50535 emaitza bilaketarentzat - [11101 - 11150] bistaratzen.

bozketa
iz. Bozkatzea, botoa ematea. Oposiziokoek ez dute bozketan parte hartu.

Aztergaia: bozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
boztario
iz. zub. Bozkarioa.

Aztergaia: boztario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: Ik. bozkario / HiztEn: Ik. bozkario / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

bozkarioa.

brageta
iz. Galtzek aurreko aldean goienean izaten duten irekidura, gehienetan botoi edo kremailera bidez ixten dena. Banan-banan askatu ditu bragetako botoiak.

Aztergaia: brageta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. praketa.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen baldintza minimoa betetzen du.

brahman
iz. Indiako gizartean, lehenengo eta gorengo kastako kidea. Oraingo bizitzan zintzo jokatzen baduzu, hurrengoan zure arima brahman baten gorputzean sar liteke.

Aztergaia: brahman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

brahma 2 (Ardoy SFran: "Jainkoari esker urgulutan ez sartzeko, hor zituen brahmak, hango jainkoaizunen apezak!", "ez da harritzeko egun batez Frantsesek aitortu behar bazuen ala Indietako brahmak ala Japoniako bozuak zirela munduko arrazarik tzarrena!"); brahmista 2 (Hb Egia: "Othoi, begotz bere alde Brahmistak; badire aski dohakabe hirur hogoi miliun!", "Buddista ala Brahmistek badituzte predikari eta legeak"); OEH argitaratuan, gainera, bramatar 1 (Prop 1901: "Buraso beharrak zituen, baina Rajputen kasta goretsitik ziren. Rajputak dire, Bramatarretarik lekhora, Indies goretsienak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bramatar 4: (Xavier'tar Franzisko 3: "Brama'tar abek ez balira, emengo guziak Jaunaganatuko lirake", "Berreun baño bramatar geiago baziran beren Eliz batean", "Orretarako bi gauz dirala bearrekuak esan ziguten gure jainkuak: beirik ez ill eta bramatar apaizai emaitz [erregalo] asko egin"; El Día 1933: "Bramatarrei galdetzen ba diezu zenbat Jaungoiko diran eunka izendatuko dizkizue").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Brahma : HiztEn, LurE; brahman : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; Brahmana : LurE; brahmandar : HiztEn, Euskalterm 1; brahmanismo : AB38 1 (eta brahamanismo 1), HiztEn, LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: brahman , brahmanismo : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC (braman); brahmaniko : HiruMila; Brahma : ElhHizt, EskolaHE; brahmandar : ElhHizt; bramatar : DRA. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

brahman: zientzia.net (“Bi espezieen ezaugarri onenak aprobetxatzeko, horien arteko hibridazioak egin dira, eta horrela sortu da brahman-a. Behi europarraren aldean, brahmanak askoz hobeto pairatzen ditu tenperatura eta hezetasun-maila altuak eta parasitoekiko erresistenteagoa da. Brahmana, gainera, beste behi-arraza batzuekin gurutzatu da, eta horrela hainbat arraza interesgarri sortu dira, brangus-a [brahman x angus] eta charbray-a [brahman x charolais] esaterako. Horretaz gain, behia beste bobido batzuekin hibridatzea ez da batere zaila: jak-arekin, bisontearekin, bufalo indiarrarekin eta afrikarrarekin...”) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, onartu ez denez

Hedatu gabea (ez da ezagunetakoa).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Isildua.

brahmandar
1 iz. Brahmanismoaren jarraitzailea. Brahmandarrei galdetzen badiezu zenbat Jainko diren, ehunka izendatuko dizkizute.
2 adj. Brahmanismoari edo brahmanei dagokiena.

Aztergaia: brahmandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

osaera egokikoa da, pertsonei dagokiela erabiltzean (x-tar 'x-ren jarraitzailea; x-ren aldekoa'); [-perts.] azpikategoriakoekin erabiltzeko, berriz, brahmaniko izan liteke hobestekoa (mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzeko eskatuz: «izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'lantaldearen proposamena egokia ikusten dut: brahmandar (jarraitzailea, pertsona) eta brahmaniko. Biak onartuko nituzke nik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'brahmandar bakarra sartu'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): brahmandar iz. eta izond. edo izlag. [kategoriak gehitu dira]

brahmanismo
iz. Indiako sistema erlijioso eta soziala, kasten banaketan oinarrituriko gizarte ereduaren eta, beraz, brahmanen nagusitasunaren alde egiten duena.

Aztergaia: brahmanismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

braille
iz. Itsuentzako idazkera-sistema, erliebean markaturiko puntuen bidez gauzatzen dena eta hatzak gainetik pasatuz irakurtzen dena. Braillez idatzitako liburuak. Euskarazko liburuak ez dira sistematikoki braillera moldatzen.

Aztergaia: braille

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

braille 1, K. Izagirre ("Hogei euskarazko liburu braillez kaleratu ziren lehen aldiz").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

braile 2, Berria ("brailea ikasi eta musika estudiatu zuen", "Bi lan sarituak lau hizkuntza horietan argitaratuko dituzte martxoan, eta baita brailez ere"); braille 14: JA. Agirre, P. Iturritegi, X. Olarra 9 ("braillea ikasi", "braillez idatzitako egunkari", "braille-programa", "braillez irakurtzen duten itsuengan"), J. Sarrionandia, J. Urain ("braille sistema"), Berria 2 ("braille metodoa", "braille irakaslea"), Herria ("Itsuen “Braille alfabetoa” sortu zuenari omenaldi bat"). // Ik. ZTCn braille sistema 10, braille alfabeto 6, braille hizkuntza 2, braille lengoaia, braille idazketa, braille inprenta, braillezko liburu 2 / idazkera / musika.

Erdaretako formak

OfQuLF: alphabet destiné aux aveugles || Louis Braille || inventeur de cet alphabet, lui-même aveugle.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoa. Izen arrunt bihurtua da, eta grafia horrekin erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): braille

braille alfabeto
iz. Itsuentzako idazkera-sistema, erliebean markaturiko puntuen bidez gauzatzen dena eta hatzak gainetik pasatuz irakurtzen dena. Ik. braille. Udaletxeak eta osasun-zentroak ere ez dute proba gainditu: agiriak betetzeko eta tramiteak egiteko beharrezko informazioa ez da ematen braille alfabetoan edo ordezko sistemetan.
Loturak

Aztergaia: braille alfabeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

brakiopodo
iz. zool. Sakonera handiko itsas uretako animalia ornogabea, kusku biko maskorra duena, eta gehienbat fosil egoeran aurkitzen dena; (pl.) animalia horiek osatzen duten filuma. Kareharri bat fosil ñimiñoz josia: zefalopodoak, koralak, brakiopodoak...

Aztergaia: brakiopodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

brakizefalo
adj. Burezurra biribil antzekoa, ia luzea bezain zabala duena. Haren ustez, Harri Aroan Europako biztanleak brakizefaloak ziren.

Aztergaia: brakizefalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
brako
iz. Txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje motza, hanka luzeak eta mutur irtena dituena, bere usaimenagatik ehizan oso aintzat hartua dena.

Aztergaia: brako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

brako: EhiztEskulib (168: "Ezagunenak, zalantzarik gabe, Brakoak dira; eta horiekin batera ile luzeko frantses txakurrak edo Spanielak. Brakoak, oro har, ile motzeko txakurrak dira [...] Brakoek iledunen lurreko arrastoa jarrai dezakete —ia untxariek bezala jokatzen dute—, eta baita lumadunen aire-arrastoa usnatu ere. / Brakoa esatea txakur zintzoa esatea da [...] horretan Brakoak baino hobeak baitira Pointerrak eta Setterrak. / Brakoak, ordea, errazago menderatzen dira"; 169: "Hauek dira Brako arraza ospetsuenak: / Burgosko eper-txakurra [...] / Italiako brakoa [...] / Frantziako brakoak [...] / Alemaniako brakoa [...] Badira Hungariako brakoak gure inguruan [...] Alemaniako brakoa baino pixka bat geldoagoa da"; 173: "Bretainiako Spanielak, Brakoak, Drahthaarrak, etab."); EhizAzter (80: "532. Pointerra eta Brakoa"; 81: "535. Brakoa eta Setterra").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Maileguen egokitzapen sistematikoa

c/k.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: brako iz. (txakur-arraza)

braktea
iz. bot. Hainbat landaretan, lorearen oinean sortzen den hostoa, landarearen gainerako hostoetatik formaz eta kolorez bereizten dena eta lorea babesten duena. Hosto gorri horiek ez dira benetako hostoak; brakteak dira, adarraren puntaren puntako loreak inguratzen dituztenak.

Aztergaia: braktea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

brana
iz. g. er. Txilarra.

Aztergaia: brana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

txilarra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "brana hitzari aurreko bihotz-belarrari bezala gertatzen zaio. Ez du berme handirik, eta izatekotan txilarraren bidetik hartu beharko litzateke, eta inola ere ez "serpolet" bidetik" (2004-11-03)

 - [K204]: "serpolet (bot) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

branda
iz. Ipar. Kanpai handia. Sei hilabeteren buruan entzungo dugu branda berria.

Aztergaia: branda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

kanpai handia.

brandy
iz. Ardoa destilatuz lorturiko edari bizia, koñakaren antzekoa. Botila bat brandy eman zigun.

Aztergaia: brandy

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-y.

branka
iz. Itsasontzien aurrealdea. Anton. popa. Branka jaso. Brankaz jo. Brankako masta.

Aztergaia: branka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
brankia
iz. zool. Uretako animalia gehienen arnas organoa, mintzezko xafla edo hari izpi multzo batez osatua. Ik. zakatz. Hipotesi batek dio uretan bizi ziren intsektuen brankietatik garatu zirela hegoak.

Aztergaia: brankia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

brankia, zakatz

Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. zakatz.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa
Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

zakatz

brankial
adj. zool. Brankiena, brankiei dagokiena.
[Oharra: Euskaltzaindiak, gehienetan, zakatz- osaerako elkarketaz baliatzea hobesten du; ik. zakatz 2 ].

Aztergaia: brankial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-07-14 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Normalean / gehienetan, ondokoa da erabiltzekoa

Ik. zakatz- (hots: gehienetan edo normalean, hobe da elkarketaz baliatzea).

Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Zool.

brankiopodo
iz. zool. Ur gezetako krustazeo txikia, mugitzeko eta arnasa hartzeko baliatzen dituen hanka pare ugari duena; (pl.) krustazeo horiek osatzen duten klasea.

Aztergaia: brankiopodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

I. Aldabek erabiliak dira brakiopodo 2 ("Brakiopodoen gisako taldeak"; "Zein izen eman behar zitzaienari buruz oso eztabaidatu da, Bibalbo izenak nahasketa besterik ez zuela sortuko bait zioten, Brakiopodoek ere bi kuskuz eratutako maskorra erakusten bait dute, baina hauetan, biak bizkar eta sabelaldean kokatzen dira, Bibalboetan eskuin eta ezkerraldean egiten diren bitartean") eta brankiopodo 1 ("Brankiopodoak eta Briozooak izenpetzeko erabili izan diren "Moluskoideo" eta "Bermideo" terminoen dilema berbera gogorarazten dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

brakiopoda : Euskalterm 1; brakiopodo : HiztEn, Euskalterm 3; brankiopoda : LurE, Euskalterm 1; brankiopodo : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Zoologia Hiztegia: Brachiopoda (Hal. Brakiopodoak): "... animalia zelomatu protostomioen filuma, gehienbat fosila"; Branchiopoda (Hal. Brankiopodoak): "... krustazeoen subklasea"

Hiztegietako informazioa

brakiopodo : EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FB, Lh DBF, DRA, T-L LFB, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

brasa
iz. Txingarra. Bi brasa irazekiren antzekoak izango dira zure begiak.

Aztergaia: brasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
brasildar
1 adj. Brasilgoa, Brasili dagokiona. Brasildar dantzariak.
2 iz. Brasilgo herritarra.

Aztergaia: brasildar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

brasildar (herritarra).

brasilia
iz. Ipar. Albaka. Ik. basiliko.

Aztergaia: brasilia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

albahaka.

brasiliar
1 adj. Brasiliakoa, Brasiliari dagokiona. Brasiliar dendariak.
2 iz. Brasiliako herritarra.

Aztergaia: brasiliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

brasiliar (herritarra).

brastako
iz. g. er. Bat-bateko mugimendua. Hermannek besokoa kendu zion brastako batez.
Azpisarrerak

Aztergaia: brastako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

brastakoan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

brastakoan
adb. Kolpetik, bat-batean. Brastakoan kendu dio eskutik makila.
Loturak

Aztergaia: brastakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

brastako sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

brastakoan kendu dio eskutik makila.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bratislavar
1 adj. Bratislavakoa, Bratislavari dagokiona. Bratislavar merkatariak.
2 iz. Bratislavako herritarra.

Aztergaia: bratislavar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bratislavar (herritarra).

brau
onomat. Ipar. eta naf. Bat-bateko mugimendu edo kolpe hotsaren onomatopeia. Ik. dzast; klak;  + krask; krik-krak; rau. Orduan, brau, semea zutitzen da eta kanpora doa.

Aztergaia: brau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

brau zutitu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "briu brau = tarrapataka [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'adlag. Ipar.: brau zutitu da. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'bat nator'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'OK'.

brauki
adb. g. er. Indarrez.

Aztergaia: brauki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

brau G 1 (Etxde JJ); IE 11 (Barb 6, Lf Murtuts, JEtchep 2, Larz Senper 2); braun B 1 (Erkiag BatB). OEH argitaratuan gainera brau : A EY II, Etcheandi Mozkortzetik, Herr 1957, Othoizlari 1960; braun : Eston Iz; briau : Herr 1964; brauki : Arb Bok, Othoizlari 1959.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

brau IE 8 (Eskual 1904, D. Soubelet, M. Ariztia, Lf Murtuts, B. Mendisco, Iratz, J.A. Agirre, Herr 1987); briu-brau Zu 1 (Casve Ibañeta); brauki EB 3: R. Manjon ("Antzezaldian, ekintzetan, khirixtiak lasai, lerden eta eder, oinarrizko dantza-kantu batez dihardute; turkek, brauki, imintzio izugarriak eginez, makilaz mehatxu orokorrak erakutsiz, urrats bizkorrez"); Txill 2 ("Agur #mdash# esan zuen Pierre'k brauki"; "Eta neska bat topatuko nulakoan... #mdash# Ni nauk Monique #mdash# moztu du brauki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

brau : HiztEn. Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

brau : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FB, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; brauka : DRA, PMuj DVC; braukada : PMuj DVC; brauki : Lh DBF, DRA; briu-brau : Lur EF/FB, Casve EF: (briubrau), XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

braza
iz. Luzera-neurria, 1,67 metroren baliokidea. Ik. besaldi. Txopatik zintzilik braza bat luzeko soka ikusi nuen.

Aztergaia: braza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

neurria (1,67 m).

brazzavilletar
1 adj. Brazzavillekoa, Brazzavilleri dagokiona.
2 iz. Brazzavilleko herritarra.

Aztergaia: brazzavilletar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

brazzavilletar (herritarra).

brea
iz. Bikearen antzeko gai ilun eta likatsua, petrolioa, egurra edo harrikatza destilatuz ateratzen dena. Ik. galipot; mundrun; naslika. Lur-jausia gertatu zen zati horretako lanak aurrera doaz; brea botatzeko lanak egunotan hasi dituzte.

Aztergaia: brea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. galipot.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

galipot

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. asfalto, galipot.

breakdance
iz. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetakoa den dantza mota, mugimendu eta bira azkarrak, maiz burua edo bizkarra lurrean bermatuz gauzatzen direnak, ezaugarri dituena. Beti dantza akademikoan aritu nintzenez, breakdancean hasi nintzenean gehien kosta zitzaidana inprobisatzea izan zen. Arratsaldeko zazpietan, breakdance emanaldia ikusgai izango da plazan.

Aztergaia: breakdance

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): breakdance 56: Berria 11 (adib.: “Horretarako, elementu ezberdinak batu genituen: breakdancea, multimedia eta musika -oso tonu gertukoan eta dibertigarrian-, eta edukia bera”), EiTB 31 (adib.: “Aprilaren 9an Jinjo Crew munduko breakdance talderik onena arituko da Bilbon eta Gazteak jaialdi honetarako sarrerak zozkatuko ditu”), Argia 11 (adib.: “Munduko azken breakdance lehiaketako irabazleen erakustaldia, aretoko breakdance lehiaketa, Foreign Beggars hip hop taldeak eskainitako kontzertua eta kale kulturen erakustaldia”), DiarioVasco 3 (adib.: “skate erakustaldia Arrasateko Arraska skate taldearekin; breakdance Bergarako Samu crew kolektiboarekin”); break dance 49: AEK (“Txotxongiloak, break dance, dantza bertikala, testuzko antzerkia...”), Berria 12 (adib.: “break dance tailerra izango da”), EiTB 22 (adib.: “Europako Break Dance lehiaketa”), DiarioVasco 14 (adib.: “Skaten aritzeko ere mini-rampa bat instalatuko da, break dance exibizioa ere izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: breakdance 5 (breakdancer 1): Berria 4 (adib.: “hasi baino lehen mutilak breakdance-an aritzen ziren kanpoan”), Unai Iturriaga (“Tralla pixka bat sartuz gero breakdancer bat emango zukeen"); break(-)dance 13, Berria (adib.: “Eta azokako eremuan, poesia, antzerki eta break dance saioak eskainiko dituzte hainbat gaztek”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: breakdance (break dance*). Dantza mota.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta beste musika/dantza mota batzuekin batera sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

brebeta
iz. Ipar. hezk. Frantziako bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasketen agiria edo sinestamendua; agiri hori lortzeko gainditu behar den azterketa. Bordeleko Errektoretzak frantsesez egin nahi zuen orain artean euskaraz egin zitekeen brebeta azterketa. Brebeta lortzeko hiru azterketa gainditu behar dira.

Aztergaia: brebeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

brebiario
iz. Urte guztiko orduen liturgiako otoitzak-eta biltzen dituen liburua. Hesiaren ondoan brebiarioa irakurtzen ari zen apaiza.

Aztergaia: brebiario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
breka
iz. Lamotea.

Aztergaia: breka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-09-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko breka .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

breka 3: Zubk 2 ("Egin kontu: Zure aitak, atzo, sei lebatz, lau Besigu, amar txitxarro eta bost breka ekarri zitula", "6 legatz, 4 besigu, 5 breka..."), H. Etxeberria ("Esan liteke bisiguaren oso antzekoa dela [muxarra], Breka eta Erlarekin batera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

breka : AB38 1 (breca), HiztEn (ik. lamote) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. a) katuarrain (Scyliorhinus canicula) fitxako hustuketa Izendegian: breka , itsas-zakur , liza , momarra : PMuj DCV; katarrain : LMuj DGT; b) momar (Scyliorhinus stellaris) fitxakoa: breka : Lotina Peces,Arzdi Peces; katuarrain : Lotina Peces; kolaio , lamote , pexa : Lotina Peces; kolaio , kolaiu : Azkue DVEF; lamota : FauMar; lixa : Lotina Peces; moma : Lotina Peces,Azkue DVEF, Ag Kr Itxas-iztegia, P. Iztueta Aquarium; momar : FauMar, Azkue DVEF,Lotina Peces,Ibañez, M.; Angulo, R.; Iribar, X.: Geografía de Euskal Herria. Bideografía de la costa vasca, Ag Kr Itxas-iztegia; c) txelba urraburu (Sparus aurata) fitxakoa: arrain-urrezko , breka , kollaka , musoin , taularin : PMuj DCV; d) txelba arrunt (Sparus pagrus) fitxakoa: breka , mazote : Arzdi Peces; gurbin : Lotina Peces; lamote : Lotina Peces, Arzdi Peces, Lozano, F.: "Nomenclatura Ictiológica. Nombres científicos y vulgares de los peces españoles": Boletín Instituto Español de Oceanografía; limote : Lotina Peces, Lozano, F.: "Nomenclatura Ictiológica. Nombres científicos y vulgares de los peces españoles": Boletín Instituto Español de Oceanografía; momar : Lotina Peces; mutur motz , muturmotz : V. Laffitte Catálogo; pargo : FauMar, Lotina Peces; txelba : Arrantzu Estatistikoa, Lotina Peces, Arzdi Peces, Ag Kr Itxas-iztegia, FauMar, Azkue DVEF; urta : Lotina Peces, Arzdi Peces, Ag Kr Itxas-iztegia, FauMar, Azkue DVEF, Lozano, F.: "Nomenclatura Ictiológica. Nombres científicos y vulgares de los peces españoles": Boletín Instituto Español de Oceanografía; xelba : Azkue DVEF, Lotina Peces; e) txelba hortzandi (Dentex dentex) fitxakoa: breka : PMuj DCV; burusberakue : Anasagasti Bermeo; lamote : Lotina Peces, Arzdi Peces; ortze errosel : Lotina Peces; txelba , urta : Lotina Peces, Azkue DVEF; urraburu : LMuj DGT, PMuj DCV; f) lamote (pagellus erythrinus) fitxakoa: breka : Arrantzu Estatistikoa, Lotina Peces, Azkue DVEF, F. Lizaso, PMuj DCV,Ibañez, M.; Angulo, R.; Iribar, X.: Geografía de Euskal Herria. Bideografía de la costa vasca, Anasagasti Bermeo; erla : Lh DBF; errosel txiki : Lh DBF,F. Lizaso; lamota : Azkue DVEF, Ag Kr Itxas-iztegia, PMuj DCV; lamote : Lotina Peces, Azkue DVEF,Arzdi Peces, Ag Kr Itxas-iztegia,F. Lizaso, X. Kintana Hizt80, PMuj DCV, FauMar, Muus, B.J.; Dahlstrom, P.: Guía de los peces de Mar del Atlántico y del Mediterráneo. Biología-pesca-importancia económica; momarra , xipa : PMuj DCV; rousseau : FauMar.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

breka : ElhHizt (Zool. breca; h. lamote), DRA (BG breca, un pez de mar), PMuj DVC (BG vario, breca #mdash# pez; dorada, dentón #mdash# pez; breka momarra: pintarroja, lija #mdash# pez) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE eta EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

dirudienez, 'lamotea' arraina (Pagellus erythrinus) adierazteko erabili izan da batez ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ez dut batere argi ikusten sartzea, nahiz hiztegietan ageri den. Ez du lekukotasun nahiko".

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): "sartu".

bretoi
1 adj. Bretainiakoa, Bretainiari dagokiona. Bretoi arrantzaleak.
2 iz. Bretainiako herritarra. Iaz bretoiak Baionara etorri ziren Korrika 18ren bukaera-festa ezagutzera eta gozatzera.
3 iz. Bretainian mintzatzen den hizkuntza. XIX. mendearen hasieran Frantzian bizi zen biztanleriaren erdiak baino ez zuen frantsesa ezagutzen; euskara, okzitaniera, bretoia, alemana, eta beste hainbat hizkuntza hitz egiten ziren.

Aztergaia: bretoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bretoin ez da euskara. Behin ere ez dut entzun ez bada euskaldun berri zenbeiten ahotik. Betroinak behiak omen dira eta ez gizonak! Lhanden hiztegietan ez da aipu ere" (1995-03-03)

bretoiera
iz. Bretainian mintzatzen den hizkuntza. Maiatzaren 4tik 12ra egingo dute Bretainian Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketa.

Aztergaia: bretoiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau36
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: bretoiera edo breizera / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika Batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EArau36: bretoiera aipatzen da arau horretan.

bretxa
iz. zah. Arrakala, pitzatua.

Aztergaia: bretxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

arrakala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

brida
1 iz. Zaldi eta zamarien ahoko edo muturrekoa. Brida ezarri. Behorra bridatik harturik. Bridatik bortizki atxikia. Zamaria bridatik zeukala.
2 iz. Galga. Orduan halako moldez irakiten du itsasoak, non bridarik ez balu, lur guztia estal bailezake.
3 iz. Tutu zatiak elkarri lotzeko erabiltzen den pieza.

Aztergaia: brida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  bridatan eduki, brida eman, brida largatu sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-05-31): ez da onartu.

bridatu, brida/bridatu, bridatzen
1 du ad. Bridaren bidez geldiarazi edo zuzendu. Zaldia bridatu.
2 du ad. Sentimenduez eta kidekoz mintzatuz, eutsi, mendean hartu. Ik. galgatu 3. Zure bihotzeko grinak bridatzen eta zuzentzen bazeneki. Birao egiteko ohitura ahotik ken dezagun, mihia brida dezagun.

Aztergaia: bridatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bridatu, brida(tu), bridatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bridatu, brida(tu), bridatzen

bridge
iz. Karta-jokoa, karta frantsesekin bi bikoteren artean jokatzen dena. Gracek eta Ernestek beste bikoteren bat gonbidatzen zuten beti bridgean jokatzera.

Aztergaia: bridge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bridge".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

inolako egokitzapenik gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bridge iz. (karta-jokoa)

bridgetowndar
1 adj. Bridgetowngoa, Bridgetowni dagokiona.
2 iz. Bridgetowngo herritarra.

Aztergaia: bridgetowndar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

brigada
1 iz. Lan berezi baterako elkartzen den langile edo pertsona multzoa. Joan-etorriko bidaia izaten da; brigaden bidez herrialdea ezagutzen dugu, maputxeekin bizi gara, eta babesa ematen diegu nolabait.
2 iz. mil. Bi erregimentuk osatzen duten talde egituratua; dibisioa zatitzen den hiru taldeetako bakoitza. Infanteriako brigada. Brigada-jenerala.
3 iz. mil. Espainiako armadan eta Guardia Zibilean, tenienteorde eta sarjentu lehenaren arteko gradua duen ofiziala. Brigadak beste zortzi egun barru etxean izango ginela esan zigun.

Aztergaia: brigada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Brigada Gorriak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: adibide hobea ezar bedi, demagun: Nazioarteko Brigadak.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): ez da aldatu beharrik ikusten.

brigadier
1 iz. Brigada-jenerala.
2 iz. Zalditeria edo artilleriako kaporala.

Aztergaia: brigadier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
brigadista
1 iz. Lan berezi baterako elkartzen den langile edo pertsona multzo bateko kidea. Zuk ere laguntzeko borondate osoa izango zenuen Nikaraguara brigadista joan zinenean.
2 iz. Boluntarioz edo ekintzailez osaturiko talde armatu bateko kidea. Errepublikaren alde 1936ko gerran brigadista modura aritu zirenak.

Aztergaia: brigadista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): brigadista 46: Deia (“Honenbestez, eguenean, hilak 19, Egungo egoera Saharan ezagutzeko aukera emango duen hitzaldia eskainiko dute Askapeneko Brigadistek Kofradia Zaharrean”), Berria 36 (adib.: “1936ko gerrako brigadistak gogoan”), EiTB 3 (adib.: “Guardia Zibilak Pontevedrako Fornelos de Montes herriko bizilagun bat atxilotu du, bi brigadisten heriotza eragin zuen sutearekin, ustez, zerikusia izan dezakeelako”), Argia 6 (adib.: “Orduan baino lehen, Ingalaterran Errepublikaren alde jardun zuten hainbat jendek: errefuxiatu kanpamenduetan laguntzen batzuek, brigadista, berriz, beste batzuek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: brigadista 25: Berria 13 (adib.: “Espainiako Poliziaren furgoneta bat errepide erdian gurutzatu eta brigadistak zihoazen autotik gazteak atera, identifikatu eta polizia etxera eraman zituzten”), Jon Arretxe 3 (adib.: “Mirenek ez dauka zerikusirik beste giro bateko neska brigadista liberatu eta alaiekin, ez”), Lutxo Egia 3 (adib.: “Lehen brigadistak, Alemaniako komunistak”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “Banekiela bere aita brigadista izan zela”), Edorta Jimenez (“Brigaden eginak ederrak badira ere, halako egunen batean brigadistek agur esan beharko diote Spanish Earth kuttunari”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Noizean behin, uda partean batez ere, brigadista eta kooperante berriak ere iristen ziren”), Koldo Izagirre (“Brigadista ibili ote zen gurean, orduantxe galdetu behar niokeena”), Jon Maia (“Espainiako gerran hildako brigadistei omenaldi bat egingo zietela hurrengo egunean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

brigant
adj. Ipar. g. er. Mandila.

Aztergaia: brigant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

brigantin
iz. Bi mastako itsasontzia, bela karratuak zituena. Tabakoz eta azukrez zamaturiko brigantinak.

Aztergaia: brigantin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(itsasontzia).

brik
iz. Tetrabrika. Supermerkatuan litroko brika 58 zentimoan erosten du jendeak.

Aztergaia: brik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh93 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

tetrabrik iz. Barnetik aluminio geruza batez estalia den kartoizko ontzi irazgaitza, batez ere elikagai likidoak edukitzeko erabiltzen dena. Tetrabrikeko ardoa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu brik formarik.

brik 81: a) ‘tetrabrik’ adierakoak 79: Argia 2 (“plastikoa, metalak eta brika, izan ontziak edo ez”), Berria 2 (“Gipuzkoako lantegian briketan ontziratzen daude espezializatuta -esnea, esnegaina eta salda batez ere- “), DiarioVasco 7 (“beirazko edo plastikozko ontziak, brik motakoak.”), EiTB 3 (“Eta Mikel Garaizabal Enologoarekin bi gai landuko dituzte: pontxea eta briketan saltzen den goi mailako ardoa”), Elkar 4 (“Harrezkero, soilik oporretan nagoenetan gosaldu izan dut hori, eta gaur ere halaxe ekingo diot, hegazkinak eskaintzen didan plastikozko baso eta brikeko zukuarekin, baina glamourrik galdu gabe”), Consumer 61 (“Tomate frijitua, APIS, brika“); b) ‘adreilua’ adierakoak 2: Argia (“Salieseko gatzak ederki kontserbatzen zituen Amikuze oihan komunaletan hazi urde azpiak, ardi eta behi haragiak, arto eta ogi bihiak, baratzekariak, oihalak, baserrietan ekoitzi teilak eta brika gorriak”), Elkar (“Eta brika gorrizko / Txaboletan aterpetzen gara“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

brik 3: a) ‘tetrabrik’ adierakoak (eta tetra-brik) 2, Berria (“Erosketak egiterakoan Berria kooperatibak ekoizten duen behi esne tetra-brik-aren etiketan ez da ageri kooperatibak laborariei esnea merkeago erosten diela”), b) ‘adreilu’ adierakoa 1: Michel Oronoz (“Gaina herriko harginek brikez eraikia dute, 1733an, Pierre Etxauzkoa erretore zelarik, Jean de Saint Martin Etxauzko bizkondea elizaren nagusi”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa, baina ‘tetrabrik’ adierarako bakarrik, sinonimo gisa.

brika
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adreilu].

Aztergaia: brika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. adreilu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

ik. adreilu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper