50535 emaitza bilaketarentzat - [11451 - 11500] bistaratzen.

burrunbatsu
adj. Burrunbaria, zaratatsua. Halako animalia batzuk, hegaldun eta burrunbatsu. Kanoi dunbada burrunbatsuak. Ur gordin, hotz, burrunbatsu izugarri bat baizik ez da orain gure itsasoa. Zarata burrunbatsuak.

Aztergaia: burrunbatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

burrunbatu, burrunba/burrunbatu, burrunbatzen
du ad. Burrunba egin. (nor osagarririk gabe). Haren ondotik burrunbatuko du harrabots lazgarriak.

Aztergaia: burrunbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burrunba(tu), burrunbatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

burrunba egin.

burrunbaz
adb. Burrunban. Ihurtzuriak abiatu ziren burrunbaz. Euli gosetuak eta liztorrak, hodei beltzetan metaturik, burrunbaz ari ziren gorpuen gainean.
Loturak

Aztergaia: burrunbaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURRUNBAZ (Sal ap. A; Aizk app., Casve). Zumbando; haciendo ruido. "Produciendo ruido" A. "(En) tumulte" Casve. Badator uli bat dena aferatua, / gan-arazi nahiz karro gelditua. / Badoakote abrer aldera burrunbaz, / animatu nahiz hauk bere abarrotsaz. Gy 178. Eta huna non ihurtzuriak abiatu ziren burrunbaz, eta simistak dirdiratzen, eta mendia hedoirik lodienaz estaltzen. Dv Ex 19, 16. Hasi ziren burrunbaz, / hasarrez, gaitzirik, / bizitzekorik aski / erlek ez utzirik. Zby RIEV 1908, 768. Basoa errautsi zen burrunbaz, tximistak jo zuen, eta harkaitza dardaratu zen nere bihotzeraino. Mde Pr 120.

burrunbaz 7: Berria 5, EiTB, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

burrunbaz 10: Elizen arteko Biblia 3, Oskar Arana, Urtzi Urrutikoetxea, Itxaro Borda, Karlos Zabala, Patxi Altuna, Juan Garzia, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa burrunba sarreran.

burrundara
iz. Burrunba. Burrundara bizian etorri da erasoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: burrundara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado a partir de mediados del s. XIX en autores guipuzcoanos y vizcaínos. La forma burrundara es claramente predominante en los textos; burrundada aparece en algunos textos vizcaínos y en Arrue. En DFrec hay un ej. de burrundara"

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: burrundaran.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

burrundaran

burrundaran
adb. Burrunban. Pentsamendu horiek guztiak burrundaran bururatu zitzaizkidan.
Loturak

Aztergaia: burrundaran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burruntzali
1 iz. Zopa, egoskariak eta kidekoak plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia. Egurrezko burruntzali handi batekin dendaz denda ibiltzen ziren zopa banatzen.
2 iz. Koilara horren edukia edo neurria. (Eskuinean, gehienetan, eduki horren gaia adierazten duen hitza hartzen du). Bakoitzari burruntzali bete arto eta esne.

Aztergaia: burruntzali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"La forma más empleada en la tradición literaria es, con diferencia, burruntzali, única en textos guipuzcoanos y empleada también en vizcaíno, alto-navarro y en la tradición septentrional. En DFrec hay 2 ejs. de burruntzali"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

burruntzali formaren ager. bakarra jaso da

burruntzi
1 iz. Okela su gainean erretzeko erabiltzen den burdinazko ziria. Ik. gerren. Oilanda lumatu eta burruntzian sartu. Burruntzian erreta. Burruntzia eskuan harturik.
2 iz. Intsektu buru-biribila, sabelalde luze eta mehea eta lau hego garden eta zaintsu dituena (Libellula). Ik. mariorratz; mariburduntzi; sorgin-orratz. Burruntziak hirurogeita bost kilometro egin ditzake orduko.
3 iz. Zintzilik dagoen izotz puska. (izotz eta kidekoen eskuinean). Ik. kandela 2. Teilatuetako izotz burruntziak antzo. Horma burruntzi tenteak.

Esaera zaharrak

Errementariaren etxean zotza burruntzi.

Aztergaia: burruntzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: burduntzi : Odonata (ord.)

OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Propio de la tradición occidental. En textos vizcaínos, y en Iztueta y Zaitegi al menos, la forma documentada es burduntzi. Los guipuzcoanos emplean burruntzi"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

burruntzi forma 7 aldiz agertu da (G: 4; EB: 3), burduntzi 4 ager. (G: 1; EB: 3)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 okela erretzeko tresna. 2 zintzilik geldituriko izotz-puska. 3 intsektua (Odonata).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Bizkai osoan burduntziesaten da; hori zer den dakitenek bederen. Nola esaten dute iparraldekoek?" (1995-01-25)

 - [E302]: ik. oharra s.u. sorgin-orratz. (1997-04-16)

burrustan
adb. Batez ere Ipar. eta naf. Borborka bezala; parrastaka, ibaika. Burrustan negarra abiatu zitzaion. Eta odola burrustan zain orotarik doakio. Burrustan, ur irakinak gaindi egiten duenean bezala. Burrustan elea darienen artean. Burrustan, axolarik gabe xahutzea.

Aztergaia: burrustan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'borborka'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar. Ik. borborka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'burrustan | EArau: batez ere Ipar. 'borborka'. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'bai, oso arrunta da'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'burrustan | EArau: batez ere Ipar eta Naf. 'parrastaka, uholdeka, borborka' eta "borborka" hitzean Heg marka jarri'.

burtain
iz. Cottidae familiako arrain txiki buruhandia (Cottus gobio).

Aztergaia: burtain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko burtai sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu burtai formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burtain : HiztEn (Kotidoen familiako arrain osteiktiea, 10 cm inguruko tamainaraino hazten dena #mdash# Cottus gobio), LurE (Cottus gobio), Euskalterm 1 (coto común) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko burtain Cottus gobio fitxaren hustuketa: burdiol, burtain : Euzko Gogoa 1956-IX-X; burtai : Lh DBF, Perez Ollo Navarra; burtoi : T-L LFB; kabotxa : T-L LFB; talamozoka : T-L LFB, Azkue DVEF, Lh DBF; xixta : PMuj DCV; zarbo : LMuj DGT.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

burtai : Lh DBF, DRA; burtain : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

erabili gabea da, eta gaurko hiztegi-entziklopedietan ageri dena hobetsi da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Cottus gobio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "chabot (arrain) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

burtina
iz. Errezela; antzokiko oihala.

Aztergaia: burtina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 errezela. 2 antzokiko oihala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'burtina: Hau baino askoz erabiliagoa den gortina kontuan izanda, ez dakusat garbi honen sarrera, erabat gaitzestekoa ez bada'.

 - [E116]: 'bai, egia da OEH-n badituela adibideak, eta horregatik sartu behar da. Baina gaur egun ez du inolako lekukotasunik. Nik 'h' bat sartuko nuke, baztertzea gehiegi iruditzen baitzait'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'burtina h. errezela, antzokiko oihala'

 - Bidalketa: .

burtsa
iz. Merkatu arautua, negozioak eta finantzetako eragiketak egiten direna. Ekonomia ondo doanean, burtsa ondo ibili ohi da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: burtsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: lieu où l'on effectue des transactions || Van der Burse || l'hôtel des Van der Burse à Bruges, en Belgique, recevait les commerçants.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

burtsan kotizatu
du ad.-lok. (nor osagarririk gabe). CAFek Madrilgo burtsan kotizatzen du. Azken enpresa hori 1999ko azaroan hasi zen burtsan kotizatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: burtsan kotizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Bide batez, kotizatu sarrerako 3. adieraren definizioa zehaztea komeni da, ez da ‘balio jakin bat iritsi’. Eta horko adibideak proposatu berri dugun ohiko lexiara eraman eta kotizatu 3n Wall Street-en kotizatu moduko adibideren bat jaso.

burtsaratu, burtsara/burtsaratu, burtsaratzen
da/du ad. ekon. Enpresa baten akzioen zati bat burtsa-merkatuan jarri, bertan kotizatzeko. Iazko uztailean burtsaratu zuen BFAk Bankia, eta, burtsaratu zenetik, balioaren % 36 galdu du. Vocento burtsaratuko da azaroan eta, inbertsiogile txikiek, gehienez 16,8 euro ordainduko dituzte akzioko.

Aztergaia: burtsaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): burtsaratu 14: Berria 12 (“Uztailean Banca Civica burtsaratu zutenean 2,7 euro pagatu zituzten akzio bakoitzeko”), Jakin 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: burtsaratu 26, Berria (“Higiezin enpresaren kapitalaren %30 burtsaratuko da apirilak 7rako.”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu burtsaratu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria eta premia dago, tekniko samarra bada ere.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

burtsaratu, burtsara(tu), burtsaratzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Ekon.

burtzin
iz. Bertzuna. Tenaza eta burtzina elkarrekin gurutzea eginez uzten dira.

Aztergaia: burtzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EUskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bertzuna.

burtzoragarri
adj. Burtzoratzen duena. Hamabost ehun miloi libera!, burtzoragarri da kopuru hori gogoan hartzea bera.

Aztergaia: burtzoragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burtzoraldi
iz. Zorabio igarokorra. Solas horiek haien begietan izan ziren burtzoraldi baten irudiko, eta ez zituzten sinetsi.

Aztergaia: burtzoraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burtzoratu, burtzora, burtzoratzen
da/du ad. Zorabiatu, burua joan. Noiz arte ibiliko naiz harrokeria ergeletan burtzoratua? Zabaldi hartako beroaren beroaz burtzoraturik.

Aztergaia: burtzoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burtzoratu, burtzora, burtzoratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

burtzoratu, burtzora, burtzoratzen

burtzoro
1 adj. Zentzurik gabe jokatzen duena. Ik. zentzugabe. Zinezko eroa, zinezko burtzoroa!
2 iz. Zorabioa. Berehala burtzoro batek hartzen nau, liluraturik.
3 iz. Abere xeheen burmuinean kokatzen den har batek eragiten duen eritasuna. Noiznahi hartzen du burtzoroak ardia eta laster ezindurik hiltzen du.

Aztergaia: burtzoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'burtzoro: adibide bat erantsi: 'behi burtzoroen gaitza', kasu'.

 - [E116]: 'horren esanahia, OEH-ren arabera, 'zorabioa, akidura, indarrik eza' da: noizetik noizera, ukan ditut burtzoro batzuk zeinetan hil uste izan baitut. Jartzekotan, definizioa eman eta holako zerbait jarriko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'utzi dagoen moduan'.

buru
1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena; bereziki, zati horren goiko eta atzeko aldea, aurpegia ez beste guztia. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.
2 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.
3 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.
4 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.
5 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.
6 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.
7 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.
8 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.
9 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.
10 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.
11 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.
12 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari. Buru bezainbat aburu. Bururik ez duenak txapelik behar ez. Bururik ez eta txapela nahi. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.

Aztergaia: buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errepublika buru, errepublika lehendakari; geltoki-buru; pinaburu; polo, lurburu; tuberkulo, buru

Jatorrizko forma

proportzio baten erdikariak eta buruak; zirkulu nagusi baten buruak; zuzenki (baten) buruak, segmentu (baten) buruak; zuzenki baten abiaburu eta helburu, segmentu baten abiaburu eta helburu

Jatorrizko forma

bankuburu

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en buruan: bost urteren buruan, -i buruz, -i buruzko, burua berotu, (bere,...) burua bota, burua galdu, buruak eman, burua makurtu, buruan eduki, burua nekatu, buruan hartu, buruan izan, buruan pasa(tu), buruaren jabe, (bere,...) buruaz beste egin, buru-belarri, buru egin, buru eman, buru-has, buru(-)hausgarri, buru(-)hezur h. burezur, buru hutsik, buruko, buruko min, buru(-)lan, buru(-)langile, buru(-)orratz, bururen buru, burutan atera, burutik beherako iz., burutik burura, burutik egin, burutik egon, burutik nahasi, buruz ari izan, buruz behera, buruz buru, buruz esan, buruz gain, buruz gora, buruz ikasi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: burua agertu / erakutsi , burua altxatu / jaso , burua apaldu / beheratu , burua arindu , burua bat egin , burua gora , burua hautsi / urratu , burua joan , burua nahasi , buruan erabili , buruan jarri / ipini , buruan sartu , (neure , zeure, ...) buruarekin egin / egon / esan , buruari eman , buru atxiki , buru-babes(ki) , buru-bihotz , buru-buztan , buru-buztanka , buru-estalki , buru-jantzi , buru-kasko , buru-kolpe , buru-oskol , burura ekarri , burura eman , burura etorri , burura igo , bururako , buru(ta)tik , burutik aldaratu , burutik behera , burutik buru , burutik izan , burutik jauzi , burutik jo , burutik joan , burutik kendu , burutik oine(ta)ra(ino) , buruz aurrera , buruz beheiti , buruz buru egin , buruz buruka , buruz buruko , buruz jakin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-ren buruan ("bost urteren buruan"), burua berotu, (bere,...) burua bota, burua galdu, buruak eman, burua makurtu, buruan eduki, burua nekatu, buruan hartu, buruan izan, buruan pasa(tu), buruaren jabe, (bere,...) buruaz beste egin, buru-belarri, buru egin, buru eman, buru hutsik, buruko, buruko min, bururen buru, burutan atera, burutik beherako, burutik burura, burutik egin, burutik egon, burutik nahasi, buruz behera, buruz buru, buruz gain, buruz gora

Idazkera hedatuena da

buru- + izond. osaerazkoen lexikalizazio-maila erabakitzeko irizpidetzat aipatu dira: a) laburrak izanik, lotuta emateko arazorik ez dutenak; b) batez ere, -tasun/-keria atzizkiak hartzen dituztenak. Ondokook (nahiz ez hauek bakarrik) emango lirateke lexikalizatutzat: buruargi, buruarin, burubero, burugogor, buruhandi, buruharro

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'AS gisa gehitzeko eskatuz: burua agertu / erakutsi (neure, bere... izenordainekin nahiz gabe erabilia), burua altxatu / jaso, burua apaldu / beheratu, burua arindu, burua bat egin Bizk. 'norbera inorekin alderatu', burua gora adlag.: burua gora itzuli zen bere herrira, burua hautsi / urratu, burua joan, burua nahasi, buruan erabili, buruan jarri / ipini, buruan sartu, (neure, zeure,...) buruarekin egin / egon / esan g.er. (neure, bere... izenordainekin erabiliak): Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri, buruari eman Ipar.: emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela, buru atxiki 'buru egin, aurre egin', buru-babes(ki), buru-bihotz, buru-buztan g.er. 1 'zentzua': kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik. 2 'gorabehera guztiak', buru-buztanka adlag. 'atzekoz aurrera, alderantziz', buru-estalki, buru-jantzi izond. 'ikasia', buru-kasko 'burezurra', buru-kolpe iz. 'burukada; burutazioa', buru-oskol g.er. 'buru-estalkia, kaskoa', burura ekarri, burura eman Ipar. 'bururatu, burura ekarri', burura etorri, burura igo, bururako: ez da hori zure bururako egiten den gauza, buru(ta)tik: heure burutatik (edo burutik) hoa, ala aginduta?, burutik aldaratu da ad. 'burutik egin', burutik behera: burutik behera jantzi behar den soinekoa; burutik behera(ino) bustia agertu zen, burutik buru 'bururen buru', burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik?, burutik jauzi da ad. 'burutik egin', burutik jo [ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da], burutik joan da ad. 1 'burutik egin'. 2 'ahantzi', burutik kendu: burutik ezin kendu dut haren agur tristea; burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela, burutik oine(ta)ra(ino), buruz aurrera g.er.: buruz aurrera erori da, buruz beheiti Ipar. 'buruz behera', buruz buru egin 'topo egin; talka egin', buruz buruka adlag. 'aurrez aurre', buruz buruko, buruz jakin. Oharra: AS hauetan maiz gertatzen da, pareko eraikuntzak egotea (adib., "burua agertu" eta "burua erakutsi"); "burua agertu / erakutsi" formatuan eskain daitezke honelakoak, labur-zurrean, nahiz bila dabilenarentzat emendiozko zailtasun bat dakarren jokabide horrek (ez dugu, ordea, beti berdin jokatzen)". Proposamena: buru-nahaste barneratzea, gaztelaniazko "trastorno mental" horren pareko, argi baitago burua/burutik nahasita egotea euskaraz guztiz hedatuta dagoela. Hitza maiz-sarri erabiltzen da, bai zigor-zuzenbidearen arloan, bai eta psikologiaren arloan ere (ikus, ildo horretatik, Zigor Kodearen 60. artikulua: "Epai irmoa eman eta gero, zigortuari buru-nahaste iraunkor eta larria atzematen zaionean, eta, horren ondorioz, zigorraren esanahia ulertu ezin duenean...")'.

 - [I202]: 'burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik? buruz beheiti Ipar. 'buruz behera'; Naf. gehitu bi azpisarreretan'.

 - [E116]: 'hemen bi proposamen egiten dira. Bat, buru-nahaste sartzea, eta bi, Naf gehitzea burutik izan sarrerari. Ni biekin bat nator: buru-nahaste egungo prosan erabiltzen da, gehiegi ez bada ere. Baina badira adibideak. Eta bestea Nafarroan erabiltzen da. Beraz, biak sartzearen alde naiz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK'.

buru argiko
adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

Aztergaia: buru argiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU ARGIKO. Inteligente. v. buru-argi. Zein zan iltzaillea? --itauntzen eutsan bakotxak bere buruari. Ta buru argikoenak laster erantzuten eben: eriotzea Ozinbeltz-aldetik dator. Ag AL 81. Euskara utsaren berririk zeukan buru argiko euskaldun batek. Lh EEs 1915, 245. Buru argikoa baizen edozein lanetako abila eta ikasia ere. FIr 131. Jende buru argikua. MendaroTx 114. An nabarmentzen ziran aguro / buru argiko gizonak. Basarri 156. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume biotz-beroak ere. Zait Plat 83. Buru argikoa ta barren alaikoa zan Bibaldo. Berron Kijote 145. Artzai buru argiko arek erantzun garbi eta jator au eman zidan. Alkain 97. Buru argikoa zan eta aldian bein guk biña eta arek bat tartean botaz, festa ederra jartzen genduan. Insausti 159. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz eta argi eman zizkigun aditzera. MIH 243.

adib: buru 3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Zerbait buruan, burutik pasatu. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

buru argiko 1, Karmel (“Haietariko bat hamahirutik hamalau urte artekoa zen, ez zen buru argikoa, baina hala ere bazekien ikasleen gain jartzen, baita irakasleen gain ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru argiko 16: Berria 3, Herria, Patxi Ezkiaga 6, Anjel Lertxundi, Asisko Frantzizko, Patziku Perurena, Koldo Biguri, Juan Martin Elexpuru, Elizen arteko Biblia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buru atxiki
ad.-lok. Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

Aztergaia: buru atxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. atxiki, buru #mdash# sarreran aipatua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: buru-atxiki / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atxiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

buru egin, aurre egin.

buru babes, buru-babes
iz. Kaskoa, burua babesteko estalkia.
buru batzar, buru-batzar
iz. Eusko Alderdi Jeltzaleko gidariek osatzen duten erakunde nagusietako bakoitza. Euskadi Buru Batzarraren bilera Baionan egin zuten atzo. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari izana da.
buru beroki, buru-beroki
iz. Burua eta lepoa estaltzeko erabiltzen den jantzia, aurpegi osoa edo sudurra eta begiak agerian uzten dituena. Gizon bat komunetik atera zen buru-beroki batekin burua estalita, pistola bat esku batean eta labana bat bestean. Buru-berokia, eskularruak eta berokia soinean zituela egin zituen 25 ordu, atzo goizeko 09:00etan sarrerak erosten lehenengoa izateko.

Aztergaia: buru-beroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh35 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 18 (Argia 2, Berria 1, EiTB 9, Elkar 5, UEU 1); ETC 35

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: buru-beroki pasamontañas / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: buru-beroki (TN da).

Erdaretako formak

es pasamontañas; fr passe-montagne: Elhuyar: s.m. buru-beroki, buru-berogarri / Adorez: m. buru(-)estalki, buru-beroki / Labayru: 1 s.m. buru-beroki | -berogarri / NolaErran: buruko estalki – kaputxa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxi erabili da, baina hori jaso da termino normalizatu gisa Euskaltermen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

buru egin
1 dio ad.-lok. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.
2 du ad.-lok. Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

Aztergaia: buru egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "résister [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buru eman
1 dio ad.-lok. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.
2 dio ad.-lok. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

Aztergaia: buru eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "riposter [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buru estalki, buru-estalki
iz. Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.
buru eta bihotz
1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.
2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

Aztergaia: buru eta bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU ETA BIHOTZ. En cuerpo y alma, con total entrega. Cf. BURU-BIHOTZ. Aiñ buru-ta-biotz arlotu zirean euren autuan eze, ezeri be jaramon barik [...] uste baño lenago eldu zirean. Ag Kr 117. Buru ta biotz ire lagun, adiskide. NEtx Nola 12. Irakasle zan ezkero, buru ta biotz irakasteari ekin zion. Zait Plat 119. Gizon osoa, buru ta biotz, ase dezaken erlijio bakarra. Vill Jaink 10.

buru eta bihotz 21: Deia, Berria 9, EiTB, Karmel 6, Argia 2, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru eta bihotz 12: Berria (“Denboraren iragaitearen gainetik, gure buru eta bihotzetan atxikituta gelditzen diren talde eta abestiek konformatzen dute herri baten identitatea”), Koldo Zuazo 3 (“Baina gauzak buru eta bihotz hotzez epaitu ahal izateko jo dezagun berriro ere erbestera”), Jose Morales 3 (“Aurreko kapituluan argi ikusi da zer zeukan Txitxikovek bere nahi eta gurarien jomuga nagusi, eta, espero izatekoa zenez, buru eta bihotz lotu zitzaion berehala bere ameskizunari”), Aingeru Epaltza (“Eta halaxe egoki, erixko buru eta bihotz”), Ramon Saizarbitoria (“Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela”), Asisko Frantzizko (“Buru eta bihotz, hain zegoen erabat Jaunagandik espero zuen gauza bakarrera zuzendua, non otoitz egiten zuen norbait baino areago, oso-osorik otoitz bihurtua baitzegoen”), Pello Zabala (“Eta morroi onak, ez esaerak dioen tamainakoak: Morroiak eskuarekin lana, semeak, esku eta buruarekin; ugazabak, esku, buru eta bihotzarekin”), Anton Garikano (“Lurrean eserita, besoak Ramsay andrearen belaun inguruan, ahal bezain ondoan, Ramsay andreak kixkurtze haren arrazoia inoiz ez zuela jakingo pentsatzean irrifarretsu, imajinatu zuen gorputzez ukitzen zuen emakume haren buru eta bihotz txokoan aurki zitezkeela, erregeen hilobietako altxorrak bezala, izkribu sekretuen oholak, deszifratu ahal izanez gero den-dena irakatsiko ziotenak edonori, baina inoiz ez zirenak agerian jarriko, ezagutzera emango”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru eta bihotz sarreretan.

buru euskarri, buru-euskarri
iz. Zenbait ibilgailutan, orno zerbikaletako lesioak saihesteko, eserlekuaren bizkarraren goialdean jartzen den euskarria. Pertsona bakoitzaren neurrira egokitu behar da buru-euskarria, eta segurtasun-uhala ongi lotuta eraman behar da.

Aztergaia: buru-euskarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 27 (EiTB 1, Elkar 1, Consumer 22, Laneki 3); ETC 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: buru-euskarri iz. reposacabezas / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: buru-euskarri (TN da).

Erdaretako formak

es reposacabezas; fr appuie-tête: Elhuyar: s.m. buru-euskarri / Adorez: m. buru-euskarri / Labayru: 1s.m. buruari eusteko(a), buru-euskarri / NolaErran: buru euskarri – bürü-berme (ZU).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxi erabili da, baina hori jaso da termino normalizatu gisa Euskaltermen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

buru gibel, buru-gibel
iz. Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

Aztergaia: buru-gibel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU-GIBEL. Parte posterior de la cabeza. Eta aphur bat urrundurik, / abiaduran sarthurik, / lehoiñari badoako; / buru-gibelean ausikiz datxako. Gy 300. Hartako behar sarthu [zezenari] buru gibelean / haltzairu zorrotzena, toki minberean. Hb Esk 223. Ile zuri beltz adaska lodi batzu buru-gibelean antze handirekin kurubilkatuak. JE Ber 70. --Behazok bada ene buru-gibelari. --Ai, Jauna! Baduzu hor begi handi handi bat! Barb Leg 63.

buru-gibel 3: Aizu (“Baina, batzuetan, badirudi berdintasuna uniformetasun bihurtzen dutela buru gibelean”), Berria 2 (“Holako batez, baratze zolan elkarrekin kalakan ari ginela, aitortu nien, buru gibelean neukana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru-gibel 7: Herria 6 (“BAC pilota elkarteak nahiko zuen erosi, trinket gisa baliatzeko preseski bainan denen buru gibelerat egin du, sobera karga handiaren pean ez jartzeagatik”), Piarres Xarriton (“Bai eta duela hogeita bost bat urte, Kanadatik itzultzean, ikusi nituelarik Oiartzungo gazteak, diktadura militar batetik ilki berriak, dantzan zebiltzala zirurikan, tartetik pistolak altxatuz eta ez dakit zer borroka militar goraipatuz, aitortuko dut, salatu ez nuen sentimendu arraro bat jauzi zitzaidala buru gibelean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa buru sarreran

buru hausgarri, buru-hausgarri
iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

Aztergaia: buru hausgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru hezur, buru-hezur
iz. Burezurra.

Aztergaia: buru hezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: h. burezur.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

cf. burezur

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

buru hutsean, buru-hutsean
adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.
buru hutsik, buru-hutsik
adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

Aztergaia: buru hutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru kolpe, buru-kolpe
1 iz. Burukada.
2 iz. Burutazioa.
buru lan, buru-lan
iz. Batez ere adimenaz baliaturik egiten den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

Aztergaia: buru lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "burulan [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

buru langile, buru-langile
iz. Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

Aztergaia: buru langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "burulangile [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

buru nahasmendu, buru-nahasmendu
iz. psikol. Kontzientziaren edo ezagumenaren nahasmendua, besteak beste, argi pentsatzeko ezintasuna, gauzak gogoratzeko zailtasuna edo haluzinazioak izatea eragin ditzakeena. Hamabost urte barru, teorian, buru-nahasmendutik sendatuta dagoela frogatzen bada, baldintzapeko askatasuna lor dezake.

Aztergaia: buru-nahasmendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

buru(-)nahaste aztertzean azpisarrera gisa proposatua psikologiako adiera jasotzeko.

buru nahaste, buru-nahaste
iz. Buruko nahasmendua. Beharbada amets ondoko iratzar unean izaten den buru-nahaste horregatik.

Aztergaia: buru-nahaste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buru-nahaste burunaste . Preocupación. v. buruhauste. Pekatuak nola esan eziñ asmaturik, burunaste aundik badabiltzkizu, ez estutu. ArgiDL 5.

LB buru(-)nahaste 39 [Ez dira OEHko adierakoak]: Argia 1 (“Kontzientzia txarraren ondorioz buru-nahaste izugarria dago Mendebaldean”), Berria 2 (“Batzuen ausardiak eta besteen buru-nahasteak egin zuten arrakastatsu lehorreratzea”), Deustuko Unibertsitatea 5 (“Buru-nahastearen aurretik egindako testamentua baliozkoa da”), EiTB 9 (“Orduan, Mikel Otegi errugabetzat jo zuten une bateko buru-nahastea izan zuelakoan, nahiz eta epaimahaikide gehienek hilketak frogatutzat jo”), Elhuyar 1 (“Izan ere, argi artifizialik ez zegoenean eta gizakiak ortzipean lo egiten zuen garaian, Ilargiaren distirak loa galarazten zien pertsonei, eta tartean izango ziren buru-nahasteak zituztenak ere”), Elkar 3 (“Beharbada amets ondoko iratzar unean izaten den buru nahaste horregatik, 'diakroniko' eta 'sinkroniko' hitzak oihukatuz zutik jarri naiz, Biltzar guztia harri eta zur utziz”), Gomylex 2 (“Hori berori gertatzen da, esate baterako, buru-nahaste edo perturbazio psikikoek ezkontide bati eragozten diotenean ezkontza adostasuna modu kontzientean ematea, ezkontza egiteko unean”), Laneki 6 (“Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, aluzinazioak eta aztoramena barne”), UEU 10 (“Buru nahasteetan interesa zuen medikua zen; epaitegietan peritu lan egiten zuen, bereziki mota sexualeko hilketetan jarduten”); buru(-)nahasmendu 40 (Argia 5, Berria 11, EiTB 2, Elkar 2, Consumer 9, Laneki 4, , UEU 6, Uztarria 1); nahasmendu mental 4 (Elhuyar 1, Laneki 3).ETC: [Ez dira OEHko adierakoak]. buru(-)nahaste 92 buru(-)nahasmendu 64; nahasmendu mental 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: buruko nahaste handia du: tiene un gran trastorno mental / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: nahasmendu mental (Med. Psikol. termino onartua da).

Erdaretako formak

es trastorno mental; fr trouble mental: Elhuyar: (Psicol.) gaixotasun mental, nahasmendu mental / Adorez: tiene un tremendo trastorno en su cabeza: nahaste izugarria du buruan / Labayru: Tiene trastornos mentales: Buruko arazoak ditu / NolaErran: 0. Euskaltermen es trastorno terminoaren ordaina nahasmendu da Medikuntzan eta Psikologian.

Bestelakoak

buru(-)nahaste iz. Buruhaustea. nahasmendu bipolar iz. Psikol. Fase maniakoak eta depresiboak txandakatzen diren psikosia. Itxuraz, nahasmendu bipolarra zuen Woolfek, aldarte aldaketa handiak, eta baita honekin lotutako beste gaitz batzuk ere.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

buru(-)nahaste sarreraren definitzailea aldatu (‘Nahasmendua’ edo halako zerbait jarri) eta adibide libre samar bat jaso, esaterako: Kontzientzia txarraren ondorioz buru-nahaste izugarria dago Mendebaldean. // Beharbada amets ondoko iratzar unean izaten den buru nahaste horregatik, 'diakroniko' eta 'sinkroniko' hitzak oihukatuz zutik jarri naiz, Biltzar guztia harri eta zur utziz. Eta buru(-)nahasmendu azpisarrera berria egin, psikologiako adiera jasotzeko.

buru nuklear
iz. Misil baten muturrean ezartzen den arma nuklearra. Obamak 5.000 buru nuklear izatetik mila izatera igarotzeko eskatuko dio Medvedevi.
buru oneko
adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

Aztergaia: buru oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU ONEKO (Lar, VocB, Añ). Inteligente. "(Es hombre de) cholla, sen onekoa da, buru onekoa" Lar. "(Hombre de buen) juicio, zenzun onekoa, juiziozkoa, buru onekoa" Añ. Eranzuten die nagusi buru onekoak. Mb IArg I 200. Esku onetan zaude / guztiz, artaldea, / txit buru onekoa da zure jabea. It Fab 185. Aiako Erriak seme buru oneko anitz eman izan ditu. Izt C 454. Elean hurri aire bat zuelakotz, baziren uste zuketenak ez zela zen bezen buru onekoa. HU Aurp179. Buru oneko gizona da, ta neuk esango deutsat. Ag Kr 178. Zonbat buru oneko gizon, buru handikoak ere ba eta gain-gainetik argituak, idazteko ala mintzatzeko deus guti direnak izan. JE Ber 66. Bürü huneko jelki balitz, ezin biziak etzian eskerniatüko jaun hura, ezi lan hanitx bazian herrian. Const 42. Errijakintzako gai askoren jabe da bera, eta buru onekoa aiztu barik gogoan eukiteko bertso-kantak, ipoiñak, elezarrak. Alzola Atalak 92. Pierre Fabre [...], buru onekoa, langile gaitza. Ardoy SFran 94. v. tbn. Larre ArtzainE 120. Insausti 29. (Buru onetako). Hura zen gizon bat buru onetakoa, animoz bethea. Lg I 337. (Buru onezko). Bost oriek eta buru onezko beste bostek argi egin bear zioten [...] nagusi ezkondu berri ta onen emazteari.Mb IArg I 372.

buru oneko 1, Karmel (“Emakume buru onekoa, etxearen osasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru oneko 5: Herria 2 (“Asma zazue gazte horien atsegina denak errezebituak zirelarik! Zonbait denboraren buruan eskuratzen zuten diploma ageria beren izenarekin, etxe gehienetan bixtan ezartzen zena dilindan murru batetan, haur buru onekoaren ohoretan”), Patxi Ezkiaga (“Hantxe zeuden izeba-ilobak hizketa-une hartan, eta, beren nagusi jauna hain buru oneko ikusirik, ez ziren aspertzen Jainkoari eskerrak eman eta eman”), Jenaro Garate (“Eta bide batez zera dakusagu: giza berdintasuna maitagogo izate hutsean datzala, ez adimentsu, kementsu, buru oneko”), Xipri Arbelbide (“Ez zituen oraino hogoi eta bortz urte beizik, bainan buru onekoa zen, ernea, suharra, hazkarra, ausarta, bihotzduna, deusen beldurrik ez zuena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa bihotz oneko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buru orratz, buru-orratz
iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: buru orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  buruorratz formaren aldeko.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dagoen bezala uztea erabaki da.

buru oskol, buru-oskol
iz. g. er. Buru-babesa, kaskoa.
buru zare, buru-zare
iz. naf. Saski handia.

Aztergaia: buru-zare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zare sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

saski handia.

buru-belarri
1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. zain eta muin. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.
2 adb. Adi-adi.

Aztergaia: buru-belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru-belarri sartu
ad.-lok. Zerbaitetan gogoz eta lehiaz abiatu. Auzian buru-belarri sartu gabe.
buru-bihotz
iz. pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

Aztergaia: buru-bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva (ez-librea).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper