50535 emaitza bilaketarentzat - [11901 - 11950] bistaratzen.

damu
1 iz. Zerbait egin izanak edo egin ez izanak norbaitengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damu negarra. Damurik eza. Edozein aitorlek absolbituko zaitu horrelako bekatutik, damu osoarekin aitortzen baduzu.
2 iz. Ipar. Atsekabea.
3 iz. Ipar. Kaltea; iraina. Hainbat kalteren eta damuren haste den alfertasuna. Egin zaidan damu xume batengatik.

Aztergaia: damu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'damutasuna, garbaia'. 2 Ipar. 'kaltea'. / AS: damu-domaia Ipar. 'kalte-galera': bizikleta kaskatu didazue eta hautsi; damu-domaiak zor dizkidazue, damu izan: gero ez dute damu izango orain horrela ibilia?

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: damu egin , damu hartu , damu-otoitz , damutan egon , damutan izan , damuzko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

damu izan ("gero ez dute damu izango orain horrela ibilia"), damu-domaia ('kalte-galera'; "Bizikleta kaskatu didazue eta hautsi; damu-domaiak zor dizkidazue")

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. damutasuna, garbaia; 2. kaltea

damu egin
dio ad.-lok. Kalte egin. Gauza gaiztoa da gurasoei damu egitea. Zuri damu egin diezazukeen guztiari, ihes egin.

Aztergaia: damu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kalte egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gehitu behar.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): ez da onartu.

damu hartu
du ad.-lok. g. g. er. Damutu; atsekabetu. Gauza bat galtzen duzunean damu hartzen duzu. Nire hoben guztiez damu hartzen dut. Ez dakienak ez du damurik hartzen.

Aztergaia: damu hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

damutu; atsekabetu.

damu izan
1 da/du ad.-lok. Damutu; zerbaitengatik atsekabea edo nahigabea sentitu. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio. Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Damu dut iritzi paregabe horren jabearen izenaz ez oroitzea.
2 da ad.-lok. Tamalgarri izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Damu da ikustea nola xahutzen duen zoro horrek dirua.

Aztergaia: damu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: damu izan: gero ez dute damu izango orain horrela ibilia?

damu otoitz, damu-otoitz
iz. erl. Damua adierazten duen otoitza. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.
damu-domaia
iz. Ipar. Kalte-ordaina. Bizikleta hautsi didazue; damu-domaiak zor dizkidazue. Sei mila euroko damu-domaiak pagatu beharko dizkio. || Mila libera damu-domaia eman zioten.

Aztergaia: damu-domaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: damu-domaia Ipar. 'kalte-galera': bizikleta kaskatu didazue eta hautsi; damu-domaiak zor dizkidazue.

damuarazi, damuaraz, damuarazten
du ad. Damutzera behartu. Sinesten dudana sinesteaz damuaraziko nauzu.

Aztergaia: damuarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

damuaraz, damuarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

damudun
adj./iz. g. er. Damutua. Bihotz damuduna. Poztenago zara damudun bakarraz, damu-beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoz baino.

Aztergaia: damudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH:- / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

damutua.

damugarri
adj. Damua eragiten duena; negargarria, deitoragarria. Damugarri eta urrikalkizun gara geure epeltasunagatik. Ba al natzaizu ezertan damugarri? Damugarria da etxera horrela itzuli beharra. Bidegabe damugarriren bat.

Aztergaia: damugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
damukizun
iz. Damutzeko gauza, damutzeko zergatia. Haserrekor, sutsu eta mihi arinekoak izan lezake gerora damukizuna.

Aztergaia: damukizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

damurik
adb. Tamalez, zoritxarrez. Anton. beharrik. Ibar eder eta aberats hartako euskararenak egin du, damurik. Damurik ez zuen garaiz bukatu. Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, beharrik ala damurik, nahi badut eta nahi ez badut.

Aztergaia: damurik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'tamalez, zoritxarrez'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

tamalez, zoritxarrez

damutan egon
da ad.-lok. Damuturik egon. Jabetasuna galdu duelako herri hau dago damutan. Orduan etorria ez gaude damutan.

Aztergaia: damutan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: damutan egon / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS: damutan egon / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

damutan izan
da ad.-lok. Ipar. g. er. Damutan egon.

Aztergaia: damutan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

damutasun
iz. Huts egitearen eta, bereziki, bekatuaren damua. Damutasunik gabe ez dira bekatuak barkatzen. Nire bihotza bete dezala damutasunak arantzaz. Bekatariak damutasunera deitu. Damutasunezko negarrak.

Aztergaia: damutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
damutu, damu/damutu, damutzen
da/zaio ad. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartu. Ik. damu izan; auhendatu; deitoratu; dolutu. Damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez. Bost aldiz damutu zait etxean sartua (edo sartzea). Ez zitzaion sekula damutu harekin ezkonduaz. Ez zaigu damutuko, ontzen bagara. Gauza gutxi ikasirik gelditu nintzen, baina ez zait behin ere damutu. Bere bekatuaz ongi damuturik ote dagoen. Laster aski damutu nintzen neure itsumenaz. Eseri izanaz damutu naiz. Maitasun-damuz damu bedi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bihotz damutu eta apaldua. Lapur damutua.

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua.

Aztergaia: damutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

damutu, damu(tu), damutzen. da/zaio ad.: damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez; bost aldiz damutu zait etxean sartua (edo sartzea).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

damutu, damu(tu), damutzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/zaio ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

damutu zitzaidan eman nizkion atsekabeez; bost aldiz damutu zait etxean sartua (nahiz sartzea)

damutze
iz. Zerbait egin izanagatik edo ez egin izanagatik atsekabea hartzea. Ik. damu. Langraizera eraman dituzte damutze-idatzia sinatu eta gero.

Aztergaia: damutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh134 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu damutze formarik.

damutze 18: Argia 6 (“.Badirudi batzuentzat Presoen Kolektibotik aparte egiten bada damutze politikoa dela”), Berria 8 (“Madriletik Langraizeko damutze iruzur-bidean etsiarazi nahi gaituzte”), EiTB 2 (“Ustezko damutze hauek adarra jo nahi dute, espetxean onurak lortzea baino ez baitute helburu”), Elkar (“Jontxuk beti zeukan argudio egoki bat prest. Nola-halako aitzakia ideologikoren bat azalduko zidala uste nuen, bere jarrera aldaketa zuritzeko, baina ez zuen halako damutze edo barkeske beharrik nonbait, poz-pozik eta segurtasun osoz aritu baitzitzaidan bere lanaz eta laneko gorabeherez“), Euskaltzaindia (“Hortik aurrera akats horren damutzeak eta galdutako plazeren oroimenak torturatuko dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

damutze 8: Berria 4 (“Sakabanaketa politika eta, orokorrean, Frantziako eta Espainiako estatuek daramaten espetxe politikaren helburu bakarra «preso politikoak bukatzea, haien suntsitze fisiko eta psikologikoa bultzatzea eta damutze politikoa lortzea» dela salatu zuen Otegik”), Aingeru Epaltza (“Egoerak alderantzizkoa behar zian, arruntagoa: senarra, bi amoranteen harrapatzaile, halako topaketek ekartzen ohi dituzten ondorioekin: oihuak, irainak, aieneak, negarrak, mehatxuak.. ø baita, zergatik ez, bat-bateko damutze bat ere emakumearen aldetik”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Nola-halako aitzakia ideologikoren bat azalduko zidala uste nuen, bere jarrera-aldaketa zuritzeko, baina ez zuen halako damutze edo barkeske beharrik nonbait, poz-pozik eta segurtasun osoz aritu baitzitzaidan bere lanaz eta laneko gorabeherez”), Oskar Arana (“Benetan, nigandik nahi duzuna ez da erantzun bat baizik eta damutze bat”), Piarres Xarriton (“ez du bizi berririk hasten ahalko damutze hortarik aitzina, haur ume soilak aldiz haiek bataiatzen direlarik garbi dira ez dutenaz geroz beren nahiaren hautua erabili ahal izan eta hori bera erraten du liburu beraren Firmissime 15. kapituluko 1. galdean eta horren arabera irakasten san Tomasek 2. Partearen 1. Zatiko 113. galde osoan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

damu eta damutze ez dira erabateko sinonimoak. Jaso liteke.

damuz
1 adb. Atsekabez; damuturik. Ahula izan nintzen orduan, eta damuz bizi naiz orain. Eskua eman diote elkarri txirrindulariek, damuz, lotsaz, esker onez. || Damu minez eta bihotzeko negarrez. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Huts horren damuz gelditzen gara. Sartu zinelako damuaz aterako zara.
2 adb. Gogoz kontra. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Egiten dituzte jaunaren esanak damuz bezala.
3 postpos. Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. (-en atzizkiaren eskuinean). Horren guztiaren damuz ere (...). Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.
Loturak

Aztergaia: damuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DAMUZ (Lar, Añ, Dv, H). a) (Precedido de gen.). A pesar (de). Cf. Dv: "Ez du deus eginen bertzeren damuz, il ne fera rien de peur d'affecter les autres". "Nere damuz, à mon dam" H. Bere galgarri eta oitura galduen damuz ere Maria txit santari debozio uxi bat ziolako. Arr May 52. Bada guzi orren damuz ere [...]. Ib. 65. Katua an egoan kutxa-barruan ernai beti. Ez nire damuz. Eneban bear bazi andirik yateko, baiño alan bere pozten nintzan saguteitik atarariko azalakaz. Or Tormes 53. Parkatu, irakurle, orrelako naasi-maasietan nere damuz sartzen banaiz. Vill Jaink 92. b) (V-ger ap. A; H). "Damuz ta ezin bestez, ez borondate onez (Mg), à regret, et par nécessité, non de bon gré" H. "Sin ganas" A. Esklaboak geienez egiten dituzte Jaunaren esanak ezin bestez, damuz bezela. Mg CC 39 (CO 50 damuz legez). Berdinduxe giñalarik, eta naikoa yardunik, etxerako asmoa, damuz baderik, artu genizun ta antxe azkendu zan gure eguna. Ldi IL 50. c) "(V, G), por desgracia" A. v. damurik.

adib: bular 2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.). || damu 1 iz. Hobenak errudunarengan edo ezbeharrak pairatzen dituenarengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Sartu zinelako damuaz aterako zara. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Damu minez eta bihotzeko negarrez. Huts horren damuz gelditzen gara. Bihotz damua agertu. Damu negarra. Damurik eza. || ito, ito, itotzen 1 da/du ad. Arnasa hartu ezinik hil; arnasa hartzea eragotzirik erail. Uretan ito. Ez zekien igerian eta ito egin zen. Zintzurra tinkatuz ito. Lepoa estututa ito zuen. Haragi puska bat eztarrian trabatuta ito zen. Urkatuak itota hiltzen dira. Itotzeko zorian. Itoko ahal haiz! || Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Barrez ito beharrean. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar). || nahasi-mahasi iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

damuz 7: Berria 4 (“horren damuz itzuli nintzen etxera”), Jakin (“orain damuz garbitzeko”), Argia 2 (“Ziriak ziri, maite nautenen damuz, galdu nahi ez dudan denbora”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

damuz 43: Berria (“Horrek neska gaztea gero damuz beteko duen erabaki bat hartzera bultza dezake, edota abortuak egiteko zentro ez-ofizial batera», ohartarazi dute epaileek”), Asisko Frantzizko 12 (“Zerbitzari leial eta zentzuduna da, huts egiten duen bakoitzean, bere burua luzaro gabe zigortzen duena, barrutik damuz eta kanpotik aitortzaz eta ordaina betez”), Jon Muñoz 5 (“Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua”), Elizen arteko Biblia (“Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua”), Aingeru Epaltza 2 (“Ez, nik ez diat emakumerik marrazten - neure damuz, ez nuen eragotzi ahal izan haserre aire bat”), Karlos Linazasoro (2HP, krok, bala bakar bat bala zuhur bat, eta belaunak tolestu zituen, aurrerantz bota zuen gorputz-enborra, besoak luzatu zituen izartegirantz, euri basatirantz, ez erruki edo barkamen eske, damuz baizik, oker jokatu izanaren damuz”), Xabier Montoia, Josu Zabaleta, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Antton Olano, Iñaki Mendiguren, Joxerra Garzia, Itziar Otegi, Aitor Arana, Xabier Olarra, Anton Garikano, Patziku Perurena, Anjel Lertxundi 2, Juan Garzia, Txiliku, Jose Angel Irigaray, Matias Mugica, Joxe Azurmendi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa damu sarreran.

damuzko
adj. Gurasoen damuzko hitzak entzun nahi ezik, hartu zuen berriro erdal herrirako bidea. Ene barkaziorik damuzkoenak.
Loturak

Aztergaia: damuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

damu sarrerari dagokion azpisarrera.

damuztatu, damuzta, damuztatzen
du ad. Ipar. zah. Atsekabetu, nahigabetu. Jainkoa damuztatu dut nire bekatuez.

Aztergaia: damuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

damuzta, damuztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "kentzea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Ipar. eta Zah. bada, jar diezaiogun bada h. damutu, horixe baita jadanik arautua".

 - [E116]: "OEHn ikus daitekeenez, ez du 'damutu' adierazten, baizik 'apenar, causar pena; ofender' hau da: 'nahigabetu, atsekabetu'. Proposamena: damuztatu [...] atsekabetu, nahigabetu'"

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "ok".

dan-dan
onomat. Ate, kanpai, danbor edo kideko hotsaren onomatopeia. Eta, noizbait, elizako erlojuan, dan-dan... hamabiak.

Aztergaia: dan-dan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat.

danba
onomat. Kolpe gogor baten edo tiro baten onomatopeia. Eskuan su iskilua, lepoa izerdi: danba, halako batean, danba... birritan. Danba, danba, atea makilaz jotzen.

Aztergaia: danba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

danba batez ere onomat.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

ia soilik onomatopeia; izen-erabileran hobestekoak dira danbada, danbateko

danbada
iz. Kolpe gogor edo tiro baten ondoriozko hotsa; horrelako hotsa eragiten duen kolpea bera. Ik. danbateko. Etxeko atean danbada batzuk emanez. Kanpai danbadak. Kanoiaren danbadak.

Aztergaia: danbada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

danbadaka
adb. Danbadak emanez. Han barruan inor ez zen sekula ateari danbadaka aritzen, ez eta eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen ere.

Aztergaia: danbadaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

danbateko
iz. Kolpe gogorra; kolpe horren ondoriozko hotsa. Trumoi danbatekoak. Mailuen danbatekoak. Atean danbatekoak entzun nituen.

Aztergaia: danbateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

danbolin
1 iz. Txistuaren lagungarri, hari eusten dion besotik zintzilikaturik, zotz bakar batez jotzen den danborra, ohikoa baino luzeagoa eta meharragoa. Ik. tuntun1. Txistua eta danbolina. Neskak pozik dantzatzen dira danbolin soinuarekin. Danbolinaren hotsa entzunda. Danbolin berri, soinu berri.
2 iz. Danbolin-jotzailea. Asteasuko danbolina naiz, gainera ezkonberria. Esaiozu danbolinari etortzeko berehala.
3 iz. Gaztainak erretzeko galdaratxoa, danbolinaren itxura duena. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Danbolineko gaztainarik jan ez duenak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: danbolin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

danbolin-jotzaile.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa eman liteke, azalduz: danbolin nagusia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez dakit esaera zaharrak sartzeko modurik dugun, baina amaginarrebari askotan entzun nion danbolin berri, soinu berri"

 - [E116]: "Ez dakit orain arte sartu dugun esaera zaharrik, baina ohikoa da hiztegietan halakoak sartzea; G. Garateren Atsotitzak liburuan ageri da, beste batzuen artean, MAk aipatu duena, eta, egokia iruditzen bazaizue, parentesi artean esr. zah. laburdura sar liteke".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "danbolin 1 'musika tresna': danbolin berri, soinu berri. 2 'danbolina jotzen duena'. 3 'gaztainak-eta erretzeko tresna' eta AS: danbolin-jotzaile"

danbolin jotzaile, danbolin-jotzaile
iz. Danbolina jotzen duen pertsona.
danbolina jo
du ad.-lok. Bere ondoan, txistua eta danbolina jotzeko prest, Iñaxio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: danbolina jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

danbolintero
iz. herr. Danbolin-jotzailea. Igeldoko danbolinteroa.

Aztergaia: danbolintero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Herr.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero; ez da albaitari bezalakoen mailakoa (maila apalagokoa da, alegia), eta, -ero forman erabili izan denez, bere horretan utzi da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "danbolindaria eta danbolinjole ere badira, eta itxuraz hobestekoak dira. Edonola ere, Bizkaialdeko leku askotan danbolina esaten zaio, besterik gabe, espainolez 'ahí viene el (que toca el) tambor' bezalatsu" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean Herr. edo.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): onartu egin da.

danbor
1 iz. Zilindro baten gaineko eta azpiko aldeetan tenkatzen diren bi larru zatiz osatutako musika-tresna, bi zotzez jotzen dena. Ik. atabal. Danbor hotsa. Danborraren soinuarekin dantzatzen direnean. Olentzeroren zorroa danborra bezalakoa.
2 iz. Zenbait makina edo tresnatan, danbor itxurako pieza birakaria. Altzairuzko danbor batera eramaten du sagarra igogailu batek eta bertan ur turrusta batzuk jasotzen ditu sagarrak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: danbor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
danbor jotzaile, danbor-jotzaile
iz. Danborra jotzen duen pertsona. Hogei bat danbor-jotzailek osatzen dute orkestra.
danbor nagusi
iz. Erregimentu bateko edo danborrada bateko danbor-jotzaile taldearen burua. Gorputza zuzen, danbor nagusi bat bezala.
danborra jo
du ad.-lok. Ehunka ume aritu ziren danborra jotzen. Kalez kale ibiliko dira danborra jotzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: danborra jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

danborrada
iz. Danborra joz egiten den ibilaldia; bereziki, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egiten dena, doinu edo martxa jakin batzuk joz. Donostiako eta Azpeitiko danborradak.

Aztergaia: danborrada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
danborrari
iz. Danbor-jotzailea. Donostian berean, hamalau mila danborrari, denak harro, danborra jo eta jo!

Aztergaia: danborrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ari.

danda
iz. Danga, kanpai kolpea. Erloju batek, ona izateko, dandak ongi eman behar ditu.

Aztergaia: danda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

danga, kanpai-kolpea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "danda deitzen zaio (zitzaion) Zarautzen bideak berritu, konpondu edo txukuntzeko egiten zen auzolanari" (2004-11-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "danda: alokairu baten epea"

 - [E103]: "erantsi hemen dandara (eliza zeinua edo ezkilaren deia, Hazparne)"

 - [E116]: "a) TXPk jakinarazi beharko du nork eta non eta nola erabili duen; OEH argitaratuan txanda sarrerako 2. adierakoan aipatzen dira lexikografoen lekukotasunak, eta danda, tanda aldaerak, baina ez da inongo testurik ageri. Nekez erabaki dezakegu ezer, oinarri hain ahulekin. b) PXk jaso nahi duen dandara, berriz, hurrengo itzulian azter dezakegu, orain proposatzen ditugun beste "forma berriak" bezala, dagokien informazioa bilduz (OEHn Orixeren eta A.M. Labaienen testuak aipatzen dira)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "iz. 'danga, kanpai-kolpea'".

dandarrez
adb. bizk. Arrastaka. Etxerik etxe dandarrez erabili zuten Jesus.

Aztergaia: dandarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'arrastaka'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. arrastaka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "(Bizkaiko markarekin) / arrastaka. Berez, ez litzateke gauza bera dandarrazka eta arrastaka. Dandarrazka eraman daitezke gonak edo abarka sokak (soineko gauzak ia beti), arrastaka eramaten da zakua. Dena dela, era honetako hiztegi edo zerrenda batean jasotzeko, ez al dira txikikeria hutsak horrelakoak?" (1994-11-10)

dandy
iz. Maneretan eta janzkeran guztiz dotorea den gizona. Oraindik ere dandy bat bezala janzten zen.

Aztergaia: dandy

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-11-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-07-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dandy 3 ager.: Zubk (""Dandy"ak bere atsekiñen jarraitzaille biurtzen ziran, Ebanjeliotako esanen jarraitzaille antzera"), X. Gereño ("Gorbata eramatea besterik ez zitzaion falta dandy dotorearen prototipoa eskaintzeko"); B. Hidalgo ("Kortea egiten zion dandy gazte hark ezin izango zion bere arrebari batere onik ekarri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dandy : HiztEn; LurE; dandismo : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EEgunk: dandi, dandismo .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dandy jaso duten beste hiztegiak: ElhHizt; EskolaHE // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC .

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal dandi; dandy / dandy formen ordainak: dandy : HiztHand-ElhHizt; anjere, xanfarin, kriket, farfail : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE , Casve FE , HaizeG FB .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: dandi.

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

-y amaiera bere horretan uztearen aldeko dira bi kide; -i amaiera egokituaren aldeko da 1.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-y.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "grafia horixe proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "dandy nazioartekoa da, bakean bego"

 - [E123]: "Ereduzko prosa gaur corpusa arakatuz, ikusiko dugu Koro Navarro, Unai Iturriagak edo Juan Garziak erabili dutela grafia hori, inolako egokitzapenik gabe. Horrelaxe utziko nuke"

 - [E208]: "Ez da hau -y amaiera izanik geureganatu dugun hitz bakarra, whiski gogoan. Ene ustez, era honetako hitzak, batez ere, begietatik sartzekoak direnez gero, nik neuk ingelesez diren eta, edariaren kasuan botila gehienetan, (ez guztietan, irlandarrek whiskey idazten baitute) ageri den bezala utziko nuke, deklinatu behar denean -y hori -i bilakatzen dela oharrarariz, ingelesez bezalatsu: whisky bat, whiskiaren zaporea, dandy bat, dandiaren jantzia; the whisky, the whiskies; dandy, dandies bezala"

 - [E116]: "lehen era bitara jokatu izan dugu (dagoeneko arautuak ditugu -y grafiako rally, royalty eta brandy, batetik, eta bestetik, -i grafiako whiski eta whiskitegi). Bigarren itzuli honetako aztergaietan gehiago ere ikusi ditut (lantaldeak ez ditu ontzat eman horietako asko edo gehienak, baina hemen aipatuko ditut aztergai horietan aurkitu ditudanak, gogoratzen laguntzeko): ferry, gay, groggy, heavy, hippy, hobby, hockey, lady, lobby, panty, party, penny, playboy, poney, sexy, sherry, spray, zloty. Deklinatzean (eta mugatzean) -y amaierakoa -i- bihurtzeko kontua, berriz, oso ongi pentsatu beharrekoa dela uste dut, ez baitut gogoan halakorik beste inongo kasutan egiten denik euskaraz (leku-izenekin ez, jakina, gure 70. arauan ageri denez; hor, gaineran marratxoz bereizten da atzizkia: cf. Grimsey-en, Grimsey-ko, Guernesey-en, Guernesey-eko [sic], Jersey-en, Jersey-ko). Mintzatu zareten guztiak -y amaierakoa hobesten duzuenaz, proposamena: dandy"

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "dandy"

danga
1 iz. Kanpai jotzea; kanpai hotsa. Jo ezazu ezkila, bizpahiru danga. Ezkila bakoitzak bere danga mota du.
2 onomat. Kolpe batek ateratako hotsaren onomatopeia, batez ere kanpai hotsarena. Ik. danga-danga. Pilota sakelatik atera eta danga!, bota zuen hormaren kontra.

Aztergaia: danga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onomat. eta iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat. eta iz.

danga-danga
onomat. Kolpe batek ateratako hotsaren onomatopeia, batez ere kanpai hotsarena. Ezkilak danga-danga dio dorretik.

Aztergaia: danga-danga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

danga-danga 1, Otx ("Txarrijen askan utsittu dot mama-gozozko upeltxu oso-osua, ta kurrilluak, edari sundea asma dabeneko, jatzi egin dira, ta edan egin dabe askatik danga-danga ordittuta ok egin arte") // Ik. gainera OEH argitaratuan: tanka-tanka Othoizlari 1958 ("Plazide lagun, gau ixilian tanka-tanka, jeutsi zen Benoat komenturat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

danga-danga 2: Abeletxe GaziG ("Dan-danak lan ori amaitu ebenean, morroiak eruan eutson irakasleari katillua, ta onek patxadaz esku biekin oratu ta ezpainetara eruanaz, danga-danga utsitu eban"), H. Etxeberria ("Euri bera ere ezberdina zen: inoiz baino tanto lodiagoak goitik behera, batere haizerik gabe, danga-danga teilak zulatu beharrean, bideak hondatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

danga-danga egin : HiztEn (AS: zurrutada handika edan) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

danga-danga edan: ElhHizt (AS: beber a tragos), PMuj DVC (beber a grandes tragos, sorbos, beber con ruido) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat.

dangada
1 iz. Kanpai jotzea; ukaldia.
2 iz. Tragoa, hurrupa. Baietz dangada batean botila osoa edan.

Aztergaia: dangada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

dangateko
iz. Ukaldia, kolpea. Ik. danbateko.

Aztergaia: dangateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

daniar
1 adj. Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona. Ik. danimarkar. Daniar zinemagilea.
2 iz. Danimarkako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: daniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

daniar lematizatuak 11 dira: AKManifestua (“daniar hizkuntzez argitara emateko”), Artearen Historia (“XIX. mendeko daniar batek egin zuen”), GaztEntz (“Niels Bohr fisikari daniarrak”), Baietz ba! (“ingelesen artean edo daniarren artean”), E. Garmendia (“arkitektu danesiar gazte baten diseinu bat da”); EEs 1926 (“danetarrak eta Norruega'tarrak uste ixan eben“, “Gudaroztiak alde-ebanian danetarr asko gelditu ziran Ingelanda'n”, “Onen urrengo bakaldunak danetarrak ixan ziran”), Mde (“Daneak IXgarren mendearen erditsuan agertu ziran”, “Dane eta Norvegar invasoren ondorengoak gurutzatu eta nahastekatu baitziran Irlandar jathorrekin”), J.K. Igerabide (“Alemana zinaden? / Nahiz edo danesa?”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

daniar (herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

daniar handi
iz. Jatorriz Alemaniakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, handia, indartsua eta gihartsua, izaeraz oso adiskidetsua dena.

Aztergaia: daniar handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

daniar handi: Harluxet (gorputz handiko txakur-arraza, jatorriz Danimarkakoa dena. Txakur handienetakoa da) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

daniar handi: I. Zaldua (“Aitonaren bertsioen arabera, daniar handi bat zen, baina beste batzuetan dogo bat deskribatzen zuen, eta behin batean San Bernardo bat zela aipatu zigun”); zientzia.net (“Arraza handikoek, berriz, [rottwiler, golden retriever, San Bernardo, daniar handia...] jaiotzatik aldakaren eta ukondoaren malformazioak izateko joera dute”); daniar zakur: J. Garzia (“Oi, bidez kontra zoazte, daniar zakur faltsuok!”); danes handi: G. Garate ("danes handi, bulldog, euskal ardi-zakur, galgo").

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu daniar, danes formarik OEH-EEBS corpusetan, arrazei dagozkiela.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: daniar handi iz. (txakur-arraza) [AS s.u. daniar]

daniera
iz. Danimarkan mintzatzen den hizkuntza. Danieraz idazten du, baina palestinarra da.

Aztergaia: daniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

daniera (hizkuntza).

danimarkar
1 adj. Danimarkakoa, Danimarkari dagokiona. Ik. daniar. C. Nielsen, danimarkar musikagilea.
2 iz. Danimarkako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: danimarkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

danimarkar (herritarra).

dantza
1 iz. Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena. Taldean egindako dantza. Dantza ikastaroa. Dantza klasiko eta garaikideko klaseak. Dantza lohiak, lotsagarriak. Dantza nahasietan.
2 iz. Dantzatzea. Oso atsegin du dantza.
3 iz. Dantzan egiten den festa edo bilera. Igande arratsaldeetan plazan dantza izaten zen. Dantzara joan. Euskara, jalgi hadi dantzara.

Esaera zaharrak

Nola soinua, hala dantza.

Aztergaia: dantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dantza egin, dantzan egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: dantza-lagun , dantza lotu , dantzan , dantza-soka .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dantza egin, dantzan egin

dantza askatu
iz. Lagunari heldu gabe dantzatzen den dantza. Ik. dantza solte. Arratsaldean dantza askatuko txapelketa egingo dute Konstituzio plazan.

Aztergaia: dantza askatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Dantza askatua: lagunari heldu gabe egiten dena. (s.u. askatu)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezabatu askatu sarrerako adibidea eta azalpena, dantza askatu azpisarrera gisa jasoa dagoenez dantza sarreran. Bide batez, dantza solte azpisarrera jasotzea proposatu da (LBn 27 aldiz ageri denez) eta soltean azpisarreran ‘a granel’ adierako adibide bat gehitzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta askatu sarreretan.

dantza egin
du ad.-lok. Dantzan egin. Ik. dantzatu. Soinua jo dizuegu eta ez duzue dantza egin. Munduaren zer esanagatik dantzarik egiten ez badute oinekin, egiten dute bihotzarekin. || Zibak dantza egin dezan, soka bat lotu behar zaio.

Aztergaia: dantza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dantza jauzi, dantza-jauzi
1 iz. Dantzatzean egiten den jauzia. Kafearekin batera lehen dantza-jauziak hasi ziren.
2 iz. Taldean dantzatzen den euskal dantza mota, hankak bakarrik mugitzen direna eta hainbat pauso mota lotzen direna. Ik. mutxiko. Dantza jauzia hasi zelarik, bera ere sartu zen lerroan. Plazako ekitaldia dantza-jauziekin eta larrain-dantzarekin bukatu zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dantza-jauzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper