50535 emaitza bilaketarentzat - [10451 - 10500] bistaratzen.

bitartean
1 adb. Adierazten den egitea gertatzen den denbora berean edo hura burutu artean. Ik. bizkitartean; bien bitartean. Andres egur bila joan zen; bitartean anaiak bazkaria prestatu zuen. Ia urte eta erdi igaro da bitartean.
2 postpos. (Partizipio burutuaren, -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren edo izen baten eskuinean). Haiek etortzen diren bitartean, gela txukunduko dugu. Zerbait irabazten duten bitartean, zerbait ere galduko dutela. Zuekin nagoen bitartean. Hitz egin bitartean itsumustuan zihoazen eliza alderantz. Garbitu bitartean txistuka ari da alaikiro. Meza bitartean jokorik egin ez dezatela ardandegian.
3 postpos. Arte. (Partizipio burutuaren, -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren, izen baten edo postposizio sintagma baten eskuinean). Haiek etorri bitartean. Egipton egon ziren, Jesus zazpi urteetara iritsi bitartean. Handik joateko garaia iritsi zen bitartean. Ama Birjina Abuztukotik Eguberri bitartean. Apirilaren erdi aldetik azkenera bitartean.
4 postpos. Tartean; artean. (Denborari ez dagokiola). Bergaratik Osintxura bitartean, hantxe zegoen Etxeguren baserria. Kaitik ontzirainoko bitartean. Desberdintasun handia zegoen artzain horren eta bere semearen bitartean.
Loturak

Aztergaia: bitartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bitartekari
iz. Bitartekoa, arartekoa. Nazio Batuen Erakundeak gatazkan bitartekari lana egiteko borondatea agertu du. Zuzenean erosten zituen artelanak, bitartekaririk gabe.

Aztergaia: bitartekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. bitartekaritza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: Ik. bitarteko / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. bitarteko.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin: onartzeko zailtasunak ditu lantaldeak, osaera ilunekoa denez, onenean ere. Baina erabilia da: beharrezkoa al da, ordea? (cf. bitarteko arautua).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "onartzekoa bada (hala iruditzen zait) sartzea komeni da" (1994-06-28)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Bi horien inguruan, honako ohar hauek egin dira: "bitartekari | F: Bbehin: onartzeko zailtasunak ditu lantaldeak, osaera ilunekoa denez, onenean ere. Baina erabilia da: beharrezkoa al da, ordea? (cf. bitarteko arautua); bitartekaritza | F: cf. bitartekotza". Proposamena: osaera ilunekoak izan arren, erabiliak eta beharrezkoak direnez gero, zerrendan agertu beharko lirateke. Hainbat eremutan, premiazkoak dira bi horiek, besteak beste, ekonomia eta enpresaren munduan, merkataritzan eta zuzenbide zibilean. Hiztegiek badakartzate (ikus, bestela, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Euskalterm datu-basea eta 3000 Hiztegia). Gainera, gaztelaniaz hitz asko daude, "bitarteko/bitartekotasun/bitartekotza" horiekin euskaraz eman ezin direnak (euskara, halakoetan, urri eta motz geratuko litzateke "bitartekari/bitartekaritza" bereganatu ezean). Horien adibide gisa aipa daitezke, konparazio baterako, "mediador/mediación", "arbitro/arbitraje", "intermediario/intermediación", "corrredor/corretaje", "(amigable) componedor/composición"... Are gehiago, askotan "arbitraje" eta "mediación" batera agertzen dira, eta bi hitz behar dira horiek bereizteko. Bestalde, bada "Servicio de Mediación, Arbitraje y Conciliación" deituriko bat, eta horren euskarazko izen ofiziala "Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzua" da".

 - [E116]: "Nik ere onartuko nuke duda gabe. Adibide asko daude egungo euskal idazleen artean eta egunkarietan: Perurena, Mendiguren, I. Borda, Mendiguren, Lekuona, Zabala, Irigoien, Amuritza, Txillardegi... Nik onartuko nituzke biak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

bitartekaritza
iz. Bitartekotasuna. Akordiorik lortzen ez zutela ikusirik, Lan Zuzendaritzaren bitartekaritza eskatu zuten. Jainkoaren aurrean zuzenean jarriz, Elizaren bitartekaritzarik gabe. Nelson Mandelaren bitartekaritzarekin, NBE eta Libia akordio batera iritsi ziren 1998an. || Hegoafrikaren bitartekaritzapean bake-negoziazioak hasi zituzten iragan uztailean.

Aztergaia: bitartekaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu bitartekari , bitartekaritza formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bitartekari (eta bitartekari[-]lan, iniziazio-bitartekari, kultur bitartekari) 31: UZEI 2 (adib.: "Arabiarrek merkatal iharduera bizkor bati eutsi zioten, Ekialde eta mendebaldearen arteko bitartekari bihurtzeraino"), Garm ("Ezkongilea "casamentero", gaur egun esango genukeen bezala, bitartekaria, "intermediario""), A. Aizpuru ("Bahiketa batean bitartekari lanetan ibilitakoak"), Ondare eskualdaketa 1990 ("Baloreen jaulkipenerako erakundeek, Baloreen Sozietateak eta Ajentziek eta gainerako bitartekari finantzieroek parte hartzen dute"), Artxibategi 1990 ("Inbentarioa, liburu itxuran idatzia, dokumentazioa, eta bere erabiltzailea zen Administrazioaren arteko bitartekaria zen"), Salbamena ("Eliza bera eskaintzen zaigu Espirituaren bitartekari, bihotz-berritze eta adiskidetze prozesu honetan"), Orhipean ("Biltzaileak bitartekari soilak dira eta berri emaileak, aldiz, egitan jakintza atxiki eta zaindu dutenak"), Egunk 1992-1993 3 (adib.: "Corcuerak ukatu egin zuen Gobernua EAJ bitartekari gisa erabiltzen ari denik ETArekin negoziatzeko"), Ekintza/4 ("Senarra arrazoiz haserretu egiten da, eta beraz, bitartekari lana eginez, konpontzeko bidean ipini behar duzu"), PsikolSoz ("Kokapen historiko laburraren ostean, aipatu erlazioan bitartekari diren elementu psikosozialak berrikusten dira"), J. Sarasua ("Hizkuntza kolokial amankomuna oinarritzat hartuz eduki tekniko eta berezien bitartekari izatea"), OspitalEstat 1994 ("Mutuen eta horrelako bitartekarien partaidetzarik gabe"), L. Oihartzabal ("[Hitza] Elkarri gure sentipenen berri emateko bitartekaria da"), M.I. Astiazarain ("Aita eta Semea, hodeizko tronu batean, Ama Birjina bitartekari gisa eta aingeru bat otoitz egiten"), EITB ("ETAk Aljeriatik Estatuko gobernuarekin negoziatzeko HB bitartekari izatea onartu zuen"), Gerra zibila ("Garcilaso, nafarzalekeriaren ideologoa, Franco, Goded, Mola eta Sanjurjoren bitartekari prestua izan zen"), Sexua ("Sexuak jakinduriarako iniziazio-bitartekari gisa balio zuen"), Herr 1999 ("Christophe Soulan, Kultur bitartekariaren arabera saltegi barnean idekia den kafetegiak ekartzen dio berezitasuna gune osoari"), NPAO 1999 3 (adib.: "Nork eskatu dio Nafarroako Gobernuari negoziazio horietan bitartekari lanak egitea?"), MerkatLegea 1999 ("Merkataritza ekoizpenaren eta kontsumoaren [...] arteko lotura askotan gertatzen baita bitartekari baten banaketa-zerbitzuen beharrik izan gabe"), LandaTurismo 1999 ("Erreserba egiten baldin bada Erreserba Zentroaren bitartez, Zentroa bezeroen eta jabeen arteko bitartekaria izanen da"), P. Urzelai 3 (adib.: "Beste bitartekari bat behar da elkarrizketara itzultzeko"), eta izond.-banaketan, P. Iztueta 2 ("Bi gradutako sufragio honekin ordena politikoan gorputz bitartekariak edo organizazio funtzionalak sartuko lirateke", "Indibiduoaren eta Estatuaren artean organo bitartekari bihurtzeko abantaila dute"); bitartekaritza (eta bitartekaritza-lan, finantz bitartekaritza) 12: Oihenart Taldea 2 (adib.: "Geroz premiatsuago gertatzen ari zen merkatarien bitartekaritza kanpoko merkatuari buruz"), J. Tobar-Arbulu 2 ("Potentzia produktibo berriak, hauxe baita hemen aritzen ari garenekoa, une berean antagoniko, autonomo eta bitartekaritza-lanak egiteko gai izan behar du", "Hortarako, bitartekaritza behar da kokagune propioak eraikitzerakoan"), KirolEntrenamendua ("Pilota txandakako jokoa denez, aurkakotasun harremana pilotaren bitartekaritzaz gertatzen da"), KontabPlanOrokorra ("Ohizko iharduera gisa finantz bitartekaritza duten enpresak"), Egunk 1996 ("Orain bi urte bitartekaritza bidez auzia konsensuaren bidean jarri zen"), Heriotza 2 (adib.: "Hildakoen oinazeak arintzeko bizien bitartekaritzak garrantzia zuen"), P. Urzelai 2 (adib.: "Dagoeneko esan daiteke Uriarte gotzainaren bitartekaritza [...] bideragarritasunik gabe gelditu dela"), ELTxostena 1998 ("Argitu behar da alor honen baitan sartuta dauden espedienteen bideratzeari ekin zaiola bitartekaritza hutsaren ikuspegitik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bitartekari : AB38 8 (intermediario), HiztEn (artekaria, bitartekoa), LurE (ik. bitarteko), Euskalterm 17 (mediador, intermediario, intercurrente); bitartekaritza : HiztEn (bitartekariaren iharduera), Euskalterm 13 (mediación, intercesión) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bitartekari : HiruMila (intermediario), Lur EF/FE (médiateur, intercesseur) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal 'intermediario, mediador/intermédiaire, médiateur' beste hiztegietan: arartekari :Casve FE (eta arartekarisa), PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; ararteko : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE (eta arartekosa), HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; artekari : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; arteko : Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; arteskü : Casve FE; bitartekari : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB; bitarteko : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; gizerraile : Casve FE; tarteko : Lur EG/CE eta EF/FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. bitartekotza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Bi horien inguruan, honako ohar hauek egin dira: "bitartekari | F: Bbehin: onartzeko zailtasunak ditu lantaldeak, osaera ilunekoa denez, onenean ere. Baina erabilia da: beharrezkoa al da, ordea? (cf. bitarteko arautua); bitartekaritza | F: cf. bitartekotza". Proposamena: osaera ilunekoak izan arren, erabiliak eta beharrezkoak direnez gero, zerrendan agertu beharko lirateke. Hainbat eremutan, premiazkoak dira bi horiek, besteak beste, ekonomia eta enpresaren munduan, merkataritzan eta zuzenbide zibilean. Hiztegiek badakartzate (ikus, bestela, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Euskalterm datu-basea eta 3000 Hiztegia). Gainera, gaztelaniaz hitz asko daude, "bitarteko/bitartekotasun/bitartekotza" horiekin euskaraz eman ezin direnak (euskara, halakoetan, urri eta motz geratuko litzateke "bitartekari/bitartekaritza" bereganatu ezean). Horien adibide gisa aipa daitezke, konparazio baterako, "mediador/mediación", "arbitro/arbitraje", "intermediario/intermediación", "corrredor/corretaje", "(amigable) componedor/composición"... Are gehiago, askotan "arbitraje" eta "mediación" batera agertzen dira, eta bi hitz behar dira horiek bereizteko. Bestalde, bada "Servicio de Mediación, Arbitraje y Conciliación" deituriko bat, eta horren euskarazko izen ofiziala "Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzua" da".

 - [E116]: "Nik ere onartuko nuke duda gabe. Adibide asko daude egungo euskal idazleen artean eta egunkarietan: Perurena, Mendiguren, I. Borda, Mendiguren, Lekuona, Zabala, Irigoien, Amuritza, Txillardegi... Nik onartuko nituzke biak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

bitarteko
1 iz. Besteren batekin harremanetan jartzeko erabiltzen den pertsona. Ik. ararteko. Gure bitarteko izan dadin. Ama Birjina bitarteko dugula. Bitarteko on batez baliatu. Bitarteko bati erosia. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik, beste bitartekorik gabe. Bitartekotzat legegizon bat harturik.
2 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ikasbidea bitarteko bat besterik ez da irakaslearen eta ikaslearen artean. Bitarteko izan ziren nolanahi ere askoren axolagabekeria eta gehiagoren seta. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia.
3 iz. Zerbait lortzeko baliagarri den gauza. Ik. baliabide 2. Jartzen diren bitarteko guztiak ez dira nahikoa.
4 adj. Tasunen batez mintzatuz, beste batzuen artean dagoena. Noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona.
5 adj. Arteko. Hilaren hamarretik hogeira bitarteko egunetan. Hura gertatu zen bitarteko denbora.
6 adj. (Denborari ez dagokiola). Bi hirien bitarteko bidean.
Azpisarrerak

Aztergaia: bitarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bitarteko 1 iz. 2 izond.: noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. (cf. ararteko); 2. izond. ("Noiz den ordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdimerdi esaten zaiona")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren inguruko oharra hauxe da: "bitarteko | EArau: 1 iz. 2 izond.: noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdi-merdi esaten zaiona". Proposamena: adieren artean hirugarren bat gehitu beharko litzateke: "3 izlag.: bitarteko funtzionarioa". "Bitarteko" hitza Administrazioaren eremuan erabiltzen den izenlaguna ere bada, "interino" esateko, eta esangura hori nekez sartzen da proposatzen diren bi horietan'.

 - [E116]: 'hau ez dut hain argi ikusten. Uste dut 'funcionario interino' kontzeptua Espainiako kontua dela (ez dakit beste tokietan baden), eta ez dut uste hala izanik ere, administrazio guztietan 'bitarteko' deitzen dioten, beste modu batzuk ere bai baitira. Nik ez nuke aipatuko adiera honekin, nahi duenak erabil dezala. Dagoen moduan uzten badugu, gainera, ez dira debekatzen izan ditzakeen beste modu bateko esanahiak, eta gutxiago esanahi hauek teknikoak badira'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bitarteko izan
1 da ad.-lok. (dela (direla...) bitarteko, bitarteko dela (direla...) esapideetan, '-en bitartez' adierarekin). Ik. dela bide; dela medio. Jainkoa eta gizakia uztartzen asmatu zuen, Kristo bitarteko dela.
2 da ad.-lok. (dela (direla...) bitarteko, bitarteko dela (direla...) esapideetan, '-en eraginez' adierarekin). Gerra zela bitarteko, atzeratu genuen ezkontza. Ekonomia arrazoiak direla bitarteko hartu du jarrera hori Madrilek. Ahmaden kasuak argi adierazten du zer-nola narriatu den herrialdea, gatazka dela bitarteko.

Aztergaia: bitarteko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mediar.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

eraikuntza librea dirudi; adib. gisa eman liteke, bitarteko sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "azpisarrera gisa emango nuke nik ere".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

bitartekotasun
iz. Bitarteko denaren jarduna. Ik. bitartekotza; bitartekaritza. Haren bitartekotasuna zure aurrean lagun izan dakigula. Ama Birjinaren bitartekotasunaz baliatzen garela.

Aztergaia: bitartekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitartekotza
iz. Bitartekotasuna. Bitartekotza egin. Hau iristeko zure bitartekotza indartsuaz baliatzen naiz.

Aztergaia: bitartekotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitartekoz
postpos. [Oharra: Euskaltzaindiak, bitartekoz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bitartez].

Aztergaia: bitartekoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bitartez.

bitartez
postpos. Aipatzen direnak bitarteko direla. (-en atzizkiaren eskuinean). Haien bitartez egin ditugun eskariak. Errege berriari, bere ama Betsabe-ren bitartez, Abixag emaztetzat eskatu zion. Ordezkarien bitartez jakinarazteko. X izpien bitartez gorputz barruan dagoen edozer ikusi ahal izaten da.
Loturak

Aztergaia: bitartez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

pospos.

Esapide ohiko(en)ak

-ren bitartez ("X izpien bitartez gorputz barruan dagoen edozer ikusi al izaten da")

bitasun
iz. Bi izateko nolakotasuna. Batasuna zen puntuan bitasuna eta are aniztasuna sortuz.

Aztergaia: bitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitelo
iz. zool. Zigoto batek dauzkan nutrizio erreserbak, enbrioiak hazteko erabiltzen dituenak. Metazooen arrautzak sailkatzeko, berezitasun bi erabiltzen dira normalean: biteloaren kantitatea eta bitelo horrek arrautza barruan duen kokapena.

Aztergaia: bitelo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh47 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 48 (EiTB 1, Elhuyar 3, Laneki 1, UEU 43); ETC 83

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bitelo iz. (Zool.) vitelo / Adorez: bitelo iz. (Zool.) vitelo / Labayru: bitelo 1 iz. Biol. vitelo / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia. Sartu dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zool.

biter
iz. Aperitibo bezala hartzen den edari mingotsa, kolore gorrikoa, alkoholduna nahiz alkoholik gabea. Usurbilen, sagardo naturala egiteaz gain, sagardo gasduna, biterrak eta zukuak ere egiten zituzten.

Aztergaia: biter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bitter 23: Consumer 22 (adib.: “Tonikak eta bitterrak beste hainbat freskagarrik baino gutxiago gizentzen dute”, “Bitter Kas Light”), Berria (“Bitterrak: Tonikoen antzekoak, baina azukre gehiago eta kinina gutxiagokoak”); biter 2, Consumer (“Adibidez, ehun mililitro bakoitzeko biterrak 30 kaloria ditu, Fanta Naranja eta Pepsik 45 eta Coca-Cola lata batek (33 zentilitro) 126”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bitter 8, Joan Mari Irigoien (adib.: “Hori bai, Altzara iristerakoan bitter erdi batera gonbida nazakezue - esan nien, Sarari begi-keinu adierazgarri bat egiten niola, Karmele ez ohartzeko moduan”); ez dugu aurkitu biter formarik.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 10 lek. (B 1 / G 9)

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

nazioartekoagoa da -tt- grafiakoa; baina grafia hau bustiduraren marka da euskaraz.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

tt.

bithirindar
1 adj. Bithiriñakoa, Bithiriñari dagokiona.
2 iz. Bithiriñako herritarra.
bitik bat
Hautatze bateko bi aukerak kontrajartzeko erabiltzen den esapidea. Bada, bitik bat: edo zuzen aitortu edo zuzen kondenatu.
Loturak

Aztergaia: bitik bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BITIK BAT, BITATIK BAT. Una de dos. Bada bitik bat, edo konfesau, edo kondenau. CrIc 184. Nai dezu joan Infernura Pelagiori lagun egitera? bada bitik bat, edo zuzen konfesatu, edo zuzen kondenatu. Mg CC 118. Nik biti bat: edo ardao utsa edo geijenian ur utsa. Mg PAb 55. Bitatik bat, gurasoak edo ez artu morroi edo neskamerik, edo ikaserazo bear diezue dotriña. AA II 17. Bitik bat, euskera ala jakintza hautu bihar izatekotan, jakintzia hautuko neuke Euskel Herriarentzat. Osk Kurl 120.

bitik bat 3: Elkar (“Bitik bat: edo Psycho bere bizitzara ekarri nahi du –baina zein puntutaraino?–, edo psikotiko hutsa da, beste barik… edo biak batera"), Argia 2 (“Bitik bat, asko ikusia zara edo zure burua gehiegitxo maite duzu!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiera honetako bitik bat formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bi sarreran.

bitikultura
iz. Mahastizaintza.

Aztergaia: bitikultura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. mahastizaintza.

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. mahastizaintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bitiniar
1 adj. Bitiniakoa, Bitiniari dagokiona.
2 iz. Bitiniako herritarra.

Aztergaia: bitiniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bitinia / bitiniar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

bitore
adj. g. g. er. Trebea; bikaina.

Aztergaia: bitore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bitore forma 29 aldiz ageri da, G (Izt C 19, AzpPr 2, Aran SIgn 6, Lard, Vill Jaink); bithore 3 aldiz, IE (Ax, Hm).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bitore : DFrec 1 (Azurm), HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabaki gabe utzi da forma
Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

trebea; bikaina.

bitrina
iz. Beira-arasa. Balentziagaren soinekoak erakutsiko dituzten 80 bitrinak. Bitrinetan daude gordeta garai hartako 200 objektu inguru.

Aztergaia: bitrina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh 55 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. s.u. berinape, dagokion informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bitrina EB 3 (M. Aurrekoetxea, M. Legasse, F. Juaristi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bitrina : DFrec 3, Euskalterm 6. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bitrina : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vitrina / vitrine formen ordainak: beirarasa : HiruMila, ElhHizt (beira-arasa); bitrina : HiruMila; erakustoki : Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF (erakus-toki), PMuj DCV (erakus-toki); erakusleiho : Lur EF/FE // Beste batzuk: Casve FE: erakusgia; (armoire) berinetxe, berinalase; HaizeG FB: ager-toki, berin-etxe; PMuj DCV: berin-etxe, erakust-apal, lei-arasa.

bitrina 55.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bitrina 18.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

aski izan litezke erakustoki edo beira-arasa modukoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta ‘beira-arasa’ definitzailearekin jasotzekoa. Gutxienekoak betetzen ditu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bat nator lantaldearen proposamenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bitrozeramika
1 iz. Material zeramikoa, beira egiteko tekniken bidez lortzen dena eta tenperatura altuen aurkako erresistentzia handia duena. Zakarretara botatzen diren telebista eta ordenagailu zaharkituen pantailetako beira birziklatuaz bitrozeramikazko baldosak egingo dira Erresuma Handian.
2 iz. Bitrozeramikazko sukaldea. Labea eta bitrozeramika martxan dauden bitartean, musika-katea eta xurgagailua itzaltzea komeni da.

Aztergaia: bitrozeramika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bitrozeramika 62: Consumer 52 (adib.: “Bitrozeramikentzako garbigarriak”), Berria 3 (adib.: “sukaldea elektrikoa edo bitrozeramika baldin bada, itzali plakak egosketa amaitu aurretik”), EiTB 7 (adib.: “Emakumeak, jarraian jateko asmoa zuen haragi zatia bitrozeramika gainean jarri zuen zuzenean, haragia prestatzeko era "berezi" bat erabiliz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bitrozeramika 2: Txiliku (“Bitrozeramikak balioko ote du?”), Patxi Iturritegi (“Horixe bakarrik behar genuen, zorioneko bitrozeramika arriskuan jartzea, justu unerik txarrenean”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vitrocerámica / fr vitrocéramique: Elhuyar: bitrozeramika / Nolaerran: bitrozeramika / Zehazki: - / Labayru: bitrozeramika / Adorez5000: bitrozeramika.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

bits
1 iz. Aparra. Bits makala gainean duen ur geldia bezala. Itsasoko bitsa bezain zuria.
2 iz. Ahotik ateratzen den adur bisduna. Ahotik bitsa eta begietatik sua dariola. Ken itzazu ezpainetako bitsok.

Aztergaia: bits

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bitsetan: zorion-bitsetan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bitsetan ("zorion-bitsetan", "izerdi-bitsetan")

bitsadera
iz. Zali moduko sukalde tresna, handia eta zuloduna, dirakien saldaren gaineko bitsa kentzeko-eta erabiltzen dena. Arrautza zartaginetik ateratzeko ariketa, saltoka dabilen olioari muzin eginda bitsadera sartu eta gutizia ateratzea.

Aztergaia: bitsadera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: iz. Sin. apar-kentzeko .

bitsetan
adb. Aipatzen den gauza onaren ugaritasunean. Ik. esne mamitan. Atsegin-bitsetan nintzen horrela ikusi nituenean. Poz bitsetan igeri geratu zitzaigun Teresa.
Loturak

Aztergaia: bitsetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zorion-bitsetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E117]:  zorion bitsetan sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-04-26): bitsetan ("zorion-bitsetan") sartu da.

bitsu
adj. bizk. g. er. Apartsua.

Aztergaia: bitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

apartsua.

bitu, bi/bitu, bitzen
du ad. g. er. Bikoiztu.

Aztergaia: bitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bi(tu), bitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bikoiztu.

bituminoso
adj. geol. Betuna daukana. Harkaitz bituminosoak.

Aztergaia: bituminoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Geol.

bitxi
1 iz. Apaingarri bikaina eta balio handikoa, bereziki gorputzean edo jantzietan eramaten dena. Ik. harribitxi. Urrezko bitxia. Zaldi harroa, bitxiz eta zilarrez apaindua. Euskara ez da kanpotarrei erakusteko gorde behar dugun bitxia edo jostailua.
2 adj. Ohikoa ez dena, ohiko gauzetatik at dagoena. Joskera bitxia. Gertakari bitxia. Bitxi iruditu zitzaion eske ibiltze hori mutikoari. Dirdira hits bitxi batekin.
3 adj. Bururik ez hankarik ez duena; irrigarria. Teoria bitxia. Ateraldi bitxia. Eske zebilenean, ate guztietan irri egin behar zioten bere bilo nahasiaz, bere bizar luzeaz, bere soineko bitxiaz. Hizketa bitxiko gizona.

Aztergaia: bitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

harri bitxiak, harri preziatu

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 izond. / AS: bitxi(-)denda.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua da hobestekoa

forma hori berretsi da, bai iz. eta bai izond. bezala

Forma arautuaren azalpenaz oharra

hemen (ere) aipatzekoa izan liteke imitaziozko bitxi (cf. oharra s.u. bisuteria).

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

pitxi ere onartzea proposatzen da, haur-hizkeran eta 'balio gutxiko bitxi' adieran

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz.; 2. izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Pitxi eta bitxi ezta berdin. P. Lafitte aski borrokatu da nahaskeria horren aurka, lehena 'joya' eta bigarren 'extra-o' baita. Zehaztatunaren izenean, bereizketa egin dezagun" (1993-02)

 - [E204]: bi adiera nausi bederen" (1993-02-20)

 - [K204]: bigarren errannahi bat badu iparraldean: drôle, original, bizarre eta hirugarren bat atzizki bezela: aitabitxi, semebitxi..." (1995-03-03)

 - [A106]: Argi dago, bi adiera dituena, baina ez dut uste bi forma onartubeharko litzaizkiokeenik" (1994-07-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'XK-k markatu du oharra egiteko, baina gero ez du oharrik bidali. Hala ere, nik ez dut hemendik kendu sarrera hau eta onartuen artean sartu, zalantza moduko bat utzi baitu lantaldeak. Egokiena litzateke arautuak diren bitxi eta bitxi(-)denda horiekin beste AS bat sartzea imitaziozko bitxi sartuz: bitxi, bitxi(-)denda, imitaziozko bitxi. Hau onartzen bada, gero, imitazio barnean ere sartu behar da AS hau'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez aipatu, eta kendu oharrik gabeko zerrendatik 'bisuteria* e. imitaziozko bitxi'

bitxi denda, bitxi-denda
iz. Bitxiak saltzen diren denda. Izen eta tradizio handiko bitxi denda bat.

Aztergaia: bitxi denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bitxidun
adj. Bitxiak dituena, apaindua. Soineko bitxiduna.

Aztergaia: bitxidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

bitxigile
iz. Bitxiak egiten dituen eskulangilea. M. Miranda bitxigile ezagunak gaur bertan kaleratuko du bilduma berria.

Aztergaia: bitxigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitxigintza
iz. Bitxiak egitea; bitxigilearen lanbidea. Bitxigintzan erabiltzen diren gaiak.

Aztergaia: bitxigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zilargintza, bitxigintza

bitxika
iz. Garatxo-belarra.

Aztergaia: bitxika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

garatxo-belarra.

Landare eta animalien taxonomi izena

Daphne laureola.

bitxikeria
iz. Bitxia den gauza edo egitea. Ik. bitxitasun. Haren janzkeraren bitxikeria. Irri eginarazteko esaten diren bitxikeriak. Inoren onginahiak, apetak eta ezjakinak asmatu dituen bitxikeriak. Bitxikeria galgarriak.

Aztergaia: bitxikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitxiki
adb. Era bitxian. Hau mamu beltz larria!, eta zein bitxiki dabilen!

Aztergaia: bitxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Zein bitxiki dabilen!

bitxilore
iz. Belar landarea, loreak erdigune biribil hori batez eta hosto zuriz osatuak dituena (Bellis sp. ). Ik. txiribita; margarita.

Aztergaia: bitxilore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bitxilore: Bellis sp.; basabitxilore: Bellis perennis.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lore.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Bellis sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.] EOH p 11.192" (1994-07-07)

bitxiontzi
iz. Bitxiak gordetzeko kutxatxoa. Ahopean esan zion bitxiontzia paumen kaiolaren ondoan lurperatuta zegoela.

Aztergaia: bitxiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "bitxiontzia = joyero (cajita)".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

bitxitasun
iz. Bitxia den, edo ohikoa ez den gauza; bitxia denaren nolakotasuna. Haien lautasuna hobea zen gure egunetako bitxitasuna baino. Zuberoako hainbat doinuren bitxitasunak erakarririk.

Aztergaia: bitxitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bitxitegi
iz. Bitxi denda. Alkorta bitxitegiak emaniko bi erloju zozkatu ziren.

Aztergaia: bitxitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bitxitegi, (bitxidenda)

bitxitu, bitxi/bitxitu, bitxitzen
da/du ad. g. er. Bitxi bihurtu. Hain egunerokoa zaiguna, hain ezaguna, bat-batean bitxitzen zaigularik.

Aztergaia: bitxitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bitxi(tu), bitxitzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bitxi bihurtu.

bitxiztatu, bitxizta, bitxiztatzen
da/du ad. Bitxiz apaindu. Kutxa bikaina, gainetik bitxiztatua.

Aztergaia: bitxiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bitxiztatu, bitxizta, bitxiztatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bitxiztatu, bitxizta, bitxiztatzen

bitzuk
1 zenbtz. bizk. Batzuk eta besteak, bi multzoak, bi taldeak. (Pluraleko forma). (Batez ere mugatuko kasu markekin erabiltzen da). Batzuk sendiko ogiaren bila, arimen artzain besteak; bitzuak dira euskaldun sendo, fededun jainkozaleak. Batzuek uste dute (...); beste batzuek (...); bitzuek huts egiten dute. || Zeintzuk dira ondo komulgatzeko eroan behar diren prestamenak?, dira bitzuk: batzuk arimari dagozkionak eta besteak gorputzekoak.
2 zenbtz. bizk. Biak. (Mugatuko kasu markekin erabiltzen da). Polux eta Kastor, bitzuak arrautzetatik jaioak. Liburu batean batuta idazle bitzuon lanak.

Aztergaia: bitzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Idazti batean batuta idazle bitzuon edestiak

biuniboko
adj. mat. Bana-banakoa. Erlazio biuniboko hori ez da ezein hizkuntzaren ortografia-sisteman gertatzen.

Aztergaia: biuniboko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

bana-banako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

biurda
iz. Ezkerte beltza.

Aztergaia: biurda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. ezkerte (beltz) / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ezkerte beltza.

Landare eta animalien taxonomi izena

Convolvulus arvensis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "biurda baratzetako eta soroetako belar gaiztoa da, eta baditu, horregatik, seguru asko, mila izen. Gehien erabiltzen direnak beharko lituzke alboan: ezkertea, lurruntza..." (2004-11-03)

biurrundar
1 adj. Biurrungoa, Biurruni dagokiona.
2 iz. Biurrungo herritarra.
biurteko
iz. Bienala. Veneziako Arkitektura Biurtekoa.

Aztergaia: biurteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2003-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

Sin. bienal.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko osaerako hauek batera berrikustekoak dira, denak ez baitira osaera ber-berekoak: hemengo honi, adibidez, 'bi urtez behingo (x)' azalpena dagokio (beherago ageri den bosturteko-ri ez bezala, alegia).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bixi
adj. adkor. Bizia. Saltsa bixia.

Aztergaia: bixi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

bustidura bidezko adierazkorra; ez dagokio lantalde honi horrelakoen auzi orokorra argitzea; eta baliabidearen adierazgarri, aski izan liteke bixigarri arautua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'orain arte sartu ditugu hitz batzuk adkor markarekin, nahiz ez den erraza jakitea ze irizpide erabili dugun. Horien artean daude, adibidez, axal, bixigarri, exkax, gaixo, goxatu, goxo, koxkor,... Lantaldeak dio ez dugula bixi horren beharrik, hor baitugu bixigarri, dagoeneko arautua. Ez dakit, nik sartuko nuke, aski erabilia baita'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'sartu adkor markarekin'.

bixigarri
iz./adj. adkor. Bizigarria. Azkenean jarri dio film honi Blasettik bixigarri pixka bat, pikardia-ttantta.

Aztergaia: bixigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adkor.

Informazio lexikografikoa
Mailak

adkor. Ik. bizigarri

bixika
1 iz. Batez ere Ipar. Maskuria. Idiak bixikan harria duenean.
2 iz. Batez ere Ipar. Pikorta. Larruan eta haragian bixikak ateratzen zaizkion gizona.

Aztergaia: bixika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"La forma bixika es claramente mayoritaria en la tradición septentrional. En Vizcaya la forma predominante es puxika"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizika 1 (IE); puxika 3 aldiz (G, B, EB); bixika 2 (EB); puxiga 1 (G)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'maskuria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

batez ere Ipar. Ik. maskuri (eta bere lekuan: puxika batez ere Bizk. Ik. maskuri)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "(eta puxika). Bereizten dut bixika /larruan dagoen gaitza/ eta Pixasturu ("vessie")" (1993-02-20)

 - [I203]: "puxika" (1993-02)

 - [E410T]: B2: beraz zein da hobestekoa? puxika. Eta adiera derberdinetan zer egin? Vejiga urinaria; Vessie (urinaire); blader: maskuri, puxika; Vesícula (biliar); Vésicule; Gall-blader: behazun (-maskuri), behazun-xixku; Vesícula (de la piel); vésicle, vésicule; vesicle: besikula, xixku (?), puxika (?), pusla, baba; Globo; UZEIn, 3 puxika: gas-puxika (AB26); maskuri, puxika (AB26), maskuri, gernu-maskuri, puxika (AB84); UZEIn, 0 bixika" (J. agirre, 1995-03-21)

bixintxo
iz. pl. San Bizente egunaren inguruan Iparraldeko zenbait herritan egiten diren jaiak. Ostiralean hasiko dira Hendaiako bixintxoak.
bixkekar
1 adj. Bixkekekoa, Bixkeki dagokiona.
2 iz. Bixkekeko herritarra.

Aztergaia: bixkekar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bishkekar (herritarra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: 171. arauak aurreko erabakia aldatu du: bixkekar (2012-12-03).

bixkor
1 adj. adkor. Bizkorra. Aizkolari bixkorragorik oraindik ez da ikusi. Lasterkari bixkorra. Zuen buru bixkorrak eta argiak.
2 adb. adkor. Bizkor. Bazihoan amonatxoa, bazihoan baserrira, neskatxa gaztea baino bixkorrago, ardatza baino tenteago.

Aztergaia: bixkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIXKOR (Ae ap. EAEL 212; O-SP 221, VocBN, Hb ap. Lh; pixkor H, phixkor H). (Forma palatalizada; en algunos casos parece tener valor expresivo). A) (Adj.). a) "Qui est vif, vigoureux" O-SP 221 SP. "Un peu fort et animé" VocBN. Landarea lotzen zaio ausikian lurrari; ordu arte ja bizikor eta pixkor, bainan hein batean koxkor gelditua egonik urteak, hartzen dautzu bet-betan hedadura bat. HU Aurp 198. Aixkolari pixkorragorik / oraindik ez da ikusi. Auspoa 39, 46. --Baita zuri ere, Joakiña. Pixkor? --Alegintxoak eginda. NEtx LBB 60. Xahar pixkorra zitakeen bere gisan, ustez bederen. Larre ArtzainE 137. b) "Âpre, c'est le contraire de leun" O-SP 221 SP. c) (gral.). Ref.: A; Elexp Berg (bizkor). "Muy vivo, ágil (dim. de bizkor)" A. "Oso aintxitxikalari bixkorra da Luis" Elexp Berg. d) Activo, eficiente. Emakume maratz, pixkor ta begiratua. Ag G 17. Xiberutar idazle edo izkiribaino bixkorra. Lh in Const 14. Nere artzaitxo pixkorra. Lek EunD 23. (V-gip). Vivo, espabilado, despierto. "Vivaracho" Iz ArOñ. "Oso bixkorra ei da eskolan" Elexp Berg. Zuen buru bixkorrak eta argiak. Or Mi 19. Argia ta pixkorra zetorren mendiko semea. NEtx LBB 36. Asmo bixkorrez aberatsago baitzan ondasunez baiño. "Animositate". Or Aitork 40. e) Abundante, grande. Dolar meta pixkorra ere bildu bide duk hik! Larz Iru 112. Zeren laborari etxe pixkorra baita. Etchebarne 24. B) (Adv.). (V-gip). Rápidamente. "Epaikixa zuzen da politxo erabilli, bixkor (rápido) da ondo ebateko" SM EiTec1 147. "Bixkor joan kalera" Elexp Berg. Bazijoan amonatxoa, bazijoan baserrira, neskatxa gaztea baño pixkorrago, ardatza baño tenteago. Ag G 267.

bixkor 13: Berria 4 (“Bozka postaz emateko aski bixkor ibili ez ziren nafar, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarren batzuk direla-eta, migrazio-mugimendu berezixka bat gertatu zen atzo lurralde horien ingurumarietan, beren #herritxiki-etatik kanpo bizi baina bertan erroldatuta segitzen duten espezieko askok jaioterrirakoa egin baitzuten asteburuan, foru-hauteskundeen kari, batik bat beren garaian urrunegi alde egin ez zutenek, soilik nahikoa urruti”), EiTB 7 (“bixkor erantzun beharreko galderekin”), Argia 2 (“Hiru gurasoek amodioz hezi zuten etorri berria, eder eta bixkor”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bixkor 5: Juan Kruz Igerabide (“Komuneko zoru osoa zipriztintzen bainuen, bada, ama haserretu ez zedin, beste zapi batez lehortzen nuen bixkor-bixkor”), Gotzon Garate (“Eremu bero handi haietan ugaldu egiten dira bixkor asko”), Matias Mugica (“Bixkor zetozen, nahiz gurdizainak, gau oso bateko lanak ahiturik, beren jarlekuan erdi lo zeuden, uhalak eskuan, uhalak ere lokarturik, antza”), Patziku Perurena (“Gixon hura "gu" zen, ttikia, baina oso bixkorra eta tranpoxoa”), Iñigo Aranbarri (“Taberna giroan lagun arterako jario bixkor dena, istorio komikoa begitandu zait, bere hilketa eta guzti, hain da beste nonbaitekoa kazeta batean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia, sarrera gisa sartzekoa, goxo eta bixi bezala, Adkor. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper