urdin bildumazalea eta duela hamar urte inguru ipuin kontaketan murgildutakoa”); bilduma zale 7: Berria 2 (adib.: “baliteke binilo zaharren bilduma zaleei ezer berririk ez ekartzea disko honek”), EiTB 4 (adib.: “Gainera, beste kutxa berezi bat ere aterako dute, bilduma zaleentzat aproposa: The Beatles In Mono”), Argia 1 (“Jon Zelestino musikari eta bilduma zalearen ustez [...]”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bildumazale 52: Berria 43 (adib.: “Enrique Ordoñez bildumazalearen azokak hirugarren urtea beteko du aurtengoarekin”), Mirentxu Larrañaga 2 (adib.: “Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua”), Ander Irizar (“haur bildumazale baten jakin-mina”), Karlos Linazasoro (“Baditut batzu-batzuk benetan kuriosoak eta bereziak, bildumazale handien artean oso ongi kotizatzen direnak"), Xabier Olarra (“bildumazale batek munduko piezarik bitxien eta baliotsuena, bere bildumako perfektoena, artelan benetako bat hautatzen duen bezala”), Aitor Arana (“Bildumazale batek baino gehiagok zerbait ordainduko luke honegatik”), Filosofiako Gida (“Autore eta bildumazale guztiek edango zuten ahozko kultura”), Xabier Mendiguren Elizegi (“musikako bildumazaleen bilera dagoela”), Jasone Osoro (“Zapata-denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bilduma, bilduma egin, bildumagile, bildumari, bildumatu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es coleccionista / fr collectionneur: Elhuyar: bildumagile, bildumazale / Nolaerran: bildumagile, bildumari, biltzaile / Zehazki: bildumari, bildumatzaile; bildumazale / Labayru: bildumari, bildumazale, bildumagile, biltzaile, bildumatzaile / Adorez5000: biltzaile, bildumazale, bildumatzaile.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf bildumagile, bildumari forma arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

bildumen
1 iz. Kandela luzea eta mehea, gehienetan argizaiolean bildurik hilobietan-eta erretzen dena; argizaiola bera. Beltzez jantzitako andrea, bildumen horia eskuan.
2 iz. Gai jakin bati buruzko puntu oinarrizko edo funtsezkoenak soilik biltzen dituen izkribua edo jarduna; laburpena. Ik. bilduma 4. Testamentu Zahar eta Berriko kondairaren bildumena. Eskaera hau aurreko sei eskaeren bildumena da.

Aztergaia: bildumen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildura
iz. Bildutasuna. Han zeuden urte guztia, kasik betiereko isiltasunean eta bildura santu batean.

Aztergaia: bildura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

onartzekoa da 'reunión (conjunto), réunion (ensemble)' adieran, beste eragiketa-emaitzak izendatzeko formen analogiaz sortua baita; nahiz tradizioan beste baliorik izan duen ('recogimiento', etc.), honetarako ba baitago bildutasun erabiliagoa

bildutasun
iz. Bere baitara bildua dagoenaren egoera. Bildutasun gehiagorekin otoitz egiteko. Bildutasun handienean iragan dira elizkizunak, eliza guztia betea.

Aztergaia: bildutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilera
1 iz. Lagunarteko biltzea. Ik. bilkura. Gazteen bilerak diren etxeetan. Gure bileretan soinua jotzen zuena.
2 iz. Zerbaitez aritzeko biltzen diren lagunen multzoa; horrela bilduen jarduna. Ik. batzar. Euskaltzaindiaren Gramatika batzordearen bilera. Ordezkarien bileran. Irakasle bilera dute. Ageriko bilera. Bileran erabaki dutena. Bileran esku edo parte hartu. Bilera amaitu ondoren. Bilera aretoa. Eztabaida-taldea Lesakan bildu zen, Ttipi-ttapa-ren egoitzako bilera-gelan. Aurtengo jaiak prestatzeko bilera antolatu da ostiralerako. Malerrekako eta Bortzirietako alkateek ere bilera eskatu dute.

Aztergaia: bilera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilera eduki
du ad.-lok. Atzo arratsaldean bilera eduki genuen zuzendaritzako kide batzuekin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bilera eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bilera egin
du ad.-lok. Zertarako egin dugu bilera hau? Europar Batasuneko nekazaritza-ministroek ezohiko bilera egingo dute gaur.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bilera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bilera izan
du ad.-lok. Hilaren 4an bilera izango dute Hezkuntzako ordezkariarekin. 18:30ean, eguna antolatzeko azken bilera izango dugu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bilera izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bilerara deitu
du ad.-lok. Krisi batzordearen bilerara deitu zituen. Bilerara deitu ditu bi aldeak Bruselak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bilerara deitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da forma gomendatua dela erakusteko.

bilgailu
iz. Zerbait biltzen edo estaltzen duen gauza, gehienetan paperezkoa, ehunezkoa edo kidekoa izaten dena. Bilgailu batekin azaldu ziren koadroak.

Aztergaia: bilgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bilgailu MEIG-NEtx 1 ('envoltorio': "Burni-azal zabalduak, isladura-bilgailutan trinkotutako enbor hertsiak, berriro hutsunera bihurtzen dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bilgailu forma 10 aldiz ageri da, beti P. Alkainen Eguzkitiko energia obran. Adibide batzuk: "Generalki, hartzaile zentralezko bilgailuek bi ardatzetako orientazioa behar dute; aldiz, bilgailu linealek, ardatz batekoak izanik, estrukturaren muntaia sinpleago dute", "Bilgailu eguzkitiarra, zurrunki muntaturik dago, eta hegoaldera begiratzen du", "bero-bilgailuak bihurpen termodinamikozko prozesuekin konbinatuz lor daiteke".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: "eguzki-bilgailu handiak bilaka litezke"; "hizkuntza bestalde kulturaren ibilgailu eta bilgailu naturala da". Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bilgailu : PMuj DVC (recogedor). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bilgarri
iz. Salgaiak edukitzeko, iraunarazteko eta garraiatzeko ontzia; bilgailua. Ik. enbalaje 2. Belgikan, adibidez, zigortuta dago produktuei behar baino bilgarri gehiago jartzea.

Aztergaia: bilgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bilgarri 91: Elhuyar 16 (adib.: “Loto-efektuari esker, urak irrist egiten du azalean. Ikertzaileek ezaugarri hori duen bilgarri bat asmatu dute, haragia kontserbatzeko”), Consumer 61 (adib.: “Gehienbat erabilpen bakarreko ontziak eta era guztietako bilgarri eta enbalajeak”), Berria 10 (adib.: “Arazoa da kanpoko bilgarri horrek funtzionatu egiten duela”), EiTB 14 (adib.: “gozokien bilgarrietan Alfredo Perez Rubalcabaren aurkako mezuak irakur zitezkeen”), Argia 3 (adib.: “Hondakinen jaitsiera gobernuen eta legeen esku ere badago, enpresek bilgarriak murriztu ditzaten eta abar”), DiarioVasco 4 (adib.: “Bilgarria mantendu, barrukoa aldatu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bilgarri : Berria 22 (adib.: “Saltegietako poltsak eta bilgarriak”), Iñaki Segurola 2 (adib.: “bilgarria eta estalkia”), Edorta Agirre 2 (adib.: “aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua”), Irene Aldasolo (“larruazala bilgarri sendo bat”), Karlos Zabala (“irribarre egiten zuten beren bilgarri garbiaren barrutik”), Xabier Arregi (“hitzaren muga eta bilgarri bezala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bilgia
iz. Ipar. Biltokia.

Aztergaia: bilgia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

biltokia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bilkurak egiten diren tokia [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bilgo
1 iz. g. er. Bilduma.
2 iz. g. er. Paketea. Ik. fardel; fardo2. Bilgoak lotu eta biltegian pilatu zituzten.

Aztergaia: bilgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 bilduma. 2 paketea.

bilgor
iz. Gantza. Idi bilgorra.

Aztergaia: bilgor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilgorreztatu, bilgorrezta, bilgorreztatzen.
du ad. Bilgorrez igurtzi. Ik. gantzutu.

Aztergaia: bilgorreztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bilgorrezta, bilgorreztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

bilgortsu
adj. g. er. Bilgor asko duena.

Aztergaia: bilgortsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bilgu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bilgu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bilgia].

Aztergaia: bilgu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. bilgia / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bilgia.

bilgune
iz. Hainbat gauza edo pertsona biltzen diren tokia. Ik. biltoki. Jendetza handien bilgunea. Bertsolari gehienen bilgune zen Tolosa garai hartan. Bide bilgune batean.

Aztergaia: bilgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bili
iz. g. er. Txita.

Aztergaia: bili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bili(a) Or Eus "Buka baiño lenago, leitzarrak etxera ekaitzean dabiltzan biliak bezala". OEH argitaratuan gainera: bili Etxba Eib (Bilixak asteko, ur-ondua biar da) eta bilikume Etxba Eib (Bilikumia, arrautzatik uretara).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: bili, bilio ("Ik. bili"); LurE: bili(a). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: bili : EuskHizt eta ElhHizt (antzararen txitoa, ahatea), Lh DBF (oisin, poussin eta cf. biri! biri!, bilta), DRA (ansarón, pato; trigo sobrero, residuos que quedan en la era, después de recoger el trigo y la paja), PMuj DVC (1 trigo sobrero; 2 parro, pato); bili(a) : HiruMila (1 ansarón; 2 trigo sobrero, residuos que quedan en la era, después de recoger el trigo y la paja), EskolaHE (antzararen txitoa); bilia : PMuj DVC (granza, rubia (Bot.)); bili-bili : DRA (en lenguaje infantil, pato), PMuj DVC (pato); bilikume : DRA (cría de pato), PMuj DVC (patito). Beste batzuk: DRA: bilta (ansarón; piel que se pone a los bueyes debajo del yugo), biri (voz con que se llama a los patos). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: bili(a) / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: bili(a) / ElhHizt: + / EskolaHE: bili(a)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

txitoa.

biligarro
iz. Birigarroa.

Aztergaia: biligarro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

biligarro: bili-, ik. birigarro

Euskaltzaindiaren Arauak

h. birigarro.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. birigarro

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "oraingo zerrenda honetatik kentzea [proposatzen du]". (1993-02-10)

 - [E205]: berdin" [hots"> zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [E301]: "birigarro bakarrik onartu dugu". (1993-02)

 - [I203]: "birigarro" (1993-02)

 - [E301]: "birigarro [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

bilinbolaka
adb. Batez ere bizk. Zabuka, balantzaka; biraka amilduz. Ik. amilka. Uholdeak bilinbolaka daramatzan harri koskorrak bezalaxe.

Aztergaia: bilinbolaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

zabuka, balantzaka.

bilintzi-balantza
adb. Ipar. eta naf. Zabuka, balantzaka. Mozkortia bilintzi-balantza zebilelarik, boneta erori zitzaion burutik.

Aztergaia: bilintzi-balantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

zabuka, balantzaka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'bai, arrazoia du AIk. Nik ere sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bilioi
iz. Milioi bat bider milioi bat. Mila miliarrek, bilioi bat.

Aztergaia: bilioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilioika
adb. Hainbat bilioi dituen kopuruan; oso kopuru handian. Orain kometak milioika, are bilioika ere, ote diren erabaki behar baita. || (Izen bati dagokiola). Bilioika dolar balio duten erregaiak. Izan ere, bilioika eta bilioika izar daude gure unibertsoan.

Aztergaia: bilioika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 5, Berria 10, EiTB 4, Elhuyar 7, Elkar 4, Consumer 2, HABE 1, Jakin 1, UEU 2); ETC 133

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak

adb. milioika Hainbat milioi dituen kopuruan; oso kopuru handian. Milaka baitira edo milioika nik ulertzen ez ditudan gauzak. Urteak milioika pasaturik ere. Joanen zaizkio urteak eta urteak, eta milaka eta milioika izanagatik joan zaizkionak, guztiak iduriko zaizkio atzoko eguna bezain laburrak. || (Izen bati dagokiola). Garrak dantza eta jauzi dabiltza, gau zerua gorrituz, eta haizeak sakabanatzen ditu lurraren gainean milioika txinparta bihurturik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

milioika forma ere sarrera da EHn. Sartu.

bilis
iz. biol. Behazuna, gibelak jariatzen duen isurkari mingotsa. Lan honetan, aldaketa hormonalak eragiten dituzten hainbat konposatu aztertu dira ur laginetan eta lazunen bilisean.

Aztergaia: bilis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB 31 (Argia 1, Berria 1, Elkar 5, Laneki 2, UEU 22); ETC 65.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bilis iz. bilis / Adorez: bilis iz. bilis / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: bilis, (4, Sin. behazun).

Erdaretako formak

es bilis / fr bile: Elhuyar: 1 behazun / Adorez: 1 behazun, ur-berde / Labayru: behazun, sabelur, urberdeak, (urdal)min, gibelmin, kedar / NolaErran: behazun, kedar, gibelmin (g. er.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Beharrezkoa izan liteke behazun formaren lehen adieran. Jaso dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa

Biol.

bilketa
1 iz. Biltzea (batez ere gauzak); biltzearen ondorioa. Diru bilketarako batzorde bat antolatzea. Zakar bilketa egiterakoan. Gaiari buruzko liburu eta izkribu bilketa. Bilketa lanak.
2 iz. mat. Multzo bi edo gehiagotako elementu guztiak dituen multzoa eratzen duen eragiketa.

Aztergaia: bilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
bilkin
iz. Bilketan bildu dena, bildu den kopurua.

Aztergaia: bilkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilkuia
iz. zah. Bilkura. Eliza da fedea dutenen bilkuia.

Aztergaia: bilkuia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: bilkui(a) / EuskHizt: bilkui(a): azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: bilkui(a) / ElhHizt: bilkui(a) / EskolaHE: -

Forma zaharra da, beste batek ordezkatua

J-L. Davantek dio, azken 50 urteotan bilkura bakarrik ikusten duela.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bilkura.

bilkuntza
iz. zah. Bilera.

Aztergaia: bilkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bil(l)kunz 2: Mb IArg ("Beren juntanz, billkunz eta elkarganatze orietan adi ta ikasi dezaten leneko sermoiez ikasi etzutena"; "Jerusalengo gizon andien konzilio ta bilkunz batek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bilkuntza 4 aldiz jaso da: G 3 (T. Izagirre in Europa: "Bilkuntza osatzeko bear dan amabi urteko tarte ontan Elkarrekiko Merkatuan sortu diran Seirentzako Konsejo ta Komisioak salerosketakiko politika bakar batera eltzeko egiñalak egingo dituzte"; "Orduan Bilkuntzako Laterriak bere salerosketak egiteko dituzten almen orokorrak Europako batzar nagusietara itzuliko dituzte"; "Bilkuntzako batzarrekin batera tarifa bakarrera lenbailen eltzeko Laterkideen artean salerosketari buruz neurri berdiñak artzen sayatuko dira, batasuna lortu dedin"), EB 1 (Azterketa historikoak/1: "Probintziako biztanlegunerik nagusienean kazetaritzaren bilkuntza genioen legez, askoz ere apalagoa dugu Gipuzkoan alboko lurraldeetan baino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bilkuntza : DFrec ("musikak, pinturak, folklore eta herri jakintzaren bilkuntzek etnologo eta antropologoen azterketek etab"), AB50 (unión). Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bilkuntza : DRA (junta, cabildo, reunión), PMuj DVC (1 reunión, junta, asamblea; 2 colección; 3 anexión, agregación; 4 centralización). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bilera.

bilkura
1 iz. Bilera. Ik. biltzar. Bilkura tzar eta josteta gaizto guztietatik urruntzeko. Sorgin bilkurak. Bilkura berezia. Euskaltzaindiak, arratsaldeko batzarraren aurretik, goizez egiten duen bilkuran.
2 iz. Elkartea. Giristino on ororen bilkura. Frantziako framazon bilkura guztiei.

Aztergaia: bilkura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilkuraldi
iz. Biltzar legegile batek urteko bilkura arruntak egin ditzakeen aldietako bakoitza, legez ezarria dena. Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, bilkuraldi honetako azken saioan, hiru lege onetsi ditu. Lehendakariak ez du zilegi izango Parlamentua desegiteko erabakia hartzea lehenbiziko bilkuraldian.
billabonatar
1 adj. Villabonakoa, Villabonari dagokiona.
2 iz. Villabonako herritarra.
billano
iz. Enkarterriko billanoa.

Aztergaia: billano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

billano: EhiztEskulib (172: "Antzinako Billanoaren —txikiagoa zen— eta Alanoaren —egun desagertuta dago— arteko nahasketatik sortu zuten abelburuak gobernatzeko"); EhizAzter 82 ("543. Ondoko txakur-arraza hauetatik [...] / a) Billanoa. / b) Gasteizko Patxona. / c) Urtxakurra"); Enkarterrietako billano: EhiztEskulib (166: "badira Euskal Herrian bertako zenbait ehiza-txakur, esaterako, Gasteizko patxoia eta Enkarterrietako billanoa"; 172: "Esesle eta lasterkarien artean [...] Enkarterrietako billanoa aipatu behar da [...] Enkarterrietako Billanoaren Elkarte Nazionala sortu zuten"); Enkarterriko Billano: EhizAzter 81 ("541. Enkarterriko Billanoa da Euskadiko berezko arraza bakarretakoa").

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

villano 2, Berria (“Villano txakurra eta euskal oiloa igandeko azokan”, “San Jose eguna datorren igandean ospatuko dute Gueñesen (Bizkaia), urteroko nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin. Baserriko produktuak saltzen dituzten 95 nekazari egongo dira. Horretaz gain, Villano eta Villanuco tokiko txakur arrazaren eta euskal oiloaren inguruko bi monografiko izango dira. Baita kapoiak, gazta eta Bizkaiko txakolina dastatzeko aukera ere”); (Enkarterriko) villano txakur (eta Enkarterrietako villano txakur) 15, EiTB (“Enkarterriko Villano txakurra eskualdeko ikur bilakatu da eta feriara etorritako jendetzaren begiradak erakarri zituen”, “Montxina arrazako behiak ibar malkartsuetan bizi ziren eta, animalia erdi basatiak zirenez, Villano txakurraz baliatzen ziren horiek harrapatzeko”, “Hain zuzen, euskal oiloari eta Enkarterriko villano txakurrari eskaini zizkieten ohiko azoka monografikoak, eta hamaika ekitaldi ikusteko modua egon arren, bi horiek izan ziren eguneko nagusiak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Enkarterriko villano: Elhuyar (“Euskal Herriko arrazen katalogo ofizialaren arabera, arraza hauek oso larri daude: Enkarterriko astoa, ahuntz azpigorria, euskal txerria eta oiloa, erbi-txakurra, Enkarterriko villano eta villanuco [txakur-arrazak] eta behi montxina”). // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL: txakur arrazak. Afganiar, alano, american pitbull terrier, american staffordshire terrier, arratoi txakur, artzain txakur aleman / ardi txakur aleman (otso txakur*), basset, Bernako bouvier edo Bernako mendiko txakurra (Bouvier Bernois*), border collie, border terrier, boxer, brako, bull terrier, bulldog, bullmastiff, kanixe (poodle toy*), chihuahua, chow-chow, cocker spaniel, collie, dalmaziar, daniar handi (Great Dane*), doberman, dogo (dobatxakur*), dogo argentinar, dogo bordeles, Enkarterriko billano (villano*), Enkarterriko billanuko (villanuco*), erbi txakur edo xarlango, Espainiako galgo (gainerakoak, oro har, 'erbi txakur' dira), euskal artzain txakur, fila brasildar, fox terrier, Gasteizko patxoi, grifoi, husky edo husky siberiar, labrador, labrit txakur, mastin, Nafarroako patxoi, patxoi, pitbull, pointer, presa kanariar, retriever, rottweiler, sanbernardo, setter, spaniel, terrier, txakur pekindar, untxari, urtxakur.

Erdaretako formak

es villano de las Encartaciones.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Enkarterriko billano.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: billano iz. (txakur-arraza)

billar
iz. Trebetasun jokoa, mahai berezi batean, makila batekin eta bola batzuekin jokatzen dena, bola zuriarekin gainerako bolak modu berezian jotzean edo mahaiaren ertzetako zuloetatik ateraraztean datzana; mahai hori bera. Billarrean jokatu.

Aztergaia: billar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
billete
iz. Diru papera. Lau billete berri-berri 10 eurokoak.

Aztergaia: billete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'dirua'

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: merezi du hiztegi honetan sartzea?

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): zerrendan utziko da baina 'dirupapera' adierarekin.

bilo
iz. Batez ere bnaf. eta zub. Ilea, bereziki burukoa. Zuen buruko biloak. Beso azpiko biloetan. Bilo laburra.

Aztergaia: bilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"iz. Batez ere BNaf. eta Zub." markak erantsiz, eta AS gisa: bilo-gorri , bilo-hori , bilo-urdin , bilo-mozle .

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. ile

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ekialdekoa da (cf. OEH: "Documentado por primera vez en Leiçarraga; lo emplean autores bajo-navarros y suletinos (apenas se encuentra en textos propiamente labortanos). Aparece tbn. en Lizarraga de Elcano y en textos de los dialectos navarros pirenaicos. En Dfrec hay 3 ejs")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bilo: Jakina bilogorri bilohori , euskara batuan ilegorri eta ilehori direla Hegoaldean ez dela bilo erabiltzen? Zer du gizonak bularrean ilea eta behiak ilea ere? Eta nun daude Erronkari, Saraitzu Aetzibarra eta beste, iparraldean? Biluzik dagoenari zer zaio ikusten biloa ala ilea?'.

 - [E116]: 'ez dakit ongi zer esan nahi duen TXPk, baina badirudi bat datorrela lantaldeak proposatzen duenarekin. Beraz, ontzat eman proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK lantaldearena eta adibidea erantsi: erran dio ahoan bilorik gabe'.

bilo mozle, bilo-mozle
iz. Batez ere bnaf. eta zub. Ile moztailea. —Bortxatua naiz buru lanean aritzera —Legegizona zara?, —Ez, bilo mozlea.

Aztergaia: bilo-mozle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mozle.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bilo sarrerari dagokion azpisarrera.

biloba
1 iz. Semearen edo alabaren semea edo alaba. Ik. iloba 2. Aitona eta biloba. Tubal, Noe-ren biloba, edo Noe-ren seme Jafet-en semea. Gizonek argizari horiak; gorputza lau bilobok; atzetik andreak. Neure begien suaz sutu nahiz bereak, diotsot: biloba nauzu, zaharrena...
2 iz. bizk. Birbiloba.

Aztergaia: biloba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: biloba 1) ‘nieto’: Mg PAb, Izt C, Bv AsL, A Ezale 1897, Etxeg RIEV 1908, Urruz Zer, Or SCruz, Or Mi, Ldi BB, ABar Goi, Or QA, Etxde JJ, Mde Pr, Or Aitork, Ibiñ Virgil, NEtx LBB, Uzt Sas, Uzt Auspoa 43, Berron Kijote; 2) ‘biznieto’: Otx, Eguzk GizAuz, Vill Jaink, Alzola Atalak, Etxba Eib; 3) ‘descendiente’: Lard, Azc PB; 4) ‘hijo del primo’: A; 5) ‘hijo de sobrino’: A.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak erantsiz: iz. 1 'seme edo alabaren haurra'. 2 Bizk. 'birbiloba'.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Bereizketa semantikoak landuz gehitzekoak

cf. birbiloba

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'seme-alaben seme edo alaba'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Esangura argitu. Ba dira loba eta iloba ere. Ba da garaia erdal sobrino, nieto eta biznieto euskara batuan nola diren erabaki dezagun" (1993-01-18)

 - [E124]: lehengo oharra bera. Ez dago hitza hau bere bakarrean finkatzerik, aldi berean erdarazko sobrino, nieto eta biznieto-ren euskal kideak finkatzen ez ditugun artean. Hortxe ditugu loba, iloba eta biloba, hautagai" (1995-01-25)

bilogorri, bilo-gorri
adj. Batez ere bnaf. eta zub. Ilegorria. Gizonetarik bat bilogorria da.
Azpisarrerak
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper