50535 emaitza bilaketarentzat - [12151 - 12200] bistaratzen.

deitu, dei/deitu, deitzen
1 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaiten arreta erakarri, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Leihotik deitu zion. Luisi deitu eta gelan sartu ziren. Deitu zuen Jainko Jaunak Adam eta galdegin zuen ea non zen. Bere izenez deitu zion. Badoa gizon bat zaldiz; deitzen dio norbaitek etxe batetik bihur dadila.
2 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaiti norabait joateko eskatu, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Jaunak bere ondora deitzen nauenean. Deitu zion Jesusek bere ikasleen artera. Biharamun goizean, Samuelek deitu zuen Saul eta atera ziren biak. Nik Jaunaren bakera deitu eta zuk gerlara jo. Ez dira ezteietara deitu behar bekaturako bidea ematen ibili ohi direnak. Auzitegira dei nazazu horiek gezurrak badira. Epaileak egun horretarako deitu ditu. Krisi batzordearen bilerara deitu zituen. Espainiako gobernuburuarena da hauteskundeetara deitzeko eskumena. || Berorren hiletetara eraso, ekaitz, uholde, tximista-trumoiak deitu zituen. || (Deia nori egiten zaion adierazten ez dela). Martxoaren 13ko Elkartasun Egunean ordubeteko lanuztera deitu zuten. Haiek aske uzteko eskatzeko elkarretaratzera deitu dute Bermeoko, Mundakako, Sestaoko, Ondarroako eta Santurtziko udalek. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Asko baitira deituak; gutxi, ordea, hautatuak.
3 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaitekin harremanetan jarri, dagokion eginkizuna betetzera joan dadin eskatzeko. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Sendagileari deitu. Udaltzainei eta suhiltzaileei deitu nien. Autobusa konpontzeko mekanikariari deitu behar izan zioten. Hiru hilabeteren buruan lortu dugu egunero poliziari deitu beharrik ez izatea. Gau batez, mutikoak polizia deitu zuen, eta atxilotu egin zuten aita.
4 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaitekin telefono bidez komunikatu edo komunikatzen saiatu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Telefonoz deitu. Gaur goizean bertan Igartubeiti museora deitu beharko da izena emateko. Udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jar daitezke udaletxera deituta. Hurrengo egunean deitu nion bukatu nuela esateko.
5 da/du/dio ad. Aipatzen den izena izan; norbaiti edo zerbaiti aipatzen den izena eman. Izaskun deitzen da, baina Ixaxkun deitzen diote. Eta argiari deitu zion Eguna; eta iluntasunei, Gaua. Nahi ez duenak dei dezaten otso ez dezala jantzi otso larrurik. Hik deitu behar inori alferra, hik? Dohatsu deituko naute gizaldi guztiek. Proventza deitu eskualdean. Hilgarria deitzen zaio, arimaren bizia hiltzen duelako. Denbora horri deitu ohi diogu "Garizuma". Gero Betleem deitu zitzaion tokian. Apostoluen kredoa deitzen den hori.

Aztergaia: deitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deitu, dei(tu), deitzen. du (Ipar. eta Naf.) eta dio (Bizk. eta Gip.) ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

deitu, dei(tu), deitzen (Xarritoni onartzekoa iruditzen zaio dei aditzoina; cf., gainera, deialdi, deigarri, etab.)

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du / dio ad.

deitura
1 iz. Izengoitia. Jainkoak maitatu zuen ume hau eta eman zion Natan-en bidez deituratzat "Jainkoak maitatua".
2 iz. Zerbaiti ematen zaion izena. Ezen behingo eginak ez dio gauzari deitura ematen.
3 iz. Familia bereko kideek hartzen duten izena, ponte-izenarekin batera pertsonak izendatzeko erabiltzen dena. Ik. abizen. Izena dut Mikel, deitura Irazoki. Haren deitura darama behinik behin izengoitiz. Galdetu omen zioten bigarren deituraz, badakizu, ama zenarena.
Azpisarrerak

Aztergaia: deitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: Administrazio-lanetan (inprimakietan eta...) zein erabili behar da, izen-abizenak ala izen-deiturak? Gainerakoan biak onartzekoak dira, noski, baina zeregin horretarako bat aukeratuko nuke nik. Izen-abizenak zehatzagoa eta egokiagoa da, beharbada: abizen = 'apellido/nom'. Deitura zabalagoa da" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  abizen jende batena daiteke eta deitura etxe batena; Iparraldean deitura ulertzenago da.AU: "Horren azpian gauza asko sartu dira; horregatik, komeniko litzateke adibide bat jartzea, argigarri moduan: norbaiten izen-deiturak".

 - [E116]: "deitura-ren adierarik ezagunena 'familia-izena' izan liteke, baina, E202 iritzi-emaileak dioenez, bestelako izendapenak ere adierazten ditu (ik. OEH argitaratuan lehen sailekoak, 'sobrenombre, apodo; nombre, denominación' azalpena dutenak); "abizen 'pertsonen deitura'" azaldu genuen lehen itzulian, eta hobe dugu, nik uste, "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unerako uztea norbaiten izen-deiturak bezalako adibideak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "bere soilean utziko da oraingoz".BAgiria (2000-02-24): abizen 'pertsona deitura' gisa emango da eta deitura hitza inolako oharrik gabe. // Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

deitzaile
iz. Deitzen duen pertsona. Jaso zuen burua Lopek, aupada entzun zuenean eta ezagutu zein zen deitzailea. Telefono finko batetik deituz gero, deitzaileak 0,80 euro ordaindu beharko du minutua. Greba-deitzaileak.

Aztergaia: deitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

deitze
iz. deitu aditzari dagokion ekintza. Zeruko oihu, hots egite, deitze eta soinuak aditu dituzu. || Auzoko haurren artean, Herrenko nuen izengoitia; izengoitiz deitze hori oso ohikoa zen gure artean.

Aztergaia: deitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

deixi
iz. hizkl. Erakusleen, izenordainen eta kideko beste gramatika-elementu batzuen funtzioa, pertsona, denbora edo lekua seinalatzean datzana.

Aztergaia: deixi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

deizio
iz. Izena, izendapena. Pompaelo, Pamplona, Pampelune eta gainerako erdal deizioen euskarazko ordaina.

Aztergaia: deizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

izena, izendapena.

dejada
iz. kirol. Pilota-jokoan, pilota ia indarrik gabe jotzea frontisaren inguruan uzteko. Pilota dejada egiteko aukeran utzi zion. Tantoaren bukaeran pilotariak dejada bota zuen txokora. Dejada huts egin.

Aztergaia: dejada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu corpus bietan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dejada : DFrec 1; HiztEn (Kir.); Euskalterm 7 (pilota-jokokoak; horietan txokoko dejada/dejada txokoan, zabaleko dejada/dejada zabalean, bolea(z)ko dejada) // Ez dugu aurkitu ap. AB38; AB50; LurE // 'dejada' itzulitako besteak: lagapen , utzialdi : Euskalterm (Futbola).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako informazioa: dejada : ElhHizt (Kir.); hil-hila : XarHizt; Casve FE (hil hila); ikutu : PMuj DCV (Pel.); ukitu : HiruMila; zirika : PMuj DCV (Pel.) // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF eta FB; T-L LFB; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dejada: nik ez nuke onartuko, gure ohore nazionalerako erabat lotsagarria baita, hain gurea omen den pilota-jokoaren terminologia berezia erdaraz kontsakratzea".

 - [E103]: "euskañola?"

 - [E116]: "euskañola izango da, eta lotsagarria, eta desohoragarria; baina ezagutzen dudan euskaran hori erabiltzen da, eta ez bakarren batek nahiago duen ñaku (hori 'keinua' delako, eta ez 'dejada'). Lantaldearen txostenean ez da OEH eta EEBS corpusetakorik ageri; gaurko prosaren corpusean, bi liburutan ageri da: U. Elorriaga, P. Iturritegi, eta Berria-ko "Kirolak" saileko 60 esalditan. Dena dela, hiztegi honetatik kentzen badugu ere, ez dugu asko galduko, eta jendeak erabiliko du".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "lantaldearen proposamena OK".

dekadente
adj. Artean eta literaturan, boladan ez dagoen estetikan edo estiloan oinarritzen dena. Poesia dekadentea irakurtzen zuen. Sevillako hotel dekadente batean.

Aztergaia: dekadente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dekadente 3 aldiz jaso da: Azurm 2 ("Egia, dekadente ta sentimental da"; "Burges tipo dekadente bat, esango dugu"), F. Juaristi ("Mundu dekadente baten erakustokia"); dekadentzia 4 aldiz: AKManifestua ("Burjeseria haundiaren nagusitasun industrial eta politikoak, burjeseria ttipi hau dekadentzia segur batez mehatxatzen du"); P. Aristi 2 ("Baina hasieratik kondatu nahi dizut gure maitasunaren dekadentzia, eta dekadentzia diot, zoriontasuna gero, beti gero iristen dela sinestarazi zenidalako"); Punto y Hora 1982 ("munduaren dekadentzia eta arrisku guztien aurka kristau zibilizazioa defendatzen duten Mendebal lejioak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekadente : DFrec 1; Euskalterm 1 (arte dekadente); dekadentismo : HiztEn; LurE; dekadentista : HiztEn; dekadentzia : AB50 1; LurE ("ik. gainbehera"); Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38 // 'decadencia' itzulitako besteak: atzera egite: Euskalterm 1; beheraka joan: AB50 1 ('estar en decadencia'); beherakada: Euskalterm 1; beheraldi: AB38 2; Euskalterm 3; beheranzkor: Euskalterm 1; beheratze: AB50 1; erorialdi: Euskalterm 2; gainbehera: AB38 2; AB50 5; Euskalterm 3; gainbeherakada: AB38 1; gainbeherakor: Euskalterm 1; gainbeheraldi: Euskalterm 1; itozori: AB38 1; 'decadente': beherantzako: Euskalterm 1 (beherantzako arte); gainbeherako: Euskalterm 1 (gainbeherako arte).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: ElhHizt: dekadente ; dekadentismo ; dekadentista // EskolaHE: dekadentismo ; dekadentzia . Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; HiruMila; XarHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal formen ordainak beste hiztegietan: a) 'decadencia', 'décadence': apalaldi: XarHizt; Casve FE; apalmendu: HaizeG FB; T-L LFB; beherakada: HiruMila; beraldi: PMuj DCV (d. temporal); beheramendu: HaizeG FB; beherapen: Lur EF/FE; XarHizt; Casve FE; T-L LFB; beheratze: HaizeG FB; behititze: HiruMila; endekapen: ElhHizt; endurtze: Lur EF/FE; enduspen: T-L LFB; eroraldi: Lur EF/FE; PMuj DCV (erori-aldi: d. temporal); erorpen: Lur EF/FE; HaizeG FB; T-L LFB; gainbehera: ElhHizt; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; PMuj DCV (-bera); gainbeherakada: HiruMila; gainbeheraldi: HiruMila; PMuj DCV (gainberaldi: d. temporal); ildura: PMuj DCV; jaitsapen: Casve FE; jauste: XarHizt; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV; tipitze: XarHizt; HaizeG FB-T-L LFB (tt-); b) 'ir, estar en decadencia', 'être en décadence': apaldu: XarHizt; HaizeG FB; T-L LFB; endurtu: T-L LFB; erori: XarHizt; HaizeG FB; erortzerat ari: T-L LFB; fluxtu: T-L LFB; gain behera etorri: ElhHizt (AS); gainbeheran egon: ElhHizt (AS); gainbera joan: PMuj DCV; gibelera egin: XarHizt; gibelerat ari: HaizeG FB; jautsi: XarHizt; HaizeG FB; onenak eman: PMuj DCV; tipitu: XarHizt; HaizeG FB-T-L LFB (tt-); c) 'decadente': apal: Casve FE; apalaldizko: Casve FE; behera: Casve FE; beheranzko: HiruMila ("en declive"); dekadente : ElhHizt; dekadentista : ElhHizt (Art.); erori: ElhHizt; XarHizt; Casve FE; PMuj DCV; esteiari: Casve FE; gainbeherako: HiruMila ("en general"); gibelatu: XarHizt; goibel: ElhHizt; jaitsapenezko: Casve FE; karkail: ElhHizt; HiruMila ("persona"); HaizeG FB; PMuj DCV; karkaildu: XarHizt; PMuj DCV; mandoak ilda: PMuj DCV; maskal: PMuj DCV; tipitu: XarHizt; d) 'decadentismo': dekadentismo (ElhHizt: Art.); e) 'decadentista': dekadentista (ElhHizt: Art.).

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF-Le Petit Robert): decadencia: décadence; décheance (moral); decadente: décadent; décadents (escritores y artistas de la escuela simbolista); decadentisme; it (S. Carbonell): decadencia: decadenza; decadente: decadente; decadentismo: decadentismo; decadentista: decadentista; ca (DCC): decadencia: decadència; decadente: decadent; decadentismo: decadentisme; decadentista: decadentista; en (Collins-Webster): decadencia: decadence, decline, decay; estar en franca decadencia: to be in full decline; decadente: decadent; effete; decadentism; de (Langenscheidts): decadencia: 1 Verfall, Niedergang; Dekadenz; estar en plena d. gänzlich verfallen; 2 Niedergeschlagenheit; decadente: 1 im Verfall begriffen; entartet; 2 dekadent; decadentismo: Dekadenz; decadentista: Dekadente(r).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Arte, Lit.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du, Liter. marka soilduz: dekadente izond. Art.

dekadentzia
iz. Gainbehera, bereziki kulturala edo morala. Ik. erorialdi; itzaltze. Jauregiak berak ere bazuen denboraz kanpokoaren eta dekadentziaren arteko nahasketa doi hori. Neonezko argien pean kokatzen ditu idazleak bere pertsonaiak, hondoa jotzera iristen ez den dekadentzia-giroan.

Aztergaia: dekadentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-09-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEHEuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: Ik. gainbehera / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Normalean / gehienetan, ondokoa da erabiltzekoa

normalean hobestekoak dira gainbehera, erorialdi bezalakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "dekadentzia Kontuan izanda Andu Lertxundik, edo Josu Zabaletak erabili dutela, ez dut arazorik ikusten sartzeko"

 - [E208]: "dekadentzia: badira beste sinonimo batzuk ere: jaitsapena, erorkera...".

 - [E116]: "XK-k aipatzen dituen erorkera eta jaitsapen ez dira ageri lehen itzuliko zerrendan (erorketa, berriz, ageri da, "h. eroriko" gisa azaldua; eta erorialdi, jaitsiera eta jaitsaldi ere bai), eta ni ez nintzateke hasiko arauturik ditugunen inguruko forma berriak hemen aipatzen, bere lekuan argitu arte; lehen itzulikoetan, gainera, ikus gainbehera forma eta bere adibidea, ez baita intentziorik gabea: "iz.: erromatar inperioaren gainbehera" (bigarren itzulian, bestalde, beheratzapen ere eman dugu, bere azalpenekin: "Ipar. Zah. g.er. 'hondamendia, gainbehera': inperioaren beheratzapena". Nire proposamena, beraz, edo lantaldeak proposatua bere horretan uztea, edo, MAk nahi duena hori bada, parentesi arteko ohar osoa kentzea"

 - [E123]: "ez dut arazorik lantaldearen proposamena bere horretan onartzeko".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "dekadentzia iz. (kasu batzuetan egokiagoak dira gainbehera, erorialdi, itzaltze... bezalakoak)".

dekaedro
iz. mat. Hamar aurpegiko poliedroa.

Aztergaia: dekaedro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Geom.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

dekagono
iz. mat. Hamar aldeko poligonoa. Dekagono formako irudia.

Aztergaia: dekagono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
dekagramo
iz. Hamar gramo (dag).

Aztergaia: dekagramo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekagramo: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Collins: decagram(me); ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

dekalitro
iz. Hamar litroko edukiera-neurria (dal edo daL).

Aztergaia: dekalitro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekalitro: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: décalitre; Collins: decalitre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

dekalogo
1 iz. Jainkoaren legearen Hamar Aginduak, Sinai mendian Jainkoak Moisesi harrizko bi taulatan eman zizkionak.
2 iz. Jarduera batean oinarrizkotzat hartzen diren hamar arauen zerrenda. Zuzendaritzak hamar puntuko dekalogoa prestatu du sindikatuekin negoziatzeko. Liberalismo ekonomiko bakarraren praxia ondorengo dekalogoan laburbil daiteke.

Aztergaia: dekalogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dekametro
iz. Hamar metroko luzera-neurria (dam).

Aztergaia: dekametro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekametro: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: décamètre; Collins: decametre.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

dekanewton
iz. fis. Indar unitatea, 101 newtonen baliokidea dena (daN).

Aztergaia: dekanewton

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

dekanewton: A. Sarriegi ("Normalean 2.000 daN [dekanewton] izaten zena, 2.700 daN-era igo dute"); I. Irazabalbeitia ("2.000 dekanewtoneko tentsiotik 2.700 daN-era pasa dira").

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

unitateen multiploak eta azpimultiploak jaso beharrik ez dago, salbuespenak salbuespen (oso erabiliak direnak, edo erabilienak jaso ohi dira: cf. kilowatt edo dezibel); dekanewton hau jaso liteke, aski hedatua omen denez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

unitateen multiploak eta azpimultiploak jaso beharrik ez dago, salbuespenak salbuespen (oso erabiliak direnak, edo erabilienak jaso ohi dira: cf. kilowatt edo dezibel); dekanewton hau jaso liteke, aski hedatua omen denez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

dekano
1 iz. Unibertsitate fakultate bateko burua. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
2 iz. Zenbait elkarte profesionaletako burua. Abokatuen elkargoak dekano berri bat hautatu du. Mediku elkartearen dekanoa.

Aztergaia: dekano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
dekanotza
1 iz. Dekanoaren kargua eta jarduera.
2 iz. Dekanoaren egoitza ofiziala. Dekanotzatik adierazi dutenez. || Sindikatuen Mahaiak eta Dekanotzak gaitzespen komunikatu bana idatzi dute.

Aztergaia: dekanotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

JustiSaila: "dekanotza: decanato".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

dekantatu, dekanta, dekantatzen
da/du ad. fis., kim. Likido batean dauden dentsitate desberdineko gai nahasezinak bereizi. Hori bai, edan aurretik ardoa sasoiz ireki eta dekantatu behar da. Oliba-olio birjinaren tratamendu bakarra garbitzea, dekantatzea, zentrifugatzea eta iragaztea izaten da. Disoluzio hori erabat dekantatutakoan, hondakina hondoan geratuko da. Hozten ari den magmatik dekantatzen diren kristalek ia ez dute erreakzionatzen magma horrekin. Dekantazio-inbutuak dekantatzeko erabili ohi dira.

Aztergaia: dekantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 2, Berria 4, Deia 1, EiTB 2, Consumer 1, Laneki 18, UEU 2); ETC 47.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: dekantatu da/du ad. (Kim.) decantar / Adorez: dekantatu da/du ad. decantar / Labayru: 0 / NolaErran: dekantatu – dekantatü décanter.

Erdaretako formak

es decantar / fr décanter: Elhuyar: 1 (Kim.) dekantatu; 2... / Adorez: 1 ... ; 2 dekantatu, turrustatu, intsuldatu / Labayru: 1 dekantatu; 2... / NolaErran: 1 dekantarazi, dekantatu, 2... / ZTHB-Kim: dekantatu / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis., Kim.

dekantazio
iz. fis., kim. Dekantatzea. Diseinu horrek ardoaren dekantazioa errazten du. Disolbatzaile organiko hori ur-disoluziotik dekantazioz bereiz daiteke, nahasezinak direlako biak; horretarako, dekantazio-inbutuak erabiltzen dira.

Aztergaia: dekantazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh47 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 55 (Argia 4, Berria 2, EiTB 2, Elkar 2, Erlea 1, Consumer 6, Euskaltzaindia 2, Laneki 29, UEU 7); ETC 131

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: dekantazio iz. (Kim.) decantación / Adorez: dekantazio iz. decantación / Labayru: 0 / NolaErran: dekantazio – dekantazione (ZU) décantation; bassin de décantation dekantazio aska // Euskalterm: dekantazio, dekantazio-putzu, dekantazio-tanga, lehen dekantazio (TN dira) / ZTHB-Kim: dekantazio eta dekantazio-inbutu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis., Kim.

dekapodo
1 adj./iz. zool. Krustazeoez mintzatuz, hamar hanka dituena; (pl.) krustazeo horiek osatzen duten ordena. Abakandoa dekapodoen ordenako itsas krustazeoa da.
2 adj./iz. zool. Zefalopodoez mintzatuz, hamar garro dituena; (pl.) zefalopodo horiek osatzen duten ordena.

Aztergaia: dekapodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: dekapodoak

dekatloi
iz. kirol. Atletismoan, hamar kirol proba dituen lehiaketa. Tomas Dvorak txekiarra, dekatloian hiru aldiz munduko txapelduna.

Aztergaia: dekatloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

cf. duatloi, pentatloi, triatloi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

deklamatu, deklama, deklamatzen
du ad. Testu bat doinu egokiz esan. Buruari eragin eta Koranaren bertset bat deklamatzen hasi zen. Ahotsa gizentzen zuen gero, deklamatzerakoan ohi den moduan.

Aztergaia: deklamatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deklama, deklamatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

deklamazio
iz. Deklamatzea. Gozamen hutsa da beren ahots sendoen deklamazio argia entzutea. Bazkalondoko prosa, solas prosa, eta ez deklamaziozkoa, dugu Cervantesena.

Aztergaia: deklamazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: declamación.

deklaratibo
1 adj. hizkl. Perpausez eta aditzez mintzatuz, baiezko edo ezezko adierazpen bat egiten duena. Honekin guztiarekin, esaldi deklaratibo arrunten eta esaldi performatibo deritzenen arteko bereizketa desagertu egiten da nolabait. Aditz jakin batzuek esaldiaren hasieran joateko joera dute; aditz deklaratibo deritze horiei; besteak beste, hauek dira batzuk: esan, adierazi, ukatu, aldarrikatu, iragarri, erabaki, agindu...
2 adj. zuz. Prozesuez mintzatuz, deklaratzailea dena, betearazlea ez dena. Prozesu deklaratiboan epaileek zuzenbide objektiboa kasu zehatzean aplikatzen dute.
3 adj. inform. Programazio lengoaiez mintzatuz, emaitzak izan behar dituen ezaugarriak adierazten edo erabakitzen dituena. Programatzeko lengoaia deklaratibo bat da, eta XML dokumentu batetik abiatuz hainbat irteera-formatutako (XML, HTML, testua, PDF, RTF...) dokumentuak sortzeko balio du.

Aztergaia: deklaratibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 46 (Berria 2, Euskal Herriko Agintaritza 5, Espainiako Gobernua 8, Euskaltzaindia 8, Jakin 1, Laneki 2, UEU 20); ETC 163

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: prozesu deklaratibo (TN da Zuz.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

deklaratu, deklara, deklaratzen
1 du ad. zuz. Epailearen aurrean adierazi. Epaiketan deklaratu behar izan zuen.
2 du ad. Adierazi; aitortu. Ik. agertu1; azaldu; gerra deklaratu.

Aztergaia: deklaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deklaratu, deklara, deklaratzen. du ad. 1 (epaiketaren inguruko adierarekin batez ere). 2 h. adierazi, agertu, aitortu, azaldu, etab.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deklaratu, deklara, deklaratzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

gaur epaiketaren inguruko adiera bakarrik du; besteetarako badago ordezko hoberik: adierazi, agertu, aitortu (cf. errentaren aitorpena), azaldu, etc.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Deklaratu aditzaren lehenengo adieran hauxe dator: 1 (epaiketaren inguruko adierarekin batez ere). Zuz. arloan zerbait epaiketaren ingurukoa dela esateak ez ditu arazoak bat ere argitzen. Izan ere, epaiketaren ingurukoak dira, bai epaileak egiten dituenak, bai epaileari beste gizabanako batzuek (alderdiek, lekukoek...) egiten dizkiotenak. Ulerbidez, epaileak egiten dituen horien adibidea: Ezkontza egiteko forma eta garaia edozein izanda ere, ezkontza desegiten da, ezkontide baten heriotza edo heriotza-adierazpenaren ondorioz, eta dibortzioaren ondorioz... (Kode Zibilaren 76. artikulua). Epaileari egindakoen adibidea: Auziaren gaineko ardura duten epaileak edo auzitegi-magistratuak bertan egongo dira, alderdi eta lekukoen adierazpenetan... (Prozedura Zibilaren Legea, 137.1 artikulua). Are gehiago, zuzenbidearen munduan badira beste "deklarazio" batzuk, epaiketaren ingurukoak ez direnak, esate baterako, notarioek eurek agiri publikoetan jasotzen dituzten jaraunsle-adierazpenak. Hori guztia dela medio, "epaiketaren inguruko adierarekin batez ere" esaldia kendu beharko litzateke, ez baitu ezer argitzen. Beharbada, Zuz. jarrita, nahikoa izan daiteke. Bestalde, zuzenbidearen munduan ere, 2, adierarekin gertatzen den bezala, adierazi eta adierazpen hitzekin molda daiteke euskarazko diskurtsoa, deklaratu/deklarazio maileguetara jo barik. Hortaz, proposamena hauxe izango litzateke: deklaratu, deklara, deklaratzen. du ad. h. adierazi (batez ere, Zuz.); deklaratzaile h. adierazle; deklarazio h. adierazpen"

 - [E116]: "AUk nik ez bezala ezagutzen du zuzenbidearen mundua, eta ez dut eragozpenik proposatzen duena onartzeko; baina baditut bi zalantza, oso elkarri lotuak: a) osorik kendu behar al da arauak jaso zuen eta gure tradizioa biltzen duen bigarren sailekoa ("2 h. adierazi, agertu, aitortu, azaldu, etab.")? b) gerra, adibidez, adierazi egiten da, ala deklaratu (eta gerra-adierazpena egiten da, ala gerra-deklarazioa)? Hau da: Zuz. eremua bakarrik onartuko al zaie deklaratu, deklaratzaile eta deklarazio formei?"

 - [E123]: "agian lehen itzulian araututakoa ez da egokiena izango. Baina, PSk bezala uste dut deklaratu aditzak izan dezakeela lekua, gerra-ren adibidea aski argia da. Ez dakidana horri zein marka eman beharko zaion".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "deklaratu, deklara, deklaratzen. du ad. 1 Zuz. (epaiketaren inguruko adierarekin batez ere) h. adierazpena(k) egin. 2 h. adierazi, agertu, aitortu, azaldu, etab.; deklaratzaile (Zuz. iz. h. adierazle, adierazpen egile...); deklarazio (Zuz. h. adierazpen)".

deklaratzaile
iz. zuz. Adierazlea; adierazpen egilea.

Aztergaia: deklaratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): deklaratzaile (Zuz. iz. h. adierazle, adierazpen egile...).

deklarazio
iz. zuz. Adierazpena.

Aztergaia: deklarazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): deklarazio (Zuz. h. adierazpen)"

deklinabide
1 iz. hizkl. Hainbat hitzek kasuen arabera har ditzaketen eren multzoa. Euskal deklinabidea. Erakusleen deklinabidea. Deklinabide atzizkiak. Joskera eta deklinabidea lantzeko. Deklinabide mugagabea eta mugatua. Deklinabideko kasuak.
2 iz. hizkl. Deklinabide eredu bera duten hitzen multzoa. Ik. paradigma. Grekozko deklinabideak galdetu zizkidan, eta berehala ondorioztatu zuen nik lehenbizikoarekin segitzen nuela baina berak hirugarrena zuela ikasia ordurako.

Aztergaia: deklinabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deklinatoria
iz. zuz. Epaile batek edo auzitegi batek auzi batez arduratzeko eskumenik ez duela uste denean, epaile edo auzitegi horren aurrean egiten den eskaera, auziaren ardura horretarako eskumena duela uste den organoaren esku uzteko eskatzen duena. Deklinatoria jartzen duenak zehaztu behar du zein organok duen eskumena.

Aztergaia: deklinatoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh78 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu deklinatoria formarik.

deklinatoria 75: Deustuko Unibertsitatea 57, Espainiako Gobernua 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu deklinatoria formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: deklinatoria (TN, Zuz.); Iusplaza: deklinatoria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

deklinatu, deklina, deklinatzen
da/du ad. hizkl. Hitz bat deklinabidearen arabera jokatu. Mugagabean deklinatu. Godoen izenak ez ziren deklinatzen, ezta ere gaztelaniazkoak.

Aztergaia: deklinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deklinatu, deklina, deklinatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deklinatu, deklina, deklinatzen

deklinazio
iz. Deklinabidea. Latinezko deklinazioak.

Aztergaia: deklinazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dekoratibo
adj. Dekoratzen edo apaintzen duena. Ik. apaingarri 3. Marrazkiak oso dekoratiboak eta ederrak dira.

Aztergaia: dekoratibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dekoratibo EB 5: UZEI: "Kanpoko eraginak jaso ondoren berarizko estiloa sortuko da, platereskoa, dena apaingarri dekoratiboz jantzia"; Agenda 1990: "Era horretan desagertzen joan ziren baladak eta erromantzeak, koplak, abesti lirikoak, pieza ludiko-koralak eta dekoratiboak eta apunte parateatralak, betidanik literatur ondasun tradizionala osatu zutenak"; HezkSaila 1984: "Motibo geometriko eta organikoak tailatu. - Norberak sortutako motibo dekoratiboak landu"; X. Mendiguren Bereziartu: "Altzari asko zurezkoak dira, material iraunkor eta dekoratibozkoak"; I.A. Berriotxoa: "Irudiek, bestetik, lirain bilakatzeko eta, ia ahazturik zeuden alde dekoratiboak berreskuratzeko joera izango dute".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekoratibo : AB50 1, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn-LurE // 'decorativo' itzuliak: AB38: apaingarri 2 // AB50: apaintze-margokuntza 1, apaingarri 1, apaintze- 1 // Euskalterm: dekorazio- (hauetan d.-buztin, d.-elementu, dekorazio(zko), dekorazio(zko) konposizio, dekorazio(zko) proiektu, dekoraziozko portada, dekora(zio)-arte), apaingarri 2, dekoratzaile 2 (elementu d., arte d.).

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. JMLek AEL 35-45, adib.: ""poesia decorativa" (...) erdarazko deitura hau euskaratzean, dekorazio-olerkia hartu dugu, "Dekorazio" hitzak markatzen digulako (...) Izan ere, expresaera hau arte plastikoetatik harturik dago, "eskultura eta pintura dekoratiboak" deituriko artegintzatik (...) Horregatik, guk dekorazio-olerkia hartu dugu izenburutzat"; 47: "Kopla zaharrek, dekorazio-olerkiekin konparatzen baditugu..."

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko decorativo/décoratif beste hiztegietan: apaingarri : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; apaintzeko : HiruMila, HaizeG FB, PMuj DCV; dekorazio -: ElhHizt, Lur EF/FB; edergarri : Lur EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; eta edergei (Casve FE); edertzeko (PMuj DCV) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): décoratif; it (S. Carbonell): decorativo; ca (DCC): decoratiu, -iva; en (Collins): decorative, ornamental; de (Langenscheidts): dekorativ, zierend, Schmuck.

dekoratibo 6: Haizea Barcenilla, Ainara Gorostitzu, Alberto Barandiaran, Urtzi Urkizu, Ismael Manterola, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dekoratibo 13: Berria 6, Patziku Perurena 3, Iñaki Arranz, Iñaki Iñurrieta, Joxe Azurmendi, Joxe Austin Arrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

antzekoa gaztelaniaz eta frantsesez, eta erabilia da.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

normalean ongi ordezka dezake dekorazio- mugatzaileak.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Marrazkiak oso dekoratiboak eta ederrak dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "decorativo Merezi al du adibideren bat ematea? Arte dekoratiboak, esaterako? Eta gero, dekorazio izenaren ondoan ere beste adibide bat eman: dekorazio-materiala edo dekorazio-olerkia".

 - [E116]: "egokiak izan litezke MAk aipatu dituen adibideak (Juan Mari Lekuonaren testuan ageri dira). Proposamena: "dekoratibo izond.: arte dekoratiboak" eta "dekorazio iz.: dekorazio-olerkia"

 - [E208]: "Ni bat nator dekoratibo hitza sartzearekin, izenondo moduan baliagarria delako (koadro horiek oso dekoratiboak dira, adibidez, baina ez nuke arte dekoratiboak esaera kontsakratuko, ene ustez euskaraz askoz ere jatorragoa baita dekorazio-arteak, ondoan aipatzen den dekorazio-olerkia-ren bidetik..".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "dekoratibo ez sartu".

dekoratu1, dekora, dekoratzen
1 du ad. Apaindu. Ez al duzu gogoko nola dekoratu didan apartamentua?
2 du ad. Ipar. Domina eman.
dekoratu2
iz. Antzezlan edo film bateko lekua edo giroa irudikatzeko erabiltzen diren elementuak. Beldurrezko film batetik ateratako dekoratua zirudien. Lanbidez, antzerki dekoratuen egile zen Canalettoren aita.
dekoratzaile
iz. Dekoratzen duen pertsona, bereziki bizibidez. Dekoratzaile trebe baten eskua ere nabaria zen etxean.

Aztergaia: dekoratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dekorazio
iz. Dekoratzea; horren ondorioa. Oso dekorazio polita zuen egongelak.

Aztergaia: dekorazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dekretatu, dekreta, dekretatzen
du ad. Batez ere zuz. Dekretu bidez agindu edo erabaki. Frantziako estatuak 2001eko ekainean dekretatu zuen soldadutzaren amaiera.

Aztergaia: dekretatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan dekretatu : Oteiza Lk 22,22 ("Dekretatua dagoen bezela"), Bordel ("Dekretatu zenian / Tolosan konpleta, / sententzia emaile / bazen fornimenta"), Izt D ("Otsaillaren zortzigarren egunean naidartu edo dekretatu dute danboliñari agintzea, ez dezala jo fandangoko soñurik plaza agirikoan") // Ez dugu dekretu-lege edo lege-dekretu formakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dekretatu 6: J. Sierra ("hauxe "dekretatzen" dugu: Haur guztiei euskaraz egingo zaie beti... irakurketa denentzat euskaraz izango da, etab."), Intelektuala ("Ezabaketa dekretatu ondoren, "gobernadore orokor izendatu berria zen José Ignacio Mantecónek [...] etxalde kolektiboak desegitea agindu zuen""), Egunk 1992 ("Egungo gatazka ez da konponduko EEBB munduko gendarmearen ekimenez NBEk [Nazio Batuen Erakundea] dekretatutako enbargoari esker"), UZEI ("bidezko da eskatutakoa baiestea eta bilatzen den ezkontza-bananketa dekretatzea"), NAO 1996 2 (testuinguru bera bitan, "Erabakiarekin bat etorriz, Dekretatu Dut"); dekretu(-)lege (eta dekreto-lege 2) 5: Euskadi Obrera 1977 ("Aurreko egunean, Ministru Kontseiluak Kataluniaren Generalitatea berrezartzen zuen, dekretu-lege baten bidez"), Euskararen liburu zuria 2 (adib., "Bilboko Unibertsitateak, 5/1968ko Dekretu Legeaz Ekainaren 6an sortuak ..."), EHAA 1985 ("Aurreko Atalean zehaztutako funtsezko zerbitzuak iraunarazteko beharrezko diren lanariek lana hautsi edo aldatzea legez kontrakotzat joko dira Martxoaren 4eko 17/1977 Erregearen Dekreto-Legearen 16.1 Atalaren ondorioetarako"), Hemen 1987 ("Azken datoen arabera, beste 18 hilabete luzatuko zaiote FPEetan, martxoko Dekreto-legea erabiliz"); erret dekretu-lege 2, BAO 1992 eta 1997 ("Aurrekontuko presazko neurriei buruzko uztailaren 21eko /1992 Erret Dekretu-Legeak Bizkaiko tributu sistemari nahitaez moldatu behar zaizkion zenbait aldarazpen biltzen ditu", "ekainaren 7ko 1996/5 Erret Dekretu-Legearen 2 artikuluak ezartzen duen bezala"); lege(-)dekretu 4: ArauErab 1988 ("Maiatzaren 17ko 1/1988 Lege-Dekretua sendestea onartuz"), GAO 1990 ("Otsailaren 4eko 2/1964 Lege-Dekretua"), LEF (metahizk., "sintagma-burua bigarren osagaia denean, menpekotasunezkoak bezala, marrarekin edo bereiz idatzi: afari-merienda, bonba-kotxe, lege-dekretu, inude-abioi"), Egunk 1993 ("Gobernua aztertzen ari den lege dekretua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekretatu : DFrec 3 (ZArg: "austeritaterako planak dekretatuaz"; Egin: "amnistia dekretatzea", "sindikal libertatea dekretatzen da"), AB38 2, HiztEn, Euskalterm 1 (agindu sinonimoarekin); dekreto lege : DFrec 1 (Egin: "akordio batetara iritsi eta dekreto legez promulgatzea baztertu egin zen"); dekreto-lege : DFrec 1 (Egin: "dekreto-lege baten proiekto bat elaboratu dute"); dekretu-lege : AB50 2 (hauetan 1 dekretu lege); errege dekretu lege : AB50 4; erregeren lege-dekreto : AB50 1; lege-dekretu : HiztEn (AS), LurE (AS: lege dekretu), Euskalterm 7.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dekretatu : ElhHizt - HiruMila (decretar); lege-dekretu : ElhHizt (AS, decreto ley), EskolaHE (lege dekretu, adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Zuzenbidea lantzen dutenek argitzekoa: lantaldearen ustez aski dira agindu eta dekretua eman bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dekretatu: gehitzeko, dekretu-rekin batera"

 - [E210]: "Zuzenbidean ezin dira beti parekatu dekretatu eta dekretua eman, edota dekretatu eta agindu. Hori guztia dela eta, bere horretan zerrendaratu beharko lirateke, bai dekretatu, bai dekretu, Zuz. markarekin. Dekretu-lege hitzari dagokionez, erabilerak markatzen du lege-dekretu horretara eramatea"

 - [E116]: "ados nago AUrekin. Proposamenak dira: "dekretatu, dekreta, dekretatzen. du ad. Zuz." eta "dekretu iz. Zuz.: lege-dekretua".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "dekretatu, dekreta, dekretatzen du ad. Batez ere Zuz.; dekretu iz. Zuz.: lege-dekretua".

dekretu
iz. Gobernu baten, agintari baten edo epaile baten erabakia. Dekretu bat eman. Ez dut uste gure Probintziak inoiz dekreturik eman zuenik. Dekretu bidez agindua. Lehendakaritzaren dekretua. Lege dekretua. Dekretu berezia. Dekretua izenpetu. Pio Seigarrenaren dekretu baten arabera.

Aztergaia: dekretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
dekuma
iz. g. g. er. Hamarrena.

Aztergaia: dekuma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. hamarren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dekuma: hitz zaharra da baina adibide moduan askotan aipatua; bestalde, ez dugu zertan gaitzetsi behar, aski baita Zah. dela jarri eta 'hamarrena' gisa definitzea"

 - [E116]: "arrazoi du XK-k (1869ko lau testutan ageri da, eta bazterrekoak badira ere testu hauek, dekuma bezalako hitz batek ez du izartxoa merezi); bi irtenbide ditugu: ez deus aipatu eta lerroa kentzea, edo XK-k dioen bezala, dagozkion markekin aipatzea: "dekuma iz. Zah. 'hamarrena'". Zuek aukera".

 - [E123]: "onartuko nuke XKren proposamena (beraz, PSk ematen duen bigarren aukera)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "dekuma iz. Zah. g.g.er. h. hamarren".

dekurrente
adj. bot., mikol. Organoez mintzatuz, beste baten gainean luzatzen dena. Perretxiko horiek, txapelaren azpian, orri lodi, estu eta dekurrenteak dituzte.

Aztergaia: dekurrente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dekurrente (eta ez-dekurrente) 12: M. Lorda 2 ("Orri lodi eta hala hola hestuak, horizontalak, muxarratu edo hortz batez dekurrenteak, kafesne kolorekoak", "Txapelaren azpian orri lodi, hestu, dekurrente eta lamelulak dituztela azaltzen dira"), E. de Miguel 7 (adib.: "Hodiak motzak eta adnatuak edo ia dekurrenteak; aise aska daitezke eta oliba-horia eta oliba-marroi tarteko kolorekoak dira", "Ezaugarri nagusiak hauek dira: neurri ertaina, txapeleko azal horiska eta lehorra, eta orri dekurrente samarrak", "Azken honek irin usaina du eta orri ez-dekurrenteak", "Orriak hertsiak, makotuak, kolore zuriska eta kremaren tartekoak, dekurrente antxak eta txapeletik erraz askatzen direnak"), Perretxikuak 1995 3 ("Orri hertsiak, ezberdinak, tarteko orrixka ugari, itsatsiak eta dekurrenteak: kolorea, berriz, krema-okre ahula, baina arrosa kolorea hartzen dute erabiltzen dituzten edo urratuak dituzten aldeetan", "Orriak hertsi samarrak, itsatsiak edo ia dekurrenteak, hasieran zurixkak", "hankaren aldean dekurrenteak dira eta zurixkak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekurrente : HiztEn (Beste baten gainean luzatzen den organoa), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dekurrente : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal decurrente / décurrent, ente formen ordaina: ElhHizt: dekurrente // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): décurrent, ente // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa da arloa mugatuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Bot. eta Mikol.

Forma baten adiera(k)

organoez mintzatuz, beste baten gainean luzatzen dena.

dela
(Denborazko mendeko perpausak eratuz, aditz nagusiko ekintzatik zenbat denbora igaro den adierazteko). Ik. orain dela. Gaur dela ez dakit zenbat urte. Oraindik egun asko ez dela. Denbora gutxi dela.
Loturak

Aztergaia: dela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa; eta gerora ikusiko da nola eman daitezkeen esapideok (alegia "bai... bai...", "dela... dela..." bezalakook)

dela (direla) bide, zela (zirela) bide
Dela eta, dela medio; bitartez. Ik. bitarteko izan. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.
Loturak
dela (zela, direla...) medio
Dela eta, dela bide; bitartez. Ik. bitarteko izan. Hori dela medio. Zenbaiten jokabide zentzugabea zela medio sortu zen bitasuna, batasunaren truke.
Loturak
dela kausa
-engatik, -en kariaz. Gure lehenbiziko aitaren bekatua dela kausa, harengatik, haren kariaz, guztiok gaude preso. Hori zela kausa.
Loturak

Aztergaia: dela kausa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dela... dela...
junt. Bai... bai... Zer ikusgarriak, dela itsasoko aldera, dela mendira! Euskara egiten duzu, dela giputzen, dela bizkaitarren gisan. Dela laborantza, dela hargintza, dela zurgintza. || Etxe prefabrikatuak eta antzeko ezaugarriak dituzten instalazioak jartzea, direla behin-behinekoak, direla iraunkorrak. Denbora asko gauaz igarotzen zuen, zela otoitz txit arretazkoan, zela gogor bere gorputza zehatzen.
Loturak

Aztergaia: dela... dela...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

delako
1 adj. Aipatutakoa, lehen aipatutakoa. (Aditzaren aldiaren eta numeroaren arabera aldatzen da: direlako, zelako... ). Burdinbide bat sartzen da delako fabrikaren barneraino. Delako hura hor zuten begien aitzinean. Direlako berri edo argitasun horiek adiskide batengatik hartu ditut. Gazteek goraka beren lepoan eramaten zituzten zirelako sofistok.
2 adj. (Aipatzen den izen propio baten edo erdaratiko izen baten eskuinean). Antzinakoen ornatus delako apaindura haietan. Clemenceau delako animalia beltz hura. Krimea delako aurkintzan. Aise eskuratzeko gisan utzi zuen rifle delako bere iskilu ederra. Toberak zituzten Makean, Rafael delako bat hirurogeita hamalau urtetan ezkondu zelako hogeita lau urteko neskato batekin. Murde delako hitz itsusi hori ez dela egundaino euskaldun izan. Short direlako galtza motzak. Académicos de número direlakoak, Euskaltzaindian "euskaltzain oso" deitzen ditugunak. Erreur tragique zelakoaz ari naiz. "Zazpigarren..." zirelako film gehiegi ikusia nintzen.

Aztergaia: delako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

delako (aditzaren aldiaren eta numeroaren arabera aldatzen da): Crimée delako aurkintzan soldadu zaurituen artatzen ari da; fakir zelako batek bere lanean nolako gauzak egiten zituen ikusteko; short direlako galtzamotzak; "Zazpigarren..." zirelako film gehiegi ikusia nintzen.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

"Suele concordar en número con su antecedente (...) y con el tiempo (presente o pasado) de la oración" (OEH)

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Crimée delako aurkintzan soldadu zaurituen artatzen ari da; Fakir zelako batek bere lanean nolako gauzak egiten zituen ikusteko; Short direlako galtzamotzak; "Zazpigarren..." zirelako film gehiegi ikusia nintzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "delako (adibidean Crimée gisako forma frantsesa jartzea ez da, ene ustez egokia. Beste adibide neutroagoa jarri beharko genuke)".

 - [E116]: "nahita aipatu ziren lehen itzulian forma arrotzak edo berezixeagoak (Crimée, fakir, short, "Zazpigarren..."), horrelakoak euskal testuan txertatzeko baliabidea baita delako hau, askotan behintzat. Nik ez nuke deus aldatuko".

 - [E208]: "ez nator bat. Krimea ez da Frantziako toponimoa, Errusiakoa baizik, eta beraz, aipatzekotan errusieraz edota euskaraz aipatu beharko litzateke, beste gauza bat da fakir, short edo dervitxe moduko hitz erabat arrotza bere jatorrizko hizkuntzan aipoatzea. aipatzekotan".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "utzi dagoen moduan".

delegaritza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, delegaritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordezkaritza].

Aztergaia: delegaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh26 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

delegaritza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, delegaritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ordezkaritza].

delegaritza 27; delegazio 292; ordezkaritza 5248.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

delegaritza 6; delegazio 69; ordezkaritza 1381.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Mailegu mozorrotua da delegaritza, eta oraindik ere erabiltzen da, batez ere ahozkoan.

delegatu, delega, delegatzen
du ad. zuz. Norbaitek beste norbaiti zerbaiten ordezkaritza eman, norbaitek zerbait beste norbaiten esku utzi. Erkidegoak gizabanako baten eskuetan delegatutako aginpidea.
[Oharra: gainerako alorretan hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi eta kideko esapideak].

Aztergaia: delegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-09-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean ezta OEH argitaratuan ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

delegatu a) [iz./izond.] 10: IE 2 (Etxahun Iruri -atü, Herr 1973), EB 8 (VozEusk 1984 -adu, MRoyo margolari, Egin 1988 3, Ene Bada! 1990, Euskadi obrera 1977;Egunk 1990 "formazio delegatu"); b) [ad.] EB 11 (Jazten 1990, GIE, ArauErab 1988 2, XedBilduma 1989 4, BEO 1990 2, EHAA 1990); delegazio EB 12 (M. Goihenetxe, F. Azorin, XedBilduma 1989 3, Egin 1979 4, Hemen 1987, Euskadi Obrera 1977; K. Arzak: "finantza delegazio"); delegazione IE 1 (Herr 1969).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

delegatu a) [iz./izond.]: DFrec 13, AB50 2, Euskalterm 17; b) [ad.]: DFrec 1, Euskalterm 11 (eta delegatze 1); delegazino : DFrec 1; delegazio : DFrec 21, AB50 4 (eta kultur delegazio 1), Euskalterm 15. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Administrazioko hiztegietan delegado; delegar; delegación: AgAld hitz-bilduma: ø; -rako esku eman, -ri eskua eman, -ren esku utzi; esku ematea // AdminEL: ordezkari; ordezkotza eman; ordezkaritza, ordezkariak, ordezkotza, ordezkotza emate, etxeorde // HezkAdmin: ordezkari, lurralde-ordezkari, hezkuntzako lurralde-ordezkari; eskuordetu, esku eman, delegatu; ordezkaritza, uzte (eskumen-uzte, probintzi ordezkaritza, lurralde-ordezkaritza, hezkuntzako lurralde-ordezkaritza, hezkuntza-ordezkaritza) // LurraldeAntol: ordezko, ordezkari, eskudun, eskuorde, eskuordeko, eskudun ordezkari; esku eman, ordezkotza eman, eskuratu, utzi, eman, ordezkatu, -ren esku utzi, (delegar competencias) -rako eskua eman, (delegar poderes) ordezkariak izendatu, aginteak -ri eman; ordezkaritza, esku-emate, ordezpen, ordezkari-talde, ordezkotza emate, (delegación de competencias) agintepideen esku emate, (delegación de facultades) ahalmen-eskuraketa ... // AdminMila: gobernuaren ordezkari, sindikatu-ordezkari; eskuordetu; ordezkaritza, ordezkariak, eskuordetze, lurralde-ordezkaritza // EurItune: ordezkari; ø ; ordezkaritza.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

delegatu [izond.]: HiruMila; delegatu [ad.]: HiruMila, ElhHizt; delegazio : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal delegado; delegar; delegación / délégué; déléguer; délégation formen ordainak: HiruMila: eskuorde, ordezkari, ahalorde; eskuordetu, esku-eman; eskuordetze, ordezkaritza // ElhHizt: ordezkari; eskuordetu, delegatu, -i esku eman, -en esku utzi; eskuordetze, delegatze, -i esku emate, -en esku uzte, ordezkaritza, ordezkariak (taldea) // Lur EG/CE: ordezkari; ordezkaritza eman; ordezkaritza // Lur EF/FE: ordeko, ordezkari; ordezkaritza eman; ordezkaritza // Casve FE: ordezlari, ordezkari; ordelari igorri, ordezkari igorri; ordezlarigoa, ordezkarigoa // HaizeG FB: ø; ordaina igorri; orde, ordari, ordaingo // PMuj DCV: ordego, ordezko, ordain, mandatari, ordaingo, lekuko; orde, ordezkaritza, ordaingo; ordea (lekua, eskua, eskubidea) eman, ordeko jarri, ordetu, eskubidetu, mezutu, eskudundu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: delegar.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

izen gisa saihestekoa da (ordezkari dago hori adierazteko); aditz gisa erabilia ageri da, administrazioan: ez al da aski ordezkaritza eman esapidea?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "delegatu Ez dut beharrezko ikusten sartzea. Baina bi modutara joka dezakegu: sartu gabe utzi, edo zerrendaratu izartxoa jarriaz eta ordain egokiak eman. Bigarrena hautatuz gero, kontuan izan beharko genuke erdaraz delegar aditzak erabilera bat baino gehiago dituela, eta gutxienez -en esku utzi, ordezkaritza eman (ordezkotza eman ere ageri da hiztegietan), eta beste batzuk ere ematen dituzte hiztegiek. Agian arriskutsua izan daiteke guk batzuk hobestea eta besteak ez aipatzea, erabilerak nola dabiltzan ondo jakin gabe (gramatikaren ikuspegitik, guztiek ematen dute zuzenak). Hau dela eta, ez dakit merezi duen: delegaritza* e. ordezkaritza ere sartzea. Hezkuntza munduan askotxo entzuten den hitza da delegaritza".

 - [E210]: "Delegatu aditza ezin da beti parekatu ordezkaritza ematearekin, eta, era berean, ezin da delegazio baztertu, ordezkaritzarekin nahiko izango delakoan. Ikus, bestela, Espainiako Konstituzioaren 75.2 artikulua: Ganberek batzorde legegile iraunkorrei eskuorde diezaiekete lege-proiektuak edo lege-proposamenak onestea. Dena den, osoko bilkurak edozein unetan eska dezake eskuordeturiko lege-proiektu edo lege-proposamena eztabaidatu eta horren gainean botazioa egitea. Beharrizana ikusita, bi aukera izan daitezke: bata, delegatu/delegazio hitzak zerrendaratzea; eta, bestea, hainbat lege-testutan dabiltzan eskuordetu/eskuordetza zerrendaratzea".

 - [E116]: "AUren oharra ongi ulertu badut, ez dira aski ordezkaritza eta ordezkaritza eman, eta beraz: a) ikusi beharko genuke aski al diren aditzaren ordaintzat MAren biak: ordezkaritza eman eta x-ren esku utzi esapideak (eta, MAk aipatzen duen arriskuari ihes egiteko, "etab." eranstea al den irtenbidea, bestetan egin izan dugun bezala, nahiz ez den irtenbiderik txukunena); b) delegatu eta delegazio onar ditzakegu, eta azaldu, adib. "... Zuz. (normalean, hobestekoak dira...)"; c) eskuorde(tu), berriz, ez nuke orain eta hemen aipatuko, ez baitirudi zuzena osaeraz: eskuorde-ren parekoak, formaz, hortzorde edo ileorde bezalakoak izan litezke (baina ez zuzendariorde, buruorde bezalakoak, hauek [+perts.] motakoei baitagozkie), eta halakoen adiera 'protesia'-edo da. MAk aipatzen duen delegaritza-rena ere onartuko nuke. Proposamenak, denon artean zehazteko: "delegatu, delega, delegatzen. du ad. Zuz. (normalean, hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi, etab." / delegazio iz. Zuz. (normalean, hobestekoa da ordezkaritza) / "delegaritza* e. ordezkaritza".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "delegatu, delega, delegatzen. du ad. Zuz. (hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi, etab.); delegazio iz. Zuz. (hobestekoa da ordezkaritza); delegaritza* e. ordezkaritza bezalakoak".

delegazio
iz. zuz. Norbaitek beste norbaiti zerbaiten ordezkaritza ematea, norbaitek zerbait beste norbaiten esku uztea.
[Oharra: gainerako alorretan hobestekoa da ordezkaritza ].

Aztergaia: delegazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: delegación

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. ordezkaritza.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper