50535 emaitza bilaketarentzat - [13751 - 13800] bistaratzen.

eferbeszentzia
iz. fis., kim. Hartziduraren edo bestelako erreakzio kimikoren baten ondorioz, isurkari batean burbuilak eratzea eta gainaldera igotzea. Eferbeszentziarik ez duten ardoak.

Aztergaia: eferbeszentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh41 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 41 (Argia 5, Berria 5, Elkar 4, Erlea 1, Consumer 8, , Jakin 1, Laneki 2, UEU 15); ETC 110

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eferbeszentzia iz. efervescencia / Adorez: eferbeszentzia iz. (Kim.) efervescencia / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es efervescencia / fr effervescence: Elhuyar: 1 eferbeszentzia; 2 irakidura, irakinaldi / Adorez: 1 eferbeszentzia (Kim.); 2 irakidura, irakin; 3 irakite, asaldura / Labayru: 1 eferbeszentzia, burbuilak/anpuluak/pinpoilak/puspuloak/punpuilak egite, bor-bor egite, irakite; 2 irakidura, irakinaldi, beroaldi, asaldura, suhartasun, irakitasun, urduritasun, artegatasun, kardaba / NolaErran: 1 burbuilatze, burburbur; 2 irakite, herakitze, asaldura.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin. Eta, horrekin batera, eferbeszente ere jaso.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis., Kim.

eferente
adj. biol. Hodiez, zainez eta nerbioez mintzatuz, puntu edo organo batetik kanpoaldera doana.

Aztergaia: eferente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eferente 3: G. Nazabal ("Albo-aurreko infarto baten presentziak, bektokardiografi kixkurra eskuinerantz tokialda erazten du, girten aferentea atzetiko eta zuzen bilakatzen da girten eferentearen gonbarazioan; orduaren bira berezia antiordukoan bilakatzen da"), Letamendi ("Hipotalamora heltzen den informazioa, lehendabizi bertan integratua izan ondoren, bide eferenteak erabiliz kanporatua izango da geroago, eta honako eragin hauexek gauzatuko ditu"), A. Garro ("Lehenengoak odola arteriola aferentetik hartzen du eta arteriola eferentetik kanporatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eferente : HiztEn, LurE, Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eferente : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

efesoar
1 adj. Efesokoa, Efesori dagokiona.
2 iz. Efesoko herritarra.

Aztergaia: efesoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

efesiano Lç 5 ("Efesianoen fedea eta karitatea", "Tixike Efesianoetara igorri", "Bake, karitate eta fede Efesianoei desiratzen", "Efesianoetara", "Galatianoetara bat, Efesianoetara bat, Filipianoetara bat, Kolosianoetara bat, Tesalonizeanoetara biga, Timotheogana biga, Titegana bat, Philemongana bat"); efeso'ar Lard 2 ("Efeso'arrak luzaro iduki nai izan zuten; baña San Pablo'k erantzun zien, aldi artan ezin gelditu zitekeala", "Efeso'arren prestutasunak San Pablo'ren biotza zenbateraño zabalduko zuen, zer esanik ez da"); efesotar (eta epesotar) 2 (Arr May: "Efesotar guziak orazioan, eta gertakari aien ondoreai begira zeuden"; Zait Plat: "epesotarrek auxe egin bear zuketen, alegia, banan-banan nork bere burua urkatu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

efesotar 6 aldiz ageri da, B-G-EB: Bizi OEO/5 ("... elkarren uts-egiñak maitasunez eramanik espirituen elkartasunari pakelokarriz eusteko arduraz: Efesotarreri 4,1-3"); G. Egaña ("Zenbat bider ez ote dugu elizetan 'San Pablo efesotarrai...' entzun?"), Irakurgaiak 1982 ("San Paulo Apostoluak Efesotarrei"); Heraklito 3 ("Efesotar larri guztiek hobe zutekeen beren buruak urkatu eta gaztetxoen esku beren hiria laga", "Hortik, bada, Heraklito efesotarrak, bere herritarrak ara(o)katuz, ez erregutuz, esan: aberastasunak ez ahal dizue eskuetatik alde egingo, efesotarrok, horrela gaiztotzat etsi dezazuen!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

efesotar : Euskalterm 3 (hauetan 1 efesotarrei gutun, efesotarrena sinonimoarekin). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Bibliak: efesoar : BiblE, Dv (-ph-), Ur BOEg 1949; efesotar : IBk, IrakDo. / IrakBa: Efesako.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal efesi(n)o / éphesien formen ordainik ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak lantzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ala efesoar?" (2005-07-19)

efikaz
adj. Eraginkorra. Nekez izan daiteke zerbait edo norbait efizientea efikaza izan gabe.

Aztergaia: efikaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

efikaz 1 (LE Prog); efikazio 7 (Lç, eta efikazioz 1); efikazia 1 (OA); // testuinguruak: LE Prog: "Barkatu, Jauna, barkatu oraiartanoko gaizki guzia; bida grazia efikaza, ez egiteko berriz bekaturik egun ta sekula"; eta OEH argitaratuan LE Ong: "Emandezadála auxilio efikáza, ez erorzekó [...] bekatuetán sékulan"; / Lç: "Ezen bortha handi bat eta efikaziotako bat ireki izan zait, baina etsai anhitz", "Paulek haei efikaziorekin hitza predikatu", "Hitzaren efikazioa", "Ezen Iainkoaren hitza bizi da eta efikaziotako eta den ezpata bi ahotakorik baino penetrantago", "anhitz balio du iustoaren efikaziorekin den orazioneak", "Aita, lehen kausa eta gauza guzien lehen orijinea eta fundamenta: Semea, haren hitz eta sapienzia eternala, Spiritu saindua, haren beraren berthutea, potenzia eta efikazioa", "zeren Baptismoaren efikazioa eta berthutea ezpaita hura administratzen duenaganik dependitzen", "Kristen odolaz eta haren Spirituaren efikazioz egiten zaikun barneko ikhutzea testifikatzen draukula"; / OA: "Birtutea eta efikazia edo indarra".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira efikazia (eta efikazi begi, bizi-efikazia) 16 (Azurm 3, Azurm/JMMuj, I. Sarasola Jakin 1977, X. Kintana, J.M. Torrealdai 2, J. Iturbe 2, R. Etxezarreta, A. Azkona, UZEI, Elhuyar, NZ/BBB1, Hemen 1987), efikaz 10 (Azurm 2, J.L. Agote, R. Etxezarreta, K. Altonaga, UZEI, LanIntel, Marxismoa, Egin 1985, Hemen 1986), efikazki 3 (M. Aramendi, J.A. Abrisketa, Egin 1989), inefikaz 2 (HezkBerEgitamua, Bertsolaritza), inefikazia 1 (UZEI) // testuinguruak: NZ/BBB1: "Izaki zelulanitzek halaber, beren artean elkartzeko jokaera dute, bizi-efikazia hobea eskaintzen dien konplexutasun-maila handiagoak lortuz"; Azurm/JMMuj: "Erlijioa, herrigintza burruka hura plazara atera zenetik (...) efikazi begiz neurtua gertatzen da"; I. Sarasola: "beldur naiz testuinguru horretan, alde batetik bederen, Torrealdayren saioaren efikazia, lekutik at eta liburuak gainezka egiten diolarik"; J. Iturbe: "Efikazia oso baxukoa hasieran, artisau trebeen bidez hobekuntzak jasan zituen, eta Newcomen-ek (1812) asmaturikoak ia ehun urte mantendu zen martxan", "1765.ean, Watt-ek egin zuen gehiketak (kondentsadorea) efikazia oso handia erakutsi zuen"; UZEI: "Itsasontzietan lortutako potentziaren gehikuntzak ez du efikazia hobetu"; Elhuyar: "Honen ondorioz, efikazia funtzionala emendatuko da"; X. Kintana: "B. Merkantziagintzá presiditzen duten legeek gero eta efikazia handiago eta inportantzia nabariago bat dute"; J.M. Torrealdai: "Hazkuntzaren mitoa Arrazoimenaren nagusitasunarekin, efikaziaren lehentasunarekin, eta naturaleza zientzigune bezala hartuaz, azken bi mende hontan, gizonak bere kultura giroa eraiki du", "Ez ote digu honek erakusten badagoela hor arrazoizkotasunarekiko mesfidantza #mdash# hots, gure gizartea finkatzen duen oinarriarekikoa: teknika, burujakintza, efikazia...?"; Hemen 1987: "Julve-ren 'gizontxoak' arintasun eta efikaziaz estali dute heuren megalomania antsia"; Azurm: "arazoaren sentidoa ez dela efikaziarena, eutsiko diogu, baina estriktoki morala", "Efikazia ez zaigu axola", "politikan efikazia axola ez zaiona, ez bait da tipo moralki fin bat, memela baizik"; A. Azkona: "Horregatik, benetako efikazia lehendabizikoa litzateke, hau da, sartzen zena baino 40 bider energia gehiago ateratzen zen horrelako sisteman"; R. Etxezarreta: "udal zerbitzuen efikazia"; / (K. Altonaga: "Arnas-korronteen bidez gorputzazala oxigenoztatu egiten da eta, beraz, elkartrukea efikazagoa izaten da"; UZEI: "Erakunde sendoak eta administrazio gauza-den eta efikaz bat sortu ez zuelako, gerra zibilean erortzeko zori-zorian aurkitu zen Txina Kultur Iraultzakoan"; LanIntel: "teknika efikazak"; Marxismoa: "gure herriaren independentziarako burruka bait da (...) oligarkiaren Estadoa erauzteko biderik gogorrena eta efikazena"; Egin 1985: Bi arazo hauen ondorioz ezkertiarrago, baina ekonomikoki efikazagoa zen PQ berriro boterera iritsi zen"; Hemen 1986: "Terrorismoaren aurkako politika efikazago baten koordinaketa"; Azurm: "Izan ere, egungo demokratak bere papera ez du efikazagoa bezala jokatu nahi izaten, baina moralagoa bezala", "Efikaza eta morala"; J.L. Agote: "nekazari-komunitateentzako laguntza espiritual efikazago bat eman ahal izan dadin"; R. Etxezarreta: "efikazago eta gainera merkeago aterako litzaigukeelako"; / M. Aramendi: "Sistema hauetako batek ere ezin dezake funtziona efikazki berak bakarrik"; J.A. Abrisketa: "gaixotasunak efikazki sendatzeko ahaleginean"; Egin 1989: "hain lagunkiro eta efikazki gure Herria genozidiora kondenatzen duena"; / HezkBerEgitamua: "eredu pedagogiko bezala inefikaza eta baliogabea dela ondorioztatzea"; Bertsolaritza: "sailkapenaren metodoak kopia bat izan daitezen, eta azken finean, inefikazak eta negatiboak"; / UZEI: "gizakiak egiten duen ustiapenak baliabidearen suntsidura eta ustiapenaren inefikazia sor dezake").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

efikaz : DFrec 10, AB38 7, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 3 (1 eraginkor sinonimoarekin; 1 balio e.; 1 sekzio e.); efikazia : DFrec 9, AB50 12, HiztEn (ik. eraginkortasun), Euskalterm 6 (hauetan 1 eraginkortasun sinonimoarekin; 1 efikazi falta, inefikazia sinonimoarekin; 1 efikazi falta(ko), efikazigabe(ko) eta inefikaz sinonimoekin; 1 kostua efikazia analisi; 1 epai kanonikoaren e. zibil) // Ez dugu aurkitu ap. LurE // Eta 'eficacia' itzulitako eginkortasun : AB50 11 (hauetan 1 eginkortasunarekiko zaingo); eraginkortasun : AB50 7 (hauetan 2 eginkortasunarekiko zaingo), Euskalterm 7 (1 prezipitazioaren e., 1 e. asistentzial, 1 garbiketa-e., 1 e. juridiko, zuzenbidezko e. sinonimoarekin; 1 irakurtze-e.); eragite-indar : AB50 2; indar : AB50 1; ontasun : AB50 1 // 'eficaz(mente)' itzulitako eginkor : AB50 3; eragile : Euskalterm 2 (1 grazia e.; 1 eraginkor sinonimoarekin); eraginkor : AB50 6, Euskalterm 4 (1 eragile sinonimoarekin; 1 dosi minimo eraginkorrena; 1 ezagutza e.; 1 zeinu e.); eraginkorki : Euskalterm. 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

efikaz : EuskHizt, HiruMila; efikazia : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal eficaz / efficace formen ordainak: HiruMila: eragile, efikaz, eragingarri; ElhHizt: eraginkor; Lur EG/CE: eraginkor; Lur EF/FE: eragile, eraginkor, indartsu; XarHizt: eraginkor, eragile; Casve FE: eragile, indardün, indartsü, ondoriotsü; HaizeG FB: eragile, ondoriotsu, indardun; T-L LBF: indartsu, ondoriotsu; PMuj DCV: 1 (eficiente, fuerte) eragille, eragikor, eragin; 2 activo, diligente: eragin, bizkor, zaiñart, alegintsu; Azkue Aurkibidea: eragilla; b) Erdal eficacia / efficacité formenak: HiruMila: efikazia, eragingarritasun; ElhHizt: eraginkortasun; Lur EG/CE: eragin; XarHizt: indar, ondorio, eragin; Casve FE: indar, ondorio, eragite; HaizeG FB: indar, ondorio; T-L LBF: indar, ondorio; PMuj DCV: 1 (fuerza, virtud) eragite, eragimen, indar; 2 (validez) balio, indar / Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE eta Azkue Aurkibidea; c) Erdal eficazmente / efficacement formenak: eraginaz: PMuj DCV; eragitez: Casve FE, PMuj DCV; indarrreki, ondoreki: Casve FE / Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "egia da mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen dutela, eta frankotan erabiltzen direla gaur ere; baina frankoz gehiagotan ageri dira eraginkor(tasun) bezalakoak, azken mende-laurdeneko testuetan (txantxa bat onartuko balitzait, egingo nuke, izan duela horretan eraginik XKren Hiztegiak: eraginkorragoa izan dela, alegia, efikaza baino gehiago). Nik ez nituzke aipatuko mailegu hauek, eta erabili beharra sumatzen duenak erabil ditzala, gure bedeinkaziorik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "efikaz izond. 'eraginkorra, etekin onekoa'", "efikazia iz. 'eraginkortasuna'", "efiziente izond.: kausa efizientea", "efizientzia iz.".

efikazia
iz. Eraginkortasuna.

Aztergaia: efikazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. eraginkortasun / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "efikaz izond. 'eraginkorra, etekin onekoa'", "efikazia iz. 'eraginkortasuna'", "efiziente izond.: kausa efizientea", "efizientzia iz.".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. efikaz.

efimero
adj. Igarokorra, gutxi irauten duena. Aipatzen nuen malgutasun hori espazioaren banaketan landu dugu; arkitektura efimero txikiekin espazioak sortu ditugu.

Aztergaia: efimero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh65 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 65, ETC: 78

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru 0, NolaErran: 0; Euskalterm: efimero (Biol.).

Erdaretako formak

es efímero; fr éphémère: Elhuyar: adj. suntsikor, galkor; iragankor, iraungikor, ilaun la flor en invierno suele ser efímera: lorea neguan galkorra izaten da; la vida es efímera: bizia iragankorra da / Adorez: 1 adj. caduco/ca: iragankor, galkor, iraungikor, mengel, suntsikor; los sueños son efímeros: ametsak iragankorrak dira. 2 adj. instantáneo/nea, efímero/ra: bat-bateko, berehalako, labur; ha sido una fama efímera: ospe laburra izan da. 3 adj. insustancial: funsgabe, hutsal, baliogabe; ésas son discusiones efímeras: horiek eztabaida funsgabeak dira. 4 loc.; lo ha hecho en un instante: xista batean/atoan egin du / Labayru: 1 adj. igarokor, iragankor, joankor, pasakor, iraizeko, iragaitzazko, arin (rápido); perecedero galkor, ahikor, erorkor, suntsikor; breve labur, denbora laburreko, denbora gutxi(ra)ko, berehalako (instantáneo). Toda moda es efímera: Moda guztiak dira igarokorrak. No fue más que una alegría efímera ya que pronto nos comunicaron la verdad: Pozaldi laburra izan zan laster esan euskuen-eta egia / NolaErran: adjectif joankor – iragankor – suntsikor l'argent procure des plaisirs frivoles et éphémères sosak plazer zoro eta joankorrak ditu ematen "sic transit gloria mundi", il est exact que la gloire en ce monde est éphémère "sic transit gloria mundi", egia da joankorra dela mundu honetako loria notre vie est aussi éphémère que l'ombre et aussi fugace que la fleur du jardin gure bizia itzala bezain iragankor, baratzeko lorea bezain itzalkor da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa. Badira ordain ugari, baina ez dituzte beti ñabardurak harrapatzen. Adibide gisa egokia izan liteke: arkitektura efimero txikiekin espazioak sortu ditugu (LB, Berria).

efiziente
1 adj. Lan edo funtzio bat behar bezala betetzen duena. Idazkari efizientea.
2 adj. Dagokiona ondo egiteko edo betetzeko, ahalik eta denbora, diru edo baliabide gutxien erabiltzen duena. Produkzio-prozesu efizienteagoak jarri nahi dituzte abian, ingurumena errespetatzen duten teknologia berriak baliatuz. Energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak. Baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu efizientean erabiltzea. Baliabideen erabilera efizientea ziurtatzeko. Nekez izan daiteke zerbait edo norbait efizientea efikaza izan gabe.

Aztergaia: efiziente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

efiziente EB 3 (Elhuyar: "Aldi berean, eta narrastien kopurua handitu zeneko heinean, hain efizienteak ez ziren anfibioak garrantzia galduz zihoazen"; J.I. Hartsuaga: "Gerlariari burrukan efiziente izatea eska dakioke"; J.A. Berriotxoa: "Hau dela eta, espezie oso efizientea da, parekorik gabea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

efiziente : DFrec 1, Euskalterm 3 (1 estimatzaile e., zenbatesle eraginkor sinonimoarekin; 1 arazle sinonimoarekin; 1 zenbatesle efizienteen, estimatzaile eraginkorren sinonimoarekin); efizientzia : DFrec 1, Euskalterm 5 (hauetan 2 eraginkortasun sinonimoarekin; 1 kapitalaren e. marjinal) // eta 'eficiencia' itzulitako eraginkortasun : Euskalterm 1 (eraginkortasun funtzional); 'eficiente' itzulitako eraginkor : Euskalterm 2 (hauetan bat: Kontsumitzailearen Erantzun Eraginkor, E.C.R. sinonimoarekin: "Respuesta Eficiente al Consumidor; E.C.R."); arazle : Euskalterm 1 (kausa arazle: "causa eficiente").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

efizientzia : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal eficiente / efficient formen ordainak: eragile , egile : Casve FE, PMuj DCV (egille, eragille); eragingarri : HiruMila; eraginkor : ElhHizt, PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; b) erdal eficiencia / efficience formenak: egile , eragile : XarHizt; eragingarritasun : HiruMila, ElhHizt; indar , eragite : Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. efikaz.

efizientzia
iz. Efizientea denaren nolakotasuna. Elikagaien industriaren sistemak efizientzia handitzea bilatzen du beti.
egararazi, egararaz, egararazten
du ad. Jasanarazi.

Aztergaia: egararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egariaraz, egariarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(i)+a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

Maiztasuna

g.er. (hobeto esan, erabili gabea da; baina sistematikoki jasotzen ditugu -arazi osaerakook).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Gutxi erabilia eta goi mailakoa izanik, adibidea lagungarri izan daiteke: Ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen (Elhuyar Hiztegitik hartutakoa)".

 - [E116]: "AUrekin ados; eta erantsi adibidea: "... 'jasan': ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen". Eta egariarazi sarreran, parentesi arteko oharra kendu, eta erantsi honi ere Goi. marka: "... dio ad. Goi. g.er.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "egari, egar, egartzen. du ad. Goi. 'jasan': ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen; egararazi, egararaz, egararazten. dio ad. Goi. g.er..".

egarbera
adj. Egarri dena; egarri izateko joera duena. Ez naiz egarbera, baina sagardoa ekartzen baduzu, gogoz edango dugu. Nire bihotz egarbera asetzeko.

Aztergaia: egarbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
egari, egar, egartzen
du ad. jas. Jasan. Ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen.

Aztergaia: egari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Batez ere Zub. Ik. eraman, jasan, pairatu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egar, egartzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

du ad.

Mailak

Goi.

Forma baten adiera(k)

jasan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Gutxi erabilia eta goi mailakoa izanik, adibidea lagungarri izan daiteke: Ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen (Elhuyar Hiztegitik hartutakoa)".

 - [E116]: "AUrekin ados; eta erantsi adibidea: "... 'jasan': ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen". Eta egariarazi sarreran, parentesi arteko oharra kendu, eta erantsi honi ere Goi. marka: "... dio ad. Goi. g.er.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "egari, egar, egartzen. du ad. Goi. 'jasan': ikas dezagun batak bestearen kargak egartzen; egararazi, egararaz, egararazten. dio ad. Goi. g.er..".

egarle
iz. zub. Jasailea.

Aztergaia: egarle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

jasailea.

egarri
1 iz. Edateko beharra edo nahia. Egarri handia. Egarriak hila baitzegoen. Egarriak itotzen zegoen. Egarririk gabe edaten. Ur honetatik edaten duenak ez du sekula egarririk izango.
2 iz. Landareez mintzatuz, ur premia. Landare horrek egarria du.
3 iz. Desira bizia, grinatsua. (Hitz elkartuetan erabiltzen da gehienetan, bigarren osagai gisa). Ik. gose 3. Maitasun-egarri bizia. Gizonaren bizi-egarri aseezina. Aberastasun-egarriak eraginda. Gizonen odol-egarria ikusirik. Horiek dira Jaunaren hitzaren gose eta egarria dutenak.
4 adj. Egarri dena. Pertsona egarriak ur hotza bezala, edaten dituzte haiek bekatuak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: egarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egarri izan, egarriak egon.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egarritan , egarriz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egarri izan, egarriak egon

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "egarbera hitzari sarrera eman beharko litzaiokela uste dut" (1995-01-10)

egarri izan
da ad.-lok. Edateko beharra edo nahia izan. Egarri denari edaten ematea. Zuzentasunaren gose eta egarri direnak. Aingeru zuri, bihotzaren pozgarri, oso naiz zure egarri.

Aztergaia: egarri izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egarria ase
1 du ad.-lok. Edateko beharra edo nahia desagerrarazi. Beroak itoa denaren egarria asetzeko. Langa pasa eta iturri ederrean ase dezakegu egarria.
2 du ad.-lok. Zerbaiten desira ase. Hala ere, ez zuten beren odol-egarria ase.
Ohiko lexiak

Aztergaia: egarria ase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

egarria berdindu
1 du ad.-lok. Egarria ase, egarria kendu. Egarria berdintzeko ez ezik, begiak eta ezpainak garbitzeko ere erabili dute ura. Hartara doa hegaztia, egarria berdintzera.
2 du ad.-lok. Zerbaiten desira ase. Bere jakin-egarria berdintzeko. Ez da erraz berdintzen mendekuaren egarria.

Aztergaia: egarria berdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adiera azaldu ahal izateko. Bide batez, berdindu sarrerako 5. adierako azpiadierarekin egin beste adiera bat.

egarria hezetu
du ad.-lok. Egarria kendu. Iturri gorde horretan hezetu dute egarria.

Aztergaia: egarria hezetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hezatu * Iturri gorde orretan / ezatu dute egarria. "Mitigan su sed" . Or Eus 311 (v. tbn. egarria hezatu en EZ Eliç 366). egarri * Egarria zerotzuten / khelder minez hezatu. EZ Noel 100.

LB: 0/ EPG: “Egarria hezetzeko iturririk makatzena da” (Sonia Gonzalez) / ETC: “Egarria hezetzeko iturririk makatzena da” (Sonia Gonzalez).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: egarria hezetu saciar la sed; matar/mitigar/calmar/apagar la sed goazen iturrira egarria hezetzera!: ¡vamos a esa fuente a saciar la sed!; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

hezetu da/du ad. Heze edo hezeago bihurtu; hezetasuna eman, apur bat busti. Lurra hezetzen duen euria. Mihiaz ezpainak hezetu. Ginga-edari honekin ahoa hezetuko diat. Egarria hezetu: egarria kendu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egarri eta hezetu sarreretan.

egarria hil
du ad.-lok. Egarria ase, egarria kendu. Ura ardorik hoberenaren gisan hartu du; egarria hil duelarik ere, milika eta milika segitu du.

Aztergaia: egarria hil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adiera azaldu ahal izateko.

egarria kendu
da/du ad.-lok. Egarria ase. Edari haiek ez ziguten inondik ere egarria kentzen.

Aztergaia: egarria kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adiera azaldu ahal izateko.

egarria piztu
1 da/du ad.-lok. Edateko beharra sortu. Egarria piztea zen, nonbait, torturatzaileen asmoa. Ez al zuen, ba, esan haizeak jotzen duenean egarria pizten dela?
2 du ad.-lok. Zerbaiten desira sortu. Informazioaren ugaritasunak are gehiago jakiteko egarria piztu zion askori.

Aztergaia: egarria piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adierak bereiztea komeni da: 1) edateko gogoa piztu; 2) interesa, gogoa sortu (zerbait jakiteko egarria piztu).

egarriak
1 adb. Egarriz, egarriturik. Alferra, beti nekatua; mozkorra, beti egarriak.
2 (egarriak hiltzen, egarriak amorratzen eta kideko esapideetan). Egarriak hiltzen utziko ote nauzu? Goseak eta egarriak amorratzen ibiltzen ginen, korrika arinago egiteagatik.
Loturak

Aztergaia: egarriak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EArau63 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EGARRIAK EGON (V-gip, G-azp, AN, B), EGARRIAK IZAN, EGARRIAK GERATU etc. Ref.: Etxba Eib; Iz ArOñ; Gte Erd 141; Elexp Berg. Tener sed. * Egarriak dagoanari edaten ematea. Iraz 34. Egarriak zegoan edan nai zuana. AA III 619. v. tbn. CatB 91. Noiz ikusi zintzagun goseak edo egarriak. Samper Mt 25, 44. Egarriak dagonari edatra ematea. CatAe 50. Egarriak egon eta urik ez gogoratzea. Apaol 43. Egarriek dagonai. CatUlz 36. Eztago egarriyak. Noe 129. Onenean egarriak zerate, ta esateko bidurrez. Alz Ram 119. Obeko degu len bezela jarraitzea, egarriyak bizi gabe. And AUzta 40. Egarrixak nago. Etxba Eib. Gaur egarriak etorri dala-ta. Anab Usauri (ed. 1986), 25. Alperra, beti nekatua; mozkorra, beti egarriak. EZBB I 31. Goseak eta egarriak beintzat ez dedilla egon. TxGarm BordaB 73. Askotan gertatu oi / gera egarriak. AZink 187. Egoaizea edo bero dagoenean, iturririk ez dagoen lekuetan, txakurrak asko supritzen du egarriak. Ostolaiz 34.

LB: egarriak egon 32, egarriak hil 12; EPG: egarriak egon 21, egarriak hil 14; ETC: egarriak egon 135, egarriak hil 50.

Bestelakoak

egarriak adb. (egon, gelditu eta kideko aditzekin). Egarriz. Egarriak nago arratsalde osoan. Egarriak dagoenari edaten ematea. Alferra, beti nekatua; mozkorra, beti egarriak. || Egarriak hiltzen utziko ote nauzu? Goseak eta egarriak amorratzen ibiltzen ginen, korrika arinago egiteagatik. [s.u. egarri]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

egarriak egon eta egarriak gelditu azpisarrera egitea proposatu da. Beraz, aditzik gabeko adibide bakarra geratuko da. Horrekin batera, azpiadiera adiera egin: (egarriak hiltzen, amorratzen eta kideko aditzekin) oharra gehituta. (2021-11-23).

egarriak egon
da ad.-lok. Egarriz, egarriturik egon. Egarriak nago arratsalde osoan. Egarriak dagoenari edaten ematea.

Aztergaia: egarriak egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Egarriak nago arratsalde osoan. Egarriak dagoenari edaten ematea adibideak hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egarri eta egon sarreretan.

egarriak gelditu
da ad.-lok. Egarriz, egarriturik gelditu. Askotan egarriak gelditu garelako.

Aztergaia: egarriak gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Adibideren bat gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egarri eta gelditu sarreretan.

egarriarazi, egarriaraz, egarriarazten
du ad. Egarria piztu.

Aztergaia: egarriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egarriaraz, egarriarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

egarria piztu.

egarritan
adb. g. er. Egarriz. Zerbaiten egarritan egon.
Loturak

Aztergaia: egarritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

egarritu, egarri/egarritu, egarritzen
1 da ad. Edateko gogoa etorri; egarri izan. Bidean egarritu ziren. Egarritzen zen bakoitzean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euren eztarri egarrituak ardo zuriz bustitzen.
2 du ad. Egarria piztu. Lanak egarritzen du. Bidearen luzeak egarritua.

Aztergaia: egarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egarritu, egarri(tu), egarritzen, da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egarritu, egarri(tu), egarritzen

egarriz
adb. Egarri dela, egarriturik. Gosez eta egarriz ibiliko da.
Loturak

Aztergaia: egarriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

egarti
adj. g. er. Egartsua, egarri dena. Malko tantek ihinztatu dituzte nire ezpain egartiak.

Aztergaia: egarti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egartsua, egarri dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Izetak dioenez, Baztanen erabiltzen da, baina badirudi egartsu hedatuago dagoela Baztanen bertan. Hortaz, ez zait beharrezko iruditzen sartzea".

 - [E116]: "gutxitan erabili da benetan (S. Mendiburu, Txillardegi, J.A. Mujika eta X. Amuriza idazleengan bakarrik ikusi dut), eta marka hori dagokio, nire ustez, Baztango kontuak aipatu gabe. Gainera, Izetak badakar, egia, baina nik ez dut ezagutzen, eta galdetu dudanean ere ez zuen jendeak honen berri han. Gauza bera egartsu sarrerarekin. Beraz, nire proposamena: utzi bere horretan lantaldearena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "OK".

egartsu
1 adj. Egarri dena. Bidez bide ibili ondoren, hautsez beteta datorren bidari egartsua.
2 iz. Egarri handia. Ene egartsu handiaren sua iraungitzeko. Haren odolaz nahi du hil bere egartsua. Erraiak erretzen zizkion egartsua asea du, noski, honezkero goiko iturri garbian. Atseginak baitu berretzen atseginen egartsua.

Aztergaia: egartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'egarri handia'. 2 izond. 'egarri dena'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

egarri handia; gutxiago erabilia da 'egarri dena' adierako izond. gisa

egarzola
iz. zub. Zimendua, oinarria.

Aztergaia: egarzola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zimendua, oinarria.

egia
1 iz. Denarekin, izan denarekin edo izango denarekin bat datorren gauza; baliorik gorena ematen zaion jakitea; arrazoiaren arabera ezin uka daitekeen esaldia. Egiaren bila. Egia eta errakuntza. Ni naiz bidea, egia eta bizia. Egiaren etsaiak. Egia eta gezurra. Egia handia, garbia, hutsa. Egia garratza, latza. Egia osoa. Fedeko egia santuak. Jakintzaren egiak. Egia ukatu. Hala da egia. Hau da egia. Egia ez da hori. Egia da eguzkia ez dela inoiz zahartzen. Egia da gaiztoa izan naizela. Egia esan du. Egia jakin zutenean.
2 (Kasu markarik gabe, 'egia da' adierarekin). —Urtean behin izaten da Gabon, aita. —Egia; egun honek hori guztia merezi du. Ezkur batzuk baditu zintzilik, egia, baina ez jatekoak.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Gezurtiak zer du merezi?: egia esatean, ez sinetsi.

Aztergaia: egia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egia esan, egia esateko, egiatan, egiaz

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egia erran, egia errateko, egia esatera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egia esan, egia esateko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "egia eta fedea (umeek zerbait ziurtatzeko edo promes egiteko erabiltzen dutena) Bortzerrietan eta Malerrekan. fedea baietz zentzu berean Baztanen".

 - [E123]: "Merezi egiazko azpisarrera ere gehitzea? Badakit egiaz lehendik ere arautua dugula, eta nahikoa automatiko adela, baina oso erabilia da (ikus OEH)".

 - [E116]: "jaso liteke AIk aipatzen dituenetan lehena, Naf. marka duela (bigarrena, berriz, fede sarreran aipatzekoa izan liteke, baina ez hemen). MAk aipatzen duen egiazko forma sarrera gisa emana dago lehen itzulian".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "OK eta egia sarreraren AS gisa hau gehitu: egia eta fedea (haurrek-eta erabiltzen duten zin modukoa".

egia aitortu
du ad.-lok. Gehiago estutu behar dugu mutila, egia aitortu arte. Ni naiz erruduna, egia aitortu behar dut, bestela zu akusatuko zaituzte! Ez ninan sekula topatzen egia aitortzeko momentua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: egia aitortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

egia atera
1 dio ad.-lok. Norbaiti egia esanarazi. Ez zuen erraza izan Begoñari egia ateratzen.
2 da ad.-lok. Zerbait egia gertatu. (Singularreko hirugarren pertsonan). Baina Jondoni Joanek honetaz esan zuen guztia egia atera da.
3 da ad.-lok. Egia argitara atera. (Singularreko hirugarren pertsonan). Baina egia atera da azkenean. Horra, gezurretan, egia atera.

Aztergaia: egia atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz: dio aditzarekin ‘egia esanarazi’ eta da aditzarekin ‘hala gertatu’.

egia berdadero
iz. Heg. beh. Egia biribila. Oraintxe bota duzu egia berdaderoa!

Aztergaia: egia berdadero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berdadero (AN-ilzarb ap. Bon-Ond 155 ), berdaderu. Verdadero. v. egiazko. * Zuretzat ofrenda berdaderoa / da anima debana kontrizioa. Miserere 334. Iaungoiko da Gizon berdaderuen Humanidade Santisimeari [pertenezietan jakaz] . Bet 8. Maistrua egiaskoa eta berdaderoa fedesko gauzak erakusten dituzuna. Ber Trat 57v. Iangoiko eta Gizon berdaderue. VJ 10s. Eta ala nola baitire irur persona distintorik eta Jaun Goiko bat berdaderorik. SermAN 1r. Penitenzia berdaderoa. El 82. Nezesidade berdaderoareki inpediturik dagona. Ib. 62. Iru persona distinto eta solo Jangoiko berdaderoat. CatUt 210.

LB: “Esan nahi nuke munduko herri zapaldu guztiok hizkuntza berbera dugula, hau da, elkartasunarena, edo horrelako lema epiko poetikoren bat bete dela, baina egia berdaderoa da ez diogula elkarri deus ulertu.” (Argia); EPG: “Eta egia da, egia berdaderoa” (Patxi Zubizarreta), “Gutxiago direnen artean ere bada entimemarik, txikiak ere maiteago baitu bere egiatxoa, egia berdaderoa baino.” (Joxerra Gartzia); ETC: “Arazoa da kasu honetan milioi asko jenderentzat, Madrilen bildu ziren horientzat etsenplurako, Benedikto XVI.aren esana egia berdadero errebelatua dela; horrek eragin ditzakeen ondorio guztiekin, gorago aipatu dudan adibidea kasu.” (Jakin).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: egia berdaderoa: la pura verdad; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

berdadero adj. Heg. Beh. Egiazkoa. (Batez ere egia berdaderoa esapidean erabiltzen da). Oraintxe bota duzu egia berdaderoa!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, berdadero sarreratik oharra eta adibidea kenduta. Heg. eta Beh. markekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egia eta berdadero sarreretan, dagozkion markekin.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

egia biribil
iz. Zalantzarako edo eztabaidarako biderik uzten ez duen egia. Egia da, egia biribila! Horra hor egia biribila. Topikoegia agian, baina egia biribila.

Aztergaia: egia biribil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, egia berdadero formarekin egin den bezala.

egia erran
lok. Egia esan. Egia erran, orduko idazkiek ez dute balio handirik literaturaren eretzean.

Aztergaia: egia erran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:053 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egia sarrerari dagokion azpisarrera.

egia errateko
lok. Egia esateko. Ez genuen, egia errateko, besterik igurikitzen.

Aztergaia: egia errateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egia sarrerari dagokion azpisarrera.

egia esan
lok. Aitorpen moduko esaldi baten atariko gisa erabiltzen den esapidea. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik.

Aztergaia: egia esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

EGIA ESAN (V, AN ap. A EY III 347), EGIA ERRAN. A decir verdad. Tr. Documentado, tanto al Norte como al Sur, desde principios del s. XX. * Egia erran, banuke gogoa [...] sail ttipi bati lotzeko. StPierre 11. Egia esan, ni, orren urteak nituenean, enintzan gai. A Ardi 88s. Sainduaren bizar handiak poxi bat min egiten zautan, egia erran. Barb Sup 15. Egia erran, aditurik nago ez dela, Europan, nihun ikusi gaztelarren sorjesekorik oheen xehatzeko. JE Ber 29. Eu azan-azana baño ez, egija esan. Otx 121. Belarriak, egia esan, eztu ain gaizki artzen. Ldi IL 36. Egia erran, orduko idazkiek ez dute balio handirik literaturaren eretzean. Mde Pr 231. Egia esan, bai. Etxde JJ 121. Herabez eta, egia erran, lanak iziturik, ezetz ihardesterat nindagon. Lf (in Zait Plat XIII). Ez zan bakarra, egia esan, orretan. Erkiag BatB 34. Egia esan, andra zintzoa, / maitagarri ta on utsa. Ayesta 137. Ez dute, egia-erran, holako oroitzapen minen beharrik urruñarrek Sokorrirat etortzeko. Larre ArtzainE 251. Ni, egia esan, etxetik ere dexente ikasita joan nintzan orazioak. Insausti 70. Beharra ere bazegoen, egia esan. MIH 376.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala. [egia] egia esan Aitorpen moduko esaldi baten atariko gisa ezartzen den esapidea. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa adibidea lehendik azpisarrera gisa jasoa baitago egia sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da esan sarreran ere.

egia esanda
lok. Aitorpen moduko esaldi baten atariko gisa erabiltzen den esapidea. Ik. egia esan. Egia esanda, ez nuen argitaratua izateko idatzi; liburuan aterako zela buruan izan banu ez nuen horrela idatziko. Gu beti egon gara berba egiteko prest, baina, egia esanda, ez daukagu itxaropen handirik.

Aztergaia: egia esanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

egia esan forma aztertzean proposatua, parekoa denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da egia eta esan sarreretan.

egia esateko
lok. Egia esan. Ikaraz laborrian beti egotea, egia esateko, ez da bizitzea.
Loturak

Aztergaia: egia esateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egia esatera
lok. Egia esan. Zintzo jokatu dute, zintzoegi, egia esatera, gizajo hauek.

Aztergaia: egia esatera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egia sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

egia esan.

egia eta fedea
Haurrek, zerbait egia dela adierazteko, erabiltzen duten zin modukoa. Egia eta fedea: hala duk.
egiantz
iz. Egiantzekoaren nolakotasuna. Bere jardunari egiantza emateko. Egiantzik gabeko kontakizuna.

Aztergaia: egiantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egiantzeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egiantzeko

egiantzeko
adj. Egiazkoaren itxura duena, egiazkotzat har daitekeena. Azalpenak aski egiantzekoa zirudien. Egiazkoa ez, egiantzekoa baizik. Egia, batzuetan, ez da egiantzekoa.

Aztergaia: egiantzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): egiantzeko AS izatetik sarrera izatera pasatu da.

egiantzekotasun
iz. Egiantza. Hauxe zen egiantzekotasun handiz baiezta zezakeen gauza bakarra, ez zegoela hilik oraindik.

Aztergaia: egiantzekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Lematizazio-saio baten ondorioa da hau: egi antzeko B-G 2: Kk Ab II ("Gaurko gizonak dirura jausita dagoz, ta zuk or esan dozuna egi antzekoa bai-da izan; baña gizonok izan dira iñoz jakintza-zale andiak, grieguak eta"); Sor Gabon ("Atsegin-garrizko asmariyuak egi antzekuak izan bear dute"); egi-antzeko EB 1: MEIG ("Zehatz eta zorrotz neurtzen zuen beraz zer zen egia, zer egi-antzekoa, zer uste hutsa; zer gertatua eta zer asmatua"); egiantzeko IE-EB 3: Mde Pr 2 ("gertariok egizko edo, behinepehin, egiantzeko zirela sinesteko", "ikerkuntzen hasieran behinik behin, haien azalpenek egiantzeko eta gotor xamar iduri zuten"), MEIG ("Ez da hori noski jakite ziurra eta egiazkoa, egiantzekoa baizik") eta OEH argitaratuan beste bat (Lab Y: ""Egiantzeko" antzerkiaren ezaugarri"); egi-antz (eta egi-antx) G-EB 3: Zait Plat ("Egibiderik bage, egi-antzez eta berezko egokitasunez etorri omen zitzaion egia ori Sokrate'ri"); MEIG 2 ("Badu haatik halako bizitz-itxura edo egi-antxa", "Besterik jakin nahi dugu horien eta beste mila giza-sorkariren aurrean: ongi itxuratuak eta moldatuak dauden, alegia, bizidunen bizia baino biziagoa gertatu ohi den egi-antzik baduten") eta OEH argitaratuan beste bat (Or Y: "Egi-antzak zenbait aldiz gaiztakeria ere agertzea eskatzen du"); egiantz 14: B 2: AB AmaE ("Gabak legez guzurrak artuta egiantza, Zenbat eruan oi dauz bere alderuntza?"), Eguzk GizAuz ("egirik ezin danean, guzurra ta abarra, egiantza emonaz, ugari erabilli"), G 4: Vill Jaink ("Baiño esan ta esan, itxurazko egiantza edo tankera gauzari emanaz, ezkenean buruan sartzen dizute", "uste oker orren sortzaille izandako arrazoiek egiantza duten bitartean", "Eta bestalde, okerreko iritzietan maiz datzan egiantza edo egi-puska jasotzeagatik ere bai", "Erantzupena: Ba-du objezio onek egiantza"), IE 6: Mde Pr (adib. "egiantz ororen araura, errege hori Kornubiako kelta bat zen, erromatar gudalostean aintzindari izandakoa", "Hala ere egiantz ororen kontra berpizkunde bat ezagutu behar zuen zoritxarrezko hizkuntza horrek"), EB 2: Mde HaurB ("Baina zihur zen hura portreta-egileak Theresa ikusi behar izan zuela nonbait, bestela ez baitzion hainbat bizirik, hainbat egiantzik emanen bere laneginari"), MEIG ("Baina inork ezagutzen ez duen egiak ez dio inori eskubiderik ematen nabari den egiantzaren kontra oldar dedin"), eta egiantz-kalkulo behin (MEIG: "Estatistikak, egiantz-kalkuloa lagun zutela, nahiz sarritan sukalde zokoko estatistikak izan, aspaldi agertu ziren linguisten lanetan ez ezik, baita, eta batez ere gainera, filologoenetan ere"); Ik. OEH argitaratuan egi antz 1: Lab Y ("Nere antzerkia 'egi antzean' antolatuta dagola").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira egiantzeko 4 (J. Lizarralde: "Koldo Mitxelenak, bestalde, 1600. urtea ematen du egiantzeko urtemuga bezala, garai hartan euskararen azkentzea gertakari burutua zelarik Ebro ibaiaren eskuinaldean, hots, Errioxa Garaian"; P. Agirrebaltzategi: "Alor hauetako egiantzeko hipotesiak onartzea ez da fedea, azaleko eta atariko ustea baizik"; GBarand Gauzaki 2: "Egiantzekoa bihurtu nahi da teoria ta egiantzeko bihurtzen saiatzen da dialektikaria"); egiantzekotasun 4, ap. A.M. Toledo (adib.: "pertsonaia herritarren ahotsean egiantzekotasuna galtzeraino iristen den goimailako mintzaira", "agian, testu-mota honetan dagoen tradizio-faltak sortzen du egiantzekotasun-gabeziaren inpresioa"); egiantz 5 (Mde 2: "Gañera, ez du adierazten agerketa zenbaiten egiantza ta bereztasuna", "Irudi zuen egiantz bat erakarten zuela izebaren haur ipuinetan aurkitzen ez zena"; PAlt: "Aldiz, behin hutsik agertzen den Afezpicu-k halakoa izateko egiantz gehixeago du"; UZEI: "Roljokoei egiantza ematen asko laguntzen dute"; Lasa: "Funes-eren nortasunari ahalik eta egiantza handiena ematearren, kronika gisa edo, hobeto esan, oroitzapen gisa emanik dago ipuia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egiantz : DFrec 2 (egiantzarik, egiantzik), HiztEn, LurE, Euskalterm 7 (hauetan 1 e. handieneko estimatzaile, e. handieneko zenbatesle sinonimoarekin, 1 e.-funtzio, 1 e. handien, 1 e.-arrazoi, eta 1 egitxura sinonimoarekin); egiantzeko : HiztEn, LurE, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egiantz , egiantzeko : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF (egiantz eta egiantzako), DRA, PMuj DVC (egi-antz, egi-antzeko), DRA; egiantz-gabeko , egi-antzez : PMuj DVC; egiantza eman : Lur EF/FE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta egokia.

egiatako
adj. Egiazkoa. Egiatako askatasuna nahi dugu.

Aztergaia: egiatako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGIATAKO. Verdadero, auténtico. v. EGIAZKO. Ene erran horiek egietako egiak dire. Darthayet Manuel 462 (ap. DRA). Oi! Salcedo egiyetakua! Alz STFer 125. Berak nik baño aundiyagua du [korkoxa] ta... Gañera, egiyetakua. Alz Txib 103. Orduan itxaso usaia, egitakoa. JAIraz Bizia 109. Sincero. Euskalduna [...] bereztik egitako ta burudun da. EgutAr 2-2-1958 (ap. DRA)

egiatako 10, Berria (“Ez; badira film batzuk -kultuko filmak, egiatako zinema direnak, surf onari buruzko filmak- argitara Donostiako Kale Nagusian, Antzoki Zaharrean atera nahi dutenak, bai filmak eta bai zuzendariak”, “Orain, gatazka hori egiatako gerra baten testuinguruan sortu da”); egietako 1, Berria (“Haren iritziz, Confebasken jarrerak berak erakusten du agiria egietakoa dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egiatako 1 (“Eta nola adierazi zuen artistak? Egiatakoak ez diruditen gorputz, aupegi eta paisaiak marrazten hasi ziren, hizkuntza ezezagun batean idazten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta sarrera gisa jasotzekoa benetako bezala.

egiatan
adb. Benetan. Ik. zinez. Erabat hebaindua aurkitzen nintzen, egiatan erori izan banintz bezala. Egiatan esaten dizut. Egiatan maite denean. || Egia-egiatan ari naizela.
Loturak

Aztergaia: egiatan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egiatasun
iz. Egia denaren nolakotasuna. Ik. egiazkotasun. Kondairaren egiatasunari ezer ez degioten huskeriak.

Aztergaia: egiatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiati
adj. Egiaz mintzo dena; egiarekin bat datorrena. Ik. egiazale; egiatsu. Gizon tolesgabe eta egiatia. Bere esanetan eta eginetan beti egiatia dena. Unaiaren esana egiatia zela ikusi ondoan. Herioaren mirail egiatian. Nire diosalik egiatiena. Abertzaletasun egiatiago baten bila.

Aztergaia: egiati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiatsu
adj. g. er. Egiatia.

Aztergaia: egiatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egitsu 7 aldiz ageri da, beti ap. Mb IArg I 2 ("Kristo Jaun Jangoiko-gizon egitsuak esana daukan bezala", "eman zan zerbait txorakeri eta zabarkerietara; eta ainbesteraño eze, bere kondairatzaille egitsuen Ribadeneirak deitu zion soldadutzar zorakerizalea", "aiñ klaru ta egitsuak ziraden agerkera oiek guztiyak beretzat...", "erriko jende xearen aboz etxeko berri egitsuak jakitearren egin det", "onela abestu zun bere il-kanta, egitsu, ozenki ta garbi", "jendeak galdegai oni erantzupen egitsua billakatzen zion", "Gis onetako bataitu txarrak gure Jangoiko bizi-egitsu ezin obearen legerako baño agitz obeak dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egitsu 3 ageri dira, B-G: Zubk ("bertsoaldi orreik, gertaeraren kronika egitsu, samur eta pozkarriak diralako", "Emen dagoz argazkiak oroigarri zintzo eta ziñaldari egitsu"); Lab TOE ("Beste eletari eder ta adiskide maiteak, orain amabost egun itz egitsu ta bikañetan Mujika'ren arrigarrizko lana goratu zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egitsu : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egiatsu : HaizeG BF, Lh DBF, DRA; egitsu : DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egiatia.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper