50535 emaitza bilaketarentzat - [11651 - 11700] bistaratzen.

burutsu
1 adj. Pertsonez mintzatuz, zentzuduna. Emakume zuzena, zaila, iraun handikoa eta burutsua. Txanton burugina zen, Maripa burutsua. Erkinak eta kankailuak, burutsuak eta burugabeak.
2 adj. Burutazio egokiak dituena. Gazte argi eta burutsua. Alferra beti lantsu, esan ohi da, eta lantsu bezain burutsu erantsi behar.
3 adj. (Ekintzez mintzatuz). Pernando Amezketarraren ateraldi burutsuak. Baita ere badakartzat Kandelas-en lapurreta burutsuak eta Diego Korrientes-en egite okerrak.

Aztergaia: burutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burutu1, buru/burutu, burutzen
1 da ad. (Gariak-eta) buruxkak eman. Ik. aletu. Garia burutzen ari da. Zekalea ebakitzen bada burutzera doanean, muskiltzen da berriz, eta bazka ona ematen du aziendentzat. Artoak burutu dira.
2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti aurre egin; egoera bat egoki eraman. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela; ezezkoetan eta galderetan batez ere). Haur honekin ezin dut burutu. Ezin buru daiteke gizon hordiarekin. Nork deabruarekin burutu lezake, Jesus maitagarriak garaitu ez balu? Gizaldi sinesgogor eta bihurria, noiz arte burutuko dut zuekin? Lanarekin burutu ezinda nabil.
3 du ad. Amaitu, buru eman, bururatu. Lana garaiz burutzeko. Prest zeukan lana ondorengo leialak burutu zion; bai iaio burutu ere. Ekainean hasia eta urrian burutua. Ez da erraz eta alaikiro hartu eta burutuko den erabakia.

Aztergaia: burutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burutu, buru(tu), burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burutu, buru(tu), burutzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: 'garia burutu da'; 'ezin dut haur horrekin burutu'; 53.2: 'bostetan bururatu / ?burutu dute lana'" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): burutu 1, buru/burutu, burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'. burutu 2 izond.

burutu2
adj. hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza nolabait bukatua dela adierazten duena. "Etorri da" orainaldi burutua da, eta "etorri zen" lehenaldi burutua.

Aztergaia: burutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burutu, buru(tu), burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burutu, buru(tu), burutzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: 'garia burutu da'; 'ezin dut haur horrekin burutu'; 53.2: 'bostetan bururatu / ?burutu dute lana'" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): burutu 1, buru/burutu, burutzen. 1 da ad.: garia burutzen ari da. 2 du ad.: haur honekin ezin dut burutu ('ezin naiz moldatu'). 3 du ad. 'amaitu'. burutu 2 izond.

burutugabe
1 adj. Buruturik ez dagoena. Gari helduaren lastoa ala gari burutugabearena.
2 adj. hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza bukatua ez dela adierazten duena. "Erosten nuen" lehenaldi burutugabea da; "erosi nuen", aldiz, lehenaldi burutua.

Aztergaia: burutugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-10-21
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-07-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez dirudi aski lexikalizatua; baina, dirudienez, hau darabilte orain gramatikariek #mdash# ez-burutu(a) garai batekoaren lekuan: ik. EGLab 255-257.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe ad.ekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren inguruan, ohar hau ageri da: "burutugabe | F: ez dirudi aski lexikalizatua; baina, dirudienez, hau darabilte orain gramatikariek #mdash# ez-burutu(a) garai batekoaren lekuan: ik. EGLab 255-257". Proposamena: Gramatikariek darabilten hori hiztegi guztietan ageri da (Elhuyar Hiztegia, 3000 Hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, VOX hiztegia, Euskalterm...), eta hizkuntzalaritzaren arloan bederen, erabilera handikoa da'.

 - [E116]: 'uste dut AU zuzen dabilen. sartu beharko genuke, arrunta baita'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK'.

burutza
iz. Buruzagitza. Horrek esan nahi du une honetan gehiengoa dutenek hartu beharko luketela proiektuaren burutza.

Aztergaia: burutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.0: baztertuxea zegoen tradizioan, baina berriro ageri da, administrazioan eta (horregatik soildu dira "Zah. g.er." markak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

buruzagitza.

burutzapen
1 iz. Burutapena.
2 iz. Lorpena; bururatzea, burutzea. Hasierako asmo onaren parekoa izanen da egintzaren burutzapena ere, zuen ahalbideen arabera. Pertsona bat zoriontsua da bizi-proiektu arrazional baten burutzapen arrakastatsua erdiesteko bidean aurkitzen denean.

Aztergaia: burutzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

burutzapen 1 (Txill Let) eta OEH argitaratuan beste 1 (A EY II); burutze 2 (Berron Kijote, MEIG-NEtx).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

burutzapen EB 18 (Arkeoikuska 1983, HezkSaila 5, M. Ensunza, M. Navarro 2; GAO 1990 5 eta "burutzapen data", "burutzapen erraztasun", BEO 1990 2); burutze 6 (J. Arregi, HezkSaila, M. Etxeberria; EHAA 1990: "burutze-bide"; Zientzia eta teknika 1986: "burutze-froga"; Lehen ziklo esper: "burutze-ordena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burutzapen : AB38 2, AB50 1, Euskalterm 6; burutze : DFrec 3, AB50 2, LurE, Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

burutzapen : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (bürützapen), PMuj DVC; burutze : EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

burutzar
iz. adkor. Buru handia. Erraldoiak burutzar ikusgarria zuen, ile-sapa beltz batez estalia.

Aztergaia: burutzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

burutze
iz. burutu aditzari dagokion ekintza. Han ditugu, azkenengo hariaren iraupenean, azken ukitua eskatzen, bere burutze bikainaren zain.

Aztergaia: burutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

burutzia egin
du ad.-lok. Ipar. Buru egin. (nor osagarririk gabe). (Batez ere ezezko perpausetan erabiltzen da). Ik. burutu1 2. Sakelako gauza guztiak galtzen zituen; bere amak burutziarik ezin eginik josi zizkion xilintxa batzuk sakeletan. Framazon madarikatu horiekin burutziarik ezin eginez.

Aztergaia: burutzia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'buru egin' (batez ere ezezko perpausetan erabilia).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Esapide ohiko(en)ak

batez ere ezezko perpausetan

Forma baten adiera(k)

buru egin

buruxka
iz. Gari, arto eta antzeko landareetan, ardatz antzeko batera biltzen diren lore edo aleen multzoa. Ik. buru 8. Buruxkak bildu. Buruxkak aletu. Gari buruxka.

Aztergaia: buruxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "buruska?"" (1994-08-02)

buruxkila
iz. g. er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

Aztergaia: buruxkila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xkila.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buruzagia (gutxiesgarritzat hartua).

buruz
1 adb. Buruari edo adimenari dagokionez, buruaren edo adimenaren aldetik. Ik. mentalki. Gauza handiak egiteko ez da aski buruz eta besoz azkar izatea. Osasunez beti herbal, buruz beti oso. Horregatik buruz betikoa iraun arren, izanez ez nauk atzokoa. Buruz zuhur eta argia.
2 adb. Hitzez hitz errepikatzeko eran; hitzez hitz errepikatuz. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada. Hitzaldia ikasi zuela buruz ahalik ondoena. Ez da asko hauek buruz esaten jakitea; jakin behar dute hitz horiek zer esan nahi duten.
3 adb. Oroimenaz bakarrik baliaturik. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.
4 adb. Burua edo adimena erabiliz. Gehiago egiten du buruz gizon honek, ezen ez eskuarekin ehun mila gizonek. Ez dituela gogaiak etorri ahala jaulkitzen; buruz eho, aztertu eta bahe xehean iragaziak bakarrik duketela harengandik mundura agertze-baimen. Jakintsu denak jarriak daude buruz ondo nekatzera.
5 adb. Zentzuz. Buruz eta jator jokatu duzu.
6 postpos. -rantz, -ganantz. (-i atzizkiaren eskuinean). Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan. Niri buruz itzulirik.
7 postpos. -z, -en gainean; -i dagokionez, -a gaitzat harturik. (-i atzizkiaren eskuinean). Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz. || Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.
Loturak

Aztergaia: buruz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -i buruz 1 '-rantz, -ganantz': nik ez dakit jendea zeri buruz doan. 2 '-z, -en gainean': nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

-i buruz

Forma baten adiera(k)

1. x-rantz, x-ganantz ("nik ez dakit jendea zeri buruz doan"); 2. x-z, x-ren gainean ("nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "buruz erran. Aipatzekoa: "buruz ari"" (1994-08-02)

buruz aurrera
adb. g. er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

Aztergaia: buruz aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Aditz-erregimena

buruz aurrera erori da.

buruz beheiti
adb. Ipar. eta naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

Aztergaia: buruz beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

buruz behera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  buruzbeheiti: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

buruz behera
1 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.
2 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

Aztergaia: buruz behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruz buru
adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.
Loturak

Aztergaia: buruz buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "buruzburu: face à face, bai eta 'mano a mano' pilotan (español batuan!)" (1995-03-03)

buruz buru egin
1 du ad.-lok. Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!
2 du ad.-lok. Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

Aztergaia: buruz buru egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

topo egin; talka egin.

buruz buruka
adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.
Loturak

Aztergaia: buruz buruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buruz-buruka HU Zez 1 ("Duela deitzen dute frantsesez, hiri horietako buru beroek, odola gainditzen zaiotenean, elgarrekin buruz-buruka egiten duten borroka-aldi bat"), eta OEH argitaratuan beste 2 (Herr 8-11-1957: "Bere egitekoak nahiago zituen buruz-buruka erabili"; Herr 12-6-1958: "Hirugarren partida, trinketean jokatu da, buruz-buruka, Vivier eta Haran-en artean"); buruz-burukatu 1: Zerb IxtS ("Berehala erregearen ganat joan zen eta galdetu zion Goliathekin buruz-burukatzeko baimena"); OEH argitaratuan, gainera, buruz-burukako 2: Dv 1 Sam 17,8 ("Hauta zazue zuetarik gizon bat, eta jauts bedi buruz-burukako gudura"); Zerb GH 1926 ("Ororen gainetik, "quiniela" direlako buruz-buruzkakoetan zen ikaragarria Larralde"), eta ager. banako buruz burukari (Herr 18-12-1958: "Ez dugu uste orai juanen dakon. Beñat buruz burukaria baita lehena ez izanik ere bestea bezen trinketearia"); buruzburulari (Herr 17-4-1958: "Haran buruzburularia da, Ager ez"); buruz-burukatze (Larz HilEspos: "Bertze molde batez behar zuten gertatu buruz-burukatze hunek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

buruz(-)buruka 7: Herr 1969 1 ("Buruz-Buruka" [tit. #mdash# pilota-jokoaz], Herr 1989 4 (pilota-munduarekin lotuak, buruz burukan 2, buruz burukako 2: "Buruz burukan biak irabazle alabaina"; "Carricart gaztea, oraino gordin dena aurten kontrario horren garaitzeko, ez dela batere herabea heldu buruz burukako ere"; "Maitiak du partida gaitza egin berriz ere, buruz burukan maiz ateratzen badakien bezala"; "Donostian buruz burukako finala haundia, Anoetan"); M. Oiartzabal ("Esaera batean elkarren antza duten zatiak bereizteko, batez ere, kakotxes bereiziak ba'dagoz, ta bai ta, lenbiziko zatia bigarrenari buruz-buruka ba'dago ere"); HerrizH 1988 (iz. gisa: "Mitterrand-ek erran zuen Chirac-i, telebistan, buruz buruka famatu hartan, ez zela gehiago kanporatzerik izanen "ezinbeste gorrian""); buruz buruzka 1: Herr 1969 ("Helduden igandean jokatuko dira Uztaritzeko ezker pareta berrian buruz buruzkako azken partidak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec (denak pilota-jokoari dagozkio): buruz buruka 1; buruz-buruka 1; buruz-burukari 1 // Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

buruz-buruka : Lh DBF (bürüz-bürüka: lutte tête à tête); DRA (mano a mano. Buruzburukako barazkari. Dv., Herr, 12-6-1958; Herr 8-11-1957; II lucha cuerpo a cuerpo uno contra otro. Dv 1 Sam 17,8); PMuj DVC (1 cuerpo a cuerpo, uno contra otro; 2 uno a uno, de uno en uno, uno por uno); bürüz-bürükan : Lh DBF ((lutter) tête à tête); buruz burukari : DRA (contendiente, luchador. Herr 18-12-1958); buruz-burukatu : Lh DBF (bürüz-bürükatu, -tze: (Hb.) jouer, lutter tête à tête); DRA (buruzburukatu: jugar, luchar de solo a solo (Hb) Lh; II afrontar T); PMuj DVC (oponerse, ser contrario, enfrentarse, resistir a); buruz-burukatze : DRA (entrevista. Larz HilEspos); buruzburulari : DRA (jugador de mano a mano. Herr 17-4-1958) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aurrez aurre.

buruz buruko
adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.
Loturak

Aztergaia: buruz buruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elkarren buruz-buruko 1, Or Aitork ("Ahal au ere nigan aldakor arkiturik, adimenera igo nintzan, eta oituzko bururapena oildu nuan, elkarren buruz-buruko iduripenak aizatuz" #mdash# substrahens se contradicentibus turbis phantasmatum).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

buruz(-)buruko 10: IBe ("Zerutiar Jerusalenen ez da leku bereziren beharrik izango Jainkoaren presentzia izateko; buruz burukoa izango da Jainkoarekiko komunikazioa"), A. Alonso 4 (adib.: "Bigarren Mailako Buruz-buruko Txapelketaren irabazlea", "Urte honetan agur esan zion pilota profesionalari gipuzkoako buruz buruko figurarik nagusienetako batek"), Pocahontas ("Buruz buruko borroka izan zuten"), A. Sokarros ("Gillaume Durand eta Alain Duhamel kazetariek zuzendutako buruz buruko horretan jorratutako aipagaietan polemikarik ez zen batere izan"), J. Elosegi ("Marco baloiaren jabe haizenean buruz burukoan saia hadi, ea eslalonen bat ateratzen zaian"), MAtx ("Europako erakundeetan parte hartzeko bideak eta Estaduarekin buruz-buruko harremanak eta elkarlankidetza"), X. Amuriza ("Xalbadorren eta Uztapideren arteko buruz-burukoa egin zen eta Uztapide emon genduen txapeldun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

buruz buruko : Euskalterm 3 (horietan buruz buruko partida #mdash# eskuz eskuko partida, banakako partida eta manimano sinonimoekin, buruz buruko defentsa #mdash# defentsa indibidual sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

buruz-buruko : PMuj DVC (1 opuesto, contrario, enfrentado; 2 adversativo; 3 buruz-buruko: gudu desafío, duelo, combate) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buruz buru sarrerari dagokion azpisarrera.

buruz gain
1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.
2 adb. Ahalbideen gainetik. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

Aztergaia: buruz gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruz gain egin
dio ad.-lok. Egoera batek norbait gainditu, mendean hartu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek.

Aztergaia: buruz gain egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BURUZ GAIN EGIN Sobrepasar. Anitz urte baño len buruz-gañ egiten diote bere zor zar ta berriak. Mb IArg I 80. "Buruzkain egin (G-to), sobreponerse a alguien" A.

LB: 0; EPG: “eta esan nion: "Ene Jainko, lotsa gorritan nago begiak zuregana jasotzeko; geure bekatuek buruz gain egin digute eta gure errua zerurainokoa da.” (Elizen arteko Biblia), “Begira! Ez al zabiltza kezkaz buruz gain eginda, hainbat arazo, eginkizun eta buruhauste?” (Pello Zabala); ETC: “Ene Jainko, lotsa gorritan nago begiak zuregana jasotzeko; geure bekatuek buruz gain egin digute eta gure errua zerurainokoa da” (Elizen arteko Biblia), “Hainbeste opari egiten zuen ezen hartzailea buruz gain eginda geratzen baitzen, baina hura bera ez zegoen inoiz guztiz pozik, ze gutxiegi iruditzen zitzaion beti, eta hitz goxoekin barkamena ere eskatzen zuen gainera” (Ibon Uribarri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0 ; Labayru: 0

Bestelakoak

[buru] buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean. 2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, buruz gain azpisarreratik kentzekoa da. Bide batez, proposatu da buruz gain pasatu azpisarrera ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru, gain eta egin sarreretan.

buruz gain ibili
da ad.-lok. Erabat lanpeturik ibili, lanek gainditurik ibili. Egun haietan buruz gain genbiltzan; premia handiagoko beste hainbat konturi heldu behar izan genion.

Aztergaia: buruz gain ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BURUZ GAIN b) (-aiñ BN, R ap. A , buruzkain G ap. A ). Por encima de las posibilidades. "Buruzkain, meterse en los asuntos fuera del alcance de uno. Buruzkain dabil (G), anda metido en más asuntos [de los] que le permiten las fuerzas" A.

LB: “Gizajo hark ez zekien trikornioa nola jantzi ere. Buruz gain zebilen” (Ladron Arana); EPG: “Beste herri askotan bezala Zumaian ere aldi hartan herioak bere atzaparretan jende asko atxiki zuen eta sendagileak buruz gain zebiltzan lanarekin” (Gotzon Garate); ETC: “Pintorea nauk, buruz gain nabilek lanez...” (Koldo Izagirre), “Beste herri askotan bezala Zumaian ere aldi hartan herioak bere atzaparretan jende asko atxiki zuen eta sendagileak buruz gain zebiltzan lanarekin” (Gotzon Garate), Joxan Elosegi (“Oso gazte nintzela azaldu zitzaidan intuizio ilun, sakon, soil eta baliotsua, ene aurrean zirriborroan azaltzen ari zen bizitzak neure buruz gain ibiltzeko moduren bat bilatu ezik zentzurik izango ez zuelakoa”), “Fabrikaren zabaltze-planak eta enpresaren eguneroko zereginak bateratu beharrak biderkatu egiten zituen nire lanak, eta batzuetan buruz gain nenbilela sentitzen nuen” (Xabier Mendiguren), “Buruz gain zebilen.” (Ladron Arana).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[buru] buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean. 2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru, gain eta ibili sarreretan.

buruz gain pasatu
du ad.-lok. Zenbait kiroletan, aurkariari pilota edo baloia gainetik pasatu, hura ez iristeko moduan. Min handia egin zion eskuinez, eta buruz gain pasatu zuen aurkaria bi tantotan. Ez direlako egunero ikusten zelai erdiko arrastoaren atzetik atezaina buruz gain pasatzen duten jaurtiketak.

Aztergaia: buruz gain pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

buruz gain egin aztertzean buruz gain pasatu ere azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, pilotaren inguruko adibide batekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru, gain eta pasatu sarreretan.

buruz goiti
adb. Ipar. eta naf. Buruz gora. Buruz goiti etzan nintzen ohe gainean, sabaiari begira.
buruz gora
1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.
2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

Aztergaia: buruz gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruzabal
iz. Korrokoia.

Aztergaia: buruzabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruzagi
iz. Talde bati agintzen dion pertsona. Ik. buru 7. Berrehun gizonen buruzagia. Gudari taldearen buruzagiak. Apostoluen buruzagia. Euskaldun fededunen buruzagi izan zena. Estatuaren, Elizaren buruzagia. Sinagogako buruzagiak. Handi guztien erregea, munduko buruzagia. Karlista buruzagi epel batzuk. Alderdi, talde, taldetxo, mordo eta mordoxken buruzagi nahiko eta ustekoek bide erraza aurkitu dute gure artean.

Aztergaia: buruzagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
buruzagigo
iz. Ipar. Buruzagitza. Aita sainduaren buruzagigoa ezagutzen ez duten giristinoak.

Aztergaia: buruzagigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'buruzagitza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. buruzagitza

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "buruzagitza [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

buruzagisa
iz. zub. Buruzagia den andrea. Aita-amek, buruzagi-buruzagisek, bere haur eta zerbitzariei ahalaz erantzuten ez dietenek, hausten dute manu hau.

Aztergaia: buruzagisa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-sa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Buruzagisa: Zuberoan behintzat bizi-bizia (Buruzagisa ez da etxekanderea bakarrik, ugazaba andrea ere)'.

 - [E116]: 'hala bada, kendu behar da Zah hori, eta Zub. jarri'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK baina definizioa erantsi: buruzagia den andrea'.

buruzagitasun
iz. Ipar. Buruzagitza. Buruzagitasuna hartu.

Aztergaia: buruzagitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'buruzagitza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. buruzagitza

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tasun/-tza

buruzagitu, buruzagi/buruzagitu, buruzagitzen
da ad. Batez ere zub. Nagusitu. Mutila buruzagitu eta buruzagia mutildu. Gure gazteak ederki buruzagitu dira hazpandarrei.

Aztergaia: buruzagitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

buruzagi(tu), buruzagitzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

nagusitu.

buruzagitza
iz. Buruzagiaren kargua edo jarduna. Ik. buruzagigo. Buruzagitza hartu, gorde, utzi, kendu. Itsasontziaren buruzagitza bereganatu du. Aitzindari izanak ematen dio buruzagitza gai honetan. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren. Zuzendariaren buruzagitzapean.

Aztergaia: buruzagitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

cf. buruzagigo, buruzagitasun

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go, -tasun

buruzagixka
iz. g. er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

Aztergaia: buruzagixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buruzagia (gutxiesgarritzat hartua).

buruzale
adj. bizk. Berekoia. Ipuin honek irakasten digu ez buruzaleegiak izaten, ez harrotzen geure gauzekin.

Aztergaia: buruzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

berekoia.

buruzalekeria
iz. g. er. Berekoikeria.

Aztergaia: buruzalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale-keria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

buruzaletasun
iz. g. er. Norbaitek bere buruari dion maitasuna; berekoikeria. Egungo sistemak, ordea, buruzaletasuna baino ez du bultzatzen, self-love delakoa.

Aztergaia: buruzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. amodio propio.

buruzapi
iz. Buruan apaingarri edo estalgarri gisa jartzen den zapia. Ik. mantelina. Ondo orrazturiko ilea buruzapi polit batekin loturik.

Aztergaia: buruzapi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
buruzgain
iz. g. er. Itzulipurdia. Ik. buruz gain.

Aztergaia: buruzgain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

buruzgainka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

itzulipurdia (cf. buruz gain adlag. arautua, azpisarrera gisa).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gauza bera ote da buruzgain (buruzkin esaten dugu Zarautzen) egitea (burua lurrean jarrita gorputza haren gainetik biratzea) eta itzulipurdika ibiltzea? Itzulipurdik (itzulipurdika, zilipurdika...) badu zentzu zabalago bat, nire ustez, buruzkinek ez duena" (2004-11-03)

buruzgainka
adb. Itzulipurdika. Gu, betiko antzera, batean buruzgainka eta bestean hankaz gora.

Aztergaia: buruzgainka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buruzgain sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

itzulipurdika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  buruzkainka: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

buruzki
postpos. Aurka. (-i edo -en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Gurutzeari buruzki dabiltzanak. Beti gure herriaren buruzki ari dira.

Aztergaia: buruzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aurka.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gurutzeari buruzki dabiltzanak.

buruzkin
adj. Ipar. g. er. Tematsua.

Aztergaia: buruzkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tematsua.

buruzpide
iz. gip. Burubidea.

Aztergaia: buruzpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. h. burubide.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. burubide

buruzuri, buru-zuri
adj. Buruko ileak zuriak dituena. Ik. kaskazuri. Gurdian dakarte Joanes aitona, gure artzain buruzuria.

Aztergaia: buruzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: astegun buruzuri.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

astegun buruzuri

buruzuritu, buruzuri/buruzuritu, buruzuritzen
da/du ad. Pertsonez mintzatuz, buruzuri bihurtu. Ik. ilea urdindu; ilea zuritu; kaskazuritu. Buruzuritzen hasi da baina, a zer mutila dagoen!
buruzut, buru-zut
adj. Burua zut duena. Buruzut ibili.
Azpisarrerak

Aztergaia: buruzut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burzuntz
iz. Ipar. Lertxuna. Oihan urtsuetan heldu da burzuntza.

Aztergaia: burzuntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

burzuntz forma 3 aldiz azaldu da, IE (Dv Lab).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

busunts 1 jaso da, IE (P. Etcheverry).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burzuntz : HiztEn-LurE (eta ElhHizt, HiruMila).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

gaur busunts erabiliagoa izan daiteke

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

lertxuna.

bus
1 iz. Autobusa, bereziki herrietako garraio publikokoa dena. Bus-geltokitik oso hurbil dago parkea.
2 iz. inform. Ordenagailu baten edo bi ordenagailuren arteko unitateen artean datuak eta kidekoak bideratzen dituen eroale multzoa.

Aztergaia: bus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bus formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bus a) Inform. 2, K. Zalbide ("Erregistro hauek aldizka busaren bidez denak batera edo zatika kargatzen dira", "Informazioa prozesadorean baldin badago, ordea, programa askoz azkarrago landuko da, ez bait da agindu honen edo haren seinale-egoeraren bila busean ibili beharrik izango"); b) 'autobusa' adierako 9: P. Berasategi 8 (adib.: "Hartzen zen edozein bus, eta hurrengo geltokira arrimatzean, istanteko oihukatzen zuen busaren barrengo bakarren batek ¡Que viene la avalancha!", "busaren atzeko sarreran"), P. Aristi 1 ("Eta dena kasualidadez hasi zen, bus hartako kristalean idatzi nuen esaldiarekin"), eta bus(-)geltoki 3: Aretxagazeta ("bus geltokian kristal apurketa"), J. Bergara 2 ("Deitu bus-geltokira eta galdetu ea Donostia, Gasteiz eta Bergararako autobusak zer ordutan diren", "Bus-geltokiko enplegatua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bus : AB38 'autobusa' 1, AB50 'autobusa' 2, HiztEn (1 autobusa; 2 Inform. ordenadore baten unitate desberdinen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen zirkuitu elektrikoa), Euskalterm 10 (Inform. 8 eta 'autobusa' adierako 2) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bus : ElhHizt (Inform.); busa : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 (herrietako garraio publikoko) autobusa: bus-geltokia. 2. Informat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

busti-busti egin
da/du ad.-lok. Erabat busti, blai egin. Euri jasa batek busti-busti egin zaitu eta bazatoz etxera hotzak dar-dar. Lubakietatik etorri berri diren soldaduak busti-busti eginda daude.

Aztergaia: busti-busti egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

busti-busti egin 2: Munita ("Euri-jasa batek busti-busti egin zaitu ta bazatoz etxera otzak dardar"), Anab Aprika ("Begiak busti-busti egin zitzaizkidan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

busti(-)busti egin 7: Erkiag ("Urrategiko basetxe bateko atartera busti busti eginda heldu ziran mutikoak"), E. Berazubi ("Azaroko arratsalde euritsu batez Mariok zebrabidea korrika zeharkatzen lagundu zion bere eskaratzeraino, biak busti-busti eginik"), F. Beobide ("biotza maitasunean busti-busti eginda"), BidaiaZient ("Gure botak elur-uraz busti-busti eginda zeuden"), J. Muguruza 2 ("neskaren larruzko galtzak busti-busti eginda utziz", "lehendik ere busti-busti eginda nengoen"), A. Aldekoa ("goitik behera busti-busti eginda presaka nindoala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

busti-busti egin : ElhHizt (adib. gisa), PMuj DVC (rehumedecer) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

busti 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

busti1, busti, bustitzen
1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua.
2 da/du ad. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia ahosabaira hurbilduz ahoskatu. Ik. palatalizatu. "i" ondoren bustitzen diren kontsonanteak.
3 du ad. (Ardoa-edo) edanez ospatu. Elkarrekin busti behar dugu gure indianoaren etorrera.
busti2
1 adj. Bustirik dagoena. Egur bustian ez du suak ezer egiten. Zahi bustia ale batzuekin nahasirik. Arropa bustia eranzten, lehorra janzteko. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia.
2 adj. hizkl. Sabaikaria. Kontsonante bustiak.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper