50535 emaitza bilaketarentzat - [13351 - 13400] bistaratzen.

dordoinar
1 adj. Dordoinakoa, Dordoinari dagokiona.
2 iz. Dordoinako herritarra. Le Chemin d'Ernoa, L'américain bezala ere ezaguna, 1921. urtean Louis Delluc dordoinarrak zuzendutako film mutua da.
doriar
1 adj. Doriakoa, Doriari dagokiona.
2 iz. Doriako herritarra.

Aztergaia: doriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

doriar: Zait Sof (adib.: “Doriar Argos’era eldu ordukoxe”, “Batez ere, Elade’ko doriarren artean iraun zuen ioera orrek”, “doriarren ioera”, “ugarte andi doriarrenean”); Cb EBO (“bost Dialekto ziradela: Atikoa, Aelikoa, Dorikoa, Jonikoa, ta Komuna, edo guziena”). Ik. gainera OEH argitaratuan korintiano, korintio eta korintoar 'Korintoko biztanlea'.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

doriar 3: UZEI (“Tenplu doriarra. Tenplu joniarra. Tenplu korintiarra”), Harluxet HE (“arkupe doriarra erantsi zioten”), Zait (OEHko testuinguru batean); doriko 2: JM. Urkia (“doriko estiloko bost zutabe haundi”), Matematika 1998 (“koloma dorikoak”); korintoar eta korintiar bana: D. Amundarain (“Aipatu dugun arkitekturaren zentzu hau haunditurik gertatu da eraikinaz kanpoko korintoar lehorpearekin”), UZEI (“Tenplu doriarra. Tenplu joniarra. Tenplu korintiarra”); joniar 6: UZEI (“Tenplu doriarra. Tenplu joniarra. Tenplu korintiarra”), Kuxkux (“Itsaso joniarra”), Fisikaren historia (“Fisika joniarra lantzera heldu zen”, “erraz uler liteke Fisika joniarretik zuen urruntasuna”), L.M. Bandres (“Zientzia joniarra K.a. VI. mendean plazaratu zen Mileton”), G. Bilbao (“Estrabonek onartzen zuen joniarren zatiketa hirukoitza”); joniko 3: Onaind (“joniku egikerazkoak”), J. Artaraz ("Fuste jonikoa”, “bolutadun txapel joniko batez amaitzen da”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal dórico, dorio; jónico; corintio / dorique, dorien; ionique, ionien, corinthien formen ordainak: Zehazki: doriar (doriar ordena), doriera; joniar, Joniako, joniar estilo, joniera; korintoar (korintiar ordena) // ElhHizt: doriar (doriar tenplua, doriar ordena), Dorio, Doriako; joniar, joniko, Joniako (filosofo joniarrak), (joniar ordena), joniera, Itsaso Jonikoa; korintoar, Korintoko (korintoar ordena) // HiruMila: doriar, joniar, korintiar // HaizeG FB: jonitar // Casve FB: ioniko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

a) ZTCkoak: doriar 12: E. Artamendi (“tenplu doriar”, “ordena doriar”, "estilo doriar"); joniar 8: E. Artamendi, Urdaibaiko Biosfera (“tenplu joniar", “ordena joniar”, “estilo joniar”; “joniar ordena"); korintoar 5: E. Artamendi (“tenplu doriar eta korintoarrei”, “korintoar, joniar eta doriarretik”) // b) EPGkoak: doriar: I. Arrigain (“doriar ordena”); S. Iruretagoiena (47 ager.: “arkitrabe doriar”, “estilo doriar” 10, “koloma doriar” 5, “ordena doriar” 7 eta “ordena joniarra, korintoarra eta doriarra”, “ordena korintoarraren, doriarraren eta joniarraren proportzio…”; “tenplu doriar” 6, “zimazio doriar” 2); K. Navarro (“doriar inbasio”); doriko: A. Gorrotxategi (“zutabe doriko eta jonikoak”); X. Olarra (“ordena dorikoa”); J. Garzia (hizk.); doriotar: JM. Elexpuru; joniar: I. Arrigain (“joniar organo” 2); A. Epaltza (“friso joniar bat”); G. Garate (“Joniar itsaso”); JM. Irigoien (“tenplu joniar”); S. Iruretagoiena (46 ager.); I. Mendiguren (“joniar eskulangile”; “gizon […] joniar”); J.M. Muñoz (“joniar itsaso” 7, “joniar tentel”); joniko: I. Arrigain (“ordena joniko, korintiar eta abar”); A. Gorrotxategi (“zutabe doriko eta jonikoak”); jonio: I. Arrigain (hizk.); X. Amuriza (“Jonio itsasoa”). korintiar: I. Arrigain (“ordena joniko, korintiar eta abar”); J. Azkona (“korintiar estilo”); H. Etxeberria (“sei zutabe korintiar”); X. Olarra (“kapirio biguntxo korintiar bat”); korintoar: S. Iruretagoiena (32 ager.); J. Morales (“kapitel korintoar”); korintio ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (eta cf. joniko arautua).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipatzeko eskatuz: «iz. eta izlag. edo izond.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): doriar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

dorpe
adj. Zakarra; astuna, zaila, gogorra. Afrikako eguzki dorpearen jasaten. Hau bizitza dorpea. Heriotza dorpe eta ikaragarria. Uztarri arin eta eztia, nahiz pisu eta dorpea. Manu gogor, lege dorpea! Zer lan luzeak eta dorpeak ez ditu egin, bere xedera heltzeko. Zama dorpe hori eramateko. Atzar zaitez lo dorpe horretarik. Gau iluna, dorpea, zinez izugarria. Lurra dorpea den tokian, buztina nagusi da. Haize dorpeak ematean. Pisuegia da gizonentzat; eginbide dorpeegiak ditu. Nahigabe dorpeenak bozkarioz pairatzen ditut.

Aztergaia: dorpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'astuna, zaila, gogorra': Afrikako eguzki dorpearen jasaiten; hau bizitza dorpea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibidean ageri den jasaiten -i-dunaren ordez, egokiagoa izan daiteke jasaten (arautua).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Afrikako eguzki dorpearen jasaiten; hau bizitza dorpea!

Forma baten adiera(k)

astun, zail, gogorra

Faux-amis arriskutsuak

ez da gaztel. 'torpe'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "dorpe, dolare, daratulu..., baina titare, titi, tobera... Irizpideak behar bezala finkaturik ote daude erabakiak hartzeko? Ez ote da berriro gertatuko, beste hainbatetan gertatu den eran, gaur egun ahoskatzen den erara itzuli beharra denbora bat pasa eta gero: tolare, torpe, taratulu, torre...? Irizpide historikoen eta jasotako datuen aurrean, gaur egungo ahoskera eta erabilerak ez al luke irizpideen artean pisu berezia eduki behar?" (1994-11-10)

 - [I102]: gaztelaniazko torpe ez dela ageriago utzi beharko litzateke, ezpabere hemendik hamar urtera beste norbaitek zenbatzen hasten denean borroka-rekin bezala eginen digu, eta dorpe-ren adiera nagusia 'trakets' dela esan" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dorpe: jarritako esangurei beste hauek ere erantsi: 'trakets, kankailu, gauzei dagokiela'"

 - [E116]: "ez dakit zein testuinguru izan dezakeen buruan XK-k; banan-banan begiratu ditut OEHkoak, eta ez dut hor '(gauza) traketsa, kankailua' adierakorik aurkitu. Hona zein izenekin ageri den: adimendu, bekatuen karga, bihotz, bizi, bizitze, burdina, eginbide, egun, eskumiku, etsai, gaztigu, gurutze, harri, harrizko estalgi, heriotze, hitz, ifernu, iguzki, itsasoko baga, kolpe, lan, lege, lo, lur, manu, martirio, negu, ondorio, pena, pertsona, tresna; 'gauza'tzat har litezke burdina, harri, lur, tresna, baina 'astuna, zaila, gogorra' adierakoa da horiekin doan dorpe, eta ez 'traketsa, kankailua' adierakoa. Lehen itzulikoan, gainera, oharra egin zion orduko batzordeak: "ez da gaztel[aniazko] 'torpe'". Nik ez nuke deus aldatuko, informazio hoberik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "dorpe 'astuna, zaila, gogorra': Afrikako eguzki dorpearen jasaten; hau bizitza dorpea".

dorpeki
adb. Dorpetasunez, gogorki. Dorpeki zigortua. Jazarri zieten dorpeki eta hil zituzten.

Aztergaia: dorpeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dorpetasun
iz. Gogortasuna, zakartasuna. Horra Gurutzea bere dorpetasun guztian. Gisuak lur buztintsua urratu eta zatitzen du, bere dorpetasuna kentzen dio.

Aztergaia: dorpetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dorpetu, dorpe/dorpetu, dorpetzen
da/du ad. g. er. Gogortu. Dorpetua da faraoiaren bihotza.

Aztergaia: dorpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bina dorphetu : Dv (Ir 7,14: "Dorphetua da Faraonen bihotza, ez du populua goatera utzi nahi"; 1 Sam 5,6 "Jaunaren eskua dorphetu zen Azotarren gainera") eta dorpetu : Bibl (Ir 4,21n: "Errana da ere tematu edo dorpetu zela Faraonen bihotza, edo oraino Faraonek dorpetu zuela bihotza lehen bost harrigarrien ondotik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dorpetu : HiztEn, LurE (eta dorpetze). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dorpetu : EuskHizt (eta dorpetze), HiruMila (Ik. baldartu, trakestu), ElhHizt, Lur EF/FE, Lh DBF, DRA (dorphetu), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dorpetu, dorpe(tu), dorpetzen da

Informazio lexikografikoa
Argumentuak

da ad. (baina ez *ni dorpetu naiz; gerora lantzekoa datekeen arazo orokorrago bat aipatu da, argumentuez edo: kasu honetan, adib., subjektuak bizigabea izan behar duela argitu beharko litzateke).

Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gogortu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut ongi ulertzen; nik neuk aita aspaldian asko dorpetu da esaldian ez dut ezer arrarorik nabaritzen, adinarekin guztiok dorpetzen gara esatean deus pitxirik aurkitzen ez dudan bezalaxe. Hau argitu beharko litzaiguke" (1995-01-25)

dorre
1 iz. Eraikin garaia eta meharra, askotan eliza edo gaztelu bati buru ematen diona, edo babesgarri edo talaia bezala jasotzen dena. Ik. kanpandorre. Gazteluko dorre nagusian. Eliza nagusiko dorre berri goititua. Non dira dorre gora eta jauregiak, baratze eder eta lorategiak? Babelgo dorrea. Eiffel dorrea. Gasteizko Otsanda andrearen dorrea.
2 iz. (Funts handirik gabeko ilusioen irudi bezala). Alfer, aise zaudenean, egiten duzu zeure baitan barrena mila gogoeta, mila dorre eta gaztelu.

Aztergaia: dorre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

lehendiko erabakia berretsi da, aldatzeko arrazoi handirik ez dagoelako, gaurko erabileran franko ugaria denez, nahiz eta torre izan B eta G batera.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

d-/t-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "'torre' omen da Bizkaia ta Gipuzkoan baita Zuberoan ere, thorre/torre" (1993-02)

 - [E302]: [ik. oharra, s.u. dorpe] (1997-04-16)

dorredun
adj. Dorrea edo dorreak dituena. Jauregi dorreduna.

Aztergaia: dorredun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

dorretxe
iz. Dorre itxurako etxe sendoa. Etxaburu dorretxea. Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo.

Aztergaia: dorretxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

dorretzar
iz. adkor. Dorre handia. Babelgo dorretzarra. Bi dorretzar eder, ate baten alde banatan.

Aztergaia: dorretzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

dortoka
iz. Gorputza hezurrezko oskol sendo batean bildua duen narrasti hanka-motza, ehun urte eta gehiago bizi daitekeena (Testudinata ord. eta Chelonia ord.). Ik. apoarmatu. Lehorreko dortokak.
Azpisarrerak

Aztergaia: dortoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: dortoka (orokorki); apoarmatu (bereziki ur gezatakoak): Testudinata (ord.) + Chelonia; dortoka berde: Chelonia mydas; dortoka erraldoi: Testudo sp.; dortoka ertz-zabal: Testudo marginata; dortoka greziar: Testudo graeca; dortoka pinto: Pseudemys scripta; Carolinako kaxa-dortoka: Terrapene carolina carolina; Galapagoetako dortoka erraldoi: Testudo elephantopus; Hermann dortoka: Testudo hermanni; itsas dortoka: Cheloniidae + dermochelydae (fam.); kaxa-dortoka: Terrapene sp.; Kemp dortoka: Lepidochelys Kempii; larruzko dortoka: Dermochelys coriacea; lehorreko dortoka: Testudinidae; Seychelletako dortoka erraldoi: Testudo gigantea; ur gezatako dortoka; apoarmatu: Fam. Emydidae.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ord. Testudinata eta Chelonia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "falta da, eta garrantzia du finkatzea "dordoka" baztertzeko" (1995-01-25)

dortsal
1 adj. anat. Bizkarraldekoa, bizkarrari dagokiona.
2 iz. geol. Ur azpiko mendikatea, bi arro ozeaniko banatzen dituena. Dortsal ozeanikoak.
3 iz. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihiaren gainaz ahoskatzen dena.
4 iz. kirol. Korrikalari baten bizkarraldean jartzen den zenbakia. 250 atleta inguru geratu dira dortsalik gabe, eta datorren urtea arte itxaron beharko dute lasterketan parte hartzeko.

Aztergaia: dortsal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira dorsal 15 eta dorsal erdi 1, denak ap. J.A. Fernandez (adib.: "Azalpen honekin dorsal ozeanikoen geruz sedimentarioaren eza logiko bihurtzen da", "dorsal ozeanikotik urruntzen diren neurrian basalto hauek gero eta zaharragoak dira", "dorsaletik urrun daudenak hurbilagoak baino laister metatu bait ziren", "Aipatu zenez, ozeano-hondoan dorsalak ebatzen dituzten malkarrak dira, hots, dorsalei paralelo zitzaizkien malkarrak hauexek dira"); dortsal 22 (hauetan apiko-dortsal 1, dortsal-bentral 1, laterodortsal 1): UZEI 4 ("segmentu apiko-dortsala, hau da, segmentu apikalaren eta dortsalaren baturaz osaturikoa", "Sustrai dortsala Ik. Atzeko sustrai", "Eskuin-goiko gingilak hiru segmentu ditu: apikala edo puntakoa, bentrala edo aurrekoa eta dortsala edo atzekoa"); K. Altonaga 8 (adib. "bi konduktu zirkulatorio nagusi daude, dortsala eta bentrala", "Bi hegal hauek lotuta daude alde dortsaletik", "Gasen elkartrukea brankietan ematen da uraren mugimendu dortsalaren bidez", "estalki babeslea garatu zuten superfizie dortsalaren gainean", "uzki dortsal subterminala", "muskulu dortsal-bentral batzu"); I. Aldabe 10 (adib. "ertze dortsala eta bentrala neurri berdinean okertuak", "eta aurreko dortsalaren izkinatik atzeko bentralera doan diagonal batez zatikatuak", "Talde dortsalaren marrak bertikalak dira", "beso dortsala", "Emeek ez dute mintzik beso dortsaletan", "beso laterodortsala"); dortsalki 3 (cf. infra); dortsale 1: Saioka/7 ("dortsaleetatik irteten dena, hobietatik sartzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dortsal : AB38 5, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan sustrai dortsal 2, orno dortsal 1, muskulu dortsal 1); dortsale : AB38 2; dortsalgiak : Euskalterm 1. // Eta 'dorsal' itzulitako bizkarraldeko 1, atzeko sustrai 2, bizkar-orno 1, bizkarreko zenbaki 1, bizkarreko muskuluak 1 (Euskalterm). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dortsal : ElhHizt (eta AS: dortsal ozeaniko), EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal dorsal formaren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: (Anat.) dortsal, bizkarraldeko, (hitz-alkarteetan) bizkar-; (Ling.) mingainkari, dortsal; (Geol.) dortsal; (Dep.) zenbaki // HiruMila: atze-zenbaki, bizkarraldeko // Lur EG/CE eta EF/FE: bizkarreko // Casve FE eta HaizeG FB: bizkar-, bizkarreko, (épine dorsale) bizkarrezür // PMuj DCV: bizkarreko, sorbaldako, bizkar-.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(t)s-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Anat., Geol., Hizkl., Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

dosi
iz. Aldiko hartu beharreko sendagai kantitatea. Ik. harraldi. Hamar gramoko dosia. Botika hau dosi txikietan hartu behar da. || Heroina dosi bat.

Aztergaia: dosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ondoan ongi letorke Sin. harraldi.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako utzi da.

dosier
1 iz. Admin. Gai edo egiteko bati buruzko argibide eta dokumentuen multzoa; bereziki, erabaki bat arrazoitzeko balio duten agiri eta argibideen bilduma eta erabaki hori gauzatzera bideraturiko zuzemenak. Ik. espediente; auzibide. Kayanakisek auziari buruzko dosierra igorri dio Michel Valet Tolosako epaitegiko fiskalari. Zuzendaritzak fabrika ixteko dosierra aurkeztu du. Hamabi langileren kontrako diziplina dosierrak abiatu ditu enpresak.
2 iz. Admin. Pertsona baten egoeraren eta jardueren gaineko argibideak, bereziki ikasle baten kalifikazioak edo langile batek egindako zerbitzu eta lanei buruzko informazioa, jasotzen dituen dokumentu multzoa. Ik. txosten. Azken hogei urteotan EHUn ikasi duten presoen eskola dosierrak aztertzen ari dira. Familiako medikuek zein espezialistek gaixoari buruzko informazio osoa izan dezaten, osasun dosier bateratua jarri nahi du martxan aurten Osakidetzak.

Aztergaia: dosier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
dosifikagailu
iz. Zerbait neurri edo dosi jakinetan banatzen duen gailua. 500 gramoko ezti ontzia, dosifikagailu eta guzti.

Aztergaia: dosifikagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu dosifikagailu formarik.

dosifikagailu 57: Consumer, Laneki 56.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu dosifikagailu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: dosifikagailu (iz., TN), dosifikatzaile (adj., TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dosificador / fr doseur: Adorez: 1 adj. dosifikatzaile; 2 m. dosifikagailu, dosifikatzaile / Elhuyar: 1 adj. dosifikatzaile; 2 s.m. dosifikagailu / Labayru: 1 adj. (que dosifica) dosifikatzen duen(a), dosifikatzaile; 2 adj./s.m. (aparato para dosificar) dosifikatzeko(a) (tresna), dosifikagailu / Zehazki: adj-m dositzaile / NolaErran: neurri emaile –– izari emaile.

Bestelakoak

dosifikatu 1 du ad. Heg. Sendagai baten edo kideko gai baten harraldi bakoitzean hartu behar den dosia ezarri. Lanean ari gara radioa doitasunez dosifikatzea lortzeko. 2 du ad. Heg. Zerbait kopuru egokian erabili edo eman. Sariak eta zigorrak behar bezala dosifikatuz. Informazioa dosifikatzen zuen, beste guztiek batera baino datu gehiago edukitzea zen haren aginpidearen ardatza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

dosifikatu, dosifika, dosifikatzen
1 du ad. Heg. Sendagai baten edo kideko gai baten harraldi bakoitzean hartu behar den dosia ezarri. Lanean ari gara radioa doitasunez dosifikatzea lortzeko.
2 du ad. Heg. Zerbait kopuru egokian erabili edo eman. Sariak eta zigorrak behar bezala dosifikatuz. Informazioa dosifikatzen zuen, beste guztiek batera baino datu gehiago edukitzea zen haren aginpidearen ardatza.

Aztergaia: dosifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): dosifikatu 55: Elhuyar 3 (adib.: “ontzian adierazitakoa baino kantitate txikiagoan dosifikatutako medikamentuak”), Consumer 31 (adib.: “Tinta lehorrez osaturiko lamak eraginkortasun handiagoz dosifika daitezke eta edukiontziak edukiera handiagoa dauka”), Berria 14 (adib.: “Hura dosifikatu nahian dabil entrenatzailea”), EiTB (“antxoa kuota ongi dosifikatu eta kudeatu behar dela iritzi dute arrantzaleek”), Argia 6 (adib.: “Gaia aukeratu dudanean, hasiko naiz gai horren erreferentziak bilatzen, gerturatzen, eta eskematikoki bertso bakoitzean esango dudana dosifikatzen”); ez dugu dositu formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: dosifikatu 15: Berria 6 (adib.: “Epaiketa bera, badirudi nahikoa luzatuko dela eta dosifikatu egin behar dugu geure burua”), Josu Landa 2 (adib.: “Ahoa bufanda azpian sartu zuen Mentxuk, berbak dosifikatu guran”), Iñaki Segurola (“Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera, baina heriotza dosifikatuak, heriotza planifikatuak”), Anjel Lertxundi (“Umbertoren zorroztasun psikologiari zor zitzaion informazioa eta elkarrizketa hala dosifikatzea?”), Karlos Zabala (“sariak eta zigorrak behar bezala dosifikatuz”), Andoni Egaña (“Esana dosifikatzera garamatza”), Iñaki Iñurrieta (“Beharbada hura zen haren boterearen giltzetako bat, absentziak tentuz dosifikatzen jakitea”), Fernando Rey (“ez zekienez ongi bere nekea dosifikatzen ez bere indarrak neurtzen, leher egina itzultzen zen etxera”), Monika Etxebarria (“Baina misantropo zientifikoa da, bere gorrotoa dosifikatzen jakin duena, gizakiak hasieran gorrotatzen dituena, ondoren maitatu ahal izateko, ez bestetarako”) ; ez dugu dositu formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dosificar / fr doser: Elhuyar: dosifikatu, neurtu / Nolaerran: dositu, neurtu / Zehazki: dositu, neurtu / Labayru: dosifikatu, neurtu / Adorez5000: dosifikatu; neurtu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta onartzekoa Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

dosifikatu, dosifika, dosifikatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

dosifikazio
iz. Zerbait neurri edo dosi jakinetan banatzea. Dosifikazio sistema gorabehera, ereiteko makinak honelaxe sailkatzen dira. Kontaketaren egitura ez da lineala, eta informazioaren dosifikazioa ondo planifikatua dago, irakurlearen interesari eusteko.

Aztergaia: dosifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh57 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu dosifikazio formarik.

dosifikazio 55: Argia, Berria 5, DiarioVasco 2, EiTB 4, Elhuyar 2, Elkar, Erlea 5, Consumer 3, Jakin, Laneki 30.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dosifikazio 1, Unai Elorriaga

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: dosifikazio.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es dosificación / fr dosage: Adorez: dosifikazio, dosifikatze, neurtze / Elhuyar: dosifikazio / Labayru: dosifikazio / Zehazki: dositze / NolaErran: (de ingrédient, élément) neurri/neurtze – izari/izartze – dosi (medik.); (de remède) dosifikazio.

Bestelakoak

dosifikatu 1 du ad. Heg. Sendagai baten edo kideko gai baten harraldi bakoitzean hartu behar den dosia ezarri. Lanean ari gara radioa doitasunez dosifikatzea lortzeko. 2 du ad. Heg. Zerbait kopuru egokian erabili edo eman. Sariak eta zigorrak behar bezala dosifikatuz. Informazioa dosifikatzen zuen, beste guztiek batera baino datu gehiago edukitzea zen haren aginpidearen ardatza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

dostatu, dosta, dostatzen
da ad. Jostatu.

Aztergaia: dostatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-03-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dostatu, dosta, dostatzen. da ad. h. jostatu

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

dostatu/jostatu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aipatzea komeni da jostatu hobetsi dela adieraziz.

 - Erabakia: BAgiria (1996-09-27): aipatuko da h. jostatu adieraziz.

dosteta
iz. Josteta.
Azpisarrerak

Aztergaia: dosteta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. josteta.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dostetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

dostetan
adb. Jostatzen.
Loturak

Aztergaia: dostetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

dosteta sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

jostatzen.

dotatu, dota, dotatzen
du ad. zah. Dohatu; hornitu.

Aztergaia: dotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dotatu 13: B 2 (Añ GGero "naturaleza berak bere dotatu ta bete betean emon deutsuz doe apaingarri asko", "doe ta era guztiko edertasunez dotaturik ta zoriondurik, egin ebanean ifini eban bertati lurrak euken parterik leku ta tokirik onenean"), G 5 (Izt C: "Don Santxo de Urdanibia Jeneral itsasokoa, zeñak dotatu zituen Kapillau, Mediku, Barbero, Botikario, eta Hospitalzaiaren plazak"; Tx B: "Talentu asko ditu zenbaiten buruak, oietatikan datoz gauza seguruak; guretzat izan dira gizon onraduak, zar-gaztiak dotatu ginduzen Muruak, ixtimatutzen ditut zure bost duruak"; Vill Jaink 2: "konzientziaz dotatua den izaki miragarri au", "Ori dela ta, egiñalak egiten dituzte, alde batetik, aberea ere adimenduz dotatua dela erakusteko"; OA "Obligatua gelditzen da kaso onetan gizona dotatzera edo emakunde arekin ezkontzera"), IE 5 (EZ Man: "Gizona ere zuk zinduen ezteusetik formatu, eta zerura ailtxatzeko grazia onez dotatu"; Ax 2: "naturalezak berak ere anhitz donu, dohain, eta abantail suertez dotatu, hornitu eta konplitu", "gizona bera, bere gainki, bere imajinara eta idurira, bat ere bekhaturik eta bekhaturen kutsurik ere gabe, anhitz donu, dohain, eta abantail suertez dotaturik, egin zuenean"; Bordel: "Karlos abiatu zen sazerdoten lagun, tema ortan direla badu zonbait egun; guk emanak nun diren ez dira ezagun, zer etxeko semiak dotatzen ditugun!"; Arg DevB "Sari huntaz dotatu"), ZuAm 1 (Bp "Bai Jinkoak, eta lege güziek nahi die hura esposa dezan, baita orano berak emaztia dota dezan, aita khexiak haur ükhatzen baderio bere alhabari"); dothatu 1 (ES: "Ahal tuzken kalitate eder guztiez hain beztitua, eta dothatua"). Eta gainera, OEH argitaratuan: dotadu Lcc "dotadu semea edo neskea".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira dotatu 2 (Azurm: "funtsean gaurko gizon nor-galdua aldatuko ta positibuki dohain gizatiarrez dotatuko duena gizonaren beraren erreboluziogintza bera da"; Oihenart taldea: "beste ohitura bat sartuko da, hots, gainerako semeei zerbaitekin dotatzea"); eta dotazio 1 (GAO 1990 "Langilego laborala gizonezko eta emakumezkoek osatzen badute, dotazio hau bikoiztu egingo da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dotazio : DFrec 2, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1 (kirol-dotazio); dotatu : HiztEn (Ik. hornitu), Euskalterm 3; dotamendu : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: dotación: hornidura, horniketa (lanbide-irakastegietako baliapide-hutsuneak betetzeko antolapide-horniketa); eskuarte (Lehendakariari, bere mailari dagozkion eskuarteekin bizi izateko lehentasun eta ohorea zor zaio), diru-izendapen (honetarako diru-izendapenak), izendapen (Eusko Legebiltzarraren saileko Diruegitamuzko izendapenak), dirubaltza (berrogei miloe pesetatako dirubaltza), dirutza (1982garrenerako Diruegitamuetan dirutza mardulak izendatu zitzaizkien), diru-horniketa (Herri-Erakundearen egitarapenari erantzuteko behar diren diru-horniketak); dotación de fondos: diru-izendapen; dotación inicial: hasierako diru-izendapen; dotación ordinaria: ohizko diru-izendapen, agizko diru-izendapen; dotación presupuestaria: diruegitamuzko izendapen; dotaciones al fondo de amortización: andeapen-dirubaltzarakoak; dotaciones del ejercicio para amortización: urteko andeapen-saritarakoak; dotaciones del personal: gizakizko eskuarteak; dotaciones netas al fondo de provisión: emendio-baltzerako horniketa garbia; dotaciones para amortización: andeapen-saritarako horniketak, andeapen-saritarakoak; dotar: eman, eskeini, hornitu (dotaciones a sociedades públicas: herri-baltzuak hornitzekoak), eskuratu (para dotarse de los medios necesarios para el desarrollo de su actividad: bere eginkizuna aurrera eramateko beharrezko eskuarteak eskuratzeko), izendatu (dotación de los medios humanos mínimos: gutxienezko gizakizko eskuarteak izendatu) // AdminEL: dotación: horniketa, zuzkiketa, hornidura, zuzkidura, izendapen; dotación de personal: langileak; dotación de medios: eskuarteak; dotar: hornitu, jantzi, zuzkitu // HezkAdmin: dotatu , dotazio // LurraldeAntol: dotación: horniketa; dotación (obras de .-. de): -z hornitzeko lanak; dotaciones de suelo: lur-emendioak; dotado (estar .-. de): (zerbait) izan; -(r)en gai izan; dotado de acceso peatonal: oinezkoentzako irispidez hornituta; dotado de acceso rodado: ibilgailuentzako irispidez hornituta; dotado de acceso rodado y peatonal (estar): ibilgailuentzako eta oinezkoentzako irispidez hornituta egon; dotar: -z hornitu, -(r)i eman; dotar de: (zerbait) jarri; dotar de servicios: zerbitzuz hornitu // AdminMila: dotación presupuestaria: aurrekontuko diru-horniketa. Ez dugu aurkitu ap. EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dotatu : ElhHizt, HiruMila, HaizeG BF, Lh DBF; dotazio : ElhHizt, HiruMila; dotatze : Lh DBF. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. hornitu / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: dotar.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

dota, dotatzen.

Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Zah. Ik. dohatu; hornitu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

dote
1 iz. Ezkonsaria. Dotetzat emana. Hori egiten gastatua da nik behar nuen dotea. Ezkondu nahi dute eta, non dute dotea?
2 iz. Moja sartzera doanak komentura eramaten dituen ondasunak edo dirua. Mojagaiaren dotea poliki estimatu zuten.

Aztergaia: dote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: "dotedun hitza ere sartuko nuke, OEHn ere agertzen dena. Gure etxean eta eskualdean asko erabili izan da. Herri kantetan ere aurki daiteke. OEHn aurkitzen den dotezale ere sartuko nuke, arrazoi berberagatik. Toribio Etxeberriak Eibarren jasotako hitz biok, barra barra entzun ditugu"

 - [E210]: "Oharra: Mundu juridikoan dote delakoa ezkonsaria da, eta, horregatik, komeni da hori agerraraztea: dote Zuz. e. ezkonsari"

 - [E115]: "ezkonsaria"

 - [E116]: "ongi ulertu badut, baztertu egin nahi du AUk, "e. ezkonsari" markatuz; TXPk, berriz, onartu egin nahi du, 'ezkonsaria' adiera emanez. Bi ohar, nire aldetik: a) ez dut uste izartxoa dagokionik, duen bezalako tradizioa izanik (ik. OEHkoak), eta onartzekoa da, nire ustez, eman beharreko azalpenak emanez; b) egia da OEHk ez duela 'ezkonsaria' adiera besterik aipatzen ('dohaina' adieraz gain, alegia) eta, dirudienez, ez duela beste adierarik izan gure tradizioko idazlanetan; bestelako idazlan batzuetan, ordea, 'mojagaiak komentura dakartzan ondasunak' adiera ere badu (analogiazkoa-edo izan liteke adiera hau, gaztelaniaz eta frantsesez bezala, noski; gogora komentu eta monasterioen historiak, edo emakume batzuen bizitzak; ikus EEBSn, adibidez, J.A. Ugarte, Zeruko mana gozoa, 666: "[Isabelek] guraso beartsu, pobreai laguntzeagatik, eta lekaimetxe, edo komenturako, doterik etzualako..."). Nire proposamena: "dote iz. 1 'ezkonsaria, ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak'. 2 'mojagaiak komentura dakartzan ondasunak'". JLLk aipatzen dituen dotedun eta dotezale berriak, forma berri guztiak bezala, hurrengo itzulian ikusiko ditugu, informazioa bilduz (ez ditut aurkitu EEBS eta gaurko euskararen corpusetan)"

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin".

 - Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "dote iz. 1 Sin. ezkontsari: Joanak dote ederra ekarri zuen ezkontzara. 2: mojagaiaren dotea poliki estimatu zuten".

dotore
1 adj. Itxuraren, moldeen, janzkeren edo apainduren egokitasunagatik bereizten dena. Emakume dotorea. Idazle dotorea. Etxe, liburu dotorea. Zaldunik ere, non gero zu bezain dotore?
2 adj. Ona, bikaina. Afari dotorea egin zuen norbaiten lepora. Partida dotorea jokatu zuten. Pello bertsolaria, oso dotorea; Juan Jose Ugarte, berriz, askoz hobea.
3 adb. Dotoretasunez. Dotore jantzia. Oso dotore etorri zaigu, bi alkandora jantzita. Aberatsa ibiltzen da dotore pausoan. Esatekoak egoki eta dotore esaten zekien. Gorriz eta urrez margotutako burua dotore agertuz. Tratularia dotore ari da mingainez, fraide batek bezala ondo hitz eginez.

Aztergaia: dotore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

dotore izond., eta doktore iz. (halako tituluduna).

dotoretasun
iz. Dotorea denaren nolakotasuna. Ibileraren dotoretasuna. Zahartu egin da, baina ez du dotoretasunik galdu.

Aztergaia: dotoretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dotoretu, dotore/dotoretu, dotoretzen
da/du ad. Dotore bihurtu. Ik. apaindu. Izugarri atsegin zitzaion hizketa dotoretzea.

Aztergaia: dotoretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

dotore(tu), dotoretzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

dotorezia
iz. Dotoretasuna; gauza dotorea. Berezkoa du neska horrek dotorezia hori. Halako dotorezien artean iragan zen haren haurtzaroa.

Aztergaia: dotorezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dotrina
1 iz. Kristau ikasbidea. Guk umetan, bai eskolan eta bai elizan, euskaraz ikasi genuen dotrina.
2 iz. Doktrina. Amaitu da dotrina nazionalista gure ikastetxeetan.

Aztergaia: dotrina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 h. kristau(-)ikasbidea. 2 h. doktrina.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'kristau-ikasbidea' adierari forma hau dagokio; bestetarako, ik. oharrak s.u. doktrina

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: bietan dotrina idaztea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): ez da onartu. Dotrina 1 h. kristau ikasbide; 2 h. doktrina.

doubstar
1 adj. Doubsekoa, Doubsi dagokiona.
2 iz. Doubseko herritarra.
Douglas eskala
iz. meteorol. Itsasoaren egoera 10 gradutan banatzen duen eskala, olatuek hartzen duten garaieran oinarritzen dena. Douglas eskalaren arabera, itsasoaren egoera adierazteko graduak hauek dira: itsaso barea, 0 metroko olatuak; itsaskirria, (...).
Loturak
dozena
iz. Hamabi alez osatutako multzoa. Ik. hamabiko. Lau bat dozena odolki. Dozena hamar pezetan. Horrelako neskatxa aberatsak ez dira dozenan hamahiru izaten.

Aztergaia: dozena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

dozena, hamabikodozena

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dozena(-)erdi

Lantaldearen irizpideak
Euskalki batek eraberritzean sortu da bitasuna

berria da dotzena forma, eta berritzaileari dagokio amore ematea

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Hitz honekin batera joan beharko luke, dozenaren erdia nola idatzi behar dugun: dozenerdi, dozena-erdi ala dozena erdi" (1994-11-10)

dozena erdi, dozena-erdi
iz. Dozena erdi babarrun jiraka eltzean.

Aztergaia: dozena erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

dozenaka
1 adb. Dozena neurri unitatetzat hartuz. Arrautzak dozenaka saltzen dira.
2 adb. Kopuru handietan. Dozenaka tragatzen zituen aleak. || (Izen bati dagokiola; izena mugagabean). Dozenaka euskaldun baginen elizan.

Aztergaia: dozenaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-ka

draga
1 iz. Ibai, ubide, kai eta kidekoetan, hondoan pilaturiko harea edo lohia ateratzeko makina. Sestaoko Navalek munduko dragarik handiena egin du.
2 iz. g. er. Galga, balazta.

Aztergaia: draga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "draga = draga para limpiar el fondo de los ríos".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 galga. 2 itsaspea garbitzeko makina.

dragatu, draga/dragatu, dragatzen
du ad. Ibai edo kai hondoak dragarekin garbitu. Hondoko geruza garbitzeko, Cadagua, Galindo eta Asua ibaiadarrak aztertu eta dragatu dituzte.

Aztergaia: dragatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

draga(tu), dragatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

dragatze
iz. Ibai edo kai hondoak dragarekin garbitzea. Ibai askotan egiten diren dragatze lanak Ingurumen Sailak ordaintzen ditu.

Aztergaia: dragatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
drago
iz. Marokoko eta Kanaria uharteetako zuhaitz handia, izerdi gorria ezaugarri duena eta mulkoetan bilduriko lore zuriak eta fruitu mamitsuak ematen dituena (Dracaena draco). Garai batean dragoaren inguruan esertzen ziren zaharrak Tenerifeko herrixka hartan.

Aztergaia: drago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: drago; herensuge-zuhaitz: Dracaena draco.

Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

drago : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (herensuge-zuhaitz sinonimorekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

drago : ElhHizt, HiruMila (1 drago; 2 balanceo y ruido del vehículo al pasar sobre un bache profundo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

en (Collins): dragon tree; it (S. Carbonell): dracena o albero del drago; de (Langenscheidts): Drachen(blut)baum // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF, Le PRobert).

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

gerora ikustekoa da 'zuloetan autoek-eta egiten duten jauzia' adierakoa (L. Baraiazarrak ezaguna du ahozkoan).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Dracaena draco.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "drago eta trago. Ohar bera [ikus dorna]" (1994-10-10)

dragoi
iz. Herensugea. Dragoi bat ikusi zuen, ezkataz estalia eta guztiz harrigarria, suzko mingaina agerian.

Aztergaia: dragoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: dragoi-mutur: Antirrhinum majus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: hobe herensuge.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): herensuge formak sarrera izango du ere.

dragoitxo
iz. Mediterraneo aldeko narrastia, itxuraz sugandilaren antzekoa, gorputza arrea eta garatxo gisako koskorrez betea duena (Tarentola mauritanica). Musker gehienak lurrean bizi dira; hala ere, haietako batzuk igokari trebeak dira, esaterako, kameleoiak eta dragoitxoak.

Aztergaia: dragoitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: dragoitxo; geko: Gekkonidae; dragoitxo arrunt: Tarentola mauritanica; dragoitxo turkiar: Hemidactylus turcicus.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "dragoitxoa = salamanquesa".

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dragoitxo: Nola erabili gabea dela? Narrastiei buruzko euskarazko eta Espainiako beste hizkuntzen berri ematen duten erdarazko liburu guztietan honela deitzen zaio Tarentola mauritanica deritzon gekoari, Nafarroaren hegoaldean eta Bizkaiko toki batzuetan bizi denari, katalanaren antzera jokatuz (dragó). Nik, zalantzarik gabe, sartu egingo nuke, ez baitugu beste hitzik animalia hori izendatzeko"

 - [E116]: "bi testutan ageri da EEBS corpusean (UZEIren Biologia/3 eta X. Kintanaren Zoologi Atlasa); UZEIren Izendegiak (Biologia/1) hori ematen du, eta oraingo entziklopedia eta hiztegietan ere ikusi dut (Harluxet, Lur, Elhuyar, Hiru Mila). Ez da hori aski oinarri izango bestelako formak erabakitzeko, baina bai, nire ustez, gure testu arruntetan nekez ager daitekeen narrasti bati izena emateko, eta onartzekoa iruditzen zait XK-k dioena. Proposamena: "dragoitxo. iz. Tarentola mauritanica".

 - Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "Ok".

draia
iz. Perdigoia. Gure katuaren gorputza draiaz beterik zegoen.

Aztergaia: draia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. perdigoi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ihiziko kartutxen plomua [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

drain
iz. Drainatzeko hodia. Drainak ezarri.

Aztergaia: drain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  drain eta drainatu sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): onartu dira.

drainatu, draina/drainatu, drainatzen
1 du ad. Lur eremu batean, lurpeko ubide sare baten bidez ur soberakina kendu. Hamabi erregu ogi ematen dituen landak hamazazpi emanen ditu, drainatua izanez gero. || (nor osagarria ur soberakina bera dela). Ura metatzeko eta, aldi berean, gehiegizko ura drainatzen uzteko.
2 da ad. Lur eremuez eta kidekoez mintzatuz, ur soberakina ateratzeko irteera ona izan. Ondo drainatzen diren zoruak behar dira.
3 du ad. med. Zauri, hantura edo barrunbe batean pilatutako likidoa aterarazi. Likidoak drainatzeko kateterrak. Drainatu nahi dugun birikaren lobuluaren edo zatiaren arabera, pazientea jarrera desberdinetan jarri behar dugu.

Aztergaia: drainatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

drainatu, draina, drainatzen. du ad.

drainatze
1 iz. Lur eremu batean ur soberakina kentzea edo ateratzea. Drainatze oneko lurra behar izaten dute landare horiek.
2 iz. med. Zauri, hantura edo barrunbe batean pilatutako likidoa ateraraztea. Muki asko pilatzen zaien haurrei drainatze hodi bat jartzen diete tinpanoan, muki pilatua kanpora atera dadin.

Aztergaia: drainatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh116 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu drainatze formarik.

drainatze 46: Argia 2 (“hareazko barra gainditzeko drainatze sistemak eta ibaiadarreko gainontzeko obra nagusiak ingeniari nafarraren eskutik iritsi ziren”), Berria 7 (“Likido horiek zulogunearen hondora heltzen dira, baina drainatze sistema baten bidez zulogunearen goiko aldera eramaten dira”), DiarioVasco 4 (“Bestalde, drainatze egokia izan dezan, PVC ko lau tuberia ipiniko dira”), EiTB 4 (“Odol fluxua gehitu eta drainatze linfatikoa hobetzen du, emakumeak lasaitasuna eta ongizatea senti ditzan”), Elhuyar 2 (“Sasiakazia landare aitzindaria da, argitasuna, lehia gutxi, eta drainatze ona behar ditu”), Elkar (“Jakin nuen inportazioko drainatze hodi mordo bat bertara iraulkatua izan zela”), Consumer 14 (“Piloa hein batez itzalpean kokatu behar da, haize zakarretik babesean, zoruan euskailu hartuta eta drainatze onarekin”), HABE (“Benda neuromuskularren bitartez giharren tentsioa gutxitu, zirkulazioa hobetu, drainatze linfatikoaren efektua egin, mina eta hantura gutxitu eta artikulazioak egonkortzen dira”), Laneki 10 (“Hodiak zoruko kanaletatik doazenean, iragazgaizgarriak direla edota aireztapen eta drainatze egokia dutela bermatu behar da”), Uztarria (“Drainatze lanei dagokionez, hormigoizko bi areka egingo dituzte eta baita hiru kutxatila berri ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

drainatze 1, Berria (“Ignacio Ugartetxe presidenteak iragarri bezala, «errotik» konpondu nahi dira azken boladan San Mameseko zelaiak dituen arazoak eta goitik behera aldatuko dute: oinarria, ureztatze sarea, lur-geruza, drainatze-sistema, soropila”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago ekintza adierazteko eratorririk, eta erabili da. Jaso liteke.

drakma
1 iz. Antzinako greziarren zilarrezko dirua, erromatarrek ere erabiltzen zutena. Egunean drakma bat emango dizut saritan.
2 iz. Greziako diru unitatea, euroa ezarri zen arte.

Aztergaia: drakma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Grezia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

drakma: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euro: Estilo Liburua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

drakoniar
adj. Legeez, aginduez, neurriez eta kidekoez mintzatuz, zorrotzegia dena. Lege drakoniarrak.

Aztergaia: drakoniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua

dram
iz. Armeniako diru unitatea.

Aztergaia: dram

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Armenia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errublo: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dram: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Armeniako dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua dram iz. (Armeniako dirua).

drama
1 iz. Tragediaren eta komediaren gaiak nahasten diren antzerki mota; mota horretako antzerki lana. Lessing-en dramak. Drama-idazlea.
2 iz. Antzerki lan bihotz-hunkigarria. Komedietan eta drametan trebetasun bera agertzen zuen.

Aztergaia: drama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dramagile
iz. Dramak ontzen dituen idazlea. Estreinaldien artean Lope de Vega dramagilearen bizitzari buruzko filma aurki dezakegu.

Aztergaia: dramagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu dramagile, dramaturgo, dramati- formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dramagille 3: Lab; dramaturgo 1: Artea eta gizona; dramatismo 5: Y. Elorriaga; dramatizapen 1: Hizkuntza/OHO; dramatizatu 3: J.A. Lakarra; HezkSaila 1982; U. Larramendi; dramatizazio 8: B. Urkizu; HezkSaila 1982; KontsumHeziketa 1986 2; X. Mendiguren B.; EuskararenProgr 1982 2; UnescoAlb 1990.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dramagile : AB50 3; HiztEn; Euskalterm 1; dramaturgo : HiztEn; Euskalterm 1; dramagintza : HiztEn; dramatikotu : Euskalterm 1; dramatismo : DFrec 3; Euskalterm 1; dramatizapen: AB38 2; AB50 1; dramatizatu : DFrec 1; AB50 1; HiztEn; Euskalterm 1; dramatizazio : DFrec 2; HiztEn; Euskalterm 3; dramatitzazio : AB50 1; dramatizaziño : AB50 1 // Ez ditugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dramagile : ElhHizt; HiruMila; PMuj DVC; dramagintza : ElhHizt; HiruMila; PMuj DVC; dramatizatu : ElhHizt; HiruMila; dramatizazio : ElhHizt; dramatu : PMuj DVC; dramaturgo : ElhHizt; HiruMila; Casve EF // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; XarHizt; DRA; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

dramatika
iz. Dramaturgia. Artearen legeak, dramatikaren arauak, ondo ezagutzen ditu.

Aztergaia: dramatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dramatika 3: Lab ("Gaurko Teatroan izen eta fama aundia baldin ba'du ez da marxista kutsuzko teatroa sortu zualako, ezen, Artearen legeak, dramatikaren arauak ondo ezagutu ta betetzen zekielako"), HizkLiter/UBI 2 ("Bereizketa erraz bat eginez, esan liteke epikak hitz lauz idatzirikoak barnehartzen dituela, lirikak hitz neurtuz onduak eta dramatikak elkarrizketa nagusi duten obrak", "Argi dezagun: antzezteko direnak dramatikan kokatzen dira; epikan edo narratiban gertaeren kontaketa direnak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dramatika : AB38 1, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

dramatiko
1 adj. Dramari dagokiona, dramaren ezaugarriak dituena. Osagai dramatikoz zipriztinduriko komedia da nire filma.
2 adj. Gertaerez-eta mintzatuz, hunkigarria edo izugarria. XIX. mendeko donostiarrek aldi nahasi eta dramatiko bati aurre egin behar izan zioten.
3 adj. Antzezleez mintzatuz, dramak antzezten dituena. Komiko onak aktore dramatiko onak izaten dira normalean, egiatik abiatuta lan egiten dutelako.

Aztergaia: dramatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
dramatismo
iz. Dramatikoa denaren nolakotasuna. Filma zuri-beltzean izateak errealismoa eta dramatismoa gehitzen dio kontakizunari.

Aztergaia: dramatismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper