50535 emaitza bilaketarentzat - [10351 - 10400] bistaratzen.

birrinbi-barranba
onomat. Zarata handiaren onomatopeia.

Aztergaia: birrinbi-barranba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "birrinbi barranba: arrabots asko eginez [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'birrinbi-barranba: laburrena aski da honela erabilia delako'.

 - [E116]: 'Oker ez banaiz, TXPk esan nahi duena da 'birrinbili-barranbala' eta 'birrinbi-barranba' bikiotearen artean bigarrena, laburrena, aski dela. Hori zen PX-ek ere bere garaian egin zuen oharra (bat aski zela), eta lantaldeak proposatzen du laburrena hautatzea, baztertuz bestea. Beraz, uste dut TXP eta lantaldea bat datozela. Hori dela eta, dagoen moduan utziko nuke. kontuz! Hau onartzen bada, beste hau ere, birrinbili-barranbala* e. birrinbi-barranba sartu behar da'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

birrindu, birrin/birrindu, birrintzen
du ad. Erabat desegin, apurtu. Ik. triskatu; txikitu. Errotan ehotzen eta motrailuan birrintzen. Lepoa makilaka banatu eta birrindu behar ziola. Zehatu eta birrindurik. Tximistak birrinduko ahal hau! Zortzi egunean birrindu ditu oinetakoak. Arerioak birrindu eta azpiratzeko. Ez nuke inoren ametsa birrindu nahi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ik. ogi birrindu. Gazta birrindua gainetik bota, eta labean sartu.

Aztergaia: birrindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

birrindu, birrin(du), birrintzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

birrindu, birrin(du), birrintzen

birringailu
iz. Birrintzeko tresna.

Aztergaia: birringailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birringailu : AB38 1 (triturador), HiztEn (1 Likidoa tanta txiki-txikitan botatzea ahalbidetzen duen tresna; 2 Elikagaiak xehatzeko tresna; 3 teknol. Material bat zatitan txikitzen duen makina), Euskalterm 5 (1 'triturador' itzulia, beste 1 'pulverizador'; eta birringailu orokorra: trituradora universal; zabor-birringailu: triturador de basuras; motorgabeko birringailu eta hauskailuak: pulverizadores y espolvoreadores sin motor) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // 'rallador' itzulitako bestea arraspagailu 2: Euskalterm 1 (arraspagailu xehe: rallador de paso fino; arraspagailu larri: rallador de paso grueso).

Sektore jakin bateko informazioa

Bazar Hiztegia: arraspagailu ('rallador') // DenSuk: birrindu : rallar / râper; birrineztatu : empanar / paner; Birrineztatu: Arrautza irabiatuan eta ogi birrindutan pasa jaki bat, oliotan edo gurinetan frijitu aurretik. Birrineztatzeko modu bat baino gehiago dago; xehatu : picar, triturar / hacher, broyer; eta gazta birrindua: 58, 80, 96; ogi birrindua: 60, 74; ogi-mami birrindua: 48; koko birrindua: 130, 150; limoi-azal birrindua: 154, 160, 164 // Cocinan: arrallatu (ogi a., gazta a., limoi a., dultze a.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

birringailu : HiruMila (1 (aparato) triturador / 2 (aparato) pulverizador / 3 (aparato) rallador); ElhHizt (triturador; rallador); Casve EF (1 racloir / 2 pulvérisateur); PMuj DVC (pulverizador, rallador, triturador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal rallador / râpe formen ordainak: arraspa : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF; berega : PMuj DCV (rallador, rallo), Azkue Aurkibidea (rallo); birringailu : HiruMila, ElhHizt; karraka : XarHizt, Casve FE (eta karrakalarri; karrakaxehe), HaizeG FB (karraka-larri: râpe à gros grains; karraka-xehe: à grains menus), T-L LBF // eta beste hauek: HiruMila: xehagailu; XarHizt: harraskailu; Casve FE: braska; HaizeG FB: karrakakin; PMuj DCV: apurtailu; rallo: (rallador) 1 apurtailu; 2 (raspador): karraska, arraska // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "birringailua = rallador de pan, queso...".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premiari erantzuten diona.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

birrintzaile
1 adj. Makinez, tresnez eta kidekoez mintzatuz, zerbait birrintzen duena. Palatik makina birrintzailera eramango dira hondakinak, eta han birrindu egingo dira.
2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, zerbait suntsitzen edo ezerezten duena. Minbizia oraino ere gaixotasunik birrintzaileenetako bat da. Eleberriaren kritika birrintzailea kaleratu zuen kritikari goren, estimatu eta zorrotz hark. Naturaren haserre birrintzailea.

Aztergaia: birrintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

birritzaile (El) que destroza. Artoaren ereilea esaten da, kateen birrintzailea, kristauen salataria, eta abar eta abar MEIG VI 172.

LB 37 (Argia 6, Berria 8, Elhuyar 2, Elkar 11, Consumer 3, Jakin 2, Laneki 4, UEU 1); ETC 122

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birrintzaile iz./izond. triturador, -a makina birrintzailea: máquina trituradora / Adorez: birrintzaile iz. eta izond. triturador/ra, demoledor/ra, destrozador/ra / Labayru: birrintzaile 1 iz., adj. demoledor -a, destrozador -a; que demuele, que destroza / NolaErran: Ez dugu aurkitu // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; hiztegi orokorrek ere jaso dute.

birrintze
iz. Erabat desegitea, apurtzea. Herriaren batasunik ezak ekarri zuen hizkuntzarentzat desberdintzea, puskatzea eta, azken-azkenean, baita apurtzea, birrintzea eta xehakatzea ere.

Aztergaia: birrintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

birritan
adb. Bi bider, bi aldiz. Ik. bitan. Behin, birritan edo askotan eginda ere. Birritan edo hirutan. Birritan ezkondu zen, bietan emakume berarekin. Birritan ehun. Hilean birritan etortzen zen.

Esaera zaharrak

Huts eginean tink egotea da birritan huts egitea.

Aztergaia: birritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: behin eta birritan

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

behin eta birritan

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bi aldiz

birsaldu, birsal, birsaltzen
du ad. Berriro saldu.

Aztergaia: birsaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

-rts- egin ez dadin

Euskaltzaindiaren Arauak

birsaldu, birsal, birsaltzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birsaldu, birsal, birsaltzen

birsalmenta
iz. Erosi berri den zerbait (bereziki, ekitaldi baterako sarrerak) erositako prezioan baino garestiago berriz saltzea. Sarrerak eta birsalmentako edo baimendu gabeko salmentako dirua konfiskatzea. Birsalmentak salneurri ofizialak hirukoiztu ditu dagoeneko. Ezkutuko birsalmentako prezioak gora eta gora doaz.

Aztergaia: birsalmenta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 46 (Berria 11, Deustuko Unibertsitatea 3, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 11, Consumer 1, Espainiako Gobernua 19); ETC 71.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birsalmenta iz. reventa sarreren birsalmenta: la reventa de las entradas / Adorez: birsalmenta iz. reventa / Labayru: birsalmenta 1 iz. reventa / NolaErran: berriz saltze – birsalmenta (g.er.) revente.

Erdaretako formak

es reventa / fr revente: Elhuyar: birsalmenta / Adorez: birsalmenta / Labayru: ostera be/barriro/atzera/berrian saltze, birsalmenta // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; hiztegi orokorrek ere jaso dute.

birsorkuntza
iz. Berriz sortzea. Laidako dunen birsorkuntza, Urdaibaiko estuarioaren ahoan. Saunako tenperatura altuak eta hezetasun mailak odol fluxua eta zelulen birsorkuntza estimulatzen du.

Aztergaia: birsorkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh70 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

birsorkuntza 11: Juan Mari Arregi, Nagore Irazustabarrena, EiTB.com 9. // birsorkuntza 69.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birsorkuntza 14: Berria 12, Filosofia apaingelan, Xabier Olarra.

birsortu da/du ad. Berriz sortu. Ik. sorberritu; birjaio. Piztueraren bidez itxaropen bizi baterako birsortu gaituelako

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm (Ingur.): regeneración – birsorkuntza (TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es regeneración / fr régéneration: Adorez: - / Elhuyar: (Biol.) birsorkuntza / Labayru: 3 (biología) birsorkuntza / Zehazki: (biol) birsortze, erregenerazio / NolaErran: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil (forma berri finkatu gabea; cf. birsortze).

Tradizioak baztertu duen forma

Hedatu gabea da; oraingoz ez da sartuko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hainbat arlotan erabilia, eta jasotzekoa.

birsortu, birsor, birsortzen
da/du ad. Berriz sortu. Ik. sorberritu; birjaio. Piztueraren bidez itxaropen bizi baterako birsortu gaituelako.

Aztergaia: birsortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

-rts- egin ez dadin

Euskaltzaindiaren Arauak

birsortu, birsor, birsortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

birsortu, birsor, birsortzen

birsortzaile
1 adj. Berriz sortzen duena. Gehiago sinesten du poesiaren ahalmen sortzaile eta iradokitzailean eta itzulpengintzaren ahalmen birsortzailean.
2 adj. Berezko egitura eta funtzioak galdu dituen zerbait, guztiz edo partez, lehengoratzen duena. Frankismoarentzat eskolak ideologiaren birsortzaile-lana bete behar zuen. Hiriarentzat izan dadila elementu eragile eta birsortzailea.
3 adj./iz. Erreaktore nuklearrez mintzatuz, fisioa gertatzen denean berriro ere fisiona daitekeen eta beste errekuntza nuklear batean erabil daitekeen gaia sortzen duena. Errusia ahalegin handia egiten ari da erreaktore birsortzaileen alorrean.

Aztergaia: birsortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh74 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 74 (UEU 26); ETC: 108.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: birsortzaile iz./izond. regenerador, -a; regenerativo, -a; medikuntza birsortzailea: medicina regenerativa; Adorez: birsortzaile: adj. regenerador/ra, reproductivo/va; Labayru: 0; NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Bestelakoak

birsortu, birsor, birsortzen da/du ad. Berriz sortu. Ik. sorberritu; birjaio. Piztueraren bidez itxaropen bizi baterako birsortu gaituelako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

birtual
1 adj. Izan litekeena baina ez dena. Konkurrentzia oro ezabatuz, benetako konkurrentzia nahiz birtuala.
2 adj. Hiru dimentsiotan eraturiko irudiz, errealitatea simulatuz, ordenagailuan sortua dena. Errealitate birtuala. Hiri birtual hau ordenagailuan eraiki dute. || Katalogoa Internet bidez arakatu ahal izango da eta museoak arte garaikideko baliabideen gida birtuala sortuko du.

Aztergaia: birtual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

birtualitate
iz. Birtualtasuna. Baliabidearen birtualitate teknikoez aritu ziren.

Aztergaia: birtualitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birtualitate 5: GAO 1993 2 (adib.: "Zordunari, kargen titularrei, baleude, eta helbide ezezagunean egoteagatik zuzenean jakinarazi ezin zaien interesatu guztiei, ediktu hau argitaratuz legezko birtualitate osoarekin jakinarazitzat hartuak egon daitezen"), UZEI 2 ("Gehienez ere halako txosten batek balio dezake baliabide horren diskurtso teknikoari buruz [...] horren birtualitate teknikoei buruz aritzeko", "Baliabide bezala dituen birtualitate teknikoak"), J.A. Leizaola ("Egoera paradogikoa da benetan: alde batetik itsumustuan jasaten ditugu gure inguruari ez dagozkion ustezko merezimenduak eta inork ez deritzo beharrezko merezimenduon birtualitatea azaltzeari"); birtualtasun 2: J. Apalategi ("gizaki-anderekien jomugen mugagabetasuna eta birtualtasunen aberastasuna kontutan, beharrak ere ezin hesituzko direla adierazi behar dugu"), ELA/STV 1992 ("moneta defentsa edo kanpo harremanak estatuzgaindiko instantziei transferitzen ari dira mugen birtualtasuna bitartean zirriborratzen doalarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

birtualtasun : HiztEn (birtuala denaren nolakotasuna), LurE (birtual denaren nolakotasuna), Euskalterm 1 (izangaitasun sinonimoarekin) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

birtualitate : Barthes 68: "hitz poetiko bakoitza ezusteko objetu bat da, Pandoraren kutxa halako bat, zeinetik haizetaratzen baitira lengoaiaren birtualitate guztiak"; birtualki : EFrom: "askatasunaren aldeko burrukaldi luze eta birtualki taigabekoetan, etapa jakin batean zapalkuntzaren kontra burrukaturiko klaseak", "gizabanakoak birtualki berbera dirau, eta gizarteak bere bulkada naturaletan presio handiagoa egiten dionean bakarrik izaten ditu aldaketak", "negoziogizon txiki edo ertainak, bere burua kapital nagusiaren botere itogarriak birtualki mehatxaturik ikusten duenak", "Gaurregun kanpoko tabua ezabatu egin da birtualki, baina barne-oztopoek oso indartsu diraute"; Feud: "Arimaren iraganaren izakerazkoa bilakatuko da, beraz, bere ondorengoek ez dutela desagertaraziko, iragan historikoan gertatu ohi denez; bere ondorengoekin batera indarrean jarraituko du, birtualki edo aldiberekotasun errealean"; Barthes 142: "Horrenbestez, birtualki, lengoaiaritza guztia gainbehera erortzen zen, ezen zientzia horrek ez du sinesten esaldian baino...".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

birtualtasun : ElhHizt (virtualidad), EskolaHE (birtuala denaren nolakotasuna), PMuj DVC (birtualidad) // Ez ditugu aurkitu ap. HiruMila, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

birtualtasun egokiagoa dela uste du lantaldeak, birtualitate erabiliagoa den arren.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tasun/-tate.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ni, holakoetan, lantaldearen alde agertzea nahiago dut, kontuan harturik ditugun datuak'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'sartu birtualitate'.

birtualki
adb. Era birtualean. Hizkuntza, gizatalde bateko gizabanakoetan ezarririko altxor bat da, burmuin bakoitzean birtualki dagoen gramatika-sistema bat. Elementu nominal guztiak, birtualki bederen, galdegai izan daitezke.

Aztergaia: birtualki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

birtualki 3: Hitz-ordena ("Elementu nominal guztiak birtualki bederen galdegai izan daitezkeelarik, hona hemen gainontzeko posibilitate guztiak"), F.J. San Martin ("Ezaguera berri honek, argitasun pragmatikoz errebindikatua, aurretik pintura eta eskultura birtualki gainditzea zekarren"), A. Gabikagogeaskoa ("Gaurregun kanpoko tabua ezabatu egin da birtualki, baina barne-oztopoek oso indartsu diraute, plazer zentzualak onespen kontzientea jaso arren"); birtualizazio 1, E. Antxustegi ("Klase-antagonismo iraunkor horren birtualizazioak zera suposatzen du...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

birtualki : Vill Eliza (237: "Agerkundean formalki dagoena [...] Jainkoaren Agerkundean birtualki dagoena"; 239: "Formalki ez, baina birtualki goi-agertuak dei daitezkeen gauzak"); KFedea (148: "Egia horiek [...] Eskrituran edo Tradizioan egon behar dute #mdash# esplizitoki, inplizitoki, birtualki edo nola, hori beste kontu bat da; hemen ez gara horretan sartuko"); EFrom (17, 22, 102, 143: "askatasunaren aldeko burrukaldi luze eta birtualki taigabekoetan, etapa jakin batean zapalkuntzaren kontra burrukaturiko klaseak", "gizabanakoak birtualki berbera dirau, eta gizarteak bere bulkada naturaletan presio handiagoa egiten dionean bakarrik izaten ditu aldaketak", "negoziogizon txiki edo ertainak, bere burua kapital nagusiaren botere itogarriak birtualki mehatxaturik ikusten duenak", "Gaurregun kanpoko tabua ezabatu egin da birtualki, baina barne-oztopoek oso indartsu diraute"); Freud (Arimaren iraganaren izakerazkoa bilakatuko da, beraz, bere ondorengoek ez dutela desagertaraziko, iragan historikoan gertatu ohi denez; bere ondorengoekin batera indarrean jarraituko du, birtualki edo aldiberekotasun errealean); Barthes (142: "Horrenbestez, birtualki, lengoaiaritza guztia gainbehera erortzen zen, ezen zientzia horrek ez du sinesten esaldian baino...").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

birtualki : HiruMila (virtualmente), PMuj DVC (virtualmente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

birtualtasun
iz. Birtuala denaren nolakotasuna. Ik. birtualitate. Denbora joan egiten dela esateak, iraganak orainaldian duen birtualtasuna sentitzen genuela nahi du esan.

Aztergaia: birtualtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
birtuosismo
iz. Arte edo teknika batean, bereziki musika jotzen, trebetasun handia izatea. Birtuosismo handia eskatzen du pieza horrek, bi eskuak gurutzatu behar baitira. Dantza-talde osoak egiten du birtuosismo erakustaldia.

Aztergaia: birtuosismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh79 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): birtuosismo 42: Consumer (“Musika eta telebista alorretako birtuosismoaren agerpen bikaina, zinez”), Berria 28 (adib.: “Orain teknika ikasteko gogoa daukat berriz; baina, kontuz, birtuosismoan erori gabe”), EiTB 3 (adib.: “Piezek birtuosismo handia eskatzen dute, eskuak gurutzatzea eskatzen baitute eta teklatuan zehar salto egitea”), Argia 6 (adib.: “Birtuosismoa azala da. Mikel Laboa kantari eta gitarrista ona zen? Ez, baina izugarri transmititzen zuen”), DiarioVasco 4 (adib.: “Birtuosismoa eta sentimenduak txistuz bat eginik. Betikoa eta betirako”). // birtuosismo 79: Argia 14, Berria 48, Deia, DiarioVasco 8, EiTB 3, Elkar, Erlea 3, Consumer.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birtuosismo 17: Berria 10 (adib.: “Euskal kantariaren musikak ihes egiten du birtuosismotik, zertzelada gutxirekin asko esan nahian”), Jon Alonso (“Lisboako Setio honen birtuosismo teknikoa tesi asko eragiteko modukoa da, dudarik gabe”), Josu Zabaleta (“Garai horretan Alemanian egin ziren zenbait filmetan, kameraren birtuosismoaren zaletasunak "kamera jaregina" (entfesselte Kamera) deitu zena ekarri zuen”), Iñigo Aranbarri (“Birtuosismoa bai, ondo jotzea, baina sormena? Gertuago zegoen folkloretik, etnologiatik, atabismotik”), Markos Zapiain (“birtuosismo ikusgarriz, narratzaileak, autopistan galduriko gizasemearen kontzientziatik, berton betirako galdurik utziko duen auto-gidariarenera jauzi egingo du ezustean ipuinaren azken paragrafoan”), Xabier Amuriza (“Hareen buruan, birtuosismoa ez neuke esango, baina baegozan efektu batzuk, hauspoaren erabilkeran, batez bere”), Koldo Izagirre (“Birtuosismo horren errudun handienak txapelketak izan dira”), Alberto Barandiaran (“Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es virtuosismo / fr virtuosité/virtuoso: Elhuyar: birtuosismo / Nolaerran: jeinu/dohain/antze handi, birtuosotasun / Zehazki: birtuositate / Labayru: birtuosismo; habilidad trebetasun, trebezia / Adorez5000: iaiotasun, trebetasun, birtuosismo.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du baldintza minimoa betetzen (virtuosismo / virtuosité) eta oraingoz ez da sartuko.

Erabili da, eta jasotzekoa da.

birtuoso
iz. Arte edo teknika batean, bereziki musika jotzen, trebetasun handia duen artista. Gitarraren birtuosoa izateaz gain, sortzaile eta argazkilari bikaina ere bada.

Aztergaia: birtuoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Trebetasun handiko artista, batez ere musika jotzen.

birunda
1 iz. Bira, ingurua. Manatu zuen populuak egin zezan, zazpi egunez, hiri hartako murru guztien birunda. Haren ileak lotzea zur baten birundan.
2 iz. Talde bateko lagunek, bata bestearen ondotik, zerbait, bereziki baso bat edari, hartzea. Ik. txanda. Ardo-birunda batek bururatu du besta xume hori. Lehen birundan hustu dute zahatoaren erdia.
Azpisarrerak

Aztergaia: birunda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: birundan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

birundan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

birundaka
adb. g. er. Biraka.

Aztergaia: birundaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

biraka.

birundan
adb. Birundak eginez. Zerumugan birundan dabil arranoa.
Loturak

Aztergaia: birundan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

birundatu, birunda/birundatu, birundatzen
du ad. g. er. Inguratu.

Aztergaia: birundatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

birunda(tu), birundatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

birus
1 iz. Ezagutzen den mikroorganismorik txikiena eta bakunena, zelularik gabea, ugaldu ahal izateko beste zelula baten barruan egon behar duena eta hainbat eritasunen eragilea dena. Mikrobioak, bakterioak eta birusak. Baztangaren birusa. Birus eritasunak. Birus bat bakartu. Birusen kontrako sendagaiek zer efektu duten ikusten dugu. Horrek infekzioa berpiztea ekar dezake, eta birus-karga handitzea berriz ere.
2 iz. inform. Erabiltzaileak jakin gabe ordenagailuan sartzen den programa edo programazio-kodea, programei, datuei edo sistemari kalte egiteko sortua dena. Ordenagailuetan isilpean sartzen dira birusak, Internet bidez, erabiltzailea konturatu gabe. Erabiltzaileari hitz egiteko gai den birus berri bat agertu da. Instalatu edo eguneratu birusen kontrako programa eta exekutatu.

Aztergaia: birus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

birzahi
iz. Zahi mota, arrunta baino finagoa. Birzahiz eginiko ogi beltz eta jangaitza. Birzahizko ogia. Eralkitzen denean, lehenik finena joaten da, eta gelditzen da zahia gainean; berriz bigarren bahearekin, bahe tapituagoarekin eralkitakoan, birzahia apartatzen zaio.

Aztergaia: birzahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nik neuk behintzat birtzahientzundut" (1995-01-25)

birzentralizazio
iz. Berriz zentralizatzea. Argi dago zein diren aurrean ditugun arriskuak: birzentralizazioa, autonomia galtzea eta erabakitzeko ahalmena gutxitzea. Deszentralizazio eta birzentralizazio joerak etengabe talka egiten ari diren garai honetan.

Aztergaia: birzentralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): birzentralizazio 25: Deia, Berria 16, EiTB 3, Jakin 2, Argia 3; berzentralizazio 3: Berria, EiTB, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu birzentralizazio formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu birzentralizazio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria, eta erabilia.

birziklagarri
adj. Birzikla daitekeena. Gipuzkoa osorako erraustegia garatuko dugu, birziklagarriak ez diren hondakinetatik energia lortzeko.

Aztergaia: birziklagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): birziklagarri 40: Elhuyar 6 (adib.: “Foamak baino toxikotasun txikiagoa du, eta birziklagarria da”), Consumer 6 (adib.: “jatorri naturaleko gaiak erabiltzea eta material eta sustantzia biodegradagarriak edo birziklagarriak erabiltzea”), Berria 7 (adib.: “zenbait metal, zeramikak, portzelanak, beira arrastoak, behin erabiltzeko elikadura osagarriak, birziklagarria ez den bulegoko materiala, zigarro-mutxikinak, erraztatu ondorengo hondakinak...”), EiTB 4 (adib.: “'Ekosfera", energia birziklagarriak eta ekologia ardatz hartzen dituen saioa, Euskadi Irratian, astelehenetan 21:30etan!”), Argia 10 (adib.: “Zentral nuklearrek sortzen dituzten hondakin erradioaktiboak ez dira inoiz hondakin hilak, birziklagarriak, arriskurik gabeak, desegingarriak edo dena delakoak izango, nuklearraren lobbyak darabilen hizkera anbiguoak hori iradoki nahi badigu ere”), DiarioVasco 7 (adib.: “Apaingarri jasangarriak proiektuaren bidez, material birziklagarria erabiliz, plaza eta kultur etxea apaindu dira”); berziklagarri 1, DiarioVasco (“Saltokiek paper eta plastikoetan aurreztu ahal izango dute herritarrok ontzi berziklagarri hauek erabiltzen baditugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birziklagarri 2, Berria (adib.: “Sistema horrek honakoa esaten digu: lehenik eta behin, ahalik eta hondakin gutxien sortu behar da; bigarrenik, zaborra baliabidetzat hartzea eta haren kudeaketa optimizatzea, material birziklagarriak errekuperatuz eta duen energia baliatuz; eta, azkenik, ahalik eta gutxien isurtzea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es reciclable / fr recyclable: Elhuyar: birziklagarri, birziklatzeko / Nolaerran: birziklatzeko, birziklagarri, birzikla daitekeen / Zehazki: birzikla daitekeen, birziklagarri / Labayru: - / Adorez5000: birziklagarri, birziklatzeko, birzikla daitekeen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta horren premia dago.

birziklapen
iz. Birziklatzea. Atez ateko bilketarekin lortzen da hondakinen birziklapen tasarik handiena.

Aztergaia: birziklapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh405 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

birziklapen 23: Jon Torner, Berria 4, Irune Berro, Urtzi Urkizu, Iñigo Astiz 3, Eñaut Gantxegi, Ainara Arratibel, EiTB.com 11.// birziklapen 405: Aizu 2, Argia 56, Berria 65, Deia 10, DiarioVasco 155, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 31, Elhuyar 30, Elkar 2, Erlea 3, Consumer 14, Goiena 3, Jakin 2, Laneki 17, UEU 3, Uztarria 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birziklapen 21: Berria 20, Edorta Agirre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

ik. oh. s.u. birziklatu.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da birziklatze hedatuagoarekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du eta jasotzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "birziklatu | F: zilegi al dira kalko bidezko eta oinarri gabeko eratorriak? Hau da: *ziklatu, dakigula, ez da euskal hitza, eta hor egin dena da, zerbaiti re- kendu eta bir- erantsi. Atzizkiei dagokienez, bestelako bidea markatu du Euskaltzaindiak, laborategi bezalako salbuespenen bat gorabehera (eta cf. maileguetako -ario amaierari buruzko araua). birziklapen | F: ik. oh. s.u. birziklatu. birziklatze | F: ik. oh. s.u. birziklatu".

 - [E116]: "Hori bistan da hala dela. Hala ere, ez dakit nik zenbateraino itx ditzakegun begiak. Hizkuntzetan izaten dira anitzetan gaizki eratutako hitzak. Hitz honek, beldur naiz, bere bidea egina du euskara idatzian, hau baita behin eta berriz ibiltzen dena: XX. mendeko corpusean 29 aldiz ageri da, eta egunkarietan ere hau da erabiltzen dena gaur egun. Nik sartuko nuke (birziklatu bakarrik, beste biak ez nituzke aipatuko)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

birziklatu, birzikla, birziklatzen
1 du ad. Erabilitako zerbait, berriz ere erabili edo baliatu ahal izateko, eraldatu edo egokitu. Iaz 2004an baino zabor gehiago birziklatu zuten bizkaitarrek. Hondakinak birziklatzeko teknikak. Lehen, botilak birziklatuz gero, dirua ematen zuten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paper birziklatuan eginiko kopia txar bat.
2 da/du ad. Langileez edo profesionalez mintzatuz, beren arloko ezagutza edo teknikak eguneratzeko, edo beste arlo batean aritu ahal izateko, prestakuntza jaso edo eman. Ik. birgaitu. Irakasleak birziklatzeko ikastaroa.

Aztergaia: birziklatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

zilegi al dira kalko bidezko eta oinarri gabeko eratorriak? Hau da: *ziklatu, dakigula, ez da euskal hitza, eta hor egin dena da, zerbaiti re- kendu eta bir- erantsi. Atzizkiei dagokienez, bestelako bidea markatu du Euskaltzaindiak, laborategi bezalako salbuespenen bat gorabehera (eta cf. maileguetako -ario amaierari buruzko araua).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "birziklatu | F: zilegi al dira kalko bidezko eta oinarri gabeko eratorriak? Hau da: *ziklatu, dakigula, ez da euskal hitza, eta hor egin dena da, zerbaiti re- kendu eta bir- erantsi. Atzizkiei dagokienez, bestelako bidea markatu du Euskaltzaindiak, laborategi bezalako salbuespenen bat gorabehera (eta cf. maileguetako -ario amaierari buruzko araua). birziklapen | F: ik. oh. s.u. birziklatu. birziklatze | F: ik. oh. s.u. birziklatu".

 - [E116]: "Hori bistan da hala dela. Hala ere, ez dakit nik zenbateraino itx ditzakegun begiak. Hizkuntzetan izaten dira anitzetan gaizki eratutako hitzak. Hitz honek, beldur naiz, bere bidea egina du euskara idatzian, hau baita behin eta berriz ibiltzen dena: XX. mendeko corpusean 29 aldiz ageri da, eta egunkarietan ere hau da erabiltzen dena gaur egun. Nik sartuko nuke (birziklatu bakarrik, beste biak ez nituzke aipatuko)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

birziklatze
iz. birziklatu aditzari dagokion ekintza. Herritarren erdiek bakarrik egiten dutela birziklatze egokia. 2016. urterako birziklatze tasa bikoiztu egin nahi dugu. Krisi ekonomikoaren ondorioz, asko ugaritu dira birziklatze ikastaroak egin dituzten langileak.

Aztergaia: birziklatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

birziklatze 28: Urko Apaolaza (“birziklatze tasa oso handia lortzen du”), Mikel Carramiñana (“Arazoak, hartara, ez dauka konponbide errazik. Baina badira birziklatzea, konposta, zabortegi edota errauste plantei buruz eztabaidatzeko prest daudenak”), Ainara Arratibel (“Ekimen horren bidez, birziklatzearen eta zaborren gaiako bilketaren alde egingo duen lege bat bultzatu nahi du”), Miren Korta (“birziklatzearen eta sexu seguruaren aldeko mezuak”), Berria 8 (adib.: “fluoreszenteen birziklatzea hobetuko duena”, “prebentzio, birziklatze edo konpostaje programak”, “birziklatze maila txukun batekin”), Urtzi Urkizu (“birziklatzeaz maiz aritzen gara”), Iñaki Petxarroman (“Hegoaldeko hiriburuetan dagoen birziklatze tasarik altuena”), Iñigo Astiz (“artea eta birziklatzea lotzen zituen”), Aitor Renteria (“plastikoaren birziklatzea egoki egiteko aholkuak"), Jon Ordoñez (“birziklatze politika bultzatzea”), Jose Luis Paulin (“birziklatze eta berrerabiltze mailarik altuena”), Mikel Peruarena 4 (adib.: “zaborren birziklatzea % 27tik % 82 ingurura igaro da”), Xabier Errekondo 2 (adib.: “birziklatze eta konpostatze programa”), Edu Lartzanguren (“ordenagailu zaharren birziklatzea asko hobetu da”), EiTB.com 3 (adib.: “birziklatze plana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birziklatze 59: Berria 46, Koro Navarro 9, Iñaki Heras 2, Bernardo Atxaga, Amaia Lizarralde.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: reciclaje.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

ik. oh. s.u. birziklatu.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua eta erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "birziklatu | F: zilegi al dira kalko bidezko eta oinarri gabeko eratorriak? Hau da: *ziklatu, dakigula, ez da euskal hitza, eta hor egin dena da, zerbaiti re- kendu eta bir- erantsi. Atzizkiei dagokienez, bestelako bidea markatu du Euskaltzaindiak, laborategi bezalako salbuespenen bat gorabehera (eta cf. maileguetako -ario amaierari buruzko araua). birziklapen | F: ik. oh. s.u. birziklatu. birziklatze | F: ik. oh. s.u. birziklatu".

 - [E116]: "Hori bistan da hala dela. Hala ere, ez dakit nik zenbateraino itx ditzakegun begiak. Hizkuntzetan izaten dira anitzetan gaizki eratutako hitzak. Hitz honek, beldur naiz, bere bidea egina du euskara idatzian, hau baita behin eta berriz ibiltzen dena: XX. mendeko corpusean 29 aldiz ageri da, eta egunkarietan ere hau da erabiltzen dena gaur egun. Nik sartuko nuke (birziklatu bakarrik, beste biak ez nituzke aipatuko)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

bis
1 iz. Idatzietan, bereziki musika-testuetan, zenbait esaldi edo pasarteren eskuinean jartzen den hitza, esaldi edo pasarte hori berriro esan edo jo behar dela adierazten duena.
2 iz. Kontzertu eta kidekoetan, emanaldia amaitu ondoren, entzuleen eskaerei erantzunez, egitarautik kanpo jotzen edo abesten den pieza. Ordu eta erdiko kontzertua eta bis bakarra.
3 iz. Zenbaki baten eskuinean, zenbaki hori segida batean errepikatua dagoela adierazten duen hitza. 29 bis irudia.

Aztergaia: bis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:105 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bis 3: Xikito ("Bis ahaire berrian"), JMB ELG ("29 bis irudia"), Mde Pr ("34-garrena #mdash# bis").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bis 105 (adib.: "Txibita paluaren ankakin / Santi Altuenekue (bis) / Aren parien jantzan eiteko / Joakiñ Garauntzakue (bis)", "Bertendona kaleko zenbaki ezpareen fatxada-lerroa, 3 bis", "IV. Titulua [lehengo III bis titulua]"): Lek 3, E. Laxague 2, Luzaideko eliz kantak 5, Alzola 13, J. Duoandikoetxea, J.L. Davant 4, BerTxapel 1986 4, NEtx, J.M. Apalategi 2, Eskolarteko bertso VIII 8, M. Arozena 3, EHAA 1989-1993 bitartean 7, GAO 1990, Usarraga, Lantziri, A. Legarreta 4, NPAO 1994, S. Mitxelena 4, Bapatean/94 eta /98 38, EuropaBI, M.L. Odriozola.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bis : AB38 2 (bis), HiztEn (1 adb. zerbait errepikatua dagoela edo errepikatu behar dela adierazteko hitza; 2 iz. entzuleen eskakizun edo txaloei erantzunez errepikatzen den musika-obra edo obra-zatia), Euskalterm 1 (Antz.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bis : ElhHizt (1 adb. Mus. bis; 2 adb. zenbaki errepikatuetan bis; 3 iz. musika-emanaldian bis), HiruMila (adlag. bis) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza; hots, euskarazko testuinguruan erabiltzen da, eta erabil liteke, baina erdarazko geratzen da (idatzi, letra etzanez idazten dira honelakoak, eta hala jaso litezke hiztegian: kurtsiboz, alegia).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'lantaldeak proposatzen duena egingo nuke: letra etzanez jaso'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'bis 'berriz' batez ere Musikan'.

bisa
iz. Estatu batzuetan sartzeko, pasaporteaz gain behar den agiria. Beste askok egin zuten bezala, turista-bisarekin zeharkatu zuen muga.

Aztergaia: bisa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bisatu EB 4: Gipuzkoako Ekonomia 2 ("1985ean bisatutako proiektuetan sartzen ziren etxebizitzak"; "Arkitektoen Kolegioek bisatutako proiektuak"); EHAA 1990 ("... dagokion Lanbide Elkarteak bisatu beharko duela Proiektu hori / visado por el Colegio Profesional correspondiente"); Hemen 1986 ("Mugen kontrol handiagoa, eta bereziki herrialde ez komunitarioen biztanleei bisatu eskatzearen asmoa da Margaret Thatcheren gobernu atzerakoiak proposatzen dituen neurritako bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bisa : AB50 6 ('visado'; eta "txartel-bisa" 3), LurE; bisatu : AB50 2 ('visado' eta 'visar'), HiztEn, Euskalterm 3 ('visado' 2 eta 'visar'); visa : Euskalterm 15 ('tarjeta visa'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bisa : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; EEgunk (†bisatua); bisatu : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bisa († bisatua)".

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

es, fr eta en behintzat horrela da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Estatu batzuetan sartzeko, pasaporteaz gain behar den agiria.

bisagra
[Oharra: Euskaltzaindiak, bisagra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gontz; erro 6; banda 5].

Aztergaia: bisagra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh17 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bisagra EB 2, erabilera markatuan (Hitz 1974: "[Euskal Herria] Kastilla eta Europaren arteko "bisagra" litzateke", "Aitzinean ere, Euskal Herriaren papera Kastilla eta Europaren arteko "bisagra" izan zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bisagra : AB38 3, AB50 1, HiztEn (ik. banda), Euskalterm 2 (hauetan bat bisagrazko biraketa-sistema: sistema de giro con bisagra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec eta LurE // 'bisagra' itzulitako besteak: erro : AB38 2; bisagara : AB50 1; banda : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bisagra : HiruMila ("ik. erro") // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bisagra / charnière formen ordainak: banda : HiruMila, ElhHizt, PMuj DCV; erro : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, PMuj DCV; gontza : HiruMila, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF; kuntze : Lur EG/CE eta EF/FE; ontza : HiruMila, PMuj DCV; opo : HiruMila, HaizeG FB (ate-opo), T-L LBF, PMuj DCV; partadera : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB // Eta beste hauek: HiruMila: orpo, ar; ElhHizt: (fig.) giltzarri; Casve FE: guntz; T-L LBF: huntza; (de cuir) opuhal; PMuj DCV: anillo de bisagra: erro; calzos de bisagra: itzul-zapatak; ar-emeak "bisagra y pernio": HiruMila, PMuj DCV (arremeak) // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

bisagra [Oharra: Euskaltzaindiak, bisagra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gontz; erro 6].

bisagra 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bisagra 7.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina banda baliokidea ere gehitzea komeni da. Bide batez, banda sarreran ‘gontz’ adierakoa gehitzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. gontz, (atearen) erro.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bisaia
iz. Aurpegia. Ik. begitarte. Haren bekokia eta bisaia. Bisaiara tu eginez. Bisaia ilunekoa. Zure bisaiak badu itsaso azkarrari darion ederra.

Aztergaia: bisaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bisaia : EZ Man; EZ Noel; Harb; Ax; SP Phil; Gç; ES; Urt Gen 3; Ch III 50; He Phil; Lg II; Brtc; Monho; Jaur; Arch Fab; Gy; Hb Esk; ETZ; Elzb PAd; Ox; Iratz; Lf Murtuts; Larz Iru; Larz Senper; bisaje : Cb Eg II; PPer Harrip

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bisaia forma 6 aldiz agertu da (IE: 4; EB: 1; EgAs: 1); bisaje behin (EBn)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'aurpegia'. 2 (esapideetakoa): deabruen bisaia!

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aia/-aje

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. aurpegia; 2. "Debruen bisaia!" moduko esapideetakoa

bisaje
iz. herr. Itxura harrigarria edo zabarra. Ikusi egin behar zen, bai, apo haren bisajea!

Aztergaia: bisaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Herr. 'itxura harrigarria, zabarra'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aia/-aje

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

itxura harrigarri, zabarra

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

 - [I102]: dudarik gabe bisaia da hobestekoa. -aia/-aje arazo horretan nahikoa absurdua deritzot UZEIkoek eta Elhuyar-koek aspaldi honetan hartu duzuen joerari, hain zuzen, euskara batuaren sistema fonologikoan egon ez dagoen hots bat, [X], gaztelaniazko jota alegia, edo euskara batuaz [hota] moduan transkribatu beharko genukeena, sartu egiten duzuelako. Noiz emanen duzue ontzat giputzok batasunaren izenean zuen hots horretan nahi eta ez amore eman behar duzuela? Alegia, jota ebaki behar badugu, zertara dator gaztelaniagatik eta zuen dialektuagatik [hota] gisa ahoskatuko den akabantza bat?" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  bisaia hobe.

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): bisaje formari herr. marka erantsi zaio.

bisean bis
adb. Aurrez aurre. Gehienetan etsaiak bi lerrotan ematen dira bisean bis, tauladan. Elizaren bisean bis den saltegiaren nagusi egon zen.

Aztergaia: bisean bis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gehienetan etsaiak bi lerrotan ematen dira bisean bis, taulatuan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gehienetan etsaiak bi lerrotan ematen dira bisean bis, taulatuan

bisera
iz. Buru-estalki batzuek, aurrealdean, begiak eguzkitik babesteko izaten duten hegala; horrelako hegala duen buru-estalkia. Eskua bisera moduan jarririk, aurrera begiratzen du beti. Buruan talde zuri-gorriaren bisera darama.

Aztergaia: bisera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean
bisexual
adj./iz. Pertsonez mintzatuz, bai bere sexukoek, bai beste sexukoek erakartzen dutena. Bizitza osoan izan omen zuen jokaera bisexual hori. Hamar urte bete ditu Gehitu-k, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak.

Aztergaia: bisexual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bisexual 70: Berria 25 (adib.: “Elizak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen aurka daraman ‘gurutzada’“), EiTB 38 (adib.: “Ez nago lotsatuta, bisexuala naiz eta kitto”), Argia 7 (adib.: “Alboko ikaslea gay, lesbiana edo bisexuala dela jakingo bazenu zein erreakzio izango zenuke?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bisexual 22: Berria 4 (adib.: “Ameriketako Estatu Batuetako gay, lesbiana, bisexual eta transexualek gehiegikeria handiak jasaten dituzte”), Luis Elberdin 12 (adib.: “Hala, oraindik gaur egun ere, lesbianismoa, homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea eta beste adierazpide sexual batzuk "desbideratzeak" direla diote”), Xabier Montoia (“Ongi oroitzen naiz hala eta guztiz, auzia nola garbitu genuen, zertan etorri ginen guztiok bat: Bisexualak dituk!”), Karlos Zabala (“Normala bisexualitatea da”), Joan Mari Irigoien (“Baina gehienak bisexualak gara, maila handiagoan edo txikiagoan”), Txiliku (“Bizitza osoan izan zuen jokaera bisexual hori”), Koldo Biguri (“Txirrindularitza-artegintza-herrigintza lehiaketa, bikote mistotan, Italiako hiri bisexualki alegorikoekin"?), Harkaitz Cano (“Daramaten pankartek dioen bezala, harro daude beren bisexualitateaz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: AMPGYL. /ampgil/ Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Gurasoen Elkartea; LGTB. /ele-ge-te-be/ Lesbiana, gay, transexual eta bisexualak.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bisexual / fr bissexuel: Elhuyar: bisexual / Nolaerran: - / Zehazki: bisexual / Labayru: bisexual / Adorez5000: bisexual, sexu biko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

bisexualitate
iz. Bisexuala denaren sexu joera. Munduko berrogei herrialdetan oraindik ere legez kanpokoak dira homosexualitatea, bisexualitatea eta transexualitatea.

Aztergaia: bisexualitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 33 (Berria 2, EiTB 2, Elkar 25, Goiena 3, UEU 1); ETC 133

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bisexualitate iz. bisexualidad / Adorez: bisexualitate iz. bisexualidad / Labayru: bisexualitate 1 iz. bisexualidad / NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; hiztegi orokorrek ere jaso dute.

bisigodo
iz./adj. IV. mendean Europako sortaldean, eta gero Italian, Galian eta Hispanian kokatu zen godo herriko kidea; herri horri dagokiona. Baskoiak izan ziren Iruñeko lehenengo biztanleak; erromatarrak etorri ziren ondoren, eta gero bisigodoak.

Aztergaia: bisigodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hau erdal forma garbia da. Iparraldean, bestalde, bisigot litzateke. Kasu honetan bisigotu forma etimologikora jo beharko genukeela uste dut, latinezko visigothus-etik kultismo gisa harturik, hitz hau ez baita egunerokoa. Inguruko erdaren antzera, guk ere visigotiko (arte bisigotikoa, kasu) baldin badugu, bidezkoa iruditzen zait bisigotu hitza ere onestea, espainol fonetikazko aldaki moderno horren lekuan" (1995-01-25)

 - [E410]: Erabakitzat ematen da besterik gabe. Gero etorriko den godo / gotu arazoa ere bai?" (1994-07-07)

 - [I102]:  bisigotu [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bisigotiko
adj. Bisigodoena, bisigodoei dagokiena. Nekropoli bisigotikoetan aurkitutako materialak ere bereziak dira. Kasu honetan arkitektura bisigotikoari buruz ari gara.

Aztergaia: bisigotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Berria 2, EiTB 2, Elkar 1, Karmel 21, UEU 14); ETC 79.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bisigotiko izond. visigótico, -a / Adorez: bisigotiko adj. visigótico/ca / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; hiztegi orokorrek ere jaso dute.

bisigu
iz. Sparidae familiako arraina, haragi zurikoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Pagellus centrodontus). Ik. arrosel. Hiru librako bisigua. Bisigua erreta. Bisigu-saltzaileak.

Aztergaia: bisigu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bisigu ahobeltz: Beryx splendens; bisigu ahogorri: Beryx decadactylus; bisigu arrunt: Pagellus bogaraveo.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

bisigu : DurPl; Canc pop in Or Eus; Uzt Sas; bixigu : Sor Gabon; Zab Gabon; Iraola; Kk Ab I; Elizdo EEs 1925; Enb; Tx B; And AUzta; NEtx LBB; besigu : DurPl; Arrantz; Azc PB; Ag Kr; Ag G; Erkiag Arran; Bilbao IpuiB; bitxigu : Echag; besugo: Mdg; "En Dfrec hay 16 ejs. de bixigu y uno de besigu"

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Pagellus centrodontus.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

bisigu da gaur nagusi

Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

ez dago sabaikariaren grafia onartzeko arrazoirik

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bisigutan, bisigutara .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-is-/-ix-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "erabileran ez al dago bixiguhedatuagorik?" (1995-01-25)

 - [K104]:  arrosel(a) ere bada (OEH), Nafarroan ezagutzen dena" (1994-06-28)

bisigutan
adb. Bisiguak harrapatzen. Bisigutan genbiltzala.
Loturak

Aztergaia: bisigutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan. AS gisa ematekoa da, ez baita deklinabide-kasu arrunta (cf. adiera: 'bisigu-arrantzan').

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bisigu sarrerari dagokion azpisarrera.

bisigutara
adb. Bisiguak harrapatzera. Bisigutara joan.
Loturak

Aztergaia: bisigutara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bisigu sarrerari dagokion azpisarrera.

bisigute
iz. Bisigu arrantzako garaia. Neguan izaten da bisigutea.

Aztergaia: bisigute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-te 'aldia'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bisigu-arrantzako garaia.

bisio
iz. Ikuskaria, ikuspena.

Aztergaia: bisio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'visión (sobrenatural), aparición' adierakoak dira guztiak: bisione L-Zu 28 (Lç 20, SP Phil, Tt 6, Ch). Eta OEH argitaratuan: Urt Gen 15,1; Urt Ex 3,3; CatLav; EvL Mt 17,9; biziño B 1 (Bilbao IpuiB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bisio EB 6 (L.D. Izpizua: "Ideologia dialogikoak osotasuna du, munduaren bisio bati dagokio, baina antidogmatikoa da, kontrapundua duelako, irekirik dagoelako"; Azurm: "Azken honetako poesian nabari zitekeen gauza da: zenbait eta buelo haundiagoko teoriak eta bisioak eta poesia are apalago ari zen jartzen"; F. Olariaga 3 adb.: "Eta orain ere askotan izan zituela bisioak, batez ere gorago esandakoetakoak, Kristo eguzki bezala ikustearena, etab."; M. Onaindia: "Aztarna guztiak erabat galdurik nituen amesgaizto edo bisioren bat balitz modura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bisione : EuskHizt. Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. ikuskari, ikuspen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bisir
iz. Printze edo gobernari musulman baten ministroa.
Azpisarrerak

Aztergaia: bisir

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bisir handi
iz. Turkiako sultanaren lehen ministroa. Jauregi inperialean bizi izan zen, bisir handien artean.
bisita
1 iz. Bisitatzea. Bisita laburra, luzea. Ez luza zeure bisita. Bisita amaitzean. Kostata izan bazen ere, azkenean, bisita ordurako heldu ziren espetxera.
2 iz. (Kargudun batek-edo egiten duena). Sendagilearen bigarren bisitan. Txinara lehendakari batek egiten duen lehen bisita ofiziala.
3 iz. Leku batera, hura ikusteko, joatea. Ik. ikustaldi. Doako bisita gidatuak antolatu dira museoan.

Aztergaia: bisita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bisita egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bisita egin

bisita egin
dio ad.-lok. Ik. bisitatu. Zuri bisita egitera etorriak. Berak egin zidan bisita, ez nintzaion ni agertu. Errenterian bizi naiz eta egin iezadazu bisita. Bisita egin genion eguna.

Aztergaia: bisita egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bisita txartel, bisita-txartel
iz. Laneko tratu eta jardueretan edo kideko egoeretan erabiltzen den txartel txikia, norberaren izen-abizenak, lanbidea edo kargua, eta enpresa edo erakundeari buruzko informazioa inprimaturik dituena. Jane Clifford, 1863an alargundu ostean, bisita-txarteletarako erretratu txikiak egiten aritu zen. Gizonak bisita txartela eman zion.

Aztergaia: bisita-txartel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 43 (Aizu 2, Argia 2, Berria 8, Deia 1, DiarioVasco 1, EiTB 8, Elhuyar 1, Elkar 12, Erlea 1, Jakin 1, Karmel 1, Laneki 2, UEU 3); ETC: 162

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: carte de visite bisita txartel. / Euskalterm: bisita-txartel (Inform. TN da).

Bestelakoak

eufemismo iz. Gogorregia gerta daitekeenaren ordez erabiltzen den hitz leungarria. Ik. leungarri 2. Borreroak ez du oraindik bisita-txartelean ipintzeko eufemismo gustukorik aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

bisitaldi
iz. Bisita. Haurtzaroan, osaba Praiskuri Akize aldean egindako bisitaldietan entzundakoak.

Aztergaia: bisitaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper