50535 emaitza bilaketarentzat - [11251 - 11300] bistaratzen.

bukaera eman
dio ad.-lok. Amaiera eman. Bertso horiekin festari bukaera eman zioten. Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintza eta ebazpenak. || Lanari bukaera ona emateko.

Aztergaia: bukaera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BUKAERA EMAN. Dar término, acabar. Eliza berria da egiten asia milla zazpireun, ber[r]ogei ta irugarren urtean, eta bukaera eman izan zioten milla zazpi eun irurogei ta laugarrenean. Izt C 51. Sukuntzak ontan eman zion bukaera. Or Eus 367. Lan geiegi badegu, / eman bukaera. Lizaso in Uzt Noiz 89. Bere bizitze urrikalgarriaren ezin-besteari bukaera emateko. Berron Kijote 150. Bertso oiekin, festari bukaera eman zioten. Alkain 29. Bukaera're eman deiodan / igaro baida eguna. Insausti 242. (Con adj., etc.). Gai oni dagokan bukaera emateko. AA III. 437. Bere ikasikizunai bukaera ona emateko. Aran SIgn 64. Lanari bukaera ona ematia. Bv AsL 135. Egun artan asi zuten leloari nola bukaera on bat emango zioten. Ag G 38. Obeko degu garaiz / ixiltzen bagera, / eta eman dezadan / onen bukaera. Uzt Sas 312. Alik eta ari-eginkizunari azken-bukaera eman arte. Berron Kijote 225. Bukaera ona eman diote / aurtengo Ligari. Insausti 202.

adib: bukaera iz. Bukatzea; zerbait bukatzen den unea edo modua; zerbaiten azken zatia. Ik. amai; amaiera; akabera; azken. Hasieratik bukaeraraino. Egunaren, astearen bukaera. Bidearen bukaera. Silaba bukaeran. Munduaren bukaeran etorriko dela. Jaialdiaren bukaeran. Liburuaren bukaeran. Bukaera ona, txarra, gaiztoa. Hori da gizon edalearen bukaera. Zerbaiti bukaera eman. Lanari bukaera ona emateko. Ez zizkion bukaerako hitz horiek entzun. Bukaerako oharrak. Bukaerarik ez duen nekea. Mugarik eta bukaerarik gabe.

bukaera eman 233: Aizu, Deia 5, Elhuyar 6, Consumer 4, Berria 77, EiTB 47, Euskaltzaindia 3, Jakin, Karmel 3, Argia 13, Erlea 2, DiarioVasco 71.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bukaera eman 74: Berria, Herria, Bat-bateko bertsolaritza, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Bernardo Atxaga, Jon Alonso, Pako Aristi, Patziku Perurena, Gotzon Garate, Joan Mari Irigoien…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa.

bukaezin
adj. Ezin bukatuzkoa. Hitzen jario bukaezina. Adiskidetasun bukaezina.
Azpisarrerak

Aztergaia: bukaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bukaezinezko
adj. Bukaezina.
Loturak

Aztergaia: bukaezinezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: bukaezine(z)ko / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

osaera okerrekoa (eta aski dira bukaezin eta ezin bukatuzko).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: -ezinezko.

bukagabe
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, bukagabe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bukatugabe].

Aztergaia: bukagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bukatugabe.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe ad.ekin.

bukakor
adj. Amaikorra. Gora eta aurrera, hemengo guztia bukakorra delako; zeruan ez dugu zorigaitzik izango.

Aztergaia: bukakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

bukanero
iz. XVII. eta XVIII. mendeetako itsaslapurra, Espainiak Amerikan zituen ondasunak arpilatzen eta lapurtzen zituena. Nik ikusi nuenagatik, zeharkatzen zuten itsasoa bezain sorgorrak ziren bukanero haiek guztiak.

Aztergaia: bukanero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh54 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bukanero formarik.

bukanero 54: Aizu, Argia, Berria, Deia 3, EiTB 4, ElCorreo, Elkar 42, Erlea; itsaslapur 176.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bukanero 3: Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Julen Gabiria; itsaslapur 19.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bucanero / fr pirate mercenaire: Adorez: itsaslapur, pirata, bukanero / Elhuyar: bukanero; itsaslapur, pirata / Labayru: itsaslapur, pirata, itsasohoin, bukanero / Zehazki: bukanero, itsaslapur / NolaErran: (itsasoko) lapur ontzi – ontzi pirata.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa. Badira itsaslapur eta pirata formak ere, baina honek badu ñabarduraren bat.

bukarazi, bukaraz, bukarazten
du ad. Bukatzera behartu. Jakoben atzerrialdia bukarazi duzu.

Aztergaia: bukarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bukarazi, bukaraz, bukarazten. du ad.

bukarestar
1 adj. Bukarestekoa, Bukaresti dagokiona. Bukarestar antzezlea.
2 iz. Bukaresteko herritarra.

Aztergaia: bukarestar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bukarestar (herritarra).

bukatu, buka, bukatzen
1 du ad. Amaitu, zerbaiti azkena eman. Ik. burutu1 3. Anton. hasi. Otoitza bukatzean. Hemengo lanak bukatu ditut. Denak aipatzen hasiz gero, ez genuke inoiz bukatuko. Hizketan bukatu arte ez bedi joan.
2 da ad. Amaitu, zerbaiten azkena gertatu. Jaialdia bukatu arte. Zazpi urte on haiek bukatutakoan. Han bukatzen da bidea. Indarrak bukatu arte. Haren ezbeharrak ez dira inoiz bukatuko. Infernua bukatuko al da?
3 da/du ad. (Osagarritzat modua adierazten duen sintagma bat hartzen duela). Ongi bukatu. Gaizki bukatuko du. Onez bukatzen bada. Tabernetako jan-edan gehiegiak borroka gaiztoekin bukatu ohi dira. Honela bukatu zen orduko auzia. Kontsonantez bukatzen diren hitzak.
4 da/du ad. Amaitu, kopuru batetik dena hartu edo erabili. Ik. ahitu; agortu. 20 urtean petrolioa bukatuko da. Batak zein besteak aspaldian bukatu dituzte euren kafeak.
5 du ad. adkor. Hil. Uholdeak Noe eta bere etxekoak ez beste guztiak bukatu zituen.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: bukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bukatu, buka, bukatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bukatu, buka, bukatzen

bukatugabe
adj. Bukatu gabe dagoena. Orain urte batzuk, Cezanneren 120 obra bukatugabe jarri zituzten ikusgai Alemaniako erakusketa batean.

Aztergaia: bukatugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bukatze
iz. Amaitzea. Aberea hiltzen denean bukatze huts bat dugu soilik, baina ez bizinahi baten hondamena.

Aztergaia: bukatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

buket
iz. (Lore) sorta. Ik. floka. Buket bat igorri dit lili arraroz eginik.

Aztergaia: buket

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bukle
iz. Behin eta berriro errepikatzen den prozesua edo gertakari saila. Ik. begizta 2. Betiko bukle mingarri horretatik ezin aterata bizi da. Uste dut datorren urtean ere bukle berean sartuta izango garela.
Azpisarrerak

Aztergaia: bukle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bukle (Ht VocGr), bugle (Ht VocGr 335). Bucle. Andreen bilho-bukletan / banabilla ni dostetan. Gy 287.

LB 45 (Aizu 1, Argia 5, Berria 23, EiTB 1, ElCorreo 2, Elkar 4, Erlea 1, Jakin 3, UEU 4, Uztarria 1); ETC 176.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es bucle / fr boucle: Elhuyar: ile-kiribil; (Inform.) begizta / Adorez: 1 kiribil, kizkur; 2 (Inform.) begizta / Labayru: 1 ile kiribil, ilekizkur; 2 (Inform.) begizta / NolaErran: 1 kizkur, kuskuila, karakoil; 2 begizta // Euskalterm: begizta (TN; Industria).

Bestelakoak

begizta iz. Biribil gisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako bati tiratzean desegiten dena; korapilo horren biribil gisako bakoitza. Ik. txibista. Begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

begizta badago ere, hau erabiltzen da, eta gutxieneko baldintza betetzen du. Eta, horrekin batera, buklean azpisarrera egitea komeni da, buklean entzun moduko adibideren batekin.

buklean
adb. Prozesu batez edo gertakari sail batez mintzatuz, amaitu orduko berriz puntu beretik hasiz, behin eta berriro errepikatuz. Bidean Irla izan albuma entzun dut buklean. Inoiz kritikatu izan dut erakundea, etenik gabe saio bera buklean emateagatik. Ezin duzu ulertu, eta burua jiraka hasten zaizu etengabeko buklean.
Loturak

Aztergaia: buklean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bukle aztertzean azpisarrera gisa proposatua. buklean entzun moduko adibideren bat jaso.

bukoi
iz. Barrika handia. Mistelaren bukoiak.

Aztergaia: bukoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

upel txikia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]: "bukoi, upel tzikia, garai batean txakolina egiteko ohikoena, 800 bat botilakoa" (2004-11-03)

bukoliko
adj. Artzain giroko gaiez aritzen dena. Poesia bukolikoa. Kanta bukolikoak. Olerkari bukolikoak. Amets bukolikoaren lilura.

Aztergaia: bukoliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bular
1 iz. Giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia. Bularra airez bete. Bularreko mina (Ik. bularreko).
2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz.
3 iz. Emakumearen ugatzetako bakoitza. Ik. titi 1. Neskatilari bularrak, irten-irtenak, ageri zitzaizkion. Bularrak agerian zituela. Agata gure martiriari moztu zizkioten bularrak. Haren emazte musu-gorri bular-betea. Bular antzua. Seme bat munduratu zuen, Sanson izenekoa, bere bularrean hazi zuena.
4 iz. Ugatzek ematen duten esnea. Ik. bularra eman; bularra hartu; bularra kendu. Bere amari bularra eskatzen dion umea.

Esaera zaharrak

Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. Gibel ekaitzari, bular aldi onari. Urriak buztanaz, zezeilak bularraz.

Aztergaia: bular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bularra eman, bularra hartu, bularra kendu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bular-arte , bular-estu , bularreko angina , bularreko (haur) .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bularra eman, bularra hartu, bularra kendu

bular ahizpa, bular-ahizpa
iz. Emakumezko batentzat, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dion emakumezkoa. Emerenziana Santa Inesen bular-ahizpa zen.

Aztergaia: bular-ahizpa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BULAR-AHIZPA "Collactanea respectu sororis, bulhar batetako aizpa, hazaizpa, bulhar aizpa, bulharreko aizpa" Urt V 319. "Budar-anai edo aizpak (R-uzt), hermanos de leche" A s.v. bular. Cf. BULAR BATEKO. * Emerenziana au, Santa Inesen bular-aizpa zan. Or MB 839.

LB: 0, EPG: 1, ETC: 1

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bular-ahizpa hermana de leche [respecto a otra hermana]; Adorez: 0, Labayru: 0.

Bestelakoak

bular 5 iz. (Bigarren osagaitzat anai, arreba... eta kidekoak hartzen dituzten hitz elkartuetan, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dien pertsonak adierazteko). Emerenziana Santa Inesen bular-ahizpa zen. Jainkoak nahi izan zinan hura hire bular-neba izatea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da bular 5 adieran, baina oharra definitzaile bihurtuz.

bular anaia, bular-anaia
iz. Norbaitentzat, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dion gizonezkoa. Bestalde elkarrekin titia edan dutenak bular-senideak (bular-anaia, bular-ahizpa eta beste) dira.
bular arreba, bular-arreba
iz. Gizonezko batentzat, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dion emakumezkoa. Etxeko oinordekoaren bular-arreba zen.
bular kaiola, bular-kaiola
iz. Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana. Bat-batean, bular-kaiolaren erdialdean ziztada bat sentitu du.
bular neba, bular-neba
iz. Emakumezko batentzat, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dion gizonezkoa. Jainkoak nahi izan zinan hura hire bular-neba izatea.

Aztergaia: bular-neba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: 2; ETC: 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

bular 5 iz. (Bigarren osagaitzat anai, arreba... eta kidekoak hartzen dituzten hitz elkartuetan, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dien pertsonak adierazteko). Emerenziana Santa Inesen bular-ahizpa zen. Jainkoak nahi izan zinan hura hire bular-neba izatea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da bular 5 adieran, baina oharra definitzaile bihurtuz.

bular senide, bular-senide
iz. Norbaitentzat, odoleko senide izan gabe, bularra emakume berak eman dion pertsona. Bestalde elkarrekin titia edan dutenak bular-senideak (bular-anaia, bular-ahizpa eta beste) dira.
bular-arte
iz. Bularra; bi bularren arteko tartea. Eskaleak emandako gutuna hartu eta bular-arteko xokoan sartu zuen.

Aztergaia: bular-arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusekoak dira bularrarte 2 (TAg Uzt: "Eskaleak zemaion karta artuta, bularrarteko xokondoan sartu zun arinka, norbaitek ikusi zezakealakoan", "Sua zebilkion buruan, sua zañetan, sua bularrarte gurian pilpilka") eta bularte 7 (denak Or; Eus 1: "Betilleak dar-dar eta bulartea pil-pil"; Mi 6: "Otalur ixilean, saskigileak oiñez bulartea estutzen zion Urri elbarrituari", "Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako bulartea", "Atorra zarpildurik, belarra odoldurik, eta bulartea zauriturik", "Bulartean zauri aundia du", "Bulartea sukar, maite-dardaraz, lenbiziko maitemiñ eguna oroituz", "Aren bularte atsandituak, iturri garbian ugin bikia dirudi, ta itsasertzean zuri zuri nabari den akara-aiena"); ik. OEH argitaratuan bulhar-arte 4 (Dv Lev 7,30: "Eskuetan idukiko ditu [bakezko bitimaren] bilgorra eta bulhar-artea"; 8,29: "Jaunaren aitzinean altxatzen zuelarik kontsekrazioneko aharitik bulhar-artea"; Jnn Bihotz: "Hainbertzenarekin heldu zait aitzinera Jesus Jauna, gorphutz guzia, eta bereziki bulhar-artea, distiradurarik handienean"; Prop 1895: "Aita Jozau joaiten zitzaioten bidera [soldaduei]; etzela hura heriotzaren beldur; agertzen ere zioten bulhar-artea: tira zezotela, gogoak laguntzen balin bazituen") eta bularteria 1 (A EY: "erostunean pasa diteke, damea, zure gerria // Erostunean gerria, mardula bularteria, / neure ustean ezta faltako zuretzat merkataria").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bularte : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bular-arte : ElhHizt, PMuj DVC (bularr-arte); bularte : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bular sarrerari dagokion azpisarrera.

bular-estu
iz. Asma; hotzeria, bereziki eztulik gabekoa. Hemen ez dakigu eztula zer den, marranta eta bular-estua zer diren ere ez.

Aztergaia: bular-estu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: bular estu / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: bular estu

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-estu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bular sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

marranta.

bular-harro
adj. Emakumeez mintzatuz, bular handiak dituena. Ik. bulartsu 3. Emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.
bulardetsu
adj. gip. g. g. er. Bulartsua, kementsua.

Aztergaia: bulardetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Gip.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

bulartsua.

bulargorri
iz. g. er. Txantxangorria.

Aztergaia: bulargorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: 1 Ik. txantxangorri 2 Ik. txoka / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

txantxangorria.

bularka2
iz. Ontzietan, urpean gelditzen den zatia. Batelaren bularka palanka batekin urratu zuen.
bularki
iz. Hegaztien bularra osatzen duten bi zati berdinetako bakoitza. Ahate bularkia. Bularki xerra txiki bat.

Aztergaia: bularki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: bularki 7 (horietan indioilar-bularki 1, oilasko-bularki 2, ahate-bularki 3). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Banaketa eta kontsumoko hiztegia (Janari-edariak): bularki, ahate-bularki, oilasko-bularki. DenSuk: papar, ahate-papar, oilasko-papar.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bularki jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, Lh DBF (bulharki: AS), DRA. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal pechuga / blanc formen ordainak: bular : HiruMila, ElhHizt, PMuj DCV; bularki : HiruMila, ElhHizt; papar : HiruMila, Lur EG/CE, PMuj DCV; eta gainera PMuj DCV: papa, ugatz, titi. Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG FB.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela' (zalantzarik izan den arren, badirudi gorputz-zatiekin ere erabil daitekeela -ki atzizki hau; cf. saiheski; gainera odolki edo esneki bezalakoak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ahate-bularkia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "jaten dena [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [E302]: "egokia ote da bularki hitza? Oilasko-papar entzun izan dut, eta egokiago iruditzen zait, gainera" (2004-11-03)

bularpe
iz. Bular barnea. Bularpeko ezkutuetan. Zer ote da bularpea hainbeste estutzen eta kezkatzen diona?

Aztergaia: bularpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

bularra eman
dio ad.-lok. Edoskiarazi. Ik. titia eman. Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta indartsu hazi zen.

Aztergaia: bularra eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bularra hartu
du ad.-lok. Edoski. Ik. titia hartu. Bularra hartzen daudenetik ardora ohitzen dituzte haurrak.

Aztergaia: bularra hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bularra kendu
1 ad.-lok. Umeari bular esnea emateari utzi. Amak haurtxoari bularra kentzea pentsatu du.
2 ad.-lok. Ebakuntza bidez ugatza erauzi. Ik. mastektomizatu. Lagunari bularra kendu diotela esango diot gaur; baina ondo dagoela.

Aztergaia: bularra kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bularralde
iz. Bularra. Ik. torax. Irmo jarri zen gero, burua atzera eta bularraldea aterea. Erredurak ditu aurpegi eta bularraldean.

Aztergaia: bularralde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

bularreko
1 iz. Bularreko haurra. Haurren eta bularrekoen ahotik aterarazi duzu zure goraipamena.
2 iz. Israeldarren artean, Apaiz Nagusiak erabiltzen zuen jantzietako bat.

Aztergaia: bularreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bularreko angina
iz. med. Bihotzeko hutsegitea, bularraren ezkerraldean mina eta larritasuna sortzen dituena. Bularreko angina bihotzeko muskuluan odola falta denean gertatzen da.

Aztergaia: bularreko angina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

bular-angina lehiakidea okerra dela esan gabe, forma librea hobetsi da, bide honek tradizioan oinarri hobea duelakoan gaixotasunen izendapenetan (cf. aire-armada sarrera baztertuan egindako oharra).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bular sarrerari dagokion azpisarrera.

bularreko haur
iz. Bularra hartzen duen haurra. Ik. bularreko. Salda gaixoari eta ugatza bularreko haurrari. Bularreko haurrak berak ere mintzatzen ziren hartaz!

Aztergaia: bularreko haur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bular sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

bularreko soila ere erabil daiteke, adiera berarekin.

bularretako
iz. Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jantzia. Azpiko galtzak eta bularretakoa ohe adarrean zintzilik.

Aztergaia: bularretako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jazkia'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jazkia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'jantzia' eta 'janzkia' erabiltzen dira forma horien esanahia azaltzean. Ez da hobe bakarra erabiltzea?

 - Erabakia: BAgiria (1996-05-31): sarrera emango zaio. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): dauden bezala uztea erabaki da.

bularretik egon
da ad.-lok. Hetika izan, biriketako eritasuna izan. Gazte hau bularretik dago.
bularretiko
iz. Hetika. Herriak ez zidan irakatsi nola sendatzen diren astanafarreria, zorotasuna, bihotzeko mina eta bularretikoa.

Aztergaia: bularretiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -etiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hetika.

bularreztatu, bularrezta, bularreztatzen
du ad. g. er. Bularra eman. Nork bularreztatuko du haren haurra?

Aztergaia: bularreztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bularrezta, bularreztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bularra eman.

bularrezur
iz. Saihetsak aurreko aldean biltzen dituen hezur laua. Bularrezurra hautsi du eta zauriak ditu beso batean.

Aztergaia: bularrezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bulartsu
1 adj. Kementsua, adoretsua, ausarta. Asaba bulartsuek irabazitako gudu handiak. Gizon bortitz eta bulartsua. Gerrarako grinatua eta bulartsua zen. Gizon bulartsuenaren indarrak eta gogoak makaltzeko. Bihotz bulartsua.
2 adb. Kementsu, adorez beterik. Gogor eta bulartsu jardun.
3 adj. Emakumeez mintzatuz, bular-harroa, bular handiak dituena. Gaztetatik bulartsua zen, bere ama bezala.

Aztergaia: bulartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bulartsuki
adb. g. er. Bipilki, kemenez. Bulartsuki eraso.

Aztergaia: bulartsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

bulartu, bular/bulartu, bulartzen
1 da/du ad. Horma edo paretez mintzatuz, sabeldu.
2 da/du ad. Errekez-eta mintzatuz, hazi, indartu. Arro behetik errekak hots, euriteak bulartua. Uholdea bulartzen denean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Nilo ibai bulartuak sortutako idoi zabaletan.
3 da/du ad. Bulartsu bihurtu, adoretu. Kritika gogorregiak agertu izan ditugula; ba omen dirudi idazleak, bulartu beharrean, atzerarazi nahi genituzkeela, gogoa galaraziz.
4 du ad. Bularra eman. Bulartu ninduenari lepoa moztu al diot?

Aztergaia: bulartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bulartu, bular(tu), bulartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bulartu, bular(tu), bulartzen

bulba
iz. anat. Emakumeen eta ugaztun emeen sexu organoen kanpoaldea. Ik. alu 1; natura2. Giza papilomaren birusak bulbako, zakileko edo uzkiko minbiziak ere sor ditzake.

Aztergaia: bulba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. natura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

bulda
1 iz. Aita santuak izenpetu eta zigilaturiko agiria. San Frantziskoren bigarren erregela, aita santuaren buldaz finkatu eta sendotua. Eskumiku bulda. Lazarori bulda-saltzaile baten mendean jazo zitzaiona.
2 iz. Bijilia-egunetan haragia jateko eta barau ez egiteko baimena ematen zuen bulda. Ea jan duen haragirik buldarik ez zuela. Bulda hartu.
3 iz. Zerbaitetarako baimen berezia, gainerakoei ukatzen zaiena. Teknikaren aldetik esankizunik ez dago; horretan Chaplinek bulda berezia izan du beti, lehen eta orain.

Aztergaia: bulda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buldadun
adj./iz. Bulda duena. Zein egun dira buldadunentzat haragia uztekoak?

Aztergaia: buldadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper