50535 emaitza bilaketarentzat - [12651 - 12700] bistaratzen.

destaina egin
dio ad.-lok. Gutxietsi. Bakeari destaina egin dio eta ausarki "gerra zibila" predikatu du. Laminak zion maitasunari destaina egin eta bere buruaz maitemindu zen.

Aztergaia: destaina egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Gutxi erabilia da, baina aditza jasotzeko beste aukerarik ez dago.

destainaka
adb. g. er. Destainaz.

Aztergaia: destainaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

destainari
adj. g. er. Destaina egiten duena.

Aztergaia: destainari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

destainaz
adb. Destaina eginez. Baserriko umeak destainaz erabiltzen zituen. || Haserre zeudenean, entzutekoak ziren haren destainazko esanak.
Loturak

Aztergaia: destainaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

destaina sarrerari dagokion azpisarrera.

destajuan
1 adb. g. er. Abespeluan.
2 adb. g. er. beh. Lanez eta kidekoez mintzatuz, honenbestean, alde batera.

Aztergaia: destajuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. abespeluan (eta bere lekuan aztertu beharko diren piezakoan, somakoan, piezako honenbestean bezalakoak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

destakamentu
iz. Heg. mil. Tropa nagusitik bereizitako tropa zatia. Destakamentu militar bat, basamortu baten erdian.

Aztergaia: destakamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira destakagarri 1 (I. Lamarca: "Zuzenbide konstituzionalean ez dugu elementu destakagarririk aurkitzen"); destakamendu 2 (X. Mendiguren B.: "Destakamendua pauso bizkorrean abiatu zen", "enparantza zabal batera iritsi zen destakamendua"); destakamentu 3 (Munduan zehar: "Hiru destakamentuak elkarrenganako errezelotan ziren"; Egin 1989: "AFP Karabaj-era destakamentu paramilitarrak bidaltzeko asmotan da bertan diren herritar azerbaitarrei babesa emateko"; X. Mendiguren B.: "Harmaturiko giza destakamentu hura ikustean, dena lurrera bota zuten hobeki ihes egiteko"); destakatu 5 (A. Urretavizcaya: "ta Euskal Herriko gizarte maila gorenak ez dira euskaltzaletasunaz destakatu"; Azurm 2: "Kritikoek, halare, gaurko poesiaren ezaugarritzat, beste zenbaitzuen artean nota hau destakatzen dute", "Gure garaiarekin zuzen-zuzen loturik dagoen puntu pare bat destakatuko dut"; HezkSaila 1985: "Azkenik, bi taldeek frase artikulatua errezitatzen dute, bi bertsoen arteko batasun puntua destakatuz"; J. Arregi: "nork bere burua destakatu nahia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

destakamendu : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 1; destakatu : Euskalterm 1 (nabarmendu eta gailendu sinonimoekin) // Eta 'destacable' itzulitako adierazgarri: AB50 2; aipagarri: AB50 11 (hauetan bi ospakizun a.); azpimarragarri: AB50 2; nabarmen: AB38 2, AB50 1; nabarmengarri: Euskalterm 1 (nortasunaren alderdi nabarmengarriak) // 'destacar' itzulitako azpimarkatu: AB50 1; azpimarratu: AB50 2; burua atera: AB38 1; garaiatu: AB50 1; nabarierazi: AB38 1; nabaritu: AB50 8; nabarmendu: AB38 10, AB50 8 // 'destacado' itzulitako aipagarri: AB50 1; ateratako: Euskalterm 1 (estalki-azaletik gora ateratako elementu); berezi: AB50 1; gailen: AB50 1; nabari: AB50 1, Euskalterm 1 (subppupolazio n.); nabarmen: AB50 5; nabarmendu: AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

destakamendu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal destacamento / détachement formen ordainak: destakamendu : HiruMila, ElhHizt; gudari-talde: HaizeG FB: (mil.); güdülari saldo, gudalsaldo: Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; b) Erdal destacar / détacher formen ordainak: HiruMila: 1 (separar) bereizi, bereiz jarri; 2 (subrayar, acentuar), markatu, azpimarratu; 3 (sobresalir) gailen du, nabarmendu; 4 (distinguirse) bereiztu // ElhHizt: 1 azpimarratu; 2 (mil.) bereizi; 3 nabarmendu, gailendu // Lur EG/CE: gailendu, nabermendu, nagusitu // Lur EF/FE: 4 nabarmendu; 5 gailendu // Casve FE: berezi // PMuj DCV: 1 (separar una parte) berezi, bereztu, bakandu; 2 (hacer resaltar) nabari-arazi, nabari-azi, ager-arazi; 3 (-se, sobresalir, descollar) gailurtu, nabari izan, nabar-mendu, gailendu, aurrendu, bere burua aiparazi, leendu, bakartu; (particularizar, especificar, singularizar) bat-bederazkatu, bateztu, berezitu, berez jarri // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; c) es destacable formen ordainak: HiruMila: esateko, adierazgarri // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; d) Erdal destacado / remarquable formen ordainak: bikain: XarHizt, HaizeG FB (pikain); gailen: ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; nabari: ElhHizt, PMuj DCV; nabarigarri: Casve FE; nabarmen: HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt; ohargarri: Lur EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF // PMuj DCV: agiri, agirien, berexi, larri; tropas destacadas: gudari bereziak, sail bakan // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

a) es destacamento formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): détachement; it (S. Carbonell): (Mil) distaccamento; ca (DCC): (mil) destacament; en (Collins): (Mil) detachment; (d. de desembarco) (Naút) landing party; de (Slaby/Grossmann): (Mil) angesonderte Truppenabteilung, Detachement; (Mil) Kommando, Abkommandierung; (Mil) Verband; b) es destacar formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): v tr détacher; faire ressortir, souligner, etab.; v intr. y pr. briller, se faire remarquer, se distinguer; v pr se détacher, ressortir; it (S. Carbonell): (Mil.) distaccare; (Pitt.) dar rilievo, fare spiccare, far risaltare; (destacarse) (Mil.) staccarsi; (Pitt.) distaccare, staccare, spiccare, risaltare (colori, figure); ca (DCC): (mil) destacar; (fig.; subrayar) destacar; (v intr; sobresalir) destacar(o destacar-se); en (Collins): a) (arte, etc) to make stand out; (fig.) to emphasize, show up, point up, bring out; to trow into relief; b) (Mil) to detach, detail, assign; c) (Inform) to highlight; de (Slaby/Grossmann): (e-e Abteilung) absondern; abstellen, -kommandieren; (fig.) betonen, unterstreichen; (Mal) & fig. hervorheben; (destacarse) (Mil) sich con dem Hauptheer trennen, etab.; (fig.) sich auszeichnen, etab.; c) es destacable formaren ordainak beste erdaretan: Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF), it (S. Carbonell), ca (DCC), en (Collins), de (Slaby/Grossmann); d) es destacado formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): remarquable (notable); saillant, e; de choix; it (S. Carbonell): ø; ca (DCC): destacat, -ada; en (Collins): notable, outstanding, distinguished; important; de (Slaby/Grossmann): hervorragend; führend; (Mil) (ab)kommandiert; (Mus) Stakkato; e) es destacadamente formaren ordainak beste erdaretan: en (Collins): notably, outstandingly // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF), it (S. Carbonell), ca (DCC), de (Slaby/Grossmann).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-mendu/-mentu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "destakamendu: euskaraz, hegoaldean batez ere, -mendu atzizki bat da, euskal erro emankorrei gehitzekoa, baina hitz osoa mailegatzen denean, eta erroa emankorra ez denean, -mentu gisa hartzen da hitza: testamentu, pulamentu ... horregatik, destakamentu , erregimentu beharko genituzke"

 - [E103]: "kendu"

 - [E116]: "bat nator XKrekin: ematekotan, -mentu forman eman behar da, destakatu aditza baztertzen denez. Nire ustez, gainera, Heg. marka dagokio".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "destakamentu iz. Mil.".

destatu, desta, destatzen
du ad. Armez mintzatuz, helburuari begira jarri. Ik. keinatu 3. Gizonak errebolber bat destatu zuen bere ahoaren kontra. Karlosek, ezinegonez, hostoen soinua aditu zuenean, destatu eta tiro egin zuen. || (Osagarritzat destatzen den helburua hartzen duela). Haren zizpak lurra du destatzen. Inor destatu gabe, jo eta su tiroka.

Aztergaia: destatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desta, destatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "apuntatu-ren alde egingo nuke nik" (2004-05-25)

destenore
iz. Desordua. Destenorean hantxe daude lorian, gau ilunak ez ditu lotsatzen bidean. Etxerat destenorean abiatu. Destenoreko errukiak.

Aztergaia: destenore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desterratu, desterra, desterratzen
du ad. Norbait, zigor gisa, erbestera bidali.

Aztergaia: desterratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desterratu, desterra, desterratzen. du ad. h. erbesteratu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desterratu, desterra, desterratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  erbesteratu edo exiliaturen izenkidea da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): dagoen bezala utzi da. // Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

desterru
iz. Erbestea.

Aztergaia: desterru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. erbeste.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. erbeste

destilagailu
iz. Disoluzio alkoholdunak destilatzeko tresna. Ik. alanbike.

Aztergaia: destilagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik OEH argitaratuan: diztillatu 'brillar': Zab Gabon ("Aur eder bat, zillarrezko egoak sorbaldan eguzkiak bezela diztillatzen zutela"); distilatu 'destilar': JE Med ("Alkool distilatzen ari zirenak"); distilatze 'distilación' ("distilaite": Lcc).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta L. Dorronsoro) desti- 9 eta disti- 6: destilaketa 1 (E. Garmendia: "Horietatik birfindegietara eramaten dute, non atalbanatzen bait da dorreetako destilaketa dela medio"); destilatu 4 (L. Dorronsoro 2: "Kokikatza, arri-ikatza destilatzetik sortzen da"; M. Zabaleta: "Zenbat dekagramo pisatzen ditu dezimetro kubiko bat ur destilatuk?"; I. Iñurrieta: "4°C-tako tenperaturan dezimetro kubiko bat ur destilaturen (litro baten) masaren berdina da"); distilatu 5 (Saioka/7: "Petrolioa distilatzen"; eta ur distilatu: Elhuyar 2, Natura/OHO 2); destilatze 1 (L. Dorronsoro: "Kok-ikatzgintzako gasen destilatzeak millaka etekin sortarazi ditu"); destilazio 3 (P. Alkain: "Uraren destilazioa"; NZ: "Soluketaz, eskrezioz, zurgapenez, dialisiz, destilazioz, lurrin-erazpenez, etab."; M. Murua: "destilazio teknika"); distilazio 1 (Elhuyar: "Beste matrazeak, hondo-launak zein hondo-biribilak, aho bakarrekoak zein aho-anizdunak, erreakzio-erreaktore, distilazio-ontzi eta abar legez erabiltzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

destilagailu : LurE; destilaketa : AB38 2; destilatu : AB38 3, HiztEn ("Ik. distilatu"), LurE; destilatze : LurE; destilazio : AB38 2, LurE (AS: egurraren d., petrolioaren d.); distilagailu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; distilakin : Euskalterm 1; distilategi : HiztEn; distilatu : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan ur d. 2, gin d. 1, edari d. 1, ardo-d. 1, alkohol d. 1, distilatzeko ardo 1); distilazio : AB38 7, HiztEn (AS: d. lehor, d. zatikatu), Euskalterm 17 (hauetan d.-buru 1, d. bakun 1, d.-zutabe 1, d.-hodi 1, d.-matraze 1, d. lehor 1, d. suntsikor 1, d.-aparatu 1). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50 // Erdal destila- formaren ordainak: AB38: errategi 1. AB50: edaribizi 1. Euskalterm: (destilador) tantaleontailu 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

destilagailu : EuskHizt, EskolaHE; destilaketa : Lur EF/FB; destilategi : EskolaHE; destilatoki : Lur EG/CE eta EF/FB; destilatu : EuskHizt, HiruMila ("ik. distilatu"), EskolaHE, Lur EF/FB; destilatze : EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB; destilazio : EuskHizt, EskolaHE; distiladore : HiruMila; distilagailu : ElhHizt, HiruMila; distilagarri : HiruMila; distilategi : ElhHizt, HiruMila; distilatu : ElhHizt, HiruMila (AS: ur d.); distilazio : ElhHizt, HiruMila (AS: d. frakzionatu). Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal destil-/distill- formen hiztegietako ordainak: ElhHizt: (destilación) distilazio; (destilador) distilagailu; (destilar) 1 distilatu. 2 isuri, jario. 3 (fig) adierazi, azaldu; (destilería) distilategi // HiruMila: (destilable) distilakor; (destilación) distilazio; (destilado) distilatu; (destilador) Quím. distiladore / destilagailu; (destilar) 1 Quím. distilatu. 2 (filtrar) irazi. 3 (segregar) jariatu. 4 (gotear) xortatu, jario; (destilería) distilategi // Lur EG/CE: (destilación) destilatze; (destilería) destilatoki // Lur EF/FB: (distillation) destilatze; (distiller) destilatu; (distillerie) destilatoki // Casve FE: (distillateur) errezale; (distillation) erretze; (distiller) erre, (fig) txortaka ixuri, iratzi; (distillerie) erragia // HaizeG FB: (distillateur) erretzale, arno-erretzale; (distillation) xortakatze, jario; (distiller) iraizi, xortaka ixuri, jario; (distillerie) errategi // T-L LFB: (distiller) xortaka, ixuri jarion; arnoa erre; (distillateur) erretzale; (distillerie) errategi // PMuj DCV: (destilable) 1 lurringarri. 2 iragazgarri. 3 eriongarri, jariogarri, ixurigarri; (destilación) jarion, erion, lurrun-urtze; (destiladera) 1 lurrun-urtzeko. 2 iratzi, irazki, irazkai, iraztoki, iratz-ontzi; (destilador) 1 erretzale, lurrintzaile. 2 lurringailu, jario-ontzi; (destilar) 1 gurindu, lurrindu, ardoa erre. 2 irazi, irazki, iragazi. 3 erion, jario, xortaka ixuri; (destilería) lurrindegi, lurrin-toki // Azkue Aurkibidea: (destilar) erion.

Erdaretako formak

es destilable, destilación, destiladera, destilador, destilar, destilatorio, destilería beste erdaretan: fr (DLLF): (destilable) distillable; (destilación) distillation, distillat; écoulement, flux; (destiladera) alambic; filtre; armoire, placard; (destilador) distillateur; filtre; alambic; (destilar) distiller; filtrer; exsuder, laisser suinter; couler goutte à goutte, dégoutter; suinter; (destilería) distillerie; it (S. Carbonell): (destilable) distillabile; (destilación) distillazione; (destiladera) distillatoio; (fig) mezzo sottile e ingegnoso; filtro; (destilador) distillatore, -trice; lambicco; sorgente d'acqua dolce; (destilar) distillare, filtrare, stillare; (destilatorio) distillatorio, a, distilleria, lambicco; (destilería) distilleria; ca (DCC): (destilación) destillació; (destilar) destillar; (destilería) destilleria; en (Collins): (destilación) distillation; (destiladera) still, distilling vessel, filter; (destilado) distillation; (destilador) still, distiller; (destilar) to distil, to exude, ooze; (fig) to exude, ooze, to reveal; (gotear) to drip, fall, to ooze, to filter through; (destilatorio) still, distillery; (destilería) distillery; oil refinery; de (Langenscheidts): (destilación) Destillieren, Destillation, Destillierung, Brennen; Destillierkolben; (destiladera) Destillierapparat; (destilado) destilliert, Destillat; (destilador) 1 Destillier; 2 Destillateur, Brenner; 3 Destillator; (destilar) 1 destillieren, brennen; 2 durch-, ab-tropfen lassen; (destilatorio) Destillieranlage, Brennerei, Destillation.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. "alanbike iz. 'destilagailua'".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

alkohola-eta destilatzeko tresna.

destilatu, destila, destilatzen
du ad. Isurkari bat lurrun bihurtu ondoren, berriro isurkari bihurtu, berarekin nahasirik dauden gai lurrunkorretatik bereizteko. Alkohol hori fintzeko, destilatu egingo da. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Ur destilatua. Graduazio handiko destilatuak.

Aztergaia: destilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

destilatu, destila, destilatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  distilatu beharko luke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da proposamena onartu.

destilatze
iz. Isurkari bat lurrun bihurtu ondoren, berriro isurkari bihurtzea, berarekin nahasirik dauden gai lurrunkorretatik bereizteko. Destilatze teknikak.

Aztergaia: destilatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

destilazio
iz. Destilatzea. Destilazioz lortzen den gaia.

Aztergaia: destilazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-tze.

destinatibo
adj./iz. hizkl. Kasuez mintzatuz, aditzak adierazten duen ekintza norentzat den adierazten duena. Destinatiboan -entzat (eta -entzako) atzizkia erabiltzen da leku batzuetan, eta -endako besteetan.

Aztergaia: destinatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

destinatibo 2: J.M. Irazola (“Destinatiboa - (r)entzat; (r)endako; (r)entzako [nominalizatzaileagaz]”), Eutsi/1 (“Destinatiboa”).

Sektore jakin bateko informazioa

EGLU-I, 297 (eta tauletan): destinatibo.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

destinatibo: ElhHizt, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF), en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts), ez eta Wikipedian ere.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.

destinatu, destina, destinatzen
1 du ad. Bereizi, izendatu.
2 du ad. Pertsona bat leku jakin batean aritzeko izendatu. Ik. igorri. Gerra piztu aurreko udan, Valladolidera destinatu zuten kanonigo.

Aztergaia: destinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-03-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. beherago destino formari dagokion informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

destinatu (eta -tü) 18 aldiz ageri da corpusean: G 3 (Ud, Etxde JJ 2), IE 8 (Lç Ins, Monho, Dh, CatLuz 3, Jaur, Arb Igand), ZuAm 7 (Mercy, CatLan, Xarlem 4, Etch) eta OEH argitaratuan beste 7 ager. (CatLav, AR, TB, Hual Mt, Samper, CatLuz, ETZ); destinetu behin, IE (CatUlz); predestinatu 16 aldiz, IE (Lç 4, Ch 2, LE Prog, Dh 2, MarIl 3, Jaur 4); predestinazione 12 aldiz, IE (Lç 7, Dh, MarIl 2, Jaur 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta G 1) destinatibo 1 (J.M. Irazola); destinatu 30 (S. Aranbarri; UZEI 2, KontuEKon 1983, P. Alkain, S. Goñi, J. Berruezori omenaldia, I. Aldabe, EHHistoriaz, I. Bernaola, GAO 1990 15, BEO 1990 3, Hemen 1987, Herria 2000 Eliza 1988); predestinatu 1 (UZEI); predestinazio 2 (J. Arregi, UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

destinatario : Euskalterm 2 (hartzaile eta helburuko sinonimoekin); destinatibo : DFrec 1, AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2; destinatu : DFrec 3, AB38 3, AB50 5, Euskalterm 6 (hauetan kentzera d. 1; salmentara destinatu gabeko ondasunen produkzio 1; norbait x zerbitzura destinatu, norbait x zerbitzuan kokatu 1; salmentara destinaturiko ondasun eta zerbitzuen produkzio 1; salmentara ez destinaturiko zerbitzu 1); predestinatu : AB38 2, HiztEn; predestinazio : HiztEn // Eta ordainetan ik. a) 'destinado' itzulitako -tarako: AB50 1 (sukaldetarako tegi bat eraikitzearen eske), Euskalterm 6 (hauetan adib. arrautzatarako oilanda 1, parke publikotarako espazio libre 1); -ko: Euskalterm 2 (kultu(ko) gauza 1, zerbitzu publikoko ibilgailu 1); -t(z)eko: Euskalterm 3 (hartzitu gabe kontserbatzeko muztio, etxebizitzak eraikitzeko lurren urbanizaziorako laguntzak; etxebizitza erosteko mailegu); izendatutako: AB50 2 (hauetan bat i. diru-zenbateko) // b) 'destinador' itzulitako bidaltzaile: Euskalterm 1 // c) 'destinar' itzulitako -ra(ko) jarri: Euskalterm 1; bereizi: Euskalterm 1; bidali: AB50 2; eman: AB50 1 (lantokiak eman), Euskalterm 1 (norbaiti postu ofiziala eman); erabil: AB50 2; esleitu: Euskalterm 2 (hauetan bat gizarte-ekintzara fondoak esleitu); helburua eman: Euskalterm 1; helburutu: Euskalterm 1; izendatu: AB50 1; lekuratu: Euskalterm 1; noratu: Euskalterm 1; sartu: AB50 1; xedatu: Euskalterm 1; xedea jarri: Euskalterm 1 // d) 'destinatario' itzulitako hartzaile: AB50 1; jasotzaile: AB38 1, Euskalterm 1; helburuko: Euskalterm 4 (destinatario sinonimoekin; eta helburuko bankuarentzako abonu, helburuko banku atzerritar, helburuko banku atzerritar, helburuko banku, helburuko banku delegatu); norentzako: AB38 1 // e) 'destinativo' itzulitako destinatibo: AB38 1 // f) 'destino' itzulitako adu: AB50 1; asturu: Euskalterm 1; baliapide: AB50 3 (giza-baliapide; giza-baliapidetarako ur-zuzkiketa; giza-baliapdietarako ur-zuzkiketaren osasunketaren aldetikako s eguratzanbide); bidaia: Euskalterm 1 (bidaia izarrak); egiteko: AB50 2 (hauetan 1 egiteko zuzendu); halabehar: Euskalterm 1; helburu: AB50 1, Euskalterm 19 (hauetan 1 jatorri-h., bidai h., aurreikusitako h., h.-leku, h.ko lurralde, h.kako irteerak, h.ko herri, h.ko kutxa, h.-kutxa, h.ko kutxa eta bulego, h.-zentro, h.ko bulego, fondoen jatorri eta h., azken h., h-komuntasun); helduleku: AB38 1 ("destino; lugar de llegada"); lanpostu: Euskalterm 1 (lanpostu-abondonu; postu-abandonatze sinonimoarekin); lantoki: AB50 11 (hauetan nahitaezko l., l. berriratze, behin-behingo l.-emate 2, ezkontideen eta borondatezko txandetan lortutako behin-behingo l.-emate, l.-emate, l.-zain); lantoki-izendapen: AB50 3 (hauetan bat lantoki-izendapenezko herri-lanari); lan-toki: AB50 2 (hauetan 1 lan-toki zain egon); noragune: Euskalterm 1; norako: AB50 2 (hauetan bat ekonomiazko n.), Euskalterm 5 (hauetan 1 materialare norakoa; 1 nora(ko)); norentzako: AB38 1 ("fitxa sail honen norentzakoa: destino de este grupo de fichas"); patu: AB38 2 ("destino, hado"), AB50 1, Euskalterm 3 (hauetan 1 patuaren analisi); toki-izendapen: AB50 2 (hauetan bat behin-behingo toki-izendapen); toki-maila: AB50 1 (toki-mailako lehiaketa); xede: AB50 1, Euskalterm 3 (hauetan bat azken xede); xedez(ko) higiezin: Euskalterm 1; zertarako: AB50 1, Euskalterm 1; zori: Euskalterm 1; zorikidetasun: Euskalterm 1 // g) 'con destino' itzulitako -rako: AB50 1 (foru-irargurako linotipia -makina: máquina de linotipia con destino a la imprenta foral); -tzeko: AB50 1 (... sustatzeko, eraikitzeko, gaurkotzeko eta egokitzeko dirulaguntzak: ayudar con destino a la promoción, construcción, modernización y adecuación de...).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

destinatari : HiruMila; destinatibo : ElhHizt, EskolaHE; destinatu : HiruMila; predestinatu : HiruMila, ElhHizt; predestinazio : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal destinación / destination formen ordainak: PMuj DCV: izendapen, izendatze // Lur EF/FE: 1 helburu, 2 norako, 3 xede // Casve FE: helbürü, züzenbide, helbide; (objet) baliatze, egarte // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; b) Erdal destinado / destiné formen ordainak: ElhHizt: zuzendu, -entzat den(a), -i bidali/igorri // PMuj DCV: -gai, -rako, -tzeko, -tzako: d. a casarse: ezkon-gai; para ser sacerdote: apaiz-gai; para ser rey: errege-gai; d. para la casa: etxerako; para la iglesia: elizarako; para el pueblo: errirako; para mí: neretzako; para aquéllos: aintzako; para ser leído: irakurtzeko; órdenes para ser leídas al pueblo: erriari irakurtzeko aginduak // Azkue Aurkibidea: d. a casa: etxerako; d. para: -ntzako; estar d. para alguien: otzatu; destinado para arriba: gaiñerako // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF; c) Erdal destinar / destiner; envouer; affecter formen ordainak: HiruMila: destinatu // ElhHizt: 1 zuzendu, -rako/-tzat gorde, bereizi; 2 bidali, igorri; lanpostu/lantokia halako tokian eman // Lur EG/CE: xedatu // Lur EF/FE: 1 esleitu, 2 xedatu, 3 begiratu; bidali, igorri; 1 izendatu, xedatu, 2 xedatu, 3 itxura hartu // Casve FE: begiratü, deitü (à quelqu'un) norbaitentako izan (üken, otzatü) // HaizeG FB: xedatu, begiratu; bidali, bialdu, igorri // T-L LBF: destingatu, begiratu; igorri, bidali; destingatu // PMuj DCV: 1 berezi, izendatu, aukeratu, -rakotu: d. para el pueblo: errirakotu; para la casa: etxerakotu; para la iglesia: elizarakotu; 2 begiratu, berezi, 'rako utzi, 'rako gorde // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Azkue Aurkibidea; d) Erdal destinatario / destinataire formen ordainak: hartzaile: HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE (hartzale); hartzedun: XarHizt, Casve FE (hartzedün), HaizeG FB, PMuj DCV (artzedun); jabegai, jabetzeko, jabe-bear: PMuj DCV; jasotzaile: HiruMila, ElhHizt, XarHizt // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF, Azkue Aurkibidea; e) Erdal destino / destinée formen ordainak: HiruMila: 1 patu, adu, halabehar; 2 zori, zorte; 3 etorkizun, gero; 4 helbide; 5 helburu, xede; 6 (término de mercancias, de pasajeros) destino, norako; 7 lanbide, ogibide // ElhHizt: 1 patu, halabehar; 2 helburu, helmuga; 3 helburu, xede; 4 lantoki, lanpostu, destino // Lur EG/CE: 1 adur, patu; 2 helburu, xede, norako // Lur EF/FE: adur, halabehar, patu, zorte // XarHizt: zorte, etorkizun // Casve FE: jinbehar, ürrentbürü, zorte, halabehar // HaizeG FB: zorte; etorkizun // T-L LBF: zorte, desteinu, destingu; jomuga, hel-buru; ethorkizun // PMuj DCV: 1 alabear, alanbear, galdu-bear, patu, ezin-beste, abe, gertabear; 2 xede, asmo, elburu, jo-muga, txede, itu; 3 zori, adu, patu; 4 etorkizun, izango, izanena, gero, geroko; 5 zuzenbide, norabide; 6 ogibide, lanbide, bizibide, irabazbide // Azkue Aurkibidea: ala-bearra, dohain, galdubear, hala-beharra, patu, sino, sirat; no poder escapar al destino: alabearrari ezin alde egin; f) Erdal predestinación / prédestination formen ordainak: HiruMila: 1 aurre-hautaketa; 2 (rel.) predestinatu // ElhHizt: predestinazio, aurretik aukeratze/hautatze // XarHizt: aitzin-hautu // Casve FE: Jinkoaren erabaki, Jinkoaren haütü // HaizeG FB: Jainkoaren erabaki, Jainkoaren hautu // T-L LBF: Jainkoaren hautu // PMuj DCV: len-aukera, autatze, autaldi, aurretiko deia, Jainkoaren autua, Jainkoaren erabakia // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea; g) Erdal predestinado / prédestiné formen ordainak: aukeratu: ElhHizt; hautatu: ElhHizt, Casve FE, PMuj DCV (autua, autatua); hautetsi: XarHizt, HaizeG FB, Casve FE (haütetsi), T-L LBF, PMuj DCV (autetsia); zerura-bearra: PMuj DCV; zerurako: PMuj DCV (zerurako (jaioa)), Azkue Aurkibidea // HiruMila: 1 aurre-hautatu; 2 (rel.) predestinatu // ElhHizt: predestinatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Lur EF/FE; h) Erdal predestinar / prédestiner formen ordainak: berezi: PMuj DCV; destingatu: T-L LBF; hautatu: T-L LBF, PMuj DCV (autatu); hautetsi: HaizeG FB, Azkue Aurkibidea; zerurakotu: PMuj DCV; HiruMila: 1 aurre-hautatu; 2 (rel.) predeterminatu // ElhHizt: predestinatu, aurretik aukeratu / hautatu // Casve FE: aitzinetik haütetsi (haütatü, berezi, deitü) // PMuj DCV: aurretik autetsi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Erdaretako formak

a) es destinación formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): destination; it (S. Carbonell): destinazione; ca (DCC): ø; en (Collins): ø; de (Langenscheidts): Bestimmung; b) es destinar formarenak: fr (DLLF): destiner; envoyer; affecter, destiner; it (S. Carbonell): tr. destinare (assegnare, adibire, determinare, stabilire); tr. prv. disorientarsi, smarrirsi in qualche luogo; ca (DCC): destinar; en (Collins): a) to destine, to assign, to design, to intend, etab.; b) to appoint, assign; to post, to station; de (Langenscheidts): 1 bestimmen, ausersehen, j-m et. zuweisen; c) es destinatario formarenak: fr (DLLF): destinataire; it (S. Carbonell): destinatario; ca (DCC): destinatari; en (Collins): addressee; de (Langenscheidts): Empfanger, Adressat, Empfangsberechtigte(r); d) es destino formarenak: fr (DLLF): destinée, destin; affectation; place, emploi, situation; it (S. Carbonell): destino (fato, fortuna, sorte, evento, vicendañ destinazione); impiego, posto; ufficio, luogo; ca (DCC): destí; destinació; en (Collins): a) destiny, fate; b) destination; c) job, post, position; d) use, utility; de (Langenscheidts): 1 Schicksal, Los; Geschick; 2 Bestimmung(sort), Ziel; 3 Amt, Anstellung, etab.; 4 Verwendung(sweck); e) es predestinación formarenak: fr (DLLF): prédestination; it (S. Carbonell): destinazione prestabilita; (teol.) predestinazione; ca (DCC): predestinació; en (Collins): predestination; de (Langenscheidts): Vorherbestimmung; (theol) Prädestination; f) es predestinado formarenak: fr (DLLF): prédestinée; it (S. Carbonell): p.p. predestinato, prestabilito, adj y s. predestinato (eletto da Dio); fig. cornuto; ca (DCC): predestinat, -ada; en (Collins): predestined; de (Langenscheidts): ø; g) es predestinante formarenak: fr (DLLF): ø; it (S. Carbonell): predestinante; ca (DCC): ø; en (Collins): ø; de (Langenscheidts): ø; h) es predestinar formarenak: fr (DLLF): prédestiner; it (S. Carbonell): prestabilire; predestinare (designare, destinare innanzi; teol. eleggere a aeterno); ca (DCC): predestinar; en (Collins): to predestine; de (Langenscheidts): vorherbestimmen; (theol u. fig.) prädestinieren.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: destinar.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

nahasia da adieraren aldetik, eta normalean ordain egokirik izan dezake (cf. bereizi, izendatu, bidali eta beste #mdash# onartuko balitz, baita destinoa eman bera ere).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHko lekukotasunak ilusita, biak sartuko nituzke"

 - [E210]: "Oharra: Kentzeko modukoa izna daiteke, gauzak argitu arte"

 - [E103]: "kendu"

 - [E116]: "biak sar litezke, MAk nahi duen bezala (Iparraldean eta Hegoaldean erabili da, eta alde horretatik ez da arazorik); baina adiera argituz sartu beharko genituzke (ik. txostena, aski luzea da); edo, hartako gauza ez bagara, kendu egin litezke, AUk dioen bezala. Zuek esan"

 - [E123]: "XX. mendeko euskararen corpusean 18 testutan ageri da destinatu, gehienetan 'erabilera jakin bat eman' adieran. Ereduzko prosa gaur corpusean, berriz, Mujika Iraolak eta Juan Garziak erabili dute 'norabait bidali' adieran. Ez dakit hain beharrezkoa den orain adierak ematea, edo forma bera sartu eta euskara-euskara hiztegia osatzen denerako utzi adierak ematea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "biak sartu".

destino
1 iz. Patua, zoria. Ik. adur2. Hauxe duk hauxe, gure destino petrala!
2 iz. Helburua, norbait edo zerbait doan lekua. Europa destino turistiko gisa sustatzeko.
3 iz. Norbaiti lanerako esleitu zaion lekua edo lanpostua. Destinoa beste administrazio publiko batean lortu duten karrerako funtzionarioak.

Aztergaia: destino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

destino 1 (Azurm HitzB); destiñu 3 (Vill Jaink); destino/u 1 (Uzt Sas); destingu 1 (Lf in Zait Plat).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

destino 25 (A.M. Garate 3; E. Lopez Adan, Gipuzkoako Ekonomia, ArauErab 1988, Eustat, P. Iztueta, Bitez, R. Saizarbitoria 2, A. Urretavizcaya, P. Aristi 2, X. Amuriza, X. Mendiguren B., BerTxapel 1980, Egunk 1990, EHAA 1988/89 3, Herria 2000 Eliza 1988 4); destinu 4 (G. Ansola 2: "Destinua bein betiko besarkatzen dutenek bakarrik salba lezakete erria"; "Gure destinua auxen da, bada"; I. Borda, GAO 1990).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

destino : DFrec 6, AB50 5 (hauetan 1 destino unibertsal), Euskalterm 9 (hauetan 2 behar-leku eta bizileku sinonimoekin; eta d.-leku 1, eraikinaren d. 1, d.an frankeatzeko 1, d.an frankeatze, kapital-eragiketarako d.arekiko transferentzia eta subentzioak 1, d.ko sektore 1, destinoz(ko) higiezin 1); destinu : DFrec 1, AB50 2 (erabetako d.); ordainak cf. supra (f, g). Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE-HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

destingu : PMuj DVC; destino : HiruMila, ElhHizt; ordainak cf. supra (e). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: destino: destino / destino zain: en expectativa de destino / destino-eskabide: solicitud de destino.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

gehienetan ordezka liteke; zailxeagoa dirudi, hala ere, pertsonei dagokiena adierazi behar denean.

destokitu, destoki, destokitzen
da/du ad. Norbait edo zerbait bere tokitik atera. Ik. lokatu2 2. Hezur giltzak destokitu. "Os Lusiadas" baten doinu jasoa destokitua ageri da nobela arrunt bat itzultzean.

Aztergaia: destokitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

destoki, destokitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bere tokitik atera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Kendu"

 - [E116]: "gutxitan erabili da, egia (OEHk aipatu dituenak: J.A. Mogel, Herria 1956 eta K. Mitxelena 3 aldiz; J. Garziak ere erabiltzen du; EEBSn ez dut aurkitu); baina nik ez nuke kenduko, eta bere horretan utziko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "OK".

destolestu, destoles, destolesten
du ad. Tolesturik zegoena zabaldu. Dafaila destolestu zuen.

Aztergaia: destolestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

destolestu 1. (Lar). "Arbolar bandera" , "desdoblar", "desplegar", "tender", "descoger" Lar. "(A) banderas desplegadas, bandera destolestuaz" Ib. 2. Descubrir, aclarar. (Cf. lat. explico). Destolesteko edo ikusiarazteko guziei an klaro Jaungoikoaren probidenziaren juizio sekretoak. LE Urt 2 (ms. 1r desplegatzekó [...] juizio sekrétoen téla miragárria).

LB 34 (Berria 4, Elhuyar 4, Elkar 16,, Erlea 1, Laneki 5, UEU 4); ETC 202

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: destolestu da/du ad. desplegar; desdoblar, extender bandera destolestuaz: desplegando la bandera / Adorez: destolestu 1 desplegar. 2 desdoblar(se), etender / Labayru: destolestu 1 ad. da, ad. dau desplegar(se), desdoblar(se); tender. 2 ad. da, ad. dau descubrir, aclarar. Ezkutuko guztiak destolestu zituen: Descubrió todos los secretos / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Bestelakoak

tolestu 1 du ad. Gauzaki malgu baten zati bat beste zati baten gainean gertarazi, behin edo gehiagotan. Egunkaria tolestu. Izarak tolesten. Praka barrenak belaunetaraino tolesturik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oinetarainoko kapa luze lodi tolestua sorbalda gainean jasoz. Zurdazko ehun tolestu batean bildua. 2 du ad. (Gorputz adarrez mintzatuz). Belaunak tolestuz, Mattinen bekokia muinkatzeko makurtu zen. || Hik deitu behar inori alferra, hik, egun guztian besoak tolestuta hagoen horrek! 3 du ad. Behar bezala antolaturik jarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hiztegi orokorrek ere jaso dute. Sartu.

destorbatu, destorba, destorbatzen
du ad. naf. eta Ipar. zah. Eragotzi, trabatu. Ik. oztopatu. Inork ez zaitu destorbatuko.

Aztergaia: destorbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

destorba, destorbatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Naf. eta Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

eragotzi, trabatu.

destorbu
1 iz. Ipar. eta naf. Oztopoa, eragozpena. Destorbu hau kentzen badugu (...).
2 iz. Ipar. Zoritxarra, ezbeharra. Egun batez destorbu izugarria gertatu zen, lurrikara batek bazterrak oro inarrosi baitzituen.

Aztergaia: destorbu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf. eta Ipar.

destrogiro
adj. kim. Konposatu organikoez mintzatuz, argiaren polarizazio planoa erlojuaren orratzen noranzkoan birarazten duena. Ik. lebogiro.

Aztergaia: destrogiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu corpusetan, ezta OEH argitaratuan ere.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dextrogiro : AB38 1, LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dextrogiro : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal dextrogiro / dextrogyre formen ordainak: ElhHizt: destrogiro , eskuinbirakari; HiruMila: dextrogiro. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): ø; it (S. Carbonell): destrogiro, sostanza destrogira; en (Collins): ø; de (Langenscheidts): rechtsläufig (Schrift); rechtsdrehend.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-xt-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "destrogiro: nazioarteko forma dextrogiro da. Euskaraz x + kontsonante taldeak posible badira (-xka, uxter, xixpa....) ez dago inolako arrazoi logikorik era honetako hitz tekniko eta zientifiko jasoetan ere nazioarteko grafia onar ez dezagun, are gehiago euskara arruntean erabat arrotz diren -mm- moduko grafiak (immunitate) onartu ditugunean. Beraz, hobe genuke dextrogiro idaztea, bide batez, hitz tekniko eta zientifikoetan kontsonante aurreko x-ak s bihurtzeko erregela ilogikoa baztertuz"

 - [E116]: "bide luzeegia egin eta eragin du maileguetarako eman genuen arauak (gogoz kontra obeditu zuen dozenaka jende tarteko dela), orain berriro -xp-, -xt-, -xk- grafietara itzultzeko (bidenabar: ez du hauekin zerikusirik -xka atzizkiko grafiak, bateko eta besteko ahoskerek argi salatzen dutenez; eta hobe dugu kontuak ez nahastea)".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "OK".

desugertu, desuger, desugertzen
du ad. teknol. Metal bati estaltzen duen herdoila kendu. Mailatua atera baino lehen, zati bat desugertu du langileak, kalteak zenbaterainoko sakonera duen jakiteko.

Aztergaia: desugertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desugerketa : HiztEn (Teknol. metalen gainazalari, beraiekin lan egin baino lehenago, herdoila eta estaldura-hondakinak kentzeko eragiketa; eta AS gisa: desugerketa kimiko, desugerketa mekaniko), Euskalterm 16 (hauetan azidozko desugerketa-bainu, desugerketa anodiko, desugerketa katodiko...); desugertu : HiztEn (desurgerketa burutu), LurE (Teknol. metalezko edozein objektu estaltzen duen herdoila, pintura, edo beste edozein estalki, bitarteko fisiko-kimikoen bidez kendu), Euskalterm 2 (hauetan 1 azal metaliko desugertu); desugertzaile : HiztEn (desugertzeko erabiltzen den substantzia), Euskalterm 1 ('decapante'); desugertze : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desugerketa : ElhHizt (Teknol. decapado; eta desugerketa-bainu: Metal. AS, baño de decapado); desugertu : ElhHizt (Teknol. decapar), EskolaHE (Teknol. metalezko edozein objektu estaltzen duen herdoila, pintura, edo beste edozein estalki, bitarteko fisiko-kimikoen bidez kendu); desugertzaile : ElhHizt (Teknol. decapante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desuger, desugertzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Teknol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

deszentralizatu, deszentraliza, deszentralizatzen
du ad. Zerbait zuzendaritza zentral baten mendetik kendu. Besteak beste, EIEko egitura deszentralizatu eta Nafarroako egitasmoak indartzea erabaki zuten bileran. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Liburuak azaltzen du estatu deszentralizatuetan elkarlan horizontala nola gauzatzen den.

Aztergaia: deszentralizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu deszentra- formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-sz- 17, -z- 4; deszentralismo EB 1 (Egin 1979: "Plan honek, bere bolumen haundia kontuan harturik, bi gestio sistema zituen: zentralismoa eta deszentralismoa"); deszentralizapen B 1 (Karmel 1979: "Eta, gaur, deszentzalizapen bidea, auzo, herri eta eskualde mailan berbaloratzen doazen une honetan, Amuritzak azartatu dauala esango neuke, tokian bertako arazoetan murgiltzean"); deszentralizatu EB 7 (A. Artiñano: "Baina osasun zerbitzuak ministro ezberdinen eskutan daude eta herri bakoitzean deszentralizatua dago sanitatea sailez eta distritoz"; XedBilduma 1989: "Aurrekontuzko Kudeaketa Sistema deszentralizatua"; Egin 1979: "Sistema deszentralizatuaren arabera Ministeritzako Delegazioen obra berriak egiteari ekiten diote"; P. Unzueta: "Hasiko da orain eztabaidan, ea zer den egokiago, euskarazko produzio gehiena urtean behin argitaratzea, abenduko azokan, edota denboran deszentralizatzea nahiz eta udaberriko azoka testuliburuen arauera antolatua izan"; Punto y Hora 1985: "Hori da nahi ez dutena, deszentralizatzea!"; Euskadi Obrera 1977: "Lehenbizikoa Autonomi Estatutua da, Estatu mailako irakaskintza deszentralizatuz, hemengoa kontrolatu eta planifikatuko lukeena"); dezentralizatu G 1 (A.M. Garate: "Aginte-joskera osoa dezentralizatuta dago, talde bakoitzak bere karakter berezia, bere maite-asmoak bete ditzan"); deszentralizazio EB 4 (A. Artiñano: "H.S.I.k deszentralizazio haundia du eta bertako partaideek autonomoki dihardute administrazioan"; E.L. Adan: "Zentralismoa Frantziako monarkiak hasi eta hedatu zuen; Iraultzan, berriz, herri-iniziatiba asko deszentralizazio eta federalismoaren aldekoa zen"; P. Sastre: "Zentralismoak frantses batasunaren alde egin duen guztia, batasun hori apurtu dadin galerazteagatik egingo du deszentralizazioak orain"; hauetan K. Aulestia: "Deszentralizazio prozesu batek herrialde bakoitzak unidade ekonomiko berezi batzu osatzera behartzen ditu"); dezentralizazio EB 3 (LMuj 2: adib. "enperadoreak ez zuen begi onez ikusten ekonomiaren dezentralizazio hura"; Egin 1977: "Autogestioa botere guzien dezentralizazioa da eta ez bakarrik botere ekonomikoarena"); deszentramendu EB 1 (Elhuyar: "Piezaren ardatzarekiko deszentramenduaz gainera, fresaren ardatza zertxobait okertu egin behar da"); deszentratu EB 3 (Elhuyar: "Fresaren ardatza piezaren erdi ardatzetik diametroaren 1 /20 deszentratua egon dadila, kontranorantzako fresaketa egokiagotzeko"; J.A. Mujika: "Gaur egun kontserbatzen den tumulu zatian, Iparralderantz deszentratua dago"; M. Orbe: "Lehenbiziko erronketatik erabat deszentratua; bide horretatik jarraitzekotan auskalo zernolako esperpentora iritsi litekeen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deszentraldu : AB50 1; deszentralpen : AB50 2; deszentralizatu : DFrec 5, AB50 4, HiztEn, Euskalterm 4; deszentralizapen : DFrec 1, AB50 2; deszentralizatzaile : Euskalterm 1; deszentralizazio : DFrec 9, AB38 1, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 7; dezentralizatu : DFrec 2, AB50 1; dezentralizazio : DFrec 2, AB50 1; deszentratu : Euskalterm 3; deszentraketa : AB38 1; deszentramendu : AB38 3, Euskalterm 1 // 'descentra-' itzulitako besteak: deserdirapen 1 (AB38); erdikoikeriarik eza 2 (AB50); deserdiratu 1 (AB50); Euskalterm: ø.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: (descentralización) ertzerakuntza, erdirakoikeriarik eza / (descentralizado) ertzeratu, nagusiez bestetako, erdirakaitz / (descentralizador) aitzi-erdirakoizale / (descentralizar) erdikoikeriagabetu // AdminEL: (descentralización) erdiragabetze, deszentralizazio / (descentralizar) erdiragabetu // HezkAdmin: (descentralización) deszentralizazio / (descentralizar) deszentralizatu // LurraldeAntol: (descentralización funcional) ihardun-banaketa / (descentralizar) banatu // Ez ditugu aurkitu ap. AdmHizt, EurItune, AdminMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deszentralizatu : ElhHizt, HiruMila; deszentralizatzaile : HiruMila; deszentralizazio : EuskHizt ("Ik. dezentralizazio"), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; dezentralizazio : EuskHizt. // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko descentralización, descentralizador, descentralizar/décentralisation, décentralisateur, décentraliser beste hiztegietan: ElhHizt: deszentralizazio / ø / deszentralizatu // HiruMila: deszentralizazio, deserdirapen / deszentralizatzaile, deserdiratzaile / deszentralizatu, deserdiratu // Casve FE: barreiatze, bazterkatze, bazterrealatze / barreiatze, bazterkatze, bazterrealatze / barreiatü, bazterkatü, bazterrealatü // HaizeG FB: barreatze, bazterkatze, eskualderi esku emate / barreatu, bazterkatu // T-L LFB: eskualderi esku gehiago eman // PMuj DCV: bazterreratu, ertzeratu, banatu // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es descentralización, descentralizador, descentralizar beste erdaretan: fr (DLLF): décentralisation, décentralisateur, décentraliser; it (S. Carbonell): decentramento, dicentramento / che decentra / decentrare, dicentrare; ca (DCC): descentralitzar; en (Collins): decentralization / to decentralize; de (Langenscheidts): Dezentralisierung / Massnahmen zur Dezentralisierung / dezentralisieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: descentralizar / PUrib: "deszentralizatu / deserdiratu" / EEgunk.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+z- morfema-junturakoaren auzi orokorra konpondu gabe dago, tradiziokoak ez direnentzat. Eta ez da lantalde honi dagokion egitekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deszentralizatu, deszentralizazio: ikus deserdiratu -rako esandakoa"

 - [E210]: "Oharra: Morfema-junturakoaren auzia konponduz gero, zerrendaratzeko modukoa da"

 - [E116]: "nik ez dakit nori dagokion "auzi orokorra konpontzea", eta ba al duzue zuek esatekorik, nonbaitetik hasi ahal izateko?"

 - [E123]: "Ez dakit lantaldeak zer duen gogoan "auzi orokorra konpondu gabe dago" dioenean, baina, hala bada, dudarik gabe euskaltzain osoei dagokigu konpontzea. Zerbaitetarako balio badu, hau da 1985eko irailaren 27an Euskaltzaindiak onartuan (ikus Euskera XXXI, 1986, 1: 111): "Egoitza honetan bertan bildu dira goizean euskaltzain osoak, mailegu berrietako azken atala, hots, bi txistukari elkarren ondoan gertatzen direneko arauak onartzeko (...) Onartutako erabakia hau izan da: "Zenbait mailegutan latinez -ss-, -sc- (-i, -e), sch (-i, -e) grafiei dagozkienak euskaraz nola eman daitezkeen finkatzeko Euskaltzaindiak duen eritzia: (...); Latinez -sc- (grekoz -sk-) multzoa -i edo -e bokalen aurrean gertatzen denean, euskaraz -sz- idaztea onartzen da, eta hitzaren hasieran baldin bada e- protetikoa hartuko du, hala nola, aszetika, eszeptiko. Baina euskaraz tradizio zaharretik datozkigunek -z- eraman dezakete, hala nola, dizipulu, diziplina, eta berriagotan zientzia, ziatika" Kasu honetan, behintzat, uste dut deszentralizatu ez datorkigula tradizio zaharretik. Txostenaren arabera, lehen adibideak 1979koak dira. Beraz, deszentralizatu onartuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "deszentralizatu, deszentralizazio".

deszentralizazio
iz. Deszentralizatzea. Eskualde kontseiluek, deszentralizazioari esker, eskumen gehiago lortuko dute.

Aztergaia: deszentralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. dezentralizazio / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: descentralización / EEgunk.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+z-.

deszifratu, deszifra, deszifratzen
du ad. Kode ezezagun batean idatziriko mezu batek zer esan nahi duen jakitea lortu. Ik. deskodetu. Badirudi mende hartan idatziriko liburu bat aise deszifratu beharko luketela gaur egungo adituek.

Aztergaia: deszifratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-03-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu de(s)zifratu formarik aurkitu corpusean eta OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deszifratu EB 2 (I. Zubeldia: "klabean dauden mezuak deszifratu"; J.A. Lakarra: "Lekukotasun batera mugatzen da, hura deszifratuaz eta eskuragarri bilakatuaz, bere bereizgarri eta xehetasunak gordeaz"); dexifratu EB 1 (X. Mendiguren B.: "Baina benetako asmoa misterioa dexifratzea zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deszifratu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3; deszifraezin : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // Ez dugu 'descifrar' itzulitako besterik aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deszifratu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko descifrable, desciframiento, descifrar/déchiffrable, déchiffrement, déchiffrer beste hiztegietan: deszifratu : ElhHizt, HiruMila; argitu : ElhHizt, HiruMila, Casve FE (-tü), HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV; irakurri : HiruMila, Lur EF/FB, Casve FE, T-L LFB // Eta gainera: Lur EG/CE: asmatu // Lur EF/FB: zentzua eman // Casve FE: irakurgarri / argitze, irakurte / argidüra // HaizeG FB: irakurtze / irakurtu // PMuj DCV: igarle, igerle / igarri, igerri, somatu, adierazi, azaldu.

Erdaretako formak

es descifrable, descifrador, desciframiento, descifrar beste erdaretan: fr (DLLF): déchiffrable / déchiffreur / déchiffrement (de una escritura); décryptement (sin clave) / décodage (con clave) / déchiffrer; décrypter; décoder; it (S. Carbonell): decifrabile / decifratore / decifrare; (fig) interpretare, mettere in chiaro, spiegare; ca (DCC): desxifrar; en (Collins): decipherable / decipherer, decoder / to decipher, read, to decode, to puzzle out, figure out, to solve, crack; de (Langenscheidts): leserlich, zu entschlüsseln / Entzifferer / Entzifferer / Entzifferung, Entschlüsselung / entziffern, entschlüsseln, dechiffrieren, enträtseln, aufklären.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s+z-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deszifratu: frantsesa grafian espainolarekin bat ez datorrela kontuan izanda, nik neuk dezifratu proposatuko nuke, idazkera erraztuz"

 - [E116]: "badirudi XKren proposamenaren aldekoa dela idazleen azken-azkeneko joera, nagusitu denik ezin esan badaiteke ere. EEBSn ikusi ditut deszifra- formako 6, eta dexifra- eta dezifra- formako bana; gaurko prosan deszifra- formakoak aurki daitezke 18 liburu eta 3 artikulutan (idazleak: X. Aranburu, X. Arregi, J.A. Arrieta, H. Cano, M. Etxebarria,A. Garikano, J. Garzia, U. Iturriaga, X. Olarra, J. Urteaga, J.L. Zabala, K. Zabala, I. Zabaleta, J. Zabaleta, M. Zapiain) eta dezifra- formakoak 10 liburu eta 2 artikulutan (idazleak: X. Arregi, J. Garzia, I. Mendiguren, K. Navarro, J. Sarrionandia, U. Urrutikoetxea, J. Zabaleta, M. Zapiain)"

 - [E123]: "aurreko hitzean egindako oharraren bide beretik, eta idazle gehienekin bat etorriz, deszifratu proposatuko nuke dudarik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "deszifratu".

detaile
1 iz. Adeitasunezko seinale edo keinua. Oso detaile polita izan zen afaltzera gonbidatzea.
2 iz. Xehetasuna. Ik. ñabardura; zehaztasun.

Aztergaia: detaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

detaile 67: Argia 20, Berria 34, EiTB 13.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: detaile 135: Berria 53, Xabier Etxabe 4, Harkaitz Cano 4, Koldo Izagirre 8, Alberto Barandiaran 3, Sonia Gonzalez 3, Anjel Lertxundi 6, Patxi Iturritegi 2, Unai Elorriaga 4, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Iñigo Aranbarri 3, Patziku Perurena 2, Joxemari Iturralde 2, Edorta Jimenez 3, Lutxo Egia 2, Eider Rodriguez 2, Jokin Urain 2, Joxemari Urteaga 2, Urtzi Urrutikoetxea 2, Lopez de Arana, Ana Urkiza, Fernando Rey 2, Patxi Zubizarreta, Monika Etxebarria, Unai Iturriaga, Anton Garikano, Arantxa Iturbe, Joxean Agirre, Jon Alonso, Lourdes Oñederra, Pablo Sastre, Iban Zaldua, Bernardo Atxaga 2, Joxerra Garzia, Agurtzane Juanena, Pako Aristi, Xabier Paya, Pello Zabala, Andoni Egaña, J.M. Olaizola, Jose Landa, Joxe Azurmendi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik (cf. xehetasun bezalakoak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1: Oso detaile polita izan zen afaltzera gonbidatzea. 2 h. xehetasun.

detektagailu
iz. Zerbait detektatzen duen gailua edo tresna. Ultrasoinu bidezko detektagailuak. Lantegi horretan ez zegoen, ez alarmarik, ez suteen aurkako sistemarik, ez ke detektagailurik.

Aztergaia: detektagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "detektagailua = detector (de metales)".

detektatu, detekta, detektatzen
du ad. Ezkutuan-edo dagoen zerbait hauteman. Metalak detektatzeko sistema. Oso erraz detektatzen da glukosa gernuan.

Aztergaia: detektatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean ezta argitaratuan ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

detektatu 24 aldiz jaso da: B 1 (J.M. Iraolagoitia), EB 23 (J.A. Abrisketa, A. Loizate 3, J. Agirre, A. Biteri, NaturZ/OHO 2, Zinetika 2, MerkatalEZ 1987, Garraioa 2, J. Butron, Elhuyar 3, NaturOrienta 1984 2, Argia 1989 2, Hemen 1988, Elhuyar 1990); eta EB ager. banarekin detektaezin (Argia 1989); detektagarri (A. Loizate); detektatzaile (Natur/8); arrantza detektagailu (X. Saizar); metal detektagailu (X. Gereño).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

detektagailu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 (gezur-detektagailu 1); detektagarri : AB38 1, HiztEn; detektatu : AB38 4, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2; detektore : AB38 1, AB50 2 (gezur-detektore 1), HiztEn, Euskalterm 3 (fase-detektore 1, hezetasun-detektore 1); detektatzaile : HiztEn, Euskalterm 2 (partikula-detektatzaile, errore-detektatzaile); detekzio : cf. infra). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

detektagailu , detektatu , detektatzaile : HiruMila, ElhHizt; detektore : HiruMila; detektagarri : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal detección, detectar, detector / détection, détecter, détecteur formen ordainak: HiruMila: ø; detektatu; detektagailu, detektore // ElhHizt: ø; detektatu, antzeman, igarri; detektagailu // Lur EG/CE: detekzio; detektatu; detektagailu // Lur EF/FE: detekzio; bilatu, ikertu; detektagailu // Casve FE: ø; bilatü, ediren, ikertü; ikergailü, edireigailü // HaizeG FB: ikertze, miatze, bilatze, (de mensonge) gezur-bilari; ikertu, miatu, bilatu; ikertzale, miatzale, bilatzale. Ez dugu aurkitu ap. PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

detekta, detektatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

detektibe
iz. Delituak ikertzen dituen poliziakidea. Zaila zen komisariako detektibeak gorputegira joanaraztea hilotz bat ikustera.
Azpisarrerak

Aztergaia: detektibe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: detektibe pribatu.

detektibe pribatu
iz. Ikerketa pribatuak egiteko hartzen den pertsona, horretarako lege baimena duena. Detektibe pribatuak froga jakinak eta eraginkorrak aurkitu behar ditu. Detektibe pribatu batengana ere jo zezakeen, nobela beltzetatik at existitzen ote ziren ziur ez bazegoen ere.

Aztergaia: detektibe pribatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

detektibe

detekzio
iz. Detektatzea. Suteen detekzio eta itzaltze sistema.

Aztergaia: detekzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

detekzio (eta d. maila 1) 5: J.M. Rodriguez Ibabe ("Hutsegiteen urrundiko detekzioa linea luzeetan"), HIESA 1995 2 ("Hau arazo etiko eta sozial sakona da, derrigorrezko detekzioen aldeko edo aurkako jarreren azpian alderdi ideologiko asko egoten direlako", "Derrigorrezko detekzioa bai ala ez"), Ararteko ("bertan kokatzen delarik larrialdietarako zerbitzu bat, ezbairik gabe detekzio maila hobetzen lagundu duena"), Genetika eta Osasuna ("Gene guzti hauek ezagutzeak gaixotasunak sorrarazten dituzten gene akastunen detekzioa asko erraztuko duela uste da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

detekzio : AB50 1, Euskalterm 14 (hauetan talka-detekzio, detekzio goiztiar, arrainen detekzio...) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

detekzio : ElhHizt (detección), Lur EF/FE (détection) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoa da, eta beharrezkoa, dirudienez.

detergente
1 iz. Garbitzeko gaia, zikinak uretan disolbatzen laguntzen duena. Garbiketan erabiltzen diren detergenteek biodegradagarriak izan behar dute.
2 adj. Gaiez mintzatuz, zikina disolbatuz garbitzen duena.

Aztergaia: detergente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu detergente sarrerarik. Ik. OEH argitaratuan garbigarri sarrera: 1a) (lo) que limpia (sentidos prop. y fig.) "Chose de quoi nettoyer, torchon, essuyer" SP. "Expurgatorio, liburu garbigarria" Lar y Añ. "Tout ce qui sert à nettoyer, rendre propre, essuie-mains, balai, brosse, etc. Syn. ikhuzgarria, xahugarria" H. // Arr Orac (ap. DRA: "Bizitza garbigarritik [...] humiltasunezko [...] gogoak [ateratzen dira]"), Itz Berb ("Garbigarri neketsu atan [purgatorijoan]"), Erkiag Arran ("Miesa ta eunak ta beste edozer oial garbigarri eskuetan arturik, euren txukunketa lanean ziarduenak"); 1b) (Lar, Añ, H) "Lavativa" Lar y Añ. "Purgante, purgativo" Lar. "Purga" Añ. "Purgar al enfermo: purgatu, purga emon, garbigarria artuerazo"; EE 1885a ("Garbigarri edo labatiba erdiyak, bai ta ere kamamillen ura"); 2) "Facile à laver" Lh. // Ik. beste sarrera hauetakoak: garbigailu (Prop 1893), garbikai (Lar, H), garbikari (He Jn 2,6), garbitzaile ([+ perts] azpikategoriako izenekin: Mat, EZ Noel, EgutTo 1918, Osk Kurl, Gand Elorri; [- perts] azpikategoriakoekin: Mg PAb, Izt C, Enb, Or Mi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

detergente 12, denak izen-banaketan: M.J. Larunbe 5 ( "Konposatu organiko batzuk [detergenteak, hidrokarburoak...] ur naturalei botata, gainazal-tentsioa jaisterazteko eragin nabarmena dute", "Txingurri errekan ezik, detergenteen batezbesteko balioak kontzentrazio zilegirik altuena baino txikiagoak dira", "Normala denez, gainazal-tentsioan gehienbat eragiten duen parametroa detergenteen kontzentrazioa da", "Gainazal-tentsioaren eragina kontsideratzerakoan, materia oxidagarriak detergenteen atzetik datoz, beren korrelazioak detergenteenak baino txikiagoak direlarik"), Saioka/7 3 ("konpara ezazue prezio hori xaboi komertzialen prezioarekin / Txinbo xaboia / xaboi usaintsuak / xaboi-ezkatak / xaboi-hautsak / detergentea / detergente biodegradagarriak / detergente bereziak"), UZEI ("legearen arabera, garbiketan erabiltzen diren detergenteak biodegradagarriak izan behar dute"), GAO 1990 ("Detergenteak, 30 mg/l. baino beheragoko esekiduran... Lagin diskretuan"), FisKim/DBH ("material interesgarriak dira [...] petroliotik eratorritako erregaiak [gasolinak], detergenteak, intsektizidak, alkoholak, eta bereziki farmazia produktuak"), Bapatean/98 ("Pena pixka bat ere ematen dit / nere anaiak uneka [...] Detergentea erabiltzen du / fregaua egiteko eta!"); garbigarri 2, izenondoak: Txill ("oihal puskak [kretona, popelina eta nylonaren antzekoak hobe]: lepo-zapi, lanpara, zorro, eta beti ere garbigarri eta iraunkor direnak; nylonezkoak, diot, xanpion"), P. Urkizu ("1611. urtean [...] iritsi zen Lapurdira Pierre de l'Ancre Bordeleko parlamentuko epailea, eta bere ekintza sarraskitzaile eta garbigarriaren berri liburu bitxi batean eman zigun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

detergente : AB38 3, HiztEn (Kim. Uraren gainazal-tentsioa txikiagotuz, olio eta koipeak uretan disolbatzen laguntzen duen substantzia eta ondorioz, garbitzeko erabiltzen dena. Molekula olio-molekulak erakartzen dituen katea hidrokarbonatu luze batez eta uretan disolbagarri den talde ioniko batez osatua dago), LurE (iz. Kim. Zikinkeriak kentzeko erabiltzen den gaia, azalera eraginkorrekoa, azalera zikinetatik zikinkeriak harrotu eta gai horiek suspentsioan edukitzeko eragin berezia duena; detergenteak jantziak garbitzeko erabiltzen dira gehienbat, uretan nahasirik. Beste hainbat helburutarako ere erabiltzen dira detergenteak: uraz bestelako gaietan nahasirik, autoetako olio labaingarrietan, multzoak era ez daitezen; gasolinatan nahasirik, karburagailuan zikinkeriarik pila ez dadin, etab.), Euskalterm 9 (detergente biodegradagarri, detergente likido, detergente kontzentratu, detergente-ezkata, baxera- detergente, arropa-garbigailuentzako detergente, eskuz garbitzeko detergente); garbigarri : AB50 2 (altzari garbigarri, garbigarri), HiztEn (iz. eta izond. garbitzen duena), LurE (adj. eta iz. garbitzen duena ik. garbitzaile), Euskalterm 1 (iz.: garbigarri deskoipetzaile).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Ereduzko prosa gaur corpusean (2006-04-05): detergente 2 (B. Atxaga; P. Sastre); garbigai 1, iz. (X. Mendiguren E.); garbigarri 16 (14 iz. eta 2 izond. - Berria 6; J. Arretxe, A. Garikano 2, I. Mendiguren 2, J. Muñoz 2, R. Saizarbitoria; O. Arana, I. Segurola); garbikari 14, iz. (Herria 1; A. Aintziburu, K. Biguri, H. Cano, A. Epaltza 3, I. Mendiguren, X. Mendiguren E., P. Salaburu, "Txiliku" 2, I. Zabaleta, P. Zubizarreta).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

detergente : ElhHizt (iz.), HiruMila (iz.); deterjente : EuskHizt (iz. Kim. Zikinkeriak kentzeko erabiltzen den gaia, gai gotorretatik zikinkeriak harrotu eta suspentsioan jartzeko gaitasuna duena. Ik. garbigarri 2), EskolaHE (iz.); garbigarri : EuskHizt: (izond. eta iz. 1 Garbitzen duena. ik. garbitzaile, garbigailu; 2 iz. Garbiketan erabiltzen den gaia eta berezk. produktua; ik. deterjente), ElhHizt (izond. 1 limpiador, que limpia o lava; 2 iz. producto de limpieza, detergente), HiruMila (1 izond. eta iz. limpiador, detergente; 2 izond. limpiable, lavable), EskolaHE (izond. eta iz. Garbitzen duena ik. garbitzaile), Casve EF (1 lavable, 2 purge, 3 que l'on peut éliminer, liquider), XarHizt (izond. 1 dépuratif, purge; 2 facile à laver; 3 qui peut laver), DRA (limpiador), Lh DBF (1 qui peut servir à laver; 2 facile à laver; 3 purge; 4 lavement), PMuj DVC (1 lavable, purgable; 2 purgativo, purificante, detergente, detersivo, detersorio, esméctico, depurativo, depuratorio; 3 ayuda, lavativa, jeringa, enema, clíster; 4 purgante, laxante, purga; 5 justificable; 6 justificativo; 7 abstersivo; 8 liquidable, eliminable) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal detergente / détergent, détersif formen ordainak: HiztHand - Zehazki - ElhHizt - HiruMila (lauretan): detergente, garbigarri // Lur EG/CE eta EF/FE: garbikari // XarHizt: garbikari, xahugarri // HaizeG FB: garbigailu // Casve FB: xahagailü // PMuj DCV: garbitzeko, garbigarri, garbigailu // T-L FB: garbigailu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): adj. & s. m. détergent, détersif; en (Collins): detergent; it (S. Carbonell): detergente; adj. y m. detersivo; de (Langenscheidts): Reinigungs-, Wasch-, Spülmittel.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: deterjente / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: deterjente

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

garbigarria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Kendu"

 - [E116]: "mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, -g- grafia finkatzen du, eta garbigarri hobestekoa adierazten. Nik ez nuke kenduko".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "txostena ekarri. Txostena ekarri ondoan erabakia: detergente iz. eta izond.".

determinante
1 iz. mat. Matrize karratu bati esleitzen zaion zenbakizko balioa.
2 adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, determinante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori matematikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. determinatzaile; erabakigarri].

Aztergaia: determinante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh35 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu determinante, determinatzaile edota determinatze formarik aurkitu corpusean eta OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira determinante 6 (Elhuyar 4, V. Cortes, Azurm); determinatzaile 8 (M. Pagola, A. Azkona, Azurm, Amatiño, Elhuyar 1985, UZEI, EuskEgoeraIpar, Mintzamena); determinatze 1 (M. Gartzia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

determinante : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1; determinatzaile : DFrec 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 15; determinatze : LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

determinante : HiruMila, ElhHizt; determinatzaile : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal determinante / déterminant formen ordainak: HiruMila: determinatzaile, mugatzaile, zehaztaile, determinante // ElhHizt: determinatzaile, determinante // Casve FE: ekarle, erakarle, mügazale // PMuj DCV: zirt-zarteko, erabateko, bein-betiko, akabailla, azken, eragille, mugarazle, mugatzeko, xedatzeko. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

determinante 1 iz. Mat. Matrize karratu bati esleitzen zaion zenbakizko balioa. 2 adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, determinante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori matematikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. determinatzaile].

determinante 46: Argia 3 (“Determinantea izan zen lortzea izenik eman gabe ekarpenak egin ahal izatea”), Berria (“Prozesuan osagai armatua lehen mailako elementu determinantea izatetik, bigarren mailakora pasatzeko bilakaera natural bat zegoen”), DiarioVasco 2 (“Ezker Abertzalearen jarrera determinantea izan da”), Elkar 6 (“Nik despreziatu nion liburu hau astrologoari, baina hasi naiz tonto-tonto irakurtzen, eta hau oso determinantea izango da nire bizitzan”), Consumer (“argazki bat osa dezaketen puntu kopurua: hau determinantea da, berez”), Jakin 19 (“Natura ezberdineko osasun determinanteen artean bereizteko, egokia dirudi faktore sozio-kultural, ekonomiko, ekologiko eta instituzionalen arteko ohizko ezberdintasuna azpimarratzea”), UEU 3 (“ekoizpen kostuak murrizteko eta egitasmo partekatuak abian jartzeko ez du gertutasunak funtzio determinanterik jokatzen”); determinatzaile 46: Argia 2 (“Eta subjektu determinatzaile hori nola egiten da? Herria eginez”), Berria 2 (“Orain zentratzen da dena irakurlean, irakurleak du boterea, berak jartzen ditu arauak, blogetan, Interneten, edonon, irakurlea bilakatu da faktore determinatzailea”), Euskal Herriko Agintaritza (“Esparru horretan, ezinbestekoa da adikzioen prebentzio eta arretarako politika diseinatzea, osasunaren determinatzaileak aintzat hartuz eta bizi estiloan eragiteko xedez”), EiTB (“Legez kanpoko immigrazioaren eta harekin batera datozen gaitzen aurka egiteko bihozberak ez ezik txarrak izan behar gara, determinatzaileak izan eta legearen zorroztasuna baieztatu behar dugu”), Elhuyar 2 (“Jakina denez, osasun sisteman eta osasun teknologietan egiten diren inbertsioak osasunaren determinatzaileetariko bi baino ez dira, eta gehienetan ez inportanteenak”), Elkar 3 (“Zalantzarik gabe, euskara euskal nazioaren sinbolo nagusia da gaur egun, eta askotan baita ezaugarri determinatzailea ere, halako moldez non, oso arrunta izaten baita entzutea euskara barik euskal naziorik ez dagoela”), Euskaltzaindia 5 (“determinatzaile zehaztugabea (bat, batzuk, zenbait..!”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

determinatzaile 23: Ibon Uribarri 16 (“Esperientzia - baita Humek Metafisikaren aurka erabili zuen esperientzia ere - baldintza horien arabera soilik da ahalgarria, hau da, enpirikoak ez diren legeen arabera, eta beraz, esperientzia orotan oinarri determinatzaile gisa barnebilduak dauden legeen arabera”), Isabel Arrigain 3 (“hitz flexionatua, zehaztapen guztiak berarekin daramatzana, autonomoa da esaldian, eta horrenbestez, askatasun handia dago determinatzaileak edo erlazionatzaileak diren hitz gramatikalak (aditzaurrekoak, preposizioak eta abar) eratzean, eta askotan oso eraketa ez ohikoak gertatzen dira”), Itziar Laka 2 (“Determinatzaileek, Adizkiek eta abarrek ez bezala”)…; Ez dugu aurkitu determinante formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua parte batean mantentzea proposatu da. Orain onartua dagoen Matematika arloko determinante mantentzekoa da. Baina debekua bitan ematea komeni da: batetik, Hizkuntzalaritzan determinatzaile iz./adj. hobesten dela zehaztu behar da; bestetik, adjektibo kategoriako erabilera orokorrerako erabakigarri forma hobesten dela aipatzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. determinatzaile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Matematikarako uztea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu"

 - [E116]: "ados, eta nik ere kendu egingo nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "utzi lerroa dagoen moduan".

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): determinante 1 iz. Mat. 2 iz. (Bestelakoetan erabil determinatzaile).

determinatu, determina, determinatzen
du ad. Mugatu, zehaztu.

Aztergaia: determinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

determinatu, determina, determinatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

determinatu, determina, determinatzen

determinatzaile
adj./iz. hizkl. Izen sintagma bat determinatzen duena, izenak adierazten duen kontzeptu abstraktuari balio erreferentziala ematen diona. Mugatzaileak eta zenbatzaileak determinatzaile motak dira.

Aztergaia: determinatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

determinazio
iz. Determinatzea, zehaztea.

Aztergaia: determinazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
determinismo
iz. Filosofia-doktrina, gertaerak eta egiteak, baita jokabide moralak ere, aldez aurreko arrazoien mende daudela dioena eta gizakiari borondate askea ukatzen diona. Izadian batere xederik ez balego, determinismorik ere ez legoke.

Aztergaia: determinismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
determinista
1 adj. Determinismoari dagokiona. Filosofia determinista.
2 iz. Determinismoaren aldekoa.

Aztergaia: determinista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
detonagailu
iz. Lehergailu bat leherrarazteko erabiltzen den gailua. Hura hiltzeko xedea zutenek ez zuten helburua lortu, bonba-autoko detonagailuak huts egin baitzuen.

Aztergaia: detonagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): detonagailu 68: Elhuyar (“plutonio-bonbaren detonagailua asmatu zuen Los Alamos laborategian”), Berria 8 (adib.: “Detonagailu batera lotuta likido sukoia zuten bi botila ere topatu zituzten. Baina ez zela bonba autoa esan zuten polizia iturriek”), EiTB 59 (adib.: “Lehergaia zuten bidoi batzuek kableak zituzten, baina ez zuten eztanda egiteko beharrezkoak diren detonagailurik ezta korronte elektrikorik”); detonatzaile 16: Berria 1 (“materiala atzeman du Ertzaintzak, tartean «ETA markako detonatzaileak».”), EiTB 15 (“Besteak beste, bi errebolber, pistola bat, lehergaia, detonatzaileak, material elektronikoa eta kanpin-dendak atzeman dituzte“); ez dugu aurkitu detonadore formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: detonagailu : Berria 25 (adib.: “Furgoneta aztertu zuten zakurrek detonagailuak ez zituztela antzeman esan zuen”), Itxaro Borda 2 (adib.: “Detonagailuari lotu eta Munhon berak iragarri denbora igurikatu”), Luis Elberdin 2 (adib.: “Horiek direla eta, klitoriaren mokoa makina lehergarri bateko detonagailua bezala da”), Txema Ramirez de la Piscina (“ETAren gezurtatze-agiria, erabilitako lehergai mota, aurkitutako detonagailuen ezaugarriak”), Edorta Jimenez (“Europan ere gerraren espoletak detonagailuan jo du-eta, itxurazko bakea lehertu egin da Alemania Polonian sartu eta Ingalaterrak eta Frantziak hari gerra aldarrikatu diotenean”), Joseba Sarrionandia (“Lehergailua biziki lanjerosa denez, badakizue, detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte”), Harkaitz Cano (“Epe labur eta luzerako begiradak eta laztanak uzten ari dira etengabe, atzerapenez eztanda egingo dute gero haiek detonagailuari berriro sakatzen diotenean, urte asko geroago izanagatik eta beste eszenatoki batean, beste obra bat izanik ere orain jokatzea tokatzen dena”); detonatzaile 3: Berria 1 (“detonatzaileak eta tenporizadoreak”), Itxaro Borda, Migel Angel Mintegi; detonadore 2, Berria (“Nazio Batuen Erakundeko beste aditu batek Kollerren tesiarekin bat etorri eta detonadoreen baitan dagoen presioa aintzat hartuz tritio-ihesa eragoztea ezinezkotzat jo du”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es detonador / fr détonateur: Elhuyar: detonagailu, lehergarri / Nolaerran: detonagailu / Zehazki: lehergarri, detonagailu / Labayru: detonagailu / Adorez5000: lehergarri, detonatzaile; lehergarri, lehergai, detonagailu.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

Adierazle egokia da eta, detonatu oinarria falta bada ere, badago horren premia.

detritiko
adj. geol. Harriez eta kidekoez mintzatuz, hausturetatik sorturiko puskez osatua dena. Hondarra harri detritikoa da.

Aztergaia: detritiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

detritiko 4: I. Antiguedad 2 ("Fazie honen gainetik konplexu urgoniarra dago [Aptientsea - behe-Albientsea], jatorriz arrezifala den kareharri-multzo batez eraturik, berau formazio detritiko baten barruan dagoelarik", "Formazio detritikoan hareharri karetsuak eta kareharri tupatsuak ugari dira"), Hautaprobak 1994-96 2 ("Aurrekanbriarrean hasi zen serie honetako erregistro geologikoa [...] 1 unitateko eskistoak emango zituzten material detritikoen metaketarekin arro sedimentario batean", "Hauen eraketaren eta seguraski beste material sedimentarioen metaketaren ondoren eskualdean prozesu orogeniko bat jazo zen, eskualdeko metamorfismoa eta deformazio tektoniko konpresiboa emanik, arroka detritikoak eskistotara eraldatuz eta hauek tolestuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

detritiko : AB38 6 (hauetan 2 harri d., 1 harri sedimentario d.), HiztEn (Geol. aurretik zeuden harrien haustura mekanikoaren ondorioz sortu diren sedimentuez osatuta dagoena), LurE (Geol. detrituz edo harrien hondakinez osatuta dagoen harri sedimentarioaz esaten da), Euskalterm 1 (material d.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

detritiko : ElhHizt (Geol. detrítico, -a), EskolaHE (Geol. sedimentuetan, detrituez osatua dagoena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Geol.

detritu
1 iz. Harri puskatuen zatien multzoa.
2 iz. Masa gotor usteldua, hondakina. Bere burua detritutzat duten pertsonak.

Aztergaia: detritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

detxema
iz. Hamarrena.

Aztergaia: detxema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. hamarren.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. hamarren

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hamarren bezain jatorra da, jatorragoa ez bada. A jarri beharra dago, sinonimo gisa. Baina ez kasu guztietan. Detxema zergarako hamarrena den arren, matematikan, ordea, ezin erabilizkoa da, hitz markatua izanik. Detxematu hitza falta da" (1995-01-25)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

 - [K201]: nahiko bitxia: hamarren soilik jasoko nuke" (1994-10-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Detxema: ipar."

 - [E208]: "detxema: era honetako hitz jator zaharrak ez ditugu orain gaitzesteko moduan erabiltzen. Beraz, egokiagoa litzateke forma berriaz definitzea".

 - [E116]: "egia da TXPk dioena ("sólo septentrional", ohartarazi du OEHk), eta marka hori eransteak ez luke lehen itzulikoa "aldatuko"; XKren proposamenak, berriz, aldatu egingo luke. Nire proposamena: "detxema iz. Ipar. h. hamarren".

 - Erabakia: Erabakia (2006-04-27): "detxema iz. Ipar. h. hamarren".

deun
1 adj. g. g. er. Santua. Martin deunaren baseliza.
2 iz. g. g. er. Santua. Aingeruak eta zeruko deunak.
deunga
iz. Dongea.

Aztergaia: deunga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. donge.

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

Ik. donge: forma hau da gaur nagusi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hiztegi zabalagoetarako utziko nuke hau ere" (1994-11-02)

deus
izord. Ezer. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da). Deus ez eman, ez deus utz. Deus baldin bada lur honen gainean zuzenik. —Ageri da deus, Eduard maitea? —Ez, ene aita, ez da deus ageri. Deus entzun duzu? Deus ez du egiten, zeren ez baita deus. Deus esan gabe. Ez zen lanik, ez jostetarik, ez besterik deus, hari bere Jainkoaren amodioa gogotik kentzen ahal zionik. Deus ez da itsusiagorik etxe bazterrak horrelako zikinkeriaz beteak ikustea baino. Deus ez da iraunkorrik. Ez da orain Oxaldez oroitzapenik deus ageri Bidarraiko hilerrian. Ez da deus mundu honetan eskubide osoz on dei dezakegun gauzarik, borondate ona izan ezik. Baina ez du deus gehiago esaten. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Beste deusek ez nau kilikatzen. Beste deusi behatu gabe. Hilek ez dutela, hilez gero, deusen beharrik. Deusen eskasik gabea. Ez du inon edo deusetan mugarririk. Deusetako on ez denik ez da. || Deus handirik ezin dezaket nik jakin. Ezagutzen dut deus onik ez dudala egin. Ez dute deus arta bereziren beharrik.

Esaera zaharrak

Deus ez duena, balu, emaile handi.

Aztergaia: deus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: deus ere, deus gutxi, deusik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

deus ere, deus gutxi, deusik

deus asko(rik)
Gauza askorik ez, gauza handirik ez. (Ezezko esaldietan). Eginkizun goitar eta dotoreago hauek ez ziren, beharbada, deus asko eguna joan eta eguna etorri erabiltzen ziren oinarrizko eta premiazkoen aldean. Deus askorik ez duela egin pentsatu beharko dugu. Baina hori jakiteak jada ez du deus askotarako balio.
deus ere
deus-en indargarria. Funtsean, ez garela deus ere. Ez du gizonak deus ere beharragorik hau baino. Ez dugu deus ere esan egia baizik. Ez zuen deus ere besterik gutiziatzen. Ez dut neure buruz deus ere onik. Deusek ere ez du aziendak baino irabazi hobea ematen. Deusen ere zeruetan ez da eskastasunik. Lagunartean garenean, lasai gara, ez daukagu deusez ere konturik.

Aztergaia: deus ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deus gutxi
Ezer gutxi. Munduaren begietan deus gutxi diren gauzak. Deus gutxi balio duela. Deus gutxi zuen onik gure errientak. Marta, deus gutxik asaldarazten zaitu horrela. Tolosa aldera maiz jaisten zen deus gutxiren aitzakian. Ihardetsi zuen deus gutxia zela haiek harritzen zituen miraria. Munduak deus gutxitzat garabiltzanean. Gainerako guztia ikusten baitute deus gutxitako gauza xumea balitz bezala horien aldean.

Aztergaia: deus gutxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deus(ik) ez
Ezer ez. (Erantzun eta kidekoetan, aditza ezabaturik). Batari guztia, besteari deus ez. Ni zer naiz?, lur poxi bat; lehen deusik ez eta laster zizareen janari.
Loturak
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper