50535 emaitza bilaketarentzat - [10751 - 10800] bistaratzen.

bogalari
iz. g. er. Arraunlaria. Lau estropadetan, Veneziako auzo guztietan dauden bogalari onenak biltzen dira.

Aztergaia: bogalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bogan
adb. Arraunean. || Haizearen aurka boga-bogan.
Loturak
bogatu, boga/bogatu, bogatzen
du ad. Arraunean egin. Boga, boga, marinela! Ur zabaletan bogatzean. Nahiz izan ekaitza bogatzeko gaitza.

Aztergaia: bogatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bogatu, boga(tu), bogatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bogatu, boga(tu), bogatzen

bogotar
1 adj. Bogotakoa, Bogotari dagokiona. Bogotar idazlea.
2 iz. Bogotako herritarra.

Aztergaia: bogotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bogotar (herritarra).

bohemiar
1 adj. Bohemiakoa, Bohemiari dagokiona. Lerro hauen helburua bohemiar maisuaren musikaz aritzea da.
2 iz. Bohemiako herritarra. Hiriak bohemiarren agintepean hazten jarraitu zuen.
bohemio
1 adj. Pertsonez mintzatuz, gizartearen arau eta konbentzionalismoez kanpo bizi dena. (Bereziki artistez mintzatuz erabiltzen da). Gurasoen kontura bizi diren gazte bohemio ustekoak. Artista gisa, bohemio gisa bizi zuen bere bizitza. || Madrilgo bohemio jendea.
2 adj. Bohemioei dagokiena; bohemioena. Bizitza bohemioa. Auzo lasaia eta bohemio samarra.

Aztergaia: bohemio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira bohemia (NEtx LBB: "Konbentu zaar bateko kapellau nengoen aldi aretan; mendi aldean eta alako bohemia antzeko girotan"), eta 'agota' adierakoa (Hb Esk: "Bohemiak dituzte batzuetan deitzen; mando mozten zenbeitek bizia higatzen, harrapatuz artean ardi gizenenak, Ez badire egoten ernerik artzainak"); bohemio (Txill Let: "Aurrean, erronka, bohemioak, edo ez dakit nik zer ziran aiek, funtzio jatorra eskeñi ziguten: kantak, olerkiak, tronpeta edo gitarra jotzea, denetatik ikusi genuen"); bohemitar (Etxde JJ: "Bohemitar bizi itun au eraman bear ote zun Piarresek ludi ontan zirauño?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bohemi-zale 1 (Txill: "Garai huni "bohemi-zale" deitu diote gero txekotarrek, ez baitzuen egiazko txekotar sendimendurik erroetan") eta bohemio 4 (SM 2: "Hemen ere, gure kantari bohemio hura ikusteko era bereziak zituen, bereziak bezain bereak, zeran berari ere bizitza aski bohemioa gertatu zitzaionez, guk baino ere egokiagoz begiratzen daki artista hoiei buruzkoa"; M. Ugalde 2: "Paco Durrio euskal eskultorearen biziera oso bohemio eta grinatsua da"; "Bohemio bizitza eta garaitzapena elkartu zituen, plastik artean bide berriak bilatzen saiatu zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bohemio : DFrec 1 ("komediante bohemio horietakoa zen"), AB50 3. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn-LurE, Euskalterm (hemen buhame(-bizitza) 2).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko bohemio/bohème, bohémien beste hiztegietan: ElhHizt: 1 bohemiar, bohemiako. 2 buhame, ijito, motzaile. 3 txekiera (hizkuntza) // HiruMila: arlote, buhame; (bohemia) buhameria // Casve FE: ezaxol; buhame // HaizeG FB: zanpantzar, *sakatrapu; *buhame, gito, zito // T-L LFB: buhame, jito // PMuj DCV: 1 (gitano) buame, ijito, motxaille. 2 (de vida desordenada) nabarben, gizon galdu, zardai-pazka // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin edo onarpen eske, konponbide zailekoa dela aitortuz (cf. bohemio / buhame: etimo bereko bi forma aski antzeko, adiera banarekin).

boikot
iz. Pertsona, talde, elkarte edo herri batekiko harremanak etetea, helburu politikoez edo protesta bide gisa. Oposizioko indar politikoek zabaldutako boikot deia.
Azpisarrerak

Aztergaia: boikot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: arrêt des relations commerciales || Charles Boycott || intendant irlandais auquel des tenanciers auraient refusé de payer leur loyer à cause de sa sévérité.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

boikot egin
ad.-lok. Ekintza edo prozesu bat oztopatu edo eragotzi, protesta edo hertsatze bide gisa. Ik. boikotatu. Udal bozei boikot egitea erabaki zuten.
boikotatu, boikota/boikotatu, boikotatzen
du ad. Boikot egin. Oposizioko alderdiak hauteskundeak boikotatzeko deia egin du. Zer gertatuko litzateke txinatarrek produktu japoniarrak boikotatuko balituzte?

Aztergaia: boikotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

boikotatu EB 2 (Zabal 1976: "iraultzaren defentsako komiteen kontra joatea; SUV-eko zelulak errepresentatibitaterik ez dutela erranez boikotatzea"; Azurm: "Leninen aklarazio batzuk, hemen, politika abertzalea boikotatzeko erabili dira de fakto").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

boikotatu : DFrec 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1 (eta 'boicotear' itzulitako boikot egin 1); boikoteatu : DFrec 4, AB50 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

boikotatu jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, Casve EF (-tü). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal boicotear / boycotter formen ordainak: boikot egin : HiruMila, ElhHizt, PMuj DCV (boikot-egin); boikotatu : ElhHizt; bahitu : HaizeG FB, PMuj DCV (baitu); baztertü , saihestü : Casve FE. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria

boikot egin aski ote den aipatu da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-tu / egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'boikot arazorik gabe onartu genuen lehenbiziko itzulian. Boikotatu ere sartu behar da, nire ustez. Egia da ez dela horrenbeste erabiltzen, baina erabiltzen denean ere boikotatu eta boikoteatu ageri dira, erdararen eraginez (europar/europear). Euskarak boikotatu eskatzen du, eta horregatik sartuko nuke nik hitz hau'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'boikotatu (eta gaineratu: boikoteatu* e. boikot egin, boikotatu)'.

boikoteatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, boikoteatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. boikot egin; boikotatu].
boilo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, boilo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. opil].

Aztergaia: boilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh10 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

boilo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, boilo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. opil].

bollo 6; opil 904; Ez dugu aurkitu boilo formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bollo 1; opil 307; Ez dugu aurkitu boilo formarik.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 14 lek. (B 11 / G 3)

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, ahoz oraindik erabiltzen denez.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. opil.

Lexemen erregulartasuna

-ll-.

boilur
iz. mikol. Lurrazpiko onddo urrintsua, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena. Abendutik otsailera bitartean izaten da boilur beltza jasotzeko garaia. Txerria omen da boilurra biltzeko animaliarik egokiena.

Aztergaia: boilur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): boilur 179, [Mikol. adierakoak bakarrik aurkitu ditugu, gozo adierakorik ez]: Consumer 3 (“Andaluziako Juntak, berriz, perretxikoak eta boilur edo trufak iraunarazteko plan bat jarri du abian”), Berria 68 (adib.: “Asteburu honetan Orbaibarko menuan ez da boilurrik faltako”), EiTB 108 (adib.: “Maeztuko azokan boilur beltza ezagutu eta bere aukera aromatikoak dastatzeko aukera izango da”); trufa [Mikol.] 15: Consumer 3, Berria 6, EiTB 4, DiarioVasco 2; trufa [gozoa] 12: Consumer 2, Berria 9, EiTB 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boilur 14: Herria 3 (adib.: “Pentsa daiteke boilurrak daukan prezioarekin, ez direla emanak jatetxe hortako apairuak, are gutiago aberats batzuek galdegiten dutela beren untzira, han berean zerbitzatuak direlarik”), Karlos Zabala 5 (adib.: “Baina Coquilliere kalean boilurrak usaindu eta gauza guztiez ahazten ziren”), Edorta Agirre 3 (adib.: “etxeko onddoa, boilurra, pattarrak egiteko”), Jose Morales 2 (adib.: “bestela, txuletak boilurrekin izango hituen janari”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Perigordeko boilurrak edo antzeko zerbait”); trufa [Mikol.] 9: Joxan Elosegi 6 (“Kosk egin eta sudurretik zintzurreratu zen trufaren lurrina: Lurraren puska bat jan izan banu bezala”), Andu Lertxundi 2 (“-Zergatik aritu behar dun, zerria trufa bila bezala, hire barruan aztalka?”, “trufekin egina baldin bada, risotto ai tartufi izango da emaitza”), Edorta Agirre (“Gazte jendea doakio gehienbat, oilaskoa eta irina ekologiko edo sakelogikoagoak baitira kabiarra eta trufak baino; edo militantziak bultzaturik, apika.”); trufa [gozoa] 0.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es trufa / fr truffe: Elhuyar: boilur (Mikol.); trufa / Elhuyar fr: boilur, trufa / Zehazki: boilur / Labayru: boilur, trufa / Adorez5000: trufa, boilur.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onartzekoa da arloa zehaztuz. Bide batez, trufa 2 sarrera sortu beharko litzateke ‘gozoa’ adierakoa gehituz, Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mikol.

bokadilo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bokadilo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ogitarteko].

Aztergaia: bokadilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh84 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bokadilo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bokadilo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ogitarteko].

bokadilo 71; bokadillo 54; ogitarteko 783; otarteko 74.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bokadilo 17; bokadillo 3; ogitarteko 249; otarteko 47.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Aski da ogitarteko eta bokata arautuekin.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. ogitarteko.

Lexemen erregulartasuna

-ll-.

bokal
iz. Silabaren ardatz gertatzen den hotsa. a bokala. Bokal guztiak, berez, ahostunak dira. Bokal irekiak eta itxiak. Bokal sudurkariak. Latinezko bokal luze eta laburrak. Bokalaren luze-laburra. Bokal azentuduna. Gure bost bokaleko sistema. Euskararen bokal sistema.
bokal harmonia, bokal-harmonia
iz. hizkl. Bokalen arteko asimilazioa. Bokal sabaikari batek bere artikulazio puntua bokal harmoniaz hedatzen badu (besteak beste, hungarieraz gertatzen da hori), berdin da zenbat silaba gehitzen zaizkion hitzari.
bokalarteko
adj. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, bokal artean dagoena. Gaztelaniazko bokalarteko sudurkariak.

Aztergaia: bokalarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arteko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Jakite-arloak

Hizkl.

bokale
iz. Ibai bat itsasoratzen den lekua, ibai ahoa. Ik. estuario. Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino. Bokalerantz gidatu zuen belaontzia.

Aztergaia: bokale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(itsasokoa).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Kontsonanteak ez direnak adierazteko baldin bada, bokal forma nagusi da dagoeneko, hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren gomendioen bultzadaz: -alis > al: plural, bokal, natural. Ez dago, beraz, aldaketak proposatzen ibili beharrik" (1994-07-21)

bokales
1 adj. Bokalekoa, Bokaleri dagokiona.
2 iz. Bokaleko herritarra.
bokalismo
iz. hizkl. Hizkuntza baten bokal sistema. Sanskritoaren bokalismoa.

Aztergaia: bokalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

bokalizazio
1 iz. hizkl. Hitz egitean edo kantatzean, bokalak, kontsonanteak eta silabak zehaztasun handiz, argi eta garbi ahoskatzea. Irratiko esatariek eta aktoreek mintzo argia eduki behar dute, indartsua, bokalizazio onekoa.
2 iz. mus. Kantuan trebatzeko edo kanturako prestatzeko ariketa, eskala bat, arpegio bat edo kideko segidaren bat bokal edo silaba bakar bat erabiliz errepikatzean datzana. Bokalizazio ariketak.
3 iz. Ahoarekin egiten den hotsa. Primate batzuek bokalizazioak erabiltzen dituzte, gehienbat emozioak adierazteko. Normalean, eskuin eskua erabiltzen duten pertsonetan, eskuin hemisferioan kokatzen da bokalizazioen gunea. Hizkuntza ez da bokalizazioen garapen bat, beste zerbait da.

Aztergaia: bokalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh69 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 69 (UEU 34), ETC: 286

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bokalizazio iz. (Hizkl.) (Mus.) vocalización; Adorez: bokalizazio iz. (Hizk., Mus.) vocalización; Labayru: bokalizazio 1 iz. vocalización; pronunciación. 2 iz. Hizkl. vocalización. 3 iz. Mus. vocalización; NolaErran: bokalizazio faire des vocalises bokalizazioak egin. // Euskalterm: bokalizazio (TN, Arteak).

Bestelakoak

EHn ez dago bokalizatu

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl., Mus.

bokantza
iz. zah. Elokuentzia. Bokantza ederraz eta hitz sarkorrez predikatzen zuen.

Aztergaia: bokantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

elokuentzia.

bokarta
iz. Antxoa. Udaberriko bokarta eta sardinatako aldiari agur eginik, atunketa sasoia hasi dute.

Aztergaia: bokarta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bokarta; antxoa: Engraulis encrasicholus; bokarta beltz: Myctophidae.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

taxonomi izena aipatuz (Engraulis encrasicholus), eta Sin. gisa erantsiz: antxoa .

bokata egin
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Lixiba egin, lixibatu. Ur-bazter gozoa zen, bokata egiteko bokata-zuritzaileen hautuzko gunea. || Laminak ez omen ziren gauez baizik ateratzen eta beren bokata gauerdian egiten zuten iturri berera bildurik.

Aztergaia: bokata egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa eskaintzekoa bokata sarreran.

bokata jo
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Bokata egin. Hiru emazteki ari ziren bokata jotzen.

Aztergaia: bokata jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa eskaintzekoa bokata sarreran.

bokata zuritzaile, bokata-zuritzaile
iz. Ipar. eta naf. Bokata egiten duen pertsona. Ik. bokatari. Badakizue oihala egostea, jotzea, latsatzea, bihurtzea eta idorraraztea dela bokata-zuritzaileen lanik handiena.
bokata1
1 iz. Ipar. eta naf. Lixiba, lixibatzea.
2 iz. Ipar. eta naf. Lixiba (arropa multzoa).
3 iz. Ipar. Nahastea, istilua. Ba omen dira ehun eta zenbait diputatu ere, auzi horretatik eskuak garbi aterako ez direnak; zer bokata!

Aztergaia: bokata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'lixiba'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: bokata egin, bokata jo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. lixiba

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Ipar. hori kentzea komeniko litzateke.

 - [E115]: "Bokata Ipar eta Naf.".

 - [I202]: "bokata | EArau: Ipar. 'lixiba'. Naf. gehitu. Bortzerrietan erabiltzen da".

 - [E116]: "sartu, orduan".

 - Erabakia: EAraua (1996-05-31): ez da onartu.Erabakia (2005-06-24): "OK".

bokata2
iz. Heg. lgart. Ogitartekoa. Goazen kalera, bokata bat jango dugu!

Aztergaia: bokata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'lixiba'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: bokata egin, bokata jo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. lixiba

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Ipar. hori kentzea komeniko litzateke.

 - [E115]: "Bokata Ipar eta Naf.".

 - [I202]: "bokata | EArau: Ipar. 'lixiba'. Naf. gehitu. Bortzerrietan erabiltzen da".

 - [E116]: "sartu, orduan".

 - Erabakia: EAraua (1996-05-31): ez da onartu.Erabakia (2005-06-24): "OK".

bokataldi
iz. Ipar. eta naf. Lixibatze saioa. Nehork ez zuen ukitu ere nahi; hortik ageri da zer bokataldiren beharra zuen!

Aztergaia: bokataldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

bokatari
iz. Ipar. eta naf. g. er. Bokata egiten duen pertsona, bokata-zuritzailea. Behar den eran eta ongi garbitzeko egon behar du beratzen, sartu behar du gobada arratzean, eta hala ere izanen du zer egin bokatariak hura garbitzeko.

Aztergaia: bokatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bokatatu, bokata/bokatatu, bokatatzen
du ad. Ipar. eta naf. Bokata egin. Linja bokatatzeko arterik ez denean, egin gisa honetara: (...).

Aztergaia: bokatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bokata(tu), bokatatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bokata egin.

bokater
iz. Ipar. g. er. Bokata egiteko ontzia.

Aztergaia: bokater

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bokata egiteko ontzia.

bokatibo
1 adj./iz. hizkl. Kasuez mintzatuz, norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen dena.
2 iz. hizkl. Norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen den hitza.

Aztergaia: bokatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bokatibo: ES (“Izenen kasuak zenbat dira? sei, nominatiboa [...]. bokatiboa eta ablatiboa”), EG (“Deikia edo bokatibua izenetan noiz eta nola erabili bear dugun”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bokatibo 1, E. Lopetegi (“Deikia edo bokatiboa esaldiaren hasieran doanean, koma darama ondoan”).

Sektore jakin bateko informazioa

EGLU-I: bokatibo (cf. 225: "Bokatiboa ere, jakina denez, kasu honetaz baliaturik adierazten dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bokatibo: ElhHizt, HiruMila, HiztEn, LurE.

Erdaretako formak

en (Wikipedia): vocative, fr (Wikipedia): vocatif, it (Wikipedia): vocativo, de (Wikipedia): Vocativ.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak eta arloa aipatzeko eskatuz: «izond. eta iz. Hizkl.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.

bokazio
1 iz. Jainkoaren deia. Ez zuela bokaziorik erantzuten zion.
2 iz. Jaidura. Bokaziorik gabeko irakaslea.

Aztergaia: bokazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bol-bol
adb. Batez ere bizk. Bor-bor.

Aztergaia: bol-bol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bolbol : Erkiag Arran ("Xirdok aspaldian bolbol erabillezan gogoetak bigunkiro kanporatuaz, azkenean, bere barruan eztanda ez egitea lortu eban") eta BatB ("Izan bere, ziskuan txanponak bolbol irakiñean diarduenean ez dauka, daukanak, gizarte-auzirik, bakotxa bere ona ta onura leguna baiño"); bol bol egin : Zab Gabon ("Suaren aurrean ikusten zan berriz marmita aundi bat, eta aza zuriak bol bol egiten zuten"); bol-bolka 1 eta poll-pollka 2 (cf. infra); pol-pol : Berron Kijote ("Odola pol-pol dariola bait-zeukat"); poll-poll Ag G ("Txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna"); Argitaratuan gainera Ezale 1897 ("Bol bol bol dirakian lapiko edo eltze andi bat"); Laux Euzk II (ap. DRA: "Lapikua bolbol onduan dabela dago (sorgiña)").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bol-bol egin : J.M. Irigoien ("Ametsak airean igeri dabiltza, bira eta bira, lotan dagoen jendearen bila, bol-bol egiten duten burbuilatxoak balira bezala"); poll-poll Ag G (OEHko testuinguru bera); eta S. Onaindiak erabiliak: bolbol 1 ("Bakezko giroa bai ona jaku aurretik bolbol euki dogun barrua usteko, elerti naiz olerti lanerako"), bolbolka 2 eta polpolka 1 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: bol-bol 'irakitearen onomatopeia'; bol-bol egin (AS) 'irakin' // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bol-bol : ElhHizt (onomatopeya del borboteo; ruido de la ebullición); HiruMila (ruido de la ebullición); DRA (bolbol: en ebullición. Laux Euzk, Ezale, Erkiag Arran); PMuj DVC (bolbol: 1 onom. de la ebullición; 2 hervor suave; 3 ebullición profunda); bolbolbol : PMuj DVC (onom. de la ebullición); bol-bol egin : ElhHizt (hervir, bullir, borbotear); PMuj DVC (adib.: polpol egin: borbollar, borbollear; 2 G brollador, manantial, surtidor); bolbolgile : PMuj DVC (brollador, que brolla); bolbol-iturri : PMuj DVC (libín, manantial que brota a borbotones; eta polpol-iturri : brollador, manantial, surtidor); boldolka : PMuj DVC (en ebullición, hirviendo); pol-pol : HiruMila (onomatopeya de ebullición); DRA (onomat. de ruidosa ebullición. Berron Kijote); PMuj DVC (polpol 1 BG ebullición profunda, hervor); polpolka : PMuj DVC (en ebullición, hirviendo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

bor-bor.

bola joko, bola-joko
iz. Jaurtitzen den bola batez birlak botatzean datzan jokoa. Dantzan eta bola-jokoan ez da hura bezalakorik.

Aztergaia: bola joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bola1
1 iz. Esfera formako gauzakia. Munduko bola. Suzko bola bat. Urrezko bola baten itxuran da sartzen eguzkia. Bola bezala beti badabil, halere ez da nekatzen. Zezenak, zurezko bolekin adar zorrotzetan.
2 iz. Bola-jokoan erabiltzen den bola, gehienetan zurezkoa, hatzak sartzeko zuloak dituena. || Bola lehiaketa, txapelketa.
3 iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, bola formakoa. Harri-jasotzaile bakoitzak 100 kiloko hiru harri erabiliko ditu, zilindroa, kuboa eta bola, eta hiruna minutuko txandak egingo dituzte.
bola2
iz. Ehunak lantzeko eta trinkotzeko makina, zurezko mailu handiak dituena. Bolatzaileak dira artilea garbitu, zuritu eta lantzeko errotan edo bolan lan egiten dutenak.
bolada
1 iz. Bat-batean eta kopuru handian iristen den gauza. Ik. haize bolada. Haize haserretuaren boladek gain behera zerabilten ontzia. Ur bolada. Jende boladak. Indian azken egunetako bero-boladak normalean baino biktima gehiago eragin ditu. Azken urteetako hotz bolada gogorrena du Europak.
2 iz. Heg. Mota bereko gauza askoren gertaldia. Aurten eztei bolada egon da auzoan.
3 iz. Heg. Denboraldia. Bolada txarra dut aspaldian. Bolada honetan badut nahikoa nahigabe. Azken bolada honetan ez dut ikusi. Lehen ere izan ditu horrelako boladak. Aski geldo ibili dela bolada batean.

Aztergaia: bolada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado sólo al Sur (...). La forma más antigua y más usada en gral. es bolada. Bolara se documenta en Bilintx y en autores guipuzcoanos de este siglo. En Dfrec hay 18 ejs. de bolada y 8 de bolara"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bolada da forma nagusia, 28 ager.ekin (G: 4; B: 2; EB-EgAs: 22); bolara 10 aldiz azaldu da (G: 3; EB-EgAs: 7). IEkoetan ez da agertu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: boladan egon.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua
Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

boladan egon

Lexemen erregulartasuna

-d-/-r-

boladaka
adb. Bolada batzuetan. Ik. aldika 1. Boladaka ongi ibiltzen da. Ehiztari ibilia zen, boladaka. Azken denboraldiotan ikusi da ia talde guztiek boladaka jokatzen dutela ondo.

Aztergaia: boladaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): boladaka 51: Elhuyar (“Ikerketa horrek ideia bat indartzen du, alegia, eboluzioa ez dela poliki eta era ordenatuan gertatzen, saltoka edo boladaka baizik”), Consumer (“Tikak hainbat aldiz agertzen dira egunean zehar, boladaka, ia egunero eta urtebete baino gehiagoz”), Berria 39 (adib.: “Hamabi jardunaldi jokatu ostean argi dago Athleticek boladaka funtzionatzen duela”), EiTB 8 (adib.: “Boladaka jokatzen ari ziren Ivanovicenak”), Argia 2 (adib.: “Europan, kalea boladaka bizi da soilik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boladaka 28: Berria 22 (adib.: “Bana berdindu zuen Arsenalek Chelsearen aurka, baina nahierara nagusitu zen, boladaka jokatuta”), Lopez de Arana (“Euriak itsas ertzeko pasealeku distiratsuaren aurka gogor jo eta haize-boladaka lehertzen zen leihoaren kontra, ura baldeka botatzen ariko bailiran”), Jokin Urain (“Boladaka, orduro-orduro egin izan dizkigute gauezko kontaketak, ordurik huts egin gabe”), Oskar Arana (“boladaka haize hotza ari zuela eta artean milioika hostok adarrei heltzen zietela”), Bernardo Atxaga (“boladaka sentitzen den haizetxoa”), Jose Morales (“Beste batzuetan, ordea, zaratak gora egiten zuen, boladaka, oldarka, mailadi apurtu batean gora lasterka balihoa bezala”), Pello Lizarralde (“Kanpoan haizea dabil boladaka eta Abelen aurpegi eta eskuetaraino iristen da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta badu gainerako libreek ez duten ñabardura semantiko bat.

boladan egon
da ad.-lok. Heg. Zerbaitek jendartean arrakasta edo harrera ona, baina pasakorra, izan. Ik. modan egon. Patxadan ibiltzea dago gaur boladan. Boladan dagoen literatura mota.

Aztergaia: boladan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

boladaz
adb. Boladaka. Zerua ere boladaz urdin-urdin jartzen dela.
Loturak
bolaleku
iz. Bolatokia. Probintziako bolo txapelketa Txarapeko bolalekuan izango da.

Aztergaia: bolaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bolaluma
iz. Idazteko lanabesa, barnean tintazko hodi bat eta puntan metalezko bolatxo bat duena. Han daude bolaluma beltzez zirriborratutako marrazkiak.

Aztergaia: bolaluma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan axote sarrera ('tinta' / 'tintero'; hiru testu aipatzen dira: P. Urkia EEs 1930; Mde Po; Erkiag BatB); idazkortz 5 aldiz agertu da (Ldi 4 eta Or) eta idaztortz behin (Zait); idazluma, bolaluma, boligrafo formarik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

boligrafo 23 aldiz agertu da: B 1 (X. Gereño); EB 22 (I. Aranbarri, Elhuyar matematika-taldea, Saioka 6. Hizkuntza, Saioka 7. Natur arloa. X. Mendiguren B., Zeu zeutara, A. Arana, X. Gereño, I. Zubiri, K. Izagirre, J. Gonzalez); boligrafogile 2 aldiz (J. Gonzalez); idaztortz 2 aldiz (P. Lhande eta Or); bolaluma behin (X. Gereño); axota eta idazluma ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

axota : AB38 3; LurE; Euskalterm 1; bolaluma : DFrec 3; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 1; boligrafo : DFrec 3; AB38 26; AB50 2; HiztEn-LurE; Euskalterm 3; boligrafu : DFrec 1; boliluma : AB38 1; idazkortz : HiztEn ("ik. idaztortz"); idazluma : HiztEn ("idazteko erabiltzen den hegazti-luma"); idaztortz : HiztEn ('idazluma').

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiaren esku utzi da erabakia, batzordean aipatu diren irizpide-oharrok jasoz: 0. adierazle bat eman beharra dago, ez baita aldarteko gauza. 1. boligrafo da Hegoaldean ezagun-erabiliena, baina Espainiako espainola bakarrik da; bika esaten dute Iparraldean, eta ez dirudi marka-izena izan daitekeenik irtenbidea; bolaluma proposatu zuen Euskaltzaindiak, baina ez du harrera handirik izan; axota darabilte Donostialdeko ikastoletan, baina ez, dakigunez, hortik kanpo. 2.1. Baldintza minimoaren printzipioari eutsiz, bolaluma berretsiko luke zenbaitek, berriro porrot egiteko arriskua asumituz; 2.2. erabiltzen denari zor zaion begirunea abiapuntutzat hartuz, boligrafo eta bik(a) onartu egingo lituzke bestek, bigarren mailan bada ere, eta proposa litezkeen bolaluma (nahiz axota ) hobetsi(eta)rako bidalketa eginez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Boligrafo formari eutsi beharko genioke, ene ustez" (1994-07-21)

 - [E124]: ez zait gaizki iruditzen, baina horregatik hegoalde osoan darabilgun boligrafoa ez genuke baztertu behar. Bik(a) hedaduraz dialektaltzat jo daiteke, marka konkretu baten izena izateaz gain" (1995-01-25)

 - [K201]: hauxe [bolaluma] hautatuko nuke" (1994-07-06)

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] boligrafo (1994-07-29)

bolandera
iz. Suziria. Bolandera gehiago jaurti zituen zerura.

Aztergaia: bolandera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. suziri.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

su-ziria

bolanta
iz. Arrantzako sare mota luze eta sakona, itsas zabalean goitik behera hedatzen dena. Bolanta izeneko sare pelagikoak.

Aztergaia: bolanta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'arrantzako sare-mota'.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. bolante

bolante
iz. Ibilgailuen norabidea gobernatzeko uztai itxurako gailua. Beste aldera eragin zion bolanteari. Eskuak bolantean eta begirada aurreko autoan.

Aztergaia: bolante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(autoa gidatzekoa).

bolante kolpe, bolante-kolpe
iz. Bolanteari, norabidea aldatzeko, bat-batean indarrez eragitea. Antza denez, animalia ikustean gidariak bolante kolpea eman, eta hesi horren kontra jo zuen.
bolari
iz. Birlaria, bola-jokoan aritzen den pertsona. Gipuzkoako bolari onenak Liztormendi bolatokian arituko dira.

Aztergaia: bolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

birlaria, bola-jokoan aritzen dena.

bolatoki
iz. Bola-jokoan aritzeko prestatua dagoen tokia. Pilotaleku ondoko bolatokian diru asko jokatzen zen.

Aztergaia: bolatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
bolatu, bola/bolatu, bolatzen
du ad. zah. Ehunak, trinkotzeko, bolan jo.

Aztergaia: bolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bola(tu), bolatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ehunak bolan jo.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper