50535 emaitza bilaketarentzat - [11951 - 12000] bistaratzen.

dantza korda, dantza-korda
iz. Dantzariek, eskutik helduta edo eskutik eramaten den zapi batez helduta, osatzen duten errenkada. Ik. dantza soka. Hala nola gazteak eskuz esku eztei-eguneko dantza-korda airosean!

Aztergaia: dantza-korda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DANTZA-KORDA (H (kh-)). a) "Danse en une ligne où l'on se tient l'un l'autre un mouchoir à la main, sorte de danse basque" H. v. SOKA-DANTZA. * Gure dantza-khordako gaztek hazienda xuri hek zituzten iduri. Elsb LehE 108. Erran dezagun ere dantza-korda etzela Azkainen dantzatzen bakarrik, ez-eta beti Azkainen bezala. Zerb Azk 32. Hala nola gazteak eskuz-esku eztei-eguneko dantza-korda airosean! SoEg Herr 28-1-1960, 1. b) "Cuerda de baile (corro), farándula" A Apend. "Soka dantza o dantza korda, cuerda de danza (Valcarlos)" VocNav. * Gure dantza-korda errabiatua aldean iragaitearekin, xakurra sainga eta sainga emaiten da. Barb Leg 137. Cf. VocNav: "Danzacorda, nombre que dan al cordón que emplean para llevar colgada la guitarra (Roncal)".

Bestelakoak

korda 2 iz. Baratxuriez, tipulez eta kidekoez mintzatuz, bata bestearen ondotik loturiko multzoa. Baratxuri korda handi bana hartuz. Arto kordak. Kordak egin. || Dantza korda: dantzariek eskutik helduta osatzen dutena

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dantza-soka formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta korda sarreretan.

dantza lagun, dantza-lagun
iz. Dantza egiteko laguna edo bikotekidea. Eder ziren lore gorri eta zuriak, dantza-lagunen zain dauden neskatilen antzera.
dantza lotu
iz. Lagunari heldurik dantzatzen den dantza. Gaur egungo dantza loturik ez zuten ontzat hartzen. Dantza lotuan ibili ondoren.

Aztergaia: dantza lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lotu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dantza sarrerari dagokion azpisarrera.

dantza saio, dantza-saio
iz. San Fermin Ikastolako dantzari txikien dantza-saioa, Nafarroako Margarita plazan. Dantza saio ikusgarria.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dantza-saio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DANTZA-SAIO. Sesión de baile. v. dantzaldi. Dantza-saio ikusgarria egin zuen. TAg Uzt 204. Txintxo dijoa etxera dantza-saioa bukatu ondoren. MAtx Gazt 72. Gazte jendearen dantza-saioak eta irrintziak. NEtx LBB 19. An pesta izaten dek, eta dantza-saio batzuk egin eta erri aldera. TxGarm BordaB 62. Ura zan nere leenengo dantza-saioa; dantza askatuan, alegia. Zendoia 43. v. tbn. BBarand 97. Insausti 24.

adib: dantza 1 iz. Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena. Taldean egindako dantza. Dantza-urratsa. Dantza-jauziak. Dantza ikastaroa. Dantza taldea. Dantza saio ikusgarria. Euskal dantzak. Aurreskua da euskal dantzarik jatorrena. Ezpata dantza. Makil dantza. Dantza klasiko eta garaikideko klaseak. Herri dantzak. Dantza lohiak, lotsagarriak. Dantza nahasietan.

dantza(-)saio 19: Berria 9 (“Martxoaren 25etik 27ra 'Bi harriz lau xori'-n Kukairen eta EliralEren dantza saioak ere izanen dira”), Jose Morales 5 (“Antzerki-emanaldiak, dantza-saioak; lorategia argi-jario egoten da gau osoan, argiontzi eta kriseiluz apaindurik, eta musikak bazter guztietara hedatzen du bere soinua”), Lopez de Arana 2 (“Ez dugu Cassieren dantza-saioa galdu behar”), Felipe Juaristi (“Erregea, musika eta dantza saioetara emana, biziki interesatu zen neskatoaren etorkizunaz, eta azpikeriaz eskatu zidan haren jauregira ekartzeko, berak zaindu nahi zuela-eta”), Aritz Gorrotxategi (“Dantza saioetan ere trakets zebilen eta zuzendaria oso haserre zegoen berarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dantza(-)saio 20: Berria 9, Herria, Jose Morales 5, Lopez de Arana 3, Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa dantza sarreran.

dantza soka, dantza-soka
1 iz. Sokadantza. Ik. dantza korda.
2 iz. Dantzariek, eskutik helduta edo eskutik eramaten den zapi batez helduta, osatzen duten errenkada.
dantza solte
iz. Lagunari heldu gabe dantzatzen den dantza. Ik. dantza askatu. Besteak beste, aurresku eta dantza solteko txapelketa eta aire zabaleko pintura lehiaketa izango dira.

Aztergaia: dantza solte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

dantza askatu adibidea aztertzean, dantza solte aipatu da. Erabilia denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dantza eta solte sarreretan.

dantza talde, dantza-talde
iz. Aukeran eta Kukai dantza-taldeek ikuskizun berriak aurkeztu dituzte. Festan parte hartzen zuten dantza talde guztiak kalejiran abiatu ziren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dantza-talde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): dantza-talde 47: Deia (adib.: “Haiekin joaten nintzen zapatu-domeketan haien partidak eta dantza-taldeko saioak ikustera”), Berria 2 (adib.: “Beranduago baizik ez nuen jakin Sustraiak dantza-talde ohiko Patrick Mitxelena alias Muztafak azken hatsa eman zuela Jean Dauger estadioko belardian”), EiTB 8 (adib.: “Bertzalde, Edu Muruamendiarazek gidatzen duen Aukeran dantza-taldeak '' ikuskizuna estreinatuko du, gala honetarako propio prestatutakoa”), Jakin (“Donostian Goizaldi dantza-taldea sortu zen”), Argia 4 (adib.: “Bai udal, eskola, dantza-taldearen aterpe eta beste hainbat erabileratarako egoitza izan da”), DiarioVasco 31 (adib.: “Horrelaxe sortu zen garai hartako Añorgako kirol elkartearen barruan hamar urte inguruko mutilez osaturiko lehen dantza-taldea”); dantza talde 1233: Aizu, Deia 6, Consumer, Berria 365, EiTB 151, Jakin 10, Argia 58, DiarioVasco 641.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dantza(-)talde : Herria 112, Berria 103, Xabier Etxabe 3, Ibon Uribarri, Pello Salaburu, Xabier Amuriza, Txillardegi, Koldo Izagirre, Felipe Juaristi, Juan Kruz Igerabide, Jose Angel Irigaray, Menane Oxandabaratz, Aritz Gorrotxategi, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Lehendik daude antzerki(-)talde eta musika(-)talde azpisarrera gisa arautua; komeni da horiek ere ohiko lexien atalean jasotzea. Aldatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da dantza sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

dantza-taldea.

dantza urrats, dantza-urrats
iz. Dantzatzean, bereziki dantza jakin batean aritzean, gorputza eta oinak mugitzeko era; mugimendu horietako bakoitza. Emanaldi hori osatzeko, Zuberoako dantza urratsen bilketa lana egin du. Atzo ere plaza jauziz eta dantza-urratsez bete zen.

Aztergaia: dantza-urrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da definitu ahal izateko, ez baitira urrats soilak. Bide batez, urrats sarreran adiera hori falta da.

dantzagarri
adj. Dantza daitekeena. Bederatzi lagunez osaturiko familia honek jai giroko musika dantzagarria lantzen du batez ere. Erritmo dantzagarriz beteriko diskoa.

Aztergaia: dantzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): dantzagarri 129: Deia (“musika dantzagarria jarriko dute umeentzat”), Berria 31 (“Diskoaren ikuspegi rockero eta dantzagarriagoa erakusten ari gara”), EiTB 82, Argia 11, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dantzagarri 18, Berria (“Ohi bezala, Gazteszena aretoan egingo dira gaueko saioak, dantzagarrienak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Eratorri beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

musika dantzagarria.

dantzaldi
iz. Dantza-saioa. Arratsaldean, bertsolarien ondoren, dantzaldia. Dantzaldi bat egiteko eskatu zioten.

Aztergaia: dantzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dantzaleku
iz. Dantzan egiten den lekua. Bailara guztietan da, erromeria egunerako, dantzalekua. Biltegi zaharra dantzaleku bihurtuz. Dantzaleku eta jolastokiak.

Aztergaia: dantzaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dantzatoki, dantzaleku

dantzan
adb. Dantzatzen. Dantzan ikasi. Dantzan ari zirela. Dantzan hasterakoan. Festan, dantzan eta zorakerietan ibiltzeko. Txistularia soinua jotzen eta besteak dantzan. || Baratxuri bat dantzan ur bero pixka baten gainean.
Loturak

Aztergaia: dantzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dantza sarrerari dagokion azpisarrera.

dantzan egin
du ad.-lok. Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa egin, batez ere doinu baten arabera. Ik. dantzatu. Zuk dantzan egin duzun artean. Sagardoa ez dut gogoko, dantzan —askatuan behintzat— ez dut egiten eta pilotan arras traketsa naiz. Ez daki dantzan egiten.

Aztergaia: dantzan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dantzan jarri
1 du ad.-lok. Dantzatzen jarri, dantzarazi. Los Angelesko taldeak, berriz, mundu osoa dantzan jartzea lortu du bere doinuekin. Txistulari taldeak dantzan jarri ditu han elkartutako gazteak.
2 du ad.-lok. Zerbaiti dantza moduko bat eginarazi. Eztanda ikaragarri batek dantzan jarri du etxea. Haizeak dantzan jarri zituen poltsak berriro.
3 du ad.-lok. Emozioez, irudimenaz eta kidekoez mintzatuz, mugiarazi, asaldatu. Irudimena dantzan jarrita. Emozioak dantzan jartzen dituen jokoa.

Aztergaia: dantzan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten
du ad. Dantzatzera behartu. Iristen da egun handia, lurra ez ezik, zeruko egoitzak ere pozez dantzarazten dituena.

Aztergaia: dantzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dantzarazi, dantzaraz, dantzarazten

dantzari
1 iz./adj. Dantzan egiten duena, bereziki dantza talde batean. Emakume dantzaria. Itsuaren txakur dantzaria. Txistulari eta dantzariak. Dantzari trebea. Herriko dantzari taldea. Dantzari txapelketa. Dantzari eguna. Euskal dantzarien biltzarra.
2 adb. Dantzatzen. Izarrez izar dantzari dabiltza. Kantari eta dantzari ari direno. Ostatuetan kantari, plazetan dantzari.

Esaera zaharrak

Soinulariaren etxean, oro dantzari.

Aztergaia: dantzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dantzatoki
iz. Dantzalekua. Herri handietako dantzatoki itxi askotan.

Aztergaia: dantzatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dantzatoki, dantzaleku

dantzatu, dantza/dantzatu, dantzatzen
1 da ad. Dantzan egin. Arratsalde osoan dantzatu naiz. Zure anaia ongi dantzatzen da. Hiru orduz dantzatu ziren. Danborraren soinuarekin dantzatzen direnean. Argizagiak dira bozkarioz dantzatzen. Ongi dantzatzen dakienak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu.
2 du ad. (Objektua dantza jakin bat dela). Lehenik aurreskua dantzatu zuten. Nork dantzatuko du soinu hori?
3 du ad. Mingainaz, hankez, esku-tresnez eta kidekoez mintzatuz, eragin, mugitu, astindu. Ik. mingaina dantzatu; hankak dantzatu. Batean mutur joka, bestean ezpata dantzatzen. Labana dantzatzen oso iaioak ziren. Eta azkenik, luma hartuta, dantzatu zuen besoa. Arrauna fuerte dantzatzen dute, behera jaitsi eta gora igo.

Aztergaia: dantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dantzatu, dantza(tu), dantzatzen. da/du ad.: arratsalde osoan dantzatu naiz (ez *dantzatu dut); aurreskua dantzatu dut; makila dantzatu dut.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dantzatu, dantza(tu), dantzatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Ez ote da komenigarri adieraztea dantza egin, dantzan egin formak egokiagoak direla dantzatu baino? Gainera, dantzatuk badu beste adiera ere: makila dantzatu, mingaina dantzatu..." (1994-11-10)

 - [K104]: komeni da dantzatu naiz edo dantzatu dut zehaztea" (1994-11-04)

dantzazale
adj. Dantzaren zalea dena. Gure herria arin, bizkor, zoli eta menditar bezala beti dantzazalea izan da.

Aztergaia: dantzazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

dapa
onomat. Bat-bateko ideia adierazten duen onomatopeia. Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen.

Aztergaia: dapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dapa 'voz onomatópica...': A BGuzur ("Goizalde baten bat edo bi ezeze beste guztiok lo gengozala, dapa, bat batera itzertu nintzen da iretzartu neuzan lagunek"); Ag Kr ("betekada ederra egin ondoan... dapa beti leiora, ta auzora begiradatxu bat beti"); Erkiag BatB ("Eta zer egingo, zer ez egingo, dapa!! erabagi zetaz eta sustarrekoa artu eban").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dapa B 2 (Erkiag BatB OEHko testuinguru bera; F. Zubiaga: "Jone, zuen txakurra Linda ala Perla da - dapa galdetu dautso Mirenek Joneri, Iñakiren utsa uztiatuz"); EB 1 (BAtx Franci: "Kamisoi itxurako zerbait zekarren eta izterrak ere ikusten zitzaizkion mardul askoak, eta ene anaia oso atrebitua zen eta dapa bota zion hatzaparra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dapa : HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dapa : ElhHizt, HiruMila, DRA (1 de pronto, de repente...), PMuj DVC (1 antuvión, golpe repentino. 2 de repente, repentinamente, súbitamente. 3 B dapa! = ¡ta!, ¡tate!, ¡silencio!). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat.

dar-dar
adb. Ikaraz, dardaraz. Ezpainak dar-dar eta barrua haserre. Hotzez dar-dar. Hotzak dar-dar narabil. Dar-dar zebiltzan heriotzaren beldurrez. Begia betzuloan ikara eta dar-dar dabilenean. Aurpegia dar-dar, negarra du begian lehen baino ugariago.

Aztergaia: dar-dar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dar-dar egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: dar-dar eragin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dar-dar egin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: [ik. oharra, s.u. daldara] (1994-11-10)

dar-dar egin
ad.-lok. Dardaratu. Larunbat Santuz lur honek bost aldiz dar-dar egin digu. Bihotzak dar-dar egin zion.

Aztergaia: dar-dar egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dar-dar eragin
dio ad.-lok. Dardararazi. Poz handiak dar-dar eragin ohi dio gure bihotzari.

Aztergaia: dar-dar eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dar-dar sarrerari dagokion azpisarrera.

daratulu
iz. Zura eta kidekoak zulatzeko erabiltzen den tresna aho-bihurria. Ik. ginbalet; laztabin. Irratia piztu genuen daratuluaren hotsa nolabait ezkutatzearren. Haren ahots kirrinkariak daratulu baten antzera zulatzen zuen Dasilvaren garuna.

Aztergaia: daratulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "daraturu nahiz daratulu ez da ginbaleta, azken horrek zuloak egiten ditu, daraturuak gehiago zula dezake eta pieza bat hustu eskalanproingintza daraturua da erabiltzen ez ginbaleta. Birakirkin ginbaleta mota da"

 - [E116]: "forma soila eman zuen arauak (baita birabarki eta ginbalet formen kasuan ere); kontuan izanik euskara-euskara hiztegia landuko duen taldea badugula orain, honek proposatzen dituenak aztertzeko unean landuko nituzke adiera-kontu berriak. Proposamena: bere soilean utzi lehen itzulian arautua".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "ok"

dardai
iz. g. g. er. Gezia; haga luze eta malgua. Ik. dardo. Mendi mutilak han ziren prest, beren lizarrezko dardai handien erpinetan burdina zorrotzak zituztela.

Aztergaia: dardai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

dardai, lardai eta nardai begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan dardai 'flecha; asta de lanza' (Izt: "Mendi-mutilak an ziran prest Errezilko zelaiean, beren lizarrezko dardai andien erpiñetan burni zorrotzak zituztela"; Laux AB "flecha, dardo" itzuliak: "Zelan joiazan aren uztattik beredin dardai"; "Oi, egadun aur itsuba, jaurti egixu dardaia, irrijen dardai sutsuba"; "Garitzetan dardaiz dok argija": 'la luz dardea los cristales'; (eta corpusean Laux beste 3); Ker Orbelak: "Ta zure uztai ta dardaiak"; lardai 2 aldiz agertu da corpusean (Izt C eta Or Eus 'ardagaia' adierakoa: "Nagusiari milika dio aretan saia daitela; lardai piztua eskuan du, ta lanean asi da beela" / 'tiene una yesca encendida en la mano y al punto comienza su faena'); nardai formarik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu dardai, lardai, nardai formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lardai : HiztEn ("Ipar. Gurdiaren osagai den haga luzea, abereak bertara lotu eta tira egiteko dena"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dardai : Lh DBF ("longue perche flexible"); DRA ("1 flecha; 2 larga pértiga flexible"); PMuj DVC ("1 flecha, saeta; 2 asta de lanza, pica, arma arrojadiza"); lardai : ElhHizt ("lanza, timón (de carro), varal, limonera"); HiruMila ("1 varal de carros y narrias; 2 lanza de carro; 3 izond. esbelto, ta"); Lh BF ("1 svelte; 2 flèche ou timon de charrette et de traîneau; timon de voiture"); DRA ("1 varal de carros y narrias; 2 lanza de carro; 3 esbelto"); PMuj DVC ("1 garzo, agárico (Bot.); 2 camino para el arrastre de leña; 3 varal para estibar la carga de los carros; 4 ventril, vara, lanza, pértiga, timón del carro"); nardai : HaizeG BF ("grosse chaîne"); Lh DBF ("1 grosse chaine qui sert à trainer des madriers; 2 cheville du timon"); DRA ("1 pedazo de cadena grosera con su herrón en la lanza que sirve para acarrear maderos; 2 palo ordinariamente de fresno, que se aplica a la pértiga de la narria para arrastrar piedras, maderas; 3 palo que se pone sobre la carga de un carro para estibarlo"); PMuj DVC ("1 balancín, volea, volantín de carruaje; 2 palo para arrastrar pesos; 3 garrote, varal sobre los carros para estibarlos; 4 cadena de acarreo o arrastre"). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Zer esan nahi du? Dardo?" (1993-02)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-05): hurrengorako utzi da.

dardaniar
1 adj. Dardaniakoa, Dardaniari dagokiona.
2 iz. Dardaniako herritarra.

Aztergaia: dardaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Dardania / dardaniar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

dardara
1 iz. Astinaldi labur eta arinen segida. Ik. ikara; dardaraldi; dardarizo. Gure bihotzen dardara. Baretu dira pitin bat gure dardarak. Zuhaitzeko hostoen dardara. Bat-batean dardarak hartu zuen. Laratzeko suaren dardarak. Poz-dardara sartu zaio.
2 iz. Oreka-puntuaren inguruan errepikatzen diren higidura azkar eta txikietako bakoitza. Ik. bibrazio. Hari tinkatu baten dardarak.

Aztergaia: dardara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dardaraz.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hori da forma nagusia; cf. Ipar. daldara

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dardaraz

dardaragailu
iz. Zerbait dardararazteko erabiltzen den tresna. Oszilazioak sortzen dituen dardaragailu batez hormigoi jarri berria sendotzen.

Aztergaia: dardaragailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dardaragailu 3, Elexp EskuB (adib.: "Zakila gogortzen ari zitzaiola ohartu nintzenean, zakar atera nion dardaragailua ahotik", "Dardaragailua atera nuen zegoen tokitik eta, horrela, neure zukuez labandua, ipurditik sartu nuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dardaragailu : Euskalterm 1 (vibrador) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

dardaragarri
adj. Dardararazten duena. Ikara dardaragarri batek eraginda. Eliz kanpaiaren soinu dardaragarria.

Aztergaia: dardaragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

dardararazten duena.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ikara dardaragarri batek eraginda.

dardaraka
adb. Dardaratuz, dardaraz. Ik. dardarka. Beltzez jantzi zen zerua, hasi zen dardaraka lurra. Hotzak eta beldurrak dardaraka.

Aztergaia: dardaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. dardarka.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. dardarka

dardarakor
adj. Dardaratzeko joera duena, erraz dardaratzen dena; dardartia. Zuhaitzen hosto dardarakorrak. Laster entzun genuen berriro neskaren mintzo dardarakorra.

Aztergaia: dardarakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

dardaratzeko joera duena; erraz dardaratzen dena.

dardaraldi
1 iz. Astinaldia. Sismologian ari diren gehienek diote oraindik ezin direla lurraren dardaraldi bortitz hauek aurrez igarri.
2 iz. Dardara. Eskuetako dardaraldia handitzen zihoakiola nabaritu zuen.

Aztergaia: dardaraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dardaran
adb. Ipar. Dardaraz. Oraino zuri-zuria, hortzak dardaran.
Loturak

Aztergaia: dardaran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

dardara izanik forma hobetsia, hori oinarri duen eratorria onartu da, nahiz "Ipar." marka daraman eta hor erabili dena batez ere dal- hasia izan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dardara sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

dardaraz.

dardararazi, dardararaz, dardararazten
du ad. Dardaratzera behartu. Jaunak itsasoaren aurka luzatu du eskua, erreinuak dardararazi ditu; Kanaango gotorlekuak desegiteko agindu du.

Aztergaia: dardararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dardararazi, dardararaz, dardararazten. du ad.

dardarati
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, dardarati-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. dardarti].

Aztergaia: dardarati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HM dira dardarti 7 (Ldi 2; Zait Sof; Etxde JJ; Azurm in Elorri; Onaind in Gazt MusIx; MIH) eta dardarati 2 (Ldi BB; Erkiag Arran).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dardarti EB 5 (J.M. Sarasola; Ugalde; P. Ezkiaga; J.G. Etxebarria; X. Mendiguren B.); dardarati 2, G-EB (Onaind Virgil; Emakume olerkariak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dardarti : AB38 1; HiztEn ("ik. dardarati"); dardarati : DFrec 1; HiztEn; LurE (dardaraka ari denaz esaten da. ik. dardaratsu) // Ez dugu aurkitu ap. AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: dardarti : XarHizt; DRA (Ldi IL; Ldi, Argi-egidazu); PMuj DVC (convulso, atacado de convulsiones); dardarati : EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE (dardaraka ari denaz esaten da. ik. dardaratsu); PMuj DVC (azogado, agitado, tembloroso, trémulo, trepidante); // Ez ditugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

zalantzak aitortuz, erabilixeagoa dena hobetsi da, nahiz erregulartasunak dardarati -a-duna eskatuko lukeen.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. dardarti.

Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

dardaratsu
adj. g. er. Dardartia.

Aztergaia: dardaratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

dardaratu, dardara/dardaratu, dardaratzen
1 da ad. Dardaraz egon, dar-dar egin. Ik. ikaratu. Harresirik sendoenak turuta hau entzun eta dardaratzen dira. Habiak haltzaren abarretan dardaratzen ziren. Eguzkia ilundu egin da, eta lurra dardaratu. Maria negarretan ari zela ikustean, dardaratu zen bere baitan eta bihotza erdiratu zitzaion. Asko dardaratu naiz. Horra non dagoen hor bihotz hori dardaratua eta inarrosia.
2 da ad. fis. Oreka-puntuaren inguruan higidura azkar eta txikiak egin. Ik. bibratu. Hari batek, dardaratzean, sortzen duen hotsa.
3 du ad. Dar-dar eragin. Ik. dardararazi. Haizeak dardaratzen dituen zuhaitzak. Makila dardaratu dut.

Aztergaia: dardaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dardaratu, dardara(tu), dardaratzen. da/du ad.: asko dardaratu naiz; makila dardaratu dut.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dardaratu, dardara(tu), dardaratzen

dardaraz
adb. Dar-dar eginez. Ik. dar-dar; dardaraka. Sutondoan hotzez dardaraz zeuden agure eta atsoak. Belaunak jartzen zaizkizu kargapean dardaraz.
Loturak

Aztergaia: dardaraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dardarikatu, dardarika, dardarikatzen
da/du ad. Batez ere Ipar. Dardaratu.

Aztergaia: dardarikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dardarika, dardarikatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

dardarizo
iz. Heg. Dardara. Dardarizo bortitz batek inarrosi zuen. Jaka erantzi zuen, suak hartuta, dardarizo batean.

Aztergaia: dardarizo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "dardarizo iz. Heg. Beh. Ereduzko prosa gaur corpusean 14 liburutan ageri da izen hau; besteak beste Karlos Linazasorok, Jon Alonsok (Harreman Arriskutsuak itzultzean), Irene Aldasorok (Dublindarrak itzultzean), Juan Garziak edo Anton Garikanok erabili dute. Nahi bada Heg. eman dakioke, baina ez dut uste Beh. marka zuzena denik, gaurko erabilera ikusita"

 - [E116]: "OEH argitaratuko lekukoei begira, ez da okerra Beh. marka (M. Soroa, T. Alzaga, A. Anabitarte, Imaz, A.M. Labaien eta J. Etxaideren testu bana aipatzen da hor); EEBSk bildu dituen testuen egileak, berriz, ondokoak dira: P. Aristi, A. Lertxundi, J.M. Mendizabal, L.M. Mujika, K. Navarro, P. Zabala, M. Zalbide (eta administrazioko testuren bat edo beste). Ken liteke Beh. marka, MAk nahi duen bezala; baina ez nuke kenduko Heg. marka, eta 'dardara' markatu gabea erantsiko nuke azalpen gisa". Proposamena: "dardarizo iz. Heg. 'dardara'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "OK".

dardarka
adb. Heg. Dardaraka, dardaraz. Kandelaren argia dardarka hasi da. Hotzez dardarka zegoen. Begioi malko isil bat dardarka darie.

Aztergaia: dardarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

gaur erabiliagoa da dardaraka baino

dardarkari
adj./iz. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia edo aho gingila bezalako organoren bat dardararaziz gauzatzen dena. Euskal kontsonante dardarkariak r biguna eta r gogorra dira.

Aztergaia: dardarkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Fon.

dardarkari anizkun
iz. hizkl. Dardara bat baino gehiagoz gauzatzen den dardarkaria. Euskal dardarkari anizkuna rr idazten da.

Aztergaia: dardarkari anizkun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: “Terminologia horretan, benetako dardarkaria dardarkari anizkuna deitzen da (cf. gazt. vibrante múltiple).” (Lourdes Oñederra);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

dardarkari adj./iz. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia edo aho gingila bezalako organoren bat dardararaziz gauzatzen dena. Euskal kontsonante dardarkariak r biguna eta r gogorra dira. Dardarkari bakuna: dardaratze batez gauzatzen dena. Dardarkari anizkuna: dardaratze bat baino gehiagoz gauzatzen dena. anizkun adj. Hainbat osagai berdin edo berdintsuz osatua. Euskal dardarkari anizkuna rr idazten da. Azaldu den bezala, gizakia ere bakuna eta anizkuna da batera. Irudi anizkuna. Oihartzun anizkuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Hizkl. marka eta guzti. Adibidea ezabatu dardarkari eta anizkun sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dardarkari eta anizkun sarreretan.

Jakite-arloak

Hizkl.

dardarkari bakun
iz. hizkl. Dardara bakarrez gauzatzen den dardarkaria. Zubereraz, dardarkari bakunik ez da agertzen gazteen ahoskatzeko moldean.

Aztergaia: dardarkari bakun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Orokorra eta ohikoa da herskari ahostunak eta r dardarkari bakuna txandaka agertzea” (Koldo Zuazo); EPG: 3 “Era berean, dardarkari bakuna fonologiatik bakarrik uler daitekeen izena da (ikus ttak edo tap atala arazo horretaz)” (Lourdes Oñederra); ETC: 13 “hondarreko hau dokumentazio zaharrean gehienetan horzkariaren aitzinean bizkarkaria duela agertzen baita, beti dardarkari bakunarekin” (Patxi Salaberri), “Izan ere, jadanik entzuten ditugu dardarkari bakuna, hots r-a, ere rr ubularea bihurtzen duten gazteak!!” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

dardarkari adj./iz. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia edo aho gingila bezalako organoren bat dardararaziz gauzatzen dena. Euskal kontsonante dardarkariak r biguna eta r gogorra dira. Dardarkari bakuna: dardaratze batez gauzatzen dena. Dardarkari anizkuna: dardaratze bat baino gehiagoz gauzatzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Hizkl. marka eta guzti. Adibidea ezabatu dardarkari sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dardarkari eta bakun sarreretan.

Jakite-arloak

Hizkl.

dardarti
adj. Dardaraka ari dena. Esku dardartia. Argi egidazu, izarño dardarti. Zuhaitz lagunak hiri begira isilik, erroak dardarti, adaburua geldirik.

Aztergaia: dardarti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik dardarati / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

erabilixeagoa da -a-duna baino (hau, berriz, sistemaz erregularra da).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "dardarati grafia proposatzen dut" (2004-06-02)

dardo
1 iz. Lantza laburra; lantza. Ik. dardai. Ikusten du herioa bere dardo zorrotzarekin kolpe hilgarria ematera doakiola.
2 iz. Aurrealdean punta zorrotza eta atzealdean hiruzpalau hegaltxo dituen jaurtigai txikia. Poliziek dardo lo-eragile bat jaurti diote animaliari eta bizirik harrapatu ahal izan dute.

Aztergaia: dardo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
daressalaamdar
1 adj. Dar es Salaamgoa, Dar es Salaami dagokiona.
2 iz. Dar es Salaamgo herritarra.

Aztergaia: daressalaamdar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

daressalaamdar (herritarra).

dariko
iz. Persiako urrezko diru zaharra, Dario erregeak ezarria izan zena.

Aztergaia: dariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

dariko: Ker 1 Kro 29,7: "bost milla talentu urre, amar milla dariko, amar milla talentu zidar"; ik. EAB oh. "Hebraieraz dariko; zenbait mende geroago Pertsiako errege izango zen Darioren garaiko sos edo txanpona zen; ez zen, noski, horrelako dirurik Dabiden garaian"; Ker Esd 8,27: "milla darikoko ogei edontzi urrezko" (Dv: "Hogoi xata urhezko, mila solidoren hazta zutenak"; Ur: "Eta ogei ontzi andi urrezko, zeñak zeuzkaten milla sueldo"; Vulgata: "et crateras aureos viginti qui habebant solidos millenos"); ik. EAB oh: "Jatorrizkoan 1.000 dariko dator; darikoa Dariok atera zuen urrezko txanpon baten deitura da".

Erdaretako formak

Ik. Ch. Bailly DGF: «dareikós, ou [...] poids ou monnaie d'or à l'effigie de Darius, darique (postér. à l'effigie de tout roi de Perse) = 20 drachmes d'argent attiques)» // Cf. Index biblicus doctrinalis: «drachma: [...] In Ne 7,70-72, significat daricum, nummus aureus persicus».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(Persiako diru zaharra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: dariko iz. (Persiako diru zaharra).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper