50535 emaitza bilaketarentzat - [10601 - 10650] bistaratzen.

bizimolde
iz. Bizimodua. Arbasoen bizimoldeetarik urruntzen. Hemengo jendeak inguru herrietakoek baino anitz bizimolde hobea du.

Aztergaia: bizimolde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizinahi
1 iz. Bizitzeko gogoa, biziarekiko atxikimendua. Ik. bizigura. Bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizonak ez zuen deusetarako astirik. Beren bizinahi eta bizibeharraren kezka. Euskarak agertzen duen bizinahi egoskorra.
2 adj. Bizitzeko gogoa duena; ongi bizitzen zalea dena. Herri gaztea, kolorezalea, bizinahia, alaia.

Aztergaia: bizinahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz.: beren bizinahi eta bizibeharraren kezka; bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizona. 2 izond.: herri gaztea, kolorezalea, bizinahia, alaia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ("beren bizinahi eta bizibeharraren kezka"; "bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizona"); 2. izond. ("herri gaztea, kolorezalea, bizinahia, alaia")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Loturik? Adibide horietan, bereizirik idaztekoak ikusten ditut denak: bizi nahiak, bizi beharrak, ezin biziak. Adiztasuna gordetzen dute" (1994-06-28)

bizio1
iz. Ohitura txarra; gaitzesgarria den zerbait egiteko ohitura. Anton. bertute. Bizio gaiztoa, txarra. Bizio kaltegarria. Bizio etxe-galgarria. Edateko bizioa. Haragiaren bizio ezkutuetan sarturik daudenak. Bizio guztien iturburu edo ama den alferkeria. Gerra handia dute elkarren artean bertuteek eta bizioek.
Azpisarrerak
bizio2
iz. bizk. Hesteetako zizarea. Umetan sarri izaten dira bizioak.
bizioso
adj. zah. Biziotsua, biziozkoa.

Aztergaia: bizioso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-oso/-tsu/-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

biziotsua; biziozkoa.

biziotsu
adj. Bizioz, grina gaiztoz betea. Ik. biziozko. Bizitza biziotsua. Mutil edo neskatxa biziotsu bat.

Aztergaia: biziotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

biziozko
adj. Ik. biziotsu. Biziozko bizitza. Biziozko ohitura.
Loturak

Aztergaia: biziozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bizipen
iz. Bizi izandako gertaera, pertsonaren nortasuna eratzean eragina duena. Umetako bizipenak. Inoiz bertso-saioren batean izan denak ez du berehala ahantziko bizipen hori. Literatura handia idazlearen bizipenetatik sortzen omen da soilik.

Aztergaia: bizipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

Bebil (berri samarra da gaztelaniazko 'vivencia' adierakoa, baina aski hedatu dena; eta egokia dirudi).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(berri samarra da gaztelaniazko 'vivencia' adierakoa, baina aski hedatu dena; eta egokia dirudi)'.

 - [E116]: 'nik, hala ere, sartuko nuke, adibide asko baitira egungo prosan'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bizipoz
iz. Bizitzeko poza; bizitzeko poza ematen duen gauza. Amandreari joan zitzaion bizipoz guztia, eta harekin batera, osasuna. Denok behar dugu bizipozen bat.

Aztergaia: bizipoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizi(-)poz B-G 6 (Etxba Ibilt: "Ezetza baneu nere Maittiagandik, munduan geixago ez neuke izango bizi-pozik"; NEtx LBB: "Aamandre Joakiñari joan zitzaion bizi-poz guzia ta arekin batera osasuna", Basarri 4: "Izkuntz-oiturak jaso ditzagun merezi duten tokira, / Bizi pozikan ez dago emen (bis) / Oiek ondatzen badira", "Guraso zarrak gizaldietan or lertu dira lanean, / Bizi-poz asko ez da izango bera ondatzen danean", "Gizaldietan sendo zeudenak ekaitzaldiak irauli, / Baserritako bizi-poz dana orra kolpetik itzali"), eta OEH argitaratuan beste 3 (Etxba Eib: "Danok biar dogu bizi-pozen bat, eta zorionekuak gauza on baten daukenak euren bizi poza"; Ataño TxanKan: "Azkeneko gizon-iltzearen kutsuak garbitu ta bizi-pozean buruak jasotzen ari giñun"); bizi poztu 1, interpretazio zailekoa (Tx B II: "Iru bei ta ogei ollo, zakurra ta astua, lau katu eta bi auntz, zer bizi poztua!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizi-poz 2 eta 5 bizipoz : B 1 (Onaind: "Naiz bertokoentzat naiz kanpotik ikustaldiz edo-ta bizi-pozez bertora etorrientzat, baditu Gernikak monumentu ta oroigaillu miresgarriak"), EB 6 (Jesusen jarraitzaile: "Aipatu, zer-nolako zabarkeriak egiten dituzten gizakiek, mundua hondatu eta zikintzeko, eta pertsonen bizi-poza gutxitzeko?", MAtx: "Talde txiki bati begira diharduen kazetariak, ordea, bizipozez irauteko ere beharrezkoa du zerbitzari-izaera", Azurm: "ostiral santu honetan, dena festa eta bizipozaren gainezkaldia da", I. Urbieta: "Haurraren jakinminak eta bizipozak seinalatu nahi ditugu ibilaldi honen ildotik", I. Irizar: "Lehenagoko aldian bizipoz gutxi edo... ", I. Mendiguren: "Orduan, alkohola nuen bizipozaren ordezko, eta liburuetan murgilduta arintzen nuen etsipen garratza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizi poz : DFrec 2; bizi-poz : DFrec 1, HiztEn (AS), Euskalterm 1; Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizi-poz : ElhHizt (AS: aliciente, ilusión, alegría de vivir), DRA (aliciente, ilusión de vida, alegría de vivir), PMuj DVC (alegría de vivir); bizipoz : HiruMila (alegría de vivir) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-poz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

biziratu, bizira/biziratu, biziratzen
da/du ad. Bizira etorri; bizira ekarri.

Aztergaia: biziratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bizira(tu), biziratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

bizira etorri edo ekarri.

biziraun, biziraun, bizirauten
du ad. Bizirik iraun. (nor osagarririk gabe). 215 milioi haurrek egin behar dute lan bizirauteko. Euskarak bizirauteko, aurrenik eta behin, hiztunak behar ditu.

Aztergaia: biziraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh448 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu biziraun eta biziraupen formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bizi-iraupen 1 (M.K. Garmendia: "Euskara dugula euskaldunok, zinez eta beraz, bizi-iraupenezko herri-gogoz hornitzen eta osatzen gaituen zimentarri nagusi eta lehena") eta biziraupen 4 (Azterketa historikoak/1: "Biziraupenezko krisialdiari prezioen eta errenten igoera eta komunaren galketa erantsi zitzaizkion"; UZEI: "Uretan igarotzen dute beren bizitzaren zatirik handiena, larba eta ninfa-faseetan alegia, helduen biziraupena oso laburra izaten delarik"; A. Martinez: "Hori izango da eboluzioaren lehenengo legea: Egokienen biziraupeneko legea"; Egin 1989: "Gaur egungo sistema politikoak ez du Euskal Herriaren biziraupenerako aukera errealik eskaintzen"); biziraun ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziraun : AB38 1, HiztEn ("bizirik iraun"); biziraupen : DFrec 5; AB38 1 ("longevidad"); HiztEn ("bizirik irautearen ekintza eta ondoria; biziraupen-tasa. Ekol. Populazio batetik, denbora-tarte bat iragan ondoren bizirik gelditzen direnen ehunekoa"); Euskalterm 11 (ekologian: biziraupen-kurba, biziraupen-tasa; historian eta administrazioan: biziraupen-taula; filosofian: bizirapen baldintza, biziraupen sen; geografian: biziraupen-tasa). // 'sobrevivir' itzuliak: Euskalterm: bizirik iraun, superbizi, aurrera-bizi, bizirik jarraitu, bizirik iraun, bizigoitu; AB38: bizirik jarraitu, biziraun; 'sobrevivencia, supervivencia' itzuliak: Euskalterm: superbizipen, biziraupen; AB38: bizitzaren iraupen, superbizimen, superbizipen. // Ez dugu aurkitu iturriotan: AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biziraun : ElhHizt, HiruMila; biziraupen : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko supervivir, sobrevivir, survivre / supervivencia, survie formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: bizirik irten / atera, bizirik iraun, biziraun / bizirik iraute, biziraupen; HiruMila: bizirik iraun, biziraun / bizirik gelditze, biziraupen; Lur EG/CE: bizirik atera, onik atera, bizirik iraun, onik iraun / ø; Lur EF/FB: bizirik atera, bizirik iraun / ø; XarHizt: bizirik iraun / biziraupen, geroko bizi; Casve FE: bizirik egon (baratü), (fig.) irain; (se-) haurtü / geroko bizi, ondoko bizi, bizirik baratze, ondotik bizitze; HaizeG FB: zaharragotu, ondotik bizi / geroko bizi, ondoko bizi; PMuj DCV: bizirik gelditu / geroko bizi.

Erdaretako formak

es supervivir, sobrevivir / supervivencia formen ordainak: fr (DLLF): survivre / survie ; it (S. Carbonell): sopravvivere / sopravvivenza; ca (DCC): sobreviure / supervivència; en (Collins): to survive / survival; de (Langenscheidts): überleben / Überleben.

biziraun 98: Oier Guillan, Mikel Garcia, Elisabeth Pombo, Pello Zubiria 3, Nagore Irazustabarrena, Miel Anjel Elustondo 4, Unai Brea 2, Xabier Paya, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Aritz Galarraga, Angel Erro, Patxi Zubizarreta, Harkaitz Cano, Mikel Garcia 3, Juan Mari Arregi 2, Garbiñe Ubeda, Gotzon Barandiaran, Argia, Gorka Bereziartua, Iñigo Astiz, Allande Sokarros, Berria 4, Xan Harriague, Igor Urrutikoetxea, Castillo Suarez, Jokin Sagarzazu, Ibai Maruri, Izibene Oñederra, Mikel Irastortza, Leire Ventas, Irune Lasa, Juan Maria Uriarte, EiTB.com 40, etab. // biziraun 973: Aizu, Argia, Berria, Deia, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco, EiTB, ElCorreo, Elhuyar, Elkar, Erlea, Consumer, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia, Goiena, Gomylex, HABE, Jakin, Karmel, Laneki, UEU, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biziraun 17: Berria 8, Joseba Sarrionandia 2, Iñaki Segurola, Urtzi Urrutikoetxea, Iñaki Iñurrieta, Marzel Etxehandi, Itxaro Borda, Xabier Amuriza, Arantxa Iturbe. // biziraun 25: Berria 12, Itxaro Borda 2, Xabier Amuriza 2, Joseba Sarrionandia 2, Iñaki Segurola, Txema Ramirez de la Piscina, Urtzi Urrutikoetxea, Marzel Etxehandi, Arantxa Iturbe, Joxerra Garzia, Iñaki Iñurrieta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da

eratorri-konposatu baztertzekoa; ez dago premiarik, aski baita iraun, bizirik iraun, bizirik atera, onik atera esapideekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da beharrezkoa, baina asko hedatu da eta praktikoa da.

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

osaeraz zalantza handiak daude (ez dirudi posible bizi-rik iraun > bizi(i)raun moduko trinkotzea); eta a) beharrezkoa al da hitz bakarreko forma? #mdash# cf. bizirik iraun/iraute; b) gehienetan aski izan litezke iraun/iraupen soilak; baina c) beti balio al dute?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'biziraun | F: osaeraz zalantza handiak daude (ez dirudi posible bizi-rik iraun > bizi(i)raun moduko trinkotzea); eta a) beharrezkoa al da hitz bakarreko forma? #mdash# cf. bizirik iraun/iraute; b) gehienetan aski izan litezke iraun/iraupen soilak #mdash# baina beti balio al dute?'.

 - [E116]: Segur aski ere, hau da hitz barroko horietako bat, aldamenean hitz soila izanik ezer ere berririk ekartzen ez duen horietako bat. Baina egia da badirela adibidean bai XX. mendeko corpusean eta egungo prosan ere. Nik ez dakit merezi duen sartzea, eta merezi baldin badu, nola sartu behar den: dedeinkazio guztiekin, edo beste zerbait hobetsiz horren alboan. Agian errazena litzateke ez aipatzea deusik ere, eta bakoitzak ikus dezala zer egin'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez sartu'.

bizirik
adb. Bizia duela. Bizirik egon. Bizirik dagoen artean. Auzi hori berori bizirik dago beste aldeetan. Oso eta bizirik daude Peru eta maisu Juan eta inguruko guztiak; hain bizirik ere! Nafarroa Garaian oraindik bizirik dugun forma hori. Bizirik atera zuten ibaitik. Bizirik etortzen banaiz. Beren buruak bizirik gordetzeko. Bizirik utzi omen zuten. Ez al da nahikoa bizirik irautea? || Zerurik ez badu ere, bizi-bizirik dauka zeru ametsa.

Aztergaia: bizirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziro
adb. Biziki. Zintzo eta biziro mintzatu zaigu. Biziro ibili. Zotinka ari da, lehen baino biziroago. Goseak biziro estutzen zuen. Oraindik biziroago eska diezaiola. Biziro ongi. Biziro egoki. Hizkuntzaren aldetik ere biziro aipagarria da liburua.

Aztergaia: biziro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizitan
adb. g. er. Bizirik.
Loturak

Aztergaia: bizitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizitan G 11: Izt C ("Zerri gazte samalda andia aurrerako azitzen dituztenaz gañera, Probinzia onetan gizentzen dira ordots, irindu, eta txer ardi txikiratuak guztiz asko ta txit pisu andikoak, zeintzubetatik eramaten dituzten Nafarroara ugari, bizitan ez ezik, gazitutako urdaitan ere, koipatsuagoa eta gozoagoa dalako au, angoa baino"); Or Eus ("Bizia bada, bizitan; illa bada, larrutan: agotzez bete, estekiz josi mutillek alde banatan, erdian batek daramalarik makillaren muturrean"); Ldi IL ("Zuk agertu bezain arropuz ba'nintza, inpernu betikora bizitan epaitua aal-nengoke"); Zait 8 (Sof 4: "onela axanparik gabe bizitan bizitzea idazu, Atrei'dar yauregi ta yauragaren ardura izaki, orain ditudan bizi-lagunekin bizi nadin zorioneko", "Onela esango dute gizakume guziak, ta naiz bizitan, naiz illik aintzak ez digu uts egingo", "Nerau bizitan ba'naiz, beintzat", "eraillea, naiz eskutuan bera bakarrik izan, naiz lankideak izan, dana dala, madarikatua bizitan biraoak eta zoritxarrak berabilte"; Plat 4: "Zer-dana, beraz, eten bage aldaketan ari da, ta bizitan dago", "Bizitan dagoena, ordea, il eta berrituz doa", "Zer guzien len-gaia ta azkena beti bizitan dagoen sua baita", "ustekizun atsegingarri au ateman zuen Sokratek, il ostean, bizitan iarrai zitekeango ustekizuna, alegia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizitan 3: G 2 (Zait Plat: "Gogozkoetan ari dedinean ere, bizitan dirauten gizakumeekin diarduela emango du"; "gauzarik soilenak eta izkutuenak bizitan leudeken bezala, ta begiz-begi ikusgarri bailiran aurkezten dizkigu") eta EB 1 (I. Garmendia: "Aker honen orduko bi adarren aldamenean, bi bait zituen beronek sasoi hartan, bi ziren lez Akerripurdi lezeko habearen hankak ere, bi eskuratuen onginahiak, bizitan Onbeltz eta Onotso izanez begizkotuak zuketz, bi ordurako harrizko oldarrak eta bi, halaber, Igandero haragitzea tokatzen zitzaizkizunak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

"g.er." marka dagokio (hots: testu idatzietan gutxitan ageri da, nahiz ahozkoan ezaguna den).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bizi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizirik.

bizitasun
1 iz. Bizia denaren nolakotasuna. Barauak haragiaren bizitasun eta gurariak gutxitzen ditu. Haren begien bizitasuna. Grinaren bizitasuna. Laurogei urterekin agertzen duen bizitasuna edozein gaztek nahiko luke. Mendiko hizkerak duen bizitasun eta jatortasuna.
2 iz. Haserre bizia. Bere bizitasun edo izate haserrekorra. Gurasoei bizitasun pixkaren batekin erantzutea. Barneko bizitasun edo haserre bat.

Aztergaia: bizitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizitegi
1 iz. Bizitzeko etxea. Bizitegiak eta lantegiak nahaste direla. Donibaneko zelai ederra urtetik urtera bizitegi berriz ari da estaltzen. Eliza eta honen inguruko bizitegiak.
2 iz. Nagusiak, umezurtzak edo bestelako gizatalde jakinak bizitzeko edo zaintzeko etxea. Bazen herri hartan gazteen bizitegi egoki bat, eta han hazten ziren israeldar handien zenbait alaba. Umezurtzen bizitegiak.
3 iz. Bizilekua. Borda zahar batean Jesus haurra datza, bizitegi beltzik bada, hura zela beltza!

Aztergaia: bizitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

apartamentu, bizitegi

Euskaltzaindiaren Arauak

'etxebizitza'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

etxebizitza

biziterri
iz. g. er. Bizilekua.

Aztergaia: biziterri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan biziterri 2 (EE 1883 ap. Dv: "Bedorren biziterriari begira jarririk"; Ker Ir 16,35: "Israeldarrak mana berrogei urtez jan eben, biziterrira eldu ziran arte") eta bizierri 1 (EgutAr 1959: "Bidezkariak gera, emen bizierririk ez degu, munduan zear beste bizierriaren billa goaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biziterri EB 3 (GizarteaOHO: "Maite duzu, baita, zeure biziterria ere: zeure etxea, zeure kalea, zeure ikastetxea, plaza nagusia"; Gizarte-ZOHO: "Egin ezazu ibilbide bat trenez zure biziterritik beste biziterri hurbil batetaraino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziterri : Euskalterm 3 (1 egoitza-leku eta bizileku sinonimoekin, eta 'lugar de residencia' itzulia; eta beste bana 'municipio de residencia' eta 'tierra de adopción' itzuliak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: bizierri : DRA (patria); biziterri : DRA (localidad en que se habita), PMuj DVC (tierra poblada, pueblo habitado, población) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizilekua.

bizitetxe
iz. g. er. Bizilekua.

Aztergaia: bizitetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizilekua.

bizitoki
iz. Bizilekua. Ik. bizitegi. Gizonen bizitoki ziren hartzuloetan. Bizitokitzat zituzten etxeak ea nolakoak ziren. Bizitokiak egin. Euskalkiek badute gure artean, onenean edo gaitzenean ere, luzaroko bizitokirik, ahoz eta izkribuz.

Aztergaia: bizitoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizitore
adj. Ipar. Azkarra, bizkorra, indartsua.

Aztergaia: bizitore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'azkarra, bizkorra, indartsua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. azkar, bizkor, indartsu

bizitu, bizi/bizitu, bizitzen
1 da/du ad. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Ik. biziagotu. Lehenengo sua piztu, gero bizitu. Hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait. Haren grina gaiztoak bizitzeko. Urratsa bizitu.
2 da/du ad. Ardoaz eta kideko edariez mintzatuz, mindu, ozpindu. Bide luzean ardoa ez bizitzeko, azukre kanaberatik destilatutako alkohola eransten zitzaion.

Aztergaia: bizitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizitu, bizi(tu), bizitzen. da/du ad. 'biziagotu, biziago bihurtu': hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bizitu, bizi(tu), bizitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

biziagotu, biziago bihurtu

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait

bizitxo
adj. adkor. Aukeran biziegia. Mutiletarako joera bizitxoa zekarren.

Aztergaia: bizitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran biziegia.

bizitza
1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 15. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Napoleonen bizitza. Bere bizitzako gertaera guztiak. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen. Jesusen bizitza agerikoa. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean.
2 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa.
3 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak.
4 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bana zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den atsoa. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza.

Aztergaia: bizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bizia, bizialdia, bizimodua'. 2 'etxea, etxebizitza'.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-tza/-tze lehiakideen artean, -tza da EBrako hobestekoa

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bizia, bizialdia, bizimodua; 2. etxea, etxebizitza

Formen arteko bereizketa semantikoak

bizitza/bizi banaketa argituko da (cf. "bizia galdu", "bizia kendu", etc.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nork eta noiz erabaki da -tza/-tze artean HB-rako -tza hobestekoa denik? (ikus baratze)" (1995-01-25)

bizitza eman
1 dio ad.-lok. Bizia eman, biziz hornitu. Oilalokak bere hegalpeko beroarekin bizitza ematen die arrautzen barnean direnei.
2 du ad.-lok. Bizia eman, zerbaiten edo norbaiten alde egiteagatik hil. Jesu Kristoren doktrinagatik bere bizitza eman zuen.

Aztergaia: bizitza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA EMAN. a) Dar vida, animar. Animari bizitza ematen digona. OA 39. Jaungoikuak bizitza emoten badeutsa. JJMg BasEsc 18. Izan dedilla alabatua nere Jauna anai aiziaz, airiaz, odeiaz ta lañuaz, otz garbiaz ta denbora guziaz, zeñekin ematen diezu bizitza biziya dutenai. Bv AsL 399. Ollo kolokak bere hegalpeko beroarekin bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri. Zub 122. Il ziran erromesak / --otoitz eta abesti-- / ia bizitza emon / eutsien zure arri / landu lakarrari. Gand Elorri 126. b) Entregar la vida, morir (por). Zure odola ta bizitza emateraño enpeñatu zinduen. Cb Eg II 46. Zelan euki onelanguak bizitzia emoteko prestasuna onra apur bategaiti. Mg CO 90. Gizon egin ta gurutzean bere bizitza eman zuana. AA III 299. Ija bizitzia emon gura leuke Jesus gaiti. fB Ic II 288. Eldu zanian gizonak gaitik bere bizitzia emoteko denporia. JJMg BasEsc 64. Gizonakaiti bizitzea emoten. Añ EL2 191. Gure amorez krutzean bizitzea emon ebana. CatBus 44. [Eskritura Sagraduko liburuak] dakarzkiguten egi edozeñen alde bere bizitza emateko prest zegoala txit. Aran SIgn 28. Gizon gaztiak gaiti / bizitzea emona. Azc PB 36. Aitak ezin goiza ta laguntasuna erakarri, bere bizitzea emonda be. Ag Kr 91. Jesus gizonen Artzaia zan, ardi galduak gatik bizitza eman zuan Artzai Ona. Ag G 205. Jesukristoren dotriñagatik / bere bizitza eman zuna. Uzt Noiz 23.

adib: ardi1 iz. Ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienean talde handietan zaintzen dena; abere horren eme heldua (Ovis aries). Ardi zain ibili. Ardi bideak. Ardi-moztailea. Garai horretan izaten da ardi-moztea. Ardiak jetzi. Ardia arkara egon. Ardi jantziko otsoa. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Bestela, maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere, otso harraparien artean. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. Ardi errebelatua: ardi galdua. Ardi beltza bilatzeko gaua: gau iluna. || Esr. zah.: Ororen ardia otsoak jan. Ardi bat doan lekutik, oro. Ardia ahuntzari ile eske. Ardi txikia, beti bildots.

bizitza eman 123: Aizu 5, ElCorreo 2, Deia 7, Consumer 2, HABE, Berria 59, EiTB 20, Euskaltzaindia 3, Jakin 4, Argia 16, Erlea, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza eman 68: Berria 16, Joseba Zulaika 13, Josu Zabaleta 3, Filosofia apaingelan 3, Markos Zapiain 3, Elizen arteko Biblia 2, Anton Garikano 2, Matias Mugica 2, Imanol Unzurrunzaga, Pako Aristi, Juan Garzia, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi, Lourdes Oñederra, Joseba Sarrionandia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizitza sarreran.

bizitza galdu
du ad.-lok. Bizia galdu. Hobe dut zuen atzaparretan bizitza galtzea, Jaunaren aurrean bekatu egitea baino.

Aztergaia: bizitza galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA GALDU. a) Perder la vida, morir. Bizitzak, osasunak, esperantza andiak / an galdu zituen Franzes guztiak. EgiaK 88. Ofenditu baño lenago milla bizitza galdu nai zituela. Cb Eg II 182. Jaateko laburra, lo gitxija, ta bizitzia galduteko ainbeste arrisku. Mg CO 283. Obeago det [...] zuen atzaparretan bizitza galtzea. AA III 315. Edo arimia galdu, edo bizitzia galdu. fB Ic I 80. Ementxe nago bizitzea galduteko bear bada, orren alde egitearren. Añ EL2 110. Gorputzeko ta arimako bizitzia galduteko. Ur MarIl 22. Beste guraso askok / Euren bizitzea / Galduta itxi dabe / Ume zurtz etxea. AB AmaE 354. Bere bizitzea galduteko irriskuan iminten bada bere. Itz Azald 144. Etzazula zure bizitza moro-lurretan saminki galdu. Etxde AlosT 68. v. tbn. VMg 14. JJMg BasEsc 229. Astar II 33. CatLlo 94. CatBus 55. (Bizitza galdu eragin). Kleituba edo aziendia edo bizitzia galdu eragiten deutsalako. fB Ic II 163. b) (Con aux. tripersonal). Matar. Zer egingo zenuke bizitza galdu nai balizute? Mg CC 111. Bizitzia galdu gura izan badeutsa inori. fB Ic II 162.

bizitza galdu 57: Deia 2, Elhuyar 2, Berria 23, EiTB 24, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza galdu 19: Berria 6 (“Oker zeuden eta hainbat soldaduk bizitza galdu dute haiek oker zeudelako”), Herria (“Osasuna galtzeak, neurri handi batean bizitza galtzea esan nahi du, bizitzatik aparkatuta izatea.”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (“soldata barregarri batengatik bizitza galtzen dutenak”), Joseba Urteaga (“horrek, ordea, beste bizitzara, iraganeko bizitza galdura itzuli naizelako sentsazioa dudan unea idatziz azaltzeko balio du”), Agustin Otsoa (“Ez eta beti txarrena borrokan bizitza galtzea ere, oinaze handiekin izan arren”), Jenaro Garate (“Eta ez dugu kalerik egiten, ez dugu garen soinezko maitagogo bizitza galtzen edo arriskuan ipintzen, zaindu eta gorde baino”), Felipe Juaristi (“Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik”), Jon Muñoz (“Baina ez uste bizitza galdu dudanik”), Filosofia apaingelan (“Gizon bat munstroa omen da, eta bizitza galtzea merezi omen du”), Matias Mugica (“Kosta egiten zitzaidan neure buruari sinistaraztea nire bizitza bizitza galdua zela”), Aitor Arana (“bazekien bizitza galdu edo salbatu egingo zuela hurrengo segundoan egiten zuenaren arabera”), Ramon Saizarbitoria (“Hori ere bazekien, baina Miren maite zuenetik absurdua iruditzen zitzaion bonbapean bizitza galdu beharra”), Juan Garzia (“Lehendabizikoan, gudaroste bat gudu batera doa mendi mortu batetik; harrien eta itzalaren izuak jota, ez du gehiago bizitza galtzeko axolarik, eta erraz lortzen du garaipena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia galdu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza galdu azpisarrera gisa jaso.

bizitza kendu
dio ad.-lok. Bizia kendu. Inork ez du besteei bizitza kentzeko eskubiderik.

Aztergaia: bizitza kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA KENDU (Añ). "Ajusticiar, justiziatu, justiziaz bizitza kendu" Añ. Ta aien kabuan gero / esker ematea / izango da gogorki / bizitza kentzea. GavS 28. Zer egingo zenduke bizitzia kendu gura baleutsube? Mg CO 157. Berriro Jesusi bizitza kentzearekin. AA I 425. Ez deutsa bizitzia kenduko moruen ezpatiak. fB Ic II 288. Bat batian bizitza kenduagaz. Ur MarIl 29. Bizitza kentzea bezelako gizatxarkeria. Aran SIgn 38. Besten bateri gatx egitea edo bizitzea kendutea. Itz Azald 100. Amaika sator beltzi / bizitza kenduba. Tx B II 126. Uste gabean kenduko dizu / mundu ontako bizitza. Ostolaiz 119. v. tbn. JJMg BasEsc 101. CatLlo 60.

bizitza kendu 17: Deia (“Bizitza maileguan eman zaigu, eta batzuei bizitza kendu egiten zaie besteei emateko”), Berria 8 (“Big Brother-ek egin zuen entzutetsua, milaka ikusle finek disfrutatu dute bizitza kenduko zion gaixotasunaren progresioaz”), EiTB 5 (“Apezpikuaren ustez, inork ezin dio gizaki errugabe bati bizitza kendu”), Argia (“Bizitza, heriotza, maitasuna eta literatura dira liburu honen ardatz nagusiak. Jainko paganoa dago orrion atzean bere maiteari, X-i, bizitza kentzen eta ematen”), Laneki (“ekintzak bizitza kentzea badakar, zuzenekoa da”), DiarioVasco (“Bere burua, besterik ez bada ere, pittin bat maite duenak, ez du beste inor odoltsuki zigortzeko premiarik, are gutxiago besteri bizitza kentzeko beharrik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza kendu 8: Berria 2 (“Bizitza kendu diote maiteen duen proba, Tourra, korritzeko baimena ukatuta”), Joseba Zulaika (“Bizitza eman eta bizitza kentzeko agindua”), Josu Zabaleta (“Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat”), Joseba Sarrionandia (“Gizonaren bizitzan bi emakume daude, bizitza eman zizuna eta bizitza kenduko dizuna”), Esteban Antxustegi (“Gauza berdinak egin ditzaketenak berdinak dira, eta, dagoen gauzarik handiena eta txarrena - bizitza kentzea - egin dezaketenek gauza berdinak egin ditzake”), Patxi Altuna (“eta, horrekin, ez dakidala burutik pasa ere bekatu arin bat egitea mundu guztiagatik, ez eta inork bizitza kentzeagatik”), Juan Martin Elexpuru (“Ugazaba batek bere morroia justiziaren aurrera eramaten badu lapurreta txiki batengatik, bizitza kenduko diote dohakabe honi, eta, ondorioz, auzoak begitan hartuko du ugazaba”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia kendu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza kendu azpisarrera gisa jaso.

bizitzaile
1 adj. Bizigarria. Jainko Jauna, espiritu guztien kreatzailea eta bizitzailea.
2 iz. Ipar. Biztanlea. Nola eman edatera lurreko bizitzaile guztiei?

Aztergaia: bizitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'bizigarria'. 2 iz. 'biztanlea'.

bizitzaldi
iz. Bizialdia. Ehun eta bederatzi urte zituela bukatu zuen bere bizitzaldia.

Aztergaia: bizitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bizialdia.

bizitzaro
iz. Biziaroa.

Aztergaia: bizitzaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bizitzaro 1 (Etxde Itxas) eta biziaro 5 (Or Mi, JMB ELG, Zait Plat, Vill Jaink 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizitzaro EB 3 (Jakin 1981: "Bigarren bizitzaroa motzagoa da: bizpahiru urtetakoa"; "Hirugarren bizitzaro honetan #mdash# heltzaroan..."; "Eta ardatz hauen gainean, bere pentsabide kulturala, sozio-politikoa eta erlijiozkoa emanaz joan da bizitzaro bakoitzean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziaro : LurE, HiztEn, Euskalterm 1 (bizi-aro). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biziaro : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (bizi-aro); bizitzaro : DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

biziaroa.

bizitze1
iz. Ipar. eta naf. Bizitza. Finean estimaturen zaitut neure gainetik, zerengatik bizitzea baitut zure eskutik.
bizitzeko
iz. Ipar. Bizigaia, janaria. Haren eskutik ditugu bizia eta bizitzekoa.

Aztergaia: bizitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bizigaia, janaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizitzez
adb. Bizilekuz. Euskadiko seme-alaba, jaiotzez nahiz bizitzez, izatea. || Bizitzez, hor bizi dira.

Aztergaia: bizitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZEZ. "(Gc), por residencia" A. "Hor daude fijo, or daoz, egotez (V-arr), [...] bizitzez, or bizi dira (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 123. Korintora bizitzez joan zanean bereala. Lard 515. Pella zeritzan erritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziran. Ib. 540. Lot [...] bere alaba biekin gelditu zan bizitzez. Ol Gen 19, 30. Arrezkero, Itali egoaldera aldatu zan bizitzez eta egotez. Zait Plat 52. Euskadiko seme-alaba, jaiotzez nahiz bizitzez, izatea. MEIG IV 50.

Ez dugu aurkitu adiera horretako bizitzez formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitzez 3: Patziku Perurena 2 (“1887ko apirilaren 6an jaio zen mundura, sortzez eta bizitzez aranoarrak ziren guraso Joxebenardo eta Joanengraxi Iparragirregandik”), Matias Mugica (“Niri bestek inporta zidan, izugarri, berez gauza hutsala bazen ere: Krapotkin Odesan zegoen bizitzez, itsas ondoko etxe erretiratu batean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta dirudienez bizi da oraindik. Sarrera gisa sartzekoa da, jaiotzez bezala, adibide egoki batekin (jaiotzez eta bizitzez…).

bizitzez jarri
da ad.-lok. Nonbait kokatu, nonbait jarri bizitzen. Pella zeritzan herritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziren.

Aztergaia: bizitzez jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIZITZEZ "(Gc), por residencia" A. "Hor daude fijo, or daoz, egotez (V-arr), [...] bizitzez, or bizi dira (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 123. * Pella zeritzan erritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziran. Lard 540.

LB: 0; EPG: “Niri bestek inporta zidan, izugarri, berez gauza hutsala bazen ere: Krapotkin Odesan zegoen bizitzez, itsas ondoko etxe erretiratu batean.” (Matias Mugica); ETC: “Bidadorrek idazle kaletarrak zirela idatzi du: hiritarrak, beraz,« jaiotzez ez bazen bai bederen bizitzez, egotez eta izatez, hiritartasunak ohi dakarren lan motarekin batera, gehienetan ere langileak zirelako»” (Alberto Barandiaran), “Nahiz orduko bidaldian Buenos Airestik itsasoratu zen, berak sortzez eta bizitzez txiletarra zela adierazia zuen” (Alberdania), “Aritzaletakoa jaiotzez (Nafarroa), donostiarra bizitzez; Zarautzen harrapatu zuen 1936ko uztaileko altxamenduak, nagusiarentzat lanean.” (Amagoia Iban), “Sortzez eta bizitzez ere lekuz aparte bezala ibili da Txomin” (Txomin Peillen).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bizitzez 1 adb. (jarri, joan, gelditu eta kideko aditzekin) a vivir Australiara joan zen bizitzez: se fue a vivir a Australia; herri txiki batera bisitan joan, eta han gelditu ziren bizitzez: fueron de visita a un pequeño pueblo, y se quedaron a vivir; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

bizitzez 1 adb. (bizitzez jarri, joan eta kideko esapideetan, 'nonbait kokatu, nonbait jarri bizitzen, norabait joan bizitzera...' adierekin). Pella zeritzan herritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziren. Korintora bizitzez joan zenean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu bizitzez 1 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizitzez eta jarri sarreretan.

bizitzez joan
da ad.-lok. Norabait joan bizitzera. Korintora bizitzez joan zenean.

Aztergaia: bizitzez joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIZITZEZ "(Gc), por residencia" A. "Hor daude fijo, or daoz, egotez (V-arr), [...] bizitzez, or bizi dira (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 123. * Korintora bizitzez joan zanean bereala. Lard 515.

LB: 0; EPG: “Niri bestek inporta zidan, izugarri, berez gauza hutsala bazen ere: Krapotkin Odesan zegoen bizitzez, itsas ondoko etxe erretiratu batean.” (Matias Mugica); ETC: “Bidadorrek idazle kaletarrak zirela idatzi du: hiritarrak, beraz,« jaiotzez ez bazen bai bederen bizitzez, egotez eta izatez, hiritartasunak ohi dakarren lan motarekin batera, gehienetan ere langileak zirelako»” (Alberto Barandiaran), “Nahiz orduko bidaldian Buenos Airestik itsasoratu zen, berak sortzez eta bizitzez txiletarra zela adierazia zuen” (Alberdania), “Aritzaletakoa jaiotzez (Nafarroa), donostiarra bizitzez; Zarautzen harrapatu zuen 1936ko uztaileko altxamenduak, nagusiarentzat lanean.” (Amagoia Iban), “Sortzez eta bizitzez ere lekuz aparte bezala ibili da Txomin” (Txomin Peillen).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bizitzez 1 adb. (jarri, joan, gelditu eta kideko aditzekin) a vivir Australiara joan zen bizitzez: se fue a vivir a Australia; herri txiki batera bisitan joan, eta han gelditu ziren bizitzez: fueron de visita a un pequeño pueblo, y se quedaron a vivir; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

bizitzez 1 adb. (bizitzez jarri, joan eta kideko esapideetan, 'nonbait kokatu, nonbait jarri bizitzen, norabait joan bizitzera...' adierekin). Pella zeritzan herritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziren. Korintora bizitzez joan zenean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu bizitzez 1 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizitzez eta joan sarreretan.

bizizale
1 adj. Ongi bizitzea maite duena. Ernest Hemingway idazle bizizalea da, beste ezer baino lehen.
2 iz. Biztanlea.

Aztergaia: bizizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. 'biztanlea'. 2 izond. 'ongi bizitzea maite duena' (berria da adiera hau; lantaldeak eskatu egiten du onar dadin).

Bizkai-dantza
iz. Euskal dantza mota, bi aldiko konpaseko soinuaz dantzatzen dena.
bizkaiera
iz. Euskal dialektoa, Bizkaian, Arabako iparraldean eta Gipuzkoako mendebaldean hitz egiten dena. Bizkaieraz idatzi. Bere jaioterrikoak izan arren, ez zituen inondik inora ere literatura-bizkaierarako egokitzat jo adizki horiek. Bizkaieraren loraldia. Bizkaierazko lurraldeetan. Bizkaierazko idazleak, liburuak.

Aztergaia: bizkaiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizkaitar
1 adj. Bizkaikoa, Bizkaiari dagokiona. Bizkaitarra da. Bizkaitar, giputz eta lapurtarrak. Bizkaitar atso lodi eskale batek. Bizkaitar idazleak. Bizkaitar irakurleari. Bizkaitar esaera batek dioenez.
2 iz. Bizkaiko herritarra. Bizkaitar batekin ezkondua. Ikusi banu bizkaitarretan giputzetan nekusan euskararen zaletasuna. Bizkaitar adoretsuak. Bi bizkaitar eta zazpi gipuzkoar.
3 iz. XX. mendearen hasieran Eusko Alderdi Jeltzaleko kideei ematen zitzaien izena. Gazte asko bizkaitar egin ziren.
4 iz. Bizkaiera.

Aztergaia: bizkaitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 10 eta izond. 3: a1) EgiaK (“Arako Bizkaitar Domingo Hegiko / izan da bakarrik irabazteko”); Añ EL (“Gure bizkaitar baserritarrak”), Azc PB (“Biba bizkaitar arrantzaleak”), Urruz Zer (“Bizkaitar atso lodi eskale batek”), Kk (“Bizkaitar euzkeldunak ziran”), Or SCruz (“Liberal gizagajoak asi ziran zurikerian eta koipekeritan bizkaitar karlistakin”), Berron Kijote (“Bizkaitar andere bat zan”), MEIG (“XVII. mendeko bizkaitar bertsogileak”); a2) ES (“bizkaitar izena”), Erkiag Arran (“Andra Mariaren irudi baltzerana, bizkaitar irudietarik iru zaarrenen artekoa”); b) Alzola Atalak (“Kerexeta bizkaitarra”); JJMg BasEsc (“Naijago dabee franzes modura jantzi, guraso bizkaitaarreen modura baño”), ES ("Neskatxa gazte bizkaitarrek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izlag 25 eta izond. 17: a1) Onaind (“Bizkaitar olerkari gurena”, “bizkaitar semeen goraberak”, “bizkaitar gurasoak”), Or (“Bizkaitar idazleetara iritxi zan”), Lab (“bizkaitar lotsagalduok bezela”), K. Iturria (“bizkaitar historilariak”), J.A. Lakarra (“bizkaitar idazle”), Oihenart Taldea (“Bizkaitar laborariak”), J. Intxausti (“bizkaitar historilari ertarozaleak”), Egin 1984 (“bizkaitar gazte batek”), J. Altuna (“bizkaitar euzkaldunok”), Geogr/BBB (“Bizkaitar langileek”), B. Latiegi (“bizkaitar euskaldun guztiak”), GomenErab (“bizkaitar klasikoen artean”), L.M. Bandres (“bizkaitar gudariei”), J. Sarrionandia (“bizkaitar sermoilariaren gogoeta metalinguistikoa”); a2) J. Intxausti (“bizkaitar burdingaiak”, “bizkaitar sutegia”), Arrantzaria (“Aipa dezagun bizkaitar portuko flotak”), UZEI (“bizkaitar komunztadura famatuak”), A. Urrutia (“Bizkaitar Foru Zuzenbidea”), J.L. Iriarte (“bizkaitar aldizkariari esker”), BizkBizikl (“bizkaitar dorretxeen berezitasun guztiak”), M. Arrue (“Bizkaitar Zuzenbideari dagozkion gaietan”), Barojatarrak (“Bizkaitar kostaldetik”); b1) K. Zuazo (“Aita Uriarte bizkaitarra”), AIr (“izkiriazale bizkaitarraren itzak”), Egin 1984 (“irakasle euskaldun bizkaitarrak”), I. Azkune (“toreatzaile gipuzkoar eta bizkaitarrek”), GomenErab (“zenbait idazle bizkaitarrengan”), 15 gertaera (“pintore bizkaitarraren irudian”), Harluxet HE (“ideologo bizkaitarra”), A. Lertxundi (“sendagile bizkaitar bat”), Historia eta Artea (“sozialista bizkaitarra”), Deia (“kazetari bizkaitarra”); b2) I. Enbeita (“Egutegi bizkattarra”, “ikurrin bizkattarra”), K. Zuazo (“euskera mota [...] gipuzkera tankerakoa izaten da, zenbait esakizun bizkaitarrekin”), I. Aldabe (“Kostalde bizkaitarrean”), Euskal Margolariak (“kostalde bizkaitarra”), Egunk (“Entitate bizkaitarra”), Getxoberri (“udalerri bizkaitarrak”).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipatuz: «iz. eta izlag. edo izond.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): bizkaitar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

bizkar
1 iz. Giza gorputzaren atzeko aldea, besaburuetatik gerrirakoa; (pluralean nahiz singularrean) bereziki, goiko aldea. Ik. sorbalda. Bizkarra izerdiz bustia. Bizkarrean konkorra zuen. Ardi larruz bizkarrak estalirik.
2 iz. Animalia baten gainaldea, lepotik isatsera. Arropa horiek zuk baino lehen erabili zituen bere bizkarrean ardiak. Astoaren bizkar gainean jarrita. Herensuge haren bizkarreko ezkatak. Bizkar hegala.
3 iz. Mendi baten gainaldea, bereziki zabala dena. Elorretako bizkarrean bazkaldu genuen.
4 iz. Teilatuaren goiko ertza. Ik. gailur 3. Harginak teilatuan ari ziren bizkarrari habeak josten.
5 iz. Liburuetan, orriak josten edo itsasten diren aldea, orriak ebakirik dauden aldearen kontrakoa. Apaletara hurbildu eta liburu-bizkarretako izenburuak irakurtzeari ekin zion.
6 iz. Jarlekuetan, bizkarraldea. Feltrozko kapela eta gainekoa aulkiaren bizkarrean utzi zituen. Gorputz erdi altxatzen du eta sofaren bizkar gainetik hitz egiten dio.
7 postpos. -en gain, -en kontura. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Bere bizkar hartu duen eginkizuna. Argitaratzea bere bizkar izan zuenak ere ez zuen lan makala hartu. Besteren bizkar utzi nahi nukeela neuretzat hartu nahi ez dudan lana. Besteren bizkar mantentzea, hori zer gauza ona den. Gurasoen bizkar jaso dira ikastetxe berriak. Ederki ikasia dut, neure bizkar, ikastaldi neketsu batek bakarrik eraman gaitzakeela geure buruaren jabe izatera.
8 postpos. -en kontura, aipatzen dena barre- edo iseka-gaia dela. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Kritikaririk zorrotzenek ez dute, dirudienez, kritika ontzat hartzen, beren edo kideen bizkar doanean. Hamaika barre egin dute gure bizkar.

Aztergaia: bizkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en bizkar, bizkarra berotu, bizkar(ra) eman, bizkarretik: langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak, bizkarrez: bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa, bizkar(-)zorro.

Zerrenda osagarriak

Katal: Bizkarra: Lomo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

a) adierak emanez. iz. 1 (giza gorputzaren zatia). 2 (animaliaren gainaldea). 3 (mendiaren gainaldea) #mdash# eta, adiera berri onartzekoetan beste bat bederen: (liburuaren zatia), eta b) AS gisa gehituz: bizkar-besta , bizkar-muin , bizkarra hautsi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-ren bizkar, bizkarka, bizkar(ra) eman, bizkarretik ("langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak"), bizkarrez ("bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu (Biol.); (Geogr.: mendi-bizkarra)/-(r)en bizkar..." (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoak: "bizkarra berotu", "bizkarralde"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: ' bizkar-besta Ipar. Naf. ere gehitu behar zaio: etxe berriari teilatua ematen zaionean egiten den besta'.

 - [E116]: 'Hori asko erabiltzen da'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK adibidearekin: etxe berriari teilatua eman genionean bizkar-besta egin genuen'.

bizkar besta, bizkar-besta
iz. Ipar. eta naf. Eraikitzen ari diren etxe bateko bizkarra jartzen denean ospatzen den festa. Ik. monjor. Etxe berriari teilatua eman genionean bizkar-besta egin genuen.
bizkar muin, bizkar-muin
iz. Bizkarrezur muina. Ik. orno muin. Eritasun horrek burmuina eta bizkar muina suntsitzen ditu.
bizkar teila, bizkar-teila
iz. Teilatuaren gailurreko teila handia. Ik. gailur teila.

Aztergaia: bizkar-teila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIZKAR-TEILA (B; bizker-tella B). "(B), una clase de tejas, las mayores" A. "Bizker-tella, teja encimera" Izeta BHizt2.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 6 “bizkar-teila” (Arkitektura-hiztegi irudiduna), Bost bizkar-teilek (sabaia osatzen duten harriak) estaltzen dute monumentua. Tumulu batek babesturik dago (Wikipedia)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bizkar-teila Eraik. cobija; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

bizkar 5 iz. Teilatuaren goiko ertza. Ik. gailur 3. Etxe bizkarra. Bizkar teila: gailur teila. teila iz. Eraikinak estaltzeko erabiltzen diren buztin errezko piezetako bakoitza. Teila erre berriak. Teila asko eraman zituen haizeak. Txabola gainari teilak ezartzea. Etxe zabal teila-gorria. Teila labeak. Hazka egiteko, teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job. Gailur teilak edo bizkar teilak: teilatuaren gailurreko teila handiak. || Arbelezko teila.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bizkar eta teila sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizkar eta teila sarreretan.

bizkar zorro, bizkar-zorro
iz. Bizkarrean eramateko zorro edo zaku uhalduna. Bizkar zorroa sorbaldan, txanoa, mendiko botak eta prakamotzak soinean.

Aztergaia: bizkar zorro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bizkar zur, bizkar-zur
iz. Teilatuaren bizkarreko haga. Ik. petral2 1.

Aztergaia: bizkar-zur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zur.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "teilatugaineko zura [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Erabilia da Zub. teilatu gorenean, luzean dagoen gapirioa'.

 - [E116]: 'erabilia bada sartu egin behar da. OEHk ere biltzen du, nahiz hiztegietako lekukotasunak bakarrik dituen. Hala bada, Zub markarekin sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'sartu AS bezala zur hitzaren azpian: bizkar-zur'.

bizkar(ra) eman
1 dio ad.-lok. Zerbaiti edo norbaiti bizkarraldea erakutsiz jarri. Atea itxi eta ateari bizkarra emanaz gelditzen da.
2 dio ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten aurrean, hura ez balego bezala jokatu; norbaiti laguntza ukatu. Baina horixe da errealitatea, ezin diogu bizkarra eman. Europako gobernuek, baina, mugak itxiz eta bizkarra emanez erantzun diote errefuxiatuen etorrerari.
bizkargune
iz. Mendixka zabala; muinoa. Bidezidorrik gabe ere iritsiko gara bizkargunera.

Aztergaia: bizkargune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bizkargune (Ker 1 Sm 22,6: "Saulek Gibean, bizkargune baten, ametz-azpian jesarrita egoala" #mdash# BiblE: muino).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizkarrune G 2 (J. Agirre: "Aldatzeko bi metrotik bi metrora erretenak atera ditezke, eta bi metroko bizkarrune ortan 8 errenkada aldatu, errenkadatik errenkadara 20 zm.ko tartea utzi", "Orregatik emengo soro askotan lurrari erretenak atera eta bizkarrunetan aldatu bear litzake").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizkargune : AB38 1, HiztEn; bizkarrune : HiztEn (Ik. bizkargune), LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizkargune : EuskHizt (muinoa, mendixka zabala), HiruMila (loma, colina), ElhHizt (montículo, colina, parte elevada del terreno), Casve EF (bizkargüne: colline), Lh DBF (colline), DRA (colina, altura), PMuj DVC (1 altura, loma, cerro, colina, otero; 2 bombeo, comba (parte convexa), cambio de rasante); bizkarrune : EuskHizt (Ik. bizkargune), HiruMila (1 colina, altura; 2 combado, hecho en forma convexa), EskolaHE (mendixka zabala), Casve EF (bizkarrüne: 1 colline, hauteur; 2 bombé, convexe), Lh DBF (bizkarrüne: 1 colline, hauteur; 2 bombé, de forme convexe), DRA (1 colina, altura; 2 combado, hecho en forma convexa), PMuj DVC (bizkarr-une: 1 convexidad, parte convexa, comba, bombeo, curvatura; 2 colina, montículo, cerro, altura, loma, cima). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizkarka
1 adb. Bizkar gainean. Bizkarka garraiatu.
2 adb. Bizkarrez.

Aztergaia: bizkarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper