50535 emaitza bilaketarentzat - [13001 - 13050] bistaratzen.

dirua jokatu
du ad.-lok. Dirua jokoan jarriz apustu egin. Azken urteetan dirua jokatzeko modu berriak agertu eta hedatu dira. Ez dute dirurik jokatuko, baina ikuskizunik ez da faltako. || Pilotalekuan diru asko jokatzen zen.

Aztergaia: dirua jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa diru eta jokatu sarreretan.

dirua zuritu
du ad.-lok. Legez kanpoko negozioetatik atera den dirua legezko bihurtu, legezko negozioetan inbertituz. Drogaren salerosketaren bidez lortutako dirua zuritzeko. Dirua zuritzen eta lapurretan arituz. Dirua zuritzeagatik atxilotu dute.

Aztergaia: dirua zuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Orain arte zuritu sarrerako 6. adieran jaso zegoen. Azpisarrera eginez gero, adiera hori kentzekoa da.

dirualdi
iz. Dirua dagoen aldia, dirua irabazten den aldia. Arrantzaleak baserritarrak baino estutxoago bizi izan ohi dira, eta dirualdi dutenean ere, ogi zorrak kitatu eta ez zaie gauza handirik ziskuetan gelditzen.

Aztergaia: dirualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

dirubide
iz. Irabazpidea. Baso ona duen etxeak badu beti dirubidea.

Aztergaia: dirubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

irabazpidea.

dirudienez
Ik. itxura denez; itxuraz 2;  + itxura 6; antza denez; agidanez; agidanean; ageri denez. Onik dago eta ederrik, dirudienez behintzat. Nahiago zuten, dirudienez, gidaritza eskasa inolako gidaritzarik eza baino.
Loturak

Aztergaia: dirudienez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. 2 irudi / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikari dagokiona.

dirudun
adj./iz. Diru asko duena, aberatsa. Jende diruduna eta zerbait ikasia. Adiskide dirudunei eskatuta. Diruduna izateko ahaleginak egiten ditu. Nire aldean daude dirudunak gaizki; arrosak bizi dira arantzekin nahasi.

Aztergaia: dirudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diruketa
iz. Ipar. Dirutza. Holako diruketa ederrak emaztearen kopeta iluna argiarazi zuen. Zer erokeria, holako diruketa endurtzea batere beharrik gabe!

Aztergaia: diruketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

dirutza.

dirukoi
adj. g. er. Diruzalea.

Aztergaia: dirukoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-koi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

diruzalea.

dirulaguntza
iz. Diruz ematen den laguntza, bereziki Administrazioak edo erakunde pribatu batek gizabanako bati edo beste erakunde edo talde bati helburu jakin baterako ematen dion laguntza ekonomikoa. Gobernuak 2.300 euroko dirulaguntzak emango dizkie kalteak izan dituzten herriei izurriteari aurre egiteko. Lana aurkitu ezean dirulaguntza jasoko du familiak. Aitaren dirulaguntza zuelako.
dirutan
adb. Diru truke; diruz. Onena da lur horiek errentan ipintzea, baina ez dirutan, baizik aletan. Dirutan edo aletan ordaindu. Osasunik ezin da dirutan erosi.
Loturak

Aztergaia: dirutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dirutan: Onena da lur horiek errentan ipintzea, baina ez dirutan, baizik aletan.

dirutegi
1 iz. g. er. Diru ontzia, bereziki limosna botatzeko ontzia. Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita.
2 iz. g. er. Diru altxorra.

Aztergaia: dirutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

dirutsu
adj. Diruduna. Aita-amak dirutsuak izan balira!

Aztergaia: dirutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu/-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

diruduna.

dirutu, diru/dirutu, dirutzen
1 du ad. Zerbait, salduz, diru bihurtu. Baldin dirutuko badute, eraman behar dute sagarra osorik eta bide luzean herri handietara.
2 da/du ad. Aberastu. Ederki dirutuak zeuden.

Aztergaia: dirutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

diru(tu), dirutzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 du ad. salduz, diru bihurtu. 2 da/du ad. aberastu.

dirutza
iz. Diru kopurua, bereziki handia. Jaso duten dirutza aski iruditzen ez zaielako. Dirutza handiak saritzat emango zizkiola. Dirutza handia balio zuen. Sekulako dirutzak eman balizkie bezala. Hainbesteko dirutzak jaialdietan eralgitzea.

Aztergaia: dirutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diruz
1 adb. Dirua erabiliz, diru truke. Diruz erosten ez dena. Diruz ordaindu ezin dena. Diruz konpon zitekeena, orain luzatu baino ez da egingo.
2 adb. Diruari dagokionez, diru aldetik. Berak badaki gu ere diruz gaizki gabiltzala. Diruz larri dabiltzanentzat.
Loturak

Aztergaia: diruz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS: DIRUZ. Con dinero, por medio de dinero. Muy frecuente en expresiones del tipo diruz ez da pagatzen (erosten, etc.). Cf. supra (1), ejs. en los que diruz es complemento de un vb.: diruz bete (ase, etc.), o bien de un adj. o adv.: diruz gaizki ibilli, diruz aberats, etc. Fakea ezta diruz erosia. RIs 35. Alkatea diruz itsutzen da, lausenguz eta faborez gobernatzen da. Ax 438 (V 285). Diruz korrunpitu zuten / haren espensaria . EZ Noel 95. Joia balios bat diruz erosten ez dena. ES 106. [Ez duala] artoa izateko modurik ez diruz, ez bestela. AA II 210. v. tbn. Gy 153. Gozaldi oso beteak ez dirala pagatzen diruz. Izt C 130. Diruz desafiyoka / asi zaizkit fuerte. Xe 291. Diruz egiten gera / gauz askoren jabe. Urruz Urz 62. Leku egin zion gogoz, baita diruz lagundu ere. Or SCruz 38. Yakitez ez baiño diruz abade egin zirala. "Con dineros". Or Tormes 105. Zuzendari Nagusiak diruz nekaldu ditzake Arkibidelariak. EAEg 31-12-1936, 690. Berak bere diruz eginarazi kapera batean. Zerb Azk 45. Diruz etzazu saldu / zuk garbitasuna! Auspoa 39, 88. An egoten zan Gobernuko gizon bat zeetasunak eruateko, eta emen diruz eukan ordaiña. Gerrika 123. v. tbn. ForuAB 89. Ayesta 44. MEIG I 117.

adib: diru 1 iz. (Multzokari gisa). Salgai trukean edo salgaien balioa gauzatzeko, berariaz erabiltzen den gauzakia, bereziki metalezko pieza edo papera. Diru gutxi, asko, ugari izan. Bi euro, gaur egun, diru gutxi da. Dirua eta ondasunak. Dirurik eza. Dirua irabazi, galdu, bota, xahutu, eralgi, ebatsi. Dirua gorde, aurreratu, aurreztu. Dirua eman, eskatu, batu, bildu. Dirua ezarri, ipini (irabazpide batean). Haren beraren dirutik pagatu dut. Dirua itzuli. Diruz erosten ez dena. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Bide txarreko diru honek ez zion bakerik ematen. || Esr. zah.: Diruak diru balio du. Kartari karta, eta burdinari dirua.

diruz 1030: Aizu 17, ElCorreo 4, Deia 28, Elhuyar 5, Consumer 41, HABE, Berria 526, EiTB 106, Euskaltzaindia 3, Gipuzkoako batzar nagusiak 2, Jakin 33, Karmel 5, Argia 127, Laneki 12, Erlea 6, DiarioVasco 114.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

diruz 474: Berria, Herria, Elizen arteko Biblia, Asisko Frantzizko, Lopez de Arana, Fernando Rey, Oskar Arana, Gotzon Garate, Koro Navarro, Felipe Juaristi, Pello Lizarralde…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-z librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

diruz erosi aztertzean proposatu da diruz azpisarrera egitea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa diru sarreran.

diruz lagundu
du ad.-lok. Zinema diruz laguntzen duten herrialdeak laurogei baino gehiago dira. Diruz lagun daitezkeen ikastaroak. Abian da proiektua diruz laguntzeko kanpaina.
Ohiko lexiak

Aztergaia: diruz lagundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: subvencionar

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

diruzain
iz. Erakunde bateko diru arazoez arduratzen den pertsona. Euskaltzaindiko diruzaina. Erregeren diruzaina.

Aztergaia: diruzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
diruzaintza
iz. Diruzainari dagozkion zereginen multzoa; diruzainaren lanbidea. Diruzaintzarako, Agirre jauna hautatu zen.

Aztergaia: diruzaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

diruzantza, diruzaingoa

diruzale
adj./iz. Diruaren oso zalea dena. Merkatari diruzaleak. Aberats diruzale bat. Lapur bihurtzeraino diruzalea. Balaam diruzaleegia zen, hain era ona nolanahi galtzeko. Dirudun eta diruzaleak.

Aztergaia: diruzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diruzalekeria
iz. Diruzaletasun gaitzesgarria. Gizon zekenaren diruzalekeria.

Aztergaia: diruzalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diruzaletasun
iz. Diruzalearen bizioa. Ik. diruzalekeria. Harrokeria eta diruzaletasuna.

Aztergaia: diruzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diruzaletu, diruzale/diruzaletu, diruzaletzen
da/du ad. Diruzale bihurtu. Diruzaletu ziren, eta diruaren truke bidegabekeria asko egiten zituzten. Lapurreta txikiak egitera ohitu zen; diruzaletu zen eta Jesus bere maisua saldu zuen.

Aztergaia: diruzaletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

diruzaletu, diruzale(tu), diruzaletzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

diruzaletu, diruzale(tu), diruzaletzen

diruztatu, diruzta, diruztatzen
du ad. Diruz hornitu. Ikasketa gutxiko edota ikasketarik gabeko gazteentzat 150.000 lanpostu diruztatuko ditu Frantziako Gobernuak ondoko bi urteetan.

Aztergaia: diruztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): diruztatu 30: Berria 26, Jakin 2, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diruztatu : Berria 14, Herria 5, Itxaro Borda.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu diruztatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta hedatua; jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

diruztatu, diruzta, diruztatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

disakarido
iz. kim. Bi monosakaridoz osaturiko karbohidratoa. Glukosaz eta fruktosaz osatutako disakaridoa da sakarosa.

Aztergaia: disakarido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Berria 1, Consumer 10, Laneki 16, UEU 13); ETC 149

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: disakarido iz. (Kim.) disacárido / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: disakarido (4).

Bestelakoak

sakarido iz. Kim. Gluzidoa. monosakarido iz. Kim. Karbohidratorik sinpleena, hidrolisi bidez deskonposa ez daitekeena. polisakarido iz. Kim. Monosakarido kate luzez osaturiko karbohidratoa, oso pisu molekular handia izaten duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa, sakarido, monosakarido eta polisakarido arruntagoak sartuta daude eta.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Kim.

diseinatu, diseina, diseinatzen
1 du ad. Fabrikatu edo gauzatu behar den zerbaiten marrazkia edo zirriborroa egin. Ingeniari batek, makina bat diseinatzen duenean, haren eraginkortasuna zenbaterainokoa den jakin nahi du.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Bost urteko plana diseinatu dute.

Aztergaia: diseinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desin : ECocin ("Emazu konpota erdian eta emazu gainean pastazko dessin ttikiak kurutzian"); desinu : JE Ber ("Ildo hek etzituzten bizkitartean itsura egin; urrea han dute lekuko, antzez erabili zuela ofizialeak bere eskua, desinu pollit zerbaiten atheratzeko lehiarekin"); diseño : Kk Ab II ("Injiñeruak emon eutsen marrezki edo diseño bat, eta onen arauz argiñak arriya lantzen asi ziran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

des- 5, dis- 120: deseinatu 2: NaturOrienta 1984; J. Elorza; deseinu 3: P. Alkain 2; Hiriart-U; diseinu eta konposatuak 80: J. Zulaika; J. Sierra; J.M. Lasagabaster; Egin 1982; J.M. Rodriguez Ibabe 2; HezkSaila 1984 5; Elhuyar 1985 2; I. Fernandez 3; J. Bergara; Zientzia eta teknika 1986; F. Azorin 2; UZEI 5; K. Zalbide; Elhuyar 13; A. Biteri; E. Garmendia; Arrantzaria; J.M. Torrealdai 3; KontsumHeziketa 1986 2; DV Zabalik 1986; Hemen 1987 2; Biztanleria 1987 3; I. Iñurrieta; I. Aldabe; Informatika Atlasa 4; EHAA 1988 4; Habe 1988 2; Osabide Hezkuntza 1989; Lankide 1989; EMBOroi; Gabai/8; GAO 1990 3; Tantak 1990; P. Agirrebaltzategi 2; T. Madinabeitia 4; UnescoAlb 1990; diseinatu 34: Bizkaiko herri iturriak 2; G. Larrañaga; J.M. Rodriguez Ibabe; HezkSaila 1984 2; HezkSaila 1985; Industri kontuak 1985; Elhuyar 1985; E. Kortadi; M. Murua; Elhuyar 7; Osabide Hezkuntza 1989 2; Argia 1989; UnescoAlb 1990; Fisika 1990; Kimika 1990; UZEI; JAMuj; J.M. Torrealdai; OrdenadoreP; JMB; Informatika Atlasa 3; EMBOroi; A. Pontesta; diseinatzaile 3: Elhuyar 1985; Informatika Atlasa; A. Lertxundi; diseinugile 3: UZEI.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deseinatu : DFrec 1; AB38 2; AB50 2; deseinatzaile : AB38 1; deseinu : AB38 2; diseinaketa : AB38 1; diseinari : Euskalterm 3; diseinatu : AB38 6; AB50 3; HiztEn; LurE; Euskalterm 3; diseinatze : LurE; diseinu : DFrec 3; AB38 3; AB50 6; HiztEn (eta AS barne-diseinu); LurE; Euskalterm 64; diseinugile : HiztEn; Euskalterm 2.; diseñu : AB50 5 // 'diseño, -ar, -ador' itzulitako besteak: laun-irudi 1 (AB50); modagile 1 (AB38); montio 1 (AB50); taiu 2 (AB50); taiuketa 2 (AB50); taiutu 1 (AB38); taiutze 1 (AB50); tajutze 2 (AB50).

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: diseinu, diseinugile, diseinatzaile, diseinatu ("hitz hauek moda eta honen ingurukoari dagokionean erabil daitezke. Bestela, saiatu beste sinonimo batzuk erabiltzen, adibidez, taxutu eta taxutzea") // Admin. eremukoak: HezkAdmin: diseinugile ; diseinu (eta diseño curricular base: oinarrizko ikasketa-plan; oinarrizko curriculum-diseinu; diseño de interiores: barne-diseinu; diseño de muebles: altzari-diseinu; diseño de orfebrería y joyería: bitxigintzako diseinu; diseño gráfico: diseinu grafiko; diseño industrial: industri diseinu; diseño textil: ehun-diseinu; diseño y modelista en bisutería: bisuteriako diseinu eta modelogile) // LurraldeAntol: diseñar: zehaztu; diseño: taiuketa; itxura; diseño arquitectónico: arkitektura-taiukera; diseño de las fachadas: etxaurre-taiua; diseño urbano: hiri-taiua // AgAld hitz-bilduma: diseñar: taiutu; gauzatuarazi; marraztu; taiuketa egin; montiatu; diseño: taula; egitura; taiutze; montio; zirriborro; taiuketa; oinarrizko egitamu; taiugintza; diseño arquitectónico: arkitektura-taiuketa; diseño urbano: hiri-taiuketa // AdminEL: diseño: montio // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt; AdmMila; EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desein : EuskHizt (marrazkia; marraztea); deseinu : PMuj DVC; diseinatu : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; diseinatzaile : EskolaHE; diseinu : EuskHizt [esp; nart. design: ik. desein] (industrian, forma berriak eta beren funtzioetara egokituak bilatzen saiatzen den estetikaren alorra); ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt (v. marrazki); diseinu egin : HiruMila; diseinugile : ElhHizt; HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF; Casve EF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) 'diseño/dessin': deseinu (T-L LFB); dezina (HaizeG FB); diseinu (ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); iduri (XarHizt, Casve FE: idüri); irudi (XarHizt, HaizeG FB); irudigintza (XarHizt: Art); kente (Casve FE: tissu); marrazki (Lur EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB); marrazki bizi (Casve FE: animé); marrezki (T-L LFB, PMuj DCV); molde (Casve FE); eta PMuj DCV gainera: montio, itzal, zirriborro; xede, asmo, eredu; b) 'diseñador/dessinateur': deseinatzale (T-L LFB); dezinatzale (HaizeG FB); diseinatzaile (ElhHizt); diseinugile (ElhHizt, HiruMila); iduri-egile (HaizeG FB, Casve FE: idüri egile ); irudigile (XarHizt); marratzaile (Lur EF/FE); marrazkilari (Lur EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV: marrezkilari); marrezkari (T-L LFB, PMuj DCV); c) 'diseñar/dessiner': deseinatu (T-L LFB); dezinatu (HaizeG FB); diseinatu (ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); - ren diseinu egin (HiruMila); gaia asi (PMuj DCV); iduria egin (HaizeG FB, Casve FE: idüria egin); itzalak atera (PMuj DCV); marrazkitu (HaizeG FB, Casve FE: marrazkitü); marraztu (Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE: marraztü); marreztatu (T-L LFB, PMuj DCV); marreztu (T-L LFB, PMuj DCV); zirriborratu (PMuj DCV).

Erdaretako formak

fr (DLLF): dessinateur; dessiner; dessin; it (S. Carbonell): disegnatore; disegnare; disegno, descrizione; ca (DCC): dissenyador; dissenyar; disseny; en (Collins): (Téc, TV etc) designer; (gráfico) commercial artist; (de moda) fashion-designer, dress-designer; (Téc etc) to design; (Arte) to draw, sketch; to outline; (Téc etc) design; (Arte) drawing, sketch; (Cos etc) pattern, design; (con palabras) sketch, outline; (gráfico) graphic design; (industrial) industrial design; (asistido por ordenador) computer-assisted design; (camisa de) designer shirt; de (Langenscheidts): Zeichner; Designer, Stylist; Konstrukteur; zeichnen; skizzieren; entwerfen; konturieren, umreiben; Entwurf, Skizze; Zeichnung; Muster, Dessin; Design; (industrial) Planzeichnen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez du mailegu onertzekoen minimoa betetzen; baina erabilia da (cf. EEBSko 125 ager.), eta lantaldeak onarpen eske aurkezten du, nahiz kontrakorik baduela jakin, ez baitu uste askok onartuko duenik horren ordain gisa proposatutako desein- formakoa.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

diseina, diseinatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "diseinatu, diseinu. Biak onartuko nituzke; hitz hauen txostenak argi erakusten du zein erabiliak diren, eta ez dut bestelako ordainik ikusten"

 - [E115]: "diseinu onarpen eske aukeztua (ik. oh. s.u. diseinatu). Deseinu 2: industriako garaikide marrazkia"

 - [E116]: "txosteneko informazioa kontuan izanik, nik ere onartuko nuke, eta bere horretan: "diseinatu, diseina, diseinatzen. du ad.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ok aditza eta diseinu besterik gabe".

diseinatzaile
iz. Diseinatzen duen pertsona. Atzerriko aldizkari bateko diseinatzailea eta koordinatzailea da. Altzari-diseinatzailea.

Aztergaia: diseinatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

diseinatzaile eta diseinugile, biak eskaintzen dira, bat hobesteko modurik ezean, oraingoz bederen.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

Sin. diseinugile.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzaile/-gile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "diseinatzaile, diseinugile. Ondo iruditzen zait biak sinonimo moduan ematea"

 - [E116]: ados: "diseinatzaile iz. Sin. diseinugile".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "bi formak onartu "sin." eman gabe, bakoitza bere aldetik".

diseinu
iz. Diseinatzea; horren ondorioa. Makinaren diseinua. Liburuaren testuek, ilustrazioek eta diseinuak urte haietako espiritua biltzen zuten. Diseinu grafikoa. Renault-ek oso diseinu garbiak egin izan ditu beti. Diseinu enpresa bat sortu dute.

Aztergaia: diseinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: diseño / diseinu grafiko: diseño gráfico / BarnErrot: "Curriculum diseinurako unitate teknikoa: Unidad técnica de diseño curricular" / EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

ez du baldintza minimoa betetzen, eta ez dakigu zer erabiltzen den gaur Iparraldean

Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

onarpen eske aukeztua (ik. oh. s.u. diseinatu).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E114]: "diseinu ipini/aurkeztu duzue. Nire gustokoa "deseinu" da. Latinez (L) "designo" da, Inglesez (E) "design", Frantsesez "dessin", Alemanez ere "Dessin", gaztelaniaz "diseño" eta Italieraz "disegno"" (1994-10-17)

 - [E124]: iparraldean erabiltzen den ala ez jakin gabe ere, gaur egun hegoalde osoan erabiltzea ez al da nahikoa?" (1995-01-25)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]: [ik. oharra, s.u. delineatzaile, eduki] (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "diseinatu, diseinu. Biak onartuko nituzke; hitz hauen txostenak argi erakusten du zein erabiliak diren, eta ez dut bestelako ordainik ikusten"

 - [E115]: "diseinu onarpen eske aukeztua (ik. oh. s.u. diseinatu). Deseinu 2: industriako garaikide marrazkia"

 - [E116]: "txosteneko informazioa kontuan izanik, nik ere onartuko nuke, eta bere horretan: "diseinatu, diseina, diseinatzen. du ad.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ok aditza eta diseinu besterik gabe".

diseinugile
iz. Diseinatzailea. Diseinugile ugari dabil aspalditik diseinatzeko modu berri eta ezberdinetan sakontzen.

Aztergaia: diseinugile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: diseñador / EEgunk.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

Sin. diseinatzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "ikus gorago"

 - [E116]: "ados: "diseinugile iz. Sin. diseinatzaile".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ikus gorago".

disekatu, diseka, disekatzen
1 du ad. Animalia hilak, bizi itxuran manten daitezen prestatu. Bulegoko paretan, disekatutako saguzar bat zegoen iltzatua. Ubarroiek, asealdiaren ostean inguruko zuhaitzetan kokaturik, disekatuak ziruditen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Tigre-buru disekatua. Abere disekatuak.
2 du ad. Disekzioa egin.

Aztergaia: disekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

diseka, disekatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  disekzio sartu da baina disekatu falta.

disekzio
iz. anat. Hilotz baten ehunak eta organoak aztertzeko egiten den ebakuntza. Animalia batzuen disekzioan oinarritu zen gizakiei buruzko ondorioak ateratzeko.
Azpisarrerak

Aztergaia: disekzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Anat.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

disekzioa egin
du ad.-lok. anat. Hilotz baten ehunak eta organoak bereizi gorpuaren azterketa anatomikoa egiteko. Disekzioa egitean gehienetan hutsik aurkitu ohi da hestearen zati hau. Galenok ez zuen ia giza gorputzaren disekziorik egin.

Aztergaia: disekzioa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

disekzionatu aztertzean, disekzio sarrerako adibidearekin disekzioa egin azpisarrera sortzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa disekzio sarreran.

disenteria
iz. med. Eritasun infekziosoa, heste lodiaren hantura, eta beherako handia, maiz odolduna, eragiten duena. 1803ko irailean hil zen Tarenton, disenteriak eta malariak jota. Fusilatuta hiltzen ez zena disenteriak hiltzen zuen han.

Aztergaia: disenteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

disertazio
iz. Gai bati buruz luze eta xeheki mintzatzea edo idaztea. Ik. hitzaldi. Amak aurrera eta aurrera ekiten zion, hitzari hitza zerraiola, harik eta bere disertazioa argudio harekin bukatzen zuen arte.

Aztergaia: disertazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

disertazio 3: J. Sudupe ("Historian, Servius Tullius eta Constantinoplaren konkistari buruzko galderei erantzun; Aleman disertazioan, "Ogibide aukerapenaren aurrean gazte baten burutapenak" izeneko gaia landu behar izan zuen"), Hizkuntza/OHO ("Disertazioa #mdash# Gai bati buruz lan bat egin eta besteen aurrean aurkeztu eta hauen galderak erantzuteko gai izan"), X. Mendiguren B. ("Radegundis Stolzek bere "Grundlagen der Textübersetzung" obran, 1982an Heidelbergeko Neuphilologische Fakultäte-n disertazio gisa aurkeztu zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disertazio ">DFrec 1 (R. Saizarbitoria: "amaren disertazio leloa") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm // 'disertación' itzuliak: ihardunaldi : AB50 1, jardun : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

disertación/dissertation formen ordainak: berbaldi : ElhHizt, HiruMila; hitzaldi : ElhHizt, HiruMila, PMuj DCV (itzaldi); idatz-aldi : HaizeG FB; idazlan : XarHizt; jardun : PMuj DCV; jardunaldi : HiruMila, XarHizt(ihardunaldi), PMuj DCV (jardun-aldi); mintzaldi : ElhHizt, HiruMila, Vox es-eu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): dissertation; en (Collins): dissertation, disquisition, discourse; it (S. Carbonell): dissertazione; de (Langenscheidts): Abhandlung, Vortrag.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (cf. es, fr, en, it), eta onartzekoa da, lantaldearen ustez.

disfonia
iz. med. Ahots-korden aldaketen eraginez, ahotsak sortzeko eta ahoskatzeko arazoak izatea. Irakasleak izaten dira disfonia gehien izaten duten profesionalak.

Aztergaia: disfonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): disfonia 31: Elhuyar 9 (adib.: “Disfonia organikoen oinarrian, ordea, fonazio-organoetako lesioak daude, gehienetan noduluak eta polipoak”), Consumer 5 (adib.: “Sortzetikoa izan daiteke disfonia, edo une jakin batean ager daiteke, ahotsa gaizki erabiltzeagatik edo lesio anatomiko edo organiko bat gertatu delako”), Berria 17 (adib.: “Afonia bat izan daiteke ondo tratatu ez den edo garaiz diagnostikatu ez den disfonia baten azken fasea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu disfonia formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es disfonía / fr dysphonie: Elhuyar: disfonia / Nolaerran: - / Zehazki: disfonia / Labayru: - / Adorez5000: disfonia.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

disfrutatu, disfruta, disfrutatzen
du ad. Heg. Gozatu. Izugarri disfrutatzen dugu jakirik xumeenarekin. Askok oporrak hartzen dituzte zinemaz patxadaz disfrutatzeko.

Aztergaia: disfrutatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

disfrutatu 96: Argia 17, Berria 57, EiTB 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: disfrutatu 222: Berria 38, Luis Elberdin 112, Unai Elorriaga 8, Arantxa Iturbe 8, Sonia Gonzalez 5, Unai Iturriaga 4, Ana Urkiza 3, Jasone Osoro 3, Julen Gabiria 3, Joxe Azurmendi 3, Anton Garikano 4, Lourdes Oñederra 3, Joseba Urteaga 5, Pako Aristi 3, Iban Zaldua 2, Joxemari Iturralde 2, Xabier Etxabe 2, Iñaki Mendiguren 2, Patxi Iturritegi, Pako Aristi 2, Joxean Sagastizabal, Pedro Alberdi, Mikel Hernandez, Harkaitz Cano, Fernando Rey, Koro Navarro 2, Lander Garro, Josu Landa.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

Onartzekoa da Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

disfrutatu, disfruta, disfrutatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

‘gozatu’.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "disfrutatu: ordaina eman: gozatu"

 - [E116]: "bat nator XKrekin, uste nuen baino hedatuagoa baitago, eta espresuki gaitzetsiko nuke nik ere: "disfrutatu* e. gozatu".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ez aipatu".

disfuntzio
iz. Zerbaiten funtzionamenduan gertatzen den nahasmendua. Haur hiperaktibo gehienek garuneko disfuntzioak izaten dituzte. Arriolaren esanetan, etxebizitzaren eta lurzoruaren merkatuan disfuntzioak sortu dira.

Aztergaia: disfuntzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): disfuntzio 83: Elhuyar 5 (adib.: “Haurren kasuan zein helduetan, laringearen arazo anatomiko batek edo fonazio-organo baten disfuntzioren batek eragin dezake disfonia”), Consumer 27 (adib.: “Izan ere, zutitzearen disfuntzioak konponbiderik ez duela uste izatea ere uste okerra da”), Berria 17 (adib.: “Hala eta guztiz ere, informazioaren gizarteak disfuntzio ugari ere sortzen dizkigu”), EiTB 12 (adib.: “Gizonen % 19ri eragiten dien patologia da, baina zutitzearen disfuntzioren bat jasaten duten gizonen % 90ek ez diote medikuari laguntza eskatzen”), Argia 20 (adib.: “Emakumeen sexu disfuntzioak eta eiakulatze goiztiarra 1994tik gaixotasun psikiatrikotzat klasifikatuta dauzka buruko eritasunen bibliatzat jotzen den DSM eskuliburuan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Horrek disfuntzio ugari sor lezake”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: disfuntzio 35: Berria 23 (adib.: “Oso zabaldua dagoen gaixotasuna da, beraz, erekzioaren disfuntzioa”), Luis Elberdin 5 (adib.: “Emakumeak koitoarekin orgasmorik ez lortzea disfuntzio sexuala al da?”), Bat-bateko bertsolaritza 3 (adib.: “Saiatu ere saiatu gara portaera horren araberako disfuntzioak zertan diren azaltzen”), Pello Salaburu 2 (adib.: “Izan ere, erantzukizunarena, kontzeptu lausotua izatea da unibertsitate publikoek gaur duten arazorik handienetako bat, eta hori, disfuntzio larrien iturria da”), Koro Navarro (“XX. mendearen bigarren erdiko nazioarteko harreman ekonomikoen disfuntzioek eragin dizkiote”), Josu Zabaleta (“emozioa subjektuaren emaitzen beheraldiekin batera gertatu ohi den disfuntzioaren erakusgarri bezala“).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es disfunción / fr dysfonctionnement: Elhuyar: disfuntzio / Nolaerran: disfuntzio, arazo / Zehazki: disfuntzio / Labayru: disfuntzio / Adorez5000: disfuntzio.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

disfuntzional
adj. psikol. Disfuntzio bat duena. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana disfuntzionala denean gertatzen dira tratu txarrak. Gaur egun, familia disfuntzionalak zineman nagusi diren garaiotan, film luze bat muxu batekin amaitzea litzateke, beharbada, probokaziorik handiena.

Aztergaia: disfuntzional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 58: Aizu, Argia 3, Berria 8, DiarioVasco, EiTB 4, Elkar, Consumer 3, Euskaltzaindia 2, Jakin, Laneki 5, UEU 29; ETC: 146.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: disfuntzional: adj. disfuncional; Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: familia disfuntzional (Psikol.).

Bestelakoak

disfuntzio iz. Zerbaiten funtzionamenduan gertatzen den nahasmendua. Haur hiperaktibo gehienek garuneko disfuntzioak izaten dituzte. Arriolaren esanetan, etxebizitzaren eta lurzoruaren merkatuan disfuntzioak sortu dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Psikol.

disgustu
iz. beh. Nahigabea, atsekabea. Disgustua hartu.

Aztergaia: disgustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
disidente
adj./iz. Nagusi den doktrina edo sistematik aldentzen dena. Intelektual disidenteen jazarpena. Soldadu disidenteak. Aldizkari disidenteen lanak. Taldeak oso gogor zigortzen ditu disidenteak.

Aztergaia: disidente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

disidenzia IE 1 (Lç Ins: "Zeren baitakusagu gure adimendua, fedeaz rebelatzen zaikun Iainkoaren sapienzia spirituala konprehendi ahal dezakeen baino flakuago dela: eta gure bihotzak disidenziatara, edo gure buruetaratko edo kreaturetaratko konfidanza gaixtotara emanak diradela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira disidente 5: Aizu! 1987 4 (adib.: "Aire berriak daude Sobietar Batasunean, eta disidenteak askatzen hasi dira"), R. Egiguren ("Arratoi disidenteren bat aurkitzen omen zuten ahalegin guztietan"), eta disidentzia 1: J. Zulaika ("Herrialde totalitarioetako disidentziaren metafora, Time aldizkarian publikatua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disidente : DFrec 3, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan bat baztertiar eta bereiztiar sinonimoekin); disidentzia : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan bat baztertiartze, bereiztiartze eta ados ez egote sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38 eta LurE // Eta disidencia / disidente itzulitako beste hauek, Euskaltermen: saihespen 2 (hauetan bat s. erlijioso: "disidencia religiosa"); ezakortasun 1 (ezadostasun eta bestela pentsatze sinonimoekin); adosez(a) 1 / saihestu 4 (hauetan 3 bereiztiar sinonimoarekin; talde saihestu, eliza saihestu; talde sozial saihestu / talde sozial baztertu).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disidente , disidentzia : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal disidencia / dissidence formen ordainak: HiruMila: liskar, kalapita, disidentzia; ElhHizt: disidentzia; XarHizt: berezgoa; Casve FE: bereztiargo; HaizeG FB: berextiar, kontrako; PMuj DCV: 1 acc. de disidir: saieskeria, alderdikeria, bereizkeria, targo, bereizketa; 2 disensión, desacuerdo: kalapita, adi-ezin, eztabaida, eskatima, mokokaldi, zezio, makurraldi, liskar, lipizta // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; b) erdal disidente / dissident formenak: HiruMila: iritzi berriko, saihestu, disidente; ElhHizt: disidente; XarHizt: bereztiar; Casve FE: bereztiar; T-L LBF: baztertiar; PMuj DCV: saiestu, iritzi berriko; d., vagabundo, rezagado: ardi galdua // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea.

Zerrenda osagarriak

fr (DLLF): dissident / dissidence; it (S. Carbonell): che si separa; dissidente / dissidenza, dissidio; contrasto (di opinioni); separazione, allontanamento; en (Collins): dissident, dissenting; dissident person (o element etc), (ecl) dissenter, nonconformist / dissidence, diagreement; (ecl) dissent; de (Langenscheidts): abtrünnig; Abtrünniger; Dissident / Abfall; Abtrünnigkeit; Spaltung; Zwist.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da.

disidentzia
iz. Nagusi den doktrina edo sistematik aldentzea. Ez dugu Kubako benetako oposizioa disidentziarekin nahasi behar. Hori esatea disidentzia modu nabarmena zen garai zailetan. Artea disidentzia-forma bat da, bokazioz eta definizioz.

Aztergaia: disidentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
disimilazio
iz. hizkl. Hitz bateko bi fonema berdin edo antzeko desberdin bihurtzea; bi fonemaren arteko desberdintasunak areagotzea. Hitzaren azken bi silabetan a-ren aurretik e edo o agertzen direnean, gauza arrunta da ia eta ua ahoskatzea; fenomeno honi disimilazioa deitzen zaio.

Aztergaia: disimilazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
disimulatu, disimula, disimulatzen
1 du ad. Sentitzen, susmatzen edo ezagutzen den zerbait, nabaritu ez dadin, ezkutuan gorde. Ik. ezkutatu. Nahiago zuten hil, beren giristinotasuna den gutiena disimulatu baino. Lanik asko du disimulatu ezinik bere herrena.
2 du ad. (nor osagarririk gabe). Burua bertze aldera itzuli eta disimulatu zuen. Disimulatu eta ez zioten igarri etxean. Ubelduari begira gelditu ziren adi, disimulatzeko lanik hartu gabe.

Aztergaia: disimulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

disimula, disimulatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

disimulu
iz. Sentitzen, susmatzen edo ezagutzen dena ezkutatzea, bestela bezala aritzea. Hemengo disimulu, estalki eta hipokrisiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: disimulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ulu

disimuluan
adb. Bestela bezala. Ez gara disimuluan ibili zaleak.
Loturak
disjuntibo
adj. hizkl., log. Disjuntzioa adierazten edo ezartzen duena. Juntagailu disjuntiboak. Judizio disjuntiboak esakune bi edo gehiagoren arteko harremana biltzen du, baina ez ondoriozkoa, baizik kontrajartze logikoarena.

Aztergaia: disjuntibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-06-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

disjuntiba 3: Euskadi Obrera 1977 ("Disjuntiba imajinario honi azpikeriaren usaina dario"), Zutabe 1985 ("#mdash#Ez zait asko gustatzen gauzak disjuntibaz planteiatzea"), J.M. Irazola ("Sujetu bi, hiru edo gehiago esaldi disjuntibaren [sic] "ala", "edo" batez elkartzen direnean, aditza singularrean nahiz pluralean jarri daiteke"); cf. hautakari 1, A. Alberdi: "Hautakariak: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainerantzean, bertzenaz, ezpabere. Aurreko perpaus edo testu pasartearen kontra bestelako aukera bat aurkezten dute".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disjuntibo : HiztEn (izond. Hizkl. eta Log. disjuntzioa adierazten duen elementua), LurE (adj. Hizkl. konjuntzioetan, bereizkuntza, desberdintasuna edo aukera egin beharra adierazten duena. Euskaraz edo eta ala dira, besteak beste, konjuntzio disjuntiboak), Euskalterm 11 (hauetan arrazoiketa d., aurkakotasun d., forma d., kodeketa d., koordenazio d., perpaus d., proposizio d., silogismo d.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EGLU-IV 119: " Juntagailu hautakariak / Edo, edota, ala, nahi(z), eta zein dira euskaraz juntagailu hautakariak [...] Gramatiketan, ordea, bi sail desberdinetan banatu izan dituzte juntagailuok: 'disjuntibo' sailean sartuaz batzuk, eta 'distributibo' izenpean besteak"; 139: "hautakaritzako juntaduran gertatzen diren ezabaketez".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disjuntibo : ElhHizt (izond. Hizkl./Log. disyuntivo), HiruMila (izond.disyuntivo), EskolaHE (izond. Hizkl. juntagailuetan, bereizkuntza, desberdintasuna edo aukera egin beharra adierazten duena. Euskaraz edo eta ala dira, besteak beste, juntagailu disjuntiboak // Log. perpaus disjuntiboa: terminoak hitz disjuntibo batez banatuak dituena); hautakari : ElhHizt (disyuntivo; juntagailu hautakariak) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

izena mailegatu beharrik ez dago (cf. dilema arautua, eta aukera bezalakoak); Hizkl. eta Log. arloetako disjuntibo izenondoa, berriz, nazioartekoa da, eta onartzekoa izan liteke, EGLU-n eta darabilten hautakari euskal osaerakoaren ondoan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Log. arloetako disjuntibo izenondoa, berriz, nazioartekoa da, eta onartzekoa izan liteke, EGLU-n eta darabilten hautakari euskal osaerakoaren ondoan"

 - [E116]: "izen-kategoriakoa ez nuke aipatu ere egingo; izenondoa, berriz, onartuko nuke, baina hautakari aipatu gabe, hobeto ikusi arte (horren osaeraz, gorago esanak gogora litezke: ikus deikari eta hondakari). Proposamena: disjuntiba kendu, eta erantsi: "disjuntibo izond. Hizkl., Log.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "ok".

disjuntzio
iz. hizkl., log. Bi elementuren arteko erlazioa, azaltzen diren aukeretako bat soilik gauzatzea edo bi aukerak gertatu ahal izatea dakarrena.
diska
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, diska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. disko].

Aztergaia: diska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

diska* e. disko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [diska* e. disko] on litzateke hori gogoratzea.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sarrera hau (diska* e. disko) gehitzea ongi ikusi da.

diskete
iz. Datuak gordetzeko disko magnetiko eramangarria, edukiera txikikoa. Informazioa galdu nahi ez badugu, ordenagailua itzali baino lehen disketera pasatu beharko dugu.

Aztergaia: diskete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArauak 80: kasete.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: disket / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: disket(e) / EskolaHE: disket

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "disketeak = disquetes" / EEgunk: "diskette e. disket".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ete/-eta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da. -ette bukaera duten hitzekin erabaki orokorra hartu beharko litzateke; agian beti -eta.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): disketa sartzea ez da beharrezko ikusi.

disketxe
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, disketxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. diskoetxe].

Aztergaia: disketxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diskagintza 1: G. Knörr; diskogintza 9: ArauErab 1988 7; Elhuyar; EHAA 1988; disko denda 1: J.M. Suraso; diskodenda 2: DV Zabalik 1986; A. Iturbe; diska etxe 1: VozEusk 1984; diskaetxe 1: Egunk 1990; disketxe 6: VozEusk 1984 2; Egunk 1990 4; diskoetxe 5: Egin 1985; P. Unzueta; Habe 1981; DV Zabalik 1986; I. Zarata.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diska-etxe : DFrec 1; AB50 1, diskaetxe : AB50 2, disketxe : Euskalterm 1, disko-etxe : AB38 1, diskoetxe : DFrec 3; HiztEn; AB50 1; diskadenda : AB50 1, disko-denda : AB38 1, diskodenda : Euskalterm 1; diskagintza : AB50 1, diskogintza : DFrec 1 // Ez ditugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diskodenda : HiruMila; PMuj DVC; diskoetxe : ElhHizt; HiruMila; XarHizt; PMuj DVC; diskogintza : HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: diskoetxe / LurE: - / ElhHizt: diskoetxe / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. diskoetxe.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-: berria izanik, -oe- dagokio, loturik idaztekotan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "nik ez nuke kenduko, bera izan baitaiteke gaurko formarik hedatuena, eta espresuki gaitzetsiko nuke hau ere".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "Ok".

disko
1 iz. Gauzaki biribila eta zapala. Eguzkia disko bat dela pentsatzen duenaren uste okerra. || Polimero hori gel fin bat da berez, orno arteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.
2 iz. Greziako atletek jaurtitzen zuten harrizko edo burdinazko pieza biribila; gaur egun, atletek jaurtitzen duten metalezko eta zurezko atal biribila. Virgilijus Alekna disko-jaurtitzaile lituaniarra.
3 iz. Xafla biribila, hotsak, irudiak edo datu informatikoak grabatzeko eta erreproduzitzeko erabiltzen dena. Durangoko disko eta liburu azoka. Hainbat musikarirentzat lan egin ondoren, bakarkako diskoa kaleratu du.

Aztergaia: disko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: disko-jogailu ; eta adibide gisa: disko gogorra.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-a alternantziak

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper