50535 emaitza bilaketarentzat - [12101 - 12150] bistaratzen.

defentsiban
adb. Defendatzeko egoeran, defendatzeko jarreran. Alabaina, herenegun gaueko eztabaidan ez zirudien Bush defentsiban zegoenik. Defentsiban jartzen naiz, katuaren atzaparretan erortzeko arriskuan dagoen sagua baino erneago.

Aztergaia: defentsiban

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera berria sortzea proposatu da, ezabatzekoa den defentsiba sarreraren ordez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adb.

deferente
adj. anat. Gorputzeko hodiez mintzatuz, barrabiletatik hazia iraizten duena. Hodi deferentea.

Aztergaia: deferente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deferente 4: M. Etxaide ("Testikulutik, poro arrean amaitzen diren bi hodi deferente irteten dira, eta obulutegitik, poro emean amaitzen den obiduktua"), UZEI ("Dena den, normalean, prozedura kirurgikoak #mdash#tronpen lotura emakumezkoan edota hodi deferenteen lotura gizonezkoan#mdash# izendapen honetatik kanpo geratzen dira"), Zoologia 2 ("Testikulu bakoitzetik kanal motz batek irteten du alde bakoitzetik, eta kanal deferenterantz doaz, horiek esperma aurrera eramango dutelarik", "Kanal deferenteak asko kiribiltzen dira, eta aurreko muturrean bi besikula seminal edo epididimoak eratzen dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deferente : AB38 1 (hodi deferente), HiztEn (eta AS gisa: hodi deferente), LurE, Euskalterm 2 (horietan hodi deferente 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deferente : ElhHizt (eta adib. gisa: hodi deferente), EskolaHE (eta adib. gisa: hodi deferente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hodi deferentea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "ez, hitz hori frantsesez bikoitza baita: 1. "canal de...? 2. errespetua duena"

 - [E116]: "erdaretako adierak bakean utzirik, adiera jakin baterako proposatu du lantaldeak. Bigarren adiera eranstea proposatzen ote du PXk, hau da: "... 2 izond. 'errespetua duena, adeitsua'" bezalako zerbait? Baina horrek ez du oinarririk euskaraz, eta nik ez nuke aipatuko. Proposamena: bere horretan utzi lantaldearena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "deferente izond. Anat. : hodi deferentea".

definigaitz
adj. Definitzen zaila dena. Kontzeptu polisemiko eta definigaitza. Unibertso hori berez definigaitza delako.

Aztergaia: definigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 2, Berria 8, Deia 5, Elkar 6, Euskaltzaindia 1, Jakin 4, UEU 4); ETC 80

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: definigaitz adj. difícil de definir / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

definitibo
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, definitibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin betiko; erabateko; erabakigarri].

Aztergaia: definitibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh149 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

definitibo 4 aldiz jaso da: Azurm, A. Urretabizkaia, Egin 1997, Ere 1980.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

definitibo : DFrec 12, AB50 4, HiztEn, Euskalterm 1 (eta behin-betiko 1, erabateko 1); definitibuki : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

definitibo : HiruMila (ik. behin-betiko). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal definitivo / définitif formen ordainak: behin-betiko : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE (behin betirako), Lur EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV (bein-betiko); erabateko : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV. // Beste batzuk: Casve FE: azken, betiko, orozbako // HaizeG FB: azken, azkenean, alderat // PMuj DCV: azken-(erabakia).

definitibo adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, definitibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin betiko; erabateko].

definitibo 181; behin betiko 5876.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

definitibo 38; behin betiko 1233.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baina askotan ez da behin betikoren baliokidea. Horregatik, erabakigarri forma gehitzea proposatu da.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. behin-betiko, erabateko (aski dira hauek).

definitu, defini, definitzen
du ad. Kontzeptu bati dagozkion tasunak formula zehatz baten bidez mugatu. Elektroia definitu. "Ezagutu" hitza definitzeko.

Aztergaia: definitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

definitu, defini, definitzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

definitu, defini, definitzen

definitzaile
adj./iz. Definitzen duena. Nortasuna da gizabanakoaren alderdirik definitzaileena eta funtsezkoena.

Aztergaia: definitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

definitzaile 4: Azurm ("Orduan inprobisazioa, asmaketaren bat-batekotasuna, definitzailetzat hartzen da"), KontuEkon 1983 eta EUSTAT 1991 (testuinguru bera bietan, "Kontu Nazional [...] Batzuen Elementu Definitzailea"), E. Gil Bera ("definitzaile guzien kontra, salbuespenen herria gara gu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

definitzaile : DFrec 2 (ZArg: "definitzaile ofiziorik ez zait batere gustatzen"; Liburu zuria I: "demokraziaren ezaugarri definitzailetako bi"), Euskalterm 4 (hauetan 1 ekuazio definitzaile; 1 ezaugarri definitzaile; 1 testuinguru definitzaile) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

definizio
iz. Definitzea; kontzeptu bat definitzen duen esaldia. Hiztegi honetan definizioak eratzeko erabili den bidea. Definizio moduan taxuturiko esaera. Definizioz egiazko diren perpausak.

Aztergaia: definizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

definizio, (mugapen)

defizit
iz. Zorra berdintzeko hartzekoari falta zaiona. Balantzaren defizita.

Aztergaia: defizit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Euskaltzaindiaren kontabilitatean aspaldi erabiltzen dugu mentsa. Bestalde, defizit hitza ere badabil. Beraz, erabaki beharrekoa zeri ematen diogun lehentasuna"

 - [E116]: "egia da AUk dioena, eta erabaki beharko dugu lehentasuna. Baina, lehen itzulian, inolako markarik gabe eman genuen defizit hau, eta ments, berriz, "... 2 Zub. iz. 'eskasia, hutsa'" moduan azaldua; uste dut hobe dugula geroko uztea forma hauen arteko loturak argitzea ("euskara-euskara hiztegia" lantzeko unerako, adibidez). Proposamena: bere soilean utzi, oraingoz, lehen itzulikoa".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "hurrengo bileran ikusteko. (Bilboko bileran ikusi ondoren, bere horretan uztea erabakitzen da)".

defizitario
adj. Defizita duena edo dakarrena. Oraindik ere, euskarazko egunkari bat egitea defizitarioa da.

Aztergaia: defizitario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

defizitario 5: HezkBerEgitamua ("Zenbaitetan beroien eboluzioa espresio defizitarioetarantz doa"), J. Agirre ("Defizitarioa den entzima horren ekintza erraztu edo ordeztuko duten entzimak ere eman daitezke"), UZEI ("Eragiketa hau egin ahal izango balitz, egoera ekonomiko defizitarioa ekarriko luke"), BiolGeol/DBHO ("5 litroko ontzi batean lortuko duten altuera seinalatu eta adierazitako gatz-kantitateak bota kontrol-disoluzioa eta zazpi disoluzio defizitarioak lortzeko"), Deia 1998 ("Herri aldizkarien lana positibotzat jotzen da eta guk ere hala dela uste dugu, nahiz eta gehienetan defizitarioa izan"); defizitariotasun-maila 1, EHAA 1987 ("Diru-laguntzak kalkulatzerakoan honako parametro eta ponderazio-indize hauek hartuko dira kontuan: 1. Defizitariotasun-maila").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

defizitario : DFrec 5, AB50 4, HiztEn (defizita duena edo sortzen duena), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

defizitario : ElhHizt, HiruMila; defizitariotasun : HiruMila (deficitariedad) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

deficitario/déficitaire formen ordainak: defizitario : ElhHizt, HiruMila; galtzedün : Casve FE; galtzetan dena : HaizeG FB; ments(-) :HiruMila; zordun : Casve FE (-dün); HaizeG FB // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Vox es-eu, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): déficitaire; en (Collins): deficit (atr); it (S. Carbonell): ez dugu aurkitu; de (Langenscheidts): deficitär.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (cf. es, fr, de), eta beharrezkoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ario.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

deflazio
1 iz. ekon. Prezioen maila orokorraren jaitsiera. Anton. inflazio. Espainiako Gobernuak berretsi du prezioek behera egin arren ez dagoela deflazio arriskurik.
2 iz. geol. Higadura eolikoa, bereziki hondartza, ibai ibilgu eta kidekoetan gertatzen dena, haizeak lurrean solte dauden material xehe eta arinak arrastaka eramatearen ondorio dena. Haizeak bi mekanismoren bidez higatzen du: bata, deflazioa (...).

Aztergaia: deflazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): deflazio 72: Berria 54 (adib.: “egoera hori irauli denean agertu da deflazioaren mehatxua”), EiTB 16 (adib.: “Deflazioaren mamua handitu egin da”), Argia 2 (“Lan merkatuaren erreformak deflazio konkurrentzialaren ildo ortodoxoa sustatzen du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: deflazio 9: Berria 3 (adib.: “Deflazioaren arriskua «atzean gelditu» dela, eta lehentasuna inflazioaren aurkako borroka izango dela iragarri zuen”), Iñaki Heras 5 (adib.: “bizi zen deflazio garaian inflazioaren kontrola nagusitu zen”), Iñaki Mendiguren (“nahiz eta asmakuntzak berekin ekarri zituen inflazioaren eta deflazioaren gorabeherak”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es deflación / fr déflation: Elhuyar: deflazio / Nolaerran: deflazio* / Zehazki: deflazio / Labayru: deflazio / Adorez5000: deflazio.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen duen forma da, beharrekoa eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon.

deforestazio
iz. Basoa soiltzea. Mozketa hori inongo kontrolik gabe egiten ari direla, eta horrek deforestazioa eragiten duela ohartarazi zuten erakundeek. Ezaguna da, basoetan suteak eragitearen ondorioz, deforestazio handia dagoela inguruan.

Aztergaia: deforestazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

deforestazio 18: Joxerra Aizpurua, Ainhara Plazaola, EiTB.com 16.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: deforestazio : Berria 7, Pello Zabala.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. baso-soiltze.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. baso-soiltze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deforestazio: Ez deritzot gaizki horren ordez beste hitz "jatorrago" bat proposatzeari, baina gogoan izan dezagun, toki askotan baso ez dela erdarazko 'bosque', 'monte, landaketarik gabeko aldea' baizik. Maiz, gainera, hitz hori tropiko aldeko tokietarako erabiltzen da, eta hor, basoak barik, oihanak ditugu. Ene ustez oihan-soiltze egokiagoa litzateke eta, noski, ondoan deforestatu-ri h. oihanak soildu erantsi"

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "kontu zaila planteatzen du XK-k, eta zaila izango da baso eta oihan formen adierak ongi zehaztu artean (euskara batuan izango dituzten adierak, alegia, tokian-tokian dituztenak gorabehera); bien bitartean, eta kontuan izanik baso-soiltze dagoeneko arautua dugula, aukera biak eskaintzea izan liteke irtenbidea ("... h. baso-soiltze, oihan-soiltze"); deforestatu, berriz, ez nuke oraingoz aipatuko (behin ikusi dut EEBSn, testuliburu batean, eta Nekazaritza hiztegia-n ez da ageri #mdash# hiztegi honetatik bildu du aztergaiak deforestazio izena). Proposamena: "deforestazio iz. h. baso-soiltze, oihan-soiltze".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "kendu lerroa".

deformatu, deforma, deformatzen
da/du ad. med., teknol. Berezko forma galdu edo galarazi. Luzarora artikulazioak deformatu egiten dira, eta beren funtzioa galtzen dute. Pieza bat, kanpo-indarrek eragiten diotenean, deformatu egin daiteke apurtzera heldu gabe.

Aztergaia: deformatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

deformatu 2 (Elsb Fram); deformitate eta diforme bana (Tt Onsa).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guztiak EB dira: deformagaiztasun 2 (J. Gonzalez, UZEI); deformatu 14 (J.M. Rodriguez, TeknolMekan, I. Antiguedad, J.R. Etxebarria, Elhuyar 2, UZEI 4, G. Nazabal, J.M. Irigoien, X. Amuriza, I. Azkune) eta de-formatu 1 (G. Nazabal: "... marko berean lortutako argazkiak dira, eta hala ere ez dute informazio bera jasotzen, aitzitik baizik, "de-formatu" egiten dutela esan behar da"); deformatzaile 3 (cf. infra); deformazio 27 (M. Martinez 2, M. Pagola, Baga-bigaMat, Elhuyar 5, TeknolMekan, J.A. Fernandez, A. Sarriegi 3 eta "d.-energia" 3, HezSaila 1985, B. Urkizu, UZEI 3, J. Arregi 3, J.J. Iribar, A. Santamaria "d.-ikasketa") eta deformazino 2 (Etxde).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deformaezin : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 altzairu d.); deformagaitz : AB38 1; deformagaiztasun : AB38 1, Euskalterm 2; deformagarri : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; deformagarritasun : Euskalterm 2; deformaketa : AB38 1; eta 'deformación' itzulitako itxur-aldaketa 1 (AB38); deformakor : AB38 3; deformatu : DFrec 3, AB38 12, HiztEn, Euskalterm 2; eta 'deformar' itzulitako markeztu 1 (AB38), desitxuratu 1 (Euskalterm: markestu sinonimoarekin); 'deformar(se)' itzulitako itxuragabetu 1 (AB38); 'deformado/-a' itzulitako itxuragabetu 1 (Euskalterm: "hartze panoramiko itxuragabetu"), obalatu 1 (Euskalterm: "cojinete deformado por el desgaste: higadurak obalatutako kojinete); deformatzaile : cf. infra; deformazio : DFrec 6, AB38 23 (hauetan d. elastiko 3, d. iragankor 2, d. iraunkor 4, d. plastiko 2, d.-klase 1, d.-lan 1, d.-mota 1), AB50 1, HiztEn, Euskalterm 25 (hauetan bizkarrezurreko d. 1, d. angeluar 1, d. elastiko 1, d. iraunkor 1, d. kritiko 1, d. lineal 1, d. nagusi 1, d. plastiko 1, d. unitario 1, d. zurrunak 1, d.-ahalmen 1, d.-banda 1, d.-eremu 1, deformazioagatiko zahartzapen 1, deformazioarekiko erresistentzia 1, habe baten arimaren d. iraunkor 1, hondar-d. 1, kanpoko d. 1, makurdurazko d. 1, oinetako d. 1, tenplaketako d. 1, trakziozko d. 1); deformitate : Euskalterm 1 ("kaliza-deformitate"); disforme : Euskalterm 1 (diforme sinonimoarekin); eta 'deforme' itzulitako zatar 3 (AB38).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deformaezin : HiruMila, ElhHizt; deformatu : HiruMila, ElhHizt; deformazio : HiruMila, ElhHizt; deformagaitz , deformagarri , deformagarritasun , deformatzaile , deforme : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal deformable / déformable formen ordainak: deformagarri : HiruMila; aldakor : HaizeG FB // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; b) Erdal deformabilidad / déformabilité formenak: deformagarritasun : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap.: ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; c) Erdal deformación / déformation formenak: bestelakatze : Lur EF/FE, HaizeG FB (bertzelakatze); desbistatze : HiruMila; maspildura : Azkue Aurkibidea (d. de vasija); okertze : Casve FE; eta HiruMila: itxuragabetze, (fis.) deformazio // ElhHizt: 1 deformazio, desitxuratze, itxuragabetze; 2 (geol./tecnol) deformazio // Lur EG/CE: itxuragabetze // Lur EF/FE: itxuragabetze // PMuj DCV: 1 (cambio) alda, aldatze, aldaketa, aldaera. 2 (deformación, afeamiento) itxuspen, ezaintze // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, T-L LBF; d) Erdal deformador / déformateur formenak: deformatzaile : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; e) Erdal deformar / déformer formenak: aldatu : HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; desbistatu : HiruMila, HaizeG FB, T-L LBF; desmoldatu : HaizeG FB, T-L LBF; eragaldu : HaizeG FB; eraldu : T-L LBF; ezaindu : Lur EG/CE, PMuj DCV; itxuragaiztu : HiruMila; itxuraldatu : HaizeG FB; itxurgatu , itxustu , zakartu : PMuj DCV; kaskaildu : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea ("deformarse"); makurtu : XarHizt; matzertu , matzikatu ; markistu ("deformarse"): Azkue Aurkibidea; okertu : XarHizt, Casve FE (okertü); zatartu : HiruMila, PMuj DCV // eta HiruMila: itxuragabetu, itxuratxartu, deformatu // ElhHizt: 1 deformatu, desitxuratu, itxuragabetu; 2 (mat.) deformatu // Lur EG/CE: itxuragabetu, markestu // Lur EF/FE: 1 desitxuratu, markestu, itxuragabetu, itxuratxartu; 2 itxusitu // T-L LBF: markestu // PMuj DCV: itxuragabetu; f) es deformatorio formarenak: itxusgarri , ezaingarri , ezain-arazle , zatargarri : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea; Erdal deforme / difforme formen ordainak: desitxuratu , deformatu : ElhHizt; itxuragabe : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE; itxuragaitz , karkail , maker , narriodun : HiruMila; kankail , moldegaitz , bürlüz , makola ; (d. de ligne) itsusi : Casve FE; kaskail : XarHizt; markuts : HaizeG FB, Azkue Aurkibidea (markhitx, markits); matzer : Azkue Aurkibidea; moldegabe : Lur EG/CE; moldegaitz : T-L LBF; putrus : XarHizt, HaizeG FB // eta HiruMila: zatar // Lur EG/CE: ezain // XarHizt: oker, ezain // Casve FE: oker // HaizeG FB: oker, matxar // PMuj DCV: 1 itxurga, oker, matxar, markets; 2 era-gabe, arau-gabe, ario-gabe; 3 itxusi, zantar, ezain, zatar // Azkue Aurkibidea: matxar, zatar // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE; g) Erdal deformidad / difformité formenak: aradiza : Azkue Aurkibidea; forma-anormaltasun : ElhHizt; itxuragabetasun : HiruMila, ElhHizt; markets : HiruMila; oker , itsustartzün , makolatarzün : Casve FE; putrustasun : HaizeG FB (aux pieds difformes: hetrepel) // eta PMuj DCV: 1 itxustasun, ezaintasun, makestasun; 2 itxuskeria, zatarkeria, ezainkeria; 3 error grosero: utsegin aundia // Azkue Aurkibidea: zatarkeria // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkoa da, Med. eta Teknol. arloetan behintzat.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deforma, deformatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Med., Teknol.

deformatzaile
adj. med., teknol. Deformatzen duena. Kasu horretan, indar deformatzailea ezeztatzen denean, materialak jatorrizko itxura hartzen du berriz.

Aztergaia: deformatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deformatzaile 3: UZEI ("Osteitis deformatzailea. Ik. Paget-en gaixotasuna"), FisKim/BBB 2 (adib.: "Indar deformatzailea anulatzen denean, materialak jatorrizko itxura berrartzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deformatzaile : AB38 8 (hauetan efektu d., indar d.), AB50 2 (hauetan ispilu d.), HiztEn (iz. eta izond. Deformatzen duena), Euskalterm 3 (Mekan. indar d. 'fuerza deformadora', Med. kondrodistrofia d., osteitis d. 'condrodistrofia, osteítis deformante') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deformatzaile : HiruMila (izond. deformador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med., Teknol.

deformazio
iz. med., teknol. Deformatzea; horren ondorioa. Ahoko minbizia eta aurpegiko zauriak edo deformazioak dituzten gaixoei zuzendua. Sobietar Batasun ohian eman zituzten ezagutzera metalen deformazio elektromagnetikoaren lehen ikerkuntzak.

Aztergaia: deformazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med., Teknol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

defot
adj. Batez ere zub. Emakumeez mintzatuz, antzua. Emazte haurgabea, esterila, defota, antzua eta fruitugabea.

Aztergaia: defot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: defota / HiztEn: defota / LurE: - / ElhHizt: defot(a) / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

antzua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Dehota. betirako aberea agor edo braiaki izan daiteke andere bat agor edo haurezin; behinbehinean ernal ez daitekena da antzu"

 - [E123]: "OEHko datuak ikusita, nola behar du, defot ala defota?"

 - [E115]: "Betirako eta sorteen antzu (ardi defota/dehota gizentarazten da eta saltzen)"

 - [E116]: "a) Axularrengan eta Abraham pastoralean defota eta dehota forma bana ageri dira (Azkuek aipatu du defot -a gabea), eta ez dute asko laguntzen horiek "nola behar du"en erabakitzeko; ba al du inork informazio hoberik? b) zailagoa da oraindik adieren gurutzatzeak argitzea (betiko den ala behin-behinean, emakumeaz esaten den ala ardiaz #mdash#emazteak dira testuetakoak#mdash#, zeini dagokion agor eta zeini antzu, etab.), aski desberdinak izan bailitezke kontuak leku batetik bestera, eta hala baitira gure testuetan. "Euskara-euskara hiztegia" lantzean ikustekoak dira zailtasun hauek, eta nik bere horretan utziko nuke lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "defot izond. Gaur batez ere Zub.: emazte haur gabea, esterila, defota, antzua eta fruitu gabea"

defuntu
adj./iz. Zendua, hila. Ik. zena. Defuntuak utzi zintuen bere ondasunen jabe. Joan zen bere diruak harturik zapatari defuntuaren etxera.

Aztergaia: defuntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E107]: ez ote da hobe zena edo zendua?

 - Erabakia: BAgiria (1996-06-28): hobe hil, zendu, zen. adib: Gure hilak; gure ama zena.

degeneratibo
adj. Eritasunez eta kideko prozesuez mintzatuz, degenerazioa eragiten duena. Artritisa gaitz kroniko eta degeneratiboa da.

Aztergaia: degeneratibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “degeneratu, degenera, degeneratzen da/du ad. Endekatu.”. “degenerazio iz. Endekatzea.”.

LBeh (2016-10-26): degeneratibo 30: Elkar, Consumer 3, Berria 14, EiTB 3, Jakin, Argia 7, DiarioVasco; endekapenezko 48.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: degeneratibo 3, Berria; endekapenezko 16.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: demencia degenerativa primaria: endekapen-dementzia primario (4); miopía degenerativa: endekapen-miopia (4), miopia degeneratibo (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: neurodegeneratibo.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es degenerativo / fr dégénératif(ive): Elhuyar: endekapenezko; endekapen- / NolaErran: -; dégénérer (endekatu) / Zehazki: degeneratibo / Labayru: endekapenezko, endekapen-* / Adorez5000: endekapenezko, endekapen-.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, beharrezkoa eta onartzekoa (degeneratu ere arautua denez).

degeneratu, degenera, degeneratzen
da/du ad. Endekatu. Mutazioaren emaitzak interpretatzean, gogoan izan behar dugu, lehenik, kode genetikoa degeneratua dagoela.

Aztergaia: degeneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu dejeneratu, dejenerazio (-g-) formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dejeneratu EB 2 (Azurm, A. Pagola); degenerazio EB 2 (Azurm, UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

degeneratu : DFrec 1, Euskalterm 2 (arte d., kode d.); degenerazio : HiztEn, Euskalterm 3. Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE // Erdal degenerar, degenerado, degeneración formen ordainak: AB38: andegapen 2, endakatu 2 // AB50: ø // Euskalterm: endekapen 15 (hauetan gantz-e., e. amiloide, e. eritasun, e.-artropia, e. kaseoso, e. kaseoso, e. hepatolentikular, e. hialino, e.-teoria), endekatze 1, endekatu 6.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

degeneratu : EuskHizt († Ik. dejeneratu), HiruMila; degenerazio : ElhHizt, HiruMila; dejeneratu : EuskHizt; dejeneratze : EuskHizt; dejenerazio : EuskHizt. Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko degeneración, degenerado, degenerar/dégénérescence, dégénération, dégénéré, dégénérer beste hiztegietan: ElhHizt: 1 gainbehera, gainbeheratze. 2 (Med) endekapen, degenerazio / endekatu / 1 gainbeheratu, gain behera etorri. 2 endekatu. 3 (degenerar en) bilakatu, bihurtu, -n amaitu/bukatu; gaiztatu, okertu, okerrera egin / endekapenezko // HiruMila: 1 endekatze, endekapen. 2 (Cienc) degenerazio / degeneratu / 1 endekatu. 2 (Cienc) degeneratu // Lur EG/CE: endekatu / endekatu, andegatu // Lur EF/FB: endekatu, pirtxildu // Casve FE: esmeria, esteiarzün / esteiari / esmeriatü, kiskiltü, esteialtü // HaizeG FB: kiskilkeria / purtzildu, kiskildu / baxtartu, kiskildu, pirtxildu // T-L LFB: pirtxildu, bastartu // PMuj DCV: endekatze; beraldi, gainbera, gain-beraldi, eroraldi, jauskaldi / endeka / endekatu, okertu, saiestu, pirtxildu; erori, jausi, gainberatu, gainbera egin // Azkue Aurkibidea: endeka, endekatua / endakatu, endegatu, endekatu, kiskildu, pirtxildu (degenerar una persona).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

degeneratu, degenera, degeneratzen. da/du ad. 'endekatu'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: egokiagoak iruditzen zaizkit j- dunak baino.

 - [E115]: ongi nazioarteko -g- horrekin.

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): mailegu berriak, oro har, -g- grafiarekin emango dira. Beraz, -j- grafiarekin arautuetatik aldatzekoak izango lirateke: degeneratu, diligentzia, erregistro eta original idatziz. Eta erabaki gabe utzitakoen artean, -g- grafiarekin beharko lukete beste hauek ere: prestigio, pribilegio, sakrilegio. Bestalde, ahoskera araua pittin bat "leundu" beharra dakar honek. Dagokion arauan ageri den aditza aldatuz konponduko da kontua. Araua honela mintzo da: " eta bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia)..." Horren ordez, beraz, beste hau emango da: " eta bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu beharko litzateke ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia)..." // BAgiria (2000-02-24): hurrengo bilerarako g/j grafien arazoa duten hitzen zerrenda aztertuko da. // Batzordea (JAA, MA, IS): dagoenetan hartzea proposatu da.

degenerazio
iz. Endekatzea. Hortaz, talde bereko kideen artean gurutzatzen dira, eta horrek espeziearen degenerazioa dakar.

Aztergaia: degenerazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'endekatzea'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: egokiagoak iruditzen zaizkit j- dunak baino.

 - [E115]: ongi nazioarteko -g- horrekin.

 - [E208]: "degenerazio; gehitzeko, nazioarteko hitz hau zientzian beharrezkoa baita, agian ondoan 'endakatze' gisa definituz"

 - [E116]: "ez dut ulertu XKren oharra (horrelaxe baitator lehen itzulikoan), eta berak argituko du zer den "gehitzeko"a".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): hurrengo bilerarako g/j grafien arazoa duten hitzen zerrenda aztertuko da. // Batzordea (JAA, MA, IS): dagoenetan hartzea proposatu da. // Erabakia (2005-11-25): "degenerazio 'endekatzea'".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. degeneratu.

degradatu, degrada, degradatzen
1 du ad. Norbaiti, duen gradua edo maila kendu. Ofiziala atxilotu, degradatu eta hil arteko erbesteratzearekin zigortu zuten.
2 da/du ad. Jatorrizko kalitatea galdu edo galarazi. Ekonomia-hazkunde bizkorrak Lurreko basoak, ura eta airea degradatu ditu.
3 du ad. kim. Molekulez mintzatuz, lotura bat edo gehiago hautsi eta molekula txikiagoak eratu.

Aztergaia: degradatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

degradatu EB 7: F. Juaristi, J.L. Arriaga, J. Butron, J. Aldabe, K. Santisteban, I. Aizpuru, DV Zabalik 1989.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

degradatu : DFrec 1, AB38 4 (degradatze 2), HiztEn, Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

degradatu : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal degradar / dégrader formen ordainak: degradatu : HiruMila, ElhHizt; apaldu : Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE (apaltü). // Beste batzuk: Lur EF/FE: andeatu, kargutik kendu; Casve FE: gradoa kentü, apaltü, itsustü; HaizeG FB: zirpildu, xirxildu, likistatu, itsustu; PMuj DCV: gradua kendu, mailaz beratu, doilortu, zirpildu, zarpaildu, lots-arazi, itxustu, istu, moteldu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

degrada, degradatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Teknizismo gisa erabiltzekoa da (lantaldeak ez daki eremuak mugatzen); bestetan hobestekoak dira hondatu, eskastu, andeatu, apaldu bezalakoak.

degradazio
iz. Degradatzea. Ingurumenaren degradazioa. Proteinen degradazio kontrolatua. Eguzki-argiak botika askoren degradazio-prozesua azkartzen du.

Aztergaia: degradazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. endekatze

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Teknizismo gisa erabiltzekoa.

dei
1 iz. Norbaiten arreta erakartzea, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez; deitzeko hitza edo hotsa. Artzainaren dei gozoa. Hara non datorren Txuri, Katalinen deietara. Haren deia ezagutzen dutelako. Hamabietako ezkila, nagien deia. Ez dago inori eskatu beharrik liburu hori irakur dezan, gogoz eta inoren deirik gabe irakurtzen baitira horrelakoak gure artean. Jesusen Bihotzaren Deia.
2 iz. Zerbaitek, bereziki sentimendu edo ideia batek, norbaitengan eragiten duen indarra. Odolaren dei kartsua. Bihotzaren deiari jarraitu. Humboldt, euskara eta Euskal Herriaren deiak liluratuta, etorri zitzaigun gurera. Graziaren dei amultsua. Jainkoaren deia edo bokazioa. Jainkoaren deiari entzungor egin. Onena, lanean hastea genuke zirt edo zart, nork bere deiari erantzunaz.
3 iz. Norabait joateko, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hatzeko eskaria. Batzarrerako deia hartu. Gripeak urtero estatu osoan 1.500 heriotza eragiten duela gogoratu du; batik bat 65 urtetik gorakoen artean eta talde horri egin dio txertatzeko dei berezia. Giza eskubideen urraketen kasuen aurrean ekiteko deia egin nahi dugu. Desobedientziarako deia egina du atez atekoaren aurkako taldeak. Bermeoko bilkurarako deia egin dute.
4 iz. Telefono bidezko komunikazioa. Telefono dei bat. Bahiketaren amaiera adieraziko zien deiaren zain zeudela. Erredakziora iristen diren dei guztiak grabatzen dituela CIAk.
5 iz. Batez ere pl. Eliz deiak. Deiak botata, Bilbon ezkondu ziren.

Aztergaia: dei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dei egin, deiez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: dei-hitz , (eliz) dei .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dei egin, deiez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "dei. Hor azpisarrera gisa ematen den deierak (Bizk.), gero sarrera gisa ere badator"

 - [E208]: "deialdi ireki, deialdi itxi, dei eragin, deiez egon: hauek guztiok, duten erabilera bereziagatik sartu beharko genituzke".

 - [E116]: "MAk aipatzen duen deierak ez da dei sarreraren azpisarrera gisa proposatzen, baizik (eliz) dei azpisarreraren sinonimo gisa (manak bezala, alegia); XK-k aipatzen dituenetan, dei eragin esapideak badu txostena (P. Urtek aipatu zuen bere hiztegian, X. Galarretak bakarrik erabili du, eta ez da gaurko hiztegietan eta testuetan ageri: horregatik emango zuen lantaldeak "eraikuntza libre"tzat, erabili nahi duenak erabil dezan, baina Euskaltzaindiaren "bedeinkaziorik" gabe); deiez adizlaguna batez ere egon aditzarekin erabiltzen da, XK-k ongi dioenez, baina besterekin ere erabil liteke (cf. jardun, ari izan, hasi), eta beste inoiz egin dugun bezala egingo nuke hemen ere, oharra erantsiz parentesi artean: "(batez ere egon aditzarekin erabiltzen da)"; deialdi ireki eta deialdi itxi, azkenik, beste sarrera bati dagozkio. Proposamena (dei sarreraren lau azpisarrerak zehazteko, alegia):dei egindeiez adlag. (batez ere egon aditzarekin erabiltzen da). Sin. deika.dei-hitz(eliz) dei pl. Sin. manak (Ipar.), deierak (Bizk.)"

 - [E116]: "ez dakit "erabilera berezia" duten deialdi ireki eta deialdi itxi esapideek (hiru aldiz ikusi dut deialdi ireki EEBSn, Euskal Herriko eta Gipuzkoako buletinetan, eta ez dut aurkitu deialdi itxi bezalakorik); Hegoaldeko administrazioan, bai, erabiltzen dira, baina bestetan ere bai? Dena dela, egokiak iruditzen bazaizkizue, zerrendan jaso litezke, adibide gisa, beharbada. Zuek esan".

 - [E123]: "oraingoz ez nituzke sartuko; ez dira hain hedatuak, nik uste".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "dei / proposamena onartu da, eta hor ageri diren bezala emango dira lau azpisarrerak. Ez dira oraingoz aipatuko deialdi ireki eta deialdi itxi esapideak".

dei egin
1 du ad.-lok. Deitu, norbaiten arreta erakarri. Leihotik dei egin nion nirekin egon zen auzoari. Dei egin zidan neure izenez. Eskailera-burura irtenez dei egin zuen gure neskatxak: "Nor da?". || Artzainak dei eta ardiak harengandik ihesi.
2 du ad.-lok. Norbaiti norabait joateko eskatu, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko. Zugana etortzeko dei egiten badidazu. Kultura elkarteak dei egiten die herritarrei kontzertua ikustera hurbil daitezen. Ikasle taldeei, gurasoei, alderdi politikoei eta gizarte eragileei dei egin diete manifestazioan parte hartzera. Dei egiten diogu jendeari herrietan eta ahal duen tokietan mugitzen hasteko. || (Deia nori egiten zaion adierazten ez dela). Borrokara dei egin. Independentziaren aldeko kimu berdeak zabaltzera dei egin du. || Gaur eguerdiko Bermeoko bilkurarako deia egin dute.
3 du ad.-lok. Norbaiti, bereziki izaki jainkozko edo sakratu bati, laguntza eske deitu, erregutu. Isiltzeke dei egingo dugu: erruki, erruki, erruki! Han altxatu zioten aldare bat Jaunari, eta dei egin zioten haren izenari.
4 du ad.-lok. Telefono bidezko komunikazioa ezarri. (Determinatzaileekin). Alexander Graham Bellek lehen telefono deia egin zuen 1876an. Joanak telefonoa hartu eta deia egin du. Sakelako telefonotik mezu bat bidaltzea edo dei bat egitea duzu nahiago?
5 du ad.-lok. Eliz deiak egin. (Determinatzaileekin). Lehenengo deia egin. Era horietan ezkontzak egin ahal izateko deiak ez dira beharrezkoak.

Aztergaia: dei egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deia hartu
du ad.-lok. Telefono dei bati erantzun. Baina ezinbestekoa da deia hartzen duenaren anonimotasuna gordetzea. || Arratsaldeko zortzietan, dei bat hartu zuten Gabierrotako gasolindegian Gurutze Gorriak zeukan postuan.

Aztergaia: deia hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dei eta hartu sarreretan.

deia jaso
1 du ad.-lok. Telefono dei bat hartzaileari iritsi. Kostua deitzen duenaren eta deia jasotzen duenaren artean partekatzen da. Foruzainek deia jaso zuten kamioia kontrako noranzkoan zihoala salatzeko. || Aitaginarrebaren deia jaso zuen berrogei urte bete zituen egunean. Diazek dei bat jaso zuen bere sakelako telefonoan. Itxaropenaren Telefonoan jasotako deiek % 10 egin dute gora 2011n.
2 du ad.-lok. Norabait joateko, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko eskaria jaso. Mateok, halako batean, soldaduskara joateko deia jaso du, eta alde egitea erabaki du. Euskal Selekzioaren deia jaso du.

Aztergaia: deia jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dei eta jaso sarreretan.

deiadar
iz. Oihua. Infernuko deiadar eta garrasi saminak. Lurpetik entzungo du deiadar bipila: hemen dago ama bat bere haurrek hila. Erromes ezinduen auhen-deiadarrak.

Aztergaia: deiadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dei(h)adar

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendiko erabakia berretsi da, nahiz oso hedatua den deadar forma

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: deiadar egin , deiadarrez .

deiadar egin
du ad.-lok. Oihu egin. Deiadar egin zioten: Daviden semea, erruki gaitzazu! Jo zuen atea Mirenen etxean, deiadar eginez: Miren!! Eta egiaren alde deiadar egingo duenik ez dago inor? || Deiadar bat egin zuen. Deiadar hain izugarria egin zuen, non guztiak ihesari eman zitzaizkion. Goiko zelaitik deiadar handiak egin zizkigun.

Aztergaia: deiadar egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS; azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deiadar sarrerari dagokion azpisarrera.

deiadarka
adb. Deiadar eginez, deiadarrez. Deiadarka erantzun zion. Deiadarka ari zirela. Deiadarka hasi zen. Lehenik intzirika, gero deiadarka.

Aztergaia: deiadarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

deiadarkari
adj. g. er. Deiadar egiten duena.

Aztergaia: deiadarkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

deiadarrez
adb. Deiadar eginez. Ik. deiadarka. Hasten da oihuz, heiagoraz eta deiadarrez zeren bere senarrak belarrondoko bat eman dion. Ez bakarrik deiez gaude, baizik eta deiadarrez. Altxatu omen zen plazako jende guztia, deiadarrez. Jende guztia hasi zen deiadarrez, jaitsi zedila. Biriketako indar guztiaz deiadarrez abiatu zen. Negar batean zetorren, "ama, ama eta ama" deiadarrez.
Loturak

Aztergaia: deiadarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deiadar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

deiadarka.

deialdi
1 iz. Azterketa edo lehiaketa batera egiten diren deietako bakoitza. Lehen deialdian onartuak izan ez direnak. Kimikako azterketa; ekaineko deialdia.
2 iz. Greba, ekitaldi edo kideko baterako egiten den deia. Zertan da greba deialdia?
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: deialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deialdia egin
du ad.-lok. Norbaiti norabait joateko edo zerbaitetan parte hartzeko eskatu edo aukera eman. Bertan lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeek deialdia egin dute laguntza eske. Beraz, Ertzaintzak deialdia egiten du lekukorik balego jo dezala edozein komisariatara. || Grebarako deialdia egin du sindikatuak. Elkarteak ekimen honetan parte hartzeko deialdia egin du gaur. 451 lanposturako deialdia egina dago jada. Ekainean beste deialdi bat egingo du Jaurlaritzak 28 milioi euroko aurrekontuarekin. Horretarako deialdi publikoa egin beharko da.

Aztergaia: deialdia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa deialdi eta egin sarreretan.

deialdia ireki
du ad.-lok. Ik. deialdia egin. Lan eskaintza publikorako deialdia ireki du Euskal Telebistak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: deialdia ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

deiarazi, deiaraz, deiarazten
du/dio ad. Batez ere Ipar. Etortzeko agindu edo manatu. Orduan Faraoiak deiarazi zituen berehala Moises eta Aaron.

Aztergaia: deiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deiarazi, deiaraz, deiarazten. Batez ere Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deiarazi, deiaraz, deiarazten

deiera
iz. pl. bizk. Eliz deiak.

Aztergaia: deiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Numeroa

pl.

Forma baten adiera(k)

(eliz) deiak.

deierriar
1 adj. Deierrikoa, Deierriri dagokiona.
2 iz. Deierriko herritarra.
deiez
adb. Dei eginez, deika. Norbaiti deiez egon. Zuri deiez gaude Evaren ume erbestetuok. Deiez hasi. Agertu zen atso bat Eladiri deiez, zioela (...).
Loturak

Esaera zaharrak

So ez dagoena geroari, deiez dagokio goseari.

Aztergaia: deiez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "adlag. Sin. deika".

deigarri
adj. Jendearen arreta erakartzen duena. Eraztunaren argitasun deigarria.

Aztergaia: deigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deika
adb. Dei eginez, deiez. Deika ari nauzu. Deika hasi. Negarrez deika dagokizun ene bihotza. Zeruan eder izarrak mila, zerura deika lurtarrei.

Aztergaia: deika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deikazteluar
1 adj. Deikaztelukoa, Deikazteluri dagokiona.
2 iz. Deikazteluko herritarra.
deiktiko
adj. hizkl. Elementu gramatikalez mintzatuz, deixi funtzioa duena. Harako-ren balio deiktikoa.

Aztergaia: deiktiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu deiktiko , deixi formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deiktiko (eta deiktiko-erakusle) 6: Gte EEK I (""orain, oraingo, hemen, hau" eta hauen antzeko deiktiko-erakusleekin"), JAMuj ("Ustezko toki-aldaketa hori gorabehera, dena den, garbi dago horrelako egituran "harako"-ren balio deiktikoa ahuldu egin daitekeela"), A. Barreña 2 ("NZ-esaldi hauek osagai bi dituzte: deiktikotzat edo subjektutzat [...] har daitekeen izena NZ-esaldiaren hasieran eta NZ-hitza honen ondoren, esaldiaren amaieran", "NZ-esaldi hauek esaldiaren hasieran erakusten duten osagaia deiktiko formaduna eta mintzagaiaren funtzioa betetzen duenetakoa dela uste dut"), A. Alberdi ("Denetan "hemen" deiktikoa erabilita ere, hemen horren nolakotasuna ezberdina da"), U. Apalategi ("Deiktiko narratiboa #mdash# narrazioa nundik [...] egiten den aditzera ematen digun zantzu testuala"); deixi 3: E. Perez ("Lehena #mdash#Pragmatikaren esparrua#mdash# ezinbestekoa pragmatikaren nondik-norakoak zertan diren jakin nahi duen ororentzat, bigarrenak "deixia" du azterpuntu"), R.M. Pagola ("Horretan ere dialektologia modernoaren mailan jartzen da, bide ona eta deixiarena baino errazagoa dela azalduz"), A. Alberdi ("Horregatik, eduki gramatikaletan, gramatika tradizionalean ohiko diren elementuez gain, ez-ohiko eta "berri" diren batzuk ere sartu behar izan dira: testua, kontestua, deixia, antolatzaileak, koherentzia, kohesioa, testu tipologia, etab.").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deiktiko : HiztEn (iz. eta izond. Hizkl. Esakunea gauzatzen deneko espazio-denborazko testuinguruan erreferentea duen elementua #mdash# testuinguruaren arabera, bihar, hor, ni bezalako elementu deiktikoek une, espazio edo pertsona desberdinak adierazten dituzte), LurE (adj. Hizkl. Hizketan, zenbait egoera #mdash#lekua, denbora, hiztuna...#mdash# seinalatzen dituen edo haiei erreferentzia egiten dien hizkuntza osagaiaz esaten da; deixiari dagokiona. Deiktiko dira izenordainak, adberbioak, erakusleak, etab.), Euskalterm 2 (hauetan funtzio d.); deixi : HiztEn (Hizkl. Esakunea gertatzen deneko espazio-denborazko testuinguruari egiten zaion erreferentzi multzoa; elementu enklitikoek betetzen duten funtzioa), LurE (Hizkl. Hizkuntzaren zenbait osagaik betetzen duten funtzioa, begien aurrean dagoen zerbait, edo hizketan aipatu den edo aipatu behar den zerbait, seinalatuz. Osagai horiei deiktiko deitzen zaie), Euskalterm 1 (deixis) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deiktiko : ElhHizt (iz./izond. Hizkl. deíctico), HiruMila (izond. eta iz. deíctico), EskolaHE (izond. Hizkl. Erakusteko, izendatzeko balio duena); deixi : ElhHizt (Hizkl. deixis), HiruMila (deixi) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

deikunde
1 iz. Ebanjelioaren arabera, Gabriel goiaingeruak Mariari Jesusen ama izango zela iragartzea. Ik. anuntziazio.
2 iz. Eliza katolikoan, martxoaren 25ean ospatzen den jaia, Gabriel goiaingeruak Mariari Jesusen ama izango zela iragarri ziola gogoratzeko egiten dena. (A larriz). Epailaren 25a, eguena, Ama Birjinaren Deikundea.

Aztergaia: deikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anuntziazio anuntziazione, anuntzazione, anunziazino(e), anon(t)ziazioneAnunciación. * Maria birjinaren anunziazionea. Lç Cal A 4r. Anunziazionearen edo Gabrielen salutazionearen gañean. EZ Noel 41. Andre Birjinaren Anunziazinoa. EZ Eliç L y Harb ? 5v. Angeru san Gabrielen anunziaziñoa. Cap 133. Anuntzazionia, resurrekzionia eta pasione dolorosa. Tt Onsa 48. Anunziazionea. Gç 132. Anunziazioneko egunean, zeina baita Martxoaren hogoi eta bortza. CatLav 49 (V 32). Biryinaren anunziazionea. Lg II 97. Anonziazioneko egüna. CatLan 8. Dator garizuman Anunziazinoeko jaija. Astar II 241. Jesüs-Kristen Anüntziazionia. UskLiB 183. Birjina Saintiaren Anonziazionia. CatS 100. Ama Birjiñaren Berri-on edo Anunziazioko-pesta-aur gabean. Aran SIgn 20. Mariaren Anunziazio edo berriak ekartearen izenaz ezagutzen diran Erlijiosak. Arr May 153. Anontziazioneko eta Bisitazioneko ixtorioak. CatBurg 102. Horra zeri erraiten zaion anontziazionea. Zerb IxtS 82.deikunde 1. (Bera (dai-), BeraLzM) Anunciación. (Neol. creado por AG en 1896, de deitu 'proclamar' y -kunde). " Miren Deikundia, Nuestra Señora de la Anunciación" Ayerb EEs 1916, 191. * [Epalla] 25 egubena. Ama-Birkiñaren Deikundia. AG 992. Ama-Neskutzari Deikundia. Ib. 1463.berriemate Anunciación. * Anonziazionea edo Berriematea. Arb Erlis 375. En DFrec hay un ej. más.

LB: anuntziazio 0; deikunde 15: Argia (“Leonardo Da Vinciren Deikundea eta Caravaggioren Bako”), Berria (“Deikunde deritzon elizan, adibidez, katolikoak, ortodoxoak eta armeniarrak elkarri beha zeuden ( eta daude !), nor mesfidatiago”), EiTB (“Alabaina, elizkizunak bermaturik daude, Deikundearen kapera txikiari esker”), Elkar 2 (“Argi izpiak beste izpi bat ebokatu dit: Philippe de Champaigneren Deikunde batean, Espiritu Doneari Mariaren aurpegira eskapatzen zaiona”), Espainiako Gobernua 4 (“Burgo de Osma, Soria. Deikundearen katedrala”), Karmel 6 (“Alba de Tormesen dagoen Andre Maria Deikundeko monasterioaren fundazioaz ari da“).ETC: anuntziazio 2: Patxi Salaberri (“Deikunde edo Anuntziazio jaia”), J. Sarrionandia: “(Gabon eguna dela eta anuntziazio zaratatsua egingo da.”); deikunde 18: Josu Zabaleta (“Deikunde batzuk oso dramatizatuak dira (Boticellirena, esate baterako)”), Ignazio Aiestaran (“Aldarte horretan Espainia arrago bilakatu zen, Velázquezek margotutako sutegian bezala, erlijiozko su-deikunde inperialista berrian, non Vulkano eta Apolo borrokatu ziren, non Piztia eta Aingerua gudukatu ziren”), Berria (“Deikunde deritzon elizan, adibidez, katolikoak, ortodoxoak eta armeniarrak elkarri beha zeuden (eta daude!), nor mesfidatiago”), Patxi Salaberri (“Deikunde edo Anuntziazio jaia”), Berria (“Fra Angelicoren Deikunde baterako tokia I eta Deikunde baterako tokia II”), Xabier Amuriza (“Argi-izpiak beste izpi bat ebokatu dit: Philippe de Champaigneren Deikunde batean, Espiritu Doneari Mariaren aurpegira eskapatzen zaiona”), Wikipedia 11 (“Lucasen arabera, Maria, Deikunde eta gero, «arin-arin» joan zen Judeako mendialdeko hiri batera. Kondairak dio, topaketa hau Ein Kerem izeneko herrixkan gertatu zela, Jerusalemdik zazpi kilometrotara mendebalderantz zegoena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

es Anunciación / fr AnnonciationElhHizt: (Rel.) [misterio; día] deikunde /Adorez: (Rel.) Deikunde, (fiesta) Andre Mari Martxokoa / Labayru: [Ref. a la Virgen] Deikunde (neol.). / NolaErran: l'Annonciation (événement) Anuntziazioa; (fête) Andredena Maria Martxoko – Anderedona Maria Martxoko (ZU) – Andre Mari Martxoko (MD) – Ama Birjina Martxoko (MD). // Euskalterm: eu jaunaren gizakundearen adierazpena; deikundea; es la anunciación de la encarnación del señor; fr l'annonciation

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

anuntziazio forma onartzean, deikunde neologismoa ere jasotzea proposatu zen, erabilia denez.

deismo
iz. Mundua sortu duen Jainkoa bai, baina errebelaturiko erlijio edo dogmarik onartzen ez duen doktrina. Spinozak erlijioaren eta politikaren arteko lehen bereizketa modernoa egin zuen, eta ilustrazio juduak deismoaren aldeko apustua.

Aztergaia: deismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
deitatu, deita, deitatzen
da/du ad. Ipar. zah. Deitu.

Aztergaia: deitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deita, deitatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

deitu.

deitoragarri
adj. Deitoratzea merezi duena, deitoratzeko dena. Ik. negargarri. Itsukeria deitoragarria! Nahasmenduzko egun deitoragarriak. Egoera deitoragarrian. Deitoragarri zait hiltzea, maitatzen baitut bizia.

Aztergaia: deitoragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deitoratu, deitora, deitoratzen
du ad. Zerbaitek eragindako atsekabea adierazi, deitore egin. Ik. auhendatu. Hasiko da bere ondiko handia deitoratzen. Iragana deitoratuz. Bere hutsak negar-auhenetan deitoratzen zituela. Bere arbasoen hobian ehortzi zuten eta Jerusalem guztiak deitoratu zuen. Deitoratzeko egoeran.

Aztergaia: deitoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deitoratu, deitora, deitoratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deitoratu, deitora, deitoratzen

deitoratzaile
adj./iz. Deitore egiten duena. Ik. erostari; hiletari. Dei itzazue emazteki deitoratzaileak, eta etor bitez.

Aztergaia: deitoratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

deitoratze
iz. Zerbaitek eragindako atsekabea adieraztea. Zein auhen, negar eta deitoratze gutxi aditzen zen.

Aztergaia: deitoratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

deitore
iz. Auhena, bereziki hil baten aldekoa. Ik. adia; dolamen. Ez dute entzungo deitorerik, auhenik eta negarrik baizik. Auhen eta deitore darigula. Deitorezko eresiak. Deitorez egon.
Azpisarrerak

Aztergaia: deitore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deitore egin
du ad.-lok. Atsekabea adierazi, deitoratu. Deitore eginen dute haren gainean lurreko erregeek. Eresiz kantatu dizuegu eta ez duzue deitorerik egin.

Aztergaia: deitore egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DEITORE EGIN. Dar muestras de pesar, hacer duelo, lamentarse, plañir (en particular, 'hacer duelo a un difunto, cantar elegías fúnebres, endechar'). v. deitoratu. Eresiz kantatu drauzuegu eta eztuzue deithorerik egin. Lç Mt 11, 17 (He nigarrik isuri, TB, Ip, Leon nigar(rik) egin, EvL nahekabetu [sic], SalabBN tristezia erakatsi, Ur adiakatu, Samper negar egin, Or galtzarra jo). Eta nigar eginen duté harzaz eta deithore haren gainean lurreko regék. Lç Apoc 18, 9. Deithore egin darotzuegu, eta etzarete nigarrez egotu. Dv Mt 11, 17. Irakhatsozue zuen alabei deithore egiten eta nork-berak bere hauzoari hilkhexuen egiten. Dv Ier 9, 20. Abraham jin zen Sarari hilots eta deitore egitera. Bibl Gen 23, 2. (Con modificadores). Egizu nigar, deithore min, seme bakharrarentzat bezala; zeren terrepentean ethorriko baita xahutzailea gure gainera. Dv Ier 6, 26.

adib: deitore iz. Auhena, bereziki hil baten aldekoa. Ik. adia; dolamen. Ez dute entzungo deitorerik, auhenik eta negarrik baizik. Eresiz kantatu dizuegu eta ez duzue deitorerik egin. Auhen eta deitore darigula. Deitorezko eresiak. Deitorez egon: deitore egin.

Ez dugu aurkitu deitore egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

deitore egin 2: Patxi Zubizarreta (“Abas begiak arranpalo geratu zen, harriduraz eta errezeloz beterik, eta akaberan, deitore eginez”), Imanol Zurutuza (“Zer egingo dut - deitore egin ahalko zukeen berak ere -, edo zer izango da nitaz?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa deitore sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: esapidea sartu.

 - Erabakia: EArau (1996-06-28): ez da onartu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper