50535 emaitza bilaketarentzat - [13601 - 13650] bistaratzen.

edadetu, edade/edadetu, edadetzen
da ad. Heg. herr. Adindu.

Aztergaia: edadetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edadetu, edade(tu), edadetzen. Heg. Herr. da ad. h. adindu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Herr., Heg.: ik. adindu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

edadetu, edade(tu), edadetzen

edafologia
iz. Lurzoruak eta haien egoerak eta ezaugarriek landareengan duten eragina aztertzen dituen zientzia. Diputazioaren geomorfologia eta edafologia txostenak argi jasotzen du (...).
edale
1 adj./iz. Edari alkoholdunen zaleegia dena. Ik. edatun. Ez baita emazte edalea baitan zer fidaturik, eta ez gizon hordia baitan ere. Nekazari edalea ez da aberastuko. Edale eta jokalarien artean. Anitz jateaz eta anitz edateaz jaleago eta edaleago egiten baita. Horra zer jazo ohi zaien ardo-edaleei.
2 iz. Aipatzen dena edaten duen animalia edo pertsona. "Ur honen edalea egarrituko da berriz ere" zioen Jesusek. Haur esne-edalea.

Esaera zaharrak

Edale on gutxi irule on, irule on gutxi edale on.

Aztergaia: edale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

edalontzi
1 iz. Ontzi txikia, gehienetan beirazkoa eta zilindro formakoa, edateko erabiltzen dena. Ik. edontzi; baso2. Beirazko sei edalontzi. Edalontziak bete zituen ardoz. Edalontziak hustu.
2 iz. Ontzi horren edukia edo neurria. (Eskuinean, gehienetan, eduki horren gaia adierazten duen hitza hartzen du). Edalontzi bat ur. Edalontzia bete ur.

Aztergaia: edalontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edontzi (63 ager.) eta edan-ontzi (23) HMko formak dira (eta EBko 6 ager.). IEan oso ager. gutxi (2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baso da IEan agertu den forma bakarra (12 ager.); HMan bi formak ageri dira: baso 24 aldiz (B: 1; G: 21; EgAs: 2), eta edontzi 23 aldiz (B: 7; G: 15; EgAs: 1). Agerraldi banarekin edalontzi (B) eta edan-ontzi (G). EBko testuetan baso da forma nagusia (21 ager.); 7 aldiz ageri da edalontzi eta behin edontzi .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec-en edalontzi 5; baso graduatu 6, basogintza 1; AB38: edalontzi (22), edalontzikada (1), edari-ontzi (1); baso (9), baso graduatu (1); AB50: edalontzi (1); basoerdi (3), baso-ipurdi (1), basokada (1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

edalontzi, baso

Informazio osagarria
Konposatu desegokiaren ordez ematekoa

Ik. edontzi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut uste maila berean jar daitezkeenik jadanik Leizarragaren garaian dokumentatzen den hitza (edari-ontzi > edalontzi), aspaldiko urteotan gure hizkuntz ondare zaharretik berreskuratua, eta Larramendiren purismoak funtsik gabe asmaturikoa. Interesgarria litzateke ordenagailuz lorturiko maiztasunak zein urte-tartetakoak diren, zeintzuk 1970rartekoak ala zeintzuk ordutik honainokoak. Edozein kasutan edanontzi ere kontutan hartzekoa da" (1995-01-25)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]: Hemen ere betiko istilua dugu. Irizpide historikoak izan dira kontutan eta baztertu egiten da gaur egungo erabilera. Geure ezjakintasuna, eta azken urtetako zabarkeria kontutan izanik ere, ez ote da hori hizkuntzari behar baino estuagoko gerruntzea jartzea? Ez ote dago beste txokorik edontzi-rako, edalontzi baztertu gabe? Ez da egokia izango burnizko edalontzi herdoitua idaztea, baina burdinazko edontzi herdoildua-k, esate baterako, ez al du "escudilla de fierro roñoso"ren halako soinuren bat vaso de hierro oxidado izan ordez?" (1994-11-10)

edan-sarri
adj. Edari alkoholdunak sarri edaten dituena. Ez dit ezerk higuin gehiago ematen, nekazari edan-sarri edo ardozaleegiak baino.

Aztergaia: edan-sarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: edan-sarri / HiztEn: - / LurE: AS: edan sarri / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: edan sarri

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-sarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

edan 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

sarri edaten duena.

edan1, edan, edaten
1 du ad. Isurkari bat irentsi. Baso bat ardo edan. Jatekoa, botikak eta edateko ura banatzen ari dira. Edateko ona den ura. Edateko ona ez dena. Ez dezala haurrak ardorik eta sagardorik edan. Edan ezazu iturriko ura ezeren nahaste gabe. Ur hau edaten duena berriz ere egarrituko da; baina nik emandako uretik edaten duenak ez du egundaino egarririk izango. Belar horiekin eginiko saldatik hiru aldiz edatea aski bailuke eriak, sendatzeko. Izango dugu zer jan eta zer edan. Tanta bat edan. Kopatik hurrupaka edaten. Ezer ere jan eta edan gabe egotea. Abereei edaten eman. Itsasoko ura zu bazina, agortzeraino edango nuke. Lore guztiek haginka edan zidaten odola.
2 du ad. Xurgatu. Aireko hezetasuna edaten duen lurra. Ur gehiago edaten du zuhaitz gazte eta indarrean dagoenak zaharra eta gelditzen hasitakoak baino.
3 du ad. Zerbaiten ideia edo oinarria nonbaitetik hartu. Ik. inspiratu. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak. Zure ahotik pozik, Txomin, dut edaten. Iturri klasikoetatik edan du.
4 du ad. Edari alkoholdunak hartu. (nor osagarririk gabe). Ik. zurrut egin. Badakit edaten duela. Edanda dago. Asko edaten du eta kalte egiten dio. Ezagutza galtzeraino edan. Neurriz jatea eta edatea. Jateko eta edateko gurari larregia. Anitz jateaz eta anitz edateaz jaleago eta edaleago egiten baita.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.
edan2
iz. Edatea; edaria. Ondasun, apaindura, jan, edan eta beste honelako gauzetan. Jana, edana, jokoa eta alferkeria. Edanak galduko hau. Neurriz gaineko edana, agortzen ez den gaitz iturria da. Abere bihurtzen dira gizonak edan gehiegiarekin. Bazekien bere senarra edanari emana zela.
Azpisarrerak
edanaldi
iz. Edaten den aldia; edatea. Asteazkenean edanaldi bat dute nagusiaren lepora. Edanaldi bakoitzean topa eginez.

Aztergaia: edanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edanarazi, edanaraz, edanarazten
du ad. Edatera behartu. Edabe nazkagarri bat edanarazi zion. Edanarazten diete alkohola haurrei.

Aztergaia: edanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edanarazi, edanaraz, edanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

edanarazi, edanaraz, edanarazten

edanean
adb. Edaten. Ongi irabazten dute, baina hondatzen dute edanean, jokoan edo trabesean. Ostirala ezkero dabil edanean.
Loturak

Aztergaia: edanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDANEAN. Bebiendo. Edanean ta jokoan jai egunak igarotzen dituzuna. AA III 595. Janean, edanean, / [...] / goiz eta arratsalde. It Fab 173. Bere penak, [...], edanean ahantzi ondoan. JEtchep 97. v. tbn. Zav Fab RIEV 1909, 38. Enb 56. Or Eus 539

adib: abstinentzia 1 iz. Haragi-uztea. Ik. bijilia; mehe 9. 2 iz. Jateari edo edateari uztea. Ogia jatean baino egokiago dirudi abstinentziak edanean. || (Sexuari dagokionez). Euren esanetan, abstinentzia eraginkorra den arren, preserbatiboen erabilera bultzatzea da egun garrantzitsuena. 3 iz. Med. Norbaitek mendekotasuna eragin dion substantzia bat hartzeari uztea.

edanean 43: Aizu 2 (“txikiteoan, jan-edanean”), Deia (“marinelak edanean eta kantuan”), Consumer 17 (“Edanean: 7 puntu, garraztasunik gabea, gorputz ertain-lodia, hondar-gustu mikatz samarra eta errauts-lorratzez nabarmendua (txigortze biziegiaren adierazgarri), lakartasuna”), Berria 12 (“Edanean dabilen norbait jateaz ohartzen denerako, berandu izaten da”), EiTB 5 (“Uhartera iritsi berri ziren marinelak ere tabernara joanez gero, denak elkarrekin aritzen ziren garagardo edanean eta barre algaraka”), Argia 3 (“Tabernan berriz, gazteak edanean ikusten nituen”), Laneki (“jan-edanean asimilatzen baitira elikagai gehienak”), DiarioVasco 2 (“Baina nostalgiak ez dauka glamourrik, eta gu oraindik gerra handia emateko prest gaude, edanean ere asko bajatu garen arren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edanean 84: Berria 3 (“Donostiako alkate Odon Elorzak kalean edanean ibiltzea galaraziko duela jakinarazi du, bere esanetan, bizilagunen eskubideak zaindu behar direlako”), Juan Kruz Igerabide 13 (“Bi aldeetako hormen kontra tronuak zeuden, eta hantxe esertzen ziren jaun feaziarrak, jan eta edanean”), Elizen Arteko Biblia 12, Edorta Jimenez 9, Ramon Saizarbitoria 4, Patxi Zubizarreta, Xabier Olarra, Imanol Unzurrunzaga, Joan Mari Irigoien…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa jolasean, kantuan… bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa edan sarreran.

edangarri
adj. Edateko ona.

Aztergaia: edangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-10-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Sukal [1]

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edangarri G 1 (Mb IArg); edateko ez on G 1 (Mb IArg) eta edateko ur on G 1 (Goñi); edateko ur (erateko ur) 8: B 1 (Erkiag BatB), G 5 (Lard, JAIraz Bizia 3, Uzt Sas), IE 2 (JE Bur, Zerb Azk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edangarri 8: B 1 (J. Artaraz), G 1 (Aste Santua), EB 6 (ArauErab 1988, I. Antiguedad, Medikuntza, K. Navarro, I. Uribe 2); ez-edangarri EB 1 (Kimika 1990); edangarritasun EB 1 (I. Uribe); edateko on B 1 (Habe); edateko ur : G 1 (Latxaga), EB 6 (Lan Kide Aurrezkia 1977, X. Mendiguren B., EMBOroi, M. Billelabeitia; Egin 1989, Hiriart-U).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edangarri : DFrec 2, AB38 5, HiztEn, Euskalterm 2; edangarritasun : HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edangarri : EuskHizt (Ik. edateko ona), HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; edangarritasun : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; edankizun : Lh DBF, DRA; edateko : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal potable formaren ordainak: edangarri : HiruMila, ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; edateko : HiztHand (eta edateko on), HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE (eta edateko on), HaizeG FB (edateko on), PMuj DCV (edatekoa); edateko ura : HiruMila (eta edatekoa ez den ura), ElhHizt; edangai : HaizeG FB, PMuj DCV, onartzeko moduko : HiztHand // Eta gainera, PMuj DCV: edanari, edan-naizukoa, edakizun, edaki, (agua potable) urezti, ur-motel, uezti, ur-geza.

LB 193 (agerraldi gehienak ur edangarri dira; besteak: “Litro erdiko yogur edangarri batekin itzuli zen ohera”, “kontuan har, txakolina ez zela oso edangarria azken urteotan hobetu duten arte“) / ETC: 545 (agerraldi gehienak ur edangarri dira; besteak: “Denbora tarte horretan edangarri zen oro edan eta jangarria zen dena jan zuten; kide gazteenak eta zaharrenak hil ahala besteek jan zituzten“, “Eguraldi ona hastean, erabat atsegina egingo zaigu entsalada edangarri hori, freskagarria eta osasuntsua baita”)/ Dabilena: 576.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: edangarri izond. potable ur edangarria, edateko ura: agua potable / Adorez: edangarri 1 adj. (h. edateko) potable, bebedero/ra, bebible, bebedizo/za; goiko iturriko ura edangarria da, beheko iturrikoa ez da edangarria: el agua de la fuente de arriba es potable, la de la fuente de abajo no es potable. 2 adj. apetecible (bebida); bero dagoenean, limoiura edangarria izaten da: cuando hace calor, el zumo de limón resulta una bebida apetecible / Labayru: 0 / NolaErran: le vin était tellement infect qu'il en était imbuvable arnoa hain higuingarri zen non ez baitzitekeen edan – ardua hain zen kiñotsü non ez beitzen edangarri (ZU); [potable] edateko on – edateko hon (ZU) – edangarri (g.er.) – edankizun (g.er.) / Euskalterm: anpoila edangarri ampolla bebible (Med.) / LeioaOstalaritza: 0.

Erdaretako formak

es bebible / fr buvable: Elhuyar: 0 / Adorez: edateko, edan daitekeen, edateko moduko / Labayru: edangarri, edateko(a), edan daitekeen(a) / NolaErran: edan daitekeen / Euskalterm: anpoila edangarri / edateko anpoila.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. edateko ona / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

edangarri 2 (“Andaluziako entsalada edangarria egiteko, ontzi zabal handi bat hartuko dugu”, “Eguraldi ona hastean, erabat atsegina egingo zaigu entsalada edangarri hori, freskagarria eta osasuntsua baita”)

edangarri adj. Edateko ona.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

'edateko ona' adierazteko erabili izan da, dirudienez; horretarako edateko ona aski dela uste du lantaldeak (ikus "Euskaltzainen oharrak" s.u. arnasgarri).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Neuk ere ez dut edangarri izenondoaren beharrik ikusten; lantaldeak dioen bezala, edateko on, edo edateko bera nahikoa da. Ereduzko prosa gaur edo Euskalterm kontsultatuz gero, oso adibide gutxi aurkituko ditugu".

 - [E208]: "Nik sartu egingo nuke, oso erabilia da eta. Horrek ez du kentzen, noski, edateko on eta edateko txar arruntak ere sartu behar ez direnik".

 - [E116]: "Lekuko bakarra du OEHn (S. Mendiburu); XX. mendeko testuetan dozenatik gora dira erabili dutenak (ez dakit goi-mailako idazlerik baden horien artean). Hala ere, onar litekeela uste dut, XK-k nahi duen bezala (hau da, forma hobetsia definitzaile duela): "edangarri izond. 'edateko ona'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "edangarri izond. 'kalterik egin gabe edan daitekeena'".

edanleku
1 iz. Abereei edaten emateko lekua; aska (abereei edaten ematekoa).
2 iz. Taberna. Edanleku honetan ez da alkoholik salduko.

Aztergaia: edanleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: edanleku (es abrevadero).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

edantegi
iz. g. er. Taberna.

Aztergaia: edantegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

taberna.

edaran, edaran, edaraten
du ad. Edanarazi.

Aztergaia: edaran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edaran, edaraten. du ad. h. edanarazi.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. edanarazi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: faktitibo erregularra ere aipatu beharko litzateke: eradan alegia.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): ez da onartu.

edari
iz. Edateko den isurkaria. (Batez ere ur hutsa ez denaz esaten da). Janaria, edaria eta janztekoa. Ohetzat lastoa, aulkitzat harria, edaritzat ur hutsa. Edari goxoa, garratza, motela. Edari alkoholdunak hartu. Edari gasdunak. Edari bizkorgarri bat. Edari hordigarriak. Edari mozkorgarri bereziak irentsiz. Presondegian eskaini zioten edari pozoitua. Eta haren odola dela gure edari. Behazunez eta ozpinez egindako edari bat.

Aztergaia: edari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "AS: edari bizi, edari zuri OEHi kusita, proposatuko nituzke bi azpisarrera horiek".

 - [E116]: "Ez dugu normalean forma berririk proposatzen gure aldetik, baina posible dira salbuespenak. MAk proposatzen dituenetan, baditu lekukoak edari bizi esapideak (Agirre Asteasukoa, Illarramendi, Euskal Esnalea 1925, A. Ibiñagabeitia, J. Kerexeta; eta EEBSn beste bospasei), baina Hegoaldekoak dira denak, eta Heg. marka duela onartzekoa izan liteke (Iparraldekoek esango dute hala behar duen). Ilunagoa da niretzat edari zuri azpisarreraren kontua: Agirre Asteasukoak eta J. Etxeparek erabili dute (bestetan ez dut aurkitu), baina ez dakit adiera zehazten ('aguardiente' da, OEHn, eta 'edari bizia' I. Sarasolarenean). Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-27): "edari bizi sartu AS".

edari bizi
iz. Alkohol graduazio handiko edaria, gehienbat destilazioz lortua. Ez du edango ez ardorik ez edari bizirik.
edarigintza
iz. Edariak egitea; edarien industria. Edarigintzan erabiltzen diren landareak.

Aztergaia: edarigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

edarikoi
adj. g. er. Edalea, edarizalea.

Aztergaia: edarikoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-koi/-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

edalea, edarizalea.

edaritegi
iz. Edariak saltzen edo zerbitzatzen diren etxea edo denda. Edaritegiren batean aurkituko duzu.

Aztergaia: edaritegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edarizale
adj. Edarien zale dena. Ez zen neskazale amorratua, ezta edarizalea ere.

Aztergaia: edarizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edarra
iz. Suila. Ik. ferreta. Iturrian, buruko edarraren zabuak ezin zaindurik.

Aztergaia: edarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Lehen itzulian hartutako erabakiak ez ditugu aldatzen, baina osa edo azal ditzakegu, egoki denean; adibidez, "edarra iz. 'suila'. Sin. ferreta". Egokiagoa izan liteke, ordea, "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unean osatzea. Proposamena: "edarra iz. 'suila'. Sin. ferreta"".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edaska
iz. g. er. Abereei edaten emateko aska. Ik. uraska; aska 3.

Aztergaia: edaska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aska.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

edateko aska.

edaski
iz. Urrebotoia.

Aztergaia: edaski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. urrebotoi / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(belar-landare bat).

edate
iz. Edari alkoholdunak hartzea. Jostetak eta jate eta edate galantak. Eta itzultzen dira edate zikin galgarri gaiztoetara.

Aztergaia: edate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: edate-dantza .

edate dantza, edate-dantza
iz. g. er. Karrika-dantza.
edateko
iz. Edaria. Behar duen jateko eta edateko guztia. Badu oren erdi bat hemen jarri eta edateko bat galdegin nuela.

Aztergaia: edateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'edaria'.

edatun
adj. Edalea. Oso jatun eta edatun txarra zen, eta ogi pixka busti birekin ematen zitzaion mantenua. Ez zaitez jatun eta edatun izan.

Aztergaia: edatun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

edeki, edeki, edekitzen
du ad. Kendu. Ik. idoki 2. Jaunak eman, Jaunak edeki. Azkenean juduek bizia edeki zioten. Edertasun guztia edekitzen ziola.

Esaera zaharrak

Azeriari larrua edeki, baina azturak ez.

Aztergaia: edeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edeki, edekitzen. du ad. 'kendu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. kendu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

edeki, edeki, edekitzen

edekiarazi, edekiaraz, edekiarazten
du ad. Edekitzera behartu.

Aztergaia: edekiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edekiarazi, edekiaraz, edekiarazten. dio ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

edekiaraz, edekiarazten.

edelweiss
iz. Pirinioetan eta Alpeetan hazten den landarea; landare horren lore zuria (Leontopodium alpinum). Ik. elur lore.

Aztergaia: edelweiss

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Leontopodium alpinum Sin. elur-lore.

edema
iz. med. Gorputzeko ehun edo organoren batean likido gehiegi pilatzea, handitu bigun bat sortzen duena. Ik. hidropesia. Atzo hil zen, Madrilen, biriketako edema baten ondorioz, 73 urte zituela.

Aztergaia: edema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): edema 46: Elhuyar (“Lesio baten ondoren, nerbio-ehunak bizkor erantzuten du, lesioaren ondoren sortutako edema eta ehun nekrotikoa kentzeko, eta odol-hodi berriak sortzeko”), Consumer 16 (adib.: “Odolaren zirkulazioa eragiten duenez, hanka nekatuak, barizeak, edemak eta linfedemak daudenean aholkatzen da pedilubioan aritzea”), Berria 12 (adib.:” Terry biriketako edema baten ondorioz hil zen”), EiTB 17 (adib.: “Bertan Oh Eun Sunen taldea dago eta korearrak bere jaitsiera atzeratzea erabaki du Talafatek burmuin edema izan dezakeelako, Yonhap agentziaren arabera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: edema 31: Berria 25 (adib.: “Autopsiak dio bihotzekoa burmuin eta biriketako edemek eragin zutela; ez dute sustantzia toxikorik atzeman hilotzean”), Josu Zabaleta 4 (adib.: “Nondik mozten dira kadema horiek edema bihurtzeko?”), Xabier Olarra (“makulako edema kistiko txiki bat agerrarazi zuen”), Koro Navarro (“Don Fermin Soraberri jauna gizon altua zen, lodia, astuna, betazalak edema-haziak eta aurpegia handitua zituena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es edema / fr œdème: Elhuyar: edema, andeza / Nolaerran: edema / Zehazki: edema / Labayru: andeza, edema / Adorez5000: edema.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

eden2, eden, edeten
da/du ad. zub. Kabitu; barnean eduki, hartu. Sabelak eden ahal baino haboro jaten du.
edendu, eden/edendu, edentzen
du ad. Pozoitu. Kondenari aurrea hartu zion bere burua edenduz.

Aztergaia: edendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eden(du), edentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

pozoitu.

edendun
adj. Pozoiduna.

Aztergaia: edendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

pozoiduna.

edentsu
adj. Pozoitsua. Landare mingots eta edentsuak.

Aztergaia: edentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

pozoitsua.

eder egin
1 zaio ad.-lok. bizk. Ongi iruditu. Ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea.
2 dio ad.-lok. Balakatu, losintxatu.

Aztergaia: eder egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 Bizk. zaio ad.: ez zitzaidan eder egiten gizagaixoari ogibidea kentzea. 2 dio ad. 'balakatu, losintxatu'.

eder iritzi
ad.-lok. Ik. ederretsi 2. Alferkeriari eder iritzi. Bere buruari eder iritzita.

Aztergaia: eder iritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eder izan
zaio ad.-lok. Atsegin, laket izan. (nor osagarria 3. pertsonan). Haien laudorioak ote zaizkizu eder? Eder zaio edertasuna. Jainkoari itsusi zaio munduari eder zaiona. Egin beza eder zaiona.

Esaera zaharrak

Edozein txoriri eder bere habia.

Aztergaia: eder izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eder izan da/zaio ad.

eder-min
iz. Edertasun irrika.

Aztergaia: eder-min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

min sarreran eskaintzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-min.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ala bietan: min sarreran eta eder 2 iz. 'edertasuna' sarreran?"

 - [E116]: "Ez du kalterik egiten sarrera bietan emateak, azpisarrera gisa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

eder1
1 adj. Bere itxura edo eragatik, ikusmenari-edo, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen zaiona. Gazte eder eta alaia. Mutil eder galanta. Neska polit bat eta emakume eder bat. Andre eder batek bihotza ebatsi dit. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder, baina barrua ustela. Uso zuri ederra, zeruan zer berri? Gizon argia, hiztun ederra.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Itsasoko izar ederra, marinelen gidaria. Etxe eder asko dituen hiria. Lore baratzean eder arrosa gorria. Agur itsaso eder handiari. Arte ederrak. Bertuteen apaindura ederra iristeko. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Umore ederrean. Bazkari eder batekin eta lagunarterik atsegingarrienean. Elizkizun eder eta hunkigarria. Itxura ederreko gizona. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Aukera ederra, benetan!
3 adj. adkor. Oso ona. Soldata ederra duzu, bada. Afari ederra prestatuko dizut.
4 adj. adkor. Handia, berealdikoa. Masaileko ederrak hartu zituen. Alde ederra bien artean! Estutasun ederrean jarri nauk, adiskide! Ziri ederra sartu zion maisuari. || Pozik emango lizkioke belarrondoko eder-eder bi.
5 (Izen gisa, esaldi hanpatuetan, ironiaz). Ik. ederrak hartu; ederrak eman;  + ederra sartu; ederra egin; ederra bota; ederra harrapatu. Hau ederra dugu!, barau gaitzean nagoela, hatorkit musikaz niri mintzatzera! Uf! ederrari galdetu diozu!
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Basta ederragatik, asto duk astoa. Ederra, alferra. Ederregia, itsusgarri. Ez egin bakarrean eder ez denik kalean. Gaina eder, barrena uher.
eder2
iz. Edertasuna. Ederra harrigarri, baina ez beti harrigarria eder. Ez diote inori ederrean zorrik. Ederzalea banintzen ere, aspertu nintzen ederrez.
Azpisarrerak
ederbera
adj. g. er. Edertasunarekiko sentibera dena.

Aztergaia: ederbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

ederbide
iz. Edertzeko bidea, edergarria. Elkarrizketa irakasbide soil bihurtu zen, nahiz euskara ederrez jantzia egon, ederbideak utzirik.

Aztergaia: ederbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

edergai
iz. Edergarria.

Aztergaia: edergai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edergailu
iz. Edergarria. Ik. apaingarri. Xingola, edergailu eta jantzi ederrekin. Edergailu dotorez apaindua. Hiriko edergailuak ikusteko.

Aztergaia: edergailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. apaingarri, edergarri

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

apaingarri, edergarri

edergarri
iz. Edertzen edo apaintzen duen gauza. Ik. edergailu; apaingarri. Urrezko edergarri asko. Bekatua den bezala aitortu behar da, edergarri gabe. Zenbat honelako edergarri euskarak! Euskal kutsua badario, barren muinetatik dario, ez axaleko edergarrietatik.

Aztergaia: edergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edergintza
iz. g. er. Artelana. Andere honek atxikitzen du edergintza-saltegi bat Pannecau karrikan.

Aztergaia: edergintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edergintza behin ageri da, ap. Zait Plat: "Edergintza-mota bati poesi(gintza) izena ematen diogun bezala".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edergintza 8, G-EB-IE (Or; LMuj 4, I. Zubeldia, Hizkuntza/OHO, Herr 1973).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edergintza : DFrec 3, AB50 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edergintza : HiruMila (eta edergintza ikastegi: AS), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Zaitegiren adibide bakarra dakar OEHk. Merezi du sartzea?".

 - [E116]: "OEHko adibide bakarraz gain, EEBSko beste 8 aipatzen ditu lantaldearen txostenak (L.M. Mujika, I. Zubeldia, ikasliburu bat, buletin bat, Herria); ez dira asko, baina esana dago "g.er." dela, eta nik bere horretan utziko nuke lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

ederki
1 adb. Edertasunez; behar den bezala, (oso) ongi. Ederki eta egoki elkartzen ziren haren ariman jakinduria eta apaltasuna. Aretoa argiz eta lorez ederki apaindua zegoen. Jauregi bat txit ederki eraikia. Abeslariek ederki kantatu zuten Goikoetxearen meza. San Agustinek ezin ederkiago dioen bezala. Gaztelaniaz ere ederki zekien. —Zer moduz? —Ederki, Jaunari eskerrak. Hirurok elkarrekin ederki biziko gara. Ederki, Petiri, ederki. Ederki bazkaldu eta gero.
2 adb. adkor. Oso, asko. Ederki edanda. Ederki astinduta bidali zuen. Hau bai dela adarra ederki jotzea! Nagusia horretan iaioa zen, aspaldian ederki saiatua. Masailak ederki gorritu zitzaizkion hitz haiek entzutean. Ederki kostatako garoa guk ekartzen genuena.
Azpisarrerak

Aztergaia: ederki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ederki eman ere .

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper