50535 emaitza bilaketarentzat - [11801 - 11850] bistaratzen.

chic
1 adj. Gauzez mintzatuz, bereziki jantziez edo tokiez, dotorea eta modakoa. Londresko auzo chic batean. Kafetegi chic eta modernoetan entzuten diren doinuak.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, jantzi dotoreak eta modakoak eramaten dituena; pertsona horri dagokiona. Etxe oneko donostiar chic aberatsak. Pertsona haiekin harremana izatea chica zen oso. Dotore jantzita, ukitu chic batekin.

Aztergaia: chic

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): chic 14: Elkar (“Burges izateaz lotsagorritu ere egin zen. Artista plantaren arrandi egiten zuen, pipatu egiten zuen! chic Pompadour estatuatxo bi erosi zituen, bere egongela apaintzeko”), Berria 4 (adib.: “ukitu chic bat”, “emaztea, Pirelli egutegian agertu arren PS-ekoak ez diren elefanteen erdian biluzik, cheap eta chic datorkigu hozkailuaren beteaz axolatzeko”), EiTB 3 (adib.: “Portzelanazko tazak eta beste zenbait osagarri “chic” ere ezin dira falta”), Jakin 2 (adib.: Tokioko Roppongi Hills konplexua, kapitalismoaren eskandaluzko goraipamena den arren, turistarik alternatiboenarentzat ere nahitaezko bisita bihurtu da. Hain zuzen, bere deigarririk garrantzitsuenak ez dira azpiko solairuetan batzen diren denda chic eta jatetxe sasi-europarrak”), Argia 4 (adib.: “Pariseko bohemian bizi ziren, errateko molde bat da, haiena bohemia “chic” baitzen”); txik 1, Berria (“Errazu saioa euskararen ingurukoa da, eta hiztuna aurkitzen den tokian aurkitzen dela, dela Gipuzkoa aldeko baserri bateko etxekoandrea, izan sukalde txik bateko burua, hitzak du protagonismoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: chic 12: Berria 3 (adib.: “Chicago ez zen hain polita izan, ez zen ohi bezain chic eta maitagarri agertu”), Harkaitz Cano (“Denak oso chic daude jantzita”), Iñigo Aranbarri (“Nazioartea dute mintegi nagusi, eta inork ondo zelan ez dakiela, ikuslea hasi da albistegietan ikasitako hitzak lagun artean-eta errepikatzen, badakizu, zera chic hori...”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Oso chic iruditu izan zait beti”), Joxemari Iturralde (“Eta beste neskato lagunengana berandu iristea ere xarmangarria zela iruditzen zitzaidan, halako leku dotoretara pittin bat berandu iristea dotoreziaz ukituriko detaile bitxia zela, giro chic hari gehigarri erakargarria eransten zion zerbait”), Jasone Osoro (“Eta ez dakit moda kontua den, chic geratzen den edo zer, baina tipoak muturretan eman zidan musua aurkeztu nintzenean”), Javi Cillero (“terraza chic batean bermut edanez”), Joseba Urteaga (“aitak amari errepikatzen zion sendagilearen esaldia gogotsu, pozik hain chic ziren pertsona horiekin bagenuelako zerbait lotzen gintuena, nolabaiteko ajeren bat”), Mikel Hernandez Abaitua (“ ez genekien Maeght fundazio famatua hain hurbil zegoenik, Saint-Paul hain herri famatua zenik, hain chic, aktore eta abeslari famatuak maiz joaten ziren tokia”); ez dugu aurkitu txik formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu chic, txik formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu chic, txik formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es chic / fr chic: Elhuyar: dotore, apain, kriket / NolaErran: dotore, apain, kriket / Zehazki: chic, pinpirin, dotore / Labayru: dotore / Adorez5000: chic, pinpirin.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa. Baditu euskal baliokideak (pinpirin, apaina, etab.), baina hala ere erabili egiten da ñabardura berezia duelako zenbait kasutan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

Forma baten adiera(k)

dotorea, apaina.

chichewa
iz. Afrikako hegoaldean, batez ere Malawin eta Zambian, mintzatzen den hizkuntza. Ik. chewera.
chihuahua
iz. Jatorriz Mexikokoa den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, belarri luze tenteak eta begi handi biribil biziak dituena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena. Txerto batek daukan antigeno dosiak eragin berbera izaten du txakur txikietan (chihuahua batean, adibidez) eta handietan (artzakur batean, esaterako).

Aztergaia: chihuahua

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

chihuahua: G.Garate (“rottweiler, chihuahua, bullmastiff, poodle, danes handi, bulldog, euskal ardi-zakur, galgo”), B. Atxaga (“Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu-txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz”). // zientzia.net (“arraza oso txikiko txakurrei ere gauza bera gertatzen baitzaie — poodle toy, yorkshire, chihuahua, pomerania, border terrier”).

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Onartzekoa da izendatzaile bat, eta, lantaldearen ustez, forma horretan onartzekoa, baldin oinarriko leku-izena forma horretan emango balu Onomastika batzordeak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: chihuahua iz. (txakur-arraza)

chisinauar
1 adj. Chisinaukoa, Chisinauri dagokiona.
2 iz. Chisinauko herritarra.

Aztergaia: chisinauar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

chisinauar (herritarra).

chow-chow
iz. Jatorriz Txinakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, sendoa, iletsua eta buru-handia dena, akuilu-makuiluen gainean bezala ibiltzen dena. Txakur guztiak, dela chow-chowa, chihuahua, daniar handia, pekindarra edo euskal artzain txakurra, denak datoz otsotik.

Aztergaia: chow-chow

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

chow-chow: Harluxet (Txinatar jatorriko txakur-arraza) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erdi chow: G.Garate (“Zakur nahasi bat da, erdi golden retriever eta erdi chow”); txou-txou: G.Garate (“txou-txou, spaniel, retriever, espainiar mastin, pointer, basset”). // chow chow: eitb.com (“Badirudi Judasi, Mareren chow chow ederrari, ez diola grazia gehiegirik egin”), ikasbil.net (“dauzkat beste bi dalmata, chow chow bat eta samoiedo bat”).

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: chow-chow iz. (txakur-arraza)

cicerone
iz. Bisitariei herri, eraikin edo museo bateko berezitasunak erakusten eta azaltzen dizkien pertsona, batez ere profesionala ez dena. Maxek itzultzaile lanak egiten zituen eta, bide batez, Euskal Herritik joan ginenon cicerone lanak ere bai. Cicerone bat behar baduzu, badakizu: nik erakutsiko dizut hiria.

Aztergaia: cicerone

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ElhHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cicerone: A. Lertxundi ("Umbertok cicerone lana egin zidan bide osoan"); X. Mendiguren E. ("Nik uste nuen neuk erakutsi beharko nizula hiria, baina zuk aspaldidanik ezagutzen zenuen, eta nor baino nor ibili ginen, cicerone lehiaketa barregarri batean"); J.A. Sagastizabal ("Ixabel nire ondoan, komentarioak eginez, cicerone gisa"); R. Saizarbitoria ("iruditzen zitzaidan ez zuela cicerone papera oso gogotsu betetzen"); Berria ("Orotariko harremanak usutzeko gai izanen ote gara, haurrideak cicerone ditugularik?").

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

italieratik bere hartan mailegatua da, forma eta ahoskera.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

'turisten gidaria, batez ere profesionala ez dena'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua. cicerone iz. 'turisten gidaria, batez ere profesionala ez dena'.

cintruenigoar
1 adj. Cintruenigokoa, Cintruenigori dagokiona.
2 iz. Cintruenigoko herritarra.
ciudadrealdar
1 adj. Ciudad Real hirikoa; Ciudad Real probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona.
2 iz. Ciudad Realgo herritarra.
cl
zentilitro-ren nazioarteko sinboloa. (l xehez nahiz larriz: cl edo cL).

Aztergaia: cl

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zentilitro'ren sinbolo nazioartekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): onartu egin da.

 - Bidalketa: Ik. oharra s.u. cm

clermontar
1 adj. Clermont-Ferrandekoa, Clermont-Ferrandi dagokiona.
2 iz. Clermont-Ferrandeko herritarra. Lehen partean angeluarrak dudatsu ziren, clermontarrak indartsu.
clown
iz. Zirkuko pailazoa, bereziki jarrera serioa erakutsiz pailazo bromazalearekin bikotea osatzen duena. Eta arratsak luzeak baitira, kantariak, mintzalariak, clownak bilatzen ditugu.

Aztergaia: clown

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): clown 82: Deia 2 (adib.: “Nazioarteko XVII. Clown eta Pailazoen Jaialdia”), Berria 31 (adib.: “Gainera, inori graziarik egin ez dioten clownak ere egon dira”), EiTB 25 (“Virjinia Imaz clowna elkarrizketatuko du Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak“), Argia 10 (“Clown ikastaroetan ikasten den aurreneko gauza pertsona bakoitzaren barruko clowna bilatzea da”), DiarioVasco 14 (“Lau antzezlek, clown, keinu hizkuntza eta umorearen bitartez lehiaketa olinpikoaren inguruan duten ikuspuntu berezia erakutsiko digute, lidergoa, laguntasuna eta kirolen praktika”); klown 8: Berria 4 (adib.: “Joserra Fachadok mimo ikastaroa emango du otsailaren 19an eta klown ikastaroa apirilaren 19an”), DiarioVasco 4 (adib.: “Gu klown mundukoak bainoago, zirku mundukoak gara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: clown 17: Berria 13 (“Inprobisazioetan clown-ean oinarritutako teknikak erabili zituzten”), Herria 2 (adib.: “Larunbatean Ball-trapa handientzat eta clownak ttipientzat, hauek untsa irri egin baidute”), Marzel Etxehandi (“Eta arratsak luzeak baitira, kantariak, mintzalariak, clownak bilatzen ditugu”), Joxe Azurmendi (“ahal duenak egiazko talentuz eta ezin duenak clown bezala”); klown 4: Berria (“Gaur hasi eta maiatzaren 23a arte kabareta, poesia, klownak, umorea eta musika izango da”), Herria (“Virginia Imaz klown edo jostakinaz artikulu guziz interesgarri bat eskaintzen dauku otsaileko Nabarra aldizkariak”), Oskar Arana (“klown beti maltzur eta zalapartari bat”), Koldo Izagirre (“klown bat bezala uzkurtzen da”); klun , Xabier Montoia (“Estekatu gizonen aurpegi izugarriak datozkizu oroimenera, beren ezpainen inguruko arrapo zuri-zuria, klun itxura ematen ziena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: clown Pailazo mota.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es clown / fr clown: Elhuyar: pailazo, klun / Nolaerran: pailazo, klun / Zehazki: klown / Labayru: pailazo, komiko, narritari, klun / Adorez5000: pailazo, narritari, clown.

Lantaldearen irizpideak

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa adiera mugatuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘pailazo mota’.

cm
zentimetro-ren nazioarteko sinboloa.

Aztergaia: cm

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zentimetro'ren sinbolo nazioartekoa.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko ikurra da, ez laburdura

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "honelakoetan "sinbolo nazioartekoa" barik "nazioarteko sinboloa" jartzea erabaki zen"

 - [E116]: "agirietan ez dut aurkitu noiz "erabaki zen" XK-k dioena; eta komeni da horren berri zehatza izatea, lehen itzulikoak moldatzen hasi baino lehen".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "aurrerantzean hola jarri sarrera berriekin bakarrik: "zentimetroaren -edo dena delakoaren- (nazioarteko) sinboloa"".

cocker spaniel
iz. Jatorriz ingelesa den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, ile leuna, belarri luze eroriak eta begi handi biribil marroiak dituena. Cocker spaniel belarri-handi bat.

Aztergaia: cocker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

cocker: Harluxet (jatorriz ingelesak diren hainbat ehiza-txakur txikiren arrazei ematen zaien izena) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; cocker spaniel: EhiztEskulib, 173 (“Txakur jasotzailerik onenak Ingalaterrako arrazak dira: cocker spaniela, springer spaniela, labrador retrieverra edo golden retrieverra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cocker: JA. Irigaray (“Neskak, egia erran egokiago dateke emaztekia deitzea, cocker zakurño bat zeukan”, “Elkarrekin, biak eta nire zakurñoa, cocker beltz bat”); cocker spaniel: G. Garate (“ardi zakurrak [3.635], ingeles setterrak [2.862], pointerrak [2.229] eta cocker spanielak [1.614]”); ikasbil.net (“Neskaren txakurra urre koloreko cocker spaniel ingelesa da”). // cocker arraza: hitza.info (“Espagneul arrazako ehiz txakurra dago, eta baita Scnauzer eta Cocker arrazakoak ere”), bilbao.net (“Cocker arrazako kanela koloreko txakur bat”), etorkizunaikastetxea.net (“Teckel eta Cocker arrazen arteko nahasketa batetik jaio zinen”); cocker txakur: egunezegun.com (“Cocker txakurrak Iberiar penintsulan du jatorria”).

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): cocker forma isildu eta cocker spaniel onartu da iz. (txakur-arraza).

collage
iz. Oihal, paper edo kideko gainazal batean argazkiak, paperak edo kidekoak itsastean datzan pintura-teknika; teknika horrekin eginiko lana. Tamaina handiko collage koloretsuak.

Aztergaia: collage

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "collage (E) / kolaia" / EEgunk: "collage (†  kolaia)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

ll; g.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Grafia horrekin nazioartekoa da, ez hunki. Kola baginte"

 - [E116]: "horrela proposatu du lantaldeak ere; baina uste dut casting eta chef hitzei egin zaien ohar bera egin behar zaiola honi ere, haiek bezain grafia arrotza baitu. Proposamena: collage iz. (letra etzanetan idaztekoa)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "collage sartu besterik gabe, ez etzanean".

collie
iz. Jatorriz Eskoziakoa den txakurra, gorputz lerdena, ile leuna, mutur luzea eta isats luze iletsua dituena. Goiko muinora iritsi orduko, auzokoen colliea atera zaio bidera, jauzi eta zaunka eginez.

Aztergaia: collie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria

Cf. supra border collie.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: collie iz. (txakurra).

colmartar
1 adj. Colmarkoa, Colmarri dagokiona. Colmartar eskultorearen bizitza erakusten duen museoa.
2 iz. Colmarko herritarra. 1854. urtean kolera-izurri bat izan zen eta colmartar ugari hil zen.
comtois
iz. Jatorriz Jura mendigunekoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, gorputz sendoa, buru handia, belarri txikiak, isats iletsua eta gorputz adar motz eta indartsuak dituena.

Aztergaia: comtois

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

«comtois(e)» arraza: Herria 2001-2005 ("Zaldietan [52 buru], bretoin arrazakoetan lehen sariak: Uztaritzeko Veschembes, Earl de la Nive eta Ahetzeko Amestoy; eta «comtois» arrazakoetan, Senpereko Jamattitt Etcheverry”, "Comtois arrazan, Nika-L.", “Behi gorrastak eta betroin eta «comtoise» arrazako zaldiak hazten dituzte”; "Contois arraza"); comtois klasa: Herria ("Comtois klasan, Orose C."; "Comtois klasan ere, Melka R."). // Ez dugu aurkitu ap. Google.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua comtois iz. (zaldi-arraza)

copyleft
iz. Baimen mota, egile batek, egile eskubideei uko eginez, bere lan baten kopien edo bertsioen banaketa libre uzten duena eta bertsio berrietara ere hedatzen dena. Webgune berri horrek aipaturiko zazpi liburu horiek irakurri, ikusi eta handik hartzeko aukera ematen du, doan, copyleft baimenarekin.

Aztergaia: copyleft

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): copyleft 38: Elhuyar 4 (adib.: “Arazo hori saihesteko jaio ziren copyleft lizentziak”), Consumer 2 (adib.: “Copyleft baimenik ezagunena Creative Commons da”), Berria 17 (adib.: “mota honetako Copyleftak oso moldagarriak omen dira, egile bakoitzaren nahien arabera jarri daitezkeenak”), EiTB (“Copyleft-a izan dute mintzagai asteburu honetako '@ Bildua'n”), Jakin 8 (adib.: “Copyleft da sistema malgu horietako bat, 1984an Richard Stallman-ek abiatua”), Argia 6 (adib.: “Asanbladetan eta komisioetan denetarik hitz egiten da: animalien eskubideetatik copylefteraino”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: copyleft : Berria 7 (adib.: “Jabetza intelektualaren inguruan, «mundu fisiko baterako pentsatutako lege sistemaren aldaketa beharra» jorratuko dute Copyleft topaketetan, adibidez”), Filosofiako gida 5 (adib.: “Horren aurka, Copyleft lizentzien aldeko mugimendua orain dela gutxi sortu da, eta euren helburuak bi ardatz ditu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: copyright, copyleft.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf copyright arautua.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa, copyright arautuarekin batera.

copyright
iz. Egile batek edo bere ordezkariak lan literario, artistiko edo zientifiko bat hainbat urtean ustiatzeko duen eskubidea. Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.

Aztergaia: copyright

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk [kurtsiboz].

corellar
1 adj. Corellakoa, Corellari dagokiona.
2 iz. Corellako herritarra.
corpus
iz. Ikerlan baten oinarri gisa erabiltzen den testu bilduma. Orotariko Euskal Hiztegia-ren corpusa.

Aztergaia: corpus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: " tesi batekoa ez grafiaz alda"

 - [E123]: "esapide-zatitzat eman liteke, Corpus Christi baita izen osoa (eta, laburtzean, Corpus egun gisa erabiltzen da, normalean; edo Corpus aurreko, Corpus ondoko bezalako sintagmetan); onartzekotan, "iz. Sin. Corpus. Egoki irizten diot lantaldearen proposamenari: sartu, sin. Bestaberri emanaz, eta azpisarrera eman daiteke Corpus egun Bestaberri" gisa eskain liteke"

 - [E116]: "TXP-k aipatzen duena lehen itzulian erabakia dago, eta horrela erabakia. MAk dioenarekin ados nago, eta hau da proposamena: "Corpus iz. Sin. Bestaberri" eta honen azpisarrera gisa, "Corpus egun"

 - [E208]: "Kontuz sinonimoekin! Corpus guztiak ez dira Bestaberri, gaur egun hitz hori askoz ere gehiago darabilgu testuen bilketa kuntuan erlijio adieran baino".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "corpus testu zaharren corpusa Corpus iz. Sin. Bestaberri Corpus egun".

Corpus
iz. Corpus eguna.
Azpisarrerak

Aztergaia: corpus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: " tesi batekoa ez grafiaz alda"

 - [E123]: "esapide-zatitzat eman liteke, Corpus Christi baita izen osoa (eta, laburtzean, Corpus egun gisa erabiltzen da, normalean; edo Corpus aurreko, Corpus ondoko bezalako sintagmetan); onartzekotan, "iz. Sin. Corpus. Egoki irizten diot lantaldearen proposamenari: sartu, sin. Bestaberri emanaz, eta azpisarrera eman daiteke Corpus egun Bestaberri" gisa eskain liteke"

 - [E116]: "TXP-k aipatzen duena lehen itzulian erabakia dago, eta horrela erabakia. MAk dioenarekin ados nago, eta hau da proposamena: "Corpus iz. Sin. Bestaberri" eta honen azpisarrera gisa, "Corpus egun"

 - [E208]: "Kontuz sinonimoekin! Corpus guztiak ez dira Bestaberri, gaur egun hitz hori askoz ere gehiago darabilgu testuen bilketa kuntuan erlijio adieran baino".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "corpus testu zaharren corpusa Corpus iz. Sin. Bestaberri Corpus egun".

Corpus egun
iz. Eukaristiaren sakramentua ospatzen den eguna. Ik. Bestaberri; Gorpuzti; Gorputz egun. Meza ostean, berriz, Corpus eguneko prozesioa egingo da herriko kaleetan zehar.
correzetar
1 adj. Corrèzekoa, Corrèzeri dagokiona.
2 iz. Corrèzeko herritarra.
cortestar
1 adj. Corteskoa, Cortesi dagokiona.
2 iz. Cortesko herritarra.
coruñar
1 adj. Coruña hirikoa; Coruña probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Telesaila coruñar idazlearen liburuan oinarritua dago.
2 iz. Coruñako herritarra. Alfontso XI.a erregeak Benaventeko Forua eman zien coruñarrei 1188an.
cos
mat. kosinu-ren nazioarteko sinboloa.

Aztergaia: cos

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

sinboloak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat.

Forma baten adiera(k)

'kosinu'ren sinbolo nazioartekoa.

costarricar
1 adj. Costa Ricakoa, Costa Ricari dagokiona. Costarricar agintariak.
2 iz. Costa Ricako herritarra.

Aztergaia: costarricar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

costarricar (herritarra).

cotonouar
1 adj. Cotonoukoa, Cotonouri dagokiona.
2 iz. Cotonouko herritarra.
couché paper
iz. Paper mota sendoa eta distiratsua. Bere bizitza pribatua aldizkarietako couché paperetik eta famatuen bizitza edukitzat duten telebista-programetatik urrun mantendu du.

Aztergaia: couché paper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

"couché" paper

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hizkuntza arrotzetako hitzak jatorrizko grafian erabili behar ditugunerako, kurtsiboz idazteko gomendioa egin beharko luke Euskaltzaindiak, ene eritzian" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Couché paper: nazioartekoa da, italikoz"

 - [E116]: "lehen itzulian onartu zen bezalaxe utziko nuke, nahiz chef edo collage bezala ere eman zitekeen, grafia arrotza dela eta".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "utzi dagoen moduan".

coulomb
iz. elektr. Elektrizitate kantitate eta karga elektrikoaren unitatea, ampere bateko korrontean segundo batean iragaten den karga elektrikoa adierazten duena (C).

Aztergaia: coulomb

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

coulomb: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: coulomb; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

OfQuLF: unité de mesure de quantité d'électricité || Charles de Coulomb || physicien français.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak eta Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Elektr.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Isildua.

country
iz. mus. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa den musika estilo herrikoia, landa-giroko kantu tradizionaletan oinarritzen dena eta, batez ere, gitarra, banjo eta biolinarekin jotzen dena. Lan hartan bildutako jazz, pop eta country doinu leunek bihotz asko ukitu zituzten. Johnny Cash, country abeslari handia, atzo hil zen, 71 urte zituela, Nashvillen.

Aztergaia: country

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): country 136: Berria 72 (adib.: “Lehenengoan gitarra espainolak entzun daitezke eta bigarrenean country doinuekin ausartu dira“, “Zuzeneko indartsua du The Hangmenek, eta gitarra soinu gogorreko punk-rockari country zertzeladak gehitzen dizkio”), EiTB 59 (adib.: “Eta orain Sing In My Meadow-rekin itzuli da taldea, blues eta country doinuei rock eta psikodelia gehitzen dien lanarekin”), Argia 4 (adib.: “Afrikako, Europa Ekialdeko eta Asiako musikari askorekin egindako harremanaren bitartez, gai izan dira reggae, ska, hip-hop, raggamuffin, country, rock, elektronika, dub, cumbia eta bestelako estiloak lantzeko, horien guztien testuinguruetan erabat barneratuta, mimo eta meritu handiz”), DiarioVasco (“Blues, gospel eta country musikaren oihartzunak topa daitezke bertan, eta entzuleak New Orleans eta Memphiseraino bidaiatuko du, betiere Mississippi aldamenean dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: country 64: Berria 55 (adib.: “Texasko kantariaren musika country, folk eta bluesaren sustraietan erroturik dago”), Herria (“Aurtengo berezitasuna da, klase horiek eki aldeko dantza bai eta“country” moduko dantza ikastaldiekin bururatuko direla”), Edorta Jimenez (“Hizkuntzagatik ez balitz beste edonongo country musika entzuten gaudela esango nuke”), Txiliku 2 (“ospe bertsua ikusiko dugu country kantari baten abestitxo honetan”), Patxi Iturritegi (“Neonezko argiak eta tentelkeria amerikar ugari bazterretan, country eta spaghetti western estilokoak, 60ko hamarkadako aztarna nostalgikoak”), Iñaki Zabaleta (“Irratia country abesti ezagun bat ematen ari zen”), Itxaro Borda (“Zintzurra are indartsuago karrakatuz, country ahaire baten lauhazka-joaldien men segitzen zuen”), Patxi Zubizarreta (“batez ere musika country lasaia jotzen hasi direnean giroa guztiz aldatu da”), Harkaitz Cano (“Garagardo batzuk hartzera joan gara lauok: lokal country batera lehenbizi eta irlandar batera gero”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: country Musika mota. Musika countrya*[e.] Country musika.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es country / fr country: Elhuyar: country / Nolaerran: - / Zehazki: country / Labayru: country / Adorez5000: country.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, hedatua dago, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

cowboy
iz. Ameriketako Estatu Batuetan abereak, bereziki behiak, zaintzen dituen pertsona. Ik. unai; behizain.

Aztergaia: cowboy

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk [kurtsiboz].

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "unai hobestea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Egia da zerrendan ez agertzeak ez diola biderik ixten. Hala ere, kontuan izanikAtxagak, Aingeru Epalzak, Xabier Olarrak edo Sarrionaindiak erabilitako hitza dela, nik sartu egingo nuke (Ereduzko prosa gaur corpuseko 11 liburutan ageri da hitz hau)"

 - [E116]: "sartu, beraz, dagokion forman eta oharrarekin. Proposamena: " cowboy iz. (letra etzanetan idaztekoa)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "cowboy".

creteildar
1 adj. Créteilgoa, Créteili dagokiona.
2 iz. Créteilgo herritarra.
creusetar
1 adj. Creusekoa, Creuseri dagokiona.
2 iz. Creuseko herritarra.
cricket
iz. Kirol mota, jatorriz britainiarra, zurezko makila zapal batez eta pilota batez hamaikana laguneko bi talderen artean, zelai batean jokatzen dena. Ik. kriket2. Boxeoan, cricketean eta beisbolean, ezinbestekoa da eskuak bizkor mugitzea.

Aztergaia: cricket

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Cro-Magnongo gizaki
iz. Goi Paleolitoan, Europan eta Asiako mendebaldean bizi izan zen lehen gizaki modernoa, Homo sapiens espeziekoa. Bost urtean egindako indusketetan Madeleine garaiko 29 pieza aurkitu zituzten arkeologoek, besteak beste, Cro-Magnongo gizakiak landutako harri beltz leunezko lau lepoko.
croissant
iz. Hostorezko opiltxoa, ilargi erdiaren itxura duena. Kafetegi batean sartu ginen eta kafesne bana eskatu, nik croissant batekin.

Aztergaia: croissant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "croissant †  e. kruasan".

cromlech
iz. Harrespila. Ik. mairu baratze.

Aztergaia: cromlech

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. harrespil.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Cromlech: bretoiera:izen berezia, ez alda"

 - [E116]: "ados, ez da aldatu behar grafia arrotza, baina azalpena osatuko nuke, chef-ena bezala emateko. Proposamena: " cromlech iz. (letra etzanetan idaztekoa). Sin. harrespil".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "lantaldearen proposamena onartu".

cross
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, cross-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kros].

Aztergaia: cross

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

"cross †  v. kros".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

Ik. kros.

cuencar
1 adj. Cuenca hirikoa; Cuenca probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Luze joko luke cuencar jakintsuak ale honetako 316 orrietan zehar dioena laburtzeak.
2 iz. Cuencako herritarra. Parisen ikasten zuen cuencar askok XIX. mendean.
cum laude
iz. Latinezko esapidea, doktore tesietan goreneko kalifikazioa adierazteko erabiltzen dena. Azterlanaren zorroztasunaren erakusgarri, bikain cum laude kalifikazioa eman zioten. Epaimahaiak cum laude nota jarri dio Larrinagaren ikerlanari.

Aztergaia: cum laude

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk [kurtsiboz].

cumbia
iz. Bi aldiko dantza eta soinua, jatorriz kolonbiarra, musika indigenaren eta afrikarraren elementuak uztartzen dituena. Amaiera aldean, cumbia dantzatu dute taldeko hamaika neskek.

Aztergaia: cumbia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh55 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu cumbia formarik.

cumbia 40: Aizu 7 (“Disko berrian cumbia, tangoa, musika afrikarra (etniko hitza ez zait gustatzen)... daude”), Argia 6 (“Doinu bero eta tropikalak jorratzen ditu, jazz, swing, soul, funk, reggae, ska, disko, cumbia, boogaloo, gipsy rhumba, Afrikako eta Brasilgo doinuak, latinoak... eta horiek guztiak erritmo berritzaileekin eta elektronikoekin nahasten ditu”), Berria 18 (“Opera cumbiaren erritmoekin nahasi dugu, kolorea emateko”), Deia (“Hasieratik gaurdaino, trikitixari tradizioz lotutako arin-arin, fandango eta porrusaldez gain, Euskal Herriaz kanpoko berbenetan ohikoagoak diren erritmoak sartu dituzte oriotarrek, cumbiak edo baladak, esaterako, baita pop rockera hurbiltzen diren abestiak ere“), DiarioVasco 6 (“Merengue, salsa, reggaeton, cumbiaren bidez dantza eta kirola egiten da“), Elkar 2 (“Eta cumbia kantuak abesten!”); kunbia 5, Argia (“Ondo egon zen, cumbia eta horrelako erritmoetan sakondu ahal izan genuelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cumbia 3: Berria (“Hardcoretik aldendu da, eta reggae, ska, dub, dance hall, guaguanco, cumbia eta Balkanetako erritmo beroei bidea eman die Toulouse lan berrian (Metak disketxea)”), Pako Aristi 2 (“Corridoak ikasten zituen, cumbiak, boleroak, zineko pelikuletatik ere bai hainbat kantu”); ez dugu kunbia formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: cumbia (TN, Arteak).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cumbia / fr cumbia: Adorez: (Mús.) cumbia / Elhuyar: cumbia / Labayru: (Mus.) cumbia / Zehazki: 1 (baile) cumbia; 2 (composición musical) cumbia / NolaErran: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa.

curaçao
1 iz. Karibeko Curaçao uharteko laranja mota mikatz baten azalarekin egiten den likorea. Baso bat curaçao edan zuen.
2 iz. Baso bat curaçao.

Aztergaia: curaçao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. EEBS, EPG eta ZTC.

Erdaretako formak

OfQuLF: liqueur || Curaçao || île des Antilles où l'on fabrique cette liqueur.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

likore mota adierazten du, marka jakin batekoa baino hedatuagoa da.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua.

curie
iz. fis. Erradioaktibitatea neurtzeko unitate zaharra, 3,7 x 1010 becquerelen baliokidea dena (Ci).

Aztergaia: curie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

curie: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

curie: Le Petit Robert; Collins; OfQuLF: ancienne unité de mesure de l'activité radioactive || Marie et Pierre Curie || physiciens français.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

curie: Elhuyar ("hondakin nuklearrak gordetzeko leku ugari dagoenez, guztien artean 30 milioi curie baino gehiago metatzen dute"); F. Plazaola: "1 Ci (curie) = 3,7 x 1010 Bq".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

unitate estandar gisa gaur becquerel erabiltzen bada ere (eta lehentasuna dagokie SIkoei), beste unitate bat da curie, eta onartzekoa; cf. milicurie.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

c/k

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua: curie iz. (zientzia-unitatea)

curling
iz. kirol. Launa jokalariz osaturiko bi talderen artean izotz gainean egiten den kirola, hogeina kiloko granitozko 8 harri biribil zapal helburu baterantz irristaraztean datzana. Asteburuero elkartzen ziren curlingean aritzeko. Eskozian du jatorria curlingak: XVI. mendean aintzira izoztuetan harriak garraiatzeko erabiltzen zuten teknikan.

Aztergaia: curling

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): curling 31: Berria 17, EiTB 13, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: curling 17, Berria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: curling. Neguko olinpiar kirola.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper