50535 emaitza bilaketarentzat - [13301 - 13350] bistaratzen.

doministikuka
adb. Doministiku eginez. Umea doministikuka ari da.

Aztergaia: doministikuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH:- / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

domino
1 iz. Bi zati berdinetan banatutako hogeita zortzi fitxa angeluzuzenekin jokatzen den mahai-jokoa. Domino-fitxak balira bezala, finantza-krisiak banan-banan bota ditu AEBko inbertsio-bankuak.
2 iz. Fitxa horiek guztiek osatzen duten multzoa. Alkateak esan zuen bazeuzkala bulegoan kartak, partxisa, bingoa, dominoa, damak, xake-joko bat...

Aztergaia: domino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
domino efektu, domino-efektu
iz. Gertaera baten ondorio gisa, sailean beste batzuk gertatzea. Eskoziak bere etorkizuna erabakitzeko saioak domino efektua sortuko duen ikusi beharko da aurrerantzean.
dominoan
adb. Domino-jokoan. Arratsaldean dominoan jokatzen aritu zela. Gutxitan ibili nauk ni dominoan.
Loturak

Aztergaia: dominoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako adibidea (dominoan jokatu) azpisarrera berrira eraman eta dominoan aritu adibidea ere gehitu. Eta sarreran adibide bat jaso (2022-01-11)

domintxaintar
1 adj. Domintxainekoa, Domintxaineri dagokiona.
2 iz. Domintxaineko herritarra.
domotika
iz. Etxebizitza bateko instalazioak automatizatzen dituen sistemen multzoa. Domotikak etxean sorginkeriak egiteko aukera eskaintzen digu, inolako botere bereziren beharrik gabe.

Aztergaia: domotika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh95 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu domotika formarik.

domotika 95: Berria 7, EiTB 15, Elhuyar 19, Consumer 3, Laneki 51.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu domotika formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: domotika.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa da, eta jasotzekoa.

domotiko
adj. Domotikarena, domotikari dagokiona. Etxeak ez zeuden prestatuta sistema domotikoen zenbait premiari erantzuteko.

Aztergaia: domotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh86 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu domotiko formarik.

domotiko 93: Berria, EiTB 6, Elhuyar 4, Laneki 82.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

domotiko 2, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa.

domu
iz. g. er. Diru-kapitala.

Aztergaia: domu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

diru-kapitala.

Domu Santu
iz. Santu guztien eguna. Ik. Omiasaindu; Domu Santuru. Domu Santu egunean hilerrian biltzen gara. Domu Santu biharamunean.
don
Heg. On, jaun.

Aztergaia: don

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. on, jaun.

dona
Kristau erlijioko zenbait santa aipatzean aurretik ezartzen zaien hitza. Dona Alodia eta Dona Garazi.
[Oharra: izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

Aztergaia: dona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 1996-09-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArau125: "Done / Dona ere erabil daitezke, bereziki gure onomastika tradizioan aurkitzen diren honako hauekin, hots: Dona [...] Done [...]".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1996-09-27): kendu egingo da.

donado
iz. Ipar. eta naf. Ezkongaia eta, bereziki, mutilzaharra. Donadoa izan. Donado banago, erran nahi da, neskatoetan bat ez dudala kausitzen, niganaino denik heltzen. Donado gelditzerik, Mattin, ez desira. Ezkondua eta donadoa. Donado hil.

Aztergaia: donado

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. `mutilzaharra'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.: 'mutilzahar'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "donadu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [K201]: Nik dakidanez ez da "mutilzahar" hutsa. Fraide-etxeetako morroiari esaten zaio, ez?" (1994-10-20)

donaixtiar
1 adj. Donaixtikoa, Donaixtiri dagokiona.
2 iz. Donaixtiko herritarra.
donamariar
1 adj. Donamariakoa, Donamariari dagokiona.
2 iz. Donamariako herritarra.
donamartiritar
1 adj. Donamartirikoa, Donamartiriri dagokiona.
2 iz. Donamartiriko herritarra.
donapaleutar
1 adj. Donapaleukoa, Donapaleuri dagokiona.
2 iz. Donapaleuko herritarra.
donario
iz. gip. Baretasuna, lasaitasuna. Donario ederrean zihoazen. Euskaraz gozo-gozo donariorik egokienean dihardute. || Donarioz ari du euria. Donario onean ari du euria.

Aztergaia: donario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

baretasuna, lasaitasuna.

donazahartar
1 adj. Donazaharrekoa, Donazaharreri dagokiona.
2 iz. Donazaharreko herritarra.
donazio
1 iz. Emaitza. Eusko Jaurlaritzak organoen donazioa bultzatuko du.
2 iz. zuz. Dohaintza.

Aztergaia: donazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-10-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

donazione 2 (Lç: "Donazione on oro, eta dohain perfekt oro garaitik da argien Aitaganik iausten dela" eta Tt Onsa: "Oroz kitanza egiten eta donazione, promes emaiten hari iagoiti ez deus galdatzera bere hartziaz"). donazino : Harb "Zeren orai beretik neure donazino errealaz, aktualaz eta garbiaz zurea baitnaiz eta ez neurea"; OEH argitaratuan gainera: donazio : LE Ong "Donazio, errestituzio, ta entrega Jangoikoai".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

donazio 5 aldiz jaso da, EB (Sagardoa 4: "Baliozkoak ziren, dudarik gabe, donazioetan aipatutako sagastiak"; "Honegatik, hamaikagarren mendeko paper idatzietan, donazioak, eta honelako hartu-eman batzuek bakarrik gelditu zaizkigu"; "Sagastiak, lur zatiak bezala, donazioko eskrituretan aipatzen zituztelako"; "Ez terrenoen jabetasuna azaltzeko, donaziotan sagastiak agertzen diren moduan, diru-ordainketa bezala baizik"; J.A. Agirre: "Museoaren gazte itxurak berak, abertzaletasuna dariolarik alde guztietatik, donazio sail handi bat bereganatzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

donazio : DFrec 1, AB38 1. Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan (AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ezta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. dohaintza, emaitza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez dut dohaintza-ren kontrakorik, baina ez dut ikusten zergatik baztertu behar den donazio, gutxienekoa betetzen duenez; OEHn ere baditu lekukoak. Agian "donazio h. dohaintza, emaitza"?"

 - [E210]: "Oharra: txostengilearekin guztiz ados"

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "Leizarraga, Haranburu, Tartas eta Lizarraga Elkanokoaren lekukotasunak bildu ditu OEHk; hiru testutan jaso du EEBSk (eta liburu batean eta Berria-ko sei artikulutan). Izartxoa eman eta kondenatu nahi ez bada, bi irtenbide ditugu: onartu eta azaldu ("donazio iz. 'emaitza, dohaintza'") edo ez aipatu eta zerrendatik kendu"

 - [E123]: "ez dakit dohaintza izenean azkenean zer erabakiko den, baina oraingoz proposamena hauxea da "dohaintza iz. Zuz.". Hori kontuan izanik aztertu beharko genuke zuzenda den donazio iz. 'emaitza, dohaintza' ematea, ala hobe den aipatu ere ez egitea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-07-20): " donazio iz. 1 'emaitza'. 2 Zuz. 'dohaintza'".

done
1 adj./iz. Santua. Ik. san; jaun done; jondoni; jondane. Ama Birjina Donea. Loiolako Ignazio Donea. Gurutze Donea. Aldareko sakramentu guztiz donea. Meza donea. Argi donea. Doneari otoitzaldi bero bat egin zioten. Zeruetan dauden doneak gogora ditzagun. Emakume done hura.
2 Kristau erlijioko zenbait santu aipatzean aurretik ezartzen zaien hitza. Done Agustin eta Done Bartolome.
[Oharra: bigarren adieran, izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Done Meteri Zeledon, porru ereiaro on.

Aztergaia: done

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArau125: "Done / Dona ere erabil daitezke, bereziki gure onomastika tradizioan aurkitzen diren honako hauekin, hots: Dona [...] Done [...] Aipatu izenen kasuan Done-ren aurrean Jaun ezar daiteke, hitz bakoitza bereiziz: Jaun Done Petri". Erabakia (2006-07-20): dona (emakume santu batzuen izenarekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dona-dona (gehitzeko): haur jolas ezagunaren kantaren hasiera da eta inoiz, 'zozketan' esateko, hala erabiltzen da: Nola erabakiko dugu ba hau azkenean? Dona-dona eginda?"

 - [E116]: "aipatua du Euskaltzaindiak santu batzuen izenekin erabiltzen den dona (ik. 125. araua, 2. zenbakia, bere oin-oharrarekin), eta ez dakit han esaten dena baino gehiago esan beharrik ba ote dagoen, edo esaterik ba ote dugun; dona-dona izenik eta dona-dona egin esapiderik ez dut inongo testutan aurkitu, eta ez nuke aipatuko, oinarri hoberik gabe"

 - [E123]: "egia da XKk dioena, baina haur kantuaren hasiera izan arren nekez izan daiteke hiztegiko sarrera".

 - Erabakia: BAgiria (1996-06-28): eta dona hurrengo zerrendan aztertuko dira.

Donejakue bide
iz. Galiziako Santiagora iristen diren erromes bideetako bakoitza.
Loturak
donemiliagar
1 adj. Donemiliagakoa, Donemiliagari dagokiona.
2 iz. Donemiliagako herritarra.
donetasun
iz. g. er. Santutasuna.

Aztergaia: donetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

santutasuna.

donetu, done/donetu, donetzen
da/du ad. g. er. Santutu.

Aztergaia: donetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

done(tu), donetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

santutu.

doneztebar
1 adj. Nafarroako Doneztebekoa, Nafarroako Donezteberi dagokiona.
2 iz. Nafarroako Doneztebeko herritarra.
doneztebear
1 adj. Zuberoako Doneztebekoa, Zuberoako Donezteberi dagokiona.
2 iz. Zuberoako Doneztebeko herritarra.
dong
iz. Vietnamgo diru unitatea. Aireportuan bertan egin dugu diru aldaketa eta euro baten truke 18.500 dong eman dizkigute.

Aztergaia: dong

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Vietnam.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dong: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dong: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Vietnamgo dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dong iz. (Vietnamgo dirua).

dongaro
adb. bizk. Gaiztakeriaz, gaizki. Dongaro bizi izan direnak. Dongaro eginiko aitortzak. Dongaro hazia.

Aztergaia: dongaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

donge
adj. Gaiztoa. Anton. dontsu. Deabruek daramate kondenatu dongea. Arima dongea. Berba dongeak. Ezbehar donge hori gertatzerakoan. Jateko onari edo dongeari. Dongeen eskuetan eroria.

Esaera zaharrak

Bilbao, han ere dongeak birao. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez.

Aztergaia: donge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dongekeria
iz. g. er. Gaiztakeria. Egin duzun dongekeria zuzendu lehenbailehen.

Aztergaia: dongekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

dongetasun
iz. g. er. Gaiztotasuna.

Aztergaia: dongetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "lau testutan jaso du OEHk (idazleak: Mogel, Añibarro, Garita-Onandia, Tx. Agirre), eta bestetan ez dut aurkitu; g.er. da, lantaldeak dioenez, baina donge izenondoaren eratorri erregularra izanik, ez dut ikusten zertan kendu behar den zerrendatik".

 - Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "OK".

donibandar
1 adj. Donibane Lohizunekoa, Donibane Lohizuneri dagokiona.
2 adj. Donibane Garazikoa, Donibane Garaziri dagokiona. Ik. donibanegaraztar.
3 iz. Donibane Lohizuneko herritarra.
4 iz. Donibane Garaziko herritarra.

Aztergaia: donibandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izond. 1 eta izlag. 2: Zerb Azk (“Mornas donibandar harakinak etxe bat badu Azkainen”), Ag AL (“Donibanetar gizon biren esanak bakarrik entzun neban nik”), MEIG (“Gehiago dena, ez da txokozale donibandarraren gisan”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izond. 2 eta izlag. 2: GH 1933 (“Paul Donibandarra”), Herr 1973 (“François Mayana Donibandarra”), P. Urkizu (“Pierre d’Urte donibandarraren lagunak”); Zubk (“donibanetar anaiak“); Ttipi-ttapa 1994 (“Donibandar dantza taldea”); Etxde (“Haroztegi Donibandarra zen”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

donibanegaraztar
1 adj. Donibane Garazikoa, Donibane Garaziri dagokiona. Ik. donibandar 2.
2 iz. Donibane Garaziko herritarra.
donjuan
iz. Emakumeak seduzitzea atsegin duen gizonezkoa. Donjuan ziniko eta mendekatzaile baten moduan saiatuko da bestearen alaba limurtzen.

Aztergaia: donjuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

donjuan: X. Mendiguren E. ("Ala donjuan ziniko eta mendekati baten moduan saiatuko da bestearen alaba limurtzen?"); don Juan: L. Elberdin ("Horra hor, gizasemea "aditu sexual" bihurtua bat-batean; don Juan eginda; oheko Tarzan"); J.M. Irigoien ("ez zirudien ez don Juan ez Casanova izateko bidean nintzenik"); K. Navarro ("gourmet eta don Juantzat jotzen zuen bere burua"); Don Juan: M. Hz. Abaitua ("beharbada oraingo emakumeek gizonezkoak bezalakoak izan nahi dute, gizonen Don Juan fama emulatu nahi dute"); K. Navarro ("Eguna oxigenozko denda batean eman, eta Don Juan bihurtuta ateratzen da gauean").

Erdaretako formak

OfQuLF: Don Juan / séducteur || Don Juan || nom d'un personnage de pièces de théâtre de Tirso de Molina et de Molière.

Informazio osagarria
Grafia lotu/bereiziak

hitz bakarrean idatzia proposatzen du lantaldeak, izen arrunt bihurtua delakoan.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): donjuan

donostiar
1 adj. Donostiakoa, Donostiari dagokiona. Ignazio Maria Etxaide donostiar idazle eta ingeniaria izan zen.
2 iz. Donostiako herritarra. Hiru ehiztari haietako bat donostiarra zen.

Aztergaia: donostiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: izlag. 5: JE (“donostiar familiak”), Basarri (“donostiar antzezlari trebe ta ospetsua”), Anab Poli (“donostiar mutilla”), MEIG (“donostiar jaun agurgarriei”, “Donostiar neska-mutillentzat”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) K. Iturria (“Donostiar Joxe Mari”), L. Larrañaga (“Donostiar Beorlegi ta Raul Cancio agertzen ziran”); J.I. Uranga (“Donostiar kantaritaldea”), Alt LB (“Donostiar Andereño misteriozko ura”), El Día (“Donostiar sendagille argi Zabalo'tar Pillipa'ren semeari”, “Donostiar Poxpoliñen antzokira”), Pueblo Vasco (“Jose Donearen eguna donostiar kristau euskaldunon eguna degula esan genezake”), Etxabu (“donostiar arrantzale bat”); b1) Dass (“Ramon Artola Donostiarra”), Alzola (“Aita Meagher donostiarraren eriotza”), Zubk (“Iturraran Donostiarra”), L. Larrañaga (“Jose Luis Egea donostiarra”), K. Arzac (“Juan Salgado donostiarra”), J.I. Uranga (“Kantaritalde Donostiarra”), Oihenart Taldea (“Merkatari donostiarrek”), P. Urkizu (“donostiar gazte batzuek”); b2) J.I. Uranga (“orfeon donostiarra”), J. Urrujulegi (“Orfeoi Donostiarrari”), etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika Batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

donoztiritar
1 adj. Donoztirikoa, Donoztiriri dagokiona.
2 iz. Donoztiriko herritarra.
dontsu
1 adj. Zorionekoa, zorionez betea. Ik. dohatsu. Bizitza dontsu eta zorionekoa. Heldu zen egun dontsua. Kristoren etorrera dontsua.
2 adj. Aspergarria edo gogaikarria gertatzen dena. Ik. zorioneko 2. Politika dontsuak zer ekarri digu?

Esaera zaharrak

Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez.

Aztergaia: dontsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Batzutan hitz ez hain erabiliei ere sarrera emaiten zaienez gero ez dut ikusten zergatik ez den biltzen aiutu, arerio, beharleku, berbaldun, berbaro, dontsu, gomuta eta abar, eta abar, erakorik. Hor desoreka ageri da Ez da sartzen kokot(e), matxet [oh.] {eta ez *matxete } eta abar, typokorik ere". (1993-02-20)

 - [E101]: "gure amak garbi-garbi bereizi ohi zuen dohatsu-tik. Demagun semeari mila bider entzun diola Olga batez mintzatzen; halako batean ezagutzen du eta "Zu al zara Olga dontsua?" esaten dio ("La famosa, dichosa")" (1994-11-10)

dontsutasun
iz. Zoriona, dontsua denaren nolakotasuna. Zorion eta dontsutasunez bete-beteak.

Aztergaia: dontsutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

dontzeila diru, dontzeila-diru
iz. Durangoko Udalean, neskatila pobreei dotea emateko izaten zen dirua. Durangoko Udalak lau dontzeila-diru eman ditu aurten.
dontzeila1
iz. Birjintasuna galdu ez duen emakumezkoa. Maria izena zuen santutasun handiko dontzeila garbia. Batzuk dontzeilak ziren, besteak ezkonduak. Bizi izan zen beti dontzeila.
dontzeila2
iz. Arrain teleosteo ezpain-mamitsua, gorputz luzanga, marra laranja batez hornitua duena (Coris julis).
dontzeilatasun
iz. Birjintasuna. Dontzeilatasuneko bizimodu garbia hartu zuen.

Aztergaia: dontzeilatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

birjintasuna.

donu
iz. zah. Dohaina, bertutea.

Aztergaia: donu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

dohaina, bertutea.

dopamina
iz. biokim. Burmuinaren hainbat ataletan eragiten duen neurotransmisorea, gorputza higitzeko funtzioetan garrantzi handikoa dena. Diabetesa sendatzeko, intsulina sortzen duten zelulak sor daitezke klonaturiko zeluletatik, baita dopamina sortzen dutenak ere Parkinsonen gaixotasunerako.

Aztergaia: dopamina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): dopamina 61: Elhuyar 38 (adib.: “Nafarroako Unibertsitate Klinikako ikertzaile-talde batek tximinoetan parkinsona hobetzea lortu du dopamina jariatzen duten zelulak -zelula dopaminergikoak- burmuinean txertatuta”), Consumer 11 (adib.: “Neurotransmisore horietako hiru dopamina, serotonina eta noradrenalina dira”), Berria 6 (adib.: “hain justu eritasun horrek neurona dopamina sortzaileak suntsitzen baititu”), Jakin (“dopamina, serotonina, noradrenalina...”), Argia 5 (adib.: “Diogu, hiperaktibitatea dopaminaren arazoa denez, dopamina eman eta kitto”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dopamina 5: Berria 4 (adib.: “Garunaren egitura horietako batean, dopamina substantzia dago”), Xabier Olarra (“gaixotasun kimikotzat hartu zen; hain zuzen ere, neurotransmisore bat, dopamina, garunean ongi orekatua ez egotearen ondoriozkotzat.”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dopamina / fr dopamine / en dopamine / de dopamin: Elhuyar: dopamina / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

dopatu, dopa, dopatzen
1 da/du ad. Kirol lehiaketa batean eraginkortasuna hobetzeko, legez kanpoko gai suspergarriren bat hartu edo harrarazi. Frantziako txapeldun ohiak salaketa jarri dio Federazioari, dopatzera behartu zutelako.
2 du ad. elektr. Erdieroale bati, ezaugarriak hobetzeko, ezpurutasun kantitate txiki bat erantsi. Transistore berezi honek dopaturiko bi eremu ditu.

Aztergaia: dopatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira antidoping 1 (Egin 1982: "Oriotarrak jaso zituen 200.000 pezetak; egia esan, antidoping izeneko kontrola egin ondoan ikusi beharko da jasoko dituenez"); doping 2 (F. Mendizabal: "Babestutako gordailu horretan ez dago sartzerik, situazio extremoetan edo "doping" bidez izan ezik"; Hemen 1987: "Hura zen doping-a hura! A ze nolako bigarren denbora egin zuten! Golak bata bestearen atzetik etorri ziren hiru eta bi gelditu arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dopatu : DFrec 2 (Elektron.), HiztEn, Euskalterm 1; doping : AB50 2 (eta doping kontrako proba 1), HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (eta doping-test 1); dopaia : AB38 1; dopaketa, dopaketa-maila, eragile dopatzaile : Euskalterm (agerraldi bana).

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: dopin († doping), dopatu, dopatzea, antidopin kontrola.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dopaketa : HiruMila, ElhHizt; dopatu : HiruMila, ElhHizt; doping : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): dopé (dopado), doper (dopar, drogar), doping, dopage (doping, dopaje); en (Collins): doped, doped-up (dopado), doping (dopaje), to dope (dopar), doping (doping); de (Langenscheidts): dopen (doparse). Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dopa, dopatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

dopatze
1 iz. Kirol lehiaketa batean eraginkortasuna hobetzeko, legez kanpoko gai suspergarriren bat hartzea edo harraraztea. Bere gainean, aldiz, badira, euli beltzen gisa, dopatze susmo handiak.
2 iz. elektr. Erdieroale bati, ezaugarriak hobetzeko, ezpurutasun kantitate txiki bat eranstea.
dopin
iz. kirol. Dopatzea. Ezusteko dopin kontrola egin diote txirrindulariari. Dopinaren kontrako borroka.

Aztergaia: dopin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "dopin (†  doping)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ng.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "doping: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Euskaldunon Egunkaria-ren Estilo Liburua-k forma egokituaren alde egin zuen, eta argia da ondorioa: Berria-ko artikulu batean ageri da doping forma eta 144 artikulutan dopin egokitua (horietako 35etan dopin kontrol elkartua); bigarren itzuli honetako beste sailetan begira ibili naiz, eta lantaldeak marketin proposatu duela ikusi dut, ohar batekin: "-n forman egokitua proposatuko da, forma "irentsitzat" emanez (cf. lehen itzulikoetan esmokin, kanpin, mitin vs. smoking, camping, ranking, parking)"; zapping, berriz, "F" markarekin utzi du, eta oharrarekin: "bada lantaldean zapin egokitua hobesten duenik, eta zapin egin aditz-esapidea ere jasoko lukeenik"; beste batzuk onartu gabe utzi ditu lantaldeak, "bebil" nahiz "erdal hitza" oharrekin (adib., footing, lifting, mailing); ikus, gainera, gorago aipatuak ditugun casting eta catering. Ez dugu beti modu berean jokatu, ez lantaldeak eta ez guk, eta badirudi ez dagoela beti modu berean jokatzerik edo jokatu beharrik, baizik askotan erabiltzen direnak modu egokituan onartuz, eta arrotzagoak beren arroztasunean: dopin(g) hau, berriz, prentsan erabiltzen da batez ere, eta hor egokitua darabiltenez, hala utziko nuke nik. Proposamena: dopin".

 - Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "dopin 'dopatzea'".

Doppler efektu
iz. Uhin baten igorlea eta hartzailea elkarrengandik hurbiltzearen edo urruntzearen ondorioz, hartzaileak jasotzen duen uhinaren maiztasuna txikiagoa edo handiagoa izatea. Galaxien errotazioari buruzko lehen neurketa kuantitatiboak Doppler efektua erabiliz egin zituzten.
Loturak
doratu, dora, doratzen
1 du ad. Urreztatu.
2 du ad. Sukaldaritzan, gorritu.

Aztergaia: doratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-10-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dora, doratzen.

Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. urreztatu (eta sukaldaritzan gorritu).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper