50535 emaitza bilaketarentzat - [13801 - 13850] bistaratzen.

egiaz
adb. Egiaren arabera; ez txantxetan. Ik. benetan; benaz. Egiaz mintzo dela. Egiaz zin eginez. Egiaz diotsuet. Egiaz ari naiz. Egiaz eta benetan damuturik.
Loturak

Aztergaia: egiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egiazale
adj. Egiaren zalea dena, egiatia. Ik. egiati. Bata egiazalea zen, eta bestea gezurti hutsa. Egiazaleak bagara, esan dezagun egia.

Aztergaia: egiazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiazaletasun
iz. Egiazalea denaren nolakotasuna. Montsek hasieratik beretik jokatu zuen egiazaletasun handiarekin, eta nik eskertu egin nion jarrera hura.

Aztergaia: egiazaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egiazaletasun (eta egizaletasun 2) 4: I. Unzurrunzaga ("Ontan ere ordea egizaletasuna euskalzaletasunaren gañetik"), Herria 2000 Eliza 1988 ("Seguru, ohizkoa duten egizaletasunaz erantzunaz erantzungo digutela"), A. Gabikagogeaskoa 2 ("Uste ukan daiteke salakuntzok faltsupen huts zirela eta ez zeukatela judu eta frantsesei iratxekitakoek eduki zezaketen "egiazaletasun" paranoikoaren kutsurik", "Nolabaiteko graduan, hala ere, akusazio paranoikoek duten "egiazaletasun" emozional berbera dauka").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egiazaletasun : Euskalterm 1 (egiatitasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egiazaletasun : HiruMila (disposición a decir la verdad), Lur EG/CE (sinceridad) eta EF/FE (sincérité), Casve EF (egiazaletarzün: véridicité, franchise), PMuj DVC (egi-zaletasun: 1 sinceridad, veracidad; 2 verismo, realismo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

egiazki
adb. Egiaz, egiatan, benetan; dudarik gabe. Ik. zinez. Egiazki harrigarriak dira esaten dizkidazun gauzak. Bai, egiazki. Egiazki berpiztu zela. Jesu Kristo egiazki maite dudala. Egiazki eta bihotzez. Besterik dioena ez da egiazki mintzatzen.

Aztergaia: egiazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiazko
adj. Egiarekin bat datorrena, egiaren araberakoa dena, faltsua edo itxura hutsa ez dena. Egiazko adiskidetasunaz. Zein dira egiazko Elizaren ezaugarriak? Errektorearen egiazko abizena Schmarzow zen. Izenezko eta alegiazko Euskal Herria egiazko Euskal Herri bilaka dadin. Jainko Jauna, egiazko Jainkoa eta gizon egiazkoa. Bekatuen damu egiazkoa eta ontzeko asmo osoa. Ez dut, azken batean, deus egiazkotzat hartu behar, argi eta garbi neure adimenean hala dela ezagutu arte.

Aztergaia: egiazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: egiazko kareta: Caretta caretta.

egiazkotasun
iz. Egiazkoa denaren nolakotasuna. Ik. egiatasun. Zabaldu zen berriaren egiazkotasuna aztertzen.

Aztergaia: egiazkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiaztabide
iz. Zerbait egiaztatzeko bidea; froga. Haren gaitasunaren egiaztabidea. Zehar-egiaztabidea.

Aztergaia: egiaztabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiaztagarri
1 iz. Zerbait egiaztatzen duen gauza. Ik. sinestamendu. Irudiaren jatortasunaren egiaztagarriak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Adibideak aurki ditzakegu baieztapen horren egiaztagarri.

Aztergaia: egiaztagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiaztagiri
iz. Zerbait egiaztatzen duen agiria. Ik. sinestamendu. Sartu da berehala Orreagako Kolegiatan, egiaztagirian zigilua ezarrarazteko.

Aztergaia: egiaztagiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egiaztagiri (eta lan-egiaztagiri 1, sendagile-egiaztagiri 1) 17 aldiz jaso da, EB edo admin. arloan: AAO 4, BEO 1, EHAA 12 (1982-1989 artean).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egiaztagiri : AB50 21 (hauetan ikasketa-egiaztagiri 1, izendapen-egiaztagiri 2, zigor-egiaztagiri 1), HiztEn, LurE, Euskalterm 7 (hauetan kobrantza-egiaztagiri 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: egiaztagiri (se presentarán comprobantes del gasto de combustible = errekaitango gastuaren egiaztagiriak aurkeztuko dira); AdminEL: egiaztagiri (certificado de carencia de bienes: ondasun gabeziaren egiaztagiri; certificado de convivencia: bizikidetasun-egiaztagiri); HezkAdmin: egiaztagiri (comprobante, documento acreditativo); LurraldeAntol: egiaztagiri (certificación, documento acreditativo; egiaztagiria jabego-erroldean erasota dagoelako: certificación de inscripción en el registro de la propiedad; egiaztagiria bidali, egin: extender una certificación); EurItune: diploma, egiaztagiri eta beste tituluak onartzea: el reconocimiento de diplomas, certificados y otros títulos.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egiaztagiri : HiruMila, ElhHizt (eta egiaztagiria egin: expedir un comprobante), EskolaHE, Casve EF (egiaztageri). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: comprobante, documento acreditativo.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-agiri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da; XK: "zertifikatu: honen ordez hobesten diren ziurtagiri eta sinestamendu-az gainera, unibertsitateko administrazioan behintzat asko erabiltzen dugu egiaztagiri hitza ere".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): "Bozkatu da eta hamar boto agertu dira gauzak dauden bezala uztearen alde. Hala onartu da, hortaz".

egiaztagutun
iz. Norbait kargu baterako, bereziki kargu publiko baterako, hautatua izan dela adierazten duen ziurtagiria. Ik. akta 2. Egiaztagutun horrek adierazten du Sopuertako Udaleko zinegotzi izendatu dutela.
egiaztapen
iz. Egiaztatzea. Egiaztapena eman.

Aztergaia: egiaztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiaztarazi, egiaztaraz, egiaztarazten
du ad. zuz. Egiaztatzera behartu.

Aztergaia: egiaztarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-12-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: egiaztarazi, egiaztaraz, egiaztarazten. du ad. Izan ere, sistematikoki jasotzen dira -arazi osaerakoak, eta, kasu honetan ere, hala behar du izan. Gainera, zuzenbidearen esparruan horixe erabiltzen da zerbait egiazkotzat jotzeko edo dokumentu bat benetakoa (kautoa) dela ziurtatzeko".

 - [E116]: "Ez dut inon aurkitu, eskura ditudan corpusetan; baina Zuzenbidean erabiltzen bada, ez dago arazorik jasotzeko. Nik marka horrekin jasoko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "onartu da proposamena, aditz motaren adierazlea aldatuz (hala baitagokio arau orokorrari, BOk ohartarazi bezala, egiaztatu oinarrikoa du motakoa izanik): dio ad. dela esango da, eta ez du ad. dela (hau ez dut ulertzen: "Notarioak egaiaztari dio dokumentu hau (?)"".

egiaztatu, egiazta, egiaztatzen
du ad. Zerbait egia edo egiazkoa dela, edo uste zen bezalakoa dela ikusi edo frogatu. Haren kezka eta beldurrak egiaztaturik gertatu ziren. Jendearen esamesak beren begiz egiaztatu ahal izan zituzten. Salaketak egiaztatzeko. Jakintzak egiaztaturiko teoriak. Ezin egiazta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten.

Aztergaia: egiaztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egiaztatu, egiazta, egiaztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egiaztatu, egiazta, egiaztatzen

egiaztatzaile
adj./iz. Egiaztatzen duena; lekukoa. Egiaztatzaile gezurtiak auzitara eraman dituzu?

Aztergaia: egiaztatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

egiaztatze
iz. Zerbait egia dela edo egiazkoa dela, edo uste zen bezalakoa dela ikustea edo frogatzea. Gastuen egiaztatze lana. Egiaztatze prozesurako behar adina denbora hartzeko esan zion.

Aztergaia: egiaztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

egikari
iz. g. g. er. Egintza. Egikari honen hotsak bete zituen Judea eta inguruko herriak.

Aztergaia: egikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

egintza.

egikaritu, egikari/egikaritu, egikaritzen
1 du ad. zuz. (Aginduak, epaiak eta kidekoak) gauzatu, bete. Ik. exekutatu 2. Eskuordetutako ahalmen hori egikaritzeko epea urtebetekoa da gehienez.
2 du ad. zuz. (Eskubideak eta kidekoak) baliatu, erabili. Oinarrizko eskubideak egikaritzeko.
3 du ad. inform. (Programa bat edo agindu bat) betearazi. Ik. exekutatu 4. Kutsatutako aplikazioa egikaritzen denean, birusak txertatutako iturburu kodea ere egikaritzen da.

Aztergaia: egikaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egikari(tu), egikaritzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Zuzenbidearen esparruan gaur egun batzuetan gehiegi erabiltzen da egikaritu aditza, gaztelaniazko "ejercer/ejercitar" guztiak "egikaritu" aditzarekin euskaratzeko joera zabaldu baita. Arean ere, "egikaritu" eta "egikaritza" nahitaezkoak dira eskubideak/askatasunak/akzioak/betebeharrak/ahalak/ahalmenak tartean direnean; hori dela eta, Zuz. markarekin zerrendaratzekoak dira. Eginkizunak/funtzioak/zerbitzuak, ordea, "bete" egiten dira; jarduerak, "burutu, gauzatu"; enplegu/kargu/merkataritza/industrian "aritu" egiten da; agintaritza "baliatu, erabili"... Zenbaitetan "egikaritu" aditza erabiltzen da halakoetarako, eta erabilera hori saihestekoa da. Proposamena izango litzateke, beraz, sartzea Zuz. markarekin eta adibide bana emanda: eskubideak egikaritu egiten dira / eskubideen egikaritza legezkoa da".

 - [E116]: "begiratu ditut OEHko adibideak (ez dira asko, dozena-erdia edo), eta ez dakit zein ondorio atera daitekeen hortik, egikaritu eta egikaritza hitzen adierari buruz (agindua edo mandamentuak egikaritzen dira hor, eta teoria ere bai; eta horiek 'bete' egiten dira, edo 'gauzatu'). Nik ez dut ikusten hortik aurrera egiteko modurik, baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "utzi lantaldearen proposamena zegoen bezala (onartu egikaritu eta ez sartu "egikaritza")".

egikaritze
1 iz. zuz. (Aginduak, epaiak eta kidekoak) gauzatzea, betetzea. Organo judizialak egikaritze horretan eskubide abusua ikusten badu (...).
2 iz. zuz. (Eskubideak eta kidekoak) baliatzea, erabiltzea. Bakea gure eskubideen egikaritze demokratiko eta baketsua errespetatzea da.
3 iz. inform. (Programa bat edo agindu bat) betearaztea.

Aztergaia: egikaritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh945 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egikaritze formarik.

egikaritze 12: Argia 7 (“Araudia euskaraz ez badute, baldin eta oinarrizko proiektuak eta egikaritze proiektuak erdaraz jasotzen badituzte, nola egingo dute lan euskaraz?”, “Kataluniak martxan jarri duena estrategia berritzaile bat da: jatorrizko estatua presionatzea era baketsu eta demokratikoan eseri dadin negoziatzera autodeterminazio eskubidearen aitortza eta haren egikaritzea”), Berria 4 (“Izan ere, epaileek onartu dute «eskubideen egikaritzea» dela gazteek egindakoa, «publikoa, plurala eta baketsua» zelako beren jarduna”), Deustuko Unibertsitatea (“alaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen ildotik, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeakrietan, bai eta eskubide hori egikaritze hori aldarazi zuela kontuan hartuta, tratamendu zabalaren aldeko apustua egin da”), Euskal Herriko Agintaritza 60 (“Egikaritze publikoko araubidean: lankidetza sistema, edo nahitaezko desjabetzearen sistema”), EiTB (“espazio publikoa hobetzea eta harekin lotutako aparkalekuak, berdeguneak edo kirol guneak hornitzea; babes publikoko etxebizitzak hartuko dituzten orubeak merkaturatzea ahalbidetuko duen egikaritze fasean dauden eremuen edo sektoreen urbanizazioa”), Espainiako Gobernua 9 (“Ingurumena zaintzeko programak sistema bat ezarriko du, ingurumen inpaktuaren azterketan jasota dauden jarraibide eta neurriak, bai prebentzioa, bai zuzenketa, bai konpentsazioa helburu dutenak, egikaritze fasean zein ustiapen fasean beteko direla bermatzeko”), Jakin 4 (“Zer egin, beraz, urte batzuk iragan arte egikaritze errealaren letagin zorrotzak erakutsiko ez dituen ardi larruzko honen aurrean?“), Laneki 8 (“RUN/STOP erabiltzaile programa egikaritzea edo geraraztea, memoria erroreak, programaren egikaritze erroreak, etab”), UEU 28 (“Lortutako emaitzek erakusten dutenez, EAEn emakumeek gero eta presentzia handiagoa dute I+Gko egikaritze sektore guztietan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egikaritze 1, Berria (“Egungo eskubideen ukapen egoera gainditu nahi du, eskubide guztien aitortza eta egikaritze egoerara pasatzeko, eta bide horretan emakumeen eskubideek ere kontuan hartuak izan behar dute”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: egikaritze (TN, ejecución; Zuzenbidea).

Bestelakoak

egikaritu du ad. Bete, gauzatu. Oinarrizko eskubideak egikaritzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta Zuz. eta Inform. markekin jasotzekoa. Komeni da egikaritu sarrerak ere marka horiek behar dituen argitzea.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz. eta Inform.

egikera
1 iz. Egintza. Nire asmo, hitz eta egikera guztiak. Egikera lohiak eta ezainak. Hizketan bildots otzana, baina egikeraz otso errukigabea.
2 iz. Egiteko era edo modua; estiloa. Gizonaren indarra, sasoia, gizontasuna neurtzeko ere, horra hor gernuaren egikera lekuko. Bere egikeraz, hauxe da munduko libururik hoberena.

Aztergaia: egikera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egikunde
iz. g. er. Egintza. Egikunde batzuk onetsi eta beste batzuk gaitzestera.

Aztergaia: egikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kunde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egintza.

egikune
iz. Heg. g. er. Egintza. Sinesmen eta egikune hauetako batzuk gaurdaino ere iritsi zaizkigu.

Aztergaia: egikune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-12-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egikun 6: B 2 (Añ GGero: "berba-egikun"; Kk Ab), G 4 (JMB ELG 2, Zait Sof 2); egikuna 2 (Añ GGero: "berba-egikuna"); egikune Añ 12 (EL 4; "berba(-)egikune" 8: GGero 7, LoraS); egikunde 5: G 3 (Izt C, Vill Jaink 2), IE 2 (Arb Igand) eta eginkunde IE 16 (Dh 15, Arb Igand). OEH argitaratuan, gainera: eginkunde EgunO I, TB 1 Cor 2,5; egikun(e) Zink Crit, Ol Imit; eikun EG 1956.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egikun 5: ZA ("Bere ekandun eta egikun aundijak zirala-ta, Galizia'ra be dettu eben; eta an Samos'ko lekaretxe ospatsuba, beintzat, arteztu ta lengoratu egin eban"), A. Urrutia 2 ("Algustidunak txiro, argal eta apalaik autetsi daruaz bere egikun goralgarrijetarako"), V. Aramburu ("Biotz, abots, egikunak"), El Día 1932 ("egikun orixe izan zan ostegun eguartean Donostia'n gertatu zan gauzarik aipagarriena eta aundiena"); egikune 1, ItunbenLegea 1981 ("Landako Lurralde-Zerga ta Abereen eta Urikoari buruz, egikune ezargarriaren adiera berbera eta halango izaerako ondasunei buruz Estaduak ipiniriko erizpide balio-susmogarri bardinak hartuko dira"); egikunde 6: ErlijOEO/3 2 ("Gure jaialdiak bi alde izango ditu: eraketarena bat, danon artean egingo dana, ezeren utsegiterik izan ez dedin; eta bestea, egikundearena, guztion pozgarri dedin eta, orrela, alaitasun batean bukatu igeslari zaigun iru-illabetea"), Euzkadi 1918 ("Uzkurtz-egikunde orretara joateko gogorik ba'dabe, eldu daitezala Deun Kepa ertxadonan egunero gabeko zortziretan izaten diran sayuetara"), K. Mendibehere 3 (adib.: "Ez zutela Enbataren egikunde politikoek kausitze izigarririk ukan? Egia, menturaz bederen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egikunde : DFrec 1, AB38 1; egikuna : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egikunde : EuskHizt, Lh DBF (action, fait, ouvrage, effect), DRA (acción, operación, acto), PMuj DVC (1 acción, acto, ejecución, operación, práctica, realización; 2 verificación, comprobación, demostración); egikune : EuskHizt, HiruMila, DRA (acción, operación, acto), PMuj DVC (Ik. egikunde); egikuna : DRA (1 traza, forma, señas del individuo; 2 operación, efecto; berba-egikuna modo de hablar), PMuj DVC (1 traza, forma, aspecto, semblante, señas personales; 2 operación, ejecución, acción, práctica); egikun : PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'egiteko modua' adierakoa jasotzea proposatzen du L. Baraiazarrak; 'egintza' adierakoarentzat, berriz, egikunde forma aski dela uste du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Lekukotasunak ikusita uste dut forma jaso egin behar dela; besterik da zein adiera eman nahi zaion, edo zein adieratarako gorde nahi den. Baina alde horretatik, Orotariko datuek juxtu kontrakoa adierazten dute: 'egintza' adierakoa izan da askoz erabiliago, 'egiteko modua' adierakoa baino (honen adibiderik ez dago)".

 - [E116]: "Arrazoi du MAk 'egintza' adierakoa dela esatean, eta ez 'egiteko modua' (hala ageri da, bai OEHn eta bai lantaldearen txostenean), eta jaso behar bada, tradizioan izan duen adieran jaso behar da (tradizio hori, gainera, Hegoaldekoa da, eta batez ere Bizkaierazkoa)".

 - [E116]: "Proposamena: egikune iz. Heg. g.er. 'egintza'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "OK".

egile
iz. Aipatzen dena egiten duen pertsona. Gauza guztien egilea. Euskal antzerki batzuen egilea da. Egilea du jabe. Jon Mirandek euskaratua egilearen baimenarekin. Euskarazko lehen liburuaren egilea. Liburu honen egilearen eskaintza. Ni izan naiz gaiztakeria eskerga horren egilea. Bazekiten nor zen heriotza ikaragarri haien egilea. Sendagilearengana joan zen, eta gero sendagarri-egilearengana. Bekatu mortal egilea da halakoa.

Aztergaia: egile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "gehitzeko: egilego. Izan ere, zigor-zuzenbidearen esparruan eta zuzenbidearen esparrutik kanpo ere, hitz hori erabiltzen da. Ez dago arazorik "egile" hitzari "-go" atzizkia eransteko, "tasuna" adierazteko egiten baita (euskaldungo, ahaidego... eta antzekoetan gertatzen den bezala)".

 - [E116]: "Ez dago eratorria egin ezinik. Baina -go eta -tasun osaerakoak lehian direnean, -tasun osaerakoa hobetsi izan dugu, eta begiratu ahal izan ditudan testuetan ere hala dira kontuak; gainera, bi horiek baino gehiagotan ageri da -tza osaerakoa. Hona datuak (OEHn ez dut deus aurkitu): egilego: testu 1 (JM. Apalategi); egiletasun: 5 testu (J.A. Lakarra, B. Urgell; E. Jimenez, I. Mendiguren, I. Zaldua); egiletza: 6 testu (F. Mendizabal, Tx. Ramirez de la Piscina; JA. Agirre, P. Aristi, J. Garzia, J.K. Igerabide) eta Berria-ko 20 artikulu. Horiek horrela, nik ez nuke egilego gehituko, informazio hobea izan arte".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "ez gehitu ezer".

egile eskubide, egile-eskubide
iz. pl. Zientzia, arte edo literatura lan baten egileari legez onartzen zaion eskubidea, lan hori zabaltzeko eta irabazien zati bat jasotzeko aukera ematen diona; eskubide horrengatik egileak jasotzen duen diru kopurua. Estatu gehienetan, egilea hil zenetik 70 urte pasatu arte, itzulpena kaleratzeko egile eskubideak eskuratu behar dira. SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteak egile eskubideak kudeatzen ditu. 1945etik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak kobratu ditu Hitlerren liburuaren egile eskubideak.

Aztergaia: egile-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): egile-eskubide 32: Elhuyar 3 (adib.: “Egile-eskubideen kudeaketarako sistema digital" izen ponposoaren atzean, funtsean, kopiatzearen aurkako sistemak besterik ez daude”), Consumer 4 (adib.: “Lehenik, egile-eskubideak, jende guztiaren jabetzako obrak aurkitzeko ia 100 urte atzerago jo behar baita”), Berria 6 (adib.: “Baina egile-eskubideek, kontrakoa badirudi ere, berez ez dute CD eta biniloen salmentarekin zerikusi handirik”), EiTB 9 (adib.: “Hala ere, interes publikoa egile-eskubidearen gainetik zegoela uste zuen eta atzera bota zuen helegitea”), Jakin 3 (adib.: “Orain arte egile-eskubideetatik kanpoko obra klasikoak eskaini izan dira, baina une honetan asko eta asko hasita daude beren nobedadeak, paperean plazaratzeaz aparte, digitalki ere saltzen”), Argia 7 (adib.: “Alonsoren arabera, idatzita dagoen moduan, txeke zuria ematen die egile-eskubideen kudeaketaz arduratzen diren elkarteei edozein atari ixteko, denbora gutxian eta estatuaren kontura”); egile eskubide 169: Consumer 7 (adib.: “Milaka liburu, egile eskubideak preskribiturik dituztenak, doan aurki daitezke Interneten, Gutenberg Proiektuak argitaratu eta taldekatuak”), Berria 101 (adib.: “Haatik, nobelaren egile eskubideak saldu zituen Vianek”), EiTB 23 (adib.: “SGAE Egile eta Editoreen Elkarteak 20.652.676 euro bildu zituen Euskadin 2009an, egile eskubidetan”), Jakin 7 (adib.: “Zer gerta daiteke egile eskubideekin?”), Argia 26 (adib.: “Egile eskubideak, merkatuaren kontzentrazioa, sasi-monopolioak”), DiarioVasco 5 (adib.: “Egile eskubideak iraungita dituzten klasikoak dira batik bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egile(-)eskubide Berria 37 (adib.: “Liburutegi zerbitzuaren gaineko egile eskubideak ordaintzeko eskatu du Europako Batasunak”), Edorta Jimenez 3 (adib.: “Laugarrenean copyright edo egile eskubideak aipatzen dira”), Ana Urkiza 3 (adib.: “Egile eskubideei nik ez diet hainbesteko garrantzirik ematen”), Jon Arretxe (“liburuaren salmentako egile eskubideei esker poltsikoak diruz betetzen zitzaizkion bitartean”), Javi Cillero (“Ez dakit ezkerreko eskua ala eskuinekoa jaso duzun, baina zilegi bekit egileeskubideaz baliatzea: okerreko eskua jaso duzu, jauna”), Koro Navarro (“Idazleek egile eskubideak eskatzen dituzte eta haserretuta idazten dute”), Anjel Lertxundi (“egile-eskubideak babesten omen nau”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: royalty Egile eskubideengatik kobratzen den dirua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es derechos de autor / fr droits d’auteur: Elhuyar: egile-eskubideak / Nolaerran: egile eskubideak / Zehazki: egile eskubide(ak) / Labayru: egile-|autore-eskubideak / Adorez5000: -

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: derechos de autor

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa egile sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

egilekide
iz. Egintza batean beste batzuekin batera esku hartu duen pertsona. Estilo-liburuaren koordinatzaile eta egilekide ere izan da. Delituaren egileak, egilekideak edo konplizeak.

Aztergaia: egilekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh43 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 43 (Berria 3, Deustuko Unibertsitatea 2, EiTB 3, Elhuyar 1, Elkar 1, Consumer 1, Euskaltzaindia 2, Gomylex 1, Jakin 1, Laneki 2, UEU 24, Zuzenbidearen Euskal Akademia 2); ETC 160

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: egilekide iz. coautor, -a / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa modukoa da. Sartu.

egiletasun
iz. Egile izateko nolakotasuna, egile izatea. Ik. egiletza. Itzulpenean modu sortzaileagoan jokatuz gero, egiletasuna edo, hobeto esan, sortzaile izaera, nabarmendu egiten da. Egoera horretan, zutabegintza ez al da bihurtu egiletasuna puzteko bide?

Aztergaia: egiletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 59: Aizu, Argia 9, Berria 12, Deustuko Unibertsitatea 3, EiTB 2, Elkar, Euskaltzaindia 10, Jakin 6, UEU 15; ETC: 201.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: egiletasun iz. autoría, paternidad, Adorez: 0, Labayru: egiletasun iz. autoría; NolaErran: 0; Euskalterm: egiletasun (Erlijioa).

Bestelakoak

egiletza iz. Adierazten denaren egilea izatea. Ik. autoretza. Azahari Husin ingeniariari egotzi diote Jakartako leherketaren egiletza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, nahiz eta egiletza forma ere jasoa dagoen.

egiletza
iz. Adierazten denaren egilea izatea. Ik. autoretza. Azahari Husin ingeniariari egotzi diote Jakartako leherketaren egiletza.

Aztergaia: egiletza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): egiletza 60: Berria 17 (“All Backs errugbi taldeak egiten duen dantzaren egiletza aitortu die, gainera, Gobernuak”), EiTB 32 (adib.: “Ustezko erasotzaileak ekuadortarra da eta adierazpen kontraesankorrak egin dizkio Poliziari, baina azkenean hilketaren egiletza onartu du”), Jakin 3 (“Kasu horietan, egiletza kolektiboa dela adieraztearren, dataren eta izenburuaren artean  ipini da”), Argia 8 (adib.: “Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda daitezke, beti ere lizentzia honen izaera onartu eta lanaren egiletza aitortuz gero”); autoretza 17: Consumer, Berria 6, EiTB 4, Jakin 3, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egiletza 74: Berria 46, Herria, Asisko Fantzizko 3, Pako Aristi 3, Juan Kruz Igerabide 2, Joxean Agirre 2, Iñaki Segurola, Edorta Jimenez, Jon Alonso, Rataplan, Josu Zabaleta, Aingeru Epaltza, Imanol Unzurrunzaga, Juan Martin Elexpuru, Juan Garzia, Pello Zabala, Andres Urrutia, Andu Lertxundi, Iñaki Iñurrieta, Edorta Jimenez, Txiliku, Juan Kruz Igerabide, Iñaki Iñurrieta; autoretza 6: Berria (“Lan egiteko modu horrek autoretzari erromantizismoaren zati handi bat lapurtu dio”), Iñaki Iñurrieta 2, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Frantzizko.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoría / fr paternité; perpétration: Elhuyar: egiletasun, egiletza, autoretza; egilea izate / Nolaerran: egiletza, autoretza; - / Zehazki: autoretza, egiletza; erantzukizun / Labayru: egiletasun, autoretza, egilea izate / Adorez5000: autoretza, egiletasun, egiletza, egilea izate.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

autoretza araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

autoretza forma arautuarekin batera jasotzekoa, oso erabilia baita.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. autoretza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

egin bazkari
zub. Bazkaltzen ari denari esaten zaion jendetasunezko esapidea. Ik. on egin 3. Agur jaunak, egin bazkari!
egin-eginean (ere)
bizk. Hain zuzen ere. Egin-eginean ez du hori esan gura izan, besterik baino.
egin1, egin, egiten
1 du ad. Zerbait sortu, ez izatetik izatera iraganarazi. Etxe bat egin. Txoriak habia egin. Jainkoak bere irudira egin zuen gizona. Zeru-lurrak egin zituen. Neuk egin nuen mundua, neuk desegingo dut. Aberatsak bezala, pobreak ere Jainkoak eginak dira. Eskuz egina. Ezdeusetik egin. Lege bat egin. Egin zituen mirariengatik. Olerkiak egiten. Egina dinat horrezaz liburu bat. Umea egin. Euskal sintaxi osoa, edo ia osoa, egiteke daukagu.
2 du ad. Gauzatu; prestatu. Lan ederra egin duzu. Martiri guztiak aipatzea ezin eginezko lana litzateke. Baionan egin zen biltzarraren erabakiak. Tratua egin. Zauri bat egin zion. Bidea egin. Zer ere baitagizue, gogotik egizue.
3 du ad. Janariez mintzatuz, (gutxi, asko...) erre, egosi edo frijitu. (Batez ere gutxi, ondo eta kideko adberbioekin). Haragia gutxi egiten denean, odola eta bestelako zukuak isurtzen ditu, eta jende askori ez zaio gustatzen. Gehienetan, nahikoa da elikagaiak ondo egitea, izan ditzaketen patogenoak suntsitzeko.
4 du ad. Otorduez mintzatuz, otordu horretarako prestaturikoa jan. Presaka prestatutako bazkaria egin ondoren, erosketak egitera atera ginen. Baraua da jatordu bat baino ez egitea, eta jatordu hori egin behar da bazkaria egiten den orduan. Ekar ezazu ostatutik laurden bat ardo, opil bat eta lukainka bat, hamarretakoa egin dezagun. Eta gero, afaria egin dute Bonnet plazako ostatuan.
5 du ad. Adinaz mintzatuz, bete. Hogei urte egin ditu.
6 du ad. Denboraz mintzatuz, igaro. Egun gutxi egin ditu gurekin. Bi urte egin ditut erietxean.
7 da ad. Bilakatu, bihurtu. Zergatik Jainkoaren semea egin da gizon? Haren arerio egin naiz. Ur hura, Jesusen esanera, ardo egin zen. || Ipar. (zer egin zen halako? eta kideko galderetan, 'zer gertatu zen halakorekin', 'zer egoeratan da halako?' adierarekin). Zer egin dira urre eta perleria haiek? Usaiako konplimenduen ondotik, galdegin genuen zer egin zen Bordes jaun apeza.
8 du ad. (Eguraldiari buruzko zenbait gertakari adierazteko, singularreko hirugarren pertsonan). Hotz, bero egin. Gaur arratsaldean bero egin du. Hotzik egiten ez duen egunetan. Euria egin zuen. Elurra egin izan balu bezala.
9 du ad. Jokatu. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Musean egin. Pilotan egin dugu. Futbolean egingo diagu bihar.
10 du ad. Apustu egin. Burua egingo nuke ez direla garaiz helduko. Baietz egingo nuke. Ezetz egiten diat. Hutsik nabarmenenak ere, egingo nuke, ez dituzte behar den lekuan bilatzen.
11 du ad. Hizkuntzez mintzatuz, hitz egin. Ingelesez egiten entzun zionean.
12 du ad. (Pluraleko 1. pertsonan, aginteran (egin dezagun), perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Ik. eman1 16. Egin dezagun hil dutela mutil prestu bat. Egin dezagun nire kontra esan dituzun gauzak egiak direla.
13 du ad. (-ena egin esapidean, 'aipatzen denaren itxura egin' adierarekin). Zoroarena egin. Gaztearena egiten duten zaharrak. Ez ikusiarena egin nuen. Antzerki horretan zaldun maiteminduarena egin zuen. Uretan etzan eta hilarena egin zuen gero, gora begira, zeru hondargabe garbiari begira.
14 du ad. Tokiren baterantz edo batetik jo. Ezkerrera egin du. Nora eginen dut, Jauna, ez bada zugana? Etxe alderantz egin zuen. Egizu hemendik.
15 zaio ad. Iruditu. (Osagarritzat izenondo bat hartzen duela). Astun egiten zaizu eskari hau? Ezaguna egiten zitzaion aurpegi hura.
16 du ad. Erein; landatu. Artoa egiten duenak artoa jaten du. Egun batean egin ditugu gari guztiak. Babarruna, ilarra, patata eta beste gauza asko egin eta biltzen dira Gipuzkoako lurretan.
17 da ad. Egoera berrira ohitu. Txomin ez zen leku hartara egiten. Lanera azkenean egin zara. Oso egina zegoen mendi oihartzun guztietara. Eginda gaude etxe berrira.
18 Heg. (Ezkerrean ezartzen den aditzaren indargarri gisa, edo hura esaldiaren galdegaia dela adierazteko; delako aditza partizipio burutuan ezartzen da, eta aspektuaren marka egin-ek hartzen du). Gure iritzien desberdintasuna gutxitu egin du denborak. Lehena berriz entzuteak luzaroan aspertu egiten du. Nahigabetzen nauenak, ordea, poztu egiten nau biziro beste alde batetik. Beste guztiak itsutu egin al ditu Jainkoak? —Zer esan du? —Etorri egingo dela esan du.
19 Pertsonez mintzatuz, heldua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Etxeguren gizon egina da. Gizonezkoak, umeak eta andre eginak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira. Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori. Egiok egileari eta emaiok emaileari. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Ez dagiala zimiko, nahi ez baduk zarramiko. Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Ez egin bakarrean eder ez denik kalean. Habia egin deneko, txoria hil. Otarre egiten duenak saskia egin dezake. Ura joanda presa egin. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke.
egin2
1 iz. Egitea, egintza. Apostoluen Eginak. Zure eginak dira zure epaile. Ez dut bekaturik ikusten nire eginetan, ezta biraorik ere nire esanetan. Bakoitzari bere eginen arabera. Niri sinetsi nahi ez badidazue, nire eginei sinets iezaiezue. Gure eginek erakutsiko dute gure hitzek baino garbiroago. Eginak egin, eta hor konpon.
2 (Adizlagun batekin). Hona ene gaizki eginen ordaina! Ongi eginen saria, sarritan da mingarria.

Esaera zaharrak

Atsegina bikun da, denean laster egina. Eginak ez du eginkizunik. Nekez denean egina, atsekabetzen da atsegina.
eginahal
iz. Batez ere pl. Ahalegina. Eginahal guztia egin. Lurreko neke eta eginahal guztiak egiazki deus ez direla. Hizkuntza egungo premietara egokitzeko darabiltzagun eginahalak.

Aztergaia: eginahal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eginahalean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: eginahala , eginahal guztian .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eginahalean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "aurretik emandako arrazoiarengatik hobe litzateke egin-ahal idaztea eta era berean egin-behar" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "eginahalka. Bortzerrietan,Malerrekan eta Baztanen oso arrunta".

 - [E116]: "eginahalka adizlagunaren 3 agerraldi ikus litezke OEHn (Euskal Esnalea 1916 eta 1925; Herria 1957; bestetan ez dut aurkitu); jasotzekotan, sarrera gisa jasotzekoa da (cf jauzika, saltoka, eta abar), eta eremua zehaztuz: Naf. bada, eta beste nongoa da?".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "eginahalka adlag. zalapartan ibili da, eginahalka (sarrera)".

eginahal guztian
adb. Eginahal guztiak eginez. Lotu zitzaizkion nekazariak beren lurrari eginahal guztian.

Aztergaia: eginahal guztian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGINAHAL GUZTIAN (eginala guztian G-goi-azp; eginal guzietan AN-gip). Ref.: Gte Erd 2. Con todas las fuerzas, lo máximo posible; a toda velocidad. Cf. EGINAHALEAN. [Bekatu] oriek egin al guzian bere baitatik edo beregandik kenzen ez dituena. Mb IArg I 215. Gozarotuko du egin-al guztian, adiskiderik amatuena balu bezalaixen. Izt C 227. Egin-al guzian arreba alaitu nai izan zuen. Lard 194. Goazen bada egiñal guzian bertara. Arr GB 126. Alabatzera nua / egiñal guziyan. Xe 174. Abiatu naiz egiñal guztian beregana. Ill Testim 27. Lotu ziren nekazariak beren lurrari egin aal guzian. Izeta DirG 111. An asi zan ezkutari gizajoa bi bideetatik ustutzen egiñ-aal guzian. Berron Kijote 189. Gure egiñ al guztian burua kendu bear genioke. AA III 628. Nere egin-ahal guzian bilhatu dudala [...] guzien ona. Jnn SBi 132

adib: eginahal iz. Batez ere pl. Ahalegina. Eginahal guztia egin. Sartzeko eginahalak eginagatik. Lurreko neke eta eginahal guztiak egiazki deus ez direla. Hizkuntza egungo premietara egokitzeko darabiltzagun eginahalak. eginahalean adb. Eginahalak eginez, ahaleginean. Eginahalean atera ziren handik. Eskoletan ari dira sartzen eginahalean katalana, ez ikastola berezietan. || Lotu ziren nekazariak beren lurrari eginahal guztian.

eginahal guztian 3: Aizu (“Ehiztari sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian”), Jakin (“Nolanahi den, etnia minoritarioen iraupena eta garapena galarazten ditu eginahal guztian”), Erlea (“Biak eginahal guztian borrokan ari zirela, beste Indioa ailegatu zen, Brebiarioa ekarri behar zuena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eginahal guztian 18: Jose Morales 6 (“Eta arrano hori bera, bere gelatik irten eta - paperak besapean dauzkala - nagusiaren bulegora hurbildu bezain laster, arineketan hasten da hanken eginahal guztian, galeperraren antzera”), Karlos Zabala 2 (“Gidaria zaldiei jo eta jo ari zen eginahal guztian eta hitz zantarrez eta kolpez baino ez zuen lortzen lauoinka joan zitezen”), Xabier Olarra 2 (“eta orduan berehala hastea eginahal guztian lanean”), Pello Lizarralde (“Eta gero kaleetan barrena joan nintzen lasterka eginahal guztian beldur bainintzen auzokide edo ezagunen batek ni ikusi eta nire aurpegia ezagutuz gero hura ere izutu egin zitekeelako”), Ander Irizar (“Eginahal guztian saiatzen zen alegiazko errealitate hura xehetasun osoz azaltzen; gizakiak eta paisaiak ere halaxe deskribatzen zituen: zorrotz eta zehatz”), Elizen arteko Biblia (“Eta orain, Jainko Jauna, Errege, Abrahamen Jainkoa, barkatu zeure herriari! Izan ere, betidanik zeure ondare duzun herria suntsitu egin nahi dute eginahal guztian”), Patxi Ezkiaga (“Han eta hemen zelatariak ipini, gau-txandakoenak entzun, soka-suzko arkabuzei, gutxik bazekarten ere, gehienak zizpadunak zituzten eta, haize eman, eta horrela beti eginahal guztian”), Monika Etxebarria (“Jardun egiten du horrek, eginahal guztian bizi da”), Anton Garikano (“belarriak eginahal guztian hauek denak bateratu nahi eta beti dago hauek harmonizatzeko zorian, baina ez ditu inoiz guztiz aditzen, ez ditu inoiz erabat harmonizatzen, eta azkenean, iluntzean, bata bestearen ondoren ahitzen dira soinuak, eta harmonia makaltzen, eta isiltasuna abailtzen”), Juan Garzia 2 (“Eginahal guztian iharduki zion”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

guzti-an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eginahal sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eginahal sarreran.

eginahalak egin
du ad.-lok. Ahalegin guztiak egin. Eginahalak egin zituen sartzeko. Eginahalak eginda ere nahiko lana bazegok. || (bere, neure eta kidekoekin). Bere eginahalak egin zituen lan horretatik gibelatzeko. Gure eginahalak egin ditugu agerian ezartzeko.

Aztergaia: eginahalak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

eginahalean
adb. Eginahalak eginez, ahaleginean. Eginahalean atera ziren handik. Eskoletan ari dira sartzen eginahalean katalana, ez ikastola berezietan.
Loturak

Aztergaia: eginahalean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eginahaletan
adb. Eginahalean. Eginahaletan saia gaitezen.
Loturak

Aztergaia: eginahaletan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGINAHALETAN (AN-gip ap. Gte Erd). Con todas las fuerzas; a toda velocidad. "Egiñaletan dioa (AN-gip)" Gte Erd 2. Cf. EGINAHALEAN. Aterpekoak baziarduen egiñaletan Berrio-Otxoaren bizitzea ereztuten. Ag Kr 98. Ekaitza indarrean eta egiñaletan gañera badatorkio. Ag G 152. Eta egiñaletan an joan zan Pernandoren billa. Muj PAm 59. Egiñaletan saia gaitezen. SMitx Aranz 96. Berengana noa egiñaletan. Txill Let 139. Arraitxoak arri-azpitik atera ta egiñaletan biurtzen ziran. Anab Poli 14. Ofizinan egiñaletan ari ziren gauzak antolatzen. Izeta DirG 103

eginahaletan 26: Consumer, Berria 13, EiTB 8, Jakin 2, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eginahaletan 22: Berria 4, Matias Mugica 4, Xabier Montoia 3, Aigeru Epaltza 2, Koro Navarro, Fernando Rey, Elizen arteko Biblia, Oskar Arana, Asisko Frantzizko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta eginahalean ere azpisarrera denez, jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eginahal sarreran.

eginahalka
adb. Eginahalean. Zalapartan ibili da, eginahalka.
eginarazi, eginaraz, eginarazten
1 du ad. Egitera behartu. Ik. eragin1 5. Jauregi eder hori eginarazi zuenak. Euria onen eta gaiztoen gainera eginarazten duen Jauna. Barre ederrik eginarazi digu jauregian. Hark eginaraz diezazkizukeen hutsen kontra. Eztei bidaia luzea eginarazi zion.
2 du ad. (irri egin, negar egin eta egin-ekin eratutako kideko aditzen arazleak sortzeko). Ez dut gogoan beste deusik, baizen zuri irri eginaraztea. Abereei hitz eginarazten.

Aztergaia: eginarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: egin erazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eginaraz, eginarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "merezi luke sartzea, ez? Kontuan izan gero eraginarazi sartu dela" (1994-10-20)

 - [K201]: "ez dakit nolatan ez zegoen lehendik hartua. Izan ere ez dago dena eragin-ekin konpontzerik eta horretaz gainera, tradizio zabala du (Ik. Orotarikoan, e.a.): "Aulkia eginarazi zidan" (ez "aulkia eragin zidan")" (2005-07-19)

eginarazle
iz. Eginarazten duen pertsona. Pairarazi dizkiguten gaizkien eginarazleetarik zenbait kondenatuak izan dira. || Gure jaun erretorea, otoitz-eginarazle eta kantarien gidatzaile. Mutil mehats, handi, irri-eginarazlea, begitartea beti serios, haatik.

Aztergaia: eginarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: egin arazle / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: egin erazle / ElhHizt: - / EskolaHE: +

eginbehar
iz. Egitekoa; eginbidea, betebeharra. Erlezainaren eginbeharrak. Nire pozik handiena izango litzateke, apaiz jaunak, zuen eginbehar jainkozkoan ahalik gehiena laguntzea. Nire eginbeharra bete dut. Lapurtu duena jabeari bihurtzeko eginbehar estua. Akademia orok berezko duen eginbeharrari uko egingo balio.

Aztergaia: eginbehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Zuzenbidearen esparruan bereizi beharrekoak dira "betebeharra" (="obligación"), "eginbeharra" (="deber") eta "eginbide" (="diligencia"). Horregatik, sakontasunetan ez sartzeko, hobe da adierarik ez jartzea, erabilerak kasuan kasuko esangura finka dezan".

 - [E116]: "Lehen itzulian erabaki genuen adiera horiek ematea, tradizioa oinarri harturik. Bigarren itzuli honetan ez dugu, normalean, lehen itzulikorik aldatzen, nahiz azalpenak-eta osatzen edo egokitzen ditugun. Egia da AUk aipatzen duen auziak ere baduela sustrairik tradizioan, baina Hegoaldeko tradizioan (ikus OEHko oharra, eginbide sarreran: "Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales del s. XIX", eta 7 adieratan banatua ageri da sarrera hori); bigarren mailako adiera(k) zehazteko modu erosorik ez badugu ("eginbide iz. 1 'eginbeharra, obligazioa'. 2 Zuz. 'ez-dakit-zer'), "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unean erabakitzeko utz daitezke adierak. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "utzi dagoen bezala".

eginbide
1 iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar den gauza; zerbait egitera behartua egotea. Ik. eginbehar; betebehar. Kristauek igandero meza entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea. Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere iturria?
2 iz. zuz. Organo judizial baten egintza, prozesua antolatzea helburu duena. Hainbat eginbide berriz egiteko eskatu zuen Auzitegiak. Egitatea egiaztatzeko egin beharko diren eginbideak aipatzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: eginbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'eginbeharra, obligazioa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eginbehar, obligazio

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Zuzenbidearen esparruan bereizi beharrekoak dira "betebeharra" (="obligación"), "eginbeharra" (="deber") eta "eginbide" (="diligencia"). Horregatik, sakontasunetan ez sartzeko, hobe da adierarik ez jartzea, erabilerak kasuan kasuko esangura finka dezan".

 - [E116]: "Lehen itzulian erabaki genuen adiera horiek ematea, tradizioa oinarri harturik. Bigarren itzuli honetan ez dugu, normalean, lehen itzulikorik aldatzen, nahiz azalpenak-eta osatzen edo egokitzen ditugun. Egia da AUk aipatzen duen auziak ere baduela sustrairik tradizioan, baina Hegoaldeko tradizioan (ikus OEHko oharra, eginbide sarreran: "Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales del s. XIX", eta 7 adieratan banatua ageri da sarrera hori); bigarren mailako adiera(k) zehazteko modu erosorik ez badugu ("eginbide iz. 1 'eginbeharra, obligazioa'. 2 Zuz. 'ez-dakit-zer'), "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unean erabakitzeko utz daitezke adierak. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "utzi dagoen bezala".

eginbidea egin
du ad.-lok. Eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere eginbidea argitaratzaileak.

Aztergaia: eginbidea egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eginbide (Referido a cosas).Función. * Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari bere eginbidea egin gabe. Dv Lab 182

LB: 4 “Liburuen eginbidea egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: 17,43” (Euskal Herriko Agintaritza); EPG: “Nik nire eginbidea egin behar dut” (Elena Touyarou); ETC: 12 “Utzi aitzin hitza hartu zuen eta ondotik bilkuratik atera zen, bere «eginbidea egin duelako sentimenduarekin” (Eneko Bidegain)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: eginbide obligación, deber, necesidad; bere eginbidea, behintzat, egiten du: al menos cumple con su obligación.; Labayru: 0

Bestelakoak

eginbide iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar den gauza; zerbait egitera behartua egotea. Ik. eginbehar; betebehar. Kristauek igandero meza entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea. Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere eginbidea argitaratzaileak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea ezabatu eginbide sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eginbide sarreran.

eginbidetsu
adj. Ipar. Eginbeharrak egiten dituena. Domingo, izan al zara eginbidetsua, lanean jarraikia, fedean kartsua, senar leiala?

Aztergaia: eginbidetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egibeharrak egiten dituena.

egindura
iz. Ipar. Tankera, itxura. Egindura ederreko behia. Oihalaren egindura.

Aztergaia: egindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: egindura CatLav "Instrukzionea gabe berze zuen egindura guziak alfer eta fruiturik gabe gelditzen dire"; CrIc "Emon eutsen balio ezin andiagua gizona zanez igaro zituban neke, izerdi ta egindura guztiai"; Gy "Tigre, hartz, otso eta bertze puxantzen egindurak"; Jnn SBi "Berak etzuen axolarik gorputzeko eta begitarteko eginduraz"; Zub "Egindura eta itzuliak eskualdunki ibiltzea"; eindura Monho "Nahiz ez den hetan, Ez hekin einduretan, Deus ere ikusten, Biziorik baizen".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egindura EB 2 (Azurm "Prozeso hortan sortu da liburu hau: bai mamian eta bai bere eginduran nabari zaio"; HezkSaila 1984 "Egindura ezberdinetako pinturak fabrikatu, beraiei harea, hautsak, lurrak, errautsa, e.a. gehituz"); egindüra IE 1 (GH 1938 "Frantziako Probintzietan,/ Jei eta igant' egünetan,/ Agertzen dira kharriketan / Xahar eta gaztien suñetan,/ Ezinagoko egindüraz,/ Bai eta aphañdüraz,/ Eder diren suñetakuak,/ Muda zahar aspaldikuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egindura : Euskalterm 2 ('textura', ehunkera sinonimoarekin, eta azal-egindura 'textura superficial'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egindura : Casve EF (egindüra: 1 confection; 2 façon, forme; 3 conduite), Lh DBF (action, effort, travail), DRA (1 acción; 2 forma, traza, hechura), PMuj DVC (1 acción, acto, ejecución, operación; 2 forma, estructura, hechura). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

tankera, itxura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Seguru hala dela? OEHk dioenaren arabera, bada egindura 'egintza' ere, ('acción, acto')".

 - [E116]: "Zuzena da MAren galdera, 'egintza, egitea' ere adierazten baitzuen; baina, dirudienez, baztertutzat eman du lantaldeak adiera horretakoa (Goietxerena da azken lekukotasuna); guk, berriz, tradizioaren berri emanez osa dezakegu: ... 1 Zah. 'egintza, egitea'. 2 'tankera, itxura'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "bi adibide erantsi: egindura ederreko behia; oihalaren egindura".

eginen
iz. Batez ere bizk. Egitekoa. Nire eginenik beharrena nire salbazioa da.

Aztergaia: eginen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

egitekoa.

eginerraz
adj. Egiten erraza.

Aztergaia: eginerraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

egingai
1 iz. Egitekoa; egitasmoa. Egingai egoki eta ausartenak.
2 adb. Egiteko, egin gabe. Hauxe dugu egingai atal berri honetan.

Aztergaia: egingai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egingai (eta egingei) 5: Alz Ram ("Ta gure egin gaia ondo zuzendu degu; ezer ere etzaigu aztu"), Ldi IL ("Etxeguren'ek egingai txiki bat egiteko bai omen bide-ertzari begira"), Casve SGrazi ("Berriz, Haitxandi, herrian / handi tiagü nahigabiak, / Bena dütük agertüko / hobekin hire egingeiak"), MEIG-NEtx 3 ("Horregatik noski, ez dut behinere aurrez maketarik egiten eta nere lana egingaiean bertan burutzen dut zuzen-zuzen", "Berau da neretzat bere buruaren eredu; lana zehazten, zabaltzen, aldatzen eta bere egokiera arkitzen doan neurrian, egingaia bera bilakatzen da geroko egitekoaren ispilu", "Egingaia, mamitzekotan dagoen era da") // Ik. OEH argitaratuan gainera: JE GH 1929 ("Hiriart arkitektak asmatu egingaiak #mdash#proyectos"), Etxde Egan 1961 ("Berak zuzendutako egingaiak #mdash#proyectos") // Cf. gainera: egin-gai , Or Aitork ("Beraz, ez liteke guzialdun, Berak ez egin-gaiaz baliatuki baizik onik egin ez balezake" #mdash# si condere non posset aliquid boni, nisi ea quam non ipse conderat adiuvaretur materia).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egingai (eta egingei) 6: Alz Osaba ("Lanak, gizonaren trebetasun mardulak sendotu, adimenaren su gartsua pizkortu ta egingai egoki ta ausartenak bururatzen dizkio"), Saioka/7 ("Hauxe dugu egingai atal berri honetan: garai oso bat berregiten ikastea, hartan ageri ziren funtsezko ikuspegietarik batere gal ez dakigun"), Casve SGrazi (OEHko agerraldi bera), Herr 1992 ("Bil Xokua, 1991ean bere lanen hobeki egiteko hartü dü etxe bat eta haren bidez egingei hanitx betetzen dütü orai: mus txapelgoa, haurrentzat animazione eta beste..."), A. Gabikagogeaskoa ("Era honetan, juduak, komunistak eta frantsesak, bere egingai zilegizkoenak omen dituen gauza berberez akusatzen ditu"), X. Amuriza ("Bertso eskola batean, eta lekuan lekuko preminen eta interesen arabera, egingaien zerrenda amaibakoa izenta daiteke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egingai : AB38 2 ('boceto' eta 'que está por hacerse' itzuliak), HiztEn (egiteko dagoena; proiektua) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egingai : ElhHizt (proyecto, plan), HiruMila (trabajo o quehacer próximo a realizar), Casve EF (egingei: projet), Lh DBF (egingei: ce qui est à faire; projet), DRA (proyecto), PMuj DVC (egin-gai: 1 realizable; 2 que está por hacerse, labor por hacer, tarea, empresa; 3 esbozo, bosquejo, diseño, boceto, proyecto, programa, plan de obra, plano; 4 proposición, moción, propuesta); egingaitasun : PMuj DVC (capacidad para obrar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egitekoa; egitasmoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEH ikusita, bost autoreren lekukotasuna dagoenean g.er. al da?".

 - [E116]: "OEHko bost autorek eta EEBSko beste bostek erabili dutena ez da, berez, g.er. izango; baina konparatzen bada egiteko, egitasmo (eta proiektu) hitzen erabilerarekin, benetan g.er. da. Eta informazio hau ere egokia da, nire ustez. Zer diozue besteok? Forma honetan ez ezik, bestetan ere egiten baitira holako bereizketak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "bi adibide gehitu: egingai egoki eta ausartenak; hauxe dugu egingai atal berri honetan".

egingarri
adj. Egin daitekeena. Mesedea?, egingarria bada zergatik egingo ez diot bada?

Aztergaia: egingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garri berri-salbuespenekoa; aditz-esapideetako egingarriak zein bere lekuan jasoko dira: cf. irri-egingarri, negar-egingarri, zapart-egingarri, etab.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

egin daitekeena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "egingarri: hor eskaintzen diren adibideetan, ene aburuz, egingarri baino egokiagoak lirateke eragingarri -rekin osatuak: irri-eragingarri, negar eragingarri, etab.".

 - [E116]: "XK-k aipatzen dituenak, lantaldeak aipatzen dituenak bezala, "zein bere lekuan" ikustekoak dira, eta ez egingarri-ren adibideetan. Proposamena: utzi onartzekoa dena, eta kendu ohar osoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "OK".

egingo
iz. Batez ere bizk. g. er. Egitekoa. Gizartean ere gizon bakoitzak bere egingoa du.

Aztergaia: egingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egitekoa.

eginkari
1 iz. Hesteetan dagoena hustean sortzen den hondakina. Ik. gorotz. Idi eta behi eginkaria sua egiteko lehortu. Bere eginkariak egiteko bazuen pixontzi bat.
2 iz. zah. Egitea, ekintza. Sehiak bizkitartean Isaaki erran zizkion bere eginkari guztiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: eginkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 Zah. 'egintza'; 2 Eufem. 'obramendua'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: ""obramendua"?"

 - [E116]: "arrazoi du PXk, definitzaile gisa ageri den 'obramendua' markatua baita lehen itzulikoetan: Heg. Herr. 'giza kaka'".

 - [E116]: "Proposamena: ... 2 Eufem. 'obramendua, giza kaka'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "OK".

eginkariak egin
du ad.-lok. Sabela hustu. Ik. libratu 3. Pentsatzen ahal duzu nolako kiratsa zegoen komunean, bata bestearen ondoren gure eginkariak egitera joan ginenean.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper