50535 emaitza bilaketarentzat - [10101 - 10150] bistaratzen.

bilohori, bilo-hori
adj. Batez ere bnaf. eta zub. Ilea horia duena. Andere bilohoria.
Azpisarrerak
bilorde
iz. Batez ere bnaf. eta zub. Ileordea. Paris Hilton eta Betty Page modeloen adatsetan inspiratu ziren lehenengo bilordeak egin zituztenean.

Aztergaia: bilorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

esku arteko testuetan erabili gabea da, baina egokia, eta ez du trabarik egiten (Iparraldekoek esango dute zein euskalki marka dagokion).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ileordea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "perruque [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bilotsu
adj. Ipar. eta naf. Iletsua. Gero, ilunpera laketzen nintzelarik, zirrikituetatik sartu argi ahulaz mirets nezakeen haren bular bilotsua, haren lepo luzea.

Aztergaia: bilotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

iletsua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "poilu, edo bilo ainitz duena [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bilourdin, bilo-urdin
adj. Batez ere bnaf. eta zub. Ile-urdina. Gizon xahar, bilourdin bat.
Azpisarrerak
biltegi
iz. Aleak, salgaiak eta kidekoak biltzeko eta gordetzeko eratzen den leku babestua. Ale biltegia. Herri handi guztietan biltegiak eragiteko. Elizak biltegitzat erabili zituzten.

Aztergaia: biltegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

biltegi, gaitegi

Jatorrizko forma

ehun-biltegi; patata-biltegi, patatak; pentsu-biltegi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Horren inguruko familia hauxe da: "biltegi | EArau; biltegiratu, biltegira(tu), biltegiratzen. du ad.; biltegiratze; biltegitu* e. biltegiratu"; Proposamena: biltegizain gehitu. Erabilera handikoa da, eta hiztegietan barneratuta dago (Euskalterm, Elhuyar Hiztegia, 3000 Hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa...), "biltegia zaintzen duena, biltegiaz arduratzen dena" izendatzeko'.

 - [E116]: 'Bai, nire ustez AUk arrazoia da, eta hau ere zerrendan sartu beharko genuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

biltegiratu, biltegira/biltegiratu, biltegiratzen
du ad. Biltegi batean gorde. Garia erraz biltegiratzen da.

Aztergaia: biltegiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biltegira(tu), biltegiratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

biltegiratze
iz. Biltegi batean gordetzea. Ustel daitezkeen produktuen biltegiratzeak ondo aireztaturiko tokia behar du.

Aztergaia: biltegiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biltegiratu 8: A. Diaz de Lezana ("Ezinbesteko tresna terminologiagintzan eta hizkuntzen industrietan, datuak biltegiratzeko, kontsultak egiteko eta erantzuteko, elkar trukeak egiteko eta hiztegi multzo handiak gordetzeko"), GAO 1990-1998 bitarteko 3 ("eraikineko etxebizitzetan bizi direnen tresnak gorde edo biltegiratzeko soilik", "Produktuak biltegiratu, gordailatu edo banatzea", "Lehengaiak gorde eta biltegiratzeko lekuak, bizilekuak eta antzeko elementuak"), AmetsenInterp ("Eskuinekoak, aldiz, aurrez biltegiratutako milaka aurpegirekin konparatzen du eta berehala ezagutzen du"), Arrain kontserbak ("Fabrika horretako behealdeak antxoa ondu bitartean hura biltegiratzeko balio zuen"), Estratega Game ("Honen arrazoia eskaria aurreikusitakoa baino handiagoa izatea gerta litekeela da, eta baita eskaria urtesasoikoa delako lehenengo hiru hiruhilekotan biltegiratzea komeni izatea ere"), Ingurugiro 1998 ("Askoz egokiagoa litzateke hondakinak biltegiratu eta ongarri natural gisa erabiltzea"); biltegiratze (eta b. sistema, b.-eragiketa, b.-mekanismo) 14: UZEI 4 (adib.: "Biltegiratzea edo gauzak gordetzea", "Aurreko atalean esan dugu janarien eta oro har, produktu organikoen biltegiratzeak giro freskoa eta ondo aireztaturiko tokia behar dituela", "Urtaroko biltegiratze honetaz kanpo, etxeak behar du eguneroko gauzak eta jantziak gordetzeko tokia"), KontuEkon 1983 ("Eraman ditzakete iharduera nagusi bat, zenbait bigarren mailako iharduera eta iharduera lagungarriak, hala nola administrazioa, salerosketa, biltegiratzea, konponketa, etab"), EHAA 1988 ("Biltegiratze eta material-erabiltze sistema programagarriak"), Informatika Atlasa 4 (adib.: "Datuen azken moetako tratamenduak, hemen interesatzen zaigunak, bilketa- eta hautaketa-prozesu bat behar du, biltegiratze eta prozesamenduaz gain", "Datuen biltegiratze lagungarrirako periferikoak", "biltegiratze lekua handitzeko disko edo zinten erabilera oso zabaldurik dago"), GAO 1990-1998 bitarteko 3 (adib.: "beren destinua lokalean garatutako ihardueran erabiltzen diren merkantzia edo tresnen biltegiratzea delarik", "Lurzatia hartzeak irtenbide egokia emango die sarbide, aparkamendu, maniobra, erakusketa eta aire zabaleko biltegiratzearen beharrei"), Informatika ("Biltegiratze-eragiketak: Ordenadoreak beste saio batean erabil dezakeen informazioa era iraunkorrean gordetzeko egin behar diren eragiketak sartzen dira atal honetan"), Elhuyar 1990 ("Garraio honen eragina eta biltegiratze-mekanismoa murrizten bada, atmosferako anhidrido karboniko edo karbono oxidoa gehitu egingo da"); biltegitu 3: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biltegiratu : Euskalterm 7; biltegiratze : Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biltegiratu : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FE, PMuj DVC; biltegiratze : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

biltegizain
iz. Biltegia zaintzen duen pertsona, biltegiaz arduratzen den pertsona.
biltoki
iz. Biltzeko tokia; bereziki, talde edo elkarte bateko lagunak biltzen diren etxea edo lekua. Denen biltoki zen hiri nagusira. Santa Kruzek esan zien biltokirik hoberena Aia zutela. Elkartearen biltokian. Mus txapelketa auzoko gazteriaren biltokiko aretoan egingo da. Parrokiako biltokian.

Aztergaia: biltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biltzaile
iz./adj. Biltzen duena. Mahats-biltzailea. Kanta, kanta, hosto-biltzaileak. Tranbiako diru-biltzaileak jaisteko esan zion. Zerga-biltzaileak. Bela-biltzailea ere begira ezazu arriskuetatik. Biltzailea eta hitzaurrearen egilea.

Esaera zaharrak

Aita biltzaileari, seme barreiari.

Aztergaia: biltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biltzar
iz. Batzarra. Uztaritzeko biltzarrari bidalia. Baztandarren biltzarra. Eskualzaleen Biltzarra deitu erakundea. Euskaltzaindiaren VIII. Biltzarra. Parisko Biltzarrean, ez Luis-en Gortean.

Aztergaia: biltzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Propio de la tradición septentrional (...). La forma biltzar aparece desde finales del s. XVIII, durante el XIX su uso aumenta y en el XX se hace más frecuente que biltzarre. (...) En Dfrec hay 118 ejs. (48 septentrionales) de biltzar, 126 (3 septentrionales) de biltzarre y 30 ambiguos"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biltzar da forma nagusia, 163 ager.ekin (IE: 50; B: 1; G: 10; EB-EgAs: 102); biltzarre 45 aldiz azaldu da (IE: 10; G: 1; EB-EgAs: 34)

Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena
Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: biltzar-lagun .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "biltzar / biltzarra / biltzarre. Aipa bedi". (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoa: "biltzarreratu"" (1994-08-02)

biltzar lagun, biltzar-lagun
iz. g. er. Biltzarkidea.
biltzarkide
iz. Biltzar batean esku hartzen duen pertsona. Ik. batzarkide. Biltzarkideen gehiengoaren ustea bilduz.

Aztergaia: biltzarkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biltze
iz. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jartzea; pilatzea; elkartzea. Urtean behin leku batzuetan ermiten aitzakian egin ohi diren mutil eta neskatxen biltze edo batzarrak. Zenbat iraun zuen hosto biltzeak? Gaur diru biltze eguna. Diru biltzea egiteko. Biltze lanak.

Aztergaia: biltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilur
iz. Begizta moduko lokarria. Bilurrez zama estekatu. Bilurrez josirik, epaia aditzera eramango dute kondenatua.

Aztergaia: bilur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
bilurtu, bilur/bilurtu, bilurtzen
du ad. Bilurrez lotu. Lihoa bildu eta azaoetan bilurtu, garia bezala.

Aztergaia: bilurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bilur(tu), bilurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

bilurrez lotu.

bilutsik
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bilutsik-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biluzik].

Aztergaia: bilutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. biluzik / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. biluzik.

biluz
1 adb. Biluzik. Mundura mehe eta biluz dena etorri, nola jin den, hala behar dela jalgi. Espartin zabal batzuetan oinak biluz.
2 adj. Biluzia. Biluza janztea. Emakume biluzari begira dagoena.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen.

Aztergaia: biluz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

batez ere adlag. (biluzi, aldiz, batez ere izond. da)

biluz-biluzik
adb. biluzik-en indargarria. Soineko guztiak erantzi eta biluz-biluzik jarri ziren.

Aztergaia: biluz-biluzik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BILUZ-BILUZIK. (Forma con reduplicación intens.). "Pillos-pillosik, pillósik daó, está desnudo" Iz ArOñ. Aurkituten zaituz billox billoxik, sendagarri baga. Astar I 11. Naijago dot pobre eta bilox biloxik egon neure bizi gustijan. Astar II 35. Billox billoxik, narru gorrian. Añ EL2 203. Biloiz biloizik, egozan legez, ioan zirean mendiraino igesi. A BGuzur 137. Billoz billozik kurutzean josita. B. Garita-Onaindia Veni mecum 116 (ap. DRA). Soñeko gustijak erantzi, billois-billoxik jarri ta soñekuak eguzkittan imiñi zittuzan legortuten. Otx 159. Igeri ebiltzan gure lau kurumiñoak, biloiz biloizik, narrugorritan ibili ere. Erkiag Arran 57. Mundu oneri ondo begitu / etorreratik asita / billos billosik egiten jako / asierako bisita. Auspoa 39, 105.

biluz-biluzik 2, EiTB (“hiria biluz-biluzik ikusiko dugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biluz-biluzik 11: Aingeru Epaltza 3 (“Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean, eta ez nuen anaiaren gerizak sorrarazten zidan erruduntasuna emendatu nahi, nire presentziari semearena ere gehituz”), Joseba Sarrionandia 3 (“Eta igande iluntze hartan, intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten eta biluz biluzik”), Karlos Zabala 3 (“Muche, biluz-biluzik, lasterka joan zen amaren lepotik zintzilikatzera”), Jose Morales (“Ziegan barrena joan-etorri arin batzuk egin eta, ateko begirazulotik zelatan zeukan soldadua berriro ere harri eta zur utziz, arropa guztia bizkor erantzi eta, biluz-biluzik, berealdiko zehaztasunez egin zituen hemezortzi ariketak: bere gorputz gazte argaldu samarra luzatu, makurtu, arnasa hartu eta bota, oin-puntetan ipini, besoak eta hankak altxatu”), Monika Etxebarria (“Itxaro, utzi bilatzen: izan ere, gela hau biluz-biluzik dago”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa poz-pozik, isil-isilik formak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa biluzik sarreran.

biluzarazi, biluzaraz, biluzarazten
du ad. Biluztera behartu. Guztien aurrean biluzarazi zuen.

Aztergaia: biluzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biluzarazi, biluzaraz, biluzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biluzarazi, biluzaraz, biluzarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] "biluzarazi-ren ordez biluztu" (1994-07-29)

biluzgorri
adb. Guztiz biluzik, larrugorrian. Hau atorra-has, hura biluzgorri. Aberatsa pobrea bezain biluzgorri sortu zen.

Aztergaia: biluzgorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: biluzgorrian, biluzgorririk.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

biluzgorrian, biluzgorririk

biluzgorrian
adb. Biluzgorri. Biluzgorrian utzi zuten.
Loturak

Aztergaia: biluzgorrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

biluzgorririk
adb. Biluzgorri. Biluzgorririk jin nintzen neure amaren sabeletik mundura.
Loturak

Aztergaia: biluzgorririk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

biluzgorritasun
iz. Erabateko biluztasuna. Ageri ez dadin hire biluzgorritasunaren laidoa. Zeuen biluzgorritasuna estaltzeagatik.

Aztergaia: biluzgorritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biluzgorritu, biluzgorri/biluzgorritu, biluzgorritzen
da/du ad. Erabat biluzi, biluzgorri jarri. Bere gorputza biluzgorriturik.

Aztergaia: biluzgorritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biluzgorritu, biluzgorri(tu), biluzgorritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biluzgorritu, biluzgorri(tu), biluzgorritzen

biluzi1, biluz, biluzten
1 da/du ad. Biluzik utzi edo gelditu. Ik. biluztu. Arropa guztiez biluzi naiz. Arropa guztiez biluzi dut. Jendaurrean biluzi zelako. Jesu Kristo biluzi zutenean.
2 da/du ad. Zerbait edo norbait berea duena edo berari dagokiona gabe utzi edo gelditu, zerbait hornitzen, apaintzen edo osatzen duena gabe utzi edo gelditu. Biluz gaitezen geure harrotasunaz. Zeruko argiez biluzia, gero eta gehiago gaiztakerian gogortzen baita. Euskara bere baliabideez biluzten. Bere dohain guztiez biluzia. Elizetako hormak biluzteko agindua.
3 da ad. Norbaitek jendearen aurrean bere benetako izaera eta nortasuna erakutsi, ezer ezkutatu gabe. Idazleok beti biluzten gara irakurlearen aurrean.
biluzi2
1 adj. Biluzik dagoena. Gizon biluzi bat ikusi zuen. Gizon indartsu eta emakume erdi biluziekin. Ezpata biluzia eskuan harturik. Adar biluzi baten gainean. Komentu gehiena biluzia dago. Poesia huts-soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi lukeena.
2 iz. art. Pertsona baten gorputz biluziaren irudia; horrelako gorputzak erakusten dituen genero artistikoa. Ikasketa akademikoa eskatzen baitzuten, hala nola erlijio-gaiak, mitologikoak eta biluzia menderatzea eskatzen zutenak. Azken denbora hauetan, gizonezkoaren biluzia gero eta maizago agertzen da.
biluzik
adb. Inolako jantzi, estalki, hornidura edo apaingarririk gabe. Ik. larrugorrian; larrubizirik;  + larrubizi; biluzgorri; larrugorri 3; gorririk 2; biluzgorrian; biluzgorririk; larru hutsean; larru hutsik; larru-has. Biluzik zeudela ohartu ziren. Biluzik dagoena jantzi. Biluzik utzi. Umeak gosez eta erdi biluzik dauzkala. Biluzik jaio nintzen. Biluzik zen basoa negu hondarrean. Hain biluzik dugun hizkuntza maitea egoki samar jantziko ahal dugu!
Azpisarrerak

Aztergaia: biluzik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biluztasun
iz. Biluzik dagoenaren egoera. Ik. larrugorritasun. Biluztasun gorria. Ez zuten, alabaina, beren biluztasuna ikusten. Jauregiko hormen biluztasuna. On guztien biluztasuna eta gaitz guztien bilduma. Euskara, bere biluztasun eta soiltasun garbi, argi eta miragarrian. Bekatu eragiten duen biluztasuna.

Aztergaia: biluztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biluzte
iz. Biluzik uztea edo gelditzea. Bizkarra baino ez nion eskaini biluzte espero gabeko hartan.

Aztergaia: biluzte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

biluztu, biluz, biluzten
1 da/du ad. Batez ere bizk. eta gip. Biluzi, biluzik utzi edo gelditu. Bakarrik utzi nautenean, biluztu egin naiz eta ohe gainean etzan, besoak buru atzean bilduta. Galdeketetan biluztu egin zuten 16 urteko sahararra, eta sexu gehiegikeriak eta era guztietako irainak jasanarazi zizkioten.
2 da/du ad. Batez ere bizk. eta gip. Biluzi, zerbait edo norbait berea duena edo berari dagokiona gabe utzi edo gelditu, zerbait hornitzen, apaintzen edo osatzen duena gabe utzi edo gelditu. Basoak biluztu eta zuhaitzak makurrarazten dituen haize berberak zure barruan zimeldua eta ustela dagoen hori ere eramango duen esperantzaz. Duzunaz biluztua zarela. Banitate oroz biluztu.
3 da ad. Batez ere bizk. eta gip. Norbaitek jendearen aurrean bere benetako izaera eta nortasuna erakutsi, ezer ezkutatu gabe. Elkarrizketa hauetan biluztu zen, bai, batez ere azkenengoetan.

Aztergaia: biluztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. biluzi / HiztEn: Ik. biluzi / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. biluzi.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-i/-tu.

bina
banatz. Bakoitzari bi, bakoitzak bi. Kutxak, aldareak eta mahaiak alboetan urrezko eraztun bina zituzten. Bina arima ditugu gehienek. Erreal bina eskaini zizkien nagusiak. Bina hartu zituzten. Intxaur bana edo gaztaina bina. Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen. Urte binako zekor parea salmentarako. Bina mila euro eman zizkien. || Belarri bietan zulo bina.

Aztergaia: bina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: binako izlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "banatz.: bina mila"; eta AS gisa gehituz: binan, binan-binan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

binako

Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-na-ko

binagrera
iz. Estragoia.

Aztergaia: binagrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: binagrera; estragoi: Artemisia dracunculus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

estragoi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Artemisia dracunculus.

binaka
adb. Binako multzoetan. Zurubiaren mailak binaka igo. Binaka bidali zituen Berri Ona zabaltzera. Gereziak binaka jaten. Bestela uztartu beharko ditugu binaka lau perpaus horiek.
Azpisarrerak

Aztergaia: binaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
binakako
adj. Ik. binako. Binakako dantza. Perpausen binakako partiketa. Partida berean aritu dira binakako eta buruz buruko txapelduna.
Loturak

Aztergaia: binakako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

binaka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

binakatu, binaka/binakatu, binakatzen
du ad. Binaka jarri.

Aztergaia: binakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

binakatu, binaka(tu), binakatzen. du ad.

binako
1 iz. Sokasaltoan, sokak bi bira egiten dituela egiten den jauzia. Ehunetik gora egiten zituen binakoak neskatila eder hark.
2 iz. Ezpata-dantzaren zati baten izena, bi dantzarik dantzatzen dutena.

Aztergaia: binako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlag.

binan
adb. bizk. Binaka. Lau muturrak elkarri binan lotuta.
Loturak

Aztergaia: binan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-naka/-nan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bina sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

binaka.

binan-binan
adb. bizk. Binaka-binaka. Eskolako umeak binan-binan joan dira elizara.
Loturak

Aztergaia: binan-binan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: binan binan / EuskHizt: AS: binan binan: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: binan binan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-naka/-nan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bina sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

binaka(-binaka).

binario
adj. Sexu edo genero sistemez mintzatuz, bi kategoria (emakumea eta gizona) dituena. Gizarte honetan nagusi den genero-sistema binario hertsia.
[Oharra: gainerako adieretarako Ik. bitar eta biko ].

Aztergaia: binario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh36 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

binario adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, binario-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bitar].

binario 37; bitar 117.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

binario 10; bitar 6.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. bitar / LurE: Ik. bitar / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. bitar

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Matematikan eta Informatikan bitar da estandarra eta hori mantentzekoa da, baina gizarte-zientzietan gero eta gehiago hedatzen ari dira binario, binarismo eta binarista terminoak eta arlo horretarako beharrezkoak dira. Beraz, jakintza-arlo horretan binario onartzekoa izan liteke (eta binarismo, binarista aztertzekoak direla uste du lantaldeak).

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bitar.

binarismo
iz. Sailkapen binario batean oinarritzen den sistema. Beldurtzekoa dela dena binarismo absolutuetan ulertu behar hori: edo A edo B.

Aztergaia: binarismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 52: Argia 9, Berria 10, Euskaltzaindia 4, Jakin 13, UEU 16; ETC: 147 (Prentsan 100).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: binarismo; genero-bitartasun (TN).

Erdaretako formak

es binarismo / fr binarité, binarisme: Elhuyar: binarismo / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. BerriaEL: binario, binarismo, binarista. Giza eta gizarte zientzietan, biko sailkapenak darabiltzan sistema; hari dagokiona.

Bestelakoak

binario adj. Sexu edo genero sistemez mintzatuz, bi kategoria (emakumea eta gizona) dituena. Gizarte honetan nagusi den genero-sistema binario hertsia. [Oharra: gainerako adieretarako Ik. bitar eta biko].

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

binatu, bina/binatu, binatzen
da/du ad. Bikoteetan bildu. Eperrak binatzen hasiak dira.

Aztergaia: binatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

biñatu (Etxba Eib.: 3); birakatu (Asp Gehi)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn eta LurE, biek binatu eta birazkatu eman dituzte

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

binatu/binakatu: zein da erabiliagoa?

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bina(tu), binatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

bikotetan bildu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Eperrak binatzen hasiak dira.

binazka
adb. Binaka.

Aztergaia: binazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. binaka

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. binaka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "binaka [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

bineta
1 iz. Liburu eta kidekoetan, hasieran edo kapitulu amaieretan, jartzen den irudi apaingarria.
2 iz. Liburu edo kideko argitalpen batean ezartzen den irudia, lauki baten barruan sarturik agertzen dena eta gehienetan testua izaten duena. Komikietako binetak. Ideia hori bineta batean laburbildu zuen marrazkilariak.

Aztergaia: bineta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh61 2022-

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bineta 9 aldiz jaso da: B 2 (Jesusen jarraitzaile 1987: "atalak bineta bi agertzen deutsez umeei, antzeko egoerakin: kemenik-eza, lilurarik-eza ..."; "hauxe da umeek osotu behar dabena hutsik dagoan binetan"); EB 7 (Eguna 1990: "Kurtur Txouk antolatutako erakusketa ibiltaria Hernanin izango da. Roberto Garairen bineta"; HezkSaila 6: "Bigarren binetan bagaude, lehenaldian: erregeak... igo dira", "1. eta 2. bineten artekoa: lehen binetan bagaude, geroaldian: Erregeak eskilaretatik igoko dira...", "binetaren textua: Maite ohean dago", "binetaren textua: Erregeak Maiteren balkoian daude", "binetaren aurreko ekintza: Maite oso pozik oheratu da zortziretan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bineta : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bineta : HiruMila, DRA (aguapié), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal viñeta/vignette beste hiztegietan: HiruMila: koadro, bineta // ElhHizt: bineta // Casve FE: (etiquette) itxüraxka, itxüratto // HaizeG FB: mahastixka // PMuj DCV: ertz-apain, biñeta, edergarri. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): vignette; fleuron; cul-de-lampe; it (S. Carbonell): vignetta (incisione, illustrazione, disegno); en (Collins): (Arte y fig) vignette; (Prensa) cartoon, sketch, drawing; (emblema) emblem, badge, device; de (Langenscheidts): Vignette, Randverzierung, Ziweleiste, Kästchen, Zeichnungen (in Comics).

LB: 62 (gehienak marrazkietako adierakoak), ETC: 646.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bineta iz. viñeta; Adorez: bineta 1 viñeta; kapituluen hasiera bineta politak jarri zizkion: puso viñetas bonitas al comienzo de cada capítulo. 2 viñeta; ideia hori bineta batean laburbildu zuen marrazkilariak: esa idea lo resumió en una viñeta el pintor; Labayru: bineta viñeta; NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es viñeta; fr vignette: Elhuyar: s.f. bineta viñetas de los cómics: komikietako binetak / Adorez: viñeta: f. bineta, koadro / Labayru: 1 s.f. bineta / NolaErran: a) de livre marrazki apaingarri b) de médicament (sendagailu) etiketa c) de automobile (auto zerga) agerkin. BerriaEL: zirkulazio zerga (biñeta*).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioartekoa da 'irudi apaingarria' adierakoa; baina ez komikietakoa (marrazkiak-edo dira horiek ingelesez eta alemanez).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

irudi apaingarria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bingo
1 iz. Zorizko jokoa, bolatxo zenbakidunak ontzi batetik atera ahala, kartoi batzuetan zenbaki horiek markatzean datzana. Bingoan ibili nahi badugu, garaiz heldu beharko dugu. Bazkalostean, bingoan jokatzeko parada izango da.
2 iz. Joko horretako kartoia beste jokalariek baino lehenago betetzean datzan jokaldia; jokaldi horri dagokion sari nagusia. Ezinezkoa zela Gloriana atsoak bingoa osatua izatea. Auskalo zenbat lerro eta bingo galtzen zituzten.
3 iz. Joko horretan jokatzen den lekua edo aretoa. Esnatu, jaten eman eta egonean uzten zaituzte; bazkaldu, bingora eraman, afaldu eta ohera laguntzen zaituzte.
4 interj. Kartoi osoa bete dela adierazteko erabiltzen den hitza. Halako batean, oihu egin zuen norbaitek: "bingo"!
5 interj. Zerbaitetan bete-betean asmatu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Bingo!, asmatu dugu! Ba, bingo!, zure arazoaren soluzioa daukat!

Aztergaia: bingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart. (es, fr, en).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bingoan jokatu adibidea gehitu (2022-01-11)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

binilo
1 iz. kim. Erradikal monobalentea, etilenoari hidrogeno atomo bat kenduz sortzen dena. Atzo binilo kloruroa zeraman kamioi bat irauli zen eta sei ordutan itxita izan zuten Hernani eta Urnieta arteko errepidea.
2 iz. Erradikal monobalente hori daukan gaia, ehunak eta diskoak egiteko erabiltzen dena. 1904. urtean hasi ziren bi aldeetatik grabaturiko lehen binilozko diskoak saltzen.
3 iz. Gai horrekin eginiko musika-diskoa. Gero eta disko denda gehiagok egiten dute binilo zaharren alde. Biniloa eta kaseteak zaharkituta geratu ziren disko konpaktuak agertu zirenean.

Aztergaia: binilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): binilo 229: Deia (“instrumentuak, sarrerak, biniloak, ikus-entzunezkoak”), Elhuyar 3 (adib.: binilozko disko baten antza”), Consumer 9 (adib.: “Binilozko milaka diskoen bildumak”, “Zergatik bizi gara oraindik biniloarekin lan egingo bagenu bezala?”), Berria 82 (adib.: “Horietako batzuk aspaldiko biniloetatik berreskuratu dituzte”), EiTB 97 (adib.: “Kolore zuriko binilo bikoitza 16 orrialdeko liburuxkarekin”), Jakin (“Binilo zaharrari hautsak kendu”), Argia 36 (adib.: “bi azal ditu, eta binilozko disko bat bezala, A eta B aldeak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: binilo 40: Berria 12, Harkaitz Cano 7, Joxerra Garzia 5, Patxi Iturritegi 2, Pello Zabala 2, Iñigo Aranbarri 2, Mikel Hernandez Abaitua, Aingeru Epaltza, Irene Aldasoro, Aritz Gorrotxategi, Jasone Osoro, Joxan Elosegi 2, Juan Kruz Igerabide, Josu Landa, Koro Navarro.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vinilo / fr vinyle: Elhuyar: binilo / Nolaerran: - / Zehazki: binilo / Labayru: binilo / Adorez5000: binilo.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta onartzekoa, oraindik ere erabiltzen delako.

binokular
1 adj. Bi begiena, bi begiekin zerikusia duena. Ikusmen binokularra.
2 adj./iz. Tresnez mintzatuz, bi begiekin aldi berean ikusten uzten duena. Lupa binokularra. Mikroskopio binokularra.

Aztergaia: binokular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
binokulu
iz. pl. Betaurreko mota, bereziki belarrietako euskarririk gabe sudurrean kokatzen dena. Hezurrezko binokuluen atzetik egiten zuten kirik bere begiek.

Aztergaia: binokulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

pluralean erabiltzen da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

binomial
adj. mat. Binomioarena, binomioari dagokiona.

Aztergaia: binomial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

binomio
1 iz. mat. Bi batugaiko polinomioa. Binomio baten n-garren berreketaren garapenean leku bikoitiak betetzen dituzten koefizienteen batura, leku bakoitiak betetzen dituzten koefizienteen baturaren berdina da.
2 iz. Bi elementuz osaturiko unitatea. Peruko apaindura ugaritan zilarra-urrea binomioa aurkitu dute. Informazio teknologiei esker, gero eta errazagoa da informazioaren norabide bakarra haustea eta igorle / hartzaile binomio zurruna malgutzea.

Aztergaia: binomio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper