50535 emaitza bilaketarentzat - [12301 - 12350] bistaratzen.

denborale
iz. Heg. Ekaitza.

Aztergaia: denborale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Gip.: 'ekaitza'"

 - [E116]: "egokia izan liteke PX-k dioena jasotzea, gehiago zehaztuz, beharbada ("Documentado [...] en autores meridionales, sobre todo guipuzcoanos" dio OEHko oharrak; eta E. Erkiagak eta A. Zubikaraik behintzat erabili dute). Bizkaitarrek argi dezakete zein eremu-marka dagokion: "Gip.", "batez ere Gip." ala "Heg."

 - [E123]: "OEHk dioen bezala, Bergara aldean, behintzat, ezaguna eta erabilia da".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "Heg. marka dagokio, eta adiera zehaztuko da: "denborale iz. Heg. 'ekaitza'".

denboran
adb. Ipar. Lehen. Ik. denbora batean.
Loturak

Aztergaia: denboran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

denbora sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

lehen.

denborarekin
adb. Gero, denbora bat igarotakoan. Denborarekin ikusiko da aurrera nola gabiltzan. Munduko atseginek, diren handienek ere, denborarekin unatzen dute.
Loturak

Aztergaia: denborarekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

denbora sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gero, denbora bat igarotakoan.

denboratxo
iz. adkor. Denbora-tarte luzea edo aski luzea. (Maiz leungarri gisa edo ironiaz erabiltzen da). Orain dela hogei urte izan nintzen azkenengo hango festetan; bada denboratxoa. Uste dut denboratxo batean halaxe jarraitu beharko dutela.

Aztergaia: denboratxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh72 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

denboratxo; denporatxo. Dim. de denbora. Kapak... badu bere denboratxua, jauna. Aitona zanena zan... Sor Bar 36. Orain dala ogei urte izandu nitzan azkeneko ango festetan. --Denboratxua da. Ib. 72. Olloak bigarren arrautzok ekarteko denporatxoa bear izango dau. Bilbao IpuiB 258.

denboratxo 73: Aizu 2, Argia 4, Berria 10, DiarioVasco 4, EiTB 10, Elhuyar 3, Elkar 21, Erlea, Consumer 11, Goiena 5, Jakin, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

denboratxo 27: Joxemari Urteaga, Koldo Biguri, Iñigo Aranbarri, Edorta Jimenez, Julen Gabiria, Iñaki Segurola, Pako Aristi, Joxemari Iturralde, Unai Iturriaga, Anjel Lertxundi, Bego Montorio…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badu ñabardura, ez da guztiz librea. Adkor. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

denboraz
1 adb. Denborarekin. Amodio bat, deusez ttipitua izan gabe, denboraz azkartuz doana.
2 adb. Garaiz. Testamentua denboraz eta soseguz egitea.
3 adb. Denbora batean, garai batean. Denboraz Larhun gainean bazen ermita bat.
Loturak

Aztergaia: denboraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. denboraz OEH argitaratuan: a) 'con el tiempo' adierakoak: SP Phil, Cb Eg III, Egiat, Gco II, Lard, Apaol, Lap, Const, Anab Aprika, NEtx LBB; -p- : Añ LoraS, AB AmaE, Kk Ab II. b) 'en un tiempo, en cierta época' adierakoak: Harb, ES, Mb IArg I, Lg I, Hb Esk, Zby RIEV 1908, Zerb Azk, Larz Iru, Xa Odol. c) 'a tiempo, con tiempo' adierakoak: Cb Eg III, Bv AsL, Ill Pill, Alzola Atalak; -p- : Añ EL, Astar II, Izt C, Ur MarIl, Itz Azald, SM Zirik. d) 'hace tiempo' adierakoa: Moc Atalak. e) 'pronto' adierakoak: Ill Testim, Munita, Or Eus.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

denboraz G-EB 3 (T. Garmendia: "O, San Agustin, erori ziñan / mundu txar onen saretan,/ ama maitea bizitu arren / sinismenaren garretan,/ baña denboraz konturaturik / zenbiltzan bide txarretan"; Pello Zabaleta: "Orra beatzi bertso / uste gabe tira,/ farrez egoten nazu / askotan begira;/ ezta nolanaikua / oriyen mugira,/ noizbait e txandakuak / azalduko dira (eta oharrean: "alboan beste au... denboraz oiek ere / eroriko dira"); Artea eta gizona: "Denboraz ordea, lehen kristau haien iraupen jasankortasunak erromatar gizurenen arreta irabazi zuen"); denporaz G-B 3 (Irakatsiak: "Itukin bat laster kenduten ezpada, denporaz etorriko da tellatua jausitera"; Zeu zeutara: "Luzarotxoan lo egin neban, ez dakit zenbat denporaz"; Garm Bidaso: "Denporaz, bere jaioterrira itzulirik, lantegia idekitzea erabaki zuenean, konturatu zan etzela gauza otargintza lana bear bezela burutzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

denboraz : AB50 1 ('a tiempo'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

denboraz : ElhHizt (AS); denboraz kanpoko : HiruMila; denboraz kanpokotasun : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

denbora sarrerari dagokion azpisarrera.

denborazko
adj. Denborari dagokiona; denbora adierazten duena. Denborazko esaldiak.
Loturak

Aztergaia: denborazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

denborazkotasun
iz. fil. Denborazkoa denaren nolakotasuna edo egoera. Horrek gauzen iraunkortasunik eza erakusten du, gauzen denborazkotasuna.

Aztergaia: denborazkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 1, Berria 2, EiTB 7, Elkar 1, Consumer 1, Espainiako Gobernua 2, Jakin 1, UEU 15); ETC 88

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: denborazkotasun iz. temporalidad / Adorez: 0 / Labayru: denborazkotasun 1 iz. Fil. temporalidad / NolaErran: 0 / Euskalterm: denborazkotasun (Fil., temporalidad).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da filosofian eta jasotzekoa, marka eta guzti.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fil.

denda
1 iz. Jendaurreko salmentarako etxe edo lekua. Ik. saltoki. Denda jarri zuen herriko plazan. Denda-jabea. Denda-morroia, mutila. Jaiegunean dendak zabalik edukitzea.
2 iz. Oihalez edo larruz estaltzen den egitura batez egindako etxola modukoa, leku batetik bestera eraman daitekeena. Jakobek mendian jarri zuen bere denda.
3 iz. zah. Jostunaren edo zernahi eskulangileren lantegia. Apelesek bere dendan ez zuen hain kolore ederrik.

Aztergaia: denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

saltoki, denda, saltegi

Jatorrizko forma

denda, saltoki

Informazio osagarria
Ikusteko dago beste zein forma onartuko den

zein denda-izen aipatuko den ikusiko da; IkHizt eta Merkat zerrendetan elkartuok eman dira: altzaridenda; animali denda; armadenda; arraultzadenda; barazkidenda; belardenda; bitxitegi, (bitxidenda); diskodenda, diskoetxe; esnetegi, esnedenda; euritakodenda; fotografi denda, argazki-denda; fruitategi, (fruitadenda); gozodenda; haltzaridenda; hegaztidenda; ispiluak, ispiludenda, mirailak; izozkitegi, (izozkidenda); janaridenda; jateko, janari, janaridenda; jostailudenda; jostekoak, kinkiladenda; kafedenda; kanpaina denda; kinkiladenda; koltxoidenda, koltxoitegi; kortsetegi, (gerruntzedenda); larrukitegi, larrukidenda; larrutegi, larrudenda; liburudenda; loradenda; mihisedenda; mihisedenda, oihaldegi, oihaldenda; oilaskodenda, hegaztidenda; paperdenda; tabakodenda; tabakotegi, tabakodenda; txokolategi, (txokolatedenda); txoridenda; txurrodenda; zilargindegi, (zilardenda)

Idazkera hedatuena da

"konposatuak, grafiari dagokionean, testuetarako egoki den forman emango dira (...); besterik da hitz elkartuok errotuluetan eta har dezaketen forma trinkoagoa"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "dendari dendaren eratorri gisa, "couturi?re" adierarekin ere" (1993-02-20)

dendaoste
iz. bizk. Denda bateko barrualdeko gela. Peru zapatariaren dendaostean zuten bilkura lekua.

Aztergaia: dendaoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oste

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Diakronia

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "denda-oste grafia proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dendaoste / dendoste: bizkaieraz, erregularki, -ao- elkarteak beti -o- egiten dira: neskok, alabok, lorontzi, errekondo, (Cf. 250 RyS ukaondo > ukondo gaur) etab. Hitz hau, nik neuk ere inoiz erabilia, beti dendoste moduan idatzi izan dut. Izan ere, gauza bat da dendostean 'dendaren atzeko partean' eta beste bat denda-ostean 'dendaren ostean' alegia. Ikus domekero-rako esandakoa".

 - [E116]: "Hiztegi batu honen irizpide nagusietako bat izan da, hasiera-hasieratik, elkartuak-eta osorik idatziak eskaintzea, tradizioak kontrakorik agintzen ez duen bitartean; dendoste formarik ez da ageri, Larramendiren hiztegitik kanpora, eta denda-oste bat jaso du OEHk (E. Erkiagarena); EEBS eta gaurko prosaren corpusetan ez bata eta ez bestea daude (besterik dira horko denda ostean, denda osteko postposizioak). Proposamena: bere horretan utzi lantaldearena".

 - [E208]: "Bizkaiko jendearen erabilera kontuan hartu beharko litzateke".

 - [E123]: "nik ere lantaldearen proposamena dagoenetan utziko nuke, desberdinak baitira neskok edo alabokž hau da, hitzaren amaierako bokalaren eta hurbileko artikuluaren arteko kontrakzioa dutenak, eta bi hitzen arteko bokal- kontrakzioa dutenak. Bigarren hauetan, loreontzi da lehen itzulian arautua, esaterako, PSk dioen bezala, irizpide nagusietakoa izan delako elkartuak-eta osorik eskaintzea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-01-27): "dendaoste iz. Bizk. (hau da: bere horretan onartu da forma, baina kendu egingo da g.er. marka; 7 boto izan dira marka hori kentzearen alde, 5 atxikitzearen alde, eta 4 zuri)".

dendari
1 iz. Heg. Denda-jabea; dendako langilea. Merkatari eta dendariak. Dendari elkartea.
2 iz. Ipar. eta naf. Jostuna. Hiru damatxo Donostiako, Errenterian dendari; josten ere badakite baina, ardo edaten hobeki.

Aztergaia: dendari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dendari, merkatari

Euskaltzaindiaren Arauak

1 Gaur Ipar. eta Naf. 'jostuna'. 2 Heg. 'denda-jabea' eta 'dendako langilea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. Gaur Ipar. 'jostuna'; 2. Heg. 'denda-jabea' eta 'dendako langilea'

dendaritza
iz. Jostunaren lanbidea. Ohartu gara, miserian bizi direlarik, badituztela gaitzeko trebetasunak dendaritzan.

Aztergaia: dendaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

dendatu, denda/dendatu, dendatzen
1 da ad. bizk. g. g. er. Ahalegindu, saiatu.
2 da/du ad. bizk. g. g. er. Adoretu, animatu.

Aztergaia: dendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

denda(tu), dendatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.g.er.

dendrita
1 iz. anat. Neuronaren protoplasmatik ateratzen den luzakin adarkatua. Adar horietatik transmititzen da seinalea ondoko neuronetara, zelularen atal nagusiaren inguruko dendriten bitartez.
2 iz. geol., metal. Kristal mota, zuhaitz adarkatu baten itxurako egitura duena.
3 iz. geol. Zuhaitz edo adar itxurako konkrezio minerala, harrien pitzatu eta junturetan eratzen dena.

Aztergaia: dendrita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat., Miner.

dendu
iz. g. er. Oreka. Oraindik badira klasikoen dendua eta zentzua aintzat dauzkaten euskal idazleak.

Aztergaia: dendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oreka.

denera
adb. Guztira. Ik. denetara. Denera, zenbat etorri dira? Maila guztiak kontuan hartuta, ehun bat ikasle ziren denera.
Loturak

Aztergaia: denera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DENERA. a) A todo. Txit lan asko egin zuan luzaro, tellagintzan, atxurlari, ardizai, gurdigille, esnesaltzalle; danera, nolako nagusia zeukan, zer agintzen zioten. Ag G 254. Jendea, izan ere, danera jartzen da eta Maltarrak gero ta jaramon gutxiago egiten zioten Xalbat eta Engraziren arteko gora-berai. Etxde JJ 237. Aizkoran eta korrika oso ondo ibili da [...]. Igoal da aizkoran, korrika, trontzan, danera. Albeniz 241. b) En total. "Danera zenbat etorri dira? (G-azp)" Gte Erd 75. "Danera jota ere, zenbat kostako da, ba(da)? (G-azp)" Ib. 200. v. DENETARA. --Eta zenbat denbora ibilli zan lan oietan? --Denera seitik zazpi urtera. JAIraz Bizia 75. Beste bederatzi bestela ere bai, danera ogei ta amabost urte egin ditudalarik. Insausti 281.

adib: auzibide iz. Zuz. Lege hauste bat epaitzeko epaitegian egin beharreko jardueren multzoa. Auzibide luze bati ekin aurretik, hobe zenuke ondo pentsatu. Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan denera erizainen aurkako 70 auzibide abiatuta daudela jakinarazi zuten. Manifestazio batengatik, 24 lagun auzibidean jarri dituzte. Lehenbizi epaia, gero auzibidea.

denera 832: Aizu 7, Deia, Elhuyar 19, Consumer 12, HABE 2, Berria 587, EiTB 86, Jakin 3, Karmel 2, Argia 45, Laneki 6, Erlea 3, DiarioVasco 59.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

denera 307: Berria 241 (“Denera sei milioiko pentsioa jasoko dute 100 andereñok”), Pello Zabala 11 (“Kosta aldeko berdoxka zabaltzen da denera”), Ibon Uribarri 5, Josu Zabaleta, Juan Mari Lekuona, Joxerra Garzia, Xabier Arregi, Anton Garikano, Esteban Antxustegi, Edorta Jimenez, Karlos Zabala, Ana Urkiza, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa guztira bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dena sarreran.

denerako
adj. Denetarikoa. Ameriketan ere denerako jendea dago: aberatsak eta pobreak.
Loturak

Aztergaia: denerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ra-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dena sarrerari dagokion azpisarrera.

denetara
adb. Guztira. Hogeita bat artzain denetara.
Loturak

Aztergaia: denetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

saio bat egin da guztiak lematizatzen, dan- aldaerakoak ere horietan bilduz. Ondorioak OEH / EEBS segidan: denean 21 (B 1, G 17, IE 1, EB 2) / 6 (B 1, G 2, EB 3); denera(ko) 12 (B 2, G 10) / 21 (B 1, G 7, EB 13); denetik 16 (B 3, G 9, IE 2, EB 2) / 28 (B 1, G 6, EB 21); denetan 24 (B 7, G 6, IE 10, EB 1) / 22 (G 2, IE 11, EB 9); denetako 2 (G, IE) / 1 (IE); denetara(-t, -ko, ere) 11 (G 10, IE 1) / 22 (B 1, IE 4, EB 17), denetatik(an, -rik, -riko) 21 (B 6, G 5, IE 7, EB 3) / 40 (B 4, G 4, IE 6, EB 26). Bestela: -ta- gabeak 49 / 55 dira (B 6 / 3, G 36 / 15, IE 3 / 0, EB 4 / 37); -ta-dunak 58 / 85 (B 13 / 5, G 22 / 6, IE 19 / 22, EB 4 / 52)

OEHko datuak [laburduren azalpena]

denean 20 aldiz jaso da: B 1 (Enb), G 16 (Ag G 2, Or Eus 2, Lek EunD, Zait Sof, JAIraz Bizia, Basarri, Uzt 4, Anab Aprika, MAtx Gazt 2, Salav), IE 1 (Mattin), EB 2 (MEIG); dan-danean behin (J. Artetxe in MEIG: "Ez dela egia diozu, gauza bat euskeraz egiña baldin badago... ondo dagola oso-osoan, dan-danean"); denera 3 aldiz, G (Ag G, Etxde JJ, JAIraz Bizia); denerako 9 aldiz: B 2 (Ag Kr, BEnb NereA), G 7 (Ag G, JAIraz Bizia 2, Uzt Sas 2, Berron Kijote 2); denetik 16 aldiz: B 3 (Zav Fab, Ag 2), G 9 (AA I, Ag G, TAg Uzt, JAIraz Bizia, Basarri 3, Berron Kijote 2), IE 2 (Mih, Etch), EB 2 (MEIG eta M. Ugalde in MEIG); denetan 24 aldiz: B 7 (AB AmaE 5, BEnb NereA, Gand Elorri), G 6 (Aran SIgn, A. Zavala in Goñi, Etxde JJ, Txill 2, And AUzta), IE 10 (Bar Leg, Ox 2, Etcham 2, JEtchep, Ardoy SFran 2, Xa Odol 2), EB 1 (Osk Kurl); denetako 2 aldiz, G-IE (ABar Goi; Larz Iru); denetara 4 aldiz, G (Ag G 2, Anab Poli, Uzt Sas) eta OEH argitaratuan denetarat behin (Othoizlari 1958); danetara ere G 4 (Anab); denetarako G 2 (Or Eus, Uzt Sas); denetarik 7 aldiz: IE 6 (Zub, Lf Murtuts, JEtchep, Ardoy SFran 2, Xa Odol), EB 1 (Osk Kurl); denetariko 5 aldiz: B 4 (Ag Kr 2, SM Zirik, Etxba Ibilt), EB 1 (MEIG); denetatik 7 aldiz: B 2 (Bilbao IpuiB, Etxba Ibilt), G 3 (Alz Bern, Txill Let, Anab Aprika), IE 1 (Izeta DirG), EB 1 (MEIG); danetatikan 2 aldiz, G (Uzt Sas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

denean 6: B 1 (I. Malax), G 2 (M. Oñatibia, Inzag), EB 3 (L. Dorronsoro, VozEusk 1984, Txill); denera 17: B 1 (I. Etxeberri), G 4 (Vill, Akes, El Día 1932, SGarm Historia triste bat), EB 12 (A.M. Abate, Lurgintza 2, ZArg 1972, KultUrtekaria 1985, J.M. Apalategi, A. Martinez, Lurgintza, Egin 1979, M. Arrizabalaga, L. Goienetxe 2); denerako 4: G 3 (I.M. Manzisidor, F. Olariaga, Basarri), EB 1 (J.M. Torrealdai); denetik 28: B 1 (Agur 1974), G 6 (A. Arozena, Basarri 2, J.L. Iriarte, S. Aranbarri, Y. Oñatibia), EB 21 (M.M. Ruiz, Jaukol 2, P. Yanzi, J. Elortza, Susa 1989, Azurm 2, Zipristin/6, Programazioa 1983, KultUrtekaria 1988, K. Santisteban 2, I. Urbieta, L. Iriondo, M.E. Laboa, E. Berazubi, X. Amuriza, M. Ugalde 2, P. Zabala); denetan 22: G 2 (Vill, Ataño MLanak), IE 11 (Iratz, J-L. Davant 2, A. Luberriaga, SoEg, Iratz 3, M. Courougnon, Herr 1972 eta 1989), EB 9 (J.M. Torrealdai, J.A. Irigarai, K. Ameztoi 4, J.A. Azpiroz, J.A. Ormazabal, Mintzo eta kantu 1989); denetako 1 (Herr 1987); denetara 15: B 1 (Zubk), EB 14 (Zubk, Jakin 1981, Apez 2, K. Zuazo, J.M. Torrealdai, J.M. Urkia, Kuxkux/2, J. Duoandikoetxea, E. Zabala, A. Urcelay, Gte EEK 1, OinEntz/3, BAtx Obab); denetarat IE 4 (Iratz, Herr 1969, 1973 eta 1986); denetara ere EB 1 (J.M. Torrealdai); denetarako EB 2 (M. Arrieta, I. Baztarrika); denetatik 14: B 1 (K. Gallastegi), G 4 (El Pueblo Vasco 1935, S. Aranbarri, Berron Kijote, J. Ibabe), EB 9 (J.M. Beltran, Kuxkux/2, Heraklito, K. Bizkarra, IMuj AzBel, Satr, Egin 1987, J.J. Iribar 2); denetarik 23: IE 6 (Herr 1969, 1984 eta 1986, J. Haritschelhar, HerrizH 1988, Aburu 1982), EB 17 (J.M. Torrealdai 2, X. Mendiguren B., P. Salaburu 2, K. Zalbide, HistGizarte/11, Arrantzaria, Millox, J.M. Arrieta, Bibl-16, J. Belmonte, A. Sarriegi 2, Egin 1985 eta 1988, M. Arrieta); denetariko B 3 (J. Arregi, T. Elorrieta, S. Muniategi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

danean : DFrec 2; denera : DFrec 9 (eta dan- 2, danera jota 1), AB38 4, AB50 1 (dan-); denetik : DFrec 6 (eta dan- 16; danetikan 1), Euskalterm 3; denetako : DFrec 2, Euskalterm 2; AB38 2 (danetako zatitzaile; danetako zatitzaile handien); denetara : DFrec 8 (eta -rat 1); AB50 1 (dan-); denetatik : DFrec 4 (eta -rik 7), Euskalterm 3; denetatiko : DFrec 4 (eta -riko 11). // "en total" itzulitako besteak AB38n: guztitara : 1; guztira : 13; orotara : 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

denean : EuskHizt (adib.: "denean da berdin"), ElhHizt (AS); denera : ElhHizt (AS), PMuj DVC (danera); danerako : DRA, PMuj DVC; denetik : EuskHizt (adib.: "alegia, Parisen badela denetik"), Lh DBF (adib.: "denetik guti bat eman daut"); denetan : EuskHizt (adib.: "hori da Xalbadorrek ekartzen digun erakaspen handia: bertsotan eta denetan"), HaizeG BF, DRA (adib.: "denetan bada zerbait"); danetako : PMuj DVC; denetara : EuskHizt (adib.: "Hogeita bat artzain denetara"), ElhHizt (denetara ere: AS), danetarako : PMuj DVC; denetarik : EuskHizt (adib.: "nork ogi, nork arto, nork oilasko, denetarik, hots!"), DRA (danetarikoak) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal en total / au total, en tout formen ordainak: denetara : HiruMila (eta guztiz); denera : ElhHizt, PMuj DCV (danera); guztietara : HaizeG FB, Casve FE (güzietara); guztira : HiruMila, ElhHizt; guztitara : Azkue Aurkibidea; oro har : HiruMila (orohar), Casve FE, T-L LBF, PMuj DCV (oro-ar); orotara : ElhHizt, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF (-rat), PMuj DCV // Eta beste hauek: Lur EF/FE: en totalité: osoro // HaizeG FB: (bref) hots, hitz batez, laburzki // PMuj DCV: batera jota // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

gerora ikusiko da nola eman: AS / adib.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Nire ustez kontuan hartzekoak dira TA gabeak ere: denera, denetik,..." (1994-10-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-05): azpisarrera kendu da.

denetarik
adb. Denetik. Denetarik zegoen mahai gainean. Marraztu, denetarik marrazten du osabak. Nork ogi, nork arto, nork oilasko, denetarik, hots!
Loturak

Aztergaia: denetarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: DENETARIK. a) De todo. v. DENETATIK. Denetarik elemeniaka. Zub 70. Etxekoandere guziek zerbaixka ekartzen zuten aste guziez present, nork ogi, nork artho, nork oilasko, denetarik, hots! Lf Murtuts 59. Denetarik hautemaiten die. JEtchep 100. Egun oroz denetarik falta baitut. Ardoy SFran 118. Aita galdu ginuen arte [...] artzaintza izan zen ene lan nagusia; handik goiti, denetarik zerbait egin behartu zitzautan. Xa Odol 29. Denetarik ibili zen, gizon, emazte, gazte andana pollita, eta haur multxoa, beretterretarik haste. Larre ArtzainE 264. b) (Con superlativo). Orduan Krispiñek, hau da, danetarik okerrenak, gerrikoa azkatu eta lurrera erorten utzi zituan prakak. Osk Kurl 145.

adib: dena 7 (Leku-denborazko atzizkiekin). Denean da berdin. Dorpea dela bizia, hori da Xalbadorrek ekartzen digun irakaspen handia: bertsotan eta denetan. Nork ogi, nork arto, nork oilasko, denetarik, hots! Alegia, Parisen ere badela denetik. // bizkor 1 adj. Bizitasun handikoa; kementsua. Mutil bizkorra. Sei mando eder bizkorrek ildoa urratzen zuten. Erreka bizkor samarra. Idazkera bizkorra. Eragile bizkorra haiz, eta abagunearen sena duk argi. Maitasun bizkorrak eragiten die. Gizonik sendo eta bizkorrena. Langile bizkorra. Begi zoli bizkorrez. Esku bizkorrez. Denetarik baitago Euskal Herrian, Galizian edo nonahi bezala, bizkorrik eta tontorik.

denetarik 1204.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

denetarik 532.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dena sarreran.

denetariko
adj. Era guztietakoak. Alderdi kontserbadoreen artean ere denetariko iritziak daude. Bai aberatsak eta bai pobreak, denetarikoak behar dira munduan. Denetarikoak dira edonon.
Loturak

Aztergaia: denetariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -etariko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dena sarrerari dagokion azpisarrera.

denetatik
adb. Denetik. Denetatik izaten zen: enbido eta hordago.
Loturak

Aztergaia: denetatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: DENETATIK. a) De todo; de todas clases. v. DENETIK (b). Emen ere emango geniyoten bada; nai bazuten Rioja, nai bazuten Jerez; danetatik daukagu. Alz Bern 59. --Zer yende sartzen da zure etxean? --Denetatik, yende arronta geiena. Izeta DirG 71. Mendi orretan daude pagoak, / aritzak eta gaztaiñak, / danetatikan ere ikusten / dirade zugaitz bikaiñak. Uzt Sas 287. Danetatik izaten zan: enbido ta ordo. TxGarm BordaB 32. Danetatik aditu bear. Insausti 146. Denetatik bada Euskal herrian, Galizian edo nonnahi bezala, bizkorrik eta tontorik. MIH 271. v. tbn. Txill Let 133. Anab Aprika 53. BBarand 141. Zendoia 50. b) (Con superlativo). Krispin sakristaua iatzu danetatik egokiena. Bilbao IpuiB 143. v. tbn. Etxba Ibilt 477. Ni izan nintzan izendatua / danetatikan aurrena. Uzt Sas 295. Auxe danetatik gogorrena! Gerrika 255.

denetatik 117: ElCorreo, Deia 5, Elhuyar 3, Consumer 12, HABE 3, Berria 38, EiTB 10, Euskaltzaindia 2, Jakin 3, Argia 22, Erlea, DiarioVasco 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

denetatik 34: Berria 7 (“«Nik esan diet artxibozaina naizela, nik ez dut paper bat ere galduta ikusi nahi, biharko egunerako horiek altxor bat direlako, gure artxiboan denetatik gordetzen dugula, panfleto txikiena ere”), Herria (“Ehun eta lau dira gaurregun, adin denetatik biltzen”), Ibon Uribarri 4 (“Apertzepzioaren batasun transzendental honek, ordea, esperientzia batean batera ager daitezkeen agerpen ahalgarri denetatik abiatuta errepresentazio horien guztien bilkura sortzen du legeen arabera”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (“lberto Larrea ez zuten hil baina denetatik egin zioten”), Bego Montorio (“Denetatik atsegin gutxien ematen duena duzu era hori, eta titiak, erabileraren poderioz, gizonaren tresna ganoraz estutzeko bezain malguak dituzten emakumeentzat da soilik komenigarria”), Jon Arretxe (“Izualdiren bat edo beste izan nuen, baina denetatik onik atera nintzen, nire letagin zorrotzei eta hanka bizkorrei esker”),…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dena sarreran.

denetik
adb. Mota guztietako gauzak. Ik. denetarik; denetatik. Denetik jakin behar dute zaldun ibiltariek. Alegia, Parisen ere badela denetik. Zahar eta gazte, pobre eta aberats, denetik da mundu honetan.
Loturak

Aztergaia: denetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DENETIK. a) Por todo, por todas partes. Garra dario danetik. Zav Fab RIEV 1907, 542. Olako desditxak, / ur gabe bizitzak, / danetik ekaitzak / inguratuz gaitzak. Insausti 252. b) De todo, de todas clases. "Denetik guti bat eman daut" H. v. DENETARIK. Patxada onean ziarduen aurrean euken danetik jaten. Ag Kr 143. Danetik zegoan elea ugari. Ag G 86. Danetik oparo jarri zien bidariai otordurako. TAg Uzt 75. Zar eta gazte, pobre ta aberats, / danetik da mundu ontan. Basarri 16. [Erria] aundia izan eta denetik zan. JAIraz Bizia 53. Nerekin bizitzen zeraten bitartez, denetik izanen dugu. Auspoa 77-78, 34. Danetik jakin bear dute zaldun ibiltariek. Berron Kijote 203. Jardin, basoa, izugarrizko arbolak eta abar, danetik zegoan. Albeniz 102. Alegia, han [Parisen] ere badela denetik. MEIG I 66. v. tbn. Danetik: BAyerbe 64. AZink 142.

adib: dena 7 (Leku-denborazko atzizkiekin). Denean da berdin. Dorpea dela bizia, hori da Xalbadorrek ekartzen digun irakaspen handia: bertsotan eta denetan. Nork ogi, nork arto, nork oilasko, denetarik, hots! Alegia, Parisen ere badela denetik.

denetik hainbat : Aizu 19 (“Material anitza da, denetik pixka bat”), Deia 26 (“Denetik eskatu, opatu eta eskaintzen ekinean gabiltzalako harekin ere”), Elhuyar 20 (“Oso erakargarria da denetik egiten saiatzea, baina ez dut denbora nahikorik”), etab.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

denetik hainbat : Berria (“Denetik zuen pixka bat, zertxobait denetik”), Herria (“Denetik, nonahitik”), Pello Zabala (“Ilgorak antsia guztiak pizten dizkit: eneagramako 5a izanik, denetik xurgatzera eta jakitera narama ilargiak gorakoan”), Elizen arteko Biblia (“Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak bakarrik jaten ditu”), Luis Elberdin (“Emakumeek, gizonek bezala, denetik probatzen dute, eta jolas autoerotikoen hainbat modu saiatzen dituzte”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gaziak eta gozoak, denetik izan nuen, baina merezi zuen esperientziak, dudarik gabe”), Edorta Agirre (“Zaku handia da elikaduraren hau, denetik kabitzen omen da berton”), Karlos Zabala (“Bai, gehien-gehienek, nik uste, himena babestu egiten zuten amerikanoekin zebiltzalarik, baina, gainerakoan, denetik egiten zen”), Imanol Unzurrunzaga (“Pertsona izaki arrazional eta nahimenduna denetik maitatzeko gai da, eta maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna”), Asisko Frantzizko (“Eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena”), Txema Ramirez de la Piscina (“Orri horietan denetik aurki daiteke, bizitzan bezala”), etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa dena sarreran.

denganino
iz. bizk. demonio-ren leungarria.

Aztergaia: denganino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

'demonio'ren leungarria.

denge
iz. med. Eritasun tropikal larria, sukar handia, giharretako eta buruko mina eta larruazaleko hemorragia-orban txikiak ezaugarri dituena. Duela urte asko desagerturiko hainbat gaitz ager daitezke berriro; dengea, esaterako.

Aztergaia: denge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko denge : "Dengue, melindre, puede venir del bascuence deunge" Lar. "Action de faire le délicat, le dégoûté" H.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

denge 3 (denge infekzio 2, denge gaixotasun 1), Gara 1999 (adib.: "Latinoamerikan, esaterako, kontrolpean ziruditen malaria, paludismoa eta denge infekzioak berragertu dira [...] paludismoa, malaria eta denge gaixotasuna [...] denge, paludismo eta malaria infekzioak dituzten gaixoak gero eta gehiago dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

denge : HiztEn (Med. Aedes generoko eltxoek transmititutako gaixotasun biral akutua, sukar altua eta buruko mina ezaugarri nagusitzat dituena. Asian bereziki, baita Amerika eta Afrikako eskualde tropikal eta subtropikaletan ere, zabalduta dago), LurE (Med. Gizonaren zorne eritasun larria, kutsakorra ez dena. Klima beroko lurraldeetan izaten da. Aedes [Aedes aegypti, Aedes albopictus etab.] intsektuek birus baten bidez eragiten dute. Zortzi egun inguru irauten du) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

denge : ElhHizt (Med. dengue), EskolaHE (Med. Aedes intsektuek kutsatzen duten eritasuna, sukarra, konjuntibitisa eta giharretako eta giltzaduretak mina ezaugarri dituena. Lurralde epeletako eritasun endemikoa da) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

Forma baten adiera(k)

(eritasuna).

denik eta ...-en
Superlatibo baten indargarri gisa erabiltzen den esapidea. Ezeren faltarik ez duenik ez dago munduan, denik eta aberatsena izanda ere.
denotatibo
adj. hizkl. Denotazioarena, denotazioari dagokiona. Mezu denotatiboa eta mezu konnotatiboa elkarrekin datoz heltzen zaizkigun informazio guztietan. Esanahi denotatiboa. Funtzio denotatibo honek hiru maila dauzka.

Aztergaia: denotatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Berria 2, Euskaltzaindia 7, Jakin 1, Laneki 6, UEU 22); ETC 61

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sartu. Eta, horrekin batera, konnotatibo forma ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

denotatu, denota, denotatzen
du ad. hizkl. Denotazioz adierazi. Hitzak balio jakin bat du, eta horren araberakoa da denotatzen edo adierazten duena.

Aztergaia: denotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

denota, denotatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Hizkl.

denotazio
iz. hizkl. Hitz baten oinarrizko esanahi ez-subjektiboa. Ik. konnotazio. Nahiz hirurek esanahi berbera duten, hots, denotazio berbera, ez dira hitz berdin eta trukagarritzat hartzen, konnotazio desberdinak dituztenez, bakoitza hizkuntza-maila bati dagokiolako.

Aztergaia: denotazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

dentela
iz. Ipar. Parpaila.

Aztergaia: dentela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: 2005-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez zait gaizki iruditzen horrela sartzea. Baina horrek eskatuko luke, gero enkaje Heg. 'parpaila' egitea".

 - [E103]: "ala dentela?"

 - [E116]: "a) erabili den forma proposatu du lantaldeak, baina oso gutxitan erabili dela ohartaraziz, eta Iparraldekoen esku utziko nuke forma erabakitzea, PXk ere zalantzak dituenez; b) puntilla da, lantaldearen proposamenean, Iparraldeko dantela honen pareko Hegoaldekoa; MAk hobeto jakingo ditu kontu hauek, eta argi ditzala"

 - Erabakia: (2005-11-25) "dantela* e. dentela"; "dentela iz. Ipar. 'parpaila'"

 - Bidalketa: ik. informazioa s.u. dantela.

dentifriko
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dentifriko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta].

Aztergaia: dentifriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh28 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu dentifriko, hortzore, hortzetako pasta formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

haginore 1 jaso da: X. Mendiguren Bereziartu ("Bainugelan: hautsak, makilaia, haginorea"). Ez dugu aurkitu dentifriko, hortzetako pasta eta hortzore formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dentifriko : AB38 1, HiztEn ('ik. hortzore'), Euskalterm 7; dentrifiko : AB38 1; hortzetako pasta : Euskalterm 4; hortzore : HiztEn. Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Banaketa eta Kontsumoko Hiztegia-2: hortzetako pasta, dentifriko.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dentifriko : ElhHizt, HiruMila (Ik. hortzore); hortzetako pasta : Lur EG/CE (AS); hortzore : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FB (AS: hortz ore), HaizeG BF, PMuj DVC (ortz-ore). Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko dentífrico, pasta dental/dentifrice, pâte dentifrice beste hiztegietan: dentifriko : ElhHizt; hortz-errauts : HaizeG FB, T-L LFB (hortz-erhauts); hortz-gantzur : T-L LFB, PMuj DCV (ortz-gantzu); hortzetako pasta : ElhHizt, Lur EG/CE; hortzore : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta Lur EF/FB (hortz ore), Casve FE (hortzorre), HaizeG FB (hortz-ore); orhe pasta : T-L LFB.

Erdaretako formak

es dentífrico, pasta dental beste erdaretan: fr (DLLF): dentifrice, pâte dentifrice; it (S. Carbonell): dentifricio; ca (DCC): dentifrici -ícia; pasta dentifrícia; en (Collins): toothpaste;, dentifrice; de (Langenscheidts): Zahnpasta.

dentifriko iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dentifriko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta].

dentifriko 28; hortzetako pasta 82; hortzetako ore 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dentifriko 5; hortzetako pasta 16; hortzetako ore 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hortz-ore, dentifriko

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

hortzetako pasta

Debekua bere horretan uztea proposatu da. hortzetako pasta finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. hortzetako pasta (arautua aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hortzore aski hedatua da, zertarako erdarakada hori?" (1995-01-25)

 - [I102]: adjektibo gisa bakarrik jarri beharko litzateke. Bestalde pasta munduko hizkuntza gehienetan italiar janariak ('makarroi', 'fideo', 'tortelini' eta halako) adierazteko erabiltzen da, eta euskaraz ere hala beharko luke. Horregatik, nik uste, hortzorea ontzat jo beharko litzateke" (1995-01-10)

 - [K201]: hortzetako pasta: Nik hortzore bultzatuko nuke, horrelaxe idatzita" (1994-10-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-05): kentzea erabaki da.

dentista
iz. Hortzetako eta haginetako gaitzak artatzen dituen sendagilea. Ik. odontologo. Dentistarenean izan naiz gaur. Dentistarengana joan beharra dut.

Aztergaia: dentista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dentista 19: NEtx Nola (“Aurtengo orbel onek ere, dentista bearrik ez dik izango, iñola ere: urte gutxi barru, lapikoari ortz ederrak erakutsiko zizkiok, Jainkoari eskerrak”), Gte (“Nigan akatsak bilatzeari ekin zion, baina, dentistek aginetan zuloak bezain sutsu”), K. Santisteban (“Azken bi hilabeteotan gure sendiko batekin joaten zen dentistarengana.”), X. Mendiguren B. (“Ni ere bai, komisaria. Handitu egin zait hagin hau, eta dentistarengana joan beharra daukat...”), M. Ezkurdia (“seme-alabak, harategiko kontuak, eskolako errezibuak, dentistaren fakturak, argia, telefonoa, zapatak, zalapartak... hara zer astakeria!”), A. Iturbe (“hemen dentistaren bat bizi da”), Eutsi/2 (“Lehendabiziko aldia zen horrelako toki batera zihoana eta, nahiz dentistarenean beldur haundiagoa izan”), A. Kazabon (“Hurrengo egunean dentistarengana enpastatzera edo...”, “Dentistarengana! Egon hadi hortan!”, “Zertarako zeudek dentistak?”), A. Luku (“klienten erdia dentistaz egina da”, “Sylvieri telefonatu, dentistek zer egiten duten jakiteko”), J. Urkixo (“Dentistaren atea ireki, eta Jim Temerariori bihotz-taupadak bizkortu egin zitzaizkion”, “Dentistak emakume bat agurtu zuen amoltsuki”, “Aupa, txapeldun -agurtu zuen dentistak. Zer berri dugu, bada?”, “Har ezazu gorri horietako bat. Baina itzuli bezain laster, dentistarenera, entzun duzu, Jim, laztana?”, “Beraz, hau dentista baten kontsulta da! Ni banoa!”, “Orduan dentista azaldu zen”), Ttipi-ttapa 1995 (“denok dentistarengana azaldu behar dugu noizbehinka”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dentista : HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

dentista : ElhHizt, HiruMila, EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dentista : ElhHizt, HiruMila (eta odontologo, haginlari, hortz-artatzaile), Zehazki; aho-artatzaile : ElhHizt, Zehazki (eta hagin-ateratzaile).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

dentista, hortz-[midiku]

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu beste gabe onartzekoa da, hizkuntza erromanikoak eta ingelesa bide beretik doazenez; euskal ordezkorik ere proposatu da (cf. haginlari) eta Ipar. erabili egiten da hortz-artatzaile

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "merkatalgo izendegian haginlaria forma bakarra proposatu zuen Euskaltzaindiak; dentista B2 gisa utz daiteke" (1995-01-25)

 - [I102]: ontzat ematen bada, hortz-medikua eta hortz-artatzaile ere berdin ontzat eman beharko lirateke. Euskara ez da ingelesa bezain hizkuntza boteretsua, Jainkoarren!" (1995-01-10)

dentsitate
1 iz. fis. Gorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa. Ik. trinkotasun. Uraren dentsitatea airearena baino 830 aldiz handiagoa da.
2 iz. geogr. Eremu edo eskualde bateko banakoen kopurua azalera unitateko. Munduan biztanleria-dentsitate txikiena duen herrialdea da Mongolia.

Aztergaia: dentsitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dentso
adj. fis. Dentsitate handikoa. Ik. trinko.

Aztergaia: dentso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

denuntzia
iz. Salaketa.

Aztergaia: denuntzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-09-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

delonza erazi Zu 1 (Etch); denunziatu ('anunciar, avisar'): Lç 62 aldiz. OEH argitaratuan gainera: denuntzia eman : Gte Erd; denunzia sartu eta denunziau Etxba Eib, Elexp Berg.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

denun(t)zia EB 2 (AdminLan: "Telletxea jaunarekin jarriko zaitut ea berak duen denuntzia horren berri"; Egin 1979: "Zenbait komentario, hautapen eta narrazio literario orijinal dago aldizkarian, oro katxondeo eta denunziaz interpolatua"); denuntzia egin EB 1 (Sagardoa: "sagardogileek (...) Tolosako Herriko Etxeari egindako denuntziarekin"); denuntzia jarri EB 2 (P. Sastre: "Denuntzia jarri al duzu?"; Arrasate Press 1989: "Naturgas aukera hau ematen hasi zenean, propanokoek denuntzia jarri zuten"); denuntzia sartu (El Día 1932: "Sanjurjo arazuaz zerbait esan zuala ta "Sosolistuak" denuntzia sartu zuten"); denuntziatu EB 1 (Zipristin/6: "Filomenak denuntziatu egin du Krispin, eta orain herriko gartzelan dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

denuntzia : DFrec 11, AB50 4 (hauetan d.-kazetaritza 1), Euskalterm 2; denuntziatu : DFrec 8, AB50 3, Euskalterm 2. Ez ditugu aurkitu ap. AB38, HiztEn-LurE // 'denuncia, denunciar, denunciado' itzulitako besteak: AB38: sal(h)akuntza 2, salapen 1, salatu 4 (eta -lh- 2) // AB50: salatu 129, salatze 1, salakuntza 7, baliogabekotzat jo 1 // Euskalterm: salatu 4, salaketa egin 1, salakuntza 1, salaketa 14 (hauetan s. data, s.-orri, s. faltsu, s. sozial, gizarte-s.).

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: salaketa, salakuntza; (d. de tráfico) salapen / salatu, salapena egin; (d. contrato) itunea hausteko gaitzat aldarrikatu // AdminEL: salaketa / salatu, salaketa egin; haustekotan jarri (denunciar el contrato: hitzarmena haustekotan jarri) // AdmHizt: (denuncia del convenio) hitzarmena salatze // EurItune: salaketa (1656: es denuncia, fr dénonciation, en instance, it denuncia) // HezkAdmin: salaketa / salatu // LurraldeAntol: salapena, salakuntza / salatu // AdminMila: salaketa / salatu, salaketa egin.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

denuntziatu : EuskHizt, ElhHizt; denuntziatze : EuskHizt, ElhHizt; denuntzia : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko denuncia; denunciar/dénonciation, plainte; dénoncer beste hiztegietan: ElhHizt: 1 salaketa. 2 salaketa; erakusgarri, adierazgarri. 3 (Der.) salaketa. 4 (Der.) denuntzia / 1 salatu. 2 abisatu, ohartarazi, jakinarazi, gaztigatu. 3 aldarrikatu, promulgatu. 4 (fig.) salatu, erakutsi, ezagutarazi. 5 (Der.) salatu, salaketa egin. 6 (Der.) denuntziatu // HiruMila: salaketa, salakuntza / salatu, salaketa egin // Lur EG/CE: salaketa / salatu // Lur EF/FB: salaketa, salakuntza / salatu // Casve FE: saladüra, salakeria, (pacte) desmüs; salatze / salatü // HaizeG FB: salatze, salakuntza / salatu // T-L LFB: salatze, salaketa, saladura, salakuntza / salhatu // PMuj DCV: saladura, salaketa, salakuntza, salakera / (avisar) jakin-erazi, berri eman, mezu egin; (publicar, notificar) barreatu, aldarrikatu, ezagut-arazi, iragarri, adi-erazi, aditzera eman, oiukatu, oiuztatu, oiuka esan; (delatar, acusar) salatu, azalkeratu, agert-arazi, azaldu // Azkue Aurkibidea: salakera, salaketa, salhu / azalkeratu, salatu.

Erdaretako formak

es denuncia, denunciar beste erdaretan: fr (DLLF): dénonciation (de un criminal, de un tratado); plainte; procès-verbal (denuncia escrita de un delito) / dénoncer; it (S. Carbonell): denuncia, denunzia / denunciare, denunziare; avvisare, avvertire, dare notizia; pronosticare; promulgare; ca (DCC): denúncia / denunciar; en (Collins): report, denunciation; (a policía) complait; (Jur etc) accusation / to report, to proclaim, announce; to denounce, accuse, inform against; give away; de (Langenscheidts): 1 Anzeige, Angabe, Anschwärzung. 2 Kündigung. 3 Mutung / 1 ankündigen, melden. 2 anzeigen, verraten, denunzieren. 3 kündigen. 4 muten.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. salakuntza, etab.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

deontologia
iz. Etikaren adarra, lanbide bati dagozkion eginbeharrez aritzen dena. Kazetariak, beraz, bere lanbideari dagokion deontologia kodearekiko begirunez jardun behar du.

Aztergaia: deontologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: deontología.

deontologiko
adj. Deontologiarena, deontologiari dagokiona. Beren ogibidearen kode deontologikoa onartu eta berretsi zuten atzo Donostian berrogeita hamar erizainek.

Aztergaia: deontologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): deontologiko 29: Consumer (“Legezkotasunari eusteko xedez, nazioarteko zein estatuko grafoanalisten elkarteek kode deontologikoa sortu behar izan dute"), Berria 13 (adib.: “Kode deontologiko bat sortua du elkargo katalanak”), EiTB 3 (adib.: “errugabeen hilketarekin negozioa egiten duen enpresaria eta osasun zerbitzuetako langileak, kode deontologikoaren kontra”), Jakin (“Printzipio horrek, modu deontologikoan formulatuta egonik, kostu eta onuren araberako arriskuaren analisiaren mugen arazoa saihesten duela dirudi”), Argia 11 (adib.: “Kode deontologikoa eta kontzientzia-objekziorako aukera eskutan, neurria ez dutela beteko sinatu dute hainbat medikuk”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: deontologiko 11: Berria (“Zeinek erabaki behar du zer egin? Zer dio kode deontologikoak?”), Txema Ramirez de la Piscina 3 (adib.: “Kode deontologiko guztiak urratu dira”), Joan Mari Irigoien 2 (adib.: “neure kode deontologikoaren arabera, gainetik zegoen gaixoari zor nion begirunea balizko amoranteari zor niezaiokeena baino”), Jon Alonso 2 (adib.: “idatzi gabeko kode deontologikolarderiatsu bati egiten dio men”), Karlos Linazasoro (“Eta halaxe jokatu du beti, aipu labur hau bere egitearen kode deontologiko nagusi bihurtuz”), Iñigo Aranbarri (“Telebistako kode deontologikoak erakutsi dit ez dela gazteen kontu hutsa”), Koldo Izagirre (“Ni beti nago presoaren alde, badut neure kode deontologikoa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es deontológico / fr déontologie: Elhuyar: deontologiko / Nolaerran: deontologia / Zehazki: deontologia-, deontologiko / Labayru: - / Adorez5000: deontologiko, deontologia-.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf deontologia arautua.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

departamendu
iz. Frantziako eta beste herrialde batzuetako lurraldea banatzen den administrazio barrutietako bakoitza, burutzat prefeta duena. Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamendua. Departamenduko Kontseilu Nagusia.

Aztergaia: departamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

: 1 'Frantziako administrazio-egitura' adieraz: departamendu forma da nagusi, 39 ager.ekin (EB-EgAs: 26; IE: 8); departamentu: EBko ager. 1; 2 'sail' adieraz: departamendu: EB-EgAs: 11; departamentu: EB 12; 3 'gela' adieraz departamendu bakarrik azaldu da, EB 2 aldiz.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'Frantziako administrazio barrutia'.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-mendu/-mentu amaieren arteko banaketa aski zabaldua: -mendu: ekintza-atzizkia, aditzoinari lotzen zaiona; -mentu: maileguen amaiera

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

bi formak onartzekoak dira, bereizketa semantikoa eginez (cf. EEgunkaria>-ren Estilo> liburua): departamendu 'Frantziako administrazio-egitura' / departamentu: 'sail', etc.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "departamentu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [I102]:  departamendu batetik, eta sail bestetik ontzat jo bada, alperrekoa ematen du hor departamentu-rekin diferentzia hori egin gura izatea. Hobe sail eman, eta deparmendu-ren bigarren adiera bezala sail ere sartu" (1995-01-10)

departamentu
iz. (Administrazio) saila. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentua.

Aztergaia: departamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'saila'.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

administrazioko saila, etc. (cf. departamendu: Frantziako administrazio-egitura)

dependente
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dependente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mendeko].

Aztergaia: dependente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh46 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dependitu 17 aldiz ageri da, guztiak L-ZuAm dira (eta Zah.): Lç 5, EZ Man II 7, Tt 3, He Gudu 2; OEH argitaratuan gainera: Arg DevB eta : CatLan 2, UskLiB.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira dependatu (J.A. Irabien: "Geruza geldikor hauen lodierak, erauzgailuaren barnean dauden ezaugarri hidrodinamikoez dependatzen du") eta dependitu bana (ZArg 1978: ""tiers monde" edo neokolonialismoaz dependitzen duten herriak dira"); eta hiruna dependente (K. Fernandez: adib. "X eta Y aldagaiak kontsideratuz, aldagai baten aldaketarekin bestearen banaketa aldatzen bada, biak elkarren artean dependenteak dira") eta dependiente (X. Mendiguren B.: adib. "Dependienteen egiteko zaila da bezero guztiak pozik geratzea erosi dutenarekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dependatu : DFrec 2; dependitu : DFrec 2; dependente : Euskalterm 10 (hauetan aldagai d., d. laguntzaile, d. nagusi, ezaktibo ez-d., bariable d.); dependiente : DFrec 3, AB50 1. Ez ditugu aurkitu ap. AB38, HiztEn-LurE // 'depender/dependiente' itzuliak: AB38: arabeko izan 1, menpean egon 3 / menpeko 14, menpe 2, peko 1 // AB50: menpetasunean egon 2, menpean egon 2, atxiki 1 / zuzendaritzapeko 2 (hauetan z. ikastetxe), menpeko 2, mende 1 // Euskalterm: menpean egon 1, menpeko izan 1 / menpeko 19 (hauetan m. familia, m. sistema, m. gramatika, m. ekonomia, ez-aktibo m., ez-aktibo ez-m., m. udal, m. monema, m. morfema, m. proposizio, m. funtzio), denda mirabe 1, denda-enplegatu 1, dendako enplegatu 1, dendako saltzaile 1.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: -(r)en menpe egon, -(r)i atxikita egon, -(r)i atxiki, -(r)ekiko menpetasunez egon / menpeko, agintepeko // AdminEL: menpe egon / 1 morroi, dendamutil, dendaneska. 2 menpeko // EurItune: 66o: eu menpe egon; es depende; fr dépend; en depends; it dipende // HezkAdmin: menpeko; dendari // LurraldeAntol: -(r)en menpe egon, -tik bizi // AdmHizt, AdminMila: ø.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dependitu : EuskHizt; dependente : HiruMila ("Zientz. dependiente; aldagai dependente: variable dependiente"). Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko depender; dependiente/dépendre; dépendant beste hiztegietan: ElhHizt: 1 -en menpe(an) egon, menpeko izan. 2 -en beharra ukan, -en beharrean egon, behar izan. 3 -en esku/eskuan/esku(e)tan egon, -en baitan egon / 1 menpeko, agindupeko / saltzaile // HiruMila: 1 (estar subordinado) -re menpean egon, -ren menpeko izan. 2 (necesitar de) behar izan, -ren beharrean izan/egon. 3 (estar pendiente) zintzilik egon / 1 (subordinado) menpeko, meneko. 2 (empleado) enplegatu, saltzaile, dendari. 3 Cienc. dependente // Lur EG/CE: mende egon, mendeko izan / 1 morroi, mirabe. 2 azpiko, mendeko, kargudun // Lur EF/FB: 1 jaitsi. 2 mende egon, mendeko izan / meneko, azpiko, manuko // Casve FE: (détacher) jaitsi; (autorité) menpe izan, meneko izan; (provenir) jin, sortü; (cela dépend) noiz nola, nola den; (cela dépend de vous) zütan da / esküko, esküpeko, meneko // HaizeG FB: meneko izan / menpeko, meneko, manuko, azpiko // T-L LFB: meneko izan / meneko, azpiko // PMuj DCV: 1 agoan egon, eseki egon, 'tik etorri, 'tik eskegita egon. 2 'ren mende egon, mendeko (meneko, eskuko, menpeko) izan. 3 bear izan, 'ren bearrean egon / 1 (subordinador) menpeko, mendeko, meneko, eskupeko, eskuko, azpiko, morroi, mirabe. 2 (empleado) kargadun, ogipeko gizon, mutil, morroi // Azkue Aurkibidea: ø / manhaspeneko.

dependente iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dependente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mendeko].

dependente 46.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dependente 5.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

dependiente: Prestas: 12. gaia; 15 lek. (B 7 / G 8).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, badirudi ordezkoa bere bidea egiten ari dela, baina ageri dira oraindik gutxi batzuk.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. mendeko.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-e-/-ie-.

dependentzia
1 iz. Inoren esku dagoenaren, inoren mendeko denaren egoera. Ik. mendetasun. Zahar etxeetan sartzen direnek gero eta dependentzia handiagoa dute.
2 iz. Britainiar koroako lurralde autonomoa, Erresuma Batuko parte ez dena. Koroaren dependentziak. Man uhartea Irlandako itsasoko uharte txiki bat da, Irlandarekin eta Britainia Handiarekin batera Britainiar uharteak osatzen dituena, Britainiar koroaren dependentzia gisa.

Aztergaia: dependentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

behar al da? Cf. menpekotasun

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kultismo gisa ontzat har daiteke. Are gehiago independentzia badugula kontutan harturik" (1995-01-25)

 - [E410T]: Behar ote den galdetzen du Batzordeak. Nik uste baietz. Batetik aski nazioartekoa delako (frantsesez eta ingelesez, gutxienez bai, eta baita italianoz eta portugesez ere). Eta bestetik menpekotasunetik abiatuta, nekez egingo ditugulako gero eta ugariagoak diren zerbait-dependienteak. Tartean adicción eta -adicto ere badaude, baina horientzat euskal ordain "jatorrik" ere bilatzea zaila da" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [K201]:  mendekotasun soilik hartuko nuke nik" (1994-10-20)

depilatu, depila, depilatzen
da/du ad. Gorputzeko ilea, gai edo gailu egokiak erabiliz, erauzi edo kendu. Besapeak depilatzeko beharra sentitu nuen. Iseka egiten zidan, depilatu gabe nengoelako.

Aztergaia: depilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): depilatu 45: Consumer 25 (adib.: “Hanka erdia depilatzeko denbora gutxien behar izan zuen aparatua Rowenta Access izan zen”), Berria 3 (“bekainak depilatzeko erabiltzen duen tramankulu kirtendunari”), EiTB 11 (adib.: “Drew Barrymorek ere zeresana eman zuen Marc Jacobsen moda desfile batera depilatu gabe joan zenean"), Jakin 2 (adib.: “Edozein lan (azterketa bat, harrikoa, artikulu bat, hankak depilatzea...) denbora jakin baten pean egiteko sekretuez aritu zen Andoni Egaña”), Argia 3 (adib.: “Feminista askok hasten dugu bide hori, baina ilea moztea, ez depilatzea... probatu ondoren eroso sentitzen baldin banaiz zoragarria da”), DiarioVasco (“oso modan jarri zen erabat depilatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: depilatu 17: Berria (“Iseka egiten zidan depilatu gabe nengoelako”), Jasone Osoro 5 (“Zuk gosaltzen duzun bitartean nik izterrak depilatuko ditut”), Eider Rodriguez 2 (adib.: “Begetarianoa da eta ez du ezpain gaineko biloa depilatzen kapeladun emakumeak.”), Ramon Saizarbitoria 2 (adib.: “Ez nion, noski, depilatzen ez zen alemaniar haren konturik aipatu”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “Esparroi harekin ibiltzea, polito idazten nuela esatea, aztalak sukaldean depilatzea, liburu sobietikoak Txatori pasatzen ez uztea, gauza asko barkatu nizkion orduan arrebari”), Lander Garro (“hankak depilatzeko argizariaren bila komunera sartu nintzen”), Pablo Sastre (“gorputza depilatu diote”), Patxi Iturritegi (“Diamante itxuran depilatua”), Urtzi Urrutikoetxea (“Ziur tanga ñimiñoa dakarrela, niretzat depilatu berri duen pottorro hori iradokitzen”, Joxan Elosegi (“Moztu nituen azkazalak eta depilatu hankak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es depilar / fr épiler: Elhuyar: depilatu, ilea kendu / Nolaerran: (zangoetako, bekainetako) ilea/biloa kendu, (zangoak, bekainak) depilatu / Zehazki: depilatu, ilea kendu / Labayru: -(r)i ileak | bizarrak kendu, depilatu / Adorez5000: bipildu, ilea kendu, depilatu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

depilatu, depila, depilatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

depilazio
iz. Depilatzea. Depilazio elektrikoa. Ile-apaindegiko depilazio gela. Hanketan laser depilazioa egin nahi dut, baina beldurra ematen dit.

Aztergaia: depilazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): depilazio 58: Consumer 38 (adib.: “Zenbait zorrotan, depilazio osterako eskuzapitxoak falta izan dira”), Berria 2 (adib.: “amaren ebakuntza bakoitzeko emaitza edo betazalen depilazioaren kontakizuna”), EiTB 18 (adib.: “emakumearen depilazio eza ere zabaldu da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: depilazio 2, Joxan Elosegi (adib.: “depilazio krema guztiei egiten zieten aurre”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es depilación / fr épilation: Elhuyar: depilazio, ile-kentze / Nolaerran: ile kentze, bilo kentze, depilazio / Zehazki: depilazio, ile kentze / Labayru: depilazio, ile- | bizar-kentze / Adorez5000: ile-kenketa, bipiltze, depilazio, ile-kentze.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

deportatu1, deporta, deportatzen
du ad. Norbait, arrazoi politikoengatik edo zigor gisa, erbesteratu. Ik. deserriratu1. Siberiara deportatu zituzten.

Aztergaia: deportatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deportatu, deporta, deportatzen. du ad.

deportatu2
adj./iz. Deportatua izan dena. Judu deportatuen seme-alaben elkartearen eskariz. 17:30ean, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa izango da. Venezuelako herritartasuna du deportatuak.

Aztergaia: deportatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deportatu, deporta, deportatzen. du ad.

deportazio
iz. Deportatzea. Etorkinak beldur dira proposamen horrek epe luzean deportazioa erraztuko duen.

Aztergaia: deportazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zio.

depositu
iz. Heg. Likidoak gordetzeko ontzia edo biltegia. Diputazioak 100.000 litroko bi depositu eraiki ditu ur hornidura hobetzeko.

Aztergaia: depositu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: deposita : Lç (2 Tim 1,12), Volt; depositu : Cap, Ud; Munita (urtoki-depositu); Lab SuEm (gas-depositu); deposito : CatLav, He (2 Tim 1,14), Arti Ipuin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deposito 13: B-G 2 (Gure Erria 1972, I. Atxukarro); EB 11 (V. Cortes, I. Aldabe 2, Zeu zeutara, X. Gereño, P. Aristi, Egin 1984, Ene Bada! 1990, ArrPress 1989, Elhuyar 1990; eta Egin 1989: "ur deposito"); depositu EB 5 (Kuxkux/2, I. Antiguedad, TeknMet/1, V. Cortes, M. Etxezarreta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deposito : DFrec 3, AB38 2 (eta ur deposito 1), AB50 3 (hauetan urdeposito 1); depositu : AB38 6, AB50 2, Euskalterm 18 (hauetan ur-d., erregai-d., detergente-d., hezur-d., gatz-d., komuneko d., gorpu-d., erregai-d.). Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE // 'depósito' itzulitako besteak: AB38: biltoki 4, biltegi 10 (hauetan nahaste-b., hondakin-b., odol b.), gordailu 24 (hauetan diru-g., olio(-)gordailu, fondo-g., ur-g., gasolingordailu, esne-g.), gordagi 2 (hauetan gasolina-g.), gordeleku 4, gordetegi 1, jalkiera 1, olio-gordailutza 1, ur(-)biltegi 8, gasolinuntzi 1, meategi 2, hauts-jalki 1, gaztegi 1, itsas-jalkiera 1 // AB50: gordetegi 5 (hauetan g.-sail, agirigordetegi(-sail)) 3, arauditegi 1, gordailu 3, gordeleku 2, gordetegi 5, gordetxe-kutxa 1, gordetzeko 1, biltegi 2, diruzaingo 4, erroldapen 1, gaudimen 6 (hauetan g.-uzte), urtegi 4, patin 1, erroldapen 1 // Euskalterm: gordailu 97 (hauetan gas g., erregai-g., g. eratorri, g. ireki, g.-ziurtagiri, g.-onarpen, g.-primario, aurrezki-g., kontu-g., aurrezki-g., balore-g., g.-faktura, g.-berme, titulu-g., g. bankario, banku-g., g.-kontu, g.-eragiketa, eperako g., ageriko g., g.-banku, fede(aren) g., material-g., g. eratu, g. interes, g.-administrazio, g.-kitapen, g.-koefiziente, g.-kutxa; ondorengo eremuotan ageri dira: industria, zuzenbidea, jarduera gremial eta komertzialak, ekonomia eta enpresa), gordailatze 2 (hauetan g.-kontratu), gordailatu 2, gordailaketa 2 (hauetan fondo-g.), metaketa (hauetan ibai-m., hondartza-m., m. eoliko, m. flandiar, isurialdeko m.), biltegi 2 (hauetan zabor-b.), azidotegi 1, tanga 1, erregai-andel 1, gasolindanel 1, urandel 2, hozgarriandel 1, gorputegi 1, gorpu-gela 1, arma-gordeleku 1.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: biltegi, biltoki, gordetegi; (en calidad de d.) gordekizun; (fianza) gaudimen; (de agua) urtegi; (de carburantes) errekaitutegi, patin; (de dinero) gordailu; (d. franco) mugazerga-iharduntasunezko biltegi; (d. legal) Legezko Erroldapen, legeztadura // AdminEL: 1 gordekizun. 2 gordekizun emate. 3 gordetegi, gordegu. 4 patin, tegi. (d. de fondos) gordailu; (d. de vehículos) ibilgailu(en) gordegu; (d. legal) legezko argitalpen-zenbaki; (certificado de d.) gorde-agiri; (derecho de d.) gordesari; (d. de cadáveres) gorputegi, hiloztegi; (d. de mercancías) zamategi, zama-gordegu // EurItune: 333: eu gordailu, es depósito, fr dépôt, it depositi, en deposit // HezkAdmin: gordailu; lege-gordailu; gordailutzan utzi // LurraldeAntol: patina // AdminMila: gordailu // AdmHizt: ø.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

depositu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko depósito/dépôt beste hiztegietan: ElhHizt: 1 gordetegi, gordailu, biltegi. 2 depositu, andel, tanga. 3 gorputegi. 4 (Geol.) metaketa. 5 (Fin.) gordailu, gordailatze // HiruMila: 1 (acción de depositar) pilatze, pilaketa, gordailaketa. 2 (d. de dinero) gordailu. 3 (almacén) biltegi, tegi. 4 (d. de agua) ur-biltegi, depositu. 5 (d. en general) depositu. 6 (derecho de d.) edukisari. 7 (d. de ferrería) txinbo. 8 (D. de cadáveres) gorputegi. 9 (d. de purín) minda-putzu // Lur EG/CE: biltoki, tegi, gordeleku // Lur EF/FB: 1 hondar. 2 tegi. 3 biltegi, biltoki. 4 gordailu, gordeleku. (mettre en d.) ipini, (norbaiten) esku utzi // Casve FE: ezartze, begiratze, emaitza, üzte; (liquide) ondar; (lieu) -tegi, bilgia, egongia, goitigia; (de bilan) errekan sartze, agertze, turrut agertze // HaizeG FB: ezartze, pausatze; (d'argent) eskugain; (visqueux) lapa; (réserve) bildegi, gordegi; (liquides) liga, igarkin // T-L LFB: ezartze; (fond d'un liquide) ondar, igarkin; (lieu) tegi; (tumeur) handitsu; (d'une rivière) hondakin // PMuj DCV: 1 (acc. de depositar) ezartze, bilketa. 2 (cosa depositada) gordekizun, altxabira; (d. de dinero) gordailu. 3 (almacén) bildegi, biltoki, gordetegi, zaindegi, gorde-leku, gordailu; (d. de armas) arma-gordetegi; (d. de mineral) meategi; (d. de cocina) koltza; (en compos.) -tegi, -toki, -ontzi, -arka, -aska, -kutxa; (d. de sal) gatz-ontzi, gatz-andel, gatz-arka, gaztegi, gaz-kutxa; (cenicero) auts-ontzi, austegi, aus-toki; (d. de agua) ur-ontzi, ur-arka, ugarka, uraska, uaska, ur-andel, urmael, ur-tegi, ur-biltegi; (d. de salmuera) gatzun-aska, gazi-aska, gazi-kutxa, urdandegi; (d. de leña) egurrola, egurtegi, egur-toki; (derechos de d.) euki-sari; (d. público) bai, baitegi. 4 (almacén) saltegi, saltoki, saleros-tegi, salostegi, salostetxe, denda. 5 (estanque) ur-zulo, urtegi, ur-aska, bosadera, ur-bildegi, urmael // Azkue Aurkibidea: altxabea, altxabira, bildegi, zaindegi; (d. central de una lancha) matausta, soko; (d. de agua) uarka, uaska; (d. de agua en la ferretería) txinbo; (d. de aire en la fragua) dobera; (d. de carbón) ikaztegi; (d. de carne salada) araginteri, aragitegi; (d. de ceniza) austegi, haustegi, autsontzi; (d. de frutos) bihitegi; (d. de la cocina) koltza; (d. de madera para leche) ola-berreta, olha-ferreta; (d. de mentiras) guzurraska; (d. de mineral en la ferrería) arrauka, meategi; (d. de palabras) itzontzi; (d. de sal) dolara, dolare, dorla, gatzabel, gatzarka, gatzontzi, gatzuntzi, gazkutxa; (d. de salazón) gesale; (d. de salmuera) gatz-arri, gatzunaska, gatzuneska, gaziaska, gazikutxa, gazunaska; (d. de un litro) askatxillu; (d. del grano) txurru; (d. del molino) naza-bulhar; (d. mineral) meategi; (d. para curar quesos) ertoki; (d. para granos) troxa; (d. pequeño) terratoki; (d. sufijo) -andel; (d. de sal) dorleta.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "depositu (†  deposito)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ito/-itu

Normalean / gehienetan, ondokoa da erabiltzekoa

behar denean erabiltzekoa; normalean ez da horren premiarik, hobestekoak baitira urtegi, ontzi; gordailu, biltegi modukoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "behar al da? Gordailu, biltegi badira behintzat" (1995-01-25)

 - [I102]: zer demontres da hori? Galdara?" (1995-01-10)

 - [K201]: "sarri ibiltzen gara tanga, andel eta ontzi hitzekin bueltaka, baina ez dakit noraino asmatzen dugun. Nik depositu hartuko nuke, behar denerako" (2004-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHn badira adibideak. Egoki ikusten dut lantaldearen proposamena: sartzea".

 - [E210]: "Ez du ematen mailegua behar denik, gordailu hitzak eta beraren ingurukoek beharrizan guztiak asetzen dituztenean"

 - [E103]: "ez da horren premiarik"

 - [E116]: "badu tradizioa, MAk dioen bezala (ikus OEHko idazleen artean: Leizarraga, Voltoire, Capanaga, Haraneder, Udarregi, Munita, A.M. Labaien, G. Aresti); EEBSk 46 agerraldi jaso ditu (prentsako eta administrazioaren idazkietan, saio-liburuetan, eta idazleongan, adibidez: I.M. Atxukarro, X. Gereño, P. Aristi, I. Antiguedad, A. Lertxundi, A. Aldezabal, I. Aranbarri), eta gaurko prosan beste 57 adibide (idazle batzuk: J. Zabaleta, P. Lizarralde, M. Hernandez Abaitua, I. Mendiguren, R. Saizarbitoria, J. Arretxe, K. Biguri, B. Atxaga, Juan Garzia, etab.). Haraneder izan liteke Iparraldeko azken lekukoa. Dena dela, premia argirik ikusten ez bada, hiztegitik kentzea izan liteke zuhurrena. Zuek esan".

 - [E123]: "uste dut baduela erabilera zabala gaurko idazleen artean eta gorde daitekeela. Baina nahi duzuen bezala".

 - Erabakia: EBB (1996-05): hurrengorako.Erabakia (2006-01-27): "hurrengo bileran berrikusiko da; txosteneko datuak eguneratuko dira, batetik, eta, bestetik, zer adierazteko behar den zehaztu beharko da, baldin beharrezko balitz (autoek-eta berea duten gasolinaren ontzia adierazteko izan liteke egoki edo beharrezkoen, baina Hegoaldean, Iparraldekoentzat onargaitza iruditzen baitzaio BOri; ordain posibleetan , tanke aipatu du XK-k, lehen itzulian adierarik aipatu gabe jasotako forma, baina denok-edo 'gudu-orga' adierarekin lotzen duguna). depositu Heg. 'batez ere likidoak gordetzeko ontzia'".

depresibo
1 adj. psikol. Pertsonez mintzatuz, depresiorako joera duena. Gaixo depresiboak.
2 adj. psikol. Depresioa dakarrena; depresiboari dagokiona. Nortasun depresiboa. Joera depresiboak.

Aztergaia: depresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

depresibo 3: M. Aramendi ("Nahiz hasieran bere eragina atsegina izan, alkohola droga txit depresiboa da"), N. Balluerka ("Hurrengo fasea depresiboa da, zeinean haurra alderdi on eta txarren integrakuntza batetan saiatzen bait da"), Eutsi/1 ("Depresiboa al zara?"); depresio (eta depresino, depresio beheraldi, d. erdi, d.-hondo, d.-sortzaile) 40: a) Ekon.: Oihenart taldea ("Denboraldi batetan behintzat faxist estatuak lortzen du estankamendu eta depresioak gainditzea"), J. Tobar-Arbulu 3 ("Lehen mundu-gerran moztu zen Europan, Estatu Batuei urrez pagatutako erosketa handiengatik; gerraren ondoren erabili zen berriro, eta Depresio Handian betiko abandonatu", "Depresio Handia baino lehen, ekonomilari gehienek sentitzen zuten moneta-politika indar erabakiorra izan zitekeela prezioak eta langabezia erregulatzeko", "Urre-estandarra Depresioaren garaian abandonatu zen"), UZEI ("Depresioko urteek ere eragin zuten estatistiken bilketan, eta eragin hori ez zen gutxiagotu zuzperraldiarekin"), J. Artaraz ("1765eko krisialdia ez zan puntuala izan, urte horrek depresino iraunkorrari hasiera emon eutson eta"), F. Rius ("Biek egin zituzten hasieran film mutuak Hollywoodeko zinemari jarraikiz, eta Depresioaren urteak iritsi zirenean biek deskribatu zuten pobreziak harrapatutako jendearen bizimodua"); b) Psikiat.: Peillen 2 ("Argi dago, Miranderen idazlanetan dagoen etsipena, literatura atsegin bihurtzen zaiola; denbora berean, gure idazleak depresio gaitzez bere buruaren desegitea ikusten duelarik", "baina bereak zituen depresio beheralditan loa galdurik"), M. Aramendi ("Depresio larria jasaten duten pertsonengan neurotransmisoreen nahaspilo bat ematen da"), Amatiño ("Abereak maite ditu, zezenketak gorrotatzen, erabat baikorra da eta ez omen daki depresioa zer den"), X. Monasterio ("Depresioari ihes egiteko erremedio bakarra alkohol eta marihuana gehiago hartzea zen, jakina"), X. Olarra ("Ez zuen ezer esaten eta berebiziko depresioak jota zegoen, uste izatekoa zenez"), X. Amuriza ("Halako intentsitateak depresio baten amilbururaino estutu zuen ordea"), R. Agirre ("Depresioa astintzen lagunduko lidake"), Egin 1984-1991 2 ("Lehenen egunetako euforiatik, depresio batetara erortzen da ikastaldiaren erdi inguruan", "Lan txar ugari ikusten diren garai hauetan, Reixaren umore intelijentea oso baliogarria izango zitzaidan depresioa uxatzeko"), U. Elorriaga ("Hogei kilo argaldu eta depresioak jo eutsan"), Tx. Txakartegi ("Teoria honen bidez, ulerterrazagoa da min-esperientzian antsietatek, depresioak edo minaren beraren kontestuak duten papera"), Egunk 1999 ("Entzumenaren galera, estresa, agresibitatea, depresioa, baita tentsio arterialeko arazoak ere"); c) Geol.: X. Goia ("Ur hori Lurrazaleko depresioetan pilatzean, itsasoak sortuko ziren"), Geografia orokorra ("Ifarmendebaldea Jura mendiak zeharkatzen du, eta Alpesetatik sakan edo depresio zentral batek bereziten du"), M.E. Laboa ("Joiko herria eta basamortua Leo Oihanak banatzen ditu, Joi eta Lur Hotzak berriz, Izerko Depresioak"), J.A. Berriotxoa ("Depresio erdi batek bereizten dituen, bi albotan bananduriko obalantzeko gonadak kanale erradialen heren distalean"), A. Aldezabal 2 ("Prozesu honen emaitza egungo morfologia da, depresioaren erdi-aldean 60 m-tako lodiera maximora heltzen diren deposituak daudelarik", "Bestalde, depresio-hondoa estaltzen duen deposituak urarekiko iragazketa-kapazitate mugatua duenez, aldi euritsuetan, zonak, bai uholdeak eta bai lurzoruen ekoizpen-kapazitatea limitatzen duten putzuketa-fenomenoak ere pairatu zituen"); d) Meteorol.: Hemen 1987 2 ("Gaur bertatik hasiko da depresioak ekarriko digun eguraldiaren txarraldia", "Depresio edo borraska hori Penintsularen parez pare dago eta horrek euria eta freskoaldia ekarriko digu Euskal Herrira"), Meteorologia 6 (adib.: "depresio batean ez dagoela gehienetan aire-mota bakarra", "Eta bien arteko kontrastetik sortzen da, hain zuzen, depresioaren energia", "Beraz, zona ziklonikoa edo depresiozkoa da"), UZEI 5 (adib.: "Erdiko depresioa: Depresio hedatsua, sarritan egonkorra edo ia-egonkorra, zeinaren barna depresio txikiago bat edo gehiagok zirkulatzen bait dute", "Ihintz-puntuaren depresioa: Aldiune jakin batean, aireko tenperaturaren eta ihintz-puntuko tenperaturaren arteko diferentzia"), J. Ziganda ("Barometroak hemezortzi merkurio-oineko depresioa iragarri du, baina biharko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

depresibo : AB38 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 5 (horietan maniako-depresibo 2); depresio : DFrec 4, AB38 3 (horietan depresio-angelu 1), AB50 2, HiztEn (eta depresiokontrako), Euskalterm 50 (Ekon., Geol., Meteorol. eta Psikiat. arlokoak) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

depresibo : ElhHizt; depresio : EuskHizt, ElhHizt (eta depresio-kontrako), HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Psikol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "depresio eta depresibo, biak hartuko nituzke, geologian, psikologian..." (2004-05-25)

depresio
1 iz. med. Buruko eritasuna, ezaugarritzat gogo beheraldia, ezkortasuna, tristura eta bizitzeko gogorik eza dituena. Depresio latz baten mendean erori zen. Depresioak jota zegoen. Depresio arazo larriak dituztenen % 53k bestelako gaitzen bat garatzen du. Noiz bihurtzen da tristura depresio?
2 iz. ekon. Ekonomiaz mintzatuz, beheraldia. AEBko depresioak herrialde industrializatu guztietan izan zuen eragina.
3 iz. meteorol. Atmosferan, ingurunearekin alderatuz, presio atmosferiko baxua duen eremua. Datozen orduetan ziklogenesi batek Europako mendebaldetik hedatuko den depresio sakon bat eragingo du.

Aztergaia: depresio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Psikiatria eta Ekonomia arloetarako sartzea proposatzen dut" (2004-06-02)

deprimitu, deprimi, deprimitzen
da/du ad. Depresio egoeran erori edo erorarazi. Depresioa duen gizon bakoitzeko bi emakume dira deprimituta daudenak.

Aztergaia: deprimitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deprimitu 10: P. Sastre 2 ("#mdash#Ba, ikusten dun hau nola dagoen, nahiko... deprimituta", "#mdash#Hemen kexatan? Herri hau deprimitua bada...!"), UZEI ("Errentaren aldaketak eskarian duen eragina definitzen du [...] kontutan hartzen badugu [...] horren ondorioa dela, gure artean, beti, industria eta sektore batzuk atzerakorrak eta deprimituak diren bitartean, beste batzuk [...] hedapenean egotea"), A. Lertxundi ("Jo, sujeto! Hain itsusia banintz ni, seko deprimitua egongo nintzateke beti"), A. Aldezabal ("Kubeta hori, berorren hondoan dauden Jurasikoko material kalkareoen eta Triasikoko igeltsuen disoluzio zein erosio bidez eratu zen, ondorioz, motela baina jarraia zen hondoraketa probokatu zutelarik, proportzio handitako area deprimitua eratuz"), X. Olarra ("Zahar jende bakartia, jende deprimitu eta zorigaiztokoa, Marlowe jauna"), I. Ugarteburu ("Manolok deitu zidan eta arratsalde batean Paulorekin joan behar dugula esan zidan, oso deprimitua dabilela kurtsoa errepikatu behar horrekin eta"), R. Saizarbitoria ("Ni deprimituegia nengoen ezer egiteko, eta eseri egin nintzen"), R. Ilintxeta ("Deprimitzen zara zenbait egunez eta ondorean zulo beltz horretatik atera eta dena ahazten duzula"), L. Oñederra ("Horrek esan nahi du hilekoarekin zaudela edo deprimitzera zoazela une batetik bestera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deprimitu : DFrec 1, HiztEn (Ekon. eta Psikiat. Depresio-egoeran jausi), Euskalterm 4 (hauetan arku d., paziente d.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deprimitu : ElhHizt (Ekon./Psikiat. deprimir), Lur EG/CE (1 deprimir 2 deprimido) eta EF/FE (déprimer, démoraliser) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

minimoa betetzen du; eta, normalean depresioa eragin, depresioa izan bezalako esapideek ordezka badezakete ere, nekezago ordezkatuko da izenondo-banaketako partizipioa.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deprimi, deprimitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

depuradora
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, depuradora-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. araztegi].

Aztergaia: depuradora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

depuradora B (J. Ortaraz: "Ibaiko uraz baliatzen diran lantegiak depuradorarik badabe?"), EB 3 (Egin 1989: "Zumaiako kasuan, jakin dugunez, depuradora ez dago kondizio onetan, azken urteotan mantentze hutsuneak izan direlako", "Badirudi Zumaian dugun depuradorak ez duela behar bezain ondo funtzionatzen edo ez duela izan behar zuen arreta", "Kloro eskasia, berriz, ur depositoak duen depuradoraren arazoa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'depurador/a' itzuliak: AB50: arazketategi 2, araztegi 1 // Euskalterm: araztaile 4, depuratzaile 3, arazketa-planta 3, arazteko planta 1, ur-arazketarako aparatu 1.// Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC) ez da depuradora sarrerarik ageri.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal depuradora / dépurateur formen ordainak: araztegi : HiruMila-ElhHizt (eta AS s.u. planta); arazteko , arazkailu : HiruMila; araztu (depurar, dépurer): Lur EG/CE eta EF/FE; garbitu (depurar, dépurer): Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB (eta xahutu), PMuj DCV (eta xautu, irazi, argitu, zuritu, txukundu, txautu); aringarri , garbigarri (dépuratif): Casve FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. araztegi.

derbi
iz. Herri edo eskualde bereko bi kirol talderen arteko partida; aspaldiko aurkariak diren bi kirol talderen arteko partida. Errugbian, Lapurdiko derbian angeluarrak nagusitu zaizkie hendaiarrei.

Aztergaia: derbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "derby †  e. derbi".

Erdaretako formak

OfQuLF: course de chevaux || Edward Stanley, comte de Derby || comte anglais qui a institué cette course en 1780.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-y/-i.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "derby grafia proposatzen dut" (2004-06-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper