50535 emaitza bilaketarentzat - [13501 - 13550] bistaratzen.

durdula
iz. Birigarroaren antzeko txoria, Europako iparraldean bizi dena (Turdus pilaris).

Aztergaia: durdula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Turdus pilaris.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Durduila 2: amiltze"

 - [E116]: "TXPk aipatzen duen durduila ere "forma berria" da (hau da, ez da ageri lantaldeak eskuratu digun zerrendan), eta hurrengo itzulian ikusiko dugu, informazioa bilduz, ez baitut aurkitu ez OEHn (ikus hor durdulaxka / durdullaska adizlagunari dagokion sarrera), ez EEBS eta gaurko prosaren corpusetan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "ez aipatu".

durduza
iz. Ipar. Zalantza; asaldura. Durduza batek hartzen gaitu. Pepe Handik, den gutxieneko durduzarik gabe, hartu bere sardinak eta besagainka bota zizkion sorginari.

Aztergaia: durduza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. `asaldura; zalantza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. asaldura, zalantza

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

durduzadura
iz. Ipar. Asaldura. Ik. durduza. Durduzadurak hartu zituen guztiak. Lehen aldiz sumatu nuen durduzadura lagunaren begitartean.

Aztergaia: durduzadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

durduzagarri
adj. Ipar. g. er. Durduza eragiten duena. Zirrara ia durduzagarria eragin zion, lehergailu batek eragiten duenaren tankerakoa.

Aztergaia: durduzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

durduzarazi, durduzaraz, durduzarazten
du ad. Ipar. Durduzatzera behartu. Nahasi, kordokatu, durduzarazi nahi ditu. Ez ditu-eta durduzarazi gure fededun suharrak!

Aztergaia: durduzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

durduzarazi, durduzaraz, durduzarazten. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

durduzarazi, durduzaraz, durduzarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

durduzatu, durduza/durduzatu, durduzatzen
da/du ad. Ipar. Duda egin; asaldatu, gogoa nahasi. Eriaren aitzinean bere jakitateaz odol hotzean durduzatzen den medikua. Martiri saindu haiek ez ziren durduzatu solas horiengatik. Apur bat durduzatzen da haurra, sudurrera ematen zaiolarik holako ur bat. Ignaziok, galde bat eginik, durduzatzen du Martin.

Aztergaia: durduzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

durduzatu, durduza(tu), durduzatzen. Ipar. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

durduzatu, durduza(tu), durduzatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

duro
iz. Ogerlekoa.

Aztergaia: duro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

duro h. ogerleko.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. ogerleko

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

azpisarrera gisa gehi litezke duro-erdi eta bost duroko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "duro-ren ordez hogerleko idaztea ongi egon daiteke, baina azken urtetan hogerleko erabili izan bada, zer dela eta berriro ogerleko zaharrera itzultze hori? Bizkaieratik hartua izan delako eta beti h-rik gabe idatzi delako? Euskara estandarrerako onartzean ez al du merezi logikaren legeak jarraituz hogerleko ipintzea?" (1994-11-10)

 - [K201]: "h. ogerleko: Biak galduko dira, baina lehengo kontuak aipatzeko duro-ren alde nago ni, askoz ere zabalduago izan da ta, nik uste, zilarrezko duroa ere egingo nuke apustu, aitarena galdu izan ez balitz zoruko zirrikitu hartan behera" (2004-05-25)

duro-erdi
iz. Duro erdiko txanpona. Duro-erdi bana eman zien.

Aztergaia: duro-erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

duro-erdi Medio duro. Ori barkatzeko duro erdi-banako bi meza atera bearrean zera. Muj PAm 71. Duro erdi bana eman ziyoten, / gelditu ziraden triste. Tx B II 38.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

duro-erdi 1, Matekariak (“Zenbat da "DURO"-erdi baten erdiaren erdia?”). Ez dugu ogerleko-erdi formarik aurkitu.

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

duro sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: duro-erdi [AS duro sarreran]

dursharrukindar
1 adj. Dur Sharrukingoa, Dur Sharrukini dagokiona.
2 iz. Dur Sharrukingo herritarra.

Aztergaia: dursharrukindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Dur Sharrukin / dursharrukindar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

durunda
iz. zub. Ihurtzuria; tximista.

Aztergaia: durunda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
durundatu, durunda/durundatu, durundatzen
du ad. Durundi egin. Durundatuz joko dituzue turutak.

Aztergaia: durundatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

durundatu, durunda(tu), durundatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

durundatu, durunda(tu), durundatzen

durundi
iz. Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa. Hormei eta lurrari ikara eragiten dien durundia. Ekaitz haizearen durundia. Durundi hots horiek mendiz mendi doaz. Bere eresiaren soinua airean gelditu zen, zilarrezko ezkila baten durundia legez. Eliz ezkilarik handiena, durundirik lodi eta ilunenekoa. Etxeko hizkuntza maitearen durundi gozorik ez da inon sumatzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: durundi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS nahiz adibide gisa gehituz: durundi egin .

durundi egin
ad.-lok. Oihartzunen bidez hots edo soinu bat luzatu edo areagotu. Musika izugarri hark durundi egiten zidan belarrietan.

Aztergaia: durundi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

azpisarrera nahiz adibide gisa jasotzekoa, durundi sarreran.

durundika
adb. g. er. Durundi eginez. Belarrietan durundika dugun Te Deum eder hori.

Aztergaia: durundika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "gutxitan erabili da adizlaguna gure testuetan, eta durundika forman (R.M. Azkue, J.A. Arrieta) nahiz durundaka forman (Olabide, X. Amuriza); baina -ka osaerako erregularra da, eta ez dago zertan kendurik, nire ustez. Proposamena: bere horretan utzi lantaldearena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "OK".

durunditsu
adj. Ozena, zaratatsua; durundi egiten duena. Oin hots durunditsua entzun zuen etxeko mailetan. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla durunditsua.

Aztergaia: durunditsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

durunditu, durundi/durunditu, durunditzen
du ad. Durundatu.

Aztergaia: durunditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. durundatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "durunditu* e. durundatu. Ez dirudi erabiltzen denik; ez dakit merezi duen sartzea"

 - [E116]: "oraingo testu bakarrean aurkitu dut durunditu (J. Morales), eta OEHkoak dunduritu (Testament Berria 1828, Tx. Agirre) eta dunduriatu (Iztueta) dira; lehen itzulian durundatu emana dugunez eta durundi egin esapidea oraingoan, aipatu gabe utz liteke durunditu hau. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "durunditu h. durundatu".

dute
iz. lap. eta naf. Tea. Elkarrekin goxoki afaldurik, dutea harturik.

Aztergaia: dute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-08-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan dute : Elsb LehE ("Elgarrekin goxoki afaldurik, dutea harturik"), Prop 1876-77 ("Edan zuenaz geroz haren dute undarra eta jan harek utzi sukreriak"), JE Ber ("Bedera gathelu-esne aski dugula dute xorta batekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dute 3, Iratz ("Mattin Bihotzandi [Dutea ekartzen diote]: Huna, andereak, etxekandrearen partez [...] Andere Bare: Dute onskoa! [...] Dutea baino ere ele goxoagoa!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dute : HaizeG BF-Lh DBF (thé), DRA (té), PMuj DVC (Bot. té); dute-ontzi : PMuj DVC (tetera) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

Forma baten adiera(k)

te-infusioa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dute: azalpena honela hobe legoke: 'tea, te-infusioa'"

 - [E116]: "beharbada, bai, "hobe legoke" horrela, baina nahasgarria ere izan liteke: tea landarea ere bada (eta landare horren hostoak ere bai), baina dutea infusioa da, eta ez besterik. Nik ez nuke aldatuko".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "dute iz. Lap. eta BNaf. 'tea'".

dutxa
iz. Goitik behera datorren uraz hartzen den bainu mota; horretarako tresna. Dutxa hotza hartu.

Aztergaia: dutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dutxa (Arti Ipuin) eta dutxa artu (Lab SuEm) bana jaso dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dutxa (eta duxa, dutxapean bana) 29; dutxa hartu 10; dutxatu 26.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dutxa : AB38 10, AB50 5, HiztEn-LurE, Euskalterm 12; dutxa hartu : cf. infra; dutxatu : AB38, AB50 1, HiztEn (eta HiruMila, ElhHizt); dutxategi : AB50 1.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.121: izen horri dagokion aditza aipatzea komeniko litzateke: dutxa hartu, dutxatu ala biak?" (1995-01-09)

 - [K104]: aditza dutxatu ala dutxa hartu?" (1994-11-04)

dutxaontzi
iz. Dutxatzeko erabiltzen diren instalazioetan, lurrean jartzen den pieza zapal irazgaitza. Dutxaontzi akrilikoak. Beharrezkoa izanez gero, dutxaontziaren alboetan hormatxoak egingo dira.

Aztergaia: dutxaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 32 (Consumer 3, Laneki 29); ETC 3

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: dutxaontzi 1 iz. plato de ducha Bainuontzia kendu eta dutxaontzia jarriko dute: Han quitado la bañera y en su lugar han puesto un plato de ducha. (bat) / NolaErran: 0 // Euskalterm: dutxaontzi (TN, plato de ducha, Merkataritza).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa eta jasotzekoa.

dutxatu, dutxa/dutxatu, dutxatzen
da ad. Dutxa hartu. Egunean hiruzpalau aldiz dutxatzen naiz.

Aztergaia: dutxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dutxatu, dutxa(tu), dutxatzen. da ad.

dutxulu
iz. Ipar. Ontzi batean, daukan isurkaria irten dadin egiten den zuloa; zulo horretan jartzen den txorrota. Dutxulua ireki. Hurbilduko dut ene ahoa zeruko uren dutxulura.

Aztergaia: dutxulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "errobineta edo grifoa, Ura ixurtzeko zuloa. "Aitak eman zerautan" Elizanbururen kantuan daukazue kopla guzien azken lerroan: "dutxuluaren pean, sotoko oporra" [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

duxanbetar
1 adj. Duxanbekoa, Duxanberi dagokiona.
2 iz. Duxanbeko herritarra.

Aztergaia: duxanbetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

dushanbetar (herritarra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu lerroa"

 - [E116]: "lehen itzulian erabakia dago".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "Ok". 171. arauak aurreko erabakia aldatu du: duxanbetar (2012-12-03).

duzunariztar
1 adj. Duzunaritzekoa, Duzunaritzeri dagokiona.
2 iz. Duzunaritzeko herritarra.
dvandva
iz. hizkl. Hitz-elkartze mota, kategoria berekoak diren eta nolabaiteko erlazio semantikoa duten bi hitz elkartuz eratua. Seme-alabak, neska-mutilak, gazi-geza, joan-etorri eta han-hemen hitz elkartuak dvandvak dira.

Aztergaia: dvandva

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

dzaoudziar
1 adj. Dzaoudzikoa, Dzaoudziri dagokiona.
2 iz. Dzaoudziko herritarra.
dzast
onomat. Bat-bateko mugimenduaren edo ziztadaren onomatopeia. Ik. sast. Hartu sutan zegoen burruntzia eta, dzast, begi-begitik sartu zion.

Aztergaia: dzast

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-10-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

dzast 2, B-G (Erkiag BatB: "mutikoak eskuetan orratz zorrotzak arturik, siki ta dzast, erraminta mutur aen sastakadetan aurkitzen eben euren amaia", Anab Poli: "Ba'dabilkitzu eltxoa gora ta beera (...) Alako batean dzast! sartuta ba'doa gaztara"); sast 5, B-IE (A BGuzur: "buruko orratz bategaz, sast!, sast!"; Otx: "sist, atzekatxu lenengotan; sast, urrengotan ez ain kezkatsu"; Zby: "Gabaz Akhelarretik Mainguka jinak, Hasten dire goizetik Gure sorginak, Debruz eginak, Sist handik, sast hemendik", Barb Sup: "Sist handik, sast hemendik; Zer liztafinak edo ausinak"); sast edo sist IE 1 (HU Aurp: "Ohartzen bazira zure sakelan, sast edo sist, sartzera doakizula esku arrotz bat, etzira luzaz egoiten zure baitan gogoeta"); sist eta sast IE 1 (Barb Sup: "Eta demontren firridan emaiten da Pello, sist eta sast bere behien akhulatzen"); zast 9 aldiz jaso da, beti Bilbao IpuiB obran: 6tan soila ("Nik orduan zast, eldu sama-samatik eta bertan ito yoat", "Eta zast, lau ankaz bere ganera jausi, sartu agiñak sama-saman, eta bertan ito eban sagu-duendea", "Eta, sasi-arte baten ezkutauta, zast!", "Zast, iges egin eban bere etxera", "Artu keriza bat, eta zast, boltzikotik jausten itxi eutson", "artu sutan egoan burduntzia, eta zast, begi-begitiik sartu eutson lo-zorroan egoala"), zist eta zast birritan ("Eta geiagoko barik, artu makillea eta zist eta zast, emonalean zigortu ei iuen agurea", "Artu makilla lodi bat, ta zist eta zast, etxe guztian ibilli eban aidian ara ta ona txarri gaixua") eta zist-zast behin ("Lotsa larregirik be ez eukan-da, zist-zast, zaratatxu bi bota eutsazan arpegi-arpegira); zizt eta zazt G behin (Ag G: "Ta irugarrenaren gañean, asieran bezela zeuden jokalariak, zail, zimel, zauli ta kementsu, zizt eta zazt, dinbi ta danba, batak besteari aurrerik artu ezinda"); sisti-sasta 2, B-IE (Otx: "eta gero, edari ain gozua indar atsegin ixan yaken-da, abespeluban, [egazti gaxuak] sisti-sasta ta dzanga-dzanga"; HU Aurp: "Pontu zonbait gero, sisti, sasta, eta horra aita gaixoaren galtzak antolatuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dzasst EB 1 (H. Etxeberria: "Dzasst!! egin zuen ziztu aizkoraren zorrotzak"); dzast EB 3 (Irakur/3: "halako batean, dzast!! eskua lurreraino luzatu, gizon hura hartu eta hara gora eraman zuen betiko", J.M. Arrieta: "Jaso zuen burdina goria eta dzast! sartu zion begi bakarrean", Anait 1974: "Ene hauzoa erdianalfabetua duk; eta, dirudienez, aperturismo barik apurturismoa ulertu eta dzast! makilada batez buruan jo eta ia ia apurtu egin zidaan, apurtu ere"); xast G 1 (A. Arozena: "¡Xast!, moxtu diot xortena"); zast 4, G-EB (I. Goikoetxea: "bere bi besoetako indar guztiaz, lo korronka egoanari, zast! begi-begitik sartu zion", I. Oñatibia: "Jarri bat uztaian, eta zast! sagarra trebeki bi erdi egin zuan"; Zipristin/3: "Bapatean zast!, liztorrak Kangurinaren sudur punta eztenkatu zuen"; K. Santisteban: "anartean, ez bat ez bi, zast!, haize!, mendian zehar alde egin zien"); zasta EB 2 (J. Arratibel: "orratz handi bat atera eta... zasta! buruaren erdi erdian sartu zion emakumeari", J.M. Mendizabal: "nabarmen zegoen (usmatu ala susmatu?) norbait bizi zela gure mutilak zasta! esku betean atzaman nahian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sast : HiztEn (zerbait nonbait sartzearen, bereziki sastatzearen, onomatopeia), LurE (gauzaki zorrotz bat beste batean sartzearen onomatopeia); zast : DFrec 1 ("bat beharren dugunean suge bihurtzen ziaguna eta zast egiok hatz orain"), HiztEn (ik. sast).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dsast : DRA (onom. de introducción rápida), dsaust (onom. de introducción rápida); dzast : Lh DBF (bruit produit par un objet brusquement enfoncé), PMuj DVC (ruido de meter en una abertura; dzast egin: resbalar sin botar la pelota en el ángulo); dzastada : PMuj DVC (acc. de meter); sast : EuskHizt(gauzaki zorrotz bat beste batean sartzearen onomatopeia. ik. zizt), HiruMila (onomatopeia de la introducción de objeto en otro), ElhHizt (onom. ¡zas!: onomatopeya de un pinchazo, punzada), EskolaHE (gauzaki zorrotz bat beste batean sartzearen onomatopeia; ik. zizt), Casve EF (onomatopée de piqûre, d'un objet que l'on enfonce; cf. sist, zast), Lh DBF (onomat. d'une piqûre, d'un coup de couteau, etc.), DRA (onom. de introducción de un objeto en otro), PMuj DVC (1 pinchazo, punzada, etab.; 2 jugarreta, fechoría, etab.); sasta : HiruMila (1 punzada; 2 picadura; 3 asoleo; 4 acción súbita; 5 una cierta cantidad), XarHizt (onomat.: coup de couteau, d'épée; ik. sista), HaizeG BF (coup porté avec un instr. pointu, piqûre d'insecte), Lh DBF (1 coup porté à l'aide d'un instrument pointu; 2 piqûre d'insencte; 3 brûlures du soleil; 4 se dit des élancements de al douleur aiguë qu'occacionne un mal; 5 action subite, inopinée; 6 travail rapide; sin. sast), DRA (1 punzada; 2 punjaza: fig., sentimiento de aflicción; 3 picadura; 4 asoleo; 5 acción súbita, golpe imprevisto; 6 una cierta cantidad), PMuj DVC (1 punzada, picadura...; 2 jasa, sajadura; 3 golpe (onom.); 4 punzón; 5 conjunto, grupo); xast : HaizeG BF (onom. pour désigner une action subite), Lh DBF (onomat. exprimant qu'une chose se fait soudainement et rapidement), DRA (onomatopeya que expresa que una cosa se hace pronto y rápidamente); zas : ElhHizt (interj.: ¡zas!); zast : EuskHizt (ik. zist), Lh DBF (onomat. d'un trait), DRA (onomat. de punzada, de picada), PMuj DVC (tris, sonido leve; zast, czast egin: introducirse, meterse); zasta : HaizeG BF (piqûre), Lh DBF (piqûre), DRA (picadura, punzada); zazt : Lh DBF (var. de sast); zazta : Lh DBF (ik. zasta) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Ik. sast (aski direlakoan hau eta z-z segidakoren bat aski direlakoan, eta dz- ez baita soinu ohiko-arrunta).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "dzast: onomatopeia hau oso ezaguna da Bizkai aldean. Nik neuk bere horretan utziko nuke, agian Bizk. jarrita"

 - [E116]: "egia da XK-k dioena, horrela idatzia ageri baita batzuetan (OEH argitaratuan badira lantaldearen txostenean ikus litezkeenak baino gehiago), baina nik ez dakit esaten horixe eta horrelaxe ahoskatua den Bizkai aldean ezaguna. Txistukarien artikulazio-puntuko asimilazioa eragiten duen legea aipatu zuen K. Mitxelenak (ik. FHV, 14.3), eta bide horretatik jo du lantaldeak, s-s eta z-z segidakoak proposatuz, batasuna egiteko; salbuespenak ere izaten dituzte, ordea, legeek, eta horietakoa izan liteke kasu hau. Zuek ikus"

 - [E123]: "nola idatzi ari gara arautzen, eta, alde horretatik, uste dut egokia dela lantaldearen proposamena, Mitxelenak aipatutako legearekin bat datorrena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "dzast onomat.".

e2
interj. Deitzeko edo arreta erakartzeko hitza. E, Joseba!
ea1
1 Zehar-galderazko mendeko perpaus baten hasieran, indargarri gisa ezartzen den hitza. (Esaldi horren aditzak -(e)n menderagailua hartu behar du). Ikus dezagun ea nor etorri den. Ea zergatik egin duen hori jakin nahi nuke. Galdetu zuen berehala ea nori emango zitzaion hura egiteko kargua. Nahasketan ibili naiz ni, buru-belarri, ea eraginaren eraginez zerbait bereizten ote dugun. Ea zer bazkari jarriko ote zion.
2 (Desira moduren bat-edo gauzatzen duen mendeko perpaus baten hasieran). Ea gauzak pixka bat zuzentzen ditugun! Ea oraingo honetan irabazten dugun. Ea haien bitartez zerbait konpontzen dugun. || Okerrak zuzenduko omen ditu: ea, bada!
ea2
interj. Norbaiten arreta lortzeko edo norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ea, esazu kredoa. Ostalari, ea, hona whiski bana! Ea, mutilok!
eaka
adb. Ipar. Galdezka.

Aztergaia: eaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. eiaka.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

galdezka.

eatar
1 adj. Eakoa, Eari dagokiona.
2 iz. Eako herritarra.
ebakera
1 iz. Ebakitzeko era. Gari horrek ebakera ona du.
2 iz. hizkl. Ahoskatzeko modua. Euskal herskari hasperendunen ebakera.

Aztergaia: ebakera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ebaketa
1 iz. mat., log. Aldi berean bi multzo edo gehiagotan dauden elementuak aurkitzeko eragiketa. A, B eta C multzoen ebaketa den multzoa. Ebaketa egin.
2 iz. Ebakitzea. Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

Aztergaia: ebaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ebaketa Mat., Log.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta Mat.etan: cf. batuketa, kenketa, eragiketa, etab.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

matematika, logika erabileremuetan (ez, ordea, medikuntzan eta: cf. ebakuntza)

ebaki1, ebaki, ebakitzen
1 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Ik. moztu 4. Ebaki zizkien oinak eta eskuak. Jondoni Petriri ebaki zioten burua. Petrik bere ezpataz ebakitako belarria. Halere ez zuen lore bat ebakiko eta beretzat hartuko. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen. Haritz guztiak hondo-hondotik ebaki. || (Belarraz eta kidekoez mintzatuz). Ik. belarra ebaki. Segaz ebakia. Garia noiz erein eta noiz ebaki. || Aldizkari batetik argazkiak ebakitzen.
2 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Mastaren lokarriak edo sokak ebakitzen. Korapilo hau ebaki gabe askatu dut. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Puskatan ebaki. Ogia ebakita, bere apostoluei eman zien. Egurra ebakitzen nekatu zen.
3 du ad. Zerbaiten jarraitutasuna hautsi. Ik. moztu 6. Etsaiari ebakitzen zion bidea, bere bihotzean sar ez zedin. Ontziak ura ongi ebakitzen du. Ebaki, eta kartak banatzen hasi zen. Solas alferrak ebaki behar dituzu (Ik. eten1 2). Bi astean gaitzak ebaki zigun koplariaren bizitza.
4 du ad. Zauria egin. Lotu zuen gerriko latz batekin larrua ebakitzeraino. Azotez ebaki. Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien. Ganibeta erori zaio eta behatza ebaki du.
5 du ad. (Hizkuntza-hotsak) ahoaz gauzatu. Ik. ahoskatu. Lau edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik Euskal Herrira, laster ikasiko du euskara, eta guk bezala ebakiko ditu hitzak. Hango azentu tankerak badu berezkorik; esate baterako, "gizonak" sing. eta "gizonak" pl., berdin ebakitzen dira: "gizónak". Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko.
6 du ad. mat. Lerro, plano edo solido batek, hurrenez hurren, beste batekiko puntu, lerro edo plano komun bat izan. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia. || Elkar ebakitzen duten bidexkak.
ebaki2
1 iz. Lanabes aho-zorrotz batez-edo egindako zauria edo arrakala. Ebakientzat eta zaurientzat ez da ura baino sendagai hoberik. Ganibetaz eginiko ebakia. Adabegian bertan ebaki mehar bat eginez.
2 iz. Kafeari esne pixka bat nahasiz eginiko edaria. Ebaki bat eskatu eta hizketaldi laburra izan du lagun batekin.
ebakialdi
iz. Zerbait ebakitzen den aldi bakoitza; ebakitzea. Bigarren ebakialdian. Pagotxak ez du berdinik abereak gizentzeko; baina ez du ebakialdi bat baizik. Urtean hiru ebakialdi ematen dituen belar landarea.

Aztergaia: ebakialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ebakiarazi, ebakiaraz, ebakiarazten
du ad. Ebakitzera behartu. Buruko ileak ebakiarazteko.

Aztergaia: ebakiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ebakiarazi, ebakiaraz, ebakiarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ebakiarazi, ebakiaraz, ebakiarazten

ebakidura
1 iz. mat., log. Aldi berean bi multzotakoak edo gehiagotakoak diren elementuen multzoa, ebaketa-eragiketaren bidez lortua. Bi multzo horien ebakidura multzo hutsa da.
2 iz. mat. Solido bat plano batez ebakitzean sortzen den irudia. Barru aldean, luzetarako ebakiduran, erdiko habeartea besteak baino askoz ere garaiagoa dela ikusten da.
3 iz. Objektu bat plano batez ebakiko balitz sortuko litzatekeen irudia, objektu horren barne egitura erakusteko egiten dena. Argazkian, odolbildu bat ikus daiteke arteriaren zeharkako ebakiduran.
4 iz. Ebakitzea; ebakia. Gazta gurintsuari ebakiduratik mamia dario.

Aztergaia: ebakidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bi planoren arteko ebakidur-zuzen; prisma baten ebakidura zuzen

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dura Mat.etan: cf. batura, berretura, kendura, etc.

ebakigailu
iz. Ebakitzeko erabiltzen den tresna edo gailua. Ebakigailu bat erabili zuen gazteak gizona beldurtzeko.

Aztergaia: ebakigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ebakigailu 3, GAO 1999 (zerrenda batean, adib.: "Hitaka Ebakigailua 5231 / K-Super Remallosa 2320 / Juki Josteko Makina...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ebakigailu : AB38 2 ('cortador'), HiztEn (Elektr. zirkuitu elektrikoa eteteko edo beste batzuetatik bereizteko balio duen segurtasun-tresna), Euskalterm 3 (karro-ebakigailu, azulejo-ebakigailu 'cortaazulejos', 'cortamosaicos'; beira-ebakigailu 'cortavidrios') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ebakigailu : ElhHizt (Elektr. seccionador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu osaerako ongi eratua.

ebakigaitz
adj. Ebakitzeko, ahoskatzeko gaitza gertatzen dena, ia ezin ebakizkoa. Esaldi luze eta ebakigaitzak.

Aztergaia: ebakigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

ebakin
iz. Egunkari, aldizkari eta kidekoetatik ebakitzen den testu zatia edo argazkia. Ebakin bat da, atzoko egunkaritik ebakia. Nik ebakinen album bat izateak harritu zuen nonbait.

Aztergaia: ebakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-10-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ebakin forma testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ebakin (eta zulakaitz-ebakin 3, zopizar ebakin 1) 8: L. Oñederra ("Bestalde, bilakabide paradigmatikoek badute zerikusirik hizkuntzak segmentu edo ebakinak onestearekin, silaben onargarritasunarekin"), Dona Dona ("Umeei loreak eta fruitak agertzen diren errebisten ebakinak banatu"), Natur/6 ("Dibujoak eta argazkia #mdash# inoiz ere ez liburuetako ebakinekin"), M. Mendizabal ("Tarteak margotuko ditu, edo, ebakinez baliatuz, collage eran, bere lana moldatuko du"), Arkeoikuska 83 3 ("Ekain eta Urtiagako zulakaitz eta zulakaitz-ebakinen ikerketa", "Horretarako bi aztarnategietako zulakaitz eta zulakaitz-ebakinak hartu dira", "Bi elementu hauek elkarren osagarri direnez gero, Ekainen Urtiagako zulakaitzen zulakaitz-ebakinak aurkituko zirela eta alderantziz pentsatu zen"), GAO 1991 ("lumak, errautsak, zepak, hareak, kare gastatua, harri edo marmol zatiak, metal zatiak, beira, lastoa, txirbilak, zopizar ebakinak, trapuak, garauak, lupulua, paper zaharrak, egurrak, plastikoa, mundruna")

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ebakin : DFrec 4, AB38 7, Euskalterm 2 (moketa-ebakin, izozki-ebakin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ebakin : HiruMila, ElhHizt, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Osaera azterkizun dago

forma berria da 'ebaki den puska' adierakoa; osaera okerrekoa dela esatera ausartu gabe, zalantzazkoa iruditu zaio lantaldeari.

Atzizkien araberako erabakiak

-kin atzizkia -ki amaitu aditzekin: cf. eraikin vs eduki).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Kontua da ebaki izena beste adiera batean erabiltzen dugula, ez 'ebaki den puska' adierazteko. Beraz, nik onartuko nuke ebakin"

 - [E116]: "lantaldeak bere zalantza aitortu du hitzaren osaeraz; baina MAk egokitzat badauka, nik ere onartuko nuke, aski maiz erabili baita (lantaldearen txostenean ikus liteke hori, eta baita gaurko prosan ere; hona idazleak: K. Biguri, H. Cano, A. Epaltza, H. Etxeberria, J.M. Iturralde, X. Olarra, L. Oñederra, F. Rey, Txillardegi, J.L. Zabala). Baina definizioetan katramilatu gabe, adibide batekin argituko nuke (pixka bat egokitu dut testu batekoa): "iz.: ebakin bat da, atzoko egunkaritik moztua".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "Ok".

ebakiondo
iz. Orbaina. Zauriaren ebakiondoak sendatzeko ukendua. Ordudanik ez zion alde egin aurpegiko ebakiondo itsusiak.

Aztergaia: ebakiondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ebakiondo (ebaki-ondo, ebaki ondo) 6 aldiz jaso da (Or SCruz, Or Mi, Or Eus, Berron Kijote); ebakondo behin agertu da (MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38ko testu batean jaso da ebakiondo ; ebakiondo proposatu dute LurE eta HiztEn entziklopediek

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: zauriaren ebakiondoak sendatzeko ukendua.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zauriaren ebak(i)ondoak sendatzeko ukendua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Zer dago ebakiondo horren atzean? Ez ote da nahi gaztelerako "cicatriz" eta ebakiondo-ren artean zientzietakoen euskara-gaiztoan korrespondentzia biunibokoa eta hizkuntzalarien ijitu-euskaran bat-banakotasuna deitzen den halako hori? Baina "cicatriz" horretarako ez ote da egokiago, zenbaitetan behintzat, epai hitza eta beste batzutan berriz ebaki-orbain , ebaki-seinale edo ebakiondo bera ere? Dena dela, benetako galdera hau litzateke: sartu behar al da hitz hau zerrendan?" (1994-11-10)

 - [E410T]: Batetik dago hitzaren maila. Noraino balio dezake horrek? Eta berak bakarrik? Ze pintatzen du orduan orbain hitzak? Bestetik formari begira ni gardentasunaren alde agertuko nintzateke, eta ebakiondo egingo nuke" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [K104]: sartu beharko da ebatondo ere, zabaldu samarra baitago, lehena hobesteko bederen (hala erabakitzen bada)" (1994-11-04)

ebakitza
iz. Ipar. Erdainkuntza.

Aztergaia: ebakitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. erdainkuntza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "Ok".

ebakitzaile
1 adj./iz. Ebakitzen duena. Hortz ebakitzaileak. Basati buru-ebakitzaileak.
2 adj./iz. mat. Lerroez edo planoez mintzatuz, beste lerro edo plano bat ebakitzen duena. Marraztu itzazu bi zentimetroko erradioa duten zirkunferentzia ebakitzaile bi.

Aztergaia: ebakitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
ebakitze
iz. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna etetea, zerbait bereiztea edo zatitzea. Ebakitze mingarria. Belar ebakitzea bukatzerakoan.

Aztergaia: ebakitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-tze

ebakortz
iz. Hortz ebakitzailea, ahoaren aurrealdean gertatzen dena. Ebakortzak eta letaginak. Gizonaren zortzi ebakortzak.

Aztergaia: ebakortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

horrela sortu eta erabili da, nahiz, berria izanik, ebakihortz formakoa egokiagoa izan.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hortz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ebakuatu, ebakua, ebakuatzen
1 du ad. Larrialdi batean leku batetik jendea atera. 1937an beste hogei mila haur ebakuatu zituzten Frantziara eta Belgikara.
2 du ad. Larrialdi batean leku bat jendez hustu. Hainbat geltoki ebakuatu zituzten atzo goizean.

Aztergaia: ebakuatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ebakuatu 4: X. Galarreta ("Basotxo baten ondoan pasatzean, esklabu neskak esan zion: "O jauna, behar bat ebakuatu nahi izango nuke!""), A. Sokarros ("Jandarmeriako Brigadei aholkatzen diegu familiak bertatik ebakua ditzaten..."), LMuj ("Bideak, herriskak, auzoak edonon ebakuatzen eta ihes egiten ari zirenekin beteta ageri ziren"), Gerra zibila ("Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako gerrako haurren elkarteak 30.000 ume ebakuatu zituztela kalkulatzen du"); ebakuazio (eta ur e. 1) 4: GAO 1990 3 ("Ebakuazioa isurbideen bitartez egingo da, aparailu bakoitzak itxiera hidrauliko bat edukiko duelarik", "ur honen ebakuazioaren aurretiazko pausu gisa", eta izenburu gisa, "ur ebakuazioa"), Gerra zibila ("batzuek ebakuazioa drama bat balitz bezala jartzen dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ebakuatu : HiztEn; ebakuazio : HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan 1 lurralde baten ebakuazio, 1 ebakuazio-bideak, 1 ebakuazio-plan, 1 larrialdietako ebakuazio-irteera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ebakuaketa : HiruMila (ik. ebakuazio); ebakuatu : ElhHizt (evacuar), HiruMila (evacuar); ebakuazio : ElhHizt (1 evacuación, desalojo; 1 Med evacuación, excreción), HiruMila (evacuación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal evacuar / évacuer formen ordainak: HiruMila: 1 -tik irten, joan, alde egin; 2 desalojar: ebakuatu, -tik atera, kanporatu, hustu; 3 segregar: -ri jariatu, kanporatu, isuri; 4 evacuar el vientre: kaka egin, libratu // ElhHizt: 1 defecar: libratu, kaka egin, obratu; 2 desalojar: ebakuatu, hustu, -tik atera; 3 llevar: eraman; 4 cumplimentar: bideratu // Lur EG/CE: hustu eta EF/FE: 1 hustu; 2 atera, jalgi // Vox es-eu: 1 lugar: hustu, -tik atera; 2 Anat. libratu, obratu // XarHizt: sortir: jaldi, irten, ateratu; vider: hustu, kanporatu // Casve FE: elki, hüstü // HaizeG FB: sortir: jalgi, ateratu; vider: hustu // PMuj DCV: 1 desocupar, vaciar: ustu, uts-arazi, utsitu, lasaitu; 2 ev. el vientre: kaka egin, galtzak erantzi [lasatu]...; 3 despachar o cumplir un negocio: bururatu, burutu, bukatu; 4 salir las tropas: gudariak irten // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF; b) Erdal evacuación / évacuation formen ordainak: HiruMila: 1 f. desocupación: aldegite, joate, ebakuazio, hustuketa; 2 expulsión: kanporaketa, iraizketa, ebakuazio;3 vaciado: hustuketa; 4 secreción:jariapen // ElhHizt: 1 desalojo: ebakuazio; huste, hustuketa, -tik ateratze/irtete; 2 Med. defecación: libratze, obratze, kaka egite, ebakuazio // Vox es-eu: huste, hustualdi // XarHizt: kanporaketa, hustuketa // Casve FE: sortie: elkitze; vidange: hüste, arinaldi // HaizeG FB: huste // T-L LBF: sortir: jalgi, atheratu; vider: hustu // PMuj DCV: utsaldi, ariñ-aldi; cfr. seceso, ev. de una herida: jariate, gadurri; ev. mucosa: kaduri // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

a) es evacuar; fr (DLLF): évacuer; exécuter, effectuer; evacuar un traslado: effectuer un transfert; evacuar el vientre: aller à la selle; it (S. Carbonell): evacuare; Giur. sbrigare (dar corso), el vientre, il ventre; en (Collins): 1 to evacuate, to move out of, leave empty, vacate, ciudad, población to evacuate; recipiente to empty, Med. llaga to drain; 2 evacuar el vientre: to have a movement of the bowels; 3 deber to fulfil, consulta to carry out, undertake; 4 Jur dictamen to issue; de (Langenscheidts): 1 Verw. räumen, Verw. evakuieren, verlagern; 2 ablassen, Kessel a. abblasen, abführen; 3 (ent)leeren, ausräumen, el vientre den Darm entleeren, Stuhlgang haben; 4 Verw. Sache, Formalität erledigen, Besprechung abhalten; b) es evacuación; fr (DLLF): évacuation; it (S. Carbonell): evacuazione; en (Collins): 1 acto evacuation; 2 Téc waste, exhaust; 3 Med. evacuation, bowel movement; de (Langenscheidts): 1 Verw. Räumung, Verw. Evakuierung; 2 Beseitigung, Abführung, Ablass; 3 Entleerung, Ausräumung, intestinal, de vientre Darmentleerung, Stuhlgang.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa da, ebakuazio izenarekin batean, arloa edo adiera argituz.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ebakua, ebakuatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

larrialdi batean, jendeaz lekuak hustu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper