50535 emaitza bilaketarentzat - [13651 - 13700] bistaratzen.

ederki eman ere
Inola ere ez, ezta pentsatu ere. Engrazia damutu?, ederki eman ere!, ez duzue ezagutzen urdanga hori. Besteek ere guk bezala jokatuko luketela uste al duzue?, ederki eman ere!

Aztergaia: ederki eman ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ederki sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezta pentsatu ere!

ederkitxo
adb. adkor. Ederki. Ederkitxo dakizu hori lehendik ere!

Aztergaia: ederkitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ederkitxo dakizu hori lehendik ere!

ederkixko
adb. Ipar. adkor. Ederki. Ederkixko mintzatu zen predikaria.

Aztergaia: ederkixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ederlan
iz. Artelana. Bilduma iraunkorreko zazpi ederlan zaharberrituko ditu museoak.

Aztergaia: ederlan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lan.

ederlari
iz. g. er. Artista. Ik. ertilari.

Aztergaia: ederlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ertilaria, artista.

edermen
iz. g. er. Edertasuna.

Aztergaia: edermen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edermen 15 aldiz jaso da: G 6 (Ldi 4: "Edermena ez degu guziok margo bereko ariez eioa", "Zaude beti orretan, zere edermenaren aginduetara", "Gure bizitoki maitagarri ontan guztia dirudi Yainkoa'ren ala gizonaren edermenak igortzia", "Otoi, Yauna, ibilgo-buru, maitasun-edermen-zitu, aur begi-argirik anitz bekargu"; Etxde JJ: "Piarresek, bere osabaren gorputz odoldua araiño eraman zun kordege ziraun artean, bere adimena kantagaietako edermenez jazten zion erpin maitagarria osabaren laidogarri izan zedin"; Txill Let: "Sekulako edermenak bete nau, eta bizitasunez mozkortu"), IE 1 (Mde Pr: "Helena zen bezalako neska zoragarri, edermenez bete batekin ezkonduaz"), Tt 8 (Onsa 7, Arima 1: "betek ere eztiala gizona eta emaztia hanbat edermenez, graziaz eta bertatez bethanzen nola herioaren miraill batetan bezala bere begien aitzinian", "bere begitate ederra, bere bisturak, edermen handiak, eta leiñuriak mundu huni agerzen dutian pundu berian", "haren edermenak ikhusirik, eta hark guri emaiten dutian abantailes, eta probetxuez orhiturik, obligatu girela haren beldurrik ez ukheitera", "zeluko gloriaren edermenen, eta hanko delizia handien esparanzaz", "herioaren edermenak, haren begitarte ederra, eta maitagarria", "herioaren edermenen amorioak ere bai", "haren edermenek halako gisaz haren bihotza xarmatu zuten" / Arima: "Arima debota, eta penitenta orazioniaren edermenak eta indarrak ikhusirik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edermen 4 aldiz: G 1 (Ldi: OEHko test.etako batean), IE 1 (J. Agerre: "Begira kalostra ederrez nola den: erti gurtza, maite, erkidan elkarren: Osokotan al da orrenbait edermen?"), EB 2 (E. Kortadi: "Artelanek, egilearen pentsamoldea adierazten, azaltzen eta salatzen dute: beraren moral konportamendua, ideiak, politika, edermena, mixeriak"; X. Odriozola: "Baino Jaun Haundiak zuen dotore-zentzuaz edo Roxanak berak zuen edermenez, ez zuten iñoiz azaldu gure kapel hau beren jaur-alkian, sultanaren ondoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edermen : Casve EF (grâce, beauté); Lh DBF (grâce); DRA (Orazionearen edermenak eta indarrak ikusirik: viendo las galas y las fuerzas de la oración; Arim. 48-13); PMuj DVC (gracia, gallardía, bizarría). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ederra harrapatu
du ad.-lok. adkor. Mozkor handia harrapatu. Ederra harrapatu zuen, eta batarekin eta bestearekin mokoka jardun zuen.
ederra sartu
dio ad.-lok. adkor. Engainatu, iruzur egin. Ik. ziria sartu. Lehen baino mutuago geratu zen; ederra sartu zion! Burutazio ona, ederra sartuko diegu gurasoei!

Aztergaia: ederra sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eder sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

engainatu, iruzur egin.

ederra(k) bota
1 dio ad.-lok. adkor. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Bota behar dizkiezu, bada, ederrak! Ez zen Iñaki zenik ohartu, bestela ederrak botako zizkion. Ederra botako digu Margarik azaltzen ez badira!
2 du ad.-lok. sing. adkor. Berealdiko gauza esan. Hara bestea, berriz!, ederra bota duk, astakirten horrek! Ederra bota duzu orain ere, Kontxi, kar-kar-kar!
ederra(k) egin
du ad.-lok. adkor. Berealdiko gauza egin. Ederra egin didak! Arranoa!, ederra egin diagu! Ez jarri santu aurpegi hori; lehendik ere ederrak egin dituk hik!
ederragatik
postpos. g. er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. ederrez. Dohain miragarri bat, Jaun berak bere ontasunez, ez zure ederragatik egin dizuna.
Loturak

Aztergaia: ederragatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDERRAGATIK. (Precedido de gen.). Por causa de; por agradar a. v. EDERREZ. Doai miragarri bat, Jaun berak bere ontasunez, ez zure ederra gatik egin dizuna. AA III 355. Inoren ederra edo enpeinuba gaiti egiten dirian ezkontzak. fB Ic III 349. Orrilaren 11-gnean emengo Eukaristi batzarra da, sukar ustela edo tifus dalakoaren ederragatik atzeratzen ezpadute. Ldi, carta a Or 19-4-1930 (ap. DRA). Yainkoaren ederragatik lorraldiak eramatea. Ol 1 Petr 2, 19 (Ker ederragaitik; Dv Jainkoaren ariaz).

adib: basta iz. Zamariaren gainean, zamak garraiatu behar dituenean, jartzen den bigungarria, txalma baino sendoagoa. Gamelu basta. Zamarientzat bastak egiten. Basta orratza: orratz sendo handia, larruak josteko erabiltzen dena. || Esr. zah.: Basta ederragatik, asto duk astoa. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.

ederragatik 2: Consumer (“melodiaren ederragatik”), Argia (“Mendebaldeko euskara aratzean emanak datozen era honetako konposizioen ederragatik bakarrik, merezi du liburuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ederragatik 3: Aingeru Epaltza (“Hire aurpegiaren ederragatik uste duk oheratu naizela hirekin, ala? – maripurtzilak”), Patxi Zubizarreta (“Ene anderea, mutikoa bere gorputzaren neurri egokiengatik, masailen gorriengatik, irribarrearen ederragatik eta bere hitzen eztitasunagatik nabarmentzen da”), Felipe Juaristi (“gazteluaren ederragatik!”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eder sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa eder sarreran.

ederragotu, ederrago/ederragotu, ederragotzen
da/du ad. Ederrago bihurtu. Haren bekokia eguzki dirdaiak ederragotzen du.

Aztergaia: ederragotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ederrago(tu), ederragotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ago-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ederrak eman
du ad.-lok. adkor. Jipoitu, jipoia eman. Sagar-lapurretan harrapatu eta ederrak emanda bidali zituen.

Aztergaia: ederrak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eder sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

ederrak eman eta ederrak hartu, biak dira jasotzekoak; ikusiko da zein formatutan.

Forma baten adiera(k)

jipoitu, jipoia eman.

ederrak hartu
du ad.-lok. adkor. Jipoia hartu. Oroit nik erranaz, ederrak hartu nahi ez baldin badituk. Poliziak horrekin ikusten bahau, ederrak hartuko dituk!
ederrarazi, ederraraz, ederrarazten
du ad. Edertzera behartu.

Aztergaia: ederrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ederrarazi, ederraraz, ederrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ederrarazi, ederraraz, ederrarazten

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r(tu) + arazi

ederresgarri
adj. Ipar. Miresgarria.

Aztergaia: ederresgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

miresgarria.

ederreste
iz. Mirespena.

Aztergaia: ederreste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ederretsarazi, ederretsaraz, ederretsarazten
dio ad. Ederrestera behartu. Sakramentuak maiz hartzeari ederretsaraziaz.

Aztergaia: ederretsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: ederrets erazi / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: ederrets erazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ederretsaraz, ederretsarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

ederretsi, ederrets, ederresten
1 du ad. Ipar. Onartu, ontzat hartu. Ederrets dezagun han daraman bizi saindua.
2 dio ad. Eder iritzi; zaletu. (nor osagarririk gabe). Bizitza lasaiari ederretsirik bizi direla. Geure buruari ederretsi. Haurtzaroko jostailuei ederretsirik bizi diren gizon-emakume hazien antzera. Itxi ditut bi begiak, loari ederretsiak. Abereari ederresten ez dion nekazaria ez da nekazaria.

Aztergaia: ederretsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ederretsi, ederrets, ederresten. 1 Ipar. du ad. 'onartu'. 2 dio ad. 'eder iritzi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ederretsi, ederrets, ederresten

ederrez
postpos. g. er. Aipatzen dena dela eta; aipatzen denaren atseginerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. ederragatik. Honelako horiek nolako legearen ederrez esaten ditut?
Loturak

Aztergaia: ederrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: EDERREZ (V, G ap. A). (Precedido de gen.). Por causa de; por agradar a. Nik neronez ere zerbait biali nai nuke, ugaritasunaren ederrez. "Para mayor abundancia". Ldi in Or BM 12. Esaidazu: noren edo nortzuen ederrez opari ori eskeñi zun? Argeitarren ederrez bide diozu. '¿Por qué causa la sacrificó?'. Zait Sof 25. Onelako oiek nolako legearen ederrez esaten ditut? 'En virtud de qué principio?'. Ib. 186

adib: aintzakotzat hartu Aintzat hartu. Ez zuten bere lekukotasuna aintzakotzat hartu. Egituraren ederrez ez genituzke, beharbada, aintzakotzat hartuko bertso horiek.

ederrez 2: Berria (“ederraren ederrez”), Argia (“Edertasun handiz, gogorraren ederrez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ederrez 5: Asisko Frantzizko (“bertute guztien ederrez oparo jantziak”), Anjel Lertxundi 2 (“paisaiaren ederrez liluratzen zen Nora”), Felipe Juaristi (“ederraren ederrez”), Joseba Sarrionandia (“ederraren ederrez”), Gotzon Garate (“ederraren ederrez”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eder sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa eder sarreran

edertasun
1 iz. Ederra denaren nolakotasuna; pertsona ederraren nolakotasuna. Emakume baten edertasuna. Haren edertasunaren distira. Aberastasuna eta edertasuna zituen. Poesia huts-soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi duena. Bere edertasun eta dotoretasunagatik. Apainduren edertasuna. Bertutearen edertasuna. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu.
2 iz. pl. Gauza ederrak. Erakutsi zizkion munduko erreinu guztiak eta begien aurrean ipini zizkion guztietan aurkitzen diren edertasunak. Oi, begi zoriontsu, zeruko edertasunak ikusi behar dituztenak!

Esaera zaharrak

Edertasuna, iraute gutxiko ondasuna.

Aztergaia: edertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ederti
iz. g. g. er. Artea, literatura izan ezik.

Aztergaia: ederti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

XX. mendeko B-G (eta Mde 2, MEIG 30) dira: ederti 3: Alzola Atalak ("Euskalerriaren kondaira, Jeografia, Elerdi edo Literatura, Edertia, Oiturak, Jokuek, Folklore, Gizon ospetsuen bizitzak, etabar"), Ldi IL ("elerti-ederti gaietazko aren illunaldi ezyakiñetan argi-emaille, erditze guzietako aur-yasotzaille ta epailari zuzen"), Mde Pr ("gero eta amultsuago aztertzen dugu gaur, ezen mintzaira, herri jakintza, breiztar gogoaren ezagutzen eta Breizheko gizartean edertiari buruz duen balioa hauteman dugu"); erti 70: Alzola Atalak 2 (e.-gela, ertizale), Enb (e.-lan), Altuna (e.-zale); Ldi IL 24 (e.-iturburu, e.-lan, ertilan, e.-zuaitz, erri-erti 6), JMB ELG 16 (e.-lan 8), Gazt MusIx 7 (e.-arau 2, e.-ikasketa, ertilan, e.-maisu), Berron Kijote (e.-jainkesa), Vill Jaink (e.-lan), SMitx Aranz (e.-leku); Mde Pr (margo-erti); MEIG 15 (e.-gizon, e.-ikastetxe, e.-lan, e.-zale); ertiera (eta erti-era 3) 5: Ldi IL; ertigille 1: Vill Jaink; ertigintasun 6: Ldi IL 2, JMB ELG 2, Gazt MusIx, Vill Jaink; ertilari 24: Laux BBa, Alzola Atalak 5; Ldi IL, Gazt MusIx 2; MEIG 15; ertitsu 2: Kk Ab; Ldi IL; ertizko 1: Ldi IL.//Eta gainera, OEH argitaratuan: ederti 3: Lf Egan ("Edertia ere lege beraren pean bizi da"); Lek Egan ("Geldi-ederti, arte plastiku. Ibil-ederti, ibildun arte"); erti 8: Zink Crit, Y 1933; Ayerb EEs (erti-gogo); Garit Usand (erti-almen); Lab (erti-liburu); Gand Elorri (erti-lillura); Ayerb EEs (erti lan), EEs 1917 (erti-lan); ertizale 1: Garit Usand.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eder-ti G 1 (Ldi: "Eder-tiz da sortua; ta, orren bestez, orra erdi adirazirik aren mamia"); ederti (B-G 7, EB 1: Euzkadi 1936 ("Guggenheim eta bere emaztiak Etxe bat iragi eben eta Ederti, Jakintza, eta orretariko gauzetara zaletasuna daukenai lagundu al-ixateko, sei millottik gora dollarretan emon dabez"), J. Arregi ("edertian, teknika bideetan ta abar luze baten"); B. de Arrizabalaga ("bere jakiteak, edertiak, historiak, ohiturak, izaereak"); A.M. Garate ("Superestadu efektivo batek ez al ditu nazio partikularren Ius, Literatura, Edertia, e.a. itzaliko?"; "Nazio bakoitzeko Ius, Ekonomia, Literatura, Edertia, Archeologia eta Historia"); Redención 1975 ("Ederti-arloa"; "Esku-lan eta ederti-arloan azkarrak diran umeak ume argiak izango dira"); P. Urkizu ("Saski-Naskik bezala beste zenbait taldek, Elai-Alai Olaetarenak, Oldargi Sotarenak eta Eresoinkak zabaldu zuen munduan zehar euskal senaren eta izatearen egoera ederti bidez"); ederti-batza 1 (Euzkadi 1935: "Paris'ko Ederti-Batzak eta Anisman jaunaren babespian asi dira gixa irudi ederr bat egitten Saint-Sanes'en omenez"); edertilari EB 1 (X. Odriozola: "Hiri harrigarri hau gaur ikus dezakegu Lorrich Alemania'ko edertilariak zehatzki margotu bait-zuen gure Sanudo kaian sartu zen aroan bertan"); erti 118 (B-G 97, IE 5, EB 16; hauetan erti aalmen 1, e. arau 1, e. eskola 3, e.-gogo 1, e. gurtza 1, e.-ats 1, e.-idazlari 1, e.-iturburu 1, e.-lan 18 eta ertilan 23, e.-lanbide 1, e.-langintza 1, e.-liburu 1, e.-mail 1, e. objeto 1, e.-ondare 1, e.-oroigailu 2, e.-sail 1, e.-zaingo 1, e. sentsumen 1, e.-zuaitz 2 eta ertizuaitz 1, erri(-)erti 9, margo-e. 1, plastika-e. 1, zazpigarren erti 1): Kk, EEs 1926, G. Urrutia, Onaind 9, Angosto'ko AB, MarrazkiOEO/1, Ibarg; EAEg 1936, Ldi 29, I. Olaberria 3, Ibiñ, Arragoa 1964 21, Zubk 4, S. Aranbarri 8, Umandi, B. Latiegi 2, Lab 5, L. Egia 2, Senosiain, I. Unzurrunzaga, G. Egaña, A. Arozena 2; J. Agerre 5; Jaunaren Deia 1973, L. Larrañaga 2, E. Muxika 3, J.A. Arana M. 4, J.A. Irigarai, J. Urrujulegi, JMB ELG 2, ZerbGidaliburua 1989; VozEusk 1984; ertiera 7 (Ldi: erti era 1, erti-era 1); ertigintasun G 1 (Ldi); ertigintza G 3 (Ldi; S. Aranbarri: eres-ertigintza; G. Egaña: mosaiko-ertigintza); artilari G 4 (Latxaga); ertilari B-G 30: G. Urrutia 2, Zubk; Lab 3, I. Olaberria 2, Arragoa 1964 4, Gazt, Zubk, Onaind, B. Latiegi 5, PMuj Mendi, B. Albizu; Euzkadi 1932, Lab, Zer 1986 4; ertillari 2: B. Otazua, Onaind; errtilarisa IE 1 (F. Krutwig); ertitsu G 2 (Ldi); ertizko G 1 (Ldi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ederti : DFrec 2, AB38 1, AB50 4, HiztEn, LurE; erti : DFrec 12, AB38 4 (eta erti eder 2, erti- 1, erti-ahalmen 2, erti-kondaira 1), AB50 2 (eta erti kutsu 1), HiztEn, LurE; ertigintza : DFrec 1, LurE; ertilan : DFrec 1, AB38 3; ertilari : DFrec 4, AB38 3, LurE. Ez dugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ederti , erti : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; ertigintza , ertilari : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (ertilari bakarrik); ertilan , ertizale : EuskHizt, PMuj DVC (erti-lan, erti-zale). Eta gainera PMuj DVC: ederti-arauz, ederti-areto, edertilari, erti-araudi, erti-arauz, erti-arrandi, erti-edertasun, erti-ikasle, erti-ikastola, erti-legez, ertizain, erti-zaingo, ertizko. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ertia, elertia salbu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "behialako neologismo hau oso gutxi erabiltzen da gaur: nik neuk honela jarriko nuke: ederti: g.g.e. 'artea, literatura salbu'".

 - [E116]: "Errealistagoa iruditzen zait XKren azalpena, eta lehen itzuliko erabaki batekin koherenteagoa, puntu batean (elerti baino hobetzat eman baikenuen literatura), nahiz beste batean ez den hain koherentea ('ertia' da hor arte-ren definitzailea eta, beraz, nolabait hobetsia). Nik onartuko nuke XKren proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK XK".

ederto
adb. Ederki. Ederto egosia eta ondua. Ederto asko.

Aztergaia: ederto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
edertu, eder/edertu, edertzen
1 da/du ad. Eder edo ederrago bihurtu, edergarriz hornitu. Asko edertu zara azken bolada honetan. Zuhaitzak apaindu eta edertu egiten ditu landak. Aberastasunak dena edertzen du. Dohain berezienez eta handienez ederturik. Koroa urrezkoa da, harribitxiz edertua.
2 du ad. Gaizki eginez edo hutsegiteez mintzatuz, arindu, zuritu. Hutsak gutxitu eta edertu gabe. Gutxitan gertatzen da bekatariak aitzakiaren batekin bere burua edertu nahi ez izatea.

Aztergaia: edertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edertu, eder(tu), edertzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

edertu, eder(tu), edertzen

edertzaile
adj./iz. Edertzen duena. Azkue bilatzailea zen batez ere; Orixe, berriz, edertzailea. Emaztea izan bedi etxearen edertzaile.

Aztergaia: edertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "agian sar daiteke sail honetan edertzaile ere "estheticien" adierazteko" (1994-10-20)

ederzale
adj. Edertasunaren, gauza ederren zalea dena. Platon bezalako ederzale bati. Ederzalea banintzen ere, aspertu nintzen ederrez.

Esaera zaharrak

Itsusi guztiak ederzale.

Aztergaia: ederzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

-r+z-

ederzaletasun
iz. Edertasunaren zaletasuna. Irakurlearen ederzaletasuna berpizteko.

Aztergaia: ederzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

edesar
1 adj. Edesakoa, Edesari dagokiona.
2 iz. Edesako herritarra.

Aztergaia: edesar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edipiar 4: M. Haranburu ("Ageriko gai edipiarrak: Gai edipiarraz hitzegin daiteke, goian aipaturiko irudi hauetako bat haurrak kontaturiko kondairaren erdian dagoenean", "Gai edipiar mozorrotuak: situazio edipiar bat eragotzia denean, larridura sortzen du eta errefulatua da"); edipiko 4: N. Balluerka 3 ("Freudengandik laboratutako problematika edipikoarekin mamiki erlazionaturik dago", "fase edipiko honetan kokatzen bait du", "triangulu edipikoa irabazizko dermiotan analisa genezake"), X. Mendiguren E. ("Konturatu beharra dugu Txapelarekiko erlazio edipiko superatugabea jasaten ari garela"); Ediporen konplejo 1, L. Haranburu A. ("Ediporen konplejoa eta horrelakoak gogoratzen zitzaizkidan"); Ediporen konplexu 1, J. Cillero ("Hortik dator Ediporen konplexua"); Edipen koropilo 1, SoEg ("Bortz urteak gabe, pizten da mutikoan Edipen koropiloa, nexkatoan Elektren koropiloa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edipiko: HiztEn, Euskalterm 1; Ediporen konplexu: HiztEn, LurE (Edipo, konplexua), Euskalterm 1 (eta ager. banako edipo-aroko, Edipo-desira, edipo-fase, edipo-aurreko fase, edipo-erlazio, edipo-periodo, edipo-aldi). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: edipiko; EskolaHE: Edipo, konplexua. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Edesa / edesar.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

edipiko formak ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (frantsesezko testuetan inoiz edo behin ageri da oedipique forma, baina normalean oedipien erabiltzen da), eta -tar osaerakoa izan liteke kasu hauetan irtenbidea; edipotar erregularra proposatuko luke lantaldeak, baldin forma bat eman beharrik balego (eta badago, dirudienez).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o + -tar: lantaldearen iritziz, edipotar da Edipo oinarriari dagokion eratorri erregularra (ik. epikureotar sarrerako oharra).

edeslari
iz. g. g. er. Historialaria.

Aztergaia: edeslari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHko lekukotasunak ikusirik, ez nuke esango g.er. denik".

 - [E116]: Egokiagoa izan liteke "gaur gutxi erabilia" dela esatea (hiruzpalau testutan agertu da XX. mendearen bigarren partean), eta adiera ere ematea. Proposamena: "edeslari iz. g.g.er. 'historialaria'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "edeslari iz. g.g.er. h. historialari".

edesti
iz. Historia.

Aztergaia: edesti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. historia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "inongo zabaltzerik lortu ez duen neologismo hau ez litzateke sartu beharko, nik uste" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: h. historia erantsi.

 - [E208]: h. historia erantsi.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): ezarriko da.

edestu, edes, edesten
du ad. g. er. Kontatu.

Aztergaia: edestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

edes, edesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kontatu.

edifikagarri
adj. zah. erl. Onbideratzen duena, jarraibide on gertatzen dena. Alferretan izan ziren haien abisu zuhurrak eta etsenplu edifikagarriak.

Aztergaia: edifikagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

edifikatu, edifika, edifikatzen
du ad. zah. erl. Onbideratu. Edifikatuko ditu bere lagunak bere karitate amultsuaz.

Aztergaia: edifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Literatura tradizioko hitzak ere jaso nahi baditugu, uste dut egokiago litzatekela Zah. Marka emanez, zerrendan sartzea (ikus OEH)".

 - [E116]: "Badu literatura tradizioa, MAk dioen bezala; eta tradizio horrek baztertu egin duela dio lantaldeak (XX. mendean, 1920ko testu batean jaso dute gure corpusek); ez dago sartu ezinik Zah. markarekin, baina orduan edifikazio ere aipatu beharko da eta, beharbada, baita edifikagarri ere; gainera, adiera moralekoa da tradizioan erabiliena. Auzi guztiok harrotzen hastea komeni al zaigu?".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "edifikatu 1 Zah. Erl. 2 bestelakoetan erabili "eraiki". edifikagarri iz. Zah. Erl.".

edifizio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, edifizio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraikin].

Aztergaia: edifizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh31 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

edifizio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, edifizio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraikin]

edifizio 31; eraikin 13162.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edifizio 32; eraikin 2445.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

edifizio, etxe

Euskaltzaindiaren Arauak

edifizio* e. eraikin

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

edifizio ez bide da beharrezko

Debekua bere horretan uztea proposatu da. eraikin forma finkatuta dago, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

ik. eraikin

Eratorri egokia

eraikin dateke erabilera zainduetan ohizkoena, eta hobestekoa, ongi eratua dagoenez, haplologia barne

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

eraikuntza bakanago erabiltzen da adiera honetan, eta ekintza adierazteko gordetzea hobe

ediktu
1 iz. Antzina, agintari batek argitaraturiko dekretua. 1724ko maiatzaren 24ko ediktua, Fleury kardinalaren eskariz argitaratua. Sultanak ediktu anker bat emana zuen, kristau baten burua zekarrena urrezko txanpon batez sarituko zuela aginduz.
2 iz. Espainiako estatuan, agindu edo kideko baten azalpen formal eta publikoa. Ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta Lezoko Udaleko iragarki taulan jendaurrean jarriko da. Jakinarazpena ediktuen bidez edo iragarkien bidez egin daiteke.

Aztergaia: ediktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-10-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "ediktu".

edipotar
adj. Ediporen konplexuarena, Ediporen konplexuari dagokiona.

Aztergaia: edipiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-10-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edipiar 4: M. Haranburu ("Ageriko gai edipiarrak: Gai edipiarraz hitzegin daiteke, goian aipaturiko irudi hauetako bat haurrak kontaturiko kondairaren erdian dagoenean", "Gai edipiar mozorrotuak: situazio edipiar bat eragotzia denean, larridura sortzen du eta errefulatua da"); edipiko 4: N. Balluerka 3 ("Freudengandik laboratutako problematika edipikoarekin mamiki erlazionaturik dago", "fase edipiko honetan kokatzen bait du", "triangulu edipikoa irabazizko dermiotan analisa genezake"), X. Mendiguren E. ("Konturatu beharra dugu Txapelarekiko erlazio edipiko superatugabea jasaten ari garela"); Ediporen konplejo 1, L. Haranburu A. ("Ediporen konplejoa eta horrelakoak gogoratzen zitzaizkidan"); Ediporen konplexu 1, J. Cillero ("Hortik dator Ediporen konplexua"); Edipen koropilo 1, SoEg ("Bortz urteak gabe, pizten da mutikoan Edipen koropiloa, nexkatoan Elektren koropiloa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edipiko : HiztEn, Euskalterm 1; Ediporen konplexu : HiztEn, LurE (Edipo, konplexua), Euskalterm 1 (eta ager. banako edipo-aroko, Edipo-desira, edipo-fase, edipo-aurreko fase, edipo-erlazio, edipo-periodo, edipo-aldi). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: edipiko; EskolaHE: Edipo, konplexua. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

edipiko formak ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (frantsesezko testuetan inoiz edo behin ageri da oedipique forma, baina normalean oedipien erabiltzen da), eta -tar osaerakoa izan liteke kasu hauetan irtenbidea; edipotar erregularra proposatuko luke lantaldeak, baldin forma bat eman beharrik balego (eta badago, dirudienez).

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. edipiko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o + -tar: lantaldearen iritziz, edipotar da Edipo oinarriari dagokion eratorri erregularra (ik. epikureotar sarrerako oharra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "edipiko/edipiar: inguruko erdaretan hor adostasunik ez dagoenez, nik neuk euskaraz edipo(ti)ar modukoren bat bultzatuko nuke, -tar, -tiar horrela erabiltzeaz gainera, gaur egun erabat beharrezkoa dugu eta: gutar, eliztar, abadetar, erregetiar, Sabindar, aranatar, Arestiar...".

 - [E116]: "dagoeneko onartua dugu [-perts.] motakoekin ere erabil daitezkeela x-tar osaerakoak (ik. boolear), eta beste hainbeste egin dezakegu orain ere, eta XKren proposamena onartu (erabili izan den edipiar baztertu egingo nuke, ez baitugu arrazoirik edip-i-ar egiteko, oinarria edipo izanik)".

 - [E116]: Proposamena: "edipoar izlag.: edipoar triangelua".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "lantaldera pasatu han eztabaidatzeko beste "-tar" guztiekin".

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): edipotar Onartua.

ediren, ediren, edireten
da/du ad. Aurkitu. Zenbatetan leialtasunik ez dut ediren, ukanen nuela uste nuen lekuan! Haurtxoa ediren dute amaren bularrean. Uraren bidea segituz ediren dukezu xerkatzen duzuna. Biharamunean ezpata liliturik han edirenen du. Badakit anitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz ni lan honi lotzea. Semea, utz ezazu zeure burua eta edirenen nauzu. Gaiztoak ez du inon ere segurantzarik edireten. Bakea den lekuan Jainkoa edireten dela. Erdaran edireten diren anitz hitzek euskarazkoak diruditela. Erleek lilietan edireten dute eztiaren eta ezkoaren gaia. Maria Birjina ontsa edireten zen tenpluan. Indarrez gabetua edireten denean.

Aztergaia: ediren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ediren eta eratorriak dira nagusi IEan eta ZuAm (800 ager.) eta gutxiago erabili da eriden (250 ager.); HMan (Bizk batez ere) idoro eta eratorriak dira nagusi (307 ager.). EBan idoro da erabiliena (30 ager.), eta agerraldi urrirekin jaso dira ediren (6) eta eriden (3).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distribuzio geografiko argian daude IEan ediren (24 ager.) eta HMan idoro (68 ager.). EBan bi formak parekatuak daude (15 idoro vs. 12 ediren/eriden).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: idoro (12); eriden (4), ediren (2); AB38: eriden (8); idoro (6); AB50: idoro (3); ediren (1)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ediren, idoro

Euskaltzaindiaren Arauak

ediren, edireten. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz-izenkiak gehituz: ediren, edireten.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ediren eta idoro forma biak dira onartzekoak, ohartaraziz:

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala
Mailak

maila jasokoak direla

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "eriden/ediren: ene ustez hemen irudi/iduri-ren arazoa bera dugu. Textu zaharrenek eriden eskaintzen digutela esango nuke, eta Leizarragak dakarren eriteitze 'aurkikuntza' hitzak garbi diosku jatorrena zein den (cfr. gorago ebasgo-rako aipatua). Elkar-aditzea ezertan eragozten ez duen kasu bat izanik, eta aldaki biak iparraldean oraindik bizirik daudelarik, Euskaltzaindiak, ene ustez, hizkuntzaren oroipen historikoa ahalik eta gehien gordetzera jo beharko luke, kultur hizkuntza guztietan egiten denez, eta eriden hobetsi. Idoro, ordea, heldu zaigun era bakarra denez, bere horretan utziko nuke" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  eriden hobestea proposatuko nuke.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): ediren onartu da.

edirenarazi, edirenaraz, edirenarazten
du ad. Ipar. Ediretera behartu. Kirats diren gauzak oro ezti eta gozatsu edirenarazten ditu.

Aztergaia: edirenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edirenarazi, edirenaraz, edirenarazten. Ipar. du ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: ediren erazi / EuskHizt: edirenarazi / HiztEn: - / LurE: AS: ediren erazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

edirenaraz, edirenarazten.

editatu, edita, editatzen
1 du ad. Lan bat argitaratzeko prestatu, testuaren itxura, estiloa edo edukia zainduz. Ik. argitaratu; paratu 3. Testuak editatzen hasi ginenean, ohartu ginen lan guztia oin-oharrez betetzen zitzaigula.
2 du ad. inform. Pantailan bistaratuz, fitxategi bat sortu edo aldatu. Ikastaroan, ikasleek XML dokumentuak sortzen eta editatzen ikasi zuten.

Aztergaia: editatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-10-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

editatu 14: a) A. Murua ("gau eskola elkarteak eta udaletxeak editatutako Legazpi liburuan..."), Ingurugiro 1997 ("argitalpen horiek [...] ospea emango diote editatzen dituen Erakundearen lanari"), Latxaga ("Egu Egia editatuta ezer gutxi irabazten du Frantziako errepublikak"); b) Elhuyar 3 (adib.: "Dokumentu bat sartu edo editatzen den bitartean, noiznahi itzul daiteke Menu nagusira, Esc tekla sakatuz"), OrdenadoreP ("Microsoft-en DEBUGen antzeko arazketa-zerbitzari bat, mihiztadura-lengoaiako programak kontrolatzeko, arazteko eta editatzeko"), I. Eguren 3 (adib.: "Sartu edo Editatu aukeratzen dugunean, zer egiten du ordenadoreak?"), Xuxen 3 (adib.: "Editorea Xuxen sisteman txertatuta ez dagoenez, hitzak ezin dira egiaztatu editatu ahala"), EIMA 1995 ("[Itemo programak] modulu hauek ditu: galderak egitekoa, azterketa edo proba sortu eta editatzekoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

editatu : DFrec 2 (Egin), HiztEn, Euskalterm 1 (Inform.). // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

editatu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DCV.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal editar / éditer formen ordainak: HiztHand: argitaratu, inprimatzeko prestatu; ElhHizt: argitaratu, editatu // HiruMila: argitaratu, argitarazi // Casve FB: agertarazi, agerrerazi, argialatü, argitaratü // HaizeG FB: argitarazi, agerarazi // PMuj DCV: argitaratu, argiratu, atera, agert-arazi, argitarazi, argitara eman // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

informatikan beharrezkoa dirudi ('testu bat ikusi, aldatzeko aukerarekin'); bestetan ez dago horren premiarik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Tekn. marka ez erabiltzeko erabakia hartu genuen, eta horren lekuan arloa zehaztekoa (Inform. laburdura erabili genuen lehen itzulian, Informatika adierazteko)".

 - [E116]: "Proposamena: editatu, edita, editatzen. du ad. Inform.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "editatu, edita, editatzen. du ad. Tekn."

editore
1 iz. Argitaratzailea. Kontuan izan behar da gaztelaniazko editoreek komunitate izugarri handi batentzat argitaratzen dutela.
2 iz. inform. Fitxategi bateko informazioa editatzeko erabiltzen den programa. Testu-editore soilenarekin ere edita daiteke XML dokumentu bat.

Aztergaia: editore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

editore 55: a) A. Zelaieta ("Fabrika honetan lan egiten zuen, eta egiten du, Trifón Etxebarria euskaltzale borrokalari eta Minotauroren editorearen anaiak"), I. Sarasola ("itzulpena separatan edo maila askoz apalago batetan egingo zela agindu zidan ere editoreak"), J.M. Torrealdai 2 (adib.: "Aho batez aitortzen dute denek, editoreek eta autoreek, abenduko Durangoko Azokakoan gertatu ohi den titulu-metatze hori kaltegarria dela"), J. Sarrionandia ("Kriselu sailean Haranburu-Altuna editoreak hirugarren liburua argitaratu du"), Zipristin/6 ("Ia hiru ordu aspergarri itxaron behar izan zituen urduri gela txiki eta estu batetan editorearekin egoteko baimena jaso arte"), P. Unzueta 2 (adib.: "Editore bat nahiko haserre zegoen"), EHAA 1987 ("Euskal ikasliburugintzan diharduten eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden argitaletxeak eta egile-editoreak izan daitezke soilik laguntza jasotzaile"), M.A. Elkoroberezibar 2 (adib.: "Eskritoreak editoreak behar ditu, baina gozotasun batekin"), Egin 1988 6 (adib.: "Hezkuntza Sailaren jarreraz kezkaturik agertu editoreak"), F.M. Ugarte 2 (adib.: "editorea Leiden-en"), P. Aristi ("Batetik, euren arrakasta profesionala lortu dutenean, editoreak, irakurleak, botoemaileak berenganatu ondoren, droga horrek beste pauso bat ematera bultzatzen ditu"), GomenErab 2 (adib.: "Euskal Herriko Editoreen Elkartea"), J.M. Zalakain 2 (adib.: "edozein kazetariren zorionik handiena, editoreen helburu nagusiekin bat etortzea dela"), AdminEusk 1994 6 (adib.: "Editoreen ikuspuntua"), J. Lartategi ("John Martin editore eta lagunaren esku, idazlan ezagunenak argitaratu zizkion 70eko hamarkadatik aurrera"), Barojatarrak ("Janés editoreak Bartzelona-n antolatzen zuen Eleberri sari internazionala merezi izan zuen"), Galtzaundi 1995 ("editoreak nahiago izan du Elkarren argitaratu norbere etxean baino"), Egunk 1996 ("Gijongo Aste Beltzak, idazleak ezezik, hainbat editore eta kazetari ere biltzen ditu, eta mundu guztian zehar ezaguna egin da urte gutxitan"), A. Zuberogoitia ("Giacomo Feltrineli editore italiarra"), EITB ("Orduan editore zen batek bizi izan zuenalakoa, zuzenean dagoela foko nagusiak leher egin zion eta bat-batean larrialdi fokoaren postea izan beharra suertatu zitzaion"), J.A. Arrieta ("Txalapartako editore eta hala ere adiskideei"); b) I. Eguren 15 (adib.: "Editoretik kanpo, agindua burutzeko balio du", "Logo-ren editoreak erraztasuna eskaintzen du programak idazteko"), Xuxen ("Editorea Xuxen sisteman txertatuta ez dagoenez, hitzak ezin dira egiaztatu editatu ahala"), Informatika 2 ("16 koloreko ikonoa egin nahi dugula adieraziko diogu, dimentsioak 32x32 izanik, eta zuzenean irudiaren editorean sartuko gara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

editore : DFrec 18, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 4 (eta testu-editore, editore-muntatzaile) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

editore : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal editor / éditeur formen ordainak: argitaratzaile : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, PMuj DCV; editore : ElhHizt-HiruMila; argitaldari : Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV; argitaratze- : HiztHand; agerrarazle : HaizeG FB, Casve FE (agerrerazle); argitarazle : Casve FE, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt:- / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

informatikan beharrezkoa dirudi, eta bestetan ere bai (cf. EEE 'euskal editoreen elkartea').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "bi adiera aipatzen ditu lantaldeak, eta horiek emateko modua gorago aipatu duguna da, lehenik adiera arrunta jasoz eta gero espezialitatekoa (ik. ebasketa)".

 - [E116]: "Proposamena: editore iz. 1 'argitaratzailea'. 2 Inform.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "editore iz. 1 'argitaratzailea'. 2 Tekn.".

editorial
1 iz. Aldizkarietako artikulu mota, zuzendariaren edota aldizkariaren beraren iritzia agertu ohi duena. Nature aldizkariak gogor kritikatu du bere azken aleko editorialean Frantses Hizkuntzaren Akademiak hartu duen jarrera.
2 iz. Argitaletxea. Etor editorialak ondotxo ohiturik gauzka.

Aztergaia: editorial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'aldizkarietako artikulu mota'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "'argitaletxe' esateko beharrezkoa ez dela uste dut. Ez nago seguru 'idazpuru' esateko beharrezkoa datekeen, ezetz uste dut" (1995-01-10)

edizio
1 iz. Argitaraldia; argitalpena. Kaleratu eta hamabost egunen buruan agortu zen liburuaren lehen edizioa. Liburu edo artikuluen edizio digitalak banan-banan berriz egiaztatu, eta behar ziren aldaketak egin dira.
2 iz. inform. Pantailan bistaratuz, fitxategi bat sortzea edo aldatzea. Esan daiteke Photoshop dela gehien erabiltzen den irudien ediziorako aplikazioa.
3 iz. Nolabaiteko maiztasunez antolatzen den kultura-ekitaldi edo kideko baten gertaldia. Durangoko Azokaren aurtengo edizioa.
Azpisarrerak

Aztergaia: edizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "besterik erantsi gabe eman genuen edizio lehen itzulian (eta besterik erantsi gabe eman ditugu bigarren honetan argitalpen eta argitaraldi); bai 'argitalpena' eta bai 'argitaraldia' adierazten ditu, dirudienez, edizio honek, eta ez dakit aurrerago egiterik badugun: alegia, ez ote dugun hobe "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unerako uztea adieren kontua".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edizio kritiko
iz. Ezagutzen diren edo eskura dauden bertsio edo edizioen testu kritikaren bidez prestatzen den edizioa, denborarekin sortu ahal izan diren aldaketak aztertu eta testua jatorrizko formara bihurtzea helburu duena. Euskararen lekukoak bilduman euskal idazle klasikoen lanen edizio kritikoak argitaratzen dira.

Aztergaia: edizio kritiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kritiko 2. (Adj.). (Edición, etc.) crítica. * Beste hiru "myrakyl" argitara eman zituen, ingles itzulpen eta aparatu kritikoaz. Mde Pr 260. Edizio kritiko bat merezi duela. MEIG IV 107.

LB: Argia 2, Berria, Elkar; EPG:40: Berria, Asisko Frantzizko, Isabel Arrigain, Jon Alonso… ; ETC 24 “Hitz egitekotan zuan oilarrak kukurruku jo duenean” (Juan Gartzia)

Bestelakoak

kritiko 2 adj. Zerbaiten balioa aztertzen duena. Ohar kritikoz hornitua. || Edizio kritikoa: jatorrizko izkribuen testu kritikaren bidez arretaz paratzen den edizioa (s.u. kritiko)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa edizio eta kritiko sarreretan.

edo
1 junt. Zenbait (gehienetan bi) hitz, sintagma edo perpaus lotzen dituen hitza, azaltzen diren aukeretako bat soilik gauzatzen dela adierazten duena. Bihar mendira joango gara edo itsasaldera hurbilduko gara. Bata edo bestea aukeratu behar da. Hil edo biziko auzia. Latinez, frantsesez edo beste erdaraz idatziak. Berdin zait gelditzea edo joatea.
2 junt. (Galderetan eta zehar-galderetan). Ik. ala1. Nondik nabil ni?, bide estutik edo lasaitik, ate zabaletik edo estutik? Izeba edo iloba, ez dakit zein den hobea.
3 junt. (Azaltzen diren aukera guztiak gerta daitezkeela adieraziz). Frantsesez edo ingelesez jakitea eskatzen dute.
4 junt. (Kopuru bat gutxi gorabehera adierazteko). Hamar edo hamabi gizon harrapatu dituzte.
5 junt. (Bi hitzen baliokidetasuna adieraziz). Aitabitxi edo aita pontekoa. Pentsatzen edo oldozten ari zela.
6 Ezkerrean duena zehaztasun handirik gabe ematen dela adierazten duen partikula. Zortzi-edo etorri ziren. Bilbora-edo joan da. Andonik-edo esango zuen hori. Zoratu-edo egin omen da. Zazpi urteko-edo haurra. Lau orrialderen-edo gorabehera.

Aztergaia: edo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: edota

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

edota

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Geroago (ikus eta/edo), lantaldeak dio eta/edo segidakoa erabiliagoa dela edo/eta segidakoa baino (badu txostena, datuak ikusi nahi dituenarentzat); bakarra aski dela uste dut nik, eta bat hautatzean, erabiliena hautatuko nuke (hau da: eta/edo), eta hemengo hau ez nuke aipatuko".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edo delako
Edo dena delakoa. (Aditzaren aldiaren eta numeroaren arabera aldatzen da: edo direlako, edo zelako...). De Lesseps edo delako jaun horri galdetu behar zaio. Ez dadila berriz gerta Boletín oficial del País Vasco edo zelakoarekin gertatu zena.

Aztergaia: edo delako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ...EDO DELAKO. ...o como se diga, ...o como se llame, ...o eso. Tr. Citamos todos los autores encontrados. Eclipse edo delako hura ote da hau? HU Zez 95. De Lesseps edo delako jaun horri behar ziozkatela konduak xuxen galdatu. Ib. 46. Pillemon edo dalako ori. Alz Bern 50. Eta noiz egin bear diagu reparto-social edo dalako guzion dirubanaketa ori? Lek EunD 19. Eurotariko batek, Camilo Scalligerik,Cacaseno edo dalako ixen itxusizkoren edestija gettu eutsan. Otx 6. Gure gaitz ori, gure axkure edo dalako zer ori, gure "erdibearra". Ldi IL 28. Engrazirekin edo dalako orrekin loikerizko ezkontza legepetu nai baduk. Etxde JJ 166. Ollo-saldia edo dalako orrek iztarri guztia pikatzen jok. SM Zirik 114. Ba al ditu poema edo dalako onek parte berezi batzuk? Vill in Gand Elorri 13. Nere laguna, Juan Erentxun edo dalako ori, orain Donostian bizitzen da. Uzt Sas 354. Alik eta buruko almetea kendu arte Malandrinori edo dalako mairu orri, izenik ez dut gogoan. Berron Kijote 205. Fonetikaz eta fonologiaz gainera, bestalde, morfonologia edo delakoa kontuan hartu ohi da. MIH 98. EDO DIRELAKO. Olerkari edo diralako yainkozko gantzu bereziz igurtzitako giza-gurenen gogai-aria. Markiegi in Ldi IL 8. EDO ZELAKO. Geiagoko barik, artu lastamarragea edo zalakua ta [...] bakaldunari eruan eutsen. Otx 95. Sortu zan gerra zibilla edo zalako ura. BAyerbe 67. Ez dadila berriz gerta [...] behiala Boletín oficial del País Vasco edo zelakoarekin [...] gertatu zena. MEIG VII 163

adib: Ez dadila berriz gerta Boletín oficial del País Vasco edo zelakoarekin gertatu zena. [s.u. delako].

edo delako 7: Berria 4 (“Non dago deialdi kanpaina edo delako hori?», galdetu du”), Jakin (“Hori garbi dago Newtonen kasuan eta haren garaiko gainerako fisikarienean, baina, jakina, horrenbeste eta askoz gehiago egungo teoria fisikoetan; gauza bera gertatzen da biologian, biologoek izaki bizidunen errealitatean zuzenean behagarri izango zirela espero ez ziren kategoriak sartzea erabaki zutenean: konstruktu teoriko soil ziren, delako berezko hautespen-selekzioa edo delako genea adibidez”), Argia (“Liburuaren alfa –baita kronologiaz ere, poema hori 2001ekoa-edo delako– lehen poema da”), DiarioVasco (“Baina diru hura nahikoa ez zela eta, udalak ere jarri behar izan zuen, horretarako fundazioa edo delako elkarte bat eginez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edo delako 9: Berria 3 (“Bestalde, fededunen eta fedegabeen arteko muga edo delako hori gainditu eta erlatibizatu egin nahi dugu”), Iñaki Segurola (“Neuri ere barregura ematen zidan euskaldun fededunen naziomania edo delako horrek, eta barre egiten nuen; ez zegoen gaizki”), Anjel Lertxundi (“Saltzaile-edo delako horrek gure susmoak egin ditu, konturatuko zinen”), Patxi Ezkiaga (“berorrek zinez agindu baitzuen hitz hori beteko zuela, ahalik-eta buruko almetea kendu arte Malandrinori edo delako mairu horri, izenik ez dut gogoan”), Patxi Iturritegi (“Orduan lehengusuak demo edo delako hori zer den esplikatu zidan serio-serio”), Jon Maia (“Zer? Pedro edo delako alproja horrekin? - erantzun zion Pacak”), Gotzon Garate (“Gizon ezkondua berriz ezin dela ezkondu adierazi zuten panchayatek, amorantea edo delako neskatxa bortxatu ez badu, bederen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasoa dago adibide gisa edo zelako forman. Komeni da, hala ere, edo delako formako adibidea ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa delako sarreran.

edo hola
adb. Ezkerrean duena zehaztasun handirik gabe ematen dela adierazten duen esapidea. Ik. edo 6. Hamabostean behin edo hola etortzen zen.

Aztergaia: edo hola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDO HOLA. O así, más o menos. Hil-hurran edo hola hirirat ereman dutela dugu azken berria, suprefetaren etxerat. HU Aurp 140. Amabostean bein edo ola etortzen zan. Salav 40. Beti beranta zuen. Menturaz oren laurden bat edo hola. Etchebarne 127. Martxoaren 5-a edo ola zala uste det. AZink 98. Amar bat egun edo olan geroiazan San Luis orretan. Gerrika 81. Hura bi urte edo hola zaharragoa. Larre ArtzainE 14. v. tbn. BAyerbe 109

edo hola 4, Argia (“Norbait aurkitu behar dut haurrekin euskaraz hitz egiteko, jolasteko eta bizitzeko. Ez nuke nahi laguntzaile bat, baizik irakasle bat edo hola”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edo hola 79: Herria 67 (“Aspaldian banko horiek ari direlarik pagatuz behar dituztela ezarri, denbora guti barne salbu behar bada jende bakoitx hilabetean bospasei edo hola...”), Menane Oxandabaratz 10 (“Gertatu zaitzu eskaintzea lore batzu, edo hola?”), Janbattitt Dirassar 2 (“Gainerat, nehori ez nuen ene mina aipatzen ahal, sokorri zerbaiten menturan edo hola, ene bihotzeko segeretu gordeena ez salatzekota”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa eta hola proposatua bezala.

edo horrela
adb. Ezkerrean duena zehaztasun handirik gabe ematen dela adierazten duen esapidea. Ik. edo 6. Kilometro eta erdi edo horrela egongo ziren baserri horretara.

Aztergaia: edo horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EDO HORRELA. O así. Bertsoetatik etxeratu nintzan, gaixo txar baten bidez edo orrela. Uzt Sas 23. Kilometro ta erdi edo orrela egongo ziran basarri ortara. Albeniz 21. Eman nion orduan Superiora zan edo agintea zeukanari. Sor Jerusalen edo orrela zan. Insausti 159. v. tbn. TxGarm BordaB 52. Ostolaiz 110

edo horrela 3: Berria (“Eta guk nahi dugu pasatu egoera batera non ez diren hiru alderdi, non kontatzen baitugu bi gehi bat, edo hirurek berdin, edo horrela”), EiTB (“Orain arte, "mozkortuta, drogatuta edo horrela" aurkeztu omen da beti azterketara”), Argia (“Plazan baziren berrehun pertsona edo horrela, zenbatek ulertu zituzten nire bertsoak?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edo horrela 7: Berria 2 (“Noiztik dabil horrela, zehazki? Utzidazu pentsatzen.. Hamar bat egun edo horrela”), Pello Zabala 3 (“Ilargi-koska bat edo horrela”), Bernardo Atxaga (“Orduan mutilak hamabi urte edo horrela izango zituen, baina horiek denak baino bost aldiz gehiago zen buruz”), Menane Oxandabaratz (“Lehenago antzerkiak, eta testoak eta beste ainitz gauza idazten nuelarik, egoiten ahal nintzan biziki luzaz zerraturik, toki batean, izkiriatzen edo horrela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa eta horrela proposatua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da horrela sarreran.

edo... edo...
(Aukera bakoitzaren ezkerrean, bi aukeretako baten baztertzea azpimarratzeko). Edo zuk edo nik. Edo zorra kitatu edo gauza bihurtu, ez dago besterik.
Loturak

Aztergaia: edo... edo...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Nire proposamena: edo sarreraren azpisarrera gisa eman".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

edomdar
1 adj. hist. Edomgoa, Edomi dagokiona.
2 iz. Edomgo herritarra. Davidek gobernariak ezarri zituen Edomen, eta edomdar guztiak Daviden mendeko egin ziren.

Aztergaia: edomdar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edomdar: HiztEn (tribu semitiko bateko kidea); edomitak: LurE (Esauren ondorengoak).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

edomdar: BiblE (42 ager.)

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknizismoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

edonoiz
adb. Noiznahi, edozein alditan. Orain eta edonoiz. Sustrai txarrak edonoiz eta edonon eman dezake kimu berria. Sasieskola egiteko edonoiz zegoen prest.
Azpisarrerak

Aztergaia: edonoiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: edonoizko .

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper