50535 emaitza bilaketarentzat - [13851 - 13900] bistaratzen.

eginkizun
1 iz. Egitekoa, zeregina. Ik. betekizun; betebehar. Eginkizuna bete, egin, amaitu. Eguneroko eginkizunak egiteko. Hoa agudo heure eginkizunera. Gau hartan lo egitea ez zen eginkizun erraza. Gizonak badu mundu honetan makina bat eginkizun. Beste eginkizun bat sortu zitzaion santuari bete beharra. Bernardo bere eginkizun batera erbesteratu zen batean. Berak laguntzen dio apezpikuari arimak zaintzeko eginkizunean. Gure hizkuntza aldi eta eginkizun berrietarako egokitzen.
2 adb. Egin daitekeena. Gizonentzat ezin eginezko gauzak eginkizun dira Jainkoarentzat. Ezinkizun da hori, ez eginkizun.
3 adb. Egiteko, egin gabe. Euskal literaturan eginkizun ditugun zenbait egiteko.

Esaera zaharrak

Eginak ez du eginkizunik.

Aztergaia: eginkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eginkor
1 adj. Eraginkorra.
2 adj. Egingarria, egin daitekeena.

Aztergaia: eginkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-11-03 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. 1 eraginkor; 2 egingarri ('egin daitekeena' adieran, alegia).

egintza
iz. Norbaitek egindako gauza. Ik. egite; ekintza; egiteko. Limosnak eta beste egintza onak. Fedeko egintzak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. Errukizko egintzak. Aurrezki Kutxak babesturiko egintza. Nire eskuetako egintza hau.

Aztergaia: egintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egiptoar
1 adj. Egiptokoa, Egiptori dagokiona. Egiptoar idazlea.
2 iz. Egiptoko herritarra. Egiptoarren jakinduria.
Azpisarrerak

Aztergaia: egiptoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) Munduan zehar (“egiptoar esklabu gaztetzat hartua”), UnescoAlb (“egypziar dirudunen artean”), J.A. Agirre (“Merkatariek Egipto-ar gizuren bati birsaldu zuten”); a2) Kirolak 1975 (“Egyptiar jatorriko Astronomi Dantza”), I. Elizegi (“Egiptiar harrizko irudien artean igarotzerakoan”), GaztEntz (“Hebraitar, egiptoar, erromatar eta greziar zibilizazioetan”, “egiptiar piramide bikainetan”), X. Mendiguren B. (“egiptoar literaturen eragina”), Tutankamon-en hilobia (“Egiptoar Saileko begiratzailea”), Atlantida (“egiptoar iturrien arabera”, “egiptoar kronologia”), Teknologia/DBH (“Egiptoar baxuerliebe honek Akenaton faraoia irudikatzen du”); b1) B. Larraul (“Maria Ejiptotarra”), Atlantida (“Selandria egipziarra”), UnescoAlb (“agintari eta bisionario egypziarrak”), Tutankamon-en hilobia (“zenbait agintari eta funtzionario egiptoar aurrean zirela”), Tutankamon-en hilobia (“hiru ikuskatzaile egiptoar”); b2) GaztEntz (“tenplu egiptiar eta greziarrak bezalaxe”), Bitez (“Arte egiptoarretik”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

egiptoera
iz. Antzinatean Egipton mintzatzen zen hizkuntza.

Aztergaia: egiptoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 47

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

egiptologo
iz. Antzinateko Egiptoko zibilizazioan aditua den pertsona. Latinisten, historialarien, epigrafisten edo egiptologoen laguntza gabe hori guztia erabakitzea konplikatua izan litekeela.

Aztergaia: egiptologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB 32 (Argia 4, Berria 6, EiTB 7, Elkar 11, Erlea 1, Goiena 3); ETC 220

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: egiptologo iz. egiptólogo, -a / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa da eta sartzekoa.

egitada
iz. bizk. Egitatea.

Aztergaia: egitada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. egitate / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

egitatea.

egitamu
1 iz. Itxura; bereziki, egitura. Egitamuz, usainez, kolorez, kanpoan zu zara gaur erregina.
2 iz. Egitasmoa, egitaraua. Gaurdaino gure artean egin den hizkuntza-egitamurik osoena.

Aztergaia: egitamu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta egitasmo?" (1994-10-20)

egitarau
iz. Ospakizun edo ikuskizun baten zatien berri ematen duen izkribua. Ik. programa. Herriko jaietako egitaraua. Euskaltzaleen Biltzarrak antolatutako egitaraua erabat bete zen.

Aztergaia: egitarau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egitasmo
iz. Egin asmo den gauza baten berri ematen duen txostena; txosten horren arabera abian jartzen den lana. Ik. proiektu. 1993ko egitasmoan esaten zenari jarraikiz, erdal atzizkien euskal ordainak zertan diren aztertu du LEF batzordeak. Euskaltzaindiaren bi egitasmo nagusiak aurkeztu dituzte Bruselan.

Aztergaia: egitasmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: [ik. oharra, s.u. egitamu:] "eta egitasmo?" (1994-10-20)

egitate
iz. Egitea, egintza. Nire hitz, gogoeta eta egitate guztiak badakizki. Jainkoaren graziaren egitate azkarraz. Gure bizio eta egitate gaiztoak. Egitate arbuiagarria.

Aztergaia: egitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egite
iz. Egintza. Jainkoaren egite miragarriak. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Gizakia bere egiteen jabe da.

Aztergaia: egite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egitez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egitezko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egitez

egiteko
iz. Norbaitek egiteko duen gauza, norbait ari dena edo norbaiti dagokiona. Ik. eginkizun; zeregin. Gorputza hilduratzea, heztea eta menderatzea da kristauaren egiteko handia. Zer da gure bizia bera salbamenduko egitekoaren aldean? Euskaltzaindiak bere egitekoak betetzeko behar dituen laguntzak. Eguneko egitekoak bukatu ondoan. Ez da ongi gizona emakumeen egitekoetan sartzea. Mundu honetako egitekoak ezertan ez dituena. Egitekoak geroko uztea. Bere egitekoetan ziharduela. Ez da hori zure egitekoa. Bada, idazteari dagokionez ere, ez naiz egiteko gabe.

Aztergaia: egiteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egitekoa egin
du ad.-lok. Ezegitekoa egin. (Ironiaz edo gutxiespenez erabiltzen da). Guk egin dugu egitekoa!

Aztergaia: egitekoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egiteko 2. (V, G-goi, B; Lar) Ref: A; JMB At. Acción; hecho, obra. (A menudo en sentido peyorativo). "Egitekoren bat egin (Vc), hacer alguna picardía" A. "Egitekoren bat egin, hacer algo bueno (sentido irónico). Mutiko orrek egin dau egitekoren bat" Zam Man 28. "Acción desgraciada, delictiva" JMB At. Cf. EGITEKOA EGIN. v. egintza. EGITEKOA EGIN. a) "Guk egin ddoagu egitekoa!, ¡qué hazaña hemos hecho! (V-arrig)" A EY III 299. "Nik egin dot egitekoa!, ¡qué enormidad he hecho yo! Unos lo dicen en el sentido de '¡qué disparate!', otros en el de ¡qué hazaña!'" Ib. 283. Cf. supra (2). * Oraindik egingo det nik egitekoa. Ag G 310. Aurten egin dau baña / egitekua. Enb 167. Egunen baten ein biar dot eitxekoren bat. SM Zirik 120. b) Hacer sus necesidades. * Jezar leku batera igon eban Aramaiok eta... egitekoa egin eban. Kk Ab II 13.

LB: “Argi ikusi nuen atsekabe ugari zetozkidala gainera; baina egitekoa eginda zegoenez gero, ez nuen kezka handirik” (Karmel), “Bertze ikuspuntutik, baina... ez al zen aski eta sobera izanen buruan zuèn egitekoa egitea, zeren, hura, bertzerik gabe, bere errebeldiaren adierazpidea izan baitzitekeen, apezaren autoritatearen aurka” (Elkar); EPG: 19, ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: egitekoa egin hacer una hazaña/enormidad; hacerla buena, hacer un disparate guk egin dugu egitekoa!: ¡qué hazaña hemos hecho! hik egin duk egitekoa, babo horrek!: ¡buena la has hecho, majadero!; Adorez: egiteko 4 loc. nik egin dut egitekoa!: ¡vaya disparate lo que he hecho! / ¡qué hazaña he realizado!; Labayru: 0

Bestelakoak

egiteko 1 iz. Norbaitek egiteko duen gauza, norbait ari dena edo norbaiti dagokiona. Ik. eginkizun; zeregin. Gorputza hilduratzea, heztea eta menderatzea da kristauaren egiteko handia. Zer da gure bizia bera salbamenduko egitekoaren aldean? Euskaltzaindiak bere egitekoak betetzeko behar dituen laguntzak. Eguneko egitekoak bukatu ondoan. Ez da ongi gizona emakumeen egitekoetan sartzea. Mundu honetako egitekoak ezertan ez dituena. Egitekoak geroko uztea. Bere egitekoetan ziharduela. Ez da hori zure egitekoa. Bada, idazteari dagokionez ere, ez naiz egiteko gabe. 2 iz. Egitea, egintza. (Batez ere egitekoa egin, egitekoren bat egin eta kideko esapideetan erabiltzen da, ironiaz edo gutxiespenez). Ik. azio; ezegiteko. Egunen batean egin behar dut egitekoren bat. Guk egin dugu egitekoa!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina oharra eta adibidea kentzea komeni da egiteko 2 sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egiteko sarreran.

egitekoren bat egin
du ad.-lok. Ezegitekoren bat egin. (Ironiaz edo gutxiespenez erabiltzen da). Egunen batean egin behar dut egitekoren bat.

Aztergaia: egitekoren bat egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egiteko 2. (V, G-goi, B; Lar) Ref: A; JMB At. Acción; hecho, obra. (A menudo en sentido peyorativo). "Egitekoren bat egin (Vc), hacer alguna picardía" A. "Egitekoren bat egin, hacer algo bueno (sentido irónico). Mutiko orrek egin dau egitekoren bat" Zam Man 28. "Acción desgraciada, delictiva" JMB At. Cf. EGITEKOA EGIN. v. egintza. EGITEKOA EGIN. a) "Guk egin ddoagu egitekoa!, ¡qué hazaña hemos hecho! (V-arrig)" A EY III 299. "Nik egin dot egitekoa!, ¡qué enormidad he hecho yo! Unos lo dicen en el sentido de '¡qué disparate!', otros en el de ¡qué hazaña!'" Ib. 283. Cf. supra (2). * Oraindik egingo det nik egitekoa. Ag G 310. Aurten egin dau baña / egitekua. Enb 167. Egunen baten ein biar dot eitxekoren bat. SM Zirik 120. b) Hacer sus necesidades. * Jezar leku batera igon eban Aramaiok eta... egitekoa egin eban. Kk Ab II 13. Corpusak: LB: ;EPG: ; ETC: Hiztegiak: Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: egiteko 2 iz.hecho, obra, acción. Sarritan zentzun gatxeresleaz. Mutiko horrek egin dau egitekoren bat, begietan igarri deutsat eta: Algo ha hecho ese niño, se lo he notado en los ojos

Bestelakoak

egiteko 1 iz. Norbaitek egiteko duen gauza, norbait ari dena edo norbaiti dagokiona. Ik. eginkizun; zeregin. Gorputza hilduratzea, heztea eta menderatzea da kristauaren egiteko handia. Zer da gure bizia bera salbamenduko egitekoaren aldean? Euskaltzaindiak bere egitekoak betetzeko behar dituen laguntzak. Eguneko egitekoak bukatu ondoan. Ez da ongi gizona emakumeen egitekoetan sartzea. Mundu honetako egitekoak ezertan ez dituena. Egitekoak geroko uztea. Bere egitekoetan ziharduela. Ez da hori zure egitekoa. Bada, idazteari dagokionez ere, ez naiz egiteko gabe. 2 iz. Egitea, egintza. (Batez ere egitekoa egin, egitekoren bat egin eta kideko esapideetan erabiltzen da, ironiaz edo gutxiespenez). Ik. azio; ezegiteko. Egunen batean egin behar dut egitekoren bat. Guk egin dugu egitekoa!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina oharra eta adibidea kentzea komeni da egiteko 2 sarreratik.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egiteko sarreran.

egitekotsu
adj. Egitekoz betea. Alferra beti egitekotsu.

Aztergaia: egitekotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Sartu egingo nuke. Egia da ez dela asko erabili, baina lekukotasun gutxiagoko hitzak badaude e letraren zerrendan. Gainera Juan Gartziaren adibide bat aurki daiteke Ereduzko prosa gaur corpusean; beraz, hizkera literarioan behintzat bizirik dagoela esan daiteke".

 - [E208]: : "egitekotsu: Zergatik baztertu? Autore batzuetan dokumentaturik aurkitzen da".

 - [E116]: "Axularren 2 testuinguru eta Gasteluzarren hirugarren bat eskaini ditu OEHk, bi adieratan banatuak; eta ondoko hiru mendeetan ez du inork erabili (eskura ditugun testuetan, alegia): horrelakoak "baztertuak" daudela esan ohi dugu. Egia da J. Garziak erabili duela, bai [+perts.] azpikategoriako izenekin (gnmo, pertsona) eta bai [-perts.] motakoekin (bizimodu, isiltasun, zurrumurru); eta baita J.M. Irigoienek ere, baina Lur bat haratago liburuan (egiteko, egite, esku izenekin). Aipa liteke, nahi baduzue, "izond. g.er." markatuz, baina adierak-eta euskara-euskara hiztegia landu behar dutenen esku utziz".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "izond: alferra beti egiekotsu".

egiteratu, egitera/egiteratu, egiteratzen
du ad. g. er. Gauzatu. Ik. egikaritu.

Aztergaia: egiteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egitera(tu), egiteratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

egitez
adb. Egiteen bidez. Egitez, eta ez hitzez, erakutsi digunean. Euskaltzaletu da buruz eta bihotzez; ez, ordea, egitez.
Loturak

Aztergaia: egitez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egitezko
adj. Egiteen bidezkoa. Egitezko bekatua.
Loturak

Aztergaia: egitezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egitezko 7: Añ 2 ("ez aozkoa, ezpada eskuz ta egitezkoa", "pekatu egitezkora igaroteko gogorik edo deseorik ez euki arren"), Itz Azald 2 ("Gogozkoa, berbazkoa eta egitezkoa; gogozkoa izango da [...] eta egitezkoa, egikerakaz egiten danean, lapurretea legez"), Ldi IL ("Ta, bestetik erderaz aritzea errezago, bestetik erderaren bidez geren buruok ederrago erakusten aal, milla akiakula sumatzen ditugu egitezko erdeltzaletasun ori bidezkotzeko"), Vill Jaink 2 ("Bearrezko izate ori, ots, nezesidadea bi eratakoa izan diteke: egitezkoa bat, eskubidezkoa beste bat", "Baiña bestela gertatzea, asmatu ere ezin diteken gauza baldin bada, orduan beartasun ori ezta egitezkoa bakarrik, eskubidezkoa ere ba-da"). // Cf. gainera, Lç: "Hala nola, ungi egitezko irauterekin gloria eta ohore eta imortalitate bilhatzen dutenei, bizitze eternala".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egitezko 8: Akes ("Bigarren neke-iturria arimak bere izatezko, egitezko eta gogo-barruko aultasuna dau"), GAO 1992 3 (adib.: "Egitezko akatsak ezein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz"), EHAA 1995 ("Eskabideetan antzematen diren egitezko hutsegiteak edozein unetan zuzendu ahal izango dira, Administrazioaren kabuz edo interesdunaren eskariz"), HerriAdminLegea 1999 ("Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak"). // Cf. gainera: OinLegBizk 1990 2 ("Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia egitezko dekretoak Batzar Nagusien manualdia bukatzea dakar", "Deia egitezko dekretoan, hauteskunde-barruti bakoitzari 3garren atalak agintzen duenaren arauera dagozkion Biltzarkide, Ahaldun-Batzarkideak zehaztuko dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egitezko : AB50 4, Euskalterm 11 (horietan: egitezko delitu, e. estatu, e. esku-harmen, e. bekatu, bat-egitezko 2...) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egitezko : EuskHizt (adib gisa: egitezko bekatua), DRA (1 actuante, operante, que se manifiesta en obras; 2 especial, singular), PMuj DVC (empírico, práctico) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egite sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

egitezko bekatua.

egitura
1 iz. Gorputz baten, gauzaki baten edo multzo baten zatiak edo osagaiak antolaturik dauden era. Ik. estruktura. Gizartearen egiturak antolamendu bat adierazten du. Biztanleriaren egitura. Olerkia, edukiz eta egituraz, bikaina da. Perpausaren azaleko eta sakoneko egiturak. Ekonomia egiturak aldatu. Egitura aldaketak. Egitura akatsak. Egitura berriko musika lana.
2 iz. Itxura. Susana, Helziasen alaba, ederra bere egituran, eta oraindik ederragoa bere ariman.
3 iz. Zerbaiten, bereziki eraikin baten, euskarri diren piezen multzoa. 1890. urtean eraikitako eraikina zen, baina zurezko egitura oso egoera onean zuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: egitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egituraketa
iz. Egituratzea. Ik. antolaketa. Unibertsitatearen egituraketa bereziki irakaskuntzan oinarritzen dela diogu.

Aztergaia: egituraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

egituratu, egitura/egituratu, egituratzen
du ad. Egitura eman. Talde bat egituratu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Multzo egituratuak.

Aztergaia: egituratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egituratu, egitura(tu), egituratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egituratu, egitura(tu), egituratzen

egituratzaile
adj./iz. Egituratzen duena. Nortasunaren elementu egituratzaileak.

Aztergaia: egituratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

egituratze
iz. Egitura ematea. Bertsoaren antolatze eta egituratze lan hori osorik burura daiteke kantatzen hasi aurretik.

Aztergaia: egituratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: estructuración.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

egiturazko
adj. Egiturarena, egiturari dagokiona. Ik. estruktural. Egiturazko arazoak eduki ditzake urtegiko horma nagusiak.
Loturak

Aztergaia: egiturazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): egiturazko 203: Elhuyar 2 (“egiturazko etiketak”, “etiketa semantiko edo egiturazko berriak sortu dituzte”), Consumer 2 (“Aldaketa handiak gertatzen direnean edo egiturazko berrikuntzak abian jartzen dituztenean, mesfidantza eta zalantza handiak sortzen dira han eta hemen”, “Kriska badu jatorri historiko bat, egiturazkoa”), Berria 127 (adib.: “egiturazko lanpostuak betetzen dituzten langileak”, “Emakumeenganako indarkeria egiturazkoa da”), EiTB 37 (adib.: “egiturazko erreformak berehala egitea nahi dute Europar Batasuneko Finantza ministroek”, “hazkundea areagotzeko, egiturazko beste erreforma batzuekin lagundu beharko dute”), Jakin 16 (adib.: “Egiturazko defizit demokratikoa dauka, beraz”), Argia 18 (adib.: “langabeziaren egiturazko arazoa”), DiarioVasco (“Mutiloako R-1 Areako eremu baten egiturazko antolaketa”); estruktural 135: Elhuyar 4 (“Biologia Estrukturalaren Unitatea”, “berrantolaketa funtzional eta estrukturala”), Consumer 12 (adib.: “akats estrukturalen bat estal baitaiteke horrela”, “arazo estruktural asko saihestu daitezke”), Berria 46 (“antropologia estrukturalaren aitak 100 urte beteko ditu”, “eskola porrota estrukturala edo teknikoa da”), EiTB 25 (adib.: “arazo estruktural bat konpontzea eskatu dio”), Jakin 17 (“Aldakuntza estrukturala da Bolognak dakarrena”), Argia 31 (adib.: “Hainbeste urtez arazo estruktural bat estaltzen aritu izanagatik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egiturazko : Berria 73 (adib.: “Egiturazko arazoak eta sasi tresnak”, “Egiturazko arazo bat dela ez dugu ahaztu behar”), Itziar Laka 52 (adib.: “egiturazko konbinazioak”, “badira egiturazko arrazoi sakonak”), Koro Navarro 19 (adib.: “Europar Batasunak adibidez, eskatzen dituzten egiturazko doikuntza-programak”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Hortaz, doikuntzaren ondorioz egiturazko langabezia-tasa handiko denboraldiak izaten direla azpimarratzen dute”), Xabier Arregi 5 (adib.: “formaren araberako egiturazko azterketak, zenbakiak, osagaien kokapenak eta handitasunak baimendu du”), Irene Aldasoro (“Larruazala da egiturazko beste elementu nagusia”), Xabier Olarra 2 (adib.: “egutegian eskala-handiko erregulartasun egiturazkoak atzemateko”), Josu Zabaleta 2 (“Beste erredundantzia batzuk egiturazko erregulartasun nagusiek eragiten dituzte”), Markos Zapiain (adib.: “Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten”); Jon Alonso (“egiturazko aldaketak”), Amaia Lizarralde (“balio neoliberalek ezarritako agendari ematen diote egiturazko lehentasuna”), Koldo Zauzo (“Egiturazko zenbait akats ekarri du uste ustel horrek”); estruktural 63: Berria 30 (adib.: “Sistemak oinarri estrukturala zuen, baina funtzionalagoa izaten hasi zen”), Filosofiako gida 10 (adib.: “Kontzeptu-mota bakoitzaren karakterizazio estrukturala zein funtzionala egiten du”), Xabier Arregi 9 (adib.: “Nahikoa litekeena da eraldaketa hau, berak planteatzen dituen arazoak, darabiltzan tresnak, beraren bidez definitzen diren kontzeptuak, erdiesten dituen emaitzak, ez daitezela izan, neurri bateraino, azterketa estrukturala deritzon horrekiko arrotzak”), Iñaki Heras 4 (adib.: “langabeziaren determinatzaile estrukturalak ez badira aldatzen, langabeziak berriz ere gora egingo du”), Irene Aldasoro 3 (“elementu estrukturalek jasan ohi dituen indarrak bi motatakoak dira”), Joseba Zulaika 2 (“Horrela, parrizidioa beharkizun estrukturala suertatzen da”), Juan Garzia (“sistema horien funtzioa informatiboa da, eta ez estrukturala”), Xanti Iruretagoiena (“badu halako iluntasun estruktural maila bat”), Edorta Agirre (“Pikareska estrukturalik gabeko mundura egokitu”), Txema Ramirez de la Piscina (“ezintasun estrukturala dauka bere baitan”), Isabel Arrigain (“adierazien elkarketa positiboa eta estrukturalari eskerrak ezarritakoa”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estructural / fr structurel: Elhuyar: egiturazko, estruktural / Nolaerran: egitura, egiturazko, estruktural / Zehazki: egitura-, egiturazko, estruktural / Labayru: egiturazko, egitura(-), estruktural / Adorez5000: egitura-, egiturazko, estruktura-, estruktural.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta hobestekoa maileguaren aldean

Onartzekoa da, eta hobestekoa estruktural mailegu arautuaren aldean. estruktural arautuari ‘egiturazko’ definitzailea gehitzea eskatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa egitura sarreran.

Kategoria

izlag.

egiune
iz. Bi pertsona edo gehiagoren artean, zerbait egiteko edo ez egiteko, emateko edo ez emateko, egiten den hitzarmena. Ik. kontratu; tratu 6. Egiune bat egin, izenpetu. Egiune hark tratularien borondatea beste oinarririk ez du. Ezkontza egiune bat besterik ez dela diotenak. Egiunez finkatzen diren hizkuntza artifizialetan. Hitzen eta adigaien arteko lokarria egiunezkoa da.

Aztergaia: egiune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egiunezko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Agidanez, komeni da "egiune" horren esanahia zehaztea: "hitzarmena, ituna, kontratua". Azpisarrerari dagokionez, ez da horren beharrik ikusten".

 - [E116]: "ongi ulertu baditut OEHkoak, batez ere 'tratua' eta 'kontratua' adieretan erabili da izena; lantaldearen paperetan, ontzat eman dituzten konbentzio eta konbentzional maileguen definitzaile gisa ageri dira egiunea eta egiunezkoa; bigarren hau, K. Mitxelenaren testu batean ageri da, eta hizkuntzalaritzako adiera horixe duela; K. Mitxelena berak eta L. Villasantek erabili dute egiunez 'konbentzioz, konbentzionalki' adierakoa. Ez zait gaizki iruditzen lantaldearena (eta euskara-euskara hiztegia lantzean ikusteko utziko nuke esanahia zehaztea). Zer diozue besteok?".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "egiunezko ez sartu".

egloga
iz. liter. Artzain poema laburra, elkarrizketa gisa eratua dagoena. Virgilioren eglogen itzulpena.

Aztergaia: egloga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekloga 6, I. Ruiz (adib.: "Virgilioren laugarren eklogari buruz zuzenean jarduten dutela", "Samaniegoren alegiekin bezalatsu egin eta nahi izan ditu Iturriagak baita Virgilioren eklogen itzulpenekin ere", "ekloga osoan zehar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egloga : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egloga : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Liter.

ego
1 iz. psikol. Norbanakoaren atal kontzientea, gertakari fisiko, psikiko eta sexualen erreferentzia puntua dena. Ik. ni 2. Gutako denok sinesten dugu badugula ego bat, norbera bat.
2 iz. Norberaren buruaren gehiegizko estimua. Jakina denez, munduko zuzendari gehienen egoa ez da haien gorputzean sartzen. Ez dadila nire egoa oztopo bihur.

Aztergaia: ego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): ego 74: Deia (“herriaren egoa baitago jokoan”), Consumer 4 (adib.: “Kritikarien artean ere badira ego handikoak?”, “Sukaldarien egoak”), Berria 35 (adib.: “Ez dakit bere egoa baretzeko nahikoa izango den”), EiTB (“Aktoreen egoak borroka latzak sortuko ditu”), Jakin 2 (“Egoa, nia...”), Argia 29 (adib.: “bakoitza bere ego, mania, helburu eta miseriekin”), DiarioVasco 2 (adib.: “Horren emaitza irakurlearekin partekatzeko edo egoa elikatzen jarraitzeko?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ego Berria 22 (“Reeden karismak eta talentuak eta Caleren esperimentazio nahiak bat egin zuten, eta bien arteko ego borrokak utzi zuen bitartean, handik musika bizi, iraultzaile, eder eta irekia sortu zen”), Edorta Jimenez 5 (ego eta alter-ego formak), Karlos Zabala 2 (“askoz hobeto ego-arentzat”), Patxi Iturritegi (“Noizean behin haren ego zapuztuak masajetxo bat behar izaten du terapia moduan, hori da dena”), Pako Aristi (“Chavez oso pertsonalista da, ego izugarria dauka”), Iñigo Aranbarri (“Izango da iragan epikoagoak liluratuta, Amical Mauthausen elkarteko lehendakari ohi Enric Marco-k bezala, "horrela jendeak gehiago entzuten didalako", gezurretako alter ego-rik asmatuko duenik”), Pello Salaburu (“"ego-a" elikatzen dute”), Jose Angel Irigaray (“ego hanpatua, narzisismoa”), Anjel Lertxundi (“iritzi publikoaren txaloek poetaren ego zalapartatsua hauspotu dute”), Joseba Zulaika (“Super-ego abertzaleari bere bizitza osoa entregatzearen kulpa garbitzeko agian, Etxebarrietak ausarkeriaz onartu zuen heriotza”), Koro Navarro (“Izan ere, ego-a adoratzen dute horiek”), Karlos Linazasoro (“hitz egin zuen ego kolektiboaz”), Anjel Lertxundi (“irakasle hori Leandroren alter ego bat dela”), etab.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ego / fr ego: Elhuyar: ego / Nolaerran: ego / Zehazki: ego / Labayru: ego / Adorez5000: ego.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa erabileremua zehaztuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol.

egoera
iz. Zerbait edo norbait dagoen modua. Beti egoera berean dagoena. Zein egoeratan dagoen jakiteko. Atseginezko eta zorioneko egoera. Euskal Herriko ekonomiaren egoera. Bere diru egoera larriagatik. Hizkuntza-egoera aztertzeko. Herriaren barne egoera nahasia. Egoera berrira egokitzeko. Egoera konponduko nuela esan nizun eta halaxe egin dut.

Aztergaia: egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

propietateak, egoerak, materiaren aldakuntzak

egoera aldaketa, egoera-aldaketa
iz. fis. Solido, likido, gas edo plasma baten agregazio-egoeraren aldaketa. Teknika honi esker, lipido solidoaren egoera-aldaketa (solidotik likidora) zein tenperaturatan gertatzen den jakin daiteke.

Aztergaia: egoera-aldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 61 (Argia 2, Berria 9, Deia 1, Europar Batasuna 1, EiTB 4, Elhuyar 1, Elkar 1, Euskaltzaindia 3, Goiena 1, Jakin 1, Laneki 4, UEU 33); ETC: 283

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: egoera-aldaketa: cambio de estado / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: egoera-aldaketa cambio de estado (Fis., Inform. Pedag.)

Bestelakoak

egoera iz. Zerbait edo norbait dagoen modua. Beti egoera berean dagoena. Zein egoeratan dagoen jakiteko. Atseginezko eta zorioneko egoera. Euskal Herriko ekonomiaren egoera. Bere diru egoera larriagatik. Hizkuntza-egoera aztertzeko. Herriaren barne egoera nahasia. Egoera-aldaketak. Egoera berrira egokitzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa

Fis.

egoera zibil
iz. Pertsona batek erregistro zibilaren arabera duen egoera, besteak beste, ezkondua, ezkongabea, alarguna edo dibortziatua den azaltzen duena.

Aztergaia: egoera zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Egoera zibil: Estado civil"

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zibil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: "Egoera zibil" adierazmoldea eraikuntza librekoa bada ere, zerrendaratzeko modukoa izan daiteke, aski hedatua eta erabilera zabalekoa denez gero. Nahi izanez gero, Zuz. markarekin.".

 - [E116]: "ez dut uste azpisarrera dagokionik egoera zibil bezalako bati; jaso nahi izanez gero, jaso daiteke, baina egoera sarrerako adibide gisa (kontuan izan beharko dugu asko direla egoerak, eta horietako bat jasoko genukeela, besteak kanpoan utziz, eta oreka galtzeko arriskuarekin; baina egiten dugu horrelakorik, eta ez dago egin ezinik)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "sartu egoera zibil azpisarrera gisa".

egoile
iz. Egoiliarra. Zeruko egoileak, ala aingeruak ala dohatsuak.

Aztergaia: egoile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

egin da saiorik egoile ('hiri bateko bizilagun') vs. egoiliar ('etxe bateko bizilagun') bereizketaren alde; baina ez bide da hori testuetan oinarritzen (cf. Zerb)

egoiliar
iz. Toki jakin batean egon ohi den edo bizi den pertsona. Ik. biztanle. Sodoma bere egoiliar guztiekin suntsitu arte. Jauregiko egoiliarrak. Batetik herriko egoiliarrak, eta, bestetik, udatiarrak. Egoiliarrentzako aparkaleku berria.

Aztergaia: egoiliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

egoismo
iz. Berekoikeria. Oso jende ona dela, egoismoak eta harrokeriak kutsatu gabea.

Aztergaia: egoismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "egoismo, egoista: ez da beharrezko".

 - [E116]: "egia da eskura ditugula berekoi / berekoikeria, geurekoi / geurekoikeria bezalakoak; baina egoismo / egoista maileguek betetzen dute onartzekoen gutxienekoa, eta erabili egiten dira: egoista bat jaso du OEHk (L. Villasante), eta XX. mendeko corpusean eta orainagoko testuetan, 17 iturritan ikus daiteke egoismo eta 26 iturritan egoista (baina, uste dudanez, bakarra da Iparraldekoa: I. Borda; eta Hegoaldekoak dira beste guztiak: E. Antxustegi, X. Arregi, J.A. Arrieta, J. Azurmendi, U. Elorriaga, J.M. Elexpuru, M. Ezkurdia, G. Garate, J. Garate, R. Garate, A. Garikano, I. Heras, M. Hernandez Abaitua, J.M. Irigoien, J.M. Iturralde, A. Lertxundi, K. Linazasoro, I. Mendiguren, X. Mendiguren B., X. Montoia, F. Olariaga, X. Olarra, M. Pagola, P. Perurena, P. Sastre, K. Zabala, J. Zabaleta, P. Zubizarreta, eta Katekesiko eta Liturgiako testu bat edo beste). Nire ustez, bada hor aski oinarri maileguak onartzeko, eta onartzea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "ok".

egoista
adj. Ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena. Ik. berekoi; neurekoi; geurekoi; zeurekoi. Egoista hutsa zara, zeure buruarengan bakarrik pentsatzen duzu.

Aztergaia: egoista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "egoismo, egoista: ez da beharrezko".

 - [E116]: "egia da eskura ditugula berekoi / berekoikeria, geurekoi / geurekoikeria bezalakoak; baina egoismo / egoista maileguek betetzen dute onartzekoen gutxienekoa, eta erabili egiten dira: egoista bat jaso du OEHk (L. Villasante), eta XX. mendeko corpusean eta orainagoko testuetan, 17 iturritan ikus daiteke egoismo eta 26 iturritan egoista (baina, uste dudanez, bakarra da Iparraldekoa: I. Borda; eta Hegoaldekoak dira beste guztiak: E. Antxustegi, X. Arregi, J.A. Arrieta, J. Azurmendi, U. Elorriaga, J.M. Elexpuru, M. Ezkurdia, G. Garate, J. Garate, R. Garate, A. Garikano, I. Heras, M. Hernandez Abaitua, J.M. Irigoien, J.M. Iturralde, A. Lertxundi, K. Linazasoro, I. Mendiguren, X. Mendiguren B., X. Montoia, F. Olariaga, X. Olarra, M. Pagola, P. Perurena, P. Sastre, K. Zabala, J. Zabaleta, P. Zubizarreta, eta Katekesiko eta Liturgiako testu bat edo beste). Nire ustez, bada hor aski oinarri maileguak onartzeko, eta onartzea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "ok".

egoitza
iz. Pertsona, animalia edo erakunde baten bizileku edo egonlekua. Txoriek dituzte beren egoitzak airean, arrainek uretan eta basabereek lurpean. Beste egoitzarik ez dut erietxea baizik. Erregeren egoitza zen jauregian. Avignongo hirian egin zuen bere egoitza. Espiritu Santuak zure bihotzean finkatu du bere egoitza. Zu egun batez estali behar zaituen lurra izan dadila orobat ene azken egoitza. Irailaren 22an bere azken egoitzarat segitu dugu Marie Curutchet, 96 urte zituelarik. Euskaltzaindiaren egoitza berria. Badugu kristau bilkura bat ederra; baina ez da misiolaririk, egoitzaz han dagoenik.
Azpisarrerak

Aztergaia: egoitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

egotetxe, egoitza

Jatorrizko forma

osasun egoitza, osasundegi, sendategi

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: sede, residencia, dependencia; egoitza-aldaketa: traslado de residencia; egoitza-baimen: permiso de residencia; egoitza-eskola: escuela-hogar; egoitza-gune: zona residencial; egoitza-txartel: tarjeta de residencia; egoitza nagusi: sede central; egoitza ofizial: residencia oficial / BEZ: "Egoitza fiskala: Domicilio fiscal"

egoki1
1 adj. Helburuari dagokiona, aukeran datorrena, nahi edo behar denaren araberakoa. Ik. erako; gisako 1; erazko; eratsu. Gizaseme egokia benetan. Neurri egokiak hartuz. Lan horretarako egokia zara. Umeentzat egokiak diren liburuak. Egun egokia heldu zenean. Hori lortzeko biderik egokiena. Egoki eta bidezko da. Apaiz batek gezurra esatea ez da egoki.
2 adb. Helburuari dagokiola, nahi edo behar denaren arabera. Ik. egokiro; eraz. Egoki egin du dantzan. Txit egoki adierazia. Ondo egoki datorkion jantzia. Egoki dagokio. Esatekoak bizi, zorrotz, egoki eta dotore esaten bazekiela.

Aztergaia: egoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

izond. eta adlag. kategoriak emanez (izen-banaketakoak zahar-baztertuak dira; eta aditz-izenkia, berriz, ez da hiztegi-kontua).

egoki2
1 Esaldi hanpatuetan, egon partizipio burutuaren ordez erabil daitekeen forma, partizipio burutuak balio puntukaria duenean. Ezkondu nahi, baina mutxurdin egoki. Jakina, kimika atzeratuxea egoki artean, eta ezin atera bere gaiak gaurkoek bezain garbi eta aratz.
2 Ipar. (Aditz laguntzailea hartzen duela, adizki trinkoen pareko balio puntukariarekin). Aita santua Erroman egoki da: aita santua Erroman dago.
3 adb. Egonean, egonik. Jauregiko atean, Ellanderen beha egoki, hantxe ziren errege jauna bera eta haren alaba. Batek igandeetako meza erdietan ez entzunez, besteak Pazkorik ez egiten, edo han doi-doia baitezpadako hein hartan egoki.

Aztergaia: egoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

izond. eta adlag. kategoriak emanez (izen-banaketakoak zahar-baztertuak dira; eta aditz-izenkia, berriz, ez da hiztegi-kontua).

egokiarazi, egokiaraz, egokiarazten
du ad. Egokitzera behartu. Egungo idazleok euskara zernahitarako egokiarazi nahi genuke. Betebeharrak bakoitzaren bizibideari egokiaraziz.

Aztergaia: egokiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egokiarazi, egokiaraz, egokiarazten. du ad.

egokiera
1 iz. Aukera, zerbait egiteko ahala. Ik. abagune. Arraina jateko egokiera noiz izango zuen. Eskainiriko egokieraz baliatu. Lehen egokieran.
2 iz. Egokitzea, egokitzeko modua. Doinuaren eta kantuaren arteko egokiera bilatzen.

Aztergaia: egokiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egokietsi, egokiets, egokiesten
du ad. Egokitzat jo. Ekimenaren emaitza ona ikusita, hurrengo urteetan laguntza programarekin jarraitzea egokietsi zen.

Aztergaia: egokietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: egokietsi , Zink EEs 1920 ("Eztabaida barik, izki-ikur aunitz egokietsi ziran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egokietsi 4: OinLegBizk 1990 ("Finantz kontrola, egokiets daitezen prozeduren bitartez, Ogasuna eta Finantzak Sailak egingo du"), BAO 1993 ("Bizkaiko Foru Aldundiak beretzat gordetzen du, foru agindu honen bidez araupetutako aspektuetariko edozein eta normalizatzeko egokiets ditzakeen bestelakoak aldarazi nahiz garatzeko ahalmena"), UZEI 2 (adib.: "Gorka Alonso Iñarra Prokuradore jn.ak, bere ordezkaritza horretan eta ...(e)ko datarekin elkarren akordioz banantzeko demanda formulatu zuen, egokiesten ziren egitateen eta zuzenbidezko oinarrien arabera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egokietsi : HiruMila (estimar oportuno, estimar pertinente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri eta ongi eratua da (izond. + -etsi), zalantzazkoak diren iz. + -etsi osaerakoak ez bezala.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egokiets, egokiesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

egokigailu
iz. elektr. Mekanismo edo tresna elektriko bat hainbat erabileratarako egokitzea ahalbidetzen duen gailua. Sistema hori, ordea, ez da egokiena grabazioa ordenagailuan ikusteko, egokigailu bereziak behar izaten baitira.

Aztergaia: egokigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh64 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egokigailu formarik.

egokigailu 43: Argia (“Stancom enpresa aspalditxo ari da telefono higigarrietan bi SIM txartel eramateko egokigailuak merkaturatzen”), Berria 4 (“Urte luzez, ordenagailu eramangarrien kontzeptua engainagarria izan da. Izan ere, eramangarritasuna maletatxo astunek eragozten zuten: entxufeak, kable luzagailuak, USBak bikoizteko egokigailuak, kanpoko 3G modemak eta abarrekoek erraz zamatzen zuten ekipoa hiru kilotik gora”), EiTB 2 (“Pasa gaitezen Argi Egokigailutik, kanpora irten baino lehen”), Elhuyar (“Egokigailu xume batekin, etxeko telebista edo ordenagailua aldatu beharrik gabe, soinuaren hiru dimentsioetan murgildu ahal izango gara laster”), Consumer 15 (“Pieza osagarriak: taulan adierazitakoez gainera, zortzi ekipoek dauzkate bateria, korronte alterno eta jarraituko egokigailua, Audioa eta bideoko kableak, automobilerako egokigailua eta babes maletatxoa”), Laneki 20 (“Hortzetako eskuila egokigailu batekin finko mantendu, beste eskuarekin hortzetako pasta presionatu eta eskuilan doitasunez precisión zapaldu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu egokigailu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: egokigailu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es adaptador / fr adaptateur: Adorez: 1 moldatzaile, egokitzaile; 2 egokigailu / Elhuyar: 1 adj/s egokitzaile; 2 s.m. (Tecnol.) egokigailu, moldagailu / Labayru: 1 adj. (que adapta) moldatzen | egokitzen duen(a); (que acopla) itsasten | eransten dion(a), lotzen duen(a) / 2 adj./s. (persona que adapta) moldatzaile, egokitzaile; (acoplador) eransle, buztartzaile/uztartzaile; 3 adj./s.m. (aparato que adapta) moldatzeko(a) | egokitzeko(a) (tresna), moldagailu, egokigailu / Zehazki: 1 adj-m,f egokitzaile; 2 m (aparato) egokigailu / NolaErran: 1 n (Cinéma) (Théâtre) egokitzaile – egokizale (ZU); 2 n (dispositif) egokigailu – egokigailü (ZU).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

egokigarri
adj. Egokitu daitekeena.

Aztergaia: egokigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu egokigarri , egokiketa formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egokigarri 3: K. Zalbide ("AC [kontrol egokigarri] batek prozesuko egoera etengabe jaso eta bertatik makinak benetan apurtzeko edota matxuratzeko arriskurik gabe jasan ditzakeen abiadurak kalkulatzen ditu"), OspitalEstat 1994 eta 1996 2 (adib.: "Lan delikatuak egiteko behar hainbateko indarrez hornitutako argi egokigarria edukitzea"); egokigarritasun 1, Bitez ("Serie-lanari ekin zion irudimenezko pinturan ere, egokigarritasun handia erakutsiz"); egokiketa 3: ArauErab 1988 2 ("Osagarritarako ekintzen eta hezkuntzaren egokiketaren zio diren oinarrizko irizpideekiko", "Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik"), EHAA 1992 ("Hezkuntza-sistemaren berrantolaketari dagokion babesa emateak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egokigarri : Euskalterm 3 (adaptable, ajustable, acomodable); egokiketa : AB50 2 (acondicionamiento) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

egoki edo molda daitekeena.

egokiro
adb. Egoki. Egokiro hitz egitea. Egokiro antolatua.

Aztergaia: egokiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egokitasun
1 iz. Egokia edo erazkoa denaren nolakotasuna. Ik. hartakotasun. Lardizabalen euskararen edertasun eta egokitasuna. Gizarte harremanetarako gaitasuna eta egokitasuna lortu duen hizkuntza. Helburuen eta bideen arteko egokitasuna. Ez dago hor egokitasunik formaren eta edukiaren artean. Egokitasun motak.
2 iz. Elkarri dagozkien gauzen arteko erlazioa; multzoetan, lehen multzoko elementu batzuk bigarren multzoko elementuekin lotzen dituen erlazioa. Ik. korrespondentzia. Hotsen eta letren arteko bana-banako egokitasuna.

Aztergaia: egokitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egokitu, egoki/egokitu, egokitzen
1 du ad. Helburu edo erabilera baterako egoki egin edo bihurtu. Ik. moldatu1. Aretoa hitzaldiak egiteko egokitu. Hizkuntza egungo premietarako egokitzean. Greziako ereduak gaztelaniara irauli eta egokitu. Teatro lan bat irratirako egokitu.
2 da ad. Bat etorri; moldatu. Haren nahia txit egokitzen zela bere nahiarekin. Ez direla erraz elkartzen eta egokitzen idazlearen nahia eta asmoa, eta irakurlearen beharra. Hizkeraren etendurak musikaren geldiuneei egokitzen zaizkielarik. Ordena hori gogoko bazait, agian egokituko natzaio.
3 da ad. Suertatu, halabeharrez gertatu; egokiera izan; egoki etorri. Ik. tokatu. Ez zitzaizkion gauzak berak uste bezala egokitu. Berandu afaldu beharra ere egokitzen da maiz. Eta abagunea egokitu zaidanez gero, gehixeago esan dezadan. Esan dezadan bidenabar, egokitu denez gero (...). Meza ondoren elkarrekin egokitu ziren Etxahuneko Maddi eta Hegiaphaleko Maddalen. Ama ikustea egokitu zait. Gazte bat, Cri izena zuena, egun hartan behizain gertatu Nîmesen; ni ere han egokitu nintzen. Beste lanbide batzuk egokitu zitzaizkidan urte horien buruan: gerran, gerrakoak, gero, gerokoak. Hilkor guztiei egokitzen zaie heriotza. || Loteria egokitu zait. Lehen saria egokitu zitzaion.
4 dio ad. Egokia dena eman edo ekarri. Jantzi berri atsegina egokitu diete antzinako bertsoei.
5 da ad. Topo egin. Ik. suertatu 3. Bidean amarekin egokitu naiz. Villabona-Amasako saioan elkarrekin egokitu ginen.

Aztergaia: egokitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan egokitu sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egokitu 779.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egokitu : DFrec 67, AB38 3, AB50 33, HiztEn, LurE, Euskalterm 9.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egokitu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

aire egokitu

Euskaltzaindiaren Arauak

egokitu, egoki(tu), egokitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egokitu, egoki(tu), egokitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ajustatu.

egokitzaile
adj./iz. Egokitzen duena. Ile-egokitzailea, laka eta apainketarekin zerikusia duten produktuak.

Aztergaia: egokitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Katal: Egokitzailea: Adaptador; eg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "egokitzaile, egokitzapen, egokitze: ez ahaztu leku zabala dutela hitz horiek Bikoizketaren munduan" (2005-07-19)

egokitzapen
1 iz. Egokitzea. Eskoletan, ume txikienekin erabiltzen diren egokitzapen epeak. Martxan jarriko dutena Europako legearen egokitzapen bat besterik ez da.
2 iz. Zinema-, antzerki- edo literatura-lan baten moldaketa. Argi dago lan itzela egin duela bai jatorrizko testuan, bai egokitzapen bikain horretan.

Aztergaia: egokitzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: adaptación, acondicionamiento, ajuste, habilitación, adecuación; egokitzapen-gastuak: gastos de acondicionamiento; egokitzapen-kurtso: curso de adaptación; egokitzapen-obra: obra de adaptación

egokitze
iz. Helburu edo erabilera baterako egoki egitea edo bihurtzea. Euskara irakaskuntzarako gaitze eta egokitze lan honetan. Egoitzaren egokitze lanak.

Aztergaia: egokitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

egolatra
adj./iz. Heg. Bere burua gehiegi miresten duena. Ik. nartzisista 2. Bere buruari berorika egiten dion egolatra. Pertsona egolatra eta nartzisista horientzat unibertsoaren erdigunea beren burua da.

Aztergaia: egolatra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Aizu 2, Argia 4, Berria 6, Deia 5, Elkar 12, Consumer 1, Jakin 1); ETC 79

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: egolatra iz. ególatra / Adorez: egolatra iz. eta izond. ególatra / Labayru: 1 adj., s. buruzale, egolatra / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa, baina Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa

Heg.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper