50535 emaitza bilaketarentzat - [10301 - 10350] bistaratzen.

biritxi
1 adj. Ipar. Bikia. Ume biritxiak. Bildotsik azkarrenak dira biritxiak. Biritxi sortu dira.
2 adj. Ipar. Bikoitza.
3 adj. Ipar. Bikoitia.

Aztergaia: biritxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 1 'bikia'. 2 'bikoitza'. 3 'bikoitia'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. (Ipar.): ik. biki; 2. bikoitz; 3. bikoiti

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "gazt. 'par' ('non'en desberdina)?" (1993-02)

 - [E410T]: B [erabakai-marka du], baina biki (B1) eta bizki (B2); Nola da hori posible? UZEIn ez bizki, ez biritxi; biki, -tasun,... 1. adiera: Gemelo, Mellizo; 2. adiera: Bikoitza (Doble); 3. adiera: Bikoiti (Non, vs. par)" (J. agirre, 1995-03-21)

birjabetu
da ad. Berriz jabetu. Erromatarrak beren armadarekin etorri eta lurraldeaz birjabetu ziren.

Aztergaia: birjabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

birjabe(tu), birjabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

birjabetze
iz. Berriz jabetzea.

Aztergaia: birjabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze (onartu egin da, erabili gabea den arren, -pen edo -keta osaerakoak baino egokiagoa delakoan).

birjaio, birjaio, birjaiotzen
da ad. Berriz jaio. Ik. birsortu. Bere errautsetatik birjaio zen. Erortzen zaizkion orri iharrak ez zaizkio birjaiotzen.

Aztergaia: birjaio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birjaio, birjaiotzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birjaio, birjaio, birjaiotzen

birjaiotza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, birjaiotza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pizkunde].

Aztergaia: birjaiotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh23 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan birjaiotza : Ag EE ("Ikusi daugo Arzedianoaren etxe kondairabea, (...) Birjaiotzako (Renacimiento) murru zatiak, musaga eta elkargoe batzuek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'Berpizkunde garaia' adierakoak dira B. Latiegiren birjaiotza 8 ("Eta, moralitate orotik iare, egin zuten Birjaiotzako gizakumeek majiñabat erailketa, ezkon-loiketa, eta edozein motako ekintza gaizto"; "Emen, Birjaiotzako jakintsuek ez zioten Grezi'ko filosofi zaarrari jaramon geiegirik egin"; "Aiei jarraiki, gizonaren edertasuna artu zuten gai Birjaiotzako ertilariek ere") eta birjaiotzatar 1 ("Grezi'ko eta Erroma zarreko olerkariak irakurtzea zan birjaiotzatarren gozotasunik aundiena"); 'berriro jaiotzea' adierakoa birjaiotze 1: J.L. Arriaga ("Mitologia hauetatik bakarrik bait da posible Hitler eta bere lagunak ulertzea, Wotan jainko astakirtenaren birjaiotze bat bezala, noski").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birjaiotza : DFrec 2 ("Errenaisantza kultura klasikoaren birjaiotza"; "xxx olerkari arlotea xxxko birjaiotza-zaleetan ospetsuenetako bat"); AB38 1 ('renacimiento'); AB50 1 ('renacimiento'); birjaiotze : AB38 1 ('renacimiento'); LurE (birjaio aditzaren aditz izena); Euskalterm 1 (Teol.: 'renacimiento, nuevo nacimiento') // Ez ditugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bir-jaiotz : PMuj DVC (palingenesia, regeneración, renacimiento); birjaiotza : DRA (Renacimiento. Ag EE); birjaiotze : EuskHizt (birjaio ad.-aren aditz izena); HiruMila (acción de renacer, renacimiento) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

birjaiotza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, birjaiotza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pizkunde].

birjaiotza 23; pizkunde 435.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

birjaiotza 2; pizkunde 173.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

Saih. Ik. pizkunde.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezkoak arrakasta izan du, baina ageri dira oraindik birjaiotza gutxi batzuk.

birjaiotze
iz. Berriz jaiotzea.

Aztergaia: birjaiotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

birjina
1 adj. Pertsonez mintzatuz, sexu harremanik izan ez duena. Ik. dontzeila1. Beti birjina zelarik, Maria zen amatu. Elena birjina zela eta birjina izateari uzteko irrikaz zegoela. Birjina da Niko, eta ez du emakumeekin asmatzen.
2 iz. Ama Birjina. Birjina Mariagandik jaio zen. (Andredena) Maria Birjina.
3 adj. Oliba-olioaz mintzatuz, baliabide mekanikoak soilik erabiliz lortzen dena. Oliba-olio birjinak soilik izaten ditu oliben zapore, usain eta bitamina guzti-guztiak.
4 iz. Zodiakoko konstelazioa. (B larriz). Ik. virgo 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
5 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako seigarrena, eguzkia Virgo konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (abuztuaren 23tik irailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. virgo 2.

Aztergaia: birjina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-g- dunak 33 jaso dira; -j-dunak, berriz, 416

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

 - [A106]:  -j-z (...) horrelaxe idazten ditugulako aspaldiko urteetan: (ama)birjina, birjintasun" (1994-11-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: birjina 1 iz./izond. 2 iz. Sin. virgo

Birjina Ama
iz. Ama Birjina. Birjina Ama guztiz on eta maitagarria.
birjinal jotzaile, birjinal-jotzaile
iz. Birjinala jotzen duen pertsona. Ik. birjinalista.
birjinal1
adj. g. er. Birjinari dagokiona. Birjinak bederatzi hilabetez erabili zuen Jesu Kristo bere sabel birjinalean.
birjinal2
iz. mus. XVI. eta XVII. mendeetako musika-tresna tekladuna, laukizuzen formakoa, ziri batek dardaratzen dituen zeharkako hariak dituena.
birjinalista
1 iz. Birjinal-jotzailea. Birjinalista ingelesen eskolakoa.
2 adj. Birjinalari dagokiona; birjinalarena. Badirudi Antonio de Cabezon-ek, 1554. urtean Ingalaterrara joan zenean, bere lanen bidez eskola birjinalistaren hazia utzi zuela.

Aztergaia: birjinalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
birjinitate
iz. zah. Birjintasuna.

Aztergaia: birjinitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tasun/-tate.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

birjintasuna.

birjintasun
iz. Birjinaren egoera edo nolakotasuna. Birjintasuna galdu, hautsi. Haren birjintasunari kalterik batere egin gabe. Birjintasun agiria.

Aztergaia: birjintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

birjinitate : Lç Lc 2; EZ Man II; EZ Noel; Harb; Ax; SP Phil; Tt Onsa; Bp II; Mih; CatLan; Brtc; Dh; MarIl; Jnn SBi; Lap; Ip Hil; UN-Lilia; Balad; birjindade : OA; Mb IArg; Xe; birjinidade [birjiñidade]: Cb Just; LE Doc; Gco II; AA III; fB Olg; JJMg BasEsc; Astar II; fB Ic III; NEtx IzotzK; biryinitate : Lg II; birjintasun : Añ MisE; Legaz; Or MB IX; MAtx Gazt; birjinatasun [birjiñatasun]: Mat; Harb; Hm; CatLav; Gco II; Oteiza Lc 2; Lard; Aran SIgn; birjentasun : Mb IArg I; Ub

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birjinidade : ager. 1 (gerra aurreko B); birjinatasun : ager. 1 (IE); birjintasun : 10 ager. (G:1; EB: 9)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

"En DFrec hay 8 ejs. de birjintasun, meridionales"

Bestelakoak
Forma nagusia da gaur

birjintasun da gaur erabiliena, eta ez dago besteren premiarik

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tate/-dade/-tasun

birjosi, birjos, birjosten
1 du ad. Berriz josi. Ik. adabatu; pasaratu; petatxatu. Maindire birjosiak eta gardentasuneraino maiztuak.
2 du ad. Brodatu.

Aztergaia: birjosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birjos, birjosten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

birjoste
1 iz. Berriz jostea.
2 iz. Brodatzea.

Aztergaia: birjoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

birkalifikatu, birkalifika, birkalifikatzen
du ad. (Lursail baten) kalifikazioa aldatu. Udalak lurrak birkalifikatu zituen etxebizitzak eraikitzeko. Erretako basoak birkalifikatzeko aukera emango du Espainiako lege berriak.
birla
iz. Bola-jokoan, zutik jartzen den pieza, gehienetan zurezkoa. Ik. txirlo. Bederatzi birlako joko hori biziki maite dugu herrian.
Azpisarrerak

Aztergaia: birla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bederatzi birletako joko hori biziki maite dugu herrian.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bederatzi birletako joko hori biziki maite dugu herrian

birlandaketa
iz. Birlandatzea.

Aztergaia: birlandaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

birlandatze : Ibiñ Virgil ("Masti-lantzeak; birlandatzeak, landarak nola iarri, zuloen sakonera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birlandaketa 9: organoez 5, NaturZ/OHO ("Ba al dakizu zer den organo birlandaketa bat?"; "Eritutako organo baten ordez sano den bat jartzeari birlandaketa deitzen zaio"); eta 4, landareez ari: Ingurua/LH ("basoaren birlandaketa"), NPAO 1994, J. Errekondo 2.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birlandaketa : AB50 1 (repoblación); HiztEn (birlandatzearen ekintza eta ondorioa); Euskalterm 2 (replantación; trasplante); birlandapen : AB38 3 (repoblación 1, transplante 2); birlandatze : AB38 2 (repoblación forestal; transplante); HiztEn (birlandaketa. Birlandatze-lana); LurE (birlandatu aditzaren aditz izena); Euskalterm 1 (enbrioi-birlandatze: trasplante de embriones) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: birlandaketa : AdminEL (zuhaitz-/bir/landaketa: repoblación forestal); AgAld hitz-bilduma (repoblación forestal).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: birlandaketa : HiruMila (trasplante); Casve EF (transplantation); birlandatze : EuskHizt (birlandatu ad.-aren aditz izena; iz. birlandatze lana. Bihotz birlandatzeak); HiruMila (1 acción de transplantar; 2 transplante; enbrioi-birlandatzea: transplante de embriones); PMuj DVC (bir-landatze: 1 trasplante; 2 repoblación, replantación) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; HaizeG BF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

birlandatze aski izan litekeela aipatu da, nahiz birlandaketa den erabiliena, esku arteko datuetan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nik sartuko nuke, hala ere, lekukotasun gehiago baitu ('birlandapen' ere ageri da). Zuek ikusi'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'sartu'.

birlandatu, birlanda, birlandatzen
du ad. Landatua zegoena beste leku batean landatu. Ik. zeharraldatu. Zuhaitza, txikia den bitartean birlandatzen da errazenik. Birlandatzeko landareak mintegian hazten dira.

Aztergaia: birlandatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birlandatu, birlanda, birlandatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birlandatu, birlanda, birlandatzen

birlandatze
iz. Landatua zegoena beste leku batean landatzea. Ik. birlandaketa.

Aztergaia: birlandatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

birlandu, birlant/birlandu
ad. g. er. Berriz landu.

Aztergaia: birlandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

birlant/birlandu, birlantzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

birlantze
iz. g. er. Berriz lantzea.

Aztergaia: birlantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

birlari
iz. Bola-jokoan jokatzen duen pertsona. Ik. bolari. Hamar birlarik parte hartu dute aurtengo txapelketan.

Aztergaia: birlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko hauek: 1 birlari (V ap. A; Dv). 1 Jugador de bolos. 2 "Botillero (asesor en el juego de la pelota). BU Voc. de pelota" DRA // 2 birlari "(V-oroz), hilo grueso retorcido" A. v. birrari.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birlari 7, denak ap. HerrizH 1988 (adib. "Ohitura xaharrak ez galdu nahian Union Basque batasunak lehen xapelgoa muntatu zuen 50 bat birlariekin"; "Herri huntarik, 10 birlariek parte hartu dute aurten, ez baita batere gaizki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birlari : HiztEn ("bola-jokoaren jokalaria"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

birlari : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hamar birlarik parte hartu dute aurtengo txapelketan.

birlelo
iz. g. er. Antifona.

Aztergaia: birlelo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

antifona.

birletan
adb. Ipar. Bola-jokoan. Han biltzen ziren birletan jokatzeko. Herri batzuetan neskatxek ere bazekiten birletan. Igande arratsaldeetan bazen Luzaiden birletan aritzeko usaia.
Loturak

Aztergaia: birletan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIRLETAN (H; firletan BN-baig; H; girletan H). Ref.: A (firletan); Satr VocP (firletan). "Birletan, firletan, girletan haritzea, jouer aux quilles" H. "Firletan, jugando a bolos" Satr VocP. Han asko dosteta egin litazke, edo birletan edo baxuinean. EskLAlm 1868, 2 (ap. DRA). Muthikoska batzu karta frantsesekin jokotan eta frantsesez mintzo; handiagoko batzu kaskoin herrietan bezala girletan. Zby RIEV 1908, 84. Pasa arratsaldea plek eta girletan. Eskual 21-4-1893, 4. Zorigaitzez, aztaparretan du orai [gizonak] bonba atomika gaitza. Birletan ar ditake, erhien puntan ortzia, ahur barnean ximixta. SoEg Herr 7-5-1959, 1. Herri batzuetan neskatxek ere bazakiten birletan. Herr 18-11-1965, 3. Han biltzen ziren gaindolarrak firletan jokatzeko. Satr in Bordel 21.

birletan 1, DiarioVasco (“Bertan, Legazpiko bi taldek hartu zuten parte eta horietako batek klasifikazioko lehen postura iritsi zen Ategorrietako taldearekin 340 birletan berdindurik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

birletan 18: Herria 16 (“Badu zenbait aste, Auxotea ostatuak, biranazkako zoingehiagoka berezi bat antolatzen duela igande aratsaldetan, birletan”), Jean Baptiste Etxarren 2 (“Igande arratsaldetan bazen Luzaiden birletan aritzeko usaia edo ohitura”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa, kartetan bezala.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hurrengo bilerarako prestatuko dugun proposamenaren barruan jasotzekoa; mahai-jokoak, jolasak eta kirolak sailekoak. (2021-11-23)

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa mantentzekoa Ipar. markarekin. Eta aritu aditzarekin adibide bat gehitu. (2022-01-11)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa birla sarreran.

birloba
iz. bizk. Biloba.

Aztergaia: birloba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

biloba.

birloratu, birlora, birloratzen
1 da ad. Urte berean bigarren aldiz loratu. Badira zuhaitz batzuk, udazkenean, sasoitik kanpoan loratzen edo birloratzen direnak.
2 da ad. Berriz indartu edo joritu. Ik. loratu 4. Nire bihotza birloratu egin da.
3 da/du ad. bizk. Liluratu, zoratu. Pozez birloraturik.

Aztergaia: birloratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birloratu, birlora, birloratzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birloratu, birlora, birloratzen

birloratze
1 iz. Urte berean bigarren aldiz loratzea.
2 iz. Berriz indartzea edo joritzea. Geroztik ez du Iparraldeak euskal kulturaren birloratzerik izan. Marxismoaren birloratzeaz hitz egiten baita sarritan. Zuzenbide erromatarrak izan zuen birloratze ikusgarria.

Aztergaia: birloratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

birlore
1 iz. Urteko bigarren lorea.
2 iz. Lilura, zirrara. Ametsaren birlore bigunak ukiturik.

Aztergaia: birlore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
birmaniar
1 adj. Birmaniakoa, Birmaniari dagokiona. Ik. myanmartar. Birmaniar nekazariak.
2 iz. Birmaniako herritarra.

Aztergaia: birmaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birmaniar arraza: OinEntz/5 (“Bi kategoria nagusitan banatzen dira katuak: hile motzdunak eta hile luzedunak. Lehenen artean europear eta siamesa arrazakoak dira preziatuenak; bigarren taldean pertsiar eta birmaniar arrazakoak”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. Harluxet, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birmaniar (herritarra).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, onartu ez denez

Hedatu gabea da lantaldearen ustez (eta ezezaguna).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Isildua.

birmaniera
iz. Birmanian mintzatzen den hizkuntza. Etxearen inguruan bildutakoei birmanieraz mintzatu zaie hamar minutuz.

Aztergaia: birmaniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birmaniera (hizkuntza).

birmasterizatu, birmasteriza, birmasterizatzen
du ad. teknol. Disko, bideo eta kidekoez mintzatuz, grabazio originalaren edo zinta nagusiaren soinu eta irudi kalitatea hobetu, teknologia digitala erabiliz. Urteurrena ospatzeko, birmasterizaturik merkaturatuko dute filma.

Aztergaia: birmasterizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): birmasterizatu : Berria 5 (adib.: “Lehen emanaldietan zenbait aurkako kritika jaso bazituen ere, suspensezko zinemaren maisulan gisa iritsi da filma mende erdia betetzera. Urteurrenaren harira, kalitate hobeko bertsioan eta birmasterizaturik merkaturatuko dute filma”), EiTB (“The Beatles taldearen emanaldiak berreskuratu nahi dituzte horrela, 1964 eta 1965 artekoak, modu digitalean birmasterizatuak eta material berriarekin”); bermasterizatu 20: Berria 3 (adib.: “Taldearen hirugarren diskoa izan zen Check Your Head lanaren bertsio berriak kantu originalak bermasterizatuta batuko dituen disko bat izango du”), EiTB 16 (adib.: “Emanaldi hori iaz berriz argitaratu zen bermasterizatuta No Bull DVDan, Black Ice diskoaren argitalpenaren aitzakian”), Argia (“Hain justu, Elkarrek bere katalogoko sei disko berrargitaratu ditu jatorrizko formatuan, biniloan, bermasterizaturik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu bermasterizatu, birmasterizatu formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: birmasterizatu (bermasterizatu*). Hautsi da anphora' historikoa berriz argitaratu zuen, birmasterizaturik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria eta premia dago, tekniko samarra bada ere.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

birmasterizatu, birmasteriza, birmasterizatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Teknol.

birmoldaketa
iz. Birmoldatzea. Senatuko presidente berriak erakundearen birmoldaketa aldarrikatu zuen.

Aztergaia: birmoldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
birmoldarazi, birmoldaraz, birmoldarazten
du ad. Birmoldatzera behartu.
birmoldatu, birmolda, birmoldatzen
da/du ad. Berriro moldatu. Frantzisko dohatsuak bere arauen erara birmoldatu zuen Ordena.

Aztergaia: birmoldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birmoldatu, birmolda, birmoldatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birmoldatu, birmolda, birmoldatzen

birnahasi, birnahas, birnahasten
du ad. mus. Soinu aldetik itxura aldatzeko edo soinu kalitatea hobetzeko abesti bat beste erritmo eta efektu batzuekin nahasi.

Aztergaia: birnahasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): birnahasketa 53, EiTB (adib.: “Kantu horien birnahasketekin singleak kaleratzeko asmoa ere adierazi du“), birnahastu 4, EiTB (“Lehen hamar diskoak mono bertsioan argitaratuko dira birnahastuta Mono Master diskoarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birnahasketa 1, Berria (“Andonis Foniadakisek sortutako lan honek Bachen musika korala du oinarri, eta bertan San Juan eta San Mateoren Pasioetako koroak entzuten ditugu, haien birnahasketekin egindako pasarte abstraktu batzuekin batera”).

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta beharrezkoa musika arloan.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

birnahasi, birnahas, birnahasten

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Mus.

birnahasketa
iz. mus. Birnahastea. Fermin Muguruzaren kantuen birnahasketak egin ditugu. Lady Gagak birnahasketa disko bat eta zuzeneko DVDa kaleratuko ditu, maiatzean.

Aztergaia: birnahasketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): birnahasketa 54, EiTB (adib.: “Aniztasuna da disko berriaren ezaugarri nagusia eta aniztasun horren erakusgarri dira lan horretan bildu dituzten bi birnahasketak eta Gorka Merchan zinema-zuzendari donostiarraren La casa de mi padre filmerako osatutako "Ispilua" abestia”, “Musika-ekoizle britainiar ezagunak The Rolling Stones, U2, JustinTimberlake, Muse, New Order eta beste artista eta talde garrantzitsuaskoren birnahasketak egin ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birnahasketa 1, Berria (“Andonis Foniadakisek sortutako lan honek Bachen musika korala du oinarri, eta bertan San Juan eta San Mateoren Pasioetako koroak entzuten ditugu, haien birnahasketekin egindako pasarte abstraktu batzuekin batera”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Lantaldeak birnahasi forma (2013-09-10) baztertua: “hedatu gabea da”.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da musika arlorako. Sartzekoa da, bide batez, birnahasi aditza ere.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

birpentsatu, birpentsa, birpentsatzen
du ad. Berriz pentsatu. Egoera berriak ekarri duena ondo eta lasai birpentsatu beharko dute guztiek.

Aztergaia: birpentsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

birpentsatu 21: Joseba Agirreazkuenaga, Iñaki Antiguedad, Nere Lujanbio, Koldo Aldabe, Javier Retegi, Iñaki Petxarroman, Andoni Eizagirre, Joxe Manuel Odriozola, Jon Eskisabel 2, Berria 2, Gorka Julio, J.B. Andueza, Jon Benito, Xabier Strubell, Maite Asensio 3, Mikel Peruarena, EiTB.com; berpentsatu 3: Iñigo Astiz, Onintza Irureta, Urko Apaolaza.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birpentsatu 9: Berria 2, Joxerra Garzia 2, Iñaki Arranz, Anjel Lertxundi, Joxe Azurmendi, Filosofiako gida, Monika Etxebarria; berpentsatu 1, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir-.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

birpentsatu, birpentsa, birpentsatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

birplanteatu, birplantea, birplanteatzen
du ad. Berriz planteatu. Beharbada, idazleek birplanteatu egin beharko dute zer rol jokatzen duten, bai euskal literaturan eta bai orokorrean. Proiektua birplanteatzeko erabakia hartu dute, egungo egoera ekonomikora moldatzeko.

Aztergaia: birplanteatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

birplanteatu 15: Mikel Asurmendi, Gorka Moreno, Juanjo Olasagarre, Iñaki Arruti, Iñaki Petxarroman, Andde Sainte-Marie, Berria, Ainara Gorostitzu, Bixente Serrano, Jon Eskisabel 2, EiTB.com 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birplanteatu 18: Berria 10, Filosofiako gida 5, Joseba Zulaika, Iñaki Heras, Joxe Azurmendi; berplanteatu 1, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

bir-.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

birplanteatu, birplantea, birplanteatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

birpopulatu, birpopula, birpopulatzen
1 du ad. Biztanlerik gabe gelditu den eremua edo lekua jendez hornitu. Ik. jendeztatu. Alfontso III.ak Leon, Gaztela eta Portugalgo lurrak birpopulatu zituen.
2 du ad. Gizatalde bat biztanlerik gabe gelditu den eremu edo leku batean kokatu. Pirinioetako bi aldeetako gizakiek birpopulatu zuten Europa Izotz Aroan.
3 da/du ad. Eremu edo leku batean bertatik desagertu den edo desagertzeko zorian den animalia-espezie bat hedatu. Neurri horien bitartez, ingurua modu naturalean birpopulatuko da. Azken urteetan erreka arrainez birpopulatzeko ahaleginak egin dituzte.
4 da/du ad. Soildurik gelditu den eremu edo leku bat berriz zuhaitzez edo bestelako landarez bete. Hedadura bereko bi sail baditugu, eta pinuz birpopulatu behar baditugu (...).

Aztergaia: birpopulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh72 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 72, ETC: 116.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birpopulatu da/du ad. repoblar(se); Adorez: birpopulatu: da/du ad. repoblar; Labayru: birpopulatu 1 ad. da repoblar; NolaErran: 0; Euskalterm: birpopulatze (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

birprogramatu, birprograma, birprogramatzen
du ad. biol. Zelula heldu berezitu bat zelula ama bihurrarazi. Orain arte, birusen bitartez birprogramatu dituzte zientzialariek zelulak.

Aztergaia: birprogramatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): birprogramatu 36: Elhuyar 25 (adib.: “Hori uste dute, behintzat, enbrioi akasdunak birprogramatzen ari diren ikertzaileek”), Berria 6 (adib.: “Zelula helduak pluripotente izateko birprogramatu daitezkeela frogatzeagatik jasoko dute biek 2012ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel saria”), EiTB 4 (adib.: “40 urte geroago, Yamanakak ukitu gabeko zelula helduak zelula amak bilakatzeko birprogramatu ahal zirela atzeman zuen”), Argia (“Stuxnet gai da birprogramatzeko PLCak, kontrolatzaile programagarriak, bide batez aldaketak ezkutatuz”). // LB: 52 (horietatik Consumer 24); ETC: 117

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu birprogramatu formarik. // Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

Formaren aldetik ez dago arazorik, baina ez da hainbeste erabili eta espezializatuegia izan daiteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

birr
iz. Etiopiako diru unitatea.

Aztergaia: birr

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Etiopia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birr: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

birr: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Moneta: iz. (Etiopiako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua birr iz. (Etiopiako dirua).

birraitaita
iz. bizk. Birraitona.

Aztergaia: birraitaita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

birraitaita ‘bisabuelo’: Zam Voc.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

birraitaita 1, Berria (“Halako batean, burua airean zuela, birraitaitak birramama hil zuela kontatu zuen, liskar horretan amama ere tartean zela”); birraitite 1, Deia (“Merendola bategaz Uxueren urteak ospatuko doguz. Zorionak maitia zure guraso, lau birramamak eta birraitite, aitite-amamak, osaba-izeko eta Lide, Lander, Peru, Katalin eta Maialen zure lehengusiña txikiaren partez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birraitita 2, Xabier Amuriza (“Baliteke umeek aititaren antza edukitzea, baita birraititaren itxura ekartzea ere, gurasoek euren gorputzean askotariko lehenki ugari nahasturik gordetzen baitute sarritan, lehen jatorritik hara aitatik aitara datorrena; hortik Venusek itxura ezberdineko figurak moldatzen ditu “, “Rufinori sarri entzun neutsan bere osaba Andres Arrola (neure birraitita zana) birritan joan zala gerrara: behin deiturik edo altzaurik eta beste behin auzoko baten ordez”); birraitite 1, Unai Elorriaga (“Ipini birraitite koitadua”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bisabuelo / fr arrière-grand-père: Elhuyar: birraitona, aitabisaba / Nolaerran: birraitatxi (BL) – birraitaso (BL) – birraitona / Zehazki: birraitona, birraitita, aitabisaba / Labayru: birraitita/birraitona, birraitaita, aitalehen, arbaso / Adorez5000: birraitona, birraitaita, aitabisaba, aitalehen.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 22 lek. (B 21 / G 1) / HitzIrud: "berraitita = bisabuelo".

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

forma hau dagokio aitaita arautuari, -aitita ezagunagoa bada ere.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

birraitona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): birraitaita iz. Bizk. 'birraitona' lehendik arautua berretsi da.

birraitona
iz. Aitonaren edo amonaren aita. Aita, aitona eta birraitona.

Aztergaia: birraitona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: birraitona ‘bisabuelo’: A DBols.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

birramama
iz. bizk. Birramona.

Aztergaia: birramama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: birramama ‘bisabuela’: A.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

birramona.

birramona
iz. Aitonaren edo amonaren ama. 104 urte dituen birramona baten eta 18 urteko bilobaren arteko elkarrizketak.

Aztergaia: birramona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: birramona ‘bisabuela’: A DBols.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

birresku
iz. bizk. g. er. Aurresku dantzan edo musean, bigarren edo azken-bigarren gertatzen den pertsona.

Aztergaia: birresku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

birresku B 2 (A BGuzur: "Itaundu eben gero Izpastertarrak nortzuk zirean birreskuak"; "Baiña arako birreskuen erdian Batxi-guzur ikusi ebenean, txistu batak, txistu besteak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birresku EB 2 (Txill: "Eta molda ditzagun bost aletako azpi-multzoak: bir-esku / esku / eri (...) bost-bostekoak (hemen "bir-esku" bataiatu ditugun bigarren mailako azpi-multzoak) eta abar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birresku : AB38 1, HiztEn, LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

birrin
iz. Apurra; birrindu den zerbaiten apurren multzoa. Gainetik intxaur birrinak bota. Usain belarrak sar ditzakegu oliotan, espeziak, baratxuria, lima... baita boilur birrina ere.

Aztergaia: birrin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: birrin-birrin egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

birrin-birrin egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
birrin-birrin egin
du ad.-lok. Birrindu. Birrin-birrin egiten banaute ere.

Aztergaia: birrin-birrin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper