50535 emaitza bilaketarentzat - [12951 - 13000] bistaratzen.

dir-dir
adb. Distiratuz. Ik. diz-diz. Horra non ateratzen duen sakelatik dir-dir, errebolberra, gibelean berehala gorde zuena. Atso zahar bat hurbiltzen zaigu, begiak dir-dir. Bat-batean agertzen zaizkigu mamu beltz larri batzuk, beren larru leuna dir-dir.
Azpisarrerak

Aztergaia: dir-dir

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dir-dir egin.

dir-dir egin
du ad.-lok. Distiratu. Dir-dir egiten duten izarrak.

Aztergaia: dir-dir egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dirdai
iz. Distira. Ik. dirdira. Eguzkiaren dirdaiak min egiten zion. Aralar gainean eguzki dirdaia. Begi nini beltzetatik diamante dirdaia zeriola. Ilunabarreko urre dirdaian. Muinoetan dagoen elurrak ez du horrenbesteko dirdairik.
Azpisarrerak

Aztergaia: dirdai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dirdai egin
du ad.-lok. Distiratu. Haien igitaiek dirdai egiten zuten.
dirdaiarazi, dirdaiaraz, dirdaiarazten
du ad. Distirarazi.

Aztergaia: dirdaiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dirdaiaraz, dirdaiarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

dirdaika
adb. Dirdai eginez. Zapelatz hegal-zuriak eguzkitan dirdaika gora doaz.

Aztergaia: dirdaika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

adlag.

dirdaitsu
1 adj. Distiratsua. Bai laster zihoala ontzixka ur dirdaitsuetan. Oski garbi dirdaitsuz jantzia agertu zaizu gizona.
2 adb. Era distiratsuan. Amets bat bezain eder eta dirdaitsu agertu zen eguna.

Aztergaia: dirdaitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
dirdaitu, dirdai/dirdaitu, dirdaitzen
da/du ad. g. er. Distiratu. Txingarrek aurpegia dirdaitzen die.

Aztergaia: dirdaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dirdai(tu), dirdaitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

dirdira
iz. Distira. Ik. dirdai. Bazterretan diamante xehe batzuek izar dirdira batez argitzen dute erlikiaren ontzia. Larrua horail lodi du eta behakoa beltz, dirdira leunekoa. Buru gainean, gaua dut, argia, hamaika izar urdinen dirdirak josia. Dirdirak eta sargoriak haizean argi-ikara sortzen zuten. Zure lumen dirdiraz liluratzen nauzu. Esan, amatxo, aingerutxoek hegoa urrezko badute, zeru urdinean urre dirdira nik nola ikusten ez ote?

Aztergaia: dirdira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dirdira egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: dirdiran .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dirdira egin

dirdira egin
du ad.-lok. Dirdiratu. Odol-isuri gorriek dirdira egiten zuten eguzkitan.

Aztergaia: dirdira egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dirdiraka
adb. Dirdira eginez, dirdiran. Bazter guztietaraino dirdiraka jaisten ari zen goizeko argi gozoa.

Aztergaia: dirdiraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

g.er. denez, dirdira arautuaren gain moldaturiko erregularra hobetsi da, dirdirka, dirdizka erabilixeagoak diren arren, eta bakarra aski delakoan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

dirdiran
adb. Dirdira eginez. Ik. dirdiraka. Eliza dirdiran zen, dena argitua. Izar eder haiek dirdiran daude.
Loturak

Aztergaia: dirdiran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dirdira sarrerari dagokion azpisarrera.

dirdirarazi, dirdiraraz, dirdirarazten
du ad. Dir-dir eragin. Ezpatak zorrotik atereaz eta eguzkitan dirdiraraziz. Sugar batek begiak dirdirarazi zizkion.

Aztergaia: dirdirarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dirdirarazi, dirdiraraz, dirdirarazten. dio ad.

dirdiratsu
adj. Distiratsua. Ezpata dirdiratsuz. Begi beltz dirdiratsuak.

Aztergaia: dirdiratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

dirdiratu, dirdira/dirdiratu, dirdiratzen
du ad. Distiratu. (nor osagarririk gabe). Eguzkiak dirdiratzen du. Deusek geroztik munduan ez du zuk bezainbat dirdiratu.

Aztergaia: dirdiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dirdiratu, dirdira(tu), dirdiratzen. du ad. (nor osagairik gabea): eguzkiak dirdiratzen du.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dirdiratu, dirdira(tu), dirdiratzen

direktiba
iz. zuz. Europako Parlamentuak edo Kontseiluak ezartzen duten araua, Europar Batasuneko estatu kideek gai edo alor jakin batean bete beharreko helburuak zehazten dituena eta estatu kideei helburu horiek lortzeko modua eta bitartekoak aukeratzeko ahalmena uzten diena. Ik. zuzentarau. Europako Parlamentuak onartu duen direktiba berriak zaborra gutxitzeari eta birziklatzeari ematen die lehentasuna.

Aztergaia: direktiba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

direktor IE-Zu 27 (Tt Arima 1, Mercy 25, Dh 1); direktor(a) IE 1 (Harb); diretor(a) IE 1 (He Gudu); direktore B 1 (DurPl); diretore B 4 (SM Zirik); G 5 (AzpPr 2, Tx B in Imaz Auspoa 3) eta MIH 1 (euskara gaiztoko segida batean). Ez ditugu direktiba, direktibo, direkzional formak aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diretiba EgAs 1 (El Día 1936: "batzokiko zuzendari edo diretibako bazkide jaun"), direktiba EB 3 (P. Sastre, Ene Bada! 1990, Hemen 1988); direktibo EB 2 (B. Urkizu: "ikuspegi filosofiko ez-direktibo"); direktore G 3 (J.A. Ugarte 2: "ordenako Direktore edo Bisitadorea"; E. Urroz); direktorio EB 2 (X. Gereño: "Direktorioa ez zegoen Napoleonen portaeraz oso ados"); direktzional EB 2 (A. Iztueta: "bertsore direktzional"); direkzional EB 5 (LehenZikloEsper 1987: "bektore direkzional"; J.R. Etxebarria 4: "deribatu direkzional").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

direktiba : DFrec 1, AB50 3 (hauetan ex-d.); direktibo : DFrec 2, AB38 2, AB50 1; direktore : DFrec 8, AB50 1; direktorio : LurE-HiztEn, Euskalterm 5; direkzional : Euskalterm 3 (hauetan ez-d., mikrofono d.); diretiba : DFrec 1; diretur : DFrec 1; ez-direktibotasun : Euskalterm 1. Ez ditugu aurkitu ap. LurE-HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

ik. zuzentarau sarrera-txostenak, eta horko definizioak.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

direktore : EuskHizt; direktorio : ElhHizt, EskolaHE. Ez ditugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko formak beste hiztegietan: direccional: ElhHizt: direkziozko, norabidezko, norabide-, direkzio- // direccionamiento: ElhHizt: helbideratze // direccionar/addresser: ElhHizt: helbideratu; Lur EF/FB: igorri, bidali, zuzendu; Casve FE: bidali, hersatü, igorri; T-L LFB: adrezatu, igorri, bidali // directiva/directive: ElhHizt: zuzendaritza, zuzendaritza-batzorde; HiruMila: 1 zuzendaritza, burgo. 2 zuzentarau; Casve FE: erakuspen; PMuj DCV: (junta d.) bazkintz artezkari, batzorde, buru-batzar // directivo: ElhHizt: 1 zuzendaritza- 2 zuzendari; HiruMila: buru, zuzendaritzako; PMuj DCV: 1 zuzentzeko, artezteko, gidatzeko. 2 zuzendari, artezkari // directorio: ElhHizt: 1 direktorio. 2 (inform) direktorio, katalogo; HiruMila: aurkibide; PMuj DCV: 1 artezpide, zuzenbide, artez-arau. 2 zuzendari, artezkari, buruzagi // direction: Lur EF/FB: 1 alde. 2 norabide, zuzenbide. 3 zuzendaritza, buruzagitza, aitzindaritza; Casve FE: alde, gainti, bide, hargia; bürüzagigo, züzendarigo; gida; bühürtü; HaizeG FB: zuzendaritza, gidaritza; alde, bide; zuzenbide // directorio/directoire: Casve FE: (directoire) biltzar; HaizeG FB: zuzentzeko, artezteko; PMuj DCV: 1 artezpide, zuzenbide, artez-arau. 2 zuzendari, artezkari, buruzagi // directorial: Casve FE: bürüzagiko, züzendariko, züzendari-; züzendaritegi, züzendarigela // directriz: PMuj DCV: gidalinea, gidari // diriger: T-L LFB: gidatu, bidatu, zuzendu; kudeatu; (façon de diriger) gidamendu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du Europako Zuzenbidekoak (es directiva, fr directive, en directive), eta onartzekoa da (bere lekuan ikusiko da zuzentarau baliokidea).

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

iz. Zuz. (Europako arau modukoa); bestetan aski da zuzendaritza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Europako Zuzenbidekoak adierazteko arteztarau erabiltzeko ohitura dago" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: zuzentarau hitzarekin zer egingo den orain erabaki beharra dago (berori, edo, osterantzean, direktiba hobesteko), Europako zuzenbidearen eremuan ezinbestekoa baita termino hori finkatzea. Dena den, egungo Europako Konstituzioan ez da agertzen"

 - [E116]: "lantaldeak ez du erabakirik hartu zuzentarau formaz, eta oharra egin du: "anomaloa da osaeraz (cf. arteztarau formaz esanak); eta aski izan liteke direktiba mailegu proposatua, baldin onartzen bada". Itxura txarra hartzen diot nik ere zuzentarau horri, eta aukeran nahiago nuke direktiba mailegua, bere -a genero-marka eta guzti. Zuek ikus"

 - [E123]: "ez dut ikusten inolako arazorik direktiba onartzeko. Bere lekuan ikusiko dugu zer egin zuzentarau-rekin".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "direktiba iz. 1 Zuz. (Europako arau modukoa); 2 bestelakoetan erabil zuzendaritza".

direktorio
1 iz. hist. Frantziako Iraultzan, 1795-1799 urteetan estatua gobernatu zuen batzordea, bost kidek osatua zena. Direktorioa ez zen ausartu Napoleonen kontra egiten.
2 iz. inform. Ordenagailu baten memorian gorderik dauden fitxategi edo programen zerrenda. Direktorio hauei esker, fitxategiak norberak nahi duen eran sailkatuko dira.

Aztergaia: direktorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

direktorio 11: a) Inform. 8: Microsoft 2000 6 (adib.: "Direktorioak edo karpetak", "Atal edo apal hauek direktorioak edo karpetak dira", "Disko gogorrean direktorioak sortzea ezinbestekoa da", "edozein erabiltzailek bere fitxategiak direktorio jakin batean gordeko ditu"), Informatika 2 ("Elkarrizketa-koadro honetan hautatu behar da lan-liburua zein disko-unitatetatik eta zein karpeta edo direktoriotatik berreskuratu nahi den", "Unitate eta direktorio egokia hautatuta"); b) Hist. 3: X. Gereño 2 ("Direktorioa ez zegoen Napoleonen portaeraz oso ados, baina ez zen ausartzen bere kontra agirian egiten", "Napoleonek elizaren eta kleroaren indarra jakinik, hauekin harreman onak edukitzen saiatu zen, nahiz eta Direktorioak hori begi onez ez ikusi"), Arrain kontserbak ("1795. urtean, Frantziako Direktorioak sari bat eskaini zuen elikagai freskoen jatorrizko ezaugarriak luzaroan gordetzeko kontserba metodoren bat aurkitzen zuenarentzat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

direktorio : AB38 1 (Gizarte eta Historia liburuetan), HiztEn (1 kide gutxiz osatutako gobernua, askotan konstituziokontrakoa eta militarra; 2 Inform. katalogoa), Euskalterm 39 (Inform. hauetan direktorio-zerbitzu 5); Direktorioa : HiztEn (Iraultza Frantsesean Konbentzioari jarraitu zitzaion gobernu-mota), LurE (Frantziako Iraultzaren III. urteko Konstituzioak ezarri zuen aginte exekutiboa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

direktorio : ElhHizt (1 directorio; 2 Inform. directorio, catálogo); Direktorioa : ElhHizt (Directorio), EskolaHE (Frantziako Iraultzaren III. urteko Kontituzioak ezarri zuen gobernua, 1795-1799) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-orio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

1 Hist. 2 Inform.

direkzio
1 iz. Auto bat gidatzeko tresnen multzoa. Autoaren direkzio barra hautsi zen.
2 iz. Helbidea.
3 iz. Norabidea.
4 iz. Zuzendaritza.

Aztergaia: direkzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

direkzio 1 (autoarena). 2 h. helbide, norabide, zuzendaritza.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. helbide; norabide; zuzendaritza

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "baina hitz hau inork erabiltzen al du gaur egun?" (1995-01-25)

 - [I102]: hemen lehenago aipaturikoak balio du. Berba hau erabiltzekotan oso testuinguru espezifikoa izan beharko litzateke. Horregatik nik ez nuke hiztegi honetan sartuko" (1995-01-10)

 - [K201]: agian autoaren "direkzioa" adierazteko, hausten dena alegia, erabil daiteke. Bestetarako (helbide, etab.) ez dirudi beharrezko" (1994-10-20)

direla kausa
-engatik, -en kariaz. Hiru arrazoi hauek direla kausa, jokoak debekatuak dira. Munduko bekatuak zirela kausa, Jainkoak mundu guztia urez ito zuen.

Aztergaia: direla kausa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

direnak eta ez direnak
Dena eta are gehiago. Ik. bereak (nireak, hireak...) eta bi (entzun, esan...). Harrezkero, direnak eta ez direnak egin ditu aurrera jarraitzeko. Direnak eta ez direnak entzun beharko ditu! || Kontatu zizkion ugazabari zirenak eta ez zirenak.

Aztergaia: direnak eta ez direnak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DIRENAK ETA EZ DIRENAK. a) Todo; todo y más. v. DENA ETA EZ DENA. Nork zer dioen, nor nola mintzo den, direnak eta eztirenak garraiatzen derautza. Ax 358 (V 237). Deitzen ditu bere izenez direnak eta ez direnak. Deus ez du ahantzi iraganetarik. Hb Egia 13. Diranak eta ez diranak aterarik. Sor Bar 110. Aita, bere bizi guztian, ziranak eta etziranak eralgitzen ibilli da. Ag G 278. v. tbn. JAIraz Bizia 110. Kontau zetsazen uezabari ziranak eta ez-ziranak. SM Zirik 13. Diranak eta ez diranak, ementxe zabaltzen dituzte, nesken izen ona galduaz. MAtx Gazt 72. Beldurtieri hala direnak eta ez direnak aithorarazten. Larz Senper 24. Perugaitik iñun direanak eta ez direanak esaten ebazala! Bilbao IpuiB 44. b) Todos. Diranak eta ez diranak su-emalletzat artzen baditugu [...]. Uste ona izan bear dugu, ta ez beti gaizki pentsa. Lab SuEm 177.

adib: amorratu1, amorra, amorratzen 1 da/du ad. Norbait bere onetik atera. Judak, amorraturik, joan eta urkatu zuen bere burua. Gosez amorratutako lehoia. Goseak amorratzen nago. Amorratzen jarri zen eta direnak eta ez direnak esan zituen. Amorratuta zebilen. Amorratzen dago kantuan hasteko. Ez genuke behin ere haserretu behar, amorratzeraino bederen. Ezerk ez nau gehiago amorratzen.

direnak eta ez direnak 53: Elhuyar (“Material hori, lehenik eta behin, sailkatu egiten dute, berriz erabiltzeko modukoak direnak eta ez direnak bereizi”), Berria 28 (“Harrezkero, direnak eta ez direnak egin ditu aurrera jarraitzeko, mina baretuko zitzaion itxaropenaz”), EiTB 13, Jakin 2, Argia 7, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

direnak eta ez direnak 49: Berria 9, Joxerra Garzia 3, Patxi Zubizarreta 3, Josu Zabaleta 2, Bernardo Atxaga 2, Asisko Frantzizko 2, Luis Elberdin 2, Iñaki Segurola, Jenaro Garate, Elizen arteko Biblia, Fernando Rey, Juan Garzia, Mirentxu Larrañaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan sarreran.

dirham
iz. Arabiar Emirerri Batuetako diru unitatea. Kaxa barnean dirua zegoen, 100 dirham, eta mezu bat arabieraz idatzia.

Aztergaia: dirham

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Arabiar Emirerri Batuak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dirham emirrerribatuar: HiztEn; dirham: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dirham: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Arabiar Emirerri Batuetako dirua).

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dirham marokoar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dirham iz. (Arabiar Emirerri Batuetako dirua).

dirham marokoar
iz. Marokoko diru unitatea.

Aztergaia: dirham marokoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Maroko.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dirham marokoar: HiztEn; dirham: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dirham marokoar: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dirham sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dirham marokoar iz. (Marokoko dirua).

diru
1 iz. Salgai trukean edo salgaien balioa gauzatzeko, berariaz erabiltzen den gauzakia, bereziki metalezko pieza edo papera. (Multzokaria). Diru gutxi, asko, ugari izan. Bi euro, gaur egun, diru gutxi da. Dirua eta ondasunak. Dirurik eza. Dirua xahutu, eralgi, ebatsi. Dirua gorde, aurreratu, aurreztu. Dirua eman, eskatu. Haren beraren dirutik pagatu dut. Dirua itzuli. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Bide txarreko diru honek ez zion bakerik ematen. Abenduaren 16an gaixotasun hori ikertzen laguntzeko dirua lortzen saiatuko gara. Dirua lapurtu dizudala leporatu didazu. Ultzaman dirua ordaindu behar da onddoak eta perretxikoak biltzeko. Hegaldi baten atzerapenak diruzko ordainik jasotzeko eskubidea ematen al du? Eurogunearen arazoa da diru politikak talka egiten duela gobernuen politikekin. Diru premia zuen. Jesus!, hori da diru piloa! Diru mordoxka bildu dute. Diru puska bat jokatu dinat. Diru apur baten truke. Ez dela diru falta gure lehen arazoa. Enpresak diru arazoak omen ditu. Bere diru nahi zorigaiztokoarekin (...).
2 iz. (Pluralean). Adiskide eta diruak uzteak ekarri zizkion adiskide eta diru berriak. Bere diruak kontatzen. Han zituen ebatsitako diruak.
3 iz. Txanpona. Zilarrezko diru bat. Diru bat edo eraztun bat galtzen duzunean. Diru batzuengatik zerua saltzea. Urregorrizko hiru diru. Hogeita hamar diru zilarrezko eskaini zizkioten. Diru baten bi alderdiak.
4 iz. Salgaien prezioa adierazteko erabiltzen den unitatea, salerosketa eta trukerako erabiltzen dena. Denarioa erromatarren diru bat zen. Talentua balio handiko diru bat zen. Europako diru batasuna.

Esaera zaharrak

Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Diruak diru balio du. Kartari karta, eta burdinari dirua.

Aztergaia: diru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

metal diru, txanponak

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dirutan: onena da lur horiek errentan ipintzea, baina ez dirutan, baizik aletan, (diru) xehe: emazu (diru) xehea, diru(-)zorro.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: diru-etxe , diru-paper .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dirutan ("Onena da lur horiek errentan ipintzea, baina ez dirutan, baizik aletan")

diru egarri, diru-egarri
iz. Diruzaletasuna; diruzalekeria. Ik. diru gose. Gure mendiak hondatu ditu hauen diru egarriak.

Aztergaia: diru-egarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DIRU-EGARRI. v. DIRU-GOSE. a) Sed, ansia de dinero, codicia. Diru-egarriz eta zentzun gitxiz alogerak gora ta bera erabilte ori. Eguzk GizAuz 142. Diru-egarriz, herritik kanpo joatea? Iratz 178. Sortu da, ordea, diru egarria baso-jabeetan. Munita 129. Diru-egarri larregikoa sartu oan etzagunen biotzetan. Akes Ipiñ 25. Diru egarritan auzoko bat erail zulako. Etxde JJ 185. Neskatxa galdu digu / diru-egarriak! Auspoa 39, 88. Gure mendiak ondatu ditu / auen diru-egarriak. Olea 34. b) Sediento de dinero. v. diruzale. Bañan baso-jabeak diru egarri dira. Munita 22.

diru egarri 2, Berria (“proiektu erraldoiak, mundu osoko milioika bisitari erakartzeko asmoak eta ezarleen diru egarriak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu diru(-)egarri formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa diru-gose bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru sarreran. Sarrera horretan sartzekoa da baita ere diru(-)gose azpisarrera (orain gose sarreran soilik).

diru gordailu, diru-gordailu
iz. ekon. Banketxe edo kideko batean epe baterako sartzen den diru kopurua, ondoren interesekin jaso ahal izateko. Ik. gordailu 4. Banketxeetako diru gordailuak nabarmen gehitzen ari direla jakinarazi du Frantziako Bankuak. Ez dira herritarren diru-gordailuak blokeatuko, herritarrek dirua askatasunez mugitu ahal izango dute.

Aztergaia: diru-gordailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Ekon.

diru gose, diru-gose
iz. Diruzaletasuna; diruzalekeria. Diru-goseak ninduen hemendik eraman. Zenbat diren diru goseak eta okerkeriak hozkatuak. Diru-gose asegaitza.
diru iturri, diru-iturri
iz. Diruaren iturburua, dirua lortzeko modua edo bidea. Turismoa da, hain zuzen, uhartearen diru-iturri nagusietako bat. Alargunaren pentsioa da familiaren diru iturri bakarra. Aurrezki kutxak, gainera, buru-belarri jardungo du diru iturri berriak bilatzen.

Aztergaia: diru-iturri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:024 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diru-iturri 9: Gorka Bereziartua, Pedro Arranbide, Edorta Agirre 2, Gorka Azkarate, Itxaro Borda, Bixente Serrano, EiTB.com 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diru(-)iturri 156: Berria 104, Herria 21, J.M. Olaizola 3, Pallo Salaburu 6, Ramuntxo Etxeberri 2, Felipe Juaristi 2, Urtzi Urrutikoetxea, Jon Arretxe 2, Rafa Egiguren, Elena Touyarou, Iban Zaldua, Mikel Hernandez, Patziku Perurena, Txema Ramirez de la Piscina, Joan Mari Irigoien, Jose Morales, Joxean Agirre, Gotzon Garate, Migel Angel Mintegi, Patxi Zubizarreta, Koro Navarro, Harkaitz Cano, Jean Baptiste Etxarren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Mailegu onartzekoa da

oso erabilia, eta sartzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-iturri.

diru kontu, diru-kontu
iz. ekon. Bezero batek aurrezki-kutxa edo banku batekin egiten duen hitzarmena, bertan diru-gordailu bat ezartzeko eta haren zor-hartzekoak kudeatzeko; diru-gordailu horren zor-hartzekoen agiria; diru-gordailu hori bera. Ik. banku kontu; kontu korronte. Diru-kontuak blokeatu zizkizueten atxilotu zintuztenean. Diru kontu bat irekiko dute Hego Euskal Herrian, dirulaguntzak jaso ahal izateko.

Aztergaia: diru-kontu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:022 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diru-kontu 5: Unai Brea (“berak eman digu grabazio sasoietako diru-kontuen berri”), Anjel Lertxundi (“sistemari oso ondo datorkion diru-kontuei buruzko diskrezio erlijiosoaren kulpaz ez duzue sekula soldatei buruz hitz egin”), Martxel Aizpurua (“diru-kontu garbiak”), EiTB.com 2 (“Diru-kontuetan Realak ez du inolako zereginik”, “gastu handiei egin beharko zaie aurre Udaleko diru-kontuetatik").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diru-kontu 166: Berria 106, Herria 9, Joxemari Iturralde 6, Pello Salaburu 5, Gotzon Garate 4, Migel Angel Mintegi 3, Karlos Mintegi 3, Karlos Zabala 3, Fernando Rey 3, Xabier Olarra 3, Mirentxu Larrañaga 2, Sonia Gonzalez 2, Oskar Arana 4, Iñaki Segurola, Ander Irizar, Lopez de Arana, Patxi Iturritegi, Josu Zabaleta, Patziku Perurena, Joxerra Garzia, Pello Lizarralde, Anton Garikano 2, Joan Mari Irigoien, Matias Mujika, Julen Gabiria, Xabier Mendiguren Elizegi, J.M. Olaizola 2, Aingeru Epaltza 2, Jon Muñoz, Patxi Ezkiaga, Juan Martin Elexpuru, Joxan Elosegi, Iñaki Iñurrieta, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ekonomiako kontzeptua definitzeko azpisarrera gisa jasoko da, dagokion markarekin. Bide batez, auditore formaren definizioa. berrikusi: ‘diru kontuak’ dioen lekuan ‘kontuak’ soilik utzi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kontu.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Ekon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diru-kontu, diru-kutxa, diru-laguntza, diru-sari, diru-sarrera, diru-paper, dirutan, diruz, diruz lagundu: gehituko nituzke, oso erabiliak direlako"

 - [E116]: "hitz elkartuen honelako sailak ikusiz, Adurizi galdetu diot ea zergatik ageri den aztergai honetan hainbeste "elkarketa libre". Dioenez, hiztegi batua lantzeko erabaki zen metodologiari zor zaizkio gehienak: EEBS corpusean ageri ziren diru-kutxa bezalakoak diru-kutxa forman lematizatu zituzten (eta ez diru, batetik, eta, bestetik, kutxa) eta lema horietatik atera izan dira gero aztergaiko formak, eta lantaldeak aztertu ditu, jasotzeko egokiak zein diren erabakiz. Berezitasunen bat dutenak onartu dira normalean (adibidez, osaera berezikoak, edo maiztasun berezikoak, edo "gure kulturari dagozkionak" edo "kontzeptu egina" adierazten dutenak), eta sarrera gisa eskaini dira banaka batzuk, eta azpisarrera gisa nahiz adibide gisa besteak, eta gainerakoak libretzat eman. Ukaezina omen da arbitrariotasunaren lekua eta eragina, baina erremediorik gabea omen da, eta ez omen dago horri ihes egiterik. Eta oreka zaintzen saiatu omen dira. Jakina, guk beste mugak ezar ditzakegu, eta beste oreka bila dezakegu, XKren eskaerari kasu eginez; nolanahi ere, pentsatu beharko dugu horietako zein den azpisarrera gisa ematekoa, eta zein adibide gisa"

 - [E123]: "arrazoia du Adurizek, hiztegi guztietan izaten da nahikoa labainkorra zein hitz elkartu sartu eta zein ez erabakitzea. Goiko horiek hitz elkarketa libreak dira, erraz uler daitezkeenak".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ok".

diru kutxa, diru-kutxa
iz. Enpresa edo erakunde batek gastuetarako erabilgarri duen dirua. Plana aurrera ateratzeko 281 milioi euro bideratuko dituzte 2013an diru-kutxa publikoetatik. Zenbatekoa udaleko diru kutxatik ordainduko dutenez, ez dute krediturik eskatuko.

Aztergaia: diru-kutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh120 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DIRU-KUTXA. Caja, cofre donde se guarda el dinero. Gilzatzen dute diru kutxa. Mb IArg I 313. Yerusalemeko yauretxean, orain gure elizetan bezela, bazan diru-kutxa bat; ara egozten zuten Israeldar zintzoak dirua, Yaunaren etxeko bearretarako. Ir YKBiz 404. Bañan ez al duzu diru-kutxan sartu kartera? Izeta DirG 28. Tesoro, arcas públicas. Uste bagako kastuak gaitik, eta ez diran legez sartu diru-utxan pagetako erabagirik egozan diru guztijak, ezin izan dau kunplidu. (1866). BBatzarN 223.

adib: diru 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Diru-gosea. Diru nahia, premia. Diru piloa, mordoxka. Diru puska bat. Diru apur baten truke. Diru falta. Diru iturburuak. Diru laguntza. Diru arazoak. Diru biltzea. Diru kutxa.

diru(-)kutxa 121: Deia 2, Elkar, Consumer, Berria 49, EiTB 38, Argia 24, Laneki 3, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

diru(-)kutxa 60: Herria 17, Berria 8, Itziar Otegi 5, Jon Muñoz 5, Xabier Olarra 3, Edorta Jimenez 3, Joxemari Urteaga 2, Iñaki Iñurrieta 2, Alberto Ladron Arana 2, Jon Alonso, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Edorta Agirre, Oskar Arana, Jon Alonso, Mirentxu larrañaga, Joxerra Garzia, Jose Morales, Jon Maia, Irene Aldasoro, Ramon Saizarbitoria, Eskarne Mujika.

LB: 134; EPG: 60; ETC: 680.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: diru-kutxa (pl.), arcas municipales: udaleko diru-kutxak; Adorez: diru-kutxa: iz. arca de tesoro, caja de moneta; arcas públicas: herri diru kutxa; Labayru: diru-kutxa caja de caudales, caja fuerte.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "diru-kutxa = caja fuerte".

adib: kutxa 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Diru nahia, premia. Diru piloa, mordoxka. Diru puska bat. Diru apur baten truke. Diru falta. Diru iturburuak. Diru arazoak. Diru biltzea. Diru kutxa. // diru 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Diru nahia, premia. Diru piloa, mordoxka. Diru puska bat. Diru apur baten truke. Diru falta. Diru iturburuak. Diru arazoak. Diru biltzea. Diru kutxa.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta udaleko diru-kutxa bezalako adibide bat gehitu liteke. diru 2 adiera ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kutxa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa diru sarreran.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa diru eta kutxa sarreretan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da diru eta kutxa sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "dirukutxa [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

diru paper, diru-paper
iz. Ik. billete. Ez dizkizut zilarrezko txanponetan emango, diru-paperetan baizik. Eskuan ehun pezetako diru papera ezarri zidan.
diru sari, diru-sari
iz. Dirutan ematen edo ordaintzen den saria. Aurtengo ekitaldiko irabazleak 3.000 euroko diru-saria jasoko du. Etxean ez ziguten diru sari handirik ematen eta sosik gabe ibiltzen ginen beti.

Aztergaia: diru-sari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diru-sari 35: Berria, EiTB.com 34.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diru-sari 78: Berria 58, Patxi Zubizarreta 3, Iban Zaldua 2, Iñaki Zabaleta 2, Jon Muñoz 2, Iñaki Mendiguren, Mirentxu Larrañaga, Arantxa Iturbe, Iban Zaldua, Joan Mari Irigoien, J.M. Olaizola, Pablo Sastre, Josu Landa, Harkaitz Cano, Piarres Xarriton, Eskarne Mujika.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Mailegu onartzekoa da

oso erabilia, eta sartzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "dirusari grafia proposatzen dut" (2004-06-02)

diru sarrera, diru-sarrera
1 iz. Banku kontu edo kideko batean dirua sartzea. Bidaian parte hartu nahi dutenek irailaren 22a baino lehen Euskadiko Kutxan 25 euroko diru-sarrera egin beharko dute. Diru sarrera egin izanaren agiria erakutsi beharko da.
2 iz. Dirutan jasotzen den kopurua. Zelaiaren izena aldatzeagatik diru sarrera ederra eskuratuko genuke. Ikerlanek 15 milioi euroko diru sarrerak izan zituen iaz. Gure diru sarreren arabera bizi behar dugu.

Aztergaia: diru-sarrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diru-sarrera 116: Argia 14, Berria 14, EiTB 88.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diru-sarrera : Berria 229, Iñaki Heras 7, Koro Navarro 7, Xabier Olarra 6, Iñaki Mendiguren 3, Oskar Arana 3, Mirentxu Larrañaga 3, Urtzi Urrutikoetxea, Lopez de Arana, Amaia Lizarralde, Joseba Urteaga, Iban Zaldua, Ramon Etxezarreta, Pako Aristi, Elizen arteko Biblia, Ibon Uribarri, Xabier Mendiguren Elizegi, Joan Mari Irigoien 2, Arantxa Iturbe, Irene Aldasoro, Pello Salaburu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Diru sarrerak: Ingresos".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Mailegu onartzekoa da

oso erabilia, eta sartzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sarrera.

diru truk, diru-truk
adb. Diruaren truke. Maitasuna diru truk erosten dutenak.

Aztergaia: diru-truk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: DIRU-TRUK. Por dinero, a cambio de dinero. Ta géro guti guti ellegatuzé salzerá dirutrúk bere Maestru dibinoa. LE Urt ms. 75r. Jainkoaren doaia diru-truke ematen dala. Lard 492. Bi girixtinogai gathibo egin zituzten, bainan dirutruk utzi zituzten zohazela. Prop 1893, 197 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Diru-truka alaba / nai zenduke saldu. Tx B II 27. Maitasuna erosten / dutenak diru-truk. Or Eus 38. Ez egoan uri aretan, [...], bizikletarik saltzen ez diru-truke erabilterik bere. Erkiag BatB 61. Afrikan diru truke / salduta odola. Ayesta 70.

diru(-)truk 12: Aizu (“Ustezko “mozorro historikoak” soinean, turistekin batera argazkiak ateratzen dituzte diru truk”), Elhuyar (“Azkenik, jendea oporretan gure etxean diru-truk ostatatzeko zerbitzuak daude”), Berria 6 (“Dirua diru-truk irabazteko estrategia ekonomikoak”), EiTB (“hau da, upategia diru-truk bisitatzea”), Argia 3 (“Hauek ez dute dirua dohainik ematen, ez eta diru truk ere, enpresa pribatuek egingo luketen bezala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

diru(-)truk 9: Herria (“Batzu badituzte libratuak, diru truk hain zuzen, nehork ez holakorik salatua gatik ere”), Berria (“Manzanok diru truk esan zituen esandakoak”), Elizen arteko Biblia 3 (“Erregeak erantzun: - Izreelgo Naboti esan diot bere mahastia diru truk niri saltzeko edota, nahiago bazuen, beste mahasti bat emango niola berearen ordez. Baina ez didala emango bere mahastia erantzun dit”), Pello Lizarralde 2 (“Alan Laddek diru truk edonor hiltzen zuenaren papera egiten zuen”), Txiliku (“eta baita presazko sexu-beharrak asetzeko beren burua diru truk eskaintzen zuten emaztekien etxe goxoak ere”), Harkaitz Cano (“EXCHANGE WECHSEL irakurtzen da bankuaren errotuluan: umea diru truk aldatzera doala izan liteke begirale zoli batek egingo lukeen eszenaren irakurketa”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

truk sarreran agertzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa musu(-)truk bezala.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-truk.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru sarreran, ‘diru trukean’ definizioarekin eta adibide batekin: “diru truk eman nion…” antzeko zerbait.

diru truke, diru-truke
1 adb. Diruaren ordainetan. Sistema kapitalista basati batean bizi gara: ia dena egiten da diru truke. Informazioa diru-truke saltzen zuten. Jainkoaren dohaina diru truke ematen dela uste izan duzulako. || Diru apur baten truke.
2 iz. Dirua trukatzea. Diru-truke huts bat izan da.

Aztergaia: diru-truke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 121 (Aizu 4, Argia 7, Berria 43, EiTB 11, Elhuyar 3, Elkar 24, Erlea 1, Consumer 4, Espainiako Gobernua 3, Euskaltzaindia 1, Goiena 2, Jakin 7, Laneki 3, UEU 8); ETC: 470

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: diru-truke/diru truke iz. cambio monetario / Labayru: diru-truke 1 adb. por dinero, a cambio de dinero. Lortu ginei libre ixtea, baina diru-truke: Podríamos liberarlo, pero a cambio de dinero / NolaErran: au cours actuel du change oraingo diru trukearekin – egun hauetako kanbioarekin. / Euskalterm: diru-truke (Ekon. TN da).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

nazioarteko dirutruke

[cf diru(-)truk adb. EHn] abonatu1 2 da/du ad. Zerbitzu bat jasotzeko edo ikuskizun sail bat ikusteko eskubidea lortu, gehienetan diru truke. Zerbitzua komunikazio mugikorren operadore batera abonatu diren pertsonek soilik erabili ahal izango dute. // [diru] dirutan adb. Diru truke; diruz. Onena da lur horiek errentan ipintzea, baina ez dirutan, baizik aletan. Dirutan edo aletan ordaindu. Osasunik ezin da dirutan erosi. // eroserraz adj. g.er. Diru truke norbaiti mesedea egiteko, bere eginbidea ez betetzera erraz makurtzen dena. Haatik, batto leial eta zuzena delarik, bertzea da gaizto eta eroserraza. // ostatu 1 iz. Diru truke jan eta lo egiten den etxea. Zaragozako ostatu batean igaro zuen gaua. Ostatu batean gela bat hartu. Ostatu batera joan beharko diat jatera. Ostatu bila hasi ziren. Ostatuko etxekoandrea. Ostatuko nagusia. Ostatuko neskarekin hizketan. Gipuzkoako ostatu garbi txukunak. Ostatu jabea. || Ikazkinaren etxea izan zen San Frantziskoren ostatua. // pentsio 2 iz. Diru truke jan eta lo egiten den etxea edo etxebizitza, ostatua baino maila apalagokoa. Bikoteak, diru arazorik ez zuenez, hotel zahar eta dotore batean hartu zuen ostatu; guk pentsio txiki batean. // prostituitu 1 da/du ad. Norbaitek, diru truke, sexu zerbitzuak eskaini; norbait sexu zerbitzuak eskaintzera behartu. Emagalduen gisa prostituitzen ziren. Prest hago heure burua prostituitzen jarraitzeko janari eta bizitokiaren truke? // prostituta iz. Diru truke sexu zerbitzuak eskaintzen dituen emakumea. Ik. puta; emagaldu. Telefonoa hartu eta egunkariko prostituta haietako bati hots egin zion. // prostitutu iz. Diru truke sexu zerbitzuak eskaintzen dituen pertsona, bereziki gizonezkoa. Ik. prostituta. Egia da hiriko prostitutu guztiak dituzula lagun, eta den-denak kontratatzen dituzula? /// truke 2 adb. Trukean, ordez. Hire gorputza nire arimaren truke. Ai, zure bizia nirearen truke erosi ahal baneza! Eta zenbait pezetaren truke bihotzeko bake hori ateratzea gutxi al da? Jainkoaren dohaina diru truke ematen dela uste izan duzulako. Zenbat neke, alferrak atorra janztearen truke. //////// iz.: trukatzaile adj./iz. Trukatzen duena; bereziki, ogibidetzat diru trukea duen pertsona. Trukatzaileen dirua barreiatu eta mahaiak irauli zituen. // diru 5 iz. Salgaien prezioa adierazteko erabiltzen den unitatea, salerosketa eta trukerako erabiltzen dena. Denarioa erromatarren diru bat zen. Talentua balio handiko diru bat zen. Diru trukea. Europako diru batasuna. // truke 1 iz. Trukatzea. Ik. trukada; trukaera. Diru trukea. Ondasun baten trukerako balioa.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Beste sarrera batean argitzekoa

truke sarreran agertzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, bi kategoriatan: iz. eta adb. Bide batez, truk formatik Batez ere Ipar. marka kendu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "dirutruke [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

diru xehe
iz. Esku arteko dirua, eguneroko beharretarako esku artean erabiltzen dena. Emazu diru xehea. Diru xeherik ba al duzu aldean?

Aztergaia: diru xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: emazu (diru) xehea.

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

(diru) xehe forman emango da, oso arruntak omen direnez "emazu xehea" modukoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "nik ez nuke xehe forman bakarrik emango; diru xehe ere jasoko nuke" (1994-10-20)

diru zorro, diru-zorro
iz. Dirua gordetzeko eta eramateko zorro edo poltsa txikia. Ik. zisku. Bi milako bat atera du diru zorrotik.

Aztergaia: diru zorro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Euskaltzaindiaren Arauak

cf. EArauak 80: "kartera* e. diru(-)zorro, paper(-)zorro".

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "diruzorroa = monedero".

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "zergatik baztertu da? Kartera hobesteko ote?" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diruzorro: ez dakit zergatik beti marrak edo indefinizioak (-) ipintzen ibili behar dugun honelako hitz laburrotan. Dioguna diogula, ez dago ezberdintasunik diruzorro eta eskuzorro, eskuzapi eta eskuzerra artean, eta azken hauek loturik ematen ditugu. Arazo hau berriz ikustekoa litzateke, koherentziagatik"

 - [E116]: "arau bat emana du Euskaltzaindiak (25. araua); hor daude irizpide nagusiak, eta irizpide horien arabera, salbuespenak dira eskuzapi bezalakoak. Ez dut uste salbuespenak bihurtu behar ditugun orain arauaren irizpide edo oinarri. Nahi bada, ken liteke lerro hau, baina bere horretan utzi behar da lehen itzulian onartu genuena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ok".

diru-egarri
adj. Diruzalea. Ik. diru-gose. Baso jabeak diru-egarri dira.

Aztergaia: diru-egarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DIRU-EGARRI. v. DIRU-GOSE. a) Sed, ansia de dinero, codicia. Diru-egarriz eta zentzun gitxiz alogerak gora ta bera erabilte ori. Eguzk GizAuz 142. Diru-egarriz, herritik kanpo joatea? Iratz 178. Sortu da, ordea, diru egarria baso-jabeetan. Munita 129. Diru-egarri larregikoa sartu oan etzagunen biotzetan. Akes Ipiñ 25. Diru egarritan auzoko bat erail zulako. Etxde JJ 185. Neskatxa galdu digu / diru-egarriak! Auspoa 39, 88. Gure mendiak ondatu ditu / auen diru-egarriak. Olea 34. b) Sediento de dinero. v. diruzale. Bañan baso-jabeak diru egarri dira. Munita 22.

diru egarri 2, Berria (“proiektu erraldoiak, mundu osoko milioika bisitari erakartzeko asmoak eta ezarleen diru egarriak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu diru(-)egarri formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa diru-gose bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru sarreran. Sarrera horretan sartzekoa da baita ere diru(-)gose azpisarrera (orain gose sarreran soilik).

diru-gose
adj. Diruzalea. Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin. || Diru-gose dabiltza ugazabak, beti bezala.

Aztergaia: diru-gose

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan diru-gose azpisarrera diru sarreraren barruan: a) 'ansia de dinero, codicia': Mg ("Diru goseaz limosna txit gutxi egiñaz", "Behintzat ez dau itxutuko au diru gosiak"), VMg ("Diru goseak darabiltza), Ur MarIl ("Dirugosiak geituten dau sarrazenuen gaistakerija"), Lard ("Barreatu zan, Jerusalendik igesegindakoak sabelak urrez beteak zeuzkatela, eta diru gose onekin, [...], sabela idikitzen zioten"), Dv LEd ("Non dira diru-goseak moltzatu dituen urhe eta zilharrak?"), AB AmaE ("Diru goseak nindun emendik eraman"), Elsb Fram ("Guziz dutelako urhe eta diru gose eta egarri bat"), Sor Gabon ("Diru-gose zurkeriyak!"), Zby RIEV ("Hik, bai, diru gose zorrotza"), Arb Igand ("Bertzeak, diru gose tzar bati zarraizkola, auzo herrirat dohazi"), Or Mi ("Zenbat dire diru-gosek eta okerkerik ozkatuak!"), Barb Leg ("Nire diru gosearen gatik, ni, orai, izpiritu gaixtoak hartua naiz"), Or Eus ("Hurrengo batez isilduko du / diru-gose ezin-isilla"), Lf Murtuts ("Frantziako erregeak ez balu halako diru gose izigarria erakutsi"), NEtx Antz ("Bestentzat diru-gose larriegiak!"), Or Aitork ("Erantzi etzazu diru gosearen lapardiak", "Dirugosez dirua gorde"), Vill in Bilbao IpuiB ("Gure egunotan diru-gosea iñoiz baiño gehiago dabil munduan"), Akes Ipiñ ("Biotzetan diru-gose gorrie sortu oan"), MEIG ("Bere eta besteren dirugoseak bortxaturik"); b) 'codicioso': Dh ("Diru gose batek, [...] bil beza haren bihotza asetzeko behar den bezenbat urhe ta zilhar"), HU Zez ("Ez direla jaun errient guziak batzu bezen diru gose"), Zerb Azk ("Beti diru gose direnen ametsak utzirik"), Or Aitork ("Alipi zintzoa ez da diru-gose"), Zait Plat ([Sofista] aien izkera dala-ta, bekozko ilun edo ortzargi dirala-ta, diru gose dirala-ta"), Larre in Xa Odol ("Muga hortan pasatzale diru gose batzuek gosez eta hotzez hiltzerat utzi dituzten gizon beltz batzuez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diru-gose (eta dirugose) 13: a) Ker Didaje 2 ("arropuzkeri, diru-gosea, berba gordiñak, ikusi-eziñak, ausarkeria, aundikeri ta ustekeria", "gizonezko otzanak, diru-goserik ez dabenak, egizaleak eta aztertuak izan daitezala"), Lab ("Ez diru gosez, baizik beti musu-truk egiten dutena"), Or Aitork (OEHko agerraldi bera), S. Aranbarri ("sal-erosleen asegabeko diru-goseagatik"), J. Gaztañaga ("Azkenik, diru-goseak eraginda, bereala aziko diran landareak sartzeko joera izan da"), J. Lekuona ("Horrelako altxorrekin aberastu nahi dutenen diru-goseak ez du ezertxo ere lortzen"), Irakur/4 ("Nazkaturik omen zegoen Jupiter jainkoa Midasen diru-gosea ikusirik, eta zigor bat eman nahi omen zion"), Herr 1965 ("Gazte horien urratsak ez dabilzkate ez diru goseak, ez ohore goseak, ez kargu goseak #mdash# bainan, Eskual-Herria salbatzeko amets garbiak"); b) Ker Didaje ("Ez zara diru-gose izango, ez lapur, ez azaluts, ez maltzur, ez arro"), J. Pochelu ("Aldiz diru gose nintzan eta nahi nituen ardietsi ahal nituen guziak, egite gutiegienarekin"), J.A. Arrieta ("Badira, lanaren azpian lehertuak daudenak [...] lan-gose edo diru-gose direlakoz"), Ox ("Diru gose dena ez dabila bakea nahiz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diru-gose : AB38 1; dirugose : HiztEn (diruzalea) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diru-gose : ElhHizt (AS: 1 avaricia, codicia; 2 avaro, avaricioso, codicioso), PMuj DVC (1 sed de riquezas, mercantilismo; 2 codicia de riquezas, avaricia, avidez; 3 hambriento de riquezas, codicioso, avaricioso, ávido, ansioso de riquezas); dirugose : HiruMila (1 avaro, codicioso; 2 codicia, avaricia), Casve EF (cupide), DRA (sediento de dinero, codicia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: dirugose / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

gose sarrerako AS gisa eskaintzea proposatu zen diru- osaerakoak ikustean (eta Euskaltzaindiak bere hartan utzi zuen proposamena).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gose sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz. eta izond.

dirua atera
1 du ad.-lok. Banketxe bateko kontu batetik billeteak edo txanponak eskuratu. Kutxazain batetik bere kreditu-txartelarekin dirua atera ondoren. Dirua ateratzeko bankura joan dira Zipreko herritarrak.
2 du ad.-lok. Dirua irabazi, dirua lortu. Dirua ateratzeko era berri bat. Gurasoak eta ikasleak batera ari ziren lanean DBHko 4. mailako ikasleen ikasturte bukaerako bidaiarako dirua ateratzeko. Ez genuen musikatik dirurik ateratzen, gasolinaren truke jotzen genuen gehienetan. Ez dugu jokalariak salduta dirurik atera nahi.

Aztergaia: dirua atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru eta atera sarreretan.

dirua batu
du ad.-lok. Bularreko minbiziari aurre egiten laguntzeko dirua batuko da abenduaren 16an.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

dirua bildu
du ad.-lok. Bastidako ikastola berritzeko dirua bildu dute Araba Euskaraz jaian. Batzuk dirua biltzen, besteak goseak hiltzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

dirua bota
du ad.-lok. Dirua dudazko edo alferrikako gauzetan gastatu. Ik. eralgi; xahutu 2. Hori dirua botatzea da. Ez gaude dirua botatzen ibiltzeko. Etxea jabetzan izateko kulturaren eraginez, alokatzea dirua botatzea den ustea zabaldu da.

Aztergaia: dirua bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru eta bota sarreretan.

dirua egin
du ad.-lok. Dirua irabazi, bereziki diru asko irabazi. Artista gehienentzat helburua ez da salmentekin dirua egitea. Dirua egiten jarraitzeko edozer gauza egiteko gai direla erakusten du horrek. Eraikuntzaren bidez dirua egin nahi izan du enpresak.

Aztergaia: dirua egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DIRUA (DIRU ASKO, etc.) EGIN. Tr. Diru egin es poco frecuente (lo hallamos en Aguirre, Larzabal y Basarri); en general se emplea determinado: dirua (diru asko, etc.) egin. a) Ganar dinero. "Adinerarse, [...], diruak egin" Lar y Añ. Diru hanitz zuela eginen, / eta aisa zela aberatsturen. Arch Fab 177. Guzietaz diru da hari egiten. Gy 281. Diruak egiteko / da modu ziurra. Azc PB 319. Artzaingotik nahi badu diru egin. Larz Iru 28. Zalla dek diru egitea. Ag G 251. Bera nola izandu baitzan Ameriketan, eta diru pixka bat nola egin baitzuan. Ill Testim 6. Zelan atondu zan ain aldi laburrian ainbeste diru egiteko? Kk Ab I 76. Dirua, egiten baiño, jagoten gatxago. (V-arr). EZBB I 80. Naiko dirua egin du. Tx B II 85. Nola egin duk diru ori? Or QA 47. Buru asko barik be naiko diru egiten dot nik. Bilbao IpuiB 99. Atzo egindako diru pixarrak / gaur nolatan dauzkan janik. Azpillaga in Mattin 127. Indietara joan da dirua egin nai. JAzpiroz 15. Ortik dirua egin du, korrikatik baño geiago. Albeniz 112. b) Costar dinero. Belhar miragarri eta diru handia egiten zuen baten uretik. Lg II 217. Nahi duzu jakin zer diru egiten duken pintaka? Beha hunat: absinthe, 95 libera; angelique 150. JE Bur 88. Diru asko egiten dabe orain Regoyosen kuadruak. Alzola Atalak 139. Dar dinero (un producto). Modu onetan saldutzen dan sagardoaren balioa, orain diru asko egiten daben denporan zertxobait izan arren, ugaritasunak merkatzera dakarrenean, utsera biurtzen da. Izt C 142. Tipulak aurten diru aundiya egiten du. Sor Bar 59. Arrañak diru asko egingo daben ustea bada. Ag Kr 39. Arraiña naikoa samar erabillen arren, diru ederra egiten eban saldukeran. Erkiag Arran 113. Esneak diru egiten du. Basarri 142.

adib: gordezale adj. Gordetzen zalea dena. Ekandu zaharren gordezaleak. Gordezaleak direnek dirua egiten dute Ameriketan.

dirua egin 119: Aizu 2, Deia 2, Elhuyar, Consumer 5, HABE, Berria 58, EiTB 17, Jakin 6, Argia 16, Erlea 4, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dirua egin 45: Berria 15, Iñaki Mendiguren 4, Txiliku 3, Elizen arteko Biblia 2, Gotzon Garate 2, Irene Aldasoro 3, Xabier Montoia, Felipe Juaristi, Ramon Etxezarreta, Xanti Iruretagoiena, Koldo Zuazo, Joan Mari Lekuona, Unai Elorriaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Garzia, Pello Lizarralde, Joan Mari Irigoien, Joseba Sarrionandia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru sarreran.

dirua ezarri
du ad.-lok. Dirua banku batean ezarri zuen. Turismoan dirua ezartzen bada, horrek lur espekulazioa ekarriko du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

dirua galdu
du ad.-lok. Inbertsio, negozio edo kideko batean diru kopuru batez gabetua gertatu. Jendeak dirua galdu du eta berotuta dabil. Muga eguna iritsi eta inbertsioak okerreko bilakaera eduki badu, inbertsiogileak ez du dirurik galduko, baina irabazi ere ez du egingo. Herriaren horniketa bermatzeko garestiago erosi behar zuen kanpoan; beraz, dirua galtzen ari zen. || Erabaki horren ondorioz, enpresak diru asko galdu omen zuen eta 70 langile kaleratu behar izan zituen.

Aztergaia: dirua galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru eta galdu sarreretan.

dirua gastatu
du ad.-lok. Ez da sasoirik onena dirua gastatzeko. Kasu bakan batzuk kenduta, gure gazteek ez dute kulturan dirurik gastatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua gastatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

dirua ipini
du ad.-lok. Gaur dirua ipintzen duzu bankuan, gerora atera ahal izan dezazun.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

dirua irabazi
1 du ad.-lok. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz, diru sari bat eskuratu. Nik ere nahi nuke lan egin eta dirua irabazi. Oso ondo bizi naiz idazletzatik, dirua irabazten dut eta ez gara asko hori esan dezakegunak. Googlek ez zuen dirurik irabazi lehendabiziko bi urteetan. || Diru asko irabazi du aurten.
2 du ad.-lok. Diru asko irabazi. Ik. aberastu. Ameriketatik dirua irabazita, baina fedea galduta datozen euskaldunen irudia. Badakik, dirua irabazi nahi baduk, bazeudek beste negozio batzuk; izerdi gutxirekin dirua erruz irabaz litekek.

Aztergaia: dirua irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘aberastu’ adiera ere badu eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru eta irabazi sarreretan.

dirua jaso
du ad.-lok. Garbi ez dudana da sarituek dirua jaso behar duten ala ez. Dirua jaso ahal izateko, berriz, kontu-korronteak zabalduko dituzte hainbat banku eta aurrezki kutxatan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: dirua jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dirua jaso, kobratu

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper