50535 emaitza bilaketarentzat - [12001 - 12050] bistaratzen.

darwinismo
iz. Charles Darwin-ek proposaturiko teoria, espezieen eboluzioa hautespen naturalaren legeetan oinarritzen duena. Darwinismoaren eboluzio guztien kontra, tximinoak bezala jarraitzen dugu bizitzen: mutu, itsu, gor.

Aztergaia: darwinismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-w- iz. pr.tikoa.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "darwinista: hitz hau ere sartuko nuke, beste batzuetan egin dugunez (Cf. leninismo eta leninista), darwinismoa biologiaren historian aurkikuntza garrantzitsuenaren joaerako delako. Edonola ere, gogoan cartesiar hitzerako oharra"

 - [E116]: "ados, sar liteke darwinista, nahiz a) pare bat testutan baino ez dudan aurkitu (P. Agirrebaltzategi, I. Heras), b) hurrengo itzulirako utz litekeen, beste "hitz berriak" bezala, eta c) castrismo bezalakoen sail berezi hartan jasotzekoa den. Proposamena: erantsi darwinista".

 - Erabakia: Erabaki (2005-11-25): "darwinismo, darwinista".

darwinista
1 adj. Darwini edo haren doktrinari dagokiona. Nolabaiteko mito darwinista naturala eratu da honen inguruan: kapitalismoak ezin dezake porrot egin, gizartearen egoera naturala da.
2 iz. Darwinen edo haren teoriaren jarraitzailea.

Aztergaia: darwinista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

ik. x-tar osaerakoak: darwindar ("H").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

dasta
1 iz. Dastatzea. Ik. dastaketa. Hizkuntza horren dasta bat izan dezan irakurleak, hona "Gure Aita" kornubiera berpiztuan.
2 iz. Gustua, zaporea. Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan.

Aztergaia: dasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

dastatzea.

dastaketa
iz. Dastatzea. Ik. dasta 1. Sagardotegietako bizimodua erakutsiz, bi dastaketa ikastaro ere eginen dituzte. 12 euroko sarrera erosita, azokan erakusten diren produktuak dastatzeko eta ardo dastaketa batean parte hartzeko aukera izango da.

Aztergaia: dastaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): dastaketa 350: Deia, Consumer 28, Berria 23, EiTB 90, Argia, DiarioVasco 207.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dastaketa 13: Berria 8, Herria, Joan Mari Lekuona, Pako Aristi, Unai Iturriaga, Elizen arteko Biblia.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

dastatze arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri egokia da, eta dastatze arautuarekin batera onartzekoa.

dastaleku
iz. Edariak-eta dastatzen diren lekua. Jendetza handia dabil ardo dastaleku batetik bestera.

Aztergaia: dastaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
dastamen
iz. Gorputzaren zentzumena, mihian datzana eta gauzen ahogozoa sumarazten duena. Dastamenaren bidez sumatu.

Aztergaia: dastamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
dastamen papila, dastamen-papila
iz. Mihiaren gainaldean dauden papiletako bakoitza, gauzen ahogozoa sumarazten duena. Zapore gaziek mihi-puntaren aldamenetako dastamen-papilak aktibatzen dituzte.

Aztergaia: dastamen-papila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 24 (Argia 1, Berria 4, EiTB 4, Elkar 1, Consumer 3, Laneki 1, UEU 10); ETC 69

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: dastamen-papila (Anat.) papila gustativa / Adorez: dastamen-papila papila gustativa / Labayru: dastamen-papila 1 iz. Anat. papila gustativa / NolaErran: (dastamen) papilak – mihi-guritxak (BL) (g.er.) papilles (gustatives).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

dastarazi, dastaraz, dastarazten
du ad. Dastatzera behartu. Atsegin bereziak dastaraziko dizkigu. Zure zerbitzari kartsuei dastarazten diezun bakea eta zoriona.

Aztergaia: dastarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dastarazi, dastaraz, dastarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dastarazi, dastaraz, dastarazten

dastatu, dasta/dastatu, dastatzen
1 du ad. Janariaren edo edariaren ahogozoa sumatzeko, haren kantitate txiki bat ahoratu. Dastatu ez duten janaria arbuiatzen dute. Dasta ezazu zopa, ea nahiko gatz duen.
2 du ad. Zentzumenen bidez zerbaitez gozatu. Munduko atsegin guztiak dastatu ondoren. Mamia dastatu gabe, azaletik bere hizkuntza arbuiatzen dutenak. Izakien ederra bete-betean dastatzen. Koldarra ehun bider hiltzen da; bihoztunak, ordea, ez du heriotza behin baino dastatzen.

Aztergaia: dastatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dastatu, dasta, dastatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dastatu, dasta, dastatzen

dastatzaile
iz. Adierazten dena dastatzen duen pertsona. Ardo-dastatzailea.

Aztergaia: dastatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ardo-dastatzailea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Beharrezko deritzot degustador/a adierazteko" (2004-05-25)

dastatze
iz. dastatu aditzari dagokion ekintza. Sagardo dastatzea. Sentitzen duzun samurtasun ezti hura paradisuko bozkarioen dastatze suerte bat da.

Aztergaia: dastatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sagardo-dastatzea.

data
iz. Urtearen, hilaren eta egunaren adierazpen zehatza. Gutunaren bidaltze data abenduaren 15a da. Kanpainaren hasiera-data ofiziala martxoaren lehena da.

Aztergaia: data

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
datatu, data/datatu, datatzen
1 du ad. Gutun, idatzi edo kideko bati data jarri. Lehenbiziko gutuna, maiatzaren 5ean datatua dago.
2 du ad. Zerbaiten, bereziki gauza zahar baten, adina mugatu. Datatzeko teknikak.

Aztergaia: datatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan datatu 1 (PPer).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira datatu 27 (J. Tobar-Arbulu, J.A. Fernandez, Arkeoikuska 83, I.A. Berriotxoa, J. Zabaleta 4, Euskal Herriaren historiaz 2, Gizakia 2, Euskal margolariak, Fdz. de Larrinoa, Bitez, Ingurua/4, Markina-Xemein 2, A. Barreña, EstiLib 3, J. Garzia, J. Agirre 4); data eman 2 (J. Zabaleta); dataketa 4, datapen 5, datazio 13 (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

datatu : DFrec 1, AB38 3 (hauetan bat datatutako letra), HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 1 fetxa jarri sinonimoarekin); datatzaile : Euskalterm 2; datagailu : Euskalterm 1; datagarri : Euskalterm 1; datatasun : AB38 1; datazio (cf. supra) // Ez dugu aurkitu ap. AB50 eta LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

datatu : HiruMila (eta datagailu 'fechador', datatzaile 'datador'), ElhHizt; data ipini : Lur EG/CE (AS) eta EF/FE (AS); datazio : cf. supra // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: datar, fechar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

data(tu), datatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

datazio
iz. Datatzea, zerbaiten adina mugatzea. Lurpetik ateratako material horiek noizkoak diren jakiteko, karbono 14aren bidez eginiko datazio teknikak erabili dituzte.

Aztergaia: datazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio.

datibo
adj./iz. hizkl. Kasuez mintzatuz, zeharkako osagarriari dagokiona. Datiboko atzizkia. Latinezko datiboa. Datiboa, euskaraz, nori kasua izendatzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: datibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

datibo: Lç Decl (“Datibo singularian ari erraten dena”), ES (“Eta bertze alde berboak deklaratzen du datiboa ere”, “Zeinek egiten baitute Datibo eta Ablatibo pluralekoa, ibus”), Mde Pr (“Pronombre infixatu hau gehienetan akusatibuan izan arren, zenbait aldiz datibuan ere”), MIH (“Ohiturarik zaharrena —eta jatorrena, noski— dativoarekin erabiltzea da”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

datibo (eta datibodun 2) 31: Etxabu (“Hondarrabitarrez, datiboan, DITen ordez NAU esaten da”, “Baiña, osagarri datiboa askokoa danean nola esan ori?”, “Datiboari dagokian askotasuna sartu ta kito”, “Alderantzira geiago egiten da; aditz pertsonalaren tokian datibokoa esatea geiagotan gertatzen da”), J.M. Irazola (“amaituak / Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / Komitatiboa / Instrumentala / Genitibo TD / Inesiboa / Adlatiboa / Ablatiboa”, “R. Lafonen ustez, eskema hau izango zuen gutxi gora bera: Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / oraintsuago / Instrumentala / Inesiboa / adlatiboa / Partitibo-ablatiboa”, “Berriz ere gogoratuz hona hemen Izen berezien deklinabidekera Kont. amaituak / Bok. amaituak / Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / Komitatiboa / Instrumentala / Genitibo TD / Inesiboa / Adlatiboa / Ablatiboa / Partitiboa”, “Datibodun formetan”, “gizonAKI datiborako”, “Gipuzkerazko datibodun formetan”), Hitz egin! (“datiboen esannahia”, “gizon hari eta gizonari datiboen arteko diferentzia”, “datiboan jar daitezkeen beste hitz ezagun batzu”, “Esaldiko adizkerak izen ordezkatua ergatibo, nominatibo nahiz datibo bezala hertsiki errepresentatzen duenean, erreflexiboak erabiltzen dira”), OinEtntz/1 (“ergatiboa edo datiboa adierazten dute”, “datiboa edo zeharkako objetoa”, “datibo bat: txokolatea gustatzen zaigu”, “pasiboa eta datiboa”), Vill (“datibo kasuan jartzen du”), P. Puxana (“datibo-aurreko -KI izkia”), EGram (“Jar ezazu perpaus hauetako hutsuneetan parentesi arteko hitza, datibo kasuan deklinaturik”), EGLU (“datiboan marka berezia dugu”), J. Pikabea (“zerori eta datiboan zerorri”), Eutsi/1 (“Datiboa: Iruñeari; Donostiari”), R. Gomez (“Datibo plurala”), OroitId (“nortzuei, zertzuei, zeintzuei [dat], e.a.”), EGLab (“barneko argumentua absolutiboan edo datiboan jartzen delarik”), A. Alberdi (“Hala ere, kasu honetan, inoiz ez absolutiboan (Nor kasuan); ergatiboan [Nork] eta datiboan [Nori] baizik, normalean”, “Datibo izenaz ere deitzen zaio”), A. Irigoien (“datiboaren marka ipinirik”, “datiboa gehiturik”). Cf. datibal.

Sektore jakin bateko informazioa

EGLU-I, 230 (eta tauletan): datibo.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

datibo: HiztEn, HiruMila, ElhHizt, LurE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): datif, en (Collins): dative, it (S. Carbonell): dativo, de (Langenscheidts): Dativ.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak eta arloa aipatzeko eskatuz: «izond. eta iz. Hizkl.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.

datil
iz. Datilondoaren fruitu luzanga, jateko ona. Aurpegi-lepoak zimeldu zaizkio eguzkitan, datil mordo antzo.

Aztergaia: datil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
datil palmondo, datil-palmondo
iz. Fruitutzat datilak ematen dituen palmondo mota (Phoenix dactylifera). Datil palmondoari hostoak ebakitakoan enborrean geratzen diren zurtoin zatien altzoan bizi diren 32 espezie deskribatzen ditu naturalista suediarrak.

Aztergaia: datil-palmondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 5, EPG: 1; ETC: 42

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: datil-palmondo (Bot.) palmera datilera, palma datilera (Phoenix dactylifera); Adorez: datil-palmondo: e. datilondo; Labayru: datil-palmondo 1 iz. Bot. (Phoenix dactylifera) datilera, palmera datilera.

Bestelakoak

palmondo 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Belauniko zegoen datil palmondo baten azpian. Azukre palmondoa. Olio palmondoa. datilondo iz. Datilak ematen dituen palmondo mota (Phoenix dactylifera).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gida jasotzekoa da datil eta palmondo sarreretan. palmondo 2 ezabatu.

datilondo
iz. Datilak ematen dituen palmondo mota (Phoenix dactylifera).

Aztergaia: datilondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: datil-palmondo: Phoenix dactylifera.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. palmondo (datil-) / LurE: + / ElhHizt: Ik. (datil-)palmondo / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

datorren
adj. Une honetatik hurrengoa. (Denbora adierazten duen izen baten ezkerrean). Ik. heldu den. Datorren ostiralean etorriko da. Datorren astean eskolara itzuliko naiz. Datorren urtea arte, adiskideak! Datorren ikasturteko testuliburuen zerrenda. || Datozen hilabeteetako egitasmoa onartu dute.
Loturak

Aztergaia: datorren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etorri sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hurrengoa.

datorrena datorrela
1 Gertatzen dena gorabehera. Datorrena datorrela, oztopoen gainetik aurrera egiteko borondatea azaldu du. Datorrena datorrela, ondoan izango gaituzu.
2 (Gertatu behar denarekiko etsipena edo axolagabetasuna adierazteko erabiltzen den esapidea). Animo Martin, eta datorrena datorrela. Ez dut ezer antolatu nahi; datorrena datorrela.
Loturak

Aztergaia: datorrena datorrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DATORRENA DATORRELA. a) Pase lo que pase. Guazan zeure etxera, igaro daigun umore galanta; datorrena datorrela. Mg PAb 80. Datorréna datorréla, deusek yá ezdezáke egín gaizkirík. LE Ong 18r. Datorrena datorrela, ziñoan sarri, Iaunaren eskuetatik dator. Ag AL 142. Animo Martin, eta datorrena datorrela; lotsagabeantzat mundua. Ill Testim 9. b) Venga quien venga. Datorrena datorrela nondik nai Probinzia au asaldatzera, [...]. Izt C 33. Datorrena datorrela, baietza emon biotz-eske etorrenari? Erkiag Arran 61. Pazienzia, datorrela datorren eskutik. Añ LoraS 167s.

adib: animo 2 interj. Beh. Norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ik. aupa; aurrera 5. Animo, Martin, eta datorrena datorrela. Animo, mutilak, berehalaxe gara eta!

datorrena datorrela 34: Deia 4, Berria 10, EiTB 8, Jakin, Karmel, Argia 8, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

datorrena datorrela 16: Berria 4 (“Aurrera begira? Datorrena datorrela zerrendaburu zaila tokatu zaigu”), Lopez de Arana 2 (“Datorrena datorrela, ez naiz New York-etik aterako”), Jon Arretxe (“Harry zikinak, Harry gogorrak, ez zuen inoiz onartuko ligatzera irteten zenik, "buelta bat ematera" baizik, "eta datorrena datorrela"”), Agustin Otsoa (“Datorrena datorrela, zuek ezagutu duzuen Gondorren amaiera iritsi da”), Andoni Egaña (“Bota bertsoaren bukaera gora beldurrik gabe eta datorrena datorrela”), Xabier Olarra (“Ez dik adiskidetzat hautatu duen laguna idealizatzen, ezagutzen baititu haren akatsak, eta bere horretan onartzen baitu, datorrena datorrela”), Jose Morales (“Datorrena datorrela, besterik ez daukat eta, hona diamanteak”), Juan Martin Elexpuru (“Ez nuen erantzun, eztarriko korapiloak ez zidan hitz egiten uzten, begiak itxi nituen eta datorrena datorrela pentsatu nuen”), Patxi Ezkiaga (“nireari eta bortitzago eutsiko diot nik, nireari beti eta beti zutik eutsiz, datorrena datorrela”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Eguna hautatzen utzi nizun beraz, eta datorrena datorrela, esan nuen neure artean.”), Harkaitz Cano, Unai Iturriaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etorri sarreran.

datu
1 iz. Zerbaiten ezaguera iristeko aldez aurretik jakin behar dena; ezaguna edo onartua dena, eta arrazoiketa baten oinarritzat hartzen dena. Datu horietan oinarritzen naiz, euskarak bazuela herritarren babesa esateko. Zer gertatzen den jakiteko, datu zehatzagoak behar genituzke. Eskualde askotan ez da behar bezalako datu bilketarik egin. Jardunaldiak egiten ari dira gai horri buruz, eta datuak eman dituzte: egun, % 3,5ekoa da bihotzekoek eragindako heriotzen tasa.
2 iz. mat. Eragiketa bateko magnitude ezaguna, ezezaguna aurkitzeko balio duena. 12.1. ariketaren ebazpena: Datuak: n1 = 20; n2 = 20; a = 0,01.
3 iz. inform. Baliabide automatikoen bidez landu daitekeen informazioa. Ikusi dugunez, datuak transmititzeko ezinbestekoak dira sareak. Zerbitzari baten eta erabiltzaile baten arteko Internet bidezko datu-transmisioa erabat segurua izan dadin. XML datuak trukatzeko plataforma. 0 byte datu dituen fitxategi bat.

Aztergaia: datu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

ezaguna da Ipar.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: datu-banku , datu-base .

datu banku, datu-banku
iz. inform. Erabiltzaile eta aplikazio desberdinek erabili eta kontsultatzeko eran antolaturik dagoen datu multzoa, datu base batez edo gehiagoz osaturik egon daitekeena. Datu banku honetan bi milioitik gorako termino kopurua bildu da eta laguntza handia eskaintzen du itzulpen teknikoetarako lexiko iturri bezala.
datu base, datu-base
iz. inform. Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen multzo egituratua. Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen azterketa sakonagoa egiteko.

Aztergaia: datu-base

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu datu-base, datutegi formak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

datu-base EB 3: Informatika Atlasa ("... artxiboak, datu-baseak eta beste eratako teknikak ere erabiltzen dituela testuen, ahotsen eta grafikoen tratamendurako"); EHAA 1987; Argia 1989: "datu-base batean sartu zuen berak programatutako birusa".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

datu-base : HiztEn (AS), Euskalterm 13. Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

BarnErrot: datutegi (base de datos); datutegi bulego (negociado de base de datos) // HezkAdmin: datutegi, datu-base (b. de datos), bibliografiazko datutegi (b. de datos bibliográfico), dokumentuzko datutegi (b. de datos documental) // Informatika Hiztegia: datu-base, datu-base banatu (b. de datos distribuida).

Hiztegietako informazioa

base de datos/base de donnés formen ordainak: datu-base : EuskHizt (adib. "datu base"), ElhHizt (AS), HiruMila (AS), EskolaHE (adib. "datu base"), XarHizt (AS); datutegi : HiruMila. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FB, T-L DBF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib.: datu base / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.: datu base

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: base de datos.

base 2 iz. Inform. Datu basea: datu bilduma, gehienetan handia, bilaketa lasterrak egiteko bereziki antolatua. [datu] datu base, datu-base iz. Inform. Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen multzo egituratua. Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen azterketa sakonagoa egiteko.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu, datu sarreran azpisarrera da eta. Baina komeni da base sarreran ere azpisarrera egitea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-base.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

datu sarrerari dagokion azpisarrera.

datuak bildu
du ad.-lok. Datu-base horrek euskaraz sortzen diren lanei buruzko orotariko datuak biltzen ditu. Epaimahaiak dagoeneko aski datu bildu du horretarako.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

datuak gorde
du ad.-lok. Pazienteek espresuki eman beharko dute baimena, idatziz, odol-analisia egiteko eta datuak gordetzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

datuak jaso
du ad.-lok. Sarean erositako zerbait txartelarekin ordaintzen dugunean, saltzaileak gure datuak jasotzen ditu eta bankuari igortzen dizkio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: datuak jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

datutegi
iz. Datu basea. Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da, erabiltzaileen esku.

Aztergaia: datutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Datutegia: Base de datos" / "Datutegi Bulegoa: Negociado de Base de Datos" / HezkAdmin: base de datos

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (eta datu-banku, datu-base aski direlakoan).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tegi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "datutegi: seguru al gaude erabili gabea dela? Nik neuk behintzat forma hori nonbait irakurria dudala esango nuke, bai eta erraz ulertu ere. Formaz datu-bankua baino jatorragoa dirudi euskaraz. Nik ez nuke baztertuko"

 - [E116]: "EEBSn ez dut datutegi bakar bat ere aurkitu (datu-banku 7 aldiz ageri da, eta datu-base 60 aldiz); eta hori dio lantaldeak, "erabili gabea" dela bere informazioetan (hau da, ez du baztertu, nondik bazterturik ez zuen eta). Baina ongi ari da XK, "nonbait irakurria du"ela esatean, Berria-ko bi testutan ageri baita (2004-01-21 eta 2004-12-23). Ez dakit aski oinarri den hori forma onartzeko, eta zuek esan"

 - [E123]: "ez aipatzeak ez dio biderik ixten. Lantaldearen proposamena onartuko nuk".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "datutegi".

datxa
iz. Errusiako landetxe mota, uda garaian aisialdirako eta atseden hartzeko erabiltzen dena. Ehun urteko historia konta dezakete datxek.

Aztergaia: datxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh35 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 11 (Argia); ETC 30.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: datxa iz. dacha / Adorez: datxa iz. dacha (casa de campo rusa) / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Etxe-mota hori izendatzeko ez dago besterik.

daugin
adj. Ipar. Datorren, heldu den. (Denbora adierazten duen izen baten ezkerrean batez ere). Daugin igandean. Daugin maiatzean edo apirilean beranduenez. || Daugin egunetan.
Loturak
daziar
1 adj. Daziakoa, Daziari dagokiona.
2 iz. Daziako herritarra.

Aztergaia: daziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Dazia / daziar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

de
iz. Alfabetoko letra (d, D). Mesedez, egin ezazu dea hobeto.

Aztergaia: de

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

"d" letraren izena.

deabru
1 iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruetako bakoitza; deabru horien burua, gaizkiaren espiritua. Ik. demonio; etsai 2. Ez al genituen zure izenean deabruak uxatu? Deabru madarikatuak. Nahiz betor Luzifer deabrua utzirik infernua. Basamortura joan zen, deabruak tentaldian jar zezan. Ez dira Jesusen eskolakoak, deabru beltz zikinaren morroiak dira. Deabru gaiztoa, galgarria. Deabruaren gauzak dira horiek. Deabrua baino bihurriagoa. Deabruz jantzirik. Deabru aurpegia.
2 interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. arraio2; demontre; kristo. Deabrua!, nik ere bazekiat hori. Nola deabru egiten da hori? Zer deabrutarako du agintaria? Deabru bat eta erdi! Zer deabru duk hau?
3 iz. Deabruarekin alderatzen den pertsona. Haur hori deabru bat da.
4 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, bihurria; jenio bizikoa. Infernuko txikia esaten genion eskolako bati, oso deabrua zelako. Agure deabrua! Oilar deabru batek. Esan diat lehen ere mila bider tiroz botatzeko hontz deabru hori! || Ipar. (Dagokion izenaren ezkerrean). Deabru gizona! Deabru hiritarrak, zer gauzak asmatzen dituzten!
5 adj. Gauzez mintzatuz, madarikatua, mespretxagarria. (Haserrea edo arbuioa adierazten duten esaldietan erabiltzen da). Lastaira deabru hark ez zuen barruan ezer ere. Gerra deabru hura hasi zen, zorigaiztoan.

Aztergaia: deabru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: deabruak eraman, deabruak hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: deabruz egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

deabruak hartu, deabruak eraman

deabruak eraman
ad.-lok. Deabruak naramala, hau egia ez bada! Nor ari da ate joka?, deabruak eramango ahal dik datorrena! Gure gariak eta gauza guztiak deabruak eraman ditu.

Aztergaia: deabruak eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deabruak hartu
1 du ad.-lok. Norbait deabruaren borondatearen mende gertatu. Erruki nazazu, alaba deabruak hartuta daukat.
2 du ad.-lok. Sumindu, norbait bere onetik atera. Deabruak hartzen du, horrelakorik aipatzen diotenean.

Aztergaia: deabruak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deabrudun
adj./iz. Deabruak hartua dagoena. Deabrudunak eta elbarriak sendatu zituen. Gizon deabrudun mutu bat eraman zioten Jesusi.

Aztergaia: deabrudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

deabruen bisaia
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. apo bisaia; mila deabru. Deabruen bisaia!, nahiago nuen bertze bat izan bazina!

Aztergaia: deabruen bisaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

DEABRUAREN, DEABRUEN, DEBRIEN, BRIEN. Del diablo. "Diabólica cosa, deabruan gauzea" Lcc. "Debruien bisaia! ¡por la cara del diablo! (Arch ms.)" DRA. "Debruen den, Diable (du Diable) soit" H. "Quelques jurons en S: [...] Debriaren arima!, -bizkarra!, -bisaia! Par l'âme, --le dos, --le visage du diable!" Lh. "Deabruaren asmoak, intenciones diabólicas" PMuj (que da tbn. con el mismo significado, deabruen asmoak). "(Jurons) [...] debrüen urde handia!" Casve. Cf. Deen II 151: "Debruen, diòfull, Teufel, diablo, debru". Las formas debrien, brien, parecen deberse a eufemismo. Cf. debrima. v. deabruzko, debrientxo. * Debruen bisaia!... --Zertako? --Nahiagoko bainuen bertze bat izan bazina! Barb Sup 182. Zer den? ...brien bisaia! Ez duzu ikusten gure Murtuts urean urtu zaikula. Murtuts 23.

LB: 0; EPG: “Segur aski Peter amerikar osabarengandik harrapaturiko burua erakusteko jaidura txarra zuen; egunak joan egunak etorri, amak ez zion besterik errepikatzen, deabruen bisaia!” (Itxaro Borda); ETC: “Deabruaren bisaia!” (Antton Luku), “Segur aski Peter amerikar osabarengandik harrapaturiko burua erakusteko jaidura txarra zuen; egunak joan egunak etorri, amak ez zion besterik errepikatzen, deabruen bisaia!” (Itxaro Borda).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: deabruaren bisaia (harridura edo haserrea adierazteko) ¡diablo(s)!, ¡demonio(s)!, ¡por la faz del diablo!; Adorez: deabruaren bisaia!: ¡por cara del diablo!; Labayru: bisaia 2 interj. ¡rayos!, ¡demontre!. Harridura-perpausetan. Deabruaren bisaia!

Bestelakoak

bisaia 2 iz. (Harridura edo haserrea adierazteko esapideetan). Deabruen bisaia! Apo bisaia!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Interj. markarekin. Ezabatu bisaia 2 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bisaia eta deabru sarreretan.

Mailak

Interj.

deabruetara joan
da ad.-lok. (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Ik. pikutara joan. Ministro horiek doazela deabruetara!
deabrukeria
1 iz. Deabruari dagokion egitea. Sorginkeria eta deabrukeriak.
2 iz. Bihurrikeria. Zatirik hoberena neureganatzeko, deabrukeria batzuk egiten nizkion. Gizonak egin ez duen deabrukeriarik ez duzu aurkituko.

Aztergaia: deabrukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deabrutto
iz. adkor. Deabrua. Ik. deabrutxo.

Aztergaia: deabrutto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

Cf. debrientxo.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

deabrutxo 1, Or Eus ("Galtza-gorriak [deabrutxoak] dira Aldazkoak"); debrütto 1, Casve SGrazi ("Segür ederregi lükek / debrütto Xahakotarrek / Edireiten balie orai / lanbide hun zunbait berek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deabrutto (eta debrütto 1) 4: Casve SGrazi (OEHko testuinguru berean), J.E. Urrutia 3 ("eskuetan liburu mardula zuelarik, deabrutto bat Satanen ondora lasterraz zohala ohartu zen Markesa, halaber harritu ere, zeren deabrua Biarnoko akzentarekin mintzatua baitzen", "Bere nagusiaren keinu batera, deabrutto idazkaria zen aldetik, Txarrafer irakurtzen hasi zen", "Deabruttoak De Saderen erranetatik irakurtzen segitu zuen"); deabrutxo (eta debruentxo 1) 8: Larz ("[Maider eta Kattalin ihesi doatzi irri karkailaka]. Etxahun [Xutiturik].- Debruentxuak... Galtzak ere abantxu galdu ditiat... - Te... Ikhusten ditutzue Gaztelondoko neskak"), Altzate ("Au, berriz, Zuburu'ko Kaxi. Deabrutxoa, gona ta guzi. Artu-emanetan asi"), L. Iriondo 5 ("Arratsalde batez ikasten ari zenean, mahai gainean lotan gelditu zen, eta ixil ixilik deabrutxo bat sartu zen", eta besteak pertsonaia baten izen gisa adib., "Mateotxo: Nora? Deabrutxo: Inpernura. Mateotxo: Inpernura? Deabrutxo: Deabru Jaun Galtxagorrik zurekin hitzegitea nahi du"), Xirrixta 1996 ("Musika entzuten du... ba ote?... bai! zirkoa hor da! Aitak autoa aparkatzen du eta erraten: - Beraz, deabrutxo, bakea egiten dugu?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

debrutxo : PMuj DVC (diablejo, diablillo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto / -txo / -xka.

deabrutu, deabru/deabrutu, deabrutzen
1 da/du ad. Deabru bihurtu; deabruak hartua gertatu. Ezagun zaizu deabruturik aurkitzen zarela. Deabruturik aurkitzen zen gizon batek. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Ik. deabrudun. Ekarri zizkioten deabrutu anitz.
2 du ad. Norbait edo zerbait pertsona edo gauza guztiz gaitzesgarritzat hartu. Gaur egun, delako azpiegitura deabrutu zuten gehienek lasai aski erabiltzen dute, bihotz-karga handirik gabe. Globalizazioa ez da deabrutu behar, ezta jainkotu behar ere. Ez dela bidezkoa Somaliako arrantzaleak deabrutzea.
3 da ad. Bihurritu, gaiztotu. Gure mutiko txikia egunetik egunera deabrutzen ari duk.

Aztergaia: deabrutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deabrutu, deabru(tu), deabrutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

deabrutu, deabru(tu), deabrutzen

deabrutxo
iz. adkor. Deabrua. Deabrutxo bihurria, halakoa!

Aztergaia: deabrutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

deabrutzar
iz. adkor. Deabru handia. Biak berdin-berdinak ziren, deabrutzarren batek asmatuak.

Aztergaia: deabrutzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

deabruxka
iz. adkor. Deabrua.

Aztergaia: deabruxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

deabruz egin
Deabruzkoa. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gerla jin zen, gerla ikaragarria, deabruz egina!

Aztergaia: deabruz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deabru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gerla ikaragarria, deabruz egina!

deabruzko
adj. Deabruari dagokiona; deabruaren tasunak dituena. Deabruzko mihia. Deabruzko asmaketak. Arrazoiaren kontrakoa eta deabruzkoa. Rousseau arima-galduak asmaturiko gezur deabruzkoak. Batzar deabruzkoetara joaten direnak. Mende honen deabruzko espiritua. Gure harrotasun deabruzkoaren kontra.

Aztergaia: deabruzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

deabruztatu, deabruzta, deabruztatzen
da/du ad. g. er. Deabruak hartua gertatu edo gertarazi.

Aztergaia: deabruztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deabruzta, deabruztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

deanbulatorio
iz. arkit. Katedraletan eta zenbait elizatan, presbiterioa inguratzen duen korridorea.

Aztergaia: deanbulatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-11-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deanbulatorio 1, Inguruaren ezaguera/5 ("Datu orokorrak / [...] / Oinak #mdash# nabe kopurua: / Burualdea #mdash# atalak: absidea, deanbulatorioa eta bakoitzaren kopurua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deanbulatorio: Euskalterm 1 // Ez deanbulatorio: ElhHizt (Arkit.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC . girola : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal deambulatorio / déambulatoire formen ordainak: altareüngürü: Casve FE; deanbulatorio: HiztHand, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV ; Erdal girola / carole formen ordainak: girola : ElhHizt; elizbular-inguru : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE , XarHizt, Casve FE , HaizeG FB , T-L LBF , Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (Le PRobert): déambulatoire; en (Collins): ambulatory; it (S. Carbonell): ambulacro, corridoio, deambulatorio (adj.); de (Langenscheidts): (Chor-)Umgang.

Adiera bereko beste formen erabilerak

ikus girola formari dagokion informazioa:

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

girola: ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC .

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

ik. oh. s.u. girola: "Bebil: aski teknikoa da, eta deanbulatorio izan dezake lehiakide".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Nik sartu egingo nuke. Artean eta Arkitekturan erabiltzen da, eta gutxieneko baldintza betetzen du. Eta ez da hain hitz goi mailakoa. Batxilerrean edo unibertsitateko lehen ikasturteetan behar den hitza da".

 - [E116]: "bat nator MArekin, eta nik ere sartuko nuke. Proposamena: "deanbulatorio iz. Arkit.".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "OK"

debabarrendar
1 adj. Debabarrenekoa, Debabarrenari dagokiona.
2 iz. Debabarreneko herritarra. Eskualdeari dagokionez, berriz, datu ofizialen arabera 251 debabarrendar daude kutsatuta, Eibarren gehienak: 188.
debadio
iz. Ipar. g. g. er. Eztabaida, liskarra.

Aztergaia: debadio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

eztabaida, liskarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Debadio Ipar? Zuberoan behintzat ez".

 - [E103]: "zer da hau?"

 - [E116]: "ik. OEH argitaratuan aipatzen diren erabiltzaileak: J. Haraneder, M. Maister (4 testu) eta E. Intxauspe. Ez dut beste inoren lekukotasunik aurkitu gure egunak arte, hau da: Itxaro Bordaren bizpahiru testu arte. Zuzena iruditzen zait niri Ipar. marka, baina Zah. markaren lekuan, g.g.er. marka emango nioke. Proposamena: "debadio iz. Ipar. g.g.er. 'eztabaida, liskarra'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "debadio iz. Ipar. g.g.er. 'eztabaida, liskarra'".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper