50535 emaitza bilaketarentzat - [10701 - 10750] bistaratzen.

biztanleria
iz. Herri edo lurralde bateko biztanleen multzoa. Euskadiko biztanleriaren egitura. Biztanleriaren berezko hazkuntza.

Aztergaia: biztanleria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biztanleria aktibo
iz. Herrialde batean soldatapean edo beren kontura lanean ari diren pertsonek eta lan bila ari direnek osatzen duten biztanleen multzoa. Langabeen kopuruak gora egin du nabarmen Espainian, eta urtearen amaieran biztanleria aktiboaren % 17,9 lanik gabe egongo dela uste dute Madrilgo agintariek.
biztu, bitz, bizten
da/du ad. Batez ere bizk. Piztu.

Aztergaia: biztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

biztu, piztu

Euskaltzaindiaren Arauak

biztu, bizten. Batez ere Bizk. da/du ad. h. piztu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

batez ere Bizk. Ik. piztu

Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

biztu, bitz/biztu, bizten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Mendebaldean, bizitu-ren zentzua ere baduela esango nuke" (1994-07-21)

 - [E301]: piztu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [K104]: Nafarroako gure aldean ere biztu da" (1994-06-28)

blai
adb. Erabat bustirik. Izerditan blai. Begiak malkoz blai. Izerdi patsetan, soinekoa blai, leher egin arte ez zen gelditu. Lurrak blai daude. || Jantziak argi izpiz blai.

Aztergaia: blai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: blai egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: blai-blai , eta blai egin azpisarrera arautuari blai eginda gelditu adibidea erantsiz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

blai egin

blai egin
da/du ad.-lok. Erabat busti. Ohe guztia blai eginik. Blai eginda gelditu, utzi. Izerdi patsetan blai eginda zihoazen. || Izerditan blai-blai eginik.

Aztergaia: blai egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: blai eginda.

blai-blai
adb. blai-ren indargarria. Blai-blai, hezurretaraino bustia.
Loturak

Aztergaia: blai-blai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

blai sarrerari dagokion azpisarrera.

blaitu, blai/blaitu, blaitzen
da/du ad. Blai eginda gelditu edo utzi. Ihintz gozoz blai itzazu bihotz eta arima guztia.

Aztergaia: blaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

blaitu, blai(tu), blaitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

blaitu, blai(tu), blaitzen

blankura
iz. bizk. Itsas azalean agertzen den arrain sarda. Ik. gorri2.

Aztergaia: blankura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu blankura, blanketa, blankera formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

blankura 3 aldiz ageri da, Zubk ItxasA ("Blankuretan. #mdash# Arraiña azalean moltsoka banatuta agertzen danean ikusten diran moltsoei blankurak deitzen dautse", "Orrelako arrantzari blankuratako arrantza deitzen dautse").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

blankera : LurE [adlag. itsas. (Zetazeo bat), sabela gorantz duela] // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

a) Zubk ArranD: "Blankurak. Urak berotu ondoren, antxoa azalera agertzen daki, eta urak zimurtu lez egin. Urrunetatik igarten da ori. Orrela agertzen diran pilloei, blankurak deitzen dautse" (32. or.); Zubk ItxasA EEBSko corpusekoaz gain beste hauek ere ageri dira: "Antxoa arrantzateko erak: / ardoran, blankuretan, manjubatan, gorrixetan, saretan. / lenengo lau eratan arraiña inguratuta arrantzaten da, moltso edo pilloetan batu eragin ondoren. / Bostgarren era, saretakua, oiturazko erabidea zan, gaur ia zearo galduta" (14. or.); "Saretako arraiña naigo izaten eben "fabrikanteak", arrain bardintsua izaten zalako eta itxasoan odoluztuta etorralako. Manjuba, gorri eta blankuretako arraiña, ittota etorten zala esaten eben." (16. or.); b) E. Barrutia (Bermeo eta Mundakako Arrantzaleen Hiztegia): ik. blankura eta blankuran sarrerak; c) A. Perez Bermeo: blankuré (blankurié).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

blanketa : PMuj DVC (L #mdash# cetáceo enseñando el vientre) // Ez ditugu aurkitu ap.EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Jakite-arloak

(Arrantzako teknizismoa).

blantyretar
1 adj. Blantyrekoa, Blantyreri dagokiona.
2 iz. Blantyreko herritarra.

Aztergaia: blantyretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

blantyretar (herritarra).

blasfemari
iz. zah. Biraolaria.

Aztergaia: blasfemari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

biraolaria.

blasfematu, blasfema, blasfematzen
du ad. Birao egin. Jesu Kristoren kontra blasfematzen ari ziren.

Aztergaia: blasfematu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

blasfematu, blasfema, blasfematzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

blasfematu, blasfema, blasfematzen

blasfematzaile
iz. zah. Biraolaria.

Aztergaia: blasfematzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

biraolaria.

blasfemia
iz. zah. Jainkoaren edo gauza sakratuen aurkako biraoa. Hori da blasfemia handia, Jainkoaren kontra mintzatzea. Esaten duenak blasfemia izan dezala heriotza.

Aztergaia: blasfemia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh12 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

blasfemia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, blasfemia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. birao].

blasfemia 12; birao 238 eta biraoka 73.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

blasfemia 7; birao 381 eta biraoka 96.

Bestelakoak
Forma zaharra da, beste batek ordezkatua
Euskaltzaindiaren Arauak

blasfemia* e. birao.

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Izan ere, tradizio handiko forma da OEHn jasotzen denez, eta testuinguru jakin batzuetan blasfemia erabiltzea birao baino zehatzagoa izan liteke. Dena den, Zah. marka eranstea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. birao

blasfemio
iz. Ipar. Biraoa.

Aztergaia: blasfemio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

biraoa.

blasoi
iz. g. er. Leinu, hiri edo nazio baten ezaugarri diren ikurren edo sinboloen irudikapen grafikoa, maiz ezkutu forma izaten duena. Ik. armarri.

Aztergaia: blasoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan blasoi 'blasón': Izur JerOs ("Etxiak be, euren ikurdi edo blasoiak daukez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

blasoi : AB38 1, HiztEn (1 Armarria osatzen duten irudietako bakoitza; 2 Leinu, herri etab.en armarria eta honen konposizioa deskribatzen duen zientzia; 3 XVI. mendean indarrean zegoen poesi mota frantsesa), Euskalterm 1 (eta armarri 15, armarridun 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

blasoi : ElhHizt (escudo, figura del escudo), HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko blasón/blason beste hiztegietan: armarri (escudo de armas): ElhHizt, HiruMila, PMuj DCV; blasoi : ElhHizt, Lur EG/CE; erredola : Lur EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB; mazmarro (escudo de armas): HiruMila, PMuj DCV //Eta gainera: ElhHizt: 2 (fig) Ohore, ospe, fama // HiruMila: 1 (escudo de armas) enblema. 2 (honor) ospe, omen // T-L LFB: armak // PMuj DCV: 1 (heráldica) mazmarro-izti; 2 (escudo de armas) mairu-arri; 3 (honor, gloria) omen, aipu, ospe, aintza, aipamen // Azkue Aurkibidea: ø.

Erdaretako formak

fr (DLLF): blason; honneur, gloire; it (S. Carbonell): araldica; blasone (stemma, insegna gentilizia, scudo gentilizio); onore, gloria; ca (DCC): blasó; en (Collins): (escudo) coat of arms, escutcheon, bearings; (heráldica) heraldry; (fig. honor) honour, glory; de (Langenscheidts): 1 Wappen, Wappen-schild; fig. adlige Abkunft; 2 Wappenkunde; 3 fig. Ruhm, Ehre.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

blastoporo
iz. zool. Arkenteronaren aho edo irekigunea.

Aztergaia: blastoporo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

blastozele
iz. zool. Blastularen barrunbe nagusia, zigotoaren segmentazioaren lehen fasean eratzen dena.

Aztergaia: blastozele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

blastula
iz. zool. Enbrioiaren garapenaren bigarren aldia edo egoera, zigotoaren segmentazioaren ondorioz enbrioia geruza bakarreko zelula-bola bat eratuz agertzen dena; egoera horretan dagoen enbrioia.
blenda
iz. Mineralogian, zink sulfurozko mea.

Aztergaia: blenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

blenda: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

blenda: ZTC 2 (Elhuyar, Geologia HE: "Termino zaharkitua. Ikus esfalerita") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): blenda; fr (DLLF): blende; it (S. Carbonell): blenda; de (Langenscheidts): Blende // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Geologoen artean zaharkitua izan arren, ezaguna da forma (ohiko euskal testuetan jaso ez den arren), eta hiztegian jasotzekoa, amianto bezala.

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

es, fr, de.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: blenda iz. Miner.

blenido
adj./iz. zool. Arrainez mintzatuz, Blennidae familiakoa dena. Blenidoak, gehienetan, trebetasun handiz harrapatzen dituzten ornogabe eta alga txikiz elikatzen dira.

Aztergaia: blenido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Zool.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "blenido hitza oso teknikoa da, zoologian erabiltzekoa. Arrain mota hauei idazki orokorretan kabuxa edo musto deitu beharko genieke" (2004-11-03)

blenorragia
iz. med. Sexu-harremanen bidez kutsatzen den eritasuna, sexu-organoen eta gernubideen hantura eragiten duena.

Aztergaia: blenorragia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

blindaje
iz. Blindatzea; horren ondorioa. Bigarren Mundu Gerran wolframa blindajerako eta jaurtigaiak gogortzeko erabiltzen zuten.

Aztergaia: blindaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

blindatu 1 (Salav "Ango kañoi, mortero, ametralladora, mosketoi, fusil, tanke, automobil blindatu, esku-bonba eta abiazio!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

blindatu 1 (J.L. Aramendi Garraioaren historia: "Asiriar gudariek beren gudu gurdietan erabili zituzten, halabaita blindaturiko dorre arietedunetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

blindatu : AB38 1, AB50 3 (auto blindatu 1), HiztEn, LurE (eta blindatze), Euskalterm 2; blindaje : HiztEn, Euskalterm (blindaje-plaka). Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

blindaje : HiruMila, ElhHizt; blindatu : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib:"blindaje / blindaia"

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aia/-aje.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  blindatu eta blindaje falta dira.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sartzea ez da onartu.

blindatu, blinda, blindatzen
du ad. Zerbait, jaurtigaien eraginetik babesteko, metalezko edo bestelako xafla babesgarriz estali. Autoak blindatzeko enpresa bat du. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Alemanek beren auto blindatuetan igotzeko esaten zigutenean haiekin joaten ginen etxe ondoraino. Leiho blindatuak. Bergarako errepidetik gora zihoazen blindatuen ibilaldia etenarazi zuten.

Aztergaia: blindatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

es, fr, de.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

blinda, blindatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sartzea ez da onartu.

blintxa
iz. Ipar. Hegabera.

Aztergaia: blintxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'hegabera'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ipar. Ik. hegabera

bloemfonteindar
1 adj. Bloemfonteingoa, Bloemfonteini dagokiona.
2 iz. Bloemfonteingo herritarra.

Aztergaia: bloemfonteindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bloemfonteindar (herritarra).

blog
iz. Egile bat edo gehiagoren webgunea, beren intereseko gaiei buruz eguneroko gisa idatzirikoa, maiz eguneratzen dena eta, askotan, irakurleen iritzia ere jasotzen duena. Bloga sortzean, egunero zerbait idatzi eta jendearen aurrean erakustea erabaki nuen, sortu ahala, orraztu gabe. Poema zahar bat sartu dut blog berri batean. Blog batetik bestera nenbilela.

Aztergaia: blog

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): blog 1973: Elhuyar 40 (adib.: “Oso ohikoa da blog, aldizkari edo dena delako batean artikulu bat agertzea”), Consumer 102 (adib.: “Egun batean blog bat irekitzea pentsatu dut”), Berria 694 (adib.: “Orain nire blogaren bitartez saltzen ditut argazkiak”), EiTB 646 (adib.: “Martxan da gure bloga!”), Jakin 91 (adib.: “Blogak, webguneak, foroak...”), Argia 373 (adib.: “bloga daukat, hain zaharra al naiz?”), DiarioVasco 27 (adib.: “Elkartearen blogean dioten bezala“)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: blog 89: Berria 82 (“gure blogean eta topaketan bertan ere hizpide izan dugu gai hori”), Iñigo Aranbarri 4 (adib.: “Iñaki Anasagasti senatari jeltzalearen bloga”), Ana Urkiza 2 (adib.: “Hori gazteek egingo dute: blogekin, taldeak eratuz, argitaletxeak txertatuz, sare txikiak eratuz...”), Pello Zabala (“Euskalduna, hasi itsaso eta hondartza, kale eta errepide, segi baserri eta landa, mendi eta parapente, txirringa edo mendi-bizikleta, barnealde eta erribera, hegoalde nahiz iparralde, gaurko euskalduna, irrati, telebista, egunkari eta blog, merezi duen beste zerbitzatuta dagoela deritzot”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: blog.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es blog / fr blogue: Elhuyar: blog / Nolaerran: blog / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: blog.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

blogari
iz. Blog bat sortzen edo kudeatzen duen pertsona. Blog batek erakusten du blogariak zer iritzi duen honetaz eta hartaz. Blogari talde zabala bildu du Berria-k webgunean.

Aztergaia: blogari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): blogari 260: Consumer 3 (adib.: “mezu elektroniko bat jaso du gure blogariak”), Berria 55 (adib.: “blogari guztiak adituak dira jorratzen dituzten gaietan”), EiTB 149 (adib.: “Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna Txilen atxilotua dago”), Jakin 13 (adib.: “Blogak informazio asko ematen du blogariaren gainean”), Argia 37 (adib.: “egunean 30 artikulu idazten dituzten blogari profesionalen aurrean”), DiarioVasco 3 (adib.: “hor daude blogariak edo webguneak ere”); blogero 7: EiTB 4 (adib.: “etsita atera direla esan dute internautek eta blogeroek, eta lehen baino kezkatuago daudela gaineratu dute”), Jakin 3 (adib.: “Blogerook ere emozio eta pentsamendu pertsonalak adierazten ditugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: blogari 13, Berria (adib.: “Inbidia nion, hori bai, Xabier Mendigureni, bera baitzen idazle blogari bakarra”); blogero 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: blogari.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bloguero / fr blogueur: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta onartzekoa.

bloistar
1 adj. Bloiskoa, Bloisi dagokiona.
2 iz. Bloisko herritarra.
blok
iz. Ohar koadernoa. Blok txiki bat erostea izan da azkena: momentuz bertan idatziko ditut sentitzen ditudan guztiak.

Aztergaia: blok

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Bik hitza bezala, beharrezkoa al da hau hiztegi honetan?" (1994-07-21)

bloke
iz. Atal bakarreko masa gotor eta astuna. Harri bloke bat.

Aztergaia: bloke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
blokeatu, blokea/blokeatu, blokeatzen
1 da/du ad. Zerbaiten ohiko funtzionamendua gelditu edo geldiarazi. Ateko sarraila blokeatua zegoela-eta, familia ezin izan zen etxean sartu. Informazio ugari barneratu behar du eta horren ondorioz blokeatzeko joera du ordenagailuak.
2 da/du ad. Prozesu baten funtzionamendua gelditu edo oztopatu. Bake prozesua blokeaturik dagoela uste du. Era berean, gaineratu zuen langileek ez zutela negoziazioa blokeatu nahi. Kontuak blokeatzeko ez ezik, edozein erakunde publiko nahiz pribaturen diru mugimenduei buruzko informazioa eskatzeko ere balio du legeak.
3 du ad. Igarobide bat eragotzi edo oztopatu. Langileek aireportuko sarbidea blokeatu zuten ordubetez.
4 du ad. Herrialde batek beste herrialde batzuekin merkataritzako edo bestelako harremanak izan ditzan galarazi. Robert McNamara Defentsa-idazkaria Kuba blokeatzearen alde agertu zen.
5 du ad. Kirol batzuetan, saskibaloian bereziki, jokalari batek, gorputza tartean jarriz, arerioari bidea eragotzi.
6 da ad. Norbait egoera jakin baten aurrean erantzunik gabe gelditu. Nire izena entzun dudanean blokeatuta geratu naiz.

Aztergaia: blokeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu blokeatu, blokatu, blokeo, blokaje, blokaia formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira blokeatu 13 (F. Krutwig, J. Jauregi, Xake 2, J.A. Agirre, J.J. Brunet, X. Mendiguren B., Sagardoa, Elhuyar 3, I. Aldabe 2); desblokeatu 2 (M.A. Unanua, Egin 1987); eta blokeatzaile (Xake), blokeatze (I. Aldabe), blokeo leku (Egin 1987) bana.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

blokaia : AB38 2 ('bloqueo', eta blokaia mekaniko); blokaje : Euskalterm 1 (blokapen sinonimoarekin); blokatu : DFrec 2, HiztEn (hizkl. Glotala), Euskalterm 2 ('blocar', eta baloia blokatu); bloka(tu) : HiztEn (Kir. Futbolean, atezainak airetik datorren baloia harrapatu eta eutsi); blokeatu : DFrec 2, HiztEn (1 Kanpo-eragile baten eraginez prozesu baten funtzionamendua gelditu edo geldiarazi / 2 Ekon. Kreditu edo diru-kopuru baten jabeari hura erabiltzea eragotzi / 3 Kim. Konposatu organiko bat funtzio-talde batekin konbinatu (...) erreakzio batek suntsi dezan saihesteko / 4 Mil. eta pol. Blokeoa ezarri / 5 Psikol. Norbaitengan blokeo psikologikoa sortu), Euskalterm 14 (hauetan 1 giltzatu sinonimoarekin, eta beste bat behaztopatu sinonimoarekin); ez-blokeatu : Euskalterm 1 (ez-behaztopatu sinonimoarekin); blokeatzaile : Euskalterm 6; afektu-blokeatze : Euskalterm 1 ('bloqueo afectivo'); blokeatzeko : Euskalterm 4; blokeo : DFrec 2, HiztEn (1 Blokeatzearen ekintza eta ondorioa / 2 Kir. Kirol batzuetan, jokalari batek arerioari bidea eragotzi / 3 Meteorol. Depresio edo antizikloien ekialderanzko mugimendu normala zenbait egunetan trabatuta geratzean datza egoera edo fenomenoa / 4 Mil. eta Pol. Arerioaren garraiobideak eta komunikazioak moztea) / Psikol. Egoera jakin baten aurrean intelektualki erreakzionatzeko ahalmenik eza), LurE (Pol. Herrialde batek edo gehiagok beste herrialde bat bakartu nahiez hartzen dituzten neurrien multzoa), Euskalterm 44 (hauetan bat sarraila sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

blokaketa : HiruMila (Kirol. Bloqueo, blocaje); blokatu : HiruMila (Kirol. Bloquear); blokeatu : HiruMila (1 bloquear, cercar / 2 bloquear los créditos / 3 bloquearse una máquina), ElhHizt (Bloquearse), Casve EF (bloquer, faire le blocus); blokeo : HiruMila (1 bloqueo, cerco / 2 bloqueo de una máquina), ElhHizt (1 Bloqueo / 2 Kir. Blocaje), EskolaHE (Pol. Herrialde batek edo gehiagok beste herrialde bat bakartzeko asmoz hartzen dituzten neurrien multzoa), XarHizt (blocus), Casve EF (blocus). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal bloquear, blocar / bloquer formen ordainak: HiruMila: 1 asediar: blokeatu, inguratu, setiatu; 2 impedir, mover, adelantar: blokeatu, oztopatu, zarratu / ø // ElhHizt: blokeatu / atxiki // Lur EG/CE: hesitu / ø // XarHizt: gelditu, geldiarazi // Casve FE: (cerner) üngüratü; (serrer) segürtatü, tinkatü; (se bloquer) üküratü, kolokatü // T-L LBF: (cerner) jauki, inguratu; (assiéger) setiatu; (arrêter) gelditu; (fixer) finkatu // PMuj DCV: inguratu, ertsitu, moitsotu / ø // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea. b) Erdal bloqueo, blocaje / blocage, blocus formenak: HiruMila: blokeo, inguraketa, blokaketa / blokaketa // ElhHizt: blokeo, blokeatze / atxikitze, blokeo // Lur EG/CE: hesialdi / ø // Lur EF/FE: hesialdi / setio // XarHizt: ø / setio, blokeo // Casve FE: eküraze, kolokatze; (bloc) atetze, metatze / üngüratze // HaizeG FB: ø /inguratze, setio // T-L LBF: ø / setio // PMuj DCV: moltso, erstura, esi-aldi, inguratze / ø // Azkue Aurkibidea: ez dugu aurkitu.

Erdaretako formak

es blocaje / blocar formen ordainak: fr (DLLF): blocage / bloquer; it (S. Carbonell): ø; bloccare, parare i colpi; ca (DCC): ez dugu aurkitu; en (Collins): dep. tackle, stop; mil. blockade; mek. gripping, locking / jugador: to tackle; balón: to stop, trap, catch; de (Langenscheidts): ez dugu aurkitu // es bloqueo / bloquear formenak: fr (DLLF): mar., mil. blocus; com. blocage / mar., mil.: bloquer, faire le blocus de; com. bloquer, geler / fig. bloquer; it (S. Carbonell): mil. blocco; comm. blocco, congelamento (di crediti); mar. forze che mantengono il blocco / mil. bloccare; comm. bloccare, congelare; ca (DCC): blocatge, bloqueig / blocar, bloquejar; en (Collins): mil. blockade; com. fin. freezing, blocking, squeeze; bloqueo mental: mental lock; bloqueo central de cerraduras: central locking / estorbar: to block, obstruct; jugador: to tackel; pelota: to stop, trap; mec. to block, jam; mil. to blockade; aut.: to brake, pull up, etab.; de (Langenscheidts): mil., pol. Blockade, Sperre; teknol. Sperrung, Blockierung, Verriegelung; kom. Stop(p) / mil., pol. sperren, blockieren; trenbidea: blocken; balaztak: scharf anziehen; mek. blockieren; bloquearse: mek. blocken, blockieren, festsitzen.

blokeatu 179: Argia 12, Berria 100, EiTB 67.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: blokeatu 323: Berria 261, Bernardo Atxaga 5, Antton Olano 4, Irene Aldasoro 4, Edorta Jimenez 4, Daniel Landart 3, Xabier Olarra 2, Joxemari Iturralde 2, Joan Mari Irigoien 3, Filipe Bidart 2, Koldo Izagirre 3, Koldo Biguri 2, Luis Elberdin 2, Jon Muñoz 2, Aritz Gorrotxategi 2, Martin Anso, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Ana Urkiza, Patxi Iturritegi, Fernando Rey, Iñaki Mendiguren, Harkaitz Cano 2, Joanes Urkixo, Xabier Etxabe, Josu Zabaleta, Ramon Saizarbitoria, Juan Garzia, Rataplan, Piarres Aintziart, Iñaki Zabaleta, Jon Muñoz, Karlos Linazasoro, Joxan Elosegi, Joxe Azurmendi, Juan Kruz Igerabide.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin: blokeo izena onartzekoa izan arren, aditzak zalantza handiagoak sortu ditu.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

erabilia da; onartzekoa, desblokeatu arautu denez.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

blokeatu, blokea, blokeatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Blokeatu: nola esan beste gisaz? Mokortu?'.

 - [E116]: 'blokeo onartu dugu, lantaldeak esaten duen bezala. Eta blokeatu ere asko erabilia da, bai XX. mendeko corpusean eta nahiko egunkarietan eta egungo prosan. Nik uste sartu behar den'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez sartu'.

blokeo
1 iz. Zerbaiten ohiko funtzionamendua gelditzea. Besterik ere badu aplikazio honek; esaterako, aktibazio blokeoa ezar daiteke Internet bidez.
2 iz. Herrialde batek beste herrialde batzuekin merkataritzako edo bestelako harremanak izan ditzan galaraztea. Ik. bahimendu. Irakiarrek gerrak, diktadura, blokeoa, eritasunak eta suntsiketak gainditu dituzte. Itsas blokeoa.
3 iz. Kirol batzuetan, saskibaloian bereziki, jokalari batek bere gorputza tartean jarriz, arerioari bidea eragoztea. Jokalari handia eta pisutsua da, bikaina blokeoak egiteko.
4 iz. Pertsonez mintzatuz, egoera jakin baten aurrean erantzuteko ezintasuna. Horrelakoetan emozioaren blokeoa gertatzen da.

Aztergaia: blokeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin: aski nazioartekoa da Politika eta Mekanika eremuetan, gutxiago Kiroletan. Onartzekoa dirudi, baina lantaldeak ez daki eremuak ongi mugatzen.

blonda
1 iz. Jatorriz Akitaniakoa den behi arraza. Akitaniako blonda.
2 adj./iz. Behiez mintzatuz, arraza horretakoa, gari koloreko ilajea eta gorpuzkera bikaina duena eta izaera otzanekoa dena.

Aztergaia: blonda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. Harluxet-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

NekHizt: Akitaniako blonda Sin. Akitaniako gorri // blonda: EHAA, 2008-04-22: "Euskal Autonomia Erkidegoan ohituraz hazi izan diren behi arrazetatik (herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea; blonda; txarolesa; haranetako asturiarra; mendietako asturiarra; terreña; montxina, betizua, eta frisiarra, bai eta haien arteko gurutzatzeak ere) datorren abelgorri okela freskoa" — lautan; "Blonda arraza gaztea da, eta Frantzian du jatorria. Euskadin 1970eko hamarkadako azken urteetan sartu zuten, eta oso ondo moldatu da lurralde honetara"; "Blonda eta gurutzatzeak"; blonda arraza: EHAA, 2008-04-22: "Blonda arraza ustiatzen erraza da, eta oso larrekoa eta otzana". 20.5: blonda: deia.com (“Blonda Akitaniako behien txapelketa”), uztarri.com (“Blonda Akitaniako ganaduaren erakusketa”); Hitza ("Blondak, Limusinak, pirenaikak... arraza desberdinetako behiak"); blonde: Urduña ("Behi azienda arrazako ganaduak [...] blonde : 6 buru"); Itzulpen teknikoak ("Lurralde historikoan zabalduen dauden bost behi-arrazak eraman zituzten lehiaketan parte hartzera: blonde, limousine, piriniar, suitzar eta frisiarra"); blonda arraza: Herria (“Bere lekua atxiki du [...] blonda arrazako hoberena ardietsi du zezenetan”); abelur.net ("Blonda, limusin, pirenaiko eta frisoi arrazako buruen txapelketak”); xxx ("Jose Migel Esnaolak blonda arrazako beste bi atal [irabazi zituen]"); Hitza ("Suitza, Frisoi, Pirenaika, Blonda eta Limousin arrazako behiak epaimahaiaren aurretik pasa ziren"); blonde arraza: abelur.net (“Enkante Ofizialean txaroles, limusin, blonde, pirenaiko, terreño eta montxina arrazetako buruak izango dira salgai”); Bizkaie ("blonde arrazako 50 bat behi, ehun bat txarri eta lumagorri arrazako oiloak dira nagusi"; Blondes d’Aquitaine arraza: Porc Basque ("Hazten ditugu Manex buru beltz arrazako ardiak, Blondes d’Aquitaine arrazako behiak eta euskal xerriak").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Sinonimoa(k)

Akitaniako blonda.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: blonda 1 iz. eta izond. 2 iz. (behi-arraza): Akitaniako blonda.

blu
adj. Ipar. herr. Urdina.

Aztergaia: blu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

blu (eta -ü) 4: Elsb Fram 2 ("Hura ezarri zuten Tabernakle sakratua baino gorago, xuriz bezti, kapa blu arin batekin, zango has eta, motho edo bonet gorri bat buruan...", "Punta puntan ezarri zakoten, arbola baliosari, bandera trikolora, edo hirur koloretakoa, xuri, gorri eta blu"), JEtchep ("Argi gorri, pherde eta blu batzuek argitzen zituzten ostatu, kafe eta zinemetako aintzin ederrak"), Mde Po ("Lotarik zure begi blüa ezagun nizun eni so") // Ik. OEH argitaratuan gainera: Etcheberry ("Zeru urdin edo blu hain eder hori"), Alth Bot ("Mihia blü agertzen zaie").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

blu (eta -ü, bluiblui) 11: Mde (OEHko agerraldi bera), Etxahun Iruri ("Zure itxaso blü ederrian egün oroz mirallstatzen"), A. Arkotxa 8 (adib.: "planeta bluieko gizonari", "Kandinskyren zaldizko bluiean", "Inprimatu zen haren gorputz bluia mihisean"; "... geografi fantastiko bat sortuz. Bluibluia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

blü : J-L. Davant XibMakia 6: "Arizaleak / 1 Kiristiak: urdiñak, blüiak"; blui : LabGidar 108: ""sulfate de cuivre", edo mitriola bluia deitzen den ur berezia"

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

blu : Lur EF/FE, Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Herr.

Forma baten adiera(k)

urdina.

blues
iz. mus. XIX. mende amaieran, Ipar Ameriketako hegoaldean sortu zen musika beltza, erritmo motela eta doinu malenkoniatsuak dituena, eta behin eta berriz errepikatzen den egitura harmoniko batean oinarritzen dena. Blues kantaria. Blues musikari askok eliza utzi zuten bluesaren esparruan aritzeko.

Aztergaia: blues

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(musika-mota).

blusa
iz. Emakumeen atorra mota. Bularra biribila du blusa gardenaren azpian.

Aztergaia: blusa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos desde finales del s. XIX"; blusa : Sor Gabon; Salav; bruxa : Etxde JJ; BasoM; brusa : BEnb NereA; Uzt EBT; Holmer ApuntV; burrusa : Or Eus; SMitx in Onaind MEOE; bruza : Osk Kurl

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBn agertutako formak dira: brusa (5 ager., horietan 4 testu berekoak); blusa (4); bruxa (2, testu berekoak)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'emakumeen atorra mota'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

emakumezkoen atorra-mota. Cf. brusa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "Adibideetatik ez ote da ateratzen r-dun aldaera erabiliagoa dela: brusa?" (1994-07-07)

 - [E124]: Bizkaialdean brusa esaten da, eta itxuraz jatorragoa izateaz gainera (euskal fonetika hobeki betetzen baitu), erabileraz ere hedatuagorik dagoela ematen du. Nik brusa hobetsiko nuke" (1995-01-25)

 - [I102]: nire ustez erdarekiko diferentzia ere erizpide gisa erabil daiteke. Hau da kasua. Nik neuk brusa jarriko nuke" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-05-31): sarrera emango zaio.

bo
1 interj. Zalantza adierazten duen hitza. Bo, zera, ba —ez zekien zer esan—.
2 interj. Ukapena adierazten duen hitza. (Errepikatuz). Bo, bo, faborez, nahikoa diagu!

Aztergaia: bo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Adiera mugatzeko zailtasunak

zalantza eta #mdash#errekikatuz: bo-bo(-bo)#mdash# ukapena adierazten du.

boa
iz. Hego Amerikako suge handia, ez-pozoitsua, haragijalea, harrapakina irentsi aurretik gorputzaz hertsatuz itotzen duena (Boinae subfam.). Boak ez du okelarik jaten, animalia biziak besterik ez ditu nahi.

Aztergaia: boa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: boa suge: Boinae; boa hertsatzaile: Constrictor constrictor; hare boa: Eryx jaculus; ortzadar-boa: Epicrates cenchris.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Subfam. Boinae.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  subfam. laburdura agertzen da azalpenean eta laburduren zerrendan ez.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): subfam. laburdura zerrendan jasoko da.

bobeda
iz. Ganga.

Aztergaia: bobeda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. ganga.

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

ezaguna da Ipar.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. ganga

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "ganga [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

bobignyar
1 adj. Bobignykoa, Bobignyri dagokiona.
2 iz. Bobignyko herritarra.
bobina
1 iz. Zernahi material malgu biribilkatzeko zilindro modukoa; zilindroak eta biribilkaturiko materialak osatzen duten multzoa. Altzairuzko xaflazko bobinak. Filmotekak 2.000 bobina jaso zituen dohaintzan 2009. urtean, eta, ondorioz, 6.245.329 metro pelikula dauzka dagoeneko.
2 iz. Harila. Bobinek, kondentsadoreek bezala, erresistentzia ezartzen diote zirkuituari.

Aztergaia: bobina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektra bobina, elektra haril

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. haril.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. haril

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. haril. Bobina ez al da Heg. Herr.?

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dagoen bezala uztea erabaki da.

boda
iz. Heg. beh. Ezteiak.

Aztergaia: boda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

ezteia.

bodega
1 iz. Heg. beh. Sotoa.
2 iz. Heg. Ardandegia.

Aztergaia: bodega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

sotoa.

bodegoi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bodegoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. natura hil; ardandegi].

Aztergaia: bodegoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh48 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bodegoi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bodegoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. natura hil; ardandegi].

bodegoi (‘natura hil’ adierakoa) 21; natura hil 72; bodegoi (‘ardandegi’ adierakoa) 31; ardandegi 60.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bodegoi (‘natura hil’ adierakoa) 9: Berria 3, Xabier Mendiguren Elizegi, Hasier Etxeberria, Txillardegi, Aingeru Epaltza, Bernardo Atxaga, Joxemari Urteaga; natura hil 26; bodegoi (‘ardandegi’ adierakoa) 3, Josu Landa; ardandegi 49.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du baldintza minimoa betetzen.

Debekua bere horretan uztea proposatu da, badirudi ordezkoak bere bidea egiten ari direla, baina ageri dira oraindik gutxi batzuk.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. natura hil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bodoera
iz. Indiako Assam estatuan mintzatzen den hizkuntza.
body
iz. Pieza bakarreko jantzia, izter goienetik bular edo lepo arterainoko gorputz zatia estaltzen duena, gehienetan estua. Body beltz bat jantzita igo zen agertokira. Pakete barruan haurtxoarentzako arropak daude: pijama txiki-txiki bat, zapata parea, body bat... dena txikia.

Aztergaia: body

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBLk 3. itzulian bodyboard sarreran: “oraingoz ez da jasoko, eta inolako egokitzapenik ez duenez, erabili nahi duenak jatorrizko forman erabiliko du.”.

LBeh (2016-10-26): body 7: [arropa-mota] Consumer (“Soineko batzuk ezinbestekoak izaten dira, hala nola body motakoak (3 eurotik aurrera), pijama (18 euro) eta kalera ateratzeko arropa (15 eurotik hasita)”), Berria 2 (adib.: “aukeratu daiteke body modeloa ere, jokalari australiarrek eta brasildarrek jantzi izan dutena“), EiTB 4 (“Puskatutako galtzak, bodyak, larruzko arropa... Horrelako arropak aukeratzen ditu musika izarrak bere eguneroko jardunetarako“); body art 4: Consumer, Berria 2, EiTB; body(board) (eta body board) 12: EiTB 11 (adib.: “munduko body zirkuitua Sopelanan”), DiarioVasco; body pump 8: Consumer (“Aerobik eta step ezagunak iraganeko kontuak dira; haiek ariketa plegu berriek ordezkatu dituzte, izen ia ahoska ezinekoek, hala nola body pump, spinning, aerobox edo thai boxing”), Berria, EiTB 2, DiarioVasco 4; body combat 3, Consumer (“Borroka-arteak musika erritmoan Body combat”), Body balance 2, Consumer (“Body balance-ren aldaera batzuk emakume haurdun eta pertsona zaharrentzat aproposak dira”); body jam 3, DiarioVasco (“Body jam eta aerobic ikastaroa asteazken eta ostiraletan eskainiko da arratsaldeko 17:00etatik 17:45ak bitartean”); body training 5: EiTB, DiarioVasco 4 (adib.: “Hauetaz aparte, Step+body training-eko ikastaroa astelehen eta asteazkenetan 18:00etan, eta astearte eta ostegunean 19:00etan jarriko dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: body 3: Joxean Agirre 2 (“gabardina distiratsu eta body estu edo barruko arropa koloretsuen dirdaiak”), Jon Muñoz (“kolore bizi eta deigarrietako "body" estuak jantzita”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: body (jantzia, termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016:bodyboard, bodyboarder. Itsas kirola da, olatu gainean ohol batez ibiltzekoa; kirol hori egiten dutenak. Surfeko ohola baino motzagoa eta malguagoa erabiltzen dute bodyboarderrek.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa, oso hedatua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘barruko jantzia’.

boer
1 adj./iz. Afrikanerra. Tentsio politikoak areagotu egin ziren britainiarren eta boerren artean.
2 adj. Boerrena, boerrei dagokiena.

Aztergaia: boer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

boer(s) 5: Berria 3 (“Hegoafrikako koloniar herbeheretarrak Ingalaterraren aurka matxinatu ziren Transvaalen eta Orangen, eta Boers-en gerra hasi zen“, “Apartheid erregimenaren garaian, egun horixe aukeratu zuen gobernu arrazistak boerrek zuluak garaitu zituztela oroitzeko”), Argia 2 (“Gero irakurri nuen ingelesek Hegoafrikan berdin egin zutela boerren kontrako gerlan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

boer 3: Mirentxu Larrañaga (“Horiek erabiliz baino ez ditugu garaituko Hegoafrikako boer-ak”), Pello Salaburu (“Ondoko urtean, Hegoafrikan boersek hartu zuten agintea, eta apartheid sistemari bidea ireki zioten”), Joxean Sagaztizabal (“Zeukan adinarekin ez Kubakoan, ezta Anglo-boerrean ere ezin ibilia izan”).

Bestelakoak

boer

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Nazioartekoa denez, sartzekoa da.

boga eta boga
adb. Arraunean. Boga eta boga, ontzia doa jostalari itsas erdira.
boga2
iz. Bisiguaren familiako arraina, itsasertzeko haitzetan baltsetan bizi dena (Boops boops).
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper