50535 emaitza bilaketarentzat - [11701 - 11750] bistaratzen.

busti3
iz. Hezetasuna. Bustia da abereentzat, guretzat bezala, etsairik handiena.
bustialdi
1 iz. Norbait edo zerbait bustitzea, edo bustitzen den aldia. Bustialdi ederra hartu zuen ustekabean.
2 iz. Bainua. Bustialdiak guztiz onak dira askotan urdaileko minentzat.

Aztergaia: bustialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten
du ad. Bustitzera behartu. Jordan ibaiko uretan bustiarazten zituela.

Aztergaia: bustiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten. du ad.

bustidura
iz. Bustitzea, bereziki bokal edo kontsonante batena. Ik. palatalizazio. Bustidura letra bikoitzez adierazi.

Aztergaia: bustidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustigune
iz. Gune bustia edo hezea.

Aztergaia: bustigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizioko oinarri handirik gabea da (Etxba, Or) eta berezi samarra osaeraz; zingira edo istingadien adierazle gisa ageri da gaur, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, hezegune parekoa bezala.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gune bustia edo hezea.

bustitasun
iz. Hezetasuna. Egur bustian ez du suak ezer egiten; su hartzeko, utzi behar du duen bustitasuna.

Aztergaia: bustitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bustitze
iz. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalera itsastea edo barnera sartzea.

Aztergaia: bustitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

busto
iz. Burua eta bularraldea irudikatzen duen pintura edo eskultura. Henri Stierlin historialariak Nefertitiren busto ezaguna faltsua dela esan du.

Aztergaia: busto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Artea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

busturiar
1 adj. Busturikoa, Busturiari dagokiona.
2 iz. Busturiko herritarra.
butaka
iz. Besaulkia.

Aztergaia: butaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. besaulki.

Lantaldearen irizpideak
Euskarazko forma da batasuna egiteko bidea
Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. besaulki

butano
iz. kim. Lau karbono atomo dituen hidrokarburo asea, presiopean isurkari bihurtzen den gasa, erregaitzat erabiltzen dena (C4H10). Butano gasa.

Aztergaia: butano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
butroi
iz. Arrantzan erabiltzen den tresna, onil moduko bi atalez osatua. Ik. pertola. Hala lotzen ditu deabruak eta sartzen bere butroi barruan.

Aztergaia: butroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(arrantza-tresna) Sin. pertola.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arrantza-tresna

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Sin. pertola gehituko da.

butxet
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, butxet-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxet].

Aztergaia: butxet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-07-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazio-oharrak s.u. budget.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

Ik. buxet.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-tx-/-x-.

buxadura
iz. Buxatzea. Euri zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura. Zainak handitu egiten dira, eta buxadura eta usteltzea heltzen dira.

Aztergaia: butxadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-10-21
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

butxatu 1 'mojar' adierakoa, Lç Ins F 7 v ("Eta kausa haur bera izan da, Iauna, zerengatik zure suiet gaixoen odolean hanbat aldiz borreroék eskuak butxatuak ukhan baitituzté") // Ik. OEH argitaratuan gainera testu-lekukotasunik gabeko 1 buxatu ("essuyer. Ahua buxatze, s'essuyer les lèvres. Sudurra buxatze, se moucher" Lh) eta 2 buxatu ("Boucher [une issue]. Empr. béa. boussá, boucher" Lrq. v. buxuatu); eta buxuatu sarreran, Etch: "Jin ziren muxeruak, buxuatik hekiko, / eni hobe beharrez, aldiz leher onddo" #mdash# cf. la nota del ed.: "buxuatik: forme contracte de buxuatiak de ardu buxunatiak: les vins bouchés".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

butxadura 5: A. Loizate ("Behazun-bideko butxadura onbera zein gaiztoa"), GAO 1991 ("Zakar solido edo liskatsuak: estolderiako jarioan butxadurarik sortu edo hondakin uretarako sistemaren funtzionamendu egokia nahasten duten edo nahas dezaketen zakar solido edo liskatsuak"), K. Busturia 3 ("Horrela, outputak igo ahala, behin eta berriz hainbat "butxadura" gertatuko da, eta egoera hauetan zenbait ondasunen eskaintzak malgua izateari utzi egiten dio eta beren prezioek beharrezko mailara igo behar dute"); barne-butxaketa 1, A. Gabikagogeaskoa ("Barne-butxaketa hau handitu egiten da plazer eta zorionari jarritako tabu kulturalen eraginez"); butxapen 1, J. Jauregi ("Miokardioaren infartoa: Hipoxia iraunkor batek ekoizten duen angor-a ez bezala, infartoa abar koronario baten butxapen oso baten ondorio da"); butxatu 3: UZEI ("Ahoak airearen sarrera eta irteerako bide bezala jokatzen du aire-behar handia dagoen egoeratan, ariketa fisiko gogorren bat egiten denean adib. edo sudur-barrunbeak butxatuta daudenean"), A. Gabikagogeaskoa ("Gizabanako isolatu eta indargeak butxatuta ikusten du bere zentzu-, hunkipen- eta adimen-potentzialtasunen bidea"), I. Mugika ("Akidura eragiten duen uzkurdura isometriko #mdash#belaunaren luzapena#mdash# baten ondoren, ariketan zehar erabilitako PKr-ren birsintesirik ez da ematen gihar-zirkulazioa butxatu egiten denean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

butxadura : DFrec 1 (Saioka/5: "trafiko butxadura"), AB38 2 (embotellamiento), HiztEn (1 butxatzearen ekintza eta ondorioa; 2 Med. organismoko hodi bat butxatzean datzan anomalia); butxatu : HiztEn (bide edo hodi batean oztopo bat gertatu edo jarri, handik igarotzea eragotzi edo zailtzen duena); butxatzaile : HiztEn (butxatzen duena); buxadura : Euskalterm 9 (a] Med. 8 'obstrucción'; hauetan heste-buxadura 'obstrucción, oclusión intestinal', buxadura-kentze 'desobstrucción'; b] Garr. zirkulazio-buxadura 'embotellamiento'); buxaketa : Euskalterm 4 (Med. 'obstrucción; eta hauetan buxaketazko 'obstructivo', baso-buxaketa 'espasmo vascular'); buxatu : HiztEn (ik. butxatu); buxatzaile : Euskalterm 6 (Med. gaixotasun b., kardiomiopatia b., pneumopatia b., tronbo b. 'obstructivo', 'oclusivo', 'obliterativo'); // Ez ditugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

butxadura : HiruMila (1 atasco; 2 obturación); butxagailu : HiruMila (obturador #mdash#aparato, elemento); butxagarri : HiruMila (obstructor); butxaketa : HiruMila (obstrucción, taponamiento); butxatu : ElhHizt (ik. buxatu), HiruMila (1 ensuciar; 2 taponar), DRA (ensuciar); butxatzaile : HiruMila (que obstruye, tapona); buxadura : ElhHizt (obstrucción); buxatu : ElhHizt (obstruir, cerrar el paso), Casve EF (-: essuyer), Lh DBF (1 boucher; 2 essuyer), DRA (1 enjuagarse; 2 tapar, taponar); buxatzaile : ElhHizt (obstructor) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EF/FE eta EG/CE, HaizeG BF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa: hutsaren hurrengo tradizioa dute aldaera guztiek; butxa- formakoak indartu (berrezarri?) dira orain (eta orainago buxa- formakoak proposatu), aski bide egin dutela esaterik ez badago ere; baina cf. infra buxon. // IdOh (2004-01-09): ik. buxadura, buxatze geroago arautuak, s.u. atasko.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-tx-/-x-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Butxadura: ken, sasi iparraldekada da'.

 - [E116]: nik ez nuke sartuko, orduan buxatze, buxadura onartuak dagoeneko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'butxadura* e. buxadura'.

buxatu, buxa, buxatzen
da/du ad. Hodi eta kidekoetan, igarobidea eragotzi, bidea itxi. Kolesterolak ez du inolako sintomarik ematen, baina ondorio larriak izan ditzake bihotzean, arteriak buxatu egiten dituelako.

Aztergaia: buxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): buxatu 49: Elhuyar 6 (adib.: “galera ekonomikoak ere eragin ditzake, azpiegituretako hodiak, hustubideak eta abarrak buxa baititzake”), Consumer 22 (adib.: “Bular buxatu edo itxiak”, “Harraska buxatu bada eta gomazko libragailurik ez baduzu, estali kainu-zuloa eta bete harraska urez, hereneraino“), Berria 11 (adib.: “Preso emakumeak kokatu zituzten Apaizgaitegiko eraikin haiek ezin okerrago zeuden: sabaiak eroriak zituzten, hormak zikinduak eta pitzatuak, kristalak apurtuak, hodiak buxatuak, eta ez zeukaten inolako altzaririk”), EiTB 5 (adib.: “Kirchner otsailaren 7an ere klinika berean sartu zuten eskuineko arteria karotida buxatuta zuelako, eta astebete eman zuen bertan”), Argia 5 (adib.: “Hauts horrek, gainera, airea iragazteko erabiltzen duten makina buxatzen du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: buxatu 15: Lopez de Arana 5 (adib.: “Kableak guztiz buxaturik daude eta bertatik albiste bat bera ere ezin da pasa.”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Hil baino hilabete bat lehenago, berak eta beste lagun batzuek Zolaren logelako tximinia buxatu zutela eta idazlea kearen eraginez hil zela aitortu zion Buronfossek Hacquini”), Edurne Elizondo 2 (adib.: “Isurbideak buxatu ziren”), Oskar Arana (“hesteak buxatuta”), Juan Kruz Igerabide (“Orratzak denbora luzean eduki behar ziren, mugitu gabe; itxaron egin behar zen, haiek leku buxatuak zulatu arte, odola berriz ibil zedin”), Josu Zabaleta (“Komuna buxatuta zegoen gaur goizean”), Ramon Saizarbitoria (“egunero irensten duen abere-koipearekin, honezkero duela mende erdi beharko bailituzke arteriak buxatuta”), Pablo Sastre (“Tapaxek hitzerdi batzuk marruskatu zituen; bere painueloa atera zuen urduri, harekin buruko zauria buxatu zion lagunari”), Juan Garzia (“Ez nuen lortu, hara, lurrun higuinak, asperdura eta umiliazioa besterik, eta likido beltz eta uher-nahasi bat, zeinak erremediorik gabe irazkiak buxatzen baitzituen“).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es atascar(se) / fr boucher: Elhuyar: 1 buxatu; 2 oztopatu, eragotzi, trabatu; 3 trabatu / Nolaerran: 1 buxona ezarri; 2 tapatu; 3 paretaz hetsi, tapatu, itsutu / Zehazki: 1 buxatu, emokatu; 2 trabatu; 3 ez aurrera ez atzera gelditu / Labayru: 1 itxi, zerratu, butxatu, takatu; 2 oztopoak | trabak | eragozpenak jarri (tb. con ipini), oztopatu, trabatu, eragotzi (impedir), galarazi; 3 trabatu, kateatu, takatu, katigatu / Adorez5000: 1 itxi, zarratu, poxelatu, buxatu; 2 trabatu, basatzan sartu, zoko egin, ikatu; 3 oztopatu.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

buxadura, buxatze araututa daude.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

buxatu, buxa, buxatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

buxatzaile
adj. Buxatzen duena. Bihotzeko edo giltzurrunetako eta biriketako gaitz buxatzaileak dituztenek behar baino globulu gorri gehiago izaten dituzte. Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa.

Aztergaia: buxatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 3, Berria 3, EiTB 3, Elhuyar 1, Consumer 9, Laneki 6, UEU 11); ETC 45

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: buxatzaile izond. obstructor, -a / Adorez: buxatzaile iz. obstructor/ra, taponador/ra / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

buxatze
iz. Hodi edo kideko batean oztopo bat gertatzea edo jartzea, handik igarotzea eragozten edo zailtzen duena. Loaldiko apnea buxatzailearen sindromean goiko arnasbideen buxatze partzialak edo buxatze osoak agertzen dira behin eta berriro.
buxet
iz. Ipar. Aurrekontua.

Aztergaia: buxet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. aurrekontu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aurrekontua.

buxi
iz. zub. Poxia.

Aztergaia: buxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

poxia.

buxon
iz. Ipar. Tapoia. Xanpain buxonak.

Aztergaia: buxon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

tapoia.

buzkantz
iz. Heste zati lodienaz egiten den odolkia; ardi odolez eginiko odolkia. Elorrioko buzkantza, zazpi libra eta bost ontza. Pazian buzkantzak egosten.

Aztergaia: buzkantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: definizioa eman, 'odolkia' alegia.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan dagoen bezala uztea erabaki da.

buzo
1 iz. Lan-jantzia, lohihartzekoa. Aita, buzo urdina jantzita, goizeko zazpietarako sartzen zen egunero fabrikan.
2 iz. g. er. Urpekaria, eskafandraria.

Aztergaia: buzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pertsonari dagozkio buzo G 1 (Anab Poli: "Urpekari edo buzoa igota, guztiek aldegiten zuten lergaiak lertu bear zuaneko"); murgilari B 2 (SM Zirik: "Plaentxiatarrak, aizpietan peskan eiten zaliak dira ta zer esanik pe ez, murgilari onak dirana"; "Bein, alemaniarra, ba ei ebillen panpana joten, Plaentxian ez euala bera lango murgilaririk esaten") eta urpekari G 1 (Anab Poli).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) arropa-motari dagozkio buzo EB 10 (Karraspioren Abenturak: "Buzoa jantzi, eta goizero lanera joaten zen"; F. Juaristi: "Buzo urdinak eta fusilak zituzten bertan iritsitako gizonek, guztiak sasoikoak"; Gand Uda: "Autobus nahiz bagoi beteegitan doa, gorputzez gorputz,/ ofizinara, dendara, etxera,/ kezkati, zabuka, lirain,/ karpetaz, korbataz, buzoz,/ umez, eskotez, plastiko-boltsaz,/ bultzaka, irakurtzen, musuka"; GAO 1989: "Tailerreko pertsonalari, urteko bi buzo"), IMuj ("Buzo urdinarekin Manterola kaleko izkinan dagoen gizonarena"), R. Iraola ("Erregeek, korbata eskatu eta, buzoa ekarri ziotela"), J.M. Azurmendi ("Buzo zikin bat"), J. Urkixo 2 ("Bere buzo zuriaz jantzita", "buzo zuriz jantzitako sasijakintsu harrosko bat"), Elexp EskuB ("bere buzo urdin koipeztatuaz"); b) pertsonari dagozkio buzeatzaile EB 5: J.A. Berriotxoa ("Dudarik gabe, biologo-buzeatzaileak informazio asko aurkeztu dezake mota honetako ikerketetan"), EHAA 1993 4 (adib.: "buzeatzaile profesionala", "Kirol mailako buzeatzailea"); buzo murgilari G 2 (L. Dorronsoro: "Baña, buzo murgilariak, beren begiz ederki ikusi duten bezela, urazpiko loretegi auetan ez dago pakerik"; "Bat batean ixten ditu bere koskoak, eta, an gelditzen da buzo murgilaria katigu"); murgilari EB 6 (Kirola eta Ikuskaria: adb. "Akapulko-ko Murgilariak"; "Berehalaxe murgilariaren burua irten zen uretatik"); urpekari G-EB 2 (A. Albisu: "Urpekaria, berriz, itsas-ondora jeixten da"; M. Aizpurua: "Neuk pertsonalki urpekari bezala egindako paseotan pilo bat gurgila ikusi ditut eskeleto hutsez beterikoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

buzo : AB38 1 ('buzo'), AB50 1 ('buzo'), LurE (Ik. urpekari), Euskalterm 10 ('arropa-modua' adierakoak guztiak; hauetan neskato-b., emakumezko-b., neska-mutiko b.); murgilari : LurE (urpeko igerilaria), Euskalterm 10 ('porrón / fuligule' hegatiak: m. arre, m. arrunt, m. mottodun, m. handi, m. islandiar, m. urrebegi, m. burugorri, m. lepokodun, m. buruzuri); urpekari : AB38 5 ('submarinista' 4, 'sumergible' 1), HiztEn-LurE ('murgilaria'). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec // buzo formaren ordainak: AB38: urpekari 1 // AB50: lohikartzeko 1 // Euskalterm: ø.

Sektore jakin bateko informazioa

Banaketa eta Kontsumoko Hiztegia: buzo ('mono').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

a) jantziari nahiz gizakiari dagokio buzo : EuskHizt (Ik. murgilari), HiruMila (1 Ik. lohihartzeko; 2 Ik. urpekari), EskolaHE (Ik. urpekari), Lur EG/CE, Lur EF/FB (1 bleu de travail; 2 plongeur, scaphandrier), DRA (Anab Poli); b) gizakiari dagozkio murgilari : EuskHizt (urpeko igerilaria), ElhHizt ("1. Buceador común"), HiruMila (1 submarinista, buceador), EskolaHE (1 urpeko igerilaria), DRA (buceador; SM Zirik, Harriet), PMuj DVC (porrón común), eta urpekari : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila (1 buzo; 2 submarinista), Lur EG/CE, Lur EF/FB, Casve EF (sous-marinier, scaphandrier), PMuj DVC (zambullidor, buzo). Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal buzo/plongeur; scaphandre, scaphandrier beste hiztegietan: a) jantziari nahiz gizakiari dagokio buzo : Lur EG/CE eta EF/FB; b) jantziari dagozkio eskafandra : Lur EF/FB, HaizeG FB, T-L LFB (eskafandre), eta hurpejauntsi : Casve FE; c) pertsonari dagozkio eskafandrari : Lur EF/FB, HaizeG FB, T-L LFB; itsaspekari : ElhHizt, HiruMila; murgilkari : HaizeG FB; pulunpari : Casve FE (eta pulunpakari), HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; pulunpatzale : HaizeG FB, eta urpekari : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FB, Casve FE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): plongeur; scaphandrier (con escafandra); bleu de trabail (mono de trabajo); it (S. Carbonell): palombaro; certa imbarcazione antica; ladro abile e vigile; ca (DCC): bus; en (Collins): 1 diver; 2 tracksuit, jogging suit; jumpsuit; de (Langenscheidts): 1 Taucher, (barco) Taucherschiff; 2 Mäusebussard; 3 Schutzanzug, Rollkragenpullover, Rolli.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. murgilari / HiztEn: - / LurE: Ik. urpekari / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. urpekari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 eskafandraria, murgilaria. 2 laneko arropa-mota, lohihartzekoa.

buzoi
iz. Heg. Postontzia. Hizkuntzaren inguruko kexak jasotzeko buzoiak jarri dituzte Usurbilen.

Aztergaia: buzoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. postontzi / HiztEn: Ik. gutunontzi / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

postontzia.

buzoka
1 iz. Ipar. Zapelatza.
2 iz. Ipar. Saia.

Aztergaia: buzoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: 1 Ik. sai 2 Ik. zapelatz / LurE: zapelatza Ik. apobelatx; saia, putrea / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 zapelatza. 2 saia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "apobelatz [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buztan
1 iz. Isatsa. Txakurraren, katuaren, astoaren buztana. Azeri buztan-harroa. Asto buztan-motza. Zaldi buztan ilez egindako erratz bat eskuan. Ontziak bere gobernurako badu, arrainak buztana bezala, ohol luze bat, lema deritzana. Azaburu edo bakailao buztan batekin konplitu duzue orain arte nirekin. Buztan ukaldiak.
2 iz. Atzeko muturra edo aldea, hasieraz edo buruaz bestaldekoa. Azken hitzaren buztana.
3 iz. beh. Zakila. Ikusten dudanean maitearen aztala, jartzen zait buztana adarra bezala.

Esaera zaharrak

Ahuntzaren buztanpean geriza gutxi. Amukozko buztana duena, suaren beldur. Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia. Buztana lastozkoa duena, suaren beldur. Gezurrak buztana labur. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Lastozko buztana duenak, atzera begira. Martxoa, erdi negu buztan, erdi udaburu. Urriak buztanaz, zezeilak bularraz.

Aztergaia: buztan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: buztan-moko .

buztanbeltz
iz. Bisiguaren itxurako itsas arraina, gris urdinkara edo arrea, buztan hasieran orban beltz handi bat duena (Oblada melanura).

Aztergaia: buztanbeltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: buztanbeltz: Oblada melanura; cf. kuliska buztanbeltz: Limosa limosa; muxar buztanbeltz: Diplodus annularis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Oblada melanura.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Oblada melanura

buztandu, buztan/buztandu, buztantzen
da ad. Hozitu, hazia ernatu. Sor liteke bihi hura, buztan liteke, belar bihur liteke. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Arroz buztandutik egiten duten edari bizi bat.

Aztergaia: buztandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

buztandu, buztan(du), buztantzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

buztandu, buztan(du), buztantzen

buztandun
adj. Buztana duena. Deabru guztiak direla buztandunak esango duzue agian, eta egia da.

Aztergaia: buztandun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

buztangorri
iz. Txantxangorriaren eta urretxindorraren kideko txoria (Phoenicurus sp. ). Buztangorriak, negurako, Afrikara alde egiten du.

Aztergaia: buztangorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: buztangorri: Phoenicurus sp.; buztangorri argi: Phoenicurus phoenicurus; buztangorri ilun: Phoenicurus ochruros; cf. sugandila buztangorri: Acanthodactylus erythrurus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Phoenicurus sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Phoenicurus

buztanikara
iz. Ibai eta erreka ondoan bizi den txoria, Euskal Herrian aski arrunta, luma zuri, beltz eta hauskarak dituena, eta batez ere intsektuz elikatzen dena (Motacilla sp. ). Ildo zabalean buztanikarak, goldearen atzetik jostalari.

Aztergaia: buztanikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: buztanikara: Motacilla sp.; buztanikara hori: Motacilla cinerea; buztanikara zuri: Motacilla alba alba; larre-buztanikara: Motacilla flava.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Motacilla sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Motacilla

buztankada
iz. Buztanaz emandako ukaldia. Baleak buztankada batez hondatzen dituela hurbiltzen zaizkion txalupak. Arrainaren hil aurreko buztankadak.

Aztergaia: buztankada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buztanluze
iz. Txori txiki buztan-luzea, lumajea arrosa, beltza eta grisa duena (Aegithalos caudatus).

Aztergaia: buztanluze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: buztanluze: Aegithalos caudatus; cf. ahate buztanluze: Anas acuta; arrabio buztanluze: Chioglossa lusitanica; saguzar buztanluze: Tadarida teniotis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Aegithalos caudatus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Aegithalos caudatus

buztanzuri
iz. Harri zutetan pausatzen den txori buztan-zuria, zomorroz-eta elikatzen dena (Oenanthe sp. ). Ik. iratxori; azpizuri. Besteak beste, buztanzuriak, kutturlioak eta hontzak ikus daitezke Bardean.

Aztergaia: buztanzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: buztanzuri: Oenanthe sp.; buztanzuri arrunt: Oenanthe oenanthe; buztanzuri beltz: Oenanthe leucura; buztanzuri hori: Oenanthe hispanica; cf. orein buztanzuri; orein virginiar: Odocoileus virginianus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Oenanthe sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Oenanthe

buztin
iz. Batez ere aluminio silikatoz osaturiko lurra, gehienetan zurixka edo gorrixka, uretan bustita oso bigun eta malgu bihurtzen dena eta, horregatik, ontziak, teilak, adreiluak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Eguzkiak buztina lehortzen du. Jainkoaren eskuan dago gizonaren bihotza, eltzegilearen eskuan buztina bezala. Buztina egosi, erre.

Aztergaia: buztin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: buztin-lur.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

buztin mineral, buztin-mineral
iz. miner. Aluminio silikato hidratatua.

Aztergaia: buztin-mineral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

buztin-mineralak 4, ZTC 12 (Ekaia 4, Geologia HE 8); ik. Geologia HE paperezkoan: buztin-mineralak / en clay minerals / es minerales de la arcilla / fr minérales argileuses // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

buztin-lur
iz. Hondar baino buztin gehiago duen lurra, bertan ereiteko txarra dena. Buztin-lurrak ez dio urari barrena sartzen uzten.

Aztergaia: buztin-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buztinezko
adj. Buztinez egina dena. Ik. lurrezko. Buztinezko irudia.
Loturak

Aztergaia: buztinezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BUZTINEZKO (V-gip; Lar, Dv; buztiñazko Urt; buztiñezko V-gip; bustiñozko Urt II 294). Ref.: Etxba Eib (bustiñezkua); Elexp Berg (buztiñezko). De arcilla. "Argillaceus" Urt II 293. "Alcancía, vasija de barro que sirve de hucha para guardar dineros, lurkutxa, buztinezko gordairua" Lar. "Qui est en argile" Dv. "Ontzi asko dira bustiñezkuak" Etxba Eib. "Mutikuak buztiñezko figura polittak eitteittue. Ontziez, lurrezko esaten da" Elexp Berg. Eta [harriak] gizamoldea jo zuen burdinazko eta buztinezko oinetan, eta xehakatu zituen. Dv Dan 2, 34. Txorietako bat buztiñezko ontzi bateko ur biziaren gañean odolustu bear da. Ol Lev 14, 5 (Dv lurrezko untzi). Beren moralkeria buztinezko oinak dituena zutik gordetzearren, gudu eginen zieten noski Theresari eta berari. Mde HaurB 47. Gizonaren gorputza buztinezkoa da. Arti Ipuin 38. Han bai egiten zituan iñoren bildurrik gabe eta lasai lasai buztiñezko errekattoak, ura nahi zuan tokira eroan eta ugesi edo presak egiteko. Osk Kurl 93. Zuri Bak orri, ots egiten dizute poema alaiekin eta zure goratzarrez buztiñazko iduriak esegitzen ditute ler-ondoetatik. Ibiñ Virgil 90. Geisoak ikutu dagian buztiñezko edozein ontzi, apurtu egingo dabe. Ker Lev 15, 12. Ondasun hau buztinezko ontzitan darabilgu. IBk 2 Cor 4, 7 (Bibl buztinezko; Lç, He, TB, Dv lurrezko). Etxe haundi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, baita zurezkoak eta buztinezkoak ere. IBe 2 Tim 2, 20 (Bibl buztinezko; Lç, He, TB, Dv lurrezko). Buztinazko edozoin untzitarat. Bibl Lev 11, 33. Apezak hegaztinetarik bat buztinezko untzian, ur biziaren gainean hiltzeko manatuko du. Ib. 14, 5.

adib: buztin iz. Batez ere aluminio silikatoz osaturiko lurra, gehienetan zurixka edo gorrixka, uretan bustita oso bigun eta malgu bihurtzen dena eta, horregatik, ontziak, teilak, adreiluak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Eguzkiak buztina lehortzen du. Jainkoaren eskuan dago gizonaren bihotza, eltzegilearen eskuan buztina bezala. Buztinezko irudia. Buztina egosi, erre. // buztinlari iz. Buztinezko gauzakiak egiten dituen eskulangilea. Ik. eltzegile. Buztinezko ontziak esango ote dio buztinlariari: zergatik egin nauzu honelakoa?

buztinezko 145: Aizu, Deia 2, Elhuyar 4, Elkar 3, Consumer 15, Berria 67, EiTB 6, Jakin 8, Karmel 4, Argia 24, Erlea 5, DiarioVasco 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buztinezko 107: Berria 17, Herria, Elizen arteko Biblia 26, Asisko Frantzizko 9, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi, Gotzon Garate, Jon Alonso, Karlos Zabala, Xabier Montoia, Bernardo Atxaga, Iñaki Mendiguren, Koro Navarro, Oskar Arana…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada. Dena den, beste -zko guztiekin batera berriz aztertzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa.

buztingile
iz. g. er. Buztinlaria. Ik. eltzegile.

Aztergaia: buztingile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buztinlaria.

buztingintza
iz. Buztinaz gauzakiak egitea; buztina lantzen duenaren ogibidea. Euskal Herriko eskulangintza azokak buztingintzari leku berezia eskainiko dio aurten.

Aztergaia: buztingintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
buztingorri
iz. Buztin mota gorria.

Aztergaia: buztingorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buztinki
1 iz. Buztinezko gauzakia. Buztinkiak eta beirakiak saltzen diren denda.
2 iz. Buztina gai bezala hartua. Lurra arin den tokian, legarra nagusi da eta buztinkia galdatzen du.

Aztergaia: buztinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

buztinezko gauzakia; buztina gai bezala hartua.

buztinlari
iz. Buztinezko gauzakiak egiten dituen eskulangilea. Ik. eltzegile. Buztinezko ontziak esango ote dio buztinlariari: zergatik egin nauzu honelakoa?

Aztergaia: buztinlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-lari/-gile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Sarrera: "buztinlari"" (1994-08-02)

buztinola
iz. Buztinezko gauzakiak egiten diren lantegia. Ik. teileria.

Aztergaia: buztinola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ola.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartuko nuke.

 - Erabakia: EArau (1996-05-31): ez da onartu.

buztintsu
adj. Buztin asko duena. Lur harritsu, hondartsu eta buztintsuak. Lur buztintsuak ez du uzten urik aski sartzen. Bide buztintsuak.

Aztergaia: buztintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buztintzear
1 adj. Buztintzekoa, Buztintzeri dagokiona.
2 iz. Buztintzeko herritarra.
buztinzuri
iz. Buztin mota zuria, buztingintzan erabiltzen dena. Ik. lur zuri; toska; kaolin. Buztinzurizko platerak.

Aztergaia: buztinzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

buztin-mota zuria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Zarautzen bada Buztinzuri izeneko baserri bat, baina beldur naiz hemengo buztinzuri ez ote den kaolina mozorrotzeko izen "garbi" bat..." (2004-11-03)

bypass
iz. med. Arteria bateko bi puntu lotzen dituen hodia, bi puntu horien arteko buxadura saihestuz, odolak aurrera egin dezan jartzen dena; hodi hori jartzeko egiten den ebakuntza. Lehendakariak onera egin du atzo bost bypass jartzeko egin zioten ebakuntzaren ondoren.

Aztergaia: bypass

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bypass 7: EiTB 6, Consumer (“arrisku faktore nagusien inguruko aldaketek (kolesterola, hipertentsioa, tabakismoa, ariketa fisikorik eza) % 50eko eragina izan dute, eta beste % 50a terapia mediku-kirurgikoek lortu dute (bypass-ek, angioplastiak, infartuen aurkako hasierako tratamenduek...”), EiTB 7; by pass 3: Consumer, Berria, Argia; by-pass 6: Aizu, Consumer, Berria 2, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bypass 2, Berria (adib.: “Bypass-gastriko izeneko ebakuntza egin zioten, eta gutxira biriketako edema hartu zuen”); by(-)pass 6: Berria 4, Patxi Iturritegi, Anjel Lertxundi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: by-pass (aorta-koronarioetako by-pass) (Med.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: by-pass 1. Batez ere bihotzeko kirurgian egiten den ebakuntza mota. ez dugu aurkitu bypass formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es by-pass / fr by-pass, pontage: Elhuyar: by-pass / NolaErran: (bihotzeko) bypass, (bihotzeko) zain lotura / Zehazki: - / Labayru: bypass / Adorez5000: by-pass.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

byte
iz. inform. Ordenagailuak unitate zatiezin bezala gordetzen duen bit multzoa, gehienetan sei edo zortzi bitez osaturik dagoena. Irudiaren pixel bakoitzaren kolorearen informazioa gordetzeko, byte bat baino gehiago behar izaten da.

Aztergaia: byte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Inform.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

nazioartekoagoa da okteto baino.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-y-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'byte sin. okteto; octet eta octeto ere nazioartekoak dira'.

 - [E116]: 'nire ustez, 'byte' da gaur egun nagusitu dena. Ez nuke besterik aipatuko, eta lantaldearen proposamena onartuko nuke, besterik gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK lantaldearen proposamena eta marka Inform.'.

c
1 Ik. ze1.
2 coulomb-en nazioarteko sinboloa. (Letra larriz).

Aztergaia: c

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
cabanillastar
1 adj. Cabanillaskoa, Cabanillasi dagokiona.
2 iz. Cabanillasko herritarra.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper