50535 emaitza bilaketarentzat - [10251 - 10300] bistaratzen.

biraozale
adj./iz. Biraolaria. Ez dut izan nahi politikoki zuzena, baina ezta lekuz kanpoko biraozalea edo gaizki-esalea ere.
biraoztatu, biraozta, biraoztatzen
du ad. g. er. Madarikatu. Jendaien artean biraoztatzen da Jainkoaren izena.

Aztergaia: biraoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biraozta, biraoztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

madarikatu.

birarazi, biraraz, birarazten
du ad. Biratzera behartu. Habaila biraraziz. Eskuz birarazten den lanabesa.

Aztergaia: birarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birarazi, biraraz, birarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birarazi, biraraz, birarazten

biratu, bira/biratu, biratzen
1 da/du ad. Zerbaiten inguruan birak egin edo eginarazi. Ik. jiratu 1. Ilargia Lurraren inguruan biratzen da. Errotarria biratzera kondenatu zuten.
2 da/du ad. Zerbait edo norbait, bere ardatzaren edo bere buruaren inguruan eginiko higiduraren bitartez, aurkako aldera begira jarri. Traineruek herrirantz biratu behar zuten tokian. Biratzen du hankaz gorputz eroria. Aurpegia biratzen duzu hura ez ikusteko.
3 da/du ad. Norabidea aldatu. Biratzerakoan, irauli egin da gurdia.

Aztergaia: biratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biratu, bira(tu), biratzen. da/du ad.: bestera biratzen duzu aurpegia hura ez ikustearren; ilargia lurraren inguruan biratzen da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biratu, bira(tu), biratzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bestera biratzen duzu aurpegia hura ez ikustearren; ilargia lurraren inguruan biratzen da

biratze
iz. biratu aditzari dagokion ekintza. Gurpilen biratze mantsoa.

Aztergaia: biratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

birazka
adb. Ipar. Binaka. Birazka sartu.

Aztergaia: birazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'binaka'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

birazkatu, birazka/birazkatu, birazkatzen
da/du ad. Ipar. g. er. Binakatu.

Aztergaia: birazkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

birazka(tu), birazkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

binakatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

birbanaketa
iz. ekon. Birbanatzea. Zerga horiek eragin handia dute errentaren eta aberastasunaren birbanaketan.

Aztergaia: birbanaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon.

birbanatu, birbana, birbanatzen
du ad. ekon. Ondasunen banaketa modua aldatu, gehienetan arrazoi sozialak direla medio. Justizia sozialaren helburua aberastasuna birbanatzea da.

Aztergaia: birbanatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birbana, birbanatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Ekon.

birberotu, birbero, birberotzen
da/du ad. g. er. Berriz berotu.

Aztergaia: birberotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birbero, birberotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berriz berotu.

birbidali, birbidal, birbidaltzen
du ad. Norbaitengandik jaso den zerbait beste norbaiti bidali. Posta elektronikoan jaso dugun mezua norbaiti birbidaltzen badiogu, hasierako agurra txertatzea komeni da.

Aztergaia: birbidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh105 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 104 (Laneki 34, UEU 38); ETC: 148.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birbidali du ad. reenviar; Adorez: birbidali: du ad. reenviar; Labayru: birbidali 1 ad. reenviar; NolaErran: 0; Euskalterm: birbidali (TN, Informatika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

birbideratu, birbidera, birbideratzen
du ad. Berriz bideratu, bide zuzenera bideratu. Bitartekariak birbideratu egin behar du gatazka ebazteko prozesua. Bada garaia hirigintza departamentuko egoera birbideratzeko.

Aztergaia: birbideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh117 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berbideratu 4: Egin 1989 ("Estaduak, egungo egoeraren nolakoa sustraitik kolokan jartzen duen oposizio errealen agerpenak oro deuseztatuak izan daitezen behar du, egun dauden errefus mailak oro berbideratu, eta erresistentzia erreal oro iraultzaile ezaugarririk gabeko itzalpeko kritika hutsal bihur arazi"), Egunk 1991 ("Carlos Garaikoetxea, EAko lehendariak, ETA eta HBri eskatu die beren estrategia berbideratu eta autodeterminazio eskaera instituzioetara eraman dezatela"), Elektroteknia ("Ondorengo ziklo-laurdenean aldiz, kondentsadorea da potentzia hau harilera berbideratzen duena"), Emakunde 1999 ("Halatan beraz, emakumeen presentzia kontuan hartzeko asmoz, politikak berbideratzerakoan ere, presentzia hau neurtzeko aukera emanen duten adierazleak garatzen hasten ari dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birbideratze : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

birbideraketa, birbideratu : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

berbideratu 6: Estitxu Eizagirre, Gorka Azkarate, EiTB.com 4, birbideratu 6: Koldo Aldabe, Alberto Barandiaran, Berria 4; birbideratze 1 Gorka Bueno. // LB: 117 (Argia 10, Berria 26, DiarioVasco, Elhuyar 2, Elkar 2, Euskaltzaindia 2, Jakin 7, Laneki 23, UEU 44); ETC: 287

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berbideratu 4: Berria 3, Itxaro Borda. // Elhuyar: birbideratu da/du ad. (Inform.) redirigir, redireccionar telefonoan jasotako SMSak beste zenbaki batera birbideratu: redirigir los SMS recibidos en el teléfono a otro número web-orri bat birbideratzeko aukerak: opciones para redireccionar una página web / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

birbidali proposatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir- librea.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da

eratorri-konposatu baztertzekoa; bideratu aski delakoan, edo forma librean berriz bideratu.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa; aztergai honetan birbidali ere proposatu da.

birbiloba
iz. Bilobaren semea edo alaba. Bere birbilobek inguratzen zutela. Eta, hara, bidean, baldar, mutiko bat guregana: hark birbiloba, nik seme.

Aztergaia: birbiloba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: birbiloba ‘biznieto’: Ldi BB, Etxde Itxas.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azaltzeko eskatuz: iz. 'bilobaren semea edo alaba'.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Bereizketa semantikoak landuz gehitzekoak

cf. biloba

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'bilobaren seme edo alaba'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "'bilobaren semea edo alaba' jarri beharko luke" (1994-07-21)

birbira
iz. Ipar. Pixka. Hauts, gatz birbira bat. Beldur birbira batez. Liburua gipuzkeraz da, bizkaiera birbira batekin.

Aztergaia: birbira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'pixka'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar

Forma baten adiera(k)

pixka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "birbira pixka bada, ekar dezagun bir-bira hizpide. Bir-bira da txakolinak (edo edozein ardo apartsuk) basora isurtzean ateratzen duen burbuilazko "bizitasun" hori..." (2004-11-03)

birbiratu, birbira/birbiratu, birbiratzen
du ad. g. er. Hautseztatu. Gatza birbiratu du haragiaren gainera.

Aztergaia: birbiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

birbira(tu), birbiratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gatza birbiratu du haragiaren gainera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "saupoudrer [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

birdefinitu, birdefini, birdefinitzen
du ad. Zerbait, irizpide edo ikuspuntu berriak erabiliz, berriz definitu. Antolatu ditugun ikastaroen bidez, gure errealitateari ikuspegi feminista batetik erreparatuko diogu eta saiatuko gara kultura birdefinitzen ikuspegi horretatik.

Aztergaia: birdefinitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh215 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 215 (UEU 94); ETC: 390

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birdefinitu du ad. redefinir askok birdefinitu egin behar izan dituzte helburu profesionalak: muchos han tenido que redefinir sus objetivos profesionales / Adorez: 0 / Labayru: 0/ NolaErran: berriz mugatu – berriz definitu – berriz definitü / Euskalterm: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir-.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

birdefinizio
iz. Zerbait irizpide edo ikuspuntu berriak erabiliz berriz definitzea. Mugimendu abertzalearen barnean birdefinizio garaian gaudela ematen baitu. Botere-harremanen eta egitura patriarkalen birdefinizioa ere beharrezkoa da.

Aztergaia: birdefinizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh63 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 63; ETC: 124

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birdefinizio 1 iz. [berriz definitzea] redefinición urte gutxian aldaketa ugari eta sakon izan ditu, eta orain birdefinizio-unean dago: en pocos años ha sufrido muchos y profundos cambios, y ahora está en fase de redefinición; 2 iz. [definizio berria] redefinición ez genuen lortu geroari begirako hobetze edo birdefinizio bat: no conseguimos una mejora o redefinición a futuro / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir-.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aditza baino gutxiago erabiltzen bada ere, jasotzekoa da.

birdiseinatu, birdiseina, birdiseinatzen
du ad. Berriz diseinatu. 2011n webgunea birdiseinatu zuten. Makina-erremintako motorrak oso aurreratuta badaude ere, automobilgintzan erabiltzeko birdiseinatu egin behar dira. Ikasturte horretan curriculuma birdiseinatzeari ekin zitzaion, ikasketa planak aldatu ziren.

Aztergaia: birdiseinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Argia 5, Berria 5, DiarioVasco 1, EiTB 2, Elhuyar 7, Elkar 3, Goiena 1, Jakin 2, Laneki 2, UEU 12); ETC 95

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birdiseinatu du ad. rediseñar proiektua birdiseinatu dute aurreko urtean identifikatu ziren hainbat hobekuntza txertatuz: el proyecto ha sido rediseñado incorporando una serie de mejoras identificadas el año anterior / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

birformulatu, birformula, birformulatzen
du ad. Zerbait beste modu batera formulatu. Hipotesia bera berraztertu eta puntu batzuetan birformulatu egin behar dela.

Aztergaia: birformulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh192 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 192 (Aizu, Argia 12, Berria 14, Deia, DiarioVasco 2, EiTB 2, Elhuyar, Elkar 15, Erlea 2, Consumer 9, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia 59, EHU 14, Jakin 12, UEU 46); ETC: 375

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birformulatu du ad. reformular hipotesia bera berraztertu eta puntu batzuetan birformulatu egin behar da: la propia hipótesis debe revisarse y reformularse en algunos puntos / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: (reformuler) berriz erran, berriz egin // Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es reformular / fr : Elhuyar: birformulatu / Adorez: - / Labayru: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir-.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

birfundazio
iz. Zerbait berriz fundatzea. Duela hogeita hiru urte sortutako alderdiaren birfundazio prozesua amaitu eta erakunde berria sortu zen atzo.

Aztergaia: birfundazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): birfundazio 25: Berria 17, EiTB 3, Jakin, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birfundazio 2: Berria, Asisko Frantzizko.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu birfundazio formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es refundación; refundar / fr refondation; refondre: Elhuyar: -; berrantolatu / NolaErran: -; berriz egin, berregin, arra-egin / Zehazki: -; eraikiberritu / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria, eta premia dago. Gainera, fundazio forma proposatua dugu itzuli honetan.

birgaikuntza
iz. Birgaitzea.

Aztergaia: birgaikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

birgaitu, birgai, birgaitzen
da/du ad. Zerbait edo norbait berriz gaitu. Ik. birziklatu. Legean ageri den beste puntuetako bat tratu txarrak ematen dituztenak birgaitzea da. Hondarribiko gotorlekua birgaitu egingo dute.

Aztergaia: birgaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birgai, birgaitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

birgaitze
iz. Zerbait edo norbait berriz gaitzea. Erasotzaileek birgaitze programetan sartzeko aukera izango dute. Fabrikaren eraberritze eta birgaitze lanak.

Aztergaia: birgaitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

birgizarteratu, birgizartera, birgizarteratzen
da/du ad. Berriz gizarteratu. Agintariek kartzelak birgizarteratzeko balio duela aldarrikatuko dute, baina kalean birgizarteratzen da jendea, ez kartzelan.

Aztergaia: birgizarteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): birgizarteratu, birgizarteratze 99: Eroski 7 (adib.: “Horma horien atzetik gertatzen denaz sentsibilitate handiagoa agertuko genuke eta aiseago konturatuko ginateke birgizarteratze kontzeptuak, kondena betetzen ari diren pertsonak deliturik berriro ez egiteko prestatzea, horrela ez jarduteko arrazoiak, aukerak eta baliabideak ematea esan nahi duela”), Berria 16 (adib.: “teorian, kartzela zigorrek birgizarteratzeko izan behar dute”, “birgizarteratze prozesuan, kartzela zigorrak balio behar badu pertsona berriro gizartean txertatzeko, garbi dago hor motibazio bat egon dela”), EiTB 64 (adib.: “Aresek ez du presoak hurbiltzea baztertzen, birgizarteratzeko onuragarria bada”, “positibotzat jo du Gobernuak proposatu duten Birgizarteratze Plana”), Argia 12 (adib.: “Ez dakit zer egingo duten, amentzako unitatea, hirugarren graduko kartzela irekia, Birgizarteratzeko Zentroa egingo duten edo zer”, “Kalean birgizarteratzen da, ez kartzelan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birgizarteratu, birgizarteratze 9: Berria 7 (adib.: “Sozialistek arau berriek presoen birgizarteratzea murriztuko duela uste dute eta, horregatik, berriro buelta eman nahi diote”, “birgizarteratzeko programarik ez dutela egiten azaldu du Raspak”), Bernardo Atxaga 2 (“Presoen birgizarteratzeari buruzko polemika dela eta”, “birgizarteratzearen aurka dagoen politikari bat oihuka mintzo da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: birgizarteratu* e. gizarteratu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es reinsertar / fr réinsérer: Elhuyar: birgizarteratu / Nolaerran: berriz sartu, berriz gizarteratu / Zehazki: bergizarteratu, gizarteratu / Labayru: berriro gizartean sartu, berriro gizarteratu, birgizarteratu / Adorez5000: birgizarteratu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Askotan gizarteratu aski bada ere, adierazle egokia, praktikoa eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

birgizarteratu, birgizartera, birgizartzeratzen

Aditz-erregimena

da/du ad.

birgizarteratze
iz. Berriz gizarteratzea. Nik zuzenean parte hartu nuen gudari ohien birgizarteratze programan.

Aztergaia: birgizarteratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh133 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bergizarteratze 3: Aitziber Laskibar 2 (“bergizarteratze prozesua”), Ixiar Zubiaurre (“bergizarteratze zentro”) // (2020): birgizarteratze : Aizu 2 (“Aukera handiak badaude delitua egiteko, ezin kalean utzi, ezta? Bitarteko gehiago jarri beharko litzateke benetako birgizarteratzea lortzeko”), Argia 11 (“Zehatza da, adibidez, presoen gaiari dagokionez, beraien eskubideak eta birgizarteratzeari buruz eman beharreko urratsak puntuz puntu idatziak direlako”), Berria 9 (“Presoen birgizarteratzeak baldintzak behar ditu”), EiTB 38 (“Arratsaldean egingo den Bilboko manifestazioa bezalako martxak kaltegarriak dira elkarbizitza, birgizarteratze eta tolerantzia politika baterako , adierazi du Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak”, “Gobernuaren birgizarteratze planaren inguruan galdetuta, presoei dagozkien eskubideak ezin dute exijentzia berrien menpe egon , erantzun du Etxeberriak”), Elkar 7 (“Martak, azkar, birgizarteratze prozesua kartzela barruan hasi behar zela erantzun zuen”), Erlea (“birgizarteratze neurriak onartzea”), Consumer 3 (“Behartsuenen birgizarteratze laboral eta soziala”), Goiena, Laneki…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bergizarteratze 11: Berria 6, Jokin Urain 2, Jokin Muñoz, Joxerra Garzia, Jasone Osoro. // (2020) birgizarteratze 5: Berria 3 (“Era berean, presoen «birgizarteratzearen» asmoarekin bat egiten duela eta delituaren prebentziorako neurririk eraginkorrena dela azaldu zuen”), Bernardo Atxaga 2 (“Presoen birgizarteratzeari buruzko polemika dela eta”).

birgizarteratu da/du ad. Berriz gizarteratu. Agintariek kartzelak birgizarteratzeko balio duela aldarrikatuko dute, baina kalean birgizarteratzen da jendea, ez kartzelan

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Iusplaza: reinserción social – gizartean birsartze (Zigor Kodea) // Euskalterm: Zuz.: gizarteratze (TN); Med., Herrizaintza, Admin.: gizarteratze (4).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es reinserción / fr réinsertion: Adorez: birgizarteratze, gizarteratze / Elhuyar: (Der.) birgizarteratze / Labayru: ostera (ere) | atzera | berriro | berrian gizarteratze, birgizarteratze / Zehazki: bergizarteratze, gizarteratze / NolaErran: (de délinquant) bergizarteratze.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir-.

Tradizioak baztertu duen forma

Hedatu gabea da; oraingoz ez da sartuko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

birgizarteratu sarrera da EHn. Aditz-izena ere badabil. Egokia izan liteke jasotzea.

biri
1 iz. Batez ere pl. Birika. Biriak ahotik boteaz. Birietako mina.
2 iz. Birikiak. Katuarentzat biria ekarri beharko da.

Aztergaia: biri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biri: katuarentzat biria ekarri beharko da.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: iz. kategoria, eta AS gisa: biri-belar .

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. birika

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Katuarentzat biria ekarri beharko da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Biri ala birika: gipuzkoar olerkari bati biria esan eta bidea ulertu zuen eta birika esan behar zela gaineratu Birika hobe?'.

 - [E116]: 'Hau lehenbiziko itzulian erabaki genuen. Orain 'biri-belar' da eztabaidatzen dena. Eta hori da testuetan ageri den bakarra. Uste dut lantaldeak arrazoia duen, belarrari izena emateko ez baitut 'birika'rik aurkitu. Beraz, nire proposamena da lantaldeak dioena onartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

biri belar, biri-belar
iz. Belar landarea, hostoak luzeak, latzak eta berde zuriunedunak, eta loreak gorriak dituena (Pulmonaria officinalis). Biri-belarraren hostoak egosiz eztularen kontrako edabe bat egiten da.
biriatuar
1 adj. Biriatukoa, Biriaturi dagokiona.
2 iz. Biriatuko herritarra.
biribil
1 adj. Puntu edo lerro bat ardatz baten inguruan biratuz lortzen den irudiaren itxurakoa; gurpil edo bola baten itxurakoa. Mahai biribil batean. Aurpegi biribila. Txapel biribila buruan. Leiho biribil bat. Harri biribilak. Mundu biribil honetan. Haren bular biribila mertxika aralde heldugabea zen. Dorre biribilak. Urrunera bizkar biribil apal batzuek ixten zuten zelaia. || Begi biribil-biribilak.
2 adj. Akatsik edo hutsik gabea. M. Soroak bere bizian ondu zuen idazlanik biribilena. Bertso biribila.
3 adb. Akatsik edo hutsik gabe, bikainki. Hain egoki, hain biribil eta hain ederki esana.
4 adj. Zalantzarik gabekoa, eztabaidarako biderik uzten ez duena; erabatekoa. Ezezko biribila. Entzun eta isil, baiezko biribil. Esaldi biribilez osatua. Ausardia behar gizonak, dirudienez, gordinkeria biribilak esateko. || (Izen gisa). Vinsonek biribilak bota zituen euskaldunen kontra.
5 adj. Zenbakiez eta kopuruez mintzatuz, osoa dena, eta, bereziki, zero bat edo gehiagoz amaitzen dena. Kopuru biribil-biribila: 10.000 lagun.
6 iz. Biribilkia, biribilean itxitako lerro baten forma duen gauza. Etxe Zuriaren aurreko zelai berdean eseri ziren, biribil bat osatuz. Bi pilota zuri-gorri margotu zituen biribil beltz baten barruan.
7 iz. mus. Lau aldiko konpas osoa betetzen duen musika-nota. Biribil batek bi zuri edo lau beltz balio ditu.

Esaera zaharrak

Entzun eta isil, baiezko biribil.

Aztergaia: biribil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biribil: HiztEn, LurE // Euskalterm: biribil (redonda), biribil-isilune / biribileko isilune (silencio de redonda).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

biribil: EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): redonda; fr (DLLF): ronde; en (Collins): semibreve; it (S. Carbonell): semibreve; de (Langenscheidts): ganze Note.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskilara biribil

Ik. biribil sarrerako adieretan "6 iz. Mus. Lau aldiko konpas osoa betetzen duen musika nota".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): biribil 1 iz. eta izond. 2 iz. Mus. ‘Lau aldiko konpas osoa betetzen duen musika-nota’.

biribilatu, biribila/biribilatu, biribilatzen
da/du ad. zah. Bildu, elkartu. Dorre madarikatu hura egitera biribilatu ziren aitzindariak.

Aztergaia: biribilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biribila, biribilatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bildu, elkartu.

biribildu, biribil/biribildu, biribiltzen
1 da/du ad. Biribil bihurtu, biribiltasuna eman. Mendiak izan baino lehen, Lurra biribildu baino lehen. Errotarriak biribiltzen. Ezpainak biribilduz.
2 da/du ad. Nolabaiteko betetasuna eman. Bertsoa biribiltzeko. Euskal literatura biribil dezakeen obra. Zumarragan taxutu zen zeharo eta biribildu asmo eder hori.
3 da/du ad. Biribilean bildu. Ik. biribilkatu. Sudur zapi zimur bat, pilota bezala biribildua. Behar adina tabako orri hartu eta zigarro bat biribildu zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere habian gordeta dagoen suge biribilduaren antzera.

Aztergaia: biribildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biribildu, biribil(du), biribiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biribildu, biribil(du), biribiltzen

biribilean
adb. Biribilki bat eratuz. Orain, biribilean jarri, eta ipuina kontatuko dizuet. Aingeruek biribilean ikusten eta adoratzen dute Ogi zerukoa.
Loturak

Aztergaia: biribilean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIRIBILEAN, BIRIBILAN. Rodeando; en círculo. "Biribillian jarri, zirkuluan eseri. Oiñ biribillian jarri tta ipuiña kontaukotsuet" Elexp Berg. Nola Aingeruak biribillan ikusten ta adoratzen duten [Ogi zerukoa]. Cb Eg I 327. Demonioak eldu, ta biribillan artu. Cb Eg II 148 (Dv LEd 263 alde orotarik). Lasterka Demonioak biribillan infernura zaramazkitela. Ib. 119. Eta atarileorpe andiena zegoan biribillean arri landuzko iru errenkadakin. (3 Reg 7, 12). Ur in BOEg 569 (Ker inguruan). Eta biribilean irraidan ari omen ziran izar eta izarbelak. Zait Plat 58.

biribilean 45: Deia 2, Elhuyar 3, Elkar 2, Consumer 8, Berria 19, EiTB 4, Argia 1, Laneki 3, Erlea 2, DiarioVasco 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biribilean 106: Berria 19, Herria, Julen Gabiria 8, Jose Morales 5, Edorta Jimenez 4, Koro Navarro 4, Xanti Iruretagoiena, Asisko Frantzizko, Urtzi Urrutikoetxea, Iñaki Mendiguren, Felipe Juaristi, Juan Martin Elexpuru, Monika Etxebarria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa biribil sarreran, baina sarrera honi beste adiera bat gehitu behar zaio, musikakoa baino ez delako agertzen.

biribilgune
1 iz. Gune biribila. Emakumezkoen biribilguneak greziar irudietan.
2 iz. Errepide batean hainbat bide gurutzatzen diren gunea, ibilgailuen zirkulazioa errazteko eta arautzeko biribilean antolatua dena. Hor ezin da abiadura handian joan, biribilgune baten irteera baita.

Aztergaia: biribilgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
biribilkara
adj. Biribil antzekoa, biribil itxurakoa. Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza.
biribilkarazi, biribilkaraz, biribilkarazten
du ad. Biribilkatzera behartu.

Aztergaia: biribilkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biribilkaraz, biribilkarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

biribilkatu, biribilka, biribilkatzen
da/du ad. Biribilean, eta, bereziki, ardatz baten inguruan, bildu. Ik. biribildu 3. Antzinako izkribuak makilatxo batean biribilkatzen ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paper biribilkatu batean.

Aztergaia: biribilkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biribilkatu, biribilka, biribilkatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biribilkatu, biribilka, biribilkatzen

biribilketa
iz. Euskal soinua, kalez kale ibiliz dantzatzen dena. Txistua eta danbolina biribilketa joaz.

Aztergaia: biribilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biribilki1
adb. Biribiltasunez; irmoki. Ibar ametsezkoa, zenbait mendik biribilki hesitua. Nork baiezta dezake hori horren biribilki?
biribilki2
1 iz. Biribilean itxitako lerro baten forma duen gauza. Arrantzaleek biribilkia egin zuten marmitako eltze handiaren inguruan, koilara eskuan. Iratzargailuaren biribilkia.
2 iz. Abelgorrien atzeko laurdenetik ateratzen den haragi pieza, zilindro formakoa, zain eta gizen gutxi izaten dituena. Biribilkia saltsan.
biribilkote
adj. g. er. Aski biribila. Aurpegi biribilkotea.

Aztergaia: biribilkote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aurpegi biribilkotea.

biribiltasun
iz. Biribila denaren nolakotasuna. Lurraren biribiltasuna. Gurpilaren biribiltasuna. Ilargi betearen zuritasun eta biribiltasuna. Biribiltasun beteginaren bila. Poemaren baliorik aipagarriena biribiltasuna da.

Aztergaia: biribiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "biribiltasunak: 'curvas, rondeur' adierazteko" (2004-05-25)

biribiltze
iz. biribildu aditzari dagokion ekintza. Urteetako lanari biribiltze ederra eman zioten arraunlariek herenegun.

Aztergaia: biribiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

birigaitz
iz. g. er. Tuberkulosia. Ik. hetika.

Aztergaia: birigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hetika, tuberkulosia.

birigarro
iz. Zozoaren antzeko txoria, hura baino lirainagoa, gainaldea arrea eta azpialdea argia eta orbanduna dituena, eta batez ere zizarez elikatzen dena (Turdus philomelos). Birigarroen txioketak. Bazekiela berak ere birigarroak adina soinua jotzen, beleak ireki zuen mokoa kantatzeko asmoz.

Esaera zaharrak

Hontzak birigarroari buruhandi.

Aztergaia: birigarro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: birigarro arrunt: Turdus philomelos; birigarro txiki: Turdus iliacus.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Las formas con -r- se encuentran en textos meridionales; las formas con -l- son empleadas al Norte, aunque no faltan autores meridionales que lo usen, entre ellos Orixe"

Bestelakoak
Jatorrizko forma

birigarro, bili-

Euskaltzaindiaren Arauak

Turdus philomelos.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua da hobestekoa
Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

birigarro da forma nagusia, eta hobestekoa, gehituz: biligarro Ipar. Ik. birigarro

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

 - [A106]: [lehendik dagoen A106] oharra neuri dagokit, baina nik ez nuen proposatu hitz hau kentzea, biligarro forma baizik" (1994-07-21)

birika
1 iz. Batez ere pl. Airea arnasten duten animalien eta gizakien arnaste organoa, gehienetan bi errai berdinez osatua. Eskuineko, ezkerreko birika. Ahotik birikak boteaz. Biriken indar guztiaz oihu egin. Biriketako mina.
2 iz. Birikia, hestebete arrunta. Ez ditugu ahaztu ez tripotak egosterakoan sukaldean izaten zen usaina, ez biriken zaporea, ez gibelaren kolorea.

Aztergaia: birika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

birika, -ki

Jatorrizko forma

birika, biri

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'arnasketa-organoa'. 2 'birikia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: birika-handi .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. arnasketa-organoa; 2. biriki

birikahandi, birika-handi
adj. g. er. Gibel-handia.
Azpisarrerak
birikeri
iz. Biriketako gaitza; alborengoa. Ik. pneumonia. Birikeri gaizto batek beste mundura eraman zuen.

Aztergaia: birikeri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri

biriketako
iz. Birikeria.

Aztergaia: biriketako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. h. birikeri.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. birikeri

biriki
iz. Abereen birika, jateko zatikatua, batez ere animalien janaritzat erabiltzen dena. Ik. biri. Emadazu biriki apur bat katuarentzat.

Aztergaia: biriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'abereen birika, jateko zatikatua'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

abereen birika, jateko zatikatua

biriko
adj. mikrob. Birusena, birusei dagokiena; birus batek eragina. Txerto hirukoitz birikoa eskainiko zaie adin tarte horietan jaio eta gaitza garatu ez duten gazteei. Poliomielitisa eritasun birikoa da. Ospitaleratu nindutenerako, karga birikoa oso altu eta defentsak oso baxu nituen.

Aztergaia: biriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biriko 38: Elhuyar 6 (adib.: “80ko hamarkadan sortu berri zen gaixotasun biriko batek, GIBak, eskutik zekarren tuberkulosiaren hazkundea”), Consumer 6 (adib.: “Piercing edo tatuajea egiteak infekzioak, narritadurak eta alergiak eragin ditzake, eta higiene neurriak betetzen ez badira, baita gaixotasun biriko larrien transmisioa ere bai, esaterako hepatitis edo hiesarena”), Berria 13 (adib.: “Elgorriaren gaitza kasik desagertzea lortu zen Europan, txerto hirukoitz birikoaren eraginez”), EiTB 5 (adib.: “sintoma birikoak diagnostikatu eta botikak eman zizkioten”), Jakin 5 (adib.: “gero eta gehiago dira beren seme-alabei hirukoitz birikoa txertatzen ez dietenak”), Argia 9 (adib.: “Edozein adinetan ager daiteke zeliakia, ume nahiz heldu izan, eta infekzio biriko batek eragin dezake”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biriko 4, Berria (adib.: “Estatinak hartzen ibili ziren denboran karga birikoak behera egin zuela nabarmen, eta estatinak hartzeari utzi ziotenean giza immuno-eskasiaren birusa indartu egin zela berriro”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vírico / fr viral: Elhuyar: biriko, biral; birus- / Nolaerran: birus-, biral / Zehazki: birus-, biral / Labayru: biriko, biral, birus(-) / Adorez5000: birus-, biral, viriko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta beharrezkoa zenbait kasutarako; besteetan birus- nahikoa izan daiteke.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mikrob.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper