50535 emaitza bilaketarentzat - [10401 - 10450] bistaratzen.

bisitan
adb. Bisita egiten, bisita egitera. Apezpikua bisitan zebilela. Aitaren izeba urtean behin etortzen zen gure etxera bisitan. Alabaren senar ohia koman dago eta beste inor ez zaio bisitan joaten.
Loturak
bisitari
1 iz. Bisita egiten duen pertsona. Bisitari eta kontseilariak. Eri bisitariaren eginbideak. Bisitari gelako hormak.
2 iz. Eliza katolikoan, agintariren baten ordezkaria, mendekoak bisitatzeko eta haien etxeak ikuskatzeko kargua duena.

Aztergaia: bisitari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bisitatu, bisita/bisitatu, bisitatzen
1 du ad. Norbait ikustera joan eta berarekin halako denboran egon. Bihar bisitatuko zaitut. Eriak bisitatu.
2 du ad. Leku edo herri batera joan, hango egoera ezagutzeko edo hango ezaugarriak edo bitxikeriak ikusteko. Elizbarrutiko herri baztertuenak bisitatzen ari zela. Mila lagunek bisitatu dute museoa.
3 du ad. (Eliza edo kidekoetara) debozioz joan. Herriko eliza bisitatzera.

Aztergaia: bisitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bisitatu, bisita(tu), bisitatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bisitatu, bisita(tu), bisitatzen

bisitatzaile
iz. Bisitaria. Familia xumeen adiskide zen, gazte gaizkileen sostengu, presoen bisitatzaile.

Aztergaia: bisitatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bisitaria.

bisitaz
adb. Bisitan. Hitzeman nion Parisera joanen nintzaiola bisitaz. Ekialde Hurbilean bisitaz dabilen John Kerry senatari estatubatuarra.
Loturak

Aztergaia: bisitaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BISITAZ. De visita. Ezagutzen duzia Barkoxen Etxahun? [...] / bisitaz joan nindaite, ez balitz hain urrun. Xaramela 11. Airatzen ahal banintz urtzoa bezala, / Bisitaz joan nindaike eta berehala. Etcham 219. Bere erraiñak pamelia izan zuanean, gure aitak bisitaz eraman nai, oitura zan bezela, oillo bat. BBarand 45. Zein gogotik joaiten nintzan [...] Idiederre aldekoetara bisitaz. Larre ArtzainE 306.

bisitaz 7: Berria 5, Argia 1, Erlea 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bisitaz 49:Herria 27, Berria 11, Itxaro Borda 8, Elena Touyarou, Patxi Ezkiaga, Daniel Landart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bisita sarreran.

bisitazio
1 iz. Kristau-ebanjelioaren arabera, Mariak lehengusina Elisabeti egin zion bisita. Ama Birjinaren bisitazioa, Santa Elisabetengana joan zenean.
2 iz. Eliza katolikoan, maiatzaren 31n ospatzen den bestaburua, Mariak lehengusu Elisabeti egin zion bisita gogoratzen dena. (B larriz). Gaur Bisitazio eguna da.
biska
1 iz. Txoriak harrapatzeko erabiltzen den gai likatsua. Ik. lika. Txoriak biskaz harrapatu.
2 iz. Norbait harrapatzeko erabiltzen den trikimailua. Ez da zer miretsi, baldin etsai honek engainatu bazaitu bere biska eta losintxarekin. Zeure ibilera, zeure hitz-egite eta jantziarekin bekaturako biska ipini duzuna.

Aztergaia: biska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. lika.

biskatsu
adj. Itsaskorra. Ik. likatsu.

Aztergaia: biskatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabilerak

ahoz bederen, erabilia da Ipar.

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. likatsu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ez da ekarria Lhande-n hiztegian" (1995-03-03)

biskatu, biska/biskatu, biskatzen
da/du ad. Biskan itsatsia gertatu edo utzi.

Aztergaia: biskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biskatu, biska(tu), biskatzen. da/du ad. Sin. likatu.

biskoelastiko
1 adj. fis. Materialez mintzatuz, elastikotasun eta biskositate handikoa dena. -196 °C eta 1000 °C artean bere ezaugarriei eusten dien material biskoelastikoa aurkitu du Japoniako ikerketa talde batek. Horrela, hidratatutako irina masa biskoelastiko bilakatzen da.
2 adj. Material biskoelastikoarekin egina dena. Luzaz ohean egon behar duten pertsonentzat, koltxoi biskoelastikoa da egokiena.

Aztergaia: biskoelastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 33 (Argia 1, Berria 1, Elhuyar 2, Consumer 7, UEU 22); ETC 65

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: biskoelastiko izond. (Fis.) viscoelástico, -a / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: biskoelastiko (Fisika; Industria) / ZTHB-Fis: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorrek ere jaso dute. Dagokion markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis.

biskositate
iz. fis. Fluido baten molekulen artean sortzen den barne marruskadura, elkarren ondoko fluido geruzen artean higidura erlatibo bat sortzea eragozten duena. Ik. likatasun. Diesel motorretan olioak zuzenean erabili ahal izateko dagoen zailtasun handienetariko bat haien biskositate zinematiko altua da.

Aztergaia: biskositate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: ik. likatasun

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

nazioartekoa da (es viscosidad, fr viscosité, en viscosity, de Viskosität), eta beharrezkoa dirudi Fis. eremuan; erabilera arruntean hobestekoak dira biskatsutasun, likatsutasun bezalakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

biskoso
adj. fis. Biskositatea duena. Ik. likatsu. Hodiaren barnetik doan fluido biskosoa 40 °C-tan dago. Hau izan da depilatzeko argizari guztietan biskosoena, eta pH-a ere honek eduki du handiena.

Aztergaia: biskoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh39 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

biskoso bizkoso (Urt). Viscoso. "Colostra [...], erdi ondoko lehen esne lodi eta bizkosoa" Urt V 381.

LB 39 (EiTB 1, Consumer 16, Laneki 1, UEU 21); ETC 52

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: biskoso / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es viscoso / fr visqueux: Elhyar: lirdingatsu, lirdinga, likatsu, biskatsu / Adorez: likatsu, biskatsu, biketsu, itsaskor, lingirdatsu / Labayru: likin, likits, lika, likatsu, lirdinga, lirdingatsu / NolaErran: likatsu, lekatsü, lekedatsu, biketsu, biskatsu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

biskositate badago EHn, eta biskoso adjektiboa ere jasotzekoa izan liteke, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis.

biskote
iz. Ogi xerra berezia, labean bi aldiz txigortzen dena eta luzaroan alferrik galdu gabe irauten duena. Biskote batzuk goizean, eta belar eta espeziekin lurrinduriko salda egunean bi aldiz.

Aztergaia: biskote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): biskote 32: Consumer 31 (adib.: “Labore integralez eginiko jangaiek ere [ogia, biskoteak, barratxoak, gosaritarako laboreak] zuntz asko daukate”), Berria (“eta elikagai kurruskariek edo ertz gogor samarrak dituztenek ere –ogi-azala edo biskoteak, esaterako– erresumina areagotzen dutenez, baztertu egin behar dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu biskote formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es biscote / fr biscotte: Elhuyar: biskote / Nolaerran: biskota, ogierre xerra / Zehazki: biskote / Labayru: biskote / Adorez5000: biskote.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen du, eta beste formarik ez dago hori adierazteko.

bislama
iz. Vanuatuko Errepublikan mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: bislama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bislama (hizkuntza).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  bislama: bisalamar da hangoen iritziz'.

 - [E116]: Onomastika batzordeak erabakitzekoa da'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bismutita
iz. miner. Bismuto karbonato natural hidratatua.

Aztergaia: bismutita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

bismuto
iz. kim. Metal distiratsua, oso hauskorra (Bi; zenbaki atomikoa, 83).

Aztergaia: bismuto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bismuto: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Bi.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bismuto: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «bismuth [...] lat. alchim. bisemutum, de l'all. Wismut».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

bisoi
iz. Europako baso eta oihanetan bizi den ugaztun haragijale txikia, erbinudearen antzekoa, gorputz luzanga eta hanka motzak dituena (Mustela lutreola); animalia beraren Ipar Ameriketako mota, bere larru iletsuagatik oso aintzat hartua dena (Mustela vison) . Salburuko hezeguneko bisoiak galtzeko arriskuan daude.

Aztergaia: bisoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bisoi amerikar: Mustela vison; bisoi europar; ur-ipurtats: Mustela lutreola.

bisonte
iz. Zezenaren antzeko hausnarkari basatia, bizkarrean konkor moduko bat duena (Bison sp. ). Bisonte amerikarra (Bison bison), bisonte europarra (Bison bonasus). Santimamiñeko bisonte irudiak.

Aztergaia: bisonte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bisonte: Bison sp.; bisonte amerikar: Bison bison; bisonte europar: Bison bonasus.

bisore
iz. Su armetan, argazki kameretan eta kidekoetan, tiroa zuzentzeko edo helburua enfokatzeko erabiltzen den gailu optikoa. Gizona, aulkitik altxatuta, argazki makinaren atzean dago, bisoretik begira.

Aztergaia: bisore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bisor : LurE; bisore : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan bisore akoplatu: visor acoplado; bisore optiko: visor óptico) // 'visor' itzulitako beste hauek: ikustegi : AB38 1; ikusgailu : AB38 1; tutu-ikusle : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bisor : EskolaHE; bisore : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal visor / viseur formen ordainak: begistailü : Casve FE, PMuj DCV (begiztailu); begistatzale : HaizeG FB, T-L LBF (begixtatzale); bisore : ElhHizt; ikusgailu : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): viseur; it (S. Carbonell): mirino (ik. enfocador); ca (DCC): visor; en (Collins): sight / viewfinder; de (Langenscheidts): Visier / Sucher.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(e): -or(e): bisore forma dagokio, arauaren arabera, berria izanik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "bisore: sin. mira".

 - [E116]: "Lantaldeak bisore proposatzen du, hori izan baita erabiliena. Egia da 'bisor', 'ikustegi', 'ikusgailu', 'begistailu', 'begistatzale' ... bezalakoak ere erabili direla, baina forma hau da hedatuena. Nik hartuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "bisore".

bissautar
1 adj. Bissaukoa, Bissauri dagokiona. Bissautar merkatariak.
2 iz. Bissauko herritarra.

Aztergaia: bissautar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bissautar (herritarra).

bista
1 iz. Ikusmena. Begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Itsuei bista ematen, mutuei mintzoa. Eta besteren begiz baliatzeak gure bista gehitzea eta zorroztea dakar beti, ondorio gisa. Baina bista laburrekoak izan gu. Belarriak gortu eta bista laburtu.
2 iz. Begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa; ikusten den bitartea. Jainkoaren bista gozatu. Gailurretik ikusten diren bista ederrak.

Aztergaia: bista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kataloxa, largabista

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bistako, bistan egon, bistan izan, bistatik alde egin, bistatik galdu, bistatik kendu, bistaz ezagutu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz, AS gisa: bistara ; bista sarreraren adib. gisa: (begien) bistan, eta bistako azpisarrera arautuaren adibide gisa: begien bistako.

Beste sarrera batean argitzekoa

aski da bistan egon, bistan izan arautuetan jasotzen denaren ondoan, (begien) bistan moduan agertzea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bistako, bistan egon, bistan izan, bistatik galdu, bistatik aldegin, bistatik kendu...

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Sarrera: "bistamotz"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'AS: bistako, bistan egon, bistan izan, bistatik alde egin, bistatik galdu, bistatik kendu, bistaz ezagutu. gehituz, AS gisa: bistara adlag.: Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean egona; bista sarreraren adib. gisa: (begien) bistan, eta bistako azpisarrera arautuaren adibide gisa: begien bistako. Bista 3. Ikusmena betaurrekoak behar ditut, ez dut bista ona'.

 - [E116]: 'hau lehenbiziko bueltan erabaki genuen, eta orduan bista besterik ez genuen jarri, azalpenik eman gabe esanahiari buruz.. Hemen AS eta adibide berriak proposatzen dira, baina esanahiari buruz informaziorik eman gabe. Nik ere bere horretan utziko nuke, ez nuke hemen 'ikusmena' bezala definituko, nahiz bistan den esanahi hori ere baduela. Nahi duenak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bistadizo
iz. gip. herr. Begiratua, begiraldia. Egunkariari bistadizo bat ematera etorri naiz. Lehen bistadizoan gizon serioa ematen du.

Aztergaia: bistadizo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Berria 8, EiTB 16 (Goenkale), Elkar 9, UEU 1); ETC 151.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezaguna eta erabilia, baina eremu jakin batean. Sartu dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Mailak

Herr.

bistako
adj. Nabarmena. Ik. begi bistako. Bistakoa zen zer gertatuko zitzaion. Bistako kontua da.
Loturak

Aztergaia: bistako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistan
adb. Ageri-agerian. Ik. begi bista. Zauri asko bistan ditu. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi.
Loturak

Aztergaia: begien bistan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa azal daiteke bista sarreran.

bistan egon
da ad.-lok. Nabaria izan, agerikoa izan. (Singularreko hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan 1; bistan izan. Bistan dago bi alde dituela teoria horrek.

Aztergaia: bistan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistan izan
da ad.-lok. Nabaria izan, agerikoa izan. (Singularreko hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan 1; bistan egon. Bistan da gauza batzuetan aurrera egin dela. Bistan zen ez zuela amore emango. Bistan denez, auzoen arteko elkarlana garrantzitsua zen. Erdibanatze horrek bazuen, bistan da, klase erroa. Bistan da, akituak ziren.

Aztergaia: bistan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh1601 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

adib: bistan adb. Ageri-agerian. Ik. begi bista. Zauri asko bistan ditu. Bistan dago bi alde dituela teoria horrek. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi. || Erdibanatze horrek bazuen, bistan da, klase erroa. Bistan da, akituak ziren

bistan izan 2266.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bistan izan 874.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bistan sarreran.

bistara
adb. Begien aurrera. Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean zegoena. Eta lehen pasatu zen gertakaria orain gertatzen ari balitz bezala ematen dute ikusliarren bistara.
Loturak

Aztergaia: bistara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bista sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean egona.

bistaratu, bistara/bistaratu, bistaratzen
da/du ad. Bistara etorri; bistara eraman. Malkoak bistaratzen zaizkio begietan. Diru publikoaren kudeaketa okerraren trapu zikinak bistaratzen dituen kazetaria. Kaleak hiru dimentsiotan bistaratu daitezke Google Maps-en.

Aztergaia: bistaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bistaratu, bistara(tu), bistaratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bistaratu, bistara, bistaratzen

bistaratze
iz. Zerbait bistara ekartzea edo eramatea. Gaitz hauen guztien bistaratzeak eta prebentzioak eguneroko ekintza sindikala eskatzen du. Bistaratze pantaila.

Aztergaia: bistaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh143 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bistaratze formarik.

bistaratze 22: Argia 3 (“Agerikoa denez, kulturaren bistaratzeak eskatuko du lanik handiena”), Berria 3 (“Horregatik, filmak badu salaketatik, baina batez ere bistaratze lana egin du zuzendariak”), EiTB 2 (“Egungo eta iraganeko argazkiak, Gipuzkoako argazki eta irudien bistaratzea”), Elhuyar (“Virtualware koen esanean, bistaratzearen ikusgarritasunak, ibilbide guztiaren interaktibotasunak eta soinu inguratzaileak sentsazio zirraragarria sortzen dute”), Espainiako Gobernua (“Madrilgo Superkonputazio eta Bistaratze Zentroko (CesViMa) Magerit”), Laneki 11 (“Aukera honekin, krokisaren balio lehenetsiak alda daitezke, eta krokiseko objektu jakin batzuen bistaratzea kontrolatu”, “monitorizazioa, bistaratzea, erregistroa eta operazioa“), UEU (“Foro, blog eta Chat en erabilerak komunitate itxura ematen dio irratiari eta nahiz eta komunitate sentimendu hori hedabidearen ezaugarri klasikoetako bat izan, gaurko eta atzoko irratiaren arteko ezberdintasuna, zentzu horretan, erkidego horren bistaratzean datza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bistaratze formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bistaratze-pantaila (TN, pantalla de visualización; Industria), bistaratze-sententzia (TN, sentencia de visualización; Industria), bistaratze (visualización, representación visual; Informatika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bistarazi, bistaraz, bistarazten
du ad. Bistara ekarri edo ekarrarazi. Ik. bistaratu. EITBk euskara eredu estandarra zabaltzen lagunduko du, eta euskalkien aberastasuna bistarazten ahaleginduko da. Ezarritako baldintza horiek betetzen dituzten gizon eta emakumeen fitxak bistaraziko dira. Zenbakiak berdinak baldin badira, programak erabiltzailea zorionduko du, pantailan mezu bat bistaraziz.

Aztergaia: bistarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh41 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 41 (Aizu 1, Argia 7, Berria 11, DiarioVasco 1, Elhuyar 1, Elkar 2, Goiena 1, Jakin 3, Laneki 5, UEU 8, Uztarria 1); bistararazi 3; ETC 130, bistararazi 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru:0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Berez bistararazi legokioke, baina ez da horrela erabiltzen.

bistatik alde egin
du ad.-lok. Begien aurretik joan edo urrundu. Kapa bildu bere inguruan eta bistatik alde egin zuen bizkor. Hobe duzu bistatik alde egitea nire hezurrak hazi eta osatu baino lehen.

Aztergaia: bistatik alde egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: aldegin hori dena batera idatzita agertzen da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): horrela idatziko da.

bistatik galdu
da/du ad.-lok. Begien aurretik joan edo aldendu. Bistatik gal, gogotik gal. Herria eta herriko lurrak bistatik galduz gero. Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu.

Aztergaia: bistatik galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistatik kendu
da/du ad.-lok. Begien aurretik kendu. Ik. paretik kendu. Duela 40 urte bezala, orain ere jendeak auto zaharrak bistatik kendu nahi ditu. Horiek guztiak bistatik kendu behar dira.

Aztergaia: bistatik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bistatu, bista/bistatu, bistatzen
1 du ad. Urrutian ikusi. Ik. begiztatu. Iparraldean Goizueta, ekialdean Ezkurra eta Basaburua, hegoaldean Larraun eta mendebaldean Areso eta Berastegi herriak bistatu daitezke.
2 du ad. g. g. er. Apaindu.

Aztergaia: bistatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bista(tu), bistatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 g.g.er. apaindu. 2 urrutian ikusi.

bistaz ezagutu
du ad.-lok. Ikuste soilez ezagutu. Bistaz ezagutzen zuen, baina sekula ez zuen harekin hitz egin. Haietako bat bistaz ezagutzen zuen.

Aztergaia: bistaz ezagutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E117]: maiz erabili beharrekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): esapidea sartzea erabaki da.

bisturi
iz. Aho zorrotzeko ebakuntza-tresna, aizto txiki baten antzekoa, gorputzeko ehunetan ebakiak egiteko erabiltzen dena. Bisturiaren aho zorrotza. Satira politikoaren bisturi zorrotzaz Italiako historiaren zatirik mingarrienetako bat urratu zuen.

Aztergaia: bisturi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(ebakuntzetako lanabesa).

bisual
adj. Ikusmenari dagokiona.
[Oharra: gehienetan hobestekoak dira begi-, ikus- eta ikusmen- moduko hitz elkartuak].

Aztergaia: bisual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bisual 7 aldiz ageri da, EB (J.M. Agirre: "Sketch horren ondoren argibide-sekuentzia labur bat ematen da sarritan, zeinu bisualak erabiliz, sintaxiari eta lexikoari dagokion hizkuntz fenomeno bakoitza adierazteko"; Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen 11. ihardunaldiak: "Ez detailetan, ez zehazpenetan, ez plano bisual bakoitzaren tajukeran, plano guzti horien artean lortzen den puzzlean baizik"; HezkSaila: "Sostengu bisual bat (nahiz eta beharrezkoa ez izan beti) daukaten ipuin edo istorioak kontatu"; M. Mendizabal: "Hots, oharmen bisual hori lortzea, eta elementu eta margo guztiei begiratzea", I. Zuazo 3: "zailtasunak daude lengoaia bisualera transferitzerakoan", "Lengoaia bisualaren berezitasun estrukturalak", "pinturaren kodigo bisualaren formalizaziorako arazoak sortzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bisual : AB38 1, HiztEn (1 Ikusmenari dagokiona / 2 ik. begi-lerro), Euskalterm 6 (hauetan bi ikus- eta ikusmen(eko) sinonimoekin; ingurune bisuala: ambiente visual 1; komunikazio bisuala: comunicación visual 1; haluzinazio bisual, ondoan ikusmen(aren) haluzinazio sinonimoarekin; Benton-en erretentzio bisualaren test, ondoan Benton-en ikustezko erretentzioaren test sinonimoa duela) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // Eta 'visual' itzulitako beste hauek: begi aurreko : AB38 ; begi- : AB38 3, Euskalterm 4 (hauetan begi-akomodazio, begi-inpaktu, begi-purpura, begi-zorroztasun); begibista : AB38 1; begiratu : AB38 1; begiratze- : AB38 1; begizko hautemate : Euskalterm 1 (percepción visual); bistazko salmenta : Euskalterm 1 (venta visual); entzun-ikus emanaldi : AB50 1 (proyección audio-visual); entzun-ikusteko : AB50 1 (audio-visual); ikus- : Euskalterm 22 (ikus-angelu, ikus-arteak, ikus-asalduak, ikus-bitarte, ikus-entzunezko teknika, ikus-entzunezko, ikus-fenomeno, ikus-hegaldirako eguraldi, ikus-horizonte, ikus-mezu, ikus-mintzaira, ikus-nahasketak, ikus-pertzepzio, ikus-piramide, ikus-purpura, ekaitzaren ikus-seinaleak, ikus-sentipen, ikus-zentro, ikusakats, ikuseremu 2, ikuseremu); ikus-entzuketa : AB50 1 (exposición audio-visual); ikusizko baliabide : Euskalterm 1 (medio visual); ikusmen -: Euskalterm 16 (hauetan: ikusmen agnosia, ikusmen-akats 3, ikusmen-arteak, ikusmen-desarauak, ikusmen-eremu, ikusmen-erosotasun, ikusmen-eskema, ikusmen-pertzepzio 2, ikusmen-sentsazio, ikusmen-sinbolo, ikusmen-zentro, ikusmen-zolitasun, ikuspem-organo); ikusmenezko : Euskaltem 3 (hauetan: ikusmenezko agnosia, ikusmenezko diskriminazio, ikusmenezko hizkera); ikuspen-esfera : Euskalterm 3 (esfera visual); ikuste-sentipen : Euskalterm 1 (sensación visual); ikustezko : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal visual / visuel formen ordainak: begi- : HiruMila, XarHizt, Casve FE, T-L LBF, PMuj DCV; begiko : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; begietako : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; begi(ar)en , begi(ar)ekiko , ikusizko : HiruMila; ikuste- , ikus- : ElhHizt; b) línea visual/ligne visuelle formenak: begi-lerro : HiruMila, ElhHizt, HaizeG FB, PMuj DCV; begi-bide : HaizeG FB, PMuj DCV; begikaldu : Casve FE (-: rayon visuel); PMuj DCV; begiratu : PMuj DCV; potencia visual/puissance visuelle formenak: ikusmen : HaizeG FB, PMuj DCV; c) inst. visual/inst. visuel formenak: ikusgailu : HaizeG FB; ikuskin , ikuspide , ikustaili : PMuj DCV; d) mémoire visuelle formarena: ikusoritzapen : Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): visuel; it (S. Carbonell): visuale; ca (DCC): visual; en (Collins): visual / line of sight; de (Langenscheidts): Seh..., Gesichts... / Sehlinie.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Normalean / gehienetan, ondokoa da erabiltzekoa

normalean edo gehienetan, h. begi-, ikus-, ikusmen- modukoak (ik. begetal sarreran egin oharra).

Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

bisualki
adb. Begien bidez antzematen denari dagokionez.

Aztergaia: bisualki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bisualki 3: I. Iñurrieta ("Telebistarako material mota bat oso deskribatzailea da bisualki"), UZEI ("Karaktere alfabetiko eta zenbakizkoak bisualki errepresentatzeko hainbat kalkulagailu, erloju digital, etab.etan erabiltzen den gailua, LED diodoak erabiltzen dituena"), Garuna ("Apoak eta igelak, bisualki, oso pobrea den mundu batean bizi dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bisualki : DFrec 1, AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

bisualki 10: Alberto Barandiaran 3, Mikel Onaindia, Imanol Magro, Urtzi Urkizu, EiTB.com 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bisualki 3: Ainara Gorostitzu, Xabier Olarra, Iñaki Mendiguren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua eta erabilia.

bisurte
iz. Ohikoek baino egun bat gehiago, otsailaren 29a, duen urtea. Bisurteetan bikoitz asko jaiotzen dira.

Aztergaia: bisurte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
bisustu, bisuts/bisustu, bisusten
da/du ad. Bisutsez bete.

Aztergaia: bisustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bisustu, bisuts/bisustu, bisusten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

bisustu, bisuts, bisusten

bisuts
1 iz. Haize eta elurrezko edo haize eta eurizko ekaitza. Bisutsetan ia itsuturik, zurrunbiloan arnasarik hartu ezinik.
2 iz. Lanbroa; haizeak astinduriko olatuek edo ur-jauziek eratzen duten laino modukoa.

Aztergaia: bisuts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bit
iz. inform. Oinarrizko informazio unitatea, bi balio desberdin, eskuarki 0 eta 1, har ditzakeena. Letra bakoitza bit bat baino gutxiagoko seinaleetan kodetu daiteke.

Aztergaia: bit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

bitalismo
iz. Filosofia-doktrina, materia biziaren fenomenoek bizi printzipio batetik eratorririko lege bereziei, eta ez lege fisiko-kimiko hutsei, jarraitzen diela dioena. Bitalismoak, bizia azaltzeko, fisikoa ez den beste osagarri bat behar dela dio; hots, halako barne indar edo energia bat, eta horretan datzala biziaren propietatea.

Aztergaia: bitalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitalista
adj./iz. Bitalismoari dagokiona; bitalismoaren jarraitzailea.

Aztergaia: bitalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-22-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bitalista (eta vitalista) 3: R. Irizar ("Hegel-etik asi eta, positivismoa zear, vitalisten sistema eta Bergson-en lur-axaleko pentsamenturaiño..."), Azurm ("Nihilismo vitalista"), F.J. San Martin ("Literaturatik pinturara, eskulturatik arkitekturara e.a. eta halaber, errealitatearen interbentzio globalizatzaile, anizkoitza eta zabaldu baten eskuraezinezko "beharra" adierazten zuen, klabe bitalistan, baita optimistan ere, Wagnerren fusio osorantz, alegia, azkenik, artea bizitzarantz hurbilduko lukeena, beraz, eremu sozialerantz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bitalismo : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; bitalista : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bitalismo : Azurm EHKrisi ("Ortegaren bitalismoa bere filosofia guztiaren ardatz bilakatu da", "Betiko temak: eraso-oldarra, bitalismoa, borroka, indargintza"); Cassirer (62: "Bitalismoaren aldekoa da Uexküll sutsuki; biziaren autonomiaren printzipioa defendatzen du"); bitalista : Azurm EHKrisi ("Kulturak, bizia izateko, bitalista izan behar du: arrazoimenari bizitza ipini behar dio gainetik, ikerketa hotzari intuizioa"); Unam BST ("Baliteke arimaren hilkortasunaz duen segurtasunaz behin ere duda egin ez duen arrazionalistaren bat egotea, eta hilezintasunaz duen fedean zalantzarik izan gabeko bitalistarik ere").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bitalismo : ElhHizt HiruMila, EskolaHE; bitalista : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bitamina
iz. Janari gordinetan aurkitzen den gai organikoa, gorputzaren jardunean nahitaezkoa gertatzen dena. A eta D bitaminak. Bitaminarik ezagatik. Bitamina asko duen janaria. Bitaminen gabeziak edo urritasunak hainbat eritasun dakartza.

Aztergaia: bitamina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
bitan
adb. Bi aldiz. Ik. birritan. Behingoan eta bitan iritsi ez arren, ez dela etsi behar. Ez dudala halabeharrez, nahiz bitan argitaratua izan den, ikusteko aukerarik izan.
Azpisarrerak

Aztergaia: bitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"bitan se documenta en textos guipuzcoanos (...) y en Xalbador; no se encuentra en vizcaíno sino en T. Etxebarria. Al Norte predomina la forma bietan, ya documentada en Etcheberri de Ziburu y Haramburu..."

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'bi aldiz'

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

deklinabide mugagabekoak dira hobestekoak EBrako, zenb. zehaztu nahiz zehaztugabeekin: bitan, hirutan, seitan; askotan, frankotan, gutxitan

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'bi aldiz'

bitar
1 adj. Bi atal dituena. Burdina/karbono aleazio bitarra.
2 adj. Bi egoera edo balio bakarrik izan ditzakeen zerbaitetan oinarritua dagoena. Kode bitarra. Seinale bitarra.

Aztergaia: bitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bitar (izlag. 1, izond. 24): Elhuyar (“formato bitarrean”, “formato egokiena bitarra da”, “lehendabizi bitar bihurtu beharko ditu datu horiek”), UZEI (“logaritmo bitarren beharra”), Informatika atlasa (“zenbaki-sistemari bitarra deitzen diogu”, “zenbaki-sistema hamartarretik bitarrera bihurtzeko era bat bilatu behar da”, “konmutazio zirkuituen laguntzaz eragiketa bitarrak egin ahal izateko”, “sistema bitarrean zifraren balioa ez dago definiturik”), A. Diaz de Lezana (“zuhaitz bitar”), OinElektr/BBB (“algebra bitarraren algoritmoen bidez”, “batuketa eta kenketa bitarra”, “batugailu bitarretan oinarrituta”), Programazio-Lengoaia (“Aipatu beharra dago ANSI estandarrean datuak testu edo bitar formatuetan atzi daitezkeela”, “Fitxategi bitarrak testuak ez diren datuak gordetzeko”), Garuna (“aritmetika bitarra deritzo”), J.R. Etxebarria (“gatzak metal batek eta azidotik eratorritako anioi batek eraturiko konposatu bitarrak direla”).

ZTC: zenbaki bitar, aldagai bitar 3, konbinazio bitar, sistema bitar 5, batugailu bitar 3, kenketa bitar 3, batuketa bitar 2, sailkapen bitar, kode bitar 4, etab.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbakikuntz sistema bitar

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoria aipatzea komeni da (bakarra dagokio honi, ez baita izlag. gisa erabiltzen): «izond.»

Informazio osagarria
Eratorri egokia

-tar atzizkiaren erabilera ohikoena ez den arren

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): bitar izond. [kategoriak gehitu dira]

bitara
adb. Bi eratan. Bitara har daiteke hitza.
Loturak

Aztergaia: bitara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

eraikuntza librea dirudi, baina adiera berezi samarrekoa ere bada ('bi eratan'), eta azpisarrera gisa eskain daiteke bi sarreran; hala onartuz gero:

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

bi eratan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'guztiz bat nator, asko erabiltzen baita'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bitariko
1 adj. Bi motatakoa. Bihotzeko damua bitarikoa da: bata osoa eta bestea ez hain osoa. Neurri horren bidez neurtuz gero, gizakiak eta giza lanak, direnak direla, bitarikoak dira bakarrik: handi eta txiki.
2 adj. Bitarik duena, bi osagai dituena. Bitariko gobernua. Bitariko batzorde batean aztertu dute gaia.
3 adj. Bi esanahi dituena, bi azalpen onartzen dituena. Ik. bikoitz 2. Gaztelaniazko le trajo bitarikoa da beti ezinbestean, eta ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen.

Aztergaia: bitariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

cf. OEHko a) De dos clases; b) Mixto; d) Ambiguo

bitarte
1 iz. Bi gauza edo uneren arteko tartea. Ik. arte2. Bitarte honetan ezin konta ahal haur jaio ziren. Ordu baten bitartea. Aski da begi itxi-ireki baten bitartea. Saioen artean hamar minutuko bitarteak eginez. Hilzorian egon zen bitarte labur hartan. Herri hartan bizi zen bitarte guztian. Abere taldeak bihoaz bat-banaka, edo batagandik besteagana zerbait bitarte dutela. Bi etxe haien bitartetik irten da. Abeltegia erre zen, baina etxea ez, bitartean baratzea baitzuten. Haren eta gure hizkeraren artean bazegoen nire eta gaurko zenbait euskal idazle garairen artean dagoen bitartea.
2 iz. Ohiko zereginak albo batera utzita, beste zerbait egiteko hartzen den denbora-tartea. Bitarte batean joango natzaizu bisita labur bat egitera. Hartu dugu bitarte bat zure gutunari erantzuteko.
3 adb. Bitartean; tartean. Debatik hasi eta etxera bitarte. Gizonak gaztak egin bitarte, andreak babak egosi. Gela horretatik atea bitarte, ukuilua. Seiak bitarte ez dadila behintzat etor.
4 iz. g. er. Bitartekoa. Ez zuela haren laguntza baino bitarte hoberik.
5 iz. mus. Bi notaren arteko altuera-tartea. Bitarteak tonuen eta tonuerdien arabera bereizten dira.

Aztergaia: bitarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bitartean, -en bitartez postpos.: X izpien bitartez gorputz barruan dagoen edozer ikusi ahal izaten da.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

bitartean, bitarteko, bitartez, etab.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper