50535 emaitza bilaketarentzat - [11301 - 11350] bistaratzen.

bulebar
iz. Kale edo pasealeku oso zabala, gehienetan zuhaitzez hornitua. Ik. hiribide. Saint Marcel bulebarreko sirena-hotsak isildu dira.

Aztergaia: bulebar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. 'hiribidea'".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bulegari
iz. Bulego batean lan egiten duen pertsona. Gainerako langileak itunetik at dauden kargudunak eta bulegariak dira.

Aztergaia: bulegari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bulegari, bulegogizon

Informazio osagarria
Forma berria da, eta ongi eratua

egokia da osaeraz, eta sexismotik ihes egiteko egokiena

bulego
iz. Lantegi edo erakunde bateko administrazio arazoak zuzentzen diren lekua. Zerga bulegoak. Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzaren bulego berria. Bulego batean egiten du lan. Lantegiaren bulegoetan. Bulegoko leihatilak. Bulegora sartu zenean. Ni fabrikara eta hura bulegora. Bulego lanak. Zentroaren egoitza industrialdeko bulego-eraikin batean jarri nahi dute.

Aztergaia: bulego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

langela, bulego; turismo-bulego

bulegotika
iz. Bulego lanetan erabiltzen diren baliabide eta programa informatikoen multzoa. Software librean garatutako bulegotika-aplikazio ezagunenak bere hirugarren bertsioa kaleratu du.

Aztergaia: bulegotika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-07-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bulegotika forma 9 aldiz ageri da, Informatika-Fakultatearen Informatika Atlasa obran.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bulegotika : Euskalterm (burótica, ofimática). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

UZEIko Informatika hiztegian: bulegotika (burótica, ofimática).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal burótica, ofimática / bureautique formen ordainak: burotika : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

bulegotika 11: Iker Balentziaga 2 (“Google Docs bulegotika aplikazio multzoa”), Ibon Aizpurua 4 (adib.: “Zoho eta Google Docs dira on line bulegotikaren bi adibide”), Jabi Asurmendi 4 (adib.: “kudeaketa aplikazioak, sare aplikazioak, multimedia aplikazioak eta bulegotika aplikazioak”), EiTB.com (“posta elektronikoa eta bulegotika aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

pasakorra izan liteke, bai formaz (frantsesezkoaren gain eraturiko exoelkartea), bai adieraziaz.

Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da; erabilia da hibridoa izan arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'merezi du orduan aipatzea? Nik ez nuke aipatuko. Nork daki zer den hau? ('ofimática' esan nahi omen)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'ez sartu'.

buletin
iz. Agintaritzaren edo Administrazioaren argitalpen edo aldizkari berriemailea. Probintziako Buletin Ofiziala.

Aztergaia: buletin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bulgariar
1 adj. Bulgariakoa, Bulgariari dagokiona. Bulgariar idazlea.
2 iz. Bulgariako herritarra.

Aztergaia: bulgariar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bulgariar (herritarra).

bulgariera
iz. Bulgarian mintzatzen den hizkuntza. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, frantsesez, errumanieraz, ingelesez eta bulgarieraz plazaratu du gida Eusko Jaurlaritzak.

Aztergaia: bulgariera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bulgariera (hizkuntza).

bulimia
iz. Jateko gogo ezohiko eta gehiegizkoa; jateko gogo gehiegizkoa eta konpultsiboa eragiten duen buru nahasmendua. Anorexia, bulimia eta beste elikadura desorekak gazteekin lotu izan dira sarri.

Aztergaia: bulimia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bulimiko
1 adj./iz. Bulimia duena. Bulimikoen erdiak aurretik anorexiko izandakoak dira. Paziente bulimiko gehienek hobekuntza nabariak izaten dituzte 2-4 hilabeteko terapia baten ondoren.
2 adj. Bulimikoari dagokiona. Anorexiaren momentu batean edo bestean jokaera bulimikoak agertzen dira.

Aztergaia: bulimiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh39 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 39 (Argia 4, Berria 2, Elkar 5, UEU 28); ETC 58

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bulimiko iz./izond. (Med.) bulímico, -a / Adorez: 0 / Labayru: bulimiko 1 iz., adj. Med. bulímico -ca. Konposizinoan: bulimia-* edo bulimi / NolaErran: bulimiko, bulimiadun, bulimia- (boulimique).

Bestelakoak

bulimia iz. Jateko gogo ezohiko eta gehiegizkoa; jateko gogo gehiegizkoa eta konpultsiboa eragiten duen buru nahasmendua. Anorexia, bulimia eta beste elikadura desorekak gazteekin lotu izan dira sarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

bulkada
1 iz. Bultzada. Ateari bulkada apal bat eman zion.
2 iz. Bat-bateko nahi bizia, norbait zerbait egitera bultzatzen duena. Hona inguratzeko bulkada sentitu dut.

Aztergaia: bulkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bulkaka
adb. g. er. Bultzaka. Nola bulkaka botatzen zaituzten su eta garren erdira. Orgatilari bulkaka.

Aztergaia: bulkaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bultzaka.

bulkanizatu, bulkaniza, bulkanizatzen
du ad. Kautxuari sufrea gehitzean datzan polimerizazio prozesua, kautxua malguago eta iraunkorrago egiten duena. Goma mota berria ez da ohiko pneumatikoetan bezala prestatzen eta bulkanizatzen.

Aztergaia: bulkanizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): bulkanizatu

 - Bidalketa: ik. vulkaniar

bulkanizazio
iz. Bulkanizatzea. Bulkanizazioa bizkortzen duten produktuak.

Aztergaia: bulkanizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): bulkanizazio

 - Bidalketa: ik. vulkaniar

bulkarazi, bulkaraz, bulkarazten
du ad. Bulkatzera behartu.

Aztergaia: bulkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bulkarazi, bulkaraz, bulkarazten. dio ad.

bulkatu, bulka, bulkatzen
du ad. Bultzatu. Atea bulkatua baizik ez zegoen. Datorren urak bulkatzen du han aurkitzen dena. Hartara bulkatzen dute bere ama santuaren negarrek. Ez ninduten bulkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik. Beharrak bulkatzen, baina nagiak iltzatzen.

Aztergaia: bulkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bulkatu, bultzatu

Euskaltzaindiaren Arauak

bulkatu, bulka, bulkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bulkatu, bulka, bulkatzen

bulkatzaile
iz. Bultzatzailea.

Aztergaia: bulkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bulkatze
iz. Bultzatzea. Gero, nahi zuten bezalako tiraina etorri zitzaienean, eman zioten ontziari arrokaren gainetik joanarazi zuen bulkatzea.

Aztergaia: bulkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bulko
iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutazio. Ehun bulkoren mende da nire burua.

Aztergaia: bulko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. burutazio.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. burutazio

bull terrier
iz. Txakur arraza; arraza horretako txakurra, indartsua eta gihartsua, ile-motza, arrautza formako burua eta hiruki itxurako begi txikiak dituena.

Aztergaia: bull terrier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bullterrier: Harluxet (jatorri ingeleseko txakur-mota, terrier eta bulldogaren arteko gurutzatzetik sortua eta arratoiak harrapatzen trebea dena), LurE (Ingalaterrako zakur mota. Bulldog eta terrierraren umea da, eta saguak harrapatzeko erabiltzen da. Ile motza izaten du, zuria gehienetan).

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bull terrier: G. Garate ("204 staffordshire bull terrier"; "Dekretu horren arabera hauetxek dira arraza arriskutsuak: pitbull terrier, staffordshire bull terrier"; "bull terrier, 131 pitbull, 96 argentinar dogo, 32 brasildar fila, 49 canariar presa, 66 Mallorcako presa"; "Bull terrier eta amerikar stafford nahasita sortzen da pitbulla"; "bull terrier bati eusten dion itxura txarreko gizon bat"; "Azkenean bull terrierrak azpian hartu du kontrarioa, masailetik helduta"); O. Arana ("Txakurrak aztoratu egiten dira Lucy ikustean: dobermanak, artzain-txakur alemanak, ridgeback-ak, bull terrier-ak, rottweiler-ak"); bull-terrier: I. Zaldua (“Bakarrik egoten da Omar, tabernako izkina berean beti, Rumi bere bull-terrierraren konpainia soilaz, baina bisita labur ugari izango du gaua heldu bezain laster”).

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: bull terrier iz. (txakur-arraza)

bulldog
iz. Jatorri ingeleseko txakur arraza; arraza horretako txakur sendoa, buru zabala eta hanka motzak dituena. Esku batean maleta handi bat zekarren, eta bestearen azpian bulldog zahar eta txatxu bat. Koruko bakarlari batek bulldog aurpegia zuen.

Aztergaia: bulldog

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bull-dog 4 eta bulldog 1, X. Mendiguren B. (“Bull-doga ere harriturik zegoen”, “Bull-dogak ez zuen etsitzen”, “Ile baten tartez huts egin zuen bull-dogak”, “Bull-doga, ziurtasun ikaragarri batekin, beti atzetik zebilkion”, “Izerditan zegoen eta orain ez zuen zezena ematen, bozala jarri beharreko bulldog txakurra baizik”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

buldog: LurE; bulldog: Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bulldog: G. Garate (“rottweiler, chihuahua, bullmastiff, poodle, danes handi, bulldog, euskal ardi-zakur, galgo”), J. Azkona (“Garikoitzi bulldog bat eta rottweiler bat erosi genizkion iragan den astean”), D. Landart (“Ordu berean, Jauna sartu zuan bi «Bulldog» sokatik zeuzkala”), I. Mendiguren (“Mehatxuz, Harryrengana hurbiltzen ari zen, bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela”), O. Arana (“Bulldog eme zaharrak ez du ia ikararik egiten”); bulldog-aurpegi: G. Garate (“Bere bulldog aurpegian irribarretxo errukarri bat igar zitekeen”), K. Navarro (“Koruko bakarlari batek, bulldog aurpegia zuenak, "Jainko errukitsua" errezitatu zuen gero”), I. Aldasoro (“maitalearen begiak bulldog-aurpegi gizen batean eta bi beso motz sendoen gainean pausatu ziren segundo batean edo bitan”); bulldog-mutur: A. Garikano (“bulldog mutur harekin”). // zientzia.net (“Bulldog-a arraza bitxien bilaketan sor daitezkeen arazoen muturreko adibidea da”, “ustezko bulldog puru horiek jaiotzeko zailtasun handiak dituzte”), berria.info (“Berezia izango da, aurtengoan bulldog frantziar arrazari eskainita”), tolosaldekohitza.info (“Orain, asko ikusten dira, Bulldog-ak eta Golden Retriever-ak”); buldog arraza ("buldog arrazako zakur bat")

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: buldog / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-; -g.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

bulldozer
iz. Traktore moduko makina, potentzia handikoa, aurrealdean altzairuzko pala artikulatu bat duena eta lurzorua lautzeko erabiltzen dena. Bulldozerrek etxeak nola botatzen dituzten ikusten duzu, amaren beldurra entzuten duzu.

Aztergaia: bulldozer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

buloi
iz. Metalezko pieza luze zilindrikoa, mutur batean buru biribila, karratua edo hexagonala duena eta beste muturretik azkoin batez edo txabeta edo ziri batez bermatzen dena, bolumen handiko atalak elkarri gogor lotzeko erabiltzen dena. Buloia osorik sartu behar da zuloan; barruan dagoenean, birarazi egiten da giltza baten bidez. Eiffel dorrearen elementu gehienak Levallois-Perret lantegietan muntatu ziren, lurrean, bost metroko zatietan, behin-behineko buloiekin. Langileari lau metroko buloietako bat gainera erori zitzaion tunelean. Egungo presatik beheiti egiten ari dira presa berria; inguruan, lurra buloiz beteta dago.

Aztergaia: buloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buloi "Büloi (S-saug), var. de güloi, goulu" Lh (pero no encontramos güloi en su dicc.).

LB: 39: Berria 3 (“Osalanek aditzera eman zuenez, P. F. A. 27 urteko gaztea Bilboko Larraskitu auzoan Supersur deituriko saihesbideko tuneletako hormak bulondatzen ari zen, eta lau metroko buloietako bat gainera erori zitzaion”), Elkar (“Gero, Arroitak burdinazko lepokoa burutik pasarazi dio eta jantziak dituen zuloetan landatu ditu buloi hariztatuak”), Goiena (“Terrenoa osatzen duten geruzak josten ari dira, piloteen eta buloien bidez”), Laneki 33 (“Kontrapisuek (7), bestalde, bina presio malguki (8) izaten dituzte, buloi batek (9) gidatua haietako bakoitza, eta aipatutako doikuntza espeketan engranatzen dira, buloien bidez”), UEU (“CLT panelak obrara eramatean, normalean panel to-panel (paneletik panelera) loturak dira ohikoenak, luzeran panelak lotzeko erabiliak, hainbat teknika erabiliz: buloien bitartez, bai erdiko tarteko pieza bat erabiliz, bai kanpoko pieza bat edo bi erabiliz; panelean koxka bat egin daiteke”), ETC: 55

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: buloi iz. (Teknol.) perno, bulón; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: buloi – bulu (ZU) (boulon) après avoir adroitement coupés les boulons de fer avec une scie d'acier, ils sortirent la croix burdinazko buloiak altzairu segaz trebeki mozturik gurutzea elizatik atera zuten avec son écrou buloi azkoindun – txapeldün bulu (ZU) resserrer les boulons figuré gauzak berriz haxean ezarri – laxo direnak berriz tinki-tinkia ezarri – egoera seriuski tinkatü; Euskalterm (Merkat.): buloi (TN), berno (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

bulta
1 iz. Ipar. Erasoa, bulkada, oldarra. Haserre bulta batean bere autoari ostikoka ari zen.
2 iz. Ipar. Aldartea. Gabrielek badu bulta onik, baina gaiztorik ere bai.
3 iz. Ipar. Denbora-bitartea, gehienetan laburra. Isilik egon ginen denok bulta bat, gure lagunaren mintzaldiaz gogoetan. Iragan nuen ere ohean bulta on bat.

Aztergaia: bulta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 1 'aldartea': haserre-bulta batean bere autoari ostikoka ari zen autozaina. 2 'denbora-bitartea': bulta (bat) honetan hemen ikusten dut Karmen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1. aldartea ("haserre-bulta batean bere autoari ostikoka ari zen autozaina"); 2. denbora-bitartea ("bulta (bat) honetan hemen ikusten dut Karmen")

bultaka
1 adb. Oldarka. Ez ditu aditzen aita xaharrak bultaka darabiltzan erasiak.
2 adb. Tarteka, batzuetan.

Aztergaia: bultaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 oldarka. 2 tarteka, batzuetan.

bultaño
iz. adkor. Unetxoa. Neskatxa bakarrik gelditzen da bultaño batez.

Aztergaia: bultaño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

unetxoa.

bultatu, bulta/bultatu, bultatzen
du ad. Ipar. g. er. Bulkatu, bultzatu. Bederatzigarren mendean, Santiagorako beilak bultatu ziren.

Aztergaia: bultatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bulta(tu), bultatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bulkatu, bultzatu.

bulto
1 iz. zah. Irudia. Birjinaren bulto beltz bat.
2 iz. Heg. Gauzaki eitegabea. Pospolo bat piztu du, eta haren argitan bulto batzuk ikusi ditu.

Aztergaia: bulto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bulto 16 / bultu 26; a) 'fardoa, paketea' adierako 7: bulto 6: G 2 (A Ardi, Etxde JJ); IE-Er 4 (LE Prog, Mdg; eta Barb Leg: "mamu-bulto"); bultu G 1 (Iraola); b) 'imajina, estatua' adierako 26: bulto 8: B 3 (Astar II); G 3 (Mb IArg I, Cb Just); IE 2 (Jnn SBi); bultu 18: B 3 (Astar II); IE 15 (Zby; Lf Murtuts 12 eta "bultu-ekarle" 2); c) 'itxura, masa' adierako 10: bulto IE 2 (Gy, Mattin); bultu IE 7 (Gy, Hb 6); bulto/u erabakigaitz 1 (Xe).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira a) 'fardoa, paketea' adierako bulto 8 (J. Landa, A. Lasa, Gaur express 6) eta buldi 1 (Gaur express); c) 'itxura, masa' adierako bultu 1 (X. Amuriza: "Lezaundietako haitzulo izugarriaren golkoan inoiz baino argiago dagoela iruditzen zait, geriza haundi horren bultua ez balitz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bulto 'fardoa, paketea': DFrec 1, Euskalterm 1.

Hiztegietako informazioa

Ez dugu hiztegiotan aurkitu: HiruMila, ElhHizt, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DCV eta DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -u / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. estatua ("Apolonen irudia edo bultoa egin zen mila puska"); 2. bolumen mugagaitza, pila, etab. ("gau ilunean bulto beltz bat atera zitzaion aitzinera")

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Zah. irudia. 2 Heg. gauzaki eitegabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kentzea erabaki da.

bultza
iz. g. er. Bultzada.

Aztergaia: bultza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bultza egin [lehendik arautua, sarrera gisa], bultza eragin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bultzada.

bultza egin
dio ad.-lok. Bultzatu. Ateari bultza egin zion. Behar horrek bultza egiten zion.

Aztergaia: bultza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado sólo en textos meridionales, desde finales del s. XIX, sobre todo en la expresión bultza egin"

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bultza izenaren azpisarrera bihurtuz.

bultza eragin
ad.-lok. Bultza egin.

Aztergaia: bultza eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bultza sarrerari dagokion azpisarrera.

bultzada
1 iz. Bultzatzea; zerbait mugiarazteko egiten den sakadura edo indarra. Ik. bultzaldi. Bultzada batez buruz behera bota zuen. Uhinen bultzadak.
2 iz. Norbait zerbait egitera daraman indarra. Ik. bulkada 2. Barruko bultzada gutxitu zaiolako. Zeruko bultzada bizi batek. Noraezeko aldaketa, noraezeko bultzadek eragina. Lantalde trinko baten indarra eta bultzada. Horren ondorioz, burdin meatzaritzak sekulako bultzada jaso zuen Ezkerraldean.
Azpisarrerak

Aztergaia: bultzada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bultzada eman
1 dio ad.-lok. Bultzatu, bultza egin. Bultzada eman eta eskumuturra bihurritu dio. || Bultzada bat emanik, errekara bota zuen mutila. Bultzada sendoa eman zion.
2 dio ad.-lok. Zerbaiti edo norbaiti aurrera egiten lagundu, zerbait egiteko behar duen adorea edo indarra eman. Ik. akuilatu 2. Egitasmoari bultzada emateko helburuarekin. || Turismoari bultzada bat emateko. Akordio hark berebiziko bultzada eman zion irratiari. Lorpen horrek harro sentiarazten du, eta pertsona irekiagoa izateko bultzada eman dio. Beti falta izan zitzaien azken bultzada emateko.

Aztergaia: bultzada eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da, baina bi adiera bereizita.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bultzada eta eman sarreretan.

bultzagai
iz. g. er. Bultzagarria.

Aztergaia: bultzagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bultzagai 'motivo, móvil, incentivo, estímulo': JBDei 1919, Y 1933, Jaukol Y 1933, Etxde AlosT, Amez Hamlet, Etxde JJ; bultzagarri 'incentivo, aliciente, estímulo': EgutTo 27-2-1918, Jaukol EEs 1928, MEIG; 'resorte': Etxba Eib.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bultzagei B 4 (Urteko Domeka: "Betiko galdu gura eztabenak eutsin biar deutso olan Aita Santubak irakasten dabenari eta jaurtin agertuaz, bultzagei bene-benetakuaz bildur banaz kalte andijen bat etorriko ete jakon"; "Gero beste olango bultzageirik ez agertuteko eztaukagunagaz autortuten (konpesetan) garian lenengo aldijan, esan biar dira asturiko ta olango bultzagei zuzenakaitik esanbako pekatuak"; "Lagun urko edo geidiaren izen-ona ezin loitu leitelako bultzagei zuzenbarik"); bultzagarri G-EB 4 (EAEg 1936: "Baita ere, bide zabalaren gañean joan izan oi diran gurdi guzientzat bultzagarri berdin bat, aukeratzea, eta bide zabal eta bide estuak alkar jostea"; J.J. Bergaretxe 2: "Gure gizartearen gaitzik aundienetakoa, buru-iltze geienen bultzagarri aundia"; "Ziur esan genezake, alkoola edatera, eta geiegi edatera eramaten duan gaurko bultzagarririk aundiena bakartasuna dala"; X. Mendiguren B.: "Industriar gizarte modernoko beste edozein gertaera ikertzea baino askozaz zailagoa da, zientzibidez ez bait dago oposizio honen zio eta bultzagarri guztietaz jabetzerik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bultzagarri : DFrec 7, AB50 2 (impulsor, incentivo), HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (incentivo); bultzagai : DFrec 2. Ez ditugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bultzagai : EuskHizt, DRA, PMuj DVC; bultzagarri : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gai/-garri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bultzagarria.

bultzagarri
1 iz. Norbait zerbait egitera bultzatzen duen gauza. Ik. eragingarri; pizgarri 2. Zaletasun sutsua da gure gogoaren bultzagarririk onena.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bizi luzea opa diet Oteizak, euskal antzearen bultzagarri, sortu dituen mito berri eta zaharberrituei.

Aztergaia: bultzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bultzagile
iz. Bultzatzailea. Lore jokoen bultzagile eta babesle nagusia.

Aztergaia: bultzagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bultzaka
adb. Bultza eginez. Bultzaka eraman zuten. Elkarri bultzaka. Bultzaka eta oraka ibili. Bultzaka dakar haizeak. Hilobira bultzaka. Gibelaldetik bultzaka ari den indarren bat.

Aztergaia: bultzaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

bultzakada
iz. Bultzada. Bultzakada txiki bat eman zion.

Aztergaia: bultzakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

bultzakatu, bultzaka/bultzakatu, bultzakatzen
du ad. g. er. Bultzatu.

Aztergaia: bultzakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bultzaka(tu), bultzakatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bultzatu.

bultzaldi
iz. Bultzada. Hurrengo gizaldiek, ordea, ez dute ukatzerik izango aurrerakoien bultzaldi goragarria.

Aztergaia: bultzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bultzarazi, bultzaraz, bultzarazten
du ad. Bultzatzera behartu. Berrikuntza eta hobekuntza bultzarazteko ordaindu beharreko prezioa. Lanbide hori bultzarazi eta biziarazi nahian, Ipar eta Hego Euskal Herriko jostunen eta jantzi egileen topaketa egun bat antolatzea erabaki da.

Aztergaia: bultzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bultzarazi, bultzaraz, bultzarazten. dio ad.

bultzatu, bultza/bultzatu, bultzatzen
1 du ad. Zerbait edo norbait higitzera behartzen duen sakadura baten edo indar baten eraginpean jarri. Ik. bultza egin; bulkatu. Bultza nazak azkar zuhaitz gainera. Hortz berriak zaharra bultzatzen du. Ateraino bultzatu gaituzte. Gauza da bultzatzeko trena aldats gora. Ibaiak, haizeak eraginda, itsasorantz bultzatzen zituen bere uhin arreak.
2 du ad. (Ekintzez mintzatuz). Taldeen lana bultzatzeko.
3 du ad. Norbaiti, zerbait egin dezan, indar egin. Jendearen oihuek bultzaturik abiatu zela. Ezjakintasunaren indarrak bultzaturik. Barrengo grinak bultzatzen zuen lanera. Zerk bultzatu du hautatu duen gaia hautatzera? Zorionerantz bultzatzen gaituen irrika.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bultzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bulkatu, bultzatu

Euskaltzaindiaren Arauak

bultzatu, bultza, bultzatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bultzatu, bultza, bultzatzen

bultzatzaile
iz. Egitekoren bat bultzatzen duen pertsona. Ik. bultzagile. Euskara batuaren bultzatzaile eta eragile handienak.

Aztergaia: bultzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bultzatze
iz. bultzatu aditzari dagokion ekintza. Irakaskuntzaren bultzatze eta garapena.

Aztergaia: bultzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bultzi
iz. g. g. er. Trena. Bultzi leihotik.

Aztergaia: bultzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. tren

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

trena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "zertara dator 1959.eko arauen kontra doan eta gaur inork ez darabilen hitz absurdu hau sartzea? Ez al da trena euskaldun guztiok darabilgun ohiko hitza? Txadona, txindi edo jaupa ere onartuko al ditugu? Real Academia Españolak ez du, adibidez, jeriñac sartzen" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da, bere markarekin.

 - Erabakia: EBB (1995-10): kentzea erabaki da.Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian erabakia, hurrengo itzulirako uztea. Hurrengo itzulian onartu egin da: bultzi iz. g.g.er. 'trena'.

bulunba
1 iz. Zenbait aberek lepoan eramaten duten zintzarria. Ik. dunba; joare. Artaldearen aitzinean marroek eta zikiroek beren bulunba ozenekin inarrosten dute herria.
2 iz. Pertsona berritsu edo funsgabea.

Aztergaia: bulunba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'dunba, joarea'. 2 'pertsona berritsu edo funsgabea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. dunba, joarea; 2. pertsona berritsu edo funsgabea

bulunbari
iz. Bulunba daraman ardia. Ik. joaldun. Ardiak bulunbariari bezala, nornahiri jarraituz.

Aztergaia: bulunbari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bulunba daraman ardia.

bumeran
iz. Angelu formako zurezko pieza mehea, jaurti ondoren irteera-puntura itzultzen dena. Haizearen kontra tu egiten denean bezala, erdibideko egia, azkenean norberaren aurka etortzen den bumerana baino ez da.

Aztergaia: bumeran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bumeran († boomerang)"

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

forma egokitua proposatu da, nahiz ez den erraz identifikatzen.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-oo-/-u-; -ng.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bumeran hispanismoa da, bumerang da g batekin'.

 - [E116]: 'holakoetan, zenbait kasutan, biak proposau izan dira: 'camping-kanpin'. Nik ez nuke eragozpenik izango euskal ortografiakoa bakarrik erabiltzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-09-23): 'bumeran'.

bunba
iz. Tiro hotsa.

Aztergaia: bunba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

tiro-hotsa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "eta hortarik bunbaka, kanoinaren bunbada [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bunbada
iz. Tiroa. Iskilu bunbadak. || Haize bunbada izugarrien artean.

Aztergaia: bunbada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

tiroa.

bungalow
1 iz. Indiako etxe baxua, atari arkupedun batez inguratua dagoena.
2 iz. Solairu bakarreko eraikin arin eta sinplea, aldi baterako bizilekua izan daitekeena eta gehienbat oporlekuetan egoten dena. Aralarko Parke Naturalaren barruan bungalowak egin nahi dituzte turistentzat.

Aztergaia: bungalow

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bungalow"

Erdaretako formak

OfQuLF: petite maison de plain-pied || Bengale || région de l'Inde.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-w amaiera ez da erosoa deklinatzeko eta; baina hori gabe, identifikagaitza litzateke.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper