50535 emaitza bilaketarentzat - [10951 - 11000] bistaratzen.

bortxazko
adj. Indarrezkoa; nahitaezkoa. Basa eta bortxazkoa izan da 1833tik 1839rako gerla hau. Euskaraz, guretzat bortxazkoak diren legeak beste zenbait euskaldunen eskuko gertatzen dira.
Loturak

Esaera zaharrak

Lan gaiztoa, bortxazkoa.

Aztergaia: bortxazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bortxa sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bortz
zenbtz. Ipar. eta naf. Bost.

Aztergaia: bortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bost, bortz

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. bost.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ipar. Ik. bost

bortzehun
zenbtz. Ipar. eta naf. Bostehun.

Aztergaia: bortzehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. bostehun.

bortzerritar
1 adj. Bortzerrietakoa, Bortzerriei dagokiena. Ik. bortziritar.
2 iz. Bortzerrietako herritarra.
bortziritar
1 adj. Bortzirietakoa, Bortziriei dagokiena. Ik. bortzerritar.
2 iz. Bortzirietako herritarra.
borzgarren
ord. Ipar. eta naf. Bosgarrena.

Aztergaia: borzgarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 18: "hau da ordinalentzat Euskaltzaindiak euskara baturako erabakitzen duen idazkera: Bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren (borzgarren), (...) hamabosgarren (hamaborzgarren)".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. bosgarren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "borzgarren Ipar. h. bosgarren. Naf. gehitu".

 - [E116]: "Hala bada jarri behar da, baina Baztanen bildu ditudan lekukotasun guztiak 'bosgarren' sailekoak dira. Nik ez dut ezagutzen".

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): "Naf. gehitu".

borzna
banatz. Ipar. eta naf. Bosna.

Aztergaia: borzna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 18: "banatzaileei dagokienez, bana (eta beraz hogeita bana), bosna (borzna), hamabosna (hamaborzna) (...) Laburbilduz, hortaz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia (...) 3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, e.a. Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira".

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. bosna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'borzna Ipar. h. bosna. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'aurreko ohar bera'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'Naf. gehitu'.

bosatu, bosa, bosatzen
du ad. g. er. (Urak lohia-eta) eraman.

Aztergaia: bosatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bosa, bosatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(urak lohia eta) eraman.

bosgarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik lau dituena (5.). Bosgarren ikasgelan. Filipe bosgarrenak. Bigarren kapitulutik bosgarrenera. || Bosgarrenean bizi dira. || Museoaren hogeita bosgarren urteurrena.
2 adb. Bosgarren lekuan. Bosgarren heldu zenari. Badira zenbait puntu gogoan eduki beharrekoak: lehenik (...); bosgarren Euskal Herriaren bihotza hegoaldean zegoela 1800 inguruan.

Aztergaia: bosgarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"(...) En las tradiciones vizcaína y guipuzcoana predomina claramente la forma bostgarren, aunque no faltan ejs. de bosg-, sobre todo modernos. Las grafías con -k-, exclusivamente meridionales, se documentan en Capanaga, Añibarro e Iztueta (...) y en Zavala. A partir de finales del s. XIX boskarren es frecuente en escritores puristas, tanto aranistas como seguidores de Azkue. En DFrec hay 31 ejs. (uno septentrional) de bosgarren, 15 de bostgarren y 12 de boskarren. #mdash# Cf. Euskara Batuko Batzordearen txostena

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBko testuetan: bosgarren 19 ager., boskarren 14 ager., bostgarren 21 ager.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da
Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-garren

bosgarrenez
adb. Bosgarren aldiz. Urteko atezain onena izendatu dute, bosgarrenez. Bosgarrenez irabazi du Igeldoko Harria txapelketa.
Loturak

Aztergaia: bosgarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zazpigarrenez forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bosgarren sarreran.

bosgarrengo
1 ord. Bosgarrena. Munoandiko bosgarrengo indusketa kanpaina.
2 adb. Bosgarren lekuan.
Loturak

Aztergaia: bosgarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BOSGARRENGO. a) Quinto. Bostgarrengo mandamenduak eragozten eta debekatzen du iñor iltzea. Ub 176s. Laugarren eta bostgarrengo jaiotokiak. Izt C 88. b) (En enumeraciones). En quinto lugar. Bostgarrengo: egiten dau pekatu bere bijotzian, edo barruban fedeko artikuluben bat sinistuten eztabenak. Astar II 9. Bostgarrengo: jan edanetan ez ibiltia. Ib. 151. Lenengo. [...]. Bosgarrengo. Maiztarrak erabiltzen dituan mendi edo baso lurrak sei ektarea baño geiago badira, sei ektareatik goragoko oiekin nagusiak nai duana egingo du. Munita 109.

bosgarrengo 15: Berria 7 (“Bosgarrengoaren kolorea, aldiz, gaur erabakiko da, Santi Pesquerak eta Yolanda Martinez gaur jokatuko baitute bocciako bikote mistoen finala”), EiTB 5 (“Jose Maria Vazquez gaur hautatu dute, bosgarrengoz, Cebek Bizkaiko patronaleko presidente gisa”), DiarioVasco 3 (“Munoandiko bosgarrengo indusketa kanpainaren bisita gidatua egingo da bihar”); bostgarrengo 2, Euskaltzaindia (“Baitabere esquerrac / Erregue jaunari, / Carlos bostgarrengo, ta / Zuben buruari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bosgarrengo 1, Berria (“Lehen proban [zutikakoa] 10 segundoko aldea atera zion Txapartegik Mugertzari; bigarrengoan [erlojupekoa], laukoa; hirugarrengoan [kolpekakoa], segundo batekoa; laugarrengoan [60 ontzakoa], zazpikoa, eta bosgarrengoan [lau kanaerdiko], hogeikoa”); ez dugu aurkitu bostgarrengo formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; jasotzekoak azpisarrera gisa bost zenbaki artekoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bosgarren sarreran.

boska
iz. Zopa, (ogi) puska bustia. Ogi-boskak.

Aztergaia: boska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ogi-boska.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "esnean ematen diren ogi poziak [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [K204]: "esnean ematen diren ogi poziak [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

boskatu, boska/boskatu, boskatzen
du ad. g. er. Zopatu. Artoz boskaturiko gopor esnea jan.

Aztergaia: boskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

boska(tu), boskatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

boski
1 adj./iz. Haurrez mintzatuz, ama ernaldu eta bost hilabetera jaiotzen dena.
2 adj./iz. Senideez edo umeez mintzatuz, bosteko sabelaldi berean jaiotakoa.

Aztergaia: boski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

forma erabili gabea, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

1 bost hilabeterekin jaioa. 2 batera jaiotako bost umeetako bakoitza.

boskimano
1 adj. Afrikako hegoaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Mutiko boskimano bat ezagutu zuen ospitalean.
2 iz. Etnia horretako kidea. Gorenak ebatzi zuen boskimanoek beren lurretan bizi eta ehizatzeko eskubidea zutela.

Aztergaia: boskimano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh57 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): boskimano 40: Elhuyar (“yanomamoak, hadzak, boskimanoak, acheak eta abar, hau da, naturatik gertuago bizi diren herriak”), Berria 38 (“Botswanako boskimanoen egoera mahai gainean ipini du berriz”), EiTB (“Botswanako presidente ohia, langileak, boskimanoak eta Indiako baserritar etsiak daude”).// boskimano 57: Berria 55, EiTB, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boskimano 52, Berria (“Hiru astean boskimanoen eta Gobernuko ordezkarien lekukotasunak entzun zituen epaileak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: boskimano (Tanzania, Botswana eta Namibia sarreren barruan).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bosquimano / fr broussard: Elhuyar: boskimano / Nolaerran: - / Zehazki: buxman, txaragizaki, boskimano / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

boskimano Bosquimano. Afrikako negrilloak, boskimanoak. Vill Jaink 20.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Oraingoz ez da sartuko, ez dago hain hedatua eta ez du baldintza minimoa betetzen.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Exonomastikak arautua da (190. araua), eta jasotzekoa izan liteke.

boskoitz
1 adj. Bost zatiz osaturikoa.
2 iz. Bortusaia. Boskoitza eta erromeroa.

Aztergaia: boskoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-koitz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'bost zatiz osaturikoa'. 2 iz. 'bortusaia'.

boskoiztu, boskoitz/boskoiztu, boskoizten
da/du ad. Bost aldiz handiago bihurtu. Etorkinen langabezia-tasa boskoiztu egin da Nafarroan. Errepideak eraikitzeko urteko inbertsioak boskoiztu egin dituzte.

Aztergaia: boskoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Argia 2, Berria 12, Deia 1, EiTB 11, Euskaltzaindia 1, Nafarroako Gobernua 2, UEU 4); ETC 83

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: boskoiztu da/du ad. quintuplicar; multiplicar por cinco / Adorez: boskoiztu du ad. quintuplicar / Labayru: 0 / NolaErran: boskoiztu – bost aldiz biderkatu quintupler.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bikoiztu, hirukoiztu eta laukoiztu jasoak ditu EHk. Bost artekoak jaso litezke.

boskotar
iz./adj. Salestarra. Boskotarren ikastetxe bat zegoen mendi gailur batean.

Aztergaia: boskotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

salestarra.

boskote
iz. Bost lagunez osaturiko taldea. Kantari boskotea. Ameriketako Estatu Batuetako hiru zientzialarik eta Suitzako bik osatuko dute boskote hori. Esloveniar pibota hasierako boskotean irten zen iragan astean.

Aztergaia: boskote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

bosna
banatz. Bakoitzari bost, bakoitzak bost. Bosna ontza urre hartu zituzten. Hiru bider bosna aitagure. Bosna minutuko saioak. Alde bakoitzean lau-bosna kolpe. Bosna mila euro eman zizkien.
Azpisarrerak

Aztergaia: bosna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ik. Euskara Batuko txostena

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBko testuetan: bosna 4 aldiz eta bostna 2 aldiz jaso dira.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: a) kategoria eta adibidea: "banatz.: bosna mila" eta b) AS gisa: "bosnako izlag."

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-na

bosnaka
adb. Bosnako multzoetan. Ontzako urreak bosnaka, hamarnaka eta hogeinaka ipintzen. Presoak bosnaka pasatzen ziren.

Aztergaia: bosnaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bosnako
adj. Jantokiko mahaiak bosnakoak ziren. Bosnako eta hamarnako multzoak egiten zituen.
Loturak

Aztergaia: bosnako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bosna sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bosniar
1 adj. Bosnia-Herzegovinakoa, Bosnia-Herzegovinari dagokiona. Ik. herzegovinar. Bosniar soldaduak.
2 iz. Bosnia-Herzegovinako herritarra.

Aztergaia: bosniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bosniar (herritarra).

bosniera
iz. Bosnian mintzatzen den hizkuntza. Ik. serbokroaziera.

Aztergaia: bosniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bosniera 'serbokroaziera'.

bosoi
iz. fis. Naturan aurkitzen diren bi oinarrizko partikula motetako bat. Ik. fermioi. Naturan bi motatako oinarrizko partikulak aurkitzen dira: bosoiak eta fermioiak. Fotoiak bosoiak dira. Higgs bosoia.

Aztergaia: bosoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bosoi 166: Elhuyar 105 (gehienak “Higgs bosoia”), Berria 34 (guztiak dira “Higgs bosoia”), EiTB 16 (adib.: “Higgsen bosoia”), Argia 11 (“Higgsen bosoia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bosoi 1, Berria (“1983: W eta Z partikulak (bosoiak) aurkitu zituzten Carlo Rubbia eta Simon van der Meer zientzialariek”); ZTC: bosoi 16: UEU 13 (adib.: “Beraz, huts delakoak unitatea baino handiagoa izan beharko du, bosoien gasa deskribatu behar badu”), Elhuyar 3 (adib.: “gluoienak [8 mota daude] elkarrekintza bortitza, eta W eta Z bosoienak elkarrekintza ahula”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: Higgs bosoia, (Higgsen bosoia*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bosón de Higgs / fr boson: Elhuyar: bosoi, Higgs bosoi (Fis) / Nolaerran: - / Zehazki: bosoi (Fis) / Labayru: - / Adorez5000: bosoi (Fis).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Espezializatua bada ere, erabili egiten da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Higgs bosoia.

bospasei
zenbtz. Bost edo sei-edo. Bospasei aldiz. Bospasei emakume eta gizon. Bospasei aita santu gelditzen omen zaizkigu oraindik azken juizio aurretik.

Aztergaia: bospasei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bospaseina
banatz. Bakoitzari bost edo sei, bakoitzak bost edo sei. Bazkaritarako, bospaseina txitxirio ale eta ogi txiki bat.

Aztergaia: bospaseina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

bossa
iz. mus. Brasildar musika herrikoia, jazzaren eragin handia duena. Marcio Faracoren doinu brasildarrak espero genituen ondoren, baina bossaren ordez Afrikako doinuek ezustean harrapatu zuten entzulea.

Aztergaia: bossa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bossa 49: Berria 33 (adib.: “Marcia Mariak bossa nova brasildarrera hurbilduko ditu ikusleak”, “hainbat estilo eta erritmoko melodiak prestatu dituzte, eta soul, be bop eta bossa hotsei hurbildu nahi izan dute”), EiTB 4 (adib.: “Joshua Redmanen saxoak distira egin zuen asteazkenean, eta Gilberto Gilen bossa novak gasteiztarrak limurtu ditu ostegunean“), Jakin (“Bossa novako izarra”), Argia 5 (adib.: “Itsasoko korronteei jaramon egin gabe, euskal bossatzat har dezakegun disko xuxurlaria egin du “), DiarioVasco 6 (“Latin jazz, rocka, bossa nova edo salsa besteak beste”, “tangoa, fadoa, bossa...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bossa nova : Berria 9 (“21:30ean hasita, jazz eta bossa nova doinuz beteko du Plaza Barria”), Herria (“jazz, bossa, nova...”), Joxemari Iturralde (“Honek argiak erdi-itzalita utzi zituen giro guztiz erromantikoa lortzeko, soilik lanparatxo bat utzi zuen piztuta argi gorrizta batez eta orain entzuten ari ginen musika bossa-nova kantekin osaturiko sorta bat zen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: musika. Bachata, blues, boogie-woogie, bossa, bossa nova, break, cool jazz, country, cumbia, dance, disco, flamenko, folk, free jazz, free rock, funk, garage, gospel, hardcore, heavy, hip hop, house, indie, jazz, jazz fusion, manbo, merengue, metal, new age, pachanga, pasodoble, pop, punk, rai, rap, reggae, reggaeton, rhythm and blues, rock-and-roll, runba, salsa, sanba, ska, son, swing, techno, thrash, trova, twist, txa-txa-txa, txarleston, txotis.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta beste musika mota batzuekin batera sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

bost
1 zenbtz. Lau eta bat, 5. Eskuko bost hatzak. Bost edo sei lagunekin. Bost hilabete igaro zirenean. Bost mila gizon bezalatsu ziren. Berrehun eta hogeita bost. Bosten bat urte zituela. Lau haiek bostei eraso zietenean. Gure bost bokaleko sistema. Gipuzkoan seitatik bostek ez zekien euskara besterik.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan bosgarrena. Zenbaki bakoitza artelan bilakatzen zen bere esku trebeetan; bosta zen gehien gustatzen zitzaiona. Bost eta bi zazpi dira.
3 (Data adierazteko). Gaur, urtarrilak bost. Apirilaren bostean joango gara. Datorren hilaren bostean.
4 (Orduak adierazteko). Bostetan etorri zen. Goizeko bostak arte. Hirurak bost gutxi. Laurak bost gutxitan.
5 zenbtz. (Oso handitzat jotzen den zenbaki mugagabe bat adierazteko; dagokion sintagma beti mugagabean, eta aditza batez ere singularrean). Ik. hamaika 5. Bost negar egiten dituzte (edo dute) Euskal Herria utzirik. Bosti eman die sabeleko mina.

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Intxaurrak bost, hotsak hamabost.

Aztergaia: bost

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bost, bortz

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bost axola izan (zait motakoa da hedatuena): bost axola zaizkigu auzokoak; ... eta bost: ari gara entzuten geureak eta bost; (nor) bere bostean: maizterrak beti beren bostean gogor.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

ik. Euskaltzaindiaren erabaki berria

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bostetan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bost axola (zait erregimena dateke hedatuena: "bost axola zaizkigu auzokoak"); ...eta bost ("ari gara entzuten geureak eta bost); (nor) bere bostean ("maizterrak beti beren bostean gogor")

bost axola izan
ad.-lok. Ezer axola ez izan. (zaio motakoa da hedatuena). Bost axola zaizkigu auzokoak. Bost axola zaizkio mutil hari amaren aginduak.

Aztergaia: bost axola izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (zait motakoa da hedatuena): bost axola zaizkigu auzokoak.

bost duroko
iz. Bost duroko txanpona. Bost duroko bat patrikan.

Aztergaia: bost duroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bost duroko "Bost duroko pastelak erosi ditu (bakoitzak bost duro balio) (V-arr), bosna duroko pastelak (G-azp); bost durotan pastelak erosi ditu (V-arr), bost duroon pastelak (G-azp)" Gte Erd 279; Ermano, bost duroko bat eman bear diak. Ag G 131. E? Bost durokoa? Zer dala ta? Ag G, Tori bost duroko paper au. Moc Damu, Tx B (“Bost duroko bat kastatutzeko dudan egondu etzera, / zuk orañ ere puska ederrak daramazkitzu etxera; / ondorenguak maite dituzu egiñagatik zartzera, / istimatuko zaitu semiak ola portatzen bazera”) // bost ogerleko Ain ugari egozan abelgorriak, zein, bost ogerlekoaz erosten zan idi bakotxa. Echta Jos, Bost ogerlekoko papera zidartuteko ba ta eztaukela" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bost duroko 1, BBarand (“Aundiak ziran; bost duroko moneda aiña bai”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. LurE, Harluxet.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ohiko izenlagunak dira EPG-ZTC corpusetan jasoak; cf. bost duroko hitz, ap. P. Lizarralde (“Eta etengabe esaten zituen bost duroko hitzak erakustearren ni animalia txiki eta ezjakina nintzela”, “nire anaiak bat-batean ateratzen zituen bost duroko hitzak zirela medio”, “Ohartu nintzen jada buruan sartu zitzaiola beltzarana bere bost duroko hitzekin kortejatu eta ni morroi moduan bazter utzi behar ninduela”); bost duroko txanpon (eta zigor, multa), ap. X. Etxabe (“Beste batzuek bost duroko zigorra ordaindu behar izan zuten”, "Gauza bakarrean ez datoz bat Jexuxen kontakizuna eta liburua: liburuak dionez, Jexuxek ere ordaindu egin zuen bost duroko multa”), J.M. Irigoien (“Egun batean, kaletik nindoala, zaletu batek ezagutu, bost duroko txanpona bota, eta keinu itsusi bat egin zidan, bere nazkaren adierazgarri, ezpainak zurrundurik eta soa zorrozturik”), J. Zabaleta (“bost duroko billete bat erakutsi dit”). // J. Etxeberria (“Ikasle batek bere eskuetan batzuetan 5 duroko eta besteetan 20 duroko txanpona gordetzen du”), P. Angulo (“Bost duroko bi txanponen artean, eta itsatsirik, duro bat kokatzen da”).

Agertu den bost duroko bakarra: Consumer ("Super Mario Bross" bideojokoari egin dion doinuak jatorrizko bertsioarekiko leialtasun eta erritmo berbera ez ezik, arima eta malenkoniaren garraztasun sakona agertzen du, laurogeigarrenetako gazteek orduak eta bost duroko txanponak galtzen zituztela nostalgiaz oroitzean”); bost ogerlekoko 1, I. Irazabalbeitia (“Dokumentuaren hizkera hanpatua da, sarritan zehaztugabea, eta bost ogerlekoko hitzez eta kontzeptuz josiegia”); bost ogerleko 1, Berria (“Enfin, litekeena da ministroak politikariek horrenbeste maite duten jokoa besterik ez egitea, hots, bost ogerleko hitzak batu inork konprenitzen ez dituen esaldi ponposoak osatuz“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bost duroko 8: Berria (“Egun batean, kaletik nindoala, zaletu batek ezagutu, bost duroko txanpona bota, eta keinu itsusi bat egin zidan, bere nazkaren adierazgarri, ezpainak zurrundurik eta soa zorrozturik”), Pello Lizarralde 3 (adib.: “nire anaiak bat-batean ateratzen zituen bost duroko hitzak zirela medio”), Xabier Etxabe 2 (adib.: “Beste batzuek bost duroko zigorra ordaindu behar izan zuten”), Joan Mari Irigoien (“Egun batean, kaletik nindoala, zaletu batek ezagutu, bost duroko txanpona bota, eta keinu itsusi bat egin zidan, bere nazkaren adierazgarri, ezpainak zurrundurik eta soa zorrozturik”), Josu Zabaleta (“Hargatik"; eta bost duroko billete bat erakutsi dit”); bost ogerlekoko 2 J. Sarrionandia (adib.: “Mundu guztiak esaten duena errepikatuko likek gutxi gorabehera,' esango du Andonik. 'Askatasuna, dirua, ohorea, duintasuna eta horrelako bost ogerlekoko berbez beteko likek ahoa”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

duro sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: bost duroko [AS s.u. bost]

bost ezkutuko
iz. Bost ezkutuko txanpona. Bost ezkutuko bat eman zion.

Aztergaia: bost ezkutuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH, s.u. bost (Mg CO: “bost eskudoko bat”; Izt C: “bost ezkutuko bat”). Cf. infra ezkutu.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: bost ezkutuko [AS ezkutu sarreran]

bost liberako
iz. Bost liberako txanpona. Agerreko andereak bost liberako ederrik bazuen sakelan.

Aztergaia: bost liberako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BOST-LIBERAKO. Moneda de cinco francos. Hartako ere behar, nola gastutako, / Nor nahik hirriskatu bi bortz liberako. Hb Esk 214. Egundaino nehork ez du serioski erran plomuzko edo ezteinuzko bost liberakoak balio duela zilharrezkoa. Elsb Fram 158. Agerrek egun guziez bortz liberakoa garbi atheratzen du... Agerreko anderiak bortz liberako ederrik bazien sakelan. JE Bur 59. Bideko dirua doidoi bildua dakote etxekoek, bizpalau bortz-liberakok baitaukate soberakin guzia. Ib. 207.

bost liberako 2: Aizu (“Plastikozko lehen billetea bost liberakoa izango da eta Winston Churchill lehen ministro ohia zenaren irudia izango du”), Erlea (“Etxe batera sartzen zen,baina sartu ahal izateko, bost liberako billete baten erdia erakutsi behar izaten zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bost liberako 6: Matias Mugica 2 (“Luzaz bilatu, hamar liberako txanpona hartu, atzera utzi, eta azkenik bost liberakoa ateratzera deliberatu zen”), Isabel Arrigain 2 (“Hala, bost liberako diru batek balio duena zehaztu ahal izateko, hau jakin behar da”), Karlos Zabala 2 (“Emakume zahar handi-handi bat zen, sosak eta bost liberako txanponak lerrokatzen ziharduena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa libera sarreran.

bostehun
1 zenbtz. Bost bider ehun, 500. Bostehun gizon hamar milaren aurka. Bostehun mila. Bata mila pezetakoa eta bestea bostehunekoa.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan bostehungarrena. Bostehunaren aurretik noa. Bostehun eta bostehun mila dira. Mila bostehun eta berrogeian.

Aztergaia: bostehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
bostehuna
banatz. Bakoitzari bostehun, bakoitzak bostehun. Bostehuna mila.

Aztergaia: bostehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bostehuna mila.

bostehunaka
adb. Bostehuneko multzoetan.

Aztergaia: bostehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bostehunen
iz. Bostehun zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza.

Aztergaia: bostehunen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-en.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bostehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik laurehun eta laurogeita hemeretzi dituena (500.). Andres Urdaneta itsasgizonaren jaiotzaren bostehungarren urteurrenean.

Aztergaia: bostehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

bosteko
1 iz. Bost gauza berdinek osaturiko gauza.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bost irudi dituena. Bosteko urrea. Bosteko pika.
3 iz. lgart. Eskua. Ekarzu bosteko hori! Bostekoa luzatu zion. Bostekoa estutu.
4 iz. mat. 5 zenbakia. Hiru bateko eta bosteko bat dauzka 1115 zenbakiak.

Aztergaia: bosteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bost Naipes: el cinco. Etxba Eib (“Bostakin urten dau triunfotik”), bosteko "El cinco (en el juego de naipes), bosteko A DBols s.v. cinco. Etxba Eib ("Bostekua. Naipes: el cinco. Bostekuakin azkenak eiñ dittu"), Lek EunD (“Seiek bostekoa; bostekoak laukoa... [...]”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bosteko. HiztEn (bosteko urrea), LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bosteko; (el cinco de oros) bosteko urrea; HiruMila: bosteko (bosteko urrea); ElhHizt: bosteko, (el cinco de oros) bosteko urrea.

Bestelakoak

Ik. bosteko sarreran "1 iz. Bost gauza berdinek osaturiko gauza; joko kartetan, sail bakoitzeko bosgarren zenbakia. Bosteko urrea".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bosteko urrea, bosteko pika adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bosteko iz.: bosteko urrea, bosteko pika.

bosten
iz. Bost zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Bi bosten. Segundo bosten bat. Azken kopuruari bostena gehituz.

Aztergaia: bosten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bostetan
1 adb. Bost aldiz.
2 adb. Ipar. Askotan. Bostetan geroztik negar egiten dut.
Loturak

Aztergaia: bostetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bost sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 bost aldiz. 2 askotan.

bostorri
iz. Arrosaren familiako landarea, zurtoin etzanak, lore horiak eta bost orritxoz osaturiko hostoak dituena (Potentilla reptans). Bostorriaren sustraia sendagintzan erabiltzen da. Bostorri hostoekin egindako ukendua.

Aztergaia: bostorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. zaingorri (bostorri) / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Potentilla reptans.

bostortz
1 iz. Bost edo lau hortzeko goldea. Aitzurra, goldea, laiak eta bostortza. Goldez edo bostortzez lurra urratzen den bezala.
2 iz. Bost hortzeko sardea.

Aztergaia: bostortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz.

bostun
1 iz. mus. Eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko lau notek osatzen duten bitartea.
2 adj. mus. Bitarteez mintzatuz, eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko lau notek osatzen dutena. Bostun bitartea.
3 adj. mus. Akordeez mintzatuz, hiru notaz, nota batetik bestera hirudun bitarteak utziz, eratzen dena. Akorde bostuna.

Aztergaia: bostun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-09-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko bostun eta bostdun: "[...] zortziko, y mejor zortzidun amarko y mejor amardun [...]. Por esta misma razón laudun a la cuarteta, bostdun a la quintilla" Lar Gram. 382. "Quintilla, metro, bostuna" Lar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bostun EB 17: B. Arana Martija 14 (adib.: "Sol-Mi bitartea goranzko hiru bostunen bidez osatzen da"), L. Fz. Imaz 3 (adib. "Doitasun bakarra, ondoz ondoko 21 bostunentzat zortziduneko 21 teklako teklatuz lor liteke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bostun : HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan akorde bostun gehitu 'acorde de quinta aumentada'; akorde bostun 'acorde de quinta'; bostunen serie orokor 'serie general de quintas') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bostun : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

Erdal quinta / quinte formen ordainak: bostarteko : XarHizt, Casve FE; bosteko : HiruMila; bostun : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (forma berri tradizioak bermatu gabea; Musikan, es quinta / fr quinte adierazteko proposatua).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Lantaldeak dioen gisa, nik ere ez nuke aipatuko. Bereziegia da oraingo itzulian sartzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'ez sartu'.

bosturteko
iz. Bost urteko aldia. Zu izan zara taldearen lemazaina bosturteko miragarri honetan. Azken bosturtekoan, egia esan, izan dugu zer ospaturik.

Aztergaia: bosturteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh65 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

cf. supra bosturte

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bosturte 3 (cf. supra); bosturteko EB 7: GAO 1989 2 ("%5eko bi biurtekoen eta %7ko bosturtekoen zenbatekoa Taula Erantsietan ezarritako antzinatasun oinarrien gain kalkulatuko da kategoria bakoitzerako", "Antzinatasun osagarri pertsonala ezartzen da, %5ekoa bi biurtekotako eta %10ekoa zazpi bosturtekoetako bakoitzean, momentu bakoitzean indarrean dagoen gutxienezko alokairu interprofesionalaren arabera kalkulaturik"); UZEI 4 ("1917ko Urriko Iraultza gertatu eta berehala, munduko lehenbiziko estatu kolektibistak ez zituen bosturteko planak ezarri", "Lau urte beranduago, 1929an, lehenbiziko bosturteko plana jaiotzen da", "ekonomiaren egiturazko aldaketak aurrikusten dira eta horiek epe ertainerako planaren bidea irekitzen dute, bosturteko planarena", "Azkenik, bosturtekoa, urtebeteko planetan banatzen da, eta, ez dira ahaztu behar egiten diren plan bereziak"); Biztanleria 1975-1990 ("1976-80koaren inguruan, hirurogeitamargarren hamarkadako bigarren bosturtekoari dagokiona").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bosturteko : DFrec 1, AB50 2 (eta kinkenal 2), HiztEn, Euskalterm 2 (eta kupoaren bost urtetarako lege; bost urterako plan). Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bosturte(ko) : HiruMila (cf. supra), ElhHizt, PMuj DVC (bost-urte, bost-urteko #mdash# cf. supra). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

LB: 65; ETC: 258

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bosturteko iz. lustro, quinquenio datorren bosturtekoan gari-ekoizpena bikoiztu egin behar da: hay que doblar la producción de trigo en el próximo quinquenio / Adorez: bosturteko 1 quinquenio, lustro. 2 adj. quinquenal / Labayru: bosturteko 1 iz. quinquenio, lustro. Bosturteko bi bete ditu lanean. 2 izlg. quinquenal / NolaErran: bost urteko kargualdi/agintaldi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

biurteko, hirurteko, milurteko araututa daude.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da biurteko, hirurteko, milurteko formekin egin den bezala.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -ko: eraikuntza libreak izan litezkeela aipatu da (ez elkarketako paradigma emankorra), eta batera berrikustekoak dira (cf. supra biurteko).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'aurrekoan bezala, orduan, lantaldeak aztertu behar du'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'aurrekoa bezala'.

bota ahala
1 adb. Bota bezain laster. Plater bana hartu, eta andreak bota ahala, jan zuten babarruna.
2 adb. Bota ahal den guztia, bota ahal den beste. Ik. jauts ahala; goi eta behe 2. Euria bota ahala dihardu.

Aztergaia: bota ahala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ahala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa eskaintzekoa bota sarreran ("plater bana hartu, eta andreak bota ahala jan zuten babarruna").

bota ahalean
adb. Bota ahala, bota ahal den beste. Euria bota ahalean ziharduen.

Aztergaia: bota ahalean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bota sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Euria bota ahalean ziharduen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): bota ahalean: euria bota ahalean ziharduen. [azpisarrera gehitu]

bota eta bota
adb. Behin eta berriz botatzen. Elkarri loreak bota eta bota ibili dira. Izotza egin duela-eta, larrialdiari aurre egiteko, gatza erabiltzea ulertzen dugu, baina ez negua dela-eta gatza bota eta bota aritzea ezelako kontrolik gabe. Euria, bota eta bota.

Aztergaia: bota eta bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BOTA ETA BOTA. a) Arrojando continuamente. Bota ta bota lorak amaitu arte. Ag Kr 221. Ontziak bota ta bota an zijoan dantzan diruak balio zituan olioa. Anab Poli 61. Bonba andiak bota ta bota / danak kiskaldu artean. FEtxeb 59. Euria etzuan atertzen. Bota ta bota. BBarand 147. Geroxeago, ni aizkoran asi baño leen, euria bota eta bota. Ura giroa! Albeniz 151. b) Diciendo. Bota ta bota, bape utsik egin barik, esan eban "Aita Gurea" azkeneraiño. Bilbao IpuiB 75.

bota eta bota 11: Deia (“Ondoko taberna zulo batean Alex ikusi genuen, begiak makina txanponjale baten pantailatik hamar zentimetrora itsatsita, errubloak bota eta bota"), Berria 7 (“Juanma Lillo mezu baikorrak bota eta bota ari da azken aldian”), EiTB 3 (“Hauek bota eta bota ari dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bota eta bota 22: Berria 3 (“Askok loreak bota eta bota ari dira haren jardunarekin txora-txora eginda.”), Herria (“"Demoen" auzi denboran, auziperatuak kanporatu dituztelarik eta poliza hasi delarik nigar egin-arazteko batzu bota eta bota, Bob Edme argazkilari ezagutua kolpatua izan da”), Pello Zabala 3 (“Horrek ez du ezartzea lortzen; jardun eta jardun, bota eta bota, dakarren abiaduran antzematen zaio”), Karlos Zabala 3 (“Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik”), Jon Arretxe 2 (“Ura buru gainetik bota eta bota ibili naiz, ia zorabiaturik, tarte laburrak eginez aretoaren erdiko marmolgunean etzanda”), Harkaitz Cano 2 (“Bota eta bota ari da duela bi egun”), Iñaki Mendiguren (“Harryk erantzun nahi zion arazoa ez zela askoz okerragoa izango ahotik bareak bota eta bota jardutea baino, baina ezin izan zuen, Hagriden melaza-gozokiak matrailezurrak itsatsita utzi zizkion eta”), Joxerra Garzia (“han geratu da, argazkiak jasotzen duen unean bezala, txanponak bota eta bota”), Patxi Zubizarreta (“Jendea harrika hasi zitzaien eta haiek, amorrazioak harturik, kokoak bota eta bota aritu ziren.”), Koro Navarro (“Eta horra non ikusi genian Don Karlos harroputz hori, bere batailoi izugarriekin, granadak bota eta bota, zertarako eta gero lasterka Berara ihes egin behar izateko”), Fernando Morillo (“Euriak montzoia balitz bezala jarraitzen zuen, bota eta bota”), Pako Aristi (“ikusten omen du ontzitxora listua bota eta bota, aparra loditzeko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bota sarreran.

bota1, bota, botatzen
1 du ad. Jaurti. Zuen artean bekaturik ez duenak bota diezaiola lehenengo harria. Ateratzen dute sutegitik agoa, ez izerdi tanta eta bero asko bota gabe. Malkoak bota. Ostikada bota zion astoak. Bere burua leihotik bota eta hil zen. Uretara, surtara, errekara bota. Leihotik behera bota. Betiko su eta garren artera bota zituen Luzifer eta haren jarraitzaileak.
2 du ad. Landareez mintzatuz, (lore, sustrai, kimu...) berriak sortu. Ik. loratu; sustraitu; kimatu 2. Orain belar berria hasi da jaiotzen, orain daude arbolak lorea botatzen. Zenbait kulturatan zuhaitzak lurraren eta zeruaren lotura adierazten du; lurrean botatzen ditu sustraiak eta gorantz edo zerurantz altxatzen da. Hurrengo udaberrian ernamuin berriak botako dituzte. Adar beretik ondu diren fruituak dira, enbor batek bota dituen adar bi. Kimuak eta loreak bota zituen.
3 du ad. Eguraldiari buruzko zenbait gertakariz mintzatuz (euriaz, elurraz...), gertatu. Ik. egin1 8. Bat-batean, zaparrada ederra bota du.
4 du ad. Bidali, nonbaitetik alde eragin, kaleratu. Etxetik bota zuen. Lan egiten zuen tokitik bota dute. Jesuitak Espainiatik bota baino urte pare bat lehenago.
5 du ad. Ahoz esan edo kantatu. Ik. jaulki 2. Bilintxek Domingo Kanpañari bota zion bertsoa. Gezur biribilik bota gabe. Hauen enbido eta are hordago-ari eduki ozena botea zion Larramendik.

Esaera zaharrak

Arrainik ez den urera ez bota sarea.
bota2
iz. Oinetako mota sendoa, oina eta zangoaren behealdea estaltzen dituena. Botak jantzi.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper