50535 emaitza bilaketarentzat - [11851 - 11900] bistaratzen.

curriculum
1 iz. Hezkuntza-programa, helburu batzuk lortzeko beharrezkoak diren eduki, metodo, baliabide eta kidekoak jasotzen dituena. Horregatik gabiltza irakasleok lehen hezkuntzako curriculuma osatu nahian. Curriculum proiektuak ikastetxeko lan pedagogikoaren koherentzia bermatzen du. Ikasle batzuek, curriculum-eredua nabarmen moldatu ezean, nekez jarraitu ahal izaten diote ohiko irakaskuntza-prozesuari; horientzat egiten dira curriculum-egokitzapenak. Ahozko komunikazioak pisu handia hartu du curriculum-diseinu guztietan.
2 iz. Curriculum vitaea. Italian lan egindakoa da, eta dagoeneko hainbat curriculum bidali ditu atzerrira.
Azpisarrerak

Aztergaia: curriculum

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: curriculum.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

curriculum vitae.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-um; c.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Curriculum: italikoz eta den bezala"

 - [E116]: "arrazoizkoa iruditzen zait TXPren oharra, grafia arrotzekoak direnez. Proposamena: " curriculum iz. (letra etzanetan idaztekoa)" eta honen azpisarrera gisa: " curriculum vitae iz. (letra etzanetan idaztekoa)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "lantaldearen proposamena onartu".

curriculum vitae
iz. Pertsona baten ikasketei, esperientzia profesionalari, datu pertsonalei eta kidekoei buruzko datuen multzoa; datu hauek biltzen dituen agiria. Hartutako neurrien berri ematearekin batera, akusatuaren curriculum vitaea helarazi zion epaileari.
Loturak

Aztergaia: curriculum vitae

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

curriculum (eta curriculum vitae 5, enpresa-curriculum, c. eredu, c.-egokitzapen...) 96: VozEusk 1984, A. Alonso, DV Zabalik 1986, A. Irigoien, Eskola-porrota 2, Egin 1988, Eguna 1989, GAO 1992-1993 5, Tantak 1990-1999 4, HizkLiter, Axelko, Eta kitto!, U. Ruiz, N. Gonzalez 5, L. Uruburu 6, A. Alberdi, EIMA 1995, HezkSaila 3, HezkSaila Batx 1994 5, L. Erriondo, HezkSaila Txostena 5, Beleko/LH 5, EHAA 1995 10, Esaizu/DBH 3, Ingurugiro 1997, A.I. Morales, Ararteko 1998, Tx. Arteaga 4, HezkAraudia 1999 3, M. Haranburu, N. Goikoetxea, Lan-prestakuntza, Emakunde 1996 3, Elhuyar, A. Basurko 11, BAO 1999 2. Adibide batzuk: "Curriculumen berrikuntza", "Curriculumetan teknologia berriak sartzeak", "Hamargarren disko haundira iristea curriculum ona da edozein artistarentzat", "Eskolako Curriculum Egitasmoa"; kurrikulu 11, kurrikulum 10 (eta hor kurrikulum vitae 1, kurrikulu-garapen, k.-proiektu...): B. Urkizu ("Smith-ek bakoiztutako materialak eman bazizkien ere, ez zen aurrez ezarritako kurrikulumik"), Hemen 1987 ("Bai, hauxe litzateke nire kurrikulumaren laburpena"), Jakingarriak 1991 ("Guzti hau ikusirik, gure eguneroko irteerak, ikasgelan egindako iharduerarik onenak baino balore didaktiko handiagoa zutela eta, derrigorrez sartu behar genituela gure proiektu hezitzailean pentsatu genuen, Kurrikulum forma eman behar geniela alegia"), Ibiltzen 1997 ("Gai hauek ikasturte berriko kanpaina berezi baten oinarri izango dira eta aurrenekoaren dohaintasuna eta bigarrenaren eskola kurrikulumeko ezabaketa lortzeko irakaskuntza komunitate osoa parte hartzera gonbidatzen dugu"), E. Jimenez ("Zure kurriculumak guztiz harriturik nauka"), UZEI 2 ("Erreformaren aurrikuspenetan kurrikuluaren oinarrizko egitura osatzen duten dokumentu horien ondoan", "kurrikuluaren funtzionamendu orokorra aztertzeko eta berrikusteko"), P. Esnal 9 (adib.: "Horren arabera, azken batean, euskaltegi bakoitzak garatu behar du bere kurrikulua, bere kurrikulu inplizitua azalera ekarriz, eta behar den neurrian osatuz eta zuzenduz", "HABEren kurrikulua egokitzea"), J. Agirre ("Bere kurrikulum akademikoari bagagozkio "Emakume 10" bat da"), A. Ugarteburu ("batxilergoko kurrikulumaren egokitasun eta koherentziaren bilaketa"), DNoticias 1997 3 ("EIk eta Euskadiko Kutxak Euskal Herriko kurrikulum nabarmenena sarituko dute", "Euskal Herriko kurrikulum nabarmenena sarituko dute hirugarren aldikoz", "Proposamenarekin batera hautagaiaren kurrikulum vitaea aurkeztu behar da 1997ko apirilaren 28a baino lehen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

curriculum : DFrec 1, AB50 3 (ikasketazko curriculum, agiri-curriculum), HiztEn, Euskalterm 27 (horietan c.-aukera, c.-proiektu, c.-proposamen, c.-berriztapen...); curriculum vitae : AB50 4, HiztEn, Euskalterm // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

curriculum : ElhHizt (eta curriculum vitae adib. gisa), HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

erdarazko forma da, berez, baina oso erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

curriculum sarrerari dagokion azpisarrera.

curry
1 iz. Espezia-nahastura, jatorriz Indiakoa, janariak ontzeko erabiltzen dena. Oilaskoa curryarekin. Aurrena, irin pixka bat eta curry hautsa jarri behar da, eta haragi saldarekin urtu. Curry saltsa.
2 iz. Curryarekin ondutako jakia. Badakit gaur gauean currya duzuela afaltzeko. Oilasko currya.

Aztergaia: curry

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): curry 24: Elkar 2, Consumer 17, Berria 2, EiTB, Argia 2; kurri 4: EiTB 2, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: curry 7: Xabier Montoia 2, Ramuntxo Etxeberri, Urtzi Urrutikoetxea, Iñaki Mendiguren, Joxemari Iturralde, Aurelia Arkotxa; ez dugu aurkitu kurri formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: curry (termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: curry (kurri*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es curry / fr curry: Elhuyar: curry / NolaErran: curry / Zehazki: curry pollo al curry, oilasko kurriduna / Labayru: curry / Adorez5000: curry.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

d
Ik. de.

Aztergaia: d

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 17: "d" [letra] / "de" [izena].

dabantal
iz. Ipar. Mantala. Ganibeta mahai hegian pausatu eta eskuak dabantalean xukatu zituen.

Aztergaia: dabantal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

mantala.

daborduko
adb. bizk. Dagoeneko. Hasiak gara daborduko lan horretan.

Aztergaia: daborduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

dagoeneko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): ez da onartu.

dadaismo
iz. 1916an sorturiko arte- eta literatura-mugimendua, artearen balio tradizionalak gaitzesten eta bat-batekotasuna eta irrazionalismoa bultzatzen dituena. Man Ray XX. mendeko dadaismoaren eta surrealismoaren aitzindarietako bat izan zen.

Aztergaia: dadaismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

Le PRobert: "de dada".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

dadaista
adj./iz. Dadaismoari dagokiona; dadaismoaren jarraitzailea. Printzipio horietan oinarritu ziren mugimendu dadaista eta surrealista. Italiar futurismoak eragina izan zuen dadaisten mugimenduan.

Aztergaia: dadaista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm - FilHizt.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hitz hau"

 - [E116]: "bakan ageri da testuetan (EEBS corpusean ez da ageri; H. Etxeberriaren lekukotasun bat eta Berria egunkariko 5 ikus litezke gaurko prosaren corpusean); baina dadaismo onartzen bada, berez bezala dator dadaista ere onartzea (frantsesez, beharbada, dadaïste baino gehiago erabiltzen da dada, eta horregatik kendu nahi ote du PXk?). Zuek esan"

 - [E208]: "dadaismo eta dadaista sartzearen alde".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "OK XK".

dado
iz. Kubo formako pieza txikia, alde bakoitzean puntu kopuru jakin bat (1etik 6ra) edo irudi desberdinak dituena, zorizko zenbait jokotan erabiltzen dena. Dadoak botatzen.

Aztergaia: dado

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

ezaguna da Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "euskarazko lekukotasun zaharrena #mdash#eta bakarrenetakoa gainera#mdash# Tartasena da, eta dato dakarrela uste dut" (1995-01-25)

 - [K204]: Iparraldekotzat daukazue. Behin ere ez dut entzun eta Lhande-k ez du ekartzen bere hiztegian" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Tartasez kanpo Egiategik ere erabili du"

 - [E116]: "bai, horregatik dago onartua lehenbiziko itzulian".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "ok".

dado joko, dado-joko
iz. Dadoekin egiten den jokoa. Pokerra eta dado-jokoa.
dadoetan
adb. Dadoekin egiten den jokoan. Dadoetan ibili, jokatu.
Loturak

Aztergaia: dadoetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako adibide bat (Dadoetan ibili, jokatu.) azpisarrera berrira eraman. (2022-01-11)

dafaila
iz. Ipar. Mahai zapia. Ik. zamau. Soropilean hedatzen digute andreetarik bik dafaila, mahaiko ontzi eta tresneria guztiarekin.

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.

Aztergaia: dafaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zamaua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. zamau

daga
iz. Ezpata laburra. Borrokan hasten dira, lantza, ezpata edo dagarekin.

Aztergaia: daga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ezpata laburra.

dagoen-dagoenean
adb. Bere hartan, aldaketarik gabe. Proposamen hori ezin dugu dagoen-dagoenean onartu. || Gauzak dauden-daudenean uzteari hobeto deritzat.
Loturak

Aztergaia: dagoen-dagoenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.a): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] gorri-gorri(a) moduko bikoiztapen indargarriak (lehen osagaia deklinabide-atzizkirik gabe dutenak): (...) dagoen-dagoen(ean). Ikus AAAren 1. atala".

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

egon sarreran arautua, AS gisa.

dagoeneko
adb. Hitz egiten den unerako. Ik. jadanik; honezkero; ordurako. Luze iritzita ere banago dagoeneko. Hiruretan bazkaldu du eta dagoeneko hor ari da igerian. || Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuen Altubek. Iluntzeko bederatziak ziren dagoeneko.

Aztergaia: dagoeneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

luze iritzita ere banago dagoeneko; hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuten Altubek eta.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

luze iritzita ere banago dagoeneko; hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuten Altubek eta.

Formen arteko bereizketa semantikoak

ez da nahasi behar honez gero esapidearekin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E101]: "honez gero idatzia dago dagoeneko sarreran, ez honezkero" (1994-11-10)

dagokionean
(Denborazko esaldietan bakarrik). Dagokionean egiten du lan.
Loturak

Aztergaia: dagokionean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(denborazko esaldietan bakarrik) dagokionean egiten du lan. *honi dagokionean e. honi dagokionez.

dagokionez (zegokienez, dagokigunez...)
1 (Esaldian mintzagai berria sartzeko). Irlanderari dagokionez, hau da egoera. Niri dagokidanez, egon zaitez lasai. Amari obeditu zion; ez, ordea, barauari zegokionez.
2 Egokitzen zaionez. Haur nintzenean, haurrari dagokionez hitz egin, haurrari dagokionez uste, haurrari dagokionez asmatzen nuen. Kristau onei dagokienez, Elizaren irakaspenak aintzat hartu.
Loturak
dagonil
iz. Abuztua.

Aztergaia: dagonil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. abuztu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. abuztu

daikiri
1 iz. Koktel mota, osagaitzat rona, azukrea eta lima edo limoi zukua dituena.
2 iz. Kopa bat daikiri. Bina daikiri hartu zituzten.

Aztergaia: daikiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

daikiri: J. Muñoz ("Tenpletea, Antzoki handia, Floridita zaharra — daikiriaren sorlekua").

Erdaretako formak

Le PRobert: "du nom d'un quartier de Cuba".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): daikiri

dailu
iz. Ipar. eta naf. Sega. Belarra soroan dailuak ebakiz gero bezala, ni ere ihartu eta idortu naiz. Herio jauna, dailuaren jabe. Landak dailuz ebaki zituen.

Aztergaia: dailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

sega.

daitekeena (da), litekeena (da)
Izan daitekeen gauza da, gerta daitekeena da. Ik. posible izan. Bai, litekeena, baina... nola demostratu hori? Litekeena da Hegoafrikan erabateko gerra piztea. Oso daitekeena da pertsona horrek erailketa argitzeko adina datu izatea. Daitekeena horixe! Daitekeena al da hori?
Loturak
dakartar
1 adj. Dakarkoa, Dakarri dagokiona. Dakartar agintariak.
2 iz. Dakarko herritarra.

Aztergaia: dakartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dakartar (herritarra).

dakidala (dakiela...)
1 adb. Ohartuki, jakinaren gainean, nahita. Nik zugana, dakidala, faltatu ez dut bizian. || Nik, dakidalarik behintzat, ez dut horrelakorik egin.
2 adb. Dakidanez (dakienez...). Eliza eta komentua dagoen tokiari, nik dakidala, ez zaio esaten Azkartza, Arantzazu baizik.
Loturak
dakidanez (dakizunez, dakigunez...)
adb. Dakidanaren (dakizunaren...) arabera, ezagutzen dudanaren (duzunaren...) arabera. Ik. dakidala 2. Dakidanez, Madrilen bizi zen. Ez diot, dakidanez, ukorik egin neure herriari.
Loturak
daktiliko
adj. liter. Bertso lerroez mintzatuz, daktiloz osatua. Hexametro daktilikoa.

Aztergaia: daktiliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Liter. (edo, zehazkiago, Metr[ika]).

daktilo
iz. liter. Bertsogintza klasikoko oina, silaba luze batek eta bi laburrek osatua. Hiru silabako daktiloa bezain oin osoa da bi silabako espondeoa.

Aztergaia: daktilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Liter..

daktilografia
iz. Ipar. Mekanografia.

Aztergaia: daktilografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mekanografia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "zaharkitua da"

 - [E116]: "zaharkitua egon liteke teknika edo jarduera, hauetako hainbat eta hainbat bezala (arto-zuritzea bezala, bat aipatzearren), baina horrek ez du esan nahi hitza baztertzekoa denik. Proposamena: bere horretan utzi lantaldearena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "daktilografia Ipar. iz. 'mekanografia'".

dal
dekalitro-ren nazioarteko sinboloa. (l xehez nahiz larriz: dal edo daL).
dalai-lama
iz. Tibeteko budismoaren buruzagi espirituala. Dalai-lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik.

Aztergaia: dalai-lama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

dalasi
iz. Gambiako diru unitatea.

Aztergaia: dalasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Gambia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dalasi: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dalasi: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Gambiako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dalasi iz. (Gambiako dirua).

daldara
iz. Ipar. eta naf. Dardara.

Aztergaia: daldara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dardar(a) (eta eratorriak) dira nagusi, 184 ager.ekin (EB: 116; G: 39; B: 27; IE: 2; daldar(a) formak IEko 15 ager. ditu (horietan 11 testu berekoak) eta EBko 3

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec-en dardar(a) + eratorriak 35 aldiz jaso dira, eta daldar(a) 2 aldiz; AB38: dardar(a) + eratorriek 32 agerraldi dituzte; daldar(a) + eratorriek 2; AB50: daldar(a) formarik ez da jaso, dardar(a) + eratorriak 10 aldiz

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. dardara.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. dardara

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kentzea hobe, gaur guztiok dardara hedatuagoa -eta zaharragoa- zer den dakigunez gero" (1995-01-25)

 - [E301]: dardara [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [E302]: (Iparraldeko markarekin) / dardara. Bi puntutxo aipatzeko: 1) Ez ote da Iparraldetik aparte beste zenbait lekutan ere (Gipuzkoako Kostaldean, esate baterako) erabiltzen daldar edo daldara hitza, daldar batean / dar-dar batean? edo dardaraz / daldarka bezalako formetan? 2) dardarka hitzari lehentasuna ematen zaio dardaraka-ren aurrean, baina nola jokatu dar-dar egin / dardar egin / dardara egin bezalako hirukotearekin?" (1994-11-10)

dalia
1 iz. Lore ederreko landarea, apaingarri gisa oso aintzat hartua (Dahlia variabilis).
2 iz. Landare horren lorea. Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik.

Aztergaia: dalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Dahlia variabilis.

Erdaretako formak

"... por Anders Dahl".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

dalmatika
iz. Kasullaren antzeko jantzia, bereziki diakonoena, mahuka zabal eta irekiak dituena eta albaren gainetik janzten dena. Dalmatika eta purpura koloreko kapa soinean.

Aztergaia: dalmatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

dalmatika: Lg TZ ("aphez-handiak bazuen oraino arropa labur, mahunka gabe bat, Efod zaritzona [...] gainetik zen bakharrik idekia, oraingo dalmatikak bezala"); LE ("S. Paskasio, zeñen dalmatikak sendatzen emen heriak"); Or MB 28 [irudian ageri denaren izena], 33 ("[abenduan] alboetako bi apaizek ez dute dalmatika'rik jazten"); Igandeetako ospakizunak apaizik ez denean: "Bere ministeritzari dagozkion liturgi jantziak erabiliko ditu [diakonoak], hau da, alba estolarekin eta, egokieraren arabera, dalmatika".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dalmatika: Rosa Martin Vaquero (ap. hiru.com): "kasula eta euritako estalkia elizikizun buruarentzat, eta dalmatikak, berriz, haren ministroentzat [...] Santa Kurutze Kanpezun, garai hartan egindako bi traje daude gordeta, oso osorik, kasulak, dalmatikak eta euritarako estalkiak barne [...] Biasteriko Andre Maria parrokiako (Araba) trajearen dalmatikan urrez bordatutako mendelak [...] Arroiaben, berriz, dalmatika basiliskodunak [...] Vianako dalmatika eta kasula; Deikazteluko dalmatika; Lizarrako San Pedro de la Rua elizako dalmatika; [...] Lizarrako Santa Klara komentuko euritako estalkia eta dalmatika [...] bordatutako beste dalmatika batzuk ere gorde dira".

Erdaretako formak

“lat. ecclés. dalmatica "blouse en laine de Dalmatie"“.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

arazorik gabe onartzekoa da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): dalmatika

dalmaziar
1 adj. Dalmaziakoa, Dalmaziari dagokiona.
2 iz. Dalmaziako herritarra.
3 iz. Jatorriz Dalmaziakoa den txakur arraza.
4 adj./iz. Txakurrez mintzatuz, arraza horretakoa, gorputz gihartsua, ile motza eta larruazal zuri orban beltzez zipriztindua duena. Dalmaziar txakurkumeek, jaiotzen direnean, ez dute orban beltzik, baina lehen urtean ateratzen zaizkie.

Aztergaia: dalmaziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dalmaziar: Harluxet (larruazal zuri orban beltz txikiz zipriztindua duen txakur-arraza) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dalmata: G. Garate (“doberman, siberiar husky, setter, aleman ardizakur, Yorkshire terrier, dalmata, sanbernardo, boxer, collie”) // eibartarrak (“dalmata moduko txakur bat”), gorliz.ikastetxea.net (“Bazen behin txakur dalmata ezin ederrago bat”), blogari.net ("Txakur espezie arraroa, Galiziako pit bull eta Andaluziako dalmata baten kumea, euskal herrian jaioa”), betizu.com (“Kermantxu, benetan dalmata polit hori bira eta bira”), etab.; dalmaziar: eitb24.com (“101 dalmaziar”), zientzia.net (“dalmaziar batzuk itsu geratzen dira”), habe.org (“"Ehun eta bat dalmaziar", Walt Disney”), etab.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Euskaltzaindiaren Arauak

Dalmazia / dalmaziar.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Dirudienez, beste hizkuntzek ere zeinek bere eratorria egiten dute.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak eta -tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: dalmaziar iz. eta izond. (txakur-arraza)

dalmaziera
iz. Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoko zenbait uhartetan mintzatzen zen hizkuntza erromanikoa. Lekukoek ez zekiten dalmazieraz mintzatzen, baina hitzak eta kantuak gogoan zituzten.

Aztergaia: dalmaziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dalmaziera (hizkuntza).

daltoniko
adj. Heg. Daltonismoa duena. Kolorerik gabeko munduan bizi den mutiko daltoniko baten istorioa.

Aztergaia: daltoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ElhHizt.

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

Ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen, eta, onartzekotan, Heg. marka duela onartu beharko litzateke.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua: daltoniko izond. Heg.

daltonismo
iz. Kolore batzuk bereizteko edo haiei antzemateko ikusmenaren ezintasuna. Daltonismoa arruntagoa da gizonetan emakumeetan baino.

Aztergaia: daltonismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

Le PRobert: "de Dalton, physicien angl."

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

dama joko, dama-joko
iz. Xake-jokoko taularen antzeko batean, bi jokalarik pieza biribil zuri eta beltzekin jokatzen duten jokoa. Dama-jokoan ari ziren.
dama1
1 iz. Andre itzaltsua. Erregeren jauregiko dama aberatsa. Santa Agata dama eder bat Sizilian zen jaioa.
2 iz. Ezkontzeko garaian dagoen edo gizon batek maite duen emakumea. Gure dantzara dama politak etortzen dira guztiz apainduak. Galaiak bere damari eskainia. Nitaz gupida dadila maite dudan dama.
3 iz. Euskal mitologiako andrea. Anbotoko dama.
4 iz. Karta frantsesetan, anderea. Dama diamantea. Dama pika.
5 iz. pl. Dama-jokoa; joko horretako piezak. Txanponak, orratzak, zigilu bat, damak eta mosaikoak.

Aztergaia: dama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "dama = gamo".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: dama-joko , damak .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

dama diamantea, dama pika adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): dama 1 iz.: dama diamantea, dama pika.

dama2
iz. Ipar. Antea.

Aztergaia: dama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "dama = gamo".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: dama-joko , damak .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

dama diamantea, dama pika adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): dama 1 iz.: dama diamantea, dama pika.

damaskinatu
adj./iz. Burdinan edo altzairuan urrea edo beste metal fin bat txertatuz egiten den lana; gauzez mintzatuz, lan hori duena. Eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat.

Aztergaia: damaskinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "hitz hau, aditz, izen eta izenondo gisa erabil daitekeela azaldu behar da: altzairua ondo damaskinatzen dute Eibarren; altzairu damaskinatua; hemengo damaskinatuak oso ondo saltzen dira turisten artean. damaskintza* e. damaskinatu".

 - [E116]: "beharbada, bai, erabil daiteke aditz bezala ere, nahiz hala baieztatzeko oinarri handirik ez dudan aurkitu: OEHn izena ageri da (eta -gin, -gintza osaerako izen elkartuak), J. San Martinen lekukotasunak dituela; aditzik ez da aipatzen, baina bai damaskinatzaile aditzetiko eratorria, T. Etxebarriaren lekukotasunarekin. EEBSn damaskinatu (izena) eta damaskinatugile bana ikus daitezke. Gaurko prosa liburuetan badira pare bat damaskinatzaile (J.L. Zabala) eta beste pare bat damaskinatu, partizipio-banaketan (K. Zabala eta J. Garzia). Aski oinarri al dira horiek "daitezkeen"en mundutik "diren"en mundura ekartzeko damaskinatu aditza? Aditza onartuz gero, izenondoa aipatu beharrik ez legoke, jakina, nahikoa bailitzateke aditzaren era burutua, XK-k adierazi nahi duena adierazteko. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "damaskinatu iz. eta izond.".

damasko
iz. Zetazko edo artilezko ehun sendoa, kolore bereko hariak erabiliz egindakoa, aurkian eta ifrentzuan irudi berak baina bizitasun desberdinez agertzen dituena. Damaskoz estaliriko altzari dotoreak.

Aztergaia: damasko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
damaskoar
1 adj. Damaskokoa, Damaskori dagokiona. Damaskoar ehuleak.
2 iz. Damaskoko herritarra.

Aztergaia: damaskoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

damaskoar (herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

damatxo
iz. adkor. Dama. Zu zara, damatxo maitea, nire desiraren zeruko atea. Hiru damatxo Donostiako Errenterian dendari.

Aztergaia: damatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

forma ongi dago, baina ez du jatorrizko zerrendan zuen 'azafata / hôtesse' adiera

dametan
adb. Dama-jokoan. Dametan egiteko taula. Etxera joan ziren dametan jokatzera.
Loturak

Aztergaia: dametan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako bi adibide (Dametan egiteko taula. Etxera joan ziren dametan jokatzera) azpisarrera berrira eraman. (2022-01-11)

damnagarri
adj. zah. erl. Kondenatzen duena. Ahalkeria triste eta damnagarri bat.

Aztergaia: damnagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Hirurei batera egingo diet oharra. OEHko datuak ikusita, ze tradizio izan duten hitz hauek, zergatik baztertu, eta, dainu, aldiz, zerrendaratu? Nik hauek ere sartuko nituzke, Ipar. Zah. markarekin".

 - [E116]: ez dago sartu ezinik, "Ipar., Zah." marka horiekin izatekotan. Nolanahi ere, a) ez dira hauek dainu-ren parekoak (hau bizirik baitago, toki batzuetan eta ahozkoan behintzat bai, idatziz bakan ageri bada ere); b) lantaldeak ez du ezer baztertu, baizik tradizioak berak baztertua duela adierazten du, OEHn aipatzen den azken lekukotasuna 1902koa denez (Cat Jauf), eta EEBSko laurak idazle berarenak direnez (Mikel Lasarenak)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "ok E123 eta erantsi Erl. eta adierak: 'kondenatzen duena, kondenatu, kondenazio'".

damnatu, damna, damnatzen
da/du ad. zah. erl. Kondenatu. Onak dira salbatu eta gaiztoak damnatu. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Urrikaltzeko baita arima damnatua. Damnatuen bihotza ausikiko duen harra ez da hilen.

Aztergaia: damnatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. damnagarri.

damnazio
iz. zah. erl. Kondenazioa. Sekulako damnazio bidetik atera.

Aztergaia: damnazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. damnagarri.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper