50535 emaitza bilaketarentzat - [12051 - 12100] bistaratzen.

debagoiendar
1 adj. Debagoienekoa, Debagoienari dagokiona.
2 iz. Debagoieneko herritarra. Debagoiendarrak oso pozik bueltatu ziren Madrilgo txapelketan lortutako bigarren postu horrekin.

Aztergaia: debagoiendar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh121 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu debagoiendar formarik.

debagoiendar 121: Berria, DiarioVasco 18, Goiena 91, HABE 2, Jakin, UEU 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

debagoiendar 1, Iban Zaldua.

Bestelakoak

debagoiendar.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa; EODAk ere jasoa du.

debalde
1 adb. Ipar. eta naf. Alferrik. Debalde duzu deusen erratea. Lausenguz ala bortxaz, debalde dira ari.
2 adb. Heg. lgart. Doan, urririk. Ik. dohainik; musu truk. Orduan ere ez zen ariko inor lanean debalde. Erdi prezioan edo kasik debalde. Debalde eman. Ezta debalde ere.

Aztergaia: debalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

debalde 1 Ipar. eta Naf. 'alferrik': debalde duzu deusen erratea. 2 Heg. Lgart. 'doan, urririk' / AS: debaldeko: orain artean debaldekoa izan da anitz garrasi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: debaldetan, debalde utzi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

debaldeko ("orain artean debaldekoa izan da anitz garrasi")

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. Ipar. alferrik ("debalde duzu deusen erratea"); 2. Ik. doan, urririk

debalde utzi
du ad.-lok. Ipar. Bazter utzi. Ene Jainkoa, zertako nauzu debalde utzi?

Aztergaia: debalde utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

debalde sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bazter utzi.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ene Jainkoa, zertako nauzu debalde utzi?

debaldeko
1 adj. Ipar. Alferrikakoa. Tiroa ez zen debaldekoa izan. Orain artean debaldekoa izan da anitz garrasi.
2 adj. Heg. lgart. Doakoa.
Loturak

Aztergaia: debaldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: orain artean debaldekoa izan da anitz garrasi.

debaldetan
adb. Ipar. Alferrik. Iker berriz eta berriz, baina debaldetan.
Loturak

Aztergaia: debaldetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

debalde sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

alferrik.

debaluatu, debalua, debaluatzen
da/du ad. Diru baten balioa, beste diru batzuekiko, gutxitu. 1993ko irailaren eta uztailaren artean, hainbat alditan debaluatu zituzten Espainiako pezeta eta Portugalgo ezkutua.

Aztergaia: debaluatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

debaluatu, debalua, debaluatzen. da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

debaluazio
iz. Debaluatzea; horren ondorioa. Dolarraren debaluazioa. Debaluazioak esportazioak areagotzen ditu.

Aztergaia: debaluazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio.

debar
1 adj. Debakoa, Debari dagokiona.
2 iz. Debako herritarra.

Aztergaia: debar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

debate
iz. Eztabaida, gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna. Debate bizia. Debatea sortzen duten gaiak.

Aztergaia: debate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ager. banako debate markatua (Erkiag Arran: "Orduan asi zan eztabaida gogorra. Debate-aldi, nunbait") eta debatiarazi (Lç Ins: "Orain Iainkoaren hitz sainduaz debati eta ireter erazi dezazun gure Konfesione haur"), eta testu-lekukotasunik gabeko debatitu ("Débattre, contester, disputer" Chaho. Lç [Decl a 7v] da debatitzia como equivalente suletino de ihardukitea), debatizale ("Madian, iujemendua, debatizalea" Lç Decl Mm 4r).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

debate 23 aldiz ageri da: M. Irazgoiti, Susa 1989 3, Larrun 1988 2, P. Sastre, Hizkuntza/OHO 2, Zientzia eta teknika 1986, J.M. Torrealdai, J.J. Bruñet, G. Nazabal, M. Onaindia, X. Iturpe "ideal debate", Deia 1983 eta 1988, Egin 1977 3 eta 1979 "debate prozeso", Gaur express 1989, Eguna 1990; debatitu behin: Hemen 1988.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

debate : DFrec 20, AB38 5, AB50 28 (eztabaida-debate 1), Euskalterm 7; debatitu : AB50 5. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn eta LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

debate ">EuskHizt, HiruMila; debatitu : HiruMila ("Ik. eztabaidatu"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal debate, debatir / débat, débattre formen ordainak: eztabaida : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE (eztabada), HaizeG FB (eztabada), PMuj DCV (eta eztabada); debate : HiruMila; eztabaidatu : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE (eta iharduki), Casve FE (eztabadakatü), PMuj DCV (eztabaidakatu, eztabaidan ari) // Beste batzuk: ElhHizt: borroka, borrokaldi / borrokatu, borroka(n) egin, ahalegina(k) egin, saiatu // Casve FE: ahalka, argüdia / ahakaz ari, argüdiatü // HaizeG FB: eskatima, auzi, izki-mizki / ihardoki, hizkatu, auzia xuritu // PMuj DCV: baiezta, eskatima, etiketa, izkaldi, tirabira, liskar / izkatu, iarduki, aarratu, liskartu, lipiztu, mokokatu, kalapitan ari, liskar egin.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eztabaida.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "zer da hau?"

 - [E116]: "nazioarteko mailegua da; OEHk jasotzen duen tradizioan ez da ia ageri, baina gaur aski maiz irakur liteke (berrogei agerraldi pasatxo ditu EEBSn; egia da, hala ere, Iparraldeko lekukotasun gutxi ikusi dudala: 1946ko Herria, A. Sokarros, I. Borda, E. Bidegain). Egokia iruditzen zait lantaldearen proposamena, eztabaida definitzaile duela. Proposamena: utzi bere horretan lantaldearena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "debate iz. 'eztabaida'".

debeiagarri
adj. zub. g. er. Aspergarria, gogaikarria.

Aztergaia: debeiagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aspergarria, gogaikarria.

debeiatu, debeia, debeiatzen
da/du ad. zub. Aspertu, gogaitu.

Aztergaia: debeiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

debeia, debeiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

aspertu, gogaitu.

debeiu
iz. zub. Gogaitasuna.

Aztergaia: debeiu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "+Zub"

 - [E116]: "baztertua dagoela dio lantaldeak; baina zer esan nahi du TXPk: Zuberoan bizirik dela? Berak azaldu beharko du (OEHk E. Intxausperen 3 adibide eskaini ditu; EEBSn ez da ageri, eta bestetan ere ez dut aurkitu)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "debeiatu, debeia, debeiatzen da ad. Zub.debeiu iz. Zub."

debekarazi, debekaraz, debekarazten
du ad. Debekatzera behartu. Makina bat lan egin zuen Noelek zezenketak debekarazteko.

Aztergaia: debekarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

debekarazi, debekaraz, debekarazten. dio ad.

debekatu, debeka, debekatzen
du ad. Zerbait egiten, burutzen edo erabiltzen ez utzi, bereziki legez edo aginduz. Ik. galarazi 4; eragotzi. Paradisuaren erdian dagoen arbolatik jatea debekatu digu, hil ez gaitezen. Uste oker eta gezur guztiak debekatu eta gaitzetsi dituelako. Debekatu zion bere buruari bizitzeko beharren zuena. Eskean ibiltzea debekatzen duen legea. Agindu hau gordetzen ez duenari debeka dakiola elizan sartzea. Hara joatea zorrotz debekatu zion. Zer debekatzen eta zer agintzen zaigun bi aginte horietan. Elizak debekatua. Debekatua dago jokoan aritzea. Jainkoaren legean debekatutako zerbait. || Izozteak elurra debekatua du. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lurreko atsegin debekatu igarokorren bila. Egun debekatuetan. Jaki debekaturik ez jateko. Begira ezazu, ea jai osoetan, lan debekaturik egin edo eragin ote duzun, premia estu gabe.

Aztergaia: debekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

debekatu, debeka, debekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

debekatu, debeka, debekatzen

debekatzaile
adj./iz. g. er. Debekatzen duena. Politika zigortzaile eta debekatzailea.

Aztergaia: debekatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

debeku
1 iz. Debekatzea; horren ondorioa. Edari biziak hartzeko debekua. Jainkoaren debekuaren kontra. Burlatu haiz nire nahiez, manuez eta debekuez. Debekua begiratu ez zutenak. Debekua ez onartzeko. Isun bat kentzea eskatu diote udalari, debeku-seinalea euskaraz zegoelako.
2 iz. Eragozpena, traba. Jainkoagana heltzetik gibela zezaketen debeku eta estakuru guztiak. Bere gogara eta debekurik gabe hura ikusteko. Ezin garaituzko debekuak. Debekuak gainditzeko. Euskararen alde txarrak eta debekuak bere eskas eta urritik omen datoz. Debekua du hizketan.

Aztergaia: debeku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: debeku izan, debekuzko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

debeku izan, debekuzko

debeku izan
da/du ad.-lok. Debekaturik egon. (da aditza denean, 3. pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da). Anton. zilegi izan. Zure ikasleek egiten dute larunbatean debeku dena. Besta egunean ere debeku zen, ez zen zilegi bide luzerik iragatea. Ohoinkeria debeku dela ez daki. Bazen anitz hots elkartze latinez zilegi eta gurean debeku zenik. Hauste egunetik Pazko zaharreraino debeku dira ezteiak. Ardoa debeku du. Debeku zuten horditzea.

Aztergaia: debeku izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

debekua hautsi
du ad.-lok. Gorde edo begiratu behar den debekua ez gorde. Gobernuak protestak egitea debekatuta zuen probintzia horretan, eta debekua hausteagatik atxilotu dituzte. Debekua hausten duenari (...). Debeku hau hausten bazuen, bertatik heriotzapean jarriko zela. Akordioan zehazten ziren debekuak hautsi dituzte. Une batez neure buruari ezarritako debekua hautsi nuen.

Aztergaia: debekua hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

debekualdi
iz. Aipatzen dena debekatzen den denbora edo aldia. Ehiza-debekualdia.

Aztergaia: debekualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
debekuzko
adj. Debekuari dagokiona; debekatua dagoena. Debekuzko fruitua.
Loturak

Aztergaia: debekuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deblauki
adb. Ipar. Zalantzarik gabe; erabat. Deblauki esan zion baietz. Deblauki galdua. Aitormen bat, deblauki errana. Oharrez eta deblauki egin duzu. Jainkoaren izen saindua, hain deblauki eta kontu gutxi eginik erabiltzeko usantza.

Aztergaia: deblauki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E107]:  deplauki, zein hauta?TXP: "Deblauki: sin. batbatean"

 - [E116]: "ez dira 'bat-batean' adierakoak OEHn ikus daitezkeen agerraldi gehienak (eta lexikografoentzat ere ez da adiera hori denetan lehena). Bere horretan utziko nuke lehen itzulikoa, eta euskara-euskara hiztegia lantzean itzul gaitezke adierak zehaztera. Proposamena: bere horretan utzi lehen itzulikoa ("adlag." kategoria aipatuz)".

 - Erabakia: BAgiria (1996-06-28): deblauki onartu da.Erabakia (2005-11-25): "deblauki adlag. Ipar."

deboilamendu
iz. Ipar. Nahasmendua. Populu dohakabearen gainera etorri ziren Isaias profetak aipatu zorigaitz eta deboilamenduak.

Aztergaia: deboilamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

nahasmendua.

deboilatu, deboila, deboilatzen
1 da/du ad. Ipar. Suntsitu, desegin. Ene semea bestia gaizto batek deboilatu du.
2 da/du ad. Ipar. Nahasi. Otoitzean zeuden anitz pertsona, denak harrituak eta deboilatuak.

Aztergaia: deboilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deboila, deboilatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 'suntsitu, desegin'. 2 'nahasi'.

deboto
adj./iz. Debozio handikoa. Ik. elizkoi; jainkozale. Kristau fededun eta debotoa. Ez naiz debotoa, segurki, baina utz ezazu Ama Birjina, hartaz burlatu gabe.

Aztergaia: deboto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

deboxkeria
iz. Ipar. g. er. Bizioa, lizunkeria.

Aztergaia: deboxkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizioa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "kentzea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "deboxkeria iz. G.er. ‚bizioa' Ez al du Ipar. marka behar? Ikus OEHko datuak"

 - [E115]: "ez da edozein bizio, ..."

 - [E116]: "zuzen ari da MA, Iparraldekoak baitira erabili dutenak. TXPren oharra, berriz, berak argitu beharko du (I. Sarasolak 'bizioa, gehiegikeria' gisa definitu du, eta OEH argitaratuan 'exceso, vicio' gisa azaldu dute)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "debox izond. Ipar. g.er. 'biziotsua, lizuna'deboxkeria iz. Ipar. g.er. 'bizioa, lizunkeria'".

debozio
1 iz. Izaki jainkozkoen edo santuen alderako atxikimendu kartsua. Ik. jaiera. Debozioan aitzinatzeko. Elizakoak debozio handiz hartuta. Debozioz beterik. Bere debozioko santuari. Jesusen Bihotzaren debozioa.
2 iz. Otoitza edo erlijiozko jardunaldia. Eguneroko debozio eta erregu-eskariak egitea.

Aztergaia: debozio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: deboziozko: deboziozko liburua, debozioko: debozioko urratsak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

deboziozko ("deboziozko liburua"), debozioko ("debozioko urratsak")

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko; hemen, biak dira onartzekoak

debozioko
adj. Deboziozkoa. Debozioko urratsak.
Loturak

Aztergaia: debozioko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: debozioko urratsak.

deboziotsu
adj. zah. Debotoa, debozio handikoa.

Aztergaia: deboziotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

deboziozko
adj. Deboziozko liburua. Deboziozko bizitza.
Loturak

Aztergaia: deboziozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: deboziozko liburua.

debrientxo
interj. Ipar. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Ik. deabru 2; demontre. Zer debrientxo!, ez ote ditugu Euskal Herrian berean aterako gure harat-honaten gidatzeko on litezkeen gizonak!

Aztergaia: debrientxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "kentzea proposatzen dut" (2004-06-02)

debut
iz. Batez ere kirol. Norbait jendaurrean edo jarduera jakin batean lehen aldiz aritzea. Ik. estreinaldi. Debuta Labrit pilotalekuan izango da. Debut gogorra bada ere, lasai jokatzea gustatuko litzaidake.
Azpisarrerak

Aztergaia: debut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu debut formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

debuta egin 2, debutatu 10, debutante 1 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

debut : AB50 3, HiztEn, Euskalterm 1; debutatu : cf. infra; debutari : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: debut (debuta) h. estreinaldi.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

debut : HiruMila ("Ik. estreinaldi"), ElhHizt; debutatu : cf. infra. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal debut / début formen eta eratorrien ordainak: ElhHizt: debut, estreinaldi; debutatzaile; debutatu, debuta egin, estreinatu / HiruMila: estreinaldi; hasi berri; estreinatu / Lur EF/FE: haste, hastapen, abio, hasiera, abiaburu; hasiberri; estreinatu, hasi, abiatu / Casve FE: abio, hasbürü, haste, hastapen, hatsarre; haskinle, hasle, hasberri; abiatü, hasi / HaizeG FB: haste, hastapen, hatsarre, abiadura; hasle; hasi, abiatu / PMuj DCV: len-aldi, len-bizi, aste, askin; asiberri, asperri, berri, ikasle; asi, len-aldiz esan (eman). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE. // Ik. OinHizt: "debut m debut, haste".

debut 355: Argia 1, EiTB 148, Berria 206.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: debut 345 : Berria 332, Joan Mari Irigoien 7, Harkaitz Cano 5, Josu Landa.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "debut h. estreinaldi".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da

onartzekoa da, erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Batez ere Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "debut / debutatu Kirol (gehitzeko) eta Teatr. ere sartu behar da, hauxe baita, izan, hitz horien lehen erabilera-eremu historikoa. Bide batez, erdarazko 'debutante'rako agian ez legoke gaizki debutari gisakoren bat proposatzea, zuloa betetzeko"

 - [E103]: "kendu debutatu"

 - [E116]: "a) teatroa izango da "hitz horien lehen erabilera-eremu historikoa"... erdaraz, baina ez euskaraz (lantaldearen txostenean ageri diren guztiak Kirol. arlokoak dira, eta oharra egin zuen proposamenean, baina gero ahaztu egin zitzaien nonbait zerrenda honetan jasotzea: "nazioartekoak dira, Kirol. arloan behintzat, debut eta debutatu"); nik ez nuke Teatr. aipatuko, gauzak hobeto argitu arte eta kontuan izanik lehen itzulian estreinaldi sarreran eman genuen adibidea: "iragan ostiralean izan zen "Peccata Minuta"ren estreinaldia". b) 'debuta egiten duena' adierazteko, debutante bat ikus liteke txostenean (JA. Agirre); debutari ez dator; estreinari ikusi dut Euskaltermen. Horiek horrela, ez dut uste gauza berriak aipatzen hasteko moduan garenik, eta nire proposamena da: utzi bere horretan lantaldearena"

 - [E123]: "ez nuke inola ere debutari sartuko, besteak beste lekukotasunik ez duelako".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "kendu biak".

debuta egin
du ad.-lok. Batez ere kirol. Norbaitek jarduera jakin bat jendaurrean lehen aldiz egin. Azpeitiko atzelariak debuta egingo du Realarekin partida ofizial batean. Hemeretzi urte zituela egin zuen debuta profesionaletan.

Aztergaia: debuta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa onartzekoa, debut sarreraren barruan.

debutatu, debuta/debutatu, debutatzen
du ad. Batez ere kirol. Debuta egin. (nor osagarririk gabe). Hemezortzi urterekin Hirugarren Mailan debutatu zuen. 20 urterekin Londresko Covent Gardenen debutatu zuen, eta hurrengo hamarkadan ballet klasikoaren obra nagusiak dantzatu zituen.

Aztergaia: debutatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

debutatu 10: Deia 1987 ("laister bakarren batek profesionaletan debutatzea ere ez ginake arrituko"), A. Alonso 2 ("Tolosako Beotibarren debutatu zuen 1951n, 23 urtekin, eta 22 urte beranduago erretiratu zen frontoi berean", "1978ko ekainaren 14an debutatu zuen Carmelo Baldan"), M. Arregi ("Azkenean Rolf Golz alemaniarrak irabaziko zuen Ruta del Sol lasterketan debutatu zuen"), Ttipi-ttapa 1995 eta 1998 6 (adib., "1975ean debutatu zuen profesionaletan Tolosako bestetan", "Nik debutatu nuenean oraindikan pilota ongi zegoen"); debuta egin 2: A. Alonso ("1975eko otsailean egin zuen debuta profesionaletan Bergarako Munizipalean"); Ttipi-ttapa 1998 ("Abel Barriola 19 urteko pilotari leitzarrak bere debuta egin zuen profesionaletan, otsailaren 22an Tolosa Beotibar pilotaplazan"); debutante 1, J.A. Agirre ("Debutante bat ere badu txapelketa honek: Mikel Altzuart, Arizkungo 25 urteko bertsolari gaztea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

debutatu : HiztEn (debuta egin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

debutatu : ElhHizt (debutar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal debutar / débuter formen ordainak: abiatu : XarHizt, Casve FE (abiatü), HaizeG FB, T-L LBF; debuta egin : ElhHizt, Vox es-eu; debutatu : HiruMila; estreinatu : HiruMila, ElhHizt, XarHizt (estrenatu); hasi : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV (asi); len-aldiz esan (abestu, eman) : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): débuter (un artista); it (S. Carbonell): debuttare (esordire); en (Collins): to make one's début; de (Langenscheidts): Thea. (a. fig.) debütieren, zum ersten Mal auftreten.

debutatu 61: Argia 3, Berria 30, EiTB28.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: debutatu 83: Berria 81, Jon Alonso, Harkaitz Cano.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoak dira, Kirol. arloan behintzat, debut eta debutatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

debutatu, debuta, debutatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. [nor kasurik gabea].

Jakite-arloak

Batez ere Kirol.

dedikatu, dedika, dedikatzen
1 da ad. Zerbaitetan ari izan.
2 du ad. Diskoez, liburuez eta kidekoez mintzatuz, eskaini; eliza edo kidekoez mintzatuz, eskaini.
3 da ad. Arduratu.

Aztergaia: dedikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dedikatu, dedika, dedikatzen. 1 da ad. h. (zerbaitetan) ari izan. 2 du ad. h. (diskoa, eliza, etab. norbaiti) eskaini. 3 da ad. h. arduratu.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

erabilitako forma da, baina Euskaltzaindiaren hiztegiaren laguntzarik gabe biziko den mailegua; honelakoak, jasotzekotan, irtenbide hobeak eskaintzeko bide bezala jasoko lirateke; adib.:

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. 1. (zerbaitetan) jardun; 2. (diskoa, eliza, etab. norbaiti) eskaini

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ihardun eta arduratu dira, ene ustez, hobestekoak" (1995-01-25)

 - [I102]: ematen den arrazonamendua oso zentzuzkoa [da]. Nire ustez ez da besterik gabe ontzat jo behar. Era horretako adibide bat, nik neuk semantika irakasteko erabiltzen ohi dudan faktu hitza izan daiteke. Berba horrek ez luke erabilkera berezitu horretan baizik euskal hiztegian sartu beharko, hor bai baita benetan beharrezkoa eta adierazten duenagatik beste edozelako terminuk ezin ordezkatzekoa" (1995-01-10)

dedikazio
iz. Arduraldia.

Aztergaia: dedikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. arduraldi.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ik. oharra, s.u. dedikatu

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. arduraldi ("arduraldi osoko irakasle" darabilte EHUn)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "adibideak behar izanez gero, lan-zuzenbidearen arlotik lor daitezke, hala nola, arduraldi esklusiboa, arduraldi osoa, arduraldi partziala... Hortaz, arduraldi osoko lana da jarriko nuke adibide gisa"

 - [E116]: "ados AUrekin; baina arduraldi sarreran ipini beharko da adibide hori, ez dedikazio sarreran".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "PSrena onartu da, hau da, arduraldi sarreran ipiniko da AUren adibidea, ez dedikazio-n".

dedio
interj. Heg. lgart. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. dios. Dedio!, hementxe harrapatuko banu ! Dedio!, galdera asko egiten duzu. Askatzeko, dedio!

Aztergaia: dedio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh111 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu dedio formarik.

dedio 111: Berria 3, DiarioVasco 2, EiTB 91, Elkar 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dedio 4: Juan Kruz Igerabide, Martin Anso, Jon Maia, Jesus Mari Mendizabal.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokitua eta lexikalizatua. Jasotzekoa izan liteke Lgart. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

Lgart.

dedu
iz. g. g. er. Ohorea. Izena, lotsa eta dedua galtzeko arriskua.

Aztergaia: dedu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

ohorea.

deduktibo
adj. Dedukzioarena, dedukzioari dagokiona; dedukzio bidez egiten dena. Metodo deduktiboa. Ikasleen arrazoibide deduktibo eta induktiborako trebetasunak garatzeko.

Aztergaia: deduktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-07-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

dedukzio
iz. Premisa batzuetatik abiatuz ondorioak ateratzea. Dedukzio batek eman dezakeen segurtasuna dut, ez besterik.

Aztergaia: dedukzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusteko dago beste zein forma onartuko den

cf. deduzitu, ondorioztatu, etab.

deduzitu, deduzi, deduzitzen
du ad. Premisa batzuetatik abiatuz ondorioztatu. Ik. atera 9.

Aztergaia: deduzitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

fr (Larousse, 1979): déduire, déduction, déductif; en (Larousse, 1976): to deduce; deduction, deducement; deducible; deducive, deductive; de (Slaby-Grossmann, 1973): deducción: Herleitung, (Schluss)Folgerung // Abzug, Abrechnung; deducir: herleiten; Deduktion: deducción; Deduktionsverfahren: método deductivo; deduktiv: deductivo; deduzieren: deducir; ca (Diccionari Català-Castellà, Enciclopèdia catalana, 1994): deducció; deductiu, -iva; deduïble; deduir.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deduzitu, deduzi, deduzitzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Baldintza minimoa betetzen duen ikusi behar da

nazioartekoa den ikusi behar da, onartu ahal izateko

defendaezin
adj. Ezin defendatuzkoa; bereziki, ideiez edo jarduerez mintzatuz, kaltegarritzat hartzen delako onartu ezin dena. Jarduera hori eutsiezina eta defendaezina da, ministroaren hitzetan. Erabaki hori aniztasun politikoaren kontrakoa eta defendaezina da.

Aztergaia: defendaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 4, Berria 12, DiarioVasco 1, EiTB 8, Elkar 4, Jakin 1); ETC 127.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: defendaezin izond. indefendible / Adorez: defendaezin 1 adj. indefendible. 2 adj. insostenible / Labayru: 0 / NolaErran: ezin defendatu(zko) – defendaezin (zab.) ce point de vue est indéfendable ikusmolde hori ezin defendatuzkoa da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa -ezin osaerako beste batzuekin egin den bezala.

defendatu, defenda, defendatzen
1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten alde egin; babestu. Ik. aldeztu; defenditu. Salatariaren aurrean bere burua defendatzeko aukerarik ez du izan. Azken eguna arte zaindu eta defendatu dute beren etxea.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, defendatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'debekatu' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. debekatu].

Aztergaia: defendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

defendatu forma ageri da azken aldietako proposamenetan: HiztEn-LurE, HiruMila, ElhHizt, EEgunk ("defendatu (†defenditu), baina hobeto: -ren alde egin, aldeztu, babestu"); Elkar-en, berriz, defenditu hobesten dute, inorenak aldatzen ausartu gabe, hala ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

defenda- 137 (G 1, IE 3, EB 133); defendi- 60 (B 1, G 7, EB 52): defendatu forma 114 aldiz ageri da: G 1 (R. Bozas-Urrutia), EB-EgAs 113 (F. Juaristi, Hitz 1976, R. Manjón, J. Lizarralde, A. Eguzkitza, J. Azurmendi, J. Intxausti, E. Lopez, G. Nazabal, J. Azurmendi, J.M. Torrealdai, K. Igea, Euskal hizkuntza eta literatura, Oihenart taldea, K. Altonaga, M. Aierbe, HEZI-ICE, J.C. Alonso, A. Prego, UZEI, J.M. Arrieta, J. Galtzada, M.E. Laboa, J. Olazabal, M. Gartzia, K. Bizkarra, J.I. Paul, EJ. Hezkuntza Saila, R. Arregi, E.Vascas-eko taldea, E. Zabala, B. Bakaikoa, J.M. Torrealdai, A. Etxeberria, F. Arbizu, I. Zaldua, M. Haranburu, E. Knörr, M.A. Unanua, M.A. Barcenilla, J.J. Gonzalo, K. Antruejo, B. Atxaga, J.A. Agirre, J. Lasa, P. Berasategi, J.L. Egireun, X. Gereño, I. Bernaola, P. Sastre, J.A. Azpiroz, X. Mendiguren B., J.M. Mendizabal, M. Atxaga, Deia, Egin, BEO, Gaur Express, Anaitasuna, Argia, Hemen, Punto y Hora, Ene Bada!); defendagarri behin (Galiziar, kataluniar eta euskaldun idazleen II. jardunaldiak) eta defendatzaile 22 aldiz: IE (M. Goihenetxe), EB-EgAs 19 (G. Nazabal, B. Astobiza, UZEI, I. Irazabalbeitia, M. Zalbide, R. Arregi, J. Urrutikoetxea, X. Goia, B. Amundarain, Legazpi, I. Zaldua, X. Gereño, BITEZ, J.M. Torrealdai, K. Mujika, Egin, I. Salbidegoitia); defenditu 60 aldiz: B 1 (Literatura III), G 7 (J.M. Torrealdai, I. Beristain, R. Irizar, J. Etxaide, S. Garmendia), EB-EgAs 52 (G. Aresti, J. San Martin, Zabal 1973, M. Irazgoiti, P. Altuna, P. Esnal, P. Sastre, L.D. Izpizua, G. Nazabal, J. Amenebar, M. Aierbe, Elgoibarko euskara mintegia, J.M. Arrieta, E. Zabala, R. Arregi, B. Amundarain, A. Sagarna, J. Sudupe, A. Zelaieta, M. Onaindia, J. Apalategi, M. Aizpurua, J. Zabaleta, J.A. Irigarai, X. Monasterio, Txill, G. Etxeberria, J. Aranalde, J.R. Etxebarria, T. Erkizia, X. Lete, P. Sastre; Egin, Habe, Zeruko Argia, Herria 2000 Eliza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

defendaezin : HiztEn, Euskalterm 1; defendagarri : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; defendatu : DFrec 87, AB38 8, AB50 38, Euskalterm 4; defendatzaile : DFrec 14, AB38 5, AB50 23, HiztEn-LurE, Euskalterm 15; defendatze : LurE; defendiatu : DFrec 1; defenditu : DFrec 42, AB38 8, AB50 35, Euskalterm 1; defenditze : AB38 1; defentzaile : DFrec 1, AB38 1.

Bestelakoak
Forma zaharra da, eta nagusia erabilera zainduetan

defenda- forma zahar-galdu-Ipar. zen; defendi- Heg.-herr. zen; EBan berrartu eta nagusitu dena defenda- da (eta Ipar.ra berriro itzuli dena)

Euskaltzaindiaren Arauak

defendatu, defenda, defendatzen. 1 du ad. h. -en alde egin, aldeztu, babestu. 2* e. debekatu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

1. Ik. -ren alde egin, aldeztu, babestu; 2. Ik. debekatu

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-atu/-itu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez da B2 gisa azaltzekoa, A baizik. -ren alde egin, babestu horren sinonimoak besterik ez dira. Aldeztu hitz berriki asmatua dela esango nuke. Bide honetatik abiatuz gero, gertu/prest, galerazi/debekatu, eihera/errota, baratze/ortu bikote zaharretan ere bigarrenak ez genituzke A gisa jarri behar, eta hori absurdua litzateke" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  defendatu eta defenditu biak onartzekoak baina defenditu 'lagunartekoa' markarekin.

 - Erabakia: BAgiria (1996-06-28): onartu egin da.

defendatzaile
adj./iz. Zerbaiten edo norbaiten alde egiten duena. Egiazko fedearen eta legearen defendatzailea. Defendatzaile sutsua, porrokatua, bortitza, amorratua.

Aztergaia: defendatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

defendatzaile, aldeko abokatu

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aldezkaria, defentsaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "lehenengo itzulian, defentsari hitza izenondo moduan onartu zen, abokatu defentsari sintagma adibide moduan gehituz. Orain, defendatzaile hitza gaineratu da, baina hori ere izenondo moduan. Izena ez ote? Bestela, posible ote da abokatu defentsari eta abokatu defendatzaile ere? (eta defentsore* Bazt. e. defendatzaile, defentsari)".

 - [E116]: "nire ustez, bai, posible da abokatu defendatzaile, nahiz egia den x-tzaile osaerakoak, normalean, 'x-tzen duen pertsona' adierako izen gisa ageri direla (eta izen-banaketakoak dira OEHn ikusi ditudan defendatzaile guztiak, eta EEBSko gehien-gehienak). Zer diozue?".

 - [E123]: "Berez bai -ari eta bai -tzaile atzizkiekin sortutako hitzak izan daitezke izen (hala izaten dira gehienetan), baina izenondoen posizioan ere ager daitezke, izen baten eskuinera alegia. Tesian jaso nituen adibide batzuk aipatzearren: Aingeru begirari, emazte eleketari, gotzon jagola, mutil emale, mutil salatari, seme hondatzaile, ezagun errotari, erbi mandatari, zakur zaunkari, egazti harrapari, emakume erosle... Ez dakit benetan izenondo diren ala ez: abokatu defentsari esan arren, esango al genuke abokatu hau beste hori baino defentsariago da? Edo abokatu defentsari eta zuhurra? Dena den, lehen itzulian eman genion izond. kategoria eta ez dakit orain aldaketak egiten hastea komeni den. Modu batean nahiz bestean ez dut arazorik ikusten defendatzaile ere sartzeko 'aldezkaria, defentsaria' adiera emanaz. Ez dut hain argi ikusten izond. kategoria ematearena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "bere soilean emango da forma (adibiderik, adierarik eta kategoriarik aipatu gabe): defendatzaile".

defenditu, defendi, defenditzen
du ad. lgart. Norbaiten edo zerbaiten alde egin; babestu. Ik. aldeztu; defendatu.

Aztergaia: defenditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

defenditu, defendi, defenditzen. Lgart. du ad. h. -en alde egin, aldeztu, babestu.

defentsa
1 iz. Zerbaiten edo norbaiten alde egitea; babesa. Defentsa-sistema. Defentsa-ministerioa. Auzipetuena ez den hizkuntza batean aritzeak defentsa-eskubidea urratzen du.
2 iz. Kiroletan, aurkariari eusteko saioa. Horrek ez digu nik gustuko dudan eraso eta defentsa jokoa lantzen utzi.

Aztergaia: defentsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: defentsa egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen parean defentsari (cf. abokatu defentsaria) agertu beharko litzateke, akusazio-ren parean akusari agertu beharko litzatekeen moduan" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "defentsa AS gisa gehitzeko: defentsa-lerro eta defentsa-sistema, oso erabiliak direlako".

 - [E116]: "asko dira defentsa-x osaerako hitz elkartuak (mordoska ikusi dut EEBSn, adib.: -sistema 8, -ministerio 7, -mekanismo 6, -bide 6, -ministro 4, -lerro 3, -idazkari 3, etab.); libretzat eman ditu lantaldeak, eta hala iruditzen zaizkit niri ere, baina zerrendan jaso liteke horietakoren bat edo beste, eta azpisarrera gisa agertzea baino egokiagoa izan liteke adibide gisa agertzea. Aukera egitean, kontuan izan beharko da babes-x osaerakoekin (eta defentsako x sintagma libreekin) izan dezaketen lehia ere".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "defentsa iz.: defentsa-sistema; defentsa-ministerio / AS: defentsa egin".

defentsa egin
ad.-lok. Zerbaiten defentsa egin. Auzi batean legelariak norbaiten defentsa egin.

Aztergaia: defentsa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

defentsa gabezia, defentsa-gabezia
iz. zuz. Auzi administratibo edo judizial batean defentsarako baliabide prozesalak bidegabeki ukatu edo mugatu zaizkionaren egoera. Epaileak argi eta garbi utzi nahi du hartutako erabakiak ez dakarrela defentsa gabeziarik. Defentsako abokatuek salatu dute kasua instantzia batean baino gehiagotan zatitu izanak defentsa-gabezia eragiten duela.

Aztergaia: defentsa-gabezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 26 (Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 3, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 6, Espainiako Gobernua 5, Laneki 4, Nafarroako Gobernua 1, UEU 3); ETC 105.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: defentsa-gabezia (Zuz.) indefensión / Adorez: 0 / Labayru: 0/ NolaErran: 0 // Euskalterm: defentsa-gabezia (indefensión).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Jakite-arloak

Zuz.

defentsan
postpos. Defendatzeko. (-en atzizkiaren eskuinean). Bere buruaren defentsan esana. Hemengo euskaldunak eta hangoak denon etxearen defentsan anaiturik.
Loturak
defentsari
adj. Norbaiten edo zerbaiten defentsa egiten duena. Abokatu defentsaria.

Aztergaia: defentsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: abokatu defentsaria.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper