50535 emaitza bilaketarentzat - [13101 - 13150] bistaratzen.

distiko
iz. liter. Bi bertso lerroz osatutako ahapaldia. Haranbururen bertsoak —distiko itxurakoak— lauko bilakaturik eskainiko dira ondoko lerrootan.

Aztergaia: distiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

distira
1 iz. Zerbaitek berez ematen edo islatzen duen argi bizia. Ik. dirdai; dirdira. Izarren distira. Urrearen, diamantearen distira. Haren begien distira leuna. Hamaika izar urdinen distirak josia.
2 iz. Kidekoen artean nabarmentzen edo gailentzen den gauzaren edo pertsonaren nolakotasuna. Gizon ikasi-eskolatuak gizartean distira berezi batez nabarmentzen dira. Distirarik ez duten lan isilak.

Aztergaia: distira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

diztira egin 1, Enb ("Zure lorratzai jarraitu naiak / Jarri nau goirantz begira; / Zuk jarri dozun Jel-bide ziar / Argijak dagi diztira"). Ik. OEH argitaratuan gainera: Carta de JMB ("Distira egiten duten gauzen izenak badira ausarki"); diztiragarri 1, Etxde JJ ("Nun-naitik bazitun metalezko botoi diztiragarriak, zernai koloretako zintak eta gudari-txanoan luma luzedun kukur bikaiña"); diztikor 7 eta distirakor (eta diztira- 1) 3: cf. infra; distirant (eta dixtirant 1, diztiant 5) 37: Ch 3 (adib.: "Izar diztiant hek erori dire zerutik, eta nik herrautsa baizen ez naizenak zer burupe duket?", "Hargatik, ene Jainkoa, fabore handi batentzat dagozat ez izatea dohaiñ diztiantik gizonen laudorioak, eta ohoreak ene ganat erakhar dezakenik"), He Gudu ("Zeruko Argizagi guziak elkharrekiñ baiño, are ederragoa eta diztiantagoa dela"), Dh 3 (adib.: "Bigarren kalitatea da klartasuna, zeinak egiten baitu Jainkoaren Semearen gorphutza iruzkia bera beino distirantago", "Sekulan ezin eroriko dire beraz jarriak dauden tronu lorios hetarik; sekulan eztire histuko buruan dauzkatziten khoro diztiantak"), JesBih ("denbora berean ikusi nuen ene Jesus adoragarriaren bihotz maitagarria, iruzkia baino distirantago"), MarIl ("tronu distirant baten gainean"), Laph ("heien erdian Diego Hozezekoa, bertze guziak baino distirantago"), Zby 2 (adib.: "izar distiranta"), Jnn SBi 7 (adib.: "Dabit erregeak ikusi ditu eta kondatu, diteken ederkiena, Salbatzaile Jaunaren umiliazioneak eta loria distiranta", "populu guziek ikusiko dute haren bandera distiranta", "orduan eder eta distirant zen"), Etcham ("Bizi gireno iraunen du ba / Maite horien orroitzapenak, / Zeruan berriz ikusi arte / Distirant heien arimak"), Zub 5 (adib.: "Etxez-etxe ibili ondoan, Zimun Kauterrak ekartzen zituen bizpahiru pertza edo untzi distirant, kobrezkoak", "karrikari goiti eta behiti badoa harro harroa, bere eriak eraztunez betiak, harri bizi distirantekin", "dena harrabots eta argi distirant"), JE Bur 2 ("Nun nahi burua goiti zindezan, erdiz erdi aurkitzen zinuen iguzkia, zabal, xuri, dixtirantarekin llilluragarri, xipiltzeko sapa zariola", "Zuhamu eder bat da hau, ostoa musker, legun, dixtirant, lilia gorri, mulkoka"), Lf Murtuts ("zer ari den hor apezpiku distirant hori bere eliza arropetan"), Erkiag Arran ("begiak distirant"), Mde Pr 2 ("Gorputz guztia lohi-kolore, mihia beltz eta begiak hits, uher eta ezin-erranezko basakeriaz distirant", "begi hits uherrak basaki eta lorioski distirant"), Zerb Azk ("Ez da harritzeko mila aldiz haurrean Azkaineko karriketan ikusi balin baditugu Espainiako Salazar eta Altamira famatuak, ereztun distirantenak eskuan!"), Ardoy SFran 3 (adib.: "Hoiek dira izar distirantak, gure begiez zeru zabalean begista ditzazkegunak", "goiztiri distirant bat iduri zitzaiolakotz ordutik ageri barkamenduaren argia"), Xa Odol 2 ("Orai ikusten dugu distirant, arina, Kurutxarri Leonek berri bat egina", "Hain da distirant eta hain berogarria, ufarik bortitzenak ezin itzalia, zuk etxeari egin diozun argia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distira egin 3: J.M. Iturralde ("Orube hartako bitxikeria 1940ko Buick bat zen, zeinek lorioski distira egiten zuen kaleondoko taulatu txiki baten gainean"), BAtx Gizona ("bai herriko argiek eta bai ingurukoek #mdash#karreterako autoenak, urbanizaziokoak, hotelekoak#mdash# distira egiten zuten, norbaitek igurtzi egin izan balitu bezala"), J.K. Igerabide ("Lady Liberty, Askatasunaren Estatua, zen bereziki distira egiten zuena bere zuziarekin"); distiragarri (eta disdira-, diztira- bana) 10: Saioka/5 ("lan trebe eta distiragarriak"), J. Elorza ("Akuaridas izar multzo distiragarri"), J.A. Agirre ("Zapo beltz bat, ordurarte gordeta egon zen bat, agertu zen nere begien aurrean, bizkarrean izar distiragarri bat zuela, eta ziztu goibel eta gozoa iaurti zuen gauean"), X. Gereño 2 ("Fidelek, garaia eta arteza, uniforme distiragarriarekin, neska ederraren maila bera mantentzen zuen", "Oso dotore jantzita, distiragarria agertzen zen italiar zine artista"), Euskal Margolariak 2 ("uretan isladatutako egunsentiko eguzkiaren argi distiragarriaren bidea harrapatzeko aukera ematen dio", "ahulduta geratzen dira jantziaren argitasun disdiragarriaren aldean"), G. Markuleta ("Emilieren leihoaren bestaldean urdin argi-argiko zeru distiragarria ikusten zen"), J. Osoro ("aurpegi distiragarria"), K. Biguri ("Buztan muturrean bolatxo beltz diztiragarri bana daukate tapukek"); diztikor (eta disti- 2) 6 eta distirakor (eta disdira- 2, dizdira- 1, diztira- 1) 8: cf. infra; distirant (eta -ante 4; dixtira- 1, dizdira- 1, diztira- 2) 21: Eskual 1904 ("eta zoin argi, distirant, eta garbi!"), Lander ("behiñere baino distirantago denak"), Herr 1962 ("Lore eta izar dixtirantenek esker guti izanen dute zure aldean"), Bihotz batez ("Oi pazko argi / dizdiranta, / Jainkoa-gana / gu bilduta, / mundu guzian: / Alleluia! / denok dezagun / elkar maita"), SoEg ("Ego aldeko eremuak bezain distirant, iguzkiaren zilhar argiaz, gain gainetik aphaindua"), Haurren arthatzeaz ("Biziki gorri; eta begiak? dixtirant"), SGarm Heriotza ("... goiz distiranta izan zela"), P. Sastre ("zapata distirantak"), Aburu 1982 ("iguzkiaren argi distirant eta garbia"), M. Dupac ("Sabeleko eremu eztia distirant zitzaion xoko doi-doi itzaltsuraino, izter gainean argiak arku arina marratzen zion..."), Hiriart-U 2 ("apez eta teologo distirant batzuek", "bere elurrezko jauntzi distirantaren gatik"), X. Mendiguren E. ("barrutik urrezko soinekoz jantzitako emakume eder distiranta"), Eutsi/2 ("hain buru disdiranta zeukan..."), A. Arkotxa 2 ("Zuen arropa distiranteetarik harandikan", "Hondarribiko argidorre distirantak"), H. Etxeberria ("ez etorri nigana diztiranta eta antzeko pitokeria errazekin"), A. Urretavizcaya ("harresi diztirante eta leialez inguratutako zerua"), XArb ("Jaun Goikoak apostolua argi distirant batez joz"), E. Agirre ("Moia ere lehen iladan zen, begiak distirante"), X. Montoia ("larruzko bota beltz zein gerriko eta uhal distirantez denak, ibilera harroaz batetik bestera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distiragarri : HiztEn; diztikor eta distirakor : cf. infra; distirant : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

distira egin : PMuj DVC (1 fosforecer, fosforescer; 2 distira lainotu percudir, empañar el lustre); distiragarri : ElhHizt (brillante), HiruMila (destellante, abrillantador), DRA (resplandeciente); distikor eta distirakor : cf. infra; distirant : EuskHizt (distiratsua), ElhHizt (brillante), EskolaHE (distiratsua), Lur EF/FE (lumineux, resplendissant), Casve EF (brillant, étincelant), HaizeG BF (étincelant, lumineux), Lh DBF (étincelant), DRA (resplandeciente), PMuj DVC (luminoso, refulgente) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

fluor distira

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendiko proposamena mantenduko da, forma lehiakideei nagusitzeko zailtasunak dituen arren

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: distira egin .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E113]: dirdira sar dadila "Bigarren mailako sarrera gisa, eta forma hobetsiei erreferentzia egiteko (...) (iparraldean beste formen ondoan erabiltzen baitira)" (1993-02)

distira egin
du ad.-lok. Distiratu. Distira egiten duten gauzen izenak. Argi zuri batek distira egin zuen.

Aztergaia: distira egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. distira.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

distira sarrerari dagokion azpisarrera.

distiradura
iz. g. g. er. Distira. Gurutzearen distiradurak ihesi jarri zuen dragoia. || Ez diote begiratu zure etorkiaren distiradurari. Munduko distiradurak ez nau zoratzen.

Aztergaia: distiradura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

distira.

distiragarri
adj. Distiratsua. Nonahitik bazituen metalezko botoi distiragarriak. Zetazko ile distiragarria.

Aztergaia: distiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-06-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-10-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

-garri osaerako forma berria, atzizkiaren balio zaharrarekin ageri dena; galdetzekoa da, bestalde, ez ote diren aski distiratsu eta distiratzaile arautuak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor/-tsu/-tzaile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "dirdirakor, distiragarri, distirakor. Egia esan erabilienak dirdiratsu eta distiratsu dira, hau da, izenetik eratorritako izenondoak. Ondoren distiratzaile da OEHn lekukotasun gehien duena ('distiratzen duena'). -kor / -garri atzizkien banaketari dagokionez, - bi atzizkiekin osatutako bikoteak erregularrak dira da/du motako aditzetan (lotsatu da/ lotsatu du; poztu da/ poztu du), hau da inkoatibo/kausatibo motakoetan. - -garri bakarrik onartzen dute "iz.+egin" egiturakoek (barre egin, negar egin...), beti balio kausatibo edo 'arazlearekin'; beraz, barregarri 'barrea eragiten duena' edo negargarri 'negarra eragiten duena' da. - Dirdiratu eta distiratu aditz deponenteak direnez, iraun izan daiteke parekoa ; hauetan ere iraunkor 'irauteko joera duena'-edo bada, iraungarri '(zerbaiti) iraunarazten diona' da (eta ondo dokumentatua dago OEHn). Bide beretik, distirakor 'distiratzen duena, distiratzeko joera duena' eta distiragarri '(zerbaiti) distirarazten diona', eta distirarazi ere ondo dokumentatua dago. Gauzak horrela, ez nuke dirdirakor sartuko, ez baitu lekukotasunik OEHn. Ez dakit merezi duen distirakor eta distiragarri sartzea"

 - [E116]: "osaera zuzenekoak badira biak (MAk dioenez), zerbait baino gehixeago erabili badira (txostenetan ikus daitekeenez, eta gaurko idazleengan ere bai), eta -garri/-kor atzizkien banaketa argitzeko balio badute (eta badirudi argitzekorik badela), nik onartu egingo nituzke, definizio eta guzti. Proposamena: "distiragarri izond. '(zerbaiti) distirarazten diona'" / "distirakor izond. 'distiratzen duena, distiratzeko joera duena'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "Ok".

distirakor
adj. Distiratzen duena, distiratzeko joera duena. Eguzki distirakorrari gibel emanez. Poesiaren argi distirakorra.

Aztergaia: distirakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-10-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

distirakor 2: ES ("[Ezpata] hau zorrotzago, eta distirakorrago lizate"); MEIG ("Tximist antzera, poesiaren argi distirakorra sumatzen da esaera batean, orrialde batean, baina orrialdeak asko dira eta esaerak are gehiago"); diztirakor 1: Etxde JJ ("Aitzondo baten kerizpe ozkirrian exerita eguzki diztirakorrari gibel emanaz"); diztikor 7: Otx 2 ("Ni, jauregi onetan, ixar txikijen artian eguzkija baxen diztikorra naiatzu"; "Itz baten: emakumia, gixonaren albuan, urrerik garbijenetan josiriko arribitxi diztikorra dala esan letteke"); Zait Sof 3 ("Orrela iraun genun, eguzki biribil-diztikorra ortzi-erdian yarri ta bero-gingak erre oi dun garaia arte"; "Aldiak ere aguretzen ez zaitun orrek, argi diztikorra darion Olinpo yaurtzen duzu"; "Garaille baituk, neskatx zoragarriaren betazalak ixuri oi duten lillura diztikorra, Yainkoekiko lege gurenen erkide izaki"); Gand Elorri ("Txoriak ari dira, diztikor ta garden, ots urrezko albaiñuz eguratsa josten"); Basarri ("Dagonillaren irugarrena, egun alai, diztikorra, Auspez jarri da gaur Itziar'en gure Gipuzku jatorra"); argitaratuan gainera dizdikor : Ol (Sal 76,5: "Argiz dizdikor Zu [dizditsu Zu], altsu, / antziñeko menditik etorri zera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distirakor 3: Heraklito ("Arima distirakor lehorra, jakintsuena eta hoberena; hobeto esan: arima lehorra, jakintsuena eta hoberena"); Peillen ("Hirugarren aldian, ezpainetan diamante distirakor bat ekartzen du"); K. Santisteban ("Begiak itxi nituen eta apurtxo baten Artizarren urrezko soingaineko distirakorrean nengoen alai haren izar lagunen txirula miragarrien soinuaren arabera dantzaka eta jauzika, lehertu beharrez jauzika"); disdirakor 2: Etxde ("Hizketan hasi aurretik bere begi disdirakorrak salatzen zuten mehatxu egiteko prest zegoela"; "harrieder garestienez eta diamanterik disdirakorrenez apaindurik"); dizdirakor 1: Uxola ("Igazitako negu luze artan eroritako euri ta edurrak, ba-zirudian garbitu zituztela mendi ta zelaietako orlegi mota guztiak, ederturik eta dizdirakorrago utziaz milla orlegi margozko zapiak"); diztirakor 1: Akes ("alako burutapen diztirakor bat etorri zitzaion burura emakumeari"); diztikor (eta disti- 2) 6: D. Esnal 2 ("Orduntxe bai euskal erriya etorkizun aintzatuz eta ondoren distikorraz jabetuko litzakela!", "Gure ezpañak Luis Gonzaga'ren izena esaten dutenian, biyotzak gazte on-ona, egokiya begien aurrian jartzen digu, argi diztikorra inguruetan zabaltzen duan pitxi ederra arpegiyan daramala, bakan, oso bakan, ikusi oi dan garbitasunaren arri dizdiratsua"), A. Arozena ("Bañan... gaurko edertasun / distikor ori, noiz arte / luzetuko da?"); Otx (OEHko testuinguruetako batean), Onaind ("Ondo gazte zan ondiño; baña Goiko Jaun onak, umotua idoro, antza, ta betiko atseden diztikorrera aldatu auskun, gitxien uste genduanean"), J.A. Goiria ("Oartuko dot illargi eder gau-erregiña / izar diztikor-tartian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: distirakor 1; diztikor 1 (M. Zarate: "begi diztikorren tristura") // AB38: diztikor 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

DRA: dizdikor (brillante, Ol Sal 76); diztikor (brillante, Otx, Basarri) // PMuj DVC: distikor (1 refulgente, resplandeciente, brillante, reluciente, esplendoroso; 2 rutilante, coruscante; 3 radiante, radioso); distirakor (refulgente, resplandeciente, brillante, rutilante, esplendoroso); diztirakor (1 brillante, resplandeciente, fulgente, luciente; 2 coruscante, flamante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor atzizkia du ad. nor gabearekin: Miren Azkaratek argituko du zuzena den osaeraz.

distiran
adb. Distira eginez, distira egiten. Begiak distiran zituela hasi omen zen berriketan. Aldare nagusia distiran zegoen, kandela guztiak piztuta.
Loturak

Aztergaia: distiran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DISTIRAN. Brillando. [Salbatorea] Pazkoz jauntzi loriaz gorputza distiran. Ox 83. Udaminean, uztailarekin, distiran ogiak zorhi. Ib. 75 (tbn. disdiran en Ox 137). Gauaz izarrak ageri dira / ainitz disdiran zeruan. Mattin 96. v. tbn. Zendoia 90.

distiran 10: Deia 2, Berria 5, EiTB, Jakin, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

distiran 19: Herria, Berria, Aingeru Epaltza 2, Iñaki Segurola, Iñaki Mendiguren, Karlos Zabala, Koldo Izagirre, Elizen arteko Biblia, Joan Mari Lekuona, Xabier Mendiguren Elizegi, Asisko Frantzizko, Pako Aristi, Xabier Amuriza, Bat-bateko bertsolaritza, Jean Baptiste Etxarren, Matias Mugica..

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa dirdiran bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa distira sarreran.

distirant
adj. Ipar. Distiratsua. Argi distirant itsugarria. Bertute distirantenak.

Aztergaia: distirant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

distiratsua.

distirarazi, distiraraz, distirarazten
du ad. Distiratzera behartu. Ik. dirdirarazi; izarniarazi. Eguzkiak Sacré Coeur basilikaren kupula distirarazten zuen.

Aztergaia: distirarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

distirarazi, distiraraz, distirarazten. dio ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: distirazi / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: distirazi / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

distiraraz, distirarazten.

distiratsu
adj. Distiratzen duena, distiraz betea. Ik. dirdaitsu; distiratzaile. Izar distiratsuak. Hosto distiratsuak. Koroa distiratsua. Egun argi eta distiratsu batean. Begiak txiki bezain distiratsuak.

Aztergaia: distiratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
distiratu, distira/distiratu, distiratzen
1 du ad. Distirak jaurti, distira jaurti. (nor osagarririk gabe). Ik. dirdiratu; izarniatu. Izar bat, beste guztiak baino gehiago distiratzen zuena. Mila eguzkik bezala distiratuz. Aitzinean botoi handi bat, hori-horia eta urreak bezala distiratzen zuena. Haren luma ederrek, eguzkiak jorik, urrutitik distiratzen zuten. || Behakoak distiratzen ziola.
2 du ad. Nabarmendu, argitasun handiz agertu. (nor osagarririk gabe). Bertute guztiek distiratzen dute hura baitan. Honen ontasunak argiroago distira dezan.

Aztergaia: distiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

distiratu, distira(tu), distiratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

distiratu, distira(tu), distiratzen

distiratzaile
adj. Distiratzen duena. Ik. distiratsu. Agur, itsasoko izar distiratzailea. Urre eder distiratzailea.

Aztergaia: distiratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
distiratze
iz. g. er. Distirak jaurtitzea, distira jaurtitzea. Ik. distira.

Aztergaia: distiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

distopia
iz. Etorkizun ilun eta ezkorra irudikatzen duen fikziozko kontaketa. XX. mendeko distopiarik ezagunenetakoa da liburu hau, alienatzen doan gizartea esnatzeko aldarri sutsua. The Handmaid's Tale telesailak ezagun egin du Margaret Atwood kanadarrak sortutako distopia.

Aztergaia: distopia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh121 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): distopia 25: Elkar, Berria 6, Jakin, Argia 15, DiarioVasco 2. // LB: 121; ETC: 284

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: distopia 2, Filosofiako gida. // Elhuyar: distopia distopía / Adorez: 0 / Labayru: distopia distopía / NolaErran: 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu distopia formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es distopía / fr dystopie: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknizismoa, eta ez dago hain hedatua ere.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua eta sartzekoa.

distopiko
adj. Distopia batekoa edo distopia bati dagokiona; etorkizun ilun eta ezkor bat irudikatzen duena. Izua eta hondamendia nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi diote pertsonaiek. Giro gero eta itogarriagoan murgilduko gaituzten istorio distopikoak. Amesgaizto distopiko baten deskripzioa dirudi horrek. Nobela etorkizuneko Ingalaterra distopiko batean dago girotua.

Aztergaia: distopiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 44 (Aizu 3, Argia 13, Berria 7, Deia 1, Elhuyar 2, Elkar 8, Jakin 4, UEU 6); ETC 132

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Bestelakoak

(proposatua): distopia iz. Etorkizun ilun eta ezkorra irudikatzen duen fikziozko kontaketa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa, distopia arautuarekin batera.

distortsio
1 iz. fis. Irudiak edo hotsak igortzean edo erreproduzitzean gertatzen den desitxuratzea. Leiar sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsioa da, hizkuntza teknikoan aberrazio esferikoa esaten zaiona.
2 iz. Desitxuratzea, desorekatzea. Truke tasa errealen distortsiozko efektu hori garrantzitsua izan da krisia eskualde osoan zabaltzerakoan.

Aztergaia: distortsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(t)s-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Elektr., Optika.

distortsionatu, distortsiona, distortsionatzen
du ad. fis. Distortsioa eragin. Esfera, bere dimentsioak murriztuta, zirkulu baten moduan agertzen da orain, eta, denborak aurrera egin ahala, distortsionatu, eta elipse bihurtuz doa. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi, ohiko soinu distortsionatuaz gain. Baxu errepikakor bat, gitarra distortsionatu bat eta Ira Kaplanen boza, beti bezain nagi, beti bezain iradokitzaile.

Aztergaia: distortsionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): distortsionatu 90: Elhuyar 11 (adib.: “Eta bada, baina gauza askotarako ez da egokia, formak asko distortsionatzen dituelako”), Consumer 16 (adib.: “Adimen "intelektual" horri esker pentsaera arrazional eta distortsionatuaren artean aukera egin ahal izango dugu”), Berria 35 (adib.: “ez du, batzuek diotenez, bizitza publikoa eta politikoa distortsionatzen”), EiTB 10 (adib.: “abesten edota Amerikako Estatu Batuetako historiaren himno bilakatu den Jimi Hendrix gitarra solo distortsionatua jotzen”), Jakin (“Beste batzuek diote informazio distortsionatua dela bahetik pasatzen duguna eta, ondorioz, benetako lagunen arteko harreman estu eta jatorragoa ahalbidetzen dela”), Argia 13 (adib.: “Hori posible egin duten baloreak distortsionatzen dituenak soilik ikusiko du eskalada lehiaren espektrotik”), DiarioVasco 4 (adib.: “Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, ahots jokoak eta xuxurlak, mezu landuak, giro iluna...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: distortsionatu 27: Berria 7 (“Gure kultura mundutik oso distortsionatuta dagoen erakusle izan zen hori”), Joseba Zulaika (“haren ordez obra ireki, deszentratu, plano desberdinetara zabaldua egin zutenean, hautsi eta distortsionatu egin zuten betiko espazio hura,”), Iban Zaldua (“mendebaldarroi heldu zitzaizkigun kontuari buruzko oihartzunak, beti bezala nahikoa distortsionatuak”), Xabier Olarra (“Hire inbidiak okerbideraturik baizik ezin huen izan nitaz horrelako irudi distortsionaturik”), Ana Urkiza (“Euskal klasikoak eta haien ahots ezberdinak ez dira literarioki ontsa usmatzen, oso guti ezagutzen dira gainera haien lurralde imaginarioak, anitzetan distortsionaturik”), Patxi Iturritegi (“Handik berehala, ordea, kontrol-mahaiaren aldetik txistu-hots distortsionatu bat entzun zen”), Xabier Mendiguren Elizegi (“hurbil-urrunak ere distortsionaturik nituela ohartu naiz”), Koldo Izagirre (“bere indibidualismoaren azpian kontzeptu etiko distortsionatuak omen dituelako”), Eider Rodriguez (“hirurok elkarrekin igaro ditugun uneak patetikoki distortsionatuz eta, nire kalterako, gu bion arteko konparazio morbosoak eginez”), Aingeru Epaltza (“Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi ohiko soinu distortsionatuaz aparte”), Juan Garzia (“Ikerketen emaitzak desitxuratzea eta haien zentzua distortsionatzea, horra zertaz egon behar genukeen kezkaturik”), Irene Aldasoro (“Hara zer ondorio harrigarria atera den lan horretatik: estimulua soluzio forman emateak ez du usaimena hobetzen; aitzitik, gutxitu, distortsionatu eta ezabatu egiten du”), Iñigo Aranbarri (“Eta kezkatzen gaitu nola kontatzen zaigun hori guztia, judas begiak, ahur edo ganbil, beti distortsionatzen baitu bestaldean dagoena”); Xabier Paya (“Polkaren bertsio distortsionatu bat entzuten da oihaneko oihu eta zaratez lagunduta”), Unai Iturriaga (“Jonek, aurpegia atzamarrak baino gehiago mugituz, akordea ia desagertzerainoko kolpe distortsionatuak ematen zituen”), Anjle Lertxundi (“Aurrez aurre genuen leiho zabaleko kristalak erdi lurrunduta zeuden, eta aurreko teilatu eta eraikinen formak distortsionatuta ikusten ziren”), Koro Navarro (“konponbide publiko baten itxaropenak arrisku errealei antzemateko modua distortsionatzen badu - baldin galera masiboak gertatuko balira -, kanpoko birfinantzaketa-posibilitateek bakarrik mugatzen dute kredituaren eskaintza”), Iñaki Arranz (“Muturrera jota, komunikazioa bera ere eten daiteke, edo sarritan distortsionatu egiten da eta, ondorioz, mezua ez da behar bezala heltzen”), Joseba Sarrionandia (“Bista lainotu zait eta, 'besteari galdetu dio eta! ' entzun dut distortsionaturik, luzaturik, bigunki amiltzen naizen artean”), Iñaki Heras (“Betiko moduan, interesen arabera distortsionatutakoa, noski”), Filipe Bidart (“Bada zerbait, baina, bakartasun sentsazio hori baldintzatzen eta distortsionatzen duena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es distorsionar / fr dénaturer: Elhuyar: distortsionatu; desitxuratu, itxuraldatu, deformatu, eraldatu, aldatu / Nolaerran: desitxuratu; desnaturatu / Zehazki: distortsioa eragin / Labayru: distortsionatu; (itxur)aldatu, desitxuratu, eraldatu, deformatu / Adorez5000: distortsionatu, distortsioa egin; desitxuratu, eraldatu, itxuraldatu, aldatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

distortsionatu, distortsiona, distortsionatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Fis. Mus.

distraitu, distrai, distraitzen
da/du ad. beh. Arreta galdu edo galarazi. Ik. oharkabetu; adigabetu.

Aztergaia: distraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. oharkabetu, adigabetu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "distraitu eta distrazio: biak hartzekoak iruditzen zaizkit" (2004-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez al du inolako lekurik? Ereduzko prosa gaur corpusean 8 liburutan ageri da. Agian "h. oharkabetu, adigabetu" eman daiteke, baina erabat kondenatzea oso gogorra egiten zait. Arreta galdu ere kontuan hartuko nuke ordaina emateko"

 - [E116]: "lantaldearen txostenekoez gain, dozena bat idazlegan irakur daiteke orain gaurko prosaren corpusean, baina Hegoaldekoak dira denak, A. Arkotxa izan ezik; "erabat kondenatu" nahi ez badugu, eta onartu nahi badugu, ez al dagokio Heg. marka?"

 - [E123]: "bai, behar luke Heg. marka".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "distraitu... da/du Beh. h. arreta galdu/galarazi, oharkabetu, adigabetu, eta abar".

distrakzio
iz. beh. Arreta galtzea edo galaraztea. Ik. despiste; deskuidu.

Aztergaia: distrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

distraitu (eta distraidu) 6: Or Poem (oin-oharrean: "Xortzeke, distraitu gabe"), Bilbao IpuiB 5 (adib., "Arrezkero, ez dot entzun Tomas Kirru geiagotan distraidu zanik", "Distraidua zalako galanta"); distrazio (eta distrakzione 1, distraziño 2) 5: Gco I ("borondatezko distrazioarekin barruko, edo biotzeko atenzio bage"), MarIl ("Barkha ditzadazut hobendun jarri naizen distrakzioneak"), Bilbao IpuiB 2 (adib., "[Izan eban] eskarmenturik naiko. Distraziño batetik etorritakoa"), And AUzta ("distrazioak otoitzean"), eta OEH argitaratuan, CatLav ("Distrakzione gutiagorekin othoitz egiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distraitu (eta distraidu 2) 8: Euzkadi 1936 ("Beti distraiduta bixi dan bidazti batek ottura on bat dauko"), Bilbao IpuiB (OEHko testuinguruetako batean), Karraspio ("Distraituta ibiliko zinen?"), M. Haranburu (azalpen gisa: "Amak bide guztiak erabili ditu haurrari jan erazteko: haurra lekoratu [distraitu], seduzitu, behartu, lo dagoela jan erazi"), X. Gereño ("Distraituta zihoan manifestari madarikatu haietan pentsatzen"), Azurm ("Konigsbergeko Hamann irakasle errigortsuak erasiatzen ei zuen, beraz, Kant hori, beti denborapasa sozial haietan distraituta, sekula ez zela iritsiko lan intelektual seriorik egitera"), A. Bengoetxea ("denbora luzean distraitzen nauen karta-joko bakarra"), R. Saizarbitoria ("beren benetako lanetik distraitzen dituztenak"); distraituki 1, A. Arkotxa ("Gatu bat miauka. Distraituki karesatzen du"); distrazio (eta distraziño 1, distrakzio 1) 3: Bilbao IpuiB (OEHko testuinguruetako batean), EIMA 1995 ("ez zaio puntuaziorik emango ikasleari, distrakzio edo motibazio okerra ekiditeko"), Musika/6 ("Ez zitzaion gaizki etorri distrazio hura!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distraigarri : Euskalterm 1 ('distractor'); distraitu : Euskalterm 1 ('distraido'); distraktore : Euskalterm 1 ('distractor'); distrazio : AB50 1 (distrakzio: 'distracción'), Euskalterm 1 ('distracción') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

distraitu : ElhHizt (distraerse), HiruMila (1 distraído, -a; 2 distraerse); distrazio : ElhHizt (distracción), HiruMila (distrakzio: distracción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal distracción / distraction formen ordainak: HiruMila: 1 distrakzio, oharkabetasun; 2 olgeta, jostaketa; 3 hutsegite // ElhHizt: 1 deskuidu, distrazio, oharkabetasun; 2 dibertimendu, entretenigarri, entretenimendu // Lur EG/CE: aisia, olgeta; eta EF/FE: dosteta, jolas, jostagarri, libertimendu, olgeta // Vox es-eu: 1 divertimiento josteta, denbora-pasa; 2 despiste: oharkabealdi; 3 error: hutsegite // XarHizt: josteta, jolas, libertimendu, abusagailu (NL), olgeta (B) // Casve FE: amusement txostaka, txostakaldi; inapplication ohargabe, ustegabe, xorokeria, barraiadüra, gogobarreiadüra // HaizeG FB: ohargabe, (amusement) josteta, jostaldi // T-L LBF: josteta, libertimendu, par distraction: ohar-gabetarik // PMuj DCV: 1 inadvertencia: xorraldi, barreialdi, oarkabe, zabarkeria, zabartasun; 2 diversión, entretenimiento: jostaketa, jolas, jostaldi, jolasaldi; 3 libertinaje, desenfreno: lasaikeria, lazokeria, zirtzilkeria, esku-geikeria, nabarmenkeria.

Erdaretako formak

fr (DLLF): distraction; dissipation, dérèglement (en las costumbres); it (S. Carbonell): distrazione; scostumatezza, licenziosità; en (Collins): 1 recreo distraction, amusement, relaxation, pasatiempo hobby, pastime; 2 despiste absence of mind, etc; 3 error, olvido slip, blunder, oversight; 4 moral loose living, dissipation; de (Langenscheidts): 1 Unachtsamkeit, Geistesabwesenheit, Zerstreutheit; 2 Ablenkung, Zerstreuung, Vergnügen.

LBeh (2011-03-03): distrakzio 2 ager.: Juan Kruz Lakasta (“Baina distrakzio maniobrak funtzionatzen segi dezan, hedabideak elikatu behar”), Oskar Zapata (“Euskarabidearen sorrerarekin Nafarroako Gobernuak egin zuen distrakzio maniobra berez erori egin dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: distrakzio 9: Edu Lartzanguren (“Distrakzio ekintza da”), Berria 2006 (“derrepentean sukaldetik hozkailuaren marmarra datorkigu, txarto botatako komuneko ura zein beste mila distrakzio, afaltzeko zer jarriko dugun pentsamenduak garun osoa kolonizatzen digun bitartean”), Jon Muñoz 3 (“Munduaren distrakzioek zugandik urrun ninderamatelarik ere, ez nintzen haatik zugandik bereiz“, “Ausentziak, distrakzioek nik benetako grina gisa baino haurtzaroko hutsegite gisa ikusten nuen amodio hura suntsituko zutelakoan nengoen”, “Aitor dut abentura horrek ez dukeela zailtasunaren merezimendua; baina distrakzio bat izanen da bederen, asper-asper eginik bainago”), Asisko Frantzisko, Asisko Klara 2 (“Atsekabeturik distrakzio hark Jainkoagana zuzenduriko bere bihotzeko ahotsa eten egin zuelako”, “garizuma hau hemen egiteko asmoa baitut, espirituaren inolako distrakziorik gabe”), Anton Garikano (“Bizkarrez zegoen, eta Paul D-k nahi hainbat ile ikusten ahal zion, aurpegiaren distrakziorik gabe”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

oharkabetze, adigabetze (eta arreta galtze) bezalakoak izan litezke horren euskal ordainak.

Euskaltzaindiaren Arauak

distraitu, distrai, distraitzen. da/du ad. Beh. h. arreta galdu; arreta galarazi; oharkabetu; adigabetu.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

oharkabetze, adigabetze (eta arreta galtze) bezalakoak izan litezke horren euskal ordainak.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

aski nazioartekoa da; baldintza minimoa betetzen du (es, en, fr).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "distrakzio: ez dut uste proposatzen diren ordainak adiera militarrean ere erabil daitezkeenik: horretarako, distrakzio-maniobra nahi ez badugu, nahasteko maniobra edo maniobra nahasgarria gisakoak lirateke egokienak"

 - [E116]: "euskaraz erabili den distrakzio hartu beharko genuke kontuan, eta ez etimoak erdaretan (edo, okerrago dena, erdaretako batean) izan ditzakeen adiera guztiak; eta ez dut uste "adiera militarra" denik erdaraz ere ohikoenetakoa, ez dut behintzat halakorik ikusi DRAE eta Le Petit Robert hiztegietan. Nik ez nuke oraingoz aipatuko (beharbada, maniobra forma lantzean ikus genezake)".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "OK".

distributibo
1 iz./adj. hizkl. Banatzailea. Zenbatzaile zehaztuei –na atzizkia erantsiz gero, distributiboak sortzen ditugu.
2 adj. hizkl. Juntagailuez mintzatuz, banaketa edo aldizkatzea adierazten duena.
3 adj. mat. Banakorra.

Aztergaia: distributibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

distribuitu (eta distribuatu) 17: Lç 12 (adib.: "Bera baino borthitzago batek akometaturik garait badeza, haren harmadura guzia, zeinetan fida baitzen, edekiten du eta haren ostillamendua distribuitzen", "Eta baldin distribui baditzat neure on guziak paubren hatzeko, eta baldin eman badezat neure gorputza erre izateko, eta xaritaterik eztudan, etzait deus probetxatzen"), Tt Arima 6 (adib.: "Bere honak behar ordian beharrer distribua ditzen", "Bortxatu da haien akisizalia, haien emaitera, eta distribuitzera paubrer, eta bertze obra piosetan"); ik. OEH argitaratuan gainera destrü(b)itu StJul ("Bere hunen ororen / prauber destrüitzen"; "Untsa destrübitzen"); distribuzione 1, Lç ("Testimoniaje rendatzen zerauelarik Iainkoak signoz eta mirakuluz, eta berthute dibersez, eta Spiritu sainduaren distribuzionez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distribuzio 11: a) Kolorea ("Uhin elektromagnetiko bat, inguru dielektriko bati aplikatzen badiogu, inguru honen kargen distribuzioa aldatu egingo da"), Elhuyar 1995 2 ("Zailtasunaren balioen sakabanaketa aurresateko eredu estatistiko desberdinak erabili dira, eta hauetariko gehienek Weibull-en distribuzioak erabiltzen dituzte", "Hausturarekiko zailtasunaren sakabanatze-bandak Weibull-en distribuzioa jarraitzen du"), J. Iturbe ("Elektroien parekatze-prozedura honek, elektroiak espazioan elkarren hurbil egotea suposatzen du [zehazkiago, distribuzio elektronikoko funtzioak], eta horrek sistemaren energiaren gehikuntza bat darakar"); b) J.M. Larrarte 4 (adib.: "Sintagma horiek osatzen dituzten elemenduei eta elemendu horien banaketa edo diztribuzioari begira egin dut sintagmen sailkapena", "Sintagma mugagabeak distribuzio beretan erabiltzen badituzte, arrazoi haundiagoa izango dugu firma horiek eredutzat hartzeko"), Zinetika ("Abiaduraren distribuzioaren legea"), J.M. Irazola ("-"Gaitik" eta "(a)rren" distribuzio konplementarioz erabiltzen dira"), R.M. Pagola ("Isoglosen distribuzioaren arauera, honako datuok ageri dira"); distribuitzaile 2, Egunk 1990 ("Elkar argitaldariak eta IZ disketxeak izango dute stand kopururik handiena, Zabaltzen distribuitzailearekin batera", "Elkar liburu argitaldari eta diskaetxea, IZ disketxea eta Zabaltzen distribuitzailea dira aurten ere standik gehien ipiniko dituztenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distribuitu : HiztEn (ik. banatu); distributibo : DFrec 1 ("atzizki distributiboa"), AB50 1, HiztEn (Hizkl. 1 distribuzioari dagokiona; 2 koordinazio distributiboa ahalbidetzen duten juntagailuez [bai... bai...; nahiz... nahiz] eta honela elkartutako perpausez esaten da; AS: koordinazio distributibo: koordinazio kopulatibo eta parataktikotik hurbil dagoen prozedura, ideia berdintsuak adierazten dituzten esaldiak elkartzen dituena); Euskalterm 3 (a] Mat. banakor sinonimoarekin, eta lege d. 'ley/propiedad distributiva' banatze- sinonimoarekin; b] Hizkl. juntadura/koordinazio d. 'coordinación distributiva', banakari sinonimoarekin); distribuzio : AB38 1, AB50 1, HiztEn (1 banaketa; 2 Hizkl. elementu linguistiko batek beste elementuekiko izan ditzakeen posizio guztien batura, hau da, elementu linguistiko bat ager daitekeen testuinguru guztien batura); distribuzional : HiztEn (distribuzioari dagokiona; AS: analisi edo linguistika distribuzional: Hizkl. distribuzionalismoa); distribuzionalismo : HiztEn (Hizkl. hizkuntzaren deskripzioa elementu linguistikoen arteko distribuzioaren azterketan oinarritzen den metodoa...), Euskalterm 1 (Hizkl. distribucionalismo); distribuzionalista : HiztEn (distribuzionalismoari dagokiona) // Ez ditugu aurkitu ap. LurE // Hizkl. 'distributivo, distribución' itzulitako besteak: banaketa : Euskalterm 7 (hauetan b. baliokide 'distribución equivalente', b. defektibo 'distribución defectiva'; besarkadurazko b. 'distribución inclusiva', ebaketazko b. 'distribución intersectiva'); banatzaile : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

distributibo : Ik. 18. araua: "Ordinalen eta banatzaileen idazkera [...] Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, e.a."; eta ap. Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (Zenbatzaileen atalaren barruan, 103-104 orr.: "Distributiboak -na atzizkia erantsiz sortzen dira: bana, bedera, bina, bira, hiruna", "Distributiboak edozein zenbakirekin sortzen dira: hamarna, hogeitabina...").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

distributibo : ElhHizt (Hizkl. distributivo; koordinazio distributiboa: coordinación distributiva), HiruMila (1 distributivo #mdash# oración; 2 distributivo #mdash# numeral); distribuzio : ElhHizt (Hizkl. distributivo; koordinazio distributiboa: coordinación distributiva), EskolaHE (ik. banaketa); distribuzionalismo : EskolaHE (Hizkl. hizkuntzaren deskribapena hizkuntza elementuen banaketaren azterketan oinarriturik egiten duen hizkuntzalaritza joera) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Hizkl. distributivo, distribución/distributif, distribution formen ordainak: banakari : ElhHizt, HiruMila; banatzaile : XarHizt; distributibo : ElhHizt; HiruMila; distribuzio : ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, Vox es-eu, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): distributif, distribution; en (Oxford): distributive; it (S. Carbonell): distributivo; de (Langenscheidts): distributiv.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 18: "Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, e.a.".

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. banatzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

distribuzio
iz. hizkl. Hizkuntza-elementu bat ager daitekeen testuinguru guztien multzoa. Bloomfieldarrentzat, fonema, distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen tresna zen.

Aztergaia: distribuzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. banaketa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

distritu
iz. Administrazio barrutia. Parisko kale eta distrituak. Mexikoko Distritu Federaleko Gobernua. Estatu Batuetako 48 estatutan eta Columbia distrituan.

Aztergaia: distritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. barruti / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

IparKazet (Politika): région: erregio baztertzen da eta bereizi behar dira Akitaniako lurraldea eta Akitania eskualdea. Kantonamendu, departamendu, distritu, barruti (eliz-barruti: diocèse eta hautes-barruti: circonscription électorale).

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

forma bat behar denez, eta Iparraldean hori proposatu dutenez (eta ez "beren" distrika), hori da onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  distrik: iparraldeko hizkeran hain arrunta dena ez da aipatuko?

 - [E124]: "Hitz honek administrazio eramuan balio propio bat du, nahiz eta baliokide bilakatu den barrutia ere"

 - [E116]: "JLLk bestelako argibiderik eskaini nahi ez badu, forma soila aipatuko nuke oraingoz (barrutia, nire ustez, izan liteke distritu-ren definitzailea edo azaltzailea, baina ez baliokidea edo sinonimoa)".

 - Erabakia: EArau (1996-09-27): ez da onartu.

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "distritu".

distrofia
iz. med. Organo baten endekapena edo garapen-anomalia. Beso-hanketako giharren distrofia.

Aztergaia: distrofia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 24 (Argia 5, Berria 2, EiTB 1, Elhuyar 8, Consumer 1, Laneki 2, UEU 5); ETC 176

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: distrofia iz. (Med.) distrofia / Adorez: 0 / Labayru: distrofia 1 iz. Med. distrofia. Duchenne-ren muskulu-distrofia progresiboa: Distrofia muscular progresiva de Duchenne / NolaErran: 0. // Euskalterm: Med. korneako distrofia, distrofia adiposo-genital (4), distrofia erreflexu sinpatiko (TN), distrofia miotoniko (4), Duchenne-ren muskulu-distrofia progresibo, koroideko distrofia hederitario…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Teknikoa da, baina ezaguna. Sartu dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

disuasio
iz. pol. Zerbaitetarako asmoa kentzea. Disuasio nuklearra. Estatuen disuasio bideak.

Aztergaia: disuasio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

disuasio (eta -zio 1) 3: Punto y Hora 1982 ("Argi dago europar harmadekin, euromisil erreaktore eta karga hiltzailedun tablero elektroniko homologatzea, urruneko etsai ori edo eslabiarraren disuasiorako arma baino zerbait gehiago dela"), J.R. Bengoetxea ("Zigorraren atzetik disuasioa edo uxapena dago"), Egunk 1996 ("Militarki omen, Frantziak bere disuazio nuklearra segurtatu du"); disuasorio 1, Egin 1992 ("Guardias de la porra deitzen zieten haiek, pipaz bestalde kendo makila disuasorioa ere bazuketen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disuasio : AB50 2, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disuasio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal disuasión / dissuasion formen ordainak: ElhHizt: 1 asmoa kentze, burutik kentze, konbentzitze; 2 disuasio; HiruMila: asmoa kentze; Casve FE: gibelerazte, hürrüntze, ützerazte; PMuj DCV: utz-arazte, atzerapide, asmo-kentze // Ez dugu aurkitu ap. Vox es-eu, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): dissuasion; en (Collins): dissuasion, deterrent force, deterrent action; it (S. Carbonell): dissuasione; de (Langenscheidts): Abraten, Ausreden, Abschreckung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

onartzekoa da, lantaldearen ustez, Pol. arlokoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Pol.

disziplinartekotasun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, disziplinartekotasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. diziplinartekotasun].

Aztergaia: disziplinartekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ager. guztiak EB dira: disziplinarteko 3 (P. Urkidi 2, Egin 1979); diziplinarteko 1 (P. Esnal); disziplina arteko 1 (K. Navarro: "Besteak beste, disziplina arteko lana bultzatzea zuen helburu"); diziplina arteko 1 (P. Esnal: "Helburu horrekin egiten ari diren diziplina arteko azterketa baten berri ematen digute"); disziplinartekotasun 3 (HezkSaila 1984 eta 1985); interdisziplinar 2 (LanIntel, G. Nazabal); interdiziplinario 1 (Azurm).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disziplinarteko : AB50 2 (d. lan), HiztEn; diziplinarteko : Euskalterm 5 (hauetan bat zientziarteko sinonimoarekin; eta d. ikuspuntu, d. taldea 'equipo multidisciplinar'; talde d. 'grupo interdisciplinario'; d. programak 'programas interdisciplinares'); interdisziplinar : AB50 2 (batzorde i., giro i.); diziplinartekotasun : Euskalterm 1; // 'interdisciplinar' itzulitako profesio-aniztun : AB50 1 (profesio-aniztun talde tekniko bat: 'equipo técnico interdisciplinar'); cf. disziplinario : HiztEn; disziplinazko : AB50 2 (hauetan bat disziplinazko expediente: 'expediente disciplinario'), HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

disziplinarteko : HezkAdmin; disziplinartekotasun : HezkAdmin // Ez dugu aurkitu ap. AdminHizt, AdminMila, AdminEL, AgAld, EurItune, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

disziplinarteko : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

a) Erdal interdisciplinar(io) / interdisciplinaire formen ordainak: HiruMila: jakintzagaiarteko, diziplinarteko // ElhHizt: disziplinarteko // Casve FE: erkaspenarteko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; b) Erdal interdisciplinariedad / interdisciplinarieté formena: diziplinartekotasun : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: interdisciplinariedad.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. diziplinartekotasun.

ditiranbo
1 iz. liter. Antzinako Grezian, Dioniso jainkoaren ohoretan egiten zen olerkia.
2 iz. Gehiegizko gorazarrea. Ditiranbo nekrologiko hauen idazketa topikoz josita agertzen da beti, hildakoak laudorio jantzienak, lanik aipagarrienak beregan biltzen dituela.

Aztergaia: ditiranbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Liter.

ditxa
iz. zah. edo beh. Zoriona. Santuari ostatu emateko ditxa izan zuten. Ez dela gure ditxa lurreko diruan.

Aztergaia: ditxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah. (eta gaur Beh.)

Forma baten adiera(k)

zoriona.

ditxagabe
adj. zah. Dohakabea. O, mingain ditxagabe Jaunaren kontra hitz egin duzuna!

Aztergaia: ditxagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. dohakabe.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ditxagabe: Ez ote litzateke hobe izango Zah. eta 'dohakabea' gisa definitzea? Azken buruan hola erabiltzen zuten autore zaharrek"

 - [E116]: "Bat nator XKrekin, eta hobe da 'dohakabea' definitzaile gisa ematea, hori baita gure jokabidea (edo joera bederen) tradizio oneko hitzetan. Proposamena: "ditxagabe izond. Zah. 'dohakabea'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "Ok".

ditxo
iz. Ipar. Barre eragiteko edo ziria sartzeko paratzen den esaldi errimaduna. Ik. zirto. Ateraldi politak eta ditxo irrigarriak.

Aztergaia: ditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

esaldi errimaduna, barre eragitekoa edo ziria sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  ditxolari sartua dago baina ditxo falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ditxo sartzea ez da beharrezko ikusi.

ditxoka
adb. Ipar. Ditxoak botaz. Beti ditxoka ari zitzaigun.

Aztergaia: ditxoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ditxolari
iz. Ipar. Esaldi errimadunak, barre eragitekoak edo ziria sartzekoak paratzen dituen pertsona. Koplari eta ditxolaria zen, gizon bitxi jostakina.

Aztergaia: ditxolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "eta zergatik ez DITXO, ditxolariren erroa delarik" (1994-10-10)

ditxoso
adj. zah. Zorionekoa, dohatsua. O, begi ditxoso, zeruko edertasunak ikusi behar dituzuenak!

Aztergaia: ditxoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

ditxosozko
adj. gip. beh. Zorionekoa (gogaikarria gertatzen dena). Ik. dontsu 2. Non laga duk giltza ditxosozko hori? Nonbait gorde beharko zen ditxosozko traste hura.

Aztergaia: ditxosozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Gip.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hartuko nuke" (2004-05-25)

diuresi
iz. med. Giltzurrunek gernua jariatzea eta kanporatzea; denbora-bitarte jakin batean jariatzen eta kanporatzen den gernu kantitatea. Diuretikoek diuresia areagotu egiten dute.

Aztergaia: diuresi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh41 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 41 (Consumer 11, Laneki 22, UEU 8); ETC 41

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: diuresi iz. (Med.) diuresis / Adorez: 0 / Labayru: diuresi 1 iz. Med. diuresis / NolaErran: 0 // Euskalterm: diuresi (4, Med.).

Bestelakoak

diuretiko adj./iz. Med. Gernu-eragilea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Teknikoa da, baina ezaguna. Sartu dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

diuretiko
adj./iz. med. Gernu-eragilea. Belar hau diuretikoa da eta toxinak kanporatzen laguntzen du. "Ipuru ardoa" izeneko diuretikoa.

Aztergaia: diuretiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Med.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Med.)

diva
iz. mus. Omen handiko artista emakumezkoa, bereziki, omen handiko opera-abeslaria. Catherine Deneuve, Frantziako zinemaren diva. Operako diva handiak bezala.

Aztergaia: diva

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): diva 19: Consumer 3 (adib.: “Mundu honetan dagoeneko ez dago divarik”), HABE (“diva bizarduna”), Berria 10 (adib.: “Sarah Bernhardt XIX. eta XX. mendeetako divaren bizitzaren inguruko umorezko lana da, eta mezu guztiz modernoa du”), EiTB 5 (adib.: “Keys diva bat da eta, diva guztiek bezala, berandu egin zuen agerraldia taula gainean”); diba 2: EiTB 1 (“Soularen diba baten heldutasuna du ahotsean”), Berria 1 (“Bera dibaz jantzia”); divo 7: Elkar 1 (“aktore divo samarra”), Berria 3 (“divo handien garaia”, “musika klasikoko jendea ez dela horren divo-a”, “hurbilak eta zorrotzak, divo puntu batekin”), EiTB 1 (“lehen divo maiteak”), Argia 2 (“divo samarra da”, “gaur egungo artistak oso divoak dira”); dibo 1: Deia (“Bertsolariak ez dira diboak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diva 6: Berria 5 (adib.: “Bigarren Mundu Gerra amaituta, Milango Scalan abestu zuen Toscaniniren aginduetara, eta orduz geroztik, opera diva handia bihurtu zen”), Oskar Arana (“Tira, gogora ezazu, gazte - esango zuen Harryk, esku gainarekin bekokia estutuz diva baten alditxartzearen gezurrezko imintzioa eginez”); diba 3: Harkaitz Cano (adib: “Zakurtxoa da Ainhoa Artetak duen diba detaile bakarra”), Sonia Gonzalez (“filmetako diba zaharrak”); divo 2: Berria, Lopez de Arana; dibo 1: Harkaitz Cano (“kamerino bakoitzaren sarreran diboak errezibitu nahi dituenen zerrenda”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: diva, divismo, divo.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es diva; divo / fr diva: Elhuyar: diva (Mus.); divo / NolaErran: - / Zehazki: prima donna, diva; izar, divo / Labayru: - / Adorez5000: 1 jainkosa; 2 (Mus.) prima donna, diva; 1 (Mus.) izar, divo; 2 jainkozko, jainko-.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta musikarako espezializatua. Onartzekoa. divo adjektiboa, aldiz, orokorra da eta, beraz, sartzekotan, dibo beharko luke. Oraingoz ez da jasoko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

dixidari
iz. Ipar. zah. Mehatxatzailea.

Aztergaia: dixidari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

dixidatu, dixida, dixidatzen
du ad. Ipar. zah. Mehatxatu. Zenbat aldiz ez zaitu Jainkoak dixidatu grazia berezi hura errefusatuko dizula?

Aztergaia: dixidatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dixida, dixidatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

mehatxatu.

dixidu
iz. Ipar. zah. Mehatxua. Mintza hakio eztiki, dixidurik gabe.

Aztergaia: dixidu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ipar.

Diakronia

Zah.

dixiduka
adb. Ipar. zah. Mehatxuka. Hasi zitzaion semeari, lehenik onez onean, eta gero dixiduka, ken zitzala burutik ustekeria makur haiek guztiak.

Aztergaia: dixiduka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

diz-diz
adb. Dir-dir. Eguzkiaren izpiak diz-diz, ez da hodeirik ageri.
Azpisarrerak

Aztergaia: diz-diz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: diz-diz egin .

diz-diz egin
du ad.-lok. Dir-dir egin. Ezpatek airean diz-diz egiten zuten.

Aztergaia: diz-diz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: hots-errepikak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

diz-diz sarrerari dagokion azpisarrera.

dizdiz
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, dizdiz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. diz-diz].

Aztergaia: dizdiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. diz-diz.

dizdizari
adj. g. er. Distiratsua. Ile beltz eder dizdizaria. Euskara ederra, aberatsa eta dizdizaria darabil.

Aztergaia: dizdizari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

dizdizka
adb. Dirdiraka. Lainorik ez da, oskarbi dago; dizdizka zeru guztia.

Aztergaia: dizdizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

diziplina
1 iz. Ordena atxikitzeko arauen multzoa. Nahi izan zuelako diziplina bere soldaduei begirarazi. Eskolan oso diziplina gogorra ezarri dute. Langileei indarrean dagoen lan-araudian eta dagokien hitzarmen kolektiboan aurreikusitako diziplina-araubidea aplikatuko zaie.
2 iz. Jakintza-arloa. Askotan, nahasi egin ohi dira filosofia diziplina gisa eta filosofiaren historia.
Azpisarrerak

Aztergaia: diziplina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: diziplinazko , edo adibide gisa: diziplinazko dosierra.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-sz-/-z-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "disziplina [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: txostengilearekin guztiz ados"

 - [E116]: "azpisarrera gisa edo adibide gisa eman aukeratzeko eskatzen du lantaldeak, baina biak emango nituzke nik, bai azpisarrera eta bai azpisarrera horri dagokion adibidea, normalean hala egiten baitugu; baina ez nuke "... espedientea (edo dosierra)" bezala emango, e- hasien zerrendan ikusi baitut "espediente iz. h. dosier" proposatzen dela. Proposamena: "diziplinazko izlag.: diziplinazko dosierra".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "diziplinazko izlag.: diziplinazko prozedura".

diziplinario
adj. Diziplina begirarazteko edo zigor bat ezartzeko balio duena. Ik. diziplinazko. Zigor diziplinarioak. Kaleratze objektiboak eta diziplinarioak ari dira erabiltzen, enpresa gutxinaka langilez husteko. Bera ere batailoi diziplinarioan egonda zegoen.

Aztergaia: diziplinario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh77 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

diziplinario disziplinario. Disciplinario. Bera be batalloi disziplinarioan egonda egoan. Gerrika 122.

LB: 77 (Elkar 45, UEU 19), diziplinazko 109 / ETC: 146, diziplinazko 243.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: diziplina-, diziplinako, diziplinazko; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es disciplinario; fr disciplinaire: Elhuyar: adj. diziplina- (hitz-elkarteetan); diziplinako, diziplinazko; procedimiento disciplinario: diziplinazko prozedura / Adorez: 1 diziplinazko, diziplinako, diziplina-; expediente disciplinario: diziplinazko espedientea, diziplina-espedientea; régimen disciplinario: diziplina-araubidea. 2 zigor-, diziplinario; código disciplinario: zigor-kodea / Labayru: 1 adj. diziplinario, diziplina(z)ko, araubidezko. Despido disciplinario: Diziplinazko kaleratzea / NolaErran: diziplinako mesure disciplinaire diziplina neurri – gaztigu neurri.

Bestelakoak

diziplina 1 iz. Ordena atxikitzeko arauen multzoa. Nahi izan zuelako diziplina bere soldaduei begirarazi. Eskolan oso diziplina gogorra ezarri dute. Langileei indarrean dagoen lan-araudian eta dagokien hitzarmen kolektiboan aurreikusitako diziplina-araubidea aplikatuko zaie. 2 iz. Jakintza-alorra. Askotan, nahasi egin ohi dira filosofia diziplina gisa eta filosofiaren historia. diziplinazko adj. Diziplinazko prozedura. Diziplinazko akats larria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

diziplina-, diziplinazko formak badaude ere, gutxienekoa betetzen du eta erabilgarria izan liteke zenbait testuingurutan. Aipa litezke kaleratze diziplinario, batailoi diziplinario bezalako adibideak.

diziplinarteko
adj. Hainbat diziplinak edo jakintza-arlok parte hartuz gauzatzen dena, hainbat diziplina edo jakintza-arlori dagokiena. Diziplinarteko lana. Bauhaus, arte eskola diziplinarteko handi hura.

Aztergaia: diziplinarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: disziplinarteko / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: disziplinarteko: interdisciplinar.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arteko: lantaldeak ez du argi, osaera honetako zein forma diren loturik idaztekoak (hau, adibidez, ezaguna zaigu guri; besteri besteak izango zaizkion bezala...)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hartzekoa iruditzen zait niri: "Jakintza-alor arteko" eta "Interdisziplinario" baino egokiago" (2004-05-25)

diziplinartekotasun
iz. Diziplinartekoa denaren nolakotasuna. Berezitasunetik diziplinartekotasunera.

Aztergaia: diziplinartekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: disziplinartekotasun: interdisciplinariedad.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arteko-tasun.

diziplinatu
adj. Pertsonez mintzatuz, diziplina handia duena. Neure buruari behin eta berriro agintzen nion: zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan.

Aztergaia: diziplinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

disziplinatu 2: Ax ("... ezen barurtuagatik, disziplinatuagatik, eta bertze anhitz enseiu eginagatik, ezin iraungi baitzezakeien su hura"); diziplinatu 1, ChantP ("Gaztetto direlarik untsa diziplina: / Handitü direnian, / Berant date ordian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

diziplinatu 3: Hemen 1986 ("jokabide diziplinatu batetan parte hartzeko beharra sentitzen dute"), E.L. Adan ("erakunde gogor, zentralizatu eta ongi diziplinatuen egitea izan da jarrera nagusia"), BAtx Gizona ("Oso militante bizkorra eta diziplinatua, esan zion Sabinok"); disziplinatuki 1, E. Gerrikagoitia ("Kulturalki euskaldun jantziagoek ba dakite ere problema politikoa ukan dutela askatasun politiko estatala erdiesteko; disziplinatuki urteen iragaitean pazienteki egin lanaz, diplomaziaz, zuhurtziaz eta biolentziaren medioz eskuratua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

disziplinatu : DFrec 1 (Elhuyar: 'diziplina ezarri'), AB50 2, HiztEn; diziplinatu : DFrec 4 ('diziplina ezarri': ZArg, Anai 2, Sindikatuak), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

diziplinatu : ElhHizt (disciplinar, azotar con disciplinas), HiruMila (disciplinar[se]) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

diziplinatu 12: Miel Anjel Elustondo 2, Gorka Bereziartua, Argia 2, Eneritz Zabaleta, Irune Berro, Igor Susaeta, Mikel Rodriguez, Ekaitz Agirre, Imanol Magro, Anakoz Amenabar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: diziplinatu 32: Berria 10, Iñaki Mendiguren 4, Xabier Olarra 4, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Joxe Azurmendi 2, Xabier Montoia, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro, Txillardegi, Bego Montorio, Aingeru Epaltza, Pedro Alberdi, Unai Elorriaga, Patziku Perurena, Juan Kruz Igerabide.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria

hezi, diziplina ezarri (eta diziplinaz zigortu) bezalakoak aski izan litezkeela aipatu da.

Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

hedatua da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ikasle diziplinatua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez dakit, Ereduzko prosa gaur corpusean badira adibideak. Bestalde, hezi, diziplina ezarri, diziplinaz zigortu ordain egokiak dira aditz baliorako; baina bada partizipio erabilera ere pertsona diziplinatua. Behar bada utz daiteke aipatu gabe"

 - [E116]: "lantaldearen txostenak jaso dituenez gain, MAk aipatzen dituen lekukotasunak dira: Berria-ko 7 esaldi, eta 7 liburutako 11 esaldi (eta idazleak: P. Alberdi, J. Azurmendi, U. Elorriaga, A. Epaltza, I. Mendiguren, P. Perurena, Txillardegi). Dena dela, eta kontuak argi ez baditugu, MAk dioena egitea dugu zuhurrena: lerroa kendu, eta idazleek erabiliko dute egoki iruditzen zaiena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "Ok".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper