50535 emaitza bilaketarentzat - [12901 - 12950] bistaratzen.

dinar kroaziar
iz. Kroaziako diru unitatea, kuna ezarri zen arte.

Aztergaia: dinar kroaziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Kroazia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinar kroaziar: HiztEn; dinar: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kuna: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Diru zaharrak (historiakoa; kuna da oraingoa).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: dinar kroaziar [AS dinar sarreran]

dinar kuwaitar
iz. Kuwaiteko diru unitatea.

Aztergaia: dinar kuwaitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Kuwait.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinar kuwaitar: HiztEn; dinar: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dinar kuwaitar: Estilo Liburua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dinar kuwaitar [AS dinar sarreran]

dinar libiar
iz. Libiako diru unitatea.

Aztergaia: dinar libiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Libia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinar libiar: HiztEn; Libiako dinar: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dinar libiar: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dinar libiar [AS dinar sarreran]

dinar mazedoniar
iz. Mazedoniako diru unitatea.

Aztergaia: dinar mazedoniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Mazedonia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinar mazedoniar: HiztEn; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dinar mazedoniar: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dinar mazedoniar [AS dinar sarreran]

dinar serbiar
iz. Serbiako diru unitatea.

Aztergaia: dinar serbiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dinar serbiar [AS dinar sarreran]

dinar sudandar
iz. Sudango diru unitatea, libera sudandarra ezarri zen arte.

Aztergaia: dinar sudandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Sudan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

libra sudandar: HiztEn; Sudango libra: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dinar sudandar: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dinar sudandar [AS dinar sarreran]

dinar tunisiar
iz. Tunisiako diru unitatea.

Aztergaia: dinar tunisiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Tunisia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinar tunisiar: HiztEn; dinar: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dinar tunisiar: Estilo Liburua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dinar tunisiar [AS dinar sarreran]

dinar yemendar
iz. Hego Yemengo diru unitatea. Ik. rial yemendar.

Aztergaia: dinar yemendar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Yemen.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinar jemendar: HiztEn; Jemengo rial: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

rial yemendar: Estilo Liburua.

Lantaldearen irizpideak

historiakoa; rial yemendar da oraingoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dinar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: dinar yemendar [AS dinar sarreran]

dinastia
1 iz. Familia bereko errege, erregina, printze edo printzesen saila. Akenaton, Egiptoko XVIII. dinastiako faraoia.
2 iz. Familia bereko pertsona ospetsuen saila. Han izan ziren Luziano Juaristi "Atano X.a" eta Juan Mari Juaristi "Atano XIII.a", atanotarren dinastiaren ordezkari gisa.

Aztergaia: dinastia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

dinastiko
adj. Dinastiarena, dinastiari dagokiona. Eskubide dinastikoak.

Aztergaia: dinastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dinastiko 4: Islam-a ("Profetaren lehengusu eta suhi zen Alik zuzentzen zuen xia edo alderdiak, oinordetza legez Profetaren ondorengoei zegokiela defendatzen zuen dinastikoa eta dibinoa bait zen"), Historia eta Artea/DBH (izenburu batean, "Arazo dinastikoa"), E. Antxustegi 2 ("eskubide dinastikoaz gain eskubide nazionala dago", "Onartu beharra dago, beraz, nazio bat existi daitekeela oinarri dinastikorik gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinastiko : HiztEn (dinastiari dagokiona, dinastia baten aldekoa), Euskalterm 2 (hauetan 1 talde d.; 1 monarkia d.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dinastiko : ElhHizt (dinástico, -a), HiruMila (dinástico, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Izenondo erreferentziala eta konposizioa parean ematekoak dira

nazioartekoa da (cf. es, fr, en, de), eta onartzekoa, dinastia-x osaerakoen ondoan.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskubide dinastikoak (edo "dinastia-eskubideak").

dinbi-danba
onomat. Kolpe gogorren onomatopeia. Sutegian dinbi-danba goritutako burdina. Zardai handiarekin erasotzen diote gaztainari, goian-behean, dinbi-danba bortizki.

Aztergaia: dinbi-danba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

ablaut-taldeak.

dinbili-danbala
1 onomat. Kanpai hotsaren onomatopeia. Ik. dilin-dalan. Dinbili-danbala hasi ziren kanpaiak, dinbili-danbala, eta aireplanoak herri gainean jirabiraka.
2 onomat. Balantzaka dabilenaren edo gora eta beherako mugimenduaren onomatopeia. Lastairari lauren artean heldu, eta dinbili-danbala erabiltzen genuen. Dinbili-danbala sartu zen orga zubian.

Aztergaia: dinbili-danbala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.d): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] barra-barra, plisti-plasta eta zehatz-mehatz modukoak (...) dinbili-danbala (...) Ikus, salbuespenetarako bereziki, AAAren 16. atala".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

ablaut-taldeak.

dindil
iz. Zintzilikarioa.

Aztergaia: dindil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-05-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dindil G 4 (ap. SMitx Aranz 2: "Arri landuaz egiña dago zeru altura bidea, arri landuaz bidea, baña zillar-dindillaz atea, zillar-dindillaz atea eta urregorrizko giltzea"; Or Eus 2: "Mortxil-dindil gorriak arratz-apaingarri; ume-sailla ala atzetik aren alaigarri; otaamena artzekoan begiak nabari, gazta arroak ez ainbat zulorik ageri" #mdash# eta hiztegian: "mortxil = morla, borla"; "An Zaldibiko Okerra, agoten belarri, dindil aundiak, eta sudurra ere larri: apustu guzietan au dute epailari; auziak onek ditu ebakitzen garbi".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dindil B 1 (Onaind: "Bekoki aratzen, Ames urdin goria izarretan dindil"); G 5 (Gazt 2: adib. "Bi begi beltzez dindil ziñan, ibilli, amets-egille, lillura"; J.J. Bergaretxe 3: "Bere senide "pratensis" bezela, eztarriko dindillak sendatze ortan oso ona da"; eta dindil ebakitze: "Garaiz erabilli ezkero, nork daki zenbat dindil ebakitze galeraziko lituzken").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dindil : AB38 2 ('péndulo'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiaren hustuketan: a) ginga (Prunus cerasus; es guinda, fr griotte) fitxan: dindil : Bouda-Baum; eta beste adierazleok: ginga, ginga anpulu, zuri ginga, beltza ginga, ginda, kinda, gilla, gindoil, dinda, gerezi beltza; b) din-dil (Briza media; es cedacillo, fr amourette) fitxan: din-dil : X. Irigarai; JIr OnomBot; eta beste adierazleok: tximitxa, dindiles, gindiles, korazonikos.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dindil : Lur EF/FB (balancier), Casve EF (lobe de l'oreille), HaizeG BF (pendule), Lh DBF (1 pendule. 2 lobe de l'oreille. 3 luette du voile du palais. 4 les caroncules du coq), DRA (1 bombeado. 2 colgajo, péndulo), PMuj DVC (1 amígdala. 2 carúncula del gallo. 3 campanilla. 4 péndulo del reloj. 5 faldillas. 6 guilindujes. 7 pelindajo. 8 piltrafa. 9 suspendido, colgado). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzekoa izan liteke, formaren aldetik; adierari dagokionez, berriz, nahasia da eta nahasgarria ('zintzilik bezala dagoen' hainbat gauza adierazten baititu), eta lantaldeak ez daki horietako zein izendatzeko den egokia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Dindil: gingil (anatomia) dindil (beste)"

 - [E123]: "dindil. Pentsatzen dut lantaldeak ondo begiratuko zituela datuak, baina OEHk gingil formari ematen dio lehentasuna"

 - [E116]: "badu txostena eta, ikustean, pare bat ondorio atera ditut: ez dira asko, baina bai ilunak, testuetan ikus litezkeenak; ia ez da ageri gaurko hiztegi eta entziklopedietan (lehenagokoetan, bai, eta adiera askorekin). Ez badakigu zertarako den egokia, edo zertarako behar dugun, onena oraingoz ez aipatzea izan liteke (gingil, berriz, lehen itzulian emana dugu, adierarik-eta zehaztu gabe)"

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin, oraingoz ez aipatzea hobe".

 - Erabakia: Erabakia (2006-05-26): "dindil".

dindilizka
adb. Dingilizka. Hari batez lotuta kolkotik dindilizka eramaten zuen txanpona.

Aztergaia: dindilizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira denak (eta Ag G 2 eta Zait 3), -d-dunak 16 eta -g-dunak 23: dindilika 3 (Añ); dindilizka 13 (Añ EL1, Ag 7, Otx 2, Erkiag 3); dingilizka 20 (Zav Fab, Añ EL2, AB AmaE, A BeinB-BGuzur 7, Enb, Otx 2, Bilbao IpuiB 3, Erkiag BatB; Zait 3); erdi-dingilizka 2 (A BGuzur, Kk Ab II); dingilizke 1 (Kk Ab I).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dindilizka 5: B-G 3 (J. Artaraz; T. Garmendia, JKort Erl I); EB 2 (J. Galtzada, G. Barandiaran); dingilizka 7: B 6 (Azkue, S. Onaindia, J.M. Kortazar, B. Larrakoetxea, KarmArgia 1934; eta "erdi-dingilizka" 1: Azkue); EB 1 (K. Errotaetxe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dindilizka : DFrec 1, HiztEn-LurE; dingilizka : DFrec 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: dingilizka / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. dingilizka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dindilizka: onomatopeietan ez genuke hain estu eta zorrotz jokatu behar, forma biak oso erabiliak direnean. Nik neuk e. barik, esangura emango nuke soilki : 'dingilizka', hitza bera gaitzetsi gabe"

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "lehen itzulian ere eztabaidatu zen puntu hau (jasoak daude hainbat iritzi aztergai osoan), eta dingilizka forma hobetsi genuen, idazle gehiagok eta idazlan gehiagotan erabili izan duelako. Nire ustez, forma hobetsiaren aldaera da dindilizka (eta hala ageri da OEH argitaratuan), hura baino gutxiago erabiltzen da gaur ere, eta ez nuke hiztegian jasoko. Nahi bada, PXk dioena egin liteke: lerroa kendu"

 - [E123]: "lantaldearen proposamena onartuko nuke. Hain zuzen ere onomatopeia delako, norbaitek etxeko forma dindilizka badu, eta Hiztegi Batuan horren inguruko argibiderik aurkitzen ez badu, pentsa dezake ez dagoela inolako eragozpenik forma hori erabiltzeko, eta ez da ohartuko dingilizka dela batasunerako hobetsia".

 - Erabakia: Erabakia (2006-05-26): "dindilizka 'dingilizka'".

dindirri
1 iz. bizk. Sudurrari darion muki ura. Dindirria ez da faltako sudurraren puntan. Sudurretik boteaz, tan, tan, dindirria.
2 iz. Jantzi batek zintzilik duen zatia. Atorrako dindirri batetik oratu eta tarratada handi bat egin zion.

Aztergaia: dindirri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: EArau (1996-09-27): sartu egin da.

dingilizka
adb. Zintzilik. Ik. dilindaka; dilindan. Zure eskutik eskegirik, dingilizka legez, daude zerua eta zerupe guztia. Beheko ezpaina, zaldiak legez dingilizka zuela. Mendi-hegalean dingilizka dagoen herria.

Aztergaia: dingilizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"(...) Dingilizka es en general más frecuente que dindilizka desde los primeros ejs. En DFrec hay un ej. de dindilizka y dos de dingilizka" dingilizka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "G-rekin? Datu gehiago nahiko nuke horren alde. Beti ezagutu izan dut dindilizka forman, d-rekin, dilindan-en antzera. Europa Hiztegia lekuko" (1994-11-02)

 - [E124]: harritzen nau dingilizka dindilizka baino maizago erabiltzen dela esateak, ene esperientziak eta belarriak alderantzizkoa diost eta. Maiztasunak, bestalde, ez du gauza handirik frogatzen. Hau hobeki aztertu beharko litzateke, edo biak libre utzi" (1995-01-25)

 - [E302]: Erabilera oso mugatukoak izango dira era honetako hitzak. Komeni ote da hiztegi honetan agertzea? | Dena dela, azterketa sakonagoa beharko luke aukeraketak, ez baita dindilizka / dingilizka bikotea soilik alderatzekoa, hitz familia osoak baizik: dindilika / zintzilika / txintxilika / dindilka / dindilizka / dindirrika / dindirrinka / dindirrizka / dindirri-dandarra / dingilizka..." (1994-11-10)

dinoflagelatu
iz. mikrob. Protisto flageloduna; (pl.) protisto horiek osatzen duten filuma.

Aztergaia: dinoflagelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez ditugu dinoflagelatu, dinozigordun formak aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dinoflagelado EB 1 (I. Aldabe: "Delako mareak, alga mikroskopiko bati esker [Dinoflagelado] sortzen dira, normalean Gonyaulax izenekoa"); dinoflagelatu EB 3 (J. Madariaga 2: adib. "Ezaguna denez, ozeano-uretan nanoplanktona [kokolitoforidoak, dinoflagelatu biluziak, monadoak, eta abar] nagusia da"; UZEI: "Beste knidario batzuen antzera, Zooxantelak [dinoflagelatuak] dituzte"); dinozigordun IE 3 (Lantziri: adib. "Dinozigordun tipikoa maskor batean hetsirik dago eta bi zigor ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinoflagelido : Euskalterm 1 (dinofizeo sinonimoarekin). // Ez dugu horrelakorik aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE; ezta erdal dinoflagelado formaren beste ordainik ere.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu.

Hiztegietako informazioa

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FB, Lh DBF, DRA, T-L LFB, PMuj DVC eta DCV.

Erdaretako formak

es dinoflagelado, dinoflagélido; fr (DLLF): ø; (Petit Robert) dinoflagellés; it (S. Carbonell): ø; ca (DCC): ø; en (Collins): ø; de (Langenscheidts): ø.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

dinosauro
iz. Era Sekundarioko narrastia, eskuarki tamaina handikoa. Europan inoiz izandako dinosauro belarjalerik handienaren aztarnak topatu dituzte Frantziako Angeac eskualdean. Dinosauro arrautza fosilduak.

Aztergaia: dinosauro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dinosaurio 3: OinEntz/3 ("Sugetzar handiak ziren nagusi, erraldoiak batzu, dinosaurioak"); J.A. Arrieta ("gure hizkuntzazko izkribuetan ageri ohi direnak,"iratxo" ez ezik,"dinosaurioak" ere badirela esan beharko dugu deblauki"); Urte h. Fiebrea ("Dinosaurioak izan ohi dira / urte honetako fiebrea"); dinosauritzar 1, L. Dorronsoro ("Pluriosaurio igelaria, Dinosauritzar aundia eta Tiranosaurio odolzalea"); dinosauro 5: LurE/3 ("Dinosauroen ordenako narrasti mota"); Irudi-hiztegia 3 (adib.: "dinosauroak duela milioika urte bizi izan ziren animaliak ziren eta musker handien itxura zuten"); Aretxagazeta 1996 ("dinosauroen garaian bizi ziren zenbait animaliak gure artean dirau oraindik"); dinosauru 33: BiziJator 2 (adib.: "dinosauruen lehen asabak agertu ziren"); A. Martinez 20 (adib.: "Urdail horiek dinosaurua hil baino lehenago jan zuenaz oso informazio garrantzitsua eman digute", "Dinosauruek, Lur osoan zehar zabaldu dute beren eragina"); Balea eta euskaldunak 5 (adib.: "Paleontologoen ustez, nonbait, dinosauruen arraultzeak ere jango zituzketen"); A. Prego 3 (adib.: "aintzinateko aztarna ugari gordetzen dituen eskualde bat dago, non dinosauruen oinatzak, landare fosilizatuak, eta beste hainbat testigantza aurki daitezkeen"); Gizakia ("Bapateko ezkutatze misteriotsua izan zen; neurri batean dinosauruenaren antzekoa"); Garuna 2 ("Honela esplika daiteke nolabaiteko animalia txiki eta defentsagabeek bizirik irautea dinosauruen nagusialdi luzean. Ugaztunak dinosauruen garaian bertan bizi izan ziren, baina ordu ezberdinetan"); dinosoro 1, J. Ahamendaburu ("Ez zango baloia ala xokoletezko oñoña, are gutiago plastikazko dinosoroak burasoer komeniago litzaieken bezelatsu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dinosauru : HiztEn, Euskalterm 1 (eta LurE irudi-oinean: "Tiranosauroa... dinosauruen..."); dinosauro : LurE; dinosaurio : AB38 2, Euskalterm 1 (sauriskio sinonimoarekin) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: dinosauru († dinosaurio) // Ik. Izendegiko dinosauru (Saurischia; es dinosaurio, fr dinosaure) fitxaren hustuketa: narrazti-ikaragarri : M. Ariztia Abereen mundua; dinosaurio : Aramendi Animali mundua; Zendoia-Sakana Animali Mundua; LMuj DGT; dinosauro : X. Kintana Hizt80; dinosaur : PMuj DCV.

Inguruko formen erabilerak

cf. brontosaurio (LurE) / brontosauru (HiztEn, Izendegia); estegosauru (HiztEn); hadrosauru (LurE s.u. tiranosauro); iktiosaurio (LurE) / iktiosauro (EuskHizt) / iktiosauru (HiztEn); pelikosauru (); plesiosauro (LurE) / plesiosauru (); tiranosauro (LurE) / tiranosauru (HiztEn).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dinosaurio : HiruMila; dinosauro : EuskHizt, EskolaHE; dinosauru : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FB. Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es dinosaurio; fr (DLLF): dinosaure, dinosaurien; it (S. Carbonell): dinosauri; ca (DCC): dinosaure; en (Collins): 1 dinosaur. 2 dinosaurian; de (Langenscheidts): Dinosaurier.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: -o bukaera dagokio.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dinosauro sartzea erabaki da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): onartu da.

diodo
iz. elektr. Bi elektrodoko osagai elektronikoa, korrontea noranzko batean soilik igarotzen uzten duena. Aurtengo argiztapena guztiz berria da, izan ere, kontsumo txikiko bonbillak eta LED diodoak erabili dituzte.

Aztergaia: diodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Elek.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

dioiko
adj. bot. Landareez mintzatuz, lore ar eta emeak landare bereizietan dituena. Gainerako landare dioikoetan bezala, zuhaitz arrak eta emeak aurki daitezke haginen artean.

Aztergaia: dioiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Bot.

dionisiako
1 adj. Dioniso jainkoari dagokiona, Dioniso jainkoarena. Erritu dionisiakoetan, infernuko ateetako zaindariari bildots errea jaurtitzen zioten leizera. Dantza sakratu dionisiakoak.
2 adj. Zentzumenen plazerekin, senarekin, kartsutasunarekin zerikusia duena. Artista dionisiakoa. Amets eta zorabio dionisiakoan.

Aztergaia: dionisiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

dioptria
1 iz. Optikan erabiltzen den unitatea, metro bateko foku distantzia duen leiarrari dagokiona.
2 iz. Begiaren ikusmen akatsa neurtzeko erabiltzen den unitatea. Zortzi dioptria zituen begi bakoitzean. Dioptriak neurtu.

Aztergaia: dioptria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dioptria: LurE-HiztEn.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

dios
interj. Heg. lgart. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den hitza. Dios, ederretik libratu naiz!

Aztergaia: dios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dios B 1 (AB AmaE: "Dalako goiko Jauna, deutsagu Jaungoikoa emen deituten, Beste izenek baño geiago Berak gu gaitu poztuten; Berak Dios-ek baño geiago Biotza deusku samurtzen, Samurtasunez euskera bestek Eztabelako bardintzen"); G 1 (Lasa Poem: "Dios, zer da zoriona zorionttoa atsegina?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB 5 ager. ditu dios interjekzio gisa erabiliak (Azurm 2: "Dios, ez da desgrazia makala adiskide lerdo bat! [...] Dios, adiskide lerdo bat ez da desgrazia makala!"; IMuj AzBel: "Sekulan enak gauza batekin hain seuru izan. Dios. Agedi garbittuit"; A. Lertxundi 2: "Dios, ederretik libratu nauk"; "Dios, noiz kristo hasiko ote da elurra!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm. Ez eta hauetan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Erabileremu dialektala

Heg.

diosal
iz. Norbait aurkitzean egiten zaion gizalegezko adierazgarria. Ik. agur. Diosal honekin pozturik. Zure diosala aditu orduko.
Azpisarrerak

Aztergaia: diosal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: diosala egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: azkeneko -a organikoa da.

 - Erabakia: BAgiria (1996-09-27): diosal erabaki da.

diosala egin
ad.-lok. Agur egin. Rakeli diosala egin zion. Etxera sartzean, diosala egizue, esanez: bakea dela etxe honetan. Begira haiek diosala eginda, erantzun gabe utzi dituzun.

Aztergaia: diosala egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

diosal(-)egin 3: Lard ("elkarri diosal-egiñik"), Arr May ("Guziaz ere gaitza aurrera zijoan, eta usiñ edo ao zabalka egitean person asko hiltzen ziran, eta, uste danez, usiñ egiten dutenai diosal egiteko eta ao-zabalka dagoenean gurutzearen señalea egiteko usadioa onetatik etorri zan"), Lab SuEm ("Azken biok burua makurtuaz diosal egiñez"); diosala egin 8: AA 3 ("Geroztik diosala ere etzion gogotik egiten", "Begira, len diosala egiten diezunai, ukatu diezun gorrotoan zauden ezkero?", "edo aek diosala eginda, eranzun bage utzi dituzun?"), Lard 2 ("diosala egin bezain laster", "Rakel'i diosala egin zion"), Ir YKBiz 2 ("Etxera sartzean, diosala egizue, esanez: Pakea dela etxe onetan", "yoan ziran lasterka arengana ta diosala egin zioten"), Etxde JJ ("Bi emakumeak alkarri diosala egin ondoren"); diosaldu 1, Lard ("Eta zuek senideai bakarrik diosaltzen badiezute, zer Bestek baño geiago egiten dezute?"). Eta OEH argitaratuan gainera: Arzac EE 1884a ("Arizkungo eliza alderonz, nongo ezkillak, beren birunka ariñarekin, badiruri diosaltzen dituztela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diosal egin 4: Lab TOE ("Gizonezkoak kutsuturik elkarren artean esku-estutzea, bizkarreko ta diosal egiten diote Pantxo'ri"), J.M. Mendizabal 2 ("Elkarri diosal egin eta mahaian jarri ziren", "Gabon Jainkoak deizuela! #mdash#egiten zien diosal Santxok, gaurgero lasai eta ederbegira"), LurE/3 ("Diosal egin, agurtu"); diosala egin 5: Oihanaren deia ("Baina bat baino gehiago ikusi zituen, isatsa mugituaz gizonari diosala egiten"), A. Urcelay ("inguruko guztiek maitekiro agurtzen dute, diosala eginez"), E. Berazubi ("Kaixo, lagun #mdash# diosala egin zion kortesiaz"), LurE/3 ("Ez dutela gorrotorik diote, baina ukatzen edo muzinka egiten dute diosala"), F. Juaristi ("Aurretik pasa eta ez dinate diosalik egiten"); diosaldu 4: J.I. Uranga ("Andre Terexak, saritu zuben andre Inaxi bere eginde onagatik, eta ezkerrak elkarri emanaz diosaldu ziran berriro elkar ikusi arte"), LurE/3 2 (hiztegi-sarreran: "diosaldu, diosal, diosaltzen"), H. Etxeberria ("Rekarte doktoreak, eskua emanez diosaldu ondoren, ate hartan barrura laguntzeko erregutu zion").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diosaldu : HiztEn, LurE; diosal egin : HiztEn (adib. gisa), LurE (adib. gisa: diosala egin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diosaldu : EuskHizt, EskolaHE, DRA; diosal egin : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (AS), HiruMila, EskolaHE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

lantaldearen informazioetan, diosal egin baino erabilixeagoa da -a-duna, alde txikiarekin bada ere.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

diosal sarrerari dagokion azpisarrera.

diosaldu, diosal/diosaldu, diosaltzen
dio ad. g. er. Diosala egin, agurtu. (nor osagarririk gabe). Zuek senideei bakarrik diosaltzen diezue.

Aztergaia: diosaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

diosal(du), diosaltzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

dio ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

diosala egin, agurtu.

dioskuro
iz. g. er. Mitologia grekoan, Kastor eta Polux bikiei ematen zitzaien izena.

Aztergaia: dioskuro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dioskuro 5, E. Jimenez ("Sugeak, hots, ibaiak, ardatzarena egiten du, esan daitekelarik, hobeto begiratuz gero eta beste konparazio batean sartzearren, dioskuroa dela [Bilbo] huriaren irudia. Dioskuro asimetrikoa, bestalde, ezen huri zaharra berria baino askoz ere txikiagoa bait da [...] Arte Ederretako Museoan dago poeta, hau da, dioskuroko alde berrian [...] Dioskuroa berdin dikotomia [...] Bilboko planoa ikusten duenak burmuin antzeko bi ikusiko ditu, dioskuroko alde banatan jezarrita").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dioskuroak : HiztEn (mitologia grekoan, Kastor eta Polux bikiei emandako izena. "Zeusen semeak" esan nahi du) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

mitologia grekoan, Kastor eta Polux bikiei emandako izena.

dioxido
iz. kim. Molekulan bi oxigeno atomo dituen oxidoa. Karbono dioxidoa.

Aztergaia: dioxido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

dioxina
iz. kim. Konposatu organiko nitrogenoduna, oso pozoitsua dena. Dioxinaz kutsaturiko elikagaiek zalaparta sortu dute Alemanian.

Aztergaia: dioxina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): dioxina 136: Elhuyar 3 (adib.: “Dioxinak beste hainbat lekutan ere agertzen dira”), Consumer 33 (adib.: “KOI ugarietako batzuk nabarmentzearren, aipa ditzagun gutxienez aldrina, klordanoa, DDT (pestizida), dieldrina, endrina, dioxina, furanoa, heptakloroa, hexaklorobentzenoa, mirex-a, PCB-a eta toxafenoa”), Berria 30 (adib.: “Dioxina gorputzean sartu ziotenen errua”), EiTB 7 (adib.: “Animalien pentsuaren bitartez sortzen den dioxinak eragindako kutsadurak Alemanian 4.700 baserri ixtea eragin du”), Jakin (“Behi eroen edo dioxinaz kutsatutako hegaztien auziak ez ditugu urrun”), Argia 61 (adib.: “Dioxunen ikertzaileak sakonera bateraino iristen dira”), DiarioVasco (“isurtzen dituen dioxina eta metal astunak kontuan hartuta, halako azpiegitura bat gutxienez hirigunetik bi kilometrora eraiki beharko litzateke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dioxina 135: Berria 132 (adib.: “Dioxina ez da erraz lortzen, eta, ziurrenik, ahotik sartu zen gorputzean”), Herria 3 (adib.: “Lehena, labe horretatik aterako den keak dioxina eta osagarri irrisku larriak hedatuko dituela”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dioxina / fr dioxine: Elhuyar: - / Nolaerran: dioxina* / Zehazki: dioxina / Labayru: dioxina / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

diozesa
iz. Ipar. Elizbarrutia.

Aztergaia: diozesa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

elizbarrutia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diozesa/diozesi: kultismo honetan zirt edo zart egin beharra dago eta, oker ez banago, hegoaldeko forma da etimo greko-latinoarekin ongienik datorrena, diozesa frantses kutsukoa izanda. Beraz diozesi hobetsi beharko genuke, diozesa: Ipar, 'diozesia. elizbarrutia' utzirik. Edonola ere, elizbarrutia ez da oso itzulpen zehatza, zein elizaren barrutiaz ari garen argi utzi beharko genukeelako. Horrela, parrokia baten elizbarrutiaz mintzatuz gero, udalerriko auzotegien multzoa uler daiteke. Diozesia , aldiz, apezpiku baten agindupeko eremua da, eta ez besterik"

 - [E103]: "diosesa"

 - [E116]: ""frantses kutsukoa" izan liteke diozesa, baina "documentado en autores septentrionales de todas las épocas", OEHn ikus daitekeenez (diozesi dakarren testurik ez dute bildu; EEBSn -sa formakoak 25 dira, eta -si formakoak 7). Egia da diozesi ageri dela gaurko hiztegi batzuetan (adib., UZEIren Erlijio hiztegia-n edo P. Xarriton nahiz B. Oihartzabalenetan); baina, ditugun irizpideak eta oinarriak ditugula, egin al dezakegu "zirt edo zart", gure tradizioa ukatuz? Zaila iruditzen zait niri. Zer diozue besteok? Are arriskutsuagoa da elizbarruti-ren adiera aldatzeko kontua: 'apezpiku-barrutia' adierazi izan du hasieratik, eta horretarako erabiltzen da gaur ere (bazterreko kasuren bat kenduta, eta "itzulpen zehatza" den ala ez begiratu gabe)"

 - [E123]: "jatorriak jatorri, erabilera hartu behar dugu kontuan, eta alde horretatik guztiz bidezkoa iruditzen zait lantaldearen proposamena. Elizbarruti-ren adiera dela eta, euskaraz diharduen eliza munduko jendeari beti elizbarruti entzungo diozue, gure inguruan behintzat".

 - Erabakia: Erabakia (2006-05-26): "diozesa iz. Ipar. 'elizbarrutia'; diozesi iz. Heg. 'elizbarrutia'".

diozesi
iz. Heg. Elizbarrutia.

Aztergaia: diozesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

elizbarrutia.

diplodoko
iz. paleont. Goi jurasikoko dinosauro belarjale handia, buru txikia eta lepo luzea zituena. Coloradon eta Wyoming-en aurkitu diren diplodokoen fosilak.

Aztergaia: diplodoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diplodoko 3, LurE/3 ("diplodoko. iz. Zool. Dinosauroen ordenako narrasti mota. Diplodokoak landarejaleak ziren [...] Coloradon eta Wyoming-en [Estatu Batuetan] aurkitu dira diplodokoen fosilak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diplodoko : HiztEn (Paleont. sauriskioen ordenako dinosauru handia), LurE (cf. supra), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian diplodoko fitxaren hustuketa: diplodocus : X. Kintana Hizt80; diplodoku : PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diplodocus : HiruMila (diplodocus); diplodoko : ElhHizt (Paleont. diplococo: Diplodocus sp.), EskolaHE (Zool. Dinosauro landarejalea) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Paleont[ologia].

diploide
adj. biol. Zelulez, nukleoez edo izakiez mintzatuz, bi kromosoma sorta dituena. Zelula diploideak.

Aztergaia: diploide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu diploide formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diploide 4, X. Kintana ("Sorrera-txandaketa: Landareetan fase haploide bat eta beste fase diploide bat egoteak, hau da, kromosoma hornizio bakarra edo bikoitza, ondorioz ziklo bat dakar, epe biak elkarri darraizkiolarik"), J.A. Abrisketa ("Teknika funtsean, zelula diploide baten hun bizia, huna atera zaion arrautz bati txertatzean datza, gainerako enbrioi-garapena bide normaletatik jarraituz"), LurE/3 2 (hiztegi-sarrera eta definizioan: "diploide: adj. Biol. Bere motan arruntak diren 2n kromosoma kopuru dituen [zenbaki diploidea] zelulaz esaten da"); diploidia 1, LurE/3 (hiztegi-sarrera gisa: "diploidia. iz. Genet. Kromosoma pare berdinez osatutako geneen zelulek duten ezaugarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diploide : AB38 2 (hauetan zenbaki d.), HiztEn (izond. Biol. zenbaki haploidearen [gametoek duten kromosoma-kopuruaren] bikoitza den kromosoma-kopurua duten nukleo, zelula edo izakiez esaten da), LurE (adj. Biol. bere motan arruntak diren 2n kromosoma kopuru dituen [zenbaki diploidea] zelulaz esaten da. 2n kromosoma kopuru izateko baldintza hau ez da betetzen ugalketa zeluletan, haietan kopurua n baita [zenbaki haploidea]), Euskalterm 1 (diploide); diploidia : LurE (cf. supra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diploide : ElhHizt-HiruMila (izond. Biol. diploide), EskolaHE (izond. Biol. zeluletan, bere motan arruntak diren bi edo 2n kromosoma kopuru dituena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zelula diploidea.

diploma
1 iz. Titulu bat-edo egiaztatzen duen agiria. Batxilergo diploma. Euskaltzain ohorezko izendatu diren hiru jaunei diploma edo hartako sinestamendua emango zaie.
2 iz. Unibertsitate gradua, lizentzia baino maila bat apalagoa. Legearen erreforma dela eta, orain arte diploma eskatu bada ere, aurrerantzean aski izango da haurtzaindegietako teknikaria izatea.

Aztergaia: diploma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diplomadun
adj./iz. Titulu bati dagokion diploma lortu duena. Goi mailako batxilergoa eskatu behar zaie suhiltzaile arruntei, eta diplomaduna izatea buruei.

Aztergaia: diplomadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

diplomatiku B 1 (Alzola Atalak); diplomazia EB 1 (MEIG), eta OEH argitaratuan beste ager. bat (Belaus LEItz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diplomatu EB 2 (V. Huici, EHAA 1985); diplomatura EB 2 (A. Erkoreka); diplomatzale IE 4 (Herr 1985/87); diplomatiko IE-EB 20 (Azurm, M. Goihenetxe, J.A. Lakarra 3, EuskEgoeraIpar, A. Urrutia, X. Gereño, X. Mendiguren B., J.M. Azurmendi, Egin 1979/83 4, Herr 1985/89 3, UnescoAlb 1989/90 3); diplomazia 13, G-IE-EB (J. Arostegi, B. Latiegi; Herr 1969/89; R. Idiart, J.L. Davant, M. Onaindia, Azurm, P. Sastre, J. Intxausti, X. Gereño, Oihenart Taldea, Tom Saawyer/1) eta diplomazi B 1 (Abeletxe GaziG).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diplomadun : DFrec 1, HiztEn, LurE; diplomatu : AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 12; diplomatugai : Euskalterm 1; diplomatura : HiztEn, Euskalterm 1; diplomatika : HiztEn, Euskalterm 1; diplomatikari : AB38 1; diplomatiko : DFrec 10 (HMkoak), AB50 18 (hauetan presio d., iturri d., harreman d., hizketaldi d.), HiztEn, Euskalterm 17; diplomazia : DFrec 18, AB38 1 (eta diplomazi harreman, diplomazi joku), AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (eta diplomazi harreman, diplomazi karrera, diplomazi ordezkaritza, diplomazi balixa); diplomazialari : HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

diplomadun : AgAld hitz-bilduma, AdminMila; diplomatu : AdminMila // AdminEL: diplomazia // EurItune: diplomatiko // Ez ditugu aurkitu ap. AdmHizt, HezkAdmin, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diplomadun : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC; diplomatu : ElhHizt, HiruMila; diplomatura : ElhHizt, HiruMila; diplomata : Lur EF/FB; diplomatika : ElhHizt; diplomatiko : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, PMuj DVC (diplomatiku); diplomazia : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, PMuj DVC; diplomazialari : ElhHizt, HiruMila; diplomaziz : PMuj DVC (eta diplomazizko artu-eman). Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-tu.

diplomatika
iz. Agiri historikoak ikertzen dituen zientzia.

Aztergaia: diplomatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Diplomatika: Diplomática.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

diplomak eta agiri historikoak ikertzen dituen zientzia.

diplomatiko
adj. Diplomaziarena, diplomaziari dagokiona. Harreman diplomatikoak hautsiak dira Frantziaren eta Elizaren artean. Bide diplomatikoari eutsi diote.

Aztergaia: diplomatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

nazioartekoa da izond. kategoriakoa; ez, ordea, iz. kategoriakoa (cf. fr diplomate, en diplomat, de Diplomat); forma bakarra proposatzen da, hala ere, bigarrenari diplomata bezalako bat legokiokeela ohartaraziz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izentzat ere "diplomazialari" baino lehenago hartuko nuke nik" (2004-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diplomatiko, diplomatu: karrera diplomatikoa egindakoaren izena jartzekotan beste hizkuntzetako diplomat, diplomate horien euskal kide zuzena diplomatu da, Nork ez du ulertuko diplomatu jauna edo diplomatu andrea bezalakoak euskaraz? Diplomaduna beste zerbaiterako utz daiteke: diploma bat lortu duen edonor izendatzeko. diplomazale: nik hitz hau kenduko nuke, baina bai gehitu, ordea, diplomatura, unibertsitatean duen garrantziagatik"

 - [E116]: "testuetako diplomatu 'halako tituluri dagokion agiria duena' adierakoa da (hau da, ez da ageri 'diplomazialaria' adierakorik; dozenaren bat dira EEBSn), eta horregatik baztertuko zuen lantaldeak diplomatu forma, diplomadun ordaina emanez; pare bat aldiz ageri da diplomatura (A. Erkorekaren testu batean); diplomatzale, berriz, 1985 eta 1987ko Herria astekarian jaso da, 'diplomazialaria' adiera duela. Gaurko prosan ikus daitezkeenak: diplomata (E. Bidegain), diplomatu (D. Landart, P. Perurena, Berria #mdash# 'diploma lortu' nahiz 'diploma lortu duena'), diplomatura (I. Perez-P. Salaburu, Berria), diplomazialari (I. Mendiguren, Berria). Datu horien aurrean, arriska al daiteke Euskaltzaindia ezer aurreratzen? Nire proposamena: jaso diplomadun eta "diplomatiko izond." eta zerrendatik kendu diplomatu, diplomazale eta diplomazi-gizon"

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "OK eta diplomazialari iz. ez aipatu "diplomatu*"".

diplomatu
adj./iz. Diplomaduna. Musika-eskolako diplomatu saridunek osatzen dute orkestra.

Aztergaia: diplomatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh110 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diplomatu 9: Joxemari Ostolaza (“prestatzaile diplomatuek”), Mikel Asurmendi (“Geografia eta Historian diplomatua”), EiTB.com 7 (adib.: “Euskal Filologian diplomatua”, “praktika juridikoetan diplomatu”, "AEBetako diplomatuak"). // LB: 75 (aditza eta adjektiboa); ETC: 395 (aditza eta adjektiboa);

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diplomatu 23: Herria 5, Berria 9, Juan Kruz Igerabide 2, Daniel Landart, Bernardo Atxaga, Juan Ignacio Perez, Joxan Elosegi, Filosofiako gida, Patziku Perurena, Xipri Arbelbide. // Elhuyar: diplomatu 1 da/du ad. diplomar; 2 iz./izond. diplomado, -a / Adorez: diplomatu: adj. diplomado/da; diplomatu, diploma(tu), diplomatzen: da ad. diplomarse / Labayru: diplomatu 1 iz., adj. diplomado -da; diplomatu 1 ad. da, ad. dau diplomar(se) / NolaErran: adj diplomadun – diplomadün (ZU) – diplomatu (BL) – tituludun – titülüdün.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: diplomado.

diplomadun adj./iz. Titulu bati dagokion diploma lortu duena. Goi mailako batxilergoa eskatu behar zaie suhiltzaile arruntei, eta diplomaduna izatea buruei.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago horren premiarik, aski izan baitaiteke diplomadun arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lizentziatu formarekin jokatu zen bezala, hau ere jasotzekoa da adj./iz. gisa soilik eta ‘diplomaduna’ definizioarekin.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. diplomadun.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj./iz.

diplomazia
iz. Politikaren adarra, estatuen arteko harremanei dagokiena; harreman horiek bideratzen dituzten pertsona eta erakundeen multzoa. Diplomaziari dagokion arazoa. Diplomazia-harremanak. Diplomazia-hizkera.

Aztergaia: diplomazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
diplomaziaburu
iz. Estatu bateko diplomaziaren burua. Ik. kantziler 2. AEBko diplomaziaburu Colin Powellek AEBren eta Iranen artean elkarrizketaren bideak abian jar litezkeela esan zuen.

Aztergaia: diplomaziaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): diplomaziaburu 31, Berria (adib.: “Herbehereetako diplomaziaburuak berak dio, hala ere, gatazkak baduela irtenbiderik, nahiz eta epe motzerakoa izan ez”); diplomazia buru 17: Berria 13 (adib.: “Sergei Lavrov Errusiako diplomazia buruak zehaztu du beraien esku dagoen guztia egiteko prest direla elkarrizketak aurki has daitezen”), EiTB 4 (adib.: “Catherine Ashton Europako Diplomazia buruak Siriako agintariei beste behin ere manifestarien aurkako indarkeria amaitzeko eta preso politiko guztiak aske uzteko eskatu die”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diplomaziaburu 48: Berria (adib.: “Alemania, Erresuma Batua eta Frantziako diplomaziaburuez gain, Berlinen atzo egin zen bileran parte hartu zuen EBko Atzerri Politika eta Segurtasun Komunerako goi arduradun Javier Solanak ere”); diplomazia buru 8 (adib.: “Henry Kissinger AEBetako diplomazia buruak, baina, terminoa aldatzeko eskatu zuen eta eskaera hark ekonomilarien babesa jaso zuen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

diplomazialari
iz. Atzerrian bere estatua ordezkatzeko egitekoa duen pertsona. 36 urte eman zituen diplomazialari lanetan Alemanian eta Frantzian.

Aztergaia: diplomazialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oh. s.u. diplomatiko. (2004-05-25)

dipolar
adj. fis. Dipoloari dagokiona; dipolo bat duena. Demagun antena dipolar batek igortzen duen erradiazioak zentimetro ingurukoa duela uhin-luzera.

Aztergaia: dipolar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dipolar 4: Kolorea 2 ("Inguruan momentu dipolar bat kreatzen dugu; momentu dipolarra, bolumen unitateko, P deitzen da eta inguru dielektrikoan P eta E proportzionalak dira"), J. Iturbe 2 ("Loturaren bikote elektronikoaren desplazamendu honen ondorioa zera da, loturaren baitan polaritate bat agertzen dela, loturaren momentu dipolar baten agerpenaz emanikoa datorrena", "Molekula batek polaritatea izan dezan, beharrezko izango du lotura polar[rak] izatea, baina halaber, geometria molekular berezia izan beharko du, hain eratan ezen loturen momentu dipolarren batura bektorialak ez dezala zero erresultantea eman").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dipolar : AB38 2 (hauetan momentu d.), HiztEn (izond. dipoloari dagokiona; dipolo bat duena), Euskalterm 3 (hauetan momentu d.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dipolar : ElhHizt (izond. dipolar), HiruMila (izond. Fis. dipolar #mdash# momentu dipolarra: momento dipolar), EskolaHE (izond. Fis. bi polo dituena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ar izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

dipolo
iz. fis. Bata positiboa eta bestea negatiboa diren bi karga elektriko berdin eta gertukok osatzen duten sistema. Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, iparrorratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean.

Aztergaia: dipolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

diptero
adj./iz. zool. Intsektuez mintzatuz, aho xurgatzailea eta mintzezko bi hego dituena; (pl.) intsektu horiek osatzen duten ordena. Intsektu dipteroak. Armadura bat ez litzatekeela nahikoa izango diptero horien eztenetatik libratzeko.

Aztergaia: diptero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Argia 2, Elhuyar 3, Elkar 4, Laneki 6, UEU 23); ETC 82

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: diptero iz./izond. (Zool.) díptero, -a / Adorez: diptero iz. eta izond. (Zool.) díptero/ra / Labayru: diptero 1 iz., adj. Zool. díptero -ra. 2 iz. (pl.) Zool. dípteros. Ref. al taxón / NolaErran: 0 // Euskalterm: dipteroak (Biol.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Teknikoa, baina jaso liteke markarekin. Hiztegiek ere jaso dute.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zool.

diptiko
1 iz. Ohol gaineko margolana edo artelana, bi orri edo zatiz osaturikoa, liburu bat bezala toles daitekeena. San Antonioren tailu batek betetzen zuen erretaularen erdigunea, Jesusen pasioa eta piztuera adierazten zituen diptiko baten gainean.
2 iz. Erditik tolesturiko orria, bi zati dituena eta zerbaiti buruzko argibideak edo azalpenak jasotzen dituena. Horretarako, gutuna eta diptikoa iritsarazi zaie Buruntzaldeko hemezortzi urteko gazte horiei.

Aztergaia: diptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh91 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu diptiko formarik.

diptiko 91: Aizu 2, Argia, Berria 7, Deia 3, DiarioVasco 39, EiTB 3, Elkar, Jakin, Karmel, Laneki 33.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

diptiko 4: Berria 2, Iñaki Mendiguren, Jon Muñoz.

Bestelakoak

triptiko 1 iz. Ohol gaineko margolana edo artelana, hiru orri edo zatiz osaturikoa. 2 iz. Bi lekutatik tolesten den orria, hiru zati dituena eta zerbaiti buruzko argibideak edo azalpenak jasotzen dituena. Sarrerako txartelarekin batera, triptiko bat jasoko du bisitariak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, arautua dagoen triptiko bezala.

diptongo
iz. Silaba berean ebakitzen den bokal bikotea. Euskal diptongoak beheranzkoak dira.

Aztergaia: diptongo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
diputatu
1 iz. Herriak Legebiltzarrerako hautatutako ordezkaria. Ik. legebiltzarkide. Anaia du orain Parisen diputatu. Madrilgo Gorteetan diputatu izana. Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatua Eusko Legebiltzarrean.
2 iz. Diputaziorako hautatutako ordezkaria. Ik. ahaldun 3; foru diputatu. Bizkaiko diputatuak.

Aztergaia: diputatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: diputatu nagusi .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: noiz diputatu eta noiz ahaldun? Beharbada, horren inguruko azalpenen bat eman beharko litzateke"

 - [E116]: "hasteko, kontuan izan beharko dugu ahaldun sarreran eman dugun azalpena. Dena dela, euskara-euskara hiztegia lantzeko unean ikustekoa izan liteke adieren banaketa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "Ok, utzi zegoena AS gabe".

diputatugai
iz. Diputatutzarako hautagaia. Diputatugaiek ordu erdi bana izango dute erantzuteko.

Aztergaia: diputatugai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

diputatutza
iz. Diputatuaren kargua. Nire gaztaroa eta nire diru gehienak politika-borroketan, diputatutzan eman ditut.

Aztergaia: diputatutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "ez, diputatugoa behar du"

 - [E116]: "idazle banarengan jaso ditu OEHk -go eta -tza osaerakoak. Honelakoetan, eta lehen itzulian erabaki genuenez, -tza osaerakoa hobesten dugu".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ok".

diputazio
iz. Hego Euskal Herriko eskualde (eta Espainiako probintzia) bakoitzeko diputatu edo ahaldunek osatzen duten erakundea, eskualdeari dagozkion arazoetan aginpidea duena. Ik. aldundi. Gipuzkoako Diputazioko lehendakari Julian Elorza jaunak. Diputazio iraunkorra.

Aztergaia: diputazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

probintziako diputazio

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper