50535 emaitza bilaketarentzat - [13051 - 13100] bistaratzen.

disko denda, disko-denda
iz. Musika-diskoak saltzen diren denda. Ohiko liburu eta disko dendetan aurki ezin daitezkeen bitxikeriak topa daitezke hemen.
disko gogor
iz. Ordenagailu barnean kokatua edo hari konektatua den memoria-gailua, datu kopuru handiak biltzeko eta gordetzeko erabiltzen dena. Disko gogorrean fitxategiak gordetzen, mugitzen eta ezabatzen ditugun heinean, gordeta dugun informazioaren antolamendua aldatu egiten da. Aplikazio horren bidez erraz garbitzen da disko gogorrean pilatutako zaborra.

Aztergaia: disko gogor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:034 2002-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

disko gogor (eta diska gogor 1) 34: UZEI (hiztegian, "hard disk: disko gogor"), I. Eguren 4 (adib., "Ordenadoreak disko gogorra baldin badu, disko gogor horretan sartuta egoten da sistema eragilea"), EIMA 1995 22 (guztiak antzeko testuinguruan, "Diskete-kopurua: 1 DD; Disko gogorra behar da: ez; Instalazioa du disko gogorrerako: ez"), Informatika 2 (adib.: "Atal honetan diskoekin [disketearekin eta disko gogorrarekin] egiten diren eragiketa arruntenak aztertuko dira"), Windows 95 ("Disko gogorra edo diskete bat erabiltzen denean, datuak hasieratik gordetzen dira eta horrela azkar irakurtzen da"), H. Etxeberria ("Orduan euskarak kale egiten dit, hankamotz agertzen zait, ezaguera arrotz batek sortu didan gosea isiltzeko, nire lepagaineko diska gogorrean gordetako apurrak ez du eta hainbesterako ematen"), Microsoft 2000 2 (adib.: "fitxategi hauek bai disko gogorrean bai disketeetan, daude"), Gara 1999 ("Erabiltzaileak informazioa irakurtzen duen bitartean, birusa bere disko gogorrean kokatzen da izugarrizko abiaduraz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disko gogor : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disko finko/gogor : ElhHizt (Inform. disco fijo, disco duro) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gogor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, disko sarreran.

disko jartzaile, disko-jartzaile
iz. Diskoteka, irratsaio eta kidekoetan, diskoak aukeratu eta jartzen dituen pertsona. Makala disko-jartzaileak emango dio amaiera Kursaaleko terrazako jaialdiari.
disko jogailu, disko-jogailu
iz. Diskoak entzuteko erabiltzen den tresna. Disko-jogailuari halako musika karrankaria zerion.
disko konpaktu
iz. Laser bidez eginiko zulotxo mikroskopikoak dituen diskoa, datuak formatu digitalean gordetzen dituena. Ik. disko trinko. Biniloa eta kaseteak zaharkituta geratu ziren disko konpaktuak agertu zirenean.

Aztergaia: disko konpaktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Euskaltermen disko trinko ere jasoa dago termino normalizatu gisa; hori ere azpisarrera gisa jaso.

disko trinko
iz. Laser bidez eginiko zulotxo mikroskopikoak dituen diskoa, datuak formatu digitalean gordetzen dituena. Ik. disko konpaktu. Orain dela hogeita zortzi urte Philips konpainiak historiako lehen disko trinkoa sortu zuen.

Aztergaia: disko trinko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

disko konpaktu aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): bigarren itzulirako uztea onartu da.

disko-formako
adj. Disko forma duena. Disko-formako hilarria.
diskodun
adj. Diskoa edo diskoak dituena. Balazta diskoduna.

Aztergaia: diskodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diskodun balazta 3, TeknolMekan (adib.: "Diskodun balaztak. Higidura moteltzeko edo gerarazteko sistema, zintadun eta zapatadun balaztetan indar erradiala aplikatuz eta diskodun balaztetan indar axiala aplikatuz lortzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diskodun : AB38 3 (d. balazta, d. enbrage, d. kalibre), Euskalterm 3 (saihetsetako diskodun engranajea #mdash# rueda dentada con discos laterales; segamakina diskodun #mdash# segadora de discos; balazta diskodunak #mdash# frenos de disco) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, lantaldearen ustez egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

balazta diskodunak.

diskoetxe
iz. Musika-diskoak edo bestelako musika-grabazioak ekoizten dituen enpresa. Musikari bilbotarrak disko berri bat plazaratu du, Elkar diskoetxeak argitaratua.

Aztergaia: diskoetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "disketxe, diskoetxe: iparraldean diska dela, ahoz esateko errazago eta belarrirako atseginagoa dela kontuan izanda, nik neuk disketxe onartuko nuke kezka handirik gabe"

 - [E116]: "lantaldeak aipatzen duena da gure irizpidea, hemen ere bete behar duguna, erraztasunak eta atseginak (norenak?) alde batera utzita: "berria izanik, -oe- dagokio, loturik idaztekotan"".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "egina".

diskogintza
iz. Diskoak egitea, diskoak ekoiztea; diskoak egiteko jarduera. Euskal diskogintzaren krisia gero eta larriagoa dela azpimarratu dute Euskal Herriko diskoetxe nagusiek.

Aztergaia: diskogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diskogintza 7: Berria 6, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskogintza 20 ap. Berria; diskagintza 1, Herria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza librea.

Mailegu onartzekoa da

oso erabilia, ongi eratua eta sartzekoa.

diskografia
iz. Egile, interprete edo talde baten edo estilo jakin bateko diskoen multzoa. Aurretik Errobirekin egin bezala, Elkar diskoetxeak Benito Lertxundiren hasierako diskografia osoa berrargitaratuko du.

Aztergaia: diskografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): diskografia 50: Deia (“Euskal Herriko musika ulertzeko giltza nagusi bat da bere diskografia”), Consumer 4 (adib.: “Liverpool-eko laukote haren diskografia osoak 500 Megabyte betetzen du”), Berria 20 (adib.: “Diskografia aberatsa osatu du 25 urtetan The Black Crowesek”), EiTB 16 (adib.: “’Rubber Soul’ taldearen diskografiako lehendabiziko maixu-lana da”), Argia 6 (adib.: “Anariren diskografia begiratu genuen, bere obra, hots”), DiarioVasco 3 (adib.: “Diskografia ez ezik, Polentzi Gezalaren bizitza osoa ordenatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskografia 27: Berria 25 (adib.: “Bide Ertzean-ek diskografia sendoa osatu du 1998tik gaur arte”), Herria (“Eta larrazken huntarako hitzemana zauku Errobiren diskografia osoa kutxa batean merkatura zabaltzea, taldearen historia kondatzen duen liburuxka batekin”), Unai Iturriaga (“Van Morrison... eta haren diskografia osoa”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es discografía / fr discographie: Elhuyar: diskografia / Nolaerran: - / Zehazki: diskogintza; diskoak, diskografia / Labayru: - / Adorez5000: diskografia, diskoak; diskogintza.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sartzea proposatzen dut" (2004-06-02)

diskografiko
adj. Diskogintzarena edo diskografiarena, diskogintzari edo diskografiari dagokiona. Ik. disko 3; diskoetxe. Gaurko kontzertuan beren ibilbide diskografikoari errepasoa egingo diote.

Aztergaia: diskografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: diskoetxe iz. Musika-diskoak edo bestelako musika-grabazioak ekoizten dituen enpresa. Musikari bilbotarrak disko berri bat plazaratu du, Elkar diskoetxeak argitaratua.

LBeh (2016-10-26): diskografiko 31: Deia 2, Consumer 4, Berria 9, EiTB 13, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskografiko 10, Berria (adib.: “merkatu dikografikoa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu diskografiko formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es discográfico / fr de disque, du disque: Elhuyar: diskografiko / NolaErran: - / Zehazki: disko-; casa discográfica, disko etxea, mercado discográfico, disko merkatua / Labayru: diskografiko / Adorez5000: 1 diskografiko, disko-; 2 casa discográfica: diskoetxe.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Maileguen gutxienekoa betetzen du, eta erabilia da.

diskoidal
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, diskoidal-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. disko-formako].

Aztergaia: diskoidal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diskoidal EB 3 (SEIE 2, adib.: "Hilerrian batean eta bestean barreiaturik lau estela diskoidal dira, tamainu haundikoak", J.A. Berriotxoa: "zelula diskoidala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diskoidal : Euskalterm 2 (hauetan bat disko-formako sinonimoarekin); diskoide : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn eta LurE // Eta "discoide" itzulitako disko-formako : Eukalterm 2 (disko-formako hilarri eta disko-formako apotezio, azken hau diskokarpo sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: diskoidal , diskoide // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal discoidal, discoide / discoïde formen ordainak: diskoidal , diskoide : HiruMila; disko-formako : ElhHizt; biribil: Casve FE, T-L LBF; borobil, txirrin-antzeko, kurpil-antzeko: PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. disko-formako, etab.

diskoteka
iz. Musika grabatua entzuten den eta edariak zerbitzatzen diren dantzalekua. Ziurrenik parrandan ibiliko dira diskotekaren batean.

Aztergaia: diskoteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diskretu
1 adj. mat. Elementu kontagaiez edo etenez osatua dena, jarraitua ez dena.
2 iz. erl. Erlijioso-ordenetan, nagusiaren aholkularia, elkartearen gobernuan laguntzen diona.
3 iz. Nabarmentzen ez dena; zuhurra. Pertsona diskretua naiz eta zure sekretua ongi babestuta dago. Soineko urdin ilun diskretu bat.

Aztergaia: diskretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat. 'jarraitua ez dena'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena osatzeko eskatuz: 1 izond. Mat., Fis. 'jarraitua ez dena'. 2 iz. Erl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "baita 'diskrezioa duena' adierazteko ere, nik uste" (2004-05-25)

diskrezio
iz. Zuhur aritzen denaren, nabarmentzen ez denaren jokaera edo nolakotasuna. Diskrezio handiz jantzita azaldu zen.

Aztergaia: diskrezio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
diskriminatu, diskrimina, diskriminatzen
du ad. Bereizkeria egin. Ez da herritarrik diskriminatuko hizkuntza dela eta.

Aztergaia: diskriminatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

diskriminatu. diskrimina, diskriminatzen. du ad.

diskriminatzaile
adj. Diskriminatzen duena. Lege diskriminatzaileak.

Aztergaia: diskriminatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

diskriminazio
iz. Bereizkeria egitea. Estatu batek bere mende dauzkan herri xumeen artean diskriminaziorik edo bereizkuntzarik egin baleza, hala nola hizkuntza, sineste, ohitura edo kultura indartsuenak indartuz eta ahulenak ahulduz, orduan sor litezke arazoak. Diskriminazio genetikoa debekatzen duten legeak jarri dira indarrean: hemendik aurrera ez da zilegi izango, beraz, pertsona bati lana emateko, bere datu genetikoak eskatzea.

Aztergaia: diskriminazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: discriminación.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zio.

diskurtsibo
adj. Arrazoibidezkoa. San Agustinenak izan edo Rousseaurenak izan, Konfesioak gertakizun diskurtsiboan oinarritzen dira.

Aztergaia: diskurtsibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diskurtsibo 8: Ines Garcia (“baliabide diskurtsibo batzuk”), Gorka Berasategi ("ingurumen babeserako legeek erabilgarritasun diskurtsiboa dutela"), Irati Elorrieta ("modu diskurtsibo eta zuzenean aurkeztu du”), Andoni Eizagirre (“errepertorio diskurtsiboa”), EiTB 4 (adib.: “ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diskurtsibo 284: Berria 3, Xabier Arregi 256, Ibon Uribarri 17, Filosofiako gida 5, Xabier Amuriza 2, Joseba Zulaika, Pello Salaburu, J. Sarasua, Anjel Lertxundi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen du; gainera, diskurtso araua da.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

diskurtso
1 iz. Zerbait irakasteko edo entzuleak gogatzeko xedearekin egiten den mintzaldia. Ik. hitzaldi. Txaloek eten egin zuten Thomasen diskurtsoa. Diskurtso zuzenak ziren, benetako komunista batenak, alegia. Diskurtso dotore eta ezinago hobe harilkatuan, liburuaren nondik norakoaren berri eman zuen.
2 iz. Arrazoibidea. Kalapitak izan ziren gure artean, gehienek erranez ezkerraren diskurtsoa materialista hutsa zela eta klaseen arteko borrokaren ondorio eta kausa.

Aztergaia: diskurtso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

diskurs (eta -a?) 6, IE (Gy, Elsb Fram 2, CatLan; Tt Onsa, UskLiB); diskurso 4 (Mb IArg I, Gco I; LE Prog 2); diskursolari 1 (Tx B II); diskursu 1 (Lç); diskurts(a) 2 (Gy, Elsb Fram); diskurtsu 1 (Tx B II); diskus(a) 1 (AstLas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta B 2) diskurso 2 (E. Osa, Pio Baroja); diskurtso 63 (Zam, Bizkaiko herri iturriak; Azurm, B. Urkizu 4, Egin 1977 / 1985 / 1986 / 1988; Eguna 1990, Elhuyar, F. Juaristi 2, Hemen 1988 21, HistGizarte/1, I. Tapia, I. Uria 10, I. Zabaleta, J. Muñoz, J.K. Arbilla 2, J.M. Lekuona 2, Jakin 1987 2, L.D. Izpizua 3, Mintzamena, P. Sastre, P. Urkidi, U. Larramendi); diskurtsu EB 6 (Azurm 2, M. Lopez 2, UZEI, Deia 1990); diskurtsibo 5 (Habe 3, A.M. Toledo, B. Urkizu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

diskurso : DFrec 2; diskurtso : DFrec 9, AB50 14, HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan metodoaren d., d. dialektiko, d. filosofiko, d. sinbiotiko-eklektiko, d. bidezko ezagutza; eta diskurtso(zko) 2: d. eragiketa eta d. pentsaera, kontzeptu(zko) pentsaera sinonimoarekin); diskurtsoaniztasun : Euskalterm 1; diskurtsu : DFrec 1, AB38 1; diskursibo : DFrec 1; diskurtsibo : Euskalterm 1 (arrazoibide d. eta sozio-diskurtsibo 1: konkrezio sozio-diskurtsibo); // Ez dugu aurkitu ap. LurE // Eta 'discurso' itzulitako berbaldi : Euskalterm 5 (b.aren analisi: análisis del discurso, b.aren unibertso: universo del d., b.(aren) atal: parte del d.); hitzaldi : AB38 18, AB50 20 (hauetan sarrera-h. 4 eta sarrera h. 2), Euskalterm 8 (hauetan bukaerako h., mahaiondoko h., irratizko h., telebistazko h., urte berriko h., hasierako h., tronu-h., hauteskunde-h.); hizketaldi : AB38 1; itzaldi : AB38 1 ("discurso, conferencia"), AB50 2; mintzaldi : AB38 1, AB50 1 (inagurapen-m.), Euskalterm 1; saio : AB50 1; sermoi : AB50 1 ("sermón, discurso").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diskurtso : HiruMila, ElhHizt; diskurtsu : EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal discurso / discours formen ordainak: HiruMila: 1 hitzaldi, berbaldi, diskurtso ; 2 iragate; 3 arrazonamendu, oldozketa, gogarte // ElhHizt: 1 diskurtso , hitzaldi, elkarrizketa, hizketa, hizketaldi; 2 diskurtso ; 3 iragaite (denbora), denbora-tarte; 4 diskurtso , berbaldi // Lur EG/CE: diskurtsu , hitzaldi, mintzaldi // Lur EF/FE: solasaldi, hitzaldi, mintzaldi, diskurtsu , berbaldi // XarHizt: hitzaldi, mintzaldi, solas, elasturia, pergario, berbaldi // Casve FE: eraste, mintzaldi // HaizeG FB: hitzaldi, solas-aldi, mintzaldi; (paroles, bavardages) kalaka; (vieux) zaramatika; (sermon) prediku, predikaldi; (licencieux) linburkeri // T-L LBF: solas aldi, hitzaldi; (sermon) prediku; (paroles) hitz, elhe, solas // PMuj DCV: 1 raciocinio, inteligencia: adimen, ulermen; 2 acto de discurrir: gogoeta, oldozketa, asmaketa, pentsaketa; 3 uso de razón: ezaguera; 4 sermón, conferencia: itzaldi, solasaldi, mintzaldi, izketa; 5 charla, conversación: autu, mintzo, solas-aldi, izketa, solasketa, jardun, izket-aldi, autueta, berriketa; 6 transcurso del tiempo: joate, igaro-aldi, iragaite // Azkue Aurkibidea: aharantza, asmabide, asmamen, berbaldi, eraste, irauntsi, itzaldi, jardun, mintzura, solas; discurso largo: khordeiru.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "diskurtso (†  diskurtsu)".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

latinetiko mailegu berriei -u amaiera dagokie, baina forma hau ez da berria; erabili, berriz, -o formakoa erabili da, bai kasu honetan, bai errekurtso-renean; cf. kurtso arautua ere.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "latinetikoetan, nire ustez, ez dago dudarik: diskurtsu. Hor hemenka aurkitu dituzuen lekukoak gaztelania ondo zekitenenak dirateke hain segur" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez da beharrezkoa.

 - Erabakia: BAgiria (1996-09-27): kendu egingo da.

diskutigarri
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, diskutigarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eztabaidagarri].

Aztergaia: diskutigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh10 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diskutigarri adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, diskutigarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eztabaidagarri].

diskutigarri 10; eztabaidagarri 372.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

diskutigarri 8; eztabaidagarri 126.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. eztabaidagarri finkatuta dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diskutigarri: izartxoa eta e. eztabaidagarri"

 - [E116]: ados, eta proposamena (lehen itzulian onartua dugu eztabaidagarri): "diskutigarri* e. eztabaidagarri".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "OK".

diskutitu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, diskutitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eztabaidatu].

Aztergaia: diskutitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh26 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

diskutitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, diskutitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eztabaidatu].

diskutitu 16; eztabaidatu 3067.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

diskutitu 16; eztabaidatu 1939.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. eztabaidatu finkatuta dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "diskutitu: izartxoa eta e. eztabaidatu"

 - [E116]: "ados: "diskutitu* e. eztabaidatu"

 - [E123]: "aditza bera gaitzesten bada, beharrezkoa al da hortik eratorritako diskutigarri ere sartu eta gaitzestea? Normalean, oinarria da gaitzesten dena, hortik aurrerakoek lekurik ez dutela argi utzi delakoan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "OK".

dislalia
iz. med. Zenbait hizkuntza-hots behar bezala ahoskatzeko zailtasuna.

Aztergaia: dislalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: dislalia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

dislexia
iz. psikol. Testuak irakurtzeko eta ulertzeko zailtasuna, garuneko lesio batek eragina dena. Irakurtzeko, idazteko, nahiz hitzak letraz letra esateko arazoak eragin ditzake dislexiak.

Aztergaia: dislexia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: dislexia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol.

dislexiko
1 adj. psikol. Dislexiarena, dislexiari dagokiona. Arazo dislexikoak.
2 adj./iz. psikol. Dislexia duena. Hala ere, ez da egokia haur dislexikoa arazorik ez duen beste haur batekin konparatzea. Dislexiko elebidunek dislexiko elebakarren arazo berak dituzten ikusi nahi dugu.

Aztergaia: dislexiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 53 (UEU 36); ETC: 140

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: dislexiko iz./izond. (Psikol.) disléxico, -a; Adorez: dislexiko: adj. (Psikol.) disléxico/ca; haur dislexikoek arazoak izaten dituzte irakurketan: los niños disléxicos suelen tener problemas en la lectura; Labayru: dislexiko 1 iz., adj. Med. disléxico -ca; NolaErran: dyslexique a) médecine dislexia- – dislexiko b) personne dislexiadun – dislexiak jo – dislexiko.

Bestelakoak

dislexia iz. Psikol. Testuak irakurtzeko eta ulertzeko zailtasuna, garuneko lesio batek eragina dena. Irakurtzeko, idazteko, nahiz hitzak letraz letra esateko arazoak eragin ditzake dislexiak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta jasotzekoa, dagokion markarekin, dislexia arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Psikol.

disnea
iz. med. Arnasa hartzeko zailtasuna, arnasestua. Mina kentzeko, eztula sendatzeko eta disnea tratatzeko erabiltzen zuten heroina. Hasieran, ariketa fisikoa egitean agertzen da disnea, baina, gero, edozer gauza egitean.

Aztergaia: disnea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 45 (Elkar 1, Consumer 5, Laneki 34, UEU 5); ETC 127

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: disnea iz. (Med.) disnea / Adorez: 0 / Labayru: disnea iz Med. disnea / NolaErran: 0 // Euskalterm: disnea, arnasestu (4).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino espezializatua da, baina ezaguna. Sartu.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

disolbaezin
adj. kim. Gaiez mintzatuz, ezin disolbatuzkoa. Uretan disolbaezina da azido urikoa.

Aztergaia: disolbaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

disolbagarri
adj. kim. Gaiez mintzatuz, disolba daitekeena. Oso gas disolbagarria da amoniakoa.

Aztergaia: disolbagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor (erdal -ble atzizkiaren ordaina: beste hainbatetan bezala, zail dirudi atzera egin eta -kor osaerakoa proposatzea).

disolbagarritasun
iz. kim. Gai batek disolbatzeko duen gaitasuna. Solutu batzuen disolbagarritasuna tenperaturaren igoerarekin handitu egiten da.

Aztergaia: disolbagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

disolbatu, disolba, disolbatzen
da/du ad. kim. Gai baten molekulak uretan edo beste isurkari batean barreiatu. Nitrogenoa ez da ondo disolbatzen, ez uretan, ez odolean.
[Oharra: beste eremuetan hobe desegin, sakabanatu, urtu eta abar].

Aztergaia: disolbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

disolbatu, disolba, disolbatzen. da/du ad. Kim. (beste eremuetan hobe desegin, sakabanatu, urtu, etab.)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

disolbatu, disolba, disolbatzen

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.; erabilera arruntean hobestekoak dira desegin, sakabanatu, urtu, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "erabilera arruntean soilik desegin , etab.? Beharrezko al da "disolbatu"?" (1994-10-20)

disolbatzaile
iz. kim. Beste gai batzuk disolba ditzakeen gaia, gehienetan isurkaria. Oliotan edo antzeko disolbatzaileren batean nahasitako pigmentuekin egindako tinta.

Aztergaia: disolbatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Kim.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

disoluzio
iz. kim. Substantzia baten molekulak beste substantzia batean barreiatzea; barreiatze horretatik sortzen den nahastura homogeneoa. Ik. soluzio. Kontzentrazioak ematen digu disoluzio batean dagoen solutu kantitateak disolbatzaile kantitatearekin duen erlazioa.

Aztergaia: disoluzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
disonante
adj. mus. Akordeez edo notez mintzatuz, kontsonantea ez dena. Barne-belarriko mintzen bibrazioak jasotzen eta transmititzen dituzten neuronak ezberdin aktibatzen dira entzuten ari diren akordea kontsonantea izan edo disonantea izan.

Aztergaia: disonante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: izond. Mus.

disonantzia
iz. mus. Hots multzo edo akorde disonantea. Disonantzia leuneko gai melodiko batekin hasi zen obra.

Aztergaia: disonantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): disonantzia 32: Berria 10 (adib.: “Belkinek, beste aldetik, trebetasunez gainditu zuen izatez erritmo bizikoa den joaldia, disonantziez eta hari bikoitzez eginez egin beharreko lana”), EiTB (“Marinaren belarriek baino ez dute ulertzen hizkuntza berezi hau. Disonantziarik txikiena badago...”), Jakin 17 (adib.: “Disonantzia horiek aztertzeko, hasieran aipatu ditudan fisikaren ikerkuntzak kontuan hartzea oso baliozkoa litzatekeela iruditzen zait”), Argia 4 (adib.: “Asko dira euskalduntzen direnak, baina gero disonantzia fenomenoak sortzen dira, eta kosteak eta onurak balantzan jartzerakoan bi lan ezkorrak ateratzen zaizkio jende askori”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: disonantzia Berria 3 (adib.: “Elementu horiekin, klimaxa, soinuen leherketa cluster-ean, etengabeko ondulazio gozoa eta disonantziaren fintasun sentsuala lortu ditu”), Xabier Paya (“Disonantzia metalikoak pianoarekin nahasi ahala gelak ilundu eta kaleko hormak agertu dira gau argitan”), Monika Etxebarria (“Misantropiak ere badu bere tokia kontzertu honetan: osotasunaren harmoniarako beharrezkoa den disonantzia baizik ez da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es disonancia / fr dissonance: Elhuyar: (Mus.) disonantzia; desadostasun, desakordio / Nolaerran: - / Zehazki: egokitasunik ez(a), adostasunik ez(a); (Mus.) disonantzia, harmoniarik ez(a) / Labayru: Mus. disonantzia; desadostasun, adostasunik | akordiorik eza, bat(era) ez etortze, bat ez egite, konforme | ados ez egote, desakordio; desavenencia ezinetorri, konponduezin, alde / Adorez5000: desadostasun, desegokitasun, egokitasunik ez(a), adostasunik ez(a); (Mus) disonantzia, harmoniarik ez.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

disoziatu, disozia, disoziatzen
da/du ad. kim. Molekulak molekula sinpleagoetan, atomoetan edo ioietan zatitu. Tenperatura horietan gasak disoziatu egiten dira.

Aztergaia: disoziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira disoziatu 5 (M. Murua; Elhuyar; J. Iturbe; UZEI 2); disoziatze 1 (J. Iturbe), eta disoziazio 7 (FisKim/5; Zinetika; Lehen Ziklo Esper 1987 3; UZEI 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disoziatu : AB38 2; HiztEn; Euskalterm 3; disoziazio : AB50 1; HiztEn; LurE; Euskalterm 10 (horien artean disoziazio elektrolitiko, disoziazio-konstante, disoziazio ioniko, disoziazio-gradu, disoziazio-maila, disoziazio-energia, disoziazio-kurba, nortasunaren disoziazio); disoziazio elektrolitiko : AB38 1; LurE (AS) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec // eta 'disociado' itzulitako deselkartu : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disoziatu : ElhHizt; HiruMila; disoziazio : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) 'dissociable': berezgarri (Casve FE), berexgarri (HaizeG FB-T-L LFB); b) 'disociación/dissociation': disoziazio (ElhHizt, HiruMila); bereztarzün, berezte (Casve FE); eta PMuj DCV: bereizpen, bereizketa, banatze; c) 'disociar/dissocier': disoziatu (ElhHizt: Quím.; HiruMila); banandu (ElhHizt); bereizi (ElhHizt, XarHizt; berexi: HaizeG FB, T-L LFB); berezi (Casve FE, PMuj DCV); eta PMuj DCV gainera: banatu, barreatu, bakandu // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): dissociable; dissociation; dissocier; it (S. Carbonell): dissociabile; dissociazione; che dissocia; dissociativo; dissociare; separarsi, sciogliersi; ca (DCC): dissociació; dissociar; en (Collins): dissociation; to dissociate, separate; de (Langenscheidts): (auf)spaltbar, trennbar; Trennung, (Auf-)Spaltung, Dissoziation; trennen, absondern; (auf-, ab-)spalten; zerfallen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

disozia, disoziatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Kim.

disoziazio
iz. kim. Molekulak molekula sinpleagoetan, atomoetan, edo ioietan zatitzea. Loturak eratzean askatzen den energiak molekularen disoziazioa eragiten du.

Aztergaia: disoziazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

disparate
1 iz. Heg. beh. Zentzugabekeria. Zer disparate egin behar duk?
2 iz. Heg. beh. Kopuru oso handia. (disparatea forma mugatuan, kostatu eta kideko aditzekin). Disparatea kosta zaio etxe berria.

Aztergaia: disparate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

disparatea kosta zaio etxe berria.

disparatu, dispara, disparatzen
du ad. Heg. Tiro egin, tiratu. Kanoia disparatzean. Tiroa disparatu. Ez nion disparatu broma ustean.

Aztergaia: disparatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. tiro egin / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dispara, disparatzen.

Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. desarratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

tiro egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "kontuz hemen ere zer jartzen den desarratu-ren kasuan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "disparatu, dispara, disparatzen. du ad. Heg. 'tiro egin'".

dispentsa
iz. Norbaiti, lege edo arau bat betetzetik salbuesteko, ematen zaion baimen berezia. Barau egunak mehe-egun dira fededun guztientzat, non ez duen Elizak dispentsa ematen. Ez zuen botererik dispentsarik emateko.

Aztergaia: dispentsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: dispensa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-n(t)s-.

dispentsatu, dispentsa/dispentsatu, dispentsatzen
du ad. Lege edo arau bat betetzetik salbuetsi. Ez dezazula pentsa dispentsatua zarela amoina egitetik.

Aztergaia: dispentsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dispentsatu: ez zait egoki iruditzen, dispentsa onartu eta gero berau baztertzea"

 - [E116]: "izen bat mailegatzeak ez dakar ezinbestean dagokion (edo legokiokeen) aditza ere mailegatzea, besteak beste, esapideak ere molda litezkeelako (dispentsa eman, dispentsa lortu bezalakoak, alegia); eta, alderantziz, aditza ez onartzeak ez du esan nahi "baztertu" egiten dugunik: dispentsatu hau, adib., lantaldeak ez du baztertu, eta guk ere ez daukagu baztertu beharrik, tradizioak baztertua baitu, adiera bietan (eta hori adierazten du "Bazt." markak). Gaurko testuetan aurkitu ditut dispentsa batzuk; dispentsatu, berriz, arau batean ikusi dut (eta hiztegietan). Bere horretan utziko nuke nik lantaldearen proposamena, dispentsa onartuz, eta dispentsatu kenduz"

 - [E123]: "han eginiko oharra kontuan hartuaz, hemengo proposamena: disparatu, dispara, disparatzen. du ad. Heg. 'tiro egin'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "dispentsatu... du ad.".

dispertsio
1 iz. fis. Argi izpi bat, errefrakzioz, espektroaren koloreetan banatzea. Argiaren dispertsioa prismetan.
2 iz. kim. Gai batek eta barnean era uniformean sakabanaturik daukan beste gai batek osatzen duten sistema.

Aztergaia: dispertsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-rts-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis., Kim.

disposizio
iz. zah. Gorputzaren edo arimaren egoera edo jarrera zerbait egiteko. Ez zaitez sobera fida oraingo zure disposizioan, ezen bertze kontrakora laster muda daiteke.

Aztergaia: disposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

disprosio
iz. kim. Metal bigun, zilarkara eta distiratsua, izadian beste mea batzuen osagai gisa agertzen dena (Dy; zenbaki atomikoa, 66). Disprosioaren ezaugarriak nabarmen aldatzen dira ezpurutasun txikienarekin.

Aztergaia: disprosio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disprosio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Dy.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disprosio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

disputa
iz. Batez ere Ipar. zah. Liskarra, eztabaida. Amorosen disputa. Anaia gaztearekin sarri, hor dabil disputan.

Aztergaia: disputa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Lantaldearen proposamena baztertzea da, ez sartzea. OEHko datuak ikusita, uste dut sartu beharrekoa dela, egoki ikusten diren marka(k) emanaz"

 - [E116]: "ez da hori lantaldearen proposamena, baizik baztertua dagoela adieraztea. Dena dela, zerrendan jaso liteke, tradizioa kontuan izanik, orain hala egiten dugunez. Proposamena: "disputa iz. Batez ere Ipar. Zah. 'liskarra, eztabaida'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "disputa iz. Batez ere Ipar. Zah.".

distal
adj. anat. Gorputzaren atalen edo organoen aldeez mintzatuz, erdigunetik urrutien dagoena. Gomazko hodiek arteriaren mutur distalean egon beharko dute, haren noranzkoari jarraituz.

Aztergaia: distal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distal 9 aldiz jaso da, EB 3 autoretan: M. Etxaide 2 ("Intsektu eta miriapodoetan, hanka-segmentu tibiarekiko distala", "Hankako hezur labur eta zuzena, hezur metatartsiano fusionatuak tartsianoen lerro distalarekin bat egiten direnean eratzen dena"), M.A. Unanua ("Dirudienez, Clupeiforme-ek, bularraldean erradio-elementuen ilada proximalak izateaz gainera, erradial distalen ilada bat dute"), J.A. Berriotxoa 6 (adib.:"Basealdetik zabalduak eta alboak, itxuran behintzat, paraleloak distal aldean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distal : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan bat ekintza distal) // eta "distal" itzulitako urruneko : Euskalterm 2 (urruneko hodi bihurgunetsu: "tubo contorneado distal"; urruneko tubulu: "túbulo distal").

Hiztegietako informazioa

distal : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF/FE, HaizeG BF/FB, Lh DBF, T-L LBF, DRA, PMuj DVC/DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Anat.

distantzia
iz. Bi punturen arteko tartea. Metro bateko distantzia dago gure artean.

Aztergaia: distantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

distantzia, bide

Jatorrizko forma

bi punturen arteko distantzia

Jatorrizko forma

gurutzatzen diren bi zuzenen arteko distantziarik txikien

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "sinonimo gisa ezin tarte ere eman?" (1995-01-10)

distantziakide
adj. mat. Puntu bi edo gehiagoz mintzatuz, beste puntu, lerro edo gainazal batetik distantzia berera daudenak; puntu batez mintzatuz, beste bi edo gehiagotatik distantzia berera dagoena. Kurba laua, lerro batetiko eta lerro horretan ez den puntu batetiko puntu distantziakideez osatua.

Aztergaia: distantziakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
distantziakidetasun
1 iz. Ekidistantzia. Egunkari hori izan da distantziakidetasun horri eutsi dion bakarra.
2 iz. mat. Distantziakide izatea, distantziakidea denaren nolakotasuna. Bi ardatzen plano batekiko distantziakidetasuna egiaztatzea.

Aztergaia: distantziakidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
distentsio
iz. med. Luzatze bortitza, bereziki giltzaduren ehun edo lotailuetan gertatzen dena. Urdailaren distentsioa. Eskuin belauneko lotailuetako distentsio baten ondorioz hiru astez jokatu gabe egon da.

Aztergaia: distentsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-06-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distentsio (eta distentsio efektu, d.-baldintza) 7: J.A. Fernandez 2 ("azaleko zonaldean lurrikarak tentsional motakoak dira, hots, hondorapena hasten denean makurtzapen eraginez azalak distentsio bat jasan behar du", "Gehipen honen lehenengo ondorioa distentsio efektu bat da eta efektu honek, hain zuzen, faila blokeen desplazamendu berezia azal dezake"), Ingurua/LH ("Distentsioa: Hezur baten haustura"), A. Garro ("distentsioa, narritadura"), EHAA 1992 ("iharduerak duen izaera ludikoari esker, praktika musikala berezkotasun- eta distentsio-baldintzetan izatea lortzen du"), Hautaprobak 1994-96 ("esfortzu maximoa bertikala eta esfortzu minimoa edo distentsioa N-S norabidekoa"), Tx. Txakartegi ("Urdailaren distentsiorako atalase beherea du umeak, eta bere adierazteko era oso indartsua da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distentsio : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan muskulu-d., lurroskolaren d., abdomeneko d.); distentsibilitate : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

distentsio : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal distensión / distension formen ordainak: ElhHizt: 1 distentsio, baretze, lasaitze; 2 distentsio; HiruMila: (de un músculo) zaintiratu; Casve FE: lüzatze, hedatze, zabaltze; HaizeG FB: luzaki, zainartadura, ihardokidura, enartadura, behardura; PMuj DCV: zain-tiratu, zaiñ-urratu, zain-beartu, zaiñartatu, biurdura, zain etena, biurri, erasan // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): distension, claquage [cf. détente: distensión (politique)]; en (Collins): distension, stretching, relaxation; Pol détente, Med strain; it (S. Carbonell): tensione, stiramento; de (Langenscheidts): Streckung, Entspannung, Zerrung, Dehnung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du Anat. arlokoak, baina ez Pol. arlokoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "onartu nahi badugu, aski da eremua mugatzea eta adibidea eranstea (txostenean ageri dena): "distentsio iz. Anat.: urdailaren distentsioa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "distentsio iz. Med.: urdailaren distentsioa".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper