50535 emaitza bilaketarentzat - [10901 - 10950] bistaratzen.

borondatera
postpos. g. g. er. -en nahitara, -en nahiaren arabera. (-en atzizkiaren eskuinean). Edo hitzez edo gogoz, bakoitzaren borondatera.
Loturak

Aztergaia: borondatera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BORONDATERA. a) (Tras gen.). A voluntad, al gusto (de). Munduan gerthatzen den gauza guzia bere borondatera dispausatuz. Lç Ins G 2r. Bere anzu, bere borondatera eta libertatera. Mat 108s. Ioan nahi izan duela / Bere borondatera. Arg DevB 36. Ez eban izentadu Jesu Kristok nosik nora konfesadu biar zan, au itxi eban bere elexiaren ardura eta borondatera. Astar II 218. Erdu mezara, ortxe daukazuz zeure aukerara eta borondatera Jesu Kristoren merezimentu gustijak. Ib. 215. Edo hitzez edo gogoz, bakhotxaren borondatera. JesBih 474. b) "A discreción, borondatera" Lar.

borondatera 3: Berria (“gizonek sexu-objektu gisa beren borondatera erabil ditzaketenak”), Euskaltzaindia (“testuingururik gabeko borondatera”), Jakin (“herritarren borondatera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

borondatera 10: Berria 4 (“Baina aldatzea eska daiteke, euskal herritarren borondatera egokitzeko”), Joan Mari Lekuona 3 (“Bestalde, hori ez litzateke txarra izango nik onartuko banu Jainkoaren borondatez etorriko balitz bezala eta ni neu Jainkoaren borondatera makurtuko banintz”), Jon Muñoz (“Gogoeta zentzudun horiek gidatuko dute nire jokabidea okasio garrantzitsu honetan; eta egon zaitezke ziur ezen ez dudala neure burua estekatzen utziko, lotura berri horiek neure gogara eta borondatera beti hausten ahalko ez ditudan heineraino”), Koldo Biguri (“Jaungoikoaren borondatera makurtu behar!”), Karlos Linazasoro (“txaroten duenari, oro datorkio ordutsu, eta bere borondatera”), Juan Garzia (“Gure lanbidea gudu etengabe horretan iharduki eta garaile irtetea da: askoz menderagaitzagoa da, zure borondatera makurgaitzagoa, berniz birika-mamitu bat lehoi bat asaldu biziko oldarrean baino; arrisku gutxiagokoa ere bada, horratik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa borondate sarreran.

borondatetsu
adj. Borondate onez edo onginahiz betea. Egiteekin batera erakutsi duzun borondate borondatetsua.

Aztergaia: borondatetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
borondatez
adb. Gogo onez; inork edo ezerk behartu gabe. Nork bere borondatez egindako penitentzia. Borondatez entzuten baditu. Gogoz eta borondatez. Ez borondatez, bortxaz baizik.
Loturak

Aztergaia: borondatez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

borondate sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

borondatezko
1 adj. Inork eta ezerk behartu gabekoa. Gehienak bizi dira borondatezko ezjakintasun negargarri batean. Bost nahitaezkoak dira, eta beste biak borondatezkoak. Indarrezkoa dela dirudi, ez borondatezkoa. Euskara eskolak, borondatezkoak baina ikastorduen barnean.
2 iz. Boluntarioa. Gobernuz kanpoko erakunde bateko borondatezkoa da.

Aztergaia: borondatezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
boronde
iz. Ipar. Kopeta, bekokia. Besoa altxatu zuen borondeko izerdiaren xukatzeko.

Aztergaia: boronde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kopeta, bekokia.

borra
iz. Mailu handia. Herkules sendo famatu hura, borra bat edo mailu handi bat eskuetan duela.

Aztergaia: borra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

b-/p-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mailu handia.

borradore
1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'ezabagailua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezabagailu].
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'zirriborroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zirriborro].

Aztergaia: borradore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh12 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

borradore 1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'ezabagailua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. borragoma; ezabagailu]. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'zirriborroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zirriborro].

borradore 16; zirriborro 1656; borragoma 39. Ez dugu aurkitu ezabagailu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

borradore 8; zirriborro 640; borragoma 31. Ez dugu aurkitu ezabagailu formarik.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 73 lek. (B 46 / G 27)

Lantaldearen irizpideak

EHL: Debekua bere horretan uztea proposatu da. Gomendatutako ordezko formak ugariagoak dira, baina ageri da oraindik borradore formaren bat edo beste. Mantendu bai, baina lehenengo adieran ezabagailu utzi behar da soilik, borragoma isiltzekoa da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. zirriborro (eta borragoma, ezabagailu).

borragoma
iz. Heg. Goma zatia, arkatzez edo tintaz idatzi edo marrazturikoa ezabatzeko erabiltzen dena. Ik. goma; ezabagoma. Borragomarik ez izateak marrazkirik egin aurretik gauzak bi bider pentsatzera zaramatza.

Aztergaia: borragoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezabagoma, borragoma

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

ik. arauan "ezabagoma Sin. borragoma, goma".

borraia
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borraia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. borraja].

Aztergaia: borraia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]
Bestelakoak
Jatorrizko forma

borrai(n)a, borroina

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

borraja

Lexemen erregulartasuna

j/i

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Bizkaiko leku batzutan behintzat borraia esaten da. Borraja grafiak nahasteak sortzen ditu ebakerari dagokionez, eta ez du logika handirik Loiola, Leioa, leia, anaia, kanpaia, zelaia modukoak idazten baditugu" (1993-01-18)

 - [E124]: ez dakusat hain maiztasun gutxiko hitz honetan lehenago proposaturiko grafia, borraia alegia, zergatik aldatu behar dugun; are gutxiago, dirudienez, ahoskera baturako j /i/ gisa ahoskatzea proposatu nahi bada" (1995-01-25)

 - [I102]: hobestekoa dela uste dut hor aipatzen den arrazoiengatik. Eta hala ere, argudioa ez dago lar ondo muntatua, bi eratako hitzak nahasten direlako: alde batetik morfologiaren ondorioz jota bat daukatenak, eta bestetik historiaren ondorioz halako bat dutenak. Hain zuzen, fonologiari begiratu bagenio bakarrik borraja idatzi beharko genuke, baina bidaja ere bai orduan, edo kanpaja, anaja e.a. Halandaze, hobe borraia idaztea eta azalean antzekoak direnak /aia/ daukatelako molde berean ere idatzi. Beste era batera esanda, bidaia eta ez bidaja bidaiagentzia daukagulako, anaia eta ez anaja anai-arrebak daukagulako, kanpaia eta ez kanpaja, kanpandorrea izan arren, /n/ horren arrastoa galdu duten euskalkietan kanpai esaten delako. Honek, jakina, eta arrazoi morfologiko beragatik Loiola azalduko luke, ez ordea Aiala, Leioa, proiektu edo janbo. Azkena horrela idaztea erabaki du Euskaltzaindiak, eta nik aurreko hiru horiek ere zeinu berberaz idaztea proposatu gura dut, h.d., Ajala, Lejoa eta projektu. Honegaz amaitzeko, eta azken argudio gisa, zera esan behar dut, '[hota]-dun' euskalkietan ere hori egia dela, alegia, [jota] hotsa egon badagoena, ez baina fonema moduan, ezpada berton erakutsi bezala morfologiak baldintzatua. Salbuespen bakarretarikoa Ondarruko eta Oñatiko hizkerak dirateke, hor goixan, beixan eta halako entzuten baitira. Ondarrun bertan hala eta guztiz ere oje 'ohe' esateko bezalako salbuespenak entzuten dira, ez dira asko baina. Edozelan ere, hiztegia eta borraja hitza porposatu duzuen moduan proposatu duzuelarik somatu egiten da, hori idatzi duzuen batzuontzat behintzat oraino ere 'jota' letra gipuzkerazko eta gaztelaniazko [X] edo [hota] hotsarekin identifikatu egiten duzuela, eta ez euskara batuazko [jota]-rekin, Euskal Akademiaren erabaki formalak gora behera. Horrela, bada, zuon iaioa ddaddoa edo yayoa idatzi beharko litzateke, gaztelaniazko 'dado' forma partizipialean baitu jatorria" (1995-01-10)

borraja
iz. Belar landare lore-urdina, hosto latz iletsuak dituena, jateko ona (Borrago officinalis). Kardua, brokolia eta borraja neguko barazkiak dira.

Aztergaia: borraja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Borrago officinalis.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  borraia / borraja sarreran hobe morrain jartzea.

 - Erabakia: BAgiria (1996-05-31): borraja onartu da.

borraska
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borraska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. depresio; ekaitz].

Aztergaia: borraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh31 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

borraska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borraska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ekaitz; depresio].

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: es borrasca eu ekaitz gogor

borraska 31.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

borraska 6.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina ekaitz baliokidea ezabatzea komeni da eta depresio bakarrik utzi.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. ekaitz eta depresio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

borratu, borra/borratu, borratzen
da/du ad. Ezabatu. Arras borratzeko bekatuaren ondore dohakabea.

Aztergaia: borratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

borratu, borra, borratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

borratu, borra, borratzen

borrero
1 iz. Heriotza-zigorrak gauzatzeko zeregina duen pertsona. Borreroak bizia kendu zion arte.
2 iz. Zigortzen duen pertsona. Emakumeak kalez kale erabiltzen ziren eta borreroak azotearekin zehatzen zituen. Berak dira beren arimen borreroak.
3 iz. Odolgiroa den pertsona. Borrero bihotz-gogorra.

Aztergaia: borrero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
borroka
1 iz. Indarrezko ahalegina, norbaitek beste norbait garaitzeko, hari buru egiteko edo zerbait lortzeko egiten duena. Ik. borrokaldi. Etsaien kontrako borroka. Askatasunaren aldeko borroka. Mundu honetako neke, borroka, gudu, pairatze guztiak. Arranoaren eta sugearen arteko borroka. Erlijio borrokak. Armazko borroka. Borroka da bizi denaren legea. Borrokarako gogoa. Borrokari ekin. Borroka utzi. Borroka irabazi. Borroka gogorrean. Borroka borrokaren eske dago beti.
2 iz. (Animaliez mintzatuz). Arranoaren eta sugearen arteko borroka.
3 iz. (Gauzez mintzatuz). Elementuak elkarrekiko borroka itsuan. Baga indartsuak harkaitz gogorrekin borroka bizian zebiltzan egunero.
4 iz. Kirol mota, arau batzuei jarraituz, lehiakide batek beste bat lurrera botatzean datzana. Ik. borroka libre.
5 adb. Borrokan, borrokatzen. Bizi garelako gabiltza borroka. Etsaien kontra beti borroka diharduena. Ez zara haritzekin borroka hasi gizonen batzuk direlako ustean? Zer daiteke haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino?

Aztergaia: borroka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBko testuetan ez da forma jakin bat nagusitzen: burruka (+ eratorriak) 238 aldiz agertu dira; borroka (+ eratorriak) 233 aldiz. B eta G burruka da nagusi (152 vs. 26), eta IE borroka (15 vs. 2)

Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

azken-azkeneko joera borroka egitearen aldekoa delakoan, hau hobetsi du batzordeak (gaztelaniara pasa dena ere hau da)

Jatorrizko forma

borroka, burruka

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: borroka egin, borrokan, borrokan egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: borroka libre .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

borroka egin, borrokan egin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez astakeria galanta egiten du batzordeak burruka-ren ordez borroka onartuz, azkenengo forma hau zenbatzean, zenbat diren berri eta zenbat zahar zehatz-mehatz jakin baino lehen. Izan ere, badaukat eritzi, ez bakarrik burruka dela geografikoki nagusi, ezpada borroka gehienak modernoak direla. Horrez gain, etimologiaz zalantzarik gabe burruka da hobestekoa, zeren burkide-ren ordez borkide ere esan beharko dugu?" (1995-01-10)

borroka arte, borroka-arte
iz. Batez ere pl. Ekialde Urruneko zenbait herrialdetako antzinako borrokatzeko artea, gaur egun kirol gisa egiten dena. Ik. arte martzial. Ekialdeko borroka-arteak.
Loturak

Aztergaia: borroka-arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): borroka-arte 32: Consumer 9 (adib.: “Tai ji, borroka-arte txinatarra”), Berria 14 (adib.: “Nirr-ek borroka-arte japoniar baten bitartez entrenatzen du gorputza --eta adimena, edo arima”), EiTB 8 (adib.: “13.000 pertsona baino gehiagorentzako lekua duen pabilioi batean ospatuko da, hain da handia borroka-arteen modalitate honek bere sorterrian duen atxikimendua”), DiarioVasco 3 (adib.: “Olaederra Kiroldegiko bazkideek borroka-arteen ikastaroa egiteko aukera izango dute, doan”); borroka arte 2, Berria (“Borroka arteetan ezagunenetakoa da tai txia”), EiTB (“borroka arteen maisua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: borroka(-)arte 14, Berria (adib.: “Defentsarako borroka artea da taekwondoa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: borroka arteak (arte martzialak*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es artes marciales / fr arts martiaux: Elhuyar: borroka-arteak, arte martzialak / Nolaerran: borroka antzeak / Zehazki: borroka arte(ak) / Labayru: arte martzialak, borroka-arteak / Adorez5000: borroka-arteak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ekialdeko borroka-arteak.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa borroka sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH2016: arte martzial jaso da hiztegian.

borroka egin
ad.-lok. Ik. borrokatu. Harekin borroka egiteko gogoa. Tximeletei borroka egiten.

Aztergaia: borroka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

borroka libre
iz. Bi borrokalari elkarren kontra lehiatzean datzan kirola, antzeko beste kiroletan ez bezala, hanketatik heltzea ere onartzen duena. Borroka libreko erakustaldia. Munduan borroka librean ari den emakumerik onenetakoa da. Borroka librean ibili nintzen bitartean ez nuen lesio bat bera ere izan.

Aztergaia: borroka libre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "burruka librea = lucha libre".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena, baina borroka librean aritu, ibili adibide bana jaso (2022-01-11).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-libre.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

borroka sarrerari dagokion azpisarrera.

borrokalari
1 iz./adj. Borroka batean esku hartzen duena. Borrokalariak elkarrengandik banatzeko. Betiko borrokalariak direla espiritua eta haragia.
2 iz./adj. Borroka egiteko joera duena; liskartia. Ik. borrokazale. Gizon harro eta borrokalaria. Borrokalari bortitza. Oilar borrokalaria. Baroja borrokalaria zen eta borroka borrokaren eske dago beti.

Aztergaia: borrokalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

borrokari [+ burrukari]: EZ Man II; Mg PAb; CrIc; JJMg BasEsc; fB Ic II; Izt C; Dv 1 Cor 9; Hb Egia; Echta Jos; Ag G; Kk Ab I; Tx B I; Kk Ab II; Eguzk GizAuz; Mde Pr; Arti MaldanB; Arti Ipuin; Izeta DirG; Ardoy SFran; borrokalari [+ burrukalari]: Ag AL; Or RIEV 1929; Or Mi; TAg Uzt; Anab Poli; Erkiag Arran; Zait Plat; Ibiñ Virgil; Lab SuEm; NEtx LBB; Ker 1 Cor 9; MIH; "Más empleado al Sur que al Norte. En textos septentrionales sólo se documenta borrokari. Al Sur, las formas en -ari predominan claramente hasta comienzos de este siglo, momento a partir del cual parece que empiezan a imponerse las formas en -lari. En DFrec hay 32 ejs. (uno septentrional) de borrokalari, 15 (uno sept.) de borrokari y 12, meridionales, de burrukalari"

Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena

erabiliena delako hobetsi da, irizpide orokorraren kontra (cf. LEF)

borrokaldi
iz. Borroka denbora edo saioa; bereziki, boxeo borrokaren zatia. Solasbidetzat borrokaldi ikusgarriak egiten zituzten. Bigarren borrokaldian. Ez da hori pilota partida bat, ez Urtainen borrokaldia.

Aztergaia: borrokaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
borrokan
adb. Borroka egiten. Borrokan ari, bizi. Etsaiarekin borrokan gabiltzan gudariak. Hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen.

Aztergaia: borrokan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

borrokan egin
du ad.-lok. Borroka egin. Neurekin borrokan egin zuena. Bizi nahi badugu, borrokan egin behar dugu.

Aztergaia: borrokan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

borrokari
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, borrokari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. borrokalari].

Aztergaia: borrokari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. borrokalari / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. borrokalari.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

borrokatu, borroka/borrokatu, borrokatzen
1 da ad. Norbait azpiratzeko edo zerbait lortzeko borroka egin. Ik. gudukatu. Etsaien aurka borrokatu. Askatasunaren alde borrokatzen zirela. Lehoia bezala borrokatuz. Gorputzez gorputz borrokatu. Bizi direnak borrokatzen dira.
2 du ad. Buru egin; menderatu. Ba omen zuen txakur indartsu bat otsoak ere borrokatzen zituena.

Aztergaia: borrokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

borrokatu, borroka(tu), borrokatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

borrokatu, borroka(tu), borrokatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

borrokazale
adj. Borrokaren zalea dena. Meath Konderriko Tara, irlandar errege handi borrokazaleen egoitza.

Aztergaia: borrokazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bort
1 adj. Ezkontzaz at sortua. Ik. sasiko. Badela biderik asko haurra isilik ipintzeko borten etxean. Borta zen, baina bere aitak semetzat ezagutua.
2 adj. Etorki onekoa ez dena. Gipuzkoa-Nafarroetako aditza borta bide da, sasikoa, eta ez du behar zukeen amaren nahiz aitaren eiterik.

Aztergaia: bort

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "bastart" edo "haurrin" (1993-02-20)

borta
iz. Ipar. Atea. Paradisuko bortak zabaldu. Borta aitzinean. Bortaren gainean ezarria.

Aztergaia: borta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'atea'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ate

bortako
iz. Ipar. Txerria. Ik. urde. Zure etxaldean kabala suerte orotarik baduzu: bortako, zaldi, behi, ahari, ardi, idi eta besterik.

Aztergaia: bortako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

urdea, txerria.

bortazain
iz. zub. Atezaina.

Aztergaia: bortazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

atezaina.

bortitz
adj. Indartsua; ondorio edo eragin handia duena. Anton. ahul. Haize bortitza. Uhin bortitzen oldarra. Surik bortitzenak ahitzen ez duena. Gudu, eraso bortitza. Debeku bortitza. Sukar edo eritasun bortitza. Tentazio bortitzak garaitzeko. Fede bortitza. Emazte azkar eta bortitza. Hainbat etsai bortitzi aurpegi emanik. Eragin bortitzeko erabakia. Aldakuntza bortitza. Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari.

Aztergaia: bortitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
bortizgarri
adj. zah. Indargarria.

Aztergaia: bortizgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

indargarria.

bortizkeria
iz. Indarkeria. Gorrotoaren eta bortizkeriaren bidez. Bortizkeriak jasan.

Aztergaia: bortizkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bortizki
adb. Bortiztasunez, indar handiz. Ik. gogorki. Jazarri zien bortizki eta desegin zituen haietatik gehienak. Mundu honekin hain bortizki josirik. Lehenbiziko aldian ez gaitu ozenki eta bortizki deitzen. Ezin uka adierazi nahi dutena argiro eta bortizki adierazten dutenik. Bortizkiago zigortzeko. Bortizkien desiratzen duena.

Aztergaia: bortizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bortiztasun
iz. Bortitza denaren nolakotasuna. Ik. indar; sendotasun. Maitasunaren bortiztasuna. Ekaitzaren, erasoaren bortiztasuna. Miresten du haren bortiztasuna guduan. Erremedio hobea dela eztitasuna bortiztasuna baino.

Aztergaia: bortiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bortiztu, bortitz/bortiztu, bortizten
da/du ad. Bortitz edo bortitzago bihurtu. Ik. indartu. Janak bortiztu zuenean. Haizea bortiztu zen eta itsasoa handitu. Guduan bortitz eta azkar gaitzala. Finkatzen du fedea, bortizten esperantza, sustatzen eta hedatzen karitatea.

Aztergaia: bortiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bortiztu, bortitz/bortiztu, bortizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

bortiztu, bortitz/bortiztu, bortizten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: nik bortiztu kenduko nuke.

 - Erabakia: EArau (1996-05-31): ez da onartu.

bortu
1 iz. Mendiko alhapidea. Borturik gorenetan erortzen elurra. Belhaudiko bortuan. Etxean edo bortuan ardiak galtzeko beldurra.
2 iz. pl. Pirinioak. Orhi da bortuetan mendi gora bat.

Aztergaia: bortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IEko forma; bortu 15 aldiz (IE: 13; EB: 1; G: 1); portu, mendi-portu (G: 2; EB: 7)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'alhapidea'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta bigarren adiera jasoz: iz. 1 'alhapidea'. 2 Pl. 'Pirineoak'.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

b-/p- aldaerak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'alagu(ne)a'

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esanguran 'mendialde(ko alhapide)a' jarriko luke.

 - [E115]: "Bortu: Ez da alhapide, goimendia baizik, ardien eremua, milatik goikikakoa".

 - [E116]: hemen ere prozedura kontu bat ikusten dut. Lehenbiziko itzulian (orduan zen garaia hau argitzeko) denok onartu genuen bortu 'alhapidea' zela. Orain bigarren adiera bat eman nahi zaio, 'Pirineoak' ere esan nahi duela, alegia. Hau da eztabaidan dagoena. Bestea ezin dugu aldatu. Gehienez ere, esanahia zabaldu 'goimendia' ere badela erantsiz, hori hala baldin bada. Bide batez, 'goimendi' hitza ez dago gure hiztegian, eta ez dakit egongo den ere, ez baitu inolako lekukotasunik (OEH, XX. mendeko corpusa, gaurko literatura. Koldo Izagirrek bakarrik erabiltzen du, auzo baten izen berezi gisa. Nik ez nuke aldatuko lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): adiera gisa 'goi mendia' ezarriko da. // Batzordea (JAA, MA, IS): ez da hasierako definizioa aldatuko. // Erabakia (2005-09-23): "lehen adiera osatu, 'mendiko alhapidea'; bigarren adieran, Pl. 'Pirinioak' (hau baita forma arautua)".

bortu gain, bortu-gain
iz. Mendi gaina. Nondik jin zara bortu gain honetara?

Aztergaia: bortu-gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BORTU-GAIN. Cima del monte; zona alta de la montaña. Renpartetik ikusi düt / kanpaiña jentez beterik / bortü gañiala artino / tentaz beita beterik. Xarlem 601. Neskatila eijerra, oi begi ñabarra, / Nuntik jin izan zira bortü gaiñ huntara? ChantP 44. Nere bortu gainetan baniz enoatzen, / gaizkirat balinbazaut bihotza lerratzen, / zure begi garbiez, ama, naiz orhoitzen. Ox 144. Arbuti bortü gaiñetik / Lexera artino deizkü / Jana d'Albretek oihanak / izei ta baguekin hartü. Casve SGrazi 84.

bortu-gain 2: Berria (“Hango bortu gainetarik kantaren hirugarren bertsio bat eskaintzen du halaber, Benito Lertxundi eta Maddi Oihenarten ondotik”), Argia (“Herriko karrika gorrixketan ibili eta, bortu gainetan oroituko dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bortu(-)gain 3: Herria (“Hiriaren erdian eta Ikastola handi eta berriaren ondoan den musika eskolaren aitzinean ongi etorri egin dio lehenik Irujo Etxearen Koldo Biñuales lehendakariak, "Aita Hilario" Txistu taldeak eta "Ereintza" Koralak txistuz eta kantuz lagundurik, seigarren merinaldetik Haraindiko Bortu gainetik, "Ultra Puertos"-etik zetorren Baigorriarrari, haren etxekoeri eta adiskidei; erranez "muga guzien gainetik nafartarrek eta eskualdun guztiek bat egiten dugula eta lan egin dezakegula erakutsi duelako, Haritschelhar jauna behar zuela saristatu"), Itxaro Borda 2 (“Nahiz bortu gainetako elurrak balakatuz hozteko arriskuan dagoen, hegotik buhatzen duen aire beroa, ez da hatsa bulkatzetik gelditzen harik eta zeruaren izkinetarik azken euri-laino mehatxugarriak eten, desegin, menperatu eta ehizatu arte”, “Baina hara non bortu-gain zehargi batetik, nehork ezin zehazki iragar nork eta nondik, tiro batek erdiz erdi urratu zuen Beinaten lagun-mina bilakatzen ari zen Georges apez gaztea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; izen kategorian azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, -gain, -azpi, -ondo atzizkiak dituzten izenak berrikustea komeni da, sarrera eta azpisarretan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bortu sarreran.

bortusai
iz. Usain gozogabea zabaltzen duen belar landarea, hosto oso zatikatuak eta lore horiak dituena (Ruta graveolens). Ik. erruda; boskoitz 2. Bortusaia eta apioa ziren etsaia botatzeko indarra zeukaten belarrak.

Aztergaia: bortusai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bortu-sai : HeH Lc 11,42 (He arroda belhar, TB rua, Dv errua, Oteiza ruda, Or ezamillo, Ker boskoitz); bortusai : Ol ib. (Leon bortu-sai, Arriand bortuzaia); Amez Hamlet.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bortusai : LurE (Belar-landarea, hosto oso zatikatuak eta lore horiak dituena, eta usain gozogabea zabaltzen duena (Ruta graveolens). ik. boskoitz, erruda. Europako hegoaldean eta mendebalean bizi da, eta Afrikako iparraldean); bortusain : HiztEn (Errutazeoen familiako landare belarkara eta bizikorra, hostoak ebakiak eta loreak horiak dituena. Eskualde mediterraniarrean hazten da #mdash# Ruta graveolens); Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bortusain; erruda usaindun: Ruta graveolens. / a) Ik. bortusain, erruda usaindun (Ruta graveolens) fitxako hustuketa Izendegian: albortusai : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; arroda : Lcq; Font Quer PlantMed; Irigaray Landareak; bortusai : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; Azkue DVEF; Guía PlantMed; bortusaia : Carreras y Gandi GGPVN; Fz. Margarita Plantas; bortusaya : Lcq; Carreras y Gandi GGPVN; Irigaray Landareak; boskoitz : Font Quer PlantMed; boskonde : PMuj DCV; boskote : PMuj DCV; boskotx :, boskotxa : PMuj DCV; X. Irigarai; erruda : Font Quer PlantMed; Polunin Flores de Europa; PMuj DCV; erruda belarra : Fernandez Margarita: Las plantas en la medicina popular.1. Navarra húmeda del noroeste; errudea : Lcc Landare-izenak; izusta : Bouda-Baum; moskatxa : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; Guía PlantMed; usa-belar : PMuj DCV; b) Ik. Nekazaritza Hiztegia: bortusain (Sin. erruda usaindun) es ruda fr rue la Ruta graveolens.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bortusai : EuskHizt (Belar landarea, hosto oso zatikatuak eta lore horiak dituena, eta usain gozogabea zabaltzen duena (Ruta graveolens) Ik. boskoitz, erruda); HiruMila (1 ruda; 2 cabaña de pastores); EskolaHE (Belar landarea, oso hosto zatikatuak eta lore horiak dituena, eta usain gozogabea zabaltzen duena (Ruta graveolens) Ik. boskoitz, erruda); Lur EF/FE (rue #mdash# landarea); Lh DBF (S. (A.) rue #mdash# plante); DRA (borthusai: Ruda (planta); bortusai: Ruda (planta); II Cabaña de pastores); PMuj DVC (1 GS ruda Bot.; 2 GS choza, cabaña, tugurio de pastores); bortusain : ElhHizt-HiruMila (ruda #mdash# Ruta graveolens) // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: bortusain / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Ruta graveolens.

bortuzale joan
ad.-lok. Ardiekin mendira joan. Gaualdi txarra, bortuzale doanarentzat.

Aztergaia: bortuzale joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bortuzale (Empleado en la expr. bortuzale joan 'subir al monte (con los rebaños)') * Zartagiña zaharra etzen seküla bortüzale bera juaiten. Santa Graziako bide lüze eta gaitzen igaraiteko hobe zen hanitxez zunbait lagün algarrekin izan zitian. Const 37. Arthaldia bortüzale juaiteko abiuan da. D. Béhéty GH 1932, 91. Gaihaldi txarra bortüzale duanarentako. Ib. 92.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bortuzale joan subir al monte (los rebaños, o con los rebaños); pastorear artaldea bortuzale joateko abioan da: el rebaño está a punto de subir a los pastos de montaña; Adorez: portuzale joan: subir al monte (el rebaño), pastorear trashumando; Labayru: 0.

Bestelakoak

bortuzale (bortuzale joan esapidean erabiltzen da, '(ardiekin) mendira joan' adierarekin). Gaualdi txarra, bortuzale doanarentzako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Jaso beste adibide bat bortuzale sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bortuzale eta joan sarreretan.

bortxa
iz. Indar gehiegikeria, indarkeria. Bortxak ez du legerik. Bortxa erabili. Bortxa itsua, hutsala eta ilauna iruditzen zait.

Aztergaia: bortxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bortxa egin, bortxaz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bortxazko (eta bortxaz azpisarrera arautua azalduz: "adlag. Ant. amodioz").

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bortxa egin, bortxaz

bortxa egin
dio ad.-lok. Indar egin. Ik. bortxatu. Ezdeusetara erakar itzazu bortxa egin nahi didaten tentazioak. Erregelaren arabera biziko denak egunean askotan bere buruari bortxa egin beharko dio. Ez zizun bortxarik egin, zeure nahiz gelditu zinen.

Aztergaia: bortxa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bortxaezin
1 adj. Ezin bortxatuzkoa. Norberaren etxebizitza eremu bortxaezina da Konstituzioaren ikuspegitik.
2 adj. Senatari, diputatu, batzarkide eta kidekoez mintzatuz, bortxaezintasun eskubidea duena. Diputatu eta senatariak bortxaezinak dira.
bortxaezintasun
1 iz. Ezin bortxatuzkoa denaren nolakotasuna. Bere eskubideak urratu zituztela adierazi zuen: etxebizitzaren bortxaezintasuna eta intimitate eskubidea.
2 iz. Senatari, diputatu, batzarkide eta kidekoek legearen aurrean duten abantaila, senatuan eta legebiltzarrean egindako adierazpenen edo emandako botoen erantzukizunetik salbuesten dituena. Ik. immunitate 2. Legebiltzarkideek bortxaezintasun eskubidea dutela argudiatuta, Auzitegi Nagusiaren ebazpena indargabetu du Gorenak. Batzarkideek, agintaldia amaituta ere, bortxaezintasuna izango dute karguan jardutean azaldutako iritziengatik.

Aztergaia: bortxaezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh78 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bortxaezintasun 75: Deustuko Unibertsitatea 45, Berria 8, Estatuko Aldizkari Ofiziala 5, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 3, Jakin 3, Bizkaiko Batzar Nagusiak 2, EiTB 2, Consumer 2, Argia, EHAA, Eusko Legebiltzarra, UEU, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bortxaezintasun 30, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bortxaezintasun; Iusplaza: bortxaezintasun.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inviolabilidad / fr inviolabilité: Adorez: 1 (Der.) bortxaezintasun, immunitate; 2 intangibilidad: ukiezintasun / Elhuyar: bortxaezintasun / Labayru: bortxaezintasun / Zehazki: bortxaezintasun / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bortxaka
adb. Bortxa eginez, bortxaz. Ik. indarka. Lausenguz ala bortxaka, alferrik ari dira.

Aztergaia: bortxaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

bortxakeria
iz. Indarkeria.

Aztergaia: bortxakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bortxaketa
iz. Bortxatzea, bereziki emakume bat. Hamar bortxaketaz salatua. Lapurretak eta bortxaketak.

Aztergaia: bortxaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bortxarazi, bortxaraz, bortxarazten
du ad. Bortxatu. Armak bihurtzera ezin bortxarazirik.

Aztergaia: bortxarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bortxaraz, bortxarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

bortxatu, bortxa/bortxatu, bortxatzen
1 du ad. Indarrez behartu eta amore emanarazi. Senarrak bere emaztea gauza lohiak egitera bortxatuko balu. Egiptora joatera bortxatuak izan ziren. Nork bere burua bortxatu eta garaitu behar du. Inork bortxatu gabe egina. Ez nintzela neure gogoz sartu saltsa horretan, besteren eskez eta bestek bortxaturik baizik.
2 du ad. Ateez, sarrailez eta kidekoez mintzatuz, indarrez ireki. Jauna, joko dut zure atea, eta, zuk manatu bezala, bortxatuko dut, ez bada irekitzen.
3 du ad. Norbaitek beste norbaiti edozein eratako sexu-sarketa egin, mehatxua edo indarkeria erabiliz edo biktimaren onarpenik edo ezaguerarik gabe. Gizonak hilez eta emakumeak bortxatuz. Bortxatu ondoren, hil egin zuten. Hamalau urteko neskatxa bortxatu zuelako.

Aztergaia: bortxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bortxatu, bortxa(tu), bortxatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bortxatu, bortxa(tu), bortxatzen

bortxatzaile
iz. Bortxatzen duen pertsona; bereziki, emakume bat bortxatzen duen gizonezkoa. Bortxatzaileentzako zigorra.

Aztergaia: bortxatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bortxatze
iz. bortxatu aditzari dagokion ekintza. Ik. bortxaketa. Hilketa, bahitze, bortxatze eta beste egitate lazgarriak.

Aztergaia: bortxatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze/-keta/-pen.

bortxaz
adb. Indarrez. Ez borondatez, bortxaz baizik. Indarka eta bortxaz irabazia. Bortxaz edo gogoaren kontra. Bortxaz bezala egina. Bortxaz eraman zutela heriotzara. Bortxaz eragin zioten Aaroni urrezko irudi bat. Gure herriak, bortxaz eta ezinbestean, ikastolak sortu ditu, eskoletatik aparte.
Loturak

Aztergaia: bortxaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: adlag. Ant. amodioz.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper