50535 emaitza bilaketarentzat - [10551 - 10600] bistaratzen.

bizia utzi
du ad.-lok. Hil, bizia galdu. Bizia uztera Donostiatik honaino etorri! Teruelgo lurretan utzi zuen bizia.

Aztergaia: bizia utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA UTZI. a) Morir. "Ehun urthetan utzi zuen bizia, il mourut à l'âge de cent ans" Dv. Ürüñe üngürünian / biziaren üzteko. Xarlem 579. Mendea bizi eta bizia uzteko. Hb Esk 17. Ene biziaren üzteko. CatS 29. Geienak emen bizia itxirik. AB AmaE 46. Lore sortu orduko histu baten pare, / Biziaren uztera guti naiz herabe. Elzb Po 179. Bizia uzteko ta berriro artzeko eskubidea duna. Or Aitork 300. Bizia uztera Donostiatik oneraño etorri! Anab Arpika 49. Teruelko lurretan utzi zuan bizia. AZink 58. Ba diau mutiko gazte bat xarmanta bere bizia han utzi duena. Etchebarne 124. b) (Con dat.). Perdonar la vida. Kutxan gordeai bakar bakarrik bizia utzi zitzaien. Lard 9. Nere esposaz eta semeaz kupitu, eta oiei bizia utzi ziñietela. Arr GB 119. Zure grazia merezitu dudanaz geroz, bizia utz dezaguzu eni eta ene populuari. Zerb IxtS 74. Nahibada, hitza bazien bizia ütziko zerela, hanitx zathikatürik, phuskakatürik izan zütian. Mde Pr 49.

bizia utzi 3: Berria 2, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia utzi 6: Herria 4 (“Lur huntako bizia utzi eta haur horiek gure etxetako aingeruak bilakatu dira”), Xabier Amuriza (“Eta ez dago beste arrazoirik, loak gorputza bertan behera daukanean, gogo-adimenek itzarrik segi dezaten, gure gogoa itzarrik gagozeneko simulakro berek jotzen dutela baizik, hala nola egitan ikusi uste dugun, bizia utzirik, heriotzaren eta lurraren mende dagoena”), Patziku Perurena (“Bular gorri ura puztuta, zer janik ezin billaturik, legorpe edo ukulluetan barrena, zenbatek ez du katu ta pizti artean bere bizia uzten!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bizi sarreran.

biziagotu, biziago/biziagotu, biziagotzen
da/du ad. Biziago bihurtu. Ik. bizitu. Elkarrizketa biziagotzeko. Etsaigoa biziagotu. Ibilera, urratsa biziagotu. Nirekiko kezkak biziagotu zitzaizkion.

Aztergaia: biziagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziagotu, biziago(tu), biziagotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biziagotu, biziago(tu), biziagotzen

bizialdatu, bizialda, bizialdatzen
du ad. Beste bizi bat eman. Jainkoak beste bizidun batzuk egingo zituzkeela aldez aurretik, eta haiek bizialdatuz sorraraziko zukeela gure lehenengo gurasoa.

Aztergaia: bizialdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da
Euskaltzaindiaren Arauak

bizialdatu, bizialda, bizialdatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bizialdatu, bizialda, bizialdatzen

bizialdi
iz. Norbait bizi den urteak edo epea. Sararen bizialdiko urteak. Emaguzu bakea bizialdi honetan, eta besterako laguntza. Nik gaualdiak eta bizialdi osoa ere emanen nituzke horri entzuten.

Aztergaia: bizialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziarazi, biziaraz, biziarazten
du ad. Bizirik iraunarazi; biziagotu. Ahotik hartzen dugun hatsak biziarazten gaitu. Aitak hilak berriz piztu eta biziarazten dituen bezala. Berriz biziarazi duzuelako nitaz duzuen arta.

Aztergaia: biziarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziarazi, biziaraz, biziarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biziarazi, biziaraz, biziarazten

biziarazle
adj. Biziarazten duena. Jainkoaren gorputz biziarazlearekin bat egina izateko.

Aztergaia: biziarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziaro
iz. Norbaiten bizitza banatzen den aldietako bakoitza. Atseginez oroitzen zuen beti biziaro hura, Adamek paradisua antzo.

Aztergaia: biziaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

biziarteko
adj. Batez ere zuz. Norbaiten bizitzak irauten duen bitartean irauten duena. Biek dituzte biziarteko erretiroak: 70.000 euro inguru bakoitzak.

Aztergaia: biziarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) bizi + arteko 1: Cb Eg III ("Bizi arteko pausoak oker, edo gaizki emanarren, Jainkoaren graziaz, ta penitenziaz zuzendu, ta erremedia ditezke"); b) hil + arteko: Mb IArg I ("Hau izandu zen Jesusen jait-hordutik ill arteko bizia; orra gurutzez, nekez ta penaz zein betea"; "Ta bere erregek orri baño beste mil miletan gaitz edo on geiago egin bear digu, nola izaten den ill arteko gure bizitza"); AA I ("Lenengo bost Sakramentuakin ederki prestatuak utzi zituan Jesus onak, ill arteko denboran, Zerua irabazteko bear ditugun, gauza guziak"); fB Ic III ("Au da ezkontzako sakramentubaren iraun santuba; senarra edo emaztia ill artekua"); Añ EL2 ("Eskiñiten deutsudaz yaio zanik eta kurutzean il arteko bere atsakaba, naibaga, larritasun, ta nekaldi ezin geiagokoak"); Azc PB ("Iagiten da goizean gizon nekatua iaso ezinik egunaz il-arteko adua"); Zait Sof ("Ildakoari illartekoak, berriz egitea, indar aundia ote?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biziarteko 1: E. Zabala ("Estaduak inkautatu zien komentua Bilboko Aduana bertan jartzearren, monja bakoitzarentzat biziarteko pentsiotzat pezeta bat ordainduz"); ez dugu hil + arteko segidakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hil arteko 1 ("Pertsonaiatzat xxxrrak dituelarik xxx hil arteko planetan") // AB38: bizi guztirako 1; bizirako 1 // HiztEn: biziarteko ; biziarteko kargua (adib.) // Euskalterm: biziarteko 7 (horietan biziarteko errenta, biziarteko pentsio, biziarteko kargu, biziarteko monokratismo, biziarteko funtzionario, biziarteko kidea) // Ez dugu aurkitu ap. AB50; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu Admin. eremukootan: AdmMila; AdminEL; AgAld hitz-bilduma; AdmHizt; LurraldeAntol; HezkAdmin; EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bizi guziko : Lur EF/FE; biziarteko errenta : HiruMila; biziarteko kargua : ElhHizt; biziarteko : ElhHizt; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE (AS: bizi arteko); PMuj DVC (bizi-arteko); ilarteko : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal vitalicio; viager, à vie formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: biziarteko, hilarteko, bizitza guztirako // HiruMila: biziarteko, bizitza osoko; biziarteko errenta; biziarteko senatorea // XarHizt: bizi guzikotz // Casve FE: bizigüziko, bizidenoko, hilarteko, hilartinoko; (rente) bizi-sari // HaizeG FB: bizi-dena, bizi-guziko; (rente) bizi-sari // T-L LFB: bizi denoko // PMuj DCV: 1 bizi-arteko, bizirako, il-arteko, bizidañoko, bizi-bitarteko, bizi-guztiko, bizi-aldiko, il-da-biziko, bizi-; 2 (pensión) bizi-sari, bizkari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): viager, à vie; it (S. Carbonell): vitalizio; cargo carica vitalizia; pensión, renta pensione, rendita vitalizia; senador, senatore v., a vita; ca (DCC): vitalici; pensió vitalícia; en (Collins): for life; cargo post held for life; interés life interest; 2 life annuity; de (Langenscheidts): lebenslang, auf Lebenszeit (Amt, Rente); funcionario Beamte(r) aur Lebenszeit; renta Leibrente.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Biziarteko errenta: Renta vitalicia".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzeko prest ageri dira 3 kide, osaera zalantzazkoa duen arren (ekintza burutuko aditzekin arrunta da arteko #mdash# baina burutu gabekoekin?); adierazkizun hori ez al da hil arteko esapideaz adierazten (cf. "hil arteko afariak apustu!")?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "biziarteko | F: onartzeko prest ageri dira 3 kide, osaera zalantzazkoa duen arren (ekintza burutuko aditzekin arrunta da arteko #mdash# baina burutu gabekoekin?); adierazkizun hori ez al da hil arteko esapideaz adierazten (cf. "hil arteko afariak apustu!")?". Proposamena: hitz hori onartzea, osaera zalantzazkoa duen arren. Hiztegi gehienetan ageri da (Euskalterm, Elhuyar Hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, 3000 Hiztegia, Mujikaren hiztegi zaharra...). Egia da batzuetan "hil arteko" esapideak beronen lekua betetzen duela; baina "biziarteko" hau baikorragoa da, eta batak ez dio besteari enbarazurik egiten'.

 - [E116]: 'Gaurko prosan ere erabiltzen da, nahiz ez diren adibide gehiegi ageri'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'biziarteko batez ere Zub.'.

biziarteko kartzela zigor, biziarteko kartzela-zigor
iz. zuz. Ezar daitekeen kartzela zigorrik luzeena, kondenatua bizi guztirako edo legeak gehienekotzat ezartzen duen epea bete arte zigortzen duena. Erruduna dela erabakiz gero, biziarteko kartzela-zigorra jarri diezaiokete. Biziarteko kartzela zigorra eskatzen dute gaztearentzat.

Aztergaia: biziarteko kartzela-zigor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, espetxe-zigorra ezarri ohiko lexien atalean jasotzea proposatu da.

biziatu, bizia/biziatu, biziatzen
da ad. Biziora zaletu edo makurtu. Azkar biziatu haiz hi ere. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gure jaidura biziatuak.

Aztergaia: biziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziatu, bizia, biziatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biziatu, bizia, biziatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizibehar
iz. Bizitzeko beharra; bizitzeko behar dena. Bizibeharraren borroka. Bizibeharrak eraman zituen urrunetara, baina euskaldun bizi dira. Bizibeharra eta ezinbizia aurrean ditugu. Eguneroko bizibehar larriari dagokion egiteko itsusia.

Aztergaia: bizibehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziberritu, biziberri, biziberritzen
da/du ad. Bizitasun berria hartu edo eman. Bera izan zitekeen Euskara poesiaren indarraz biziberrituko zuena. Nire espiritua emango dizuet Nik, eta zuek biziberrituko zarete. Alderdia biziberritzen ari dela.

Aztergaia: biziberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziberritu, biziberri, biziberritzen. da/du ad.: euskara poesiaren indarraz biziberrituko zuena.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biziberritu, biziberri, biziberritzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euskara poesiaren indarraz biziberrituko zuena

biziberritze
iz. Bizitasun berria hartzea edo ematea. Auzoaren biziberritze plana.

Aztergaia: biziberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

bizibide
1 iz. Ogibidea, bizitzeko egiten den lana. Ik. lanbide. Bere semeari bizibideren bat erakusten ez dion aitak lapur izaten erakusten dio. Bizargintza da haren bizibidea. Ondo jaioa, leunkiro hazia, goiz hasi zen bizibide eroso baten bila.
2 iz. Bizi ahal izateko bidea. Ik. bizimodu 2. Gurasoen heriotzak bizibiderik gabe utzi dituen haurrak. Bizibidea edo jana lortzeko era.
3 iz. Bizimodua; biziera, gizartearekiko egoera. Zorioneko amerikar bizibidea. Elizgizonen bizibidera Jaunak deitzen badizu. Bizibidea hartzeko, dela apaizgoa, dela ezkontza.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizibidea atera
du ad.-lok. Bizitzeko behar dena, bereziki dirua, lortu. Ik. bizimodua atera. Honela, eskulanean bizibidea ateratzen zuten asko alogereko bihurtu ziren. Kolaborazioak egin izan ditugu aldizkarietan, baina horrekin ezinezkoa da bizibidea ateratzea. Oraindik moldatzen naiz bizibidea ateratzeko.

Aztergaia: bizibidea atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bizidun
1 adj./iz. Bizia duena, biziaz hornitua; izen bezala, batez ere, animalia. Anton. bizigabe. Izaki bizidunak. Lau oineko bizidun guztiak. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. Bizidunen deklinabidea.
2 adj./iz. hizkl. Izenez mintzatuz, gizakiak eta animaliak izendatzen dituena. Leku-denborazko kasu-markak desberdinak izango dira izen bizidun bati ala izen bizigabe bati eransten zaizkion: ama-rengana joan naiz / etxe-ra joan naiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
bizien
iz. bizk. Minbizia. —Zeintzuk dira osatu ezineko gaitzak? —Ergelkeria, biziena eta zorrak.

Aztergaia: bizien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'minbizia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. minbizi

biziera
1 iz. Bizitzeko era. Ik. bizimodu. Lagun hurkoaren bizieraz gaizki esaka. Zeure biziera gaiztoan irauteko. Biziera txarreko jendea. Biziera galgarria. Biziera berri ona hartzeko asmoak. Euskaldun onaren biziera. Nolako biziera darabilen nahi nuke jakin.
2 iz. Egoera zibila. Laguntzeko gero umeei hautatzen duten bizieran. —Zure biziera? —Ezkondua. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion.

Aztergaia: biziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizierrule
adj./iz. zool. Animalia erruleez mintzatuz, enbrioia aski garatua izan arte arrautza gorputz barnean atxikitzen duena. Sugegorria bizierrulea da.

Aztergaia: bizierrule

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizierrule 3: X. Kintana ("Erruleak, arraultzebizierruleak eta bizierruleak izan daitezke"), Ingurua/3 2 ("Behia bizierrulea da", "Zergatik da behia bizierrulea eta ugaztuna?"); arraultzebizierrule 1, X. Kintana (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizierrule : HiztEn (ik. obobibiparo), Euskalterm 1 (sugandila b. 'lagartija de turbera') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizierrule : ElhHizt (iz./izond. Biol. ovovivíparo), HiruMila (izond. Zool. ovovivíparo), PMuj DVC (bizi-errule: ovovivíparo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ovovivíparo / ovovivipare formen ordainak: bizierrule : ElhHizt, HiruMila, Casve FE (bizierrüle), PMuj DCV (bizi-errule); obobibiparo : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

Erdaretako formak

fr (Le petit Robert): ovovivipare; it (S. Carbonell): ovoviviparo; en (Webster): ovoviviparous // Ez dugu aurkitu ap. de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

erabili izan da forma hau, baina iluna eta berezia da osaeraz; eta bada obiparo eta obobibiparo maileguak hobetsiko lituzkeenik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Lantaldeak zalantzan utzia, ez dakit XK-k nolako oharra egin nahi zion. Batzuek erabili izan dute, testu mota batzuetan. Ez dakit nik testu horietako terminologiak baduen, hala ere, lekurik egiten ari garen hiztegi hau bezalako batean. Badirudi 'obiparo' edo 'obobibiparo' adierazteko erabili izan dela. Baina galdetuko bagenie kalean ikusten ditugun lehenbiziko 100 laguni zer den 'ovíparo' edo 'ovovíparo', jakin nahi nuke zenbat izango liratekeen gai zerbait esateko. RAEren definizioak: ovíparo, ra (del lat oviparus) a) adj. Zool. Se dice de los animales que ponen huevos en los que la segmentación no ha comenzado o no está todavía muy adelantada; p. ej., las aves, moluscos, insectos, etc. U. t. c. s; ovovivíparo, ra (del lat ovum, huevo, y vivparus, vivíparo) b) adj. Zool. Se dice de los animales de generación ovípara cuyos huevos se detienen durante algún tiempo en las vías genitales, no saliendo del cuerpo materno hasta que está muy adelantado su desarrollo embrionario; p. ej., la víbora. U. t. c. s. Ez dakit, gainera, hori esan nahi duen, X. Kintanak, adibidez, beste esanahi hau ematen baitio hitzari: 'Behia bizierrulea da' eta 'Zergatik da behia bizierrulea eta ugaztuna?' (ikus hitz honen gainean egin den txostena. Hau guztia ikusita, nik ez nuke aipatuko eta bakoitzak erabil dezala hobekien uste duen moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'bizierrule Zool.: sugegorria bizierrulea da'.

bizigabe
1 adj./iz. Bizirik ez duena, biziaz hornitu gabea. Anton. bizidun. Materia bizigabearen eta lehenbiziko bizidunen artean. Harriak eta gainerako bizigabeak. Izaki bizigabeak pizten eta "nortzen" saiatu zen Lizardi. Bizigabeen deklinabidea.
2 adj./iz. hizkl. Izenez mintzatuz, gizakiei edo animaliei ez dagokiena. Leku-denborazko kasu-markak desberdinak izango dira izen bizidun bati ala izen bizigabe bati eransten zaizkion: ama-rengana joan naiz / etxe-ra joan naiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bizigabeko .

bizigabeko
adj. Bizigabea.
Loturak

Aztergaia: bizigabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizigabeko (eta bizi gabeko 3, bizi bagako 1) 8: fB Ic III ("agiri dirian gauza bizidun ta bizi bagako guztiak"), Lard 2 ("Bostgarrenean Jainkoa gauza bizi gabekoetatik bizikorretara igaro zan", "Ikusirik, idolo bizi gabekoan egindako kastiguarekin etzuela ezer aurreratu, bizidunakin asi zan"), TAg Uzt ("Jaungoikoaren beatzetik zintzilika dabiltzala bizidun eta bizigabeko danak"), Vill Jaink 4 ("Lehenbizi kaos utsa besterik etzen; gero, bizigabekoen kimika eldu zitzaigun; geroago bizia sortu zan", "Ezpaita sekula naturalistarik azaldu, bizigabekoen eremutik bizidunetara lerro jarraitu eta etengabeko ori aurkitu duenik", "olako adimendua landareetan ere ezagun da, eta bai bizi gabeko arri ta meatzetan ere", "Bizigabeko materia").

Lexemak daude lehian

bizigabeko (eta bizi gabeko 2) 6: JBDei 1963 ("Jakintsuak diotenez antziñako errientzat, antropomorfismoa sartu arte, bizigabeko izakiak ez omen zuten generorik"), J.M. Iraola ("Bizidun nahiz bizigabekoekin erabilten da, genitibo edutezkoarekin egin ohi den bezala"), DurangoIpuin 1985 ("Heuren bizi gabeko gorpuek, egun batean, zoriontsu izan ziren lurrean, betiko atsedena hartu zuten"), A. Irigoien ("hala gertatzen da zentzu bizidun edo bizigabeko izen-syntagma syntaxiaren aldetik asymmetria dakartenen kontuan ere"), FisKim/BBB 2 ("Fisika eta kimika zientzia esperimentalak dira eta helburutzat daukate naturaren eta bizi gabeko materiaren portaeraren ikerketa eta baita bizi garen unibertsoak betetzen dituen legeak aztertzea ere", "ez fisika eta ez kimika ez dira mugatzen bizigabeko materiaren ikasketara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizigabeko : Euskalterm 1 (bizigabeko faktoreak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizigabeko : EuskHizt (AS, izlag. 1818), PMuj DVC (bizi-gabeko: inanimado, exánime; eta bizi-bako: inorgánico, inanimado, exánime, sin vida) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bizigabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bizigai
1 iz. Janaria, hazkurria. Bizigai bila zebiltzan itsas barnean. Artoa baino bizigai gozoagorik ez da.
2 iz. Bidean doanak daraman janaria. Armak eta bizigaiak hartzeko.
3 iz. Bizia sortzeko gaia. Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai.

Aztergaia: bizigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-gai agintzen du erregulartasunak, erabilixeagoa den bizikai hobesteko arrazoi sendorik ez baitago

bizigailu
iz. Ipar. Bizigaia, janaria. Ez ziren Iruñean gelditu, bizigailuak hartzeko denbora baizik. Bizigailuak erosi. Hezetasuna landare guztien hazkurria eta bizigailua delako.

Aztergaia: bizigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'bizigaia, janaria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. bizigai, janari

bizigarri
1 adj. Bizitzen edo biziagotzen duena. Goizeko usain gozo bizigarriak. Zurrut bizigarria. Gauza biziak eta bizigarriak.
2 iz./adj. Janaria biziagotzen duena. Ez du inon aurkituko bizigarri hoberik, jateko gogoa gehitzeko. Salda horrek bizigarri pixka bat behar du. Zuek zarete munduan argi, lurrean gatz bizigarri.
3 adj. Lekuez mintzatuz, bizitzeko egokia. Askoz bizigarriagoa egin daiteke mundu hau.
4 iz. Zerbaiti edo norbaiti bizirik iraunarazten dion gauza. Gure arimen bizigarria. Gorputzeko atsegin eta nahigabe, pozgarri eta mingarri, bizigarri eta hilgarri guztiak.
5 iz. Bizigaia, janaria. Ik. bizigailu. Antzinako euskaldunek bizigarria ehizatik eta arrantzatik lortzen zuten. Egun bateko bizigarriak. Bizigarriak eta janztekoak.

Aztergaia: bizigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizigarri: gauza biziak eta bizigarriak; aho-bizigarria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gauza biziak eta bizigarriak; aho-bizigarria

bizigarritasun
iz. Bizitzeko egokia den lekuaren nolakotasuna; bereziki etxebizitzez edo lokalez mintzatuz, bertan bizi ahal izateko edo haiek erabili ahal izateko, legeak ezartzen dituen baldintzak eta neurriak betetzen dituenaren nolakotasuna. Arkitekturak bizigarritasuna eta segurtasuna bermatu behar ditu. Europako hiriak bizigarritasun maila altua lortzen ari dira. Bizigarritasun baldintza objektiboak betetzen ez dituzten etxebizitzak.

Aztergaia: bizigarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh79 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bizigarritasun formarik.

bizigarritasun 72: Argia, Berria 9, Deia, Deustuko Unibertsitatea 4, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Elhuyar, Consumer 35, Espainiako Gobernua 4, Gomylex 7, Jakin, Laneki 4, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizigarritasun 1, Herria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bizigarritasun (habitabilidad; Eraikuntza).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil (ik. oh. s.u. bizigaitasun).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bizigiro
1 iz. Giroa, norbaitengan edo zerbaitetan eragina duen inguru egoera. Euskararen aukera egiterakoan, euskal hiztunak bizigiro egokia behar du inguruan.
2 iz. Habitata. Azken batean, errehabilitazioan egon diren itsas txakurrak euren bizigiroan nola moldatzen diren ikusten dugu. Natura bizi-bizirik ageri da inguru honetan; animaliak euren bizigiroan daude.

Aztergaia: bizigiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizigiro 1. bizgiro (Lar). "Vitalidad" Lar. 2. Ambiente, modo de vida. Etxeko bizigiroa zenbat eta mingotsago, oituretan zabartzenago zijoan gure Piarres. Etxde JJ 33. Etxea, miztua zerion subetegi irudi zitzaion eta arerioz inguratutako bizigiro artan arnasa eziñezkoa zun. Ib. 56.

LB 31 (Argia 1, Berria 3, Deia 1, EiTB 18 (Hazten eta hezten dokumentala, ‘habitat’ adieran), Elkar 4, Euskaltzaindia 4); ETC 21.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: bizigiro 1 iz. ambiente, modo de vida / NolaErran: 0.

Bestelakoak

habitat iz. Animalia edo landare mota baten berezko eremua. Habitatak suntsitzea animalia eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da; gehitu es ‘ambiente’ adierako adibideak.

bizigune
iz. Bizitzeko toki edo gunea. Euskal Herrian, hiri eta bizigune nagusiak itsas hegian eraiki ditugu. Ministroaren hitzek bihotz-bihotzean zauritu dituzte bizigune txiroenetako biztanleak.

Aztergaia: bizigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizigune 4: A.M. Toledo 3 ("Pertsonaia hauen biziguneak eta bizimodua eraman ditu eleberrietara; baina bizigune eta bizimodu hauek sortutako kezka, neke, estuasun, larrialdi, egonezin, poz, negar eta abarrik gabe igaro dira fikziora"); M. Lorda: "Espora-jalkin beltza duten beste onddoak bezala, onddo hauek nitrofilia handiko bizigunetan kokatzen dira, zenbait gorotz gainean bilakaturik, motzondo edo asko humifikaturiko hondakina eta organiko jatorriko amoniako kopuru handi gainean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

bizigune 19: Juan Luis Zabala, Berria 7, Allande Sokarros 3, Jokin Sagarzazu, Naiara Elola, EiTB.com 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizigune 64: Berria 55, Karlos Zabala 2, Xabier Olarra, Mirentxu Larrañaga, Joxan Elosegi, Felipe Juaristi, Txillardegi, Juan Garzia, Asisko Frantzizko.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

sartzekoa da, hedatua eta ongi eratua baita.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil (eraikuntza librea da, beste gabe molda litekeena; baina finkatu-hedatu gabea).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

bizigura
iz./adj. bizk. Bizinahia. Bizigurak berak ematen dizkio gaixoari indarrak. Bizigura denak osasuna jagoten ikasi behar du.

Aztergaia: bizigura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. iz. eta izond. 'bizinahia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. bizinahi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Bizkaian edozein tokitan erraz hartzen den landare baten izena ere bada: Vinca pervinca, alegia.

bizikari
adj. Ipar. Langilea eta aurreztailea. Jende bizikariek puska guztietatik sosa aterako dizute, deus galtzera utzi gabe. Jende langile bizikariek armairu zokoetan soska-soska bildurik zeuzkaten diru guztiak.

Aztergaia: bizikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

biziki
adb. Bizitasunez; asko, oso, guztiz. Ik. biziro. Gogoan biziki sartua daukat egun hura. Biziki pozten gaituen gauza. Biziki maite zuen. Bere herriari biziki atxikia. Arras biziki, egoki eta, horrela esan badaiteke, tolesgabeki idatzia. Estatuen izaera biziki aldatzen hasia dugu, gero eta bizikiago. Urrats bat ezin egin, biziki nekez baizik. Biziki ederra. Biziki gaizki. Biziki ezberdinak ziren. Aiztoak biziki zauritu nau. Bizikiago eta zorrotzago ziztatuko du oraingoan. Bizikienik gutiziatzen duena.

Aztergaia: biziki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizikide
1 iz. Ezkontide. Ik. bizilagun. Bikotea bi bizikidek osatzen dute. Zorioneko mutil ezkongaia da, bide onez bizikide on bat aurkitzen duena. Utz dezakeela bere bizikidea beste bat hartzeko. Lagun hurkoaren bizikidea ez desiratzea.
2 iz. Elkarrekin bizi diren pertsonetako bakoitza. Etxea deseroso egiten zitzaidan eta bizikideak arrotz.

Aztergaia: bizikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizikidetasun
1 iz. Elkarrekin bizitzea. Ik. bizikidetza; elkarbizitza. Jakinekoa da arauak behar direla, elkarrekin biziko bagara, bizikidetasunerako arauak. Bizikidetasun ziurtagiria.
2 iz. Bizikide izatea.

Aztergaia: bizikidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizikidetza
iz. Bizikidetasuna. Bakea eta bizikidetza sustatzeko egitasmoa. Kulturen arteko bizikidetza.

Aztergaia: bizikidetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bizikizun
iz. Bizipena. Neskato etorkin baten bizikizunak.

Aztergaia: bizikizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bizikizun 'vivencia': Aran SIgn ("ibilli bear dute espirituzko bizikizunean"); Lar ("Vividero, bizigarria, bizikizuna"); bizimen 'modo de vida': EG 1956 (5-6) ("itzuli zan bizimen egokiaren atsegiña"); bizipen 'modo de vida': Egiat ("Halako zen gure aita lehenen bizipena, maiñateki bizi ziradian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizikizun EB 9: E. Kortadi ("Beti errealitatea izango du abiapuntu, berau sentsazio, itzal, bizikizun, ñabardura edo estilizazio bakuna bada ere"); J.M. Lekuona ("Artista bera da garrantzitsuena, eta honek jendaurrean, bizikizunez emanik, egiten dituen bertso-saio erreberoak"); Sinesterik ezak zer? ("Horrelako bizikizunik eduki badugu geure bizitzan, horrek esan nahi du, nolabait Jainkoa bera aurkitzeko grazia izan dugula"); Mintzo eta kantu 2 ("Ohizko giza bizikera "eten" egiten da, Kristoren graziaren sakramentuzko eta egiazko esperientzia eta bizikizun berri batean sartzeko"; "Pedagogi bidetik, apaizari berari eta batzu osoari Kristorekin aurkitzearen bizikizunera egokiago sartzen lagunduko dietenak"); Herria 2000 Eliza 1988 ("Gure problema da herriaren bizikizun erakargarrienetan parte hartuz (eta horri uko egin gabe), gure kristau izateari eustea"); G. Barandiaran 2 ("Holako bizkizun denetan, ordea, izatezale den jakintzalea, erdiko bidetik, ez albokotik, ez ingurutik saiatuko da ahaleginez arazoa adierazten"); Jesusen jarraitzaile eta herri ibiltari ("Irugarren zatian, elizkizun bat eratzea litzake egokiena ta orixe litzake saio ontako sinismen-bizikizuna"); bizimen G 4: J. Iturria 2 ("Ez diteke zeruko bizimenik izan; Jaunaren itzak zeruko bizimena ematen bai digu"); J. Elizondo ("Etzan zomatzen bizimenaren txintik ere, ez gizonik, ez abererik, ez egaztirik"); G. Barandiaran ("Sayets barrenian zauriturik, bizimena erauzi behar izan nian"); superbizimen EB 1: X. Mendiguren B. ("Giza superbizimenerako funtsezkoak diren gauzak ezagutzen irakasten diete haurrei: janaria, babespea eta beroaren berri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizipen (vivencia): AB38 1, AB50 2, Euskalterm 14 (hauetan bizipen-maila); bizikizun : LurE. Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizipen : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, DRA; bizikizun : EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; bizimen : DRA. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "bizikizun hitza aurkitzen dut faltan. Agian ez du tradizio zaharrik izango literaturan, baina oraingoan (J.M.Lekuona e.a.) bai; eta oso hitz adierazkorra iruditzen zait niri gaztelaniazko"vivencia"ren haritik, Orotarikoak ere jasotzen duena" (1994-07-06)

 - [K201]: "Joan Mari Lekuonak sarri erabili du vivencia adierazteko. Elhuyar eta Vox hiztegiek bizipen dakarte. Komeni da bietako bat hartzea. Neuk bizikizun-en alde egingo nuke" (2004-05-25)

bizikleta
iz. Bi gurpil dituen ibilgailua, gainean doanak pedalen bidez higiarazten duena. Bizikletan datorren hori. Bizikletaren aulkia.

Aztergaia: bizikleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bizikleta, [(t)xirringa)]

Jatorrizko forma

motordun bizikleta

bizikleta estatiko
iz. Kirola egiteko tresna finkoa, bizikleta baten antzekoa dena eta, lekuz mugitu gabe, bizikletan egiten den ariketa bera egiteko erabiltzen dena. Ebakuntzaren ondorengo hiru egunetan atseden hartu beharko du eta, astebete barru, agian, bizikleta estatikoan ibiltzen hasi ahal izango da.
bizikleta lasterketa, bizikleta-lasterketa
iz. Lehenengo saioa erresistentzia-proba da: 30 km-ko bizikleta-lasterketa. Atzo arratsaldean bizikleta lasterketarekin ekin zieten jaietako ekitaldi nagusiei.

Aztergaia: bizikleta-lasterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Lehendik zaldi(-)lasterketa dugu azpisarrera gisa jasoa, baina ohiko lexien atalean jasotzea aski izan liteke. Aldatu.

bizikletadun
iz. Bizikletaria. On Camillo erretzen ari zen apaizetxe aurreko jarlekuan eserita, bizikletadun bat ziztuan heldu zenean.

Aztergaia: bizikletadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bizikletaria.

bizikletari
iz. Bizikletan ibiltzen den pertsona. Ik. txirrindulari. Errepidean, bizikletaria arriskuan da beti.

Aztergaia: bizikletari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. txirrindulari.

bizikletazale
1 adj. Bizikletak edo bizikletan ibiltzea gustuko dituena. Ni ere oso bizikletazalea izana naiz mutikotan.
2 iz. gip. Txirrindularia, bizikletan ibiltzen den pertsona. Oinezko eta bizikletazale gehienak Uribarri Ganboako urtegiko ibilbidera biltzen dira.

Aztergaia: bizikletazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh43 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bizikletazale 30: Aizu 3, Berria 23, EiTB, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizikletazale : Berria 2, Patxi Zubizarreta.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu.

LB: 43 (Aizu 4, Argia 2, Berria 27, DiarioVasco 1, EiTB 1, Elhuyar 1, Elkar 7); ETC: 88

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: bizikletazale 1 iz. ciclista / NolaErran: 0. // Euskalterm: (es ciclista; fr cycliste) txirrindulari, ziklista, bizikletari (TN dira).

Bestelakoak

azkenaldi iz. Azken bolada. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Azkenaldi honetan istripu asko izan dira errepideetan. Zirkulazio araudia; horratx, azkenaldian Donostiako bizikletazaleen ahotan bolo-bolo ibili den gaia. Azkenaldiko murrizketa sozialek langabeziaren igoeran zerikusi handia dutela onartu behar izan dute arduradun politikoek.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzekoa da, bi adieratan banatua: bizikleten zalea dena eta bizikletan ibiltzen dena. Gainera, dagokion markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

bizikor
1 adj. Luzaz bizitzeko joera duena. Gorputza hilkorra da eta arima bizikorra. Irudiz beti erikor diren batzuk burdinaz eginikoak bezain bizikor direla, edo bizikorrago.
2 adj. Landareez mintzatuz, bi urte baino gehiago bizi dena, nahiz eta agerian duten zatia urtean behin berritzen den. Landare bizikor asko ez dira loratzen heldutasun-fase jakin batera iritsi arte.

Aztergaia: bizikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorputza hilkorra da eta arima bizikorra.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gorputza hilkorra da eta arima bizikorra

bizilagun
1 iz. Etxebizitza edo eraikin berean bizi diren lagunetako bakoitza. Ik. etxelagun. Ikusten duzu zer bizilagun dituzun zeure etxepean bertan? Goiko eta beheko bizilagunak. Bizilagun bizi ziren bi eta hiru familia etxe berean. Eramaten du erietxera, eta hantxe leku egin zioten; geroztik bizilagun gelditu zen.
2 iz. Biztanlea. Garai hartan gutxi gorabehera Donibanek eta Ziburuk elkarrekin Bilbok adina bizilagun zuten.
3 iz. Bizikidea, ezkontidea. Ezkondu zinen eta zoriak eman zizun abererik zikinena baino zikinagoa den bizilagun bat. Inoren bizilagunarekin ez zara nahasiko.

Aztergaia: bizilagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bizikidea, ezkontidea'. 2 'auzokidea'. 3 'biztanlea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bizikidea, ezkontidea; 2. auzokidea; 3. biztanlea

bizilege
iz. Bizitzeko araua; bizimodua. Lagundiko bizilegea aztertu eta ontzat emateko. Gure aitonak bizilegetzat maitasuna jarri zuen zigor eta indarkeriaren gainetik. Arratsalde erdian bi txori txio bizian elkartu ziren bizilegea beteaz. Jarrita atea zaindu, hor bere berrogei urteko bizilegea.

Aztergaia: bizilege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizileku
1 iz. Norbait bizi den lekua edo etxea. Ik. bizitoki; egoitza. Kanaan-en bizilekua hartu zuten. Hiri hura bizilekutzat hartu zuen. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Lurra beren bizileku bakartzat dutenak. Gesen-en beren bizilekuak egin eta bizi izan ziren. Mundu urduri eta aldakor horretan aurkitu behar dugu bizilekua, biziko bagara. Hilobiak bizilekuen aldamenean eraikitzen zituzten. Jana, edana, bizilekua, soldata.
2 iz. Gauza abstraktuez mintzatuz, gordelekua. Bergarako irakastegia jaso zuten, jakite berriaren bizileku izan zedin.

Aztergaia: bizileku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
bizileku baimen, bizileku-baimen
iz. Estatu batek atzerritar bati bere lurraldean bizilekua hartzeko ematen dion baimena. Ik. erresidentzia baimen. Nik neuk lan faltarik eduki ez dudan arren, ezagutzen ditut emakumeak hemen bederatzi urte daramatzatenak eta oraindik bizileku baimena lortu ez dutenak.

Aztergaia: bizileku-baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh90 2020-07-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bizileku-baimen formarik.

bizileku(-)baimen 74: Argia 7, Berria 6, Deustuko Unibertsitatea 19, Europar Batasuna 2, EiTB 5, Elkar 4, Erlea, Consumer 2, Espainiako Gobernua 3, Jakin 3, Laneki 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizileku baimen 2, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bizileku-baimen (4, permiso de residencia; Zuz.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina, nahiko gardena denez, aski izan liteke adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa bizileku sarreran.

biziliar
iz. Ipar. g. er. Biztanlea.

Aztergaia: biziliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biziliar 2: Herr 1945 2 (“Amerikak [...] eman dezaken lan baino biziliar gehiago du”, “plaza guzia kaskoin biziliarrez bethea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag. edo izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

biztanlea, bizilaguna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

bizimaina
iz. gip. Bizibidea, bizi ahal izateko bidea. Mendeetan artoak hornitu izan du gure sukaldeko bizimaina.

Aztergaia: bizimaina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizimaña (eta bizi-maña) 2: Ir YKBiz ("Pazko-aste osoa Yerusalemen egin ondoren, Apostoluak biurtu ziran beren errialdera, Galileara, eta arrantzatik ateratzen zuten beren bizimaña, lenago egiten zuten bezela"), NEtx Antz ("Bizi! naiz ta besteak il... Au al da gure bizi-maña?"), eta OEH argitaratuan, EEs 1913 ("Monjatxe onen iru irasleak 14.000 amarrealeko utzi zituzten monjaen bizimañarako"); bizi manera 1, Ardoy SFran ("Frantses saindutasun gorenerat goizik igan balinbada, bazituela bizkitartean denek badituzten jaidurak, eta ez balinbada bekatu zonbaitetan erori, jastatu dituela bederen bekaturat gaztea ereman dezaketen bizi manerak"); bizitze manera 2: SP Phil ("Konsiderazazu noizbaitetik noizbaitera zer pasionek nausitzenago duten zure ariman, eta hek ezaguturik, harezazu gogoz, hitzez eta obrez hekin kontrako bizitze manera"), Dh ("maitha nezazue beraz, eta maite banauzue, nere gogara eta niri atsegin egin diezakedan bezala erregela zazue zuen bizitze manera guzia"); eta OEH argitaratuan, Ber Trat ("Gloriako bizitze maneraren konforme").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizimaina (eta bizi-maña, bizimaña) 4: A. Arozena ("Bear bada, askotan, eguneroko bizimañetan murgilduak gabiltzalako edo, ez gera aldaketa orretzaz oartzen"), Lab ("Nora goaz?... Zoritxarrez oraingo bizi-mañan gezurra bakarrik dago merke"), I. Baztarrika ("José Guillén-ek erromatar hiritarren bizimaina zabal bezain zehatz aztertu digu"), L. Dorronsoro ("azkenik, bizimaina ateratzeko trebetasun handia dugu"); bizimanera (eta bizi manera) 4: Herr 1945 ("Badea zapetainik, eletrika-langilerik ile moxlerik; potreta jalitzalerik, nik dakita zer? Ez duzia ikusten, frangotan, plaza guzia kaskoin biziliarrez bethea? Hek aurkhitu dute gure herrian bizi manera. Zerendako ez gurezat hek hartzen dauzkiguzten ofizioak?"), Ttipi-ttapa 1995 3 ("Zertarako? Funtsean, bakoitza bere aldetik dutena baino bizimanera hobea izateko lauak elkarturik", "Elgarretaratzearen Arrazoiak: Omordiko Jan Battite Indartek ez du inolako zalantzarik lehendabiziko arrazoia zein den erraiterakoan. Lehenbiziko gauza bizimanerarengatik", "Guk hala pentsatua dugu; bakoitzak bi igandetik bat libro izaitea, eta urtean hamabortz bat egunez bakantzak. Ideia horrekin abiatuak gira bizimaneraren hobetzeari buruz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizimaina : AB38 1 ('alimento') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizimaina : Alustiza Baserria 248: "sukaldeko bizimaina ere ez dute ahazten"; eta bizimaina hornitu , 99: "artoari lotu behar, bizimaina nolabait hornitu beharrez"; 124 eta 262: "gaztainak hornitu ohi zuen euskaldun asko eta askoren bizimaina"; 255-256: "artoa izan da gure sukaldeko bizimaina hornitu duena mendeak mende"; 268: "sukaldeko bizimaina urte guztirako hornitze horrek zer esan nahi zukeen gure asaba zaharrentzat".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizimaina : PMuj DVC (1 alimento, comida, manjar, sustento, alimentación, bizimainan ari [egon, jardun]: comer, hacer por la vida; 2 modo de vida, tren de vida, género de vida), DRA (bizimaiña: 1 sustento, alimentación; 2 modo de vivir, trazas que uno inventa para ganar honradamente la vida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mendeetan artoak hornitu izan du gure sukaldeko bizimaina.

Erabileremu dialektala

Gip. marka dagokio seguru asko.

bizimin
iz. jas. Bizitzeko gogoa, bizinahia. Biziki bizi du bakoitzak bizitzaren bizimina.

Aztergaia: bizimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizimin (eta bizi-min eta bizimin egarri) 4: Mde 2 ("Gizendak eri zirelarik / Bizi-min deithu minbiziaz, / mintzo zan, ixil, ez-jainkoa" #mdash# bis), Etxde JJ ("galsoroak zeruaren urdiña atxi naiez bezela lepoa luzatuz ari dituzu bizimin egarriak eraginda"), Erkiag Arran ("[itxaropena] irmo ta zutik eta bizimiñez jarten gaituan goitik-beeraiñoko bultzada zoli ta eragiña da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizi-min (eta bizimin) 3: Gand Uda 2 ("... biziki bizi duela bakoitzak / bizitzaren bizi-min bizitza betekoa", "Ingurutara zabalik, inguru katramila handikotan barna gizona / bizitza beteko bizi-minaren sena gidari duela arriskuen erdiz..."), PPer ("Horra euskararen bizimina, euskaldunon lurmina; gure bizikera eta historia xarpail maitagarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizi-min : DFrec 1 (Gand: ut supra) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Liter.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

biziki bizi du bakoitzak bizitzaren bizimina.

bizimodu
1 iz. Bizitzeko modua. Ik. bizimolde; biziera; bizilege. Haien hizkuntza eta bizimodua aztertzeko. Beren ohiko bizimoduari eusteko. Bizimodu desberdinetako jendeak. Bizimodu latza. Hori bizimodua, gure arrantzaleena! Kristauaren bizimoduari dagozkion eginbideak. Euskaldunaren izaera, gogo giroa eta bizimoduak adierazteko.
2 iz. Bizibidea, bizi ahal izateko bidea. Nola ibiliko zen guraso gabe, nondik bilatuko zuen janaria eta bizimodua?
3 iz. Biziera, egoera zibila. Dontzeilen bizimodua berez garaiena da. Jainkoari bakarrik dagokio bakoitzari bizimodua prestatzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizimodu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizimodua atera
du ad.-lok. Bizitzeko behar dena, bereziki dirua, lortu. Ik. bizibidea atera. Kale garbitzen bizimodua ateratzen zuen. Oraingoz, bizimodua ateratzeko lain ematen digu taberna honek. Ahal den moduan bizimodua ateratzen dute.

Aztergaia: bizimodua atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper