50535 emaitza bilaketarentzat - [11751 - 11800] bistaratzen.

caboverdetar
1 adj. Cabo Verdekoa, Cabo Verderi dagokiona. Caboverdetar arrantzaleak.
2 iz. Cabo Verdeko herritarra.

Aztergaia: caboverdetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

caboverdetar (herritarra).

cabredoar
1 adj. Cabredokoa, Cabredori dagokiona.
2 iz. Cabredoko herritarra.
cacerestar
1 adj. Cáceres hirikoa; Cáceres probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Cacerestar musikaria.
2 iz. Cáceresko herritarra. Gipuzkoan bizi zen hainbat cacerestar mindu egin zen.
cadiztar
1 adj. Cádiz hirikoa; Cádiz probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Kubatar saxofonistak cadiztar pianistarekin batera joko du.
2 iz. Cádizko herritarra. Federico García Lorca eta Rafael Alberti, granadar bat eta cadiztar bat.
cadreitar
1 adj. Cadreitakoa, Cadreitari dagokiona.
2 iz. Cadreitako herritarra.
caendar
1 adj. Caengoa, Caeni dagokiona.
2 iz. Caengo herritarra.
cahorstar
1 adj. Cahorsekoa, Cahorsi dagokiona.
2 iz. Cahorseko herritarra. Hortik sortua da, antza, cahorstar guztiek kontatzen duten elezaharra.
cal
kaloria-ren nazioarteko sinboloa.

Aztergaia: cal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

sinboloak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

kaloria-ren sinboloa.

calvadostar
1 adj. Calvadoskoa, Calvadosi dagokiona.
2 iz. Calvadosko herritarra.
camembert
iz. Behi gazta mota, jatorriz frantsesa, biguna, krematsua eta leuna dena. Camembertaren usaina sumatu zuten besteen gainetik.

Aztergaia: camembert

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

Camembert: J. Haritschelhar ("Fuera Bordeleko arnoa, Zanpaña, ahate gibela, Camembert eta bertze gasna motak"); camembert gazta: JM. Iturralde ("camembert gazta zati bat"; "camembert gazta kaxatxo bat"); F. Bidart 12 ("camembert gasna zati baten idurikoa"); I. Zaldua ("camembert eta emmental gazta-paketeen artean"); camembert: K. Zabala ("Handik aurrera hasten ziren kiratsak: mont-d'or gazta laruei usain gozoegia zerien; ertzak mailaturiko troyes trinko mikatzagoek soto hezearen sunda zekarten, eta camembertek, usteltzen hasitako ehizaren usain sarkorra; neufchatel, limbourg, marolles, pont-l'évêque gazta karratuek beren nota zoli berezia ipintzen zuten musikazko esaldi latz okadarainoko hartan; livarot motako gazta gorriz tindatuek eztarria erretzen zuten, sufrezko hats batek bezala; eta, azkenean, beste guztien gainetik, olivet izenekoek, intxaurrondo hostoz bildurik, urrin higuingarria zabaltzen zuten"); F. Bidart 12 (kartzelako leku bat izendatuz, adib.: "Geroxago jakinen dut camembert deitzen dutela toki hori, zeren camembert gasna zati baten idurikoa baita"; "Ederki bustirik, arrunt trenpaturik, plisti-plasta hasten naiz ene camembert zatian ibiltzen, ekaitzaren erdian kantuz, presondegi eta zaintzale, denak ahantzirik"); JA. Elosegi ("Camembert estalkien bilduma"); F. Juaristi ("gaztak ere ekartzen zizkioten, camembert biguna eta roquefort urdina, besteak beste"); R. Saizarbitoria ("camembert zatiaren erdia bukatu eta..."); M. Etxebarria ("Neskak plater bat paratu du nire aurrean, kleraren itxurako camembert puska batekin").

Erdaretako formak

OfQuLF: fromage à pâte molle || Camembert || village de Normandie, en France, où l'on fabriquait ce fromage.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua

camping
1 iz. Kanpadenda edo kideko bat egoitza gisa erabiliz egiten den turismo mota. Ik. kanpin.
2 iz. Turismo mota horretarako prestatutako lekua.

Aztergaia: camping

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edo kanpin.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

bere horretan, egokitu gabe, onartzekoa da, errotuluetarako eta; traketsa da deklinatu behar denerako (campingean, campingeko, etab.); kasuotarako egokiagoa da kanpaleku, eta aukera biak eskainiko dira, kasuen arabera erabiltzeko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ematen diren arrazoiengatik hain zuzen ere, ez dut berba honen onarpenaren beharra, errotuluetan gehienetan sinbolo bat erabiltzen baita, beraz kanpaleku bakarrik joko nuke ontzat" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  camping beharko luke.

 - Erabakia: BAgiria (1996-06-28): camping eta kanpin biak idatziko dira.

campus
iz. Unibertsitate eraikinak kokaturik dauden gunea eta hura inguratzen duen eremu zabala. Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusa.

Aztergaia: campus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  campus idatzi beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1996-06-28): hasierako letra c- duten hitzen inguruko eztabaida egon da (campus, curriculum, corpus). Onartu da.

canberrar
1 adj. Canberrakoa, Canberrari dagokiona.
2 iz. Canberrako herritarra.

Aztergaia: camberrar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

camberrar (herritarra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [canberrar dago] onartu zena camberrar da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): -mb- jarriko da.

 - Erabakia: 2007an canberrar onartu zen.

cancer
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (C larriz). Ik. karramarro 4. Cancer konstelazioak ez du izar distiratsurik.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako laugarrena, eguzkia Cancer konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (ekainaren 21etik uztailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. karramarro 5.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Cancer: une egokia izango da zintzilik geratu diren zenbait gauza eta egoera konpontzeko.

Aztergaia: cancer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan kantzer (Lç Cal: "Iguzkia Kanzerean"); karramarro 2. adierakoa (Ur PoBasc: "Karramarruaen bidetik / leoi bat dator atzetik: / zeñaen illian / izerdipian / batuten dira garijak / eta abustu madarijak"); karramarroaga ("Neol. creado por Arana Goiri en 1896 de karramarro ‘cangrejo’ y –aga"; “Karramarroagan ilbetia”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Cancer: Baietz/2 (“Cancer Ekainaren 22-tik Uztailaren 22-ra. Konfidantzarik gabe zaude ikasgelan”), Habe 1988 (“Cancer / Ekainaren 22tik Uztailaren 22ra.”), U. Agirre (“Cancer / ekainak 21 - uztailak 21“), M.E. Ituarte (“Libra eta Cancer-ek eklipsea sortu zuten unea”), Egunk 1996 (“Cancer / ekainak 21 - uztailak 20”); ez dugu aurkitu kantzer, karramarro formakorik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Cancer: HiztEn, HiruMila, LurE; Karramarro, Kantzer: Zehazki.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Cancer EPG: Berria (“Cancer konstelazioan dago”, “Cancer konstelazioan izar multzo ugari dago”). // ZTC: Eduardo Artamendi (adib.: “Geministik Cancerrera”, “Cancerrik behera jaisten hasten denean”, “Cancerren zeinuan solstizioaren orduak eratuz”, “Cancer zeinuaren irudia izango dugu”), Iñaki Iñurrieta (“Jupiter planeta Cancer zeinuan”), Jesus Arregi Bengoa (“Eguzkia Cancer-en sartzen da”), Alfontso Martinez Lizarduikoa (“1969. urtean Cancer [karramarro] nebulosan antzematen oso zaila zen 16. magnitudeko izar bat teleskopio bitartez detektatu zen”); Kantzer EPG: Berria (“Kantzerren konstelazioan”). // ZTC: Ana Galarraga (“Kantzer tropikotik gora”); karramarro: ZTC (Alfontso Martinez Lizarduikoa 2: “Are gehiago, 1969. urtean Cancer [karramarro] nebulosan antzematen oso zaila zen 16. magnitudeko izar bat teleskopio bitartez detektatu zen”) // Ez dugu aurkitu ap. EPG zodiakoko zeinua adierako karramarro formarik.

Erdaretako formak

es (RAE): Cáncer; fr (Larousse): Cancer; en (Collins): Cancer; de (Langenscheidts): Krebs.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Cancer forma horoskopokoa aipatzeko (ez dago latinezkoa zertan egokitu, besteak egokitzen ez direnez); karramarro ere egokia izan liteke konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko, nahiz gutxitan erabili izan den.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoari dagozkionak batera berrikustekoak dira.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

c/k.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: cancer iz. Sin. karramarro

cantaldar
1 adj. Cantalgoa, Cantali dagokiona.
2 iz. Cantalgo herritarra.
caparrosoar
1 adj. Caparrosokoa, Caparrosori dagokiona.
2 iz. Caparrosoko herritarra.
capoeira
iz. Afrikako dantza tradizionaletan eta borroka-artean oinarrituriko Brasilgo dantza modukoa, akrobaziak eta borroka-mugimenduak uztartzen dituena. Capoeira saioa ikusi eta txundituta geratu ziren.

Aztergaia: capoeira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh82 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): capoeira 56: Consumer 3 (adib.: “Arazo edo lesio kardiobaskularrik nozitzen dutenek hobe dute capoeiran ez aritzea”), Berria 14 (adib.: “Bertan, musika, janaria, dantza, capoeira ikuskizuna, takada txapelketa eta conga erraldoia izango dira”), EiTB 6 (adib.: “Dantza, bertsoak, pilota, capoeira, pailazoak, txalaparta, filmak eztabaidak eta bestelako ekitaldiak egingo dira goizean goizetik”), DiarioVasco 19 (adib.: “Urtarrilean, Capoeira ikastaroa izango da Arrasaten”); kapoeira 14: Berria (“Kalejira, herri kirolak, bazkaria, batukada eta kapoeira emanaldia eta kontzertuak”), EiTB 2 (adib.: “Kirol klabean, berriz, boladan dagoen kapoeira ezagutuko dute”), DiarioVasco 11 (adib.: “Eskola Kirola programaren barruan, Kapoeira ikastaroa eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako Eskola Kiroleko umeei maiatzeko ostirala guztietan zehar”). // capoeira 82: Argia (“Horrela da, bai. Eta gero, sabel dantza etorri zen. Edo capoeira! Ez dut teoriarik landu, baina uste dut telebistak sekulako indarra duela horretan”), Berria 19 (“Pintura lehiaketa egingo dute, goizean hasita; dantza egin nahi duenaK, berriz, capoeira ikastaroa eta erakustaldia prestatu dituzte”), DiarioVasco 38 (“Bestalde, capoeira brasildar dantza tipikoa da”), EiTB 7 (“Polinesiako dantzak, capoeira eta sanba saioak, minusbaliotasunen bat duten laguntzeko dantza, hip-hopa eta arean marrazteko artea dira programatutako ekimenetako batzuk”), Consumer 3 (“Uretako capoeira horrek mugimendu biribilak egitea errazten du, muskulu zuntz asko-asko mugiarazten direlarik”), Laneki (“Egunero egoten dira dantzak, emanaldiak, entseguak edo capoeira. Komunitatearen erdigune bilakatu da”), Uztarria 13 (“Besteak beste, Capoeiraren jatorriaz, baloreez nahiz berezitasunez hitz egin dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: capoeira 6, Berria (adib.: “Dantza garaikideko eta klasikoko taldeak dira, gehienak, baina badira bertzelakoak ere; hala nola, capoeira dantza eta sabel dantza irakasten dutenak, bai eta gutxitu fisikoekin lan egiten dutenak ere”); ez dugu aurkitu kapoeira formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: capoeira. Brasilgo dantza mota.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Hedatu gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hainbat musika- eta dantza-mota sartuta daude; hau ere jasotzekoa da.

capricornus
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (C larriz). Ik. kaprikornio 1. Capricornus konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da 9 Capricorni.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hamargarrena, eguzkia Capricornus konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (abenduaren 22tik urtarrilaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. kaprikornio 2.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Capricornus: ideiak nahiko argi dituzu eta badakizu zer nahi duzun une honetan.

Aztergaia: capricornus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan kaprikornus sarreran: Lç Cal ("Iguzkia kaprikornusean"), auntz Azc PB (“Beragaz dakar laguna / auntz [= Capricornio] bat adar okerduna, / datozanean / gabak aldean, Daukaz ordurik geienak / ikastunentzat onenak”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

capricornius 4: Baietz/2 ("Capricornius Abenduaren 22-tik Urtarrilaren 20-ra"), Sirimiri/6 ("capricornius: Jendeak esango du zu ez zarela betikoa"), U. Agirre ("Capricornius abenduak 22 - urtarrilak 20"), Egunk 1996 ("Capricornius abenduaren 22tik aurrera"); kaprikornio 6, Hemen 1986 (adib.: "Kaprikornioren babesean sartu gara", "Kaldeoek, Kaprikornioa, arrai buztan bihurtua duen hauntza deitzen dute", "Kaprikornio arrunta", "Kaprikornioak arazo dijestiboak izan ditzake"). Ez dugu aurkitu adiera horretako aker formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Capricornius: HiruMila; Capricornus: HiztEn; Kaprikornio: Zehazki // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Capricornus EPG:: X. Paya (“Capricornus!”), Pello Zabala (“Capricornus: Hemen belaunak, hezurrak, giltzadurak eta azala dira eraginpean”) // Jesus Arregi Bengoa (“Egun bererako eragiketa egiten badugu, luzera ekliptikoa 295º da, Capricornus-en”, “Eguzkia Capricornus-en sartzen da”); Capricornio: EPG: X. Iruretagoiena (“Sagitarioren izterretatik, Capricorniori ematen zaion parte horretatik, hasi eta zortzigarren partera iristen denean, zeruko tarterik laburrenean sartzen da", “Capricorniotik Aquariora iraganez”, “Capricornioren azpian Piscis australa dago”) // Eduardo Artamendi (adib.: “Sagitarioren izterretatik, Capricorniori ematen zaion parte horretatik, hasi eta zortzigarren partera iristen denean, zeruko tarterik laburrenean sartzen da”, “Eguzkia Capricornion dagoenean, danbor txikiaren mihia Capricornioko puntuak ukitzen joaten da danbor handiaren ertzean”); Kaprikornio: Xabier Amuriza (“udako aldeak utzirik, kaprikornioaren neguko tropikora eta nola, han eurt eginik, kantzerraren solstizioa duen berriz helburu”) // ZTC: Iñaki Iñurrieta (“Arroz berria lapiko berri batean egosten da, eguerdian piztutako sutan, astrologo hinduen arabera eguzkia Kaprikornioko tropikoan sartzen den egunean”), Javier Ibarra (“Kaprikornio tropikoaren ondoan nengoen!”), Patxi Angulo (“Sinboloak: Jupiter eta Kaprikornio”), Eider Carton (“Kaprikornio eta Kantzer tropikoen artean”), Migel Mari Elosegi (“Koipua Kaprikornio Tropikotik hegoaldeko lurraldeetan bizi da berez”). // Ez dugu aurkitu adiera horretako aker formarik EPG-ZTC corpusetan.

Erdaretako formak

es (RAE): Capricornio; fr (Larousse): Capricorne; en (Collins): Capricorn; de (Langenscheidts): Steinbock.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Capricornus forma horoskopokoa aipatzeko eta konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko; ez dirudi aker ordain posiblea aipatu behar denik, ez baita adiera horretakorik aurkitu inongo testutan (ez OEH-EEBS eta ez EPG-ZTC corpusetan).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoa.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

c/k; –us.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: capricornus iz. Sin. kaprikornio

caracastar
1 adj. Caracaskoa, Caracasi dagokiona. Caracastar agintariak.
2 iz. Caracasko herritarra.

Aztergaia: caracastar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

caracastar (herritarra).

carcartar
1 adj. Carcarkoa, Carcarri dagokiona.
2 iz. Carcarko herritarra.
carcasonar
1 adj. Carcasonakoa, Carcasonari dagokiona.
2 iz. Carcasonako herritarra.
cascantear
1 adj. Cascantekoa, Cascanteri dagokiona.
2 iz. Cascanteko herritarra.
cash flow
iz. ekon. Enpresa baten memento jakin bateko sarreren eta gastu arrunten arteko aldea.

Aztergaia: cash flow

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: cash-flow / LurE: - / ElhHizt: cash-flow / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon.

Erabilera-oharrak

ingelesetiko mailegu egokitu gabeak kurtsiboz idaztekoak dira.

castejondar
1 adj. Castejongoa, Castejoni dagokiona.
2 iz. Castejongo herritarra.
castelloar
1 adj. Castelló de la Plana hirikoa, Castelló de la Plana hiriari dagokiona.
2 adj. Castelló probintziakoa, Castelló probintziari dagokiona. Scura Splats castelloar konpainiaren eskutik.
3 iz. Castelló de la Plana hiriko herritarra.
4 iz. Castelló probintziako herritarra. Atsedenaldira heldu baino lehen markagailuan aurretik jartzeko aukera izan zuten castelloarrek.
casting
iz. Ikuskizun batean aktore, aurkezle, modelo edo figurante gisa aritzeko egiten den hautaproba. Hitzetik hortzera saioaren aurkezlea bilatzeko, casting bat antolatu zuten. Diru mordoa irabaztea eta telebistan irteteko gogoa izatea dira Basetxea-ko castingera aurkezteko amuak.

Aztergaia: casting

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

casting 35: Berria 15, EiTB.com 20; kasting 25, EiTB.com; kastin EiTB.com 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: casting 24: Berria 18, Patxi Iturritegi 2, Koldo Zuazo, Javi Cillero, Anjel Lertxundi, Pako Aristi.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk [kurtsiboz].

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hautaproba mota.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Berau ere, jartzekotan, aurreko cash flow-ren antzera, kurtsiboz idatzi beharko litzateke. Edonola ere, hitz berriegia iruditzen zait. Ez genuke aldamenean euskal aukeraren bat eskaini behar: aktore-aukeraketa, pertsona-hautapena...edo?"

 - [E116]: "nik ere "hitz berriegia" dela pentsatzen dut, XK-k bezala (nahiz uste dudan giro batzuetan ohikoa izango dela, beste giro batzuetako mitin bezain ohikoa, alegia). Testuetan, berriz, casting eta kastin bana bildu ditu EEBS corpusak; eta egungo prosan 10 aldiz ageri da casting (Berria egunkariko 7, P. Iturritegi, J. Cillero, K. Zuazo #mdash# metahizkuntzan erabili du honek). Egokia iruditzen zait XKren beste oharra ere, eta honen antzeko besteetan ere berdin jokatu beharko dugu (hemendik aurrera agertuko direnetan, esan nahi dut, a- eta b- hasiak hurrengo itzulirako edo itzuli hau bukatzen denerako utziz); alegia, mailegua letra lodi-etzanetan idatziz eta guztiei ohar bera eginez, kategoriaren ondoren eta parentesi artean; zehaztuz, hau proposatzen dut: " casting iz. (letra etzanetan idaztekoa)"

 - [E123]: "letra etzanetan idatzi ala ez, eztabaida hori Altsasuko bilkuran izan genuen, eta erabaki letra etzanez idatzitako sarrerarik ez dela hiztegietan ageri. Egia da hitz berria dela, baina ikus-entzunezkoen munduan guztiz ohikoa".

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): "kendu".

castriestar
1 adj. Castrieskoa, Castriesi dagokiona.
2 iz. Castriesko herritarra.

Aztergaia: castriestar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

castriestar (herritarra).

catering
iz. Janarien eta edarien hornitze zerbitzua, enpresa espezializatu batek egiten duena, eta ikastetxe, lantegi, ospakizun eta kidekoetan eskaintzen dena. Eskoletako jangela gehienek catering enpresak erabiltzen dituzte. Bertako sukaldeak edo cateringak bultzatzea erabaki politikoa da, garrantzi handikoa.

Aztergaia: catering

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

katering 4: Berria 2, EiTB 2; catering 20: Berria 11, EiTB 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: katering 1, Edorta Agirre (“hondakin-sortzaile handienak direlako elikagaien industria [kontserberak, prekozinatuak], kateringa [enpresa eta antzeko kolektibitate handientzakoak] eta zentro banatzaileak, besteak beste”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk [kurtsiboz].

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, pasakorra izan baitaiteke

unekoa, modakoa da, dirudienez.

Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sartzea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "catering: nik h. (etxerako) janari-zerbitzu, ostalaritza-zerbitzu, jaki prestatuen zerbitzu gisako zerbait gaineratuko nuke"

 - [E116]: "ez dut inongo testutan aurkitu, eta XK-k bezala pentsatzen dut, hau da, egongo dela euskaraz egoki azaltzeko modurik; baina ez nuke deus erabakiko informazio hobea eduki arte. Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): "kendu".

cava
iz. Ardo zuri edo gorri aparduna, batez ere Katalunian ekoizten dena. Kopa bat cava.

Aztergaia: cava

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

v; c.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz.

Forma baten adiera(k)

(Espainiako ardo apartsua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: "1 cava Nire ustez definizioa ez da zehatza, zeren eta oraintsuarte, DRAEn ez baitzen agertzen, bai ordea, IECenean. Hobe beraz honen esanahia jasotzea. (Ikus eranskina)"

 - [E116]: "egia da JLLk dioena, ez da definizio zehatza, ez baita definizioa, nolabaiteko azalpena baizik, eta horregatik dator parentesi artean, eta ez komatxo bakunen artean (JLLren eranskina ikusterik ez dut izan)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): "cava iz. (ardo apartsua, batez ere Kataluniakoa) Heg.".

cayennetar
1 adj. Cayennekoa, Cayenneri dagokiona.
2 iz. Cayenneko herritarra.
cedi
iz. Ghanako diru unitatea.

Aztergaia: cedi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Ghana.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

cedi: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cedi: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Ghanako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua cedi iz. (Ghanako dirua).

cello
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, cello-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biolontxelo].

Aztergaia: cello

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "cello †  e. 1. Biolontxelo. 2. Zinta itsaskorra, itsaskari".

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. biolontxelo.

Celsius eskala
iz. fis. Tenperatura-eskala mota, atmosfera bateko presioan, uraren izozte puntuari 0 balioa eta irakite puntuari 100 balioa ematen dizkiena, unitatetzat Celsius gradua duena. Ik. zentigradu. Celsius eskalan -273,15 dena, kelvin eskalan 0 da.
Loturak
Celsius gradu
iz. Celsius eskalako unitatea, uraren izozte eta irakite puntuen arteko aldearen ehunen bati dagokiona, kelvinaren balio berekoa dena (°C). Ik. gradu zentigradu. Tenperatura Celsius gradu bat baino gutxiago jaitsi zen.
Loturak
ceutar
1 adj. Ceuta hirikoa; Ceuta Erkidegokoa; hiri horri edo erkidego horri dagokiona. África de las Heras ceutar espioia.
2 iz. Ceutako herritarra. Guantanamon bi urtez preso egon zen ceutarra kartzelara bidali dute.
CFA franko
iz. Frantses kolonia izandako Afrikako herrialde batzuetako diru unitatea.
Loturak
chalonstar
1 adj. Châlons-en-Champagnekoa, Châlons-en-Champagneri dagokiona.
2 iz. Châlons-en-Champagneko herritarra.
chamberyar
1 adj. Chambérykoa, Chambéryri dagokiona.
2 iz. Chambéryko herritarra.
chantilly
iz. Esne-gain harrotu azukreduna. Garai bateko opil lehorrak chantillyz edo kremaz betetzen dituzte gaur egun.

Aztergaia: chantilly

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

chantilly krema: Euskalterm (eta "budina chantilly edo karameluarekin", "sagar-budina chantillyrekin").

Erdaretako formak

OfQuLF: crème fouettée sucrée et aromatisée || Chantilly || ville de France.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

chantilly Pasa zazu labian memento bat eta gero eman krema azotatua edo krema à la Chantilly. ECocin.

chantilly 3, EiTB: a) [oihal mota] 1 (“Monique Lhuillier estilo erromantikoko diseinatzaileak, berriz, Joliek aukeratuko duen soinekoa Chantillyzkoa izango dela uste du eta uve formako eskotea, bizkarra airean eta hankan irekiera izango ditu”; b) [krema mota] 2 (“lehen bilo mozketaren santutasun usaina dute, oraindik ez dute azkura ematen... chantillyz betetako lionesak bezain goxoak, errebotatzen ez duten haragidunak"); ez dugu xantili formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

chantilly 3: Ramon Saizarbitoria (“Behin - damu dut orain gehiagotan egin ez izana, Dover kafetegira gonbidatu nuen kafesnea hartzera, eta baita Florak, gizendu egiten zutelako, debekatzen zizkion opiltxo chantillyz estaliak ere, "zeken horrek ikusten ez nauenez”), Karlos Zabala (“hango chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak, bizkotxo bustiak”), Itxaro Borda (“Behin ama Parisera gonbidatu zuen eta Maienak, lehen aldikoz bere begiz hustiatu zuen Tour Eiffela, Arc de Triompha, Notre Dame Katedrala eta chantilly kremaz eraikia zirudien Sacré Coeur basilika”); xantili 2, Berria (“Klase ezberdinetakoak gainera: krema, nata edo xantilizkoak, bezeroen aukeran”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es chantillí / frchantilly: Elhuyar: chantilly / Nolaerran: chantilly; chantilly krema/esne-gain – esne-gain harrotu / Zehazki: xantilli (krema), esnegain irabiatuzko krema / Labayru: chantilly / Adorez5000: chantilly, xantilli.

Erdaretako formak

es chantillí / fr chantilly / en chantilly / de chantilly.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onartzekoa eta hiztegian jasotzekoa da, lantaldearen ustez; oinarriko toponimoaren forma egokia proposatzea, berriz, Onomastika batzordeari dagokio.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua

charentetar
1 adj. Charentekoa, Charenteri dagokiona.
2 iz. Charenteko herritarra.
charleston
iz. mus. Erritmo biziko dantza, jatorriz Estatu Batuetakoa, belaunak bereizi gabe, zangoei bira azkarrak eragitean datzana; dantza horren doinua. Jazzaren eta charlestonaren garaia.

Aztergaia: charleston

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

charleston: J. Landa ("swing, charleston eta cha-cha-cha"); Lopez Arana ("Charlestona dantzatzen ari dira bulego guztietan", "Ai, Charlestona!"); K. Navarro ("Dantzaiguzu charleston txiki bat!"); J. Urteaga ("Zinea eta charlestona, bai, baina tabernak, ez"); Berria ("emakume bat charlestona dantzatzen"); charlestone: Berria ("high society txinatarra, charlestone eta guzti"); txarleston: X. Mendiguren E. ("txarlestona edo, foxtrot edo, tangoak edo").

Erdaretako formak

OfQuLF: type de danse || Charleston || ville de la Caroline du Sud aux États-Unis.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onartzekoa eta hiztegian jasotzekoa da, lantaldearen ustez; oinarriko toponimoaren forma egokia proposatzea, berriz, Onomastika batzordeari dagokio.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua

charter
iz. Turismo erakunde edo pertsona talde batek errentan hartutako hegazkina; honela antolatutako hegaldia. (Batez ere hitz elkartuetan erabiltzen da, lehen osagai gisa). Presidenteak charter hegazkin bat hartu zuen eta Bruselako bileran azaldu zen. Atzo goizean beste 200 bat zale abiatu ziren Noaingo aireportutik charter hegaldian. Israelerako charterrak eten dituzte Turkiako hegazkin konpainiek.

Aztergaia: charter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
chartrestar
1 adj. Chartreskoa, Chartresi dagokiona.
2 iz. Chartresko herritarra.
chateaurouxtar
1 adj. Châteaurouxkoa, Châteaurouxi dagokiona.
2 iz. Châteaurouxko herritarra.
chaumontar
1 adj. Chaumontekoa, Chaumonti dagokiona.
2 iz. Chaumonteko herritarra.
chauvinista
adj. Atzerritik datorrena gutxietsiz, bere herria neurrigabeki miresten eta goraipatzen duena. Eta uste zuen, beste jende askok bezala, gure kostako arrainari hobea irizten badiogu, itsasotik platerera bidaia laburra egiten duelako izan daitekeela, eta chauvinistak garelako ziur asko.

Aztergaia: chauvinista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txaubinista 1, Haranburu-A. ap. MEIG ("Kaso honetan jakinta hori XVIIIgo euskal burgesia-oligarkiaren ideologia klerikal-txaubinista da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

chauvinista 1, J.M. Arrieta ("Ba dakizu zeinen chauvinistak izan ohi diren faxistak"); txobinista 2: E.L. Adan ("nazio-eraikitze guztiz frantses eta zentralistari ematen dion leku apartaz, eskuin muturreko nazionalismo txobinistaren tema batzuekin lotzen da"), J. Garzia ("Bistan denez, euskararen burujabetasunaren auzia ez dugu jatorkeria txobinistaren batengatik aldarrikatzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

xobinista : DFrec 1 (G. Garate); chauvinista : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1 (Pol.) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

chauvinista : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal chauvinista; chovinista / chauvin formen ordainak: aberrikoi : XarHizt; aberritiar : Casve FE; abertzalero : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB; chauvinista : ElhHizt, HiruMila; txaubinista : HiztHand // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): chauvin; en (Collins): 1 chauvinist(ic); 2 chauvinist; it (S. Carbonell): sciovinista; de (Langenscheidts):chauvinistisch; Chauvinist.

LBeh (2011-03-03): chauvinista 5 ager.: Katixa Agirre (“Hiriburu artifizialeko biztanleok ez dugu inoiz izan bilbotarrei hain natural ateratzen zaien joera chauvinista hori”), Josu Chueca (“Euskaltzale eta frantziar chauvinista izatetik nazien kolaboratzaile izatera igaro zen”, “pilotazale, euskaltzale, baina batez ere, gerlari ohien gogo chauvinista frantziarren adibide peto-petoa izan zen”), Garazi Goia 2 (“Bere ama hizkuntzaz maiteminduta zegoen chauvinista bat zela errepikatzen zuen behin eta berriz”, “Eta ordura artean jarraitzaile chauvinista bezala kritikatu zituzten horien aurrean burua makurtu eta isildu egin dira irlandarrak”).

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ch/x eta v/b izen propiotikoetan: a) xobinismo eta xobinista eratorrien oinarriko Chauvin soldadua ez da pertsonaia ezaguna eratorri horiek erabil ditzaketen gehien-gehienentzat, eta b) ez dute doktrina edo gisako bat eta horren jarraitzailea adierazten; bi bereizgarri horiek izan litezke, adibide batekin azaltzeko, xobinismo honen eta beheraxeago ageri den darwinismo arautuaren arteko aldea eragiten dutenak: darwinismoaz ari denak badu Ch. Darwinen berri (eta horren izenaren ohiko grafiaren berri), eta teoria ezagun eta hedatuaz ari da. Bereizgarriok, bistan da, ezingo dira beti eta mekanikoki aplikatu // zalantzekin, baina xobinismo eta xobinista egokituen alde egin du lantaldeak.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: chauvinista 4: Berria 2005-2006 (“Ideia horiek, haien prostituzioa eta erabilera chauvinista gorabehera, mundu osoan zabaldu dira eta herritarren eskubide politiko eta zibilen eredua edo abiapuntua izan dira”), Koldo Zuazo (“Frantsesak sortu duen lilura horrek galdu du, nire ustez, zuberera, eta ez lapurtarren harrokeriak eta jarrera chauvinistak”), Ramon Saizarbitoria (“Eta uste zuen, beste jende askok bezala, gure kostako arrainari hobea irizten badiogu, gehienez ere itsasotik platerera bidaia laburra egiten duelako izan daitekeela, eta chauvinistak garelako ziur asko, baina inondik ere ez espezie berekoak izanik ere ur desberdinetakoak diren arrainak – ‘esentzian’ esan zuen berak maltzur - desberdinak direlako”), Anjel Lertxundi (“Ez dituzte chauvinistenak engainatuko”); txobinista 1, Unai Iturriaga (“Gabatxo txobinista bat azentu andaluzarekin!“); xobinista 1, Joxe Azurmendi (“austro-marxistek eduki dute maisutzat eta nazio zapalduetako nazionalistek inspiratzailetzat, askatasun borrokan Estatuaren aurka, inoiz ez Estatu handi menpegabeetako politikari kontserbadore xobinistek”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

xobin- 2, txobin- 1.

Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. chauvinismo.

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bikura (2015-06-26): Hirugarren itzulirako utzia.

chef
iz. Sukaldariburua. Asko dira Mexikon euskal chefak, eta elkarte bat osatzea erabaki dute orain.

Aztergaia: chef

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh178 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): chef 15 ager.: Katixa Agirre (“Eta horretan sartu nintzen, pianista edo chef de chant lanak egitera”, “Parisera chef de chant edo pianista laguntzaile gisa ailegatu”), Edu Lartzanguren (“Izan ere, arratoi bat chef aritzea da filmeko jatetxeari gertatuko zaion hoberena”), Aitor Sarriegi (“Eraikin hori, beteko dena chef eta ikasle trebez beteko al da euskaraz ere ikasiko duen jendez?”), Eider Rodriguez (“Gizonezkoak dira chef, gu sukaldari apartak gara"), Nagore Rodriguez (“Barazkiak txikitzen dituen Master chefaren inguruan ere ikusle ugari geratu da”), Ainitze Agirrezabala (“Gabonetako «handikeria eta gehiegikeriak» albo batera utzita, «osagai eskuragarri eta merkez osatutako plater erraz eta goxoak» prestatuko ditu David de Jorge chefak, bihar ETB2n emango duten es saioan”), Iñaki Aramaio (“Arkaitz Etxarte donostiarra da Buenos Airesko Sagardiko chefa eta «amonen sukaldeko errezetak» emateko arduraduna”), Edorta Agirre (“Horregatik ibili behar izaten dute chef horiek iragarkiak egiten, hitzaldiak ematen, oturuntzak prestatzen, industriarekin elkarlanean aritzen...“, “Horretarako chef koadrila apartari errezeta batzuk eskatu dizkiegu”), Jakes Goikoetxea (“Luminarc, Arcoroc, Cristal d'Arques, Pyrex eta Chef-Sommelier“), EiTB.com (“Errenteriako Mugaritz jatetxeko chefa den Adurizek inauguratuko du Cinegourland ikus-entzunezko zinema eta gastronomia jaialdia”, “New Yorkeko Star Chef kongresuko azkeneko egunari buruzko xehetasunak emango dizkie entzuleei”, “Gainera, Pinnacle Rockersek eta Yoke y Halberto El Chefek ere hartu dute parte bertan”) // (2020-06) chef 90.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: chef 6: Edorta Agirre 3 (“chef batzuek diotenez, horixe du hazi-olioak grazia bakarra”, “Goi-mailako chefak, aholkulari”, “Goi-mailako chefak (Arzak, Gagnaire, Luis Aduriz, Guérard, Adriá, Berasategi, etc”), Lopez de Arana (“Orain nire sukaldaria da... lehen mailako chef bat, cordon bleu, e?“), Ramon Saizarbitoria (“Chef hoberenak ados daude legatza saltsa berdean munduko jakirik hoberenetakoa dela esateko”), Patxi Iturritegi (“Egia esan, batere itxura onik ez du, baina zer egingo diogu ba? Azken finean, beranduegi da Tele Chef-era deitzeko”) // (2020-06): cheff 3; chef 5.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es chef, jefe de cocina / fr chef, chef cuisinier: Adorez: chef, sukaldari-buru / Elhuyar: chef, sukaldariburu / Labayru: chef, sukaldariburu / Zehazki: chef, sukaldariburu / NolaErran: cuisinier sukaldeburu – sükaltebürü (ZU) – chef.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: sukaldeko buru (4).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk [kurtsiboz].

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil (eta kurtsiboz idaztekoa).

Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Baditugu beste forma batzuk hori bera izendatzeko, baina asko hedatu da, eta nazioartekoa da. sukaldariburu ere sartzekoa da eta bide batez, chef formaren definitzaile gisa erabiliko da. Halaber, sukaldari-laguntzaile adibidea azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sartzea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "konforme, kurtsiboz, baina horrela idatzi behar dela esateko ere, aintzat hartu beharko dugu hiztegian"

 - [E116]: "Ni ere konforme sartzeko, gorago aipatu den oharrarekin. Proposamena: chef iz. (letra etzanetan idaztekoa)"

 - [E123]: "letra etzanetan idatzi ala ez, eztabaida hori Altsasuko bilkuran izan genuen, eta erabaki letra etzanez idatzitako sarrerarik ez dela hiztegietan ageri. Egia da hitz berria dela, baina ikus-entzunezkoen munduan guztiz ohikoa".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "ez aipatu".

chertar
1 adj. Cherkoa, Cherri dagokiona.
2 iz. Cherko herritarra.
chewera
iz. Afrikako hegoaldean, batez ere Malawin eta Zambian, mintzatzen den hizkuntza. Ik. chichewa.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper