50535 emaitza bilaketarentzat - [12801 - 12850] bistaratzen.

diesel
1 iz. Barne errekuntzako motorra, erregai astunekin, batez ere gasolioarekin, ibiltzen dena. Ik. diesel motor. Punpa elektriko eta diesel indartsuak erabiliz. Erregai garbiagoak eta diesel motako motorren gaineko neurriak hobetzea proposatu zuen.
2 iz. Diesel motorra duen ibilgailua. Ez ezazu sekula diesel bat eros. CAFen azken lanen artean dago Dublin eta inguruetako diesel trena.
3 iz. Diesel motorren erregaia. Ik. gasolio. Autoari diesel garbia jartzeko aukera dugu orain.

Aztergaia: diesel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

olio lodi, diesel olio, diesel

Erdaretako formak

OfQuLF: type de moteur || Rudolf Diesel || ingénieur allemand qui a inventé ce type de moteur.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

diesel motor, diesel-motor
iz. Barne errekuntzako motorra, erregai astunekin, batez ere gasolioarekin, ibiltzen dena. Diesel motorrek sorturiko gasak kaltegarriak dira.

Aztergaia: diesel motor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 174; EPG: 15; ETC: 349.

Adiera ilun-nahasikoa

Elhuyar: Diesel motorra: motor Diesel; Adorez: diesel motorra: motor diesel; Labayru: diesel-motor motor diésel. // Euskalterm: diesel motor (TN).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: AS: diesel motorra / ElhHizt: adib.: diesel motore / EskolaHE: adib.: diesel motorra

diesel 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Diesel motorrek sorturiko gasak kaltegarriak dira. CAFen azken lanen artean dago Dublin eta inguruetako diesel trena.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Orain arteko diesel 3 adiera erabat ezabatzekoa da eta, horrenbestez, oraingo diesel 4 adiera diesel 3 egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da diesel eta motor sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diesel motor (gehitzeko): maiztasun handiko kontzeptua baita"

 - [E116]: "ados, nik ere jasoko nuke, diesel sarrerako adibide gisa (hala ikusi dut hiztegietan eta entziklopedietan): "diesel iz.: diesel motorra".

 - Erabakia: Erabakia (2006-04-27): "OK".

dieta egin
du ad.-lok. Bihartik aurrera dieta egingo dute. Egin duzu inoiz dietarik? Dieta osasungarria egitea. Dieta orekatua egin nahi dugula.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dieta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

dieta1
1 iz. Janari jakin batzuk ez hartzea edo neurri jakin batean hartzea. Dietarik dieta gorputz idealaren atzetik lehiatzen dira.
2 iz. Elikadura, elikatzeko modua. Gure etxeko dieta garbantzu eta dilistetara mugatzen hasi zen. Dieta begetariano zorrotza. Beste edozein animaliak baino dieta aberatsagoa du gizakiak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dieta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

bere lekuan ikustekoak dira honekin loturarik izan dezaketen jan-neurri, janurri, etab.

dieta2
iz. Europako erdialdeko zenbait herrialdetako biltzar politikoa.

Aztergaia: dieta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

bere lekuan ikustekoak dira honekin loturarik izan dezaketen jan-neurri, janurri, etab.

dieta3
iz. Zenbait lanbidetan, ohiko bizitoki edo lantokitik kanpo eginiko lanengatik ordaintzen den dirua, bidaia, otordu edo ostatu gastuetarako ematen dena. Zinegotzi izateagatik urtean 26.000 euro eta dietak kobratzen ditu.

Aztergaia: dieta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

bere lekuan ikustekoak dira honekin loturarik izan dezaketen jan-neurri, janurri, etab.

dietetika
iz. Elikadura orekatua lortzeko arauen multzoa. Hortxe dugu ekilore olioa, dietetikaren ikuspegitik oliba olioa bezain ona.

Aztergaia: dietetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
dietetiko
adj. Dietarena, dietari dagokiona; dietetikarena, dietetikari dagokiona. Aireportuetako segurtasun arduradunek egiaztagiriak eskatuko dizkiete eskuko bagajean botikak eta elikagai dietetikoak eraman behar dituzten bidaiariei. Osakidetzak epidemia horren kontra neurri dietetikoak hartzea eta bizitzeko era aldatzea gomendatzen du.

Aztergaia: dietetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): dietetiko 141: Elhuyar 5 (adib.: “Internetez, eta web gunea dutenek ere ez dituzte sendagaiak saltzen, baizik eta produktu dietetikoak eta higienikoak batez ere”), Consumer 109 (adib.: “argaltze-terapia dietetikoa eta metodo estetiko lokalak barne”, “Ikuspegi dietetiko eta nutrizionaletik garrantzi handienekoak triglizeridoak, fosfolipidoak eta kolesterola dira”), Berria 22 (adib.: “Aholkularitza dietetikoak tratamenduaren araberakoa izan behar du”), EiTB 4 (adib.: “artikulu ortoprotesikoak, produktu dietetikoak eta premiazkoak ez diren osasun garraioak”), Argia (“Neurri dietetikoak aldatu egiten dira zertxobait, harriaren konposizioaren arabera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dietetiko 7: Berria 4 (adib.: “Ekaineko operazioan oinarrituta eta Malagako Auzitegiaren aginduz, 100 gimnasio, denda dietetiko bat, eta bost etxebizitza arakatu zituzten atzo”), Ramon Saizarbitoria 2 (adib.: “Bainuetxe bat, otordu dietetikoak ematen dituztena...”), Jon Alonso (“Bazkaltzeko ordua iristen denean, Raimundo Silvak hiru arrautzako tortila txorizoarekin prestatuko du, gibelak oraindik eramaten duen gehiegikeria dietetikoa”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dietético / fr diététique: Elhuyar: dietetiko / Nolaerran: dietetika-, dietetiko / Zehazki: dieta-, dietetiko; dietetika-, dietetiko / Labayru: dietetiko, dietetika / Adorez5000: dietetika-, dietetiko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

dietista
iz. Heg. Dietetikan aditua den pertsona. Ik. nutrizionista. Edonola ere, elikadura ohiturak aldatu aurretik, dietista bati edo elikadura arloko aditu bati galdetzea komeni da.

Aztergaia: dietista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh141 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dietista 1, Habe 1990 (“Egunean zenbat kolesterol eman behar zaio umeari? Pediatrek eta dietistek 250-300 mg-tik gora ezetz diote”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dietista : Euskalterm (eta dietalari); Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EuskHizt, HiruMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dietalari : Zehazki; ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila.

LBeh (2014-04-03): dietista 67: Elhuyar 2 (adib.: “Bata zein bestea erabilgarri izan daitezke, ez bakarrik unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat, baita nutrizionista eta dietistentzat ere”), Consumer 18 (adib.: “sendagile, dietista eta pediatrek emaniko azalpen eta aholkuen araberakoa, alegia”), Berria 13 (adib.: “Amaia Perales dietista nutrizionistaren ustez”), EiTB 22 (adib.: “Azken bolada honetan, gero etapertsona gehiagok eskatzen dituzte dietisten zerbitzuak pisua galtzeko edo, besterik gabe, elikadura ohitura onak ikasteko”), Argia 4 (adib.: “Dietistek duela hiruzpalau urte egindako galdetegia erabiltzen dute”), DiarioVasco 8 (adib.: “Aritz Aramburu, Josune Bereciartu, Ricard Otegi, Dani Estrada, Mikel Odriozola, Jokin Argote kirolariak eta Arantxa Ezkurdia dietista izan dira aipaturiko protagonistak”); dietalari 3, Berria (“Espainiako Dietalari eta Nutrizionista Elkartearekin eta Espainiako Diabetikoen Federazioarekin hitzarmena sinatu du”). // dietista 141: Argia 6, Berria 30, DiarioVasco 20, EiTB 29, Elhuyar 2, Consumer 48, Goiena 3, HABE, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dietista 5: Berria (“Menu horien ardura dietista diplomatuek dutela azaldu dute enpresako ordezkariek”), Pako Aristi (“Kazetariak desagertzen ari dira gero eta gehiago, eta haien ordez adituek idazten dute aldizkarietan, medikuek, dietistek, abokatuek, psikiatrek, irakasleek, asesoreek, gai guztiei ukitu farmazeutikoa edo penala emanez”), Xabier Olarra (“Erostetxe handi bateko behe-solairuko apalategi bat erakusten ari den dietista bat ematen zuen”), Edorta Agirre (“bromatologo, nutriologo eta dietistek garrantzizkotzat jotzen dituzten gantzen kopurua - osasunarentzat kaltegarri gertatzen direnak, batik bat - urrituz joango dira gure dietan”), Jon Arretxe (“Gelakide askok tradizio egokitzat ere jo dute, nahiz eta emakume eskolatuak izan: hiru mediku, dietista bat, zenbait unibertsitari...”); ez dugu dietalari formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dietista; nutricionista / fr diététicien; nutritionniste: Elhuyar: -; - / Nolaerran: dietalari; nutrizionista / Zehazki: dietalari; - / Labayru: -; - / Adorez5000: dietalari; -.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du gutxienekoa betetzen. (cf. fr diététist, diététicien). Ez du baldintza minimoa betetzen; honen ordez nutrizionista forma proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badirudi ez dela guztiz sinonimoa nutrizionista forma arautua. Heg. markarekin jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

difamatu, difama, difamatzen
du ad. zah. Norbaiti buruz gaizki esaka aritu. Ik. belztu 4.

Aztergaia: difamatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

difamatu IE 10 (E 1, Lç 7, EZ Eliç 2); difamazione IE 1 (Lç Ins); ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko difamatzaile (Urt III).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu difamatu formarik aurkitu; difamazio 1 (X. Kintana: " era guztietako irainak eta difamazioak asmatu zituzten haren [Arestiren] kontra: erlijioaren kontra zebilela, komunista zela, espainolista eta antiabertzalea besterik ez zela...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

difamatu : HiztEn, Euskalterm 1; difamatzaile : HiztEn; difamazio : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE // Erdal difamación, difamar formen beste ordainak Euskaltermen: fama-kentze 2, izen-belzte 1; izenbelztu 1, fama kendu 1 (ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

difamatu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila; difamatzaile , difamazio : ElhHizt, HiruMila. Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal difamación, difamador, difamar, difamatorio/diffamation, diffamateur, trice, diffamer, diffamatoire, diffamant beste hiztegietan: ElhHizt: difamazio / difamatzaile / difamatu / difamaziozko, difamazio // HiruMila: difamazio / gaizkiesale, mihizorrotz, iraintzaile, difamatzaile / difamatu, belztu / ø // Lur EG/CE: iraindu, lohitu // Lur EF/FB: ø / iraintzaile, gibel jale / iraindu, belztu, izena kendu, lohitu, ospea kendu / ø / ø // Casve FE: belzte, elegaixto, jorratze, gibeljale / gaizki salzale, elaker, jorrazale / belzgarri / belztü, beltzatü, gaizki saldü, jorratü // HaizeG FB: belzte, jorratze, ele-gaixto, gaizki-erraite / beltzatzaile, jorratzaile, gaitz-erraile, jaukin; belzgarri / belztu, gaitz erran, jorratu // T-L LFB: gezur tzar, irain, elhe gaixto / belztu, iraindu, gaitz-erran / gaitz-erraile, jende beltzaile / ø / ø // PMuj DCV: gaizki-esan, gaizki-esate, gibel-jate, agapaldi / gibel-jale, gaizki-esale, ao-zikin, beltzgarri / 1 (desacreditar) izena beztu, gaizki esan, izen ona kendu, gaitzez aipatu, azpiak jan, beltzatu, itxusitu, jorratu. 2 (despreciar) ezetsi, arbuiatu, gaitz-etsi, gutxi-etsi, erdeiñatu, nardatu, narda egin / itxusgarri, belzgarri, izen-loigarri, iraingarri // Azkue Aurkibidea: gibeljale.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

difama, difamatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: zerrendatik kentzeko modukoak dira, zigor-zuzenbidearen esparruan figura hori desagertuta dagoela kontuan hartuta"

 - [E116]: "zuek esan (testuetan oso bakan ageri da, prentsakoak kenduta)"

 - [E123]: "Erabilera urrikoa izanik, eta AUk dioenez zigor-zuzenbidearen esparruan figura hori desagertuta badago, ez nituzke aipatuko hitzok".

 - Erabakia: Erabakia (2006-04-27): "difamatu Zah.".

difamazio
iz. Norbaiten ohorea edo izen ona itsustuz edo lohituz jendaurrean hitz egitea edo nonbait idaztea. Frantziako politikari gaztea epaituko dute bihar, Parisen, difamazio kasu bategatik.

Aztergaia: difamazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

difamazio 17: Jose Luis Padron (“difamazio kanpaina”), Kristina Berasain (“Difamazioaren kontrako liga”), Joseba Barriola 2 (“hedabideek egindako difamazio kanpaina”, “zabaltzen ari diren diskurtsoa: difamazioa"), Hedoi Etxarte (“iraina eta difamazioa”), Idoia Filloy (“difamazio publikoaren bide latzean”), Ixiar Zubiaurre (“erlijioen difamazioa"), Berria 2 (“difamazioez eta mehatxuez jositako kanpaina”, “aurkeztutako difamazio salaketaren ondorioz atxilotu dute”), Idoia Etxeberria (“difamazien eta irainen ondorio direla”), EiTB.com 7 (adib.: “gezurren eta difamazioen bidetik”, difamazio kanpaina”, “erlijioen difamazioa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: difamazio 13: Berria 10, Anjel Lertxundi, Iñigo Aranbarri, Bernardo Atxaga.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

ez da Zuz. bakarrik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: zerrendatik kentzeko modukoak dira, zigor-zuzenbidearen esparruan figura hori desagertuta dagoela kontuan hartuta"

 - [E116]: "zuek esan (testuetan oso bakan ageri da, prentsakoak kenduta)"

 - [E123]: "Erabilera urrikoa izanik, eta AUk dioenez zigor-zuzenbidearen esparruan figura hori desagertuta badago, ez nituzke aipatuko hitzok".

 - Erabakia: Erabakia (2006-04-27): "difamatu Zah.".

diferente
adj. Desberdina, ezberdina.

Aztergaia: diferente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. desberdin, ezberdin.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. desberdin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "diferente, diferentzia: ene ustez desberdin eta desberdintasun bezain batuak dira ezberdin eta ezberdintasun, eta, beraz, horiekin batera eskaini beharko lirateke, aukeran" (1995-01-25)

diferentzia
iz. Aldea, desberdintasuna, ezberdintasuna.

Aztergaia: diferentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. alde, desberdintasun, ezberdintasun.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. alde, desberdintasun

diferentzial
1 adj. mat. Kalkuluez mintzatuz, deribatuetan oinarritutakoa, funtzio baten puntu garrantzitsuenak kalkulatzeko erabiltzen dena. Ekuazio diferentziala.
2 iz. mat. f(x) funtzio bati buruz eta xo puntuan, funtzioaren deribatuaren eta aldagai askearen gehikuntzaren biderkadura.
3 iz. teknol. Ibilgailuetan, motorraren indarra gurpil eragileei igortzeko mekanismoa, bihurguneetan gurpil bat bestea baino lasterrago birarazten duena.

Aztergaia: diferentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat., Teknol.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "1 iz. (ibilgailuen mekanismoa). 2 izond.: kalkulu diferentziala".

diferentziatu, diferentzia/diferentziatu, diferentziatzen
du ad. mat. Funtzio baten diferentziala kalkulatu.

Aztergaia: diferentziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

diferentzia(tu), diferentziatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Mat. (bestetan, cf. bereizi, desberdindu, etab.)

diferentziazio
1 iz. med. Zelula baten egituran edo funtzioan gertatzen diren eta haren espezializazioa dakarten aldaketen multzoa. Ik. bereizkuntza; bereizte. Enbriologiaren arlo osoari kritika egin zaio zelulen diferentziazioa aztertzean nukleoaren rolari eman dion lehentasunagatik. Zelulak diferentziazio egoeran sartzean.
2 iz. mat. Funtzio baten diferentziala kalkulatzea. Gogoan izan integrazioa eta diferentziazioa alderantzizko prozesuak direla.

Aztergaia: diferentziazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh89 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 84 (UEU 61), ETC: 285.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: diferentziazio iz. (Mat.) diferenciación; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: diferentziazio (4, Med.).

Erdaretako formak

es diferenciación / fr distinction, différenciation: Elhuyar: 1 desberdintze, bereizte, desberdintzapen; 2 Mat. diferentziazio, diferentziatze / Adorez: 1 bereizkuntza, bereizte, desberdintze; 2 Mat. diferentziazio / Labayru: bereizketa, bereizkuntza, bereizkunde, berezgo, bereizpen, berezitasun, desberdintze / NolaErran: desberdintze, ezberdintze, bereizte.

Bestelakoak

diferentziatu, diferentzia/diferentziatu, diferentziatzen du ad. Mat. Funtzio baten diferentziala kalkulatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat., Med.

difrakzio
iz. fis. Oztopo baten aurrean uhinen hedapenaren norabidea aldatzea. Neutroien difrakzioa oso erabilia izan da material magnetikoen egiturak aztertzeko.

Aztergaia: difrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fis.

difteria
iz. med. Eztarriko eritasun kutsakorra. 1938an difteriak jota hil zen, Pazko eguna baino hiru egun lehenago.

Aztergaia: difteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

difteria, (pintzelda)

difusio
1 iz. fis. Substantzia bat kontzentrazio handiagoa duen eskualde batetik txikiagoa duen beste batera mugitzea.
2 iz. fis. Argi izpiak, osagai kolorebakarretan banandu gabe, leuna ez den azal batean islatzean edo ingurune zeharrargi bat zeharkatzean norabide askotan desbideratzea. Ik. barreiadura.

Aztergaia: difusio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

difusio eta difusional formarik ez dugu corpusean eta OEH argitaratuan aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Guztiak ap. J.A. Irabien jaso dira: difusio 9 (adib.: "Soilik, ezaugarri hidrodinamikoek, geruzaren lodiera zero den suposatzea permititzen duten kasuetan difusioak ez du eraginik erauzketa-prozesuaren abiaduran"; difusio-pelikula 2, adib.: "Beste aldetik erreakzio kimikoa arintsua den kasuetan, aurreko difusio-pelikuletan (geruza geldikorrak) gertatzen diren fenomenoek erauzketa-abiadura kontrolatzen dute; kasu honetan erauzketa "erregimen difusionalean" gertatzen dela esaten da"; difusio-prozesu 2, adib.: "Baina, kasu praktikoetan, bi faseen barnean irabiatze gogorra dagoenez gero, difusio-prozesua inter fasearen inguruetan dagoen zona batean kokatzen da"), eta difusional 3 (adib.: "Irizpidearen arabera, bi koefizienteek faseen irabiatze-abiaduraz dependentzia berdina daukatenean, erauzketa-erregimen difusionala gertatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

difusio : DFrec 2, AB38 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 22 (hauetan d.-teknika, d.-abiadura, d.-luzera, d.-koefiziente, argi-d., d.-oreka, d.-bide, d.-linea); difusionismo : HiztEn, Euskalterm 2; difusionista : HiztEn, Euskalterm 2. Ez ditugu aurkitu ap. AB50 // Erdal difusión/difusional formaren ordainak: AB38: barreiakuntza 1, hedapen 5, zabalpen 1, zabalkunde 3, zabaltze 2 / ø // AB50: zabalkunde 33, zabaltze 2, zabalkuntza 1, hedapen 4 / ø // Euskalterm: barreiapen 6, barreiadura 1, hedapen 5, zabalkunde 6 / ø.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

difusio : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; difusionismo : EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko difusión/diffusion beste hiztegietan: difusio : ElhHizt, HiruMila; hedamen : HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV (edamen); hedapen : Lur EG/CE eta EF/FB; hedatze : ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV (edatze); zabalkunde : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE (zabalkünte), HaizeG FB, PMuj DCV // Eta gainera: ElhHizt: zabaltze, barreiadura // HiruMila: barreiapen; (medios de d.) hedabide // Casve FE: barreiatze // HaizeG FB: barreatze // PMuj DCV: edatze; berrizukeria, itz-jario, ele-jario; arrera, jaso // Azkue Aurkibidea: ø.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis. (bestetan, erabil zabalkunde, hedapen, etab.)

difuso
adj. fis. Barreiatua, bereziki muga zehatzik ez duena. Argi difusoa.

Aztergaia: difuso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-05-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

difuso 3: A. Sagarna ("Eguzki erradiazioa hain difusoa bait da, azalera handi bat behar izaten da"), P. Alkain ("Eta hau, mendietako airearen turbulentzia askoz ere txikiago delako, eta beraz argi difusoaren proportzioa txikiago delako"), Zoologia ("goi-mailako egiturarik desberdintzatu ez duen nerbio-sistema difusoa"); difusometro 1, UZEI ("Zuzeneko eguzki-argia estaltzeko tresna batekin erabiltzen denean eguzki-erradiazio barreiatua neurtuz, "difusometroa" esaten zaio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

difuso : AB38 8 (hauetan 1 isladapen d.), HiztEn (Fis. barreiatua, bereziki muga zehatza ez duena), Euskalterm 3 (hauetan 1 gandutsu sinonimoarekin; 1 barreiatu sinonimoarekin; 1 islapen d., islapen barreiatu sinonimoarekin); difusoki : AB38 2 ('difusamente'); difusometro : HiztEn (Meteorol. Gainazal lau bat erasotzen duen eguzki-erradiazioa neurtzeko tresna), Euskalterm 1 ('difusómetro'); difusore : Euskalterm 7 (hauetan 1 hedatzaile sinonimoarekin; 1 hodi gas-difusore; 1 sareta laminarreko difusore; 1 detergentea difusorean jarri; 1 hondo difusoredun zartagin, hondo barreiatzailedun zartagin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

difuso : HiruMila (Fis. difuso, -a); difusometro : ElhHizt (Meteorol. difusómetro) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal difuso, a / diffus, e formen ordainak: HiruMila: 1 zirriborrotsu, gandutsu; 2 Fis. barreiatu, difuso // ElhHizt: zehaztugabe, lausotu, lauso // Lur EG/CE: ilun, lauso; eta EF/FE: 1 lauso; 2 ilun; 3 zabal // Vox es-eu: lauso // Casve FE: hedatsü; sans ordre barreiat; discours elatsü // HaizeG FB: hedatu, zabal-zabal, barreatu, en paroles eletsu // T-L LBF: répandu hedatsu; verbeux elhetsu; confus goibel // PMuj DCV: 1 amplio, extenso zabal, edakor, edatu; 2 prolijo, verboso: itz-jario, ele-jario, berritsu; 3 confuso: goibel, ixuri, urtuegi // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt.

Erdaretako formak

fr (DLLF): diffus, e; it (S. Carbonell): diffuso, a (ampio, esteso, dilatato, prolisso); en (Collins): 1 luz diffuse, conocimiento widespread, widely extended; 2 estilo, etc. diffuse, wordy, discursive; de (Langenscheidts): 1 verbreitet, weit; Phys. diffus, zerstreut (Licht, Wärme) luz difusa Flutlicht; 2 fig. weitschweifig, verschwommen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

aski nazioartekoa da Fis. eremuko izenondoa; eta onartzekoa izan liteke, hedamen arriskutsukoa izan arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Adurizi galdetu diot ea zer den "hedamen arriskutsukoa", eta azaldu dit: mailegu batzuk onartzeko beldur handirik ez duela izaten lantaldeak, eremu eta adiera oso jakin eta mugatukoak direnean eta bestela erabiltzen zailak; difuso bezalakoak, berriz, erraz heda daitezkeela ez dagozkien eremuetara (adibidez, "horretaz ideia difusoak ditut" bezalakoak sortuz) eta horregatik iruditzen zaizkiela arriskutsuak".

 - Erabakia: Erabakia (2006-05-26): "difuso Fis. izond.: argi difusoa".

digerigarri
adj. Digestioaren bidez asimila daitekeena. Txekor-haragi freskoa behi zaharrarena bezain zaporetsua edo nutritiboa ez bada ere, digerigarriagoa da.

Aztergaia: digerigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Berria 2, Elkar 1, Consumer 18, Laneki 8, UEU 8); ETC 40.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: digerigarri adj. digestible, digerible / Adorez: digerigarri adj. digerible, digestible / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak

digeritu du ad. Digestioaren bidez asimilatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

digeritu, digeri, digeritzen
du ad. Digestioaren bidez asimilatu. Heste meharra ez da gai hosto eta zurtoinen parte handi bat osatzen duen zelulosa digeritzeko. Eltzeko jakia astuna eta digeritzen zaila gerta daiteke. Anbar arrea balearen hesteetako hondakin digeritu gabea da.

Aztergaia: digeritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

digeri, digeritzen.

Sinonimoa(k)

Sin. digestioa egin.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

digestibo
1 adj. Digestioarena, digestioari dagokiona. Gaixotasun digestiboak. Basurtuko Ospitaleko kirurgia digestiboko taldeak egin dio ebakuntza.
2 adj. Digestioa egiten laguntzen duena. Amaitu bazkaria digestioa erraztuko duen frutarekin (anana edo papaia) eta infusio digestibo batekin.

Aztergaia: digestibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 51; ETC: 147

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: digestivo: 1 adj. digestioari laguntzen dion(a), digestio-laguntzaile algunos alimentos son digestivos: janari batzuek digestioari laguntzen diote; 2 adj. digestio- (hitz-elkarteetan) aparato digestivo: digestio-aparatua; funciones digestivas: digestio-funtzioak; Adorez: digestivo: 1 adj. (Anat.) digestio-, txegoste-, digestibo; aparato digestivo: digestio-aparatua; tubo digestivo: digestio-hodia. 2 adj. y s. materia: digestibo, digestio-laguntzaile 3 m. (Med.) digestibo; Labayru: digestivo 1 adj. de la digestión 1 digestio-*, digeri-*. 2 adj. Que ayuda a hacer la digestión digerigarri, digestioari laguntzen dion(a); NolaErran: digestif 1 digestio- – txegoste- (MD) appareil digestif digestio aparatu. // Euskalterm: digestibo infusio digestiboa (TN Merkat.).

Bestelakoak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

digestio
iz. Janariak, urdailean eta hesteetan, gorputzak bereganatzeko gai bihurtzea.

Aztergaia: digestio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: digestio(-)aparatu

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

digestio forma onartu da, lixeri-ren kaltetan, nazioartekoa baita digest-, eta gaurko erabilera zainduetan d- nagusitu baita d-/l- auzikoetan

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: digestioa egin , digestio-hodi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

digestio-aparatu

Lexemen erregulartasuna

d-/l-; g/j/x

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "liseriketa [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

 - [E302]: Jakiak bezalaxe gure kezkak eta zalantzak egosteari eta txegosteari utzi eta ia guztiok liseriketa egiteko prestatu ginenean, berriro ere digestioa egiten hasi behar dugula esaten diguzue. Ez da serioa, jaunak!" (1994-11-10)

 - [E410T]: Horrela egin behar bada egingo dugu aurrerantzean. Dena den, urtetan aritu gara hitza "kondenatzen" orain bertan Batzordeak beste asko eta asko infernuko sutara botatzeko erabiltzen dituen arrazoi berberengatik. Ez al dute balio txegosi eta beste perla batzuk?" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [K201]: digestio, digestio-aparatu : Ez dira txegoste , txegoste-aparatu aipatzen. Ez dira onartuko?" (1994-10-20)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

digestio aparatu, digestio-aparatu
iz. anat. Digestioan parte hartzen duten organoen multzoa. Horrelako botikek, maiz hartuz gero, digestio aparatuan arazoak sor ditzakete.

Aztergaia: digestio aparatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

digestio hodi, digestio-hodi
iz. anat. Janarien digestioa egiten den hodia, ahoan hasi eta uzkian amaitzen dena, gizakietan 10-12 metro luze izan daitekeena. Gaur egun, digestio-hodiko infekzio gehienak ez dira uraren bidez transmititzen, janariaren bidez baizik.
digestioa egin
du ad.-lok. Janariak, urdailean eta hesteetan, gorputzak bereganatzeko gai bihurtu. Digestioa egiteko, kamamila hartu.

Aztergaia: digestioa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

digeritu.

Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

digestio sarrerari dagokion azpisarrera.

digital
1 adj. Zenbakien bidez adierazten dena. Erloju digitala.
2 adj. Datu teknologiaz mintzatuz, balio diskretuak erabiltzen dituena. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke. Kontua ez da paperezko ikasliburuak ordezkatu eta haien lekuan ikasliburu digitalak jartzea. Kamera digitalak.

Aztergaia: digital

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

digitalizatu, digitaliza, digitalizatzen
du ad. Informazio bat zenbaki bidez kodetu. Ahotsa digitalizatu eta automatikoki ezagutzeko sistema bat garatzen ari dira. Dokumentuak digitalizatu eta katalogatu.

Aztergaia: digitalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

digitalizatu 4: Informatika Atlasa 2 ("Pieza eta aparatuen planta, altxaketa, ikuspegi tridimentsionalak eta bestelakoen despiezaketa eta lantzea oso erraztua geratzen da piezen diseinuko ihardupideari dagokion informazio digitalizatuzko tratamenduari esker", "Digitalizaturik dagoen informazioaren bidalpen zuzena eskaintzen digutenez, bulegotika-teknikek dokumentuen berregintza nabarmenki errazten dute"), L. Fernandez ("euskal literatura guztia, Etxeparetik hasi eta Gabriel Arestiganaino, digitalizatuta dago, formato elektroniko batean gordeta"), A. Barandiaran ("Orain arte egin den azterketaren arabera, 3.000 ordu izan daitezke eskura daudenak, baina digitalizatutakoa orraztu ondoren, mila ordutan gera daitekeela uste du Ibarrak"); digitalki 1, Informatika Atlasa ("facsimil-a hargailuraino digitalki bidalitako tonalitate gris ezberdinetan kodetzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

digitaliko : Euskalterm 2 (hauetan 1 meladura d.; 1 intoxikazio d., digitalikoengatiko intoxikazio sinonimoarekin); digitalizatu : HiztEn (informazio bat zenbaki bidez kodetu), Euskalterm 1; digitalizatzaile : Euskalterm 1; digitalizazio : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

digitalizatu : ElhHizt (Inform. digitalizar), HiruMila (digitalizar); digitalizatzaile : ElhHizt (Inform. digitalizador, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal digitalizar / digitaliser, numériser formen ordainak: HiruMila, ElhHizt: Inform. digitalizatu // XarHizt: erietakotu / Ø // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): digitaliser, numériser; it (S. Carbonell): Ø; en (Collins): to digitalize; de (Langenscheidts): digitalisieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da (fr numériser da saihesten dena).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

digitaliza, digitalizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

digitalizazio
iz. Digitalizatzea. Digitalizazio prozesu horretan ez da material guztia zaharberrituko. Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro jarriko ditu digitalizazio lanetarako.

Aztergaia: digitalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): digitalizazio 189: Deia 3, Elhuyar, Consumer 4, Berria 53, EiTB 24, Jakin 83, Argia 18, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: digitalizazio Berria 21 (adib.: “Informazioaren digitalizazioa”), Herria (“Jose Mari Satrustegi euskaltzainaren artxibategietako katalogazio eta digitalizazioa”), Iñigo Aranbarri (“Digitalizazioa, ordura arteko soinujoleena zuen, bi atzamarrekin dena, atz lodia atzean gordeta”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es digitalización / fr numérisation: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: digitalizatze / Labayru: digitalizazio / Adorez5000: digitalizatze, digitalizazio.

Bestelakoak
Ongi eratua da

ongi eratua da, eta erabilia.

digitu
iz. Zenbakiak idazteko erabiltzen diren ikurretako bakoitza. Ik. bitar; hamaseitar. 2, 4, 5 eta 7 digituak erabiliz, eta errepikatu gabe, lau zifrako hogeita lau zenbaki oso egin daitezke.

Aztergaia: digitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: digito / ElhHizt: + / EskolaHE: digito

Zerrenda osagarriak

EEgunk: digito / HezkAdmin: digitu: dígito

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-itu; g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

diglosia
iz. hizkl. Bi hizkuntza edo hizkuntza baten bi aldaera diren lurraldeetan, bata eginkizun jasoetarako eta bestea apaletarako erabiltzen direnean gertatzen den egoera. Diglosiak joa dagoen egoeran, ez zaio orain beheko maila baizik aitortzen gure hizkuntzari.

Aztergaia: diglosia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hizkl.

diglosiko
adj. Diglosia-egoeran dagoena. Gizarte diglosikoa. || Euskararen egoera diglosikoaren ondorio diren arriskuak ez dira erabat uxatu.

Aztergaia: diglosiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

dignetar
1 adj. Digne-les-Bainsekoa, Digne-les-Bainsi dagokiona.
2 iz. Digne-les-Bainseko herritarra.
dignitate
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dignitate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. duintasun].

Aztergaia: dignitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh10 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

dignitate iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dignitate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. duintasun].

dignitate 10; duintasun 2849;

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dignitate 12; duintasun 972.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. duintasun / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. duintasun finkatuta dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. duintasun.

digno
adj. zah. Duina, dina. Ez gara digno haren aurrean egoteko. Jainkoaren ume digno eta egiazko bat.

Aztergaia: digno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: digno edo digne / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: eta kidekoak sar, nahiz beste hitz batzuk hobetsi.

 - Erabakia: EArau (1996-09-27): ez da onartu.

dignoki
adb. zah. Duintasunez.

Aztergaia: dignoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: dignoki edo digneki / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

digrama
iz. hizkl. Bi letrako multzoa, hots bakarra adierazten duena. ts digrama.

Aztergaia: digrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

digresio
iz. Kontakizun edo hitzaldi batean, gai nagusiaren haritik aldentzea, harekin nolabait lotua den edo inolako loturarik ez duen beste zerbaitez aritzeko; gai nagusitik aldentzen den pasartea bera. Aurrera baino lehen, egin dezagun digresio labur bat. Kontakizunari ondo zetozkion digresio historiko batzuen ondoren (...). Mendebaldeko zineman, filmean agertzen diren elementu guztiak istorioaren zerbitzuan daude; Japoniako zineman, berriz, filmaren gaiarekin zerikusi zuzenik ez duten digresioak agertzen dira maiz.
diharu
iz. zub. Dirua.

Aztergaia: diharu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zub.

Forma baten adiera(k)

dirua.

dijeritu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, dijeritu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. digeritu].

Aztergaia: dijeritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: digeritu / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Ik. digeritu.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

dijestitu, dijesti, dijestitzen
du ad. zub. Digeritu.

Aztergaia: dijestitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

hori bakarrik darabilte Zubereraz, J-L. Davantek dioenez.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dijesti, dijestitzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Zub. Ik. digeritu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

dijondar
1 adj. Dijongoa, Dijoni dagokiona.
2 iz. Dijongo herritarra.
dike
iz. Itsaso, urtegi edo ibaietako urari eusteko eraikitzen den horma. Ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartu zen. Batak lehorrean egindako eraikuntzetarako balio du, eta besteak itsasoan dikeak egiteko ere balio du.

Aztergaia: dike

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dike 1, Ibiñ Virgil ("Oroituko ote ditut gure kaiak, Lukrinori erantsitako ditxoak [dikeak] eta bertan zaratatsu apurtzen den itsaso aserrea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dike 8: Egin 1993 2 ("Kirol portuaren kokapena, hego dikean oraingoz", "Oraingoz bada, hegoaldeko dikean jarriko dira pantalanak, hemen izango delarik kirol portua"), I. Aranbarri ("Bulego pribatu batek saldutako ideia bere egin, lurra bilatu eta etorri zaizkion olatuei dikea eraikita jasoko du Solomon R. jaunaren sukurtsal berria"), Mega gaztetxo (irudi batean, "itsasoko uraren lurrinketa; dikea; itsasoa"), Hautaprobak 1994-96 ("Gero izaera azidoko aktibitate igneoa eman zen eskistoak ebakitzen dituen pegmatiten dike modura ikus genezakena, beraz, eskisto hauen eraketa eta tolesturaren ostekoak dira"), Egunk 1998 2 ("Yangtze ibaiko dike bat dinamitatzeko aukera aztertzen ari dira", "Dikea dinamitatzen badugu [...] 520.000 pertsona ingururen etxebizitzak eta ondasunak suntsituko dira"), EkonHazk ("1780an, Hondarribian nekazariak itsasoak suntsitutako halako dike batzuk berriro altxatzera animatu nahi zituzten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dike : DFrec 2 (Saioka5: "portuko dikea"; R. Bozas-Urrutia: "dikeari arpegi emateko"), AB38 9 (hauetan 1 dikeak sendotu), AB50 1 ('dique'), HiztEn (1 urari eusteko, indarra moteltzeko edo desbideratzeko oztopo artifiziala; 2 ura pasatzea eragozten duen oztopo artifiziala; 3 Geol. harri magmatikozko beta, higaduraren ondorioz agerian gelditu dena; eta AS gisa: dike lehor, dike flotagarri), Euskalterm 5 (hauetan 1 barradera sinonimoarekin; 1 d. basaltozko; 1 kuartozko d.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dike : ElhHizt (1 dique; 2 Geol. dique), HiruMila (dique), EskolaHE (urei eusteko egindako horma edo babesgarria); dike lehor : ElhHizt (AS, dique seco) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onartzera eragiten du errealismoak

ez dira berdin-berdinak gaztelaniazko dique eta frantsesezko digue; baina bai antzekoak, eta, irtenbide hoberik ezean, gaztelaniatikoa proposatzen du lantaldeak (barradera formaren definitzaile gisa aipatua du, gainera: bata bestearen sinonimotzat emateraino iritsi gabe, alegia).

dikotomia
iz. Elkarren aurkakoak diren elementuak bi zatitan banatzea; elkarren osagarri diren elementu abstraktuen aurkakotasun bitarra. Gizonezko/emakumezko dikotomia irauli nahi du, eta beste bat sortu, arra/eme dikotomia, alegia. Sekula ez da hala azpimarratu gorputz eta arimaren dikotomia.

Aztergaia: dikotomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu dikotomia, dikotomiko, dikotomizatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira dikotomi zale 1 (Vill: "Dikotomi zaleek nahi dutena esango dute"); dikotomia 9 (Jakin 1981: ""Laiko / apaiz" dikotomiak ez du zentzurik oraingo aldizkarian, ez planteamendu mailan eta ez lankidetzarenean"; R. Manjon: "Ez du mundua gaizkia / ongia dikotomiaren aldetik baino itxuratzen"; B. Urkizu: ""Hizkuntza / hizkuntzaren aspektuak" dikotomia"; Azurm 3, adib.: "Dikotomia hau gainditzeko Kant-en saio bortitzak hertsiko du, hain zuzen, Ilustrazioa"; Elhuyar: "Azken batetan, dikotomia bikoitz bat besterik ez da"; V. Huici: "Hauek karlista / liberal dikotomiaren muturretan egoten ziren"; UnescoAlb 1989: "Txominek berak argitu zuen hori Frantziako Iraultzan nabari zuen dikotomia garbia esplikatzean"); dikotomiko 14 (Natur/6 2, adib.: "Gako dikotomikoaren arabera animalia desberdinak sailkatzen jakin behar duzu"; A. Martinez 7, adib.: "Aldagai dikotomikoa eta dikotomizatua"; Elhuyar 4, adib.: "Estrobilo emeetako ezkatak dikotomikoak ziren"; I. Aizpuru: "Haien ezaugarrien miaketa zehatzak identifikazio-gako dikotomikoak jarraitzeko bidea emango digu"); dikotomizatu 6 (A. Martinez, adib.: "Aldagai dikotomikoa eta dikotomizatua"); dikotomo 1 (Elhuyar: "Hosto esporangio-garraiatzaile dikotomoek estal-ezkatak eman zituzten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dikotomiko : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 10 (eta dicotómico-ren ordain bikoitz 1); dikotomia : DFrec 3, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 5; dikotomizatu : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dikotomia : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; dikotomiko : ElhHizt. Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko dicotomía, dicotómico/dichotomie beste hiztegietan: dikotomia : ElhHizt, HiruMila; erdizkatze: Casve FE, T-L LFB; erdibitze: PMuj DCV; dikotomiko : ElhHizt. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

dikotomiko
adj. Dikotomiari dagokiona; dikotomiaz eratzen dena. Ikuskera dikotomikoa saihesteko. Muturreko jarrerak eta jarrera dikotomikoak.

Aztergaia: dikotomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

diktadore
1 iz. Erromatarren artean, larrialdietan hautatzen zen gobernari gorena, aginpide osoa bereganatzen zuena. Hanibalen erasoek hartaratuta, Fabius handia diktadore hautatu zuten.
2 iz. Aginpide osoa bereganatu eta inolako kontrolik gabe agintzen duen gobernaria. Franco diktadorea.

Aztergaia: diktadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez da sartuko?

 - Erabakia: EArau (1996-09-27): onartu egin da.

diktadura
iz. Diktadore batek agintzen duen gobernu era. Marius-en diktaduraren garaietan. Cromwell-en diktadura. XX. mendeko diktadurak. || Militarren diktadurapean.

Aztergaia: diktadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "eta diktatura? Hala beharko litzateke gaztelaniatik aldenduko bagina, egia bada ere herri-etimologiaz /-dura/ atzizkiarekin lot genezakeena" (1995-01-10)

diktaketa
iz. Diktatzea. Diktaketetan akats ortografikoak egiten bazituzten, hamar aldiz kopiatzen zuten gaizki idatzitako hitza.

Aztergaia: diktaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

diktaketa bakarrik aurkitu dugu: EEBSko corpusean 8 aldiz, EB (E.J. Hezkuntza Saila, Zientzia eta teknika, Hizkuntza, F. Arbizu, U. Larramendi); eta AB38 6, HiztEn, Euskalterm 2.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-keta atzizkiak sortzen ditu zalantzak; P. Xarritonek dio, ez dela hain arrotza Ipar., eta onartzekoa dela forma hori

diktamen
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, diktamen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irizpen].

Aztergaia: diktamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. txosten, irizpen / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. iritzi, erabaki, ebazpen, irizpen, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: bi-biok saihestekoak dira, eta ordainen artean irizpen sartu beharrekoa da, Euskaltzaindiak aspaldi erabaki zuenaren ildotik"

 - [E116]: "ados, eta sartu, ordainen artean, irizpen ere".

 - Erabakia: Erabakia (2006-05-26): "diktamen* e. irizpen".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper