50535 emaitza bilaketarentzat - [13901 - 13950] bistaratzen.

egolatria
iz. Heg. Norberaren burua gehiegi mirestea. Ik. nartzisismo. Egolatria handia aurkitu duzu literaturaren arloan? Artista izateko, egolatria puntu bat behar da. Gure artekoak exhibizionismo merkea eta egolatria-ariketak dira gehienetan.

Aztergaia: egolatria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh41 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 41 (Aizu 2, Argia 1, Berria 11, Deia 8, ElCorreo 1, Elkar 12, Jakin 5, Karmel 1); ETC 74

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: egolatria iz. egolatría / Adorez: egolatria iz. egolatría / Labayru: egolatria (es-eu) / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa, baina Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa

Heg.

egon1, egon, egoten
1 da ad. Halako egoera iraunkorrean izan. (non kasuan dagoen izen sintagma bati dagokiola). Abinadaben etxean egon zen hirurogei urtez. Euskararen indar urria Gipuzkoan dago batez ere. Hor dago guztiz harritzen nauen koska. Berezkotasun hori ez dago doinuetan, entzulearen barrenean baizik.
2 da ad. (Adizlagun bati edo kideko esapide bati dagokiola). Ongi dago. Bizirik badaude. Gaixorik egon da. Negarrez zeuden. Isil-isilik daude. Ez da inoiz alferrik egon. Lau orduz egon dira zain. Zerbaiti begira egon. Nahiz euskaraz egon, nahiz edozein erdaratan. Zerbait bere hartan egon. Zertan zaude hor? Begien bistan dagoen kontua. Lotan dago. Zutik dago. Erotuta dagoela. Ez nago ahaztuta. Makinatxo bat aldiz entzunda gaude. Horien mende behar du egon. Maitalearekin zegoen.
3 da ad. Aritu, jardun. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen izen batekin). (Dagokion izenak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Juje zen, juje egon zen eta juje hil berrogei urteren buruan. Neron zegoen agintari. Salamancan ikasle egona. Anitz urte artzain egona. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Denbora hartan zerbitzari egona nintzen.
4 da ad. (Izenondo bati edo aditzaren partizipio burutu bati dagokiola). Gaixo dago. Gazia dago zopa. Gaur ederra dago mendia. Goibel zegoen zerua. Astelehena izateko alaiegi zaudete. Oso makal dago. Egiteko hori egina dago, beraz. Asko ikusia nago. Hitz horiek ez zeudela batere gaizki josiak.
5 da ad. Ari izan, jardun. (Batez ere sartaldean). Tenpluan otoitz egiten nengoen. Saltzen dagoena. Bazkaltzen dago.
6 da ad. Ipar. Iraun. Gurasoen fedean daude beti. Idatzi izan dut, eta lehengoan nago oraindik, uste hori ez dela zuzena. Gauden euskaldun!
7 zaio ad. Zerbait edo norbait aipatzen denari egokitzen zaiona izan. (nor-nori saileko era trinkoekin soilik). Ik. heldu1 7; joan1 11. Ontzi horri estalki hau dagokio. Oinetako honi dagokion laguna. Entzutea belarriari dagokio. Zeini zein toki dagokion. Mamiari zegokion auzia zen. Zuri dagokizu erabakia hartzea.
8 zaio ad. (nor-nori saileko era trinkoekin soilik, esaldian mintzagai berria sartzeko). Ik. dagokionez. Hizkuntzari dagokion aldetik. Jakintzari berari gagozkiola ere.
9 da ad. Dudarik gabe uste izan, etsia egon. Eskubidea zuelakoan zegoen. Ni honetan nago. Baietzean dago.
10 da ad. Itxaron. (Batez ere aginte eran erabiltzen da). Zaude pixka bat, joango zara berehala, eser zaitez. Zaude! Egon eta egon, eta apaizik ageri ez.
11 da ad. Aipatzen dena badela adierazi. (Hirugarren pertsonako nor formekin). Diru asko dago zorro horretan. Bost huts daude orrialde honetan. Alde handia dago bien artean. Hemendik herrira bost kilometro daude. Jende asko zegoen bileran. Ardorik ez dago. Ez dago besterik esan beharrik.
12 da ad. Ezin izan. (Ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Hara joaterik ez dago. Guztia batera ez dago esaterik. Artelanean ez dago neurtzerik. Gauzak okerrago egiterik ez dagoela uste dut.
[Oharra: Euskaltzaindiak, honi dagokionean esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, honi dagokionez eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du, noiz galderari erantzuten ez diotenean].

Esaera zaharrak

Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. Dohain emana zerbait hoberen eske dago. "Gero" dioenak "bego" dio.
egon2
1 iz. Egonaldia. Elkarrekin guztiak egon bat hemen eginda. Itzalpeko egonaren gozoa.
2 iz. Ez higitzea. Nagiak bere betiko egon goxoa uzten baldin badu. Ardoa egonak eta urte iraganek ontzen dute.

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.
egonaldi
1 iz. Norbait nonbait denbora batez egotea. Astebeteko egonaldia Donostian. Aurreko egonaldian. Gure artean egin zuen egonaldi labur hartan. Piarresen mendiko egonaldiaz baliaturik.
2 iz. Gurutze-bidearen hamalau urratsetako bakoitza.

Aztergaia: egonaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egonarazi, egonaraz, egonarazten
du ad. Egotera behartu. Kezka gabe egonaraziko zaituztegu. Geldirik egonarazi.

Aztergaia: egonarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egonarazi, egonaraz, egonarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egonarazi, egonaraz, egonarazten

egonarri
1 iz. Eroapena, pairakortasuna. Ik. pazientzia. Egonarri handiko, txikiko gizona. Zorigaitzak egonarriz eraman.
2 iz. Oinarria, euskarria. Arimak maite badituzu, Jainkoagan maita, hauek ere aldakor baitira, eta Harengan dute egonarria. Non egonarri sendoa zugan baizik?
3 iz. Patxada.

Aztergaia: egonarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

egonarritsu
adj. Egonarri handia duena. Jakintsu zahar eta egonarritsuak.

Aztergaia: egonarritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

egonean
adb. Higitu gabe, ezertan aritu gabe. Belar ebakitzen adina denbora pasatzen zuen egonean. Erabaki arte egonean egon gabe. Gutxitan egonean, askotan lanean.
Loturak

Aztergaia: egonean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gutxitan egonean, askotan lanean.

egonezin
1 iz. Ezinegona. Egonezinari ezin eutsirik. Zeru urdinaren sakona, hodei zurien egonezina.
2 adj. Geldirik ez dagoena edo egoten ez dena. Gizon gaztea zen, izaera bizikoa, egonezina gorputzez. Uhin egonezinak.

Aztergaia: egonezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

egongaitz
adj. Ia egonezina. Zugan gelditu ditut begi egongaitzak.

Aztergaia: egongaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

egongaiztasun
iz. Egongaitza denaren nolakotasuna edo egoera. Ik. ezegonkortasun. Alderdi tradizionalek herritarren artean eragindako nahigabea eta egongaiztasuna gainditzea lortu beharko du gobernu berriak.

Aztergaia: egongaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
egongela
iz. Egungo etxeetan, egoteko, telebista ikusteko, edo irakurtzeko erabiltzen den gela. Etxe guztietan bezala, telebista egongelan zegoen. Egongela eta hiru logela. Egongelan bazkaldu zuten.

Aztergaia: egongela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
egongia
iz. bnaf. eta zub. Egoitza.

Aztergaia: egongia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. egokizun.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

BNaf. eta Zub.

Forma baten adiera(k)

egoitza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "demeure, résidence. Azkuek ere ekartzen du [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

egongune
iz. Zerbait dagoen lekua edo gunea. Ik. egonleku. Irlanda, bere egonguneari esker, bazter zegoen barbaroen inbasioetatik.

Aztergaia: egongune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "agertzen ez den hitz hori sartu beharko litzateke, guztiz erabilia eta beharrezkoa baita hizkuntza zientifikoan (eta bestelakoan ere)" (1995-01-10)

egonkor
adj. Bere hartan edo egoera jakin batean egoteko joera duena. Gerra hau dela eta, ekonomiaren egoera ez da batere egonkorra. Oreka egonkorrean.

Aztergaia: egonkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egonkorgailu
iz. Zerbait egonkortzeko erabiltzen den gailua, batez ere hegazkin, ontzi eta abarrei egonkortasun handiagoa emateko jartzen zaiena. Jausgailuan jauzi egiterakoan hegazkinaren egonkorgailuak belauna harrapatu eta hautsi egin zion.

Aztergaia: egonkorgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egonkorgailu formarik.

egonkorgailu 37: Berria (“Aurpegiak eta irribarreak antzematen ditu; modu automatikoan argazki panoramikoak egin ditzake; irudi egonkorgailua du...”), EiTB 2 (“Lainoaren egonkorgailuak jo dituzte”), Elhuyar (“Alboetan nahiz brankan eta popan dituen helizeei, egonkorgailu bertikalei eta mugimendu zakarrak saihesten dituen sistema bereziari esker ibiltzen da ondo Polarstern itsaso zabalean ere”), Consumer 2 (“Sistema honek itxi egiten du egonkorgailuaren burua, eta ezin izaten da ireki; ondorioz, ezinezkoa da beste auto bati lotu eta eramatea”), Laneki 30 (“Han, gasolioarekin nahasten da egonkorgailuari edo banagailuari esker”), UEU (“Gizarte ziurtasuna inbertsio bat izateaz gain, egonkorgailu sozial eta ekonomiko bat da, eskari agregatua areagotu egiten duelako krisiaren garaian eta ekonomia jasangarriaren lortzeko laguntza eskaintzen duelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egonkorgailu 2, Josu Zabaleta (“Eta arratsean aurkitu zuten T., burezurra hegazkinaren egonkorgailuak zartaturik”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: tentsio-egonkorgailu (TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estabilizador / fr stabilisateur: Adorez: 1 adj finkatzaile, egonkortzaile; 2 m (Quím) (producto) egonkortzaile; 3 m. (aparato) finkagailu / Elhuyar: 1 adj/s egonkortzaile; 2. S.m. (Quím) egonkortzaile; 3 s.m. (Aeron, Electr) egonkorgailu / Labayru: 1adj (que estabiliza) gogortzen | finkatzen | tinkatzen duen(a), eusten dion(a), eusgarri, finkagarri; 2 adj./s.m. (aparato para estabilizar) gogortzeko(a) | eusteko(a) | finkatzeko(a) | tinkatzeko(a) (tresna), finkagailu, egonkorgailu / Zehazki: 1 adj-m egonkortzaile; 2 m kim (producto) egonkortzaile; 3 (dispositivo) egonkorgailu / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

egonkortasun
iz. Egonkorra denaren nolakotasuna. Lanean egonkortasuna bilatuz. Prezioen egonkortasuna. Itsasontziari egonkortasuna emateko.

Aztergaia: egonkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egonkortu, egonkor/egonkortu, egonkortzen
da/du ad. Egonkor bihurtu, egonkortasuna eman. Egoera egonkortzen bada gai guztiez hitz egin ahal izango dugu. Lana egonkortzeko neurriak.

Aztergaia: egonkortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egonkor-en eratorririk.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egonkortu 6: Kolorea ("Lehen biak orbitale lotzaileak dira, hots, jatorrizko orbitale atomikoek baino energia guttiago dute, eta, beraz, molekula egonkortu egiten dute"), BiziJator ("Kasu horietan, egitura konplikatu eta egonkortu egiten da"), OinElektr/BBB ("Normalean, kondentsadore elektrolitiko batez [10µF] bertako tentsio-maila egonkortu egiten da"), Gerra zibila ("Ondarroa izan zen frankistek Bizkaian barneratzea lortu zuten puntu bakarra urriaren lehen astean, eta 1936ko beraien azkenengo euskal konkista. Geroztik, fronteak egonkortu ziren"), A. Arozena ("Erreabilitazioa hasieran Osasunbideak ordaintzen du bi urtez gehienez baina egoera egonkortzen denean gero zure kontura egin behar duzu"), J. Etxeberria ("Geroztik botere politikoa sortu da, Autonomia Erkidegoa eta Foru Aldundiak egonkortu eta nagusigoa hartuz garatu dira"); desegonkortu 1, Kolorea ("Azken biak anti-lotzaileak dira, hots, jatorrizko orbitale atomikoek baino energia gehiago dute, eta, beraz, molekula desegonkortu egiten dute"); egonkortzaile 1, HezkSaila Batx 1994 ("Egiteko desberdinak #mdash# fiskalak, araupetzaileak, birbanaketakoak, egonkortzaileak eta ondasun eta zerbitzu publikoak hornitzekoak... "); egonkortze (eta e.-energia 1) 3: I. Irazabalbeitia ("Orbital Molekularraren Metodoak, sistema konjukatuei dagokien egonkortze-energia edo erresonantzi energia lortzeko aukera ematen du"), M. Navarro ("Gaur egun ez da hainbat politikaren finantz tresna eraginkorra, ez birbanaketa-tresna tajuzkoa eta ez egonkortze ekonomikoko tresna"), J.M. Elortza ("Ioien egonkortzeak, beste ioi batzuk eransterakoan, eraman egiten du oreka ioi gehiago sortzearen aldera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egonkortu : AB38 6 (egonkortzera jo; oinarriko korrontea egonkortzeko; oinarriko korrontea egonkortzeko kolektoreko harpen), HiztEn (egonkor bihurtu, egonkortasuna eman), Euskalterm 6 (abiadura egonkortu; jele proteinadun egonkortu; moneta egonkortu; egonkortzeko suberaketa; egonkortzeko neurri, neurri egonkortzaile sinonimoarekin); egonkortzaile : HiztEn (1 egonkortzen duena; 2 Kim. konposatu ezegonkor baten deskonposaketa eragozten duen substantzia), Euskalterm 7 (barra egonkortzaile; mintz-egonkortzaile; mintzean duten jarduera egonkortzaile; egonkortzaile automatiko, estabilizatzaile automatiko sinonimoarekin; neurri egonkortzaile, egonkortzeko neurri sinonimoarekin); egonkortzapen : Euskalterm 3 (maiztasun-egonkortzapen; tentsio-egonkortzapen); egonkortze : Euskalterm 6 (egonkortze-energia; estabilizazio sinonimoarekin; prezioak egonkortze, prezioen estabilizazio sinonimoarekin; prezioen estabilizazio; anderakuntza eta egonkortze) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egonkortu : ElhHizt (estabilizarse), HiruMila (Zientz. estabilizar), PMuj DVC (estabilizar); egonkortzaile : ElhHizt (Kim. estabilizador, estabilizante), HiruMila (Zientz. estabilizador, -ra); egonkortzapen : HiruMila (estabilización) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egonkor(tu), egonkortzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -kor-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

egonkortzaile
iz. kim. Gai mota, beste gai bati, hondatu edo deskonposatu ez dadin, edo tasun jakin batzuk gal ez ditzan, gehitzen zaiona. Sendagaiek, gai aktiboaz gainera, egonkortzaileak eta kontserbagarriak izan ditzakete.

Aztergaia: egonkortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): egonkortzaile 71: Elhuyar 2 (adib.: “Kadmioa eta haren konposatuak pigmentuetan, egonkortzaileetan, estalduretan, aleazio berezietan, konposatu elektronikoetan eta abarretan erabiltzen dira”), Consumer 65 (adib.: “Gainera, kolore, usain, zapore eta eraketari dagokionez, nahi den itxura lortzeko, kontserbatzaileak, koloratzaileak, trinkotze kontrakoak, egonkortzaileak, etab.”), Berria 3 (adib.: “Arabako Aernnova enpresak Airbus A-350aren egonkortzaile horizontala eta jasogailua diseinatu, garatu eta egingo ditu”), EiTB (“Konpainiak automozio arloan erabiltzen diren malgukiak eta barra egonkortzaileak fabrikatzen ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egonkortzaile 6: Berria 5 (adib.: “Polimero honek dakarren arazo larrienetako bat degradazio termikoa da, eta, horrexegatik, normalean, egonkortzaileekin nahasten da PVCa”), Edorta Agirre (“alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estabilizador / fr stabilisateur: Elhuyar: 1 egonkortzaile. 2 Kim egonkortzaile. 3 egonkorgailu / Nolaerran: - / Zehazki: 1 egonkortzaile. 2 Kim egonkortzaile. 3 egonkorgailu / Labayru: 1 gogortzen | finkatzen | tinkatzen duen(a), eusten dion(a), eusgarri, finkagarri; 2 gogortzeko(a) | eusteko(a) | finkatzeko(a) | tinkatzeko(a) (tresna), finkagailu, egonkorgailu / Adorez5000: 1 finkatzaile, egonkortzaile. 2 Kim egonkortzaile. 3 finkagailu

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

egonkortze
iz. Egonkor bihurtzea, egonkortasuna ematea. Egonkortze prozesuan Irakeko herriari laguntzeko bidetik ez gaituzte desbideratuko.

Aztergaia: egonkortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu egonkortze formarik.

egonkortze 82: Berria 14 (“Somalia egonkortze eta suspertze urtean da”, “Sententziak behar den eran aplikatuz gero, lanpostuen egonkortze bat eragin dezake”), Deustuko Unibertsitatea (“Egonkortze hori hurrengo tasa edo moduluen arabera zehaztea, baldin eta horiek indarrean badaude eskritura egiletsi denean eta kreditua denean”), EiTB 22 (“Lagardek azpimarratu duenez, eurogunean egonkortze zantzuak daude”, “2010ko hirugarren hiruhilekoaren datuek euskal lan merkatuaren egonkortzea sendotzen eta beheranzko bidea amaitzen ari dela berresten dute”), Elhuyar (“Egonkortze hori materiaren egitura kimikoaren konplexutasunaren araberakoa da”), Consumer (“Ahoko pH faktorea (azidotasun gradua, alegia, bertan metatzen diren karbonato eta fosfato ugariek eralda dezakete eta) egonkortze lanean dihardu eta, gainera, txantxarra agertu eta hortza galtzen hasteko bidean lehen urratsa den bakterio plaka ugaltzea galarazten du”), Espainiako Gobernua 25 (“Halaber, mutuek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian sartuko dute Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba Osagarriaren zuzkidura, babes sistema horrek nahikotasun finantzarioa izatea bermatzeko helburuarekin”), Goiena 6 (“Bestalde, Aretxabaletatik Eskoriatzako noranzkoan dagoen bidegorriko ezpondaren egonkortze lanak ere amaitu dituzte”), Jakin 4 (“izan ere, eragindako estatu hautagaiak EBn sartu nahi lukeen garaiaren aurretik egonkortze garai bat aurreikusten dute eta horrek, apriori , gatazkak murriztea ahalbidetzen du”), Laneki 2 (“Aurrerago, berrorientazio fasean, helburu errealistagoak finkatzen hasten dira, amaieran egonkortze fasera iristeko”, “erralentiaren egonkortzea”), DiarioVasco 4 (“Lehen fasea udal gobernuaren egonkortzea izan zela azaldu dute udal gobernutik”), UEU 2 (“Konponbidea ezagutzaren ezaugarritze sozialean sakonduz eskuratzen dute: ez dago egonkortze sozialaren aurretiko errealitaterik, ezta, hortaz, irizpide epistemologiko absoluturik ere”, “Hori guztia dela eta, hain zuzen ere, nekazaritza jardueraren egonkortzea eta sustapena lehen mailako helburutzat jo dute plan estrategikoek oro har”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egonkortze 12: Berria 9 (“LAB sindikatuaren esanetan, egonkortasun akordioak «balio ikaragarria» dauka, etorkizunera begira egiturazko egonkortze prozesua irekitzen duelako batez ere”), Irene Aldasoro 2 (“Nola liteke besaurrea bakarrik mugitu ahal izatea, besondoko, sorbaldako eta bularreko hezurrak zein bere gisara mugitu gabe? Gorputzeko atal bat mugitzea erabakitzearen ahalegin kontzienteak egonkortze-mekanismo landu bat jartzen du abian”), Xabier Arregi (“Erabilera-eskemek, euretaz baliatzeko arauek, eurek paper bat jokatu ahal izango duten konstelazioek, euren birtualtasun estrategikoek enuntziatuentzako egonkortze-arlo bat osatzen dute”).

Bestelakoak

egonkortu da/du ad. Egonkor bihurtu, egonkortasuna eman. Egoera egonkortzen bada gai guztiez hitz egin ahal izango dugu. Lana egonkortzeko neurriak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

egonleku
iz. Norbait dagoen edo egon ohi den lekua. Ik. egontoki; egoitza; bizileku. Saulen gudarien egonlekutik gertu. Zure arima deabruaren egonleku eginez. Israeldarrak hor-hemen zebiltzan, inon egonlekurik hartu gabe. Nire Aitarenean egonleku asko daude. Ez du hain laket izarrak egonleku berea, udaberrian ez erleak baratzeko lorea.

Aztergaia: egonleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Lantaldearen proposamena da "egontegi" baztertu eta "egoitza, egongia, egontokia" erabiltzea. Halakoetan tentuz ibili beharra dago ez baitira sinonimoak "domicilio", "residencia" eta "paradero". Bakoitzak bere eremua du, eta, horregatik, "egontegi" baztertzean, hobe "egoitza"-rik ez aipatzea".

 - [E116]: "egontegi hau zer adierazteko erabili den aipatu du lantaldeak, eta hori ikusi behar dugu guk (gaztelaniazko hitzen adierak gaztelaniak erabakiko ditu). Dena dela, adieren kontu horretan sartzea nahasbide izango bada, deus ez aipatzea da beste irtenbidea, are gehiago lehendik ere "baztertua" baldin bada (gaurko prosan ez dut aurkitu; XX. mendekoan ageri da, informatikako testu batean, baina aski zaharkitua izan liteke; OEHk hiru adieratan banatu ditu lekukotasun urriak, eta idazleak, berriz, hauek dira: S. Mendiburu, J.A. Mogel, Lizarraga Elkanokoa, L. Iza Agirre, "Pepe Artola", "Gaztelu"; Jean Etchepare)".

 - [E116]: "kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "kendu lerroa".

egontoki
iz. Egonlekua, egoitza. Zorionak hantxe bide du bere egontokia.

Aztergaia: egontoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egosaldi
iz. Egostea; zerbait egosten den aldia. Bigarren egosaldian. Gal ez dadin haragi hori, egosaldi bat eman behar zaio.

Aztergaia: egosaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

egostaldi-ren kaltetan

egosarazi, egosaraz, egosarazten
du ad. Egostera behartu. Belar erro batzuk egosarazteko. Egosarazi genien marinel haiei irris pixka bat.

Aztergaia: egosarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egosarazi, egosaraz, egosarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egosarazi, egosaraz, egosarazten

egosbera
1 adj. Erraz egosten dena. Ik. egoserraz.
2 adj. Etorkorra.

Aztergaia: egosbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egoserraz
adj. Erraz egosten dena. Ik. egosbera. Egoserraza den janaria.

Aztergaia: egoserraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, edo erabilera urrikoa

ik. oharra, s.u. egoskor

egosgaitz
adj. Ulertzen edo onartzen zaila dena. Neologismoz beteriko hizkera egosgaitza zerabilten. Egia egosgaitza.

Aztergaia: egosgaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egoskaitz behin (Ldi IL: "ik euskera berria egoskaitza dek-eta, argatik argibideok").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egosgaitz behin (J. Arregi: "Mahai ona maite duela ere bai, marinel ona dela, buru gogorra edo egosgaitza dela, indar neurketak gogozko dituela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egosgaitz : DFrec 1, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50 eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egosgaitz : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, XarHizt, Casve EF (egosgogor sinonimoarekin), Lh DBF (egosgogor sinonimoarekin), DRA (eta egosgatx, egoskaitz, egoskatx), PMuj DVC (egos-gaitz, egosgatx, egoskaitz, egoskatx); egosgaiztu : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-s(i)+g-.

Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

nekez egosten dena.

egosi, egos, egosten
1 da/du ad. Dirakien isurkari batean edukiz, zerbait, batez ere jateko gaiak, prestatu. Babak egosi. Uretan egosi. Eltzean egosi. Hogei minutuz egosten eduki. Saiheski babarrunetan egosia. Arkumeki hau jango duzue, ez gordina edo egosia, errea baizik. Otarraina ere berdea da berez, baina egostean gorritzen da. Eltzekoa egosi. Gozoa hark egosiriko lapikoa. Esnetan egosten dauden arto zati lodiak. Azukrea da kanabera mota bati xehatu eta egosi ondoan kentzen zaion gozoa. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrautza egosiak.
2 du ad. Irakinarazi. Esnea egosi du.
3 da ad. Gorputzeko azalaz mintzatuz, minberatu. Etzanik egonarekin hainbeste minberatua eta maiz egosia duen bizkarra. Ibili eta ibili, oinak egosi zaizkio, eta oinpeetan urbatuak ditu.
4 du ad. Zerbait sutan edo berotan ezarri, tasun jakin bat har dezan. Ik. erre2 1. Karea egosi. Eguzkitan egositako adreiluak. Ikatza txondorrean egosi. Txondorra egosi.
5 du ad. Sumindu, erre. Oroitzen dira nola beren faltaz hain onbehar errendatu diren; eta oroitze honek beren baitan egosten ditu.
6 du ad. Digestioa egin. XVIII. mende hura irentsi eta egosi gabea du oraindik Espainiak.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik.

Aztergaia: egosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

liseritu, (egosi)

Euskaltzaindiaren Arauak

egosi, egos, egosten. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egosi, egos, egosten

egoskari
iz. Barazkia, bereziki lekaduna; lekadunen alea. Ilarrak eta gainerako egoskariak.

Esaera zaharrak

Joanetak zaia oihal mehez, jakia egoskariz, salda ehez.

Aztergaia: egoskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egosketa
iz. g. er. Egostea. Egosketaren amaiera aldera, bi tipula xerra sartu oliotan.

Aztergaia: egosketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

egoskin
iz. Infusioa. Tea eta gainerako egoskinak. Haren egoskinarekin bustiaz begiko mina eztitzen da.

Aztergaia: egoskin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

infusioa.

egoskor
1 adj. Nekez egosten dena. Belar egoskorrak.
2 adj. Amore ematen ez duena, setatsua. Ik. burugogor. Ez zaiteztela egoskorrak izan! Ez dakit zer kasketaldi egoskor zela medio. Euskarak azaltzen duen bizinahi egoskorra. Egoskorra zen bere maitasun-gorrotoetan.

Aztergaia: egoskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egoskogor : Etxde JJ; Zait Plat; Lab SuEm; MIH; egosgogor : Alz Txib; Basarri; e(g)oskor : Etxde JJ; MAtx Gazt; e(g)osgor : F. Imaz Auspoa 24; Lab SuEm; eozkor : SMitx Unam

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egoskor (+ eratorriak) 8 aldiz agertu dira (EB-Eg.As.); egosgogor bitan azaldu da (EB eta G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: egoskor (1), egoskogor (1), eoskor (1); AB38: egoskor- 2 aldiz; AB50: egoskor- (2), eroskor (1).

Bestelakoak
Forma berria da, edo erabilera urrikoa

erabilerek hartarako oinarri handirik ez dutela eskaintzen ohartaraziz, bere proposamena egin du batzordeak, irtenbide hoberik ezean: egoskor (eta anton. egoserraz ) egitea, eratorrietarako erosoagoa delako oinarri laburragoa (egoskortasun, egoskorkeria, egoskortu)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz honen esangura nahasia. Ik. oharra.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): egoskor onartu da.

egoskorkeria
iz. Egoskorra edo tematsua denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Ik. tema; seta. Baina, zer besterik egin nezakeen zure egoskorkeriaren aurrean? Segi zezala hark bere egoskorkerian tematuta.

Aztergaia: egoskorkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

egoskortu, egoskor/egoskortu, egoskortzen
da/du ad. Egoskor, tematsu bihurtu; tematu, setatu. Ez dut ulertzen zergatik egoskortzen zaren zure jarreran. "Zergatik joango naiz, gaixo ez banago?", erantzun zion aitak, berean egoskortuta.

Aztergaia: egoskortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egoskor(tu), egoskortzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

egoste
iz. egosi aditzari dagokion ekintza. Josketa, eltze egoste, artajorra eta era bereko beste gauzak baino ederragoak dira otoitzak eta mezak.

Aztergaia: egoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

egotaldi
iz. bizk. Egonaldia.

Aztergaia: egotaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. h. egonaldi.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. egonaldi

egote
iz. egon aditzari dagokion ekintza. Hau ez da alferkeria, ez da egote hutsa. || Alde nahiz kontra egote hori.

Aztergaia: egote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-aldi.

egotez
adb. Egoitzaz. Maulen gelditu zen egotez. Gero Nazaret hiritik alde egin eta itsaso ondoko Kafarnaumen egon zen egotez.
Loturak

Aztergaia: egotez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egotez: Maulen gelditu zen egotez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): onartu da.

egotzarazi, egotzaraz, egotzarazten
du ad. Egoztera behartu.

Aztergaia: egotzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egotzarazi, egotzaraz, egotzarazten. dio ad.

egotzi, egotz, egozten
1 du ad. Eskuaz, oinaz edo tresna egoki baten bidez zerbait abiada handiz bidali edo norberarengandik halako distantziara bidali. Ik. bota1; jaurti. Kanpora, lurrera egotzi. Amua, aingura egotzi. Apaizak populuari ur bedeinkatua egotzi. Egotz zezala handik behera bere burua. Bere burua lurreraino egotzirik. Hil nahiz, lantza egotzi zion. || Besteren gauzari askotan atzaparra egotzi diona.
2 du ad. (Gauza abstraktuez-edo mintzatuz). Egotz ezazu zorakeria hori zeure gogotik. Biraoak egozten.
3 du ad. Bidali, kaleratu. Ik. bota1 4. Sinagogatik egotz ez zitzaten. Komunistek handik egotzi zutenean.
4 dio ad. Leporatu; aurpegira bota. Zaude isilik, gezur eta irainik inori egotzi gabe. Ez diola inori egotzi behar egin ez duen gaitzik. Lapurreta guztiak niri egotziaz. Bere buruari egozten zion erru guztia. Otsoak egozten zion harrapatu ziola berak jateko zeukan bildotsa. Bere etsaiak egozten zizkion gauzetatik garbi zegoela. Horixe egozten dio Platonek Protagorasi.
5 du ad. Zerbaitek edo norbaitek tasun jakin bat duela esan. Herriak ahalmen miragarria eta indar ongilea egozten dio gauzaki horri. Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari.
6 du ad. Ezarri. Hizkuntzak ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten.
Azpisarrerak

Aztergaia: egotzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egotzi, egotz, egozten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egotzi, egotz, egozten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: egotzezin, egotzezintasun, egozkor. Familia osatzeko horiexek gehitu beharko lirateke".

 - [E116]: "osaera zuzenekoak dira, baina ez dut inongo testutan aurkitu ez egotzezin(tasun), ez egozkor; informazioa osatuz bakarrik erabaki ditzakegu honelakoak, eta hurrengo itzulirako uztea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "ez sartu forma berriak".

egozentriko
adj./iz. Egozentrismoarena edo egozentrismoari dagokiona; egozentrismoz jokatzen duen pertsona. Ziztrina da, berekoia, harroa, egozentrikoa; gaizki ohitua dago.

Aztergaia: egozentriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

egozentrismo
iz. Guztien arretaren erdigune dela sinetsirik, bere burua gehiegi balioesten duenaren jarrera. Artistaren egozentrismoa deituko diote batzuek.

Aztergaia: egozentrismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egozentrismo 4: X. Etxaniz ("Operazio Konkretuen Estadio honen barruan haurrak alde batera uzten du bere egozentrismoa eta lagun-talde batean ibiliko da"), Rol sexualak 3 ("aurrez azter dezagun, egozentrismo deritzon aroa zertan datzan. Garai honetan haurrak erregelak ikasten ditu, baina erabat irudimenaz baliaturik, zeren egozentrismoa jokabide indibidual eta sozialen bitarte horretan kokatzen baita [...] Helduen imitaziozko egozentrismoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egozentrismo : AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egozentrismo : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

egozle
iz. g. er. Zerbait egozten duen pertsona. Madarikazio haien egozlea gaztigatu nahi zuen.

Aztergaia: egozle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

egozpen
iz. Egoztea.

Aztergaia: egozpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

egozte
iz. egotzi aditzari dagokion ekintza. Aski da gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat. Erru egozte hori hitzez hitz hartzeko arriskua.

Aztergaia: egozte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eguantz
iz. g. er. Egunsentia.

Aztergaia: eguantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eguantz 2 Erkiag Arran 2 ("Eguantzeko epel-bear arek, egun astun, bero, larri, kixkalgarriaren atadi zirudian", "Goizeko eguantz alai, txori ta argitsua, sarri askotan egun goibel eta arrats euritsu aldatu oi dan antzera, geuri eder atsegarri iruditutako lendabiziko zantzu ta susmoak, uskor ta antzu ta arnalgabe itzuli oi dira"); eguantza 2, Ibiñ Virgil ("Baiña argi-urratzean odei-moltso artetik erraiñuak bapanatzen baldin baditu, edota Eguantza zurbil eta margul Titonen urrezko oatzetik iaikitzen baldin bada, ai ene!", "Eguantza, Titonekin ezkondu zen; ortik beraz, Titonen oatzetik ieiki"); eguantz(a) 1 AA III: "Ontzak iges egiten du argiagandik, eta ozta agertzen da eguantzaren argitasuna, ezkutatzen da tellatuetako zuloetan, edo aritz, edo gaztaña-zarren baten barrunbean, eta ez da andik irtengo arratseraño"; egubantz Errazti in Onaind MEOE: "Ala ortze goitik dakusk egubantz barria?".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eguantz(a) 1, Onaind ("Onela autortu eban; eta bertatik agertu zan Eguantza, urrezko aulkiduna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eguantza : HiztEn, LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eguantz : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; eguantza : EskolaHE, Lh DBF. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: eguantz / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: eguantz / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egunsentia.

eguarte
1 iz. Eguerdia arteko bitartea, eguerdi artea. Merkatariari herri aginduak eguartean saltzen uzten diola baina arratsaldean ez.
2 iz. Arratsaldea. Eguarteko otoitzetan.
3 iz. Egunaren bitartea. Eguarte osoan gaizki esaka.

Aztergaia: eguarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eguazten
iz. bizk. Asteazkena.

Aztergaia: eguazten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. h. asteazken.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. asteazken

egubakoitz
iz. bizk. Ostirala.

Aztergaia: egubakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. h. ostiral.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. ostiral

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper